Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria- 395. Zkia.-2021ko urria

Page 1

395. zkia.

Doakoa

2021ko urria

Laguntzen du

Presentzialtasun osoa ikasgeletan Gezurra bazirudien ere, aurtengo ikasturtea erabateko presentzialtasunarekin hasi dugu. Maskara janztea derrigorrezkoa da oraindik baina, pixkanaka-pixkanaka, pandemia aurreko egoerara itzultzen ari gara. Nola bukatuko ote dugu ikasturtea? Unibertsitateko Aldizkariko urriko ale honetan, 2021-2022 ikasturte berria ofizialki irekitzeko unibertsitateek egin dituzten ekitaldiak erakutsiko dizkizuegu. Horrez gain,

zuekin harremana duten eta gure interesa piztu duten albiste batzuk aurkituko dituzue. Emakunde Sariari buruz jardungo gara, bai eta gorrotozko delituen igoera, Buruko Osasunaren Eguna, kultura edo aisialdiaz ere… Eta beste hainbat gai interesgarri, jorratuko ditugu, gure ohiko elkarrizketa ahaztu gabe; oraingoan, Beseif-eko fundatzaileei eginikoa. Udazken ona dezazuela!

Aurkibidea Uniagenda . . . . . . . . . . . 2 Unibertsitatea . . . . . . . 3 Beste Berriak . . . . . . . .10 + Trebakuntza . . . . . .16 Unieskubideak . . . . . . 26 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . 28 Unigazte . . . . . . . . . . . . . 31


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria 02

UNIBERTSITATEAK Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

948 169 000

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Arrosadiako Campusa

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

+TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BY EWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

03

Ikasturte berria UPV/EHUn Graduko ia 35.000 ikaslek hasi dute ikasturte berria UPV/EHUn Unibertsitateko Aldizkaria

Abiatu da 2021-2022 ikasturtea Euskal Herriko Unibertsitatean. Graduko ia 35.000 ikasle hasi dira dagoeneko campusetara gerturatzen eta errutina berrira egokitzen. Graduko matrikularen azken pausoa osatzea falta denean, orain arte, 8.420 ikasle berri matrikulatu dira orotara Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ikasle berrien % 56 emakumeak dira, eta % 44, gizonak. Hizkuntzari dagokionez, % 54,4k graduko ikasketak euskarako taldeetan egingo dituzte, eta % 45,6k gaztelaniaz ikasiko dute. Datuak campusen arabera banatuz gero, % 53 Bizkaiko Campusean matrikulatu dira; % 26, Gipuzkoakoan; eta % 21, Arabakoan. Bestalde, jakintza-adarrei erreparatuta, ikasleen % 42,1ek Gizarte eta Lege Zientzien adarrean eman dute izena; % 24,3k, Ingeniaritzan eta Arkitekturan; % 14,4k, Osasun Zientzietan; % 11,4k, Arte eta Giza Zientzietan; eta,% 7,8k, Zientzietan. Azken datuen arabera, Fisika + Ingeniaritza Elektronikoa Gradu Bikoitzak izan du gutxieneko nota altuena: 13,348; gero daude, hurrenez hurren, Biokimika eta Biologia Molekularra (13,265); Double Bachelor's degree in Business and Economics (12,908); Bioteknologia (12,872); Medikuntza gaztelaniaz (12,850); Medikuntza euskaraz (12,848); Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia Gradu Bikoitza (12,804); Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza Gradu Bikoitza (12,704); Fisikako Gradua (12,694); eta, Matematikako Gradua (12,664). Eva Ferreira errektorearen iritziz, “ikasturte berria betiko ilusioz has-

ten dugu, baina pandemiak jarri gintuen egoera zaila gainditu izanaren balio erantsiarekin. 2021-2022 ikasturtea oinarrizko bi zutaberen gainean planifikatu dugu: bikaintasun akademikoari eustea eta osasun baldintza onenak bermatzea. Horren harira, “presentzialtasun egokituaren” ereduarekin jarraituko dugu, unibertsitatean batez besteko % 75eko presentzia fisikoa mantenduz, baina erabateko presentzialtasunera itzultzeko itxaropena dugu, egoerak horretarako aukera ematen duenean. Bestalde, ikasturte berri honen datuek, alde batetik, goi mailako ikasketak egiteko euskal gazteen lehenengo aukera UPV/EHU dela berresten dute, eta, bestetik, agerian uzten dute gure unibertsitateak prestakuntza dualaren eta nazioarteko titulu bikoitzen alde egindako apustua".

Orain arte, lehen mailako 8.420 ikasle matrikulatu dira, 103 graduetan 103 gradu Orotara, 35.000 ikasle inguruk 2021-2022 ikasturte honetan Euskal Herriko Unibertsitateak eskainitako 103 graduetako bat egingo dute. Hamaika gradutan unibertsitate-enpresa prestakuntza duala eskainiko da; UPV/EHU aitzindaria da modalitate horretan, non graduko ikasketak egin daitezkeen enpresa batean edo gizarte erakunde batean, alderdi praktiko nabarmen batekin. Era berean, graduko nazioarteko titulu bikoitzak hogeita hamarrera iritsi dira; baterako

prestakuntza programa horietan, ikasleek graduko bi titulu lor ditzakete, bat UPV/EHUn eta bestea dagokion atzerriko unibertsitatean. Mugikortasun programei esker, 2.407 ikaslek gutxienez lauhileko bat egingo dute mundu osoko unibertsitateetan, eta atzerriko edo estatuko beste unibertsitate batzuetako 817 ikaslek, berriz, gure unibertsitatean ikasiko dute. Datu horiek ikasleen mugikortasunaren berreskurapena islatzen dute; izan ere, pandemia aurreko zifretara gerturatzen ari gara, eta Erasmus eta Sicue programen kasuan dagoeneko hobetu dira. Gaur egun UPV/EHUk 2.059 mugikortasun hitzarmen ditu, bost kontinenteetako 55 herrialdeko unibertsitateekin. Datu horiek Euskal Herriko Unibertsitatea zer erakargarria den erakusten dute. Horretan laguntzen du ere haren posizioak prestigio handieneko rankingetan. Izan ere, UPV/EHU sendotuta ageri da Shangaiko rankingaren azken edizioan, eta munduko 400 unibertsitate onenen artean jarraitzen du. Gizarteratzearekin konprometituta, urtez urte desgaitasunen bat duten eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kopuru osoa areagotzen doa UPV/EHUn; aurtengo ikasturtean, 500 ikasle baino gehiago dira. Ikasturte bakoitzean, desgaitasunen bat duten edo hezkuntza premia bereziak dituzten 150 ikasle berri sartzen dira unibertsitatera. COVID-19 2021-2022 ikasturte berri honen irakaskuntzari dagokionez, osasun egoera dela eta, UPV/EHUk aurtengo apirilean egindako Gobernu Kontseiluan “2021-2022

ikasturteko irakaskuntza planifikatzeko argibideak“ onartu zituen; bertan, nahitaez bete beharko diren babes orokorreko neurriak berresten dira: jende pilaketak saihestea; maskara erabiltzea; segurtasun tartea mantentzea; ikasgelak ongi aireztatzea; ikasleen mugimendua mugatzea, ahal den neurrian, ikastegien barruan; eta, ezarritako garbitasun eta desinfekzio neurri guztiak aplikatzea. Era berean, “presentzialtasun egokiaren” ereduari eusten zaio, gutxienez % 75eko presentzialtasunarekin jarraitzeko. Enpresetan edo beste erakunde batzuetan egindako Kanpoko Praktikei dagokienez: egingo direla bermatzen da, baina egingo diren erakundeetan ezarrita dauden neurriak errespetatu beharko dira une oro. Ebaluazioari dagokionez, irizpide orokor gisa ezartzen da, segurtasun neurriek horretarako aukera ematen dutenean, ikasleen ebaluazioa modu presentzialean planifikatzea, baina gomendatzen da, halaber, ikaskuntzen ebaluazio etengabe eta sekuentziatu baten planteamendua egitea. Graduondokoak UPV/EHUk aurtengo ikasturtean 108 unibertsitate master eskaintzen ditu; horietako zortzi Eras-

mus Mundus master bateratuak dira; hau da, Europako Batzordeak deialdi oso lehiakor batean hautatutako programei emandako bikaintasun zigilua dute, eta hiru master prestakuntza dualean eskaintzen dira (Fabrikazio Digitala / Digital Manufacturing, Multimedia Kazetaritza, eta Sistema Txertatuen Ingeniaritza). Bestalde, UPV/EHUk ikasturte honetan berezko 65 master eta graduondoko ditu, eta horien artean, 12 titulu berriak dira: Hidrogenoaren Teknologiak; Enpresaren Nazioartekotze Estrategiak; Gainbegiratzea Gizarte Ekintza Testuinguruetan; Humanitate Digitalak: Aukera Berriak Ikertzen; Irakaskuntza Atzerriko Hizkuntzen eta Edukien Ikasketa Integratuan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduei Lotuta; Haur eta Gazte Literatura eta Formakuntza Literarioa; Euskal Diaspora; Genero, Maskulinitateak eta Gizarte Ekintza; Mikologia Medikoa; Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea; eta, Ilustrazio Zientifikoa. Azkenik, 2021-2022 ikasturterako doktoregoen eskaintza zabala 66 programakoa da, eta jakintza adar guztiak biltzen ditu. Izena emateko epea joan zen astelehenean, irailak 6, ireki zen, eta irekita egongo da irailaren 30era arte.


04

2021urria

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Abian da ikasturte berria MUn Mondragon Unibertsitatearen 2021-2022 ikasturte akademikoari hasiera emateko ekitaldia Basque Culinary CenterGastronomia Zientzien Fakultatean, egin zen, berorren 10. urteurrena dela eta Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateak irailaren 17an egin zuen 2021-2022 ikasturtearen hasiera-ekitaldi ofiziala, aurten 10 urte bete dituen Basque Culinary Center - Gastronomia Zientzien Fakultatean. Aurtengoan ere, COVID-19a dela eta, partaideen kopurua mugatua izan zen eta ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egon zen. Iñigo Urkullu lehendakariak eman zion hasiera ofiziala ikasturteari. Lehendakariak hitza hartu aurretik, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñacobak joan den ikasturteko memoria akademikoa azaldu zuen eta Basque Culinary Center - Gastronomia Zientzien Fakultateko doktore eta Basque Culinary Centerreko teknologia-zentroko (BCC Innovationeko) ikertzailea den Usune Etxeberriak 'Osasuna eta gastronomia izeneko hitzaldia eskaini zuen. Gizarte-eraldaketarako agertokia' eskola magistrala eman zuen eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak ikasturte berrirako sarrera-hitzaldia eskaini zuen. Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxaren hitzaldiak hiru ardatz izan zituen: 10 urte bete dituen Basque Culinary Center proiektua, COVID-19a eta unibertsitateak goi-mailako prestakuntzarekin duen konpromisoa, eta

unibertsitatearen erronkak pandemia-osteko etorkizunari begira. Basque Culinary Centerrek 10 urte Errektoreak gogoratu zuenez, Basque Culinary Center, Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultatea, orain 10 urte jarri zen martxan: "Gure herentzia eta euskal sukaldari handien jakinduria aprobetxatuz, eta Mondragon Unibertsitatearen lidergoarekin, prestakuntza-zentro hau nazioarteko erreferentzia bilakatu da 10 urtean". Basque Culinary Centerren prestakuntza aurreratuko eredua eta kalitatezko ikaskuntza praktikoa azpimarratu zituen Vicente Atxak: eginez ikasten dela bertan. "Mondragon Unibertsitatea harro dago Basque Culinary Center bultzatu izanaz. Duela 10 urte, unibertsitate-mundura ekarri genuen gastronomiako prestakuntza, eta, horri esker, gaur egun 30 herrialde baino gehiagoko ikasleak trebatzen ditugu bertan", adierazi zuen. 10 urteotan, graduko, masterreko eta doktoregoko programak jarri dira abian Gastronomia Zientzien Fakultatean, eta, horiekin batera, baita profesionalentzako prestakuntza ere. Hala, 2.000tik gora ikasle eta sektoreko profesional trebatu dira bertan. Gainera, BCC Innovation sortu da, gastronomiako teknologia-zentroa. Egun, 50 enpresa bai-

no gehiagorekin batera dihardu lanean hainbat jardueratan. Eta, BCCri buruzko atala bukatzeko, Basque Culinary Centerren hurrengo erronka aipatu zuen: Gastronomy Open Ecosystem proiektua. Errektorearen hitzetan, "gastronomiaren enpresa-sektorean, Euskadi munduko berrikuntzaren erdigunean kokatuko du proiektu horrek, Donostiatik abiatuta". Egitasmoaren helburua da "sektoreko balio-kate osoan berrikuntzaren katalizatzaile izatea, eta, horretarako, prestakuntza aurreratua eskaintzea eta ekintzailetza-komunitate global bat sortzea: produktu berriak garatuko dituzten start-upak eta enpresak".

MU gizarte- eta ekonomia-eragina izango duten proiektuen bidez Euskadiko eta Europako erronketan inplikatu behar dela azpimarratu du errektoreak Prestakuntzarekiko konpromisoa eta COVID-19a Errektoreak iazko martxoan bizitako egoera ekarri zuen gogora;

alegia, pandemia agertu zenean, unibertsitateak asteburu bat izan zuela ikasleen eta irakasleen etxeak campus birtual bihurtzeko. Eta lortu egin zen. Irakaskuntza % 100 onlineko bihurtzea bikain egin zen, eta jarduera akademikoari eutsi zitzaion. "Baina ez zen hori gure ikasleek nahi zuten unibertsitate-esperientzia, ezta guk Mondragon Unibertsitatetik eskaini nahi genuena ere. Eta, horregatik, apustu handia egin genuen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, 2020ko irailetik aurrera jarduera akademiko guztietan presentzialtasuna eskaintzeko, ahalik eta neurririk handienean". Hala, joan den ikasturtearen amaieran, eskola-jardunaren % 85 inguru aurrez aurrekoa izan zen gradurik eta masterrik gehienetan. "Presentzialtasun-ratio horiek munduko unibertsitate gutxik berdindu ditzaketela uste dut", azpimarratu zuen. Eta gauza bera gertatu da nazioarteko mugikortasunarekin: "Proposatutako programetatik % 90 gauzatu ditugu, eta, bestalde, egoerarik okerrenetan ere, eutsi egin dieguprograma dualei eta praktikei". Abiatu den ikasturteari dagokionez, errektorea baikor azaldu zen: "6.000 ikasle baino gehiago dira guztira, 2.000 berriak, eta gehienek prestakuntza erabat presentziala jasoko dute". Unibertsitateko kide guztien

jarduna "txerto-ondorengo garai honetan edo aurrean dugun agertoki berrian" berriro ere erabat aurrez aurrekoa izango delakoan dago. Etorkizuneko erronkak Unibertsitatearen etorkizuneko erronkak xehatu aurretik, gure gizarteak, herrialdeak eta Europak aurrean dituzten erronka batzuen inguruko gogoeta egin zuen errektoreak. "Gero eta globalagoa den testuinguru honetan, Europak eta Euskadik gizarte-lidergoari eta enpresa-lehiakortasunari eusteko erronka dute aurrean, eta Mondragon Unibertsitateak kalitatezkoa eta pertsonalizatua den unibertsitateprestakuntza eskaintzeko konpromisoa du. Balioak landuko dituen prestakuntza, puntako ezagutza sortu eta enpresa-sareari transferitzea sustatuko duena, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatuko dituena", nabarmendu zuen. Azken finean, Atxak esan zuenez, "unibertsitateok egiteko garrantzitsua dugu bi erronka handi horiek -gizarte-mailakoa eta balioen ingurukoa- sendotzeko eta ekonomiaren eta lehiakortasunaren aldeko apustuei eusteko". Ildo horretan, Mondragon Unibertsitateak ahalik eta eragin ekonomikorik handiena sorraraziko duten proiektuen alde egiten jarraituko duela azaldu zuen. Hiru proiektu aipatu zituen.


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

05

Ikasturtearen irekiera ofiziala Deustun José María Guibert errektoreak: “Etorkizuneko prestakuntzak “nahierara” izan beharko du, Netflix bezalako plataforma irekien bidez” Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateak irailaren 22an eman zion hasiera ofiziala 2021-2022 ikasturteari. José María Guibert errektoreak iragarri zuenez, duela bi urte baino % 17 ikasle berri gehiago dituela hasi da. Eta erabateko presentzialtasunera pasatzeko dena prest duela gaineratu zuen. Iazko ikasturtearen amaieran, ordutegi eta planifikazio bikoitza landu zen. Hortaz, dena dago prest, osasun-krisiaren aurreko egoerara edozein unetan itzultzeko. Atzean geratuko dira pandemiaren gorabeherek markatutako ikasturteak. Iazko ikasturtean, Deustu izan zen ikasturte osoan zehar zabalik egon ziren unibertsitate gutxietako bat. Bere zenbakiek frogatu zieten osasun arloko agintariei Unibertsitatea lanerako eta ikasteko toki segurua dela. Aurrez aurreko irakaskuntza guztizkoaren % 70 izan zen eta gainerakoa urrutikoa izan zen. Azken bi urte hauetan, asko hitz egin da teknologiaz eta digitalizazioaz, baina ez hainbeste irakaskuntzaren kalitateaz eta ikaskuntzaren fruituez. Hala-ere, krisia aukera bikaina izaten ari da hezkuntza-ereduan sakontzeko. Izan ere, errektoreak zioenez, eztabaidagai nagusia ez da teknologia edo presentzialtasuna, hezkuntza bera baino. Gai hori dela eta, José María Guibertek uste du edukiak eta prozesuak aldatu egin behar dituztela. Guiberten hitzetan, prestakuntza “kartara izan beharko da” Netflixen estiloko plataforma irekien bidez, ez programazio itxien bidez. “Musikarekin edo zinemarekin gertatzen ari dena gertatuko da prestakuntzarekin”, iragarri zuen.

Errektorearen aburuz, aktiborik handiena jakintza izango da, baina jakintzarako sarbidea desberdina izan beharko da. Bestela, Unibertsitateak ez du gizarte berrikuntzan ekarpenik egingo. Bestalde, Unibertsitateak izateko arrazoia berreskuratu beharko du: kultura, ikuspegi, ideia, pentsamendu aniztasunerako espazioa izan beharko du, haien arteko solasa sortzeko eta berritzeko espazioa, soluzio berriak eta hobekuntza ekartzekoa. Horretarako, endogamia eta protekzionismoa baztertu beharko ditu. “Jakintza eta ekoizpen akademikoa Open Access-ekoa izan beharko da eta gizarte osoaren esku egon, ez bakarrik gizarte egoera onean daudenen esku”, zehaztu zuen.

Unibertsitateak dena du prest erabateko presentzialtasunerako Berrikuntzak Osasun Zientzien arloan Unibertsitateko ordezkari nagusia ikasturte hasierako hitzaldiaz baliatu zen lantzen diharduten zenbait ekimenen berri emateko. Horien artean, Osasun Zientzien arloko gradu gehiago zabaltzea azpimarratu zuen. Zehazki, 2022an, Erizaintzako Graduarekin hastea aurreikusten dute bi campusetan eta Ingeniaritza Biomedikoko Graduari ekitea Bilbon. Agendan daude zenbait master eta doktorego bat ere. José María Guiberten esanetan, “bio” eta “osasun” arloen aldeko apustuak hobetu egingo dute

unibertsitate gisa, zientzia eta gizarte arazoak artatu ahal izango baitituzte ikuspegi holistiko eta osotik. Donostiako “Larramendi” eta Bilboko “DeustoBio” eraikin berriek lagunduko dute ekimen horiek burutzen. Berrikuntza gehiago: Madrilen zabaltzearen aldeko apustua. Comillas Unibertsitate Pontifikaleko ICADErekin unibertsitate zentro bat sortzeko prozesuan dago Deustu, eta nazioarteko izaera markatua izango du. Helburua enpresa eta erakundeen arloko prestakuntza eskaintzea da. Alde horretatik, lau unibertsitate master eta programa labur batzuk antolatzea aurreikusi dute datorren ikasturterako. Langintza horretarako, Washingtongo Georgetown University izango dute bazkide akademiko, eta Asiako beste bazkide bat bilatzen ari dira jesuiten unibertsitateen artean. Deustuko Unibertsitateak sendotu egingo du nazioartera zabaltzearen aldeko apustua. Iazko ikasturtetik, UNIC proiektuan parte hartze

aktiboa du, zortzi herrialde desberdinetako zortzi unibertsitaterekin, europar unibertsitateen deialdiaren barruan. Horri gehitu behar zaio jesuiten sareekin egiten duen lana: UNIJES, espainiar unibertsitateekin; Kircher, europar unibertsitateekin; IAJU, mundu osoko unibertsitateekin. Ikastetxeak oso paper aktiboa du eta, erronka globalen inguruan, 'elkarri lagundu eta elkarrekin pentsatzea lortu nahi dugu'. Izan ere, beste herrialde batzuetatik eta beste herrialde batzuekin pentsatzea ariketa berria da, eta “unibertsitate izateko eta egiteko era berrietara zabaldu behar gaitu”, errektoreak azpimarratu zuenez. Era berean graduen diseinu berrian, zeharkako gaitasunen prestakuntza plan bat ezarriko du ikastetxeak, unibertsitateko ikasle guztientzat berdina izango dena. Hauek izango dira gaitasunak: (1) nork bere burua ezagutzea, etika, gizarte erantzukizuna eta ingurumen erantzukizuna eta haraindikotasunera zabaltzea; (2) talde-

lana eta lidergoa; (3) ekintzailetza, berrikuntza eta sormena; (4) ahozko eta idatzizko komunikazioa kultura ugariko inguruetan; (5) etengabeko ikaskuntza, autonomoa eta kritikoa; eta (6) gaitasun digitala. Horrekin Deustuk hobetu egingo du prestakuntza, gero eta garrantzi handiagoa duten “soft skills” izenekoetan. Europar Unibertsitateen Elkarteko Biltzarraren egoitza Deustuk Estatu eta nazioarte mailan duen hezkuntzaren berrikuntzako lidergoaren barruan, azpimarratu behar da Europar Unibertsitateen Elkarteak (EUA ingelesez, 800 unibertsitatetik gora biltzen dituenak) Deustun ospatuko duela otsailean “European Teaching and Learning Forum” urteko biltzarra. Garrantzizko gaiak aztertuko dira, pandemia dela eta, eta teknologiari eta digitalizazioari buruzkoak baino, ikaskuntza, jakintza denen eskura jartzea edo nazioarteko ikuspegia bezalako gaiak planteatuko dira.


06

2021urria

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

NUPeko ikasturte berria NUko ikasleen ofizialki ireki dute okupazio altua Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2021-2022 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin da

Nafarroako Unibertsitateko tituludunen okupazio maila % 92 da eta pandemia aurreko mailetara itzuli da

Fernando Remacha aretoaren ikuspegi orokorra ikasturtea irekitzeko ekitaldian.

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) irailaren 10ean inauguratu zuen 2021-2022 ikasturtea, hasiera-ekitaldi batekin, eta hirurehun bat pertsonak hartu zuten parte. Ramón Gonzalo errektorea eta María Chivite Navascués Nafarroako Gobernuko lehendakaria izan ziren ekitaldiaren buruak. Foru Komunitateko agintari nagusiak eta unibertsitate-komunitateko kideak ere bertan izan ziren. Hasierako ikasgaiaren izenburua “Ordena pixka bat” izan zen, eta Esteban Induráin Eraso Nafarroako Unibertsitate Publikoko Analisi Matematikoko katedradunak eman zuen. Ekitaldian segizio akademikoaren ohiko desfilea eta aurreko ikasturteko memoriaren irakurketa egin ziren aurten, ohi bezala. Eguerdiko 12:00etan hasi zen ekitaldia. Fernando Remacha aretoan irakasle togadunak sartu ziren lehenbizi, NUPeko errektore ohiak eta beste unibertsitate batzuetako errektoreak gero, NUPeko oraingo errektorea segidan, Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Nafarroako Parlamentuko lehendakaria azkenik, “ZuraQuartet” laukoteak “Erresuma sartzeko martxa” (anonimoa, XVIII. mendea) jotzen zuen bitartean. Lehenik eta behin, Roldán Jimeno Aranguren Unibertsitateko idazkari

nagusiak joan den ikasturteari buruzko oroitidazkiaren laburpen bat irakurri zuen. Besteak beste, alderdi garrantzitsu edo berrienak nabarmendu zituen zenbait gaitan, hala nola garapen digitala, urte anitzeko finantzaketa hitzarmena -pandemia dela-eta 2021era luzatua-, Osasun Zientzien eraikin berria eraiki eta ekipatzeko hitzarmena, ekoizpen zientifikoa eta ikerketarako lortutako funtsak, unibertsitate-proiekzioko eta dibulgazioko jarduerak eta nazioartekotzea besteak beste. Ondoren,Esteban Induráin Eraso katedradunak hasierako ikasgaia irakurri zuen. Gero Ramón Gonzalo errektoreak hitz egin zuen,eta,azkenik Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, zeinak ofizialki inauguratu baitzuen 2020-2021 ikasturtea. Ekitaldian Foru Komunitateko agintari nagusiak eta esparru politikoko, erakunde judizialetako eta ekonomia- eta gizarte-erakundeetako ordezkariak izan ziren. Irakaskuntzaren esparrutik, bertan izan ziren Alfonso Carlosena, Julio Lafuente López eta Antonio Pérez Prados, hots, Nafarroako Unibertsitate Publikoko aurreko errektoreetako hiru; Alfonso Sánchez Tabernero Nafarroako Unibertsitateko errektorea eta Juan Carlos Ayala Calvo Errioxako Unibertsitateko errektorea. Ekitaldiko interpretazio musikalak

ZuraQuartet laukotearen eskutik eta Iruñeko Orfeoiaren eskutik (Igor Ijurra Fernándezek zuzenduta) egin zen. Liderra eskualdeko garapenerako ekarpenean Bere hitzaldian, Ramón Gonzalo errektoreak unibertsitateek gaur egun dituzten erronka “bereziki handiak” aipatu zituen, eta erakunde horiek gizartea eraldatzeko duten potentziala nabarmendu zuen. Horregatik, NUPen egindako ikerketa erronka horiei erantzuteko eragile bihurtzearen alde egin zuen. Erronka horien artean aipatu ditu, besteak beste, klima-aldaketa, jasangarritasuna, biztanleriaren zahartzea eta genero-berdintasuna. Ramón Gonzalok adierazi zuen NUP garatzen jarraitzea duela helburu, Nafarroaren garapenerako motor gisa sendotzeko, eta solidarioagoa, bere ingurunean sustraitua eta inguruko sare sozioekonomikoaren funtsezko partea izan dadin. Errektoreak NUPi buruzko datuak nabarmendu zituen: NUP lider nazionala da bere graduatuen eskualde garapenean edo enplegagarritasunean. Era berean, NUPeko lau ikasletik hiruk enpresa eta erakundeetan praktikak egiten dituztela azpimarratu zuen, edo aurten 12 milioi euro lortu direla kanpoko ikerketa-funtsetan. Kopuru hori “historikotzat” jo zuen.

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitateko tituludunen % 92k lanean edo prestakuntzan jarraitzen dute. Masterreko tituludunei dagokienez, okupazio maila % 91,7raino iristen da. Nafarroako Unibertsitatearentzat Merkatu Ikerketarako eta Marketin Estrategikorako Ikerfel Institutuak urtero egiten duen ikerketaren azken edizioan argitaratutako datuak dira eta “oso positiboak dira Espainiako gazteen enpleguaren egoerarekin alderatuta: Estatistika Institutu Nazionalak (INE) edin duen 2021eko lehen hiruhilekoaren ikerketaren arabera, gazteen langabezia % 36,5ekoa da Espainian (% 28 Nafarroan) ”, nabarmendu zuen Roberto Cabezas Nafarroako Unibertsitateko Lanbide Zerbitzuen zuzendariak. Ikerfel-ek azterketa hau 2021eko otsaila eta apirila bitartean burutu zuen eta 2017-2018, 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan ikasketak amaitu zituzten graduatuek parte hartu zuten. Guztira, 2.471k (1.738 graduko ikasle ohiek eta masterreko 733k) erantzun zioten inkestari. Txostenak agerian uzten du lanean ari diren lizentziatuek lehen lana aurkitu dutela ikasketak amaitu eta nahiko laster. Graduko lizentziatuen % 74k eta masterreko % 71k sei hilabete baino gutxiago behar izan di-

tuzte aurkitzen; eta graduko % 61ek eta masterreko % 57k hiru hilabete baino gutxiago. Unibertsitatean lizentziatu diren tituludunek lan egiten duten tokiari dagokionez, % 48,6k Nafarroan egiten dute, % 16,1ek Madrilen, % 15,2k EAEn eta % 6,3k Katalunian. "Oso garrantzitsua da karreran zehar gizarteari zertan lagundu nahi den jakiten hastea. Praktika kurrikularrek eta eskolaz kanpoko praktikek ikasleak enpresetara hurbiltzen dituzte, eskuratutako ezagutzak aplikatu eta laneratzea errazten dieten bitartean. Gainera, uste dut belaunaldi berriek asko lagundu diezaieketela enpresei”, dio Roberto Cabezasek. Ikerketaren arabera, zentro akademikoan titulua amaitu duten inkestatuen % 82k esan du praktikak egin dituztela unibertsitateko karreran; eta, master bat ikasi zutenen kasuan, % 66k baieztatzen dute. “Unibertsitatearen talentuaren alde apustu egiten duten enpresarien asebetetzea handitzen doa urtez urte. Horrek adierazten du enpresek gure ikasleen eta tituludunen potentziala oso modu positiboan baloratzen jarraitzen dutela", dio Roberto Cabezasek. Bost urtetan, "enpresariaren gogobetetasuna" 7,7tik 8,36ra igo da.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

07


08

2021urria

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Enplegagarritasun bikaina UPV/EHUn Lan Bizitza Aktiborako Sarrerari buruzko Lanbideren Azterlanak, 2017an graduatutako promozioan oinarrituta egindakoak, berretsi du enplegu tasa % 81ekoa dela eta, horren barruan, ikasketei lotutako enplegua % 86koa dela

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, ekintzailetzarako espazio baten sortzaile

Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitateko Aldizkaria

Graduko titulua lortu eta hiru urtera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) 2017ko promozioko gradudunen % 88 lanean dago. Hori da, hain zuzen, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lan Bizitzan Sartzeari buruz egindako azterlanaren ondorio nagusietako bat, UPV/EHUko 2017ko promozioko gradudunen lan egoera aztertu ondoren. Inkestan, aipatutako promozioko kideen % 80ren erantzunak jaso dira. Okupazio tasa % 88koa denez, langabeziakoa % 12koa da. Eta, okupatuta dagoen kolektibo osotik, % 81 dago benetan lan egiten; hau da, % 3 gutxiago aurreko promozioan baino. Gogoratu behar dugu jarduera tasa lanen bat ematen duten edo bilatzen duten eta bertan aritzeko prest dauden pertsonen portzentajea dela. Pertsona aktiboak lanean daudenak eta langabean daudenak dira; beraz, okupazio tasak pertsona aktibo guztien gainean soldatapeko enplegu bat duten pertsonen portzentajeari egiten dio erreferentzia. Enplegu tasa soldatapeko enplegu bat duten edo jarduera independente bat egiten duten pertsonen portzentajea da, erantzun guztien gainean. Langabezia tasa soldatapeko enplegu bat ez duten, lana bilatzen ari diren eta lan egiteko prest dauden pertsonen portzentajea da, pertsona aktibo guztien gainean. Azterketaren zati garrantzitsu batean, egresatuek beren laneratzean eragin gehien izan duten faktore pertsonalei eta sozialei buruz emandako iritziak jasotzen dira. Pertsona horien iritziz, alderdi akademikoek aldagaia nagusia osatzen dute, eta gero ezaugarri pertsonalak eta sozialak daude; horien artean, pertsonaren adimen emo-

zionala, motibazioa, ekimenak eta ekintzailetza sena sartuta, besteak beste. Horrek berresten du unibertsitateko prestakuntza oraindik ere oinarrizko elementu bat dela kualifikazio handiko erantzukizun profesionalak eskuratzeko.

UPV/EHUko 10 ikasleetatik 9 lanean daude, graduatu eta 3 urtera Datuak Azterlanak bestelako datu interesgarriak ere ematen ditu. Hala, jarduera profesionala garatzeko sektore nagusia zerbitzuen sektorea da (% 87). Mugikortasun geografikoari dagokionez, % 77k EAEn bizi eta lan egiten dute. Lanean dauden pertsonen artean, hilabeteko batez besteko soldata garbia (1.583 €, 14 paga) ia berdina da gizonen eta emakumeen artean, baina, jakintza arloen arabera, soldata handienak Osasun Zientzietan ematen dira, eta gero Ikasketa Teknikoetan, eta Giza eta Gizarte Zientzietan. Edonola ere, egiaztatzen da unibertsitateko prestakuntzak batez besteko soldata handiagoa lortzeko aukera ematen duela. Denbora partzialean lan egiten duen biztanleriaren ehunekoari dagokionez, emakumeena askoz ere handiagoa da, eta, ikusten denez, azken urtean gora egin du, gizonen eta emakumeen artean. Jakintza arloen arabera, denbora partzialeko laneko tasa handienak Giza eta Gizarte Zientzietan ematen dira. Enpleguaren egonkortasunari dagokionez, jakintza arloka, ekonomia eta lege tituluak eta titulu teknikoak nabarmentzen dira. Giza Zientzien arloan izan ezik, gi-

zonen egoera, oro har, egonkorragoa da emakumeena baino (9. or.). Lanean dauden pertsonen lanera sartzeko bideari dagokionez, nabarmentzen dira, hurrenez hurren, ingurune soziala eta profesionala (% 25), oposaketak edo enplegu publikoaren lan poltsak (% 21), lan eskaintza jakin bati erantzutea (% 15,6) eta unibertsitate ingurua (% 10,3). Hizkuntzen erabilerari dagokionez, gaztelaniaz gainera, euskara (% 52) eta ingelesa (% 35) dira gehien erabiltzen direnak, baina Ikasketa Teknikoetan eta Zientzia Esperimentaletan ingelesa nagusitzen da. Enpleguarekiko batez besteko gogobetetze globala 7koa da, 10en gainean. Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearen iritziz, azterlana interesgarria da datu esanguratsu ugari ematen dituelako: “UPV/EHUn 2017an graduatutako promozioaren % 12ko langabezia-tasak erabat kontrastatzen du adin horretako biztanleria osoarenarekin, % 20kotik jaisten ez baita. Enplegu tasa jaitsi bada ere, jaitsiera ez da hainbestekoa izan, jasaten ari garen ekonomia eta osasun testuinguru gogorra aintzat hartzen badugu. Eta datu batzuk positiboak dira: aldagai askotan gizonak eta emakumeak parekatzen ari dira, edo egresatuek, lehenik eta behin, beren prestakuntza akademikoari ematen diote garrantzia, eta erabat teknikoak ez diren beste gaitasun eta trebetasun batzuk eskuratzeari, hala nola ia jakintza arlo guztietara heda daitezkeen zeharkako gaitasunak. Maila desberdinean bada ere, jakintza arlo guztietan arau orokor berbera ematen da: alderatuta, goi mailako prestakuntzak; hots, unibertsitatekoak bere konplexutasun intelektual handiagoari enplegagarritasun eta garapen profesionalerako itxaropen hobeak gehitzen dizkio”.

Oso industrializatuta dagoen eskualde batean (Debagoiena) kokatuta, proiektuak irtenbide industrialak bilatzea bultzatuko du, ingurumen-helburuak bete ahal izateko eta, aldi berean, enplegua sortzeko eta eskualdearen egoera sozioekonomikoa hobetzeko. Kooperatibismoaren aitzindarien espiritua heredatzen du, eta eskualdeko ezagutza-ekosistemaren funtsezko elementu bihurtuko da, eta eskalagarritasunagatik baita Gipuzkoakoa, Euskadikoa eta Espainiakoa ere. Zehazki, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak berriki onartu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren proiektuari 700.000 euroko diru-laguntza izenduna ematea. 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako dirulaguntza da eta EAJ-PNV euskal talde parlamentarioak proposatu zuen. Proiektuaren erronkak ❚

Industria-sektorean beharrezkoa den trantsizio teknologikoenergetikoa katalizatzea, balio erantsi handiko industria jasangarri batean oinarritutako ekonomia lehiakorrago baterantz. ❚ Eskualdeko garapen iraunkorra eta kohesionatua sustatzea, lankidetza pribatu-publikoko proiektuen bidez. Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren gidaritzapean, proiektuak enpresen, ekintzaileen eta eragile teknologikoen diziplinarteko lankidetza sustatuko du barne-ekintzailetzako eta ekintzailetzako ekintzetan, beharrezkoa den industria jasangarri eta justu baterantz trantsizioa egiteko. Hainbat enpresa eta ekintzailek industria-eskalako proiektuak, espazioak eta ekipamenduak partekatuko dituzte unibertsitatearekin eta teknologia-zentroekin batera. Proposamen berritzailea da, eta nazioarteko erreferente izateko asmoa du; izan ere, gaur

egun ez dago osagai horiek guztiak helburu partekatu batekin biltzen dituen zentrorik. Lurraldean enpleguari eta jardueraren sorrerari eustea, honako premisa hauen arabera: ❚

Iraunkortasuna eta digitalizazioa ardatz duten industriasektoreetan (4.0 industria): Manufaktura, automozioa, makina-erreminta eta ekipamendu-ondasunak, energia berriztagarriak, bioingeniaritza ❚ Diziplina anitzekoa, hainbat ezagutza-arloren parte-hartzearekin: Ingeniaritza, enpresa-kudeaketa, humanitateak, ekintzailetza. ❚ Sektoreartekoa eta belaunaldiartekoa, industriaren, zentro teknologikoen, akademiaren, administrazioen eta, oro har, gizartearen parte-hartzearekin, talentu gaztearen eta industrian esperientzia handia duten adituen lankidetzarekin. ❚ Ikuspegi bikoitzeko industriaorientazioarekin: Dibertsifikaziorantz eta barne-ekintzailetzarantz, I+G enpresekin eta unitateekin zuzeneko lankidetzan. Ekintzailetzarantz, ekintzailearen sormenari askatasuna emanez. ❚ Eskualdeko eragileek partekatutako proiektua: Bere sorrera unetik bertatik, plangintzatik, gauzatzetik eta kudeaketara, gizartearekin konektatuta. Zentroak hainbat espazio izango ditu: industria-espazio diferentziala (altueraren eta oinarri sismikoen arabera), behar horiek ez dituzten beste lantegi-espazio batzuk, kosorkuntza espazioak eta negozioeredu jasangarriak esperimentatzeko espazioak, zenbatzeko eta simulatzeko gelak, prototipatzeko ekipamendu generikoa duten tailerrak, etab. Espazio horiek MGEP-ko eta veste centro teknologiko batzuetako laborategiekin osatuko dira, eta baita Garaia Teknologia Parkean jada erabilgarri dauden beste gune batzuekin ere.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

09


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria 10

Pirinioez Haraindiko Gazteen I. Foroa ospatu da Euskadiko gazteek Pirinioez Haraindiko Gazteen I. Foroan parte hartu dute Aquitanie Berria, Okzitania, Aragoi, Andorra, Nafarroa eta Kataluniako ordezkariekin batera autoktonoen kudeaketa egokia eskatu zuten. Foroaren helburua

Unibertsitateko Aldizkaria

Euskadiko gazteek, urriaren lehen asteburuan, Pirinioez Haraindiko Gazteen lehen Topaketan parte hartu zuten. 19 eta 29 urte bitarteko lau neska eta sei mutil Irun, Mungia, Trokoniz, Bilbo, Barakaldo, Erandio, Vitoria-Gasteiz eta Algortakoak- Huescako Biescas herrira joan dira, Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariarekin batera. Bileran, guztira, mugakide diren zazpi lurraldeetako 60 gazte baino gehiagok eta dozena bat kargu publikok eta ordezkari politikok parte hartu zuten, honako herrialdeetako ordezkariak, hain zuzen ere: Aquitaine Berria, Okzitania, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Andorra. Eztabaidetan, beren arazo eta beharrizan nagusiak partekatu zituzten.

Foroak lan-mailan eta kirol- edo kultura-mailan gazteen arteko trukeak sustatzea proposatu zuen, bai eta Pirinioetako mugaz haraindiko parke bat sortzea ere Pirinioz Haraindiko Gazteen I. Foroa Europar Batasunaren Erasmus+ proiektu bat da, eta Pirinioetako Lan Elkartea da proiektuaren buru. Eusko Jaurlaritzak hartuko du, datorren abendutik aurrera, Pirinioetako Lan Elkartearen presidentetza.

Foroan, parte-hartzaileek zenbait arlo tematikoren inguruan hausnartu zuten, batzordeen bidez. Lan eta emantzipazio Batzordeak oinarrizko arazo bat dagoela adierazi zuen, enpleguaren eta etxebizitzaren eskaintzan zuzenean eragiten duen ekonomia zentralizatua planteatzean, eta klase politikoari neurri berriak ezartzeko eskatu zion, besteak beste laneko trukeak.

Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak, foroan, hizkuntzek “herri baten bizimodua” ulertzeko duten balioa nabarmendu zuen Bestalde, Feminismo, arrazismo eta LGTBIQ eskubideen eta beste kontu sozial batzuen Batzordeak mahai gainean zenbait kontu jarri

zituen: arrazismo instituzionala dagoela, emakumezko-gizonezko sistema binarioarekin dagoen gatazka, hizkera inklusiboa eta goikarguetako desberdinkeria; kristalezko sabaiak aipatu zituen. Kultura, hizkuntza eta identitatearen Batzordean eta Turismo eta mugikortasunaren Batzordean komunikazio-arazoa dagoela azaldu zen, eta informazio eza lurraldeen kultura-eskaintzaren inguruan. Era berean, batzordeak berezko hizkuntzen aldeko apustua ere egin zuen, konektatzeko eragile eta tresna gisa. Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak esan zuenez, “oso garrantzitsua da gure hizkuntzak balioestea; izan ere, herri batek bizitzeko duen modua ulertzeko aukera ematen dute. Funtsezkoa da hizkuntzak eztabaida politikotik areatzea”. Azkenik, jasangarritasuna dela eta, gazteek politika energetikoak aurrera eramateko orduan mendiko lurraldeak kontuan izateko beharra nabarmendu zuten. Gainera, baso-lursailen eta espezie

Europako “Pyrenean Youth” lankidetza-proiektuaren barruan -Pirinioetako Lan Elkartea da buru eta Erasmus+ programak zati batean finantzatzen du-, Pirinioz Haraindiko Gazteen I. Foroaren helburua Pirinioetako gazteen eta haien erakunde publikoen ordezkari direnen artean elkarrizketa egituratua sustatzea izan da, mugaz haraindiko agenda publikoaren barruan gazteen ahotsari dagokion lekua emateko. Zenbait ondorio atera ziren, besteak beste lan-, kirol- edo kulturamailako gazteen arteko trukeak sartzea, Pirinioetako mugaz haraindiko parke bat sortzea edo ekoturismoaren aldeko behin betiko apustua egitea. Parte hartu zuen Euskadiko gaztetaldearen iritziz, “Foroak potentziala du; izan ere, hainbat lurraldetako gazte asko batzen ditu, gazteriarekin zerikusia duten gaien gaineko interesa dutenak eta, beraz, ikuspuntu eta iritzi desberdinak dituztenak”. “Oso ongi" egon zela nabarmendu dute, eta, beren iritziz, “eztabaidatzeko eta adosteko” denbora gehiago emanez gero, emaitza hobea izango litzateke. Bestalde, Agurtzane Llanok honako hau esan zuen: “Pirinioz Haraindiko Gazteen I. Foroa Pirinioetako Lan Elkarteko lurraldeen proiektu bat lortzeko abiapuntuko bidea da; bertan, gazteak politika publikoen erdigunean daude, eztabaida eta proposamenetan egiten duten partaidetzaren bidez”. Gazteriako zuzendariak, amaitzeko, honako hau esan zuen: “oso balorazio positiboa egin dezakegu, eta urtero egiten jarraituko dugu”.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

11


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria 12

Bikaintasuneko ikerketaren bila Hezkuntza Sailak 42 milioi euro jarriko ditu bikaintasuneko ikerketa bultzatzeko Unibertsitateko Aldizkaria

Jokin Bildarratz Henzkuntza sailburuak abuztuaren 30ean zuen ondoren, irailaren 24an Donostian Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak eta Amaia Esquisabel Ikerketako zuzendariak aurkeztuko zuten Hezkuntza Sailaren deialdia. Deialdi horren helburua da Euskal Unibertsitate Sistemako bikaintasuneko ikerketa-taldeek datozen lau urteetan (2022-2025) egingo dituzten jarduerak babestea. Aurkeztu zen deialdiaren bidez, emaitzarik onenak dituzten bikaintasun-taldeen ikerketa-jarduerak sustatu eta erraztu nahi dira, talde horiek egiten duten ikerketaren kalitate zientifikoa, eragin soziala eta nazioarteko ikusgaitasuna handiagoa izan dadin. % 20ko gehikuntza Lau urterako diru-laguntzen programa honek 42 milioi euroko zenbatekoa du 2022-2025 aldirako, hau da, aurreko lau urteetako zenbatekoa baino % 20 handiagoa. Aurreko aldian, programa horren bidez 170 ikerketa-taldek jaso zuten finantzaketa, eta Hezkuntza Sailak datozen 4 urteetan gutxienez 200 talde finantzatu nahi ditu. Aipatzekoa da finantzatutako taldeen hazkundeak eragin zuzena duela proiektuetan parte hartuko duten zientzialarien kopuruan. Azken urteetan, 2.500 profesionalek, gutxi gorabehera, lan egin dute finantzatutako 170 taldeekin lotuta,

Aurreko deialdiaren bidez 170 ikerketatalde finantzatu ziren, eta deialdi honetan 200 talde inguru finantzatu nahi dira

eta hurrengo lau urteetan 3.000 zientzialari izatera irits liteke. Jakintza-arloak Hezkuntza Sailaren programa honek babesten dituen ikerketa-programak jakintza-arlo guztietakoak dira: artea eta giza zientziak; zientzia esperimentalak; osasunzientziak; gizarte-zientziak eta zientzia juridikoak; eta ingeniaritza eta arkitektura. Deialdian jarriko diren 42 milioi euroak honela banatuko dira jakintza-arlo horien artean: ❚ Artea eta giza zientziak 3.280.000 euro. ❚ Zientzia esperimentalak 16.800.000 euro.

Osasun-zientziak 6.720.000 euro. ❚ Gizarte-zientziak eta Zientzia juridikoak 6.380.000 euro. ❚ Ingeniaritza eta Arkitektura 8.820.000 euro. Aurreko deialdian produkzio zientifikoko helburuak eta gastu-helburuak betetzearekin lotzen da banaketa hori. Ebaluazioa Finantzaketa jasoko badute, ikerketa-taldeek ebaluazio positibo bat gainditu behar dute. Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak beteko du lehen aldiz egiteko hori. Ebaluazio hori egitean, Unibasq agentziak alderdi hauek, besteak beste, hartuko ditu kontuan: I+G+b arloko lanen kalitatea, taldearen produktibitate zientifikoa, egindako prestakuntza-jarduerak, proposatutako helburuen izaera berritzailea, eta datozen lau urteetarako jardueren bikaintasuna eta ikusgaitasuna. Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak jauzi kualitatiboa egin du bere eskumenen garapenean, Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-jardueraren kalitatea ebaluatzeari dagokionez. European Association for Quality Assurance in Higher Education (ENQUA) erakundeak Unibasq agentzia kalitate-agentzia gisa aitortu izanak ziurtatzen du deialdi honen ebaluazioak Europako estandarretan oinarritutako kalitatea duela. Gastu aukeragarriak Diru-laguntza horien onuradun diren ikerketa-taldeek langileak kontratatzearen ondoriozko gastuak finantzatzeko erabil ditzakete laguntzak, kontratatutakoak

doktore titulua duten ikertzaileak izan, prestatzen ari diren ikertzaileak izan edo ikerketan laguntzeko langileak izan. Era berean, ekipamendu zientifiko txikien edo material bibliografikoaren erosketa finantza daiteke, baita ikerketa-taldearen jarduera-programa egikaritzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuk ere (material suntsikorra, ikerketa-taldea nazioartekotzeko jarduerak, prestakuntza-jarduerak, ikerketa hedatzeko jarduerak, espedizioak edo landa-lanak…), betiere proposatutako ikerketa-helburuekin zerikusia badute.

3.000 profesionalek, gutxi gorabehera, lan egingo dute deialdiaren finantzaketa lortu duten bikaintasuneko ikerketa-taldeei lotuta Finantzaketa honela banatzen da, oro har, atalen arabera: finantzaketaren % 45 ikerketa-jarduerarako giza baliabideak erakartzeko, % 15 azpiegitura zientifikoetarako eta % 40 beste gastu batzuetarako. Inbertsio iraunkorra Euskal unibertsitate-sistemako bikaintasuneko ikerketa-taldeak finantzatzeko seigarren deialdia da hau. Lehenengo edizioa 2007an egin zen, eta hamalau urte hauetan Hezkuntza Sailak 121,7 milioi euroko inbertsio metatua egin du deial-

dietan. Hezkuntza Sailak deialdi honetan egin du euskal unibertsitatesistemako bikaintasuneko ikerketataldeak finantzatzeko orain arte egindako inbertsiorik handiena. Hala, bultzada handia eman dio jakintza zientifikoa sortzeko inbertsioari, eta,azken batean,Euskadik munduko bikaintasuneko zientziari egiten dion ekarpenari, betiere 2030eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean ezarritako helburuen arabera. Baliabide ekonomikoen hazkunde nabarmen horri esker, 2030era arte metatutako inbertsio globala 200 milioi eurotik gorakoa izateko oinarriak finkatu dira. Emakumea eta taldeen segida Deialdi honetan aurrerapauso bat egin da ikerketa talde hauetan emakumeen lidergo zientifikoa balioztatzeko garaian. Deialdi honetan, lehiakortasun-maila handia dago talde eskatzaileen artean, eta puntuazio-tarte oso txikiak daude ebaluazioen artean. Hori dela eta, emakume ikertzaileen lidergoa duten taldeei ematen zaien balio gehigarriak bultzada berezia ematen dio haien lanaren aitorpenari. Horrez gain, deialdi honen lehentasunetako bat da finantzatutako ikerketa-jardueraren jarraitutasuna bermatzea eta ikerketa-taldeen lidergoan belaunaldi-erreleboa bultzatzea. Ildo horretatik, deialdi honetan, lehenengo aldiz ahalbidetu eta eragin da baterako zuzendaritza zientifikoa, eta, baterako zuzendaritza horren bidez, ikerketak aurrera jarraitzea eta belaunaldien arteko erreleboa gertatzea bultzatu nahi da.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

13


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria 14

Erabateko presentzialtasuna unibertsitateetan Euskal Unibertsitate Sistemak erabateko presentzialtasuna berreskuratu du

Unibertsitateko Aldizkaria

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreari eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreari Euskal Unibertsitate Sisteman erabateko presentzialtasuna berreskuratzea jakinarazi zien irailaren 24an egin zen bilera telematikoan. Bilera horretan bertan erabaki zuten % 100eko presentzialtasuna berreskuratzea urriko lehen hamabostaldian. Pandemiaren bilakaerari eta txertaketa unibertsitate-komunitate osora hedatzeari esker, urriko lehen bi asteetan zehar unibertsitate-fakultateek beren ikasle guztien presentzia berreskuratu dute. Egungo baldintzek ahalbidetzen dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateek ikasturte honetarako ezarrita zeukaten helburua aurreratzea. Joan den abuztuaren 27an Donostian egindako bileran zehaztu zuten helburu hau. Osasun Sailak eta Hezkuntza Sailak aztertu zituzten kutsatzeen eta ospitale-presioaren bilakaera positiboak eskaintzen dituzten aukerak, eta erabaki da baldintzak betetzen direla Euskal Unibertsitate Sistemak, unibertsitate bakoitza bere antolaketan eta plangintzan oinarrituta, ikasleen presentzia osoa berreskuratu ahal izan dezan, oraindik beharrezkoak diren

segurtasun eta higiene-neurriei eutsiz.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta euskal unibertsitateetako errektoreek adostu zuten erabateko presentzialtasuna berreskuratzea urriko lehen hamabostaldian zehar Erabaki hau hartu da joan den ikasturtean pandemiaren kudeaketa konplexua egin ondoren unibertsitatearen esparruan; izan

ere, estatuan zein nazioartean hezkuntza eta osasun-kudeaketa hori erreferentea izan da. Lan horri esker, bateragarri egin ahal izan dira langileen jarduna, unibertsitateetan ikasleen % 75 egotea, prestakuntza-eskaintza eta haren kalitatea ziurtatzea, eta osasunsegurtasuna bermatzea jarduera guztietan. Irailaren 24an hartutako erabakiak unibertsitateko ikasturte estreinatu berria ahalik eta normaltasunik handienarekin igarotzeko desioa azpimarratzen du, Covid oraindik bertan egon arren. Ezarritako egutegiak aukera ematen du, besteak beste, Euskal Unibertsitate Sistemako erabateko presentzialtasunaren helburua irakasgai, titulazio, fakultate eta unibertsitate bakoitzeko egoerara egokitzeko, osasun publikoko irizpideak esparru malgu batean betetzen direla ziurtatuz es-

parru malgu batean, zuzendaritzataldeak, langileak eta ikasleak aurrez aurreko egoera berri eta irrikatu horretara egokitu ahal izateko. Mundu mailako pandemia gainditu ez dela jakinik, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak, hiru unibertsitateetako Errektoreordetzek eta UNIBASQek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatearen Agentziak) osatutako lantaldeak 2020ko martxoan hasitako lanarekin jarraituko du, elkarrekin koordinazioan eta pandemiaren bilakaera eta unibertsitatearen eremuan duen eragina monitorizatuz. Bai Bildarratz sailburuak zein Ferreira, Guibert eta Atxa errektoreek uste dute ezarritako helburua lortu ahal izango dela, aldi berean Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten pertsona guztien erabateko segurtasunaren alde lan eginez.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

15


Bi emakume, Sarralle Grow beken irabazle Sarralle Grow urte anitzeko beken III. ediziorako hautagai izango diren bi emakume gazteak aukeratu ditu Sarrallek, gizonen eta emakumeen arteko eten teknologikoa murrizteko Jon Lasa Galdos

Sarrallek aurtengo Sarralle Grow urte anitzeko beketarako hautagai izango diren bi emakumeak hautatu berri ditu, aurten hirugarren edizioa ospatuko delarik. Sarrallek gizonezkoen eta emakumezkoen arteko eten teknologikoa ixten eta zuzendaritza eta ardurazko postuetan emakumeen presentzia areagotzen lagundu nahi duen programa da. Sarrallek edizio honetan saritutako bi emakume bekadunak aukeratu ditu, eta hauei 1.000 euro emango dizkie ikasturteko. Lehenik eta behin, Nora Royo dugu (21 urte eta Donostian jaioa), aurten Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitzeko 4. maila ikasten hasiko dena + Deustuko Unibertsitateko Deustuko campuseko Informatika-Ingeniaritzako Gradua; eta bigarrenik, Ane Balenciaga (20 urte eta Zarautzen jaioa), Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko gradu bikoitzeko 3. ikasturtea hasi berri duena.

Sarrallek zuzendaritza eta erantzukizun postuetan emakumeen presentzia areagotzea helburu duen III beka programa abian ipini du

Bi ikasleek nabarmendu dute bekak onartzen duen ikuspegi profesionala "aukera bikaina dela Sarrallen praktikak egiteko, eta horrek segurtasun handiagoa ematen digu gure etorkizun profesionalari begira". Bere ustez, "lan munduaren ikuspegi hori lortzea oso zaila da eta guretzat oso motibagarria da".

Aurtengo edizioan 19 neskek hartu dute parte, hau da, iaz baino % 72 gehiagok. Parte hartzeko, neskek 18 eta 25 urte bitartekoak izan behar dute, Euskal Herrian bizi eta aurreko ikasturtea guztiz gainditua izan behar dute. Saria honako irizpide hauen arabera esleitutako puntuek eman dute: elkarrizketa pertsonala (3 puntu); berehalako aurreko ikasturtearen batez besteko nota (2 puntu); C1 maila euskaraz (puntu 1), Advanced Certificate, ACE (3 puntu) eta B2 tituluak ingelesa edo euskara ez den beste hizkuntza batean (puntu 1). Joera alderantzikatu Beka programa hau abian jartzerakoan, Sarralleren konpromisoa gizonen eta emakumeen arteko hutsune teknologikoa desagertzeko eta emakumeak enpresetako zuzendaritza eta ardurazko postuetan ahalduntzeko sendotu da. Emakumezkoen jarduera tasak gizonezkoena baino txikiagoa izaten jarraitzen du. Hori, askotariko faktore kulturalak, sozialak eta gaur egungo lan merkatuaren idiosinkrasia artekoak dira. Botereaz hitz egiten badugu, emaku-

meek ere botere gutxiago dute. Gizonei egotzitako merkatu eta lanpostu berrietan gero eta presentzia handiagoa duten arren, emakumeen ehunekoa gutxitu egiten da kategoria profesionala handitzen den heinean eta ia desagertzen da zuzendaritza eta erantzukizun postuei buruz hitz egiten badugu.

Ondokoak dira parte hartzeko baldintzak: 18 eta 25 urte bitartean izatea, Gipuzkoan bizi izatea eta ekimenaren helburuak lortzen dituzten gradu bikoitzak ikastea

Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika (STEM) karrerak funtsezkoak dira etorkizuneko profesionalak trebatu ahal izateko. Hala ere, horiengan interesa duten ikasleen gabeziaren kezka

nabarmena da eta are gehiago generoaren aldeko datuak segmentatzen badira. STEMen karreretan emakumezkoen presentzia % 28koa baino ez da eta izena ematen dutenen % 45ek bakarrik lortzen dute titulua. Etorkizuneko karrerak direla jakitun, Sarrallek karrera horietan lekua bilatu eta soldata eta enplegu berdintasuna alderdi guztietan sustatu nahi duten emakumeei aitortza egin nahi die. Horrekin batera, emakumeak STEM karreretan matrikulatzera bultzatzea bezain garrantzitsua da haiek trebatzea zuzendaritza eta arduradun lanpostuetarako, pertsonen zuzendaritzarako, bai ingeniaritza munduan, bai edozein arlo sozialetan. Horregatik, Sarralle-k bere gain hartzen du ikasleek aukeratzen duten unibertsitatean ikasturte bakoitzeko matrikularen zati bat finantzatzeko konpromisoa. Gainera, ingeniaritza eta korporazio sailen munduan ordaindutako praktikak egiteko aukera izango dute uda guztietan eta karrera amaierako proiektu bat, karrera garatu nahi duten Taldearen banaketan.


Donostia, gazte talentuaren bila Donostiak 200 enplegu inguru eskainiko ditu gazteei zuzendutako Talentuaren I. Azokan Jon Lasa Galdos

Azoka joan den urriaren 19an ospatu zen Donostiako Kursaalean. Parte hartu zuten 54 enpresek eta erakundeek 160 lan-aukera inguru eta nazioarteko mugikortasunprograma bat eskaini zituzten, beste 20 plazarekin. Jardunaldi horretan hitzaldiak eta tailerrak izango dira, gaitasun pertsonalen garapenari ekiteko.

Donostiak Gazte Talentuaren I. Azoka antolatu du, gazte kualifikatuei zuzenduta, garapen profesionala bideratzeko

Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak adierazi zuenez, "lanean jarraitzen dugu gure gazteei enplegu duin eta kalitatezkoaren aukerak eskaintzeko, beren lanbide-heziketaren eta prestakuntza akademikoaren arabera. Gure ekosistema osatzen duten zientzia- eta teknologia-eragileekin lankidetzan, enpresa-proiektu berritzaileak eta gizarte-berrikuntzako proiektuak garatzearen aldeko apustua egin nahi dugu. Gazte Talentuaren Azoka hau aukera ezin

hobea izango da ikerketa-enpresak eta -zentroak beren prestakuntza akademikoa amaituta beren lan-aukera bilatzen ari diren gazteekin konektatzeko ". Aurtengo abuztuko Lan Merkatuaren Txosteneko datuekin, 30 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa %14,8koa da Donostian (%16,1 EAEn). "Donostian 30 urtetik beherako 1.161 gazte daude, eta gehienak emakumeak dira. Enplegurako eta garapen profesionalerako aukerak eskaintzea

da gure helburuetako bat ", adierazi du Garmendiak. Gazteen Talentuaren I. Azoka Weekinn Gizarte Segurantzaren barruan dago, eta Donostiako Udalaren laguntza instituzionala du, Sustapen Elkartearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidez. Bertan, hiriko enpresa eta zientzia sarearen eta lan-aukera bat edo beren lanbide-zerrendetan aldaketa bat bilatzen duten gazte kualifikatu eta kualifikatuen arteko harremana eskaini zen. Talentuaren Azokaren lehen edizio honetan punta-puntako 54 enpresak (Ibermática, Wavegarden, Vivebiotech, Naru, Gureak, Tecnalia, CAF, CEIT, Irisbond, etab.) eta hiriko hainbat eremutan 160 lanpostu eskainiko dituzten hainbat erakundek hartu zuten parte. Hurrengo edizioetarako, Talentu Azokara joan nahi duten pertsonek aldez aurretik eman behar dute izena www.fomentosansebastian.eus web-orriaren bidez. Izena ematerakoan, proposatutako eskaintzen zerrendan interesatzen zaizkien enplegu-eskaintzak adierazi ahal izango dituzte, eskaintzen duen erakundearekin hitzordua jarri ahal izateko. Elkarrizketen egutegia ezarri ondoren, enpresa/erakunde bakoitzak Kursaaleko espazioan izango dituen standetan egingo dira topaketak.

Enpleguak lortzeko aukeraz gain, interesa duten gazteek Donostiako Sustapeneko Connecting Talent nazioarteko mugikortasun-programarako hautagaitza aurkeztu ahal izango dute. Programa horrek 20 destino eskaintzen ditu mundu osoko goi-mailako erakundeetan, egonaldiak eginez eta nazioartean lanbide-prestakuntza eta -garapena bultzatzen duten proiektuetan parte hartuz, bai eta hautagaiek berek aukeratutako destinoetan ere.

Azoka Kursaalen izan zen joan den urriaren 19an, DSS WeekINN, Donostiako Berrikuntzaren Astearen baitan Jardunaldia tailer eta jarduerekin osatu zen, egunean zehar egindako gaitasun pertsonalen inguruan. Bertaratzen direnek, halaber, Donostiako Sustapenaren stand bat izan zen, beren lan-karrerak bideratzeko orduan aholkularitza eskaini ziena. Talentuaren Azoka diplomatura, lizentziatura edo graduko titulazioa edo goi-mailako lanbideheziketa duten gazteei zuzenduta dago.

Laguntzen du


Laguntzak unibertsitateko masterrentzat UPV/EHUn Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitateko masterrak egiteko laguntzen funts bat sortu du

Jon Lasa Galdos

Joan den irailaren 23an, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak Bizkaia Aretoan egin zuen bileran laguntzen deialdi bat onartu zuen, 2021-2022 ikasturtean unibertsitate masterrak egiteko.

Berezko masterrak eta graduondokoak unibertsitateak berak antolatzen dituen ikasketa espezializatuak dira, malgutasunez egokitzen direnak gizartearen eskaeretara Laguntzen helburua ikasleei erraztasunak ematea da, prestakuntza ziklo horretan sartu eta ikas dezaten, graduko ikasketak amaitu ondoren. Laguntzak 3.000 €-koak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ikasleentzat, eta 4.500 €-koak, berriz,

beste autonomia erkidego edo herrialde batzuetan bizi diren ikasleentzat. Laguntza horien onuradunak diren ikasleek, 90 edo 120 ECTS kredituko masterretan matrikulatuta badaude eta graduondokoa amaitzeko ikasturte bat baino gehiago behar badute, laguntza osagarri bat jaso ahal izango dute, iraupenarekiko proportzionala izango dena. Laguntzak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak finantzatzen ditu, 2019-2022 Unibertsitate Planaren testuinguruan. Laguntzak emateko balorazio irizpideei dagokienez, lehendabizi, espediente akademikoa dago, eta, gero, modu osagarrian, ikasleek alegatu ditzaketen beste merezimendu batzuk, hala nola atzerriko hizkuntzak ezagutzea, estatutako eta nazioarteko jarduera akademikoetan izandako parte hartzea, beste titulu batzuk edukitzea, eta ikasleen ordezkaritza organoetan parte hartzea. Eskaerak aurkezteko epea zabalik zegoen urriaren 11ra arte. Gaur egun, UPV/EHUk 3.900 inguru ikasle ditu master ofizialetan. Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Montse Maritxalarren iritziz, horrelako ekimenen bidez

UPV/EHUren graduondoko ikasketak indartu nahi dira hainbat zentzutan: “alde batetik, gure ikasleei erraztasunak eman nahi dizkiegu graduondoko ikasketak egin ditzaten: unibertsitate publiko bat gara, eta, hala izanik, hainbat ekimen ditugu ikasleek, arrazoi ekonomikoak direla eta, goi mailako ikasketak egiteko izan ditzaketen oztopoak gutxitzeko; bestalde, bikaintasuneko ikasleak erakartzeko interesa ere badugu”.

300.000 €-ko balioarekin, funtsak ziklo horretan ari diren ikasleei lagunduko die, urteko laguntzen bidez Berezko master eta graduondokoak Berezko master eta graduondokoak unibertsitateak berak antolatzen dituen ikasketa espezializatuak dira, malgutasunez egokitzen direnak gizartearen eskaerara. Era berean, oso lagungarriak dira karrera profesionala bideratzeko na-

hiz karrera horri beste norabide bat emateko. Gaur egungo hainbat gairi ekiten diete, hala nola zurezko eraikuntza, etika soziosanitarioa, zainketa aringarriak, zibersegurtasuna, hezkuntzako gaitasun digitalak, nazioartekotze korporatiboa, fabrikazio gehigarria, Garapen Iraunkorreko Helburuak edo biktimologia. Berezko tituluen barruan daude: berezko masterrak (60 kreditu edo gehiago); unibertsitate espezializazioa (30-59 kreditu); unibertsitateko aditu titulua (15-29 kreditu) eta unibertsitate hedakuntzako diploma (30-60 kreditu, eta ikasleek ez dute halabeharrez unibertsitateko titulaziorik izan behar). Horietaz gain, ikastaro osagarriak ere badaude (20 kreditu baino gutxiago), ikasturtean zehar ezagutzak birziklatu eta zabaltzeko eta arlo horietan espezializatzeko helburuaz antolatzen direnak eta dagokion unibertsitate ziurtagiria ematen dutenak. Zure prestakuntza beharrei ez ezik, erabilgarri duzun denborari ere egokitzeko asmoz, hainbat berezko titulu moduluka egin ahal izango dituzu: kreditu gutxiagoko programak batuz gero, maila goragoko titulazioak lortu ahal izango dituzu zure erritmora.


Irtenbide bateratuak eta hobetuak enpresentzat Elkargik eta Gipuzkoako Bazkundeak indarrak batu dituzte enpresei irtenbide bateratu eta hobetuak eskaintzeko Jon Lasa Galdos

Elkargik eta Gipuzkoako Bazkundeak indarrak batu dituzte enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako irtenbide bateratuak eta hobetuak eskaintzeko, zerbitzu berri horietarako sarbidea erraztuz. Bi erakundeak, Zenón Vázquez eta Javier Zubia buru direla, lankidetza areagotzen ari dira aspalditik, enpresen zerbitzura jartzen dituzten produktuak eskuragarriago izan ditzaten. Orain, Elkargik eta Gipuzkoako Bazkundeak beste urrats bat eman dute, eta beren lankidetza-estrategian sakondu dute, prestakuntzaren esparrua txertatuz. Bi erakundeek prestakuntza-eskaintza bereizgarria egin dute, bakoitzaren esperientzia eta espezializazio-eremua batuz: Elkargik ekonomia- eta finantza-arloa landuz, eta Gipuzkoako Bazkundeak merkataritza-nazioartekotzea eta kudeaketa komertziaala eginez. ETEetako zuzendari eta komertzialentzako prestakuntza-eskaintza Horretarako, urritik aurrera, Gipuzkoako enpresei baterako prestakuntza-plan bat eskainiko zaie, lurraldeko enpresa txiki eta ertainetako zuzendariei, gerenteei eta merkataritza-taldeei zuzendua. Gipuzkoako enpresa-sarearen errealitatea sakon ezagutzeari esker, eta lurraldeko enpresa gehienak tamaina txikikoak direla jakinda, enpresa-errealitate horri erantzuteko prestakuntza-produktu bat sortu dute. Inguruko enpresa ehuna, gerente edo zuzendari askok merkataritzafuntzioak osorik edo zati batean beren gain hartzen dituzten proiektuetaz osaturik dago. Eta errealitate horietan, proiektu hauetako merkataritza-taldeek beren ezagutza ekonomiko eta finantzarioak hobetu ditzakete kontzeptu horiek eguneroko jardunean erabiltzeko eta, horrela, beraien emaitzak hobetzeko. Prestakuntza-programa hori hainbat modulutan aurkezten da, merkatarien agendak kontuan hartuta, eta salmenta-ekipoek gaur egun dituzten behar guztiak biltzearekin

batera, horiei erantzuna ematen die: hala nola, merkataritza-plana diseinatzea edo informazioiturriak nola kudeatzea, digitalizazioa salmentarako funtsezko tresna izatea... Era berean, negoziaziorako, merkataritza-kudeaketarako eta salmenta helburuak lortzeko beharrezkoak diren kontzeptu ekonomiko-finantzarioak ere, programa honetan azalduko dira. Lankidetza hori indartu eta areagotu egiten da. Gipuzkoako Ganberaren eta Elkargiren arteko lankidetza eta hurbilketa areagotu egin da azkenaldian. Hala, Covid-a iristearekin batera, konfinamendua eta garai hartan aktibatu ziren "Elkargi maileguen" lerroak iritsi zirenean, eta Elkargik bi aste eskasetan 14.000 eskaera baino gehiago jaso zituenean, Gipuzkoako Ganberak, beste erakunde batzuekin batera, Elkargiri finantzaketa eskatzen zioten milaka enpresei arreta azkarra eskaintzen lagundu zuen. Halaber, nazioarteko ikuspegitik, "METIX, arriskuen kudeaketa" sorkuntza bultzatu zuen. Elkargitik jaioa, independentea den erakunde berria, finantza-arriskuak kudeatzeko aholkularitza eskaintzen duena: kanbio-tasa zein lehengaien estaldura finantzarioa eskainiaz. Lankidetza hori, orain, indartu egiten da prestakuntza-arloan baterako balioa duen proposamen honekin; eta ekimen honen

helburua, Gipuzkoako enpresaren lehiakortasunaren eta iraunkortasunaren alde bi erakundeek duten onena ematea da. Lurraldeko enpresa-ehunari laguntzea epe luzeko erronkei aurre egiten, azken batean.

Orain, lurraldeko enpresa-ehunaren ezagutza sakonetik, bi erakundeek baterako prestakuntza-plan bat abiarazi dute, enpresen merkataritza-taldeen beharrei erantzuteko

Elkargi Finantza-funtzioaren munduan profesionalak dira.Hauek eskaintzen ditu: finantza-irtenbiderik onenak, kudeaketa kontrolatzeko behar den aholkularitza, diruzaintza-irtenbideak edo corporate-beharrak, besteak beste…eta prestakuntza aurreratuena. Dena beharren neurrira egokitua. Argiak, zuzenak eta azkarrak dira. Gaur egun, denboraren aldagaia erabakigarria da. Horregatik, ka-

nal ugari eta izapide gutxirekin funtzionatzen dute hurbilekoak eta erabakigarriak izanez. Eskaintzarik zabalena: produktu erakargarriak eta neurrira. Bankufinantzaketa, alternatiba, kudeaketa-kontrola, diruzaintza, corporate, berregituraketak, familia-enpresa eta jabetza, finantza-eratorriak, diru-laguntzen kudeaketa, prestakuntza aurreratua… Gipuzkoako Bazkundea Gipuzkoako Bazkundea irabazi asmorik gabeko erakundea da, Gipuzkoako enpresen eta interes orokorren zerbitzura dagoena. Independentea da eta Gipuzkoako enpresa guztiak ordezkatzen ditu. Enpresen arrakasta eta Gipuzkoaren garapen ekonomikoa ditu xede. Enpresen beharrak betetzen ditu, neurrira egindako soluzio integralak eskainita. Planifikazioan, estrategian eta egintza operatiboan espezializatuta dago, enpresa garatu ahal izateko. Proiektu integralak erakartzen ditu, negozio aukera baitira gure enpresentzat. Konfiantzazkoa da, profesionaltasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatzen dituena. Honako honetan adituak dira: Planifikazioan eta estrategian; Erosketen optimizazioan; Salmentetan eta marketinean; Nazioartekotzean; Pertsonen Kudeaketan; Kudeaketa juridikoan eta fiskalean.


"Pandemiak online erosketen hazkundea bizkortu du" Jon Lasa Galdos

Silvia Romerok eta Alberto Aznarrek Beseif zuzentzen dute, partikularren arteko salmentetan espezializatutako ordainketa- eta bidalketa -sistema bat, zeinak erraz eta segurtasunez erosi eta saltzeko aukera ematen baitien erabiltzaileei eta beste pertsonei. Helburua mota horretako eragiketetan iruzurra prebenitzea da, milaka istilu gertatzen baitira egunero. Elkarrizketa honetan, honetaz guztiaz eta gehiagoz hitz egingo digute. Zer da Beseif? Alberto Aznar: Beseif partikularren arteko salmentetan espezializatutako ordainketa eta bidalketa sistema bat da. Internet bidez bigarren eskuko gauzak segurtasunez erosteko eta saltzeko erabiltzen da batez ere, baina bildumagile, artisau edo enpresa txiki asko daude, plataformaz baliatzen direnak. Silvia Romero: Gure egitekoa ezezagun bati erostea zure konfiantzazko dendan erostea bezain erraza eta segurua izatea da. Nola sortu zen ideia? A. A.: Ideia uda batean sortu zen, iragarki atari ezagun batean surf taula bat erostea erabaki nuenean. Taula bat prezio bikainean aurkitu nuen, saltzaileak kritika onak izan zituen eta konfiantzarekin ordaindu nion. Hala ere, egunak pasa ziren eta taula ez zen iritsi. Iruzur baten biktima izan nintzela konturatu nintzenean, dirua berreskuratzen saiatu nintzen. Salaketa bat jarri nuen komisaldegian eta erreklamazio bat kontsumitzailearen bulegoan, baina ez zegoen modurik. Ikertzen, egoera mota hauek oso maiz gertatzen direla aurkitu nuen. S. R.: Gertatutakoa kontatu zidanean, ideia bat pentsatzen hasi ginen: Eta tresna bat egongo balitz, bi ezezagunen arteko bitartekari lana egingo lukeena bigarren eskuko salmentetan? Horrela jaio zen Beseif. Zerk bereizten du Beseif produktuen salmentarako beste plataforma batzuetatik?

A. A.: Ehunka iragarki sailkatuko atari daude, erosketa eta saltzeko foroak, bigarren eskuko merkatuak... transakzioak bideratzen ez dituztenak. Normalean, erosleak eta saltzaileak elkarrekin hitz egiten dute eta transakzioa beren kabuz kudeatzen dute. Guk artikulu horien ordainketa eta bidalketa modu seguruan kudeatzeko tresna bat eskaintzen diegu. S. R.: Bestalde, gure teknologia marka zuri gisa integratzen dugu ere zerbitzua zuzenean bere erabiltzaileei eskaini nahi dieten Marketplace horietan. Iragarkietan "Erosi" botoia gehitzeko baimena ematen diegu eta eragiketak egiten has daitezke beren komisioa gehituz.

"Artikuluen ordainketa eta bidalketa modu seguruan kudeatzea ahalbidetzen duen tresna bat eskaintzen dugu"

garrantzitsua dela, eta horretarako kontrolerako mekanismo batzuk gehitu dizkiogu prozesuari. S. R.: Hala ere, plataformaren balioa ez dago segurtasunean soilik. Plataformari esker, bigarren eskuko merkatua ez da astuna. Bigarren eskuko salmenta kudeatzean ez duzu burua jan beharrik izango. Beseif-ekin, erabiltzaileek ordainketak eta bidalketak erraz kudeatu ditzakete klik gutxitan. Zein da funtzionamendua? A. A.: Plataformaren funtzionamendua oso erraza da. Erosleak ordaindu egiten du eta zenbatekoa Beseifek babesten du gordailu seguru batean, transakzioa amaitu arte. S. R.: Ordainketaz gain, logistika guztia kudeatzen dugu. Paketea saltzailearen etxean jasotzen dugu eta helmugan entregatzen dugu. Erosleak jasotakoa zuzena dela egiaztatzen duenean, ordainketa saltzaileari emango zaio. Espero zuena ez bada, doan itzul dezake eta inbertsioa berreskuratu. Nola ematen dira salmentak?

Zer onura ateratzen ditu Beseifen erabiltzaileak? A. A.: Gure arrakastaren gakoetako bat da guretzat eroslearen segurtasuna saltzailearenaren bezain

A. A.: Erosle batek ordainketa sistema bat integraturik ez duen plataforma batean partikular bati artikulu bat erosi nahi dionean, ohikoa da Google-n bilatzea kudeaketa mota bat eragiketa hori

modu seguruan egiteko. Eta hor agertzen gara gu. S. R.: Saltzaileek beraiek ere jakinera ematen digute beren iragarkien deskribapenetan, eta bertan adierazten dute segurtasun handiagoa lortzeko, transakzioa Beseif-en bidez kudeatuko dela.

"Bigarren eskuko merkatuaren gorakadarekin, iruzurrak gero eta maizago gertatzen dira eta sofistikatuagoak dira"

Zer gertatzen da iruzurraren kasuan? Nola antzematen dira? A. A.: Beseif-ek beti babesten du erosketaren zenbatekoa transakzioa amaitu arte. Erosleak 48 ordu ditu artikulua jasotzen duenetik dena zuzena dela egiaztatzeko. Arazoren bat izanez gero, itzulketaren zergatia adieraziz, doako itzulketa eska dezakezu eta ikerketa bat irekiko da gertatutakoa aztertzeko. S. R.: Beseif-en egiten ditugun kontrol prozesuei esker iruzurra erraz antzematen dugu. Hala ere, gizabanakoen arteko transakzioak kudeatzeko Beseif bezalako


plataforma bat erabiltzeak dagoeneko gaizkileak saihesten ditu.

"Ekiteko edozein une bezain ona da oraingoa, betiere merkatuan gabeko beharren bat badago" Ba al dituzue Beseif-eko erabiltzaileen daturik? A. A.: Beseif-eko erabiltzaileek ez dute profil zehatzik. Denetarik dago. Bigarren eskuko merkatua lehen aldiz erabiltzera ausartzen den jendetik hasi eta aldiro erosi eta saltzen duten benetako profesionaletara iritsiz. S. R.: Historikoki, bigarren eskuko merkatuan erosteko arrazoi nagusia aurreztea izan da. Hala ere, belaunaldi berriek gero eta gehiago baloratzen dute jasangarritasuna eta ingurumenarekiko arduratsua den kontsumoa oinarrizko zeregin bat betetzen hasi da. Iruzurren datuak ba al dituzue transakzio mota honetan? A. A.: Iruzur tipikoena erosleei egiten zaie, segurtasuna bermatzen ez duten metodoekin aldez aurretik ordaintzen dutenean, hala nola banku transferentziak, Bizum, etab. Hala ere, saltzaileek ere ez dute ihes egiten. Iruzur ugari dago, phishing-a bezala, non erosleek banku bat ordezkatzen dute eta saltzaileei ordainketa egin dela sinestarazten diete. Artikulua bidali ondoren, ez dago itzultzeko modurik. S. R.: Bigarren eskuko merkatuaren gorakadarekin, iruzurrak gero eta maizago eta sofistikatuagoak dira. Izan ere, itxialdian iruzurrak % 70 arte handitu ziren. Arriskua benetakoa da. Nola eragin du pandemiak bereziki Beseif-en eta, oro har, plataforma mota hauetan? A. A.: Pandemiak azkartu egin du lineako erosketen hazkundea eta bigarren eskuko erosketa sekula egin ez duen jende askok lehen aldiz probatu du. S. R.: Zenbat eta baliabide gutxiago izan, orduan eta burutsuago bihurtzen gara, eta zoritxarrez, pandemiatik eratorritako krisi ekonomikoak jende askok bigarren eskuko merkatuan ikusi du dirua aurrezteko edo irabazteko aukera. Beseif-en kontsumo ohituretan

izandako aldaketen lekuko gara. Izan ere, itxialdian % 83 hazi ginen. Ekintzaile zareten aldetik, zer da onena eta txarrena enpresa bat sortzean? A. A.: Enpresa bat sortzeak gauza on asko ditu; pertsona guztiak ez dira hain zorionekoak sinisten duten ideia batean lan egiteko. Hala ere, negozio bat sortzeak ziurgabetasunari etengabe aurre egiten ikastea dakar eta batzuetan zaila da zure bizitza profesionala eta bizitza pertsonala bereiztea. Zuen ustez, une egoki bat al da oraingoa negozio bat sortzeko? A. A.: Beste edozein une bezain ona da, betiere merkatuan estaltzeko behar bat dagoenean. S. R.: Argi izan behar da ekitea ez dela ideia on bat izatea eta gauzatzea. Produktu edo zerbitzu on bat edukitzea ez da beti nahikoa. Beharrezkoa da merkatuaren denborak ezagutzea proiektuak leku bat duen jakiteko. Konpeten-tzia eta bezeroak aztertu eta baloratu behar dira gure produktu edo zerbitzua ordaintzeko prest dauden jakiteko. Zer garrantzi dute teknologia berriek negozio batek gaur egun arrakasta izateko? S. R.: Startup bat enpresa handi batetik zerbait ezaugarritzen eta bereizten badu, hori da malgutasuna

eta arintasuna aldaketei aurre egitean. Aldaketei azkar erantzuteko gaitasuna ez galtzea ezinbestekoa da negozio batentzat, eta horrek eragiten du teknologia berrietan oinarritzea ezinbestekoa izatea produktu edo zerbitzu berritzaile bat abiadura handian eskaintzeko. Zer aholku emango zeniekete enpresa bat sortzean pentsatzen ari diren gazteei? A. A.: Ez dago formula magikorik ekintzailetza arrakastatsu bat lortzeko. Igerilekura jauzi egitea eta akatsak eginez ikastea baino ezer hoberik ez dago. S. R.: Gure aholkua 3-4 estandar apurtezin ezartzea da. Bide gogor bat da eta erabaki asko hartu behar dira, ez beti errazak; beraz, oinarrizko arauak ez haustea ezinbestekoa da proiektua behar bezala garatzeko. Zer etorkizuneko asmo duzue Beseif-entzat? A. A.: Produktua merkaturatu zenetik, gure teknologia 10 Marketplace-etan integratzea lortu dugu eta 40.000 erabiltzaile baino gehiago erregistratu dira plataforman. Horri esker, 2 milioi euro inguru kudeatu ditugu erosketa eta salmenta eragiketetan. S. R.: Orain arte, erabiltzaileak dira aurkitu gaituztenak, baina egoerari buelta eman eta bezeroen bila joan nahi dugu. Nego-

zioaren hazkundea azkartu nahi dugu, marketineko ekintzen aldeko apustua eginez, jende gehiagorengana iristeko. Horregatik, inbertsio txanda bat hasi berri dugu Startupxplore finantzaketa parte-hartzailearen plataforman, gure ideian sinesten duten inbertitzaile txikiak proiektuarekin bat egin ahal izateko.

"Beseif-en egiten ditugun kontrolprozesuei esker, iruzurra erraz antzematen dugu"

Nola bultzatuko zenituzkete erabiltzaileak Beseif erabiltzera? A. A.: Bigarren eskuko merkatuak aukera anitz eskaintzen ditu. Jada erabiltzen ez diren objektuak salduz dirua irabazteaz gain, beste merkatu batzuetan ez dauden eskaintzak aurkitzean aurreztu eta ingurumenarekiko arduratsua den kontsumo modu bat sustatu arte. Hala ere, arriskuak atxikiak dira merkatura eta kontuz ibili behar da. Beraz, Beseif bezalako tresnak erabiliz ezezagun bati erostea eta saltzea inoiz baino errazagoa eta seguruagoa da.


Laguntzak nazioarteko mugikortasunerako Hezkuntza Sailak 2,2 milioi euro bideratu ditu unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programetarako

Jon Lasa Galdos

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuak proposatuta urriaren 5eko bileran onartu zuen 20212022 ikasturtean unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta Goi-mailako Arte eta Kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako dirulaguntzen deialdia egiten duen agindua.

2020-2021 ikasturtean, nazioarteko mugikortasunerako 1.160 laguntza eman ziren Euskadin Dirulaguntza deialdi honek 2.200.000 euroko zenbatekoa du 2021-2022 ikasturterako. Aurreko ikasturteekin alderatuta, Hezkuntza Sailak 350.000 euroan handitu du deialdi honetarako partida. Izan ere, unibertsitateek mugikortasun-programetan parte hartuko duten ikasleen kopurua % 20an hazi daitekeela aurreikusten dute. Europako Batasunak Erasmus+ programako mugikortasunetarako egiten dituen diru-ekarpenena ez da nahikoa kostuen % 100 finantzatzeko; beraz, finantzaketa za-

baltzea beharrezko gertatzen da deialdi honen bidez. Era berean, unibertsitate-mugikortasunetako zenbait Erasmus+ programan sartuta ez dauden destinoetara egiten da; horrela bada, horiek ez dituzte Europako erakundeen laguntzak jasotzen, eta, beraz, beste mugikortasun-programa horietan parte hertzen duten pertsonak finantzatu beharra ere agerian geratzen da. Nazioarteko mugikortasun programetan parte-hartzeak goimailako ikasleen formaziorako duen garrantziaz ohartuta, Hezkuntza Sailak aipatutako marko hori zabaltzen du, deialdi honen bidez. Erasmus+ programara eta nazioarteko izaera duten bestelako mugikortasun-programetara atxikitako pertsonen mugikortasunen finantzazioa hobetzea da azken helburua. Deialdi honek jasotzen duen dirukopuru osoa (2.200.000 €), beraz, era honetan banatua gelditzen da: ❚ 660.000 euro, SEPIE estatu erakundeak (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) emandako laguntzak osatzeko ❚ 1.540.000 euro, estatuko erakunde horren laguntzarik gabe egiten diren egonaldietarako Dirulaguntza horiek eskatuko dituzten erakundeak, ikasturte honetarako nazioarteko mugikortasun-programak dituzten unibertsitateak edo Goi-mailako Arte eta Kirol irakaskuntzen ikastetxeak izango dira; dirulaguntzen azken onuradunak,

berriz, mugikortasun-programa horietan parte hartzen duten ikasleak, betiere EAEko udalerriren batean administrazio-egoitza dutenak. Ikasle horiek graduko unibertsitatetitulu ofiziala edo unibertsitatemasterra lortzeko ikasketak egiten, zein Goi-mailako Arte edo Kirol irakaskuntzak burutzen egon beharko dute 2021-2022 ikasturtean. Joan den 2020-2021 ikasturtean nazioarteko mugikortasunerako 1.160 laguntza eman zituen Hezkuntza Sailak Euskadin, deialdi honen bidez.

Hezkuntza Sailak 350.000 euroan handitu du deialdi honetarako diru-kopurua, mugikortasunprogrametan parte hartuko duten ikasleen kopurua handituko dela aurreikusita SEPIE Zer da SEPIE, Erasmus+ programako funtsezko erakundea? SEPIE Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua da. Agentzia Nazional bezala lan

egiten du Europar Batasuneko Erasmus+ kudeatzeko, hedatzeko eta sustatzeko, Hezkuntzaren eta Prestakuntzaren eremuan. Aukera hau Lanbide Heziketako ikasleek goza dezakete, zeintzuen hezkuntza zentroak Akreditazio honi atxikita duten. Informa zaitez eta bizi ezazu Erasmus+ esperientzia. Erasmus +-ek honako helburuak ditu: irakasteko eta ikasteko Europako ikuspegia indartzea, hobetzea irakaskuntzaren kalitatea, Europako balio komunak sustatuz Europako ondareari eta aniztasunaren aberastasunari buruzko nozioa sustatzea, eta Europako Hezkuntza Espazioa sortzen lagundu. Ez da bakarrik hezkuntza sustatzen, baita hezketa pertsonala, gazteria eta kirola, esperientzia osoa bizitzeko. SEPIEk emandako akreditazioa tresna berri bat da hezkuntza eta heziketaren arloetarako, trukea hasi nahi duten hiru hezkuntza sektoreetan. Ikasleek ez ezik, Erasmus + esperientziaz gozatu ahal izango dute irakasleek ere. Mugikortasun programa honi esker, irakasleek parteka dezakete espezialitate bereko lankideekin beren lan egiteko modua eta ikasgaiak bideratzeko duten modua, baita haien esperientzia profesionalak ere. Oso gutxi ezagutzen den atala da, baina askoren eskura dago.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

16


uniemakume

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria 17

Berdintasunerako Emakunde Saria Berdintasunerako Emakunde Sarira hautagaiak aurkezteko epea datorren urriaren 31ra arte dago zabalik

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Berdintasunerako Emakunde Sariaren 2021eko edizioaren deialdia joan den irailaren 30eko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisikoei nahiz juridikoei jendaurreko aitortzea egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzeko egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere.

Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 eurokoa da Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da eta hautagaiak aurkezteko epea urriaren 31an bukatuko da. Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kon-

tuan; kasu bakoitzean, neurria berbera izango da: 1.Hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea. 2.Emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez duten garrantzia. 3.Jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina. Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola, 2006an, Bagabiltza elkartea, 2007an; Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an; Lilaton taldea 2009an; Teresa del Valle, 2010ean; Irun eta Hondarribiako alarde mistoak, 2011an; Bilboko Asistentzia Psikosozialerako Moduluek (Rekaldeberri, Deustu-San Ignacio eta Iralakoek), 2012an; La Posada de los abrazos elkartea 2013an; Fórum Feminista María de Maeztu 2014an; Hitzez emakume baserritarren elkarteak eta Arabako

Landa Eremuko Emakumeen Sareak 2015ean; UPV/EHUko irakasle eta matematikako doktore Marta Macho 2016an; Virginia Imaz pailazoa 2017an; Deustoko indarkeria eta UPVko berdintasun masterrak 2018an; Conny Carranza 2019an; eta Askabide elkartea 2020an.

Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisikoei nahiz juridikoei jendaurreko aitortza egitea Indarkerian esku hartzeari buruzko masterrerako laguntzak Bestetik, aldizkari ofizialean ere argitaratu da Emakundek ematen duen 29.244 euroko diru-laguntza Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko 2021-2022 ikasturtean.

Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala 60 ECTS (Europako kredituak) dituen master ofiziala da, masterraren matrikulako zati baten ordainketa laguntzeko erabiliko da. Emakunde Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez. Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

18


unieskubideak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria 19

Gorroto krimenak, gora Azken datuen arabera, gorroto krimenen kopuruak gora egin du. Lehen postuan, desgaituen aurka egindakoak daude Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Desgaiteun aurkako gorroto krimenek % 69,2 egin dute gora Espainian 2020an. Jarraian, gaixotasunagatiko diskriminazio delituek % 62,5 egin zuten gora; ijitoen aurkakoak, berriz, % 57,1 igo ziren eta genero eta sexuagatik eginiko horiek, % 48. 2020an Espainian kriminalitatea % 17,9 murriztu bazen ere, 2019. urtearekin alderatuta, datu horiek "desitxuratuta" daude pandemiaren ondorioz egindako etxeratzeak eta murrizketak direla eta. Honela aitortzu zuen Fernando GrandeMarlaska Barne ministroak komunikabideei emandako prentsaurreko batean. Ministerioak emandako datuen arabera, 2020an 1.401 gorroto krimen salatu ziren, aurreko urtean 1.706 izan ziren bitartean. Barne Ministerioak adierazi zuen arrazakeria dela gorroto krimenen arrazoi nagusia, 326 salaketarekin. Ondoren, ideologiari lotuta daudenak datoz, 326 salaketarekin. Sexu orientazioan oinarritutako gorroto delituen biktimek aurkeztutako kexei buruz, ia ez dira kopuruz aldatu eta altuak dira, pandemia izan arren, 278tik 277ra pasatu direlarik. 2021eko lehen seihilekoan, gorroto delituen 610 salaketa erregistratu ziren, hau da, % 9,3ko hazkundea izan zen 2019ko aldi berarekin alderatuta (pandemia aurreko urtekoa). Krimen horiek, gehienetan, arrazakeria eta xenofobia, ideologia eta orientazio sexuala zirela eta eman ziren.

Delitugile arruntaren profila da 26 eta 40 urte bitarteko gizona

"Datuek baieztatzen dute urteetan gorrotozko jokaeren igoera objektiboa eta etengabea izan dugula", esan zuen Marlaskak. Bere aldetik, Segurtasuneko Estatu Idazkaritzako Ikerketen eta Koordinazioko Zuzendaritza Nagusiko Estatistika Sistema eta Biktimen Arretaren Alorreko arduradun den Javier López Gutiérrez ministroarekin batera prentsaurrekoan izan zen, Gorroto Krimenen aurkako Ekintza Planaren Jarraipen Batzordearen IV. bileran parte hartu ondoren, eta datu berriak eman zituen biktimen eta ustezko egileen profilari buruz.

Lopezek aipatutako datuen arabera, delitu horiek jasaten dituzten biktima gehienak gizonezkoak dira, 894, 26 eta 40 urte bitarteko emakumeak ziren 599ren aldean. Egilearen profila Lopezen arabera, guztira 502 atxiloketekin, gorroto delitu ia gehienak egiten dituztenak gizonak dira. Hau da, "atxilotutakoen % 81 arrazakeria, xenofobia edo genero identitatea dela eta, gorroto delitua egin dutenak gizonak dira", baieztatu zuen. Gorroto delituak egiten dituzten pertsonen adin taldeari dagokionez, gehienak 26 eta 40 urte bitartekoak dira. Barne Ministerioak 782 pertsonari egindako inkesta baten arabera, gorroto delitu baten biktima izan direla diotenen % 89,24k ez du salaketarik jarri. "Guretzat gorroto delitua jasaten dutenek horren berri ematea da lehentasuna. Hori da poliziaren ikerketarako bidea irekitzen duen modu bakarra", azpimarratu zuen Marlaskak. Inklusioaren beharra Sare sozialetan emititzen den gorroto hizkerak arreta berezia eskatzen du, bere gehikuntza esponentziala gorroto delituekin lotu daitekeelako. Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokiak (OBERAXE) sare sozialetan gorroto diskurtsoak kontrolatzeko azken buletinean argitaratu zuen Facebook, Twitter, Youtube, Instagram eta TikTok plataformei identifikatu eta komunikatutako gorroto diskurtsoen edukiaren kopuruari buruz. 557koa izan da aldi honetan, hau da, % 22,4ko gehikuntza aurreko bi hilabeteko buletinarekin alderatuta (2021eko apirilaren 1etik maiatzaren 31ra). Horietatik 230 edukia erabiltzaile arrunt gisa ezabatu ziren, beraz, ezabatze tasa % 41,3 izan zen. Bizikidetza sustatzeko konpromisoa hartzen duten erakundeek egindako ahalegina gero eta handiagoa da. Hala ere, herrialdean gorroto delituak gero eta gehiago dira. Gorroto delituak Espainian Ingurune digitaletan hasten diren erasoen etengabeko hazi da, jendea ekintza mota hau egitera bultzatuz. Informazio horietako asko ez dira egiazkoak eta ekintza mota horretan interesak dituzten sektoreek eraikitzen dituzte. Desinformazioa egunero hedatzen da sare sozialen bidez eta garrantzitsua da mezu horiek zabaltzea saihesteko adi egotea. #RedAlRes-

cate-tik gomendatzen duten moduan, garrantzitsua da zentzua erabiltzea faltsua izan daitekeen informazioa partekatu aurretik. Modu berean, desinformazioari aurre egiteko gida praktikoan azaltzen den moduan, informazioaren iturria eta non argitaratu zen berrikusi behar da. Kontuan hartu behar den beste alderdi garrantzitsu bat da pantaila-argazkiak ingurune digitalean gatazka klimak sortu nahi dituzten talde maltzurrek manipulatu ohi dituztela. Hau da, desinformazioak eragin zuzena du jendearen sentimenduetan. Hortik dator karga emozional izugarria duen eduki mota honen biralizazio altua. Horregatik, gero eta gehiago, sare sozialetan xenofobiaren, arrazakeriaren eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin bat egiteko sentsibilizatutako eta konprometituta dauden pertsonak behar dira. Ondorioak Gauzak horrela, honako hau ondoriozta daiteke gorroto delituei buruz: ❚ 2020an beherakada izan arren, txostenak nabarmentzen du urte horretan igo zirela desgaitasuna duten pertsonen aurkako delituak (% 69,2), gaixotasunaren araberako diskriminazioa (% 62,5), sexu/generoaren araberako diskriminazioa (% 43, 5) eta ijitoaren aurkakoa (% 57,1). ❚ Bitartean, ideologia (% -45,3), arrazakeria/xenofobia (% -5,8), orientazio sexualaren eta genero

identitatearen (% -0,4) eta antisemitismoarenak (% -40,0) murriztu ziren.

Desgaituen aurkako gorroto delituak ia % 70 handitu dira Espainian

Gorroto delituen definizioan jasotako tipologiei dagokienez, mehatxuak eta lesioak aurreko urteetan bezala nabarmentzen dira, ezagutzen diren gorroto gertakarietatik seitik lau irudikatuz. ❚ Salatu duten biktimen adin-talde nagusia 26 eta 40 urte artekoa da (% 34,3), hau da, ekintza kriminal horien egile ezagunenen berdina. Beste datu aipagarri bat da adin txikiko biktimek 2020an kopuru altuagoa pilatu zutela (guztizkoaren% 9,4) 2019an erregistratutakoa baino (% 6,7). ❚ Gorrotoaren diskurtsoarekin lotutako gertaerekin bat (189), Interneten eta sare sozialen bidez denboran zehar etengabe burututako gertakari nagusiak mehatxuak, irainak eta jendearen sustapena/bultzada gorrotora izan ziren. ❚ Interneten erabilerak (% 45) sare sozialena (% 22,8) eta telefonia/komunikazioena (% 14,3) gainditu ditu.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

20


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

21

Fantasiazko udazken beldurgarria Donostiako aretoek Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteko programazioa hartuko dute Unibertsitateko Aldizkaria

Datozen urriaren 29a eta azaroaren 5a bitartean ospatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astearen Sail Ofizialean lehiatuko den film luze baten aurrerapena daukuzue hemen. Apps (2021. Lucio A. Rojas, José Miguel Zúñiga, Sandra Arriagada, Camilo León, Samot Márquez. Txile-Argentina). Bost istorio, non app batek ateak zabalduko dizkien fantasiari eta beldurrari. Neska gazte bat online transmisio-sare bateko perbertitu talde baten eskuetan. Voyeurista bat bere auzokideek sekretu ilunak ezkutatzen dituztela konturatuko dena, eta inoiz entzun ez izana nahiko lukeena. Emakume bat ziten app misteriotsu batean. Lagun talde bat musika jaialdi baterako bidean okultista landatar talde baten eskuetan eroriko dena. Haur bat bere aitak erabilia online amodiozko zitak hitzartzeko, bere burua defendatzeko ahalmen handia duela jabetu berri. Belle (Ryu to sobakasu no hime, 2021. Mamoru Hosoda. Japonia). Bizitza errealean, Suzu konplexua duen nerabe bat da eta mendialdeko herri txiki batean bizi da harrapatuta bere aitarekin batera. Mundu birtualean, ordea, Belle bihurtzen da Suzu: bost mila milioi jarraitzaile baino gehiago dituen ikono musikala. Suzu lotsatiarentzat zaila da daraman bizimodu bikoitza kudeatzea, baina ezusteko norabide bat hartuko du Bellek ezagutzen duenean Piztia: izaki liluragarri bezain beldurgarri bat. Mamoru Hosoda japoniarraren animazio film berria, besteak beste, Wolf Children (2012) eta Mirai (2018) filmen zuzendariarena. Beyond the Infinite Two Minutes / Droste no hate de bokura (2021. Junta Yamaguchi. Japonia). Zuzendariaren eta ia talde osoaren debuta zineman, eta iPhone batekin filmatua. Kato kafetegi baten jabea da, gaineko apartamentu txiki batean bizi da eta bere bizitza gelditu egin dela pentsatzen hasten da. Egun batean, etxera igotzean, bere burua ikusten du ordenagailuko pantailan, kafetegian, bere buruari etorkizunetik

hitz egiten, zehazki, bi minutu aurrerago. Kato eta bere lagunak bi minutuko loop batean harrapatuta geldituko dira One Cut of the Dead (2017) eta Tenet (2020) filmen arteko bidegurutze gisa norbaitek definitu duen film delirante honetan. Caveat (2020. Damian Mc Carthy. Erresuma Batua). Damian Mc Carthy irlandarrak, ohikoa Astean, bertan proiektatu izan baitira bere hainbat film labur, haien artean He Dies at the End (2010), Never Ever Open It (2011) edo How Olin Lost His Eye (2013), bere aurreneko film luzea zuzendu du. Ospitaletik oroimen arazoekin irten berri, Isaacek lan eskaintza bat jasoko du bere etxejabearengandik; hark norbait behar du bizi den uharte bakartian bere iloba egun batzuk zaintzeko. Baldintza bakar bat dago: kate bat eraman beharko du lepotik zintzilik, etxeko gela jakin batzuetan sartzea eragotziko diona. Osabak alde egin duenean, katuaren eta saguaren jokoa hasten da neskaren eta bere zaintzailearen artean. The Deep House (2021. Alexandre Bustillo & Julien Maury, Frantzia). Bikote estatubatuar gazte bat, urbex (hiri esplorazioa) zalea, Frantzian dago bidaian. Etxe bat bisitatzera eta grabatzera joatea erabakitzen dute. Etxe hori madarikatuta omen dago, eta orain laku artifizial batean hondoratua. Han direla, ur azpian harrapatuta geratzen dira iragan izugarri eta goibel bat ezkutatzen duen etxe handi batean. Bustillo eta Maury, beldur garaikidean klasiko bilakatutako zinemagileak -À l'intérieur (2007), Leatherface (2017), Kandisha (2020)uretan murgilduko dira istorio berri hau kontatzeko. The Medium (2021. Banjong Pisanthanakun. Thailandia-Hego Korea). Isan eskualdeko (Thailandia) xamanismoari buruzko istorio bat da hau. Talde bat hango xaman bati buruzko dokumental bat filmatzen ari da. Bizidunen eta espirituen munduen artean mugitzen den pertsona bat da bera. Bere iloba, bere ondorengo izan daitekeena, modu arraro batean portatzen hasten da, izaki etsai batek deabrutu izan balu

bezala. Urteko filmik beldurgarrienetako bat (Koreako areto batzuetan argia piztuta proiektatu da), Shutterekin (2004) Thailandiako zinemari beldurrezko zinemaldietako ateak ireki zizkion Banjong Pisanthanakunek zuzendua eta The Wailing (2016) filmaren zuzendari Na Hong-jin korearrak koproduzitua.

Aurtengo Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea urriaren 29tik azaroaren 5era arte ospatuko da

Prisoners of the Ghostland (2021. Sion Sono. AEB). Basamortu postapokaliptiko batean Bernice arrastorik utzi gabe desagertzen denean, adopziozko bere aitonak, "Gobernadorea" izenez ezagun den gerrako jaunak, lapur bat atera du bankuetako lapur bat, larruz janztera behartzen du, bonbez hornituta, eta bost eguneko epea ematen dio Bernice aurkitzeko; izugarrizko ondorioak izango ditu bestela. Bere abenturan, bere bekatuetatik askatzen ere saiatuko da lapurra. Sion Sono -Love Exposure (2008), Tag (2015), Tokyo Vampire Hotel (2017)- eta Nicolas Cage zalantzazko etorkizun batean daude, eta dena gerta daiteke. The Sadness (2021. Rob Jabbaz. Taiwan). Bikote gazte bat herrialdea erasotzen ari den pandemia baten mutazioak eragindako kaosaren erdian bizirauten saiatzen ari da. Infektatuek imajina daitekeen modurik krudelenean dihardute, eta indarkeriaz, hondamenez eta heriotzaz erein dituzte kaleak. Hilketak, torturak, bortxaketak, mutilazioak eta era guztietako izugarrikeriak egunero gertatzen dira hirian. Bukatu egin dira zibilizazioa eta ordena. Tristura besterik ez da geratzen. The Seed (2021. Sam Walker. Erresuma Batua). Hiru gazte Mojaveko basamortuaren erdian dagoen ametsezko etxe batera doaz egun batzuk igarotzeko atseden eta lasaitasun bila. Haietako bat

influencer bat da, gertatzen den guztia bere sare sozialetan jasotzen saiatzen dena, esaterako, gau batean ikusten dutenean meteorito bat erortzen. Edo ez zen meteorito bat? Sam Walker britainiarraren aurreneko film luzea, XXI. mendearen hasieratik bere film laburrekin Astean ohikoa, dagoeneko klasiko bihurtutako Duck Childrenen (2001) proiekziotik hasita. Yellow Dragon's Village / Koryu no Mura (2021. Hugo Sakamoto. Japonia). Festa gau batean, hirian, lau gaztek hurrengo egunean camping egitera erabakitzen dute. Goizean, beste lau lagunekin topo egin eta horrela ekingo diote bidaiari; baina berehala gurpil bat zulatu zaie eta oinez jarraitu beharko dute. Bertako gizon jator batekin topo egiten dute, haiei laguntza eskaini eta bere herrira eramaten dituena; bertan, ordea, ez dira hain atseginak izango. Generoen koktel harrigarria, dibertigarria eta aurreiritzirik gabea; Hugo Sakamoto gaztearen debuta. Historias para no dormir Historias para no dormir Chicho Ibáñez Serradorren telesail espainiar enblematikoaren reboota da. Estreinatu zenetik berrogeita hamar urte igaro direnean, Rodrigo Cortések, Rodrigo Sorogoyenek, Paco Plazak eta Paula Ortizek zuzendu dituzte antologia berri honen lau atalak, jatorrizko telesailaren istorioen

bertsio eguneratuak. Aste honetan Freddy (Paco Plaza) eta El asfalto (Paula Ortiz) proiektatuko dira. Historias para no dormir Freddy (2021). Paco Plaza. Espainia. André bere lana galtzeko zorian dagoen aktore penagarri bat da; bentrilokuo baten papera antzezten du berak. Chicho Ibáñez Serradorren aholkuz, panpina misteriotsu batekin hasten da lanean, eta bere segurtasun gabeziak uxatzen lagunduko dio hark. Bera iritsi berri denean gertaera makabroak gertatzen hasten dira, filmaketa itzulerarik gabeko puntu batera daramatenak. Paco Plazak -[REC] (2007), Verónica (2017), La abuela (2021)- zuzendu du TVEk 1982an emandako jatorrizko istorioaren berrinterpretazio hau. Historias para no dormir - El asfalto (2021). Paula Ortiz. Espainia Baldo amesgaizto batean sartzen da asfaltoan harrapatuta geratu denean. Eta laguntza eske egiten dituen deien erantzuna hauxe izango da: sinesgaiztasuna eta pasibotasuna. Harriduraren eta etsipenaren artean, Baldo zentimetroz zentimetro hondoratzen joango da, ezerk eta inork laguntzen ez diola ikusita. Atal homonimoaren (1966an emana) bertsio eguneratua, Paula Ortizek zuzendua -De tu ventana a la mía (2011), La novia (2015)-. Informazio gehiago: sansebastianhorrorfestival.eus


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria

22

José Félix González Placerren 'Etxegarai'ko Goti', Artium Museoan González Placerrek 1987 eta 1991 bitartean egin zituen animazio-bideoak bildu dira erakusketa honetarako, artistaren margolan, marrazki eta obra grafikoen testuinguruan Unibertsitateko Aldizkaria

Artium Museoak, Vitoria-Gasteizen kokatuta dagoen Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, José Félix González Placer artistari buruzko Etxegarai'ko Goti erakusketa aurkeztu du (A01 aretoan egongo da ikusgai, 2021eko irailaren 17tik 2022ko urtarrilaren 16ra arte). Erakusketa honek González Placerren ibilbidearen berri emango du, margolan, marrazki, obra grafiko eta, bereziki, animazio-film laburren multzo baten bidez; izan ere, euskal animazio-zinemaren aitzindarietako bat izan zen artista. González Placerren familiak Artium Fundazioari dohaintzan emandako artelan- eta dokumentu-ondare oparoaren parte dira erakusgai jarriko diren obrak. Erakusketarekin batera, gainera, argitalpen bat plazaratu du museoak, Jesús Alcaide kritikari eta komisario independente-

aren saiakera bat oinarri hartuta. Artium Museoaren Bildumaren Zeru bat, hamaika bide erakusketako azterketa-kasu bat da Etxegarai'ko Goti. 70eko hamarkadaren erdialdetik hil zen arte, José Félix González Placerrek (Vitoria-Gasteiz, 19511991) ibilbide artistiko oparoa garatu zuen modu nahiko ezohikoan uztartuz artea-bizitza binomioa, gazterik hil bazen ere. Esperimentazio teknikoak, hizkuntzak eta irudikapenak zuzeneko eragina izan zuten artistaren garapen pertsonalean, bere identitate sexualaren aitortzari eta ospakizunari dagokionez, baita, gerora ere, hiesarekin -gaixotasun horrek jota hil zen- bizitzeko estrategiak eta moduak konfiguratzeko garaian. Artistak ikuspegi elitista oroz gabetzen zuen artea, eta izateko eta jarduteko aukerak erakusteko aktibatzen zuen: “Egia, bizitza, interesatzen zait, argi eta garbi”.

Bizitasun handiko urteak izan ziren, zeinetan ordena kultural berri bat eraikitzeko gizarte-irrika aldi berean bizi izan baitzen hamarkada bat eskasean sorbaldakoetatik etsipenera amildu zen belaunaldi baten malenkoniarekin eta ajearekin. Pintura, marrazketa, serigrafia eta argazkilaritza lantzeaz gainera, animazio-filmak ekoitzi zituen, marrazketan izandako jarduera konpultsiboak bultzatuta, eta, hala, Euskadin animazioa arte garaikideko baliabide modura erabili zuen aitzindarien taldeko kidea izan zen. Denborari eta erritmoei buruz zuen irizpideak, bere animazioetako marrazki eskematiko, fotokopia, orban abstraktu, espazio huts edo testuek agerian uzten zuten ideiak elkarri lotzeko beharra, ingurune horren kode espezifikoen erabilera puristatik haratago. Etxegarai'ko Goti izenburupean, film sorta bat bildu zuen José Félixek, zeinetan agertzen baitira egunerokotasuneko gorabeherak, koherentziaz, desiraz eta identitateaz jarduteko bitarteko modura erabilita. Francis Bacon, David Hockney, Miró, Picasso eta Joseph Beuys artistei aipamena egiten zaie, haien obren bidez nahiz zuzenean erretratatuta, eta erreferentzia horiek uztartzen dira beste erreferentzia herrikoiago batzuekin edo hiri handiko eszenekin. Erakusketa honek 1987 eta 1991 bitartean artistak ekoitzitako animazio-film laburren multzoa biltzen du, baita argitara eman gabeko proiektuen zenbait karpeta, haren ibilbideko etapen eta geroko sendotzearen lekuko diren pintura, obra grafiko eta marrazkiek testuinguruan kokatuak.

González Placer familiaren dohaintza Hori guztia, González Placer familiak Artium Museoari dohaintzan emandako ondare oparoaren barruan. Aipatu beharra dago orain dohaintzan emandako obra horietako batzuk museoaren biltegietan daudela 2006. urteaz geroztik, urte hartan haren marrazki, pintura eta bideo multzo adierazgarri bati buruz sinatutako gordailutze-akordio bati esker. Eta pieza horietako batzuk hainbat erakusketatan erakusgai jarri izan dira, besteak beste Bildumaren azken aurkezpenean, Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian erakusketan. Nolanahi ere, José Félix González Placerren familiak Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoari orain egindako dohaintzari esker, izaera publikoko ondare kultural honen osagai izango da, aurrerantzean, artistaren artelan, zirriborro, dokumentu eta bestelako

materialen sorta zabal bat, zeinak kontserbatu, katalogatu eta ikertuko baititu museoak eta zeinak ahalbidetuko baitute egilearen lan-prozesuen, ibilbidearen eta interesen ezagutza xehea, baita bere ekoizpena garatu zuen garaiarena ere. Hain zuzen ere, Artium Museoan dagoeneko gordailututako hogeita hamar obra inguruko multzoari gehituko zaio, orain, 150 piezatik gorako beste multzo bat, margolan, grabatu, marrazki eta filmek osatua. Horien artean, badira, halaber, hainbat garaitako zirriborroak; idatziak; storyboardak eta animazio-proiektuei buruzko oharrak; material zinematografikoa; ohar-koadernoak eta askotariko dokumentazioa biltzen duten karpetak, batzuk artista Leioako Arte Ederren Fakultatean irakasle izan zen garaikoak, haren azken urteetakoak, beraz. Artium Museoak aurki ekingo die González Placer familiaren dohaintzako material guztien katalogoa eta inbentarioa osatzeko lanei.


23

2021urria

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Nazioarteko Dantza Bilbon Bilbok Dantzaldia 2021 Nazioarteko Dantza Jaialdia hartuko du abenduaren 5era arte Unibertsitateko Aldizkaria

Hona hemen Dantzaldia Jaialdiaren bigarren edizioa COVID-19aren aroan. Zorionez, badirudi unerik txarrenak gaindituta daudela, eta poz handiz ospatzen ditu lasaitasun handiagoa ematen duten etengabeko aurrerapenak. Era berean, harro daude antolatzaileak sektoreak eta, oro har, arte-komunitateak erakutsitako erresilientziaz, eta baita ere beren lanei berriz ikusgarritasuna emateko aukeraz. Aurten La Fundiciónek bere 35. urtemuga izango du (hiru hamarkada eta erdi hainbat artistaren ibilbideei laguntzen) eta jaialdira gonbidatu dituen konpainiekin ospatu nahi ditu jasotako sariak, domina horiek beren karrera profesionalak markatu dituztelako pizgarri-motor gisa, eta beren proiektuen jarraitutasunari eta nekaezintasunari egindako ezagutza ere badirelako (jarraitutasun horretan, esan bezala, lekuko eta konplize izan dira kasu askotan). Sari Nazionalak (5), Max sariak (3), Dantzaren Benois sariak (1), beste askoren artean. Hemen daude, denak jaialdi berean bilduta, denak laguntzen eta denak ospatzen dituen jaialdian. Edizio berri hau irailaren 23an hasi zen hedabideekin Rekalde aretoan izan zen topaketan, eta egun berean La Fundiciónen izan zen inaugurazioa, Altraste Danza duo gasteiztarrak ekarri zuen Qué tienen las flores piezarekin. Urriaren 1ean, Barakaldo Antzokiak bere ateak eta kolaborazioa zabaldu zizkien Metamorphosis Danceko Iratxe Ansa & Igor Bacovich-i harrera egiteko eta horrela azpimarratzeko euskal artista honi emandako babesa. Ansak Espainiako Dantza Sari Nazionala eskuratu zuen 2020an, eta domina hori aurreko edizioaren inaugurazioko gonbidatua izan eta aste batzuetara eman zioten. Dantzaldiak ostera ere gonbidatzen du, oraingo honetan Al desnudo piezarekin. Urriaren 29an, Ensanche Eraikinean izango da pieza laburrekin izaten den hitzordu ezaguna, beste saritu handi batzuen eskutik: Damian Muñoz-Virginia Garcia (La Intrusa), Sharon Fridman eta Frantics Dance Company. Jaialdia flamenkorantz abiatuko da proposamen birekin: Álvaro Murillok emakume flamenkoak omenduko ditu Flamencas piezarekin La Fundiciónen urriaren 30 eta 31n, eta Jesús Carmona sari nazionala Guggenheim Bilbao Museoan egongo da azaroaren 13an. Carmona 2021eko

Dantzaren Benois sari prestigiodunarekin etorriko da bere sorkuntza berria aurkezteko: Baile de bestias. Azaroaren 25ean, Azkuna ZentroaAlhóndiga Bilbaon izango da festibala. Han egongo da ostera ere Daniel Abreu ezaguna Dácil Gonzalez sarituarekin batera, La desnudez pieza eskaintzeko.La Fundiciónera itzuliko da abenduaren 4an eta 5ean David Marquesekin topo egiteko. Dança sem vergonha lanaren bidez artista portugaldarrak bere dantza-biografia kontatuko du eremu eszeniko bitxi batean. Aurten zineak bere presentzia dauka David Mambouch-en Maguy Marin - L'urgence d'agir filmarekin. Lan eszenikoaren bidez historiarekiko konpromisoa planteatu duen dantzari eta koreografo ospetsu hau aurkezten du filmak. Aresti Landa Dantza Eskolan izango diren masterclassak, Jemima Canok dantzaren kudeaketaz sortutako liburuaren aurkezpenak eta sortzaileekin jaialdiaren egoitzetan izango diren topaketek osatuko dute jardueren egitaraua. Betiko legez, guzti-guztiei itxaroten zaituztete, Dantzaldia Jaialdiaren XXII. Edizio honetan, gune kolaboratzaile guztietan eta haiekin guztiekin batera.

Aurten La Fundiciónek bere 35. urtemuga izango du eta jaialdira gonbidatu dituen konpainiekin ospatu nahi du

Programazioa Álvaro Murillo, "Flamencas": Pieza honek denboran zehar gogor borrokatu diren emakumeen emozioetatik bidaiatzen du. Erreferentetzat euren esperientzietatik abiatuta, balioan jartzen du dantzaren arte honi egin dioten ekarpena. Emakume flamenkoengatik eta flamenkoentzat egina da, garai batekoentzat eta gaur egungoentzat; kaleetan abesten dutenentzat, taula gainean dantzatzen dutenentzat eta etxetik amesten duten haientzat. Honako hau flamenkoari eta dantza garaikideari buruzko gorputzlan bat da, eta harekin batera hitzaldi batdator, pieza sortzeko erreferente izan direnei buruzkoa. Beharbada, emakumeok oharka-

bean igaro dira liburuetarako, baina pieza honetan sotil eta sendo agertzen dira, bidaia honetan interpreteari lagunduz. Urriak 30 eta 31, 19:00etan, La Fundición. 3 Pieza Labur ❚

La Intrusa (Virginia García y Damián Muñoz / Sonora. Dantza Sari Nazionala 2015 sorkuntza modalitatean: Sonorako basamortutik dabilen haizeak zurrunbiloak eta tenperatura igoerak eragiten ditu. Datorren gune mortuetatik hondar eta hauts partikulak ekarri ohi ditu. ❚ 147 Abrazos (Compañía Sharon Fridman): Max sari bat Koreografia Onenaren kategorian Erriturengatik 2019an. 147 abrazos pieza laburra Dosis de paraíso dantzalanaren atal bat da, eta bere sorburua bi pertsonen arteko maitasuna eta harremana tratatzeko beharrizana da. Giza harremanen bilakaera eta haien arteko harmonia lortzeko dauden aukerak inspirazio iturri eta esplorazio lurralde izaten jarraitzen dute Sharon Fridmanen konpainiarentzat. ❚ Frantics (Dance Company / Space): Lehen saria eskuratu zuen Burgos - Nueva York 2020 festibalean. Bigarren saria Hannoverreko 34. lehiaketa koreografikoan. Space Frantics-ek inkontzientera egindako bidaia da. Lan hau zuzenean murgiltzen da interpreteen istorio sakonenetan, gertakizun jario etengabe baten erdian. Pentsamenduak kolapsatu eta izoztu egiten dira, luzatu eta azeleratzen dira, beren burua suntsitu eta berreraikitzen dute. Ikuslea interpreteen istorioaren lekuko da, eta behatu egingo du kontakizun horren bilakaera, istorioa fisika bakun, energetiko eta delikatu batekin fusionatzen den bitartean. Urriak 29, 20:00etan. Ensanche Eraikina. Sarrera doan, bete arte. Jesús Carmona, "Baile de bestias": Dantza Sari Nazionala 2020; Benois de la Danse 2020 Saria; Premio Ojo Crítico de RTVE 2019. Jesus Carmona bailaor-aren proposamen intimista honek 55 minutu irauten du, eta bertan danzaor-ak bere egi absoluturanzko -berarengan ezinbestean primarioa den mugimenduranzko- beste urrats bat ematen du urteen poderioz erdietsitako konplexutasun osoarekin. Lan berri honetarako Manu Masaedo abeslari eta era askotako instrumentistarengan bermatu

da, berak laguntzen baitio bidaian zehar. Bidean mundu oniriko bat sortuko da, non pertsona anonimo batek dantzan egiteko erronka bota dien bere baitako piztiei, horrela baretasuna aurkitu eta edertasun bilakatzeko, mugimendu eta emozio bihurtzeko eta bai bere burua bai besteak ulertzeko gakoak bilatzeko. Azaroak 13, 18:00etan. Guggenheim Bilbao Museoa. Daniel Abreu, "La desnudez": Daniel Abreu - Dantza Sari Nazionala 2014 Sorkuntza modalitatean. Dácil González - Dantza Sari Nazionala 2019 Interpretazio modalitatean. Max sariak 2018: Koreografia onena· Dantza ikuskizun onena· Dantza interprete onena. Lana zure burua maitatzen jakitearen inguruko proposamen poetikoa da. Bi irudi eszenatokian, polaritatearen ideia eta heriotzatik maitasunera egindako bidaia seinalatuz. Haiekin batera doaz musika, musikaria eta haizearen soinu sakona metal gainean. Biluztasunak intimitate leku horri dagokio, eta han galderak ez dira dagoeneko existitzen. Edertasunaz ari gara, dagoenaren eta gertatzen denaren biluztasunean. Batzuetan gaizkia opatzea da, eta beste batzuetan, beroa eta izerdia ukitu eta trukatzen duen esku baten sublimetasuna. Aldian behin, maitasuna baliatzeko eta hura mantentzeko ariketa. Eraiki eta suntsitu egiten da, arnasa hartzean bezala. Unibertso bakoitzean sartzen denari buruzko dantza dugu hau, irensten saiatzen dena, gero oka egin eta egindakoaz zerbait be-

rria sortzeko.Loturak sendotzeko bultzada pizten duten bi pertsona ditugu, baina bat egite lasaiak nahi dituzte, haiek azkar desegin ahal izateko. Hori guztia Hugo Portasen soinu-unibertsoarekin zuzenean hornituta. Azaroak 25, 19:00etan. Azkuna Zentroa. David Marques, "Dança sem vergohna": “Azken urteetan dantzatzeko zenbait modu eta dantzan egiteko hainbat zio deskubritu ditut. Deskubritu dut etxean, 'estudioan' edota diskotekan nengoela dantzan jarraitzen eginarazten zidan plazer komun bat zegoela testuinguru guztietan. Lekuko gutxirekin, edo erabat bakarrik, formalismo musikalaren eta mugarik gabeko adierazkortasun emozionalaren artean, plazerezko dantza hori sortzen zen. Beharbada, lotsarik gabeko dantza hori Teatroan baino ez da existitzen eta beharbada soilik da posible espazio, denbora eta motibazio batzuen gurutzaketan: logela, umezaroarekin lotzen dudana; diskoteka, nerabezaroarekin lotuta, eta 'estudioa', helduaroarekin elkartuta. Teatroaren arloan, gonbidatuen eta interpretearen oraingoarekin lotzen dut emanaldian zehar. Dantzatzen dudan bitartean, dantza-sentsazio hori berehalakoa da, eta bide batez, singlea bezain konplexua, erreferentziala eta tolesgabea, serioa eta dibertigarria, intimoa eta partekatua, teknikoa eta ezustekoa… dena batera”. David Marques, 2019ko azaroa. Abenduak 4 eta 5, 19:00etan. La Fundición.


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021urria 24

Buruko Osasunaren Munduko Eguna Urriaren 10ean Buruko Osasunaren Munduko Eguna ospatu zen eta NGKk honako hau adierazi zuen Nafarroako Gazte Kontseiluak

Nafarroako Gazte Kontseilutik hain egun garrantzitsu honetan harro sentitzen gara, azkenean, buruko osasunarekin lotutako arazo guztiei ahotsa ematen ari zaiela ikustean. Harro, gure erkidegoko gazteen beharrei eta kezkei erantzuteko proiektuarekin aurrekari gisa jartzen ari garenez, urte batzuk gazteria kriminalizatu baita gutxi batzuen jarrera egotzi eta gero, baina erakusten dugu beste asko elkarren ondoan lanean ari direla. Buruko osasuna ez da kontzeptu berri bat, baina hala ere, bai da berria garrantzia ematea eta ohartzea gazteek gure adina dela eta hutsalizatu ohi diren arazo

ugari pairatu ditugula. Dena bizkor eta etengabe aldatzen ari den gizarte batean, askotan beste gauza batzuk lehenesten ditugu eta gure ongizatea ez dugu babesten, osasunak egoera fisikoa soilik dakarrela pentsatuta eta gogo-egoera ere barne hartzen duelaz ahaztuta. Gazteek askotan ez dituzte gure osasuna hobetzeko dauden baliabideak ezagutzen. Gizarteak, oro har, ez ditu eskuragarri dauden tresnak ezagutzen edo ez du gaitasunik arazo bera zuzenean identifikatzeko. Eta hori gertatzen da irakatsi ez digutelako. Kontseilutik gazteen buruko osasun arazoen hazkundea ikusi eta gero sortutako kanpaina

batean lanean ari gara, eta konturatu gara kezkak eta arazoak ezagutzeko aurrekaririk edo daturik ez dagoela, baita nola eragiten diguten ere. Kanpaina honen helburu nagusia gazteen osasun mentalari ikusgarritasuna ematea da, Nafarroako gazteen egoera ezagutzea eta Covid-19 pandemiak nola eragin duen ikustea. Honen ondoren, munduko errealitatea aldatu egin da, eta beraz, beharrak ere bai. Proiektu honi esker, gazteek nola hobetzeko gogoa duten ja-

kin dezakegu, jakin-mina duten eta gai honen inguruan ikasi nahi duten eta beren kezkek gizarte osoa nola hartzen duten ikusteko aukera ematen digu. Nafarroako Gazte Kontseiluak ez du behin betiko irtenbidea, baina badugu konpromisoa gazteen bizi kalitatea hobetzeko, haien beharrak ezagutuz. Horregatik, harro gaude egun garrantzitsu horretan parte hartu ahal izateaz, gure ekarpena emanez. Azkenik, kontuan hartu behar da gure gorputzetik buruko osasun

nahasteak areagotzea errotik konpontzen duten neurriak diseinatzen laguntzea eta eskaintzea besterik ez dugula. Neurriak erkidegoko organo legegileak hartu beharko ditu, bere konpromisoa esplizituki eta trikimailurik gabe erakutsi behar du, gazteen bizitza berriro ere arriskuan dagoelako. Gazte arruntekin batera egongo gara, azken hau ahalik eta azkarren egin dadila aldarrikatuz eta arazoa astindu nahian nahikoak ez diren neurriak hartzea saihestuz.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.