Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria - 402. Zkia.- 2023ko martxoa

Page 1

Prestakuntza eta Enpleguaren

Europar Aretoa 2023 egin zen

Urtarrilaren 26an eta 27an,Iruñeko NH Iruña Park hotelean, Prestakuntza eta Enpleguaren Europar Aretoa - DIGITAL GENERATION 2023 egin zen,Fundación Orienta Zaitezen eskutik. Bi jardunaldi horietan zehar,Nafarroako ikastetxe guztietako ikasleek lehen eskutik ezagutu ahal izan zuten dozenaka unibertsitate eta prestakuntza zentrok zer eskaintzen dieten ikasketak amaitzen dituztenean. Horrela,etorkizun akademikoari buruzko zalantza guztiak argi-

tu eta orientazio profesionala lortu ahal izan zuten.Bestalde, Aretoa familiako kideentzat eta hezkuntzako profesionalentzat ere irekita egon zen,hau da, edonorentzat. Era berean,urtarrilaren 27an, Orienta Zaitez Fundazioak Europa Sariak banatu zituen: 'Erasmus Manuel Marín Saria' Francisco Aldecoa doktoreari; 'Europa Saria' Grant Thornton-i; eta 'Europako balioen defentsarako meritu bereziaren saria' Espainiako Armadari.

Laguntzen du 402.zkia.2023ko martxoa Doakoa

UNIBERTSITATEAK

Universidad del País Vasco / Euskal HerrikoUnibertsitatea. www.ehu.eus

Uda IkastaroakDonostiaMiramar Jauregia z/g943 219 511

Gipuzkoako Campuseko ErrektoreordetzaDonostiaIgnacio MªBarriola Eraik.Elhuyar Pza.1943 018 141

Leioako Campusa (Zentralita)Leioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 012 000

Sarbide Bulegoa.Bizkaiko CampusaLeioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 015 555

Arabako Campuseko ErrektoreordetzaGasteizComandante Izarduy Kalea,2945 014 444

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU)

GasteizC/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta945 014 336oij.ar@ehu.eus

LeioaApia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea946 015100oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate PublikoaIruñeaArrosadiako Campusa948 169 000

Nafarroako Unibertsitate PublikoaTuteraTarazona etorbidea,z/g948 417 800

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala).

UNED ArabaGasteizPedro Usua,2945 244 200

UNED BizkaiaPortugaleteIgnacio Ellacuria Parkea,2-3944 936 533

UNED GipuzkoaBergaraMartin AguirreDeunaren Enparantza,4943 769 033

UNED NafarroaIruñeaSadar z/g948 243 250

UNED NafarroaTuteraMagallón,8948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu

Mondragon UnibertsitateaArrasateLarramendi,4.23 posta-kutxatila943 794 700 / 943 712185

Bilboko CampusaBilboUnibertsitate Etorbidea 24944 139 000 Donostiako CampusaDonostiaMundaiz Bidea,50943 326 600

Nafarroako UnibertsitateaIruñeaCampus Unibertsitarioa948 425 600

Ingenieri Eskola.TECNUMDonostiaManuel Lardizabal Pas.,13943

Ikaslan.Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea

Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK

Particular de Ategorrieta Kalea,2 Baxua.10.lokala

20013 Donostia.Tfnoa.: 943 053 488

http://www.elperiodicouniversitario.com

posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com

Lege Gordailua: BI-338-93

ISSN: 2530-2132

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa.

LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa,Ana Belén Sánchez,Nissma De Benito eta Irene Urizar.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria.

ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez.

PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185

Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

UPV/EHU

Ekonomia eta Enpresa Zientzien

Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea,83.48015 - BILBAO

Tel.: (+34) 946 013 651/ 652

E-maila: cde@ehu.eus

http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea

Liburutegi Unibertsitarioa.

Ramón Rubial,1.48009 - BILBAO

Tel.: (+34) 944 139 417

E-maila: begona.prado@deusto.es

http://www.iee.deusto.es

Nafarroako Unibertsitatea

Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa.31080 Iruñea.

Tel: 948 425 634.E-maila: cee@unav.es

EUROPE DIRECTCEDERNA

GARALUR.NAFARROA

Barriobide,40,001 bulegoa.

31013 Ansoain.Tel.: 948 206 697

E-maila: europadirect@cederna.es

EUROPE DIRECTHAZI

Granja Modeloa,z/g.01192 Arkaute (Araba).Tel.: 945 0003 208

http://www.hazi.es

EUROPE DIRECTBIZKAIA

Simón Bolivar Kakea,8B

48010 Bilbao.Tel.: 946 072528

E-maila: europedirect@fundacionede.org

http://www.europedirectbizkaia.org

EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu,dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka.

EUROPE DIRECTDONOSTIA

Prim kalea,14 2D.20006 Donostia Tel.: 943 470 962

E-maila: europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net

Informazioa,orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

+TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BYEWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU

uniagenda UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 03
SaiolanArrasateGoiru Kalea,1943 712 072 Garaia Berrikuntzako InteresguneaArrasateUribarri Etorbidea,3.79 P.K.943 719 181 CedemiBarakaldoAltos Hornos de Bizkaia Hiribidea,33944 184 100 BIC Gipuzkoa BerrilanDonostiaMikeletegi Paselekua,83943 000 999 BIC BizkaiaDerioAstondo Bidea,Edificio,612944 030 606 BIC Bizkaia EzkerraldeaBarakaldoAvenida Altos Hornos de Vizcaya,33944 184 100 BIC ArabaMiñanoCalle Albert Einstein,15945 298 282 CEI BusturialdeaGernika-LumoTxalaparta Poligono,32946 256 809 CEIAMiñano GoienArabako Parke Teknologikoa,CEIA Eraik.945 298 282 IKERBASQUEBilboMaría Díaz Haroko Kalea,3944 052 660 SPRI,S.A.BilboUrkixo Zumarkalea,36944 037 000 BEAZ,P.S.A.BilboSabino Arana Etorbidea,8944 395 622 INNOBASQUEZamudioC/ Laida Bidea,203944 209 488 CEINNoainMocholí Kalea848 426 000
HEZIKETA Nafarroako
www.unavarra.es
LANBIDE
Unibertsitate Publikoa.
www.uned.es Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Nafarroako
www.unav.es
Unibertsitatea.
www.ikaslan.net
www.hetel.org
219 877 TECNUM - Miramon Goiko EgoitzaDonostiaMikeletegi Pas.,48943 219 877 Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSADonostiaAldapeta,49 943 467 144

UPV/EHUko graduatuen laneratze tasa,bikaina

Ikasketei lotutako enpleguaren batezbestekoa % 84 da,Lanbideren 'Laneratzeari buruzko azterlana' txostenetik ateratako datuen arabera

Unibertsitateko Aldizkaria

Euskal Herriko Unibertsitateko

2018ko promozioko tituludunen

% 87 lanean ari ziren graduko ikasketak amaitu eta hiru urtera.Horixe da,hain zuzen,Lanbide-Euskal

Enplegu Zerbitzuak euskal unibertsitate publikoko graduatuei buruz egin duen 'Laneratzeari buruzko azterlana' txostenean jasota dauden ondorio nagusietako bat.

Inkesta 4.464 pertsonari egin zitzaien (horietatik 2.592 emakumeak) eta erantzunen indizea

% 73koa izan zen.Aipatutako promozioaren kasuan,okupazio tasa (lan ordaindua duten pertsonen ehunekoa pertsona aktibo guztiekiko),esan den bezala,% 87koa da; jarduera tasa (lan egiten duten edo lana bilatzen ari diren pertsonen ehunekoa) % 92koa; enplegu tasa (lan ordaindua duten edo jarduera profesional independentea duten pertsonen ehunekoa pertsona guztiekiko) % 80koa; eta langabezia tasa (lana bilatzen ari diren pertsonen ehunekoa pertsona ak-

tibo guztiekiko) % 13koa.Ratio horien ehunekoak ez dira aldatzen sexuaren arabera.Bereziki garrantzitsua den beste datu bat hauxe da: hogei bat titulazioren kasuan okupazio tasa % 100ekoa da edo horretatik oso gertu dago (horien artean,Medikuntza,Odontologia,Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritza,Ingeniaritza Elektronikoa,Ingeniaritza Elektrikoa,Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza,Farmazia,Erizaintza, Biokimika eta Biologia Molekularra,Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza,Ingeles Filologia,Elikagaien Teknologia eta Giza Nutrizioa eta Dietetika).

Eva Ferreira errektorearen iritziz, “unibertsitateak oso positibotzat jotzen ditu emaitza horiek.Zalantzarik gabe,arlo jakin batzuetan hobetu egin behar dugu,lan baldintza guztiak eta enpleguaren kalitatea hobetu behar ditugun bezala,baina beharrezko hobekuntza horiek lortzea guztion lana da,gizarte osoari dagokion zeregina. Garrantzitsuena da datu horiek

baieztatzen dutela unibertsitateko ikasketek gaitasuna ematen dutela,gaur egungoa bezalako egoera sozioekonomiko zailetan ere,sozialki eta ekonomikoki oso baloratuta dauden jarduera profesionaletan aritzeko; eta,aldi berean, ikasketei lotutako enplegu maila altuak bermatzen dituzte.”

UPV/EHUko graduatuen ia % 90ek lana dute ikasketak amaitu eta hiru urtera

Azterlaneko datu esanguratsuak

Lan egoerari dagokionez,% 72,92k besteren kontura egiten du lan; % 3,81ek norberaren kontura; % 7,82k ikasten jarraitzen du; eta gainerakoen artean daude doktorego aurreko eta ondoko kontratuak dituztenak,langabezian daudenak,ezintasunen bat dutenak,

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 04

kooperatibetako bazkideak eta abar.Ikasketei lotutako enplegu tasa (hau da,egindako ikasketekin lotura zuzena duen lan batean aritzea) %84 da.Lan batean hasteko batez besteko denbora bost hilabetekoa da,lana bilatzeari ekiten zaionetik hasita.Azpimarratzekoa da,baita,emakumeen eta gizonen enplegu joerak parekatu gin direla: jarduera tasa (% 92),enplegu tasa (% 80) eta langabezia (% 13) berdindu egin dira bi taldeetan,baina soldatetan alde txiki bat dago oraindik,emakumeenak pixka bat txikiagoak baitira: batez besteko soldata 1.600 eurokoa bada,emakumeena 1.588 eurokoa da.Lanaldi partzialari dagokionez,gizonezkoen %17k du aukeratuta lanaldi mota hori,eta emakumeen % 25ek.Bestalde,aztertu den promozioko pertsonen %78 Euskal Autonomia Erkidegoan bizi da eta bertan egiten du lan,eta bakarrik % 2k egiten du lan atzerrian.

Batez besteko soldata eta lanaldiak

Lanaldi osoari dagokion batez besteko soldata 1.600 euro garbi da, 14 ordainsaritan.Jakintza arloen arabera,soldatak hauek dira,handienetik txikienera: Osasun Zientziak (1.891 euro),Zientzia Teknikoak (1.631),Gizarte Zientziak (1.518),Ekonomia eta Lege Zientziak (1.460 euro),Giza Zientziak (1.443 euro) eta Zientzia Esperimentalak (1.413 euro).Emakumeen kasuan lanaldi murriztuen ehunekoa handiagoa da (gizonek baino ia 5 puntu gehiago).Lanpostuen balorazioari dagokionez, hauek dira ondoen baloratutako alderdiak: lanpostuko eginkizunekin zerikusia daukatenak (7,9),soldaten zenbatekoa (6,9),eta lanean egonkortasuna izatea (6,8).

Laneratzeko faktoreak

Alderdi akademikoak erabakigarriak diren arren enplegua lortze-

ko (% 23,85),ezaugarri pertsonalek eta sozialek gaina hartu diete (% 24).Lan merkatuan sartzeko bide nagusiei dagokienez,honako hauek nabarmentzen dira: ingurune soziala eta profesionala (% 26,3) eta oposizioak (% 21,5). Horien ondoren,agertzen dira curriculum vitaea (% 14,7),unibertsitate ingurunea (% 14,1),eskaintza zehatzari emandako erantzuna (% 12),autoenplegua edo ekintzailetza (% 3,7) eta abar.

Hogei bat titulazioren kasuan,okupazio tasa % 100 ingurukoa da

Hizkuntzei dagokienez,inkestatuen % 50ek adierazi zuen egunero erabiltzen zuela euskara eta % 32k ingelesa.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 05

MU,Bartzelonako industria-guneak suspertzen

Mondragon Unibertsitateak Bartzelonako Udalaren lehiaketa bat irabazi du, ekintzailetzaren bidez industria-guneak birsortzeko,berrikuntza-hub bat bultzatuz

Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Bartzelonako

Udalak abian jarritako lehiaketa bat irabazi du,ekintzailetzaren bidez hiriko hainbat industria-gune suspertzeko.Hiriburuko Udalak jakitera eman berri ditu Besòs eta 22@-n erabiltzen ez diren hiru industria-nabe dinamizatzeko proiektu irabazleak.Horien bidez,berrikuntzarako,talentua erakartzeko eta inbertsioak egiteko polo berriak sortuko dira, Bartzelonako ekonomia dibertsifikatuz.Operadoreen deiaren iragarpena 2022ko udazkenean egin zen,eta gaur aurkeztu dira Udalarekin eta Barcelona Activarekin batera proiektuak garatuko dituzten proiektu estrategikoak eta bazkide pribatuak.

Udalak beste bi proiekturi esleitu die hainbat industria-gune dinamizatzea

Ekimen irabazleak Mondragon Unibertsitatea,Palo Alto BCN XRLAB eta IAAC izan dira Asunción (Sant Andreu-Bon Pastor),Palo Alto (22 @) eta Ávila (22 @) nabeetarako, hurrenez hurren.Kasu guztietan, Udalak ekintzailetza,enpresa-lehiakortasuna,iraunkortasuna,jarduera-polo bakoitzaren sektorearen ezagutza,itzulera soziala eta

Barcelona Green Deal agendaren

helburuekiko egokitzapena sustatzeko gaitasuna baloratu ditu.

Palo Altoko Industria Sortzaileen

hub-a 2024an hasiko da lanean; eta jarraian,beste bi poloek ekingo diote jarduerari,Hiri Berrikuntzakoak

(Ávila nabea) eta Industria 4.0koak (Ciudad de Asunción nabea), 2025ean.Jarduera ekonomikoko polo berrien funtzionamenduak 250 ETE eta start-up-etan izango du eragina,inkubazio,azelerazio eta berrikuntzan eta finantzaketan laguntzeko programak barne.Gainera,hub berriek 1.000 ikasle baino gehiago izango dituzte urtean berrikuntza eta teknologia gaietan trebatzeko,eta beste 4.500 pertsona urtean dibulgazio-ekintzetan,ekitaldietan eta komunitateen sorreran. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak bultzatuko duen proiektu irabazleak "Barcelona Circular Hub" ekimena landuko du,ekintzailetzaren bidez ekonomia zirkularreko negozio-eredu berriak bultzatzeko eta enpresa txiki eta ertainen eraldaketa digitala laguntzeko.Jarduera ekonomikoko gune berri hori Jasokunde Hiria kaleko 16an kokatuko da,Bon Pastor auzoan,Sant Andreun.Nabe honek 3.356 m2-ko azalera du. Ekimenak tokiko talentuari eta ehunari laguntza eman nahi die,enpresak eta nazioarteko talentu sortzailea erakartzearekin eta industria-sektore lehiakor eta berritzaile bat bultzatze-

arekin batera.XXI.mendeko industrian funtsezkoak diren start-up eta enpresak izango ditu,eta etengabeko prestakuntza eskainiko du enpresatestuinguruan.

Polo berriak LEINN - Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ekintzailetza-sarearen laborategi bat izango du,TeamLabs-ek kudeatua.Poloan Data Science,4.0 industriako eta ekonomia zirkularreko berrikuntza eta joeren behatokia, enpresa-inkubazioko zerbitzuak, start-up-en azelerazioa eta prestakuntza-jarduerak garatuko dira.

Bilbao Berrikuntza Faktoria eta Zorrotzaurre uhartea: erreferenteak Bilbon lankidetza publiko-pribatuan

Bartzelonako Udalaren beraren hitzetan,enpresa pribatuekiko lankidetza-estrategia hori,jarduera-polo bakoitzari bizia emango diona,nazioarteko adibideetan oinarritu da, hala nola Brooklyn Navy Yard (New York) hiri-eremuen garapenean, Station F (Paris) enpresa-inkubagailuetan,edo Zorrotzaurre (Bilbo) uhartea birsortzea sormen eta kultura-topagune batean,tokiko ekonomiak indartzeko aukera emanez.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 06

MU,emakumeen artean bokazio zientifikoak sustatzen

MONDRAGON ZTIM HUB sareak bideoak egin ditu beren esparruan erreferenteak diren emakumeak ageriko egiteko

Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateak eta

MONDRAGON Korporazioak sustatutako MONDRAGON ZTIM HUB sareak eta DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEAk,Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin,ZTIAM Esperientziak ekimen berria jarri dute martxan,zientziaren eta teknologiaren arloan lan egiten duten emakumeen bideo laburrak egiteko.Karrera profesionala eta akademikoa zientziaren,teknologiaren,ingeniaritzaren eta matematiken esparruan egin duten emakumeak ageriko egitea da helburua,horien esperientzia beste emakume batzuentzat eredugarri izan dadin.

Orain arte,Fagor Electrónicako, Ikerlaneko,Polmetasako eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko langile emakumeek hartu dute parte ekimen berrian.Haiek guztiek beren esperientzia pertsonalak azaldu dituzte,beren ahotsa benetako erreferentzia izan dadin inguruko beste emakume batzuentzat,eta horien artean bokazio zientifiko eta teknikoak susta-

tzeko balio dezan,ZTIM arloko ikasketei nahiz lanbideei dagokienez.

Emakume horiek zientziaren eta teknologiaren arloan izan duten esperientzia beste emakume batzuentzat eredugarri izatea da helburua

Proiektuko partaide diren protagonistetako batzuek azaldu dutenez, gizonen presentzia nabarmena da oraindik ere zientziaren eta teknologiaren alorrean.Horregatik, ezinbestekoa da emakumeen lana agerian jartzea.«Mundu hau gustuko duten neska guztiak animatu nahi ditut beldurrak eta aurreiritziak bazterrean uztera.Gainera, gero eta gehiago gara,eta oso ondo ari gara»,adierazi dute Mondragon Unibertsitateko Miren Gomezek eta Fagor Electrónicako Alaine Gezalak.Era berean,Ikerla-

neko Ane Blazquezek azpimarratu duenez,«emakumearen presentzia garrantzitsua eta beharrezkoa da zientziaren,teknologiaren,informatikaren,matematikaren edo elektronikaren alorretan,eta baita beste batzuetan ere».Emakumeek arlo horretan egiten duten lan ona ageriko egiteko bokazioarekin sortu da ZTIAM Esperientziak ekimena: «Emakumeok ekarpen handia dugu egiteko»,ziurtatu du Polmetasako Maitane Garayk.

MONDRAGON ZTIM HUB

MONDRAGON ZTIM HUB lotura puntu bat da MONDRAGON Taldea eta Mondragon Unibertsitateko bi iniziatiben artean,hain zuzen ere Goi Eskola Politeknikoko (GEPeko) ZTIMUlab proiektua eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZIko) KoLaborategia. Une honetan,enpresa eta gizarteeragile hauek osatzen dute sarea: Fagor Taldea,DanobatGroup,Ulma Taldea,Ekide,Ikerlan,Dikar, Garaia Parke Teknologikoa,Polmetasa,Debagoieneko Mankomunitatea eta Ekin Emakumeak.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 07

Deustuko tituludunen inbestidura

Deustuko Unibertsitateak

2.750 tituludun berri baino gehiagoren ikasketen amaiera ospatu du

Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateak Santo Tomas de Aquino zaindariaren eguna ospatu zuen urtarrilaren 28an,Teologiako graduatu berrien eta doktore berrien inbestidurarekin - 57 doktorek defendatu zuten joan den urtean doktore-tesia-,bai eta ikasle bikainenei sariak ematearekin ere. Ondo egindako lana aitortzeko eguna izaten da,eta 2021-22 ikasturtean ikasketak amaitu zituzten 2.701 graduko ikasleen graduazioen hasiera ere markatzen du.

Ikasle horietatik,424

Zuzenbidekoak dira; 6 Teologiakoak; 286

Ingeniaritzakoak; 605

Ekonomia eta Enpresa

Zientzietakoak eta 571

Gizarte eta Giza

Zientzietakoak

Ikasle horietatik,424 Zuzenbidekoak dira; 6 Teologiakoak; 286 Ingeniaritzakoak; 605 Ekonomia eta Enpresa Zientzietakoak; 571 Gizarte eta Giza Zientzietakoak; 182 Osasun Zientzietakoak; 451 Hezkuntza eta Kirolekoak; 4 Erlijio Zientzien Goi Institutukoak eta 176 Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolakoak. Jardunaldiaren aurretik,eukaristia ospatu zen Kapera Gotikoan.Ondoren,sariak banatu ziren: DUko Karrera Amaierako Aparteko Sariak, Honors Programa,Mendieta y Lambarri Fundazioaren sariak eta Ignacio Ellacuria Aparteko Saria.Segidan,irakasle emerituei,irakasle eta laguntzaile jubilatuei egin zitzaien omenaldia,teologo berrien eta doktore berrien inbestidura izan zen eta José María Guibert errektorearen hitzak etorri ziren.

Apostolutza intelektuala

Errektoreak unibertsitate jesuitek ditugun erronketako batzuk gogoratzeari ekin zion,eta Deustuko komunitatea barne indarra bilatzera animatu zuen,aurrera eramaten jarraitzeko.Apostolutza intelektuala Jesusen Lagundiaren identitate erlijiosoaren parte dela deritzo,eta tradizio luzea duela arlo horretan. Zentzu horretan,apostolutza honekin Elizaren misio ebanjelizatzailearekin zein jakintzaren eta zientziaren aurrerapenarekin kolaboratzen dugula baieztatzen du eta,haren iritziz,·gure eginkizuna da hori gaur egun nola zehaztu daitekeen pentsatzen jarraitzea da. Irakaskuntzarekin eta ikaskuntzarekin hasita,José María Guibertek aldaketa garrantzitsuak ikusten ditu arlo horretan,eta horietako asko dagoeneko unibertsitate bizitzaren parte dira.Horrela,irakaskuntzako modu tradizionalagoak gainditzen dituzten gaitasunetan oinarritutako prestakuntza edo arazoetan,proiektuetan edo erronketan oinarritutako ikaskuntza metodoak aipatu zituen, ahaztu gabe lan-ingurunearekin gero eta lotura handiagoa duela,adibidez,prestakuntza dualaren bidez. Era berean,kalitatezko kanpo agen-

tzien pisu handiagoaz eta teknologia digitalen erabilera intentsiboaz ere hitz egin zuen.Gai horri buruz honako hau dio: “ChatGPTren eta beste algoritmo eta berrikuntza batzuen garaian,ikasten jarraituko dugu nola ebaluatu hobeto,bai eta teknologiak beldurrik eta erreserbarik gabe nola aprobetxatu gehiago,duela hamarkada batzuk kalkulagailua edo testuprozesadorea gure bizitzan sartu eta erabiltzen dugun bezala”.

Irakaskuntza lan hau jesuiten ikuspuntutik ikusita,José María Guibertek dioenez,Deusto bezalako unibertsitate jesuita batek pertsonak jarri behar ditu bere lanaren erdigunean.Horregatik,balioak (etika, erantzukizuna,ikuspegi transzendentea,etab.) prestakuntza eskaintzan sartu nahi diren zeharkako gaitasunen zati dira,ezagutzez eta trebetasunez gain.Ildo horretan, prestakuntza integral eta demokratikoagoa lortu nahi da,errealitatearen ikuspegi kritikoa lortzeko,eta,horretarako,eraldaketan zentratuko da, arreta justizia sozialaren bilaketan jarrita.Helburua “Ikasketa eta Zerbitzuan” gauzatzen da.Formatu hori Campus Sozialean integratuko da, eta justizia sustatzea eta ikaslea bera eraldatzea helburu duten prestakuntza-esperientziak biltzen ditu.

unibertsitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 08

Nazioarteko ikasle berriak Deustuan

Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitateak datorren asteazkenean,otsailaren 8an,berrekingo die 2021eko ikasturteko 2. seihileko eskolei.Egun horretan,45 herrialdeko 480 ikasle berriek nazioarteko esperientzia hasiko dute, eta ikasturtearen 2.seihilekoan truke-programen bi modalitateetan

ikasiko dute: formatu presentzialean,Bilboko eta Donostiako campusetan,eta formatu birtualean,International Virtual Campusen bidez.

Unibertsitateak ongietorri ekitaldia eskaini die guztiei.Donostiako campuseko 108 ikasleei otsailaren 1ean egin zitzaien harrera,Eneko Goia

Donostiako alkatea bertan zela,eta

Bilboko campusean,nazioarteko 300 ikasleri egin zitzaien harrera otsailaren 6an,eta,kasu horretan, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan zen protagonista.Bi jardunaldietan Deustuko Unibertsitateko

Nazioarteko Harremanen eta Eraldaketa Digitalaren errektoreorde

Alex Rayonek hartu zuen parte,eta Bilbon,bertako kontsul orokorrek eta ohorezkoek ere bai.Saio horiek online jardunaldi batekin osatu ziren,otsailaren 3an,ostiralean.

Ekitaldi instituzional horiez gain, Unibertsitateak hainbat harrera-

saio antolatzen ditu orientazio akademikorako tutoreen aldetik eta Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren eta Deusto Campusen aldetik,ikasketaz kanpoko jarduerei eta Buddy Programari buruz.Programa horretan,nazioarteko ikasleak tokiko ikasleekin elkartzen dira, haien integrazioa eta harrera sustatzeko.

Aurrez aurreko truke-ikasleez gain, 40 ikasle inguru Deusto Virtual Campuseko kide dira,mundu osoko ikasleek Deustuko Unibertsitatean nazioarteko esperientzia izan dezaten pentsatutako gune digitala,bi campusetan (Bilbon eta Donostian) eta unibertsitateko egunerokoan bizi ahal izateko.Modalitate horrek aurten 6.edizioa du eta inklusibitate so-

zial handiagoa eragiten du.Etorkizunean,unibertsitateko normaltasun berriaren parte izango da.Ikasleek 11 irakasgai birtualetako bat ikasten dute,7 ingelesez eta 4 gaztelaniaz, zeharkakoak eta kultura anitzekoak. Ikasleak herrialde hauetakoak dira: Afganistan,Alemania,Argentina, Austria,Belgika,Brasil,Kanada,Txile,Txina,Kolonbia,Hego Korea,Kroazia,Ekuador,Egipto,Estatu Batuak,Etiopia,Finlandia,Frantzia, Grezia,Hungaria,India,Iran,Irlanda, Italia,Japonia,Kazakhstan,Letonia, Maroko,Mexiko,Nikaragua,Norvegia,Herbehereak,Peru,Polonia, Portugal,Puerto Rico,Erresuma Batua,Txekiar Errepublika,Errumania,San Marino,Suedia,Suitza, Turkia,Ukraina eta Venezuela.

unibertsitatea
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die,Bilbon eta Donostian,45 nazionalitateko 480 ikasle berriei
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 09

Nazioarteko lankidetzako prestakuntza NUPen

Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait ikasle nazioarteko lankidetzako

prestakuntza jasotzen ari dira Unibertsitateko irakasleek eta GKEetako langileek emandako ikastaro batean

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 15 ikasle garapenerako nazioarteko lankidetzako ikastaro bat egiten ari dira udaberriko seihileko honetan,Unibertsitateko irakasleen eta Alboan,Mugarik Gabe,Intermón

Oxfam,Gurutze Gorria eta SETEM

Nafarroa GKEetako langileen gidaritzapean.Ikastaroaren helburua ikasleak garapenerako esku-hartzeetan aktiboki parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasunetan trebatzea da,eta nahitaezkoa da Prestakuntza Solidarioko programan izena eman duten pertsonentzat.Programa horrek hogeita hamar bat ikaspostu eskaintzen ditu ikasturtero Lationamerikako eta Afrikako herrialdeetan praktikaldi bat edo gradu zein master amaierako lana egiteko,NUPen eta destinoko herrialdeko erakundearen koordinazioaren eta tutoretzaren pean.

Monografiko hori

nahitaezkoa da mugikortasuna eta

garapenerako

lankidetza uztartzen

dituen NUPeko

Prestakuntza

Solidarioko programa

berekia egiteko

Nazioarteko Lankidetzako eta Garapeneko ikastaroak,Alicia Chicharro Lázaro Zuzenbide Saileko irakasle eta Nazioartekotzeko eta

Lankidetzako Errektoreordetzako

Nazioartekotzearen eta Lankidetzaren Arloko zuzendariak gidatu-

takoak,metodologia erabat praktikoa aplikatzen du ikasleei askotariko testuinguru eta arazo sozialei buruzko gogoeta eginarazteko, modu horretan hainbat gaitasun gara ditzaten,hala nola ikuspegi globala eta kulturartekoa,erantzukizun soziala,arazoen konponbidea,pentsamendu kritikoa edo espiritu ekintzailea.Prestakuntza horretan,hainbat erakundek eta pertsonak lankidetzaren,ekonomia sozial eta solidarioaren,hezkuntza inklusiboaren,udal kudeaketa parte-hartzailearen eta kontsumo arduratsuaren esparruan gauzatutako proiektuen eta ekimenen esperientziak partekatzen dira. Ikastaroaren edukiak bost multzotan daude banatuak: munduko egoera eta giza garapen jasangarria (2030 Agenda,globalizazioa,migrazioak...), garapenerako lankidetza,garapen jasangarria (klima-aldaketa,ingurumeneko erronkak...),ekonomia soziala eta solidarioa eta,azkenik,nazioarteko elkartasuna.Eskolak larunbatetan izanen dira,martxoaren 25a arte,eta parte-hartzaileei 3 kreditu aitortuko zaizkie joateagatik.

Prestakuntza Solidarioko Programa

Prestakuntza Solidarioko Programa NUPen ekimen propioa da,garapenerako lankidetza unibertsitarioaren barnekoa,eta Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak ere finantzatzen du.Programa horren helburua Unibertsitateko komunitatearen elkartasuna eta garapenerako lankidetzaren balioak indartzea da,baita nazioarteko lankidetzaren arloan lanbide heziketa praktikoa eskaintzea ere.

Ikasleek hiru eta sei hilabete bitarte emanen dituzte destinoko herrialdeetan.Proiektuak gauzatuko diren herrialdeetako unibertsitateekin,garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin eta nazioarteko beste lankidetza-agentzia batzuekin lankidetzan eginen da programa.Ikasleek bidaia-gastuetarako laguntza bat izanen dute,baita gaixotasunak erabat barne hartzen dituen aseguru bat ere,eta ostatu eta mantenu gastuetarako dirulaguntza bat jasoko dute hilero.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 10
Aurten NUPeko Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako ikastaroa egiten ari diren ikasleetako batzuk,Alicia Chicharro arduradunarekin batera.

NUP,ikasleen sormena bilatzen

NUPek elkarlanerako gune berriak sortu eta “maker” ekipamenduak eskuratu ditu ikasleen sormena sustatzeko

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ikasleen sormena sustatzeko zenbait gune berri prestatu ditu ikasturte honetan: batzuk elkarlanean aritzeko erabiliko dira (“coworking”),eta besteetan,aldiz,behar den ekipamendua egonen da tresna teknologikoen bidez objektuak sortzeko (“maker” kultura esaten zaiona).Zehazki,open space edo espazio ireki bat antolatu da Liburutegian; 09 bis gela,Ikasgelategiko beheko solairuan dagoena,elkarlanerako gune bihurtu da; eta, azkenik,errealitate birtualeko laborategi bat sortu da 211.ikasgelan, eraikin bereko bigarren solairuan. Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko,Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak inauguratu dituzte gune berriak,gaur,otsailak 20 (astelehena).Ana Burusco Unibertsitateko zuzendari nagusia ere izan da ekitaldian,baita errektoretza-taldeko kideak,eskola eta fakultateetako zuzendariak eta Ikasleen Kontseiluko kideak ere.

Open space bat Liburutegian eta elkarlana 09 bis ikasgelan

Liburutegiko beheko solairuko open space-a urrian jarri zen martxan.Eki-

pamendu hauetaz dago hornitua: 3Dko 6 inprimagailu,laser bidez ebakitzeko makina bat,ekipamendu elektronikoa (askotariko tresnak eta Arduino plakak),98 hazbeteko pantaila bat proiektuak erakusteko eta bistaratzeko,lanerako 6 banku,elkarlanerako 16 mahai gurpildun,5 arbel gurpildun,26 postu “coworking” gunean,25 puf atseden hartzeko gunean eta 30 bat armairu materiala uzteko. Ekipamendua eta lanerako guneak erreserbatu egin behar dira,eta,haiek erabiltzeko,45 minutuko trebakuntzaikastaro bat egin behar da aldez aurretik,open space-az arduratzen diren langileek emana.Orain arte,200 lagunek egin dute prestakuntza hori,eta 593 aldiz erabili dituzte 3D inprimagailuak eta beste 100 aldiz laser bidez ebakitzeko makina.

Bestalde,09 bis ikasgela (“arrainontzi” izenez ezagutzen den ikasgelaren er-

dietako bat) erabat birmoldatu da,bere forma mailakatua aprobetxatuta, elkarlanerako modulu,mahai eta aulki batzuk instalatzeko.Gainera,ikusentzunezko materialak instalatu dira ikasleentzako,irakasleentzako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileentzako hitzaldiak egiteko.Horrez gain,kristalezko ate batez itxitako 6 espazio ditu bilerak eta jende gutxiko talde-lanak egiteko.

Errealitate birtualeko laborategia

Errealitate birtualeko laborategiak azken belaunaldiko teknologiarekin esperimentatzeko aukera ematen die ikasleei,hobera egin dezaten irakaskuntzako eta ikaskuntzako prozesuan,prestakuntzan eta,azkenik,enplegagarritasunean,esperimentazioaren,simulazioaren edo gamifikazioaren bidez.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 11

NU,minbiziaren inguruko familiei laguntzen

Unibertsitateak onkologiako erizainak prestatuko ditu prozesu onkologikoetan familian zentratutako arreta egiteko

Patricia Andrés, NUko lizentziatua, MIReko lehena

Azterketa egin duten Medikuntza Fakultateko

tituludunen % 97,13k

Ministerioak eskaintzen

dituen 8.550 plazetatik bat lortu dute

Unibertsitateko Aldizkaria

Erizaintza Fakultateko irakasle eta ikertzaileek eta Cancer Center Clínica Universidad de Navarra-ko erizainek osatutako talde batek "Prozesu onkologiko batekin bizi den familiari arreta eta zaintza" izeneko erizain onkologikoentzako prestakuntza-programa antolatu du. Hiru modulutan banatutako prestakuntza bat da,gai desberdinak jorratzen dituena,hala nola minbiziaren gaixotasunak familian duen eragiera hurbiltzea,pazientearekin eta bere familiarekin harreman terapeutiko egokia ezartzeko komunikazio-trebetasunak,baita familiaren ebaluazio eta eskuhartze tresnak ere.

Talde honek 2017az geroztik

ProyeKTA Family Nursing UNAV izeneko proiektua zuzentzen du, onkologiako praktika klinikoan familian zentratutako arreta eredu bat ezartzeko helburuarekin.

Espainian aitzindaria den proiektu honekin pazienteen eta haien senitartekoen osasuna hobetu

nahi da,eta osasun zerbitzu eta produktu eraginkorragoak eskaintzea osasun sistema sendotzeko.

Eredu honen bidez,arreta eskuragarria,integrala eta koordinatua egiten da,gaixoaren,familiaren eta erizainaren arteko lankidetza iraunkorra aitortzen baitu gaixotasunaren garaian bizi diren osasun-egoera desberdinak kudeatzeko.

Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitateko Minbiziaren Zentro Klinikoaren lehentasunezko helburuetako batekin dator,hau da, praktika kliniko bikaina eskaintzea,pazientea eta bere familia jarduera guztien erdigunean jarriz.Zentro berriak Nafarroako Unibertsitatean minbiziaren tratamenduan eta ikerkuntzan lau hamarkada baino gehiagoko esperientzia biltzen du,eta bere eginkizuna minbiziarekin lotutako osasun-,ikerketa- eta irakaskuntza-jarduera guztiak integratzea,koordinatzea eta sustatzea da,Klinikan,Cima-n eta Iruñeko eta Madrilgo campuseko eremu biosanitarioko fakultateetan.

Patricia Andrés Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko lizentziatuak lehen postua lortu du Osasun Ministerioak deitutako Barneko Mediku Egoiliarra (MIR) azterketan.Beste bi ikasle ohi daude ehun onenen artean: Daria Abasheva (Errusia),19.zenbakiarekin, eta Luis Gómez Rodríguez (Balear Uharteak),74.Gainera,azterketara aurkeztu diren Medikuntza Fakultateko lizentziatuen % 97,13k Ministerioak eskaintzen dituen 8.550 plazetatik bat lortu zuen,eta % 40 lehen 2.000 postuen artean daude. Patricia Andrés bilbotarrak oso argi du zein izan den arrakastaren gakoa: "Ondo pasatzeko,gozatzeko asmoz joan nin-tzen azterketara.Eta egunero errepika-tzen nion nire buruari bide honen azken helburua zela zenbaki bat lortzea,jendeari laguntzea baizik.Horregatik ikasi nuen Medikuntza.Hori argi edukita,pentsatu nuen: "Egin ezazu gaixoen alde,izan dadila hau zerbaitetarako baliagarria.Eta besteei zerbitzatzeko borondate hori Unibertsitateak eman didala uste dut".

Ikasgelan egondako denboraz,"intentsiboa zazpi hilabetekoa da,baina guztiaren oinarria aurreko sei urteak" direla nabarmendu du."Nafarroako Unibertsitatean ikastea nire gurasoek egin didaten oparia da eta aukera askori ateak zabaltzen dizkidana.Prestakuntza oso ona da eta horregatik saiatu naiz guztiz xurgatzen eta urte hauek aprobetxatzen.Uste dut ikasketa horrek oinarri ona eman didala azterketa prestatzerakoan azken puntuak emateko”.Horrez gain,"harro" gisa kalifikatzen du Unibertsitateko Alumni Beken programan parte hartzea espediente akademiko bikaina duten ikasleentzat.

unibertsitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 12
Unibertsitateko Aldizkaria Ezkerretik eskuinera,Nerea Azcárate,Nuria Esandi,María Carrión,Usua Montes,Rosana Goñi,Marian Soteras,Ana Canga,Bilal Benbelkheir,Patricia Beorlegui eta Cristina Alfaro,ikastaroa martxan jarri duten irakasle eta erizainak.
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 13

Eskaintza berria 2023-2024rako UPV/EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateak 2023-2024rako eskaintza zabaldu du bi gradu berrirekin,ingelesezko bat eta bikoitz bat

Unibertsitateko Aldizkaria

2023-2024 ikasturtean,Euskal Herriko Unibertsitateko gradu-ikasketen eskaintza zabalari bi titulu berri gehituko zaizkio: Biomedical Engineering,oso-osorik ingelesez emango dena Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta Hezkuntzaren arloko lehen gradu bikoitza: Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza,Hezkuntza,Filosofia eta Antropologia Fakultatean egingo dena,Gipuzkoako Campusean.Guztira, 107 titulazio eskainiko dira jakintzaarlo guztietakoak,alor ugaritan -aspalditik irakasten direnak nahiz berritzaileenak- trebatzeko aukera emango dutenak.

Eva Ferreira euskal unibertsitate publikoko errektorearen iritziz,“gure graduko eskaintza akademikoa gizarte dinamiko eta aktibo honen beharretara etengabe egokitzearen emaitza da.Prestakuntza dualaren aldeko apustua,gradu berriak sartzea eta irakaskuntza hiru hizkuntzatan garatzea dira ahalegin horren erakusgarri hoberenak.Ahalegin hori euskal gizarteak onartu eta baloratu du,matrikula-maila altuak ikusita.EHUazokaren aurtengo edizioan,gure proposamen akademikoa ikasleengana hurbilduko dugu,eta berriz ere interesatuko zaiola zaiela espero dugu”. Zehazki,datorren ikasturterako onarpen-tramitean dagoen Biomedical Engineering graduak Bilboko

Ingeniaritza Eskolako eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikertzaileak izango ditu bere irakasleen artean,ingeniaritza biomedikoaren

helburua Osasun Zientzien arloko soluzio teknologikoak garatzea baita.Prestakuntza-ibilbide duala izango du,eta,horri esker,hirugarren ikasturtetik aurrera,ikasleek

Ingeniaritza Biomedikoaren sektoreko enpresetan osatuko dute prestakuntza.Horri esker,harreman zuzena izango du Osakidetzarekin

harreman estua duten profesiona-

lekin,bai ingeniaritzaren arloan,bai osasunaren arloan.

2023-2024ko graduko ikasketen eskaintza 107 tituluk osatzen dute

Biomedical Engineering-ekin dagoeneko bi gradu ematen ditu UPV/EHUk ingelesez,2020-2021 ikasturtetik aurrera Ekonomia eta Enpresa Fakultateak Sarrikoko egoitzan Business + Economics gradu bikoitza eskaintzen baitu.Gainera,gradu gehienetan ingelesez (800 ikasgai baino gehiago eskaintzen dira) edo beste hizkuntza batzuetan (180 inguru) jarrai daitezke. Lau graduk Unibasq-ek ematen duen nazioarteko aipamena dute ikasleen internazionalizazioa sustatzeagatik, eta UPV/EHUko lau ikasletik batek gutxienez lauhileko bat egingo du beste unibertsitate batean,atzerriko edo Estatukoan.Bordeleko Unibertsitatearekiko mugaz gaindiko campusak eta ENLIGHTn parte hartzeak (Europako beste bederatzi unibertsitaterekin egindako aliantza) jakintza-alor anitzeko,nazioarteko eta erronketan oinarritutako ikaskuntza-aukera berri bat eskaintzen dute.

Prestakuntza dualari dagokionez, beste hamaika graduk badute Uni-

bertsitate Ministerioak ematen duen aipamen bikoitzeko zigilua. irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak unibertsitatean eta enpresan uztartzen dituen eredua.Prestakuntza duala alde batera utzita,ia ikasle guztiek dute kanpoko praktikak egiteko aukera euskal sareko enpresetan,erakundeetan,GKEetan edo elkarteetan.Hala,20212022 ikasturtean 12.835 praktika egin ziren (aurreko urtean baino % 7 gehiago),eta horietatik % 37 borondatezkoak izan ziren. Bestalde,2023-2024 ikasturterako beste berrikuntza,Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza,Gradu Bikoitza,euskaraz emango dena,012 urteko ikaskuntza-inguruneetan moldatzeko prestatzen ditu irakasleak.Eskaera akademiko eta sozialari erantzuten dio,ikasle talde handi batek Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza egiteko interesa adierazten baitzuen.Ikasleek lau praktikaldi egin ahal izango dituzte bost urtean,eta azken urtean Lehen Hezkuntzan eskaintzen den aipamenetako bat lortu ahal izanen dute,besteak beste,Hezkuntza Berezia edo Atzerriko Hizkuntza.Gradu bikoitz honekin,dagoeneko hamabost gradu bikoitz dira Euskal Herriko Unibertsitateak 2023-2024 ikasturtean eskainiko dituenak.

unibertsitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 14
Biomedical Engineering gradu berria Bilboko Ingeniaritza Eskolan eskainiko da.
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 15

Aldaketa berriak EBAUan

Hona hemen Selektibitate berria: 2023-2024 ikasturterako kontuan hartu beharreko azken 5 aldaketa

Unibertsitateko Aldizkaria

Duela hilabete batzuk,Hezkuntza eta Lanbide

Heziketa Ministerioak (MEFP) Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluaziorako eredu berri bat proposatu zuen,EBAU edo Selektibitatea izenez ezagutzen dena,azterketa horiek LOMLOEko ikasketa-plan berrien irakaskuntzagaitasunetara egokitzeko.

Hala ere,Gobernuak berriki argitaratu du Unibertsitatera sartzeko probaren oinarrizko ezaugarriak arautzen dituen eta sartzeko titulua kalkulatzeko prozedura ezartzen duen Errege Dekretu Proiektu berri bat,zeinak aldaketa batzuk aurkezten dituen EBAU berrirako,bere hasierako proposamenarekin alderatuta.

Errege dekretu proiektu berriak 2024tik aurrera aplikatuko den selektibitatearen oinarrizko ezaugarriak arautzen ditu,eta 2028an LOMLOEra egokitutako eredu berria ezarri arte burutuko dira.Jakin nahi al duzu zeintzuk diren MEFPak 2023-2024 ikasturteko EBAUan proposatutako aldaketak? Jarraian azalduko ditugu:

1.Heldutasun akademikoko proba ez da gehiago ezarriko 2024an

MEFPk 2022ko uztailean proposatutako selektibitate berrian,ariketa berri bat sartu zen ikasleen heldutasun akademikoa ebaluatzeko.Proba berri hau 2023-2024 ikasturtetik aurrera egingo litzateke,EBAU berriaren trantsizio fasean,eta Gaztelania eta Literatura II,Atzerriko Hizkuntza eta Hizkuntza Koofizialaren azterke-

tak ordezkatzeko.

Gerora,2027-2028 ikasturtetik aurrera,ariketa berriak Espainiako Historia eta Filosofiaren Historia azterketak ere ordezkatuko lituzke,eta, beraz,selektibitatea 2 probak baino ez lukete osatuko: heldutasun akademikoari dagokiona eta derrigorrezko irakasgai espezifikoari dagokiona,egindako Lizentziaturaren arabera. Hala ere,EBAU berriaren azken errege-dekretuproiektuan xedatzen da heldutasun akademikoko proba hori ez dela egingo 2023-2024 ikasturtetik aurrera eta,horren ordez,Selektibitatearen ezaugarri diren 4 azterketetatik aurrera,nahiz eta aldaketa batzuk izan,geroago azalduko duguna. Dena den,zirriborroak zabalik uzten du heldutasun akademikoaren proba geroago ezartzeko aukera,eta aipatu du selektibitate berriaren aldi baterako tarteko prozesu bat egingo dela “probaren konpetentziaren ardatza den behin betiko eredu batera iristeko moduan egon arte".

Izan ere,Pilar Alegría sailburuak berak adierazi du iaz proposatutako heldutasun akademikoko ariketak komunikabideekin egindako bileran zutik jarraitzen duela,"2028an EBAU sisteman erabateko aldaketa ikusiko dugula".

2.Espainiako Historia edo Filosofiaren Historiako azterketa egitea aukera dezakezu

Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak EBAUren azken errege-dekretu-proiektuan ezarritako aldaketa nagusietako bat da ikasleek Espainiako Historiaren edo Filosofiaren Historiaren

besteberrriak UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 16

azterketa egitearen artean aukeratu ahal izango dutela.

Dena den,ikasleek aukeratutakoa jakinarazi beharko dute selektibitatean izena ematen duten unean,hau da,deialdi arruntaren aldeko hautua egiten dutenek ekainaren hasieran izan ohi dute.

Zehazki,2023-2024 ikasturteko unibertsitatera sartzeko proban,irakasgai hauek ebaluatuko dira:

❚ Gaztelania eta Literatura II.

❚ Atzerriko Hizkuntza II.

❚ Ikasle bakoitzak egin duen Batxilergo modalitateko derrigorrezko irakasgaia.

❚ Espainiako Historia edo Filosofiaren Historia. Gainera,hizkuntza koofiziala duten autonomia erkidego horietan azterketa bat gehituko zaio, gaur egun egiten den moduan.

Printzipioz,EBAUaren heldutasun akademikoaren

proba 2028ra arte atzeratuko

da,Hezkuntza eta Lanbide

Heziketa Ministerioak jakinarazi duenez

3.Ariketek izaera lehiakorragoa

izango dute

EBAU berriak konpetenteagoa eta memorizatzaile gutxiago izateko joera izango du.Hori dela eta,aukera anitzeko edo hutsuneak betetzeko hainbeste galdera egiteari utziko zaio pixkanaka,baita erantzunak 150 hitzetan soilik egitea eskatzen dutenak ere.

Ildo horretatik,errege dekretu-proiektuak dioenez,"sarbide-probako ariketek irakasgai ezberdinen gaitasun espezifikoen lorpen-maila egiaztatzea ahalbidetuko duen gaitasun-diseinua izango dute".

Era berean,testuak azpimarratzen du curriculum berriek proposatzen duten gaitasunen ikaskuntzaren ezarpen eraginkorra "unibertsitaterako sarbide-proban islatu behar dela".

4.Handitu proba bakoitza ebazteko denbora

Selektibitate berriak memoria ariketa gutxiago barne hartuko dituela kontuan hartuta,zeinetan ikasle bakoitzak erantzun aurretik hausnartu behar duen,proba bakoitzaren ebazpen-denbora handitzea proposatzen du MEFPk.

Horrek esan nahi du azterketa bakoitzaren iraupena 105 minutukoa izan beharrean 90ekoa izango dela,hau da,15 minutu gehiago,arau berriaren zirriborroaren arabera.

5.Azterketen hirugarren berrikuspena eskatu ahal izango da Errege dekretu proiektu berrian proposatzen den beste aldaketetako bat ikasleek azterketen hirugarren berrikuspenerako eskubidea izango dutela aipatzen du,lehenengo bi zuzenketekin ados ez badaude.

Ikaslea ariketaren batean lortutako kalifikazioarekin ados ez badago,orain arte bezala,bigarren azterketa bat eska dezake.Dena den,lehen bi zuzenketetan emandako titulazioen artean bi puntutik gorako aldea egonez gero,"epaitegi ezberdin batek egingo du,ofizioz,hirugarren zuzenketa",dio errege-dekretu proiektuak.

Selektibitate berriaren errege-dekretuaren zirriborroa,zeinean MEFPk ikasleekin,familiak eta gai ezberdinetako adituekin,administrazio eta unibertsitateez gain,elkarlanean aritu den,ez da behin betikoa,hezkuntza ministerioek eztabaidatu behar baitute,autonomia-erkidegoen Ministroen Kontseiluari aurkeztu aurretik,onar dezan. Dena den,MEFPk autonomia erkidegoei igorritako errege-dekretu-proiektua aurrera atera eta behin betiko onartuz gero,2023-2024 ikasturtetik aurrera sartuko litzateke indarrean,eta,beraz,Batxilergoko 1.mailan dauden ikasleak dagoeneko aztertuko lirateke EBAU berri honekin. Bestalde,dokumentuak azpimarratzen du "Hezkuntza Sektorialaren Batzarrak eta Unibertsitate Politikaren Batzar Nagusiak koordinazio-prozedurak ezarriko dituztela hezkuntzaadministrazio ezberdinen artean,probaren egitura orokorra normalizatzera zuzenduta, baita ariketak eta ebaluazio-irizpideak ere,aztertzen diren gai desberdinak,haren argitasuna eta objektibotasuna bermatzeko,lurralde ezberdinen arteko berdinketa bermatuz".

Hezkuntza eta LH Ministerioa lanean ari da Selektibitate berriaren proba pilotua martxoan Espainia osoko 50 institututan EBAU berriaren proba pilotu bat egiteko,Pilar Alegría sailburuak berak komunikabide ezberdinei adierazi berri dienez. Proba horien helburua da "ikasleek eta irakasleek konpetentzia proba hauek progresiboki nola ezarriko ditugun jakitea",esan du sailburuak. Era berean,Alegriak argitu du 2024an jada biziko direla EBAUn lehen aldaketak,nahiz eta "lehiakortasunean" alderdi txikiak izango diren eta 2028a izango dela selektibitatea nabarmen aldatzen den urtea.

besteberrriak UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 17

UPV/EHUko Medikuntza,nabarmen BAMEan (MIR)

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako hamar graduatu,BAMEko (MIR) lehen 100en artean

Unibertsitateko Aldizkaria

Mikel Isla Jover-ek,Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntzan graduatuak,bigarren postua lortu du,edizio honetako BAME hautaproban, behin-behineko emaitzen arabera.Harekin batera,UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko bederatzi tituludunek 100 nota onenen artean izatea lortu dute urtarrilaren 21ean egindako probetan: Nerea Barriuso Oria (14); Pablo Garrido Martín (23); Xabier Atxutegi Ayesta (33); Paula Rodríguez Jiménez (61); Oihane Cabezón Axpe (62); Raúl Barcina Fernández (69); Tamara Llorente Otiñano (70); Iñaki Goiri García (71) eta Andrea Palacios Berrueco (97).

“Banekien emaitza ona izango nuela,baina ez hainbeste,dio Islak; azterketa egin ondoren,asteburu osoa hartu nuen deskonektatzeko,eta astelehenera arte ez nituen emaitzak akademiako txantiloiarekin alderatu”; orduan “espero nuen nota baino hobea izango zela” ikusi zuen.Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatean bukatu zuen prestakuntza bilbotar horrek,eta orain ospitalea eta espezialitatea aukeratu behar ditu; “oraindik ez daukat argi”,ziurtatzen du,“badakit hemen inguruan egingo dudala,hala ere,zalantzan nago Dermatologia,Kardiologia,Anestesia eta Erradiodiagnostikoaren artean”.

Eva Ferreirak,Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak,gogorarazi duenez,“BAMEa eskakizun handiko proba da; hortaz,gure unibertsi-

tateko 10 ikasle 100 onenen artean izatea sekulako arrakasta da,azterketan % 2,30ko partehartzea bakarrik izan baitugu.Arrakasta horrek gure ikasleen kalitate akademikoaz hitz egiten du,eta,jakina,jaso duten prestakuntzaz.Beraz, harrotasun handiz eta gure unibertsitate publikoaren ordezkari gisa zoriontzen ditut”.

UPV/EHUren % 10 TOP100ean

Bestalde,Joseba Pineda Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoak adierazi duenez,“emaitzak behin-behinekoak izan arren,2023ko BAME horren datuak bikainak izan dira Euskal Herriko Unibertsitatearentzat.“ikastegiko 10 ikasle daude 'TOP100' delakoan,bost gizon eta bost emakume. Horietatik hiruk postu bat lortu dute lehenengo 25en artean,eta horietako bat BAMEko bigarrena da.Gainera,hurrengo 100en artean (101etik200era) UPV/EHUko beste 7 ikasle ditugu”,azpimarratu du Fakultateko dekanoak.

Pinedak adierazi duenez,“datu horiek azken urteetan lortu ditugun emaitzarik onenak dira,eta estatuko unibertsitate onenen artean gaudela esango nuke”.Dekanoaren ustez,“UPV/EHUko ikasleak BAMEra aurkeztutako 11.577 hautagaien % 2,30 baino ez direla kontuan hartuta,TOP100 postuen % 10 betetzea arrakasta ukaezina da,eta euskal gizartea oso pozik egon behar du unibertsitate publikoan kalitatezko prestakuntzan egin duen apustu eta inbertsio garrantzitsuagatik”.“Mediku apartak prestatzen ditugu gure osasunaren etorkizunerako. Orain gustatuko litzaidake euskal osasun-sistemak baldintzarik egokienak jartzea sustapen hori EAEn gera dadin sustatzeko”,adierazi du Medikuntza eta Erizaintzako fakultateko ordezkariak.

Gainditze gehiago eta eskainitako plaza gehiago

Guztira 11.577 pertsona aurkeztu ziren deialdi honetako BAME azterketetara.Horietatik 10.792 (% 93) medikugaik gainditu dute eskainitako 8.550 plazetako bat lortzeko proba.Iaz 8.188 plaza eskaini ziren.

Osasun Ministerioak lau egun baliodun emango ditu akatsak zuzentzeko erreklamazioak aurkezteko,alegazioak egiteko eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko.

besteberrriak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 18
Ikasleak Medikuntza eta Erizaintza Fakukltatean.
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 19

Bizkaiko datu irekiak erabilgarri

Bizkaiko Foru Aldundiak,UPV/EHUk eta Bilboko Udalak abian jarri dute Bilbao Bizkaia Open Data Ikasgela

Unibertsitateko Aldizkaria

Bizkaiko Foru Aldundiak,Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Bilboko Udalak Bilbao

Bizkaia Open Data Ikasgela jarriko dute abian,hurrengo bi ikasturteetan zehar hedatuko den ekimena.Ekimen horren xedea Bizkaiko bi erakundeen datu irekien erabilera garatzea da biek ematen dituzten zerbitzu publikoak hobetuko dituzten unibertsitate-proiektuetan,eta baita gizarte-arazoak konpontzen lagunduko duen ezagutza berria sortzea ere.

Ildo horretatik ikasleei,unibertsitateko irakasleei eta ikertzaileei zuzenduta dagoen Bilbao Bizkaia

Open Data Ikasgelak ekimen eta ezagutza berriak sortzea bultzatuko du gizarteak informazio publikoa modu eraginkorrean berriz erabiltzen laguntzeko.Horrela,ikasgela horretan,foru- eta udalzerbitzuak hobetuko dituzten datu irekien berrerabilpenean oinarritutako proiektuak garatzeaz gain,datuen bistaratzeak sortuko dira unibertsitate-komunitateak informazio irekia tratatzeko proposatutako ekimenetatik abiatuta, betiere herritarren ongizatea hobetzeko helburuarekin.Ikasgelaren beste lan-esparru bat unibertsitate-komunitatearen trebetasun digitalak hobetzen lagunduko duten prestakuntza-ekimenak abian jartzea izango da.

Bilbao Bizkaia Open Data Ikasgela proiektua 2022ko irailean hasi zen,Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikertzaile,irakasle eta ikasleek osatutako lantalde bat eratuz,eta gune propioa izango du unibertsitate eskola horrek San Mamesen duen egoitzan.Gune hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak emandako dirulaguntza bati esker egokituko da,eta bi erakunde hauek,

aldi berean,ikasgelaren kudeaketa-gastuak finantzatzen lagunduko dute.

Bilbao Bizkaia Open Data Ikasgelaren funtzionamendua Bilboko Ingeniaritza Eskolan dagoeneko martxan dauden hamabi Enpresa-Gelen antzekoa izango da.Enpresa-gela hauek I+G+b jarduerak sustatzeko enpresek eta erakundeek sortu eta finantzatutako ikasgela-laborategiak dira Eskolaren barruan.Ildo horretatik Bilboko Ingeniaritza Eskolako sailen eta enpresa-sarearen arteko lankidetzarako tresna eraginkorra dira,bai ikerketarekin,garapen teknologikoarekin eta berrikuntzarekin lotutako jardueretan,bai etorkizuneko ingeniarien prestakuntzarekin lotutako guztietan,baita enpresetako langileen birziklatzearekin eta etengabeko prestakuntzarekin lotutako jardueretan ere.Hamabi gela horiez gain Euskal Herriko Unibertsitateak beste hogei gela gehiago ditu beste fakultate eta eskola batzuetan.

Bilbao Bizkaia Open Data Ikasgela

Bizkaiko Foru Aldundiaren,UPV/EHUren eta Bilboko Udalaren ekimena da,unibertsitateko ikasleei zuzendua,eta informazio publikoa berrerabiltzeko ezagutza eta ekimen berriak sortzea bultzatuko du.

❚ Norentzat? Unibertsitateko ikasleei,irakasleei eta ikertzaileei zuzenduta dago.

❚ Helburua? Bizkaiko bi erakundeen datu irekien erabilera garatzea zerbitzu publikoak hobetzen dituzten unibertsitate-proiektuetan, eta gizarte-arazoak konpontzen lagunduko duen ezagutza berria sortzea.

❚ Zer? Gizarteak informazio publikoa modu eraginkorrean erabiltzen lagunduko duten ezagutza eta ekimen berriak sortzea bultzatuko du.Horrela, ikasgela honetan,foru- eta udal-zerbitzuak hobetuko dituzten datu irekien berrerabilpenean oinarritutako proiektuak garatzeaz gain,datuen bistaratzeak sortuko dira,unibertsitate-komunitateak informazio irekia tratatzeko proposatutako ekimenetatik abiatuta,betiere herritarren ongizatea hobetzeko helburuarekin.Beste lan-esparru bat unibertsitate-komunitatearen trebetasun digitalak hobetzen lagunduko duten prestakuntza-ekimenak abian jartzea izango da.

❚ Noiz eta non? Open Data Ikasgelaren jarduera datozen bi urteetan garatuko da Bilboko Ingeniaritza Eskolako instalazio batzuetan.

besteberrriak UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 20
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 21 publizitatea

MU,kooperatibismoa eta gizarte-ekonomia sustatzen

eta gizarte-ekonomia sustatzeko jardunaldia antolatu du Bilbon

Mondragon Unibertsitateak,lan kooperatiboa eta gizarte-ekonomia ikasgeletan nahiz ikasgeletatik kanpo sustatzeko filosofiari jarraituz,nazioarteko jardunaldi bat antolatu du Bilbao AS Fabrik campusean,kooperatibismoak eta gizarte-ekonomiak goi-mailako hezkuntzan dituzten onurak azaltzeko eta ekonomia mota hori sustatzeko.MyDigiCoop Europako ikerlanean ateratako ondorioetan oinarritu da ekitaldia.Ikerlanak unibertsitateko eta goi-mailako ikasketetan enpresa-espiritu kooperatiboa sustatzea du helburu,baita profesionalei eta ikasleei tresna eta gaitasun berritzaileak ematea ere,eguneroko bizitzan erabil ditzaten.Izan ere,ekonomia egiteko beste modu bat bideratu eta proiektu sozialei ekite aldera,tresna digital bat sortu behar zela hauteman zen,ikasleen profil ekintzaile kooperatiboa ikuspegi teorikotik nahiz praktikotik lantzeko.

Mondragon Unibertsitateak antolatutako jardunaldian aurrez aurre eta telematikoki parte hartzeko aukera izan da.Joan Subirats Espainiako Gobernuko Unibertsitate-ministroa onlineko konexio bidez aritu da,gizarte-ekonomiak eta kooperatibismoak unibertsitate-hezkuntzan eta goi-mailako beste gradu batzuetan dituzten onurei buruz.Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek eta irakasleek ere hartu dute parte; nabarmentzekoak dira: Vicente Atxa,Mondragon Unibertsitateko errektorea; Nagore Ipiña,Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa,eta Paula Álvarez,fakultate horretako ikertzailea -MyDigiCoop azterlanaren emaitzak azaldu ditu-.

Joan Subirats Unibertsitate Ministroaren hitzetan: "LOSUn,unibertsitate-sistemaren lege organiko berrian,berariaz aipatu nahi izan ditugu unibertsitate kooperatiboak",eta eskerrak eman dizkio Vicente Atxa Mondragon

Mondragon Unibertsitateak goi-mailako hezkuntzan kooperatibismoa

Unibertsitateko errektoreak.Bestalde,Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak,Nagore Ipiñak,adierazi duenez,"MyDigiCoop proiektuak bultzatzen duen bezalako ekintzailetza sozio-kooperatiboa ezinbestekoa da bizitzea egokitu zaigun mundu honetan; ezegonkorra den eta etengabe aldatzen ari den mundu bat".

Mondragon Unibertsitateko

Humanitate eta Hezkuntza

Zientzien Fakultateak antolatu du jardunaldia,MyDigiCoop

tako irakasleei ikasgeletan gizarte-ekonomia eta kooperatibismoa sustatzen laguntzeko. Europako MyDigiCoop azterlana 2020an sortu zen,eta bost helburu finkatu zituen: lehenik,unibertsitateko eta goi-mailako ikasleen profil ekintzaileak eta kooperatibistak identifikatzea; bigarrenik,ikasleentzako ikasketa-ibilbide pertsonalizatuak diseinatzea,irakasleei ikasleen gaitasunak garatzen laguntzeko; hirugarrenik, plataforma birtual interaktibo bat sortzea,gizarte-ekonomia kooperatiboaren eta gizarte-ekintzailetzaren garapena bultzatzeko; laugarrenik, unibertsitateko eta goi-mailako graduetako irakasleei beharrezko trebetasunak,gaitasunak eta materialak ematea,euren klaseetan enpresa-espiritu kooperatiboa eta soziala susta dezaten,eta,azkenik,erakundeen,sektore publikoko eta pribatuko enpresen eta elkarteen arteko sinergiak eta lankidetza indartzea,haien beharrak prestakuntza-ikastaroan sartuta.

Plataforma digitala

Proiektua abian jartzeko,ikasketa-plataforma digital bat sortu da,unibertsitateko ikasleek euren zeharkako gaitasunak hobetu eta gizarteekonomiari eta kooperatiboari buruzko ezagutza teknikoa handitzeko.Gidaliburu batzuk ere egin dira,goi-mailako hezkuntzako erakundee-

Errumaniako Sibiuko Lucian Blaga Unibertsitateak eta Finlandiako Haaga-Helia Zientzia Aplikatuen Unibertsitateak ere garrantzi handiko zeregina izan dute azterlanean,baita Espainiako hiru enpresa txiki eta ertainek -Senior Europa eta Gestionet Multimedia tartean direla- eta Alemaniako Unibertsitate Ekintzaile eta Konprometituen Akreditazio Kontseiluak (ACEEUk) ere.Gaur egun,azken fasean dago.

Europako ikerlanean ateratako ondorioak azaltzeko

FIRSTLEGO League Euskadiren finala iritsi da

FIRSTLEGO League Euskadi torneoaren finala martxoaren 4an egin zen,hiru egoitzatan aldi berean: Bilbon,Donostian eta Arrasaten.Euskadiko 42 ikastetxeko 128 ikasle taldek hartu zuten parte hainbat egoitzatan izan zen final horretan,berrikuntza-proiektu batekin,programatu zuten robotarekin eta balioen erakustaldi batekin.Partaideen ia erdiak,% 47,neskak izan ziren aurten.Horrez gain,247 boluntario ere izan ziren,hainbat eginkizunetan: epaileak,arbitroak,zientzialariak,taldeen laguntzaileak edo floater-ak…Dibertsioa ziurtatuta zegoen jende guztiarentzako moduko jardueren bidez.

Partaideen ia erdiak,% 47, neskak izan ziren aurten

Gazteen artean zientziarako eta teknologiarako bokazioak piztea helburu zuen hezkuntzaprogramaren 14.edizioan 2.000 ikaslek baino

gehiagok hartu zuten parte aurten,eta 6 hilabetetan aurtengo erronkari egin zioten aurre: SUPERPOWERED,energia jasangarriaren etorkizuna sortzen.Innobasque,Berrikuntzaren Euskal Agentzia,Deustuko Unibertsitatea, Donostia Sustapena eta Mondragon Unibertsitatea dira ekimenaren antolatzaileak.

Sari-banaketa ekitaldian,iragarri zein izan ziren talde irabazleak.Sei talde sailkatu ziren Espainiako finalerako.Martxoaren 25 eta 26an jokatuko da final hori Cartagenan,Murtzia.

FIRSTLEGO League programari buruz

FIRSTLEGO League nazioarteko hezkuntzaprograma bat da; haur eta gazteen artean zientziarako eta teknologiarako interesa sustatzea da programaren helburua.110 herrialdetan egiten da,eta 679.000 ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte 3.700 torneotan.

FIRSTLEGO League Euskadi programari

buruz

Euskadin,Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da bultzatzaile nagusia,Deustuko Unibertsitatearekin,Donostia Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. Urteen joanean,STEAM Hezkuntzako (zientzia, teknologia,ingeniaritza,artea eta matematika, ingelesezko siglatan) erreferentziazko programa bihurtu da,eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategian txertaturik dago.

Bisita instituzionala Deustuko

Unibertsitatera

❚ Tokia: Mundaitz Kalea,50.Donostia.Larramendi eraikineko sarrera nagusia.

❚ Ordua: 11.00.

Informazio gehiago: https://www.innobasque.eus/microsite/firstlego-league-euskadi-2022/

FIRSTLEGO League Euskadi programaren finala hainbat egoitzatan egin zen

EHUazoka arrakastatsua

Ikasleentzako Argibide Zerbitzua martxoaren 17tik 25era arte egingo diren

Jardunaldi Irekiak prestatzen hasi da jada

EHUazoka,Euskal Herriko Unibertsitatearen Unibertsitate Orientazioko Azoka,11.500 bisitari hartu zituen guztira,pandemia baino lehenagoko datuak gaindituz.Azoka Bizkaiko Campusean amaitu zen,Gipuzkoako eta Arabako Campusetatik igaro ondoren.Informazio-saioetan ere parte-hartzaile ugari izan zen.14.000 plaza bete ziren,pertsona batzuk saio bat baino gehiagotara joan baitziren.Unibertsitate Orientazioko Azokak aukera paregabea eskaintzen die batxilergoko ikasleei gertutik ezagutzeko euskal unibertsitate publikoak 2023-2024 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak,bai eta unibertsitatera sartzeko prozedura osoa ere. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Fernando Tapiak orientazio-jardunaldi horien garrantzia azpimarratu du.“Hiru jardunaldietan egiaztatu ahal izan dugunez,EHUazokak berebiziko garrantzia du unibertsitate aurreko ikasleek beren hezkuntza- eta lanbide-ibilbidea beren itxaropen pertsonalen arabera diseinatu ahal izan dezaten.Izan ere,milaka familiek eta, bereziki,etorkizuneko unibertsitate-ikasleak izango diren milaka gazteek beren aukerak baloratzeko behar dituzten tresnak bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte,eta,horrela,beren gaitasunetara eta interesetara ondoen egoki-

tzen den titulazioa behar bezala aukeratu ahal izan dute.Euskal Herriko Unibertsitatean oso pozik gaude,formatu egokituko bi edizioren ostean,ikasle gazteenei arreta eta laguntza eskaini diegulako une garrantzitsu honetan.”

11.500 pertsona izan dira

UPV/EHUko Unibertsitate

Orientaziorako Azoka arrakastatsuan

EHUazoka Euskal Herriko Unibertsitateak urtero Sarbide Programaren barruan egiten dituen jardueren barruan kokatzen da,unibertsitate aurreko ikasleek beren ikasketak aukeratu aurretik ahalik eta informazio gehien izan dezaten. Programa horren barruan sartzen dira,halaber, unibertsitate aurreko ikasleek martxoaren 17tik 25era bitartean egingo diren Ate Irekien Jardunaldietan parte hartzea,eta unibertsitate aurreko ikasleek beren intereseko graduekin lotutako Jarduera Praktikoak egitea (ikasleek aktiboki parte hartzen duten eta titulazioei buruzko ezagutzak hobetzen dituzten unibertsitate-ikastetxeetan egiten diren jarduerak dira).Jarduera horiek maiatzaren 29tik ekainaren 23ra bitartean egingo dira.

Ohiko Ikasenpresa Azoka itzuli da

XII.Ikasenpresa Azokak Lanbide Heziketako 1.800 ikasle batu ditu Eibarren,aurrez aurreko izaera berreskuratuta

Bi urtez aurrez aurreko ediziorik egin gabe egon ondoren,kultura ekintzailea sustatzeko Ikasenpresa Azokak normaltasuna berreskuratu du berriro pandemiaren ondoren,eta Arabako,Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 1.800 ikasle inguru bildu ditu.Aurten XII.Ediziora iritsi den azoka otsailaren 9an egin zen Eibarren.Jon Labaka Tknikako (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa, Hezkuntza Sailaren baitakoa) zuzendari exekutiboak azokaren irekiera-ekitaldian parte hartu du eta,ondoren,ikasleen postuak bisitatu ditu. Goizean zehar,Untzaga Plazan eta Txantxa Zelain prestatu duren karpetan,Ikasenpresa programaren baitan garatu zituzten produktu eta zerbitzuak erakutsi zituzten.Tknikak antolatzen du urtero azoka,Eibarko Udalaren laguntzarekin. Aurten,azokan erakutsi diren Ikasenpresa proiektuen kopurua 350era iritsi zen.Ekimenean parte hartzen zuten Lanbide Heziketako 50 ikastetxetakoak izan ziren guztiak,askotariko arlo edo sektoreetakoak.Izan ere,Ikasleek aurkezten zituzten negozio-ideiak ikasten ari ziren lanbide-arloekin harreman zuzena izaten zuten. Aurkeztu ziren proiekturik gehienak honako arlo hauetakoak izan ziren: Jarduera fisikoak eta kirolak,Industrialak,Irudi pertsonala,Ostalaritza eta turismoa,Informatika,Diseinua,Gizartearentzako zerbitzuak,Arte grafikoak,Nekazaritza eta arrantza,Informatika eta Zerbitzuak.

Eibarren ikusgai izan ziren produktu eta zerbitzuetako batzuen adibideak,berriz,honako hauek ziren: kalistenia-zirkuitua,bizikletak bizikleta elektriko bihurtzea,estetika eta ongizateko zerbitzu integralak,marketing aholkularitza edo ibilgailu klasiko eta historikoentzat pieza deskatalogatuak egitea (eskaneatzea eta 3D inprimaketaren bidez)

Zer da Ikasenpresa programa?

Ikasenpresa,ikasgeletan eskola-enpresak sortzea ardatz duen hezkuntza-programa da.

Proiektu horren helburuen artean enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea dago eta baita gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea ere: sormena,berrikuntza,talde-lana,erabakiak hartzea,informazioaren kudeaketa,iniziatiba,lidergoa,konpromisoa,negoziazioa,eta abar.Honez gain,ikaslea,beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Ikasleek enpresa txiki bat martxan jarriko dute ikasgelan,eta enpresaren jarduera guztiak aurrera eramango dituzte (irudi korporatiboa,administrazioa,marketina,salerosketa,eta abar). Produktu edo zerbitzu errealak izango dira,beraiek ekoitzi edo merkaturatutakoak.

Programaren helburuak:

❚ Ikasenpresa bat sortzea,ekintzaile izateak zer esan nahi duen jabetu daitezen ikasleak.

❚ Ikasleen gaitasunak garatzea,profesional onak izan daitezen: enplegagarriak,aktiboak,

Laguntzen du

ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko.

❚ Ikasleak autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.

Ikasenpresa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak,Tknikaren bitartez (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa), IKASENPRESA programa koordinatzen du,Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzenduta.

Lanbide

Zer

egiten da?

Ikasleek enpresa txiki bat sortzen dute eta bertan egiten dituzte bere jarduera guztiak,irudi korporatiboa,administrazioa,marketina,erosketa eta salmenta,etab.Beren produktuak benetakoak dira,beraiek egindakoak edo komertzializatuak.Ikasturtean zehar bi enpresa-asanblada egiten dira,non enpresa bakoitzeko bi ordezkarik parte hartzen duten bileran,lehenengoan euren enpresa gainerakoei aurkezten diete eta bigarrenean horren bilakaera kontatzen dute.Topaketa horien lehen zatian Komunikazio eta Salmenta Puntu tailerrak ematen dituzte.Otsailean zehar, azoka bat antolatzen da ikasleek salmenta puntuan lan egin eta euren produktuak herritarrei eskaintzeko.

Tknika

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika.

Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik,Tknikak Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero.

Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker,munduko eredu-

rik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren,prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu.

2016-2017 ikasturtetik,TKNIKA UNEVOC zentroa da.Euskadiko LH-ko estandar eta kalitatearen hobekuntzan laguntzea da Tknika UNEVOC-Zentroa izatearen helburu nagusia.

❚ Misioa: Ikerketa eta Berrikuntza aplikatua Euskadiko lanbide heziketaren ardatz antolatzaileak bihurtzea,ikaskuntza-ingurune eta prozesu berrietan aurrera egitea,eta gaitasunen hutsunea murriztea ideia edo teknologia bat sortzen denetik gizarteak horren onura duen arte. Zaintza eta adimen lehiakorraren,bitartez,balio erantsi handia duten produktu eta zerbitzu berritzaileak diseinatuz,hedatuz eta Lanbide Heziketako ikastxeetara transferentzia eginaz, eta hauetatik enpresa esparrura transferentzia ahalbideratuz.Elkarlanari eta aliantzak ezartzeari irekia dagoen dinamika baten bitartez,lan sareen sorrera bultzatuz eta talde lana,sormena eta iraunkortasuna sustatuz.

❚ Ikuspegia: Lanbide heziketako ikastetxeen bitartez,Enpresa esparrura ezagutzaren transferentzia gauzatzeko praktika aurreratuen hedapenean Europear erreferentea izatea.

❚ Balioak: Kidetza sentimendua; Ekimena; Arintasuna; Bikaintasuna; Eskuzabaltasuna.LHkoak dira (TKNIKA),ekimena dute,arintasunez erantzuten dute,egin beharrekoa ondo egiten dute eta emaitzak behar duen edonorentzat bere esku jartzen dituzte.Fidagarritasuna,aurre hartzea,elkarlana.

Heziketako 50 ikastetxeko ikasleek garatutako 350 ikasenpresa proiektu aurkeztu ziren azokan
Laguntzen du

Adimen Artifizialean aurrerapauso berriak Errekan

Erreka kooperatibak Adimen Artifizialean garatutako azken proiektua aurkeztu berri du

Shaking Hub Adimen Artifizialean interesa duten pertsonak batzeko sortu den sare edo komunitate irekia da.Pertsonak eta proiektuak konektatzeko balio duena,bai Korporazioko pertsona eta kooperatibak zein kanpokoak.Eta noski,komunikaziorako erreminta paregabea ere bada.Hala,Antzuolako Erreka kooperatibak Adimen Artifizialean garatu duen azken proiektua ezagutzera eman du Shaking Hub-ek. Erreka Connect da proiektu berriaren izena.

Shaking Hub MONDRAGONen kooperatibek sustatzen duten komunitate irekia da,Adimen

Artifizialean dihardutenen talentua eta lana konektatzeko sortu dena

Adimen Artifiziala Errekan

Errekak 2020an garatutako 2021-2024 sasoirako plan estrategikoak bost erronka jasotzen zituen eta horietako bat digitalizazioa da.Digitalizazioa,ikuspegi orokorretik aztertuta,bitarteko analogikoak dituzten prozesuak digital bilakatzea esan nahi du.Eremu askotan eman daiteke,baita enpresa arloan ere,eta Errekak garatutako proiektuaren helburua da bere instalatzaileek eskaintzen duten zerbitzua eta esperientzia hobetzea.

Digitalizazioak lau hanka ditu Errekan: Zibersegurtasuna,pertsonen konpetentzia digitalak,prozesu digitalizatuak eta eraldaketa di-

gitala,eta Erreka Connect lau arlo horien garapenaren emaitza da.Iot (Internet of things) arloko proiektu transbertsala da eta hiru oinarri sendo ditu: hardware-a,lainoa eta azken erabiltzailearentzat aplikazioa.Jokin Sanchez-entzat,Iot arloko ingeniaria Errekan,proiektu erabat eraldatzailea izan da, "bai prozesuetan,negozio eredu berrien sorkuntzan,ideietan eta baita pertsonen eraldaketan ere".

Teknologikoki oso garatuta dagoen proiektua da.Hala dio Aitor Jauregik,Errekako ITzuzendari korporatiboak."Profil berriak,talentudunak eta formazio oso espezifikodunak behar ditugu,baina aldi berean Adimen Artifiziala ondo interpretatzen jakingo dutenak eta proiektutan aplikatzeko gai izango direnak".

Erreka

❚ Eraldaketan oinarritutako historia: 1961az geroztik,ERREKAren historia aldaketarekin, eraldaketarekin eta etengabeko hobekuntzarekin lotuta egon da.

❚ Erreka Bisioa: Berrikuntza plataforma irekia eta bizkorra izatea,negozio berriak sortzea eta daudenak eraldatzea bultzatuko duena, kooperatiba printzipioei leial izanik.

❚ Errekan Hazkundea dira: Hazkunde iraunkorraren aldeko apustua egiten duen talde finkatua.Produktu,zerbitzu eta merkatuen dibertsifikazioa ardatz estrategikoa da guretzat.

❚ Errekan Berrikuntza gara: 60 urte daramatzagu gure bezeroekin batera garatzen dugun berrikuntzaren aldeko apustua eginez,bezeroen erronka konplexuenei irtenbidea bilatzeko partnerrak garelako.

❚ Errekan Oparotasuna dira: Oparotasuna sortzen dute herrialdeentzat: Erakunde eskudun, arin eta malgua gara,tokiko nahiz nazioarteko

ikuspegia duena: Kalitatezko enplegua eta gizarte ongizatea sortzea.

CONNECT

Errekak,ibilgailuentzako eta oinezkoentzako sarbideen kudeaketan adituak,60 urte baino gehiago daramatza berrikuntzaren aldeko apustua egiten.Sarrera-sistemen eta sarbide-kontrol automatikoen diseinuan,fabrikazioan eta instalazioan espezialista talde bat du.Enpresa/taldearen indargune handietako bat bezeroaren beharretara hobekien egokitzen den irtenbidea eskaintzeko aholkatzen duen talde tekniko oso kualifikatua da.

Gaur egun,bere bezeroak eraldaketa digitalean laguntzera bideratzen da,merkatuaren beharrak estali eta aurreikusteko eta sektore ezberdinetarako zerbitzuak eta irtenbideak eskaintzeko asmoz.

Mundua ingurune digital batera biratzen ari da. Duela urte batzuk etorkizun urrun gisa ikusten zena modu azeleratuan iritsi da eta gaur egun mundua eskuetan dago sakelako telefonoen bitartez.

Errekak,horren jakitun,denbora darama lanean bere produktu eta zerbitzu guztiak eguneratuta eta abangoardian egon daitezen,eta ingurune berri horren parte izan daitezen.

Horren ondorioz,Errekak SmartDoors 2022

Azokan CONNECT: MAKING ACCESS SMART

aurkeztu zuen,sarbidea konektatu eta kudeatzen duen sistema.

Errekak azoka aprobetxatu zuen,bereziki instalatzaileei zuzenduta,eta horretarako diseinatutako soluzioaren zatia aurkezteko,bere egunez egunekoa erraztu,eraginkortasuna hobetuko duen alferrikako bidaiak saihestuz eta negozio gehiago sortu.

'Etorri,Ezagutu eta Probatu' aldarrikapenaren arabera,Azokako bezeroei eta bisitariei bere ERREKA STAND 1 C02 pabiloia bisitatzera gonbidatzen zituen CONNECTezagutzera. Erreka sarbide konektatuetan erreferentziazko marka gisa kokatzeko beharratik sortzen da. Markak fabrikatzaile gisa duen esentzia mantentzen du,baina behar den eraldaketa digital horretara egokituta,ez bakarrik instalatzaileentzat,baita erabiltzaileentzat ere.

Gainera,120 m2 baino gehiagoko lekua zuen standak,honako hauek izango zituen:

❚ Premis Operadorea: Oinezkoentzako ateak automatizatzeko aproposa.Eraginkortasun eta energia aurrezteko plan berrirako prestatua.

❚ Therm 40: Energia eraginkortasun handiko haustura termikoko profilak.

❚ Ultra INOX Hesia,ultra hesiaren ezaugarri onenak dituena eta,gainera,316 altzairu herdoilgaitzezko kanpoko karkasa batekin,itsas inguruneetarako diseinatua.

"Ekintzailetza gizartean benetako aldaketa bat egiteko moduetako bat da"

Fausto Padilla Nafarroako Unibertsitateko Ikusentzunezko Komunikazioko ikaslea da.Paula Flores eta Juliana Mirarekin batera,bere unibertsitateko The Challenge berrikuntzako lehiaketa irabazi du Somnium melatoninako -loaren hormona- difusore adimendunarekin,kalitatezko atsedena bermatzeko sortua.Elkarrizketa honetan,Faustok Somnium aurkeztuko digu eta ekintzailetzari buruzko bere iritzia emango digu.

Zer da Somnium?

Somnium gure garaiko arazo handienetako baten erantzuna da,hau da,lo eza.Osasunaren Mundu Erakundeak dio gaur egun pertsonen % 40ak baino gehiagok ez duela ondo lo egiten, eta horrek ekonomian eragina duela.Osasun arazo askoren jatorria dela dio,2 motako Diabetesa edo istripu zerebrobaskularrak,esaterako, eta gainera,bihotzeko arazo askoren erantzule eta garunaren funtzio kognitiboa.

Somnium horren erantzuna da.Melatoninarenloaren hormona- hedatzaile adimenduna da. Loa konpontzen laguntzea du xede,izan ere, substantzia hori igortzeaz gain,gailu beraren eta telefono mugikorraren bidez kontrolatzen diren funtzio desberdinak ere baditu aplikazio baten bidez,zure loaren kalitatea neurtzen eta adimen artifizialaren bidez,algoritmo batek,gomendio pertsonalizatuak egingo ditu zure zirkulazio-zikloa kontrolatu ahal izateko,hau da, zure lo egiteko ordutegiaren erregulazioa. Arazo hau konpontzen lagun dezaketen hainbat gairen konbinazio honen bitartez,Somnium-ek biztanleriaren % 40 horretara iristea bilatzen du eta,gainera,denei merezi duen bizi-kalitatea eman nahi die,beti aurreikusten baita gaur bizirik dauden haur guztiak 100 urte baino gehiago biziko direla.Beraz,zertarako balio du urte horiek guztiak bizitzeak ez baduzu nahikoa bizi-kalitaterik izango? Hori da difusore adimendun honekin konpontzen saiatzen garen arazo nagusietako bat,zeinak,substantzia horiek igortzeaz gain,soinu lasaigarriak,soinu inguratzaileak ere igor ditzake,eta baita zure burua lotara ohitzen laguntzen duen argi berezi mota bat ere, ordu jakin batzuetan.Beraz,Somnium horretan zentratzen da,hainbat funtzionalitaterekin.

Nola dabil?

Lehiaketa honetan gure kontsumitzaile ideala zein izango zen imajinatzeko eskatu ziguten, eta gurea medikuntzako ikaslea zen,etengabeko lo faltaren adierazgarri handienetakoa dena, bere burua modu jakin batean antolatu behar duena edo bestela,loaren zikloa hondatuta egongo litzateke.Beraz,produktu honek hori neurtuko luketen mugimendu sentsore ezberdinen bidez detektatuko luke zer ordutan joaten zaren ohera eta zer ordutan esnatzen zaren, eta,era berean,erregulartasunik dagoen ikusi-

ta,soinuak eta melatonina substantzia igortzen ditu,bere loaren zikloa erregulatzen laguntzeko gai dena,eta,aldi berean,algoritmo mota honen bidez,mutil honen lo ohituren bidez ikasten ari dela,bere lo kalitatea hobetzen ari dela eta, aldi berean,osasunaren hobekuntza zentzu guztietan,atseden on honen ondorioak etortzen direnean pertsonalki ere biziko duena.Beraz, pertsona mota hau lo ohituretara moldatzen da eta horrek barne hartzen dituen onura guztiak izan ditzaten.

koa da pertsona horien bizi-kalitatea oso eskasa izango bada.Beraz,Somnium-ek merezi dugun bizi-kalitatea bermatzen digu.

Zein teknologiatan oinarritu zarete asmakizun hau sortzeko?

Nori zuzendua dago produktua?

Lo txarto egiten duen biztanleriaren gehiengo handi horri,biztanleriaren % 40 honi,zuzenduta dago,baina produktuaren baliozkotze fase bat izan genuen,ehunka pertsonari inkesta eginez, produktuari buruz duten iritzia ikusi ahal izateko. Ikasleak zein langileak ere izan genituen,adinekoak,zeren,jakina,jendearen bizi-kalitatea hobetu nahi badugu,profil asko hartu behar ditugu kontuan.Produktua pertsonari egokitzen zaio, profilaren arabera irtenbide bat izan dezan.

Zenbateko garrantzia du loak gure bizitzan?

2.motako diabetesa edo istripu zerebrobaskularrak bezalako gaixotasunak prebenitzen ditu. Baita goizeko aldarte hori,beste gizakiekiko harremanak,parekoekin,besteekin,normaltasunez bizitzen jarraitzeko aukera ematen digu. Gaizki lo egiten duen pertsona bakoitzarengatik galtzen den diru kopuruari buruz iragarpen asko egiten dira,pertsonei era guztietan eragiten dien zerbait delako,eta ez die uzten erregulartasunez bizitzen jarraitzen,eta egun baterako bakarrik eragiten ez duena,baizik eta etorkizunari eragingo dion zerbait dela,eta pertsona batek,adin nagusira iristen denean,50 edo 60 urtera,arazoak izan ditzakeela,hala nola lo eza, insomnioa,hori guztia mozten amaitzen dutenak.Jende gehiena 100 urte baino gehiago biziko diren garai batean biziko bagara,alferrika-

Diseinua gure teknologia aplikatzen ez duten lehendik dauden difusoreetan oinarritzen da,gure ardatz nagusia melatoninarekin eta ikuspegi dibertsifikatuago hauetan guztietan oinarritzen da, baina difusoreek substantzia desberdinak igortzen dituzte,Alexa moduko gailu hauekin bateratzen direnak; adimen artifizial hori ere badute. Horrek laguntzen dizu berarekin hitz egin ahal izateko,eta bozgorailuek,estereoek eta besteek soinu lasaiago horiek eman ahal izateko.Adimen artifiziala duten algoritmoez gain,erabiltzaileen arabera moldatzen dira,datu-base bat izan eta erabiltzaile mota bakoitzaren profila egin,behar duten guztia eman ahal izateko.

Zeintzuk dira jarraituko dituzuen hurrengo urratsak?

Berehalakoena,The Challenge oinarri zuen Stanford Unibertsitateko erronka honetan parte hartzen jarraitzea da.Bere laguntza osoa eman digun unibertsitatea ordezkatzen dugu Unibertsitateko ekimen guztiak antolatzen dituen Berrikuntza Klubarekin.Bilerak izan ditugu bai Unibertsitateko Klinikako medikuekin,bai beren balioztatzea ematen diguten ekintzaileekin,alde teknologikoenean dedikatzen diren pertsonekin,gure produktuak

"Gaur egun,pertsonen % 40k baino gehiagok ez dute ondo lo egiten"

zein muga dituen jakiteko eta zein arazo izan ditzakeen jakiteko eta planteamendu desberdinak jasotzeko.

Dagoeneko Stanfordera bidali dugu dena,eta dena ondo badoa,unibertsitatera irits gaitezke, finantzaketa egokia lortu ahal izateko.

Fast Truck-en ere parte hartzen ari gara,hau da,Nafarroako Unibertsitateko beste lehiaketa batean.Irabaziz gero,Israelera bidaia bat irabaziko genuke berrikuntza zentro batera,proiektu hau ere errealitate bihurtzeko.

Gainera,The Challenge-kin jarraituz,antolatzen duen gizonak,Xavier Verdaguerrek,San Frantziskon dagoen sormen zentro bat ere kudeatzen du.Beste era bateko erronka ekintzaileak egiteko joera du eta lehiaketa honen ildoari jarraituz,erronka horietako batean parte hartu ahal izatera eramango gaitu.

Irabaziz gero,tren ekintzaile batean eramango gintuzke,Bartzelonatik Londresera,eta irabaziko bagenu Mobile World Congressera ere eramango gintuzkee,Bartzelonan,ekimena ekintzaile,inbertitzaile eta besteei aurkeztu ahal izateko.

Hortaz,berehalakoa mota honetako proposamen guztiak lirateke eta,jakina,kaleratzeak jendearen bizitza aldatuko luke eta arazo hau azkar konponduko litzateke jende askorentzat.

Zein da zure iritzia ekintzailetzari buruz?

Gizartean benetako aldaketa bat egiteko moduetako bat da,ekimen edo ideia batek lor dezakeen diruaz harago.Nire ustez,kontuan hartu behar dena da esperimentu mota honek behar bat konpontzen duela,eta askotan beharbada beste batzuek ikusi ez dituzten gaietan oinarrituta egiten du,batez ere gazteen ekintzailetzan,non nolabaiteko grina metodologikoa erabili behar dela uste dut,batzuetan gazteek badutelako partekatu nahi duten txinparta hori,baina ez dago hura egiteko modurik.

Niretzat,enpresa batek forma,prozesu hori izan behar du,baina behar nagusi bat konpontzeko gauza dezakeena,ikusi ez den zerbait.Eta konpontzea lortzen badu,diruaz gain,ahaztu behar ez den zerbait,betebehar baten asebetetze hori beteta izango luke.

Zer da ekintzailetzaren onena eta txarrena? Onena,dudarik gabe,esango nuke jende askok egiten ez zekien behar bat zen zerbait konpondu ahal izatearen poztasun hori,eta hori egin izanaren emaitza ikusi,guztien iritziak barne. Bestetik,konpontzea desio zuten hori,azkenean hemen dagoela eta jendearen aldetik oinarri teknologikoa dagoela zentzu askotan sentitu izana.

Eta dudarik gabe,okerragoa izango litzatekeen zatia,agian,prozesuaren zati asko izango lirateke,dena ez baita polita.Blokeoen zati hori dugu,proiektua errealitate bihurtzeko zer egin genezakeen pentsatuz,edo herritarrengana heltzeko,laguntzak edo finantzaketa eskatzeko,hori ere bilatzen ari garen zerbait da.Jakina,oso gauza zaila da.Behetik hasten zarenean,igo egin behar duzu eta, batzuetan,horrek hasieran izan dezakezun inspirazioa mozten zaitu,baina heldu egiten zaitu zure ideia egia bihur-tzeari buruz duzun iritzia.

Nola animatuko zenituzke gazteak ekintzailetzara abiatzera?

Sentitzen dut gazte askok grina handia dutela, ideia asko,batzuetan suak direla.Latinoamerikatik nator,non ekintzailetza modu askotan begi txarrez ikusten da,zerbait tabutzat,oso arriskutsua,batez ere gazte batentzat.Dirua berehala ematen dizun lanik ez baduzu,ez du merezi.Eta hori da gazteen sua guztiz itzaltzen duena eta jasotzen duten guztia iritzi negatiboak edo kontrakoak dira,baina horiek kontuan hartu behar dira, baina ez moztu guztiz.Horrek balio du,zalantzarik gabe,ekiteko garaian eman diezazkizukeen iritzi asko heltzeko.Amets horiek nolabaiteko grina metodologiko batekin ateratzen saiatu behar duzu,heldu egiten zaituena,errealista egiten zaituena,oinak lurrean jarrita.Horregatik,beti da garrantzitsua aholkatzen dutenei entzutea,baina ondo aholkatzen dutenei,ez modu ezkor batean egiten dutenei.

"Somnium-ek merezi dugun bizi-kalitatea bermatzen digu"

Eta nola bultzatuko zenuke Somnium erabiltzera?

Somnium merkatuan dagoen errealitate bihurtzen bada,jendeak atseden on bat merezi duelako erabili beharko litzateke,etxera itzultzeko eta gauez ondo lo egiteko gai izango dela pentsatzeko,egunerokoa edozein dela ere. Jendeak merezi du etxera joan eta lasai atseden hartzea,eta hurrengo egunean behar duen guztia egin ahal izatea.Jendeak bere osasunaz harago doan hau kontuan hartuko balu,egunerokotasunean ongi sentitze hutsa,jendeak zaindu beharko luke produktuaz gozatzeko eta bere bizitzaren parte izateko.

aldizkaria ateratzea eraman ninduena izan zen beste pertsona batzuek ere nolabaiteko ondarea eman nahi ziotela munduari,euren ahotsa,beren iritzia eta munduari buruzko ikuspuntua eman nahi ziotela.Uste dut hori dela literaturak izan dezakeen oinarrizkoena, eta gainera,gehien gustatzen zaidan generoa,poesia.

Nola ikusten dituzu literatura eta irakurketa gazteen artean?

Literatur lehiaketa bat irabazi zenuen "Confiar en Dios" izeneko liburuarekin.Ba al duzu argitaratutako beste libururik?

Bai,ezer baino gehiago,argitaratu ditudan olerkiak,eta lehiaketak irabazi dituzten ipuinak,eta saiakera independenteetakoak,mikroipuinetakoak...Asko gustatzen zait ipuinak kontatzea. Somnium-en asko lagundu didan zerbait,istorioak kontatzeak pertsonak arazo mota batean kokatzeko balio duelako eta pertsonaiekin enpatizatzeko adina testuinguru emateko balio duelako,kasu honetan lo falta duten pertsonak izango liratekeenak.Maite ditut ipuinak kontatzea eta enpresen marketin-zatia.

Nola sartu zinen literaturaren mundu honetan?

Literatura ez zen garrantzia ematen nion zerbait,baina behin,amets bat izan nuenean, konturatu nintzen ninduen hil eta gero gogoratua izango ez banintz,ulertuko nuela nire bizitza hutsa eta zentzurik gabea izango zela. Horrelako zerbaitek sentiarazi zidan literaturak erantzun bat ematen ziola arazo mota honi,frogatzen baitzuen zuri buruz zerbait nagusituko zela besteengan eta,aldi berean, denek partekatzen duten zerbait dela.Nire

Lehenik eta behin,talentu handia dagoela esango nuke,nahiz eta zenbaitetan egungo gazteen irudi tipikoa itzaltzen den,iheskor bizi dena...eta ez dut esaten gezurra denik,baina horrek ezkutatu dezakeela iritzi sakona duten beste pertsona batzuk,edo zerbait eman,artea sortu nahi dutenak,errealitatearen ikuspegi askoz sakonago batean.Eta hau diot ezer baino gehiago,antolatu dudan lehiaketan bidalitakoa asko irakurri behar izan dudalako eta gazte asko zeudelako benetan irakurtzen dutenak eta harrituta sentitzen zinen.Inpaktu handia sentitu nuen literatura mota honengandik eta gazte literatura munduan talentu handiko jende asko dagoela euren ikuspegia partekatu ahal izateko eta munduaren dialektika mota hori eman ahal izateko espazioak behar dituztenak.Beraz, ikuskera sakon mota hauekin oso alboratuta dagoela sentitzen dudan arren,oraindik hor dagoela eta forma berriak eman behar dizkiogu merezi duen argia eman ahal izateko eta horrek ahalbidetzen diguna.mundu hobeago bat sortzeko.

"Beti da garrantzitsua aholkatzen dutenei entzutea, baina ondo aholkatzen dutenei"

Prestakuntza eta Enpleguaren

Europar

Aretoa egin zen

Ekitaldia urtarrilaren 26an eta 27an izan zen Iruñeko NH Iruña Park

hotelean

Fundación Orienta Zaitezek Prestakuntza eta Enpleguaren Europar Aretoa - DIGITAL GENERATION 2023 antolatu zuen joan den urtarrilean.

Ekitaldia hilaren 26an,osteguna,eta 27an,ostirala,egin zen Iruñeko NH Iruña Park hotelean.

Ordutegia honakoa izan zen: urtarrilak 26,osteguna,16:30etik 18:00etara; eta urtarrilak 27,ostirala,09:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:00etara.

Nafarroako ikasleek lehen

eskutik ezagutu ahal izan zuten

dozenaka prestakuntza zentrok

eskaintzen dietena ikasketak

amaitutakoan

Bi jardunaldietan zehar,Nafarroako ikastetxe guztietako ikasleek lehen eskutik ezagutu ahal izan zuten dozenaka unibertsitate eta presta-

kuntza zentrok zer eskaintzen dieten ikasketak amaitzen dituztenean.Horrela,etorkizun akademikoari buruzko zalantza guztiak argitu eta orientazio profesionala lortu ahal izan zuten. Bestalde,Aretoa familiako kideentzat eta hezkuntzako profesionalentzat irekita ere egon zen, hau da,edonorentzat.Sarrera doakoa zen.

Ekitaldiak honako erakusketariak izan zituen, euren prestakuntza-eskaintzari buruzko informazioa eskaintzeko:

❚ Iruñeko Udala.Gazteria

❚ EUNEIZ Unibertsitatea

❚ Camilo José Cela Unibertsitatea

❚ Madrilgo Unibertsitate Europarra

❚ Creanavarra Diseinuko Goi Mailako Zentroa

❚ Nafarroako Negozio Eskolako Europako Foroa

❚ ESIC Business & Marketing School

❚ TAI Arteen Unibertsitate Zentroa

❚ U-TAD Teknologia eta Arte Digitala

❚ Impulsa Deporte

❚ María Inmaculada LHI

❚ ESL Hizkuntzak Atzerrian

❚ Cambridge University Press & Assessment

❚ Centennial College

❚ Livensa Living

❚ Orienta Zaitez Fundazioa (Erasmus+,unibertsitate publikoak eta LH)

Era berean,urtarrilaren 27an,ostirala,arratsaldeko 17:00etatik aurrera,Orienta Zaitez Fundazioak Europa Sariak banatuko zizkien ondorengo pertsonei:

1. 'Erasmus Manuel Marín Saria' Francisco Aldecoa doktoreari,esparru akademikotik Europako eraikuntzari egindako dedikazioagatik.

2. 'Europa Saria' Grant Thornton-i,Europako Funtsak kudeatzeagatik,eta Mario Carabañori,arlo horretan egindako ibilbide profesionalagatik.

3. 'Europako balioen defentsarako meritu bereziaren saria',Espainiako Armadari.Jasoko du Nafarroako Foru Komunitateko Defentsarako Delegatuak,Francisco José Briones Ruiz koronelak.

Fernando Aranguren Reta Iruñeko Udaleko Kirol eta Gazteria zinegotziak banatu zituen sariak.

Parte-hartzaileak

Zentro akademiko parte-hartzaileei dagokienez,Aretoak unibertsitate berri bat hartu zuen aurten: EUNEIZ Unibertsitatea.Horretaz gain, Livensa Living egoitza etxeak berriak izan ziren ekitaldian.

❚ EUNEIZ Unibertsitatea: EUNEIZ Unibertsitateak irailean estreinatuko du bere campusa Gasteizen.Bi fakultateren inguruan egituratutaTeknologia Interaktibo Berrien Fakultateak eta Osasun Zientzien Fakultatea-,EUNEIZek lau gradu berritzaile emango ditu 2022-2023 ikasturtean,180 plaza guztira.Multimediako Gradua,Entretenimenduaren Industriarako Musika Ekoizpen eta Soinu Gradua,Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua eta Fisioterapiako Gradua dira EUNEIZek bere unibertsitate-jarduera Euskal Herrian abiarazteko erabiltzen dituen titulazioak. Abangoardiako prestakuntza eskaintzen duten lau titulazio dira,bai edukiari eta ikuspegi akademikoari dagokienez,bai metodologiari dagokionez.Izan ere,azken bi graduak aitzindariak dira euskal unibertsitate-eskaintzan.

❚ Livensa Living: Livensa Living-en argi dute esperientzia unibertsitatera joatea eta ikastera

baino askoz gehiago dela.Horregatik,instalazioek beharrezko guztia dute,ahalik eta ondoen bizitzeko eta bizitzeko,eta egunerokoaz gozatzeko ere.Gimnasioak,egongelak,igerilekuak, zinema aretoak eta entsegu gelak bere egoitzetan aurkituko dituzun instalazio batzuk besterik ez dira.Baina imajinatzen ez duzuna espazio horietako bakoitzean egin daitezkeen planak dira.Horregatik,eta ahalik eta probetxu gehien lortzeko,zure aukeren artean aspertzea azkena izateko Community Life talde bat aurkituko duzu.Egoitza barruan planak dituzte,instalazioen zukua ateratzeko,eta esperientzia ahaztezinak izango dituzu hiria ezagutzeko.Livensan izandako esperientziak pertsonalki eta profesionalki markatuko du zure bizitza eta ondoren.Eta onena,zu bezalako pertsonekin partekatuko duzu eta bizitza osorako zurekin geratuko diren pertsonekin partekatuko duzu.Zu bezalako interes,kezka eta proiekzio berdinak izango dituzten pertsonak ezagutuko dituzu eta,nork daki? Zure etorkizun profesionalean lagundu eta bultzatzen lagunduko dizuten sare baten parte izan daiteke.Unibertsitateko etapa berri bat hasiko zara,baina zure karrera profesionala garatzen lagunduko duen etapa pertsonal berri bat ere abiatuko duzu.Livensa Living komunitatea plurala,kulturanitz eta nazioartekoa da.

UPV/EHU,urte osoa neska eta emakume zientzialariak sustatzen

UPV/EHUk jardueren programa zabala prestatu du zientzia eta teknologia arloetan diharduten emakumezko profesionalen garrantzia azpimarratzeko eta erreferente izan daitezen bultzatzeko

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

2015eko abenduan,Nazio Batuen Batzar Nagusiak erabaki zuen indarrez salatu behar zela neskek eta emakumeek zientzian eta teknologian duten egoera kritikoa,eta otsailaren 11 aukeratu zuen horretarako.Zortzi urte hauetan, handituz joan da Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren garrantzia,eta

UPV/EHUk antolatzen dituen jarduerak ugarituz joan dira,baita data horretatik kanpo ere.

Otsailaren 11n izan zen Neska eta Emakume

Zientzialarien Nazioarteko Eguna,eta Euskal Herriko Unibertsitateak abiatu zituen hura ospatzeko jarduerak (hitzaldiak,erakusketak,lehiaketak,filmen proiekzioak…).Egunak STEM karreren egoera unibertsitate honetan aztertzeko aukera ere eman zuen.

Elena Leiñena Unibertsitateko Berdintasunerako zuzendariaren arabera,“UPV/EHUn STEM arloko titulazioetan ikasten ari diren emakumeen datuak estatuko beste unibertsitate batzuetakoen antzekoak dira.Datu horiek agerian uzten dute genero arrakala nabarmena dagoela arlo horretan,femeninoa eta maskulinoa denari lotutako rolen ondorioz”.Ingeniaritzetan, emakumeen ehunekoa ez da ia matrikulatuta-

koen herenera iristen (% 29,15 graduetan eta % 31 masterretan).Datua bereziki adierazgarria da tradizioz genero maskulinoari lotuago egon diren sektoreetan (Automobilgintza etaItsasketa),non emakumeen presentzia % 7koa baita.Aldiz,emakumeen ehunekoa da nagusi ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin lotutako ingeniaritzetan; adibidez,Material Berriztagarrien Ingeniaritzako masterrean (% 60), Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketako masterrean (% 75); eta Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze,Zaharberritze eta Kudeaketakoan (% 71,43).

Urte osoan ospatuko da Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna UPV/EHUn

Genero arrakalaren ebidentzia adierazgarri bat informatika arloko titulazioetan aurki dezakegu. Espainian,joan den mendeko 80ko hamarkadan,gizon baino emakume gehiago aritzen ziren informatikan,titulazioa lizentziatura zenean.Baina 90ko hamarkadan,ikasketa horiek ingeniaritza izena hartu zutenean,emakumeen ehunekoak behera egin zuen.Gaur egun,% 16 dira emakumezko ikasleak.Ehuneko hori zertxobait handiagoa da UPV/EHUn; ikasturte honetan % 19.

Zientzien arloan,UPV/EHUn diharduten ikasleen artean orekatua da gizon eta emakumeen presentzia (% 54,02 emakumeak dira),nahiz eta diziplina batzuetan nabari den alderik.Fisikan ikasleen % 35 soilik dira emakumeak dira eta ingeniaritzetan,berriz,emakumeak dira Ingurumenarekin lotura duten titulazioetako ikasleen % 60.Matematiketan,ebidentzia adierazgarria dago generoen araberako joera eta rolei dagokienez.Joan den mendeko 80ko hamarkadatik XXI.mendeko lehen urteetara bitarte,emakumezko ikasleak nagusi ziren ikasgeletan.Baina,urte horietatik aurrera,eta mota horretako ezagutzen aitortza soziala eta mer-

uniemakume
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 22
Zientziaren Generoa eta Komunikazioa jardunaldiaren inaugurazioa,Bilboko Iberdrola dorrean.

uniemakume

katuko balioak gora egin duen neurrian (merkatu teknologikoen eta adimen artifizialaren zabalkundearen ondorioz),emakumezko ikasleen portzentajea behera egiten hasi zen nabarmen: gaur egun,% 35ekoa da Espainian.“Zorionez, Euskal Herriko Unibertsitatearen kasuan,matematikekin lotura zuzena duten titulazioetan orekatua da emakumeen eta gizonen presentzia” adierazi zuen Leiñenak.

Eva Ferreira errektoreak azpimarratu duenez, “errealitate horren aurrean,Euskal Herriko Unibertsitateak,aldaketa sozialaren eragile den aldetik,ahalegina egin behar du jendartean generoaren araberako rol eta joerak deseraikitzeko,Euskal Herriko emakumeak gai izan daitezen beren nortasuna garatzeko eta beren etorkizuna askatasun osoz aukeratzeko”.Horregatik,UPV/EHUren 2022-2025 urtealdirako plan estrategikoan berariaz jasota dago IV.Berdintasun Planaren funtsezko ardatz izango direla STEM bokazioen sustapena eta emakumeen lidergoa.

Hala,gai honen zabalkundea ez denez otsailaren 11ra soilik mugatzen,UPV/EHUk urte osorako programatu ditu jarduerak,generoaren araberako joera eta rolak ezabatzeko helburuz. Gauzak horrela,hainbat jarduera antolatu dira zientzia eta teknologia arloetan diharduten emakume profesionalen ikusgaitasuna eta aitortza sustatzeko,eta emakume gazteek emakumezko erreferenteak izan ditzaten bultzatzeko.Jarduera horietako bat da 'Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian',otsailaren 10ean Metro Bilbaon inauguratu zen erakusketa.Beste bat da Generoa eta Zientziaren Komunikazioa,komunikazio inklusiboa lortzeko praktika eta tresna onenak ezagutaraziko duena.Bestetik,bestelako tailer eta ekintzak ere jarriko dira martxan,neskato eta nerabeek diziplina hauek ezagutzeko eta beren gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten.

Emakumeak Zientzian

Bestetik,otsailaren 8an,200 pertsona inguru elkartu ziren Donostiako Intxaurrondo Kultur

Etxean Emakumeak Zientzian ekimenaren 7. edizioari hasiera emateko,jai-giroan,Emakumeak Zientzian ekimenari atxikitako erakunde eta ikerketa-zentroetan lan egiten duten emakume zientzialari guztiak omentzeko.Helburua hau ikusaraztea zen: “zientzia bada nesken kontua”.Gainera,zuzenean aurkeztu da ekimenerako berariaz sortutako himnoa,Janus Lester sortzailearen eta kausaren aliatuaren eskutik.

Jon Insausti Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkariak (Donostia Kultura) ongietorri egin zien bertaratutako guztiei,eta Emakumeak Zientzian koordinazio-taldeak gidatu zuen ekitaldia.Edizio honetan azpimarratzeko helburu gisa,antolatzaileek nabarmendu dute zer garrantzitsua den gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna zientzia eta teknologia berdinzaleagoa sustatzeko.

Emakumeak Zientzianeko hiru ikerlarik -Ana Beloqui (POLYMAT),Marta Pascual (BC3) eta Marina Kalashnikova (BCBL)- agertokia hartu zuten beren bizipen profesionalak partekatzeko.Alaia Martin Etxebeste bertsolariak lagundu zien,eta haien testigantzak jaso zituen bertsotan.“Zientzia egiten jarraitzea,erreferente izaten jarraitzeko,inor ikusezin senti ez dadin, ezinbestekoa da”,nabarmendu zuen Alaia Martinek.Halaber,“zientzia eta teknologiaren alorra emakumeen leku bat dela zientifikoki frogatzen jarraitzeko”,deia luzatu zien hiru emakumeei. Denak bat etorri ziren esatean Emakumeak Zientzian den bezalako proiektuak ezinbestekoak direla “emakume zientzialariak zientziaren eta teknologiaren arlo guztietan ikusgai jartzeko,bai karrera biosanitarioetan,bai ingeniaritzako,matematikako edo fisikakoetan”. Ondoren,elkarrizketa labur bat izan zen Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Internalizazioko zuzendariarekin, Izaskun Artetxe Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Saileko idazkari tekniko ekonomikoarekin eta Ainhoa Aldasoro Donostiako Sustapena - Fomento de San Sebastián-eko Berrikuntza eta Lehiakortasuneko arduradunarekin,Emakumeak Zientzianeko koordinaziotaldeko kide batek moderatua.

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 23

Errusia eta Ukraina: urte bat gudan

Joan den otsailean,Errusia eta Ukrainaren arteko gatazkaren lehen urteurrena izan zen

Vladimir Putinek,Errusiako presidenteak,esan zuen "operazio militar berezi bat" agindu zuela Donbass eskualdean,Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak geldiarazteko eskatu zuen aldi berean.

Sirena antiaereoak Kyiv osoan entzun ziren, Ukrainako hiriburuan zehar,herrialdeko presidenteak,Zelensky Volodymyr-ek,abisu batekin erreakzionatu zuenean."Norbait gure lurra harrapatzen saiatzen bada,gure askatasuna,gure bizitza...geuk defendatuko dugu",esan zuen.

Duela urtebete inbaditu aurretik,Errusiak babestutako separatistek Donbass lurraldearen zati garrantzitsu bat kontrolatu zuten Ukrainako ekialdean.

2022ko otsailaren 21ean,Putin presidenteak iragarri zuen Errusiak bi eskualde separatisten independentzia aitortu zuela,Donetsk-eko errepublika herrikoia eta Luhansk-eko errepublika herrikoia.

Ukrainak,NATOk eta Mendebaldeko herrialdeek kondenatutako neurria izan zen,baina gero Putinek lurralde horietarekiko tropak mobilizatzea ahalbidetu zuen.

Errusiak dagoeneko Crimea erantsi zuen 2014an,nahiz eta herrialde gehienek penintsula Ukrainan kokatzen jarraitzen duten. Inbasioa gertatu eta hamabi hilabetera,Errusiak ez dauka,ezta urrunetik ere,gerraren hasierako faseetan adinako lurralderik,indarrak Kyiv aldera aurreratu zirenean,baina ekialdean eta hegoaldean gune garrantzitsuak okupatzen jarraitzen du.

Nazio Batuen arabera,2023ko otsailaren 13ra arte,7.199

zibilen heriotza gertatu da Ukrainan,eta 11.756 zauritu

izan dira

Ukrainako hiriburuaren aurka iraingarritzat huts egin ondoren,Errusiako indarrek arreta jarri zuten ekialdean kontrolatu zituzten lurraldeak batzen saiatzean,Luhansk eta Donetsk inguruan,Hegoaldean Krimea gertu dauden guneekin.

Maiatzean,Ukrainak Azovstal-eko altzairuzko instalazioan geratzen ziren tropak ebakuatu zi-

unieskubideak
Fundación Orienta Zaitez Fundazioa
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 24

tuzten,Mariúpol-en,setio luze eta odoltsu baten ondoren.

Horrek Errusiari eman zion Errusia Hegoaldean eta Ekialdean kontrolatzen dituen guneak lotzen dituen eremua,baita Ukrainako hego-ekialdeko kostaren eta Azov itsasoaren kontrola ere.

Ordutik,gerra funtsezko garaipen gehienak Ukrainakoak izan dira.

Irailean hasi zen kontraeraso batean,Ukrainako indarrek Járkov eskualdeko ipar-ekialdean hasi zuten berriro,eta gero,Lyman hiria eta Donetsk eta Luhansk probintzietako beste eremu batzuk berriro lortu zituzten.

Azaroan,Kyiv-ek Hegoaldean,Errusiako tropak

Jersón hiritik Dnieper ibaiaren ekialdeko itsasertzera erretiratzera behartu zuen,nahiz eta

Moskuk Mendebaldeko itsasertzeko lurraldea kontrolatzen jarraitzen du.

Hala ere,Errusiak Ukrainako hiri elektrikoen eta zentralen aurkako hegazkinen olatuak abiaraztean erantzun du Ukrainako hiri elektrikoen eta zentralen aurka,Ukrainako Indarren aurkako eraso ausart bati erantzunez,urrian Krimea

Errusiarekin lotzen duen gako zubi baten aurka.

Eta Ukrainako ekialdean,Errusiako indarrek

Borroka odoltsu eta latz batean parte hartu dute,Donetsk-eko 60 km iparraldera.

Ofentsibak,ordea,Moskuko indarretan pitzadura bat agertu du,Errusiako Armada eta Wagner

Taldea,mertzenarioen antolaketa pribatua,publikoki kontrajarritakoa izan baitzen,inguruko Soledar hiriko Errusiaren hartzeagatik.

2022ko otsailaren 24an izan zen asko gogoan izango duten egun batean

Errefuxiatuen

krisi erraldoia

Gerrak milaka hildako eragin ditu,baina bi aldeak ezkor daude zifra militar ofizialak argitaratzeko.

2023ko otsailaren 13ra arte,7.199 zibilen heriotza Ukrainan eta 11.756 zauritu,Giza Eskubideen Nazio Batuen Komisario Bulegoaren arabera.

Hala ere,erakundeak esan du "benetako zifrak nabarmen handiagoak direla,liskarra biziak egon diren leku batzuetako informazioa atzeratu egin dela,txosten asko oraindik ere korroboratzeko zain baitaude".

Errusiako inbasiotik,Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (Acnur) Ukrainatik 7,7 milioi

pertsona ingururen desplazamendua erregistratu du Europako hainbat herrialdetara,Errusia barne,44 milioi biztanleko herrialde batetik, ia zazpi milioiko desplazamenduekin Ukrainaren barne.

Errusiaren ondoren,errefuxiatu gehienek Poloniara,Alemaniara eta Txekiar Errepublikara ihes egin dute.

Nazio Batuek "Bigarren Mundu Gerraren ondoren emandako biztanleriaren desplazamendu behartuta" bezala deskribatu zuen egoera".

Jende asko Kyiv bezalako hirietara itzuli zen Ukrainako kontraofentsibaren ondoren,herrialdeko gobernuak errefuxiatuek udaberrirako etxera itzultzeko eskatu zutenetik.

Klima epelak elektrizitate sarean presio gutxiago egitea espero dute,drone eta misilen erasoek oso kaltetuta.

Ukrainako errefuxiatu askok,gehienbat emakumeak eta haurrak,oso harrera ona izan zuten Europa osoko herrialdeetan,baina,gerraren ondorioz bizi-kostuak krisi globala larriagotu ahala,alemaniar agintariek eta beste herrialde batzuek zenbat denbora gehiago hartu ahal izango dituzten galdetzen dute.

Martina Schweinsburg,Turingia estatuaren zinegotzia,Alemanian,esan zuen hasieran bere eskualdean ukrainarrak hartzeko jabee pribatuetara jo zitzaiela,baina orain gogoz egiteko daudela.

Larrialdi ostatu gisa ikastetxeko gimnasioak erabiltzea gero eta gustukoago ez dena biztanleriaren artean.

"Gure gaitasunak agortu dira",esan zuen."Ezpata eta hormaren artean gaude."

Horri gehitzen zaio gerra-eremuetatik urrun, errefuxiatu askok beste herrialde batean bizitza batera eramateko arazoak izan dituztela,gatazkaren traumak jazarriz eta atzean utzitako jendea falta izanik.

"Ukrainako errefuxiatuak irrikan daude beren ostalari herrialdeetan lan egiteko,baina laguntza gehigarria behar dute horretarako eta horiei dauden komunitateetan sartzea bermatzeko", esan zuen Acnurrek irailean.

Bien bitartean,giza eskubideen eskubideek urrian beren kezka adierazi zuten "Emakumeak, haurrak eta ezinduak muturreko ahultasun egoeretan daudelako".

Orain,Martin Griffiths,Nazio Batuen larrialdietarako laguntzako koordinatzaileak eta Kontu Humanitarioen idazkari nagusiak esan zuen "ia urtebete geroago,gerrak egunero heriotzak, suntsipena eta desplazamenduak eragiten jarraitzen duela eta eskala harrigarrian".

unieskubideak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 25

Jutta Koether,Artiumen

Unibertsitateko Aldizkaria

Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Jutta Koetherren. Black Place erakusketa aurkeztu du (A2 aretoa,2023ko apirilaren 16ra arte).Erakusketa horretan bildutako lanak hiru hamarkadatan eginak dira,1987an hasi eta gaur egun arte alegia,eta,gainera,Artium Museoko proiektu horretarako propio egindako obra bat ere badago.Laurogeiko hamarkadaren hasieratik, Koetherren ibilbidea pinturan oinarritu da.Izan ere,artistaren arabera,bitarteko hori aproposa da artepraktika feministarako; bestalde, idazketa,performancea eta musika ere landu ditu.Erakusketaren harira,Artium Museoak argitalpen bat osatuko du: erakusketaren komisario Beatriz Herráez eta Catalina Lozanoren testuak plazaratuko dituzte,eta Jutta Koether beraren eta

Peio Aguirre komisario independente eta idazlearen arteko elkarrizketa bat ere bai.

Jutta Koether (Kolonia,1958) artista,idazle eta musikariari eskainitako erakusketa horretan laurogeiko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte egindako obrak biltzen dira. Koetherrek,bere lanetan,berriro formulatzen ditu Artearen Historiako kode asko,eta artistaren ikuspegi feministak gainditu egiten ditu pinturaren mugak eta margolaritzaren inguruko aitortza- zein zilegiztatzeprozesuenak.Artistak,bere ekoizpenaren bitartez,ezarritako kontakizunak interpelatzen ditu,aipuak,jabetzeak eta «gaizki-ulertuen potentziala» baliatuta. Black Place da Jutta Koetherrek 1987az geroztik Espainian egin duen lehendabiziko erakusketa; urte horretan,La Máquina Española galeriak antolatuta,bere lanak erakutsi zituen Rosemarie Trockel eta Bettina Semmer artistekin batera, Sevillan.Urte berean,New Yorkera joan zen estreinakoz,eta han bizi da 1991tik; dena den,Berlinen eta Hanburgon ere egoten da,irakasle

jarduten baita Hochschule für Bildende Künste (HFBK) eskolan. Erakusketaren izenburuak zerikusia du Georgia O'Keefe margolari estatubatuarrak batik bat 1940ko hamarkadan egindako paisaia batzuekin; Aztec inguruan egin zituen,Mexiko Berrian,eta eremu hari Black Place deitu zion [leku beltza]: mendialde ilun bat desertu amerikarrean.

Koetherren lana

pinturan oinarritzen da: arte-praktika

feministan bitarteko

hori erabiltzea

aldarrikatzen du

Black Place (2022) erakusketako lehen piezak -artistak propio sortu du proiektu honetarako- Koetherren obrako presentzia errepikakor bat iragartzen du: (balizko) emakume baten buruaren silueta.Pasabi-

uniozio
26
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa
Artium Museoak Jutta Koether artistaren Black Place erakusketa aurkeztu du

de luze baten amaieran kokatuta dago marrazkia,eta metalezko trazatu bat da pareta beltzaren gainean.Antolaketa horrek behartuta, bisitariek huts luze bat zeharkatu behar dute obrara iristeko,eta Koetherren lanaren ezaugarritzat jo daiteke hori,izan ere,espazioa elementu performatibo bat da artistaren obran eta bere denbora sortzeko baliatzen dituen sareetan.

Artista alemanak propio proiektu horretarako

egin duen lan bat ere badago Black Placen

Black Placen bildutako lanak era askotako formatutan eta materialekin eginda daude: esate batera,mihise handiak daude; halakoetan,Boticelli, Rubens eta enparauen obrez jabetzen da Koether,eta ikuspegi feminista batetik galdekatzen ditu; bestalde,formatu txiki eta ertaineko obrak ere badaude,hainbat euskarritan eginak,eta Koetherrek halakoetan bestelako material batzuk baliatzen ditu,pintura tradizionalaren mugak gaindituz,DIY korrontearen eta punkaren eraginpean.Nahiz eta artearen historia Koetherren praktikako subjektu bat izan den beti,jabetzeestrategiak aldatu egin dira denborarekin,eta bere lanetan testuak sartzeko bideak ere moldatu ditu.Bere lehen obretatik argi ikusten da arreta eskaini nahi diela

herri kulturako adierazpenei,beste auzi historiko batzuei eta pintura eraikitzeko logikari berari.

Jutta Koether

Laurogeiko hamarkadaren hasieratik,Jutta Koetherren arte-praktika pinturan oinarritu da,eta idazketak, performanceak eta musikak zeharkatu dute orobat; praktika horiei esker,artehistoriografiaren diziplinari kontra egin dio,eta bere genealogia propioak bilatu.Koetherren lana gordeka eta manugaitz hurbiltzen da pinturaren historiara,bitarteko hori arte-praktika feminista gauzatzeko egokia dela aldarrikatuz,eta modu kritikoan jabetzen da kanonaren haustura-uneak markatu dituzten margolaritza-tradizioez. Koetherrek artea eta filosofia ikasi zuen Koloniako Unibertsitatean,eta Ikasketa Independenteen Programa ere egin zuen Whitney Museum of American Art museoan,New Yorken,

80ko hamarkadaren hasieran.Erakusketa monografikoak antolatu dizkiote hainbat museo eta erakundetan: Museum Brandhorst,Munich,Mudam Luxembourg,PRAXES Center for Contemporary Art,Berlin,Moderna Museet,Stockholm,Van Abbemuseum, Eindhoven; Kunsthalle Bern,Vienako Arte Ederren Akademia eta Kölnischer Kunstverein,Kolonia. Artea sortzeaz gainera,Koetherrek testuak idatzi ditu hainbat arte- eta musika-argitalpenetan,hala nola Spex,Eau de Cologne,Artforum,Texte zur Kunst eta Flash Art.Liburuak argitaratu ditu,besteak beste: f.(1987). Gainera,Koether hainbat proiektutan jardun da Reena Spaulings kolektiboarekin,eta musika-performanceetan ere bai Rita Ackerman,Tony Conrad, Kim Gordon,John Miller,Steven Parrino eta Tom Verlaine musikariekin, besteak beste.2010.urtetik,Pintura eta Marrazketa irakasten ditu Arte Ederren Unibertsitatean,Hanburgon.

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 27 uniozio

Telesailak elkarrizketagai

Donostian

'Crossover.Telesailen Kultura' Koldo Mitxelena Kulturuneak Kultur Factory Agentziarekin lankidetzan antolatutako jaialdia da

Diego eta Borjaren unibertsoaren parte izan dena.

Koldo Mitxelena Kulturuneak, Kultur Factory agentziarekin lankidetzan,Crossover Telesailen Kultura jaialdia antolatu du seigarren urtez,Donostian izango da martxoaren 27tik apirilaren 1era.Jaialdiaren egoitzak Koldo Mitxelena Kulturunea eta Tabakalera izango dira aurtengoan ere, eta bere ohiko eskemari eutsiko dio telesailak,eztabaidak eta aurkezpenak estreinatuz.

Crossover.Telesailen Kultura jaialdia Borja Cobeaga eta Diego San José gidoilari eta zuzendariek 20 urteko elkarlana ospatzeko prestatu duten “Turra Tour” biraren lehen saioarekin hasiko da; telesail eta filmetan izan duten lankidetza hori Vaya Semanita EITBko saio ezagunarekin hasi zen.

Topaketa Mariola Cubells kazetariak gidatuko du.Bertan,Cobeagak eta San Josek beren bizitza sortzailea,miseriak eta une gogoangarriak ekarriko dituzte,eta azalduko dute zergatik iritsi diren honaino.Horrez gain,artista gonbidatu bat egongo da: Gorka Otxoa aktorea (gaur egun,Machos Alfa arrakastatsuan),hasieratik

Eta amaitzeko,Vaya Semanita ikonikoari omenaldia egingo zaio,20 urte betetzen baititu; bi sortzaileek zerikusi handia dute programa horrekin eta gauza asko dute kontatzeko horri buruz.

Borja Cobeagak eta Diego San Josék emango diote hasiera edizioari,Gorka Otxoa aktorearekin batera,20 urteko lankidetza sortzailea ospatuko duen topaketa batekin

Seigarren edizioan,Crossover.Telesailen Kulturak jaialdiak telesailen kultura aberats eta zabala jorratuko du hainbat ikuspegi eta formatutan,eztabaidak,estreinaldiak eta elkarrizketak eginez,eta, jakina,fan fenomenoa ahaztu gabe. Horretarako,Crossover.Telesailen Kulturak berriz ere bilduko ditu telebistako sorkuntzako erreferenteak, ikus-entzunezko kritikako profesio-

nalak eta telesailek planteatzen dituzten eta eztabaida sortzen duten gaietako adituak.

'Crossover.Telesailen Kulturak aurten ere Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren lankidetza izango du,baita beste aliatu garrantzitsu batzuk ere,hala nola Donostia Turismo,Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa edo Kutxa Kultur.Gainera,2deo ikus-entzunezko laborategiak ere bat egingo du 2deo Serieak telesail proiektuak garatzeko programaren bidez eta "Serie hablada" bere programaren saio bat egingo du jaialdian. Koldo Mitxelena Kulturuneak zinemaren eta telesailen alde egindako apustu honek bat egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua esparru horretan garatzen ari den ikus-entzunezko proiektuak lagundu,sustatu eta hedatzeko ekintzekin.Horren adibide ditugu Elias Querejeta Zine Eskolaren sorrera eta 2023an bigarren edizioa egiten ari diren "Zinemagileen arteko elkarrizketak" izeneko topaketak.Garrantzitsua da,halaber, aipatzea Crossover Telesailen Kultura Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako jaialdien ildoaren parte dela,hala nola LUMAfest! edo Parentesi Festibala.

Informazio gehiago: www.crossoverseriesfestival.com

uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 28
Unibertsitateko Aldizkaria
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 29

dFERIA,arte eszenikoak bultzatzen

dFERIAk hamar jarduera profesional baino gehiago sustatzen ditu arte eszenikoen merkatua suspertzeko helburuarekin

2022an dFERIAtik igaro ziren konpainiek milioi bat euro inguru fakturatu zuten 240 funtzio salduta (horietatik 100 urte horretan bertan eta beste 140 datozen urteetarako konprometituta).dFERIAren izaera batez ere profesionala dela ikusten da,batetik sektoreari zuzendutako jardueraprograma zabalaren bidez eta bestetik jarduera horiek duten harrera bikainarengatik.Edizio honetan,ahalegin handia egin da Europara esportatzeko,Etxepare Euskal Institutuarekin eta Eusko

Jaurlaritzako Kultura Sailarekin lankidetzan,eta,gainera,proposamenak zabaldu dira: prestakuntza,gaikako hitzaldiak,arrakasta-kasuen aurkezpenak,eta topaketa formala eta informala egiteko guneak eskaintzen dira. Arte eszenikoetako profesionaleei zuzendutako jarduera hauek martxoaren 9a eta 16a bitartean burutuko dira,eta San Telmo Museoko

Amable Arias,banbalinetan (otsailak 17-maiatzak 28) erakusketarekin osatzen da.

dFERIA ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan. Bereziki,profesionalei zuzendutako

jaialdiada: aurkezpenak,neurrira eginiko topaketak,bilerak,master classak,formazioa,bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak.

2023ko edizioa ere berezia izango da jaialdiarentzat,une honetako uzta eszenikorik hautenaz gozatzeko aukera eskainiko baitu.Eta, era berean,Euskal Herriko arte eszenikoen erakusleihoa bilakatuko

da.Jaialdiaren XXIX.edizioa martxoaren 13tik 16ra bitartean izango da,nahiz eta aurreko larunbateta igandean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu.Aurtengo gaia FAKE izango da.Teknologia berrien erabilera masiboagatik eta espiritu kritiko gero eta apalagoa duen gizartebatean gizabanakoak manipulatzeko ahalmen gero eta handiagoagatik,informazioa esponentzialki zabaltzea zeinen erraza den ikusirik,bistan da puru-purian dagoen gaia dela aurtengoa.

28 konpainien,28 ikuskizun eta 44 emanaldiizango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.Kopuruei dagokienez,ikuskizunen kopuru handi bat (% 68,5) estreinaldiak izango dira modubatean edo bestean: bat mundu mailan,beste bat Europa mailan,bi estreinaldi estatuan eta hamalau Euskal Herrian.Diziplinei dagokienez,% 46,5a dantza izango da,beste % 39a antzerkia,% 11a diziplina anitzak eta zirku ikuskizun bat izango da ere.Konpainien jatorriari dagokionez,% 43a euskal konpainiak dira (12),% 36a espainiarrak (10) eta % 21a nazioartekoak (6).Bestetik,Led Silhouetten Los perros eta El Mono Habitadoren Lurtarrok izango dira edizio honetako ikuskizunak euskaraz.Gainera, aldez aurreko sarreren erosketak deskontu bereziak eskainiko ditu. Otsailaren 12ra arte,sarrera solteek prezio murriztuaizango dute,eta % 25eko deskontua eskainiko da Feriako hiru ikuskizun edo gehiago erosteagatik (martxoaren 11ko eta 12ko Diptychizan ezik),Donostia Kulturako bazkideen % 10eko deskontuarekin metatu ahal izango da gainera.

dFERIA erakusleihoa

❚ Open Studios

❚ Martxoak 13 I 9:30-11:30.

❚ Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera).

❚ Akreditazioarekin.

Etxepare Institutuaren laguntzarekin antolatutako topaketa euskal artista eta konpainien eta nazioarteko kultur eragileen artean.

❚ Ongietorria

❚ Martxoak 13 |13:30.

❚ Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera).

❚ Akreditazioarekin.

dFERIAko zuzendaritzaren ongietorri-ekitaldia eta aurkezpen-erronda:

❚ ATALAK SAREAren aurkezpena.

❚ ON DO KO proiektuaren aurkezpena.

❚ Case Study: Lankidetza- eta nazioartekotze-programen aurkezpena.

❚ Martxoak 14- 15 | 12:15-12:45.

❚ Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera).

❚ 14: Etxepare Euskal Institutua.

❚ 15: Goethe,Institut Français eta Istituto Italiano.

Euskal Herrian jarduten duten atzerriko eta nazioko kultura-erakundeetako ordezkariek nazioarteko lankidetzara eta artisten eta nazioarteko erakundeen arteko kultura-trukea sustatzera bideratutako programak aurkeztu dituzte.

❚ Negozio Foroa - Sektore Txokoa

❚ Martxoak 14-15 I 13:00-15:30.

❚ Tabakalera (Patio).

uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 30
Unibertsitateko Aldizkaria

❚ Koordinazioa: Ana Belén Santiago.

dFERIAk programatzaileen,konpainien eta arte eszenikoen elkarteen arteko topaketa laburren gune bat proposatzen du,haien artean lan- eta merkataritza-loturak ezartzeko.Foroaren koordinazioa azken solaskideak aukeratzeaz arduratzen da eta hautatutako agente bakoitzeko bisita-kopuru maximoa ezartzen du.Horrela,elkarrekiko interesa bermatzen da eta alde guztien lana optimizatzen da.

❚ Prestakuntza

❚ Cofae Tailerra (Online).

❚ ¿Sabes todo lo que te ofrece una Feria de artes escénicas?.

❚ Martxoak 9 I 12:00 - 14:00.

❚ Aurretiko izen-ematea,plaza mugatuak.

Eduki artistikoei,merkatu-logikei, topaketa eta jardunaldi profesionalei eta azoken aurretik,bitartean eta ondoren garatutako jarduera paraleloei buruzko dinamikak eta estrategiak partekatzeko prestakuntzakapsula.Ferian egiten dugun lana planifikatzea,gauzatzea eta jarraipena egitea,gure lana ahalik eta egokiena izan dadin.dFERIAn izena eman duten profesional guztiei zuzenduta dago,eta,bereziki,kudeatzaileei,artistei,konpainiei,banatzaileei,ekoizleei,programatzaileei eta bestelako profesionalei.

❚ Alejandro Moyarekin Dantza Masterclassa

❚ Martxoak 12 I 11:00-13:00.

❚ Victoria Eugenia Club.

❚ 15€.

❚ Aurretiko izen-ematea,plaza mugatuak.

Masterclassa Alejandro Moyarekin, Peeping Tom konpainiako dantzariarekin.Alejandro Moyak Peeping Tomekin bat egin zuen 2020an Triptych: The missing door,The lost room and The hidden floor ikuskizunerako.Sharon Fridman Project,Antonio Ruz, Korsia...konpainietan dantzatu du.

❚ Erakusketa: Amable Arias, Banbalinetan

❚ Otsailak 18 - Maiatzak 28.

❚ San Telmo Museoa (Laborategia).

❚ Doako sarrera.

Erakusketa Antzoki Zaharra sailaz osatzen da,akuarela eta marrazki sorta horretan,hastapenetakoa oraindik,behatzeko ahalmen aparta garatu zuen artistak,ingurune ezohiko batean garatu ere: joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadako antzerki ibiltariaren esparruan,hain zuzen.

❚ Bilerak-Topaketak

❚ Neurrira egindako topaketak.

❚ Marxoak 13-16 I 10:00-13:00.

❚ Victoria Eugenia (Ambigú). dFERIAra hainbat erakunde,elkarte,konpainia eta bestelako erakunde etortzen dira azken urteotan. Eragile horien guztien artean sinergiak bilatzeko asmoz,gune bat proposatzen da nazioarteko programatzaileen,erakundeen,konpainien eta arte eszenikoen elkarteen arteko topaketa laburrak errazteko.dFERIAn izena eman duten profesionalek Victoria Eugenia Antzokian prestatutako espazio bat izango dute horrelako topaketa pribatuetarako.

❚ Europa Baila Topaketa

❚ Marxoak 13.

❚ 10:30-13:00.

❚ Victoria Eugenia (Prentsa aretoa). María Pagés Koreografia Zentroak eta dFERIAk gogoeta egiteko topaketa bat antolatu dute,sortzaileen eta dantzarekin lotutako erakundeen arteko aliantza profesionalak bultzatzeko,Espainia,Europa eta Latinoamerikako lurraldearen esparruan.Helburua da mugikortasu-

na sustatzea eta sektorea egituratzea eta profesionalizatzea,jakintza eta jardunbide egokiak trukatuz.

❚ Nazioartekok Topaketa: Nazioarteko Lankidetza eta Elkartrukerako Horizonteak

❚ Martxoak 13.

❚ 9:30-11:30.

❚ Tabakalera (Patioa).

❚ Koordinazioa: Lorenzo Pappagallo.

Nazioarteko eta estatuko programatzaileen arteko lan-topaketa, erakunde bakoitzak bere artistak nazioartekotzeko garatzen dituen koprodukzio-ildoei,egoitza artistikoen programei eta sinergiei buruzko informazioa partekatzeko. Workshop formatu baten bidez,nazioarteko lankidetzarako eredu posibleak irudikatzeko dinamikak proposatuko dira,erakunde bakoitzaren helburuekin,aukerekin eta aurrekontuarekin bat datozenak.

❚ Kalez Kale

❚ Martxoak 13-16.

dFERIAk ibilbide lasaia proposatzen du hirian zehar,bertako txokorik tradizionalenak ezagutzeko.Horrela,giro informalean,topaketa batzuk egiten dira euskal konpainien ordezkarien eta Ferian dauden estatuko eta nazioarteko kultur eragileen artean; helburua ezagutzak partekatzea eta etorkizuneko lankidetza-loturak sortzea da.

Informazio gehiago: www.dferia.eus

uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 31

Gutun Zuria Bilbao jaialdia,munduko egileei irekita

Gutun Zuria Bilbao,Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia,literaturaren inguruko

topagunea da eta martxoaren 28tik apirilaren 1era ospatuko da Bilboko Azkuna Zentroan

Unibertsitateko Aldizkaria

Gutun zuri bat,urtero tokiko eta nazioarteko egileei baimen osoa ematen baitzaie,beren pentsamendua garatu,azaldu eta publiko-komunitateekin kontrastatzeko, hitzaldi,mahai-inguru eta eztabaiden bidez.Gutun Zuriak Bilbao ideien lurralde berriak,dimentsio sozial aldakorrak eta irudi,forma eta denboren paradigma garatuak lotzen ditu.Dozenaka egile ibiltzen dira horretan guztian urtero,hitza, saiakera,edizioa,antropologia,soziologia,filosofia,kazetaritza,ikerketa,arte bisualak edo zuzeneko arteak oinarritzat hartuta. Aipua erreferentea da bere ikuspegi bereziagatik,eta hitza sistema artistikoaren zati gisa kokatzen du, beste diziplina eta formatu batzuekin elkarrizketan,non hitzak gainditu egiten duen liburuetako orrien muga,eta irudi,musika eta praktika garaikideen bidez agertzen den. Irakurketaren begirada artistiko berriak eta artearen begirada literario berriak proposatzen dituen urteko topaketa.

2022ko edizioa

Gutun Zuria Bilbao.Letren Nazioarteko Jaialdiaren 2022ko edizioa martxoaren 28,29,30 eta 31n eta

apirilaren 1 eta 2an izan zen,"Itzuliz usu mundua / Todo mundo es traducción / Lost and Found in Translation" izenburupean.Anjel Lertxundi idazlearen "Itzuliz usu begiak" saiakeran oinarri hartuta, Gutun Zuria Bilbaok etengabe itzultzen eta lekualdatzen ari den mundu bat izan zuen ardatz iaz: esperientziak,kulturak,lurralde artistikoak,generoak,lengoaiak eta hizkuntzak,identitateak,gorputzak itzultzen ari dena.Itzulpena hartuta ez soilik literatura-fenomeno gisa,baizik eta munduan egoteko modu gisa.Gutun Zuria Bilbao,irudi grafikoak erakusten duen bezala,mingain zuri bat da -esperimentatzeko,entseatzeko eta jolasteko zirriborro bat-,eta mugitzen ari den hizkuntza bat,etengabe eraldatzen ari dena.Eta,era berean, harresiak eraisteko eta pentsamenduak,gogoetak eta ezagutzak jariatzen uzteko leku bat da,Azkuna Zentroak ekoitzitako "Transferencia" ("Transferentzia") pieza bisualean Alicia Martín artistak islatu zuen bezala.Pieza Zentroko eta hiriko hainbat tokitan erakutsi zen Jaialdian zehar.

Jaialdiak hogeita hamar proposamen baino gehiago programatu zituen,eta hitzaren inguruko eztabaidak eta hausnarketak landu

zituen,filosofia,historia eta beste esparru batzuetatik hainbat gai jorratzeko,hala nola kulturen eta sentsibilitateen arteko loturak, ama-hizkuntzen zeregina,itzulpenaren eta idazketaren arteko harremana,literatura-generoen mugak,Atlantikoaren ertzen arteko zubiak eta itzultzaileen zeregina. Programazioa goizero hasi zen gazteen topaketarekin,narrazioforma berriak,literatura edo komikia haien eskura jarriz,eta liburuen aurkezpenarekin,Jaialdiko denda ofiziala den Liburudendaz-eko jarduerari lotuta.Arratsaldero,bi solasaldi-saio izan ziren Auditorioan; eta gauez,amaitzeko,ikuskizunak, hitz mintzatua,hitz soinuduna,hitz fisikoa,hitz idatzia eta hitz eszenikoa errezitaldi poetiko bihurturik, forma tradizionaletatik urrunduta.

Gutun Zuria Bilbao 2022 presentziala eta birtuala izan zen,zuzenean ekoitzia eta diferituan ere bai, eztabaida ireki,lekukotza utzi eta gogoetak proposatuko dituzten egileen eskutik,aurrez grabatutako kapsuletan edo Gutun Zuria Irratiaren podcastetan,arratsaldez “on air” pilotu gorria piztu baitzuen Jaialdiaren irratiak Atarian.

Jaialdia Zentroan eta hirian egin zen,eta Atarian plaza publiko bat ireki zuen literatura,arte biziak,musika,irratia eta poesia jorratzeko.Z

Espazioa plaza publikoan,pertsonek,erakundeek eta kolektiboek ikerketa-proiektuak,literatura-ekimenak edo argitalpen-ekoizpenak aurkeztu eta partekatu zituzten,hizkuntza-aniztasunari,euskarari,itzulpengintzari eta edizioari buruz.

Informazio gehiago: www.azkunazentroa.eus

uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023martxoa 32

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.