390. zkia.
doakoa
2021ko martxoa
Laguntzen du
Txertoen udaberria Hemen dugu udaberria! Iazkoa etxean pasa genuen hein handi batean. Oraingoa, aldiz, itxaropenaz beterik dator, izan ere, badirudi Covid-19aren aurkako txertoen banaketak abiadura handituko duela. Gutxienez, euskal campusetako irakasleek jaso berri dute beraien txanda laster iritsiko denaren abisua. Unibertsitateko Aldizkari honetan Euskadi eta Nafarroako unibertsitateen albisteak jorratzen jarraituko dugu, pande-
miaren eragina desagertzen doan bitartean. Horrela, ale honetan UPV/EHUko errektore berria aurkeztuko dizuegu, Mondragon Unibertsitatearen azken hitzarmena zein den esango dizuegu, Deustuko Larramendi eraikin berria erakutsiko dizuegu, NUPeko ikertzaileen ospe ona nabarmenduko dugu eta Nafarroako Unibertsitateko kalitatearen bermea baieztatuko dugu berriz ere. Gustukoa izango duzuelakoan gaude!
Aurkibidea Uniagenda . . . . . . . . . . . 2 Unibertsitatea . . . . . . . . 3 Beste Berriak . . . . . . . .10 + Trebakuntza . . . . . .16 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . . 28 Unigazte . . . . . . . . . . . . . 31
uniagenda
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021martxoa
02
UNIBERTSITATEAK Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza
Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz
Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2
Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea
945 014 336 946 015100
943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Iruña
Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela
948 169 000
Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8
945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535
Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea
Arrasate
Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila
943 794 700 / 943 712185
Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa
Bilbo Donostia
Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50
944 139 000 943 326 600
Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA
Iruña Donostia Donostia Donostia
Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49
948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144
LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea
www.ikaslan.net
www.hetel.org
ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN
Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain
Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea
C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132
UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home
Arrosadiako Campusa
UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa
INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK
943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000
Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.
EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU
KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.
LAGUNTZAILEAK
+TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BY EWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU
EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU
unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
2021martxoa
03
Eva Ferreira, UPV/EHUko errektore berria Ekonomia Aplikatuko da Eva Ferreira eta iragan azaroan Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izateko hauteskundeak irabazi zituen Unibertsitateko Aldizkaria
Euskal Herriko Unibertsitateak errektore berriarekin hasi du 2021 urtea: Eva Ferreira. Ekonomia Aplikatuko katedradun da eta UPV/EHUko errektore kargua urtarrilaren 25ean hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren egoitzan, Vioria-Gasteizen, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan zuen ekitaldi batean. Errektoreak, hitzaldian, adierazi zuen garai berria hasten dela, "helburu berriekin, baina eraikita dagoenaren gainean eraikia beti". Era berean, karguari ilusioz eta harrotasunez ekingo diola adierazi zuen, baina baita umiltasunez, karguak dakartzan zereginez jabetuta: "Unibertsitate gisa bikaintasun akademikoa eta intelektuala bilatu behar dugu baina, unibertsitate publikoa garenez gero, ikuspegi ireki, integratzaile eta solidarioa ere izan behar dugu: gaitasun intelektualek ez dute aukera ekonomikoez ulertzen. Gizartearen erronkak gure jardueraren erdigunean jarri behar ditugu". Euskal unibertsitatearen nazioartekotze prozesuari helduz, errektore berriak azpimarratu zuen unibertsitateak bere ospean izan duen aurrerapen nabarmena, unibertsitate hain gaztea izanik; "Hori talde lanaren fruitu da" adierazi zuen, eta, puntu honetan, eskerrak eman zizkien erakundeei unibertsitateari emandako babesagatik, unibertsitateko kide guztiei -ikasleei, administrazio eta zerbitzuetako langileei eta irakasle-ikertzaileei- beren konpromisoagatik, eta "Nekane Balluerkaren taldeari, egin duen lan apartagatik". Ferreira errektoreak lehendakariaren aurrean,eta bertaratutakoen aurrean, adierazi zuenez, UPV/EHUk autonomiaz lan egiten jarraituko du, baina baita erantzukizunez ere, eta bere laguntza eskaini zien erakun-
UPV/EHUko errektoretza talde berria lehendakariarekin batera.
deei. Helburua unibertsitatea "bidaide izatea da, egin dezakeguna eta egiten dakiguna eginez: pertsonak prestatzea, eta ezagutza sortu eta transferitzea, gizarte ireki baten balioekin, eta euskal gizartearekiko eta erakundeekiko ditugun konpromisoekin bat etorrita".
Hautagaitza bakarra aurkeztu zen hauteskunde huetara; aldeko botoa edo boto zuria ziren aukera bakarrak
Urkulluren hitzak Bere aldetik, lehendakariak esan zuen: “Etorkizuneko erronkei egokitu eta eskari berriei erantzuna eskaini behar diegu. Hau da, goi-
mailako hezkuntzaren ardatz nagusiak nabarituko ditut: ekitatea eta bikaintasuna; formakuntza eta ikerketa; euskal gizartea eta nazioartekotzea; gizartean eragina eta enpresa. Horiek dira Euskal Unibertsitatearen proiektua indartzeko ardatzak. Ardatz hauek garatuz lortuko dugu hezkuntza ereduaren, euskal unibertsitatearen eta politika zientifikoaren benetako garapena, ekarpena eta iraunkortasuna”. Ekitaldian izan ziren Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektore ohia, Jose María Guibert eta Vicente Atxa Deustuko eta Mondragon unibertsitateetako errektoreak, Adolfo Morais Unibertsitateetako sailburuordea eta lehengo eta oraingo errektore taldeetako kideak. Eva Ferreira Barakaldon jaioa, Eva Ferreira, matematikaria da, doktorea eta Eko-
nomian katedraduna UPV/EHUn, eta Probabilitate eta Estatistikako masterra dauka New York Unibertsitateko Courant Institutuan lortua. Ibilbide luzea du irakaskuntzan eta ikerketan, nazioartean ezaguna, eta zabalkunde zientifikokoaren arloan ere jardun zabalduna da. Gestioari dagokionez, UPV/EHUn Ekonomia Gaietako eta Akademia Antolaketako errektoreordea eta idazkari nagusia izan zen, eta 2015etik 2019ra, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendaria. Ferreira irakaslea UPV/EHUn azaroaren 26an egindako hauteskundeetan aukeratu zuten, emandako botoen % 66,24 eskuratuta. Unibertsitateko kide guztiek aukeratzen dute UPV/EHUko errektorea, sufragio unibertsal haztatuaren bidez. Oraingoan, hautagaitza bakarra aurkeztu zenez, botoa aldekoa edo zuria baino ezin zan izan, eta emandako boto haztatuen herena lortu behar zuen.
Honako hauek dira bere taldeko kideak: Aitor Zurimendi, idazkari nagusia; Manoli Igartua, Arabako Campuseko errektoreordea; Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea; Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Guillermo Quindós, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea; Junkal Gutiérrez, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea; Federico Recart, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea; Inmaculada Arostegui, Ikerketaren arloko errektoreordea; Laura Vozmediano, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea; Montserrat Maritxalar, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea; Fernando Tapia, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea; Juan José Unzilla, Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea; Lore Bilbao, gerentea.
04
2021martxoa
unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
MU eta IKERLAN, bat eginik teknologiaren alde Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta IKERLANek trakzio-talde bat sortu dute beren lankidetza estrategikoa indartzeko Unibertsitateko Aldizkaria
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak (MGEP-MU) eta IKERLAN ikerketa zentroak aurrerapauso bat eman dute beren lankidetza-ibilbide luzean, trakzio-talde bat osatuz. Talde horri esker, bi erakundeek lantalde mistoak sortu ahal izango dituzte teknologia-sektorearen erronka garrantzitsuenei aurre egin ahal izateko. Adibidez, talentua erakartzea eta garatzea, edo garapen teknologikoa arlo disruptiboetan, hala nola digitalizazioan, adimen artifizialean edo hidrogenoaren aplikazioan. Unibertsitate eta teknologikazentroen arteko binomio mota hau beren jarduera indartzeko erabiltzen den ohiko formula bat da Europan, prestakuntzaren zein I + G aplikatuaren ikuspegitik, bien artean dauden osagarritasun eta sinergiez baliatzeko. 2019an nazioarteko hainbat esperientziaren prospekzioa egin zen, Euskadin aplikatzeko interesgarriak izan zitezkeen praktikak identifikatzeko xedearekin. “Flandriako, Holandako, Norvegiako, Finlandiako eta Alemaniako hainbat zentro eta unibertsitate bisitatu ziren. Horietan guztietan martxan jarri berri dugun Trakzio Taldea bezalako koordinazio-egiturak zituztela identifikatu genuen", adierazi du IKERLANeko zuzendari nagusi Marcelino Caballerok, eta esan du ere, "aztertutako eredu guztien artean, interesgarriena SINTEF eta NTNUren arteko eredu norvegiarra iruditu zitzaigula eta hori erabiltzen ari garela erreferentzia gisa. Gurearen antzeko jatorri batetik abiatuta, denbora bat daramate beren lankidetza estrategikoa indartzeko hainbat ekimenen gauzatuz, erronka komunen aurrean indarrak batzeko". MGEP-MUk eta Ikerlanek 45 urte baino gehiago daramatzate elkarlanean. Izan ere MGEP-MUk, Laboral Kutxak eta egungo Mondra-
gon Korporazioko zenbait industria kooperatibak bultzatuta, sortu zuen IKERLAN 1974an. Ordutik, lankidetza estuan aritu dira talentua lortzeko eta garatzeko, bai eta enpresen ikerketan eta transferentzia teknologikoan ere. Trakzio Talde berri hau IKERLANeko Zuzendaritzako eta MGEPMUko Koordinazio Taldeko kideek osatzen dute, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxarekin berarekin batera, eta bere asmoa da bi entitateen arteko lankidetza indartzea ahalbidetzen duten ekimen eta ekintzak aztertzea eta identifikatzea, lankidetzako arlo zehatzetako lan talde mistoen bidez. Baterako bikaintasuneko ikerketa taldeak dira erreferentziako zentro guztietan identifikatutako beste koordinazio elementu garrantzi-tsuenetako bat, non bi erakundeetako ikertzaileek bat egiten duten interes komuneko esparru estrategikoetan elkarrekin ikertzeko. MGEP-MU eta IKERLANen kasuan, talde horiek IBAT (Ikerketa eta Berrikuntzan Adituen Taldea) dute izena, eta lehenengoak 2018an jarri ziren martxan. "Gaur egun lau IBAT ditugu: zibersegurtasunean, energia biltegiratzean, plataforma digitaletan eta
makina elektrikoetan / potentzia elektronikan. Indarrak batu eta talde horietan elkarrekin ikertzen dugu, enpresek etorkizuneko erronkei aurre egiteko beharko dituzten ezagutzak eta teknologiak garatzeko, eta konfiantzako loturak sortzen dira, bi erakundeetako ikertzaileen artean funtsezkoak direnak", adierazi du Carlos Garciak, MGEP-MUko koordinatzaile nagusiak. 2020an, bi erakundeek beren Plan Estrategikoak definitu dituzte, eta horietan lankidetza hori indartzeko apustu garbia egin dute. "MGEP-MUren eta IKERLANen arteko lankidetza bakoitzaren esparruan erreferente diren bi erakunderen arteko osagarritasunak esploratzeko, indartzeko eta bultzatzeko moduaren adibide da", adierazi du Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Mondragon Korporazioaren Ezagutza proiektuaren arduradunak, eta hau gaineratu du: "MONDRAGONen Ezagutza Arlotik lankidetza hori babestu eta aktiboki lagundu nahi dugu, Trakzio Talde honetan parte hartuz". Trakzio Taldea 2021erako kudeaketa plan bat definitzen ari da. Plan horrek prestakuntzaren, ikerketaren, komunikazioaren eta
estrategiaren alorretako jarduerak jasotzen ditu.
na inguruk osatzen dute langile taldea. MGEP-MUri buruz
Bi erakunde-ek indarrak batzea adostu dute, etorkizuneko hainbat erronkatan elkarrekin lan egin ahal izateko IKERLANi buruz IKERLAN, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT); Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an, IKERLANek AENORen egiaztagiria lortu zuen, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), zeinarekin zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzen baita. Gaur egun, 350 pertso-
MONDRAGON UNIBERTSITATEA unibertsitate kooperatibo berezia, berritzailea eta enpresen eta gizartearen beharretara bideratua da eta MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA bere Ingeniaritza Fakultatea da. Ingeniaritzan eskaintzen duen prestakuntza kalitatekoa da, hezkuntza eredu propioa du, eta balio kooperatiboetan oinarritzen da. Fakultateak lau egoitza ditu Arrasaten, Hernanin, Ordizian eta Bilbon, eta instalazio teknologikoki aurreratuak, industriaren eta gizartearen erronkei aurrea hartzea ahalbidetzen dutenak. Enpresek lehiarako duten posizionamendua hobetzeko asmoarekin gazteen eta profesionalen prestakuntza ikerketarekin eta ezagutzaren transferentziarekin uztartzen duen fakultatea da. Horren erakusgarri da ematen diren 16 titulazioetatik 15ek Eusko Jaurlaritzak sustatutako ibilbide eta zigilu dualerako aukera eskaintzen dutela. 2020an ingeniaritzan matrikulatutako ikasle gehien izan dituen estatuko unibertsitate pribatua izan da. Gaur egun, MGEP-MUk 450 langile eta 2600 ikasle ditu.
unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
2021martxoa
05
Deustuko Larramendi eraikina martxan Deustuko Unibertsitateak Larramendi eraikin berria estreinatu du Donostiako campusean Unibertsitateko Aldizkaria
Joan den otsailaren 9an, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, fisioterapiako graduko, Fisioterapia eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitzeko, Lehen Hezkuntzako graduko eta Lehen Hezkuntza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitzeko ikasleek bigarren seihilekoko eskolak Manuel Larramendi eraikin berrian hasi zituzten. Eraikin berriak Manuel Larramendi XVIII. mendeko jesuita gipuzkoarraren izena darama; filologoa eta historialaria izan zen, euskararen eta euskal kulturaren bultzatzailea. Erabilera anitzeko eraikin moderno honek Deustuk jakintza arlo berrien alde egin duen apustuari erantzuten dio. Guztira 12.000 m2-ko azalera duelarik (ia erdia sestra azpitik), Larramendi eraikinak instalazio modernoak emango dizkio campusari irakaskuntza eta ikerketa jarduera garatzeko, unibertsitatearen eraldaketa digitala erraztuko du, campuseko bizitza sendotuko du eta gizartearekiko harremanetan zedarri izango da, elkarlanerako aukera berriak ekarriko baititu. Larramendi eraikinak campusari egiten dion ekarpena hiru ardatzen inguruan egituratzen da. Hain zuzen ere, ardatz bakoitzak eraikinaren zati bat hartzen du: ❚ Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentro-IIBZ moderno bat, liburutegiko azpiegitura eta ekipamendu berriak dituena. ❚ Ikasgela eta irakaskuntzako ekipamendu berriak, titulazio berrien beharrei erantzuteko. ❚ Kirol instalazioak eta puntapuntako laborategiak, Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako titulazioek edo etorkizuneko beste
zenbaitek sortu dituzten beharrei aurre egiteko. Hiru ardatz horiez gainera, eraikinak espazio berriak ekarriko ditu elkarrekin egoteko eta askotariko erabileretarako -erakusketa eremua, terraza, etab., eta, horien artean, Foro aretoa-, dimentsio ertaineko jarduerak eta ekitaldiak antolatzeko. Azpiegitura horiek unibertsitateari aukera emango diote bere proiekzio publikoa indartzeko eta gizarteko eragileekin elkarlanean aritzeko. Liburutegia - IIBZ Ikasteko eta ikertzeko Baliabideen Zentroak (IIBZ) ikerketa, ikaskuntza eta etengabeko prestakuntza errazten ditu, berrikuntza pedagogikoa bultzatuz. Baina, horrekin batera, gizarte eragileak, enpresaburuak, langileak edo zuzendariak ere bertara erakarri nahi ditu, unibertsitate munduarekin elkarlanean, gure ingurunearen garapen ekonomikoa bultza dezaten, jakintza, berrikuntza eta konektagarritasuneko espazio berri honetatik. Donostiako campuseko IIBZk azken belaunaldiko liburutegi baten zerbitzuak eskaintzen ditu: ❚ Funtsak: 20.000 liburu edonork eskuratzeko eta 140.000 liburu gordailuan ❚ Ikasteko aretoak (banakako 220 toki), irakurketakoak, prestakuntzakoak eta erakusketetakoak. ❚ Talde lanerako aretoak (21). ❚ Atsedenerako eremua. ❚ Bulegoak eta laguntza zerbitzuak. ❚ Zirkulazio eta informazio mahaia. ❚ Ikertzaileentzako espazioa, lanerako eta bileretako gelak dituena. Ikasgela eta ekipamendu berriak Donostiako campuseko prestakuntza eskaintza zabaltzeak eta jakintza arlo berrietara irekitzeak
irakaskuntzako azpiegitura eta ekipamendu berrien beharra ekarri du. 2013-2014 ikasturteaz geroztik, campusean gradu eta titulu bikoitz berri hauek eskaintzen dira: Zuzenbidea + Komunikazioa (2014-2015), Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana (2015-2016), Lehen Hezkuntza: Entzumena eta Mintzaira eta Kirol Hezkuntza aipamenak (2013-2014), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + International Management Skills (2014-2015), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Digital Business Skills (2017-2018), Lehen Hezkuntza + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (2014-2015), Fisioterapia (20202021), Fisioterapia + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (2020-2021). Larramendi eraikineko 13 ikasgela berriek guztira 1.000 ikasle hartu ahal izango dituzte eta ikasketa berri horien beharrak estaltzeko aukera emango dute. Bereziki, ikasgela horietan ikasiko dute Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako arloko ikasleek, gaur egun maila bakoitzeko 120.
Ohiko irakaskuntza jardunerako ikasgelez gainera, Larramendi eraikinak campuseko bizitzarako beste espazio batzuk ere eskaintzen ditu. Aparteko aipamena merezi du Foro aretoak: espazio moldaerraza, altzari mugikorrak dituena, soinu eta pantaila digitalez hornitua, tamaina ertaineko -200 pertsona inguru- prestakuntza, gizarte eta erakunde ekitaldiak hartzeko, askotariko formatuetan.
Ikasgelez gain liburutegia, laborategiak, ikerketa gelak eta kirol espazioak hartzen ditu Kirol eta prestakuntza instalazioak Donostiako campuseko Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako titulazio berriak Deustuko Unibertsitateak bere hezkuntza eskaintza
beste jakintza eta jarduera esparru batzuetara zabaltzeko egin duen apustuaren ondorio dira, kasu honetan, Osasunaren eta jarduera fisikoaren etorkizun handiko esparruan. Behar berri horiei erantzuteko, Larramendi eraikinak ekipamendu modernoko instalazioak ditu, prestakuntza metodologia berritzaileak erabiltzeko. ❚ Ospitale birtuala, kontsulta eremua, gimnasio terapeutikoa, ospitalizazio eremua eta ZIU-Zainketa Intentsiboko Unitatea dituena. ❚ Biomekanikako eta Neurozientzietako, Fisiologiako, eta Anatomia eta Natur Zientzietako laborategiak. ❚ Ikasgela teoriko-praktikoak, tresna espezializatuez hornituak. ❚ Hainbat mota eta dimentsiotako gimnasioak: jarduera fisikoetarako, tatami gimnasioa eta fitness eremua. ❚ Kiroldegia: kirol kantxa zabala, harmailak eta bestelako zerbitzu osagarriak ere badituena. Eraikin berriaren inaugurazioa osasun egoerak ahalbidetzen duenean egingo da.
06
2021martxoa
unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
NUPeko zientzialariak NU, enplegagarritasunaren berme munduan NUPeko hamabost ikertzaile mundu osoko zientzialari aipatuenen % 2aren barruan, Stanford Unibertsitatearen ikerlan baten arabera
Nafarroako Unibertsitatea munduko 45. postuan agertzen da enplegagarritasunari Times Higher Education erakundeak egin duen- Emerging sailkapenaren arabera Unibertsitateko Aldizkaria
Ezkerretik eskuinera, Iñigo Lasa, Antonio López, Francisco Falcone, Miguel Beruete, Alfonso Carlosena, Mikel Izquierdo, Alayn Loayssa, Ignacio Del Villar, Manuel López-Amo, Pablo Sanchis, Francisco Javier Arregui, Humberto Bustince eta Andoni Gil.
Unibertsitateko Aldizkaria
Stanfor Unibertsitatearen (AEB) azterlan batek munduko 7 milioi zientzialari onenen % 2aren barruan sartu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) hamabost ikertzaile. PlosBiology aldizkarian argitaratu da sailkapena hori, eta Scopus datu-basearen informazioan oinarrituta dagoena; izan ere, zientzialarien ebaluazioa egiteko, haiei buruzko aipamenek zenbateko inpaktua duten aztertzen du. Bi sailkapen egin dituzte Stanford Unibertsitatearen azterlanean: lehen sailkapenaren irizpidea ondokoa izan da: zientzialarien ikerketak zenbatetan aipatu izan diren beren ikerketa-ibilbidean osoan; bigarrenarena, berriz, 2019. urtean zenbatetan aipatuak izan diren. Lehenengo sailkapenean, ibilbide osoari buruzkoan, NUPeko 15 ikertzaile daude; 2019ko horretan, aldiz, hogeita bost. Hona hemen nor diren NUPeko 15 ikertzaile horiek eta zein jakintza-arlotakoak diren, alfabetoaren ordenan: Francisco Javier Arregui San Martín (Teknologia Elektronikoa), Miguel Beruete Díaz (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak), Humberto Bustince Sola (Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala), Alfonso Carlosena García (Seinalearen Teoria eta Komunika-
zioak), Federico J. Castillo Martínez (Ekologia), Ignacio Del Villar Fernández (Teknologia Elektronikoa), Francisco Falcone Lanas (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak), Andoni Gil Bravo, (Ingeniaritza Kimikoa), Mikel Izquierdo Redín (Fisioterapia), Iñigo Lasa Uzcudun, (Microbiología), Alayn Loayssa Lasa (Teknologia Elektronikoa), Manuel López-Amo Sainz (Teknologia Elektronikoa), Antonio López Martín (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak), Carmelo Luis Pérez (Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza) eta Pablo Sanchis Gúrpide (Ingeniaritza Elektrikoa). Horiez gainera, honako ikertzaile hauek dira 2019ko sailkapenean daudenak: José Antonio Aguilera Andonaga (Fisika Aplikatua), Carlos Aragón Garbizu (Fisika Aplikatua), Juan Antonio Blanco Vaca (Ekologia), Roberto Ezcurra Orayen (Ekonomia Aplikatua), Mikel Galar Idoate (Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala), Antonio García-Hermoso (Gorputz Hezkuntza), Iñigo Liberal Olleta (Seinalearen Teoria eta Komunikazioak), Jesús López Taberna (Ingeniaritza Elektrikoa), Luis Marroyo Palomo (Ingeniaritza Elektrikoa), Asier Marzo Pérez (Lengoaia eta Sistema Informatikoak), Robinson Ramírez Velez (Fisioterapia) eta Alfredo Ursua Rubio (Ingeniaritza Elektrikoa).
Nafarroako Unibertsitatea munduko 45. postuan dago enplegagarritasunari dagokionez, Times Higher Educationek argitaratu eta Emerging aholkularitzak prestatu duten Global University Employability sailkapenaren arabera. Sailkapenak nazioarteko kontratuak egiten dituzten 9.000 kudeatzaile baino gehiagoren iritzia islatzen du, 22 herrialde eta ia sektore ekonomiko guztietakoak. 250 unibertsitate ebaluatu dituen sailkapen honen arabera, Nafarroako Unibertsitatea Espainiako bigarren postuan dago enplegagarritasunari gadokionez. Emerging aholkularitzaren arabera, enplegagarritasuna ezinbestekoa bihurtu da unibertsita-hezkuntza aztertzeko.Enpresariek,aholkularitzek adierazi duenez, lehen minututik lan egiteko prest dauden unibertsitate-ikasleak trebatzea eskatzen dute. Elkarrizketatuen % 82k uste du enpresaren eta unibertsitate sistemaren arteko lankidetza indartu beharko litzatekeela. Ildo horretatik, tituludunen enpleguaz arduratzen den Nafarroako Unibertsitateko zerbitzu den Lanbide Zerbitzuak 2.333 hitzarmen baino gehiago sinatu zituen,enpresekin, 2018-2019 ikasturtean. Horrez gain, bere ikasleen eta hauen sektoreko enpresen arteko 482 bilera baino gehiago antolatu zituen. Datu horiei esker, Unibertsitateak Espainiako lehen postua lortu du Enplegagarritasunari buruzko QS izeneko, beste sailkapen global batean munduko 71. postua lortuz. COVID-19ren larrialdiak sortu du gurasoek eta etorkizuneko ikasleek interes handiagoarekin begiratuko dutela lizentziatuen gehie-
neko enplegagarritasuna bermatzen duten unibertsitateak, Frantziako aholkularitzaren arabera. Karrera Zerbitzuetako zuzendari Roberto Cabezasek azpimarratu duenez, "azken bost urteetan, Unibertsitateak ikasleei eskaintzen dizkien enplegu aukerak % 93,94 handitu ditugu". Roberto Cabezasen arabera, Nafarroako Unibertsitateko lizentziatuen enplegagarritasuna hobetzeko, gaur egun Emerging rankingak aitortzen duenez, “gure ahaleginak oinarrizko lau alderditan bideratzen ditugu: gure ikasle eta lizentziatuei kontratazio aukera gehiago eta hobeak eskaintzea; denbora gehiago eskaini aholku pertsonal eta espezializatuei; lan munduan lehen urratsak emateko prestakuntza programak sustatzea; eta enpresa kolaboratzaileen behar eta eskaerei oso gertutik erantzutea”. Espainia, munduko hamabigarrena Espainiako zazpi unibertsitatek lortu dute ranking horretan agertzea. Horietatik lau 150 onenen artean daude: IE Unibertsitatea (25), Nafarroako Unibertsitatea (45), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (133) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (149). Emaitza horiekin, Espainia munduko hamabigarren postuan dago, Suediarekin berdinduta. Sailkapenean Estatu Batuak (51), Frantzia (18), Alemania (17) eta Erresuma Batua (14) agertzen dira lehen postuetan. Sailkapenaren arabera, munduko enplegagarritasun handiena duten unibertsitateak Kaliforniako Teknologia Institutua,Massachusetts Institutuko Teknologia, Harvard Unibertsitatea, Cambridgeko Unibertsitatea eta Oxfordeko Unibertsitatea dira.
publizitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
2021martxoa
07
08
2021martxoa
unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
Hitzarmena talentuaren UPV/EHUk, prestakuntzarako 437,37 M€-ko everisek eta Deustuko Unibertsitateak iragarri dute lankidetzahitzarmen bat sinatuko dutela
aurrekontua UPV/EHUk 2021eko ekitaldirako aurrekontu-proiektua aurkeztu du Unibertsitateko Aldizkaria
Unibertsitateko Aldizkaria
NTT DATA taldeko everis aholkularitzako multinazionalak eta Deustuko Unibertsitateak (Espainiako unibertsitate ospetsuenetako bat) iragarri dute lankidetza-hitzarmen estrategiko bat sinatuko dutela, bi erakundeen artean egiten diren lankidetzajarduerak aitortu, jarraitu eta proposatzeko. Akordioak zenbait jarduera jasotzen ditu. Garrantzizkoenak honako kauek dira: ikasleen eta irakasleen prestakuntza, hezkuntzako edukiz hornitzea, prestakuntza arautuko jarduerak eta ikasleentzako ikaskuntza-jarduera osagarriak antolatzea, instalazioak partekatzea, zabalkundeko ekitaldiak antolatzea eta prestakuntza aberasteko bestelako jarduera batzuk babestea, besteak beste. Aula Teknologikoa Hitzarmen horren bidez, everisek bere kokapen estrategikoa Deustuko Unibertsitateak sektorean duen izen eta ospearekin lerrokatu nahi du, talentua prestatuz, konpainia teknologikoak duen marra gorrietariko bat. Deustuko Unibertsitateak, bere aldetik, sektorean erreferente den enpresarekin bermatzen du hitzarmen hau, ingeniaritzaren eta teknologiaren esparruko profesionalak sortzeko konpromisotik abiatuta, eta bikaintasun akademikoan eta enplegagarritasunean dituen lorpen aitortuetatik abiatuta. Horrela, Deustuko Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko gradu berriaren testuinguruan, bi erakundeek unibertsitate-enpresako gela bat
eratzen egin dute lan. Handik ekingo diote Adimen Artifizialeko Cloud arkitekturak diseinatzen eta hedatzen ikasteko proiektuak lantzeari, Microsoft bezalako merkatuko garrantzizko hornitzaileetariko baten osagaietan oinarrituta. Kontuan izan behar da Microsoft graduko partner estrategiko bat dela. Gainera, ikasleek benetako erronkei egin beharko diete aurre, Cloud munduko osagaietako bakoitzean berariazkoak direnei, negozioari balioa ekarriko dioten baterako datuak prestatzeko eta, ondoren, ustiatzeko. Izan ere, gelan bat egiten dute era sinergikoan, datuak ustiatzearekin lotutako gaiek eta oinarrizko Informatikako Ingeniaritzarekin lotutakoek. Horregatik, Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko titulazioa eta Informatikako Ingeniaritza bateratu egin daitezke. Azken batean, gela hori bilgune eta ezagutza trukatzeko gune izango da irakasle, ikertzaile eta bi erakundeetako profesionalentzat, baita sektoreko zenbait erreferenterentzat eta Ingeniaritza Fakultateko ikasleentzat ere, Gizarteari zerbitzu emateko bokaziotik mugako erronkak ebazteko. “Talentuan oinarritutako konpainia izanik, bereziki talentu gaztea garatzen duena izanik, urteak daramatzagu elkarlanean hezkuntza erakundeekin eta aurten ahalegina bikoizteko helburua dugu unibertsitateekin eta bereziki Deustuko Unibertsitatearekin. Une honetan uste dugu etorkizuneko lanbideak definitzen ari direla,hezkuntza ona eta bakoitzaren gaitasunak garatzearen alde apustu egingo duen konpainia bat elkartuta. Horrela, etorkizun itxa-
ropentsua sortu daiteke, unerik larrienetan ere hazten jarraitzen duten erakundeen parte izanik”, dio José Ortega Carreterok, everisen Euskadiko, Kantabriako, Errioxako eta Nafarroako Negozioaren Garapenerako bazkide arduradunak.
everis enpresa multinazionalak eta Deustuko Unibertsitateak batera lang egingo dute talentua prestatu eta sustatzeko “Gela hau Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko gure gradu berriaren testuinguruan sortu da, datuen kudeaketa eta analitika aurreratua menperatzen dituzten profesionalen profilak sortzeko gero eta gehiago eskatzen dituzte halakoak enpresek- eta enpresa prozesuen optimizazio eta automatizaziorako Adimen Artifizialean oinarritutako soluzioak garatzeko. Joan den urtean eskaintzen hasi ginen gradu berri honek interes handia sortu du batxilergoko ikasleen artean eta enplegua ematen duten enpresen artean. Urrats sendoz ari da aurrera bidean eta atsegin handia da abangoardia teknologikoko soluzioen garapenean everis bezalako punta-puntako enpresa bat proiektura biltzea “ esan du Asier Perallos irakasleak, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoak.
Otsailaren 11n Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gobernu Kontseiluaren lehen bilera egin zuen, Bizkaia Aretoan, Eva Ferreira errektore berria buru zuela. Bilera horretan, besteak beste, unibertsitate publikoaren 2021eko ekitaldiko aurrekontu-aurreproiektua aurkeztu zen, zenbateko handia duena; izan ere, 437,37 milioi euro dira, guztira. Iazko ekitaldian Euskal Herriko Unibertsitateak 428,22 milioi euroko aurrekontua izan zuen; beraz, zenbatekoak % 2,14 egin du gora aurtengo ekiltadirako. Aurreproiektu honen igoerarik nabarmenena Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berriari lotuta dago eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen ondoan egingo diren lanen kontusailari dagokio, 4 milioi eurokoa izango baita aurten. Otsailaren 11ko aurkezpenaren ostean, martxoaren 4tik 11ra bitarteko epea egongo zen aurrekontuen aurreproiektuari zuzenketak aurkezteko. Ondoren, dokumentua berriz ere Gobernu Kontseilura eramango da, martxoaren 18ko bilerara, eta Gobernu Kontseiluak onartuz gero, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluari bidaliko zaio, behin betiko onar dezan. Gobernu Kontseiluaren laurden bat berritu da Eva Ferreira errektorea buru zela egindako lehen bilera honetan, Gobernu Kontseiluko kideen laurdena berritu zen; izan ere, errektoretza talde berriko 10 kidek Nekane Balluerka errektorearen aurreko taldeko kideak ordezkatu
UPV/EHUko Gobernu Kontseilua.
dituzte. Ferreira errektoreak aukera baliatu zuen aurreko taldeari eskerrak emateko agintaldian egindako lanagatik. “Oso harro nago -adierazi zuen- gure unibertsitate publikoko errektore izateaz, baina umiltasunez hartzen dut kargua. Izan ere, kargu publiko bat eskuratzea ez da pribilegio bat eskuratzea; kargu publiko bat eskuratzea gizarteari zerbitzua emateko ekintza batean konpromisoa hartzea da". UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak euskal unibertsitate publikoaren politika orokorraren jarraibideak ezarri eta garatzen ditu, aurrekontuak egiten ditu eta urte anitzerako plana prestatzen du. Kontseiluak 47 kide ditu: idazkari nagusia; gerentea; zortzi errektoreorde; Unibertsitateko Klaustroak hautatutako 20 kide (horietatik zortzi irakasle iraunkor doktoreen ordezkariak izango dira; beste bi, irakasle-ikertzaile iraunkor ezdoktoreen ordezkariak; beste bat, gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkaria; bost, ikasleen ordezkariak, haietako bat gutxienez, graduondoko ikaslea dela; eta lau, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkariak); horiez gain, kontseiluko kide dira: fakultate eta eskoletako dekano eta zuzendarien zazpi ordezkari, Unibertsitateko Klaustroak hautatutakoak (horietako lau Bizkaiko Campusekoak, bi Gipuzkoakoak eta bat Arabakoa); sail, institutu eta doktorego eskolen zazpi ordezkari, Klaustroko arautegiak zehazten duen erara banatuak eta arautegi horretan zehaztutakoarekin bat, Klaustroak berak aukeratuak. Badira ere unibertsitateko kideak ez diren Gizarte Kontseiluko bi kide.
publizitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
2021martxoa
09
besteberriak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021martxoa
10
Fabrikazioko Master Bikoitza MUn Fabrikazioko Europako Master Bikoitza emango duen Estatuko unibertsitate bakarra da Mondragon Unibertsitatea
Unibertsitateko Aldizkaria
Mondragon Unibertsitatea Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT) antolatu duen EIT Manufacturing Programan parte hartzen ari da (www.eitmanufacturing.eu). Programa horrek robotika jasangarriaren, fabrikazio gehigarriaren, akatsik gabeko fabrikazioaren, ekonomia zirkularraren eta digitalizazioaren arloetan Europako enpresa eta erakundeen lehiakortasuna sustatzea du xede. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, hain zuzen ere, fabrikazioproiektuan parte hartuko du hainbat ikerketa- eta prestakuntza-jarduerarekin eta, besteak beste, EIT Manufacturing Master Bikoitza jarriko du martxan, unibertsitatearen Robotika eta Kontrol Sistemak Masterraren ibilbide berri bat izango dena. Masterra 2021eko irailean hasiko da eta, lehen urtean, EITk beka emango die hautaturiko ikasle guztiei. Programaren baitan, lehen prestakuntza-urtea Mondragon Unibertsitatean egingo da, eta bigarrena, berriz, Austriako Technische Universität Wien unibertsitatean, biak ere ingelesez oso-osorik. Masterrak berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko gaitasunak garatzeko 30 ECTS kredituko modulu bat hartzen du barne, eta munta bereko Master amaierako lan bat. Euro-
pako programa honetan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago dagoeneko, eta zabalik jarraituko du martxoaren 10era arte. Master bikoitz hau egiteko eskaerak Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak hautatuko ditu, eta aukeratutako hautagaien zerrenda apirilaren 10ean jakinaraziko du, hautagaien curriculuma, esperientzia profesionala eta prestakuntza-programarekiko lotura kontuan hartuta. Eskaerak helbide honetara bidali beharko dira: https://apply.eitmanufacturing.eu/. Lehenengo urtean, Europako partzuergoak beka emango die hautatutako parte-hartzaileei.
kide da) eta Unibertsitateak fabrikazioaren eta robotikaren arloko enpresen eta erakundeen beharrekin bat egiten duelako. EIT Manufacturing Master Bikoitza programa garatzeko Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak bi unibertsitate horiek hautatu izana (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa eta Technische Universität Wien) ez da kasualitate hutsa. Bi erakunde horiek oso lerrokatuta daude enpresen premiekin, eta oso gertu daude antzeko ezaugarriak dituzten industriekin, ikasketen praktikotasunari, enpresekiko loturari eta prestakuntzari berari dagokienez. EIT
Lehen urtea osoa estaliko duen beka bat emango da
Mondragon Unibertsitatea: lehenengoa Mondragon Unibertsitatea da Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren EIT Manufacturing Programan parte hartu duen Estatuko lehen unibertsitatea eta bakarra, bi faktore hauek direla eta: Mondragon Korporazioko kide delako (Europako EIT partzuergoko
Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutua (EIT) Europako elkarlaneko partzuergo bat da, 53 eragilek osatua (teknologia-zentroak, unibertsitateak, enpresak eta startup-ak); horiek berrikuntza sustatzen dute beren jarduera-eremuetan. Oro har, partzuergoak hainbat prestakuntza-, ikerketa- eta ekintzailetza-programa ditu martxan (osasunaren, energiaren eta fabrikazioaren arloetan, besteak beste), eta produktu, zerbitzu eta prozesu berritzaileen bidez Europan lehiakortasuna hobetzeko helburu estrategikoa du. Hau da, Europa sektore eta eremu estrategikoetan kokatzea du helburu, ekonomia
gero eta globalizatuago batean, betiere merkatuko joerekin, Europak arlo bakoitzean dituen estrategiekin eta enpresen beharrekin bat datozen jardueren bidez. EIT Manufacturing programaren kasuan, helburua da fabrikazioprozesuetan berrikuntzak garatzea eta garapen berri horiekin jasangarritasuna eta efizientzia sustatzea Europan.
Masterrak robotika jasangarriaren arloko profesionalak prestatuko ditu, fabrikazioaren esparruan produktu eta zerbitzu berriak garatzeko eta Europako enpresa eta erakundeen lehiakortasuna hobetzeko
Epe ertain eta luzera, institutuak profesionalen harrobi bat osatu nahi du, Europan lehiakortasunaren hazkundea eta hobekuntza susta dezan, berrikuntzarekin bat eginik.
publizitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
2021martxoa
11
besteberriak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021martxoa
12
Prestakuntza duala eta nazioartekotze aitorpenekoa aurkeztu dute Euskal Unibertsitate Sisteman titulazio dualak eta nazioartekotze onespena dutenak azaldu dira
Unibertsitateko Aldizkaria
Iragan otsailaren 26an, Donostian, Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek, Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendari Iñaki Herasek eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek egun Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetan nazioartekotze-aitorpena edo prestakuntza dualaren aitorpena duten Unibertsitateko Gradu eta Masterren ezbendinen eskaintza aurkeztu zuten. Bi aitorpen horiek (aitorpen Duala eta Nazioartekotze-aitorpena) Unibasq Agentziak ematen dituen aipamenak edo zigiluak dira, agentzia horri baitagokio Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea ebaluatzea, egiaztatzea eta ziurtatzea. Aitorpen horiek unibertsitate-titulazio oso bati edo titulazio bateko ibilbide jakin bati eman dakizkieke. Prestakuntza duala aitortuta duten titulazioak Unibertsitate-titulu dualtzat jotzen da bere prestakuntza praktikoaren gutxieneko bat kanpoko enpresa edo entitate batekin lankidetzan garatzen duena. Ikasleek prestakuntza bai gelan bai erakundearen edo enpresaren egoitzan jasotzen dute. 20202021 ikasturte honetan, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateek guztira 41 unibertsitate-titulazio dual ikasteko aukera ematen dute: 27 unibertsitate-gradu eta 14 uni-
bertsitate-master. Ikasketa-modalitate horretan guztira 1.380 unibertsitate-plaza daude, horietako 1.012 Ingeniaritza eta Arkitekturako jakintza arloan, eta 368 Gizarte eta Lege Zientzien arloan.
Unibertsitateko 41 titulaziok dute aitorpen duala Euskadin eta 1.380 ikasle dituzte, guztira
Euskal Autonomia Erkidegoan Unibertsitate-titulu ofizial dualak aitortzea eta ezartzea (bai unibertsitate-graduak, bai masterrak) 2022rako Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategiaren helburu nagusietako bat izan zen -Hezkuntza Sailak 2017an sustatu zuena-. Otsailaren 26an aurkeztutako kopuruek nabarmen gainditzen dute Estrategia horrek 2022rako ezarritako helburua -aitorpen duala zuten 25 titulaziotan kokatzen zen helburua-. 2018-2019 ikasturterako jada unibertsitatetitulazio dualen kopurua 22ra heltzen zen euskal unibertsitateetan (15 gradu eta 7 master), 370 ikasle ingururekin. Hiru urte eskasetan, beraz, ia bikoiztu egin da titulazio dualen eskaintza, eta modalitate honetan ikasten duten ikasleen kopurua hirukoiztu egin da.
Unibasq-en Aholku Batzordeak prestaturiko ebaluazio-protokoloak definitzen ditu Gradu edo Master tituluak (edo ibilbideak) aitortza duala izan dezan bete beharreko baldintzak. Horien artean daude: ❚ Prestakuntza praktikoan gutxieneko kreditu kopurua, kanpoko enpresa edo entitatearekin elkarlanean: Graduetan kredituen % 25-50; Masterretan kredituen % 40. ❚ Lankidetza horrek gradu edo master amaierako lana ere bere baitan hartu behar du. ❚ Bitariko batzorde akademikoaren bidez jarraipena egin beharra, tituluaren helburu eta konpetentziekiko koherentzia bermatzeko. ❚ Enpresaren konpromisoa, ikasleen formazioa finantzatzeko konpromisoa -haiei ordainketak eginez-, bai enpresan tutoreentzako formazioa bermatzeko konpromisoa ere. Nazioartekotzearen aitorpena duten 16 titulazio Aldi berean, euskal unibertsitateen titulazio ofizialei nazioartekotzearen aitorpena ematen ere hasi da Unibasq. Aipamen horrek unibertsitate-titulu batek duen nazioarteko orientazioari balioa ematen dio eta nabarmentzen du. Horretarako, honako hauek bezalako gaiak hartzen dira kontuan: ❚ Atzerriko unibertsitateekin elkarlana: curriculumaren antolamenduak, irakaskuntza-koordinazioak eta ebaluazioak aukera eman behar dute titulazioak artikulatzeko atzerriko unibertsitateekin lankidetzan.
❚
Irakasleek eta ikertzaileek hizkuntzetan goi-maila egiaztatzea, nazioartekotzea errazteko moduko hizkuntzetan irakasteko. ❚ Mugikortasun-programak, hirugarren hizkuntzetako eskaintza eta nazioartekotze-estrategia izatea. ❚ Titulazioko ikasleen mugikortasuna, bai atzerrira irtendako ikasleena bai nazioartetik hartutakoena. ❚ Nazioarteko orientazioa lagunduko duen atzerriko hizkuntzetan eskainitako kreditu-ehunekoa.
16 titulaziok Nazioartekotzeonespena lortu dute: euren prestakuntzak duen nazioarteko orientazioa aitortu da
Nazioartekotzearekin lotuta Unibasq-ek egindako azken ebaluazioan 16 unibertsitate- titulaziok lortu dute aitorpen hori: 10 unibertsitate-graduk eta 6 masterrek. Hezkuntza Saila jada lanean ari da Unibertsitatea+Enpresa Estrategia berria prestatzen. Estrategia horrek, aipatutako aitortza dualetan sakontzeaz gain, unibertsitate-titulazioen nazioartekotze-ikuspegian edo Unibertsitatea-Lanbide Heziketa erlazioan ere sakonduko du, beste hainbat elementuren artean.
publizitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
2021martxoa
13
besteberriak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021martxoa
14
Tituludunen laneratzea pandemia garaian HETELek, BBKren laguntzarekin, bere tituludunen lan-egoerari buruzko txosten bat argitaratu du; laneratzea % 66koa izan da pandemian zehar; eta % 77koa modalitate dualaren kasuan Unibertsitateko Aldizkaria
COVID-19ak eragin duen pandemia eta haren ondorioak sektore ekonomiko guztietan eragiten ari dira. Beren ikasketak 2019-2020 ikasturtean amaitu zituzten ikasleak kaltetuenetakoen artean egon dira lana bilatzeko orduan. Krisialdi betean murgildutako dagoen egoera ekonomiko honetan, 2020ko martxotik aurrera langabezia eta ABEEak, oso ohikoak izan dira Euskadin. Hala eta guztiz ere, beren heziketa-zikloak (oinarrizkoak, erdi-mailakoak eta goi-mailakoak) 2019-2020 ikasturtean HETELeko ikastetxeetan amaitu dituzten ikasleen enplegagarritasuna % 66ra iritsi da. Goi-mailako zikloetan, aldiz laneratzearen ehunekoa zertxobait handiagoa izan da: % 67koa. Indize hori % 77ra igotzen da modalitate dua bata burutu dutenen kasuan, eta ia % 100era iritsi da industria-modalitatean. Datu horiek ondorioztatu dira 'HETELen ikastetxeetako heziketa-zikloetako lan-egoera, 2019-2020' txostenetik. Txosten hori HETELek egin du, Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean Ikastetxeen Elkarteak Euskadin dituen 26 ikastetxeetako 24tan (19 lanbide-arlo hartzen dituzte barne). Txostena BBKren laguntzari esker egin ahal izan da, erakunde horrek gazteenen laneratzearen alde egindako apustuari esker. Bi erakundeek, zehazki Julen Elgeta HETELeko lehendakariak eta Oihane Aldayturriaga BBK-ko Talentuaren eta ekintzailetzaren arduradunak, txostena aurkeztu berri dute. Txostena burutzeko, azarotik abendura bitartean telefono bidezko 2.200 inkesta baino gehiago egin dira beren ikasketak joan den urteko ekainean amaitu zituzten ikasleen artean, hau da, beren heziketa-zikloak amaitu eta sei hilabetera. Oso txosten baliagarria da, ez Euskal Lanbide Heziketarentzat eta HETELentzat bakarrik, ikastetxe parte-hartzaile guztientzat baizik. Izan ere, eta Elgetak berak dioenez, “etorkizunerako erabakiak hartzeko gako estrategikoak ematen dizkie, lanbide-familia bakoitzaren eskaera eta enplegagarritasuna azter baititzakete, baita enplegua bilatzeko aukera gehien edo gutxien eskaintzen duten edo emakumeek gehien eta gutxien eskatzen dituzten heziketa-zikloak ere, bes-
teak beste”. Datu horiek BBKren laguntzari eta konfiantzari esker lortu ahal izan dira.
Prestakuntzarekin bat datorren enplegua % 75era iritsi da, oso datu positiboa ekonomia-krisialdi betean
LH maskulinizatua HETELen ikastetxeetan, Euskadiko Lanbide Heziketako gainerako ikastetxeetan gertatzen den bezala, gazteek, eta bereziki mutilek, izaera industrialeko zikloak eskatzen jarraitzen dute. Hala, industria-alorrekoak dira eskaintzaren zatirik handiena osatzen duten heziketa-zikloak, gazteen aldetik eskaera gehien dutenak. Azterketatik ondoriozta daitekeenez, HETELeko eta, beraz, Euskadiko Lanbide Heziketa oso maskulinizatuta dago; % 35 bakarrik dira neskak, eta ehunekoak oso antzekoak dira hiru prestakuntzamailetan (oinarrizkoan, erdi-mailakoan eta goi-mailakoan). Dena den, ehuneko hori parekatu egiten da zerbitzuetako zikloetan: % 46 gizonak dira eta % 54 emakumeak. Hala ere, zerbitzuen LHko eskaintza hori oso txikia da HETELen ikastetxeen eskaintzan. Laneratzea HETELeko industria-zikloen laneratzea % 68koa da, eta zerbi-
tzuetako zikloetan, berriz, % 63koa; horrenbestez, enplegagarritasuna % 66koa da batez beste. Gainera, egindako ikasketen eta lanaren arteko batez besteko balioa % 75ekoa da. “Oso balio ona da, enpresetako lanpostu gehienak nola garatu behar izan diren kontuan hartuta: telelana, funtzioen berrantolaketa edo birkonfigurazioa...”, adierazi du Julen Elgeta HETELeko lehendakariak. Txostenaren arabera, Gipuzkoan Bizkaian baino handiagoa da laneratzea, % 80,7koa, hain zuzen ere. HETELen arabera, horrek esan nahi du “enpresen portaera orokorra arinagoa eta eraginkorragoa izan dela krisi ekonomikoari aurre egiteko orduan”. Datu horrek are gehiago indartzen du Bizkaiko HETEL enpresaren bitartekaritza-zerbi-tzuaren premia eta garrantzia, ahaleginak bateratu eta laneratze hori hobetzen saiatzeko. Horixe da orain BBKren lankidetzarekin sustatu nahi dena: “hurrengo urtean datu hobeak izateko egingo dugu lan”, iragarri du HETELeko lehendakariak. Elgetak azaldu duenez, “kontuan izan behar da laneratzeari buruzko datu horiek pandemiaren ondorioz sortutako krisi ekonomikoaren testuinguruan eman direla. Horrek Euskadiko LHaren eta, bereziki, HETELen balio erantsia ematen die aurkeztutako laneratzeari buruzko datuei, eta, une zail hauetan, ekarpen garrantzitsua egin diezaieke euskal enpresei”. Zehazki, ikasle agiridun gehien dituzten HETELen heziketa-zikloak industria-alorrekoak dira, hala
nola automatizazioa eta robotika industriala, fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa edo mekatronika industriala. Emakumeei dagokienez, industria-zikloak egiten dituztenen ehunekoak pixkanaka gora egin arren, % 10 ingurukoa da oraindik. Esan behar da ziklo industrialtzat hartu direla honako ziklo hauek: Fabrikazio Mekanikoa; Elektrizitatea eta Elektronika; Automozioa; Kimika; Instalatze eta Mantentze Lanak; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak; Informatika eta Komunikazioak; Energia eta Ura; Elikagaien Industriak; Zurgintza eta Altzarigintza. Nesken kasuan, “eskaera oraindik ere gehiago bideratzen da horren teknologikoak ez diren lanbide-familia sozialagoetara”, azpimarratu du HETELeko lehendakariak. Izan ere, honako hauek dira emakume tituludun gehien dituzten zikloak: goi-mailako zikloen artean, Administrazioa eta Finantzak, eta Gizarte Integrazioa; eta erdimailako zikloetan, berriz, Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta eta Administrazio Kudeaketa. LH egiterakoan, neskek zerbitzuen sektorearekin eta estetikaren edo osasunaren zaintzarekin lotutako zikloak aukeratzen dituzte oraindik ere, “enplegagarritasun handiena industria-alorreko zikloekin lotuta egon arren. Beraz, orientazio-lan garrantzitsua egin behar da neskei ahalik eta informazio gehien helarazteko industriarekin loturarik estuena duten lanpostuen inguruan”.
publizitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
2021martxoa
15
Culinary Action! foroa ospatu da Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko Foroak gastronomiaren etorkizuna suspertzeko irtenbideak bilatzen ditu, Ekoizpenaren, Industriaren, Txikizkarien eta Horecar sektorearen ikuspegietatik
Jon Lasa Galdos
Iragan otsailaren 23an eta 24an gastronomiaren sektoreko adituak eta liderrak Culinary Action! Ekintzaileen VIII. Nazioarteko Foroan bildu ziren. Edizio hau birtuala izan da eta jendeari irekita egon da doan. Urte konplexu eta erabakigarria izan da 2020a eta argi erakutsi du zaurgarria dela sektore gastronomikoaren balio-katea; 2021ean, berriz, erronka geroz eta handiagoa da eragile guztientzat. 2021eko Foroa balio-kateko eragile guztientzako topagune eta lanerako gunean izan da, COVID-19ak eragin duen krisiarekin agertu diren ahulgune nagusiak indartu eta sistema gastronomikoaren erresilientzia hobetu ahal izateko. Dani García (La Gran Familia Mediterránea) arduratu zen otsailaren 23an Foroa inauguratu zuen hitzaldia emateaz, honako gai honen inguruan: 'Zein da gastronomiaren etorkizuna?'. Horrez gain, bi mahai-ingurutan, gastronomiaren hainbat arlotako profesionalak bildu ziren; zehazki, Ekoizpen, Industria, Retail edo Horeca sektoreetakoak. Solasaldi horietan, eztabaidatu zuten nola definitu beharko liratekeen gastronomiaren erronka nagusiak, balio-kateak batera egin dezan lan; horrez gain, sistema gastronomikoak zientziaren, gastronomiaren eta gizartekontzientziaren arteko elkargunean duen posizioari buruzko ikuspegia partekatu zuten. Mahaiinguru horietan parte hartu zuten adituen artean, honako hauek egon ziren: Jorge Portillo (GreeMko), Jorge Mas (Crearmas), Javier Olleros (Culler de Pau), Bernat
Añaños (HEURA) eta Nabila Rodriguez (Alchemist eta BCCko ikasle ohia). Lehen jardunaldi horri azkena emateko, Beatriz Romanos-ek (FoodTech Magazine) sektoreak dituen erronka handietarako erantzun nagusiak eman zituen, 'Etorkizuna hemen dago jada' izeneko ponentzian. Foroaren bigarren egunean, hainbat tailer praktiko egin ziren, eta sektoreko arlo bakoitzean jarri zuten arreta. Tailer horietan, balio-kateko hainbat eragilek hartu zuten parte, eta haien artean egon ziren Patrik Bergaretxe (Just-Eat), Xanty Elías (Finca Alfoiz), Josu Garaialde (HAZI), José Pablo Larrea (Baserria Km0), Inés Baigorri (Alava Wines), Xabier Alberro (Alberro Horticultura), Jon Torre (Petritegi) eta Maitane Alonso (Innovating Alimentary Machines). Bertan izan ziren, halaber, Osigris, Zyrcular Foods, Kendu eta
El Súper de los Pastores enpresen ordezkariak. Profesional horiek beren esperientziak, aholkuak eta ezagutzak partekatu zituzten, eta sektorearen egungo premiei erantzun batzuk eman zizkieten, sektorean inspirazioa eta berrikuntza sustatzea xede zuten hitzaldien bidez. Foroak Onekin-en, Hazi Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren lankidetza instituzionala zuen, Mahou-San Miguel-en babesa eta Gastroeconomy-ren lankidetza. Culinary Action!-i buruz Basque Culinary Centerren Culinary Action! ekimenak ekintzailetza eta negozio berriak sustatzen ditu gastronomiaren eta elikaduraren arloan. 2014tik, espazio berean biltzen ditu ekintzaileak, ikasleak, enpresak eta industria, bai eta gizartea ere, gastronomiaren sektorean benetako inpaktu sozioekonomikoa eragiteko. Berrikuntza disruptiboa katalizatzen du, eta, horretarako, elikadura-sistemari erronka jotzen dioten star-
tup eta proiektu jasangarriak sustatzen ditu, hala nola #foodtech, #restech eta #agrotech. Gainera, gizarteari irekitako ekintzailetza-guneak sortzen ditu. Gune horiek komunitate ekintzailearen eta startup-en beharrak detektatzea ahalbidetzen dute, eta erantzun arin eta azkarra ematea, merkatuari irtenbide erabilgarria proposatzeko. Orain arte, bere azelerazio-programak (Culinary Action!-en azeleragailua) sektoreko 75 startup azeleratu ditu. 2021ean, Basque Culinary Centerrek 10. urteurrena ospatzen du. Sortu zenetik, Gastronomiaren 360º-ko ikuspegia landu du erakundeak, hainbat ekimen eta proiekturen bidez. Aurten, erakundearen balioetan (pasioa, bikaintasuna, berrikuntza eta gizarte-konpromisoa) oinarritutako lorpenak eta etorkizuneko erronkak goretsi dira. Informazio gehiago: https://culinaryaction.com/forum/viii-foro-internacional-deemprendedores-2021/
Mondragon City Challenge, proiektu ekintzaile eta kooperatiboen bila Abian da Mondragon City Challenge, Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko lehen Lehiaketa Jon Lasa Galdos
Mondragon City Challenge ekimenaren aurkezpenak euskal kooperatibismoaren eragile nagusiak bildu zituen joan den otsailaren 17an, Arrasaten. Ekintzailetza kooperatiboko nazioarteko lehen lehiaketa honen helburua da teknologiaproiektu berriak lortzea, besteak beste osasuna, energia-trantsizio eta digitalizazioaren alorretan. Arrasaten egin zen aurkezpenera ondokoan bertaratu ziren: Elena Pérez, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea; María Ubarretxena, Arrasateko Alkatea; Iñigo Albizuri, MONDRAGONeko erakunde harremanetarako zuzendaria; Iker Estensoro, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua; Idoia Peñacoba, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia; Rosa Lavin, Konfekoopeko lehendakaria; Patxi Olabarria, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakaria; Juan María Concha, ASEkoopeko lehendakaria; Miguel Ángel Lazpiur, Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteko lehendakaria; Josean Aparicio Chana, Laboral Kutxako Debagoieneko eta Goierriko zuzendaria; Iñigo Arrieta, EIKAko Errektore Kontseiluko lehendakaria; Iñaki Zaldua, Ecenarroko zuzendari komertziala; Gonzalo Soto, Nafarroako Rural Kutxako Ekintzaileentzako Línea Iniciaren arduraduna; eta Jon Giménez, Errekako Errektore Kontseiluko lehendakariordea. Kooperatibismoaren defentsa Ekitaldian parte hartu zuten entitate laguntzaile guztiek kooperatibaren eredua bera jarri zuten balioan. "Etorkizuna da. Gizarteekonomiak, oro har, eta kooperatibismoak, bereziki, ingurunean aberastasuna eta kalitateko enplegua sortzen dituzte", esan zuen Elena Pérezek, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak, eta ildo beretik azaldu ziren ekitaldian parte hartu zuten guztiak. Mondragón City Challenge lehiaketa bi adin-tartetan egingo da:
"lehenak 16 eta 18 urte bitarteko gazteen artean proiektuak sustatuko ditu, eta bigarrenak 18 eta 24 urte bitarteko ekintzaileen artean". Bi kasuetan, ekimen kooperatiboa sustatzea izango da helburua. Mondragon City Challenge Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bitartez antolatu dute Mondragon City Challenge lehiaketa, eta lehenengo edizioa aurkezten dute antolatzaileek: El Diario Vascok, Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Kooperatiben Kontseilu Gorenak, Konfekoop-ek, MONDRAGON Korporazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak. Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa da, batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dagoena, ekintzailetza kooperatiboko jokaerak sustatzea eta gazteei eredu kooperatiboa hurbiltzea helburu duena, antzerako eredu batean oinarritutako enpresaproiektuak garatzetik abiatuta. ❚ Parte-hartzaileak: Mundu osoko ikastetxe publiko, pribatu zein itunduetako batxilergoko, erdieta goi-mailako heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago Mondragon City Challenge lehiaketa. Ikastetxe bakoitzak nahi adina talde osatu ahal izango du, bi eta lau kide artekoak. Parte-hartzaileen ikasketa-mailaren eta adi-
naren arteko orekari eusteko helburuz, honako hauek dira antolatzaileek definitu dituzten kategoriak: ❚ 16 eta 18 urte artekoen kategoria (2021-2022 ikasturtea) ❚ 19 eta 24 urte artekoen kategoria (2021-2022 ikasturtea) ❚ Erronka: Mondragon City Challenge lehiaketako parte-hartzaileek zerotik hasita enpresaproiektu bat sortzeko desafioari egin beharko diote aurre, ondorengo edozein erronkari helduta: ❚ Erronka Teknologiko-Digitala: Digitalizatzea, Adimen Artifiziala eta Big Data, Teknologia herritarren zerbitzura, Automatizazioa, Ziber-segurtasuna, Ekonomia digital bidezko eta lehiakorra sustatzea, etab. ❚ Erronka Sanitarioa-Soziala: Osasun-sistema, Pandemiaarriskuak, Demografia eta zahartze osasungarria, Migrazioa, Genero-berdintasuna, Zainketa-eredu berriak, etab. ❚ Erronka Energetikoa-Klimatikoa: Neutraltasun klimatikoa, Energia-sistemaren deskarbonizazioa, Baliabideen eta energiaren erabilera eraginkorra, Mugikortasun jasangarri eta adimentsua, Bidezko energia-trantsizioa,“Fromfarm to table”,etab. Ezinbesteko baldintza izango da lantaldeak garatzen duen proiektua kudeaketa kooperatiboko eredu baten gainean eraikita egotea.Talde finalistek epaimahai profesional baten aurrean defen-
datuko dute euren proiektua, 2021eko azaroaren 19an Arrasateko Amaia Antzokian egingo den ekitaldian. ❚ Tutoreak eta prestakuntza: Tutoreak egongo dira Mondragon City Challenge lehiaketan, ASECOOP aholkularitza-enpresakoak (aholkularisenior kooperatibistak) eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartekoak; aholkulari horiek kooperatiba-enpresetako zuzendaritza-taldeetako kideak izandakoak dira, eta horrek ematen dien esperientziatik, partehartzaile gazteei lagun egin eta arreta eskainiko diete.Antolatzaileek izendatuko dute talde bakoitzarentzako tutorea, sailkatutako 20 taldeak zehaztu ondoren.Talde bakoitzak aukeratutako erronkari eskain diezaioketen esperientzian oinarrituta egongo da, batez ere, izendapen horiek egiteko irizpidea. Halaber, prozesuan zehar kategoria bakoitzari egokitutako prestakuntza-ekintzak antolatuko dira, tresna gehiago eskaintzeko eta proiektu bakoitzaren kalitatea indartzeko helburuz. Antolatzaileek, gainera, www.mondragoncitychallenge.com webgunearen bitartez, zenbait jarraibide emango dizkiete parte-hartzaileei, proiektua prestatzen laguntzeko eta, era horretan, denek gidoi berari jarrai diezaioten. Informazio gehiago: mondragoncitychallenge.com
Laguntzen du
MU, ikasleen talentua sustatzen Ikasleen talentua sustatzeko gida eta gai horren gaineko ikastaroa eta webinar sorta aurkeztu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Jon Lasa Galdos
Joan den otsailaren 24an, 'Ikasleen talentua sustatzeko gida: Batxilergorako, Lanbide Heziketarako eta unibertsitaterako hainbat aukera' izeneko liburua aurkeztu zuen KoLaborategiak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak. Eskoriatzako campusean egindako aurkezpen publikoan Eragin izeneko proiektuan esku hartu duten ikertzaile guztiek parte hartu zuten. Hitzordu horretan, halaber, irakasleei zuzendutako talentua eta aipatua sustatzeko dimentsioen gaineko MOOC ikastaroa (Massive Open Online Course) eta webinar sorta irekia aurkeztu ziren. Proiektuaren bultzatzaileen ustetan, talentuaren garapena hezkuntza erakundeen erronka nagusietako bat da, gainera, ikusi dute orain arte egindako ikerketek mahaigaineratu dutela talentuarekin lotutako gaitasunak garatzeko, gakoa dela testuinguru aberatsak eskaintzea. Ikuspegi hori hartzen du oinarritzat otsailaren 24an aurkeztutako gidak; horregatik, gidak proposatzen ditu hezkuntza testuinguruak ikasleen talentua sustatzeko egokiagoak izateko bideak. Talentua eta talentuaren dimentsioak
Laguntzen du
Ikertzaileek ahalegin berezia egin dute gida arina eta erabilerraza egiten. Liburua bi zatitan dago banatuta. Hasteko, talentua zer den definitu dute, baita talentua osatzen duten dimentsioak zehaztu ere, hala nola dimentsio kooperatiboa, sortzailea, ekintzailea, pertseberantea, malgua, kritiko-analitikoa eta emozioen erregulazioaren dimentsioa. Azpimarratzekoa da talentuaren kontzeptualizazio lan hori askotariko sektoreetako ordezkarien arteko eztabaidaren ondorio izan dela. Ondoren, oso era praktikoan, iradoki dituzte bideak talentuaren dimentsio horiek hezkuntza testuinguruetan sustatzeko. Liburuaren egileek nabarmendu nahi izan dute gidan jasotakoak aukerak direla, eta ez ezinbestean egin beharrekoak. Hala, talentua susta-
tzeko aukera bakoitzarekin batera, informazio zehatza eman dute, eta, bidenabar, sakontzeko kanpo baliabideak iradoki dituzte, interesa duen orok informazio gehigarria izan dezan. Bigarren atal hori osatzeko, aintzat hartu dituzte ikertzaileen ekarpenak eta talentuaren sustapenaren esparruko nazioarteko praktika esanguratsuak.
Hezkuntzatestuinguruan ikasleen talentua sustatzeko egokiagoak izan daitezkeen bideak proposatu ditu gidak
Gida batez ere Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitate mailakoei zuzenduta dago, etapa horietan gauzatzeko aproposak diren aukerak jasotzen baitira. Dena den, egileek ezinbestekotzat jotzen dute gidan jasotakoak testuinguruari egokitzea. Liburuan parte hartu dute Mondragon Unibetsitateko Iñaki Larrea, Paula Alvarez-Huerta, Ana Carpintero, Oxel Azkarate-Iturbe,
Jose Ramon Vitoria eta Beñat Flores eta EHUko Alexander Muela ikertzaileek. Proiektuak Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Talentuari buruzko MOOC ikastaroa Baina, gidaz gain, Eragin proiektuko ikertzaileek baliatu dute hitzordua aurkezteko martxoren 1etik apirilaren 16ra irekian eskaniko duten gaiaren gaineko MOOC ikastaroa eta aldi bereko webinar sorta irekia. 'Ikasleen talentua sustatzeko ikastaroak' nahi dizkie estrategiak eskaini irakasleei ikasleen talentuaren garapenerako testuinguru aproposak diseinatzeko. Hortaz, talentuaren dimentsioak sustatzeko estrategiak landuko dira bertan. Argitaratu den gida bezala, ikastaro honen hartzaileak dira Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko irakasleak. Egitura eta modalitatea: Talentuaren dimentsio bakoitzaren kontzeptualizazioa eta ikasleengan sustatzeko estrategiak: ekintzailetasuna, pertseberantzia, pertsona kooperatiboa, erregulazio emozionala, sormena, malgua eta kritikoanalitikoa.Ikastaroa erabat online izango da. Dimentsio bakoitza lantzeko, batez ere estrategia jakin batzuetan oinarrizko materiala eskainiko da, baita sakontzeko material osagarria ere. Zuzenean edo
nahieran jarraitu ahal izango diren webinarrak ere izango dira. Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek helbide honetan eman beharko dute izena: eragin@mondragon.edu Webinarrak Ikastaroaren osagarri bezala, webinar sorta bat ere prestatu dute Eragin proiektuko ikertzaileek. Hitzaldi guztiak 18:00etan hasiko dira eta ordubeteko iraupena izango dute. Webinarrak euskaraz eskainko dira. ❚ Martxoak 9: Irakasleak eskaintzen dituen testuinguruak eta ikasleen pertseberantzia. Nagore Iñurrategi (Mondragon Unibertsitatea). ❚ Martxoak 10: Pertsona kooperatiboaren garapena hezkuntzan: ikaskuntza zerbitzua. Oxel Azkarate, Nekane Goikoetxea eta Nagore Iraola (Mondragon Unibertsitatea). ❚ Martxoak 16: Ikasleen artean taldeko kultura ekintzaile bat sustatzeko estrategiak. Aitor Lizartza (Mondragon Team Academy). ❚ Martxoak 17: Design Thinkinga hezkuntzan: sormenerako aukera. Beñat Flores. (Mondragon Unibertsitatea). ❚ Martxoak 23: 10 gako pentsamendu kritikoa garatzeko. Joseba Aldasoro. (Elhuyar).
Ikaslan Bizkaia, bere laneko bitartekaritza-zerbitzua indartzen IkasEnpleguk, hau da, Ikaslan Bizkaiak LHko ikasle eta tituludunei eskaintzen dien laneko bitartekaritza-zerbitzuak, hirukoiztu egin du kudeatutako enplegu-eskaintza kopurua bere bigarren urtean Jon Lasa Galdos
IkasEnplegu ekimena duela bi urte jarri zuen martxan Ikaslan Bizkaiak eta, ordutik, LHko tituludunei bideratutako 845 lan-eskaintza espezifiko kudeatu ditu, guztira (bigarren urtean, lehenengoan baino 645 gehiago izango dira, zehazki). Halaber, azkenean sinatu izan diren ia 500 kontratutan esku hartu du. LHko ikastetxeetako ikasleen enplegagarritasuna sustatu eta, aldi berean, EAEko produkzio-sisteman zegoen erdi- eta goi-mailako teknikarien beharrizanari erantzuteko sortu zen IkasEnplegu Laneko Bitartekaritza Zerbitzua. Lanbideren kolokazio-agentzia gisa inskribatuta dago, eta laneko bitartekaritzan esperientzia zabala duen eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen LHko zikloetan prestakuntza jaso duen edo jasotzen ari den talentuaren profilak, tresnak eta erakarpen-prozesuak ondo ezagutzen dituen talde batek osatzen du. Langileak bilatzeko eta hautatzeko orientazioa eta laguntza ematen diete enpresei, hala ohiko kontratazioetan, nola lanmundura sartzeko programekin (Lehen Aukera) eta lantokiko prestakuntzarekin (Txandakako LH Duala) zerikusia duten kontratazioetan. Gainera, LHko ikasle eta ikasle ohiei beren profil profesionala
apurka-apurka garatzen doazen gaitasun tekniko eta zeharkakoen arabera sortzeko aukera ematen dien enplegu-poltsa bat du IkasEnpleguk, eta profil hori eguneratzen joan daiteke interesdunak bere garapen pertsonalean eta laneko esperientzian aurrera egin ahala. Ez hori bakarrik: enplegu bila dabiltzanek aukera dute beren burua lanpoltsan aktibo dauden eskaintzetarako hautagai gisa aurkezteko.
IkasEnplegun izena eman dutenek doako aholkularitza-zerbitzua eska dezakete, lan-merkatuan sartzeko zein beren ibilbide profesionalaren norabidea aldatzeko
Bestalde, IkasEnpleguk doako aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua ematen die enplegupol-tsan izena emanda daudenei; zehazki, profil profesional zehatz bat betetzera eramango dituzten prestakuntza-ibilbideak eta enplegagarritasun handiena duten lan-arloak identifi-
katzen lagun-tzen die. LHko ikasle edo titulatu guztiek eman dezakete izena IkasEnplegun; berdin dio ikasketak Bizkaiko Ikaslan sarean edo EAEko beste ikastetxeren batean egin izana. Halaber, helburua lan-merkatuan sartzea edo norberaren ibilbide profesionalari norabidealdaketa bat egin nahi izatea izan daiteke. Are gehiago, lanpoltsan izena emanda daudenen % 35 lanean dago, % 46 langabezian eta % 19 ikasten.
Azken hilabeteotan, enpresek gehien eskatu dituzten profilak administrazioaren, osasungintzaren, mantentze-lanen eta fabrikazio mekanikoaren arloetakoak izan dira. Ikaslan Bizkaia Bizkaiko Lanbide Heziketako 27 ikastetxe publikok osatzen dute Ikaslan Bizkaia. Beren lanerako oso prestatuta dauden irakasleen bidez, helburua da irakaskuntza modernoa eta kalitatezkoa eskaintzea, bat etorriko dena egungo lan-merkatuaren beharrizanekin, eta, aldi berean, aintzat hartuko duena ikasleen giza prestakuntza. Ikaslan Bizkaiak ikastetxeei eta euskal Lanbide Heziketa publikoari kudeaketaren, prestakuntzaren, modernizazioaren eta berrikuntzaren arloetan aurrera egitea ahalbidetzen dieten ekintzak eta proiektuak sustatu eta koordinatzen ditu. Horrez gain, loturak ezartzen ditu bere sareko ikastetxeen eta enpresa-ehunaren artean. Informazio gehiago: www.ikaslan.net enplegu.ikaslanbizkaia.eus/
"Ekintzaileak oso argi izan behar du zer lortu nahi duen"
Jon Lasa Galdos
2020ko abuztuan David Casanovak, Manuel Herrerok eta Smith Donkorrek Erasmus Play plataforma abian jarri zuten. Unibertsitate-ikasleentzako ostatuak bilatzen eta alderatzen ditu, estatu zein Europa mailan. Elkarrizketa honetan, Davidek proiektua azalduko digu eta ekintzaile gisa izan duen esperientzia kontatuko digu. Zer da Erasmus Play? Erasmus Play unibertsitateko ikasleentzako ostatuak bilatzen eta alderatzen ditu, nazio mailan zein nazioartean. Egiten duena da ostatua aurkitzeko prozesua erraztea. Sareko ostatu-plataforma nagusietako ostatu eskaintza guztiak webgune bakar batean biltzen ditu; etxebizitza, egoitza, logela edo pisu partekatuak. Hegaldietarako Skyscanner edo hoteletarako Trivago webguneen baliokidea izango ginateke. Funtzionalitate bera litzateke. Erabat doakoa, sarbide irekia da, beste herrialde batzuetara bidaiatzen
duten ikasle eta profesional gazteentzat egina. 2020ko abuztuaren 24an jarri genuen abian baina, orduan, Espainiako hiriak estaltzen genituen bakarrik. Zer zerbitzu eskaintzen ditu? Zer informazio eskaintzen du? Prozesu osoa errazten saiatzen gara, izan ere, askotan ikaslea hiri batera joaten da eta ez daki zer dagoen edo zer topatuko duen. Hiriari buruzko informazioa ematen dugu, pixka bat generikoa, unibertsitateari buruzkoa ere bai eta, batez ere, ostatuaren gaiari dagokionez, garrantzi handia ematen diogu erabat egiaztatutako pisuak izateari eta ikasleak informazio guztia jakiteari, ezaugarri nagusietatik hasita, ikasteko mahaia, garbigailua, mikrouhin labea, apartamentuak interneta duen, leiho bat edo balkoia duen... Eta ostatuaren kokapena ere azpimarratzen dugu, hau da, ikaslea denbora gehien igaroko duen fakultatetik zein urrun dagoen. Hori guztia prozesua errazteko da, ez duzula ostatu bila joan behar eta
gero Google Maps-era joan unibertsitatetik noraino dagoen jakiteko. Guztia bilatzailean zentralizatzen dugu.
"Ekintzailetzak denbora-gastu handia dakar" Nola bururatu zitzaizuen ideia? Bizipen pertsonalen bidez sortzen den ideia da. Orain dela 4 edo 5 urte Erasmus ikasleak ginen eta hau pasa genuen. Ohartu ginen ostatua bilatzerakoan benetako arazoa zegoela eta inork ez zuela ezer egin konpontzeko. Bai, ostatua eskaintzen duten hainbat enpresa daude, horiekin lankidetzan ari garenak, baina asko herrialde edo hiri jakin batean espezializatuta daude eta ezer generikoa ez zegoela ikusi genuen. Orduan, zerbitzu hau erreferentziazko atari batean bilakatzeko helburuarekin, enpresa horiek guztiak
taldekatzeko ideia bururatu zitzaigun. Horren ondorioz, Erasmus Play sortu zen. Pixkanaka ideia landu genuen. Zaragozako Unibertsitateari esker Espainiako beste unibertsitate batzuekin elkarlanean aritu ginen hasteko. Espainiako hirietan ostatu bila dabiltzan ikasleei zerbitzuak ematen hasi ginen eta dagoeneko Europan jarri dugu martxan, globala izateko. Zein dira Erasmus Play erabiltzearen abantailak? Abantaila nagusia apartamentu edo etxebizitza berri bat bilatzeko erraztasuna eta erosotasuna da. Tresna honetan zerbitzu mota hau eskaintzera bideratutako enpresa guztiak aurkituko dituzu. Ez duzu konparatu behar webgune ugaritan edo alferrikako erregistrorik egin behar. Horrek guztiak denbora aurreztea nabarmen dakar eta batez ere begiratzen duzun lekua guztiz fidagarria dela ziurtatzen da. Egoitzak egiaztatzeko gai diren plataformekin bakarrik lan egiten dugu, ikasleak
jakin dezan ez duela iruzurrik jasango, gaur egun merkatuan asko dagoelako.
jasan dutela eta mugikortasuna ehuneko handi batean murriztu dela.
Zer baloratzen dute gehien ikasleek ostatua aukeratzerakoan?
Nola bultzatuko zenituzke gazteak Erasmus Play erabiltzera?
Konturatu gara gehien baloratzen dutena prezioa dela, normala izan daitekeen moduan, baina baita ostatuaren kokapena ere. Batez ere unibertsitate eremuak bilatzen dituzte, unibertsitatetik gertu daudenak, eta apartamentua egokituta egotea edo ikaslearentzako ezaugarri nagusiak dituen, hala nola mahai soil bat, eta etxebizitza egoera onean dagoen. Lehen ikasleak pasiboagoak ziren arlo horretan, baina gero eta zorrotzagoak dira eta normala da haientzat prezio oneko kalitatezko apartamentuak bilatzea.
Oso erraza da. Sare sozialetan oso presente gaude eta hortik aurki gaitzakete. Besterik gabe, esan tresnaren erabilgarritasuna eta manipulazioa oso sinplea dela, oso intuitiboa dela, ikasleari hori gustatzen zaiona, eta webgunean sartzea dela eta joango zaren hiria edo unibertsitatea jartzea bezain erraza. Hautatu hasierako eta etxera itzultzeko datak eta plataformetatik eskaintza osoa alderatu dezakezu modu oso sinplean. Horrez gain, iragazkiak aplika ditzakete, hala nola logelak edo etxeak, prezioak, gela pribatua, partekatua edo egoitza...
Pandemiak eragin egin al dizue? Bai. Garapenaren erdian harrapatu gintuen eta mentalitate eta estrategia planteamendu aldaketa pixka bat eman digu, baina batez ere mugikortasunetan oso kaltetua izan da. Ikasle askok lehen seihilekoan Erasmus beka edo mugikortasuna baztertu behar izan zuten eta horietako askok atzeratu egin zuten, bigarren seihilekora edo hurrengo urtera arte. Beraz, ohartu gara hasieran genituen iragarpenek nahiko eragin
Nola sentitzen zarete Generando Futuro IX. Saria jaso ondoren? Guretzat oso ona izan den saria da, batez ere hiru ekintzailek ezarri dugun gure lehen startupa delako eta oso laguntza ona delako enpresa bat sortzean, hasieran dena zaila delako eta are gehiago mota honetako egoerak daudenean. Beraz, horrek asko laguntzen dizu azkarrago eta modu jasangarriagoan hazten.
Zer da negozio bat sortzean onena eta txarrena? Onena da zure negozioa sortzeko eta aurrera egiteko gai zarela eta, batez ere, zuk proposatutako zerbitzua eskaintzen duzula eta betidanik lortu nahi izan duzun balioa sortzea, azken finean existitzen zen eta jarraitzen duen arazoa antzematea zen. Guretzat ez dago ezer handiagorik kausa honetarako gure hondar alea ematen ari garela jakitea baino. Eta okerrenean, ez nuke ezer berezirik izango. Jakin behar duzu konpromisoak denbora-gastu handia dakarrela, inplikazio ugari eragin beharko dituzula eta kontuan hartu gabeko beste gauza batzuk alde batera utzi beharko dituzula. Beraz, oso garrantzitsua da aurrez aurre duzunaren berri izatea.
"Erasmus Play plataforma Europan ere jarri dugu abian, globala izan dadin" Oztopoak topatu al dituzue bidean? Covid oso oztopo handia izan da, eta beti topatzen dituzu oztopo-
ak. Ezetz asko jasotzen dituzu, baina baietz batekin pozik jartzen zara eta jarraitzeko indarra ematen dizu. Gero, ahal duzun moduan moldatzen zara eta pixkanaka alderdi guztietan hobetzen doa. Zer aholku emango zenieke ekintzaile berriei? Prestakuntza oso garrantzitsua dela, eta ekintzailearen jarrera oso garrantzitsua dela niretzat. Oso argi izan behar duzu zer lortu nahi duzun eta hortik aurrera, azken helburua lortzea ahalbidetzen duten helburu txikiak ezartzen hasi. Lana, lana eta lana, eta batez ere horretan fede handia izan zuk proposatu duzuna lortu arte. Etorkizunerako zer asmo duzue? 2020ko abenduan Europarako hedapena egin genuen. Espainian ostatua ematen hasi ginen, hasteko modu ona zela uste genuelako. Enpresa berria zen eta horrela hastea erabaki genuen, baina konturatu ginen Espainiatik kanpoko mugikortasunerako zerbitzua erabili nahi duten ikasle asko daudela. Beti buruan geneukan zerbait zen. Helburua Europako hiri nagusietan egotea da eta pixkanaka estaldura lortzea zenbat eta hiri gehiagotan hobe.
Profesionalizazioa kirolean bultzatzeko lankidetza Mondragon Unibertsitateak, SD Eibarrek eta WATS Teamek akordio bat sinatu dute prestakuntza eta enplegagarritasuna kirolean sustatzeko xedeareakin Jon Lasa Galdos
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Eibar Kirol Elkarteak eta WATS Teamek (erreferentziazko erakundea kirol-prestakuntza profesionalari eta kirol-arloko indarkeriaren prebentzioari dagokienez) akordio bat sinatu dute kirol-arloko prestakuntza, profesionalizazioa eta enplegagarritasuna bi unibertsitate-programaren bitartez sustatzeko xedearekin. Ondoko programak izangao dira: Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra eta Kirol Berrikuntzan Graduondoa. Hitzarmena Ipuruan sinatu zen, elkartearen estadioan, eta ondokoak bertaratu ziren ekitaldira: Lander Beloki, Enpresagintza Fakultateko dekanoa; Mikel Larrañaga, Eibar Kirol Elkartea Fundazioko lehendakariordea; Jon Ander Ulazia, Eibar Kirol Elkarteko kontseilari ordezkaria; eta Alex Navarro, WATS Teameko sortzaileetako bat. Hiru alderdien artean garatutako ekimena kirol-arloko prestakuntza areagotu beharretik abiatu da, bi unibertsitate-programa horien bidez. Programa horietan, klubeko adituek parte hartuko dute hainbat arlotan, hala nola enpresa-kudeaketan, komunikazio-estrategietan edo klubaren nazioartekotze-ereduan. Gainera, hitzarmenak bekaprograma bat du klubeko kirola-
rientzat eta beren lan-jarduera bertan garatzen duten pertsonentzat, baita praktiketako programa bat ere, bi programetako partehartzaileentzat. Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek programen zehaztasunak eman dituzte, biak ere aitzindariak Euskadin eta Estatuan. Kirol Berrikuntzako Graduondoa 27 eta 50 urte bitarteko profesionalei dago bideratuta, kirol-sektorean kokatuta dauden beren enpresetan berrikuntzak egin nahi dituztenei edo kirol-arloko enpresa-proiektu bat abian jarri eta garatzeko prest dau-
denei. Prestakuntzaren eta laguntzaren bitartez, “executive” programari esker, profesionalak aurrera egiteko gai izaten dira kirol-sektorean. Programak bi edizio izan ditu, eta horietan 25 pertsonak parte hartu dute guztira; programaren hirugarren edizioa martxoan abiaraziko da (www.wats.team/wats-expert-online/).
Hitzarmenaren helburua da Euskadin aitzindariak diren masterreko eta graduondoko unibertsitate-programak burutzea Izena emateko epea zabalik Bestalde, Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra kirola gogoko duten eta duela gutxi graduatu diren 22 eta 27 urte bitarteko gazteei dago bideratuta, kirol-sektorean lan egiteko gaitu eta kirol-arloko beren enpresa-proiektua modu praktikoan
osatu nahi dutenei. Gaur egun, programaren lehen edizioa garatzen ari da, eta dagoeneko irekita dago bigarren edizioan izena emateko prozesua (www.wats.team/wats-master/). Lankidetza hori lehen abiapuntua da, hiruen artean, helburu hauek lortze aldera lan egiten jarraitzeko: kirolaren balioak sustatzeko, kirol-sektorearen profesionalizazioan eta prestakuntzan sakontzeko, kirol-indarkeriaren aurka kontzientziatzeko eta etorkizunean baterako ekintzak garatzeko. Bi programetako irakasleen artean, eliteko kirolaren munduko hainbat aurpegi ezagun daude, WATS Taldearekin lotuta: Vicente del Bosque (hautatzaile nazional ohia), Julen Guerrero (Sub17ko hautatzaile nazionala eta Athletic Klubeko jokalari ohia), Xabi Prieto (Realeko jokalari ohia), Patricia Ramírez (kirol-arloko psikologoa, idazlea eta hizlaria), Jero García (boxeatzaile profesional ohia eta “Hermano Mayor” telebista-saioko aurkezlea), eta beste hamabost profesional nabarmen, enpresakudeaketaren, ekintzailetzaren, negozio-garapenaren, marketinaren edo komunikazioaren arlokoak, besteak beste.
publizitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
2021martxoa
14
uniemakume
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021martxoa
17
Emakumeak behar dira zientzietan Emakumeak Zientzian 2021 programaren barruan, adin guztietako jendearentzako (familiak, nerabeak, helduak…) hainbat jarduera antolatu dira otsailean
Emakumeak Zientzian 2021ko erakunde partehartzaileen ordezkariak.
Fundación Orienta Zaitez Fundazioa
Donostia International Physics Center (DIPC), CIC nanoGUNE ikerketa-zentroa, Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC biomaGUNE, Biodonostia, TecnunEscuela de Ingeniería, Ceit, POLYMAT, Elhuyar, UPV/EHUko Informatika Fakultatea eta Eureka! Zientzia Museoak erakundeek zientzia-programazio bateratu bat aurkeztu zuten mundu osoan ospatzen den otsailaren 11ko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Egun horretatik aurrera, eta hil osoan zehar, Emakumeak Zientzian 2021 ekimenaren ekintzak egin ziren Donostian: tailerrak, hitzaldi publikoak, familiarako esperimentuak, bisitaldi birtualak… Ekintza horietako asko birtualki egin ziren, osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz. Ekimenaren helburua zen zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifikoteknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Emakumeak Zientzian 2021 ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren (CSIC) eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) laguntza du. Otsailaren 8an hasi zen programazioa, Elhuyarren “Emakumeak zientzialari” erakusketa ireki baitzen Eureka! Zientzia Museoan. Ostegunean, otsailaren 11n, Contagio (Steven Soderbergh, 2011) proiekzio berezia izan zen, Itziar Pérez Donostialdeko Osakidetza-
ko kudeatzaileak aurkeztuta, DIPCk, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak antolatzen duten Zinema eta Zientzia Zikloaren baitan. Errealismo handiz, filma hamar urteren buruan aurreratzen da, eta gure mundu hiperkonektatu eta globalizatuak munduko pandemia batean izan ditzakeen fase guztiak aztertzen ditu. Otsailaren 13an, larunbata, saioa Bilboko Arte Ederren Museoan ere egin zen.
Ekimenaren helburua zen zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea
Ostiralean, otsailaren 12an, 18:00etan, 'Emakume zientzialariak atzo eta gaur' zientzia-ekitaldia egin zen Eureka! Zientzia Museoan. Donostiako hainbat zentrotan lan egiten duten bost emakumezko zientzialari Eureka! museoko agertokira igo ziren murgilduta dauden ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako emakume zientzialari handietako batzuk omentzeko, haien bizitza liluragarrien eta ekarpen zientifikoen kontakizunaren bidez. Hitzaldiak jende guztiarentzat izan ziren (leku kopuru mugatua) eta streaming bidez jarraitu ahal izan zen. Emakumeak hauek izan ziren: Fátima Villa (Tecnun) & Neri Oxmam, Ester Verde (CFM) & Carmen Mijangos, Naiara Aginako Bengoa (Informatika Fakultatea, UPV/EHU)
& Hedy Lamarr, Ane Ruiz de Angulo (CIC biomaGUNE) & Gertruelion de Belle eta Elisa Jimenez (UPV/EHU, DIPC, Ikerbasque) & Rachel Carson. Aurten, gainera, Ane Leux musikari donostiarrak eta Tineke van Der Berg zientzialari holandarrak zuzeneko musika eskaini zuten. Asteburuan, otsailaren 20an eta 21ean, familien txanda izan zen. Zientziaren izarrak jardueran, Elhuyarrek prestatutako emakumezko zientzialarien 12 kontakizunetatik abiatuta, zientziaesperimentuak egin ziren familian Eureka! Zientzia Museoan emakume zientzialari edo zientziaren izar horien omenez. Programazioan baziren hezkuntza-jarduerak ere -online zein aurrez aurrekoak- zientziaren mundua haur eta gazteei hurbiltzeko eta emakume zientzialarien eginkizuna ikusarazteko. Otsailaren 17an, Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutuak Covid 19-a nola diagnostikatzen den ikasi tailerra eskaini zuen, DBHko ikasleek bertatik bertara ezagut zitzaten Covid-19a detektatzeko laborategiko teknika nagusiak. Otsailaren 19an Tecnun eta Ceit-en egin zen Ingeniari izatera jolasten tailerrean DBHko 4. mailako neska-mutilek hartu zuten parte. Tailer honen helburua zen ingeniaritza gazteei modu praktikoan hurbiltzea eta neskengan STEM ikasketekiko interesa piztea. Otsailaren 22an eta 25ean, UPV/EHUko Informatika Fakultateak 'Informatika ipuin eta magia bidez' antolatu zuen, lehenengo hezkuntzako ikasleekin kodigo bitarra eta algoritmoa landu zuen tailer diberti-
garria. Otsailaren 25ean, biomaGUNEk tailer praktiko bat antolatu zuen bokazio zientifiko berriak motibatzeko. DIPC, CFM eta CIC biomaGUNE ikerketa-zentroak bertatik bertara ezagutzeko bisita birtualak ere antolatu ziren. Bisita horietan, ikertzaileen eguneroko bizitza hurbiletik ikusi ahal izan zen. Zentroetako ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi egin zituzten, emakumeek zientzian duten zeregina nabarmentzeko. Topaketa birtual horiei esker, partehartzaileek zientzialariekin solasteko aukera izan zuten. Azkenik, Emakumeak Zientzian 2021 ekimenaren baitan, zenbait nerabek zientzialari izateko aukera izan zuten egun batez, CIC nanoGUNE eta POLYMATeko ikertzaileek gidatuta. Horien guztien laguntzarekin eta 'Zientzia bada nesken kontua' izenburupean, nanozientziarekin, nanoteknologiarekin eta polimeroekin lotutako hainbat esperimentu erakargarri prestatu ziren. Ildo beretik, aspalditik ari dira emakume helduek kulturaren transmisioan duten zeregina balioesten. Espiritu horrekin eta 'Esperientziaren boterea' izenburuarekin, zenbait esperimentu labur eta erraz helarazi ziren, edozein lekutan egiteko modukoak, kultura zientifikoa familietan eta gure inguruneetan ibil dadin. Aurrez aurreko jarduera guztiak beharrezkoak ziren osasun neurriekin egin ziren. Zenbait jardueratarako -aurrez aurrekoak zein onlinekoak-, izena eman behar zen. www.emakumeakzientzian.eus
publizitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
2021martxoa
18
unieskubideak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021martxoa
19
Zarena izateko eskubidea Trans legearen arabera, adingabeek beren sexua erregistroan aldatu ahal izango dute, medikuaren txostenik gabe Fundación Orienta Zaitez Fundazioa
Espainiako Berdintasun Ministerioa prestatzen ari den Trans legearen zirriborroaren arabera, adingabeek beren sexua erregistro zibilean aldatu ahal izango dute, medikuaren txostenik gabe. 12 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek edo tutoreek egin beharko dute eskari hori; 12 eta 16 urte bitartekoen kasuan, gurasoen baimena ezinbestekoa izango da eta 16 urtetik aurrera dituztenen kasuan nahikoa izango da pertsona horrek sexua aldatzeko nahia adieraztea. Legearen zirriborroak transexualitatea patologien zerrendatik ezabatu du, Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioei jarraituz. Halaber, babesa eta berariazko eskubideak aitortu dizkie "jaiotzean esleitutako sexuarekin bat ez datorren genero-identitatea adierazten duten pertsonei". Gobernuko iturriek adierazi dutenez, Berdintasun Ministerioak diseinatutako legea da. Horrela, legearen zirriborroak "ohiko tramitazioa" jarraitu behar du. Bidean beste ministerio batzuen parte-hartzea ere izango da, Justizia eta Osasun Ministerioena, bereziki. Trans legearen zirriborroaren gakoak ❚
Askatasunez adierazitako genero identitaterako eskubidea aitortzen du, medikuaren txostenik edo txosten psikologikorik aurkeztu beharrik gabe. Berritasun nagusi gisa, ezabatu egiten du erregistroan sexua aldatzeko genero distrofia diagnostikatzeko betekizuna, eta nahikoa izango da nahia edo borondatea azaltzea. ❚ Ez da adinez nagusi izan beharko erregistroan sexua aldatzeko. 12 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek edo tutoreek egin beharko dute eskaria. 12 eta 16 urte bitartean izanez gero, adingabeek eurek egin ahalko dute, gurasoen baimenarekin. 16 urtetik gorakoek, ostera, nahikoa izango dute Erregistro Zibilean sexu aldaketa gauzatzeko nahia azaltzea. ❚ Erregistro Zibilean sexua aldatzeak ez ditu bertan behera utziko aurretik epaitegietan irekita zeuden auziak. Puntu horrekin mugimendu feministaren kezka bati erantzun nahi zaio; izan ere, erasotzaile batzuek lege hori erabil
zezaketela ohartarazi zuten genero indarkeriaren legeak ezartzen dituen zigorrak saihesteko. ❚ Erregistroan sexua aldatzeak ez du pertsona behartzen izena aldatzera. Adingabeen kasuan, izena aldatzeko aukera ematen zaie sexua bere horretan mantenduz. ❚ Herritar orok izango du bere generoa askatasunez erabakitzeko eskubidea, baita Espainian bizi diren atzerritarrek ere, beren egoera administratiboa edozein dela ere. ❚ Dokumentu ofizialetan sexuari buruzko atala ez agertzea eskatu ahalko dute horrela nahi duten pertsonek. Horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu Barne Ministerioak. ❚ Osasun arloan, berariazko arreta eskainiko zaie eta ez zaie ebakuntzarik egitea edo tratamenduren bat abiatzea eskatuko. Gainera, osasun publikoak tratamendu hormonala, ahots terapia, kirurgia genitalak, mamoplastiak, mastektomiak eta protesiak eskainiko ditu, eta haurdun gelditzeko gaitasuna dutenek laguntza bidezko ugalketa tekniketarako sarbidea izango dute. ❚ Hezkuntza alorrean, ikasleek beren genero identitatea adierazteko eskubidea izango dute. Beraz, errespetatu egingo dira ikasleen irudi fisikoa, janzkera eta beren genero identitatearen arabera erabiltzen dituzten ikastetxeko instalazioetarako sarbidea. ❚ Kirolean, erregistroan duten sexuaren arabera parte hartu ahalko dute. Ezingo da sexua egiaztatzeko probarik egin, "nazioarteko lehiaketak arautzen dituzten arauak betetzeari kalterik egin gabe". ❚ Lan arloan, bereziki lan munduan sartzeko zailtasunak dituen kolektiboa izaki, lanik gabe daudenak kontratatzeko pizgarriak izango dira. ❚ Presoek erregistroak aitortzen dien sexuaren araberako tratamendua jasotzeko eskubidea izango dute. Hala ere, talde horretatik bereiztea eskatu ahalko dute beren segurtasuna edo intimitatea arriskuan dagoela ikusiz gero.
Iturria: Naizen (www.naizen.eus).
sexualen familiak biltzen dituen elkartea da. Bere estatutuetan jasota dagoen bezala, Naizen elkartearen helburuak hauek dira: 1.Haur eta gazte transexualen familiei transexualitatearen inguruko laguntza eta heziketa. 2.Haur eta gazte transexualen eta haien familien errealitatea ezagutzera ematea, beraien eskubideen eta aldarrikapenen zabalkundea egitea eremu desberdinetan. Batez ere, haur eta gazte transexualentzat garrantzitsuak diren eremuetan: heziketan, osasun arloan, arlo sozialean, kulturalean eta kiroletakoan, baita arlo juridikoan eta komunikabideetan ere. Horrela, transexualitatearen despatologizazioa eta aniztasunean oinarritutako onarpena lortzeko bideak jarriz. 3.Hezkuntzan eta haur eta gazte transexualekin esku hartzen duten profesionalentzako informazioaren transmisioa eta trebakuntza. Halaber, adin txikiko transexualen inguruko ikerketetan eta ikasketetan parte hartzea. 4.Adin txikiko transexualen eskubideen eta interesen defentsa eremu guztietan, nola administrazioan zein justizian, eta, horrekin batera, adin txikiko transexualen onerako egokiak diren legezko erreformen sustapenean eragile izatea.
Naizen Elkartea
Zer egiten dute
Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko tran-
Naizen elkartearen zereginen artean honako hauek daude:
1.Familien artean elkarrekiko laguntza sare bat eratzea, semealabei laguntza hobea eskaintzeko aholkuak emateko eta elkar babesteko. 2.Hitzaldi irekiak zein formakuntza espezifikoak antolatzea, familientzat eta haur eta gazte horiekin kontaktuan dauden profesionalentzat. 3.Gonbidatzen dituzten hitzaldi, ikastaro, mahi-inguru eta abarretan parte hartzea. 4.Transexualitate egoeran dauden haur eta gazteekin erlazioa duten edozein arloko (osasuna, hezkuntza, gizarte langintza, kirola, kultura, arlo judiziala…) profesionalei informazioa, formakuntza eta laguntza ematea. 5.Komunikabideei bere testigantza eskaintzea, etxeetan bizi den errealitatea ezagutzera emateko. 6.Seme-alabak ordezkatzea, beraien eskubideen aldarrikapenean administrazio- eta justiziaarloetan eta haiek babesteko lege-erreformen sustapenean. 7.Seme-alabentzat mesedegarri diren ikerketetan parte hartzea. 8.Haur eta gazteen transexualitatea ezagutzera ematen eta normaltzen laguntzen duten argitalpenak eta edozein motatako materialak (ikus-entzunezkoak, digitalak...) bultzatzea eta haietan parte hartzea. 9.Haur eta gazte horientzat eta haien familientzat aisialdi-ekintzak antolatzea, elkarrekiko laguntza sarea eta ahalduntzea sustatuz.
publizitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
2021martxoa
20
uniozio
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021martxoa
21
Artiumen ikusgai 'Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan' eta 'Bizitza ariketa gisa' erakusketak ikurgai Vitoria-Gasteizko Artium Museoan Unibertsitateko Aldizkaria
Egunotan eskaintza ezberdinak ditu bere aretoetan Gasteizko Artium Museoak. Horietako bat 'Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Komisario Berriak 2020' erakusketa da, martxoaren 21era arte egongo dena ikusgai A0.1 Aretoan. Vitoria-Gasteizko Bideo-Musika Jaialdiko lehen sei edizioak (19851990) jorratzen ditu 'Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan' erakusketak; 2020ko Komisario Berriak deialdian hautatua izan zen. Kasu-azterketa honek 1980ko hamarkadako euskal testuinguruan garatu ziren praktika eta kategoria kulturalak berrikustea du helburu. Bideoak euskal eszena artistikoarekin lotura jarraitua izan zuen 1972ko Iruñeko Topaketen ostean. Hurrengo hamarkadan, erakunde eta jaialdia ezberdinak hedabide hori prozesuak eta gogoetak ere. Horren lekuko litzateke Guadalupe Echevarriak koordinatu zuen Donostiako Bideo Jaialdia (1982-1984). Donostiako Bideo Jaialdiaren itxierarekin, eta Gasteizko Ikusager
produktoraren laguntzarekin (Maite Ruiz de Austri eta Iñigo Silvak koordinatua), antolatzaileek bideoentzako topaleku bat mantendu nahi izan zuten; asmo horretan, Gasteizko Jesús Ibañez de Matauco kultura zinegotziak harrera egin zien hirian. Lehiaketa hutsa izateaz haratago, mahai-inguru eta proiekzioen bidez, jaialdiak estatu mailan sortuz zihoazen lan bideografikoak ikusarazteko elkargunea izan nahi zuen, baita nazioartetik zetozenak ere. Lehen urteko arrakastari esker, Diego Manriquek eta Araba Saudita batzordeak bigarren edizio bat antolatu zuten. Edizio horretan, lehiaketa estatu osora zabaldu zen eta bideoa euskal eszena artistikoan finkatzeko apustua ere gauzatu zen, Tolosako Bideoaldia (1986-1990) norabide horren lekuko izanik. 1978tik aurrera ageriagoa izan zen Ipar Amerikako eta Europako eraginak bertaratzeko asmoa, baita telebista-plataformekin eta bideosorkuntzaren formazio eta industriarekin harremanetan jartzeko borondatea ere. Bestetik, Ikerketa eta Teknologia Berrien Udal Zentroa (CINT) sortu izanak, eta Manuel Palaciok jaial-
diaren zuzendaritza hartzeak, indartu egin zuten 1990eko hamarkadan iraungo zuen proiektu baten jarraipena eta egiteko modu berriak bereganatzeko gai izango zen hizkuntzaren aldeko joera. Dena den, bideo-musika jaialdi baten bidez 1980ko hamarkadako kultura bisualera hurbiltzeak galdera kritikoak planteatzera garamatza. Esaterako, zein izan zen bideoak instituzioekiko mantentzen duen dependentzia? Orduko herri-kulturaz zer kontatzen digute bideoklipek, eta horien letra, adierazpen edo erritmoek? Non zeuden emakumeak testuinguru horretan? Zer ari zen gertatzen Gasteizen jaialdiak arrakasta izan zezan? Nola lan egin dezakegu arte ederren kategoria estetikoetatik kanpo geratzen diren materialekin? Nola berreskuratu iraganeko oroimen bisuala eta gorputzetatik igarotako emozio eta esperientziak? Edo, nola azaldu jakin-nahi horiek guztiak ikusizko diskurtso batean? Proiektu hau Ane Lekuonak, Itziar Gutierrezek eta Iñigo Gómez Egiluzek komisariatu dute Komisario Berriak programaren esparruan. 'Bizitza ariketa gisa' Garai hartan Bilboko Arte Ederren Goi Eskola deiturikoan ikasi zuen Juncal Ballestínek (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015). Haren lanaren ezaugarri nagusia, erabilitako material, bitarteko eta tekniken aniztasuna da: pintura, marrazketa, instalazioa, bideoa, obra grafikoa… Guztiak sailetan egituratuta daude, eta horien artean, garrantzia eta denboran zehar izandako iraupena kontuan izanda, nabarmentzekoa da Pintura. Apología, 1975-2013. Uko egiten zien hitzei artearen lana "ulertzeko" bitarteko gisa, baina Amarika aretoko erakusketaren katalogoan -1993, komisario-testurik gabe-, bere lanera hurbiltzeko behar, sentsazio
eta materialei buruzko ohar batzuk utzi zituen idatzita: "Gu guztion denbora gehiegi errespetatzen dut. Beti eskertu izan dut hitzen argitasun laburra. Nahiago dut irudia zabal eta libre utzi.
'Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan' proiektua Komisario Berriak programaren 2020ko deialdian hautatua izan zen Nire lanak sorrarazten dituen prozesuaren nondik norakoa eta zergatia azaltzea besterik ez zait beharrezkoa iruditzen, serieak ideia errazen bidez aurkeztea. Objektu eta materialetako batzuk halabeharrez iristen dira niregana, eguraldi txarrak ekarrita (haizeak zuhaitz bat bota eta, harekin batera, hura besarkatzen duen huntza erortzen da). Beste batzuk, landa-lanak direla eta, hala nola inausketa edo baratzerako zurkaitzak bilatzea. Edo agian lagun batzuen aurkikuntzagatik agertzen dira; izan ere nire lan egiteko modua ezagutzen dute eta askotariko elementuak erreskatatzen dituzte edota han edo hemen eskura daudela jakinarazten didate. Materialetara iristeko ausazko modu hori eta haiek lantzeko na-
hia ez dira beti zuzeneko fenomeno azkarrak, baizik eta gehienetan objektu horiek urteak itxaron behar izaten dituzte biltegian berriro aurkituak izan arte. Orduan sartzen dira jada planteatutako margolan-serie batean edo bestean". Lan geldia, gaur egun ezarritako ekoizpen-modu eta -erritmo zorabiagarriekin zerikusirik ez duena, "aszesi" moduko bat ikusarazten duena haren ibilbide luzean: "Artearen ohiko zirkuituetatik urrun, Juncal Ballestinek geldotasunaren eta kontenplazioaren inguruan oinarritu du bere lana. Prozesuak interesatzen zaizkio, eta bere begirada gogoetatsuak gauzen aurrean -diren bezala- jartzen du esperientzia estetikoa, izate hori izanez den bilakaera bat izanik: hemen naiz orain", artistak Trayecto galerian egindako bakarkako azken erakusketetako baten harira sortutako testuetako batean aipatzen zen hori. Nabarmentzekoak dira VitoriaGasteizko Eder Arte galerian (1978), Bilboko Rekalde galerian (1979) eta Araba aretoan (1980) egin zituen bakarkako lehen erakusketak. Ondoren, Amarica Aretoan (1993), Galería CM2-en (1996), Trayecto Galerian (1998, 2005 eta 2008) eta Montehermoso Kulturunean (2008) ere egin zituen. Haren lanak Artium Museoko, Vitoria-Gasteizko Udaleko, Vital Fundazioko eta Liburutegi Nazionaleko bildumetan daude, besteak beste. Komisarioa: Fernando Illana. Maiatzaren 23ra arte.
uniozio
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021martxoa
22
dFERIA, etorkizunera begira Martxoaren 15etik 18ra, arte eszenikoen jaialdi hau Donostiako aretoetan ospatuko da Unibertsitateko Aldizkaria
dFERIA ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan. Profesionalei zuzendutako jaialdi bat da gehienbat: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak. 2021eko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, dFeria 2020ko martxoko “normalitasun berria” delako garaian burutzen den lehena izango da. Aurtengo dFERIA COVID-19aren pandemiaren ondorioz egokitutako baldintzetara moldatuko beharko da ezinbestean, betiere ikus-entzulegoaren eta artisten segurtasuna bermatuz antolatutako jarduera guztietan. Jaialdiaren XXVII. edizioa martxoaren 15etik 18ra bitartean izango da, nahiz eta aurreko ostiral eta igandean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Aurtengo gaia ETORKIZUNA izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2021 edizioko ildo editoriala. Kartelaren egilea Rebeka Elizegi izan da. Kulturaren eta arte eszenikoen mundurako hain urte krudela igaro ondoren, kartelaren bitartez zera islatu nahi izan du: “antzerki mundua errepresentatzen duen pertsonai nagusi bat ilunpetik azaltzen da eszenara, espazio guztiari indarra eta energia berritua emanez”. 28 konpainien, 28 ikuskizun eta 41 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokietan. Kopuruei dagokienez, ikuskizunen kopuru handi bat (% 64) estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: bost mundu mailan (horietatik bi gaztelaniazko bertsioak baitira) eta hamahiru Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, % 50a dantza izango da, beste % 39a antzerkia eta gainontzeko % 11 diziplina anitzak. Hona hemen iradokizun batzuk: ❚
Martxoak 12: Una noche sin luna (Juan Diego Botto; Victoria Eugenia Antzokia; 19:00; 90 min.; Antzerkia; Gazteleraz). Una noche sin luna antzezlanean, Federico García Lorcaren bizitzako eta obrako alderdi ezezagunenetara hurbiltzen da ikusle-entzulea. Funtzioak planteatzen duen bidaia ez da bidaia arkeologikoa,
baizik eta poetaren obraren bitartez geure errealitatea ezagutzeko bide bat. Hartara, antzezlan hau pieza bizi, ausart eta dinamiko bihurtzen da, non Lorcaren hitza, bizitza eta mundua gure errealitatearen ispilu baitira. Antzezlanak Federico García Lorcaren elkarrizketak, solasaldiak eta hitzaldiak biltzen ditu, bai eta haren obren zati batzuk ere, eta azkenean, tablao flamenko batean nola, haren poema asko. ❚ Martxoak 15: Cóncavo Convexo (Led Silhouette; Gazteszena, Egia K.E.; 12:00; Estreinaldia Euskal Herrian; 45 min.; Diziplina anitza). Musika, dantza eta eskultura elkartzen dituen diziplina anitzeko lana da Cóncavo Convexo. Hutsari buruzko gogoeta proposatzen du, gorputzaren eta espazioaren arteko harremanaren ikuspegi eskultorikoan oinarrituta. Lan honetan mugimendua modu mekanizatuan eta zientifikoan irudikatzen da, leku negatibo, bakar eta huts batean sartuz. Ezerez horretan baieztatzen du gizakiak bere burua. Arkitektura, eskultura, pintura, dantza... espazioaren menpe daude, bakoitza bere bitartekoen arabera. Cóncavo Convexok espazioaren funtzio berezi bat azpimarratu nahi du: emozio estetikoaren sortzea. ❚ Martxoak 15: Dreaming Juliet (Elefante Elefante; Antzoki Zaharra, Fundación SGAE Gunea|; 17:00; Estreinaldia; 75 min.; Diziplina anitza; Gaztelaniaz). Demagun Romeo eta Julieta ez zirela hil, eta bien arteko harremanek duten oztopo nagusia ez dela familien arteko gorrotoa, baizik eta gaur egungo munduko errutinen gorabeherak. Zein lirateke Julietaren ametsak? Nola zahartuko litzateke Romeo? Bien bizitzetan, zer leku luke maitasunak? Higidura-antzerkian, zuzenean jotako musikan eta dantzan oinarritutako hizkuntza bisuala erabiliz, Dreaming Julietek pasioaren poetika unibertsala sortu du. ❚ Martxoak 16: En la cuerda floja (Ana Morales; Gazteszena, Egia K.E.; 13:00; Estreinaldia Euskal Herrian; 70 min; Dantza). En la cuerda floja zenbait galderaren ondorio da: Zer gertatzen zaie gure gorputz-gogoei ordena bilatzen dutenean? Egonkortasuna utopikoa al da? Desoreka be-
har al dugu bizirik irauteko? Ana Moralesek zuzendu eta jokatu du ikuskizun hau, gizaki gisa norberaren burua auzitan jartzeari buruz mundu gero eta ulergaitzago batean. ❚ Martxoak 16: Seda (Hika Teatroa, Clásicos Contemporáneos; Antzoki Zaharra, Fundación SGAE Gunea; 18:00; Estreinaldia; 80 min.; Antzerkia; Gazteleraz). Hau ez da eleberri bat. Ezta ipuin bat ere. Hau historia bat da. Mundua zeharkatzen duen gizon batekin hasten da, eta geldi dagoen aintzira batekin amaitzen, haizeegun batean. Gizonak Hervé Joncour du izena. Aintzirak, auskalo. Esan liteke maitasun-historia bat dela. Baina hori besterik ez balitz, ez luke mereziko kontatzea. Historia horretan desirak eta oinazeak nahasten dira; oso ondo dakigu zer diren horiek, baina ez dute izen zehatz bat. Nolanahi ere, izen hori ez da maitasuna. (Hori oso kontu zaharra da. Gauzak esateko izenik ez duzunean, historiak erabiltzen dituzu. Halaxe dabil hau. Mendeetan eta mendeetan). ❚ Martxoak 17: La cresta de la ola (La Estampida; Antzoki Zaharra, Fundación SGAE Gunea; 18:00; Estreinaldia Euskal Herrian; 80 min.; Antzerkia; Gazteleraz). Gero eta konplexu handiagoz “norbait” izatera iristeko ametsa betetzera iristen ez delako, eta orainaldi lokaztu eta joputzazkoak gogaituta, Victoriak besteen bizitza nahi du beste ororen gainetik: Stellaren bizitza, alegia. Munduko haurren gosearen kontrako jai-eguna da. Victoria zerbitzari eta Stella dantzan dabiltza. Egun horretan, “aukera magiko” batek betiko trukatuko ditu bien bizitzak, bata bestea bihurtuta. Betiko. ❚ Martxoak 17: Hnuy Illa (Kukai Dantza, Tanttaka Teatroa; Victoria Eugenia Antzokia; 19:45; 60 min.; Dantza; Euskaraz). Dantzatik, kantutik, musikatik, irudietatik arnastuko dugu poesia. Sarrionandiak irekitzen digun leihotik begiratuko diote munduari. Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995 urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu. 25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu dute Kukai
Dantzak eta Tanttaka Teatroak. Iturri horretatik edan du Sarrionandiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da. ❚ Martxoak 18: Siveria (K Producciones; Antzoki Zaharra, Fundación SGAE Gunea; 18:00; 90 min.; Antzerkia; Gazteleraz). Elena eta Kristof bi ekintzaile dira, eta pisu batean bizi dira Putinen garaiko Errusiako hiri batean. Apartamentu horretatik, iskin egiten diete propaganda homosexuala debekatzen duten legeei, webgune bat editatuz beren familiak arbuiatzen dituzten LGTBI gazteei laguntzeko. Ondo doa dena, harik eta egun batean polizia sekretuak, gero eta hurbilago baitzebilen, Elena atxilotu eta galdeketa egiten dion arte. Orduan, inspektore ezin gogorrago batek auzitan jarraraziko dio kausaren alderako leialtasuna, orain artean neskaren borrokarako arrazoi izan dena. ❚ Martxoak 18: Al Desnudo (Metamorphosis Dance; Victoria Eugenia Antzokia; 19:45; Estreinaldia Euskal Herrian; 55 min.; Dantza; Euskara). Metamorphosis Danceren proiektu berri honek Iratxe Ansak eta Igor Bacovich artistek eratutako bikotearen sorkuntza-prozesua oinarritzen duten zutabeak erakusten dizkie ikus-entzuleei. Al Desnudo dantza garaikideko ikuskizuna da, eta bikotearen sorkuntza-tresnetara hurbiltzen da Danilo Moroni artista bisualaren lankidetzaz. Biluzte artistikoa da, non Metamorphosis Danceren hizkuntza
koreografikoaren zer-nolakoak irakur baitaitezke. Horretarako, mugimendu-intentsitate desberdinetan dabil pieza, eta intentsitate desberdinok agertuz doaz pixkanaka interpreteen gorputzean. Etorkizuna, dFERIAren leloa dFERIAren XXVII. ediziorako hautatutako kartela Rebeka Elizegi collage ilustratzailearena da. “Kulturaren eta arte eszenikoen mundurako hain urte krudela igaro ondoren, antzerki mundua errepresentatzen duen pertsonai nagusi bat ilunpetik azaltzen da eszenara, espazio guztiari indarra eta energia berritua emanez” irudikatu nahi izan du egileak. dFERIAko gai nagusia ETORKIZUNA izango da. Etortzekoa den hori. Susmoari so egin une zehatz bateko datuekin. Etorkizuna zehatz-mehatz asma al dezakezu? Zergatik interesatu eta interesatzen zaigu hainbeste? Etorkizunaz interes hori, nola hausnartzen da arteetan? Etorkizuna benetan existitzen da? Erlijio batzuek etorkizunaren ezjakintasunak sortutako ziurgabetasunean jarri dituzte oinarri teologikoak. Norberak bere etorkizunean eragin dezake? Robert Anton Wilson eleberrigile estatubatuarrak zera esan zuen: "Etorkizuna arriskua hartu eta hura sortzearen ardura onartu dezakeen edonori dagokio". Anonimo batek honela zioen: "Ikasi iraganetik, begiratu orainari eta sortu etorkizuna". Eta amaitzeko edo nahi baduzu halanola jarraitzeko, nola hautematen da etorkizuna Covid garaian? Informazio gehiago: www.dferia.eus
23
2021martxoa
uniozio
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA
Martxoa, kulturaz blai Bilbon Kulturaz eta aisiaz beteriko martxoa propasatu du Bilbok, auzoetan gustu eta adin guztietarako ekimenak antolatu dituen #bilbaonegua2021 ekimenaren eskutik tan, uriak aire flamenkoa arnastuko du, lehen mailako emanaldiekin, genero hau gustuko dutenentzako hitzordu handienetako bat den ekimen honekin. Hilaren 6an, Bidebarrietako liburutegian: Aitor Escobar taldearen errezitaldi flamenkoa: Iturri berria; hilaren 13an, Enkarnazioko elizan: 'Gorria', bertsoa eta flamenkoa Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta 'La Pulga'rekin; hilaren 20an, Bilborocken, Gruserías, itxiera-ikuskizuna, Chico Pérez-ekin, eta flamenkoaren inguruko materialen erakusketa eta mailegua San Frantziskoko liburutegian: martxoaren 10etik 25era. Pintura eta argazkigintza
Unibertsitateko Aldizkaria
Bilboko Udalak bertako eragileen lanarekin eta kulturarekin daukan konpromisoa berretsi eta #BILBAONEGUA2021 ekimena jarri du martxan. Ekimenak ekitaldi ezberdinak hartuko ditu barne. Udalaren proposamen hori udaran eta udazkenean izandako arrakastaren ostean dator: 300 hitzordu baino gehiago izan ziren #BILBAOUDA2020 eta #BILBAOUDAZKENA2020 barruan. Gabonetan, urtarrilean, otsailean eta martxoan egin duen antzera, Udalak aisialdi eta kultura izaerako hainbat jarduera eramango ditu Bilboko auzoetara, gustu eta adin guztietarako pentsatuak. Beste behin ere, Udalaren apustua izango da auzoetara musika, antzerkia, dantza eta literatura hurbiltzea, eserita egongo diren ikusle gutxiko ekitaldien eskutik, eta agintariek gomendatutako higiene- eta segurtasun-protokolo guztiak zorrotz betez, parte-hartzaile guztien osasuna bermatzeko. Gainera, bere kultur eskaintza osatzerakoan, Udalak bertoko kultur eragileen lanari lehentasuna emango dio aurtengoan ere. Literatura ❚
Bidebarrieta Kulturgunea: Bidebarrieta Kulturguneak bi hitzordu hartuko ditu astean, literatura protagonista izanik. Espazio horrek, Bidebarrietako Liburutegian dagoenak, liburuaren eta literaturaren garapena du helburu nagusi. ❚ Bilbaopoesia: Martxoan, Bilbaopoesia literatur jaialdiaren XXI. edizioa egiten da Bidebarrietako liburutegian, poeta os-
petsu eta berriekin. Martxoaren 15etik 24ra. Musika 'Betiko musika de siempre' izenarekin, jota nafarrak, tangoa, bilbainadak, boleroak eta rantxerak entzungo ditugu Otxarkoagako Udaltegian egongo diren sei emanaldietan, hilean bi larunbatetan, martxoaren 27ra arte. Guztiak 18:00etan hasiko dira. Bestalde, Bilbao Distrito Jazzen XXI. edizioak, Bilbaina Jazz Cluben laguntzaz antolatuta, Uriko auzoetara formatu txikiko kontzertuak ekartzen ditu, generoan erreferentzia diren artistekin. Horrela, Bilbao Distrito Jazzek hitzordu bat prestatu du ostiralero, martxoaren 12ra arte, 18:30ean. Sarrerak www.bilbaokultura.eus helbidean daude, bost euroko prezioan. Antzerkia eta dantza Antzerkiko tokiko konpainien jarduna (gehienak amateurrak edo semiprofesionalak) bultzatzeko asmoz Bilboko Zirkuitua ekimenaren XX. denboraldia 2021eko lehenengo hiruhilekoan jarriko da abian, 13 konpainiak antolatutako 14 proposamenekin. Hitzordu guztiak 19:00etan hasiko dira. Dohainik dira, baina gonbidapenak erreserbatu beharko dira nahitaez, emanaldiaren egun berean 688 603 737 telefonora deituta. Egunak: Martxoaren 12an, Errekaldeko Udaltegian, 'Momentum', Amaia Bono eta Damián Montesdeocarena; hilaren 18an, Barrainkuako Udaltegian, 'Piscolabis', Asuntos Propios-ena; hilaren 25ean, San Frantziskoko Udaltegian, 'Con+Su-
mo+Gusto', Las Bastardas-ena; hilaren 26an, Zorrotzako Udaltegian, 'Arde la palabra', Laura Sam-ena.
Bilboko Udalak kultur -eta aisialdijardueren egitarau osatu bat eskainiko du martxoan Xarma duen itsasadarra Ibaiondo izango da, aurten ere, Bilbo aire flamenkoaz betetzeko aukeratu duten barrutia, “Xarma duen Itsasadarra” jaialdiaren XV. edizioarekin, Bilboko Udalak antolatua. Hala, martxoko larunbate-
Expodistrito: Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak Abando, Begoña, Castaños, Otxarkoaga, San Ignazio eta San Frantziskoauzoetara pinturako eta argazkigintzako sei erakusketa ekarriko ditu, udaltegien bitartez. Erakusketak ibiltariak dira: barrutietan zehar ibiliko dira, datorren apirilera arte. Expodistritoko emanaldi berri honen programazioan Ander Gómez Miranda (pintura), Victoria Escalada (pintura), Javier Merino (argazkigintza) eta José Angel Tejero (pintura) daude. Gainera, UNICEFen 'Vidas resilientes' erakusketa kolektiboa programatu da. Dohainik dira guztiak. Expodistritoren informazio guztia www.kulturabarrutik.eus-en kontsultatu daiteke. ❚ Ander Gómez Miranda. Pasión y Carencia (pintura): martxoaren 16tik 31ra, Udaltegia: Begoña. ❚ Victoria Escalada (pintura): martxoaren 16tik 31ra, Udaltegia: Otxarkoaga ❚ Javier Merino Flujo (argazkigintza): martxoaren 16tik 31ra,
Udaltegia: San Ignazio-Ibarrekolanda. ❚ José Angel Tejero (pintura): martxoaren 16tik 31ra, Udaltegia: Castaños. ❚ Bizitza Erresilenteak / Vidas Resilientes - Unicef (argazkigintza): martxoaren 16tik 31ra, Udaltegia: San Frantzisko. ❚ ¡Tras La Tormenta! / Ekaitzaren ostean!- Bilbaoarte: apirilaren 9ra arte, Udaltegia: Abando. Azkuna Zentroa Azkuna Zentroa Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak #BilbaoNegua2021-en parte hartzen du, hainbat diziplina barne biltzen dituen programazio batekin (arte bisualak, zinema, literatura, edo ikus-entzunezko arteak). Informazio gehiago: www.azkunazentroa.eus. ❚ Martxoaren 18ra arte: Pier Paolo Pasolini. Poesia, zinema eginda. Zentroko zinematekan. Martxoaren 16ra arte: Bideotik, ikus-entzunezko bestelako narratiba batzuk entzuten. ❚ Martxoaren 23tik 27ra: Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, 2021/2020. Kultura segurua #BilbaoNegua2021 garatzeko, osasun-agintariek unean-unean ezarritako segurtasun-protokolo guztiak jarraituko dira, eta zorrotz aplikatuko dira kultura- eta jaiekitaldiak egiteari, osasun publikoa bermatzeko beharrezkoak diren mugei eta espazio publikoan aire zabaleko jarduerak nahiz ekitaldi jendetsuak egiteko pertsona kopuruari buruzko gomendioak. Hori guztia, kultur eragileek eta ekitaldi guztietako ikus-entzuleen segurtasuna bermatzeko asmoarekin.
unigazte
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2021martxoa
Emakumeen Nazioarteko Eguna Nafarroako Gazte Kontseiluak
Martxoaren 8a gure egutegian markatutako data bat da, ezbairik gabe. Emakumeen Egunean ahotsa altxatu nahi dugu, ospatu nahi dugu, baina, batez ere, aldarrikatu nahi dugu. Nafarroako Gazteriaren Kontseilutik gogoratu eta balioetsi nahi dugu emakumeok orain arte ahalegin handiz eta gogor lan eginez lortu dugun guztia. Baina, hala ere, eta zoritxarrez, ez da nahikoa. 2020. urtea oso inflexio-puntu garrantzitsua izan da pertsona guztientzat. Urte gogorra, 'KO' utzi digun pandemia batek markatua. Baina hau ere aldaketa aukera izan daiteke. Horregatik uste dugu 2021. urte hau aurrera begiratzeko urte bat izan daitekeela. NGK-tik uste dugu aldaketa lortzeko parte-hartzearen papera funtsezkoa izan behar dela. Berdintasunezko gizartea lortzeko lan egiten dugu, eta horregatik, kezka duten pertsona guztiak ani-
matzen ditugu aurrera egitera. Gazteak gara eta erantzukizun handia dugu. Gugan daukaguna eman dezakegu. Izan ere, aldaketa guztiak bakar batean hasten dira. Gure ustez, hezkuntza aldaketaren gakoa da. Baina ez bakarrik gazteentzat. Aldaketa gure portaerak aztertzean datza, irakatsi zaigun horretan. Gure jarrerez jabetzen saiatzea, ispilura begiratuz eta kontzientzia hartuz. "Zer egin dezaket nik egoera hau aldatzeko?" pertsona guztiok egin beharko genukeen galderetako bat da. Gogoan izan behar dugu pertsona guztiok balio bera dugula, balio bera pertsona izateagatik bakarrik. Espero dugu hemendik aurrera martxoaren 8a bakarrik ospatzekoa izatea. Aldarrikatzeko beste ezer ez dugulako; ospakizuna, orain utopikoa iruditzen zaigun BERDINTASUN hori lortu dugulako, hainbeste irrikatzen dugun eta gero eta hurbilago ikusten dugu-
na. Baina bitartean... AURRERA JARRAITZEN DUGU! Egun honen inguruan, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak (NGK) 'Berdintasuna, Gazteria eta Partaidetza: guztion erronka' jardunaldia antolatu du, gai honen inguruan hausnarketa egiteko eta gure egunerokotasunean praktikan jar dezakegun berdintasuna sustatzeko gakoak lortzeko. Horretarako, goizean 'Partaidetza feministaren erronkak' mahai-ingurua egingo da online. Arratsaldean eta aurrez aurre, bi tailerra egongo dira: 'Irudi batek mila matxistadek baino gehiago balio du, Irene Erasorekin eta 'Zer egin dezakegu gizon gazteok berdintasunaren alde?' Alvaro Embidekin. Mahai inguruan edo tailerretan parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako mezu bat bidali: info@cjn-ngk.org Edo WhastApp bat idatzi: 680 666 877 ANIMA ZAITEZ!
24