Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria - 385. zkia. - 2020ko apirila

Page 1

385. zkia.

doakoa

2020ko apirila

Laguntzen du

Covid-19k Interneteko gelak ireki ditu Egunotan bizi dugun osasun-krisiak lanbide guztietako planak bertan behera utzi ditu. Baita gureak ere. Ezin dugu baztertu gu guztiongan eragina duen Alarma Egoera. Koronabirusaren indarra hain da handia, ezen Hezkuntza Sistemako zentro guztiak itxi dituen, horrek dakartzan ondorio guztiekin, baina argi dago hori dela gaitz honekin amaitzeko hartu beharreko neurri bakarra. Unibertsitateko Aldizkariak bere lanarekin jarraitzen du, baina apirileko ale honek birusak Euskal Herriko eta Nafarroako

unibertsitateetan sortu duen egoera azalduko du; hau da, aurrez aurreko eskolen etenaldia, ikasgelen itxiera, online eskolak..., ahaztu gabe Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa atzeratua izan dela, uztailaren 6tik 8ra egingo baita. Gure nahien kontra, Koronabirusa aldizkari honen protagonista nagusia bilakatu da, hurrengo orrialdeetan ikusiko duzuen bezala. Beraz, esan diezazuekegun gauza bakarra hau da: zaindu zaitezte eta, mesedez, etxean geratu!

Aurkibidea Uniagenda . . . . . . . . . . . 2 Unibertsitatea . . . . . . . . 3 Beste Berriak . . . . . . . .10 + Trebakuntza . . . . . .16 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . . 28 Unigazte . . . . . . . . . . . . . 31


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

02

UNIBERTSITATEAK Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

948 169 000

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Arrosadiako Campusa

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

EKINTZA +TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK-EK, EWORLD ALDIZKARIAK, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZA JASO DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea Ikasgela birtualak UPV/EHUn

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

03

UPV/EHUk 2.700 eskolatik gora ematen ditu egunero bideokonferentziaz Unibertsitateko Aldizkaria

Aurrez aurreko jarduna eten zuenetik astebete igaro barik, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 'EHUedonondik' programa prestatu zuen, irakaskuntza ez-presentzialerako oinarriak eta jarraibideak ezarriz. Aldi berean, unibertsitateak tresna eta ikastaro ezberdinak jarri ditu irakasleen esku, irakaslana modalitate birtualera egokitu dezaten. Neurri hauen bidez, irakasleek eta ikasleek eskolekin jarraitu ahal dute, modu ez-presentzialean, COVID-19 koronabirusaren ondoriozko pandemiak ekarri duen konfinamenduak dirauen artean. Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreorde Idoia Fernandezek azaldu duenez, "'EHUedonondik' programarekin ikasteko ingurune alternatiboak eta lankidetzazkoak ezartzeko baldintzak jarri ditugu, lehen aurrez aurre lantzen genituen irakasgaiekin jarraitu ahal izateko". Programa oinarritzen da UPV/EHUko Campus Birtualean -eCampusean- bildutako esperientzia zabalean. Irakasgaien irakaskuntza gidak egoera ezohiko honetara egokitu dira. Irakasleek oso azkar erantzun dute.

Badira urte batzuk UPV/EHUk e-Gelako Moodle plataforma propioa erabiltzen duela ikasgelako irakaskuntzaren tresna osagagarri gisa. Joan den martxoaren 9an aurrez aurreko irakaskuntza Arabako Campusean eten zenetik, baina, Moodle ikasleekiko harremanetarako kanal nagusia izatera pasatu da. Gauzak horrela, e-Gelako saioen kopurua 325.293 izatetik 581.765 izatera igaro da, hots, % 78.8 hazi da. Irakaskuntza ez-presentzialeko lehenengo aste honetan 90.000 saiotik gora izaten ari dira egunero eGelan.

Konfinamenduak dirauen artean, irakaskuntza ez-presentzialeko EHUedonondik programa jarri da abian eGELAko saioen kopurua Bestalde, eGela plataforma propioak badu bideokonferentzieta-

rako tresna bat, BlackBoard Collaborate (BBC) izenekoa, eta horixe erabiltzen ari dira gehienbat irakasleak eta ikasleak Interneten bidez eskolak eman eta jasotzeko, zalantzak argitzeko eta lanak aurkezteko. Martxoaren 9az geroztik etengabe ireki dira bideokonferentzia gelak. Gela hauen kopurua 1.923tik gorakoa izan zen martxoaren 13an, eta izugarri igo zen martxoaren 16an, 2.700 gela baino gehiago ireki baitziren egun horretan. "Jarduera praktikoak" arazo handiagoa dira beharbada, aitortu du Idoia Fernandezek. Irakaskuntza telematikoak eskaintzen ditu ordezko aukera batzuk, hala nola simulagailuak, bideoak eta bestelako euskarri didaktikoak. Horiek guztiak irakasleen daude dagoeneko. "Hala ere", esan du errektoreordeak, "jabetzen gara praktika batzuk ezin izango direla egin, eta birprogramatu edo atzeratu egin beharko direla salbuespenezko egoera hau amaitu osterako". Bestalde, EHUedondik programak modua ematen du jardun akademikoaren ohiko beste atal batzuk aurrera eramateko, hala nola tu-

toretzak, ebaluazio zereginak, eta gradu amaierako eta master amaierako lanak. Unibertsitateko kideak aldaketara egokituak Aldaketa hau -aurrez aurreko irakaskuntzaren parametroetatik irakaskuntza ez-presentzialaren parametroetara pasatzeamodu esponentzialean hazten ari den fenomenoa da, eta ezingo litzateke ulertu kontuan hartu barik irakasleen, teknikarien eta ikasleen inplikazioa eta erantzukidetasuna. UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak azaldu duenez, "Euskal Herriko Unibertsitateak 5.000 irakasle dauzka, 45.000 ikasle ingururi irakasten dietenak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan. Irakaskuntza guztia modu ez-presentzialean ema-

tea erronka handia da, baina modu eraginkorrean egin diogu aurre, eta, zailtasunak zailtasun, datuek erakusten dute arrakastaz gaindi dezakegula". Alde horretatik, Nekane Balluerkak azpimarratu nahi izan du unibertsitateko langileen ahalegina: "hain ataka gaitzean, jarraitzen dute beren zereginak betetzen, eta ohiz kanpoko egoera honetan ere, ikasleei zerbitzua ematen. 'EHUedonondik' horren beste adibide bat da. Haien lanak berriz ere jarri du agerian Euskal Herriko Unibertsitateak jarraitzen duela betetzen euskal gizarteak eta haren erakundeek eman dioten mandatu garrantzitsua". INFORMAZIO GUZTIA: www.ehu.eus/eu/web/guest/ ehu-edonondik


04

2020apirila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Etxetik aurkeztutako doktorego-tesi bat Coronavirusak sortu duen alarma egoera dela eta, MUk bere aktibitatea plataforma digitaletara bideratu du, baita itsas energia eolikoko tesi baten defentsa ere tza tesi honetan aurkezten diren soluzio teknikoek modulazio estrategia, aldagai jakin batzuen erreferentzia aldatuz haize turbinaren operazio puntuaren kudeaketa, eta bihurgailua sarera konektatzeko erabiltzen den filtroaren diseinua biltzen dituzte. Ondoriozta daitekeen moduan soluzio hauek haize turbinen fabrikatzaileen perspektibatik egindakoak dira.

MUko instalazioetan nahitaez egin behar diren jarduerak izan ezik, dena etxean egin behar da MU telelanean Unibertsitateko Aldizkaria

Iragan martxoaren 17an Carlos Ruizek Modeling for Harmonic Analysis of AC Offshore Wind Power Plants doktorego-tesia ezohiko egoera batean aurkeztu zuen, Covid19aren alarma egoeran alegia. Mondragon Unibertsitateak bere instalakuntzak itxita mantentzen ditu iragan martxoaren 16tik eta, ondorioz, Carlosek bere ikerketa-lana etxetik aurkeztu behar izan zuen, 3 urtez Ingeteam enpresarekin kolaborazioan egindako ikerketa lana alegia. Lana baloratu zuen epaimahaia erakunde desberdinetako ikerlariek osatu zuten, hala nola Universidad Politécnica de Catalunya, Universidad Politécnica de Valencia, Universidad Carlos III de Madrid, Ingeteam eta Mondragon Unibertsitateko ikerlari adituak. Bideokonferentzia bidezko deialdiak hamarna lagun bildu zituen eta Carlosek BIKAIN nota jaso zuen. Hiru urteko ikerketa lana eta hainbat astetan azken eguneko defentsarako prestaketa lanen ondoren, Carlosek demostratu zuen ez duela arazorik eduki azken egunetako egoerara egokitzeko. Epaimahaia honako pertsonek osatzen zuten: Mahaiburua: Luis

Sainz Sapera (Universidad Politecnica de Catalunya UPC); Mahaikidea: Ramon Manuel Blasco Giménez (Universidad Politécnica de Valencia); Mahaikidea: José Luis Rodríguez Amenedo (Universidad Carlos III de Madrid); Mahaikidea: Alain Sanchez Ruiz (Ingeteam); Idazkaria: Jon Andoni Barrena Bruña (Mondragon Unibertsitatea) Laburpena Doktoretza tesi dokumentu honetan korronte alternoko itsasoko haizeparkeen, OWPP deiturikoak hemendik aurrera, harmonikoen analisirako modelazioan egindako lana aurkezten da.Potentzia altuko sistema hauen analisi harmonikoan egindako azterketa bi gaietara bideratuta dago. Lehenengoa, OWPP-a osatzen duten elementu nagusien modelaketa eta balidazioa izan da. Arreta berezia jarri da haize turbina, potentzia transformadore, itsaspeko kable eta beraien arteko interakzioak modelatzerakoan. Haize turbinaren modelo bat aurkezten da disertazio honetan,zeinek haize turbinaren portaera eta sortzen dituen harmonikoak erakusten dituen 5kHz-rarteko lan puntuetan. Modelo honen bereizgarria bihurgailuak sortutako funtsezko harmonikoa

eta bere harmonikoak sortzen dituen tentsio iturria da. Transformadorearen eta itsaspeko kableen kasuan ere frekuentziaren menpeko portaera bat simulatu da parametro batzuen kasuan 5kHz-rarteko funtzionamenduarentzat. Ingeles literaturan “skin” eta “proximity” izenez ezagutzen diren frekuentziaren menpeko efektuen modelazioa Fosterren denbora-eremuko simulazioetarako sare baliokideak erabilita egin da. Potentziako elementu hauek elkarren artean duten interakzioa modelatzeko beste bi hurbilketa eredu aurkezten dira. Hauek Simulink-en oinarritutako denbora eremuko modeloa eta OWPP-aren sare pasiboaren sekuentzia inpedantzien modeloa dira. Modeloen garapenaren eta parametrizazioaren deskribapena egin da bi hurbilketa ereduentzat benetako OWPP baten datuak erabilita. Doktoretza tesi honen bigarren zatia OWPP-etan harmonikoen anplifikazio arriskuak, harmoniko eta potentzia faktoreari dagokien sarekodeak betetzeak dakartzan arazoak, eta instalakuntzak igortzen dituen harmonikoen hobekuntza dakarren soluzioen diseinuak egitean sortzen diren arazoen analisian datza. Doktore-

Eusko Jaurlaritzak osasun-larrialdia eta Estatuko Gobernuak alarma-egoera deklaratu ondoren, eta Mondragon Unibertsitatearentzat lehentasuna izanik unibertsitatean lan egiten duten pertsona guztien osasuna, Mondragon Unibertsitateak bere langile guztiek unibertsitate-jarduera telelan-formatuan egiten jarraitzea erabaki zuen. Unibertsitateko instalazioetan egin beharreko jarduerak egin behar dituzten langileak baino ez dira sartzen. Horretarako, Mondragon Unibertsitateko fakultate bakoitzak bere jarduera-plana diseinatu zuen, bere titulazioen eta jardueren ezaugarri espezifikoak kontuan hartuta.

Mondragon Unibertsitateko campusak, oro har, itxita daude, horrela, beste abisu bat eman arte. Gertatzen diren ezohiko inguruabarrak, zalantzarik gabe, aurrekaririk gabeko eta garrantzi handiko osasun-krisia dira, bai eragindako herritarren kopuru handiagatik, bai jasaten ari garen murrizketengatik. Egoera horren aurrean, Mondragon Unibertsitateak bere ikasle guztien prestakuntzarekiko konpromisoa berresten du, eta bere jarduera akademiko osoa online bidez mantenduko du titulazio guztietan. Izan ere, graduko eta graduondoko prestakuntza egiten ari diren unibertsitateko 6.000 ikasleak, aurrez aurreko formatuan, beren lau fakultateetako campusetako edozeinetan (Ingeniaritza, Enpresagintza, Humanitateak eta Hezkuntza Zientziak, eta Gastronomia), joan den ostiraletik ari dira online modalitatean, edukietara sartzeko hainbat plataformaren bidez. Unibertsitatearekin harremanetan jartzeko, indarrean jarraitzen dute orain arte erabiltzen aritu diren telefono zenbaki eta posta helbide berberak. Mondragon Unibertsitatetik pertsona bakoitzaren erantzukizun indibidualerako deia egiten dute, gaixotasunari eusten laguntzeko. "Gure esku dago gaixotasunaren hedapenari eustea, eta unibertsitate-komunitate osoa eta gizarte osoa gonbidatzen ditugu erakunde eskudun guztiek iradokitzen dizkiguten neurriak errespetatzera", diote.


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

05

Rosa Mª Calaf eta Xabier Madariaga Deustun Kazetariek DeustoForum Gipuzkoak antolatutako "Solasak muga gainean" hitzaldi-zikloan parte hartu zuten Unibertsitateko Aldizkaria

Martxoaren 12an Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, DeustoForum Gipuzkoak antolatutako "Solasak muga gainean-comunicar en las fronteras” hitzaldi-zikloaren bigarren jardunaldia egin zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Rosa Mª Calaf eta Xabier Madariaga kazetariek parte hartu zuten eta komunikazioaren orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketak egin zituzten, ikasle talde handi baten aurrean, komunikabideetako berriemaile gisa izan duten esperientziaren bidez.

Calaf: "Informazio gehiago ematen da, baina ez da hobea"

Jardunaldia Felix Arrieta DeustoForum Gipuzkoako zuzendariaren ongietorri eta esker oneko hitzekin hasi zen, eta pozik agertu zen bi gonbidatuak Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean iza-

teagatik. Bere lehen hitzaldian Rosa Mª Calafek bere familiaren aldetik txikitatik jaso zuen babesa eta berdintasunean oinarritutako hezkuntza nabarmendu zituen: "Neuk izan nahi nuena izateko hezi ninduten. Nik karrera diplomatikoa egin nahi nuen, eta Zuzenbidea ikasi nuen ondorioz; gerora kazetaritzara pasatu nintzen, gehiago gustatzen zitzaidalako”. Kazetari gisa 13 urte eman ondoren, berriemaile lanetan hasi zen eta ia bizitza osoa eman du lanbide horretan. Xabier Madariagak, berriz, nabarmendu zuen Erasmus programan egon zen bitartean erabaki zuela kazetaritzan aritu nahi zuela. 22 urterekin, eta EiTBren korrespontsalien hedatzearen eskutik, Jerusalemera joan zen: "Jakinmin handia nuen, eta han zeuden kazetari handiengandik ikasteko aukera nuen. Pribilegio handia da berriemaile gisa lan egitea. Rosa Mª Calafek azpimarratu zuen, "Korrespontsaliaren balioa gertaerak modu desberdinean kontatzea da, eta zergatia kontatzea, gaur egun alde batera uzten dena". Adierazi zuen bezala: ia ezer ez da loturarik gabea, denak

du erlazioa, eta nazioarteko politikan interesak dira nagusi. Potentzia handien interesak besteen lurraldeetan jokatzen dira eta herritarrek ulertu behar dute zergatik gertatzen diren gauzak, herritarrak zergatiak eta ondorioak bilatu behar ditu, eta erantzukizunak ere bai. . Gaur egun, azkenean, "erosiko" denaren berri ematen da, eta geratzen dena ez da kontatzen dena, baizik eta nola kontatzen den, eta, hain zuzen ere, hori da aldatu behar dena kazetaritzaren balioa berreskuratzeko: "Kazetariak herritarrei zerbitzua eskaini behar dio egiazko informazioan eta ahalik eta testuingururik egokienean oinarritutako iritzia izan dezan”. "Kazetarien ardura izugarria" Xabier Madariagak, bestalde, kazetarien ardura izugarria dela adierazi zuen, gezurra oso handi egin daitekeela behar bezala informatu ezean. Kritikatu egin zituen gaur egun erredakzio askotan lanerako dauden baldintzak "Lehen, erreportajeak hilabete lehenago prestatzen ziren. Denbora eta bitarteko batzuk behar ditugu

Ezkerretik eskubira, Felix Arrieta, Rosa Mª Calaf eta Xabier Madariaga.

informazioa ondo lantzeko eta egia herritarrengana eramateko". Madariagak azpimarratu zuen korrespontsalarekiko errespetua galtzen ari dela: "Zoragarria izan behar du internetik gabe lan egiteak; lehen, bere garaian, Rosa Mª Calaf adibidez, gertatzen zenaren begiak ziren; orain, ordea, hori ez da horrela, dena aldatu da, ageriago gaude". Madariagaren arabera, gaur egun aldatu dena berriemaile batek egindako lanean lehen zegoen harridurarako gaitasuna da, eta erredakzioen aldetik dagoen "harridura eskaera" izugarria da, "Harritzen ez duen informaziorik ez dutelako nahi”. Rosa Mª Calafek azpimarratu zuen, halaber, azken informazioa ez dela garrantzitsuena, herritarra okerrago informatuta dagoela, informazio gehiago ematen baita, baina ez hobea: "Tresna teknologikoek inoiz egin den kazetaritzarik onena egiteko aukera ematen digute, baina ez diogu utzi behar Internetek menderatzea". Madariagak berriro azpima-

rratu zuen gaur egun ez dagoela denbora materialik informazioa kontrastatzeko, iturriak elkarrizketatzeko, erreportajea prestatzeko... oso berehalakoa dela dena:. "Mundua ulertzen laguntzen diguna benetako informazioa da, kazetari guztiok gara zerbitzu publikoa. Jardunaldian, halaber, bi kazetarien jarduera profesionalaren errepasoa egin zen garrantzi handiko nazioarteko hainbat gertaeratan: Pakistango gerran, Irakeko gerran, Balkanetako gatazkan, Haitiko lurrikaran... eta, jakina, denbora egon zen, koronabirusaren gaia informazioaren ikuspegitik aztertzeko ere. Azkenik, bi partaideek "lanbide zoragarri" horretan aritzera animatu zituzten ikasleak, Xabierrek "asko irakurtzera eta egiaren alde borrokatzera" animatu zituen, Rosak, bere aldetik, adierazi zuen "kazetaritza erantzukizun sozialeko kontua da eta beharrezkoa da iraultza humanistikoa, herritarren gizartea eraikitzeko".


06

2020apirila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

NUP, emakumeen presentzia areagotzearen alde NUPek errolda bat sortu du emakumeek espazio publikoan duten presentzia eta beren ekarpen zientifikoa agerian jartzeko soziala, osasuna, zuzenbidea, gizarte-zientziak, enpresa, teknologia, historia eta artea. NUPek hurrengo urteetan genero-ikuspegia txertatzen jarraitu nahi du, bai irakaskuntzan bai ikerketan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde aurrera egiteko.

“#NonDiraEmakumeak?â€? proiektuak, finean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea du xede Egindako ikerketak eta argitalpenak Ezkerretik eskuinera, Paloma FernĂĄndez, Irene Lapuerta, Patricia Amigot, BegoĂąa Elizalde, Cristina Zoco eta Rut Iturbide.

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoak errolda bat sortu du emakumeek espazio publikoan duten presentzia, jakintza-arlo guztietan egiten duten ekarpen zientifikoa eta genero-desberdintasunari lotuta lantzen dituzten ikerketa-ildoak bildu eta agerian jartzeko. Gaiarekin zerikusia duten graduak eta irakasgaiak ere kontabilizatu dura, bai eta gradu zein master amaierako lanak ere. Azkenik, doktorego-tesiak eta erakundeak sustatutako dibulgazio zientifikoko biltzar eta ekitaldietan egindako ekarpenak aintzat hartu izan dira ere. Proiektu hau #NonDiraEmakumeak? ekimenaren parte da, zeinarekin bat egin baitzuen NUPek mar-txoaren 8aren harira. Euro-

pako Parlamentuak Espainian duen bulegoak sustatu du ekimena, emakumeek unibertsitateetan egiten duten ekarpena ikusarazteko helburuarekin. Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioaren eta CRUEren laguntzarekin gauzatutako kanpaina horrek 75 erakunde sinatzaile ditu gaur egun eta horietako gehienak unibertsitateak dira. Errolda horren xedea jakintzaarlo bakoitzean genero-arrakalei eusten laguntzen duten oztopoak identifikatzea zen, eta, azken batean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea. Izan ere, ekimenak oinarritzat hartzen zuen unibertsitateak berdintasuna sustatzeko funtsezko erakundeak direla, bai goi mailako hezkuntzan egiten duten lanagatik, bai ikerketaren emaitzek eztabaida publikoari eta

garapen sozialari egiten dioten ekarpenagatik. Erreferentea genero-ikasketetan Nafarroako Unibertsitate Publikoa erreferentea da Espainia mailan genero-ikasketei dagokienez. Unibertsitateko master gisa genero-ikasketei buruz egin daitekeen titulu berekiak 390 pertsona baino gehiago trebatu ditu ikuspegi teorikoetan eta generoaren arloko esku-hartzean 2008az geroztik. Titulu horren xedea desberdintasunaren prozesuak eta kausak ulertzea da, diziplinarteko ikuspegi batetik, ezagutza lerratu gabea bermatuz eta emakumeen berdintasuna eta indarkeriarik gabeko bizitza sustatuz. Gainera, NUPeko zenbait ikerketa-taldek genero-desberdintasunak jorratzen dituzte, hainbat diziplinatatik: psikologia

Urte hauetan Unibertsitatean egindako ikerketari esker, gizarte-ereduan desberdintasuna areagotzen duten zenbait prozesu egiaztatu ahal izan dira. Desberdintasun horren erakusgarri nabarmenena indarkeria matxista da, baina lan-merkatuan, denboraren erabileran eta, oro har, generoaren araberako botere-harremanetan ere antzematen da desberdintasuna. NUPek osasunaren arloan egin berri dituen ikerketa batzuek bide eman dute ebidentzia zientifikoa sortzeko haurren gizentasunaren, elikadura osasungarriaren, osasun-arloko desberdintasunen eta bakardadeari buruzko azterketen esparruan. Emakumeek pairatzen dituzten indarkeria- eta diskriminazioerrealitateen inguruko ezagutzari dagokionez, nabarmentzekoak dira emakumeek jaio aurretik eta

ondoren jasaten duten indarkeria aztertzen duten inpaktu-lanak, bai eta Nafarroan adinekoek sufritzen duten genero-indarkeriari buruzkoak ere. Gizarte-politiken esparruan, zenbait ikerketa eta ekarpen zientifikori esker, zainketaren antolaketa sozialean izaten diren tentsio nagusiak mugatu dira, bai eta familiei laguntzeko politikak bultzatzeko garapen- eta konparazio-indizeak sustatu ere. Eremu juridikoan, ikerketa batzuek argia eta alternatibak eman dizkiote laneko desberdintasunari, sexuaren araberako lan-banaketari eta haurdunaldiek emakumeen lan-ibilbidean duten eraginari, eta giltzarriak eman dituzte enpresetan. Era berean, genero-ikuspegitik zuzenbideari ere ekarpenak egin zaizkio, bai genero-indarkeriarilotutako araudietan, bai gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako egungo erronka juridikoetan. Enpresa-ikasketen esparruan egindako ikasketa-amaierako lan batzuek, bestalde, enpresetako desberdintasun-prozesuak identifikatu dituzte, eta, gaur egun, azterketa nazional bat egiten ari dira ekintzailetza sustatzeko programek emakumeengan duten eragin subjektiboari buruz. Politika publikoen ebaluazioaren esparruan, nazioarteko zenbait proiektu nabarmentzen dira, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko baliabide publikoek duten ahalmen inklusiboa berraztertzen laguntzen dutenak. Azkenik, arteari, hezkuntzari eta genero-ikuspegiari lotutako ikerketa bat egin da, eta horrek lankidetzako estrategia jakin batzuk sortu ditu Nafarroako arte-zentro batzuekin.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

07


08

2020apirila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Unibertsitatera Sartzeko NU, munduko Ebaluazioa, atzeratua 100 unibertsitate Koronabirusa dela eta, uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo da USE

onenen artean

Nafarroako Unibertsitatea munduko ehun unibertsitate hoberen artean kokatzen da QS nazioarteko sailkapeneko bost eremutan

Unibertsitateko Aldizkaria

Euskadin, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo da. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak martxoaren 25ean hartu zuen erabakia, Hezkuntza Konferentzian bideokonferentzia bidez parte hartu ondoren, eta UPV/EHUrekin koordinatuta. Egutegiaren arabera, eta beste zenbait dataren artean, emaitzak uztailaren 15ean argitaratuko dira; ezohiko proba, berriz, uztailaren 20an, 21ean eta 22an egingo da eta bere emaitzak uztailaren 29an argitaruko dira. Egutegi berria zehazterakoan, Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du ekainaren hasierarako eskolei be-

rriz ekiteko aukera egongo dela, kaurik txarrenean.

Ezohiko proba uztailaren 20an, 21ean eta 22an egingo da eta bere emaitzak uztailaren 29an argitaratuko dira Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren egiturari eta edukiei dagokienez, bere eskumenberezitasunagatik definitutako eskumen-eremuan oinarrituta, Euskadi arduratuko da egungo probak ego-

kitzeaz, ebaluazio-irizpideak berrikusteaz edo proba mota malgutzeaz. Lan hori Euskal Herriko Unibertsitatearekin koordinatuta egingo da. EPE atzeratzea aztertzen ari da Bileran, Hezkuntza sailburuak azaldu zuen Hezkuntza Saila Enplegu Publikorako Eskaintza atzeratzeko aukera aztertzen ari dela. Ekainaren 20rako dago aurreikusita lehen azterketak egitea. Gertaeren bilakaeraren arabera, Eusko Jaurlaritzak data hori atzeratu dezake, baina betiere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei zuzendutako Enplegu Eskaintza Publikoari eusteko konpromisoari eutsiz.

NUPeko aurrez aurreko jarduera, bertan behera Unibertsitateko Aldizkaria

Oinarrizko zerbitzu batzuk ezarri dira eta irakaskuntza eta administrazio jarduera urrutiko lan sistema baten bidez egin da.Nafarroako Unibertsitate Publikoak bertan behera utzi ditu unibertsitate-komunitateko kideen aurez aurreko jarduerak eta instalazio guztiak itxi ditu. Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan hartu zuen erabakia Unibertsitateak, koronabirusari (Covid-19) aurre egiteko xedearekin Espainiako Gobernuak asteburuan alarma egoera ezarri eta gero. Neurri horiek ez dute bertan behera utzi unibertsitateko jarduera guztia, modu ez-presentzialean lan egiten baita oraindik ere, urrutiko bitartez eta Unibertsitateak ikasle, Administrazioko eta Zerbitzuetako langile

eta irakasle eta ikertzaileen esku jarri dituen baliabide ezberdinei esker. Alde horretatik, Unibertsitateko errektoreak bi ebazpen sinatu ditu. Horietako lehena jarduera presentziala bertan behera uzteari buruzkoa, eta bigarrena Unibertsitatean izango diren funtsezko zerbitzu eta jarduerak zehazten dituena. Honako hauek daude ho-

rien artean: errektorearen eta errektoretzako taldearen jarduera, bai eta ikastegi, fakultate eta sailetako zuzendaritzenak ere; zerbitzu informatikoa, azpiegiturak eta mantentze-lanak, laneko osasuna, segurtasuna, erabiltzen diren lokal eta instalazioen garbitasuna, intsektutegiak, berotegiak eta beste azpiegitura garrantzitsu batzuk.

Unibertsitateko ikasleak Erizaintzako Simulazioko Zentroan.

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitatea munduko ehun unibertsitate onenen artean aurkitzen da bost eremutan, 2020ko gaikako QS World University Rankings delakoaren arabera. Horien artean nabarmentzenkoa da Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa (Business & Management Studies), lehen 50en artean kokatu baita, munduko 29. postuan hain zuzen ere. Halaber, 51-100 tartean daude Kontabilitatea eta Finantzak (Accounting & Finance), Filosofia (Philosophy), Erizaintza (Nursing) eta Komunikazioa eta Komunikabideen Ikasketak (Communication & Media Studies).

Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa, Kontabilitatea eta Finantzak, Filosofia, Erizaintza eta Komunikazioa dira aipatzekoak, Espainiako lehen postuan kokatu baitira

Rankingak 48 materia balioesten ditu, bost arlo handitan bilduak, non modu espezifikoan neurtzen diren ospe akademikoa eta enplegatzaileena, ikerketako artikuluen aipuak eta H indizea -balioesten duena ikertzaileen produktibitatea eta talka -. 2020ko ediziorako balioetsi dira 22 milioi artikulu zientifiko baino gehiago, 200 milioi aipamen akademiko eta

13.138 programa unibertsitario. QSk, adierazle bakoitz hauetan 1.368 unibertsitate puntuatzen ditu eta, atari minimo batzuk gainditzen dituzten horiek behe-eremu ezberdinen arabera sailkatzen ditu. Nafarroako Unibertsitatea, horrela, 33 materiatan puntuatua izan da eta 15etan sailkatua. Horien artean aurkitzen dira ere Zuzenbidea (101-150), Artea eta Diseinua (101-150), Medikuntza (151-200), Ekonomikoak eta Ekonometria (151-200) eta Arkitektura (151-200). Sei titulazio Espainiako podiumean Nafarroako Unibertsitateak Espainiako lehen postua betetzen du Gizarte-Zientzia eta Enpresen Zuzendaritzako eremuan (Social Sciences and Management), QS konpainia britaniarraren rankingaren arabera. Espainiako lehen postu hau, beste unibertsitate batekin partekatzen duena, beste lehen postu batzuetara gehitzen da maila nazionalean rankingeko Gizarte-Zientzietako materia ezberdinetan, hala nola Kontabilitatea eta Finantzetako lehen postua, bigarren postua Komunikazioa eta Komunikabideen Ikasketetan, eta bigarrena Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan. Bestalde, Nafarroako Unibertsitateak emaitza onak lortzen ditu ere eremu biosanitarioan maila espainiarrean; adibidez, bigarrena Erizaintzan edo hirugarrena Medikuntzan. Arteak eta Humanitateen eremuan Espainian, Nafarroako Unibertsitatearen kokapena nabarmentzen da Filosofiako materian, non Unibertsitatea bigarrena den, eta Arkitekturan, non laugarrena den.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

09


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

10

MU, pozik online prestakuntzarekin Mondragon Unibertsitateak positiboki baloratu ditu online prestakuntzako lehen asteak

Unibertsitateko Aldizkaria

Osasun-larrialdia ezarri eta aurrez aurreko irakaskuntza-jarduera eteteko Eusko Jaurlaritzak hartu zuen erabakiaren ondorioz, Mondragon Unibertsitatea bere irakaskuntza-jarduera guztia online egiten ari da. Lehen hiru asteak online irakasten eta ebaluatzen eman ondoren, egindako balorazioa ona da. Mondragon Unibertsitateak duen MENDEBERRI 2025 hezkuntzaproiektuari jarraiki, Unibertsitateak denbora luzea darama ebaluazio-sistema eta -estrategia berriak garatzen, ikasleak bere garapen akademikoa modalitate presentzial zein birtualetan erakusteko aukera izan dezan. Testuinguru berri horretan, orain inoiz baino gehiago, Unibertsitateak berretsia ikusi du pertsona ardatz duen eta etengabeko ebaluazioan oinarritutako bere ikaskuntza-eredua; horretarako, ariketak, proiektuak, talde-lanak, banakako lanak eta abar egin eta ebalua-tzen dira (online modalitatean oraingoan) eta hezkuntza ereduarekin koherenteak diren beste ebaluazio proba batzuk egiten dira ere. Pasa den apirilaren 3an, bilera bat egin zuten Euskal Unibertsitate Sistemako errektoreek eta Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak egungo egoera aztertzeko, eta ondoren beste jarraipenbilera bat egin zuten. Bilera horretan, Mondragon Unibertsitateak jakinarazi zuen prest dagoela pandemiari eusteko hartzen diren neurrien arabera gerta

daitezkeen bi egoerei erantzuteko: online modalitatean jarraitzea (edo ikasturtea amaitzea), edo aurrez aurreko modalitatera itzultzea egoerak ahalbidetzen duenean. Mondragon Unibertsitateak horren inguruko edozein erabakiren berri emango du unean-unean. Nolanahi ere, Mondragon Unibertsitateak ikasleen kolektiboari bermatzen dio prestakuntza-konpromisoak beteko dituela eta programatutako jarduerari eutsiko diola.

demiaren efektuei aurre egiteko alternatiba berriak aurkitzea da, talde lanean eta sarean oinarritutako irtenbide berritzaileekin. Creating for Humanity plataformak aktibo dauden hiru dei mota batzen ditu gazte berritzaileei laguntzeko: Ideiak, Soluzioak, StartUp-ak. Lema amankomuna? #YouthInCharge. Gizarteak behar dituen konponbideei aurre egiteko gazteak talde gisa zuzentzeko garaia delako.

Creating for Humanity Bestalde, Mondragon Team Academy (LEINN) Mondragon eta beste enpresa, fundazio eta GKEekin elkartu da gazteek koronabirusarentzako konponbideak sortzeko helburuarekin. Ekintzara bultzatzen duen deialdi ireki bat da, Creating for Humanity, ekintzaile sozialei zuzendua eta osasun krisiak sortutako beharrei erantzuten dieten ideiak, irtenbideak edo startupak aurkeztera gonbidatzen dituena. Berrikuntza soziala sustatzen duten erakundeak, besteak beste, Mondragon Team Academy-(LEINN graduarekin), Creating for Humanity abian jartzeko elkartu dira, eta gazteentzako mobilizazio masiboa bultzatu nahi dute koronavirusaren krisiari irtenbide eraginkorrak eta azkarrak bilatzeko. MTA-LEINNez gain, Danone, Fundaciรณn Telefรณnica, Ashoka, Bridge for Billions, Ship2B, MONDRAGON, La Bolsa Social, 'La Caixa' Fundazioa eta IrsiCaixa dira ekimen honetan. Bere helburua pan-

Mondragon Unibertsitatea etor litezkeen bi egoerei erantzuteko prest dago: online modalitatearekin jarraitzea edo aurrez aurreko modalitatera itzultzea

Fundaciรณn La Caixa Funda Educaixa eta IrsiCaixa enpresek (Health Lab-Coronavirus Community LAB) sustatutako deiak daude. Soluzioak (#SolutionsForHumanity) Adin nagusiko berritzaile sozialek hasitako proiektuetarako deialdia, fase pilotuan egon arren. Hemen nabarmentzen da MTALEINNeko ekintzaile sozialek sortutako Covida aplikazioaren adibidea. Erosketetan laguntzeko prest dauden boluntarioak eta bakarrik dauden pertsonen beharrak lotzen ditu. Izan ere, inkomunikazioan behar dituzten elikagaiak, sendagaiak edo bestelako materialak eskainiko dizkiete. Atal honetan Bridge for Billions (The Leap) eta 'La Caixa' Fundazioak EduCaixa eta IrsiCaixa-ren bidez Living Lab de Salud-ekin (Coronavirus Community LAB) lideratutako deialdiak aurkitzen dira. Start-Up (# Start-upsForHumanity)

Ekintzak burutzeko ideiak (#IdeasForHumanity) 9-18 urte bitarteko berritzaileei zuzenduta, beren inguruneko erronkei aurre egiteko elkarrekin lan egiten duten ikasle, eskola edo familien taldeen proposamenak zentralizatu nahi ditu. Talde honetan Ashoka eta Danone (Feeding the Change), Ashoka eta Fundaciรณn Telefรณnica (STEAM Challenge and Curiosity Radical. Fuller Educational Challenge) eta

COVID-19ren aurkako borrokan beren lanaren ondorio positiboak hazteko eta biderkatzeko ahalmena duten start-up edo gizarteenpresa txikientzako deialdiak. Ship2B-ren (Tech4Health,Tech4Social eta DKV Impacta) bi deiak hemen aurkitzen dira. www.creatingforhumanity.org helbidean eskuragarri dago informazio guztia non familiak, eskolak, ekintzaile gazteak eta start-upek bat egin dezakete gizakiaren onerako den "deialdi ireki" honekin.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

11


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

12

2,5 milioi euro CIC biomaGUNErentzat Europako Ikerketa Kontseiluak 2,5 milioi euro esleitu dizkio CIC biomaGUNEko e-DOTS proiektuari

Unibertsitateko Aldizkaria

Europako Ikerketa Kontseiluak datozen bost urteetan finantzatuko dituen ikerketa-proiektu aurreratu berrien zerrenda argitaratu berri du. ERC Advanced Grant izen handiko hornidurak dira; 2,5 milioi euro esleitzen dizkiete aurrerapen handiak eragiteko eta gaur egungo erronka nagusietako batzuei irtenbidea emateko aukera handiak dituzten ikerketa-proiektuei. Sormen handieneko ideiak garatzeko eta ezagutzaren domeinu guztien aurrerabidean ezinbestekoak izango diren proiektuak garatzeko esleitzen dira. CIC biomaGUNEko Karbonoaren Bionanoteknologia taldearen buru Maurizio Prato Ikerbasqueko irakaslea eta AXA Chair katedraduna da hornidura horietako bat jasoko duen zientzialarietako bat. Pratori bere ikerketa-ibilbidean ematen dioten bigarren Advanced Grant-a da.

ERCk Advanced Grant diru laguntza ospetsuetako bat eman dio Maurizio Prato Karbonoaren Bionanoteknologia taldearen buru eta Ikerbasqueko irakasleari Diru-funts horrekin finantzatuko den proiektuak e-DOTS akronimoa du. Oinarrizko ikerketako proiektu bat da, zeinaren helburu baita “karbono-nanopuntu edo nanodot izenekoen egitura eta propietateak ikertzea, eta zehazki

guk nahi dugun propietateak izateko moduan sintetizatzea”, adierazi du Pratok. Nanodotak nanopartikula esferikoak dira (gutxi gorabehera 3 edo 4 milimetromilioiren neurtzen dute); karbonoz, hidrogenoz, oxigenoz eta nitrogenoz osatuta daude, eta molekula organikoak 200-300 °C bitarteko tenperaturatan tratatuz sintetizatzen dira. Uretan eta beste disolbatzaile batzuetan disolbagarriak dira eta, bestalde, lumineszentzia bizia dute; propietate horiek idealak dira irudi biomedikoetan erabiltzeko, bai terapia berrietarako bai diagnostikorako. ERCk balioetsi duenez, ”proiektu honen bidez, maila akademiko hutsetik nanomedikuntzan eta, oro har, medikuntzaren zientzian erabiltzeko moduko maila batera eraman daitezke nanodotak”. “Oraindik ez dakigu ongi zer egitura duten nanodotek. Erreaktiboei aplikatzen zaizkien tenperatura altuen ondorioz, jatorrikoak baino egitura aski konplexuagoak lortzen dira, eta oraindik ez ditugu ezagutzen. Badakigu sintetizatzeko metodoaren arabera, hau da, formazioan konposatu desberdinak erabiliz, haien propietateak alda daitezkeela. Eta horixe da, hain zuzen ere, proiektu honen helburu nagusia: material horien egitura, erreaktibitate kimikoa eta propietateak doitasunez ezagutzera iristea, nola sortzen diren ulertzea eta guk nahi bezala eraldatzera iristea”, dio ikertzaileak. Pratoren arabera, nanodotek nukleo bat dute erdigunean, non kromoforo izenekoak kokatzen baitira; horiek ematen dizkiete lumineszentziapropietateak. Kanpotik, “funtzio desberdinak dituzten karbono-katez estalita daude, zeinak balio baitezakete nanopartikulak itu jakin batera bideratzeko”.

Nanodot berriak aurkitzeko sistema automatizatua Nanopartikula hauek nola sortzen diren ikertzeaz eta zer egituramota sor daitezkeen ulertzeaz gainera, “sistema automatizatu bat ere erabili nahi dugu, sintesia optimizatzeko metodo berri bat erabiliz nanodot berriak aurkitzeko; alegia, robot-moduko bat sortu nahi dugu, nanopartikula berriak prestatuko dituena, analizatuko dituena eta haren propietateak guk espero ditugunak baino hobeak edo okerragoak diren esango diguna, eta nanopunturik hoberenak nola sintetizatu eta zer propietate sar diezazkiekegun ulertzen lagunduko diguna”, azaldu du Pratok. Hala, nanodoten propietateak modulatu ahal izango dituzte: sintesi-erreakzioan konposatu desberdinak erabiliz, “nukleoa eta kanpoaldea aldatu ahal izango ditugu, guk nahi dugun propietateak lortzeko”, erantsi du. Karbono-nanodoten oinarrizko alderdietan sakontzeak aukera emango du haien potentzial osoa aplikazio teknologiko eta biologikoetara hedatzeko, kalitate handiko bioiruditik hasi eta uretako katalisi berderaino. “Katalisi organikoko sistemetan erabil daitezke, balio erantsi handiko konposatuak lortzeko. Bestalde, espero dugu erresonantzia magnetikoko irudietan erabiltzeko kontraste-agenteak sintetizatzea; eta, gainera, nanodot horiek molekula terapeutikoekin kargatuz gero, aukera izango dugu bai elementu terapeutiko gisa bai diagnostikorako elementu gisa erabiltzeko (eremu berritzaile horri teragnostika deitzen zaio)”, azaldu du Ikerbasque irakasleak. Markatzaile gisa erabil litezke sistema biologikoetan; “beraz, nanodoten kanpo- egituraren arabera,

zelula-mota jakin baterantz bideratu ahal izango ditugu, hau da, sistema honen bidez minbizi-zelulak identifikatu ahal izango genituzke”. Horretarako, ikertzaileak dio oso garrantzitsua dela nanodoten biosegurtasuneko profil bat ezartzea; izan ere, “oraindik ez dakigu oso ondo zer interakzio-mota daukaten zelulekin eta izaki bizidunekin. Garrantzitsua da ziur egotea ez dutela batere kalterik eragiten”. Hala ere, ikertzaileak aurreratu du orain arte egin dituzten ikerketen arabera dagoeneko ikusi dutela “ez dutela toxikotasunik”.

e-DOTS proiektuaren xedea da bioirudirako eta katalisirako karbono-nanopartikula lumineszenteak sintetizatzea

Maurizio Pratori buruz Maurizio Prato Ikerbasque irakaslea eta AXA Chair katedraduna da, eta Karbonoaren Bionanoteknologia taldearen burua. Ekarpen zientifiko garrantzitsu asko egin dizkio nanozientzietan aplikatutako Kimika Organikoaren eremuari; izan ere, hainbat material fabrikatzeko modu berritzaile, kontrolatu eta berregingarriak lortu ditu, adibidez, material hauek fabrikatzeko: karbono-nanohodiak eta grafenoa; detekzioan, katalisian eta farmako-administrazioan erabil daitezkeen materialak, bai eta neurozientzietan eta energiarekin lotutako teknologietan erabiltzeko moduko materialak ere.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

13


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

14

Kontsumobideren gomendioak, Interneteko erosketei dagokienez Ezohiko egoera honetan on line merkataritzak dezente egin du gora eta mirari-produktuak ugaritu egin dira Unibertsitateko Aldizkaria

Konfinamendu-egoeraren ondorioz, gora egin du online merkataritzak; hori dela eta, Kontsumobidek gogorarazi du une honetan ere oso kontuan hartu behar dela erantzukizuna erosketak egitean. Hurbileko saltokien alde egitea komeni da, jasangarriagoa baita. Edonola ere, erosketa elektronikoa egin nahi izanez gero, alderdi hauek aintzat hartu beharko dira: ❚ Gure inguruneko saltokiek ere on line edo urrutitik sal dezakete. Ahal den heinean, hobe da horiengana jotzea. ❚ Atzera egiteko epea 14 egunekoa izan ohi da, baina epe hori etenik dago, gobernuak ezarritako neurrien ondorioz. ❚ Alarma-egoera edo haren balizko luzapenak indarrean dauden bitartean, eten egingo dira erositako produktuak itzultzeko epeak. ❚ Alarma-egoeran egonik ere, enpresa saltzaileak lehenbailehen entregatu beharko ditu ondasunak, gehienez ere 30 eguneko epean. Beste epe batzuk hitzartu direnean izan ezik. Epe hori betetzen ez bada, erosleak epe gehigarria eman ahal izango du, eta, hori ere betetzen ez bada, kontratuan atzera egin ahal izango du. ❚ Kontratua baliogabetzen bada, enpresa saltzaileak justifikatu gabeko atzerapenik gabe itzuli beharko ditu zenbatekoak. ❚ Web-gune seguruak identifikatzen dira helbide-barraren ondoan itxitako giltzarrapo baten bidez, edo helbidea “https://” hasten delako. On Line Konfiantza gisako ziurtagiriak edo jardunbide onen beste ziurtagiri batzuk ere gomendatzen dira. ❚ Salmenta-guneak aldez aurretik eman beharko du atzera egiteko eskubideari, ordaintzeko moduei, prezioei, bidalketa-gastuei eta abarri buruzko informazioa. ❚ Jasotzean ordaintzea da ordainketa modurik seguruena; aukera hori ezean, PayPal gisako ordainketak hasteko pasabideak erabil daitezke. ❚ Europar Batasunaz kanpoko produktu oro arantzel-aitorpenaren mende egongo da, baldin eta 22 eurotik gorako balioa badu. Nolanahi ere, aintzat hartu behar da on line merkataritzak trafikomaila handia sortzen duela kaleetan (garraiolariak, banatzaileak, i-

tzulketak, eta abar), eta, hartara, egungo egoeran gomendagarria dela behar-beharrezkoa soilik erostea, hau da, elikagaiak eta premia biziko ondasunak.

Konfinamendu garai honetan, garrantzitsua da erantzukizuna izatea online erosketak egiterakoan

Mirari-produktuen gorakada Tamalgarria eta gaitzesgarria da gaur egungoaren moduko osasun-larrialdiko egoera batean, etika gutxiko edota iruzurrezko jarduerak egiten dituzten pertsonak egotea, diru-sarrera azkarrak lortzeko helburu bakarrarekin. Europar Batasuneko estatuetako kontsumitzailea babesteko agintaritzek (CPC), Europako Batzordearekin bat etorriz, dokumentu bat egin dute COVID19aren pandemia-testuinguru honetan gehien salatutako iruzurrezko jardunbide desleialei buruz. Era berean, kezka agertu dute Internet bidez produktuak merkaturatzen dituzten plataformetan kontsumitzaileentzat eta erabiltzaileentzat engainagarriak, oldarkorrak eta abusuzkoak diren merkataritza-jarduerak ugaritu baitira, batik bat babesmaskaren, norbera babesteko ekipamenduen, detergenteen edo beste substantzia desinfektatzaile batzuen inguruan.

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak honako gomendio hauek egin nahi dizkie Euskadiko kontsumitzaileei: ❚ Ez fidatu eskaintzetan erabiltzen diren lengoaiak edo irudiek, modu esplizituan edo inplizituan, iradokitzen badute produktu batek COVID19 bidezko infekzioa senda edo saihets dezakeela. ❚ Sinesgarritasun osoa kendu osasun-arloko profesionalak, adituak edo bestelako iturri ez-ofizialak erreferentzia gisa erabiltzen dituzten orriei, baldin eta orri horiek adierazten badute produktu batek koronabirusak eragindako infekzioa saihets edo senda dezakeela. ❚ Era berean, ez fidatu merkaturatzen den produktuaren propietate babesleak edo sendagarriak ustez babesten dituzten gobernu-agintarien, aditu ofizialen edo nazioarteko erakundeen erreferentziez, izen bidezkoak izan edo logotipo bidezkoak izan. Agintaritzek ez dituzte produktuak gomendatzen. Horien informazioa soilik bermatuta dago web-gune ofizialetan agertzen denean, edo modu ofizialean igorritako dokumentuetan agertzen denean. ❚ Era berean, ez dira konfiantzazkoak kontsumitzaileen gomendioen edo iritzien bidez sustatzen diren web-guneak edo produktuak, baldin eta COVID19aren aurka babesteko produktu edo zerbitzu baten eraginkortasunari buruzko baieztapenak egiten badituzte. ❚ Erabateko mesfidantzarako beste datu bat da hausnarketarik gabeko erosketa inpultsiboa bilatzen duten premia-adierazpe-

nen ugalketa, hau da, "gaur bakarrik eskura daiteke", "azkar agortzen da" eta antzeko adierazpenen ugalketa. ❚ Ez fidatu merkatuko baldintzak aipatzen dituzten web-guneekin, hala nola "merkatuko preziorik onena", "COVID-19aren infekzioak senda ditzakeen produktu bakarra" edo antzekoak. ❚ Ez da web-gune fidagarria bere eskaintzaren kostua antzeko produktuen ohiko prezioaren oso gainetik dagoela adierazten duena, ustez COVID-19aren infekzioa saihestuko duen edo sendatuko duen aitzakiarekin. ❚ Informazio pertsonala eskatzen den guztietan, informazio pertsonala eskatzeko benetako beharra egiaztatu behar da. Produktu edo zerbitzu bati buruzko informazioa jasotzeko gure informazioa eskatzen badigute, ziurrenik iruzur baten aurrean egongo gara. ❚ Era berean, baztertu egin behar dira produktua edo zerbitzua eskuratzeko aplikazioren bat deskargatzera behartzen duten web-guneak edo produktuak. ❚ Egoera horien aurrean, kontsumitzaileek Interneteko plataformetan adierazpen engainagarriak dituzten edo abusuzko kontratazio-baldintzak dituzten produktuak edo zerbitzuak aurkitzen dituztenean, plataformek eskaintzen dituzten tresnak erabili behar dituzte eduki desegokia salatzeko. Halaber, jardunbide horien berri eman dakieke agintariei 'www.kontsumobide.eus' web-gunean, edo, delituren bat egin dela susmatzen bada, Ertzaintzari jakinaraz dakioke, salaketak jartzeko ohiko bideetatik.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

15


Unibertsitate-autonomiaren defentsa Euskal unibertsitateek, Unibasq-ek eta Hezkuntza Sailak unibertsitate-autonomia eta ikasturtea kalitate-irizpidez aplikatuz burutzea defendatu dute Jon Lasa Galdos

Iragan apirilaren 2an, bideokonferentzia bidez, autonomia-erkidegoen eta Unibertsitate Ministerioaren arteko bilera egin zen eta Eusko Jaurlaritzak bertan parte hartu zuen ere. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzak eta gainerako parte-hartzaileek ikasturtearekin jarraitzeko beharra defendatu zuten, ikasleei eta irakasleei lasaitasun mezu bat helarazteaz gain. Koronabirusaren krisiaren ondorioz ikasle bakar batek ere ikasturtea gal ez dezan lan egitearen garrantzia nabarmendu zen. Horretarako, ohiko jarduketak eta epeak egungo egoerara egokituko dituzten formulak aztertzen eta erabakitzen jarraitu dute. Bilerarako aurreikusitako gai-zerrendari dagokionez, Hezkuntza Sailak eztabaida gaien inguruko bere jarrera azaldu zuen. Horien artean; "presentzialtasuna" amaitutzat emateko asmoa; unibertsitateko praktiketan %50eko salbuespena egiteko asmoa; eta unibertsitateko ikasturtearen amaiera bateratzeko asmoa.

Euskadik, autonomia erkidego gehienekin batera, Unibertsitate-ikasturtearekin jarraitzearen alde egin du Unibertsitateen Konferentzian

Planteamendu horren aurrean, Hezkuntza Sailak bere gaitzespen osoa azaldu nahi izan zuen. Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak zalantzan jarri zituen proposamen horiek, ez dituztelako errespetatzen ez Euskadiren eskumenak, ez Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen autonomia, ez Unibasq Kalitate Agentziaren independentzia. Bileran adierazi bezala, Euskadin etengabeko koordinazioa egon da euskal unibertsitate-ekosistema osoaren artean. Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Unibasq -

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia - eta Hezkuntza Saila lanean ari dira irizpideak adosteko eta ikasleen, hezkuntzasistemaren eta, oro har, gizartearen onurarako neurriak adosteko. Ikasturte presentzialaren amaierari dagokionez, Moraisek adierazi zuen funtsezkoa dela lasaitasunmezua helaraztea, eta euskal unibertsitate-sistemaren sendotasuna zein lan bikaina egiteko duen gaitasuna azpimarratzea, urtetan zehar erakutsi izan duen bezala, horiek baitira bermerik onena gure unibertsitateetako ikasleentzat. Gainera, adierazi zuen, funtsezko gakoa modu koordinatuan lan egitea dela, Euskal Unibertsitate Ekosistemaren ezinbesteko ezaugarria. Unibertsitateak prest daude bi egoera posibleetako edozeinen aurrean: bai uneren batean jarduera presentzialera itzultzeko, bai Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi duen osasun-larrialdiko egoerarekin bat etorriz hartu beharko litzatekeen beste edozeinetarako. Unibertsitateko praktikei dagokienez, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak nabarmendu zuen, arau zorrotzak hartzea ezohiko egoera horretan erabakiak hartzeko behar den malgutasunaren aurkakoa dela; izan ere, unibertsitatetitulu bakoitzak bere kasuistika berezia du, eta balio zorrotz bat ezartzeak ikasle-talde bat praktika horiek gainditzeko aukeratik kanpo utz lezake. Izan ere, izurriteak inor ez kaltetzea baita helburu nagusia: ikasketa batzuetan murrizketa are handiagoa izan liteke, ikasketa-planari larriki eragin gabe; eta beste

batzuetan aldiz, ehuneko bat ezartzea aurreikusitako eta beharrezko gaitasunak eskuratzearen aurkakoa da. Kontuan izan behar da unibertsitate-ikasketa guztiak aldez aurretik ebaluatu zituela Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq-ek), eta ehunekoak murrizteak ondorioak izan ditzakeela onetsitako planaren legezkotasunean, aintzat harturik gainera, plan horien kalitatea ondorengo ebaluazioen bidez egiaztatua izan zela. Euskal unibertsitate-sistema osatzen duten kide guztiak izan ziren jarrera horren aldeko, eta une honetan unibertsitate-ikasketa guztiak aztertzen ari dira, haietako bakoitzerako irizpiderik onenak ezartzeko. Unibertsitate-egutegia Unibertsitateko egutegiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen ez duela zentzurik egutegi bateratu bakar bat ezartzeak, kontuan hartuta unibertsitate bakoitzak une jakin batean hasi zuela bere ikasturtea. Hala, Hezkuntza Sailak, gainerako premiazko gaiekin bezala, unibertsitateekin eta Unibasq-ekin batera aztertzen ditu hartu beharreko erabakiak, betiere euskal unibertsitate bakoitzak eta Unibasq-ek duten autonomiaren barruan. Bileran zehar, Eusko Jaurlaritzak Euskal Unibertsitate Sistema Estatuko gainerako sistemetatik bereizten duten kasuak adierazi nahi izan zituen. Errealitate hori, besteak beste, honako gai hauetan bistaratzen da: ❚ Unibertsitateko Prestakuntza Dualaren eredua. Errealitate

bereizgarria da gaur egun, gainerako autonomia-erkidegoekiko eta titulazio gehienekiko betekizun desberdinak dituena. ❚ Egiaztapen Instituzionalaren hedapena. Egiaztapen Instituzionala duten unibertsitate-fakultate eta -eskolen ehunekorik handiena du Euskadik, eta horrek autonomia handiagoa ematen die, eta prestakuntza-eskaintza propioa diseinatzeko baimena ematen die. ❚ Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia. Agentzia horrek harreman zuzena, arina eta gure testuingurura egokitua errazten du egoera orotan, eta euskal unibertsitate-prestakuntzaren kalitatearen bermea da. Unibertsitateko ekosistemako kideak lanean ari dira, bi egoera posible aurreikusiz: ikasturte honetan aurrez aurreko prestakuntza berreskuratzeko aukera, edo egungo ikasturteari ikasgeletatik kanpo aurre egiteko beharra. Bi agertoki horiek lantzen ari dira, eta eszenatoki baterako eta besterako hainbat jarduera egiten ari dira. Datozen egunetan lan-bilerak egitea aurreikusita dago Euskal Unibertsitate ekosisteman. Apirilaren 3an, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua bideokonferentzia bidez bildu zen Nekane Balluerka EHUko errektorearekin eta Deustuko Unibertsitateko -José María Guibert- eta Mondragon Unibertsitateko -Bixente Atxaerrektoreekin, euskal unibertsitateen eta Hezkuntza Sailaren arteko lankidetza estuan lanean jarraitzeko.


Creating for Humanity: gazteak koronabisuren aurka Mondragon Team Academy-k koronabirusarentzako konponbideak sortzeko deialdi bat egin du Jon Lasa Galdos

Berrikuntza soziala sustatzen duten zenbait erakuneak, Mondragon Team Academy (LEINN graduarekin) delakoa tartean, Creating for Humanity abian jartzeko elkartu dira eta gazte mobilizazio masibo bat bultzatu nahi dute koronabirusaren krisiaren aurreko irtenbide eraginkorrak eta azkarrak bilatzeko.

Ekimen honen lema #YouthInCharge da, iritsi baita unea gizarteak behar dituen konponbideei aurre egiteko gazteek lidergoa har dezaten MTA-LEINNez gain Danone, Fundación Telefónica, Ashoka, Bridge for Billions, Ship2B, MONDRAGON, La Bolsa Social, 'La Caixa' Fundazioa eta IrsiCaixa bildu dira ekimen honetan. Bere helburua pandemiaren efektuei aurre egiteko alternatiba berriak aurkitzea da, talde lanean eta sarean oinarritutako irtenbide berritzaileen bitartez. Creating for Humanity plataformak aktibo dauden hiru dei mota batzen ditu gazte berritzaileei laguntzeko: Ideiak, Soluzioak, StartUp-ak. Lema amankomuna? #YouthInCharge. Gizarteak behar dituen konponbideei aurre egiteko gazteak talde gisa zuzentzeko garaia delako. ❚ Ekintzak burutzeko ideiak (#IdeasForHumanity) 9-18 urte bitarteko berritzaileei zuzenduta, beren inguruneko erronkei aurre egiteko elkarrekin lan egiten duten ikasle, eskola edo familien taldeen proposamenak zentralizatu nahi ditu. Talde honetan Ashoka eta Danone (Feeding the Change), Ashoka eta Fundación Telefónica (STEAM Challenge and Curiosity Radical. Fuller Educational Challenge) eta Fundación La Caixa Funda Educaixa eta IrsiCaixa enpresek (Health Lab-Coronavi-

rus Community LAB) sustatutako deiak daude. ❚ Soluzioak (#SolutionsForHumanity) Adin nagusiko berritzaile sozialek hasitako proiektuetarako deialdia, fase pilotuan egon arren. Hemen nabarmentzen da MTALEINNeko ekintzaile sozialek sortutako Covida aplikazioaren adibidea. Erosketetan laguntzeko prest dauden boluntarioak eta bakarrik dauden pertsonen beharrak lotzen ditu. Izan ere, inkomunikazioan behar dituzten elikagaiak, sendagaiak edo bestelako materialak eskainiko dizkiete. Atal honetan Bridge for Billions (The Leap) eta 'La Caixa' Fundazioak EduCaixa eta IrsiCaixa-ren bidez Living Lab de Salud-ekin (Coronavirus Community LAB) lideratutako deialdiak aurkitzen dira. ❚ Start-Up (# Start-upsForHumanity) COVID-19ren aurkako borrokan beren lanaren ondorio positiboak hazteko eta biderkatzeko ahalmena duten start-up edo gizarteenpresa txikientzako deialdiak. Ship2B-ren (Tech4Health, Tech4Social eta DKV Impacta) bi deiak hemen aurkitzen dira. www.creatingforhumanity.org helbidean eskuragarri dago informazio guztia non familiak, esko-

lak, ekintzaile gazteak eta startupek bat egin dezakete gizakiaren onerako den "deialdi ireki" honekin.

Mondragon Team Academy (LEINN) MONDRAGON eta beste enpresa, fundazio eta GKEekin elkartu da gazteek koronabirusarentzako konponbideak sor ditzaten

LEINN, gradu ofiziala da, Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzan. Bertan, produktu errealak eta zerbitzu errealak diseinatuko dituzu, bezeroekin lan egingo duzu benetako ingurunetan, eta ikasten duzuna, munduan kontrastatzeko aukera izango duzu. LEINN, Mondragon Team Academy MTA-ko zati bat da. MTA, 2008an sortutako taldean lan egiten duten ekintzailekin osatutako sare globala da. Gaur egun, hiru kontinentetako zortzi lokalizaziotan kokatu dauden 1.300 gazte ekintzaile baino gehiago ditu. Nabarmentzen dute ❚

LEINN Anbiziorik eta erronkak ebazteko gogorik daukazu? Bada zure gradua LEINN da, amets egiten baduzu eta ez bazara konformatzen dagoenarekin edo izen zitekeenarekin. LEINNen ideiak sustatzen dituzte proiektuak errealitate bihurtzeko… Bidaiak egitea, taldean ikastea, ekitea eta mundua eraldatzea, eskutik joan daitezke. Ongi etorria ematen diote zure etorkizuneko proiektuari.

IkasTaldean ikasi: taldean lortutako talentua biderkatzen dute, ideia hobeak garatzeko. ❚ Egiten ikasi, heziketa eredu finlandiarrarekin. Ezagutza praktikan jartzen dute, balioa sortzeko. ❚ Praktikan jarri gustatzen zaizuna: pertsona bakoitza ezberdina eta bakarra da, eta bere jakin nahiak, ardurak eta betebeharrak ere bai. ❚ Bidaiak egin ikasten duzun bitartean: beste kultura eta ideologiekin elkarrekin bizi izateak, aukera berri handiak eskaintzen ditu.

Laguntzen du


Kulturako profesionalentzako laguntza Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 'Kulturako profesionalei laguntzeko programa' abian jarri dute. 2,5 milioi bideratuko dituzte kultur sektoreetako langileei laguntzera Jon Lasa Galdos

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 'Kulturako profesionalei laguntzeko programa' aurkeztu dute, Covid 19aren ondorioak jasan dituzten kulturaren arloko langileei babes ekonomikoa eskaintzeko asmoz. Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatuta duten programa honen bidez, baldintzak betetzen dituzten langileek aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errenta Zergan aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 eskatu ahal izango dute. Langile bakoitzeko muga 1.200 eurokoa izango da hilean eta programa horren aurrekontu osoa 2,5 milioi eurokoa izango da.

Baldintzak betetzen dituzten kulturaren arloko langileek aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jaso ahal izango dute

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi duenez, "Lanbide lan handia egiten ari da pandemiak eragindako egoerak gehien kaltetu dituen sektoreak identifikatzeko�. “Kulturaren alorra horietako bat da, eta horregatik sortu genuen diru-laguntza lerro berri hau, jarduerak bertan behera uzteak eragindako kaltea arintzeko helburuz", adierazi du. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, bestetik, azpimarratu du ekimen berri hau oso beharrezkoa dela

Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri dute 'Kulturako profesionalei laguntzeko programa', 2,5 milioi bideratuz kultur sektoreetako langileei laguntzera.

kulturaren alorrean: "Pandemiaren eraginez, ekonomia eta enplegu mailako ondorio larriak pairatzen ari dira kulturaren eta sormenaren alorrean. Kultur programazioa bertan behera geratu da, dozenaka proiektu gelditu dira eta milaka lagun ari dira ondorio horiek jasaten. Gure ustez, programa berri hau beharrezkoa da kulturako ehunka langileri egoera hau gainditzen laguntzeko eta, era berean, gure kultura-ehuna bizirik mantentzeko, hori funtsezkoa baita gure herriarentzat". Programa berria Programa hau egoitza pertsonala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten, adinez nagusiak diren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean artisten jarduera profesionala duten pertsonei zuzenduta dago. Horrez gain, proposamen berri hau zuzenduta dago Covid-19aren ondorioz jarduerak eta programak bertan behera utzi behar izan dituztenei. Programa honetan sartzen diren pertsonek kulturari lotutako jardueran aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jaso ahal izango dute. Azken

hilabeteetan jarduerari ekin dioten pertsonak badira, jarduera hasteko eskabide-inprimakia aurkeztu beharko dute, eta eskatzaileak 2020an hasi badira lanean, jasoko duten laguntza hileko lanbide arteko gutxieneko soldataren baliokidea izango da. Programak honako aldi hau hartuko du: martxoaren 13tik (Osasun Larrialdia eta Alarma Egoera deklaratzearen atarian) Alarma egoera amaitu eta kultur emanaldiak publikoarekin baimenduko diren hilabetearen azken egunera arte. Nolanahi ere, laguntzak gehienez ere 6 hilabetez eskainiko dira.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztu dute ekimen berri hau

Programa Lanbideren bidez kudeatuko da, Kultura eta Hizkuntza

Politika Sailarekin lankidetzan. Datozen egunetan emango dira, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, programa hau abian jartzeko beharrezkoak diren prozedura-arauak, inprimakiak, epeak eta gainerako elementuak. Ekimen berri hau apirila amaitu baino lehen martxan egotea da helburua. Programak berak zehaztuko ditu laguntzak eskuratu ahal izango dituzten jarduerak, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean oinarrituta. Nolanahi ere, aurreratu daiteke horrelako jarduerak hartuko direla kontuan: sorkuntzarekin lotutako jarduera profesionalak; kultura-produktuen merkataritza; arte grafikoak eta euskarri grabatuen erreprodukzioa; ikus-entzunezko jarduerak; argazki-jarduerak; edizio-jarduera; liburutegietako, artxiboetako, museoetako eta ondareko jarduerak; soinuaren grabazioko eta musika-edizioko laguntzaileak; soinuaren grabazioko eta musika-edizioko jarduerak; irudi- eta soinu-euskarrien eta -aparatuen eta musika-tresnen fabrikazioa; hizkuntzen itzulpen- eta prestakuntza-jarduerak; edo kulturahezkuntza.


"Ekintzailetzan, erresilientzia talentua baino garrantzitsuagoa da" Hona hemen aholku batzuk ekintzaile izateko, garapen pertsonaleko espezialista baten eskutik Jon Lasa Galdos

Mario Alonso Puig digestio-aparatuko kirurgialaria da eta izugarrizko nazioarteko ospea lortu du garapen pertsonaleko egile eta hizlari bezala, esaten duen guztiak duen oinarri zientifikoari esker. Azkenaldian 'Tus Tres Superpoderes' liburua atera berri du, bertan ekintzailearen emozioak ezagutu daitezkeelarik. Baita are garrantzitsuagoa den zerbait ere: horien kudeaketa. Jarraian, gai jakin batzuei buruz Mario Alonso Puigek duen iritzia azalduko dugu.

"Oreka lortzeko gorputza, burua eta arima halabeharrez orekatu behar dira"

Ekintzailetza, batzuentzako irtenbide bakarra "Bat bere konforteko zonaldetik bi arrazoiengatik ateratzen da bakarrik: desesperazioa edo inspirazioa. Pertsona batzuk ez dute lana aurkitzen eta ekitera jotzen dute eta, jakina, energia izan dezakete beren bizitzei zentzua emango dion zerbait sortzeko, baliotsuak sentitzen lagunduko diena eta baliodun gauzak sor ditzaketela, noski. Ez dezagun ahaztu mundu mailan ezagun diren ekintzaile asko berrogeita hamar urte izan ondoren ekiten hasi zirela. Ez daukat inongo zalantzarik aukera gehiago dituela egoera zail baten aurrean ekitera jotzen duen pertsona bat, erantzukizuna eta kontrola hartuz, besteak erruduntzat jotzen dituenaren aurrean, bere existentzia hondatuz".

lanak egongo dira eta bakoitzaren profilaren menpe egongo dira: gaur egun badakigu ilusiodun eta gogodun pertsona bat birrasma daitekeela, berez adinaz independente".

an. Ez da zauria, ez da akatsa, denboran iraunarazi dena, baizik eta zure obsesioa etengabe akatsak gogoratzen eta birbizitzen egoteagatik. Are okerrago, akats hori zure bizitza guztiarekin identifikatuz, zure harremanekin, maximoan magatzen zaituena".

"Pertsonekin adeitsu eta portaerekin gogorra izatea, hori da seketua"

Pentsamolde orokor baten ondorioa

Besteak errudun direla pentsatzen dutenak Ekintzaileek ilusioa eta beldurra bezalako bi emozio kontrako kudeatu behar dituzte "Prozesuan beti gailenduko den elementua ilusioa da. Beldurra gure bizitza guztiko bidaiako laguna da. Gakoa dago jakitean zer paper jokatzen duen beldurrak gure bizitzetan. Gu menperatzen gaituen emozioa bada, izu bihurtzen da eta blokeatzeko gai da. Pertsona batek ekin nahi duenean ihes egiteko modu leun bat bezala, orduan beldurrak paper nagusi bat hartzen du. Enpresa bat sortzeko bide gogorrean ilusioa mantentzen duena helburuaren benetako zentzua da. Zentratua egon zerbaitetan ez diona bakarrik bati ekintzaile bezala laguntzen, baizik eta beste pertsona askori ere: guztiak garrantzi handiko zentzu bat du". Dirua, proiektuaren ondorioa, ez arrazoia "Gure bizitzako lerro zuzentzaileak boterea, ospea eta dirua direnean, beldurra beti presente egongo da. Hazkundea, hobekuntza eta ekarpena direnean, ilusioa izango da protagonista".

"Besteak erruduntzat jotzen duten pertsona horiek bere osasunari fisikoki kalte egiten diote, baita bere harremanak ere eta pertsona mingostuak bihurtzen dira, ekiten duen pertsonak aukera gehiago izango dituen bitartean. Tanatologiako munduko aditu Elisabeth Kubler Ross-ek esaten zuen bezala, hilzorian zeudenak laguntzen zituena, azkenean pertsonak damutzen gara egiteke utzi ditugun gauzez, egin ditugunez baino. Beharragatik ekitera jo duen pertsona horrek, arrakasta lortu ez duen horrek, beti jakingo du saiatu zela; ahalegin ez den petsona hori, ordea, beti damutuko da, inoiz ez duelako jakingo zer gertatuko zitekeen saiatu izan balitz. Bi aukera horien artean, askoz hobe iruditzen zait ekitea. Gainera, mundu enpresarialean ematen ari diren aldaketa sakonekin, pentsamolde ekintzailea izatea osagai gako bat izango da. Etorkizuneko lanaren aurreikuspeneko foro askotan egon naiz eta mundu bateruntz goaz non pertsonak proiektuengatik kontratatuko diren. Lan egonkorra desagertzen ari da. Enpleguak baino,

Ekintzailetzaren inguruan dagoen tremendismoa "Hori buruaren joera batengatik ematen da, katastrofismoa bezala ezagutzen dena eta funtsean hiru osagaitan oinarritua dago. Lehena: geure buruari esaten diogunean akats honek bizitza guztian zehar jarraituko gaituela. Bigarrena: geure buruari esaten diogunean akats honek gure bizitzako alde guztietan eragina izango duela. Hirugarren: pentsatzen dugunean porrot honek nire arrakasta izateko ezintasuna islatzen du". "Ikus dezagun errealitatearekin aurkakotasunean dagoen prozesu baten botere mugatzaile handia. Porrotak ez du esan nahi zuk porrot egin duzunik; erakusten du, sinpleki, zerbait ez dela ondo atera. Beso bateko zauri bat bezala da; orbainduko da, behatzarekin egunero ukitzen ez dugun bitarte-

"Nik uste dut akats bakar bat dagoela, alegia akatsetik ez ikastea. Ikasten badut, ezin diezaioket jada porrot deitu. Oreka bakarrik posible da zure gorputza, burua eta arima orekatzen dituzunean. Pertsona batek ez baldin badu zaintzen lo egiten duen denbora, jaten duena eta egiten duen ariketa fisikoa, desorekatua egongo da eta horrek bere buruko eta arimako prozesuetan eragina izango du, bere ongizateko sentsatzioan eta zuzenean bere sistema inmunean. Gorputzari kalte egingo dio ez badu asmoko zentzu bat eta bere buruan bakarrik zentratzen bada. Bere buruko prozesuak kaltetuko dira: beti defentsiban egongo da, ezin izango du jasan norbait distiratsuagoa egotea zerbaitetan eta ezin izango da inguratu jende baliotsuz. Mundu guztiak esango dio azkarrena dela, onena, dibertigarriena... eta kristalezko kupula batean biziko da hori hautsi arte. Jakina da estres altuak erradikal libreen maila igotzen duela, erantzule direla mutazioez eta zahartzeaz".


"LH Duala eskola eta enpresaren arteko loturarik onena da" Jon Lasa Galdos

Azken ikerketek erakusten dutenez, emakumeak bere presentzia aregotuz doaz industria-ikasketan. MarĂ­a Bueno horren adibide da. Gazte nafar honek Mekatronika Industrialeko ikasketak buruta eta, jarraian, Nafarroako Volkwagen-eko Eskolan sartu zen graduondoko dual bat ikastera. Han heziketa teorikoa jasotzen du, ondoren tailer batean lan egiten aplikatzen duena. MarĂ­a "oso pozik" dago esperientzia honekin eta mundu honetan jarraitzea espero du bere ibilbide profesional guztian zehar.

"LH batek unibertsitate-karrera batek eman ezin diezazukeen heziketa bat eskaintzen dizu"

Goi Mailako Gradu bat ikasi zenuen Mekatronika Industrialean. Nola erabaki zenuen han izena ematea? Beti interesatu zitzaizun mundu hori?

Batxilerra argi nuen Goi Mailako Gradu bat egin nahi nuela, baina ez nekien zein aukeratu. Nire aita eta nire osaba LHko irakasleak dira Virgen del Camino-n (ikasketak egin nituen ikastetxea) eta haiek izan ziren gradu honetaz hitz egin zidatenak. Gradua zertaz zihoan ikusi nuen unean jakin nuen hori zela ikasi nahi nuena. Txikitatik interesatu zitzaizkidan gai hauek. Ondoren Volkswagen-en Eskolan sartu zinen Heziketa Dual bat ikasteko. Konta al diezagukezu zure esperientzia LH Dual bateko ikasle bezala? Aurten graduondoko bat egiten ari naiz Volkswagen Academy-n modu Dualean. Academy-n heziketa atala ikastaro, klase, hitzaldi eta abarren bidez egiten dugu, tailerretan existitzen diren teknologia anitzei buruz. Eta alde praktikoa, non ikasitakoa aplikatzen dugun eta hezitzen jarraitzen dugu, fabrikako tailer ezberdinetan egiten dugu, nire kasuan Pinturako nabean. Zein abantala ditu, zure ustez, LH Dual bat ikastea?

Hau eskola eta enpresaren artean existitzen den loturarik onena da, izan ere pixkanaka lan-merkatuan sartzen zoaz, heziketa jasotzen zoazen bitartean.

tipo hauek guztiz desagertuko dira eta ez gara harrituko emakume bat mota honetako lan batean ikustean.

"Egunen batean ez gara harrituko emakume bat industria-lanpostu batean ikustean"

Estereotipo edo aurreiritzi hauek pixkanaka desagertuz dihoazela uste dut. Orain, emakume bat lehen gizonezkoek betetzen zuten lanpostu batean ikusten denean ez da "zer egiten du honek hemen?" galdera egiten. Nire lan-ingurunean ez naute modu desberdinean tratatu emakume bat izateagatik, baina jakin badakit emakume asko daudela ez dutenak nire zorte ona eta estereotipo guzti hauen aurka borrokatu behar dutela. Oraindik ibilbide asko egin behar dela uste dut.

Zure ustez LH Dual bat ikasteak lan-merkatura sartzen errazten al du? Nahiko lagun zaitzakeela uste dut, enpresak berak zure ikasketa-prozesua ikus baitezake eta zu hezitzeaz arduratzen da eta. Zer garrantzi du zure iritziz gaur egun atzerriko hizkuntzak ezagutzea? Ingelesak edo alemanak ate asko ireki diezazkizukeela uste dut. Erraztasun gehiago duzu lana aurkitzeko. Gaur egun enpresa askotan beharrezkoa da bidaiatzea, eta horretarako beste hizkuntzak jakitea behar duzu. Nola izaten ari da zure esperientzia Volkswagen Nafarroako langile bezala? Zer egiten duzu? Nola sentitzen zara? Oso pozik nago. Hau bezalako enpresa batean hezitzea aukera ikaragarri bat dela uste dut. Bi astetan zehar Academy-n nago tutoreekin edo hitzaldiak ematera datozen langileekin hezitzen, eta hirugarren astean pinturako tailerrean nago mantentze-lanetako ofizialekin. Azken ikerketen arabera, neskak beren presentzia areagotuz doaz ikasketa industrialetan. Nola balioesten duzu gertaera hau? Zerbait baikorra bezala balioesten du, honek erakusten baitu hesi sozialak erortzen dihoazela.Espero eta pentsatzen dut datu hauek igoz joango direla. Egunen batean estereo-

Emakume batentzat sektore jakin batzuetan sartzea, adibidez zurean, zailagoa dela uste al duzu?

"Ingelesak edo alemanak laneko ate asko ireki ditzaketela uste dut" Nola animatuko zenituzke tradizionalki gizonezkoentzat izan diren sektoreetan lan egin nahi duten emakumeak beren ametsekin jarraitzera han lan egiteko? Amets bat ere ez litzateke galarazia izan behar emakume edo gizon izateagatik. Garrantzitsuena jarrera eta horretan ipintzen dituzun gogoak dira. Nola animatuzko zenituzke gazteak LH Dual bat ikastera? Esango nieke modu oso on bat dela lan-ingurunea ezagutzeko, baita hezitzeko modu onena ere. Jendea LH batean matrikulatzea animatuko nuke, ez dizkizu ateak isten ikasten jarraitzeko eta unibertsitateko karrera batek eman ezin diezazukeen heziketa bat eskaintzen dizu. Zein proiektu dituzu? Nora iritsi nahiko zenuke? Ekainean graduondokoa amaitzen dut Academy-n, eta enpresa honen parte izaten nahiko nuke.


Green Entrepreneurial Schools, loratzen San José de Calasanzeko Ekonomia Zirkularreko proiektuak, Green Entrepreneurial Schools izenekoak, emaitza onak lortu ditu Jon Lasa Galdos

Aurreko ikasturtean jarri zen abian Green Entrepreneurial Schools ekimena, San José de Calasanz ikastetxeak sortu duen Ekonomia Zirkularreko proiektua. Ideia honen jatorria hau izan zen: hezkuntzaren indar guztia azken hamar urteetako gaitasun ekintzaileetara bideratzea, 'ekintzailetza jasangarriruntz'. Proiektuaren leloa 'Be Greener and save the Planet' (Berdeagoa izan eta salba ezazu Planeta) da eta Lanbide Heziketako San José de Calasanz ikastetxeko ikaslegoak bere energia ekintzaile guztia bideratu zuen ingurumenaren aldetik jasangarriak diren negozio proiektuetara bideratu du bere energia ekintzaile guztia. Zentzu honetan, komenigarria da adieraztea Santurtzin (Bizkaia) kokatua dagoen Lanbide Heziketako San José de Calasanz ikastetxeak Tknikaren aitortza izan Ekonomia Zirkularrarekin duen konpromisoagatik.

Calasanzeko proiektua finalista izan zen Basque Ecodesign Meeting 2020 proiektuan

San José de Calasanzeko Marketin eta Publizitateko ikasleak.

mia Zirkularreko proiektuan parte hartzera, sustatzen duena ostalaritzako eskolen bitartez. San José de Calasanzeko ikasleek zentro horietan ospatu ziren jazoeretan izan ziren marketin eta komunikazioko zereginetan parte aktiboa hartzeko, hala nola argakilaritzako edo ikus-entzunezko erreportajeak eginez, ondoren argitaratuko direnak Tknikak aterako duen plataforma handinahi batean Mª José Barriolak koordinatutako proiktua hedatzeko.

'Rio Brand' proiektuak lehen saria irabazi zuen. Bere sustatzailea Denis Ortega zen, Marketineko bigarren mailako ikaslea. Dagoeneko bere proiektua abiatu du, bazkide bat du Londresen eta ia 3000 euroko finantziazioa lortu du ikasturte honetan zehar. Bere hurrengo erronkak dira Provider (Tknika) aukera bat lortzea, DEMAko Ikasenpresa irabaztea eta bere enpresa Urratsbaten sortzea.

Calasanz finalista 'Mundu jasangarriago baten alde hezitzen' leloa zuen jardunaldiaren ospakizunean, non parte hartu zuten Santurtziko Udaletxeak, Tknikak, Ihobek, Ayuda en Acciónek, Lauro Ikastolak, Fridays For Future-ek eta beste proiektu berde batzuk. Tknikak, ondoren, horiek gonbidatu zituen bere Ekono-

'Green Entrepreneurial Schools' proiektua finalista izan da Ecovidriok aurrera eramandako ekimen handinahian, helburu duena berziklatzeko beharraren inguruan sentsibilizatzea, aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzen laguntzeko. Asko izan ziren Calasanzeko 'Greener'ek aurkeztutako ekimen indibidualak.

Marketineko ikaslegoa buru belarri dago 'Green Entrepreneurial Schools' proiektua ahalik eta gehien hedatzen

Bilbao Ecodesign Meeting 2020

Proiektuaren aitorpenen entrega Rikar Lamadriden esku, LHko Sailburuordetzako Berrikuntzako Arduraduna.

Euskalduna Jauregian Bilbao Ecodesign Meeting 2020 ospatu zen joan den otsailaren 26tik 28ra. Bere eslogana 'Be Greener and Save the Planet' (Berdeagoa izan eta salba ezazu Planeta) zen. Bertan, San José de Calasanzeko Marketineko ikasleek egindako bidea partekatu zuten, lortutako emaitza onak eta aurre egin beharreko ondorengo desafioak. Gainera, arrakasten artean, beste proiektu ba-

tzuez hitz egin zuten, hala nola 'Planeta Azul', 'Bolsas Ecológicos Hera', 'Forocultivo', 'Maderas Mima', 'Ecoticket', 'Ur bizirik', 'Rio Brand', '4Pets', 'Botellas Athenea'… horietako asko garaile izan zirenak hezkuntza ekintzaileko bere deialdietan. Horrela, erakutsi zuten ekintzailetza jasangarria posible dela LH Euskadin, baita erakargarria ere ikasaleentzat. Marketin eta Publizitateko Zikloko ikaslegoa 'Basque Ecodesign Meeting' jazoeran izan zen, IHOBEk antolatuta Euskalduna Jauregian, San José de Calasanz zentroko Ekonomia Zirkularreko 'Green Entrepreneurial Schools' proiektua aurkezteko eta beste gazte eta enpresekin ezaguera partekatzeko Ekodiseinuaz, hitzaldi eta ekintza parte-hartzailez osatutako programa oso baten bidez, adibidez 'Lego Serious Play tailerra'. Jazoera honetan parte hartu izanak erakusten du Santurtziko zentroko proiektuak indarra duela eta interes asko piztu duela nazioarteko eszenatokira jauzia egitean, non parte hartzen ari den gaur egun bi KA2 Erasmus+ proiektutan, Portugalekin, Erresuma Batuarekin, Finlandiarekin eta Estoniarekin, besteak beste, ikaslegoaren esperientziak partekatzeko xedearekin, ekintzailetza berdearen eta lanerako metodologia eraginkorren eremuetan, gizartea eta ikaslegoa sentsibilizatu ahal izateko materia honetan. Gaur egun erronka hori desafio eta behar bat bihurtu da.


Urrutiko prestakuntza bultzatuz Eusko Jaurlaritzak, euskal unibertsitateek eta Unibasq-ek urrutiko prestakuntza bultzatzea adostu dute Jon Lasa Galdos

Apirilaren 15ean Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea, eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea batzartu egin ziren. Bideokonferentzia bidezko topaketa honek jarraipena eman die unibertsitateko arduradunek eta sailburuak -euren taldeetako kideak eta Unibasq agentziakoak lagun zituztela- aurrez aurreko eskolak etetea erabaki zenetik egin dituzten bilerei. Bileran, Hezkuntza sailburuak eta errektoreek egungo egoera aztertu dute eta adierazpen bateratua bat eresinatu dute amaieran (bidalketa honetan atxikita doakizue adierazpena). Egungo osasun-larrialdiko egoeraren aurrean, ahaleginak lehentasun hauetan zentratzea adostu dute:

Euskal Unibertsitate Sistema guztiz prestatua eta gaitua dago ikasturte amaierari berme osoz ekiteko, aurrez aurrekoa ez den formatu batean ❚

Osasun-krisiari eta pertsonei arreta ematea unibertsitate-testuinguruan, unibertsitate-komunitatearen osasuna eta segurtasuna lehenetsiz. ❚ 2019-2020 ikasturtea osatzea, urrutiko prestakuntzara joz, larrialdietarako urruneko irakaskuntza-metodologiak erabiliz eta uneoro lehenetsiz ikaskuntzaren emaitzak lortzea eta gaitasunak eskuratzea, titulazioetan formulatutako eran, ahalik eta kalitate-estandar onenekin. ❚ Aurrez aurreko jarduera esperimentaletan eta kanpoko praktiketan aurreikusitako ikaskuntzaemaitzak arrazoizko neurrian lortzen direla ziurtatzea. Horretarako, unibertsitateek hainbat aukera baloratu ahal izango dituzte, hala nola, ikasgai horiek birprogramatzea, aurrez aurre-

ko jarduerari mugak kentzen zaizkionean; praktikak prestakuntza-metodologia alternatiboekin osatzea, ahal denean; edo ezohiko jarduera profesionalak aitortzea. ❚ Jarduera akademiko presentzial batzuk planteatzeko aukera ematea, unibertsitate-jarduerara pixkanaka itzultzeko plangintzaren testuinguruan, betiere unibertsitate-komunitatearen osasuna eta segurtasuna zainduz, jarduera hori urrutiko modalitatean egitea ezinezkoa den kasu zehatzetarako. ❚ Baldintza sozio-ekonomiko, teknologiko edo bestelakoengatik urrutiko unibertsitate-prestakuntza normaltasunez baliatzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen zailtasun gehigarriak arintzea. ❚ Planifikatutako egutegi akademikoari eustea, Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak eta Doktorego-tesiak aurkezteari lotutako salbuespenetan izan ezik, bai eta titulazioen oinarrizko praktikak egiteko ere, ikasleen garapen akademiko egokia bermatzeko ahaleginak eginez. ❚ Euskal unibertsitate-eskaintza akademikoaren eta Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitate-erakundeen kalitatea bermatzea, eta bereziki, bereziki, larrialdi-egoeraren testuinguruan prestakuntza dualaren eta gaitzailearen kalitatea. ❚ Euskal unibertsitate-ekosistema indartzea urrutiko prestakuntzaren esparruan eta etorkizuneko balizko larrialdien aurrean eman

beharreko erantzunen aurreikuspenean eta plangintzan.

Hezkuntza Sailak, UPV/EHUk, Deustuk eta MUk adierazpen bateratua sinatu dute: urrutiko prestakuntza (online) bultzatzea, baina unean uneko aurrez aurreko jarduera baztertu gabe

Eskerrak unibertsitate-komunitateari Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Unibasq agentziak unibertsitate-komunitate osoak, salbuespenik gabe, egindako lana eta egokitzapen-ahalegina aitortzen eta eskertzen dute: arduradunak, irakasleak, AZP, ikasleak eta unibertsitate-misio nagusian, hau da, prestakuntzan, laguntzen duten eragileak. Bestalde, enpresa-eragileekin izandako lankidetza sendoak prestakuntza dualeko eskaintzaren ikaskuntza-emaitzak lortzea bermatu du. Askotariko egoerak gertatu dira; ikasleen portzentaje handi batek telelanaren modalitatean jarraitu ahal izan du ikasten, beste zati bat beste enpresa batzuetara birbideratu da, eta abar. Ikasleen tutoretza

oro har, irakasleen aldetik zein enpresen aldetik, mantendu egin da. Egiaztapen instituzionala Euskal Unibertsitate Sisteman hedatzea, euskal unibertsitateen funtsezko elementua da. Kalitatea egiaztatzeko eredu hori, eragileen arteko erantzunkidetasunean oinarritzen dena, Euskal Unibertsitate Sisteman modu zabal eta berezian hedatutako ezaugarria da. Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak egiaztapen instituzionalaren eredu propioa indartzeko lan egingo du, euskal sistemaren berezitasunari are gehiago erantzuteko moduan. 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana tresna sendoa eta malgua da, eta helburu nagusia Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateak indartzen laguntzea du. Jarraipen-batzordeak deitu dira 2019-2022 aldirako Planean egin beharreko aldaketak aztertzeko, osasun-krisi honi aurre egiteko eta urrutiko hezkun-tzaren modalitatean Euskal Unibertsitate Sistema indartzeko. Jaurlaritza, unibertsitateak eta Unibasq bat datoz lankidetzan jarraitu behar dela esatean, Hezkuntza Sailak unibertsitate-politikaren arloan dituen eskumenak, unibertsitateen autonomia eta Unibasq agentziaren independentzia errespetatuz. Euskal unibertsitate-ekosistemak sendotasuna, malgutasuna eta erantzuteko gaitasuna erakutsi du larrialdiaren aurrean, erantzunkidetasunez jokatuz, konfiantzaz eta eragile guztien arteko elkarlanean.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

16


uniemakume

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

17

Genero-indarkeria gutxiago berrogeialdian? Genero-indarkeriako salaketak erdira jaitsi dira konfinamenduko egun hauetan Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin, Segurtasun, Osasun, Lan eta Justizia Sailekin, foru aldundiekin eta udalekin koordinatuta lan egiten ari da koronabirusaren alerta hasi zenetik. Erronka da egoerak eskatzen duen konfinamendu-aldian indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei erantzunik onena ematen saiatzea. Zentzu honetan, zerbitzu guztiak martxan daude, eta berrogeialdi honetako egun hauetan aparteko premiarik identifikatu ez den arren, prest daude neurri osagarriak beharrezkoak izanez gero. Jaurlaritzaren eta aldundien baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa bildu da eta, EUDELen laguntzarekin, EAEko udal bakoitzaren zerbitzuei buruzko informazio zehatza biltzen ari da. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren hitzetan, “inoiz ikusi gabeko egoera baten aurrean gaude, eta oso adi egon behar dugu eta etengabeko jarraipena egin salbuespen-egoera honekin bat datozen neurriak hartzeko”. Eboluzioak ikusi ahal izateko denbora-tarte labur batez ari garen arren, eta horrek balorazio sendoak egitea zailtzen badu ere, martxoak 25ean, emakume biktimentzako zerbitzuetan inplikatutako erakundeen artean egindako jarraipen-bileran, Segurtasun Sai-

lak jakinarazi zuen datu guztiak kontuan hartuta, azken astean zehar genero-indarkeriagatik jarritako salaketak erdira jaitsi direla azken bi urtetako datuekin alderatuta, gainerako atestatuen antzeko bilakaera jarraituz.

Emakunde Jaurlaritzako sailekin, aldundiekin eta udalekin koordinatuta ari da lanean; biktimen elkarteekin harremanetan dago ere

Normalean azaleratzen ez diren ezkutuko kasuak identifikatzea zaila dela ahaztu gabe, hala ere, jaitsieraren balizko arrazoien artean, erasotzailearekin bizitzen ari diren bitartean emakumeek salatzeko izan ditzaketen zailtasunak eta beldurra izan daitezke arrazoietako bat. Honekin batera, hipotesi hau ere kontuan hartzen da: kontrol sozial handiagoa eta hurbiltasun handiagoa egotea auzokideak alboko etxeetan 24 ordutan daudela jakinda, gainera hiritarrak gai hauekiko gero eta kontzientziatuago dauden une hauetan. Landaidaren arabera, “funtsezkoa da gizarteak emakumeenganako indarkeriaren aurrean duen zaintza aktiboa mantentzea, are gehia-

go une honetan. Bakarrik ez daudela eta gutxieneko seinalearen aurrean laguntzeko prest gaudela sentitu behar dute”. Horregatik, indarkeria-kasuren bat gertatzen ari dela uste izanez gero, herritarren laguntza beharrezkoa dela azpimarratzen da. Era berean, kontuan hartu behar da genero-indarkeriako kasu askotan erasotzailea biktimarekin bizi ez den bikotekide ohia dela, eta une honetan beste etxebizitza batean egongo litzatekela konfinatuta; hori ere izan liteke salaketen beherakada azaltzen duen faktoreetako bat. Baliabideak mantenduz Bestalde, Gizarte Politiken Sailak jakinarazi zuen 24 orduko telefono-deiak mantendu egin direla, nahiz eta informazio hutsezko eskaeren aurrean berehalako beharrei buruzkoak igo egin diren, bai eta bisita -eta kustodia- araubideei buruzko kontsultak ere. Datozen asteetan ikusiko da zein bilakaera izaten duten deiek. Bildutako informazioaren arabera, aldundiek ematen dituzten zerbitzuak eta baliabideak alertaren eskakizunetara egokitu direla esan daiteke, baina oraingoz ez dute muturreko egoerarik antzeman, ezta aparteko eskaerarik ere. Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako sailek, aldi honetan, indartu egin dute biktimei, senideei edo profesionalei zuzendutako 24 orduko telefonoari buruzko informazioaren hedapena, bai eta 112 telefono-zenbakiari buruzkoa ere,

larrialdi-kasuetarako; azken honek deskargatu daitekeen App bat du, entzuteko eta ikusteko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokitua, eta geolokalizazioa ahalbidetzen duena. Telefonoen zabalkunde masiboa egin da, eta jardunean dauden saltokiei languntza eskatu zaie informazio-kartel horiek beren lokaletan jartzeko. Emakunde Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen ditue-

na, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.

24 orduko telefono-deien kopurua mantendu egin da, baina kustodia eta bisita-erregimenei edo berehalako premiei buruzko kontsultak igo egin dira Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere. GOGORATU: Informazioa eta beste edozein laguntza: 900 840 111 Larrialdi bat bada (SOS Deiak): 112


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

18


unieskubideak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

19

Koronabirusa: zer da, nola ekidin...? Koronabirusa zer den, nola hedatzen den, nola babestu, sintomak... argitzen saiatuko gara hemen Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Hona hemen, labur-labur, koronabirusak gure buruetan sortu dituen zenbait ohiko zalantza eta galderei eman beharreko erantzunak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldu dituenak: Zer da koronabirusa? Animaliei eragin ohi dieten birusen familia zabala dira koronabirusak. Batzuek animaliengandik pertsonengana transmititzeko gaitasuna dute. Koadro klinikoak sorrarazten dituzte, hotzeria arruntetik hasi eta gaixotasun larriagoetara iritsi arte. SARS-CoV-2 koronabirus mota berri bat da, pertsonengan eragina izan dezakeena, eta 2019ko abenduan detektatu zuten lehen aldiz, Txinako Hubei probintziako Wuhan hirian. Nork du gaixotasunaren forma larri bat izateko arriskua? Konplikazioak izateko arrisku handiena adineko pertsonek dute, baita gaixotasun kronikoak dituztenek ere, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, arnas gaixotasun kronikoa edo immunoeskasiak.Une honetan, gure ingurunean, COVID-19k kutsatutako pertsonen heriotza-tasa % 4 da. Nola hedatzen da birus hau? Infekzioa, batez ere, 5 mikratik gorako arnas tanten bidez eta infektatutako pertsonen jariakinekiko zuzeneko kontaktuaren bidez transmititzen da, pertsonatik pertsonara. Hala ere, ez dirudi metro bat eta bi arteko distantzietatik gora transmiti daitekeenik. Kontaktua zuzenekoa izan daiteke, edota eskuetan edo beste objektu batzuetan (adibidez, teklatuak, saguak, barandak, txanponak...) egon daitezkeen material kutsatuaren bidezkoa. Horregatik, erabat garrantzitsua da eskuak sarritan garbitzea. Sintomarik ez duten pertsonekin kutsatzeko arriskua oso txikia da. Egia da pertsona batzuek oso sintoma arinak dituztela. Hortaz,

gerta daiteke horiek gaixo ez sentitzea, baina bai kutsatzeko gaitasuna izatea. Zer egin dezaket nire burua babesteko? ❚

Eskuak sarritan garbitu. Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkohol-oinarria duen eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin. ❚ Mantendu metro bateko tartea, gutxienez, eztul edo doministiku egiten duten edo sukarra duten pertsonengandik. ❚ Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa. ❚ Etxean eta leku publikoetan eskuekin ukitzen diren gainazalen garbiketa areagotu. ❚

Zein dira sintomak? Sintoma ohikoenak sukarra, eztula eta aire-faltaren sentsazioa dira. Kasu larrienetan, infekzioak pneumonia eragin dezake, arnasa hartzeko zailtasun handia, giltzurrun-hutsegitea eta are heriotza ere. Oro har, konplikazio horiek adineko pertsonengan edo beste gaixotasunen bat duten pertsonengan gertatzen dira, hala nola bihotzeko edo biriketako gaixotasun bat edo immunitate-arazoak dituztenengan. Zenbat irauten du inkubazio-aldiak? Inkubazio-aldia da infekzioaren eta gaixotasunaren sintoma klinikoak agertzearen arteko denbora tartea. Gaur egungo kalkuluen arabera, inkubazio-aldia 1 eta 14 egun bitartekoa da (batez beste, 5-6 egunetan zenbatetsi da). Birusa berriro har dezaket hura pasatu ondoren? Txinan, immunodeprimitutako pertsonen berrinfekzio batzuk aditzera eman dira.Hala ere, oraindik ez dago biztanleriari, oro har, buruzko informaziorik. Uste da, beste gaixotasun

batzuetan gertatzen den bezala, infekzioa igaro ondoren gorputzak immunitatea sortzen duela, eta, beraz, zaila izango litzatekeela berrinfektatzea.

Sintoma ohikoenak sukarra, eztula eta aire-faltaren sentsazioa dira

Zenbat irauten du birusak gainazal batean? Ez dakigu ziur zenbat irauten duen COVID-19a sorrarazten duen birusak gainazal batean, baina badirudi beste koronabirus batzuek bezala jokatzen duela. Egindako azterlanetan adierazten denez (COVID-19 birusari buruz eskuragarri dagoen aurretiazko informazioa barne), koronabirusak gainazal batean ordu gutxi batzuetatik egun batzuetara bitartean iraun dezake. Denbora baldintzen arabera alda daiteke (adibidez, gainazal mota, tenperatura edo ingurunearen hezetasuna). Gainazal bat kutsatuta egon daitekeela uste baduzu, garbitu hura birusa ezabatzeko desinfektatzaile arrunt batekin. Horrela, zeure burua eta besteak babesteak babestuko dituzu. Garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin edo alkohol-oinarria duen desinfektatzaile batekin. Ez ukitu begiak, ahoa edo sudurra. Nola hedatzen da birus hau? Infekzioa, batez ere, 5 mikratik gorako arnas tanten bidez eta infektatutako pertsonen jariakinekiko zuzeneko kontaktuaren bidez transmititzen da, pertsonatik

pertsonara. Hala ere, ez dirudi metro bat eta bi arteko distantzietatik gora transmiti daitekeenik. Kontaktua zuzenekoa izan daiteke, edota eskuetan edo beste objektu batzuetan (adibidez, teklatuak, saguak, barandak, txanponak...) egon daitezkeen material kutsatuaren bidezkoa. Horregatik, erabat garrantzitsua da eskuak sarritan garbitzea. Sintomarik ez duten pertsonekin kutsatzeko arriskua oso txikia da. Egia da pertsona batzuek oso sintoma arinak dituztela. Hortaz, gerta daiteke horiek gaixo ez sentitzea, baina bai kutsatzeko gaitasuna izatea. Nola jakin koronabirusa hartu al den? Infekzioa baieztatu ahal izateko modu bakarra laborategiko probaren bidez da. Egungo egoeran, proba horiek kasu jakin batzuetara mugatuta daude. Herritarrei, oro har, gomendatzen zaie, arnas sintomekin hasiz gero, telefonoz kontsulta egin dezatela euren lehen mailako arreta-zentroan. Han, argibide egokiak emango dizkiete. Pertsonei eskua ematea saihestu behar al da? Bai. Arnas birusak transmiti daitezke eskua eman eta, ondoren, begiak, sudurra eta ahoa ukitzean. Hobe da esku-keinu batekin agurtzea, 1-2 metroko gutxieneko distantziari eutsiz betiere. Jendaurrean egotean gomazko eskularruak erabiltzea koronabirusak eragindako infekzioa prebenitzeko modu eraginkorra al da? Ez. Eskuak maiz garbitzeak babes handiagoa ematen du COVID-19 kutsatzeko arriskuaren aurrean gomazko eskularruak erabiltzeak

baino. Eskularruak jantzita eramateak ez du kutsatzea eragozten. Izan ere, haiek jantzita dituela batek aurpegia ukitzen badu, kutsadura eskularrutik aurpegira pasatzen da eta horrek infekzioa eragin dezake. Transmititu al daiteke koronabirus berria (COVID-19) maskoten bidez? Hong Kongen, kutsatutako txakur baten kasu bat egon den arren, orain arte ez dago frogarik txakur batek, katu batek nahiz edozein maskotak COVID-19 transmiti dezakeela. COVID-19 koronabirusa elikagaien bidez transmiti daiteke? Ziurtatu uneoro elikagaietarako higiene-jardunbide egokiak betetzen direla. Kontuz erabili haragia, esnea edo gordinik dauden animalien organoak, kozinatu gabeko elikagaiak ez kutsatzeko, eta ez kontsumitu animalien produktu gordinak edo gutxi kozinatuak. Posible al da COVID-19 kutsatzea gaixotasun hau duen pertsona baten gorozkiak ukitzeagatik? Kutsatutako pertsona baten gorozkiak ukitzeagatik COVID-19arekin kutsatzeko arriskua txikia dela dirudi. Hasierako ikerketek birusa kasu batzuetan gorozkietan egon daitekeela dioten arren, bide horretatik hedatzea ez da agerraldiaren ezaugarri bereizgarrietako bat. Osasunaren Mundu Erakundeak COVID-19 hedatzeko moduei buruz abian diren ikerketak aztertzen ari da, eta emaitza berrien berri ematen jarraituko du. Dena den, hori arrisku bat denez, beste arrazoi bat da eskuak maiz garbitzeko komunera joan eta gero eta bazkaldu aurretik.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

20


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

21

Euskalnetflix? Tabakalerako 2deok euskarazko edukiek streaming plataformetan bizi duten egoera eta etorkizunari buruzko hausnarketa egin du Unibertsitateko Aldizkaria

Joan den 2019ko urriaren 3an, streaming plataforma digitalen eta euskararen inguruko ekitaldi bat ospatu zen 2deon, Donostiako Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian: “Hizkuntza aniztasunaren erronkak ikus-entzunezkoen digitalizazio garaian” zuen izena. Egun guztian zehar hitzaldiak izan ziren eta erreportaje honek Katixa Agirreren esku-hartzea du oinarri. Agirrek esan zuen moduan, streaming iraultzari gehitu zaio bigarren iraultza bat eta da urtero-urtero film luze bat baino gehiago estreinatzen dela euskaraz. Beraz, iraultza bat da Netflix eta, bestea, euskarazko film bat egotea urtero. Baina zer dago euskaraz Netflixen? Hiru film. Ez bat ere gehiago. Horiek dira 'Handia', 'Errementari' eta 'Loreak'. Paul Urkijok berak zioenez, Netflixen laguntzari esker amaitu zuen filma. Horixe da

Netflix-en ahaltsua... Badirudi konpententzia handia datorkiola Netflix-i, hala ere.

Hizkuntza aniztasuna eta ikus-entzunezkoen digitalizazioa aztertu zuen 2deok

Gaur egun, 35 hizkuntza baino gehiago daude Netflixen, nahiz eta esan beharrik ez izan, ingelesa da kontsumituena. 135 milioi harpidedun ditu eta 60 milioi EABn. Han goia jota, beste herrialde batzuetan hasi da inbertitzen. Izan ere, irabazten duena baino gehiago inbertitzen du Netflixek. Hor sor-tzen zaio aukera bat euskarari ere, Netflixen birkokatzeak zirrikituren bat sor bailezake. Netflixen dakarzkigun aukerak 3

direla zioen Agirrek 2deon egindako hitzartzean: Aurrekontu altuagoak erabiltzea Netflix tartean badago; jaialdietatik harantzagoko zabalpena eta Euskal brandinga deitu ziona. Urkijok esaten zuen moduan, “askok esan didate lehenengo aldia dela euskara entzuten dutela". Netflix Netflix: 151 milioi harpidedun dituen plataforma da eta ikus-entzuleak 453 milioi dira. Eta ez dira harpidetu eta zertan harpidetu diren ahazten dutenak, ez: ikus-entzule bakoitzak 2 orduko batezbestekoa du kontsumoan. Egunero, 900 milioi orduren ikustaldiak ditu. Eta Euskal Herrian? Bada Hego Euskal Herrian, Berriak ateratako datuen arabera, 34 urte baino gutxiago dituzten ikasleen % 39ra heltzen da Netflix. Beraz, Hego Euskal Herriko herritarren % 19k kontsumitzen du Netflix. Badago

Tabakalerako 2deon ospatu zen jardunaldiaren irudi bat.

teoria bat esaten duena bideo motzak eta kontsumo bizkorra direla 2019ko ikus-moldeak. Egiatik badu, baina flim luzeak eta serieak ere ordu askotako kontsumoa direla konturatzeko moduko datuak dira hauek. Telesail original eta esklusiboen bila dabil jendea, antza, Pompeu Fabra Unibertitateko Elena Neira ikerlariak zioenez. Ez daude daturik, hala ere. Enpresa pribatu eta itxia da Netflix. Ez dago jakiterik nondik sartzen den jendea, noiz, zein hizkuntzatan… Gutxi hitz egiten da beste streaming plataforma batzuez. Bistakoa da handiek jaten dutela txikia negozio honetan ere. Eta zer esan orain, Disney edo Apple etxeak ere joko eremuan sartutakoan. Amazon Prime Video, HBO, OCS, RakutenTV, SKYAtresmedia player, YouTube Premium… Asko daude eta gehiago izango dira. Badira beste batzuk, eta aztertzea komeniko litzateke, gainera, euskararentzat zeintzuk diren baliagarrien ikusteko. Horietako bat da filmin.cat., katalanezko eduki original, bikoztu eta azpidatziak dituena. Edota Kortsikara egindako bidaian 2deotik ezagutu berri zuten Allindi, kortsikerazko ikusentzunezkoak eskaintzen dituena. Euskarazko edudiak Posible da euskarazko edukietan interesa izatea plataforma batzuek. Hizkuntza ez-hegemonikoetako edukiak ere badute erakarpena aipatutako 'Handia', 'Errementari' eta 'Loreak' filmez

gain. Asmatu beharko dira euskarazko edukiak beste plataforma batzuetan sartzen, edo Euskal Herriak norberarena behar duen, edo… Galdera argia da: zer komeni zaio euskarazko ikus-entzunezko edukiari? Izan ere, jakina baita Netflixek urtean Euskal Herriko film bat do beste erosiko duela, ez gehiago. Badirudi ulertu beharko dela Euskal Herriko audientziak zer ikusi nahi duen eta horixe eskaintzen saiatu. Datuak behar beharrezkoak izango dira edozein estrategia egin ahal izateko eta baita euskarazko ikus-entzunezkoak agerikoago izan daitezen. 2deo 2deo Donostiako Tabakalerako ikus-entzunezko laborategia da. Bere helburua euskarazko ikusentzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea da, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz, eta zabalkunde kanalak biderkatuz, betiere sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz. Tabakalera bezalako nazioarteko kultura garaikidearen ekoizpen zentro baten testuinguruan, talentua identifikatzea eta diziplinartekotasuna sustatzeaz gain, ikus-entzunezko sektorearentzako elkargune bikaina da laborategia, talentu berriak eta profesionalak elkartzen dituen lekua, gurutzatze honetatik proiektu berriak sortuko direlakoan.


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

22

Zer ikusi euskaraz? 'Streaming' bidezko ordainpeko plataformetan gutxi dira ikus daitezkeen euskarazko edukiak. Filmin plataforma salbuespen bakarra da, 30 lan baino gehiago ikus baitaitezke euskaraz Unibertsitateko Aldizkaria

Koronabirusa dela eta, ordainpeko plataformen kontsumoak gora egin du haur, gazte eta nagusien artean. Horrek, eta kultur ekintzak bertan behera geratu direla aitzaki, gune hauetan euskaraz aurki dezakegun eskaintzaz hausnartzera eraman gaitu. Denbora gutxian ikus-entzunezko merkatua eta kontsumoa streaming bidezko plataformetara igaro da, bat-batean. Hala diote datuek. Baina ordainpeko plataforma horietan, zenbat eduki ikus daitezke euskaraz? Zenbat daude euskaraz? Herrialde Katalanetan sortutako Filmin plataforma da euskarazko eduki gehien biltzen dituena: 30 lan baino gehiago. Hego Euskal Herrian harpidetu daiteke, ez ordea Lapurdi, Nafarroa Beherea edo Zuberoan. Ander filma (2009) da Filminera iritsi den euskarazko azken lana. Baserri giroko istorio bat da, eta Peruko etorkin baten eta baserritar euskaldun baten arteko harremana da ardatza. Homosexualitateaz harago doan istorio bat da. Horretaz aparte, Filminen aurki daitezke ere 80 egunean, Loreak

eta Amama film sarituak. Baita Bypass, Txarriboda, Sukalde kontuak, Eutsi, Dragoi ehiztaria, Dantza, Bi anai eta Bi txirula pelikulak ere. Halaber, euskarazko zenbait film labur topa daitezke katalagoan.

Euskara eta beste hizkuntza gutxituen presentzia nahiko eskasa da plataforma digitaletan

Haurrentzako Euskal Herriko animaziozko zintak badira: Nur eta herensugearen tenplua, Teresa eta Galtzagorri: Adiskidetasunaren magia, Olentzero eta Amilaren sekretua eta Elkano eta lehen mundu bira. Baita atzerriko animaziozko filmak ere, euskarara bikoiztuak: Le petit Prince, The Snow Queen, The Gruffalo, Ploey... Dokumentalen artean, besteak beste, honakoak ikus daitezke: Echevarriatik Etxeberriara, Bertsolari, Amerikanuak, Zuloak...

Beste plataformak Amazon Prime Video plataforman, animaziozko bi film ikus daitezke euskarazko audioarekin: Dragoi Bola Z: F Berpiztua (2015) eta Dragoi Bola Super: Broly (2019). Munduan Netflix da liderra plataformen artean. Eta, bertan, euskarazko bi pelikula aurki daitezke: Handia (2017) eta Errementari (2017) -lehenago Loreak eta Teresa eta Galtzagorri egon ziren katalogoan-. Badira Netflixen euskarazko bikoizketa egina duten lanak baina euskaraz ikusi ezin direnak; TV3eko Merli telesailaren kasua da. ETBk euskarara bikoiztuta eman zuen telesail hori, baina plataformak ez du euskaraz ikusteko aukerarik ematen. Gainontzeko ordainpeko plataformetan euskararik ezin da ia entzun. HBOn eta Apple TV Plusen ez dago euskarazko edukirik. Movistar Plusen ez dago euskaraz ekoitzitako edukirik; edonola ere, ETA. El final del silencio dokumental saioan euskarazko zenbait elkarrizketa entzun daitezke. Era berean, Canal Plusek -Movistar Plusekin egin zuen bat 2015ean-

Roberto Castonek zuzendutako “Ander” filma Filmin plataforman dago ikusgai.

hainbat telesailen euskarazko azpidatziak prestatu zituen, Eusko Jaurlaritzarekin egindako akordio bati esker. Hartara, Movistar Pluseko zenbait telesailetan modua dago film batzuk eta telesail batzuen denboraldiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpidatziekin ikusteko; Mr. Robot telesaila, esate baterako. Katalanaren egoera hobea Ikus-entzule euskaldun ugari azkenaldian kexu azaldu dira ez dagoelako ia euskarazko telesailik. Ordainpeko plataformetan ezin da telesailik ikusi euskaraz. Ez da hori gertatzen katalanarekin. Netflixen, esaterako, lau telesail ikus daitezke katalanez: Merli, Benvinguts a la familia, Si no t'hagués conegut eta Les de l'hoquei. Film batzuk ere ikus daitezke katalanez plataforma berean: Febrer (2004), Tempus fugit (2003), La propera pell (2016) eta Incierta gloria (2017). Eta, haurrentzako eskaintzan, berrikuntza bat gaineratu du Netflixek bere katalo-

goan: Sakura, la caçadora de cartes animazio saioan katalanezko audioa jarri dute. Movistar Plusek katalanez ekoitzitako telesail bat estreinatu du ere: Merli: sapere aude. Baina benetan azpimarragarria da Filmin.cat plataforma. Bertan, 5.000 eduki baino gehiago ikus daitezke katalanez -katalanezko audioarekin edo katalanezko azpidatziekin-. Filminen euskarazko bertsio bat egiteko proiektua egon zen. Jaume Ripoll plataformako sortzailearen arabera, ez zen aurrera atera, Eusko Jaurlaritzaren interes faltagatik Etzi.pm atariko elkarrizketa batean kontatu zuen hori Katixa Agirre EHUko irakasle eta idazleak-. Galegoari dagokionez, bere presentzia urria da plataforma handietan. Baina Netflixen bada galegozko telesail bat: O sabor das margaridas. Erresuma Batuan eta Irlandan arrakasta handia izan du ingelesera bikoiztutako bertsioak.


23

2020apirila

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

12 telesail konfinamendu honetarako Koronabirusak ekarri duen konfinamendua, telesailak ikusteko aukera ona Unibertsitateko Aldizkaria

Etxean konfinatua zaudela, entretenitzeko zer egin buruari bueltaka ariko zara. Askok, liburua aukeratuko duzue, jakina, edota mahai jokoak ala bideo-jokoak; zergatik ez. Baina beste batzuk nahiago izaten duzue film ala telesailetara jo. Azken aukera hau nahiago dutenei zuzendua, hona hemen mundu osoko 12 telesail on:

modu bikainean murgiltzen dira istorioak eskatzen dituen tonu gris horietan, klixe sinpleetan erori gabe. 'Line of Duty' Britania Handitik datozen telesail guztien artean, thriller-poliziako hau izan liteke, azken urteetako ekoizpen onenetarikoa eta batez ere erregularrena, adituen arabera. Denboraldi bakoitzean kasu desberdin bat izango dute aztergai. Netflix eta Movistarren dago ikusgai. 'Unbelievable' Ikuspegi feminista oso interesgarria eta mamitsua eskaintzen duen telesaila da. Emakumezko protagonista liluragarri batzuen ikuspegitik, kontakizun errealista eta gordin bat biziko da, hauek jasan behar duten biolentziaren inguruan hausnartzeko oso baliagarria eta batez ere, enpatiaren inguruko erradiografia zirraragarri eta argigarria delako. Netflixen aurki daiteke.

'Happy Valley' Euros Lyn zuzendariaren aurreko lanak ikusita (Broadchurch, Last Tango in Halifax, Black Mirror edota Sherlock) ez da harritzekoa oraingoan ere aho zabalik uzteko moduko ekoizpen batekin azaltzea. Ustez oso lasaia den herrixka batean, ordena ezarri behar duen polizia beteranoa da Catherine Cawood (Sarah Lancachire). Bere alabaren ustezko hiltzailearen aurkako gurutzadari ekingo dio, eta bahiketak eta ezusteko biraketak ez dira faltako. Drama polizial bortitza da honakoa. Trama erakargarriari lotuta, tentsioa planoz plano barreiatzen da eta sentimenduak pertsonaien keinu bakoitzean arnasten dira; Coen anaien kutsuak zipriztinduta, baina ingeles erara. Nortasun gogorreko urakana den Sarah Lancashire protagonistari esker, argumentua modu oso burutsuan doa aurrera, bere lan boteretsuak pantaila zeharkatzeko gaitasuna baitu. Hori gutxi balitz, gainontzeko aktoreak

'Zerozerozero' Narkotrafikoaren gaineko telesailek normalean ikuspegi nahiko itxia eskaintzeaz gain, arazoaren fokua toki jakin batean soilik kokatzen dute. Ekoizpen italiar honek prismatikoak urrunago ipini eta drogaren negozioaren inguruko erradiografia aparta egitea lortu du. Horretarako hiru fase erakusten ditu telesailak: salmenta (Mexikon), erosketa (Italian) eta banaketa (AEBtatik ateratzen den itsasontzi bat). Maisuki jokatzen du ikuspuntu desberdinek eskaintzen dutenarekin eta gurutzatzen diren istorioen mamia erabiliz, gidoi oso eraginkorra osatzea lortu dute. Mexikon, AEB-tan, Marokon, Senegalen eta Italian errodatu den telesail iluna, bizia eta xurgatzailea. Amazonen mundu-mailako Narcos-a bezala definituko nuke. Amazonen aurki daiteke.

Konfinamendua, eramangariagoa telesail onak ikusten

kuriaren guda politiko moduko bat hasiko du. HBOn dago.

sunaren bidetik nabigatzen duten bitartean. Guzti hori gainera, era oso gordin, esplizitu, harrigarri, gogor, ilun eta deserosoan aurkeztua. Z belaunaldiaren zentsurarik gabeko erretratu oso gordina, gaixotasun ohikoena antsietatea dela erakusten duena, izango duten etorkizunaren ziurgabetasuna, gaixotasun horren eragileetako bat delarik eta teknologia berriak, erabat ondoratzeko balio duen putzu sakon bat. Non ikusi? HBO. 'Band of Brothers'

'The Virtues' The Victim eta Years And Years telesail zoragarriei, beste hirugarren bat gehitu behar zaio Ingalaterrako iazko urrezko triunbiratua osatzeko. Mina, barkamena eta familiari buruzko ezinbesteko harribitxia. Kritikarien aburuz, latza, gordina baina ezinbestekoa. Filminen aurki daiteke.

Stephen E. Ambrose-ren 'Band Of Brothers' eleberrian oinarritua. Easy konpainiaren istorioa kontatzen digu, 506. erregimentuaren batailoi Amerikarra izandakoa eta 1939-1945 bitarte, II. Mundu gerratean Europan borrokan aritu zen jauzkari taldea. Telesailak, bizirik irten zirenen elkarrizketak, kazetarien oroitzapenak eta soldaduen gutunak ere tartekatzen ditu. HBOn dago.

'Olive Kitteridge' 'The Young Pope' + 'The New Pope'

'VergĂźenza' Louis C.K, The Office ala Larry David bezalako telesailak gustuko badituzu, ez galdu, umore oso deserosoa erabiliz, askorentzat azken urteetako telesail Espainiar onena bilakatu den ekoizpen dibertigarri eta era berean dramatiko hau. Movistarren dago.

2016a, Paolo Sorrentino zinegile italiarrak, pantaila txikira salto egiten zuen beste zuzendari ezagun baten lekuko bilakatu zen urtea bezala gogoratua izango da. HBO, Sky Italia eta Canal+-en arteko ekoizpen honek, 40 urte eskas dituela, Leny Belardo (Jude Law) AEBtako PIOXIII lehen aita santu izendatu berri duten istorioa kontatzen du. Lehen bi atalak gainera, Veneziako zinema jaialdian aireratu zituzten, txalo zaparrada ugari jasoz. Hasierako minutuetan, Leny Belardo, bere lehen diskurtsoa emateko prestatzen ari dela ikusten da. Urduri sumatzen zaio, inork ez baititu Aita Santu berriaren printzipio eta balioak ezagutzen. Vaticanoko balkoian kokatzen den unean, imintzio eta keinuak eginez askatasunaren aldeko diskurtsoa jaurtitzen hasiko da. Sexu bereko erlazioen aldekoa dela esanez, abortua, sexu librea eta masturbazioa zerbait positiboa direla esanez‌ bat-batean, irudia moztu eta Jude Law berriro ohean ikusten den unean guztia amets bat besterik ez dela ohartzen da. Amets bat agian, baina telesailaren nondik norakoa zein izango den eta batez ere zein aita santu mota aurkeztu duten jakiteko balio du. Hortik aurrera, Erromako

25 urteetan zehar, matematikako irakaslea den Olive Kitteridge-en bizitza kontatzen duen drama sakona eta sentimenduz beterikoa. Bikaina, garratza, iluna, tristea eta suntsitzailea era berean. Depresioa, garun gaixotasuna eta batez ere tinko eta gupidagabe pasatzen den bizitza horri buruzko ikerketa sakona eta latza. Aktore guztiak bikain, baina nabarmentzekoak Frances McDormand, Bill Murray eta Richard Jenkins. HBOn dago.

'Master of None' Bere bizitzarekin zer egin ez dakien Dev izeneko tipo baten istorioa kontatzen du, New York hirian bizi den 30 urte inguruko aktorea. Hasieran pazientzia apur bat eskatzen duen arren, telesail honetaz erabat maitemindu daiteke ikuslea, Netflixen. 'Fleabag'

'Euphoria' Bigarren (mailako) hezkuntzako ikasle talde baten egunerokoa erakusten duen ekoizpena da; drogak, sexua, nortasuna, traumak, sare sozialak, maitasuna eta lagunta-

Edinburgo hiriko antzezlan independente batean oinarrituriko telesail honek -Fringe First Award saria irabazi zuena-, 30 urte inguru dituen Fleabag-en istorioa kontatzen du. Oinarritzen den antzerki horretan, bizitzari, sexualitateari eta erlazioei zentzua bilatzen zien emakume baten bakarrizketa ikus zitekeen. Telesailean aldiz, bere egunerokoan, sexu harremanak mantentzea, lehentasun handienetarikoa bilakatu den emakume -hartu arnasa- zoro, lotsagabe, suntsitzaile, berekoi, perbertitu, ziniko, kaotiko, heldugabe eta batez ere dibertigarria aurkezten dute, Amazonen.


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2020apirila

24

Gazteria koronabirusaren garaian CJN-NGK-ko Lehendakaria

“Horrelako egoeretan, egin behar dutena eta behar den guztia egingo dute gazteek�. Inoiz ez bezalako egoera da gaur egunekoa, ohiz kanpoko egoera; kezkagarria, dudarik gabe. Mundu mailako krisialdi humanitarioa eta osasun-mailakoa, alegia. Oso egoera zaila da, arrisku handiak dituen egoera, eta ondorio atzeraaezinak izango ditu giza bizitzei dagokienez. Halere, bere ondorioak ez dira osasun-esparrua mugatzen; esparru sozial eta ekonomikoan ere eragina dauka. Izan ere, enpresek jarduera eten egin behar izan dute, iraizpenak egon dira, familiek etxebizitza eta oinarrizko hornidurak ordaintzeko zailtasunak dituzte, hezkuntza-esparrun etenda dago, eta irakaskuntza telematikoa nagusitu egin da, eta abar. Ondorioz, hanka-sartze nabarmena izango litzateke pentsatzea horrek guztiak ondoriorik ez due-

la ekarriko gizarte-urruntzeko neurriak amaitzen direnean. Gaur, XXI. mendeko bigarren krisialdi ekonomikoa izango dela uste da, 2008. urtean izan genuen atzerapen handia kontuan hartuta. Atzerapen handi horrek gazteentzako ondorio negatibo asko ekarri zituen, eta gaur egun oraindik ezin izan dira bere onera etorri: langabezia-tasa orokorraren bikoitza izaten den gazteen langabezia, gazte-enplegua prekaritatearen menpean (behin-behinekotasuna, partzialitatea,ordainsari baxuak),oso emantzipazio-tasa baxua (aurreko otsailean aurkeztu egin zen Nafarroako Gazteriaren Emantzipazio Behatokian ikus daitekeenez), murrizketak hezkuntza-esparruan, aditu-jarioa, gizarte-desparekotasunaren areagotzea. Aurreko krisialdi ekonomikoak utzi zizkigun ondorio txarretako batzuk baino ez dira horiek, eta gaur egungo krisialdiak, beste edozein krisialditan bezala, gazteon etorkizun-itxaropenak mehatxatzen ditu.

Argi dago gazteok egungo egoeraren biktimak garela eta, gainera, egoeraren ondorioz nagusituko den krisialdiaren aurrean gizatalderik zaurgarrietako bat izango gara. Hala eta guztiz ere, gazteok konpromisoa hartzen ari gara, gizarte osoaren alde lanean ari gara, eta arduratsuak izaten ari gara hartu diren neurriak ahalik eta eraginkorren izan daitezen. Unibertsitateko edo lanbide-heziketako praktikak deuseztatu zaizkien gazte berak koordinatu egin dira auzoko adinekoei laguntzeko. Enpresen derrigorrezko itxieraren ondorioz lanpostuak galdu dituzten gazteak sareetan edukia sortzen ari dira gizartearen konfinamendua entretenigarria bihur dadin. Prestakuntza geldituta duten gazteak jasotzen duten informazio guztia egiaztatzen dutenak dira, horren arabera jokatzeko. Gazteak, bizitza geldirik duten gazte berak eta egoerak etorkizunean izango dituen ondorioak

ikusteko gai direnak, bizimodua ateratzen ari dira, aldi berean bizitza soziala izanez eta heziketa bultzatuz edo lana eginez, neurrien amaiera ikusteko ziurgabetasunaren aurrean. Amaitzeko, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluan gazteen eskubideak zaintzeko eta gazteen partehartzea bultzatzeko xedeak ditugula nabarmendu nahi dugu eta, beraz, egoerak ez du eraginik

izango helburu horietan. NGKan gazteen egoera hobetzearen eta etorkizuneko krisialdiak ahalik eta eraginik txikiena izatearen alde lan egiten ari gara, Nafarroako gazte guztien iritziak kontuan hartuz. Izan ere, bere arazoak hoberen ezagutzen dituena da, eta konponbideak lortzeko gaitasun osoa dauka. Non topatuko gaituzuen badakizue. Guztion artean egoera honetatik aterako gara.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.