Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria - 401. Zkia.- 2022ko urria

Page 1

Laguntzen du

Udazkenean murgilduta

Ikasturte berri honetako bigarren alea duzue Unibertsitateko Aldizkari hau.Hurrengo orrialdeetan,euskal eta nafar unibertsitateetako azken albisteak aurkituko dituzue. Gai gehiago ere jorratuko ditugu.Besteak beste,Silver Economy Call deialdiko enpresa irabazleak aurkeztuko dizkizuegu,Espainiako ikasketa-maila aztertuko dugu,Time To Move 2022 kanpainari buruz arituko gara,emakume ikertzaileen aitortza egingo dugu...eta oraingo honetan,MyWay Heels enpresaren fundatzailekide Jon Ander Merodio gazte ekintzai-

lea elkarrizketatuko dugu.Jon Anderrek bere proiektu berritzailea azalduko digu.Zehazki, oinetako berezi batzuk eskaintzen dituzte,takoi trukagarriak dituztenak,erabiltzaileei lesioak ekiditeko.

Arteari,aisialdiari,feminismoari eta giza eskubideei ere egingo diegu lekua,Donostian,Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea; Bilbon,Dantzaldia; eta Iruñan,Pío Guerendiáin eta Koldo Chamorroren erakusketa.Mahsa

Aminiren heriotza izango dugu hizpide...eta beste kontu asko eta asko ere bai.Urte amaiera ona izan dezazuela!

401.zkia.2022ko urriaDoakoa

UNIBERTSITATEAK

Universidad del País Vasco / Euskal HerrikoUnibertsitatea. www.ehu.eus

Uda IkastaroakDonostiaMiramar Jauregia z/g943 219 511

Gipuzkoako Campuseko ErrektoreordetzaDonostiaIgnacio MªBarriola Eraik.Elhuyar Pza.1943 018 141 Leioako Campusa (Zentralita)Leioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 012 000 Sarbide Bulegoa.Bizkaiko CampusaLeioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 015 555 Arabako Campuseko ErrektoreordetzaGasteizComandante Izarduy Kalea,2945 014 444

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU)

GasteizC/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta945 014 336oij.ar@ehu.eus

LeioaApia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea946 015100oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es

Nafarroako Unibertsitate PublikoaIruñeaArrosadiako Campusa948 169 000 Nafarroako Unibertsitate PublikoaTuteraTarazona etorbidea,z/g948 417 800

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es

UNED ArabaGasteizPedro Usua,2945 244 200

UNED BizkaiaPortugaleteIgnacio Ellacuria Parkea,2-3944 936 533

UNED GipuzkoaBergaraMartin AguirreDeunaren Enparantza,4943 769 033

UNED NafarroaIruñeaSadar z/g948 243 250

UNED NafarroaTuteraMagallón,8948 821 535

Mondragon Unibertsitatea.

www.mondragon.edu

Mondragon UnibertsitateaArrasateLarramendi,4.23 posta-kutxatila943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus

Bilboko CampusaBilboUnibertsitate Etorbidea 24944 139 000 Donostiako CampusaDonostiaMundaiz Bidea,50943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es

Nafarroako UnibertsitateaIruñeaCampus Unibertsitarioa948 425 600 Ingenieri Eskola.TECNUMDonostiaManuel Lardizabal Pas.,13943 219 877

TECNUM - Miramon Goiko EgoitzaDonostiaMikeletegi Pas.,48943 219 877

Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSADonostiaAldapeta,49 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA

Ikaslan.Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea www.ikaslan.net

Hetel Heziketa Tekniko Elkartea www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK

SaiolanArrasateGoiru Kalea,1943 712 072

Garaia Berrikuntzako InteresguneaArrasateUribarri Etorbidea,3.79 P.K.943 719 181

CedemiBarakaldoAltos Hornos de Bizkaia Hiribidea,33944 184 100

BIC Gipuzkoa BerrilanDonostiaMikeletegi Paselekua,83943 000 999

BIC BizkaiaDerioAstondo Bidea,Edificio,612944 030 606

BIC Bizkaia EzkerraldeaBarakaldoAvenida Altos Hornos de Vizcaya,33944 184 100

BIC ArabaMiñanoCalle Albert Einstein,15945 298 282

CEI BusturialdeaGernika-LumoTxalaparta Poligono,32946 256 809

CEIAMiñano GoienArabako Parke Teknologikoa,CEIA Eraik.945 298 282

IKERBASQUEBilboMaría Díaz Haroko Kalea,3944 052 660

SPRI,S.A.BilboUrkixo Zumarkalea,36944 037 000

BEAZ,P.S.A.BilboSabino Arana Etorbidea,8944 395 622

INNOBASQUEZamudioC/ Laida Bidea,203944 209 488

CEINNoainMocholí Kalea848 426 000

Particular de Ategorrieta Kalea,2 Baxua.10.lokala 20013 Donostia.Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa.

LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa,Ana Belén Sánchez,Nissma

DISEINUA

hartzen.

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

UPV/EHU

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea,83.48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652

E-maila: cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea

Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial,1.48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417

E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es

Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa.31080 Iruñea. Tel: 948 425 634.E-maila: cee@unav.es

EUROPE DIRECTCEDERNA GARALUR.NAFARROA Barriobide,40,001 bulegoa. 31013 Ansoain.Tel.: 948 206 697

E-maila: europadirect@cederna.es

EUROPE DIRECTHAZI

Granja Modeloa,z/g.01192 Arkaute (Araba).Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es

EUROPE DIRECTBIZKAIA

Simón Bolivar Kakea,8B 48010 Bilbao.Tel.: 946 072528

E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org

EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu,dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka.

EUROPE DIRECTDONOSTIA

Prim kalea,14 2D.20006 Donostia Tel.: 943 470 962

E-maila: europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net

Informazioa,orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU

LAGUNTZAILEAK

uniagenda UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 03
De Benito eta Irene Urizar.
ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik
+TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BYEWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

Ikasle bisitarientzako harrera UPV/EHUn

Kanpoko unibertsitateetako 1.000 ikasle baino gehiago arituko dira Euskal Herriko Unibertsitatean,gutxien dela,lauhileko batean

Geure artean dira,dagoeneko,unibertsitateko mugikortasun-programetako ikasle bisitariak.Mila ikaslek baino gehiagok egingo dute lehenengo lauhilekoa UPV/EHUn, nazioarteko zein SICUE programei esker.Joan den irailaren 19an,Arabako Campusak egin zuen ongietorri-ekitaldi ofiziala; geroago,ostegunean eta ostiralean,Bizkaiko Campusak eta Gipuzkoako Campusak,hurrenez hurren.Erakundeetako eta unibertsitateko ordezkariek eskainitako harrera horri esker,ikasle bisitariek eskutik eskurako informazioa jasotzen dute UPV/EHUn bertan,datozen hiletan bizileku izango duten lurraldean eskura izango dituzten zerbitzuen inguruan,bertako ikasleak bailiren.

"Nazioartean duen izen onagatik erabaki nuen UPV/EHUra ikastera etortzea",dio ikasle bisitari batek

Arabako Campuseko ekitaldian,M. Juncal Gutiérrez Mangado Euskara,Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea,Manoli Igartua Olaechea Arabako Campuseko errektoreordea eta Borja Rodríguez Ramajo Gasteizko Udaleko Herritarren Partaidetza eta Gardentasun zinegotzia izan ziren. Arabako Campuseko errektoreordeak gogora ekarri zien bertaratutako ikasleei,berak Birminghamen, Aston Unibertsitatean egin zuela doktorego aurreko egonaldia,bizi-

tzan izan duen esperientziarik politenetako bat izan zela adieraziz. “Beste herrialde batean bizi,adiskidetasun berriak egin,bestelako kultura bat deskubritu,neure burua ere berraurkitu nuen…horiexek gauzak gertatu zitzaizkidan eta zeuei ere,Euskal Herriko Unibertsitatean egingo duzuen egonaldian,halaxe gertatuko zaizkizuela uste dut”,azpimarratu zuen. Honez gain,gehitu zuen beste unibertsitate batera,herrialde berri batera,mugitzeko egonaldia egitea dela unibertsitateko ikasle bati suerta dakiokeen esperientzia esanguratsuenetako bat dela.“Espero dut gure unibertsitatean izango duzuen egonaldia espero bezain aberasgarri izan dakizuela,bai arlo akademikoan,nola kulturalean,zein pertsonalean,zeuen itxaropen guztiak betez”,amaitu zuen.

Noranzko bikoitzeko mugikortasuna

UPV/EHUko lau ikasletatik batek izaten du nazioarteko mugikortasun esperientziaren bat graduko ikasketetan zehar.Zehazkiago,ikasturte honetan,2.373 ikasle izan dira gu-

txienez lauhileko bat atzerriko edo Estatuko unibertsitateren batean aritu direnak,kanpoko unibertsitateetatik gurera etorritakoak 1.072 izan diren bitartean.UPV/EHUk gaur egun 2.000 mugikortasun hitzarmenetatik gora ditu bost kontinenteetako unibertsitateekin.Era berean,hogeita hamar dira jada nazioarteko graduko titulazio bikoitzak,alegia,UPV/EHUk eta atzerriko unibertsitate batek batera eskainitako hezkuntza programak,ikasleek bi gradutako unibertsitate titulua lortzeko aukera dutelarik,bana unean uneko unibertsitate bakoitzean. Mugikortasun programa horiei esker,Jorge Aspee,Txileko Santiagoko Unibertsitatetik etorri eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako ikaslea,Arabako hiriburuan izango da lauhileko batean.“Nire unibertsitatean bertan gomendatu zidaten UPV/EHUra etortzea eta Gasteizera ikastera etortzea erabaki nuen,Arabako Campuseko Farmazia Fakultatean emandako gradu horren nazioarteko izen onarengatik.Gainera,Arabako hiriburua aukeratu nuen hiri lasaia delako.Kultura eta herrialdea ezagutu nahi

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 04
Ikasle bisitariak eta erakundeetako ordezkariak Arabako Campusean.

ditut eta lagun berriak egiteko aukera izan”,dio egonaldirako helburu eta asmoak nabarmenduz. Bere aldetik,Ellis Molinahen Letren Fakultatera etorri da Artearen Historia eta Itzulpengintza ikastera,Nottinghameko Unibertsitatean egin dituen Artearen eta gaztelaniaren historiako ikasketen osagarri.“Vitoria-Gasteiz aukeratu nuen nire hiriaren antza duelako: oso berdea da eta campusa zuhaitz anitzeko parke batetik gertu dago.” Aipatu zuen biziki eskertzekoa dela bizilekua aurkitzeko eskaintzen den laguntza,Euskal Herriko Unibertsitateak atzerriko ikasleentzat eskainitako laguntzak ezagunak direlarik. Lauhileko bateko egonaldia egingo du eta Internet bidez ezagutu zuen fakultatearen eskaintza.

SICUE programaren barruan,Marta Aldea,Antonio Molina eta Sandra Piñeiro ikasleek Farmazia Fakultatean ikasiko dute ikasturte osoan.Salamancako Unibertsitatetik dator Marta eta bere unibertsitatearen bidez izan zuen eskaintzaren berri.“Ez zen nire lehenengo aukera -aitortu du-,baina orain oso pozik nago.Familia dut,gertu bizi dena,eta oso ondo hitz egin didate.” Jende,herrialde eta kultura berriak ezagutzea eta txangoak dira egonaldian zehar erdietsi nahi dituen helburuetako batzuk.

Antoniok,berriz,hasiera-hasieratik izan zuen argi.Granadako Unibertsitateko ikasle hau Coruñan aritu zen ikastaro bat egiten,duela urte

batzuk,eta iparraldea gehiago ezagutu nahi zuen,“Granadatik guztiz desberdina dena,askoz berdeagoa. Gainera,Euskal Herriko jendea eta kultura ezagutu nahi ditut.”

Sandra Piñeiro vigoarrak ere bere unibertsitatearen bidez,Santiago de Compostelako Unibertsitatearen bidez,izan zuen trukearen eskaintzaren berri eta,inguru hauei buruzko erreferentziak zituen familiartekoak bitarte.“Santiagoren antzekoena zen,baina desberdina,eta hemen nago”,zioen sinetsita.

“Mugikortasun programek gero eta aukera gehiago eskaintzen dituzte nazioartekotze esperientzia bizitzeko ikasle,irakasle/ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalarentzat” -adierazi zuen Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak -."Baina,ohiko mugikortasunez gain,UPV/EHUk mugikortasun programa labur eta trinko konbinatuak (BIP) antolatzen ditu,5 eta 30 egunen bitartekoak,mugikortasun luzeagoak egin ezin dituzten ikasleei nazioartekotze esperientzia emateko helburuaz.Enlight Europako Unibertsitatearen barruan, ikasleek hamaika BIP desberdinetan hartu ahal izango dute parte ikasturte honetan”.

Aukera gehiago

Gero eta gehiago dira nazioarteko ikasleak,mugikortasuna egiteko, UPV/EHU aukeratzen dutenak eta, horren ondorioz,ohikoa da egun ikasgeletan ikasle bisitariak ikustea. Shanghaiko ranking ospetsuetan erdietsitako postuari esker,gero eta gehiago dira mundu osoan Euskal Herriko Unibertsitateari erreparatzen dioten ikasleak,egonaldirako helmuga aukeratzeko orduan.

Ongietorri ekitaldiak errepikatu ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetan eta,aurkezpenak egin ondoren,ikasle bisitariek jai egitarau batez gozatu ahal izan zuten: talo tailerrak,herri kirolak eta musika barne dituena.

“Ohorea da guretzat geure erakundea aukeratu izana,kultura,hizkuntza eta ingurune berri batera bidaiatzeari ekiteko.Hamaika gauza berriez lepo jositako hilabeteak izango dira eta hauen oroitzapenak bizitza osoan iraungo du zeuen gogoetan”,esan zien M.Juncal Gutierrezek Arabako Campusekoan bildutakoei.Eta gauza bera gertatuko zotzaien Euskal Herriko Unibertsitate osoan bisitari arituko diren gainerako ikasle guztiei.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 05
M.Juncal Gutiérrez Mangado: "Mugikortasun-programek gero eta aukera anitzagoak eskaintzen dituzte"

Adingabeentzako irakur gida kaleratu da

'Haur eta gazte literatura irakur gida 2021' argitaratu du Mondragon Unibertsitateak

Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2021.urtean haur eta gazteentzat euskaraz argitaratutako 227 liburuak biltzen dituen argitalpena kaleratu du: Haur eta gazte literatura irakur gida 2021.

Gidaren hitzaurrean adierazi duten moduan,2021 gida "talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza da.Guraso,irakasle eta bibliotekarientzat lagungarri izan nahi du".Bildumaren egileen iritziz,gida honek “ezin du irakurketa zuzena ordezkatu,ezta irakurketak sortzen duen plazerra bera ere, ez baita talde honek egiten duen irakurketaren adierazpena baino”.

14 lagunek osatutako lantaldea 2021.urteko gida egiteko,haur- eta gazte-literaturarekin lotutako bederatzi erakundeko 14 lagunek hartu dute parte,tartean liburuzainek,eskoletako irakasleek eta Mondragon Unibertsitateko adituek.Hain zuzen ere,honako hauek dira aurtengo edizioko irakurle taldea osatu dutenak: Olga Jauregi (Aramaioko Udal Biblioteka),Ane Leturia (Are-txabaletako Udal Liburutegia),Laida Zubia (Bergarako Udal Biblioteka),Oskar Loiti (Eskoriatzako Udal Biblioteka),Jasone Erostarbe (Legazpiko Udal Biblioteka),Marina Etxegoien eta Arantzazu Ibarrondo

(Oñatiko Udal Biblioteka),Gurutze Urrutia,Edurne Urbiztondo eta Aitziber Arrese (Aretxabaletako Kurtzeberri Eskola) Itziar Murua (Aretxabaletako Kurtzeberri Eskolako irakasle ohia),Ana Etxeberria (Eskoriatzako Luis Eceiza Herri Eskola) eta Nerea Alzola eta Marikarmen Apraiz (Mondragon Unibertsitatea).

Aurtengo edizioko lantaldean,biblioteka eta eskoletatik etorritako 14 lagunek parte hartu dute

Liburu gomendagarriak,oso gomendagarriak eta zerrenda berezia

Gidaren sarreran,egileek eurek azaltzen dute lan egiteko modua eta liburuak sailkatzeko erabili duten irizpideak: “Taldearen lan-teknika honetan datza: gaur eta gazte literaturaz 2021. urtean euskaraz publikatu dena irakurri,gure irakurketak kontrajarri eta hizkuntzaren erabilpena,kalitate literarioa,gaiari ematen zaion tratamendua,eta abar kontutan izanda baloratzen ditugu”.Liburu guztiak irakurri ondoren,hiru ataletan multzokatu dituzte lanak: “liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda be-

rezia.Azken horiei erreseina bat gehitzen zaio”.

Liburu bakoitzari jarri dioten adin orientagarriari buruz,egileek adierazi nahi izan dute zenbaki hori orientagarria besterik ez dela; euren esanetan,“bilakaera-erritmoak,haurren zaletasunak,eta abar sailkaezinak baitira.Gure ustetan, haurrek liburuen aukeraketa librea egitea oinarrizkoa da,eta irakurketaren grina sortzeko,funtsezkoa”. Aipatu behar da,oso bilduma eskertua dela Haur eta gazte literatura irakur gida; horren erakusgarri da,urtero,Haur eta gazte irakur gida dela Mondragon Unibertsitateak argitaratzen dituen argitalpenen artean deskargatuena.

1990.urtean hasi ziren Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiko kideak literatura gida kaleratzen.Proiektua elkarlanean egiten dute fakultateko arduradunek,Debagoieneko udal liburutegiko eta ibarreko ikastetxeetako irakasleekin batera.2001.urtetik aurrera argitaratutako zenbakiak,sarean jarrita daude.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA2022urria06

Gorka Ortiz de Zarate Bengoa,MUko ikertzailea,fabrikazio aurreratuko Taylor Dominaren irabazle

Pieza kritikoen mekanizazioa modelizatzera bideratutako aeronautika- eta automobilgintza-industriei zuzendutako ikerketa-lan baten ondorioz jaso zuen Ortiz de Zarate Bengoak saria

Fabrikazio aurreratuko ikerketa aplikatuan liderra den CIRP nazioarteko erakundeak Bilbon egin zuen 71.Batzar Nagusia.Mugarri izan zen ekitaldi hori hainbat ikuspuntutatik.Alde batetik,aitortza da Euskadirentzat ekoizpen-ingeniaritzako nazioarteko fororik garrantzitsuenaren egoitza bilakatzea,inplizituki aintzatesten baitu Euskadi erreferentzia dela fabrikazio aurreratuan. Eta,bestetik,nazioartean aitortu zuen Mondragon Unibertsitatearen Errendimendu Handiko Mekanizazioko Ikerketa Taldeko ikertzaile bat; izan ere,fabrikazio aurreratuko sari ospetsuenetako bat eman zion,Taylor Domina,zeinaren bidez esparru horretako lan bikainak saritzen baitzituen.Hain zuzen ere,kongresuaren 71 edizioetan aintzatespen hori lortu duen lehen espainiarra da.Mugarri horrek agerian utzi zuen Mondragon Unibertsitateak fabrikazio aurreratuan eta modelizazioan duela 25 urtetik hona egin duen lana, zeinak nabarmendu egiten baitu estatu osoan.

Industria orokorraren eta,bereziki,aeronautika-industriaren alorrean 2021ean egindako ikerlan batengatik saritu zuten Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Gorka Ortiz de Zarate Bengoa ikertzailea. Eusko Jaurlaritzaren beka baten bidez finantzaturiko doktorego-tesiaren esparruan eginiko lan harekin,cum laude aipamena ez ezik Nazioarteko Doktore aintzatespena ere eskuratu zuen.Hori horrela,Ortiz de Zarateren ikerlanaren emaitzak CIRPek ematen

duen Frederick Winslow Taylor domina eskuratu zuen.Mekanizazio-prozesuan txirbilaren eta erremintaren arteko marruskadura ezaugarritzera bideratuta dago lana,eta haren xedea da aurreikuspen-eredu fidagarriagoak garatzea; eredu horiei esker,osagaien mekanizazio-prozesuak optimizatzea lortuko da zalantzarik gabe.

Nazioarteko CIRPek bultzatutako saria da, fabrikazio aurreratuko ikerketa aplikatuko liderra.Aurten,Bilbon egin da 71.Batzar Nagusia

Ikerketa-lanean,Gorka Ortiz de Zaratek teknologia bat garatu du,txirbilaren eta erremintaren arteko ukipen-guneko tentsio normalak eta tangentzialak esperimentalki neurtzen dituena,eta,hortik abiaturik,marruskadura-eredu bat atera

daiteke,ebaketa-prozesuaren modelizazioan lortutako emaitzak hobetu ahal izateko.

Ereduen bidez aurreikusteko gaitasuna garatzea alderdi erabakigarria da askotariko sektoreetako osagaien fabrikazio aurreratuan (aeronautika-industrian eta automobilgintzan,besteak beste); izan ere,lagungarria izango da kostuak murrizteko eta bezeroei erantzun azkarragoko,bai eta ingurumen-inpaktua murrizteko ere.

CIRP erakundeari buruz

CIRP akronimoak Produkzio Ingeniaritzarako Nazioarteko Akademiari egiten dio erreferentzia (Collège International pour la Recherche en Productique,frantsesez).CIRP 1952an sortua zen,eta mundu zabaleko erakunde liderra da ekoizpen-ingeniaritzaren esparruko ikerkuntzan.

Akademiako kideak mugatuak dira, ikerketan erakutsitako bikaintasunean oinarritutako parametroei jarraikiz hautatuak.Gaur egun,650 kide inguru ditu,40 herrialdetakoak baino gehiagotakoak.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 07

Deustuk ikasturte berria ofizialki ireki zuen

Deustuko errektore José María Guibert: “Irakaskuntza-eskaintza berritzeak gure kulturaren parte izan behar du erakunde gisa,gizarte eragileekin solasean”

Unibertsitateko Aldizkaria

Irailaren 21ean,Deustuk 20222023 ikasturteari hasiera ofiziala eman zion.Unibertsitateak lehenengo mailan 2.467 ikasle berri ditu matrikulatuta,errekorra,iaz baino % 20,5 gehiago,2.047 ikasle berri matrikulatu baitziren orduan; eta duela hiru urte baino % 39,3 gehiago,lehenengo mailan 1.771 ikasle berrik hasi baitzituzten ikasketak.Kopuru horiei nazioarteko ikasleena gehitu behar zaie.Pandemiaren aurreko zifrak gainditu dituzte (600 baino gehiago),eta aurten mila gazte izatera iritsiko dira (orain arte ikusi gabeko datuak). Ikasle berrien gehikuntza hori Unibertsitateak azken urteotan herrialdeko talentuaren prestakuntza-beharrei erantzuteko egin duen ahalegin handiari eman zaion lehen erantzuna da.Eginahal horien artean daude,besteak beste,gradu berriak ezartzea,tituluak edo Fakultateak berritzea,gizartearen erronka handiei modu egokienean erantzun nahian.Apustu horiekin, Deustu berrikuntzara zabalik dagoen erakunde gisa sendotu da.

GJHak betetzea

Ikasturtearen hasiera ekitaldia Paraninfoan izan zen,Joseba Segura Bilboko Elizbarrutiko gotzaina buru izan zuen eukaristia baten ostean.Stella Solernou idazkari nagusiak 20212022 ikasturteko txosten akademikoaren irakurketarekin eman zion hasiera ekitaldiari.Ondoren,“Garapen Jasangarrirako Helburuak: belaunaldi barruko eta belaunaldi arteko kontratu sozial berri baterantz” izeneko irekiera-hitzaldia eskaini zuen Felipe Gómez Isa Zuzenbide Fakultateko katedradunak.

Unibertsitateko ordezkari gorenak 2023-2024 ikasturtean lehen bi online tituluak ezarriko dituela iragarri zuen: Zuzenbidea eta Informatikako Ingeniaritza

Klase magistralean,Gómez Isa irakasleak gogoratu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko irailean aldarrikatu zituen Garapen Jasangarrirako 17 helburu estrategikoak 2030 Agendaren parte direla,hala 2000. urtean onartu ziren Milurteko Garapen Helburuetan aurrera egiten jarraitzeko.

GJH horiek nazioarteko komunitatearen bide-orria izan nahi dute hazkunde ekonomikoaren,justizia sozialaren eta ingurumenaren babesaren arteko oreka lortzeko,pobrezia,desberdintasunak eta degradazio ekologikoa milioika pertsonarentzat eguneroko errealitate izaten jarraitzen duten mun-

duan.Hala

ere,Covid-19 pandemia,klima-aldaketaren ondorio suntsitzaileak eta Ukrainako azken gerrak oztopo handia jartzen ari dira GJHak lortzeko.

Zentzu horretan,gobernuak,enpresak,unibertsitateak edo gizarte zibileko erakundeak bezalako eragileek egin ditzaketen ekintzen araberakoa izango dela dio GJHak betetzea.Eta, horren harira,uste du premiazkoa dela justizia sozial globalean eta belaunaldien arteko ekitatean oinarritutako kontratu sozial berri bat egitea.

José María Guibert errektorearen hitzak

José María Guibert errektoreak,bere hitzaldian,Unibertsitatea erakunde berritzaile gisa aurkeztu zuen,jesuita eta soziala izateaz gain,gizarte harmoniatsuagoak,askeagoak eta garatuagoak sortzeko erantzunak,hausnarketak eta proposamenak eman behar dituena.Zeren eta,bere ustez, Deustuko proiektuak bere jarduera "besteentzako pertsonak eta pertsona guztientzako gizarteak sortzea" helburu duenean baino ez du zentzua.

Ildo horretatik,joan den udaberrian burutu zuen ekintza solidarioa gogoratu zuen: hirurogei ukrainar ikasle-

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA2022urria08

rentzat seihileko berezi bat sortu zuen maiatza,ekaina eta uztaila bitartean, 30 ECTS matrikulatu eta ikasteko aukera eman ziena,seihilekoa ez galtzeko eta hemen ikasitakoa euren lanean erabili ahal izateko jatorrizko unibertsitateetan.Horrekin lotuta,nabarmendu zuen ekimen horrek konpromiso eta elkartasun eredugarrizko mugimendua sortu zuela Deustuko unibertsitateko elkartean,irakasle, langile eta ikasle ohi askok eskuzabaltasunez beren etxeak ireki baitzizkieten ikasle horiei harrera egiteko. Errektorearen ustez,ukrainar ikasleei laguntzeko aukera horrek geure buruari galdera hau plantearazi digu: errefuxiatuek,ez soilik europarrek eta zuriek,goi mailako ikasketak Europako gure erakundeetan egiteko sarbidea izan dezakete? Galdera horri,aurreratu duenez,Deustuk formula berrien bidez erantzun nahi dio,beharrizan horri kasu egiteko.

Online graduak abian jartzea

Datozen urteetarako berrikuntza gehiago.Unibertsitatea azken hilabeteotan 2023-2026 aldirako plan estrategiko berri bat garatzen aritu da,aurrerapenak sendotu eta indartzeaz batera,ekimen berrien bitartez berritzen jarraitzeko.Apustuen artean ingeleseko gradu bat martxan jartzea dago (EAZ,Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza) Donostiako eta Bilboko campusetan.Lau gradu ere eskainiko dira Arte Digitalen arloan,Unibertsitateari atxikitako zentro batean,Madri-

leko egoitzan: Voxel School-en.Ikastetxe hau Comillaseko Unibertsitate Pontifikalak eta Georgetown University-k sortu duten Advantere zentroaren jardunari gehitu zaio: Advantere irail honetan hasi da enpresa arloko hiru unibertsitate masterrekin.Advantere eta Voxelekin,Deustu zabaltzen ari da Madrilen.

Hala ere,beharbada,Deustuko Unibertsitateak izango duen hedapenik handiena online prestakuntzaren eskutik dator.Datorren ikasturterako eskaintzan online modalitateko bi gradu sartuko dira (Zuzenbidea eta Informatikako Ingeniaritza).Unibertsitatea aintzatetsia eta saritua izan den ikaskuntza eredua sareko ingurunearen ezaugarrietara egokitzen duen lineako prestakuntza eredu propioa abian jartzea dakar hautu horrek.Unibertsitatea “horrela,beste adin,profil eta toki batzuetako beste publiko batzuetara iritsiko da,beste prestakuntza eta

kualifikazio behar batzuei erantzungo die”; gainera,apustuak “ikasteko beste bide baterako prestatzen gaitu,eredu ezberdin,baina ikaskuntza presentziala bezain baliogarrirako”, azaldu zuen Guibert errektoreak. Erabaki horiei buruz,iruzkin bikoitza gehitu zuen unibertsitateko arduradunak.Batetik,prestakuntza eskaintzaren egokitasunari erantzuten dion ikasleen igoera handia dago,"eta unibertsitate guztien betebeharra dela iruditzen zaigu".Eta, bestetik,“ekimen hauekin guztiekin jaiotza tasaren jai-tsiera aurreikusten duen eszenatokiari aurre egiteko prestatzen ari garela”,adierazi zuen.

Errektorearen aburuz,aldaketa horiekin gako garrantzitsu bat lortzen da: irakaskuntza eskaintzan berrikuntza sortzea,gizarte eragile askorekin solasean,eta,erakunde gisa, gure kulturaren parte bihurtzea da.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 09

Campus Iberusen ikasturte berria irekita

Unibertsitateko Aldizkaria

300 lagun inguruk parte hartu zuten irailaren 30ean Campus Iberusen 2022-2023 ikasturtearen hasieraekitaldian,Iruñean.Campus Iberus

Ebro Ibarreko Nazioarteko Bikaintasun Campusa da,eta Errioxako, Lleidako eta Zaragozako Unibertsitateek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) osatzen dute.Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Arrosadiko campusean egin zen ekitaldia.Ekitaldi instituzionalean, Ramón Gonzalo partzuergo horretako presidente eta NUPeko errektoreak Campus Iberusek dakarren unibertsitateen arteko aliantza estrategikoaren eredua azpimarratu zuen.Hasierako ikasgaia Pablo Rodríguez Rodríguezek (Langreo,Asturias,1972) gidatu zuen.NUPeko Telekomunikazio Ingeniaritzako tituluduna da,eta teknologian aditua. 2016an Nafarroako Unibertsitate Publikoko I.alumni nabarmen gisa aitortu zuten.

Ramón Gonzalez bera eta beste hiru unibertsitateetako errektoreakJuan Carlos Ayala Calvo Campus Iberuseko presidenteordea (Errioxa); Jaume Puy Llorens (Lleida),eta José Antonio Mayoral Murillo (Zaragoza)- izan ziren ekitaldiaren buru, María Chivite Navascués Nafarroako lehendakariarekin batera.Ekitaldian hauek izan zituzten aldamenean: Foru Komunitateko gobernu organoetako agintari eta ordezkariak (Nafarroako Gobernua,Nafarroako Parlamentua,Iruñeko Udala, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia eta Kontuen Ganbera,besteak beste),Iberus Campuseko partzuergoko lau unibertsitateetako

ordezkariak eta beste unibertsitate batzuetakoak (Nafarroako Unibertsitatea,UHUN eta EHU).Era berean,Errioxako eta Aragoiko gobernu autonomikoetako ordezkariak ere bertan izan ziren,unibertsitateen arloan eskumenak dituztenak.

Ramón Gonzalo partzuergoko presidente eta erakunde nafarreko errektoreak aliantza estrategiko horrek dakarren lankidetza-eredua azpimarratu zuen

Ekitaldia ordena honen arabera egin zen: lehenik eta behin,segizio akademikoa sartu zen,eta ondoren Chivite lehendakariak hasiera eman zion zeremoniari.Ondoren,Juan Carlos Ayala Campus Iberuseko

presidenterorde eta Errioxako Unibertsitateko errektoreak bide eman zion Campus Iberuseko urteko memoriaren laburpen bideoari.Amaitzean,hasierako ikasgaia irakurri zuten eta Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak eta Chivite lehendakariak hartu zuten hitza.Horrekin,hasiera eman zitzaion 2022-2023 ikasturteari.Ekitaldiaren musika Zura Quartet laukoteak eta Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzak interpretatu zuten.

Lau unibertsitateak indartzeko aliantza

Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, bere hitzaldian,azpimarratu zuen Campus Iberus duela hamabi urte sortu zela,lau unibertsitateak eraginkorragoak eta lehiakorragoak izan zitezen,Europa mailan jardunbide onaren adibide gisa onartu den agregazio eredu baten bidez. Era berean,azken hilabeteetan egiten ari diren lege erreformen errepasoa egin zuen; izan ere,adierazi

unibertsitatea
Campus Iberusek 2022-2023 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia egin zuen NUPen,eta 300 pertsona inguru bertaratu ziren
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA2022urria10
Ekitaldiaren lehendakaritza mahaia.Ezkerretik eskuinera,Lleidako eta NUPeko unibertsitateetako errektoreak,Nafarroako lehendakaria eta Errioxako eta Zaragozako errektoreak.

duenez,erreforma horien araberakoa izango da unibertsitateen datozen hogei urteetako etorkizuna. Azkenik,Nafarroako gizarteak unibertsitateari buruz duen irudiari buruzko azken ikerketan,inkestatuen % 98k uste du NUP oso edo nahiko garrantzitsua dela Nafarroako garapen ekonomiko eta sozialerako. “Emaitza horrek,alde batetik,NUPen sendotasuna erakusten du, eta,bestetik,Nafarroako gizarteak bere unibertsitatearen garapenari ematen dion babesa,betiere kontuan izanda Nafarroako Gobernuaren konbentzimendu eta apustuak eta Nafarroako erakunde eta enpresa askoren inplikazioak bultzatzen duela unibertsitatea”,adierazi zuen Ramón Gonzalok.Haren ustez,NUPen “inbertsioak egitea” Nafarroaren eta bere gizartearen etorkizuna bermatzea da.

NUP,Nafarroaren aurrerabidearen motorra María Chivite Nafarroako lehendakariak,berriz,NUPek Nafarroaren aurrerabiderako duen garrantzia azpimarratu zuen bere hitzaldian; unibertsitateak irakaskuntzan eta ikerketan egiten duen lanaren errepasoa egin zuen,eta bizikidetza,espiritu kritikoa eta berdintasuna sustatzen betetzen duen papera azpimarratu zuen. Azpiegituren arloan,lehendakariak Campus Jasangarria proiektuaren garrantzia azpimarratu zuenArrosadian eguzki plakak eta ibil-

gailu elektrikoak kargatzeko guneak instalatzea ahalbidetuko du-, eta hizpide izan zuen Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultate berriaren eraikuntza ere. Bestalde,María Chivitek "Ekitate bekak" programa abian jarriko duela iragarri zuen,ingurune prekarizatuetatik datozen ikasleei laguntzeko,eta aurrekontu publikoen bidez zientzia eta berrikuntza babesteko beharra azpimarratu zuen, Foru Gobernuak bultzatutako Zientzia,Teknologia eta Berrikuntza Planaren harira.

Foru Komunitateko lehendakariaren hitzek hasiera ofiziala eman zioten Campus Iberusen 20222023 ikasturteari.

Segizio akademikoa eta Campus Iberusen memoriari errepasoa

Ekitaldia 10:00etan hasi zen,Sario eraikineko Fernando Remacha ikasgelan.Hasteko,segizio akademikoaren desfilea izan zen,aurretik Miguel Ángel Campo Bescós banderaduna zihoala (NUPeko Ingeniaritza Saileko irakaslea).Togadun irakasleen taldea ikasgelara sartu zen Zura Quartet harizko laukoteak “Erresumako Gortearen Sartzerako martxa” XVIII.mendeko pieza anonimoa interpretatzen zuen bitartean -Daniel Sádaba Bermejok,Mario Oroz Arraizak,María Fernández Molinak eta Paula Azcona Cerdánek osatutako laukotea-.Campus Iberusen memoriaren laburpen bideo-

an,aliantza estrategiko horren azken urteko alderdi garrantzitsuenak errepasatu ziren,hala nola Iberus Talent edo Iberus Experience programen bidez ikertzaileak nazioartekotzearen alde egindako apustua,Iberus Connect programak ahalbidetzen duen lankidetza eta Europako lankidetza-proiektuen baterako ikerketa.Halaber, aliantza estrategikoak Latinoamerikan duen presentzia azpimarratu zen,zeinak Kolonbian baitu bulego iraunkorra.

Era berean,baterako prestakuntzaren arloko ekintzak nabarmendu ziren,eta bereziki lau unibertsitateek dituzten hiru master komunak edo haien doktoretza-jardunaldiak,urtero egiten direnak.Campus Iberusen,bideoan adierazi den bezala, dibulgazioak ere badu bere lekua, eta horren adibide dugu “Tesiak 3 minutuan” lehiaketa,eta ekintzailetzak ere bai,“Exolum Emprende” sariei esker.

Gainera,ikus-entzunezko bideoan bereziki azpimarratu zen eskualdeko gobernuek aliantza estrategikoaren alde egindako apustua,zeina joan den ikasturtean sinatutako lankidetza-hitzarmenean gorpuztu baita.Datozen urteetarako,unibertsitateen bikaintasuneko,berrikuntzako eta lehiakortasuneko ereduan erreferente izaten jarraitzearen aldeko apustua egiten du Campus Iberusek,eta,horretarako,ezinbesteko du erakunde publiko eta pribatuekin lan egitea.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 11

Abian da ikasturte berria NUn

Hasi da 2022-2023 ikasturte berria Nafarroako Unibertsitatean,graduko 9.300 ikasle baino gehiagorekin

mendu zuen."Denon ahaleginarekin,ikasleen,haien familien,irakasleen eta Unibertsitate osoaren ahaleginarekin,beti saiatu garen lekura itzuliko gara",amaitu zuen Sánchez-Ostizek.

Berri akademikoak

Tecnunek ikasturte berria ireki du

Tecnunek 400 ikasle baino gehiagorekin hasi du masterren ikasturtea

Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitateko Aldizkaria

Graduko 9.300 ikaslek baino gehiagok hasi zuten irailaren 1ean 20222023 ikasturte berria Nafarroako Unibertsitatean,Iruñeko eta Donostiako campusetan.Horietatik, 2.500 bat lehen mailako ikasleak dira.

Prozesua zabalik zegoen arren, ordura arte unibertsitateko 2.486 ikasle berri matrikulatu ziren,hau da,iazkoarekin alderatuta 194 ikasle gehiago,% 8,5 gehiago.Horietatik,703 nafarrak dira,ikasle guztien % 28,2; eta nazioartekoak 745 (% 30),Mexiko,Kolonbia,Peru, Ekuador eta Estatu Batuetakoak, besteak beste.

“Esker handiz,ilusioz eta arduraz hasten dugu ikasturtea”,adierazi zuen Pablo Sánchez-Ostiz Irakasleen Errektoreordeak."Eskerrik asko guregan konfiantza izan duten ikasleen familiei,horietatik ia 2.500 lehen mailako ikasle berriak; eta pandemiaren bi urte eta erdi hauen ostean itxaropenak betetzeko erantzukizuna",nabar-

Ikasturte honetako nobedade akademikoen artean,Gaztelaniazko Hizkuntza eta Literaturako Gradua nabarmentzen da; Hizkuntza Zientzietan eta Sormenezko Idazkeran diplomatuekin.Horrez gain, Nazioarteko Harremanetako graduari bi diploma gehitu zaizkio; 'Geopolitics & Diplomacy'-ko bat eta 'Global Business & Economic Affairs'-ko beste bat.

Graduondoko eskaintza berriak Kristautasuna eta Kultura Garaikideko Masterra eta Onkologiako Praktika Aurreratuko Masterra biltzen ditu,baita Komunikazio Fakultateko Karrera Osoko sei Programa (Lizentzia + Masterra).

Ikasturte honetan ematen diren beste programa batzuk honako diploma hauek dira: Psikologia eta bizitza morala; Izaerako hezkuntzako lidergo akademia; 'Global program in innovation and entrepreneurship'; 'Screen Studies';

Gaur egungo mundua ulertzea: gako historiko eta sozialak; eta Pentsamendu Garaikidea eta Transzendentzia.Azkenik,'Energia berriztagarrien legea" eta "Izaeraren heziketa" ikastaroak.

Guztira,Nafarroako Unibertsitateak 51 gradu eta gradu bikoitz,42 master eta 19 doktorego programa eskaintzen ditu,eta horietan 13.000 ikasle baino gehiago matrikulatuko direla aurreikusten da.

Tecnun,Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak,irailaren 19an egin zuen Graduondoko Ikastaro Akademikoaren Inaugurazio Ekitaldia,masterreko 400 ikasle baino gehiagorekin.Graduondoko ikasleak Tecnunek Donostiako egoitzan eta Madrilgo campusean eskaintzen dituen sei masterretan banatuta daude.

Inaugurazio Ekitaldian, Eskolak hiru ingeniari donostiar saritu zituen doktorego-tesiek duten eragin sozialagatik

Bere hitzaldian,Raúl Antón Ikastetxeko zuzendariak adierazi zuen Tecnunek "gizartearen eta erakundeen beharretara irekita dagoen ikerkuntzara bat nahi duela,proposamen berritzaileak egiteko gai izango den garapen benetan humano baterako bideak bilatzeko erronka kolektibo handian inplikatuta”. Bide beretik,Mubil Fundazioko zuzendari nagusiak,Ane Insaustik,hasierako hitzaldia emateaz arduratu zenak,nabarmendu zuen garrantzitsua dela karrera teknikoetan prestakuntza eta ikerketa ehun produktiboaren beharrizanekin bat egitea,lehiakortasuna eta gizarte ongizatea bermatzeko.

Azpimarratu behar da ekitaldian Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatua izan zirela; Donostiako Udaleko zinegotzia,Borja Corominas; Eusko Jaurlaritzako ordezkariorde Guillermo Echenique eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa eta Iraunkortasuneko Errektoreorde Paloma Grau.

unibertsitateaUNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA2022urria12
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 13

UPV/EHU,Prestakuntza Dualaren epizentroa

Unibertsitateko Aldizkaria

Etengabe eraldatzen ari den mundu honetan,ezinbestekoa da irakaskuntza/ikaskuntzako prozesua birpentsatzea eta berritzea.Ildo horretan,20122013 ikasturtean,Euskal Herriko Unibertsitateak bere ikasgeletan prestakuntza duala sartzearen aldeko apustua egin zuen,goi-mailako hezkuntzako ezein erakundek aplikatzen ez zuenean.Gaur egun,Euskal Herriko Unibertsitateak irekitako bideari jarraituz,unibertsitate askok bere egin dute eredu hori,hots,enpresan eta unibertsitatean irakasteko eta ikasteko prozesuak modu koordinatuan eta txandakatze-erregimenean uztartzekoa,lantokian iraupen desberdineko egonaldiak eginez.

tonomia-erkidegoko unibertsitateetako ordezkariak.Biltzarra antolatzen,Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan aritu ziren Eusko Jaurlaritza,Gipuzkoako Foru Aldundia,Unibasq,Adegi,Confebask eta IMH Campusa.

Eredua hedatu ondoren,esperientziak eta arazoak partekatzea zen logikoena.Horregatik,2019an,Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitateko prestakuntza dualari buruzko lehen kongresua antolatu zuen, arrakasta handiz.Urriaren 7an,duela hiru urte hasitako bidean aurrera eginez,UPV/EHUk Unibertsitateko Prestakuntza Duala Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan Nazioarteko II.Biltzarra egin zuen. Biltzarrak 150 parte-hartzailetik gora izan zituen,tartean hamahiru au-

Hala bada,biltzarraren inaugurazioan Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua izan ziren. Nazioarteko topaketa honen helburu zehatzak honako hauek ziren: Europako goi mailako hezkuntzaren esparruko esperientzia erreferenteak zuzenean ezagutzea; eredu hori garatu dutenen arteko esperientzia trukea sustatzea; prestakuntza dualaren egoera eta erronkak identifikatzea unibertsitate/enpresa harremanari dagokionez; kalitateari eta garapen esparruei buruz eztabaidatzea; unibertsitateko prestakuntza dualaren kontzeptuen eta alderdi kritikoen inguruko ikerketen trukea sustatzea; eta gogoeta gune bat partekatzea,elkarlanerako eta sarean lan egiteko.

“Prestakuntza duala hezkuntza zentroaren eta enpresaren arteko prestakuntza-denbora elkarbanatzeko printzipioan oinarritzen da,jarduera profesional bat gauzatzean; horren bidez,ikaslearen prestakuntza- eta eraldaketa-identitatea itxura hartzen joaten da.Donostian egingo den topaketak hezkuntza eredu horren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko balioko du”,azaldu zuen Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak.

Frantziako esperientzia

Topaketan,Frédéric Sauvagek eman zuen Frantziako arrakasta kasuaren berri,topaketaren hitzaldi nagusia izan zena.Frédéric Sauvage Formasup NPC Hauts de France-ko zuzendaria da.Partzuergoa 40 goi mailako hezkuntza zentro,unibertsitate eta ikasketa zentrok osatzen dute,eta Frantziako iparraldean prestakuntza eta lana uztartzeko programak garatzen dituzte.2019az geroztik, ANASUPeko presidentea da.Frantziako elkarte horrek unibertsitateetan eta Grandes Écoles-etan programa dualak garatu eta defendatzeko lan egiten du.

unibertsitateaUNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA2022urria14
13 autonomia-erkidegoko unibertsitateetako ordezkariek hezkuntza-eredu horren erronkak aztertu dituzte Gipuzkoako Campusean egindako kongresu batean
Biltzarrak 150 parte-hartzailetik gora izan zituen,tartean hamahiru autonomia-erkidegoko unibertsitateetako ordezkariak
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 15

Danobatgroupek emakumezkoen talentu zientifikoaren alde egiten duen apustua sendotu du

PUNTUEUSek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak ematen duten Gladys Saria emateko ekitaldian parte hartu du Danobatgroupek

Unibertsitateko Aldizkaria

Aukera-berdintasuna eta pertsonen garapena dira Danobatgroupek bere filosofia eratzeko dituen funtsezko bi ardatz.Hori dela eta,industria- taldeak STEM bokazioak sustatzeko hainbat ekimenetan parte hartzen du.Zentzu horretan,industriataldeak bigarren urtez lagundu du Gladys saria, emakume profesionalek ingurune digitalean egiten duten lana aitortzea eta zabaltzea eta informatikaren esparruan gazteentzako erreferenteak sortzea bilatzen duen saria,antolatzen.

Aurten Olatz Perez de Viñaspre UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasleari eman diote saria,eta sariaren banaketan makina-erremintaren fabrikatzaileak presentzia nabarmena izan du.Gladys Saria PuntuEUS Fundazioak eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak sustatzen dute,eta,Danobatgroupen laguntza ez ezik,Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesa ere badu.

Ibilbide akademikoa eta erronka sozial handiei erantzutea Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia,eta irabazlearen ibilbide akademikoa eta erronka

sozial handiei erantzuteko hark egindako lana nabarmendu ditu.Perez de Viñaspre 3.000 eurorekin saritu dute,eta ikastetxeetan gazteei hitzaldi motibatzaileak emateko aukera izango du. Gasteiztarra ingeniaritza informatikoan eta sistema informatikoen ingeniaritza teknikoan lizentziatua da,eta ibilbide profesional luzea du.Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamenduan (APL) masterra egin zuen,eta,ondoren, Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua doktoretza programa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean, Donostian.

Gaur egun,irakasle laguntzailea da UPV/EHUko Informatika Fakultateko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Sailean,eta ikerketa munduan lan egiten du,halaber.Nabarmentzekoa da Koldo Mitxelena Sarien VI.edizioan,2018an,Ingeniaritza eta Arkitektura arloko saria jaso zuela. Gainera,Ikergazte: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz Kongresuaren I.edizioan,Udalbiltzak emandako Sari Berezia eman zioten,Euskal Herriaren garapenerako bereziki garrantzitsua den gai bat lantzeagatik.

Aurten Olatz Perez de Viñaspre UPV/EHUko Informatika

Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioaren eremuan 65 urteko ibilbidea eginda,Danobatgroupek trebakuntza handiko plantilla bat dauka,1.400 pertsona baino gehiagok osatuta.Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean,makina-erremintaren eta ekoizpen sistema aurreratuen sektorean.

Danobatgroupen makina-erremintak,giltza eskura erako lerroak eta aplikazio espezifikoetarako soluzioak garatzen eta hornitzen dituzte,goi

besteberrriak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 16
Fakultateko irakasleari eman diote saria

teknologiako sektoreei eta baldintza tekniko zorrotzak eskatzen dituzten bezeroei zuzenduta. Hau da,azkenean,bere eskaintza: makina aurreratuak,doitasun,fidagarritasun eta produktibitate handia bermatzen dutenak eta mekanizazio prozesurik zorrotzenei aurre egiteko diseinatuta daudenak; soluzio aurreratuak,balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako,bere sektorean liderrak diren enpresekin elkarlan estuan arituta garatutakoak eta soluzio erabat automatizatuak eta giltza eskura erako lerroak ematen dituztenak; eta zerbitzu aurreratuak,informazio eta komunikazioko teknologiarik modernoenetan oinarritutakoak.

Gladys Saria

Gladys del Estal saria UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta PuntuEUS Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesa eta DanobatGroup-en laguntzarekin, sustatuko dute ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu,gazteentzat erreferenteak sortu eta lan hori jendarteratzeko,Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera.

Sari hauek emakumeak esparru teknologikoan sartzea sustatzen dute,presentzia areagotzen dute,ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen funtsezko zeregina aitortzen dute eta,azken finean,gizarte digitalaren eraikuntzan berdintasun-irizpideekin parte hartzea sustatzen dute helburu hauekin:

Emakumeek ingurune digitalean lanbide,enpresa eta ikasketa munduan duten funtsezko zeregina aitortzea.

Emakumeek garatutako ibilbidea saritu eta emakumezko erreferenteen proiekzioa bultzatzea.

❚ Etorkizunean STEAM diziplinetara bideratu ala ez zalantza egiten duten neska eta nerabeei erreferenteak eskaintzea.

Hautagaitzak

Saria emakume gazteei zuzenduta dago,gehienez 40 urtekoak,bere ibilbideaz gain aurrera begira duten proiekzioa kontuan hartuz.

Eremua: Hautagaiak euskal herritarrak izango dira,edota,haien jarduna Euskal Herrian burutu dutenak.

❚ Adin tartea: Gazteei zuzendutako saria denez gehienezko adina 40 urte izango da.

Hautagaitzak: Hautagaiek bere burua aurkez dezakete sarira,baina erakunde edo enpresa batek ere proposatu ahalko du hautagaiaren izena eta bere merezimenduak azaldu.Era berean,

epaimahaiak ere aurkez ditzake hautagaitzak.

Perez de Viñaspre 3.000 eurorekin saritu dute,eta ikastetxeetan gazteei hitzaldi motibatzaileak emateko aukera izango du

Sariak eta konpromisoak

Irabazleak jasoko duen saria 3.000 eurokoa izango da,eta hainbat konpromiso ekarriko ditu bere aldetik:

❚ Bideo laburra: Irabazleak bere jarduna azaltzen duen bideo laburra grabatzea antolatzaileek gazteen artean zabaltzeko.

❚ Ikasleei hitzaldi motibatzaileak: Antolatzaileekin adostutako eskola batean eta Kaixomundua.eus lehiaketaren sari banaketan hitzaldi bana ematea.

Epaimahaiak hautagaiak proposatu,sariak ex aequo eman,ohorezko aipamenak eman edo saria eman gabe uztea erabaki dezake.

Epaimahaia eta irizpideak

Epaimahaia ingurune digitaleko adituek osatuko dute,eta PuntuEUS Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak,Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren onespenarekin,izendatuko du.

Epaimahaiaren erabakia sariak banatzeko ekitaldian jakinaraziko da jendaurrean.Hala ere, antolatzaileek aurretik izango dute erabakiaren berri,eta parte-hartzaileei ere esango zaie,ekitaldiaren egunera arte isilpean gordetzeko konpromisoarekin.

Sari bakarra izango da,baina epaimahaiak honako irizpide hauek izango ditu kontuan: ❚ Proiekzioa: hautagaiak duen etorkizuneko proiekzioa baloratuko da.

❚ Ibilbidea: hautagaiak garatu duen ibilbide profesionala baloratuko da.

❚ Profila: emakumeak ingurune digitaleko sektorean inspiratzeko eta ahalduntzeko profila izatea.

Aurrekoez gain,hautagaiaren lanean eta ibilbide profesionalean euskarak izan duen presentzia ere baloratuko da.Hautagaiaren egoera pertsonalek bere ibilbide profesionalean izandako eragin edo etenaldiak ere aintzat hartuko dira.

besteberrriak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 17

DIPC - Donostia International Physics Center handitu egin da

Instalazio berriekin,DIPCk jauzi kualitatiboa egingo du zientzia-jardueran,ikerketa-ildoak are gehiago dibertsifikatuta eta jarduera esperimentala areagotuta

Unibertsitateko Aldizkaria

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak urriaren 7an iragarri zuen Donostia International Physics Center (DIPC) bikaintasuneko ikerketa-zentroa handitzeko eraikin berria altxatuko dela Donostian.Agerraldia ikerketa-zentroaren egoitzan bertan izan zen,eta,sailburuarekin batera,Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak,Eneko Goia Donostiako alkateak eta Pedro Miguel Etxenike DIPC Fundazioko presidenteak ere parte hartu zuten ekitaldian.

Eraikuntza-proiektua Hezkuntza Sailak finantzatuko du,eta Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean garatuko da.

Aurrez Udalak lagatako lursailean egingo dira lanak,egun aparkalekua dagoen tokian,DIPCren eraikin multzoa dagoen esparruan.Gipuzkoako Foru Aldundiak,bestetik,azpiegitura zientifikoen plan bat bultzatuko du,eraikin berria ekipamenduz hornitzeko.Eraikin berriak ez ditu ordezkatuko BERC bikaintasuneko ikerketa-zentroak gaur egun dituenak; dagoeneko erabiltzen dituen eraikinei beste bat gehituko zaie DIPC dagoen gune berean,haren jarduera zabaldu eta osatzeko.

DIPCren Zuzendaritzak jarri du abian,dagoeneko,eraikin berriaren eraikuntza-proiektua idazteko lana eta zuzendaritza fakultatiboa kontratatzeko lizitazioa.

Ikerketaren aldeko apustua

Hitza hartu zuelarik,Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak erakundeak ikerketa eta zientziaren alde egiten ari diren apustua izan zuen hizpide, hain zuzen ere.“Erakundeen erantzukizuna da behar dituzten baliabideak profesionalen esku ipintzea.Eta orain DIPC-ri iritsi zaio unea.Erabaki honek erakusten du zein irmoa den Eusko Jaurlaritzak zientziaren eta bikaintasuneko ikerketaren alde egiten duen apustua.Ikertzen duen herria,aurrera egiten duen herria da.Inbertsio handia izango da,baina beharrezkoa.

Euskadik nazioartean erreferente izaten jarrai dezan nahi dugu,proiektu zientifiko garrantzitsuenei aurre egiteko bazkide fidagarria”,adierazi zuen sailburuak.

Eneko Goia Donostiako alkateak gogorarazi zuen DIPC Donostiako Udalak lagatako eraikinetan eta lurretan ari dela lanean,eta horietan gauzatuko dela oraingo handitzea ere; alkateak baieztatu zuenez,Udalak “ekin dio lanari” DIPC handitzeko proiektuaren tramitazio urbanistikoa bizkortzeko,eta “beharrezko diren pauso guztiak emango ditugu instalazio berriak errealitate bihur daitezen albait lasterren”.

Goiak azaldu zuen Donostia “zientzia eta ezagutzaren hiria” dela,hirian arlo horretan ari den profesional kopuru altua eta garatzen ari diren ekimenen zenbatekoa aintzat hartuta.

Gogora ekarri zuen lau unibertsitate campus daudela hirian,zientzia eta teknologiaren euskal sareko erreferentziazko zenbait zentro ere bai,eta bost mila pertsona inguru ari direla Donostian I+G arloko jardueretan lanean.“DIPC puntarengo zentroa da,gure bikaintasun-ikurra nazioarteko ikerketa zientifikoari dagokionez.Horregatik,erakundeen bultzada eman nahi diogu bere jarduerari,eta erabat babesten dugu handitzeko proiektua.Horrek guztiak indartzea eta etorkizuneko apustua egitea esan nahi du”,adierazi zuen.“Donostia erreferentziazko hiria da nazioartean ikerketaren esparruan,eta hori DIPCren pareko ikerketa zentroei zor diegu,zientzia eta teknologiako hirien sarearen munduko mapan jartzen baikaituzte”, gaineratu zuen.

besteberrriak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 18
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 19

Hezkuntza-maila baxua Espainian

Espainiako gazteen % 27,7k oinarrizko ikasketak baino ez ditu ELGAren Hezkuntzaren Ikuspegi Orokorreko txostenaren arabera

Unibertsitateko Aldizkaria

Goi-mailako ikasketak dituzten gazteen ehunekoan (% 48,7) Espainia nabarmendu egiten da beste herrialdeen artean,baina oinarrizko eta bigarren hezkuntzan geldirik dago ELGAren 'Education at a Glace' txostenaren arabera.

Hamar gazte espainiarretik hiruk oinarrizko ikasketak baino ez dituzte (% 27,7).Azken hamarkadan Espainiak alderdi horretan hobera egin badu ere,ELGAko eta EBko herrialdeen batezbestekoa bikoiztu egiten dugu,% 14,1 eta % 11,8 hurrenez hurren.Hala adierazi du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE,ELGA) urtero prestatzen duen Hezkuntzaren Ikuspegia 2022 txostenean (Education at a Glance,2022).

Bestalde,DBHko bigarren maila dutenek % 23,6 dira,ELGAko batez bestekoaren (% 39,4) eta EBko 22 herrialdeen (% 42,3) azpitik.

Gainerako % 48,7 Goi Mailako Heziketa titulua duten 25 eta 34 urte bitarteko espainiarrei dagokie, Europakoa baino ehuneko handiagoa (% 45,9). Hezkuntza maila honetan,% 60,5 emakumeak izatea nabarmentzen da.

Gehien eskatutako ikasketak

Ikasketa-arloen arabera,Espainiako biztanleria helduen artean ohikoena Enpresa Zientziak,Administrazioa eta Zuzenbidea da (% 28).Atzetik dago Ingeniaritza,Industria Ekoizpena eta Eraikuntza (% 15),eta hirugarren postuan Osasuna eta Ongizatea (% 13).

Goi mailako titulua hasten duten ikasleei dagokienez,espainiarren % 25ek STEM (Zientzia,Teknologia,Ingeniaritza eta Matematika) alorrean egi-

ten dute,ELGAko batez bestekotik (% 27) eta EBkoatik (% 28) oso hurbil.

Izan ere,STEM arloko goi-mailako tituludunek enplegu-tasa handiagoak dituzte beste ezagutza-arloetakoek baino.Zehazki,Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) alorrean, non enplegu-tasa % 88koa da Espainian, % 90ekoa ELGAn eta % 91ekoa EB22n.

Azterketa hauetan dagoen genero-arrailari dagokionez,Espainian nazioarteko batez bestekoa baino "zertxobait baxuagoa" da.Emakumeak % 33 dira STEM Gradu batean,ELGAn eta EBn % 31aren aldean.Gauza bera gertatzen da Masterretan (% 39rekin,% 36arekin eta % 37arekin alderatuta),eta Doktoregoetan (% 41arekin ELGAn eta EBn % 38arekin alderatuta).

Espainiako DBHko bigarren etapako titulazioen herenak Lanbide Heziketan lortzen dira

Zenbat eta hezkuntza-maila handiagoa izan,orduan eta lan-aukera hobeak

Txostenak hezkuntza mailaren eta lanaren arteko erlazioa ere aztertzen du.Gazteen okupaziotasa handitzen da beren prestakuntza-maila handitu ahala: hirugarren hezkuntza duten gazteen % 78k lana du Espainian,DBH gehieneko kualifikazioa dutenen ehuneko 20 puntu gehiago (horietatik % 59k baino ez dute lana lortzen).

ELGAn eta EBn,enplegurako sarbide-tasen alde horiek antzekoak dira (% 84,DBH gehieneko titulua dutenen ELGAko % 58ren aldean,eta % 85,EB22ko % 56ren aldean).

Gainera,zenbat eta prestakuntza maila altuagoa izan,orduan eta soldata handiagoa.Goi-mailako ikasketak dituzten espainiar biztanleriak bigarren mailako tituludunek baino % 41 gehiago irabazten dute,txostenaren arabera.Hauek,berriz,oinarrizko hezkuntza amaitu dutenek baino % 19 gehiago irabazten dute.

Genero-arraila ere badago arlo honetan.Espainian,goi-mailako ikasketak dituzten emakumeek ikasketa-maila berdina duten gizonen soldataren % 81 irabazten dute.ELGAk (% 77) eta EBk (% 76) duten arraila apur bat txikiagoa.

besteberrriak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 20
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 21publizitatea

Mondragon,Startup Olé 2022an

MONDRAGON Sustapen Zentroak eta Mondragon Unibertsitateak Startup Olé 2022 ekitaldian parte hartu dute

Bosgarren urtez jarraian,MONDRAGON Sustapen Zentroak,negozio berriak eta ekintzailetasuna sustatzeko plataforma korporatiboak,irailaren 5etik 7ra Salamancan antolatutako nazioarteko ekitaldiaren 8.edizioan parte hartu zuen Key Player eta Partner moduan.

Estatu-mailan alor horretako hiru ekitaldi onenen artean kokatzen da,eta azken urteotan Hego Amerikako herrialdeetako ekosisteman ere nabarmendu da,bertako bost herrialdetan urteroko bisitak eginez.Aurtengo edizioan,gainera, Mondragon Unibertsitatea ere bertan izan zen, bertako ekintzailetasunaren alorreko unitatea den Mondragon Team Academy-ren eskutik.Horren barne kokatzen da LEINN gradua,eta berau ordezkatuz hainbat ekimen aurkeztu dituzte ondorengo startup-ek: Smallops,Vidext eta The Good Goal,Bibagu eta La Rioja proiektuekin batera. Leinner parte-hartzaileekin batera,unibertsitateak bere stand-ean aurkeztu ditu bai aipatutako proiektuak baita ekintzailetasun-sarean dauzkan beste hainbat ere.MTAko kideak gustura geratu dira ekitaldiak emandakoarekin.

Salamancako Udalak 50.000 euro jarri zituen komunikazio edo publizitateko ekintzak finantzatzeko irailean ospatu zen Olé Startup Forumean

Sektore anitzetako 170 startup baino gehiago, 100 inbertitzaile eta Korporaziotik gora,2.500 bisitari,80 mahai-inguru eta 1.100 bilera baino gehiagorekin,Startup Olé ekitaldi garrantzitsua bilakatu da MONDRAGONentzat,hain zuzen, Korporazio ekintzaile bezela lortu nahi duen posizionamenduari begira.Izan ere,Startup Olé puntako ekitaldia bilakatu da hainbat esparrutan,

oinarri teknologikoa duten proiektu berritzaileak batuz,kalitatezko konexioak ahalbidetuz eta tendentzia teknologikoak ezagutaraziz.Azken batean,testuinguru aparta bilakatzen da MONDRAGON Sustapen Zentroak taldeko kooperatiben interesekin bat egin dezaketen proiektuen eta inbertsioen identifikazioaren sustapenean lanean jarrai dezan.

Berrikuntza irekia

Ildo honetatik,100 startup baino gehiagoren finantziazio eta elkarlan beharren inguruko aurkezpenetan parte hartu dugu,baita 30 batekin bildu ere.Aldi berean,Joseba Sagastigordiak, MONDRAGON Sustapen Zentroko zuzendariak, 'Oportunidades para la Innovación Abierta en Empresas y Corporaciones' izenburupean antolatutako mahai-inguruan parte hartu du.Mahaikide izan ditu beste Korporazio batzuetako ordezkariak,hala nola,Renfe,Once Fundazioa, Cinfa,Acciona eta RTVE Korporazioa (Innova proiektua).Bertan,berrikuntza irekiaren alorreko esperientziak partekatu dituzte,startup-ekin eraiki daitekeen harremanaren egituraketan inbertsio korporatiboa balioan jarriz.

Mondragon Team Academy

Mondragon Team Academy (MTA),nazioarteko komunitatea da,eta bertan,2.500 ekintzailek baino gehiagok parte hartzen dugu,gizarte-berrikuntzarako laborategien sare globala sortuz.

Zer egiten dute?

Ekintzaileen komunitateak: Laborategiak ekosistema kolaboratiboak dira.Bertan,profesional, talde-ekintzaile,enpresa eta startupen arteko lankidetza sustatzen da gizartera inpaktu positiboa ekarriko duten proposamenak garatzeko. Egunerokoan aurkitzen digutun oztopoak elkarbanatzeko eta gainditzeko espazioak dira ere.

Learning for tomorrow: Bere programek orain arte ezagutu den guztiarekin apurtzen dute,"egiten eta sortzen ikasi" printzipioa ja-

rraitzen baitugu MTAn.Pertsona ausartak prestatzeko pentsatuta daude,orainean eta geroan ditugun erronkei taldean aurre egiteko gai izango direnak.

❚ Errealitate bihurtutako ideiak: MTAn,taldeekintzaileak babesten eta estimulatzen dituzte, beren proiektuak enpresa-errealitate bihur ditzaten.

Elkarrengandik urbilago: Enpresekin eta erakundeekin elkarlanean aritzen dira,aurrean dituzten erronkei ikerketa,berrikuntza eta eraldaketa proiektuen bidez erantzuteko.

Bere helburua,inpaktu lokal eta global bat izan nahi duten talde ekintzaileen komunitate bat sortzea da,elkarrekin eragin erradikala eta positiboa sortzeko.

Salamanca,"aukeren" hiria

Salamanca aukeren hiria izan nahi izan zuen eta berriro parte hartu zuen irailaren 5etik 7ra Kongresu Jauregian ospatu zen Olé Startup Forum-aren zortzigarren edizioan,120 herrialdetako ehunka lagunen presentziarekin, 1.500.startup eta ETE berritzaileak,900 hizlari eta 300 korporazio eta inbertitzaile baino gehiago.

Hiriko kultura ekintzailea sustatzeko helburuarekin,Carlos García Carbayo alkateak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Óscar González Usaleko

Fundazio Orokorreko zuzendariarekin eta Emilio Corchado Startup Olé Accelerator-eko zuzendari nagusiarekin.Horrek 50.000 euroko ekarpena egin zuen ekintza ezberdinetarako.Horien artean,sustapenerako,komunikaziorako,publizitaterako edo marketinerako ekintzak finantzatzea, protokoloa edo erakusketa eta networking jarduerak egiteko espazioen lagapena,San Blas Peñuelas Plaza,esaterako.

Unibertsitateko Fundazio Orokorrak,bere aldetik,erakunde publikoen eta enbaxaden mahaiinguruan udalen parte-hartzea bultzatu zuen, baita ekintzaile,enpresaburu eta autonomoen parte-hartzea ere.Aldi berean,erakusketa bat jarri zuen Udalaren eskura eta hiria sustatu zuen munduan zehar ekitaldiaren zabalkunde eta komunikazio zeregin guztietan,jakinarazi zuen Icalek.

"Foro honek Salamancaren helburu handietako bati ikusgarritasuna ematen laguntzen du,hau

da,bere nazioarteko proiekzioa aurrera egitea enpresen inbertsiorako helmuga gisa eta talentu-hiri gisa",nabarmendu zuen alkateak,eta azpimarratu zuen beste behin ere,garai honetan, non ziurgabetasun ekonomikoa eta finantzarioa nagusi diren,Salamanca aukeren hiria da berriro ere.

Horren froga,gogoratu zuen Carbayok,Peña Alta industria-sektorearen garapena da,non enpresa berrien ezarpena dagoeneko baieztatuta dagoen,eta Lehorreko Portuarekin ingurune logistikoa garatzea ere,Portugalekin eta Europako gainerako herrialdeekin merkataritza harremanak sendotuz.

Alkateak ezagutzaren industriarekin duen konpromisoa ere berretsi zuen,lehen urratsetik lan eginez Ekintzailetza eta Prestakuntzarako Tormes+ Zentro berritzailearen bitartez,eta bertatik 300 pertsona baino gehiago igaro dira ireki berri denetik.

Eta agintaldia hasi zenetik,3.700 enpresa eta 33.000 herritar baino gehiagok hartu dute onura Ekonomia Sustapenak sustatutako programetatik,hala nola coworking,Training á la Carte edo Active Card.

Udalak ekitaldi honen laguntza onartu zuen "berrikuntza sustatzeko tresna eraginkor gisa arlo teknologikoan enpresa-jarduera sendotu eta sustatzeko erronkarekin,dagoen ehunaz gain,eta biztanleria,batez ere gaztea,finkatzen lagunduz".

Silver Economy Call-eko irabazleak

Darwin Biomedical eta IngeVital enpresa sortu berriak izan dira BerriUp-ek abian ipinitako Silver Economy Call-aren 15.edizioko garaileak

BerriUp-ek,Funcas 2021/2022 txostenaren arabera estatu-mailako azeleratzailerik onenak,2 proiektu irabazleak hautatu ditu Adinberrirekin (Gipuzkoako Foru Aldundiaren zahartze osasuntsurako estrategiarekin) eta Rural Kutxarekin (behar duten guztian 560.000 bezero baino gehiagori laguntzeko eta aholkatzeko 947 langilerekin,produktu eta zerbitzuen eskaintzari balio erantsi garrantzitsu hori emanez) batera abian jarritako startup-en azelerazio-programaren 15.deialdian.

Edizio honetan,Darwin Biomedical nafarra eta IngeVital donostiarra izan dira irabazleak.Bi enpresek 4 hilabeteko prestakuntza pertsonalizatuaz gozatuko dute eta 50.000 euroko inbertsioa jasoko dute Easo Ventures II SCR fondotik, BerriUp,Adinberri eta Rural Kutxak eskuragarri jarriko dituzten tresnen bitartez,euren produktua edo zerbitzua merkatuan balioztatzeko helburuarekin.

Darwin Biomedical-ek gailu medikoak diseinatzen eta garatzen ditu,erabilera pribaturako zein profesionalerako,eta kostu baxuko adimen artifiziala eguneroko gailuetan ezartzean

espezializatuta dago,eta,horrela,balio handiko ekarpena egiten die laguntza edo tratamendu medikoetan parte hartzen duten eragile guztiei.

IngeVital,bere aldetik,bizitokiko zein etxeko inguruneetan ezinbesteko presentzia urrunetik kontrolatzeko eta erorketak detektatzeko soluzio teknologikoa da,horrela talde horiei berehalako arreta medikoa eta eraginkorra eskainiz.

Laura Ibeas Ingevitaleko zuzendari nagusiaren hitzetan,"azelerazio programak produktuaren garapen-faseak modu eraginkorragoan antolatzen laguntzen nau eta ezagutzen ez nituen bezeroekin komunikazio-metodoak irakasten dizkit".

Darwin Biomedical eta IngeVital dira BerriUp-ek Adinberri eta Rural Kutxarekin lankidetzan Silver Economy alorrean abian jarri duen 15.edizio honetan aukeratutako sortzen ari diren enpresa sortu berriak

Era berean,Adrián Jímenez Darwin-eko zuzendari nagusiak adierazi duenez,“enpresa gisa modu iraunkorrean hazten ikasten ari gara.Bidean,gure adinekoen bizitza ahalik eta modu eraginkorrenean hobetzen ahalbidetuko duten giza sareak eta sare profesionalak ezartzen ikasten ari gara”.

BerriUp-ek programaren onuradun izango diren proiektuak erabakitzeko azelerazio programaren 15.deialdiaren finala egin zuen ekainaren 30ean Donostiako Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean eta guztira 7 proiektu finalistak erakusteko aukera izan zuten,ia 100 gonbidaturen aurrean,baita gero epaimahaiaren galderei erantzun ere.

Adinberriri buruz

Adinberri,zahartze osasuntsuaren zerbitzura berrikuntza-potentziala maximizatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia gauzatzen duen fundazio laguntzailea da.3 urte hauetan 55 proiektu esperimental sustatu ditu,3.275.000 euroko inbertsioarekin.Horietako erdiek negozio-fokua dute eta % 80k teknologia berriak aplikatzen dituzte.Adinberrirekin batera,lurraldeak Silver Economy-an erreferentziazko eskualde europarra izan nahi du. Bestalde,Gipuzkoako Foru Aldundiak Adinberri 2022 Laguntzen deialdia onartu du,zahartze aktibo eta osasungarriaren erronkak eta adinekoen arreta eta zaintzaren hobekuntza bultzatzeko.

Laguntza lerroak bi azpilerro ditu,bakoitza milioi bat euroko zuzkidurarekin: batetik,Silver Economy-ren esparruan negozio-aukera berriak edo produktuen eta zerbitzuen “Silverizazioa” sustatzea; eta bestetik,prebentzioa eta adinekoen arreta eta zaintza hobetzea helburu duten berrikuntza sozialeko,soziosanitarioko edo teknologikoko proiektuak garatzea.

Eider Mendoza bozeramaileak urriaren 11n egindako agerraldian eman zuen neurri horren berri.Bertan gogoratu duenez,Gipuzkoako Foru Aldundiak,Etorkizuna Eraikiz ekimenaren bidez, gure lurraldearen funtsezko erronkei erantzutea sustatzen du,gizartearekin lankidetzan.“Funtsezko erronketako bat da eraldaketa demografikoaren erronkari erantzutea.Eta,horregatik, Adinberri estrategiaren bidez,adinekoen bizikalitatea bermatzeko lan egiten da,zahartze aktibo,osasungarri eta zentzua eta esanahia dituena,eta bizi-proiektu oso bat garatzeko sustatuz.Beraz,zeharkako estrategia bat da, hainbat interes taldetara bideratua eta hura hedatzeko beharrezkoak diren elementuetan oinarritua,eta Foru Aldundi osoa inplikatzen duena”, adierazi zuen.

Mendozak nabarmendu zuenez,Gipuzkoako bilakaera demografikoa bera,eta zahartze aktiboaren,osasungarriaren eta zentzuaren eta esanahiaren aldeko apustua,bai eta bizi-proiektu oso bat garatzeko apustua ere,aukeraz betetako erronka da.“Horri erantzun behar zaio,eta Gipuzkoan Adinberri estrategiaren bidez garatzen

ari da”,esan zuen.Gaineratu zuenez,gaur onartutako deialdiaren xedea da espezializazio adimenduna (RIS3) indartzea Gipuzkoako lurraldean,eta guztiz erantzutea Zahartze Osasuntsua zeharkako ekimen eragileari.“Ildo horretan,lotuta dago zahartzearekin lotutako erronkekin,bai eta Gipuzkoako Zilarrezko Ekonomiaren esparruan identifikatutako aukera-eremuekin ere: etxea eta bizi-luzerarako ingurunea,arreta eta zaintza eredu berriak,osasunaren prebentzioa eta sustapena,zahar-tze osasungarria eta adinekoen zahartze aktiboa”,azaldu zuen.

Informazio gehiago: www.adinberri.eus

Easo Ventures II SCR funtsetik 50.000 euroko inbertsioa eta prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute 4 hilabetez, azeleragailuaren 45 tutore baino gehiagoren sarearen esperientziarekin

BerriUp-i buruz

2015ean sortua,BerriUp Estatu mailako azeleragailurik onena da Funcas 2021/2022 txostenaren arabera,eta Adinberri edo Gasteizko Udala bezalako eragile pribatuekin elkarlanean aritu da.Gaur egun,bere azelerazio programan parte hartu duten 45 tutore eta 36 enpresa baino gehiagoz osatutako sarea du Donostiako Zuatzuko Parkeko egoitzan.

Informazio gehiago: www.berriup.com

Rural Kutxari buruz

Rural Kutxak,hurbileko zerbitzuan eta bezeroen aholkularitzan oinarritutako bere negozioereduari fidela da EAEko,Nafarroako eta Errioxako 254 bulegotan,947 langilerekin 560.000 bezero baino gehiagori behar duten guztian laguntzeko eta aholkatzeko prestatuta,gehigarri garrantzitsu hau emanez: produktu eta zerbitzuen eskaintzari balioa ematea.

Laguntzen du

Lan egiteko euskal enpresarik onenak

Ibermática eta PepsiCo-ren Arabako egoitza dira euren langileek gehien baloratzen dituztenen Forbes zerrendan dauden Euskal Herriko bi enpresa bakarrak

Planetako pertsonarik aberatsenenak zerrendaeta herrialde bakoitzeko aberatsenena berezikida Forbesek urtero ekoizten dituen zerrendetatik ezagunena,ziur aski.Baina aldizkariak,horrez gain,Espainian lan egiteko 75 enpresa erakargarrienen izenak argitaratzen ditu urtero.Gogobetetzerik handieneko langileak dituztenak dira, Sigma Dos-en laguntzarekin 250 pertsona baino gehiagoko plantilla duten enpresa batzuetako langileen artean egindako inkesta baten arabera. Inkestak langileen gogobetetze-parametro batzuk neurtzen ditu,hala nola,kalte-ordainarekin lotutakoak.Adibidez,soldata-berdintasuna,barne-sustapeneko sistema,pizgarriak eta hobariak.Soldata emozionala deritzona ere kontuan hartzen du.Hau da,soldataz kanpoko onurak eta hobekuntzak,hala nola lana eta bizitza uztartzeko neurriak,telelanak,motibazioa edo aitortza.

Hirugarrenik,inkestaren egileek kultura korporatiboari lotutako alderdiei buruz galdetzen diete langileei: berehalako nagusiekin eta lankideekin harremana,enpresa-erantzukizun sozialeko programaren bat egotea edo ingurumen-konpromisoa.Azkenik,adierazle horien guztien balorazio globala egiten da.

Ez dago onenetik txarrenera sailkapenik,baizik eta enpresa hauek ordena alfabetikoan agertzen dira.Aurten aukeratutakoen artean bi euskaldun baino ez daude.Horietako bat,gainera,autonomia erkidegoko hiri batean egoitza duen multinazional bat da.Hauek Ibermática eta PepsiCo dira.

Ibermática

Forbesek administrazioei eta enpresei zerbitzu teknologikoak eskaintzen dizkien enpresa gipuzkoar hau sartu du bere zerrendan.4.000 langile pasatxo ditu eta bere ekintzen artean,argitalpe-

nak "karrera teknologikoa,batez ere neskentzat, sustatzeko boluntario plana" nabarmentzen du. Alberto Meynial enpresako Pertsonen Zuzendariak nabarmendu du "gurea bezain disruptiboa eta aldakorra den sektore batean,talentu berritzaileena izateari" ematen diogu garrantzia,"zibersegurtasun proiektuei,AI (Adimen Artifiziala) edo konputazio kuantikoari" aurre egiteko.Bere ustez,erakundeak "talentua elikatu eta garatu behar du,norbanakoaren eta taldeen hazkundea bultzatu".

Ibermáticak administrazioei eta enpresei zerbitzu teknologikoak eskaintzen dizkien enpresa gipuzkoar bat da,4.000 langile pasatxo dituena

Ibermáticak bere bizitzaren mende erdia ospatuko du datorren urtean eta munduko hamar herrialdetan jarduten du.Bere eginkizuna,webgunean adierazi bezala,"kalitate goreneko zerbitzu teknologikoekin erakunde dinamiko eta arduratsua sustatzea" da.

Horrez gain,"lan egiteko erakunde bikain gisa koherentziaz aitortua izatea" du helburu,munduari "konponbide inspiratzaile eta sortzaileak, baliagarriak eta ikaragarriak direnak" eskaintzeko gai dena.

Duela gutxi,Ayesa multinazional sevillarrak ProA Capital-i (enpresaren % 65 zuen),Kutxabank eta ONCEri erosi dio.Bertako akziodunak galdu ditu, nahiz eta oraingoz egoitza Euskadin mantenduko duen.Eragiketa agintari eskudunen esku dago. Harekin,zerbitzu digitalen talde liderra berretsi nahi da,bezero handiei beren eraldaketa digitala-

ren proiektu nagusietan laguntzeko.Ayesa eta Ibermáticaren baterako fakturazioa 600 milioi eurokoa da,11.000 langiletik gorako plantillarekin.

PepsiCo

Forbesek bere zerrendan sartzen du PepsiCo-ren Arabako egoitza,23 marka biltzen dituen janari eta edarien talde ezaguna.Multinazionalak ekoizpen planta bat du Etxabarri-Ibiñan,Gasteizko kanpoaldean,eta % 100 birziklagarriak diren plastikozko ontziak ontziratzen dituen taldeko lehena izan da berriki.Fabrika duela 30 urte erosi zuten Kas freskagarrien konpainia mitikoen jabeei. Horrez gain,Kas egoitza zaharretik -Gasteizko Gamarra industrialdean- Arabako Parke Teknologikora transferitzen ari den administrazio-sail bat dauka.

Pepsico multinazionalak ekoizpen-instalazio bat du Etxabarri-Ibiñan,Gasteizko kanpoaldean,eta % 100 birziklagarriak diren plastikozko ontziak ontziratzen dituen taldeko lehena izan da berriki

Pepsicoren Giza Baliabideetako zuzendari nagusia Belén Moreu da Hego-mendebaldeko Europan.Konpainiak "bizi garen munduaren errealitatera,enpresa mailan zein komunitate eta pertsonal mailan" nola moldatu nahi duen azpimarratzen du.Helburua "kultura-ekimenetan eta kudeaketa-praktiketan eta baliabideetan, hala nola WellMe ongizate fisiko eta psikiko programan edo lanaren malgutasun eta eraginkortasun planean,Work That Works",zehazten da. Azken lan-eredu hau -munduan zehar dituen bulegoetan ezarria- bulegoak lantoki nagusia izateari uzten diola datza,langileek beren nagusiekin batera erabaki dezaten zein egunetan egingo duten lan pertsonalki eta zein urrunetik.

Forbes

Forbes estatubatuar argitaletxe bat da.Bere argitalpen nagusia,Forbes aldizkaria,bi astean

behin argitaratzen da.Bere lehiakide nagusiak, enpresa aldizkarien kategorian,nazio mailan, Fortune,bi astean behin argitaratzen dena,eta Business Week dira.Aldizkaria mundu osoan ezaguna da bere zerrendengatik,amerikar aberatsenen zerrendengatik (Forbes 400) eta milioidunen zerrendengatik. B.C.Forbesek,Hearst-eko finantza-zutabegileak eta bere bazkide Walter Dreyk,Wall Streeteko Magazine-ko zuzendari nagusiak,Forbes aldizkaria sortu zuten 1917an.Forbes-ek eman zuen kapitala eta izena,eta Drey-k kazetaritza-esperientzia.Aldizkariaren jatorrizko izena Forbes zen: egiten duten eta zer egiten duten pertsonei eskainia.Drey konpainiako presidenteorde bihurtu zen,B.C.Forbes editore kudeatzaile bihurtu zen.Kargu hori izan zuen 1954an hil zen arte. Forbesi bere bizitzako azken urteetan lagundu zioten bere bi seme zaharrenek,Bruce Charles Forbes (1916-1964) eta Malcolm Stevenson Forbes (1917-1990).

Bruce Forbes-ek bere aita hil ostean hartu zuen aldizkaria,eta bere indarra eragiketak eta negozioen garapena erraztea zen.Bere agintaldian,1954-1964 bitartean,aldizkariaren tirada bikoiztu egin zen.Dena den,tirada handitzeak zerikusi handia du inbertitzaileekin eta aldizkariari eman zioten konfiantzarekin.

Malcolm Forbesek kargua hartu zuenean,ez zuen operaziorik egin,baina Forbes betiko aldatu zuten bi ekimen estrategiko eman zituen.Etxeko talde bat sortu zuen,kazetari autonomoak erabili beharrean,eta zerrendako lehen artikulua argitaratu zuen,Forbes famatu egin duena.

Laguntzen du

Time to Move 2022,Europa ezagutu!

Time to Move deialdiak Europa modu ezberdinetan ezagutzeko aukera ematen du

Jon Lasa Galdos

Iritsi da ordua: Mugitzeko garaia da! Urtero bezala,Eurodesk Europako informazio zerbitzuak 'Time to Move' (Mugitzeko Garaia) kanpaina antolatzen du urrian zehar.

'Time to Move' Eurodesk sarearen parte diren ehunka gazte-erakundek eta entitate publikok Europa osoan zehar egiten dituzten ekitaldi presentzialen eta online ekitaldien multzoa da, eta gazteei Europar Batasunaren esparruan dituzten mugikortasun-aukerak ezagutzera ematen du helburu.

Online boluntariotza? Truke akademikoa? Prakti-

'Time to Move' Eurodesk sarearen parte diren ehunka gazte-erakundek eta entitate publikok Europa osoan zehar egiten dituzten ekitaldi presentzialen eta online ekitaldien multzoa da

kak atzerrian? 'Time to Move' jarduerek zure proiektuak prestatzeko eta interesatzen zaizkizun nazioarteko aukerei buruzko orientazioa jasotze-

ko aukera eskaintzen dizu.Inguruan dituzun webinar,informazio-saio,orientazio-aukera pertsonalizatua edo jarduera presentzialak ezagutzeko,arakatu Time to Move webgunearen mapak'. Sare sozialetan ikusi nahi al duzue Time to Move kanpainan gertatzen dena? Begiratu #timetomove2022 traola sare sozialetan eta,ekitaldi batean parte hartzen baduzu,partekatu zure esperientzia!

Lehiaketak

Time to Move-ren edizio honetan,bi lehiaketa zirraragarri prestatu dira.Bietan parte hartu dezakezu 2022ko urriaren 31ra arte,12:00etan CET: ❚ Greetings from Europe - Photo & description challenge: Irlandako muino berdeetatik Greziako ertz harritsuetara,Frantziako kale dotoreetatik Hungariako iturri termaletaraino,Europan altxor natural ikaragarriak eta gizakiak egindako mirariak daude.Zerk liluratzen zaitu? Hartu argazki batean eta igo ezazu Time to Move webguneko lehiaketari eskainitako atalera,deskribapen labur batekin batera (gehienez 10 esaldi). Bi sari izendatuko dira.

❚ Design your Time to Move - Illustration/design challenge: Time to Move kanpainak eta Europa ezagutzeak zer esan nahi duen hobekien irudikatzen duen A4 formatuan ilustrazio bat sortu,igo ezazu Time to Move webguneko lehiaketari eskainitako atalera eta sari zoragarriak irabazteko aukera izango duzu.

Publikoaren bozketaren irabazleak Polaroid eta Time to Move 'merchandising' bat jasoko du. - Gehien bozkatuen diren 5 proposamenek Eastpak motxila eta Time to Move 'merchandising'-ak jasoko dituzte.

Eurodesk Sariaren irabazleak -13 eta 18 urte bitarteko parte hartzaileak- kirol kamera bat eta Time to Move merchandising-a jasoko ditu.

Eurodesk Sariaren irabazleak - 19 eta 30 urte bitarteko parte hartzailea - 5 eguneko interrail txartela jasoko du hilabetez.

Informazio gehiago: https://timetomove.eurodesk.eu/es

Gazte-sentsibilizazioa bilatzen

'Joan,parte hartu eta konta iezaguzu' programak gazte-sentsibilizazioa eta -elkartasuna lortzea du helburu

'Joan,parte hartu eta konta iezaguzu' Nafarroako gazteen artean sentsibilizazioa eta elkartasunaren balioa sustatzeko helburua duen programa bat da, eta,horretarako,nazioarteko lankidetza-programetan edo garapenerako lankidetzako ikastaro teoriko-praktikoetan parte hartzen da.Hori guztia lurraldeko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek sustatzen eta gauzatzen dute. Programa horretan parte hartzeko interesa duten gazte nafarrek bi modu hauetako batean parte har dezakete:

'Joan,parte hartu eta konta iezaguzu' programak hainbat ekimenen bidez gazteen sentsibilizazioa eta elkartasuna lortzea du helburu

A modalitatea

Gazteek boluntario gisa parte hartzen dute Garapen Lankidetzako programetan edo proiektuetan.

Iraupena: hiru hilabetetik hamabi arte (iraupena destinoen araberakoa da).

Helburuak: elkartasuna garatzea eta herritartasun aktiboa eta pertsonen arteko elkar ulertzea sustatzea,kulturarteko ikaskuntza eta beste kulturekin zuzeneko harremanean gaitasun berriak garatzea sustatzea eta tokiko komunitateei laguntza ematea.

B modalitatea

Gazteek Eremuan Garapenerako Lankidetzako ikastaro teoriko-praktikoetan parte hartzea.Garapenerako Lankidetzaren esparruan helmugako tokian trebatzeko interesa duten gazteei zuzendua.Edizio honetan ez dago plaza eskaintzarik.

Parte hartzeko baldintzak: 20 eta 30 urte bitarteko gazteak (matrikula egiteko unean) eta Nafarroako bizilagunak (2 urte).

❚ Izen-ematea eta dokumentazioa: Internet bidezko izen-ematea www.juventudnavarra.es helbidean.Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2022ko urriaren 1etik 15era.Erantsi beharreko dokumentazioa: NANaren aurrealdea eta atzealdea. - Bizilekuaren egiaztagiria Autonomia Erkidegotik kanpo jaiotako pertsonen kasuan. Curriculum vitaea,honako hauek jaso behar dituena: Izena eta abizenak; Jaioteguna eta lekua; Posta helbidea; Telefonoak; Posta elektronikoa; Titulazio akademikoak eta ezagutza osagarriak; Motibazioa eta esperientziak; Eskatutako proiektuak eta helmugako lehentasuna

Honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

Garapenerako GKEek aurreikusitako programak garatzeko eskatzen duten profilera egokitzea. Kolaboratuko duen NGDOk sustatutako programaren ekintzetara hobekien egokitzen den eskatzaile bakoitzaren titulu akademikoa,lanbide-kualifikazioa eta gainerako ikasketak. Boluntarioen proiektuetan parte hartzea. Hizkuntzen ezagutza,lekuak eta proiektuak hala eskatzen badu.

Eskabideen balorazio onena errazteko,Hautaketa Batzordeak parte-hartzaileei eskatu ahal izango die aurkeztutako dokumentuetan jasotako informazioa edo egoki deritzon informazio osagarria zabaltzeko,hobetzeko edo probatzeko.

"Ekintzailetzak zure bizitzako alderdi guztietan hazteko atea irekitzen dizu"

Jon Lasa Galdos

Jon Ander Merodio,Yaiza Barandiarán,Aroa Ugarte,Clara Abades eta Yago de la Rica Mondragon Unibertsitateak bere Nazioarteko adarrean ematen duen LEINN,Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko bost ikasle dira.Bost gazte hauek MyWay Heels proiektua jarri dute abian,eta laster takoi trukagarriak dituzten oinetakoak merkatura ateratzeko asmoa dute, erabiltzaileen lesioak saihesteko.Modu horretan,zapata bi altueratan erabil daiteke.Proiek-

tu horri eta askoz gehiagori buruz MyWay Heels-eko Inbertsio eta Bideragarritasun Arduraduna Jon Ander Merodiok hitz egingo digu elkarrizketa honetan.

Zer da MyWay Heels?

Guk beti esaten dugu publikoarentzat takoi trukagarriak garela,baina hori baino gehiago gara. Ekintzailetasun sentimendua sustatu nahi dugun marka bat gara,batez ere gazteengan,eta horretarako,gure produktu propioa sortuz beste batzuentzat eredu izan nahi izateaz gain, beste ekintzaileei laguntzen diegu,bertakoei bereziki,beraien markekin,ekitaldien,elkarlanen eta abarren bidez.

Nola bururatu zitzaizuen ideia?

Ideia hau arazo batetik dator.Hiru neska ditugu taldean,eta haietako bik zauriak izan zituzten gauez takoi altuak janzteagatik.Gaiari buruzko ikerketa batzuk eginez,konturatu ginen munduko 100 milioi emakumek baino gehiagok zauriak, ondoeza edo osasun arazoak jasaten dituztela takoiak eramateagatik.Hortik abiatuta,irtenbide posible bat bilatzen hasi ginen,hau aurkitu genuen,podologo batek azterketa bat egin zituen eta osasun kontuetan bideragarria dela erakutsi zuen,eta hori da guk konpontzen dugun arazoa.

Nola ezagutu zineten?

Mondragon Unibertsitatean Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzako Gradua hasi genuen eta Na-

"Gihar finantzarioa da gehien kostatzen zaiguna eta hain gazteak izanik,gehiago kostatzen da"

zioarteko gradua egiten dugu,besteek ez bezala,urtean bizpahiru aldiz bidaiatu beharrean, urtero leku ezberdin batean eta nazioarteko jendearekin egiten da.Taldean txinatarrak,korearrak,vietnamdarrak,belgikarrak,kolonbiarrak edo bizkaitarrak izan ditugu,eta horri esker ezagutzen dugu elkar.2019ko irailean hasi ginen denok Txinan eta elkarrekin hazten jarraitu dugu.

Gaur egun,graduko azken urtean gaude,eta horri esker,proiektuan guztiz zentratu gaitezke, MyWay Heels-en,eta tutoretza-laguntzekin,espazio batekin eta guzti,baina proiektuan zentratuta.Startup Processes deitzen diote.

MyWay Heels karrera proiektu batetik haratago doa,batez ere karrerak duen profilagatik.Ez da besteak bezalako karrera bat,non ikasi eta azterketak egiten diren,eta horrek unibertsitate proiektu bat errealitate bihurtzen lagundu gaitu. Fakturatzen ari gara,patentea egiteko prozesuan,finantzaketa bila...errealitate bat da eta, logikoa denez,aurrera aterako da.

"Munduko 100 milioi emakumek baino gehiagok zauriak, ondoeza edo osasun-arazoak dituzte takoiak janzteagatik"

Zein da produktuaren filosofia?

Gure filosofia gure ametsa jarraitzea da.Badakigu zaila dela,batez ere gazteak izanda,baina filosofia benetan ezagutzen duten eta profesionalak diren pertsonengan konfiantza izatea,eta ekintzaile gazteen ametsarekin jarraitzea,gure helburuak egitearen bitartez lortuz,kasu honetan MyWay Heels egiten.

Zein izan da prozesua ideia bururatu zitzaizuenetik aurrera egin arte?

Ekintzailetza prozesua egitean eta abian jartzean oinarritzen da.Ez da geldi egon,zer gertatzen den ikusi eta gauzak noiz iritsiko diren zain egotea,ez.Prozesua lehenengo egunetik zeure burua abian jartzea da,zure ideia hasieran merkatuan funtziona dezakeela egiaztatzea, eta hortik aurrera,ikusi,gure kasuan,oinetako

baten ekoizpena,baina baita patentatu behar dugun mekanismo bat ere,hau da,merkatuan baliozkotzea ere,tokikoak edo nazionalean ez ezik,nazioartekoan ere bai,nola eskalatu behar duzun eta zeintzuk diren beharrak ikusi.Gure kasuan,finantzaketa beharrak eta taldea handitzekoak ere,baina beste kasu batzuetan berrelikatzailea izan daiteke,proiektu bera finantzatu daitekeela,alegia.

Finantzaketa zaila izan al da? Bai,erronka bat da,eta erronka bat da,batez ere,talde gaztea garelako.Bizkaia mailan,maiz hitz egiten dugu talentu gaztea sustatzeko beharraz,baina diru-laguntzei eta finantzaketari dagokienez,zaila da hori egitea.Egia da hainbat gauzatan laguntzen gaituen jendea dagoela, aholkularitzan,tutoretzan,espazioan...baina gihar ekonomikoa da gehien kostatzen zaiguna eta hain gazteak izanik,gehiago kostatzen da.

Nolakoak dira zuen oinetakoen ereduak?

Momentuz ez daude merkatuan,finantzaketa behar dugulako,mekanismoa patentatu eta fabrikatzea.Hiru ildo horietan ari gara lanean.Eta gure produktuei dagokienez,bi profil ditugu,bata 35 eta 50 urte bitartekoa,lanera joaten dena, orpoa behar duena,bizimoduak eta ekitaldiek oso lanpetuta dituena; eta gero,gazteago bat dago,lehen lanekin,errentekin eta parrandekin hasi dena.

Beraz,sandalia irekiak ditugu,ekitaldietarako, festetarako,erakargarriak direnak eta hainbat alditan erabiltzeko modukoak direnak; eta gero, bilbotarrak garenez,badakigu hemen euria egiten duela eta zapata itxia atera behar dugula.

Gure mekanismoarentzat ere bota itxia erronka bat da bere funtzionaltasunagatik.Dena diseinatuta dago,baina oraindik ezin ditugu martxan jarri.

Nola lor daitezke?

Lehenengo bi urteetan,gure salmenta-banaketa bezeroari zuzeneko salmenta izango da,batez ere sarean,baina gure bezeroek probatu,ukitu eta jantzi ahal izango dituzte 'showroom' eta pop-up batzuetan,aldi baterako martxan jarriko ditugunak,hainbat hiritan.Eta hirugarren urtetik aurrera,kolaboratzaileen bitartez,salmenta puntu fisikoen bidez,denda tradizionalentan.

"Gure oinetakoak eguneko ordu ezberdinetara molda daitezke, eta hori da eskaintzen dugun irtenbidea,ez duzula beste oinetako pare bat eraman behar ekitaldi batera edo festa batera joaten zarenean"

Nola gomendatuko zenuke zure produktuak erabiltzea?

Bakoitzak nahi duen moduan erabiltzen ditu oinetakoak.Gure oinetakoak eguneko ordu desberdinetara moldagarriak dira,eta hori da eskaintzen dizugun irtenbidea,ez duzula beste oinetako pare bat hartu behar ekitaldi batera edo festa batera joaten zarenean; poltsiko batean sartzen den beste oinarri batekin nahikoa da.Beraz,gure produktua eguneko zati ezberdinetan erabil daiteke.

Noiz egongo dira eskuragarri?

Ahalik eta azkarren espero dugu,baina aurreikuspena urtebetekoa da,gutxi gorabehera,dena ondo badoa eta espero dugun moduan,baina diru-laguntzen menpe gaude.

Garrantzitsua da azpimarratzea gure produktuek behar bat dutela profil jakin batzuetan.Ez zaigu gustatzen gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak egitea.Takoiak janzten dituzten pertsona guztientzat dira.

Gure irtenbidearekin lotzen duen profil baten bila gabiltza,ez ditugu emakumeak,gizonak...bereizten.

Beti nahi izan al duzue ekintzaileak izatea? Taldeko kide bakoitzak bere istorioa du.Nik hasieratik argi nuen gauzak egin nahi nituela,eta batez ere hasieran zenbat eta gauza gehiago egin,gero eta gehiago ikasi eta haziko zarela, bai profesionalki bai pertsonalki.Uste dut denok lortzen ari garela gure helburuak eta ametsak honaino iritsi bagara,laugarren urtera arte,ekintzailetza-ibilbide berezi eta ezberdin samar honetan.Uste dut nola edo hala nahi dugun lekuan gaudela.

Zer dauka ekintzailetzak zure burua erakarri izateko?

Uste dut askatasuna,huts egitekoa,adibidez, eta niri ekarpena egiten didan jendez inguratuta egotea,egunerokoan egiten dudana gehitzen duten esperientzia eta ezagutza duten pertsonak.

Askatasuna arriskutsua izan daiteke askotan, eta horren erantzule izan behar duzu,baina ekintzailetzak ateak zabaltzen dizkizu zure bizitzako alderdi guztietan hazteko.

Zer da zure ustez ekintzailetzaren onena eta txarrena?

Onena da zenbat eta lehenago huts egin,orduan eta lehenago ikasten duzula,zenbat eta jende lagunduko zaituen jende gehiago ezagutu,orduan eta hobeto; eta okerrena,askatasunak dakarren erantzukizuna arrisku bat dela.Kasu honetan,atzean ez duzula "hau,hau eta hau egin" esaten dizun pertsona bat,edo "egon hemen momentu honetan".Zu zara arduratu behar zarena esateaz "tira,egunero altxatzen naiz hau aurrera ateratzeko".Eta hori,batzuetan,batez ere gauzak gaizki doazenean,asko kostatzen da,baina autolidergoa ezinbestekoa da hor.

Nola ikusten duzu gaur egun lan merkatua?

Egia esan,oso harrituta nago ditugun langabeziaren datuekin,batez ere gazteen langabeziarekin,eta gero enpresa askok dituzten laneskaera ugariekin,batez ere zerbitzuen enpresekoak.

Lan kontuari dagokionez,ikusten dudana da,logikoki sektore batzuetan agian iraganean gauzak hobeto egin zitezkeela,nahiz eta hori erraza den esatea hura bizi gabe,baina jendeari motibazioa falta zaiola uste dut.Sufrimendu gaitasuna falta da gero benetan nahi duzuna lortzeko.

Enpresa askorekin elkartzen gara eta nonahi bilatzen dute jendea,baina ez dute aurkitzen, eta gazteek dute arduraren parte bat.Gainera, uste dut aprobetxatu dezakegun laguntza asko dagoela eta ez dugula egiten.

"Prozesu ekintzailea egitean eta martxan jartzean oinarritzen da. Ez da geldirik egon,zer gertatzen den ikusi eta gauzak noiz iritsiko diren zain egotea"

Nola animatuko zenituzke gazteak ekintzailetzara abiatzera?

Azkenean,zure ideia zure semea edo alaba bezalakoa izan daiteke.Ez baduzu aurrera eramaten eta ez baduzu zaintzen,jende gutxik egingo du,edo inork ez.Zure haurra bezalakoa da.Hori dela eta,zure ideia bada, abiatu zaitez,nonahi dago lagunduko zaituen esperientzia handiko jendea,eta zure buruari konfiantza ematen diona.Zuk egiten ez baduzu,nork egingo du?

Etorkizuneko zer asmo dituzue?

Gure ametsarekin jarraitzea,hau aurrera eramatea,egingo duela,eta ateratzen ez bada,ez da ezer gertatzen,irakasketa bat izango litzateke,baina horren alde borrokatzea,eta etorkizunean hau ateratzeko saiatzen benetan dena eman dudaneko sentsazioa izatea.Gainera,taldea,enpresa eta,batez ere,kalitatezko pertsonak zabaltzen jarraitu.

www.mywayheels.com (Garrantzitsua azpimarratzea bai webgunean bai Instagran-en -@myway_heels ezin dutela beren mekanismoa eta produktua atera,patente-prozesuak direla eta)

Emakume ikertzaileak aitortuak

Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek emakume ikertzaileen lana aitortu eta bistaratu dute

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburu eta Ikerbasqueko presidentea buru zela,Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketan diharduten hiru emakumeri aitortzak banatu zitzaizkien irailaren 28an,Jasone Cenoz,Amanda Sierra eta Marta Olazabali,hain zuzen ere.Ekitaldian,Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa,Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,Eva Ferreira EHUko errektorea eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea ere izan ziren,bai eta Euskadiko unibertsitate,ikerketa-zentro eta zentro teknologikoen ordezkariak ere.Ekitaldirako beren-beregi etorria,Bilboko Botikazar Institutuko Batxilergoko ikasle talde bat ere bertan izan zen.

Hauxe da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek emakume ikertzaileen jarduna aitortzeko antolatzen dituen aintzatespenen laugarren edizioa.Berez ez da sari bat,Euskadiko emakume ikertzaileak eta horien lana bistaratzeko modu bat baizik,ikertzaileen belaunaldi berrien eredu eta inspirazio izan daitezen.

Emakume ikertzaileen aukeraketa Ebaluazio Batzorde batek hartu zuen bere gain eta aho batez,erabaki zuen 2022ko edizioan sarituak izango ziren ikertzaileak euren ikerketa lanen hiru kategoriatan,alegia,ibilbide zientifiko osoa, ikerketa-esparru bateko lidergoa eta ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmena.

Jasone Cenoz,Amanda Sierra eta Marta Olazabal emakume ikertzaileek euren ibilbideagatik aitorpena jaso dute

Honako hauek dira hiru ikertzaileak:

❚ Advanced, ikerketa arloko karrera osoaren aitorpena: Jasone Cenoz, UPV/EHUko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko katedraduna.

Consolidator, bere ikerketa-arloko lidergoaren aitorpena:

Amanda Sierra, Ikerbasqueren Research Professor ikertzailea,Achucarro - Basque Center for Neurosciences ikerketa zentroan.

Starting, ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmenaren aitorpena: Marta Olazabal, Ikerbasqueren Research Associate ikertzailea BC3 Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroan. Aitortutako emakume ikertzaileak aukeratzeko,Ikerbasquek Euskadiko emakume ikertzaileen ekoizpen nahiz ekarpen zientifikoei buruzko datuak aztertu zituen.Amaierako hautaketa Ikerbasqueko Patronatuaren Ordezko Batzordeak egin zuen,Fundazioko Batzorde Zientifikoak baliozkotu zuelarik.Batzordeak hiru kategorietako ikertzaileen maila zientifiko altua azpimarratu zuen,eta horrek agerian uzten du, batzordearen esanetan,Euskadin emakume ikertzaileek egiten duten zientziaren ahalmen handia.

❚ Advanced: Jasone Cenoz:

UPV/EHUko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko katedraduna.

Euskal Herriko Unibertsitatean doktore,honako tesi honekin: ”Ingelesaren irakaskuntza eta ikaskuntza,bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa”.

Cenozen ikerketan ardatz dira: hezkuntza elebiduna eta eleanitza,paisaia linguistikoa,adinaren faktorea,jarrerak eta pragmatika bigarren eta hirugarren hizkuntzak ikasterakoan. Batzordeak honako hauek nabarmendu zituen Cenozen ibilbidean: hezkuntza arloko ibilbide bikaina; lidergo gaitasuna; nazioarte mailan ikerketa arloko erreferente izatea; Euskadiko zientziarekiko konpromisoa; bai eta nazioarteko sare zientifikoetan duen parte-hartzea ere.

Consolidator: Amanda Sierra:

Ikerbasque Research Professor ikertzailea, Achucarro - Basque Center for Neurosciences ikerketa zentroan.

Neurozientziatan doktore (UCM).

Garuna birsortzeko mekanismoak aztertzen ditu,hainbat gaixotasun neurodegeneratibori erantzuteko,eta,zehazki,garunaren autogarbiketa sistema,neurona hilak azkar eta eraginkortasunez desagerraraztea ahalbidetzen baitu.

Batzordeak Sierraren neurozientzien ikerketako lidergo zientifikoa nabarmendu du,bere ekoizpen zientifikoaren kalitatea eta nazioarteko inpaktua,bai eta zientzia gizartean zabaltzeko jarduerekin duen konpromisoa ere,eta, bereziki,zientzian emakumeen berdintasunera bideratutako jardueretan duen inplikazioa.

Starting: Marta Olazabal: Aldaketa klimatikora egokitzeko taldea gidatzen du BC3 - Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroan.

Lurraren Ekonomian doktore Cambridgeko Unibertsitatean.

Olazabalen ikerketaren ardatz dira aldeketa klimatikorako egokitzapena eta hiri-resilientzia.

European Research Council erakundearen ERC Starting Grant dirulaguntza lortu du. - Batzordeak bere ikerketa-esparruan aitzindari izan dela nabarmendu du,bai eta gai oso berritzaile batean ikertzaile gazte gisa lortu berri dituen lorpenak ere; izan ere,hiri-eremuak klima-aldaketara nola egokitzen diren ikertzea helburu duen ERC Starting Grant laguntza bat lortu du.

Urteko aitorpenak

Ekimena Ikerbasqueren Plan Estrategikoaren esparruan gauzatzen da,plan horren 12 erronketako bat baita Ikerbasqueren ikertzaileen komunitatean sartzen diren ikertzaileen generoberdintasunean aurrera egitea.Alde horretatik, Zientziarako Euskal Fundazioak gauzatutako Berdintasun Planean jasota dago emakume ikertzaileei urtero aitorpena egiteko ekimen hau. Aurreko edizioetan Ikerbasquek eta Hezkuntza Sailak hurrengo ikertzaile hauek aitortu dituzte: ❚ Advanced:

Maria Isabel Arriortua. Helen Matute. Miren Cajaraville.

Consolidator:

Aitziber López-Cortajarena. Clara Martín.

Malu Martínez-Chantar.

Starting:

Maia García Vergniory. Matxus Perugorria. - Paola Ferrario.

Zinemakumeak gara!-ren 27.edizioa hemen da

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Bilboko Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketak beste edizio bat aurkeztu du: programazioak,atzera begirakoak,hitzaldiak,tailerrak, zinema politikoaren ziklo bat…(arazo politiko eta sozialei buruzko bidegabekerien inguruan hausnartzen eta salatzen lagunduko dutenak) eta Pantaila Handia/Pantalla Grande sail berria,non 2022ko filmak proiektatuko diren,nazioarteko zinemaldi onenetatik pasatutakoak eta Bizkaiko estreinaldiak direnak.

Aurtengo edizioan,film labur eta luzeen proiekzioak,zinema politikoaren ziklo bat,tailerrak,mahai-inguruak eta euren filma aurkeztera eta publikoarekin hartu-eman bat izatera gonbidatutako emakume zuzendariekiko topaketa ezango ditugu. Erakusketa hiriko hainbat gunetan egingo da: Sala BBK-an,BilbaoArten,Golem Alhóndiga zinemetan eta Azkuna Zentroko Bastida aretoan.

27.edizioa

Zinemakumeak gara! erakusketaren 27.edizioa urriaren 17tik 28ra bitartean egingo da hainbat gunetan: BBK Aretoan,BilbaoArten,Golem Alhondiga zinemetan,Azkuna Zentroan,Bilborocken eta Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialean.

Zinemakumeak gara! ekimenak eskerrak eman nahi dizkie,lehenik eta behin,Eusko Jaurlaritzari,Bizkaiko Foru Aldundiari,Bilboko Udalari, BBKri eta Emakunderi.Horiei laguntzaileen zerrenda bat gehitu zaie,publikoak eta pribatuak, Emakumeek zuzendutako Zinema Erakusketak aurtengo edizioan presentzia eta ibilbidea sendotzea ahalbidetu dutenak.

Hogeita zazpigarren edizio hau zinema arloan bizi den aldaketa handien garaiaz jabetuta egiten dugu.Aldaketa hori banaketan eta formatu berrietan gertatu da,proiekzio-aretoetan ikusi ohi denari gehitzen zaizkionak,baita errealizazioan ere: gero eta emakume gehiago ari dira arlo horretan.Hala ere,argi eta garbi,portzentajea ez da % 20ra iristen,eta,nahi den genero berdintasunera iristetik urrun dagoen arren, azpimarratzekoa da gure zuzendari gazte batzuek nazioarteko zinemaldietan izan duten

beste: Carla Simón,Pilar Palomero edo Alauda Ruiz de Azúa Berrikuntza gisa, Pantaila Handia/Pantalla Grande izeneko saila inauguratuko da aurten.Sail horretan,nazioarteko zinemaldirik onenetan hautatutako eta saritutako filmak estreinatuko dira.

Zinema politikoaren ziklo bat ere egingo dugu, gizartean dauden bidegabekeriak hausnartzen eta salatzen lagunduko diguna.

Proiekzio gehiagorekin zabalduko dugu programazioa,eskaintza dibertsifikatzeko asmoz,eta, gainera,jendeak proiekzioetara joateko aukera gehiago izango ditu,ordutegi gehiagorekin.

Zinemakumeak Gara!-k lantzen duen helburu garrantzitsuenetako bat zuzendarien presentzia da; aurten Andrea Bagney,Carolina Astudillo eta Zaida Carmona izango dira.Beren lanak aurkeztera etorriko dira,eta publikoarekin elkarrizketa sortuko dute; atzerriko zinemagile batzuen kasuan,online konexioen bidez egingo da.

Solasaldietan genero-ikuspegia sakonduko da, eta,horrez gain,aurten ikus-entzunezkoen industriako profesionalei berariaz zuzendutako

uniemakume
onarpena,besteak
Zinemakumeak gara! Zinema-erakusketak
bere
27.edizioa egingo du Bilbon,urriaren 17tik 28ra
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 22

uniemakume

hitzaldi bat emango da,aurrez aurrekoa eta streamingekoa.

2022an,Simone de Beauvoir sarien banaketarekin, Cecilia Bartolomé eta Helena Taberna zinemagileen ibilbideak omenduko dira.Ziklo bana egongo da,film labur eta luzeen proiekzioarekin haien karrerak laburbiltzen saiatzeko.

Inaugurazio ekitaldia urriaren 17an izango da, astelehenean,Sala BBK-an, Helena Taberna zuzendari,ekoizlea eta gidoilariari “Simone de Beauvoir” saria emango zaio.Sari banaketa amaitutakoan, Ana Bravo komiko eta bakarrizketagilea igoko da agertokira.Ekitaldia amaitzeko, Alli Haapasalo finlandiar zuzendariaren Girl picture film luzea proiektatuko da.

9 film labur,film ertain bat eta 13 film luze proiektatuko dira, horietatik 9 aurten Málaga, Berlin,Locarno,Cannes, Sundance eta Donostiako zinemaldietatik igaro diren estreinaldiko filmak

Egitaraua

Urriaren 18tik 20ra,BilbaoArten,Helena Taberna zinema-zuzendari,gidoilari eta ekoizleari buruzko atzera begirako saioa egingo da.Atzera begirakoaren inaugurazioan izango da bera. Astelehenean,hilak 24, asteko programazioa bi saiorekin hasiko da, Bastida aretoan (Azkuna Zentroa). Film laburrak femeninoan saioa proiektatuko da,TRAMA-ren (Emakumeek egindako zine,bideo eta multimediako erakustaldien koordinadora) eskutik.

Golem zinemetan jarraituko da,Erige Sehiri zuzendari tunisiarraren Entre las higueras film luzearen proiekzioarekin.

Asteartean,hilak 25,Bastida aretoan (Azkuna Zentroa), Cecilia Bartolomézuzendariaren atzera begirakoa egingo da.Lehen bost film laburren proiekzioa eta Margarita y el lobo film ertaina,Espainiako lehen film feministetako bat. Hurrengo saioan, Golem zinemetan,Andrea Bagney zuzendariaren Ramona filma proiektatuko da.Zuzendaria publikoarekin hitz egiteko egongo da aretoan.

Asteazkenean,hilak 26, Golem zinemen lehen saioan, Canción a una dama en sombra (zine politikoaren zikloa) dokumentala proiektatuko da,

eta aretoan bertan izango da Carolina Astudillo zuzendaria,filma aurkezteko.

Bigarren saioan,Golem zinemetan jarraitu eta zuzenean Zinemalditik,2022ko Urrezko Maskorra irabazi duen Laura Mora zuzendari kolonbiarraren Los reyes del mundo film luzea proiektatuko da.

Ostegunean,hilak 27, Golem zinemaldiko lehen saioan,Manuela Martelli zuzendari txiletarraren 1976 (zine politikoaren zikloa) proiektatuko da. Hurrengo saioan Zaida Carmona zuzendariak La amiga de mi amiga filma aurkeztuko du. Ostegunean bertan,hilak 27, Bizkaiko Psikologiako Elkargo Ofizialean,hitzaldi bat izango da: Jabetza intelektuala eta egile-eskubideen babesa.Maitane Valdecantosek emango du hitzaldia, EHGEP - Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala eta (H)emen elkartearekin lankidetzan. Ostiralean,hilak 28, amaituko da hogeita zazpigarren edizioa,bi saiorekin.Alde batetik,Bastida aretoan, Generoa eta generoak mahai-ingurua, Julene Aranburu, Ainhoa Bolaños,eta Zaida Carmonaren eskutik,EHGEP - Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala eta (H)emen elkartearekin lankidetzan.Bestetik, amaiera bikaina,bigarren saioan,Golem zinemetan, Maryan Touzani zuzendari marokoarraren The Blue Caftan film luzearekin. 27,28 eta 29an,Ainhoa Rodríguez zuzendaria Disidentziatik sortu Beste kontakizun filmikoa izeneko tailerra emango du. Azkenik,jakinarazten dizuegu Bizkaiko Basauri, Portugalete,Zalla eta Balmasedara zabalduko duela zinemaldiak bere programazioa.

Informazio gehiago: www.zinemakumeak.com

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 23

Mahsa Amini: hijab bat gaizki janzteagatik hilda

Jarraian Mahsa Aminiren historia gogoratuko dugu.Irango emakume gazte honek bere bizitza galdu zuen bere hijaba gaizki eramateagatik

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa Mahsa Amini,Jina Amini izenez ere ezaguna,jatorri kurduko Irango emakume bat zen,Irango Gobernuko Polizia Moralak,hijaba publikoki ezartzeaz arduratzen den polizia-talde bereziak, alegia,hijaba behar bezala ez eramateagatik atxilotu eta torturatu zuena.Irango Gobernuko Poliziak ustezko "orientazio islamikoa" jasotzeko atxilotu zuen.Gorputzeko hainbat ataletan eta buruan kolpeak jaso ostean,koman sartu zen eta atxilotu eta bi ordura bakarrik ospitalean sartu zuten.Bi egunera hil zen.Irango emakumeen aurkako eraso eta indarkeriaren biktima ospetsuenetako bat bihurtu da,horrela,Mahsa.

Atxiloketa eta heriotza

Irailaren 14an,asteartean,18:00ak aldera,Amini atxilotu zuten Polizia Moraleko agenteek, Shahid Haqqani autobidean dagoen Shahid Haqqani metro geltokitik gertu,Teheranen,bere anaiarekin zegoela.Anaia Kiaresh Aminik protesta egin ostean,bere arreba atxiloketa zentrora eramango zutela esan zioten,"informazio klase" bat jaso zezan eta ordubete barru aske utziko zutela.Horren ordez,Kasra ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Bi egunez,Amini koman egon zen Teherango Kasra ospitalean,eta horrek publiko orokorra-

ren sentimenduak piztu zituen eta beste behin ere jendearen protesta eragin zuen Orientazio Patruila eta hijab legearen aurka.

Bi egun koman egon ondoren,Amini Teherango Kasra Ospitaleko zainketa intentsiboko unitatean hil zen.Fars albiste agentzia erdi-ofizialak jakinarazi zuen Amini 2022ko irailaren 16an hil zela.

Gertaera gertatu eta egun batzuetara,Aminiren senide batek biktimaren amaren bertsioa kontatu zuen,zeinaren arabera "ertzainek Jhina jipoitu zuten,bere anaiaren aurrean kolpatu zuten...Zaplazta eman zioten,eskuak eta hankak kolpatu zizkioten trontza batekin",baita anaiari aurpegia piper spray batekin busti zioten ere.Ertzain-etxera egindako bidaian erasotzen jarraituko zuten,harik eta buruko kolpe bat jaso zuen arte,eta ondoren konortea galdu zuen.

Lekukotasun beraren arabera,gutxienez ordu eta erdi igaro zen polizia-etxera iritsi eta Amini ospitalera eraman zuten arte,eta medikuek baieztatu zuten emakume gazteak "buruan kolpe bortitza" jaso zuela.Urriaren 2an,familiaren abokatuak adierazi zuen mediku independenteek baieztatuko zutela Mahsa Amini jasotako kolpeen ondorioz hil zela eta ez aurreko patologiaren ondorioz.

Erreakzioak

Kaleko protesta masiboak.

Mahsa hil ostean,hainbat hiritako jendea,Teheran hiriburukoa eta bere jaioterria Saqqez barne,kalera atera zen eta Irango Gobernuaren aurkako leloak oihukatu zituzten.Manifestazio hauek Irango polizia indar bereziek zapaldu zituzten.

Hil zenetik bi egunera,protestek eta herri desadostasun zantzuek jarraitu zuten."Emakumeak,bizitza eta askatasuna" doinua egin zuen Teherango Unibertsitateko manifestari talde batek Aminiren heriotzagatik.

❚ Hildakoak eta zaurituak.

Masha Aminiren heriotzaren aurkako protestek gutxienez lau hildako eragin dituzte eta 75 pertsona inguru zauritu dituzte Irango segurtasun eragi-

unieskubideak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 24

leek jaurtitako muniziodun tiroengatik.Gertaerak Irango Kurdistanen kontzentratu dira gehienbat. 75 lagunetik gora hil ziren Iranen hamar egunez Mahsa Amini gaztearen heriotza arbuiatzeko egindako manifestazioen errepresioan.

Hijab erretzea eta ilea moztea. Irango emakumeek ilea moztu eta hijaba erre zuten Mahsa Aminiren heriotzaren aurka protesta egiteko modu baketsuan euren sare sozialetan argitaratuz.

Nazioarteko protestak. Ehunka pertsona,batez ere emakumeak eta gazteak,munduko hiriburu handietako kaleetara atera dira azken egunotan,Masha Amini gaztearen heriotzaren aurkako protestekin bat egin eta Irango lege islamikoen errepresioaren aurka borrokan,egitateen argitasuna eta errudunentzako zigorra eskatuz.

Irango kontserbadurismoaren kritika. Gheis Ghoreishi analista kontserbadoreak bere sare sozialetan adierazi zuen moralaren polizia sistema politiko teokratiko pertsiarekiko gorroto-fabrika bat dela."Erlijioso gehienek ez dute onartzen indarkeria,legez kanpokoa eta diziplinarik gabekoa,beren seme-alaben aurka".

Alemania.

Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak "ikaragarritzat" jo du Mahsa Amini poliziak zaintzapean hil izana,eta bere tristura adierazi du protestetan "emakume ausartak" hil izanagatik.Gaineratu du emakumeek beren erabakiak hartzeko gai izan behar dutela eta ez beldurrez bizi.

Txile.

Gabriel Boric Txileko presidenteak,NBEren Batzar Orokorrean egindako hitzaldian,Mahsa Aminiri omenaldia egin eta mundu osoko boteretsuen botere gehiegikeriarekin amaitzea eskatu zuen.

AEB.

AEBetako Gobernuak Irango emakumeen aurkako indarkeria amaitzea exijitu zuen Robert Malley Estatu Departamentuko bozeramaile eta Irango mandatari bereziaren bitartez. Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak honakoa esan zuen: "Amini bizirik egon beharko luke gaur".Horren ordez,AEBek eta Irango herriak dolu egiten dute.Irango gobernuari emakumeen aurkako jazarpen sistemikoa amaitzeko eta protesta baketsuak baimentzeko eskatzen diogu",argitaratu du Twitterren.

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak 2022ko irailaren 21ean,Nazio Batuen Erakundean munduko buruzagien urteko hitzaldian,Irango emakumeen egoerari eta Mahsa Aminiren heriotzari erreferentzia eginez,elkartasuna hitzeman zien emakume iraniarrei.

❚ Frantzia.

Frantziako Atzerri Ministerioak Mahsa Aminiren heriotza ekarri zuen tortura gaitzetsi zuen.

Italia.

Italiak Aminiren heriotza gaitzetsi zuen: tuit batean,Farnesinak "Mahsaren heriotzagatik mina" adierazi zuen,"ekintza gaizto honen egileak identifikatu eta horrengatik erantzuteko deia" izateko asmoz. ❚ NBE.

Ravina Shamdasani Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren bulegoko bozeramaileak Mahsa Aminiren heriotza ikertzea eskatu zuen.

Mahsa Aminiren heriotzak protestak eta erreakzioak sortu ditu mundu osoan zehar

❚ Europar Batasuna.

Europar Batasuneko hainbat agintarik haren heriotza gaitzetsi dute.Josep Borrell EBko Kanpo Politikarako buruak "onartezinatzat" jo du haren heriotza.Bozeramaile batek ohar baten bidez jakinarazi zuen Mahsa Aminiri gertatutakoa onartezina dela eta hilketa honen egileek kontuak eman behar dituztela. ❚ Giza Eskubideen Defentsarako Gobernuz Kanpoko Erakundeak.

Amnesty Internationalek ikerketa kriminala eskatu zuen Iranen Mahsa Aminiren heriotza susmagarriaren inguruan.Erakunde horren arabera,auzi honetan "arduradun eta eragile guztiak" auzibidean jarri behar dira eta "bere heriotza susmagarria eragin zuten baldintzak,tartean atxiloketa zentroko torturak eta bestelako tratu txarrak barne,penalki ikertu behar dira".

Human Rights Watchek "ankertzat" jo zuen Aminiren heriotza eta idatzi zuen: "Irango agintariek derrigorrezko hijab legea bertan behera utzi eta emakumeei independentzia eta eskubideak kentzen dizkieten beste lege batzuk kendu edo aldatu beharko lituzkete". Gobernuz kanpoko taldeak kezka gehigarriak agertu zituen gobernuko funtzionarioek protestetarako indar hilgarriarekin duten itxurazko mendekuaren inguruan.

Irango Giza Eskubideen Zentroa: Mahsa Amini Islamiar Errepublikak emakumeen aurkako gerraren beste biktima bat bezala hartu zuen eta Irango emakumeen aurkako indarkeria mundu osoan gogor kondena dadila eskatu zuen saihestu daitezkeen tragedia horiek saihesteko.

unieskubideak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 25

argazki-erakusketa Iruñean

Tokiko bi egileren argazki-dokumentuak biltzen dituen erakusketa: Pío Guerendiáinena -ALEA Taldeak enkargatuta Topaketak argazkiekin dokumentatzeko arduraduna-,eta berriki aurkitutako Koldo Chamorroren argazki-saiakera zabala eta argitaragabea.Nafarroako Museoaren eta Koldo Chamorro Fundazioaren laguntzarekin ekoitzia. 1972ko Iruñeko Topaketak diseinatu zirenean,lehentasunezkotzat jo zen abangoardiako sormen-esparru hura hedatzea,artearen periferian zegoen hiri txiki batean gauzatuko baitzen,diktadura politikoaren garaian eta belaunaldi berriek irudikatzeko lanak izanen lituzketen mundu batean,hau da,Internetik,kameradun mugikorrik eta sare sozialik ere ez zen mundu analogiko batean.Bi artista gaztek,Pio Guerendiáin eta Koldo Chamorrok,zeinen ibilbideek argazkilari handi gisa sendotuko baitzituzten,Iruñean gertatzen ari zena nor bere ikuspegitik dokumentatzeaz arduratu ziren orduan. Bost hamarkada geroago,Topaketen karietara,Iruñeko Udalak haien begiradak ikusgai jarriko ditu beren izenak dituen erakusketan,kasu batzuetan gogora ekartzeko,eta beste batzuetan,gertakari gogoangarri hark hiriari,bertako biztanleei eta parte hartu zuten sortzaileei zer ekarri zien ezagutzeko. Gerendiainek gertatzen ziren jazoerak argazkien bidez jarraitu eta dokumentatzeko enkargua jaso zuen,eta Chamorrok irudien bilatzaile gisa egin zuen,baina bien begiradek gertakari historiko poliedriko baten testigantza ematen laguntzen dute,publikoaren onarpenaren eta arbuioaren

erdibidean,eta hori guztiz ikustea oso zaila da,gauza asko gertatu baitziren,leku askotan,eta,batzuetan,aldi berean.Pío Guerendiáin eta Koldo Chamorroren argazkiek -lehenengoaren argazki batzuk,dagoeneko ezagunak,bigarrenarenak,argitaragabeaktopaketen benetako dokumentuak diren bi kontakizun eskaintzen dituzte.Fernando Huiciren hitzetan,hitzordu hori “erabakigarria izan zen Espainiako arte garaikidearen erlojuak,behingoz, munduko artearen ordu berean jartzeko”.Erakusketa Kondestablearen jauregiko 1.eta 2.aretoetan bisitatu daiteke,astelehenetik igandera,09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Balio etnografikoa duten irudiak Pío Guerendiáinek (Iruña,1946) José Luis Alexanco eta Luis De Pabloren enkargua jaso zuen 1972ko Iruñeko Topaketetan egin behar ziren ekintza artistikoak dokumentatzeko.Argazkizale gisa,Nafarroako Argazki eta Zinema Elkarteko bazkide zen 1963az geroztik.Erakusketak egileak berak aukeratuta-

ko eta parterik handienean Nafarroako Museoak lagatako bilduma zabal bat biltzen du.Izan ere,gaztea izan arren,1972an eta 1978an Negtor saria irabazi zuen,garai hartan argazkigintzako sari nazionalik ospetsuenetakoa zena.

Haren lana erreferentziazkoa da laurogeigarren hamarkadan sortu eta Espainiako argazkigintzara begirada berri bat ekarri zuten argazkilarien belaunaldian,eta bereziki nabarmentzen da bere irudien balio etnografikoagatik.Bere argazkiak hainbat aldizkaritan argitaratu dira,hala nola Arte Fotográfico,Nueva Lente eta FlashFoto aldizkarietan,eta baita urtekari eta entziklopedietan ere,batez ere Na-

uniozio
“Iruña 1972-2022”
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 26 2022ko urriaren 6tik azaroaren 20ra,honako argazki-erakusketa hau egongo da ikusgai: “2 Topaketa: Iruña 1972-2022.Pío Guerendiáin eta Koldo Chamorro” Erakusketa Kondestablearen Jauregiko 1.eta 2.aretoetan izango da, astelehenetik igandera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara

farroakoetan.Guerendiáinek erakusketa ugaritan parte hartu du,banakakoetan nahiz kolektiboetan,eta bere argazkiak bilduma garrantzitsuetako parte dira,esate baterako Parisko Liburutegi Nazionaleko,Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionaleko, IVAMeko edo Nafarroako Museoko bildumetakoak. Nafarroako Argazki eta Zinema Elkartean,zeinaren Ohorezko lehendakaria baita eta 1976tik 1982ra lehendakari titular izan baitzen,Argazkigintzako San Fermin Erakusketa eta argazkigintza aurreratuko lantegiak (1986tik 1990era bitarte) garatu zituen.Halaber,Contraluz galeria zuzendu zuen 2001etik eta 2011ra,non 100 erakusketatik gora antolatu baitzituen.Haren lanik azpimarragarrienen artean dago,1972ko Iruñeko Topaketei buruz egin zuen erreportaje bikainaz gain, 1975ean egin zuen New York seriea. Geroago eginak dira Zumaiako kostaldeko flysch geruzei buruzko hiru serieak.

Zuri-beltzeko espezialista bat Koldo Chamorro (Gasteiz,1949 - Iruña,2009) argazkilari autodidakta izan zen 1965az geroztik,eta,hain zuzen ere,1972an Castellblanch Arte Zuzkiduratik beka bat jaso zuen ikasketak atzerrian osatzeko,eta besteak beste, Ansel Adams eta Brassaï argazkilariekin lan egin zuen.Urte hartan,Koldo gazte batek,beste parte-hartzaile bat bezala,Iruñean ugaltzen ari ziren adierazpen artistikoei argazkiak egitea erabaki zuen.Koldok Kodaken Tri-

X 400 ASA filma erabili zuen erreportaje horietarako,eta argi-baldintzen arabera,filma 800,1.600 edo 3.200 ASAra behartzen zuen,horrela bere lan osoan hain bereizgarria den pikorraren agerpena areagotuz kopietan.

Chamorrok erabili eta inoiz erakutsi ez zituen 28 argazki-film horien negatiboak gorde zituen.Gaur,Oihane alabaren aurkikuntzak Koldok Topaketetan egindako lana argitara atera du. Chamorroren lanak,besteak beste, honako hauen funtsen artean daude: Center of Creative Photography (Arizona),Bibliothèque Nationale de France (Paris),La Polaroid Collection (Boston),Reina Sofia Arte Gune eta Museo Nazionala (Madril), Nafarroako Museoa,NUP eta Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduma.Bere ibilbidean zehar Soho News saria (1981ean) eta Liburuaren Institutu Nazionalaren saria (1982an eta 1991n) jaso zituen; Foto Profesional aldizkariak urteko

argazkilari izendatu zuen (1989an eta 1992an) eta William Eugene Smith sarietako finalista izan zen (1981ean eta 1987an).

Europa,Afrika eta Amerikako kontinentean barna bidaiatu zuen eta New Yorkeko Minority Photographers eta Alabern taldeko kide izan zen.Argitalpen-argazkilaritza (El País,Geo,Condé Nast,Goldberg),publizitatekoa eta moda eta industriakoa jorratu zituen.Idazle eta irakasle gonbidatu izan zen mintegi eta lantegi ugaritan.Bere saiakera eta erreportajeak eta bere poema bisualak erabakigarriak izan dira Espainiako argazkilaritza dokumentalaren lengoaia berri baten eraikuntzan,eta tradizio erlijiosoak eta paganoak oraindik ere bizirik dirauten herrialde baten garrantzia azpimarratzen dute.1989an Madrilgo Arte Ederren Zirkuluak bere lanen erakusketa antologikoa antolatu zuen,Josef Koudelkarenarekin batera.

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 27uniozio

Udazkena dantzatzen Bilbon

Unibertsitateko Aldizkaria

Berriro elkartzeko gogo handiz agurtzen zaituzte Dantzaldiak.Edizio berri hau irailaren 22an hasi zen Rekalde aretoan prentsarekin egin ohi den topaketarekin.Bertan,Ana Morales dantzari saridunaren eta Juan José Amador gitarra-jolearen arteko elkarrizketa dantzatua izan genuen, beren 'extractos Cuerda floja' ikuskizunarekin.Ikusleek arratsaldez eta leku berean gozatu ahal izan zuten, eta horrela,“lehen bezalako arratsaldeko topaketak” berreskuratu ziren kolaboratzaile eta artistekin.

Urrian,azaroan eta abenduan,Dantzaldia 2022 egingo da Bilboko hainbat aretotan Zinemak,Bartzelonako Choreoscope dantza-film laburren jaialdiarekin lankidetzan,berriro harrituko du X saio batekin

ko,Ana Jezabel portugaldarrekin eta bere Quotidiano,amuse-toi lanarekin,Ypsilon jaialdiarekin izandako nazioarteko trukeari esker. Azaroaren 3an eta 10an,Azkuna Zentroak-Alhóndiga Bilbaok aterpetuko du jaialdia,lankidetza-apustua horrela handiagotuz,programari beste data bat gehituta.Horrela,bi proposamen harrigarri eta ezohiko izango dira: Guillermo Weikert,'Parece nada' filmarekin,eta Manuel Rodriguez,'Screensaver'-ekin. Flamenkoari berriro ekingo zaio, Florencia Oz eta Isidora O´Ryan ahizpekin,bata dantzan eta bestea txelo-jole Antípodas bikote liluragarri eta surrealistan,Guggenheim Museoan,azaroaren 19an.

Barakaldo Antzokiak urriaren 9an ireki zituen ateak berriro,familiarteko erako ikusleak hartzeko.Ikusleok 3Dko irudiak,marrazkiak eta proiekzioak izan zituzten,dantzarekin eta Roseland Musical konpainiaren estetika txundigarriarekin batera,haien Geometria izeneko ikuskizunean.

Urriaren 11n,atsegin handiz ospatuko da beste gune batek kolaboratuko duela jaialdiarekin,Bilboko Arte Ederren Museoak hain zuzen ere.Han ikusiko dira Fran Sieira eta Haatik konpainiak,folklore berriaren ikuspegitik iraganaren eta orainaren arteko zubiak sortzen dituztenak.

Urriaren 29an La Fundición aretora joango da,eguneroko bizitzaren ikuspegi dibertigarri batekin konektatze-

Zineak,Bartzelonako Choreoscope dantza-film laburren jaialdiarekin lankidetzan,berriro harrituko du X saio batekin,XXXplicit saioarekin alegia, irailaren 29an La Fundición aretoan erotikoaren mugan dauden dantzafilm laburrekin.Eta abenduaren 1ean, pertsonaia aurkitzeko asmoz,Lut Vandekeybusen filma ikusiko da,Wim Vandekeybus nebaren biografiaren gaineko pasealdi batekin.

Aresti Landa Dantza Eskolan Florencia Ozen master-class saioak eta hainbat egoitzatan sortzaileekin egingo diren topaketek osatzen dute jarduera-zirkulua.Beti bezala,berriro ere zuen zain egongo da,DANTZALDIA jaialdiaren XXIII.edizioan parte hartuko duten saio eta gune laguntzaile guztiekin eta guztietan.

Egitaraua 2022

❚ Urriak 29: La Fundición,19:00. Ana Jezabel,Portugal,'Quotidiano,amuse toi'. Egun bat.Naturan zentratutako egunez eguneko bat,non argi ordu bakoitzak elementu berri bati

ematen dion bidea.Animalien eta bi gorputzen jariakortasunaren arteko elkarrizketa bat dugu hau. Bi gorputzak haien arteko mugimendu birakaritik bizi dira,harik eta umorea gizakiaren ezaugarri saihestezin gisa agertzen den arte.Bi emakume mundu ez-material eta zehaztugabe batetik dabiltza,eta materiaren ezaugarria den mutazioa behatzen,entzuten eta onartzen gelditzen dira.Susmatzen dituzten baina kontrolatzen ez dituzten fluxu eta energien arabera gidatzen uzten dute beren burua.Dena partikula moduan jaio eta partikula bihurtzen da,infinitua sortuz.Birentzako koreografia bat da,indarren eta ahulezien erlazio eta koordinazio intrintsekotik egina. ❚ Azaroak 3: Azkuna Zentroa, 19:00.Guillermo Weickert.

Bere lan berrian,Guillermo Weickertek geure izaeraren behatzaile bilakatzera gonbidatzen gaitu: hautemate-organoa (begiak) hautemandako objektu gisa (ikusitakoak) jartzeko ahalegina da lan honen funtsa.Behaketa sinple horretatik abiatuta (geure begiek egiten dutenari begiratzea),eszena,bere biztanleak eta beren mugimenduak birbegiratzeko ariketa planteatzen du,munduari begiratzeko dugun eraren probaleku gisa.

Ikusmena ebaluatzeko lau proba orokorren inguruan egituratua da

uniozioUNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA2022urria28

(ikusizko zorroztasuna,errefrakzioa,ikus-eremua eta ikuspegi kromatikoa) eta etengabe ikuslearen arretaren alde borrokatzen ari den telebista pantaila baten laguntzaz, Parece nada-k proposatzen duena da batez ere sortzailearen eta haren ikuslearen topaleku bat,jolas bat,bidaia bat norberaren pertzepzioaren labirintoan barna,begiratzearen intimitatea partekatzeko eta besteari begiratzen uztearen gozamena,bestearekin topo egitearen gozamena,geure burua bestearengan disolbatuz eta geure buruarekin topo eginez. Parece nada sorkuntza-multzo baten parte da,eta bere ardatz tematikoa da pertzepzio- organoek mugimenduarekin duten harremana: gure zentzumenak munduari irekitzen zaion gure ezagutza-leihoa baldin badira,haien uzkurdura eta behaketa munduarekin lotzen gaituzten eta guregana eramaten gaituzten autoezagutza-ateak dira.

Contra ruidos y vibraciones -entzuteari eta aditzeari buruzkoa- edota Tocar con mover -ukimenar eta giza psikeari buruzkoa- dira bere aurretiazko lan batzuk,Guillermoren sormen- eta eszena- hizkuntzaren bilakaera egituratzen dutenak. Oraingo Parece nada honek dakarren bistaren gaiarekin jauzi bat gertatu da haren hizkuntza sortzaile eta koreografikoan.

❚ Azaroak 10: Azkuna Zentroa, 19:00.Manuel Rodríguez.'Screensaver'.

Diziplina anitzeko proiektua da hau,erakusketa-aretoetan eta eszenatokietan agertzeko sortua, eta kontenplazioaren kontzeptuan sakontzen saiatzen da.

Zentzumenen,sinboloaren eta formaren bidez,piezaren gogoeta da ea zelan bihurtu daitekeen ikusmen-ekintza fede-ekintza.

Gorputzak pantaila-babesle bezala jokatzen du,eta aktibatu egiten da infiniturantz proiektatzen den beste plano kognitibo batera igarotzeko.

...“Mirariak korrelazioan daude lege naturalen ondorioekin.Elkar mugatzen dute eta osotasun bat

egiten dute elkarrekin.Bateratuta daude,elkar konpentsatzen duten heinean.Ez dago gertaera naturalik gabeko miraririk,eta alderantziz ere ez” (Novalis)

❚ Azaroak 19: Guggenheim Bilbao Museoa,19:00.Sevilla.Antípodas.

«Denok daukagu doble bat,antipodetan bizi dena”.Julio Ramón Ribeyro.

Proposamen bisual eta sentsorial honetan bi emakumeren koexistentzia gauzatzen da.Erromantizismotik hainbatetan aipatu da Doblearen figura mitikoa literaturan,zinean eta filosofian.Esandako topikoa bere dualtasunaren eta identitatearen aurrean aurkitzen den izakiarena da,eta harengan inspiratuta erlazionatzen dira bi interpreteak eszenan.

Florencia Oz eta Isadora O'Ryan bikiak estetika minimalista eta garaikidean murgiltzen dira.Harmonia,simetriaren dotorezia eta oreka bilatzen dituzte,bakar bat zireneko bidaia kontatzeko,batek bere burua izateko bestea izateari utzi zion unekoa.

Haietariko baten dantzak,flamenkoak,perkusioak eta poesia bisualak eragina dute bestearen ahotsean,musika-tresnan,melodian eta abesten duen poesian.

Baliteke bat bidaia transatlantikoan eta dantza flamenkoan jaio izana,eta bestea biolontxeloan eta konposizio burutsu eta aban-

goardistan.Hari,ahots,keinu eta mugimendu artean,etorkizuneko oroitzapenak eta ametsak gogora dakartzan elkarrizketa poetiko honek maitasunetik jartzen ditu auzitan nia amaitu eta bestea hasten den bazterrak.

❚ Abenduak 1: La FuNdiciOn, 19:00.Choreoscope.'Descubriendo al personaje: Wim Vandekeybus'.

Wim Vandekeybus koreografo eta zuzendari miretsiaren unibertso kementsu,poetiko eta konplexuan zehar egindako bidaia bat. Ibilbide harrigarri baten erretratu ahalmentsu bat.

Wim Vandekeybus interprete,koreografo eta zuzendaria sendi askotako gizona da.Anai eta arreben artean hazi zen,sendi sortzaile bat fundatu zuen Ultima Vez dantza konpainian eta orain bere seme-alabak ditu.Familia-artxiboetan,emanaldietan, entseguetan eta solasaldietan oinarrituta,Lut Vandekeybusek zenbait gai esploratzen du lan honetan: bere nebaren sormen geldigaitza,esandako sendi-zirkuluek elkarrekin konektatzeko duten era eta zelan batzuetan inspiratzen duten eta beste batzuetan haren lanarekin talka egiten duten.Wim poetikoa da baina gauzak antzematen ditu,intimoa da baina ez da inoiz barkabera.

Informazio gehiago: www.danzaldia.org

uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 29

Fantasia eta beldurraren astea Donostian

hainbat

Unibertsitateko Aldizkaria

Paul Urkijok zuzendutako bigarren film luzea, Irati (2022),izango da datorren urriaren 28an Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33.Asteari hasiera emango diona.Astea urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean garatuko da Antzoki Zaharrean,Victoria Eugenia Antzokian eta hiriko beste eszenatoki batzuetan.

Iratiren aurreneko proiekzioa izango da Euskadin,Sitgeseko Zinemaldiaren Sail Ofizialean izango duen estreinaldiaren ondoren.

Urkijok berak idatzia da -bere lehenengo film luzeak, Errementarik (2017),urte hartako Astea inauguratu zuen ere- eta honako dira bertan protagonistak: Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy,Itziar Ituño,Nagore Aranburu,Elena Ruiz,Iosu Eguskiza, Kepa Errasti,Iñaki Beraetxe,Iñigo Aranburu eta Ramón Agirre. VIII.mendea.Kristautasuna Europan zehar ari da zabaltzen sinesmen paganoak galdu ahala.Pirinioak zeharkatuz,Karlomagnoren tropak aurrera doaz.Hala,haraneko buruzagiak laguntza eskatzen dio antzinako jainkosa bati.Odol-itun baten bitartez etsaia suntsitzen du trukean bere bizitza emanda; aurretik,ordea, agintarazi egin dio bere seme Enekori bere herria babestu eta bertan bera izango dela buru aro berrian. Urte batzuk geroago,Enekok misio batekin egiten dio aurre agindu horri: bere aitaren gorpua berreskuratzea,modu pagano batean Karlo-

magnoren altxorraren ondoan lurperatua.Kristau fededuna izan arren,Iratiren laguntza behar izango du: inguruko neska bat,paganoa eta enigmatikoa.Bi gazteak baso arrotz eta babesgabe batean barrena sartuko dira,non “izena duen guztia existitzen den”.

Irati Zinema A.I.E.k (Bainet,Ikusgarri Films,Kilima Media) produzitu du Irati, La Fidèle Productionekin koprodukzioan.

Azaroaren 18an estreinatuko da zinema-aretoetan, Filmaxek banatuta.

dute.Juan Pablo,beste gazte latino batzuekin batera,Owl Cove zentrora bidali zuten,eta han laster ohartuko ziren gauzak ez direla diruditenak.Diego eta Julio Hallivis anaia mexikarrek Espainian filmatutako beldurrezko filma,immigranteentzako atxilotze-zentroetan inspiratua.

Sail Ofizialeko film luzeen aurrerapena

❚ American Carnage (2022).Diego Hallivis.AEB.Riversideko bizitza amesgaizto bihurtzen da paperik gabeko immigranteentzat,gobernuaren agindu batek haiek berehala atxilotzea erabakitzen duenean.Handik irten eta herrialdean geratzeko aukera bakarra AEBn jaiotako seme-alabek dute,eta beren familiekin biltzeko adinekoentzako egoitzetan lan egin beharko

❚ Fumer fait tousser (2022).Quentin Dupieux.Frantzia.Dortoka deabrudun baten aurkako borroka latz baten ondoren,“Tabac Force” izenez ezagun diren bost justiziariok erretiro espiritual batera joateko agindua jasotzen dute,taldearen kohesioa indartzeko.Dena zoragarri doa,leku liluragarri batean; ordea,harik eta Lézardinek, Gaizkiaren enperadoreak,Lur planeta deuseztatzea erabakitzen duen arte.Quentin Dupieuxek -Le Daim (2019), Mandibules (2020)bere burua gainditzen jarraitzen du film berri bakoitzarekin.

❚ The Lair (2022).Neil Marshall.Erresuma Batua.Royal Air Forceko pilotu Kate Sinclair Afganistan gainean eraitsi dute.Tropa aurkariek jazarria,abandonatua dirudien lurpeko bunker batean aurkitzen du babesa.Baina,bertan,lozorro luze batetik esnatu berri diren izaki ikaragarri eta boteretsu batzuek eraso egiten diote.Britainiar soldadu talde batek erreskatatu eta bere kanpamendura eraman du.Izakiak,or-

uniozioUNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA2022urria30
Urriaren 28tik azaroaren 4ra,Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren edizio berri bat egingo da hiriko
aretotan 'Irati'-k
emango dio hasiera 2022ko
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

dea,gose dira oraindik. Dog Soldiers (2002) eta The Descent (2005) bere lehenengo filmen lurraldera itzuli da Neil Marshall ekintzazko eta beldurrezko film izugarri honekin. ❚ Mad Heidi (2022).Johannes Hartmann.Suitza.Heidi gaztea Alpeetan bizi da,Suitza distopiko batean.Hogei urtez geroztik Meili (Casper Van Dien) gaztagile eta presidenteak gobernatzen du herrialdea modu diktatorial batean.Heidi pozik eta herrialdea jasaten ari den egoeraz jabetu gabe mendialdean bizi da bere aitonarekin eta bere mutil-lagun Pedro ahuntzainarekin,zeinak klandestinitatean trafikatzen duen berak egindako gaztarekin.Egun batean mutila aurkitu eta exekutatu egiten dute.Heidik borrokari ekin beharko dio diktadore faxistaren mendetik bere herrialdea eta bere gazta askatzeko.Johanna Spyrik sortu eta Isao Takahatak zuzendutako 70eko hamarkadako telesail japoniar ospetsuak ezagun egindako pertsonaien berrikuspen zoratzailea. ❚ Project Wolf Hunting (2022).Kim Hongsun.Hego Korea.Koreako 19 preso daramatzan kargaontzi bat Manilako portutik abiatu da Busanera.Hegazkinez aurretik huts egindako estradizio operazio baten ondoren -aireportuan bonba batek egin zuen eztanda- agintariek erabaki dute orain presoak itsasontzi batean itzuliko dituztela euren herrialdera.Hiru eguneko ibilbidea izango da.Bertan Koreako kriminal arriskutsuenetako batzuk bidaiatzen dute,esperientzia handiko 23 poliziak zainduta,Suk-woo kapitaina buru dutela.Dena lasaitasunez doa lehen orduetan,baina…Koreako ekintza-zinemarik onenaren lagin dardartsu eta basatia.

❚ Shin Ultraman (2022).Shinji Higuchi.Japonia.Shinji Higuchi eta Hideaki Anno (produktore eta gidoilari) beteranoek, Shin Godzillaren (2016) zuzendariek,eraman dute pantaila handira Ultraman pertsonaia mitikoa,1966an hasi zituena

bere ibilerak telebistan.Japonian S Klasea (Kaiju) izenez ezagutzen diren munstro erraldoien etengabeko (eta inoiz azaldutako) agerpenak, agintariek horiei aurre egiteko unitate berezi bat sortzea eragin du. Kaiju horietako baten erasoaldi berrian,inoiz ikusi gabeko zilar koloreko erraldoi bat agertzen da zeruan.Eliteko taldeko analista batek honako hau idatzi du txostenean: “Ultraman (behin-behineko izena), identitate ezezaguna”.

❚ Vesper (2022).Kristina Buozyté, Bruno Samper.Lituania-FrantziaBelgika.Lurreko ekosistemaren kolapsoaren ondoren,13 urteko Vesper gaixorik dagoen aita zaintzen ari da,eta ahal duen moduan dirau bizirik lur etsai eta arriskutsu batean.Egun batean Camellia gazte eta misteriotsuarekin topo egiten du,aireko istripu bat izan ondoren desorientatua dabilena, eta bera izango da aurreneko aldiz bere bizitzan agertuko zaion aukera etorkizun hobeago bat izateko.Camelliak,aireontzian berarekin zihoan bidaidea aurkitzen laguntzearen truke,Gotorlekura eramango duela hitzematen dio Vesperri.Bertan,eroso bizi dira gizarteko goi mailako klaseak.

❚ Viejos (2022).Raúl Cerezo,Fernando González Gómez.Espainia.Manuel bere seme Marioren eta haren familiaren etxera joan beharrean izango da bizitzera,gertaera izugarri batek emaztea hil ondoren.Gu-

txika,errealitatea inposatzen da: zerbait ulertezina gertatzen da Manuelekin.Entzuten omen dituen ahotsak,hizketan aritzen omen den presentziak.Lenak,Marioren emazteak,etxetik bota nahi du: ziur dago zerbait ikaragarria gerta daitekeela. Naia,alaba nerabea,da bere alde dagoen bakarra,baina bera ere hasten da dudatan fenomeno arraroak aitonaren inguruan gertatu ahala; gero eta eroago ikusten du hura. Historian izan den udaldirik beroena da,atzerako kontaketa hasi da,eta beranduegi da geldiarazteko.Raúl

Cerezo eta Fernando González Gómez Astera itzuli dira,iazko La pasajera (2021) filmaren proiekzioaren ondoren.

❚ Wolfkin / Kommunioun (2022).

Jacques Molitor.Luxenburgo.Elaine,ama ezkongabea,kezkaz ari da ikusten nola hasi den bere seme Martin modu arraro batean jokatzen nerabezarora hurbiltzean.Bere ikaskide bati hozka egiten dionean,Elainek,erantzun baten bila, aitaren aldeko aitona-amonen etxera joatea erabakitzen du,inoiz ez baitute haurra ikusi,eta haren berri ere ez baitakite.Haien etxe handian dela,familiaren benetako izaera ezagutuko du,baita bere semearena ere.Egoera hori onartu edo Martinen etorkizuna aldatzen saiatzeko borroka egin erabaki beharko du.

Informazio gehiago: sansebastianhorrorfestival.eus

uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2022urria 31

Zinema feminista Artiumen

Artium Museoak udazkenean helduko dio,berriro,'Zinema feministaren historiak' zikloari

Artium Museoak,Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak,datorren urriaren 2an helduko die,berriro,Hasieratik. Zinema feministaren historia zikloko proiekzioei. Zehazki,sei film labur proiektatuko ditu egun horretan,Cecilia Mangini italiar zinemagile eta zinema dokumentalaren aitzindariarenak.

Zinema Feministaren Historiak zikloa Euskal Herriko arte garaikidearen museoak eta Tabakalerak antolatzen dute elkarlanean,eta Lur Olaizola da haren koordinatzailea

Azaroaren 13an,Margarethe von Trotta alemaniar zuzendariaren Heller Wahn (Locura de mujer) lana ikusi ahal izango da; eta,azkenik, abenduaren 4ko saioan,Feministaldia Kultura Feminista Jaialdia izango da protagonista.Hiru saioak

museoko Auditorioan izango dira, hileko lehen igandean (azaroan izan ezik,hileko bigarren igandean izango baita hilabete horretakoa), 18:00etan.Edukiera mugatua da, eta aurrez gorde behar da tokia, 945 20 90 20 telefono-zenbakira deituz. Hasieratik.Zinema feministaren historiak Artium Museoaren eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren arteko lankidetza-proiektu bat da,eta Lur Olaizola da zikloaren koordinatzailea.

Irudiak

Zinema feministaren historiak zikloak helburu du erakustea zinema-ekoizpenean emakumeek hasiera-hasieratik izandako protagonismoa eta ezagutaraztea zinemagile horiek eta haien filmak.Oro har,zinemaren historia kanonikotik at utzi izan dira emakume horien lanak,eta,hala,gaur egun,ezinbestean dago haien presentzia aldarrikatu beharra.Adituek aurkeztuko dituzte proiekzioak,eta aurkezpen horietan azalduko dute hilean behineko saioetako zuzendariaren unibertso zinematografikoaren berri.Daniella Shreir Another Gaze zinema-aldizkariaren sortzaile eta zuzendariak aurkeztuko du Cecilia Man-

giniri eskainitako saioa,eta Bartzelonako Mostra de Films de Dones jaialdiko kide María Zafra arituko da von Trottaren filmaren aurkezpenean.Azkenik,artista Mirari Echávarri artista bisual eta hezitzaileak aurkeztuko du Feministaldiari buruzko saioa.

Cecilia Manginiri (Italia,1927-2021) eskainitako saioa Essere donne (Emakume izatea) metraje ertaineko filmarekin hasiko da.1964ko lan horretan, goraldi ekonomikoaren urteetan emakumea izateak zer adierazten zuen erakusten da: hasi zinemako izarren aldizkarietako iruditik eta etxekoandre eta langileen benetako bizitzara.Magnini Italiako dokumentalaren aitzindari izan zen,eta Italiako historiako hogeita hamar urte kontatu zituen bere zinema-jarduera konprometituan,zeinaren erakusgarri baitira ziklo honetara ekarritako sei filmak. Heller Wah (gaztelaniaz estreinatu zen Locura de mujer bezala) filma emango da bigarren saioan.Margarethe von Trotta (Alemania,1942) da lan horren zuzendaria,Alemaniako Zinema Berria deritzoneko eta munduko zinema feministaren ordezkari handitzat hartua.Haren lanen ezaugarri nagusianagusiki,emakumeen irudi berriak sorrera- nabarmen ikusten da bi emakumeren arteko adiskidetasunharreman sakonari buruzko film honetan.Berlingo Jaialdian estreinatu zuten lana,1983an,eta giro dramatikoa sortzeko sentiberatasun harrigarria erakusten du bertan von Trottak. Zinema feministaren historiak zikloko azken saioan,Feministaldia Kultura Feminista Jaialdia izango da protagonista.2022.urtean egingo da jaialdi horren hamazazpigarren edizioa,eta aurtengo jaialdiko egitarauarekin lotutako proiekzioak aukeratu dira zinema-ziklo honetarako.

Informazio gehiago: www.artium.eus

uniozioUNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA2022urria32

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.