Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria-393.Zkia.-2021ko ekaina

Page 1

393. zkia.

Doakoa

2021ko ekaina

Laguntzen du

Do you speak English? Ikasturte amaiera iritsi da! Zuetako askok udaz gozatzeko aukera izango duzue, ikasgai guztiak gainditu eta hurrengo ikasturtera arte itxoiten duzuen bitartean. Beste batzuek, ordea, zertxobait ikasi beharko duzue, dena gainditu ez izanagatik. Eta beste batzuk, berriz, etorkizunera beste begi batzuekin begiratzen hasiko zarete, gradua amaitu duzuelako. Lan-merkatua aztertzen hasi beharko duzue, bere beharrak ezagutzen… Honela, espezializazioaren beharra egunetik

egunera handiagoa dela ikusiko duzuea, egungo mundu globalizatuaren ondorioz. Egoera honengatik, atzerriko hizkuntzak menderatzea enpresek geroz eta gehiago eskatzen duten baldintza bat da. Beraz, uda garai on bat da guztiz menderatzen ez duzun hizkuntza horretan sakontzeko, beste hautagaiengandik bereiztu nahi baduzu. Horren berri, emango dizuegu Unibertsitateko Aldizkari honetan, besteren artean. Aizue! Eta disfrutatu!


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina 02

UNIBERTSITATEAK Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

948 169 000

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Arrosadiako Campusa

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

+TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BY EWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina

03

UPV/EHU, berdea Ekainaren hasieran Green Week ekimena ospatu dute UPV/EHUn, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko zientzia-dibulgazioko astea Unibertsitateko Aldizkaria

Aurten, Ikertzaileen Europako Gaua Europako Itun Berdeari buruzkoa izan da eta Euskal Herriko Unibertsitateak ere hartu du parte, Unibertsitateen G-9 Taldeko kide gisa. G-9 Taldearen proiektuak Green 9 Night du izena eta haren ildo nagusiak jasangarritasuna eta ingurumena izango dira. Bi une nabarmendu behar dira: batetik, aurreko ekitaldia, Green Week izenekoa, zeina ekainean izan baiten, Ingurumenaren Munduko Egunaren (ekainaren 5a) eta Ozeanoen Munduko Egunaren (ekainaren 8a) harira; eta, bestetik, ekitaldi nagusia, zeina irailaren 24an Europa osoan egingo baiten. Ekaineko lehenengo egunetan, Unibertsitateen 9 Taldea osatzen duten erakundeek Green Week edo Aste Berdea antolatu dute. Jarduera hau Ikertzaileen Europako 2021eko Gauaren aurretik egingo da, eta, haren bidez, planeta jasangarriagoa bihurtzearekin duten konpromisoa erakutsi nahi diote unibertsitateek gizarteari. Zientzia-dibulgazioaren formatu guztiak izan dira Green Week astean: hitzaldiak, erakusketak, tailerrak (intsektu eta landareei buruzkoak, aldaketa klimatikoari buruzkoak, ingurumen-kontzientziaziokoak), flora inbaditzaileari buruzko maratoiak, ibilaldi didaktikoak, ginkanak, ihes-gelak, bakarrizketa zientifikoak, ikus-entzunezkoak… Horrek guztiak helburu bakarra izan du: gizarteari erakustea zientziak eta ikertzaileek etorkizun jasangarria

sortzen laguntzen dutela. Guztira 50 jarduera baino gehiago izango dira, eta guztien protagonista, zalantzarik gabe, Lurra planeta izan da. Hurbileko giroa izan da nagusi, ikertzaileekin elkarrizketan jardun ahal izateko. Jarduera batzuk aurrez aurrekoak izan dira, eta COVID-19a dela-eta kasuan kasu aplikagarriak diren protokoloak gordez egin dira. Egitaraua G-9 Taldeko unibertsitateek prestatu dute (Oviedo, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Nafarroa, Zaragoza eta Euskal Herria), Oviedoko Unibertsitateak koordinatuta. UPV/EHUren jarduerei dagokienez, ekainaren 4tik 12ra izan dira; hemen ikus daitezke: https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/. Hain zuzen ere, jarduera hauek osatzen dute UPV/EHUren Green Week: Erakusketa '17+1 Helburu Mundua Eraldatzeko / 17+1 Objetivos para cambiar el mundo'. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak lagatako erakusketa. EASO Politeknikoarekin elkarlanean sortu zen erakusketa. Ikastetxeko ikasleek 18. GJH helburuari dagokion paneleko marrazkia egin zuten. Tokia: Leioako Campuseko Mikel Laboa plaza. Erakusketa '¿Y yo qué puedo hacer? / Eta nik zer egin dezaket?'. Ingurumena zaintzeko eguneroko bizitzan egin ditzakegun gauzak

azaltzen ditu erakusketak: birziklatzea, aztarna ekologikoa, hondakin geldoen kudeaketa, energiaren eguneroko kudeaketa… Tokia: Gasteizko Ingeniaritza Eskola.

Unibertsitateen G-9 Taldeak 50 jarduera baino gehiago antolatu ditu Ikertzaileen Europako Gauaren atarirako Ekainak 4: Ibilaldi didaktikoak Hiriko geologia: Ibilaldi didaktiko hitzartuak batxilergoko ikasleekin. Zer da hiriko geologia? Zer aurki dezakegu hirietako harrietan? Mineralak, fosilak, haustura naturalak… Zuen herria/hiria beste era batera ikusi nahi? UPV/EHUren Leioako Campusak harri naturalen aire zabaleko erakusketa bat du, eta ibilaldi hauetan erakusketa hori ikusiko da. Gai izango al gara harrietako batzuk identifikatzeko? Tokia: Leioako Campusa. Ekainak 8: Ozeanoen Munduko Eguna Ginkana: Itsasoetako esploratzaile handiak Gure kostaldeko toki enblematikoetan barrena ibiliz, emakume zientzialariak eta ozeanografia-

ren munduaren inguruan utzi dituzten ondareak ezagutu ziren. Bidean zehar, parte-hartzaileek erronka eta proba txikiak gainditu behar zituzten, eta itsasoei buruz ikasi zuten, baita kostaldearen eta hark ematen dizkigun ondasunen garrantziari buruz ere. Jarduera Plentziako Itsas Estazioko (PiE) zenbait emakume ikertzailek antolatu zuten, online, ikastetxeentzat (DBHko 4. maila eta batxilergoa). Ginkana birtual autogidatu bat izan zen, eta sarbide libreko Google Earth plataforma erabili zen. Ekainak 9: Klimaren aldeko kontzentrazioa Klimaren aldeko kontzentrazio labur bat egin zen Mikel Laboa plazan. 2018-2021 aldirako bere plan estrategikoan, UPV/EHUk helburu garbi bat hartu zuen: bere hiru ardatzen bidez (prestakuntza, ikerketa eta transferentzia), Unibertsitatea garapen jasangarria, inklusioa eta gizarte-konpromisoa sustatzen dituen erakunde bihurtzea. Unibertsitate publikoa eta irakaskuntza- eta ikerketa-erakundea den heinean, aldaketa-eragile nagusietako bat da, eta euskal gizartearen

erronkei erantzun behar die, baita aldaketa klimatikoari eta beste arazo global batzuei ere. Halaber, aldaketa behar dela eta aldaketa eragiteko gaitasuna duela jabetuta, Nazio Batuen 2030erako Agendako Garapen Jasangarrirako 13. Helburua (GJH) erdiesteko konpromisoa hartu zuen (alegia, "klimaaldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea"), eta hala jaso zuen Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendan (UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2019ko apirilaren 11ko saioan onartua). Tokia: Leioako Campuseko Mikel Laboa plaza. GREEN 9 NIGHT baterako proiektua G-9 Taldea osatzen duten unibertsitateetako kultura zientifikoko unitateek kudeatzen dute (UPV/EHUren kasuan, Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak, zeina Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzaren menpe baitago). H2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren esparruan kokatzen da, Marie Sklodowska-Curie ekintzen eta dirulaguntzetarako 101036041 hitzarmenaren harira. Jaso albiste guztiak eta partekatu #Green9Night traol-hitza erabilita.


04

2021ekaina

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Itsas plastikoa Euskadin Itsas plastikoaren sektoreak Euskadirentzat dituen negozio-aukerak identifikatu ditu MIK-Mondragon Unibertsitateak

Unibertsitateko Aldizkaria

Munduko material plastikoen produkzioa 348 milioi tonatik gorakoa da urtean. Kopuru horretatik, 12 milioi tona ozeanora iristen dira. Mac Arthur Fundazioak 2020an egindako txostenaren arabera, 2040rako itsasora urtean botako diren hondakinak - plastikoak batez ere- 29 milioi tona baino gehiago izango dira. Egoera ez da hobea gure ingurunean. Euskal kostaldean 50.000 tona plastiko baino gehiago daude, itsasoan zein ibaietan. Ezer egin ezean, litekeena da 2050erako arrain baino plastiko gehiago egotea ozeanoan, gizakiak geroz eta hondakin gehiago botatzen baititu itsasora. Planetako azken erreserba arriskuan jartzen duen panorama samingarri horretatik, ordea, itxaropenerako bidea irekitzen duen euskal ekimen bat sortu da, itsasoan dagoen plastikoaren inguruko negozio-aukerak aztertuko dituena, itsasoak garbitzeko eta leheneratzeko asmoz, baita Euskadin jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko ere. Goraka doan sektorea da, ekonomia zirkularreko sistema berri baten bidez isurpenak saihestea eta hondakinak berreskuratzea eta birziklatzea helburu duena. Ekonomia urdina deritzo horri. Euskadik aukera handiak ditu sektore berriko aurreneko postuetan kokatzeko, duen lehengai ugaria eta ahalmen industriala eta teknologikoa direla eta. Datuek hala egiaztatzen dute. NBEk egin be-

rria duen azterketa baten arabera, goraka doan ekonomia urdinak dagoeneko 3.000 milioi pertsonari ematen die enplegua, eta munduko BPGd-aren % 5 sortzen du. Bestalde, Europako Batzordearen arabera, ekonomia urdinak 5,4 milioi lanpostu eta ia 500.000 milioi euroko balio erantsia ematen du urtean, baina hurrengo hamarkadan 7 milioi langilera iritsi liteke enplegua.

Helburua: Euskadi goraka doan ekonomia urdinaren sektoreko buru bilakatzea Ecofish proiektua Mundu-mailako testuinguru horretan eta goraka doan ekonomia urdin hori aintzat hartuta, argia ikusi zuen iaz Ecofish proiektuak. Mondragon Unibertsitateko MIK Enpresa Kudeaketako Teknologia Zentroa da proiektuaren buru, eta Uraren Euskal Agentzia (URA) eta Itsasplanet, Itsas Turismoko Esperimentazio Zentroa, ditu laguntzaile. Proiektuaren lehen faseko emaitzak gaur aurkeztu dira, Mondragon Unibertsitatearen Bilbao Berrikuntza Faktoria campusean egindako jardunaldi batean. Bertan izan da Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburua, euskal enpresa eta erakundeetako beste hizlari batzuekin batera. Honako

gai hauek jorratu dituzte: euskal kostaldeko plastiko-kutsaduraren arazoa, itsas plastikoa arrantzatzeak eta berrerabiltzeak sorrarazten dituzten merkatu-aukerak, eta euskal industrian dagoen plastiko birziklatuaren eskari berria. Horrez gain, Ecofish proiektuaren emaitzak ere aurkeztu dituzte. Ecofish proiektuaren lehen fasea 2020an gauzatu zen. Horren bidez, negozio-aukerak identifikatu ziren Euskadiko itsas plastikoaren inguruan. Horretarako, nazioarteko teknologia- eta negozio-joerak aztertu ziren, bai eta Euskadiko proiektuak ere. Guztira 14 proiektu ekintzaile lehenetsi dira epe laburrera abian jartzeko. Balio-kate osoari dagozkion proiektuak dira: plastiko-hondakinak identifikatzea, berreskuratu edo arrantzatzea, garraiatzea, hautatu eta garbitzea, prozesatzea, banatzea eta merkatuan jartzea. MIKetik adierazi dutenez, "nahitaezkoa da balio-kate berria ezartzea, honako eragile hauek guztiak tartean sartuz: itsasoko plastikoa aurkitzeko eta berreskuratzeko gai direnak (zerbitzu aurreratuetako enpresak eta arrantzaleak), itsas hondakin horiek eraldatzeko eta baliabide berri bat

bihurtzeko gai direnak (teknologiaren eta birziklatzearen sektoreak), eta baliabide hori industria batzuetako lehengai gisa erabil dezaketenak (packaginga, eraikuntza, automobilgintza eta abar). Era berean, funtsezkoa da herritarrak egoera horren inguruan sentsibilizatzea, prebentzio-ekintzen bidez isurpen horiek saihesteko". Ecofish proiektua aukera garrantzitsua da goraka doan ekonomia urdinaren sektore horretako abangoardian kokatzeko Euskadi, honako abantaila hauek dituelako: «lehengai ugaria, merkatu berrian lehiatzeko gaitasuna duen ahalmen industriala eta teknologikoa, eta beste leku batzuetan erreferenteak izan daitezkeen soluzioak asmatu eta garatzeko talentua», azaldu dute MIKetik. Enpresa berriak Ecofish harremanetan jarri da jada sentsibilizatutako 30 enpresa eta ekintzailerekin, balio-kate berriaren bidez identifikatutako negozio-lerro horien sustatzaileak izan daitezen. Horrek, beharbada, oinarri teknologikoa duten enpresa berriak eta lanpostuak sortzea ekarriko du. Sustatzaileen ustez, beraz, proiektuak balio-kate berria aktiba deza-

ke eremu pribatutik, Euskadiko ibaiak eta itsasoa hondakin plastikoez garbitzearen ingurumen-arazoa konpontzeko ekimen publikoekin osagarriak izan daitezkeenak. Gainera, beharrezko laguntzamekanismoak identifikatu dira proiektuetarako. MIKek diseinatutako laguntza-mekanismo horiek jardueren bidez antolatu dira eta horietan hainbat proiektutako sustatzaileek hartuko dute parte, baita proiektu bakoitzerako espezifikoak diren beste batzuek ere. Horrela, bermatu ahal izango da balio-kate berriak zentzua izatea eta eratutako sustatzaileen komunitatea/ekosistema ez dela sakabanatuko konexiorik gabeko banakako proiektuetan. Mondragon Unibertsitateko MIKek Ecofishen duen inplikazioak bermatu egiten du Euskadiko itsas plastikoaren sektore berrian arrakastaz frogaturiko metodologia bat aplikatuko dela. Negozio-ekosistemen kontzeptualizazioa, diseinua eta garapena oinarri duen metodologia hori Bilbao Berrikuntza Faktorian (gizarte-berrikuntza) nahiz Bilbao AS Fabriken (euskal industriaren eraldaketa digitalerako zerbitzu aurreratuak) frogatu da.


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina

05

Deustu, presentzialtasunetik gertu Deustuko Unibertsitatea erabateko presentzialtasunera itzultzeko prestatzen ari da, diztantzia mantentzea eskatzen duten aginduak bertan behera geratu bezain laster Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitatea 20212022 ikasturtearen plangintza lantzen ari da, pandemiaren aurreko presentzialtasunera itzultzeko, osasun agintariek aipatua baimentzen duten bezain laster. Pertsonen arteko distantzia ezkatzen duen arauak, 1,5 m-ko tartea ezartzen duenak, badu eragina geletan sartuko den gehieneko jende kopuruan. Hori da normaltasunera itzultzeko oztoporik handiena, talde bereko ikasle guztiak gelan aldi berean egon daitezen. Bien bitartean, Deustuko Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluak maiatzaren 25ean onartutako neurriaren arabera, datorren ikasturtea presentzialtasun egokituko modalitatean hasiko da, amaitzera doan ikasturtean izan duenaren antzerakoan. Presentzialtasun egokituaren arrakasta Deustuko Unibertsitateak 20202021 ikasturtean ezarri duen presentzialtasun egokituko ereduak

urrutiko klase sinkronoak (talde handian) eta klase presentzialak bateratzen ditu, ikasleak talde txikietan banatuta. Klase presentzialak guztizkoen bi heren izan dira. Modalitate horren errendimenduari buruz barruan egindako galdesortek datu onak erakusten dituzte eta, irakasleekiko gogobetetasunean, zehazki, hobekuntza nabarmena egon da aurreko ikasturteekin konparatuta. Horrek bermatu egiten du metodologia berritzaileen eta arreta pertsonalizatuaren alde egindako apustua. Era berean, modalitate horrek erakunde publikoen eta gizartearen babesa eta aitormena izan du garapenean. Hala erakusten dute datorren ikasturterako egin diren eskaera berriek, % 20 hazi baitira. Horrek guztiak onespen sendoa ematen dio Deusturen proiektuari, eta ikasleei eta gizarteari onena eskaintzearen aldeko apustua erakusten du. Presentzialtasuna segurtasunez Unibertsitatearentzat, presentzialtasunak erraztu egiten du

ikaskuntza eta hobetu egiten du ikasleen unibertsitateko esperientzia. Horregatik, Deustu modalitate horretara itzultzeko prestatzen ari da, gelako distantzia sozialeko arauak hori egiteko aukera ematen digunean. Eta prebentzioko protokolorik zorrotzenak betez egingo du; horiei esker eskaini dizkio Deustuk unibertsitateko elkar-

teari COVID-19aren kontrako segurtasun bermerik altuenak. Izan ere, pandemiaren hasieratik ez da izan kutsagune aipagarririk campusetan edo egoitzetan. Esperientzia on horrek sendotu egiten du konfiantza, behar diren segurtasun neurriak betez gero eta inguruko pandemia egoerak horretarako bidea ematen badu, Deustuko gelek toki segurua izaten jarraituko dutela pandemiaren aurreko egoerara itzultzean. Dena dela, eta erabateko presentzialtasunera itzuli ala ez itzuli, Unibertsitateak metodologia berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzen jarraituko du, apustu horiek pandemia aurreko 2022ko Deustuko plan estrategikoan jasota baitaude. Ikasturtearen antolaketa eta hasiera 2020ko martxoaren aurreko normaltasunera itzultzeko erabakiak behartu egiten du Unibertsitatea plangintzako ahalegin berezia egiten. Alde horretatik, Ikasketen Antolamenduko Errektoreordetza

eta fakultateak planifikazio bikoitz bat ontzen ari dira 2021-2022 ikasturterako: presentzialtasun egokitua eta pandemiaren aurreko presentzialtasunera aldatzea. Programazio bikoitz horrek Unibertsitatearen antolaketako alderdi askori eragiten die.

2021-2022 ikastaroa modalitate presentzial egokituan hasiko da, amaitzear dagoen ikasturtekoaren antzekoan Kasurik gehienetan, aurreko normaltasunera itzultzea aurreikustea eta aldaketa edozein momentutan egiteko prest egotea da. Hala, talde murriztu itzulgarriak sortzea edo eskola orduak egoera berrira egokitzea planteatzen da. Ikasturtearen hasiera irailaren 13ko astean izango da. 1. mailako ikasleen harrera aurreko astean egingo da.


06

2021ekaina

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

NUPeko Aste Berdea NUP, irailera arte NUPeko “Green Week” delakoak campus zientifiko bat eta 50 hitzaldi eta lantegi baino gehiago eskaini dizkie eskola-ikasleei, ekainaren 7tik 11ra

Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasleek irailaren 2an (osteguna) hasiko dituzte 2021-2022 ikasturteko eskolak

Eskaintza osoa

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) “Green Week” edo Aste Berdea ekimena antolatu du ekainaren 7tik 11ra. Horren barruan, campus zientifiko bat eta ingurumenari eta jasangarritasunari buruzko 50 hitzaldi eta lantegi baino gehiago eskaini dira Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat.

Europako Aste Berdea ospatu dute, ondoko gaiak landuz: klima-aldaketa, ingurumena eta jasangarritasuna Jarduera horiek Europako Batzordeak finantzatutako GREEN 9 NIGHT proiektuaren barruan kokatu dira. NUPek proiektu horretan hartzen du parte, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren mende dagoen Kultura Zientifikoaren Unitatearen bidez, Unibertsitateen G9 Taldearekin batera. Europako Aste Berdean antolatutako programazioaz gain (“Zero kutsadura, popula-

zio eta planeta osasuntsuagoen alde” izena izan du aurten), irailaren 24an proiektuaren ekitaldi nagusia egingo da: Europako Ikertzaileen Gaua. Aurtengo helburua unibertsitateek ekonomia jasangarriagoa lortzeko duten konpromisoa gizartean hedatzea erakustea da. Campus zientifikoa Batxilergoko 1. ikasmailarako Campus zientifikoa esperientzia pilotu gisa jarri du abian aurten NUPek, etorkizunean ere egiten segitzeko asmoz, eta Batxilergoko lehen mailako ikasleentzat da. Unibertsitateko laborategi eta instalazioetan hainbat jarduera eta lantegi egin dira, besteak beste, honako hauei buruz: herbario birtualak, kutsatzaileak ezabatzeko mikrogailuak fabrikatzea, nekazaritza eta ingurumeneko aplikazioetarako teledetekzio-tresnak erabiltzea, nekazaritza adimenduna, elikagaien garapena edo haragi osasungarria. Campusa NUPeko irakasle eta ikertzaileek lan egin ohi duten instalazio eta laborategietan egin denez, eta COVID-19aren osasunmurrizketak direla eta, 12 postu baino ez dira eskaini, zozketa bidez esleitu zitzaizkienak izena eman zuten eta parte hartzeko motibazio gutuna bidali zuten ikasleei.

Honako hauek izan dira Batxilergorako eskainitako hitzaldiak, eman dituzten irakasleak aipatuz: “Kutsadura teknologikoa” (Antonio López Martín), “Testuinguru energetikoa” (David Astráin), “Gainazaletako teknologiak etorkizun jasangarri batean” (José Antonio García Lorente), “Paleolitikoko klima lagungarria izaten ahal da etorkizuneko klima nolako izanen den iragartzeko” (Miroslav Zivanovic Jeremic). Hauek dira Batxilergoko eta DBHko hirugarren eta laugarren ikasmailetako ikasleen eskura jarri diren saioak, zein irakaslek ematen dituzten adierazita: “Klima-aldaketaren desafioak: ingurumenaren arloko ikerketa aldaketa globalaren inguruan” (Rosa María Canals Tresserras), “Lur planetako altxor geologikoak” (Francisco Javier Sanz Morales), “Haragia jateak nolako eragina duen Lurraren berotzean” (Patxi Elizalde Domínguez), “Beranduegi al da aldaketa klimatikoari aurre egiteko?” (Itziar Legarreta); eta bi lantegi, NUPeko APERNA elkarteak emanak: “Bihurtu zure bizikleta bizikleta elektriko” eta “Muntatu zeronek kargagailu fotovoltaiko bat zure smartphonarentzat”. Honako hauek dira bereziki DBHrako pentsatutako hitzaldiak: “Visions of the future... from the past” (Mar Rubio Varas, gaztelaniaz edo ingelesez) eta “Jasangarria al da jaten duguna?” (Cristina Arroqui Vidaurreta). Azkenik, hiru lantegi eskaini dira Lehen Hezkuntzarako: “Energia berriztagarriak eta ez-berriztagarriak” (Alberto Berrueta Irigoyen), “Sumendi baten beroarekin elektrizitatea sortzea” (Leyre Catalán eta Patricia Alegría) eta “Energia kontsumoa eta energia berriztagarriak” (Idoia Lizarraga Zubeldia eta Irene Miquelez Madariaga).

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) graduko ikasleek irailaren 2an (osteguna) hasiko dituzte 2021-2022 ikasturteko eskolak. Aurreko egunean, irailaren 1ean, asteazkena, lehen mailan izena eman duten ikasleek Ongietorri Jardunaldian hartuko dute parte. Informazio-saio horretan, Unibertsitateko ikasle berriek erakundearekin lehen harremana edukitzeko aukera izango dute.

Irailaren 1ean, asteazkenean, ongietorria egingo zaie lehen ikasmailako ikaleei Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onetsi duen egutegi akademikoan, halaber, graduko titulazioetako eskolak emateko eta ebaluazio jarraitua egiteko epealdia ere jaso da: irailaren 2tik hurrengo urteko urtarrilaren 12ra arte, udazkeneko seihilekoan; eta urtarrilaren 26tik maiatzaren 27ra arte, udaberriko seihilekoan.

Halaber, errekuperazio-ebaluaziorako epealdia ezarri da: urtarrilaren 17tik 25era, udazkeneko seihilekorako; eta ekainaren 1etik 13ra, udaberriko seihilekorako. Unibertsitate masterren kasuan, egutegiak ezartzen du eskolen hasiera eta ebaluazio aldia irailaren 6tik uztailaren 1era bitartean izango dela. Oporrak eta jai akademikoak Egutegiak ezartzen duenez, Eguberrietako oporrak abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra izango dira, eta Aste Santukoak apirilaren 14tik 24ra. Apirilaren 13a, asteazkena, Unibertsitatearen Eguna izango da; beraz, jaieguna izango da ondorio guztietarako. Azkenik, jaiegun akademiko partikular hauek ezarri dira: abenduaren 7a, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearentzat; apirilaren 12a, Zientzia Juridikoen Fakultatearentzat; abenduaren 7a, Osasun Zientzien Fakultatearentzat; martxoaren 19a, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoarentzat; apirilaren 5a, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearentzat; eta maiatzaren 6a Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoarentzat.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina

07


08

2021ekaina

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Osasun-informazioa hizpide HRS4R kalitatezigilua lortu du UPV/EHUk Deustuk “Osasun informazioa aro digitalean eta COVID garaian” izeneko jardunaldia ospatu du, Medikuntzako Graduaren barruan

Ikertzaileentzat lan-ingurune egoki baten sorrera aintzatesten duen Europako aitorpena lortzen duen lehen euskal unibertsitatea da Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitateko Aldizkaria

Medikuntzako Gradu berriaren ekitaldien barruan, Deustuko Unibertsitateak jardunaldi aitzindari bat ospatu du EAEn, iragan maiatzaren 28an. Jardunaldi horretan, osasun arloko kazetari eta sendagileak bildu dira, osasun arloko informazioaz hausnarketa kritikoa egiteko xedearekin, COVID-19aren pandemiaren testuinguruaren barruan. Saioa doakoa izan da eta jende guztiarentzat zabalik egon da. Halaber, online jarraitu ahal da ere, esteka honetan: https://www.youtube.com/watch?v =gxAOE8aDluM. COVID-19ak, historian beste inoiz ez bezala, izugarri igo du osasun-informazioaren kontsumoa. Pandemiaren inguruko interes ikaragarria eta sare sozialeen bat-batekotasuna bateratu direnez, izugarri areagotu dira fakenews edo berri faltsuak, zurrumurruak eta bestelako praktika batzuk. Hori guztia landu zen ekitaldian. Aurkezlea Deustuko Unibertsitateko Medikuntzako Graduko zuzendari Ander Urruticoechea izan zen. Ekitaldian, pertsona hauek bildu ziren mahaiaren inguruan: Fermín Apezteguía, El Correoko (Vocento) osasun arloko kazetaria; Paula Burgueño, IMQ Zorrotzaurre Klinikako zainketa intentsiboetako espezialista; Coral Larrosa, Osasunaren Informazioko Elkarte Nazionaleko (ANIS, gaztelaniazko sigletan) presidenteordea eta Informativos Telecinco-ko (Mediaset) osasunean espezializatutako kazetaria; eta Carlos Mateo, kazetaria eta #SaludSinBulos institutuko koordinatzailea eta COM SALUDen zuzendaria. Iñaki Revuelta

Docor Comunicación komunikazio sanitarioko agentziako kazetaria aritu zen moderatzaile lanetan.

Jardunaldi honetan, hizlariek pandemiak sortu dituen osasun arloko informazioaren inguruko galdera nagusiei eman zitzaien erantzuna Galdera nagusiak Jardunaldi honetan, hizlariek pandemiak sortu dituen osasun arloko informazioaren inguruko galdera nagusiei eman zieten erantzuna. Gaien artean, hauek egon ziren: 'Hedabideen garrantzia: zelan eragin du pandemiak osasun arloko komunikazioan? Eta osasun arloko komunikazioak pandemian?'; 'Zelan prestatzen den albiste bat: zer espero da bozeramaleengandik? Eta kazetariengandik?; 'Deontologia. Osasun arloko komunikazioaren mugak: non daude? Urratu egin dira? Kazetaritzako praxi txarra egon da?'; 'Osasun arloko kazetaritza eta komunikazio medikoa: zer dira?'; 'Nondik heltzen zitzaion (edo heldu behar zitzaion) jendeari osasun arloko informazioa pandemian?'; 'Zeren berri eman behar du osasun arloko kazetariak eta zeren berri medikuak?'

Etorkizuneko sendagileak Jardunaldian, Medikuntzako Graduko 80 ikasleek hartu zuten parte, Deustuko Unibertsitateko ikasketa horietako lehenengo promoziokoek. Ekitaldiaren helburua zen etorkizuneko sendagileak osasun arloko kazetaritza ezagutzen hastea eta arlo horretako informazioa zelan prestatzen den jakitea. Izan ere, lanbideko ibilbidean, etorkizuneko zuzendari medikoek, zerbitzuburuek edo elkarteetako zuzendariek jakin beharko dute zelan esku hartu hedabideetan eta, aldi berean, plataformak, hedabideak eta gizarte sareak hainbeste zabaldu direnez, denak bihurtu daitezkeela komunikatzaile eta bitarteko gizartera begira, preskriptore eta beren jardunaren bozeramaile. Alderdi horien guztien inguruan, pandemiak ikaskuntza handiak eta berritzaileak utzi dizkigu eta ekitaldian jorratu ziren. Osasun arloko kazetaritzaz XX. mendearen laurogeiko hamarkadaren hasieran, osasun arloko kazetaritzak ez zuen gorputzik ez espazio propiorik espainiar informazio orokorreko prentsan. Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromeak (HIESak) lagundu zuen 80etan osasun arloko informazioaren zabalkundean. Harrezkero, osasun arloko berriek gero eta toki handiagoa hartu dute hedabideetan oro har, hainbestekoa, non eguneroko eduki bihurtu dira, gizarteak asko eskatzen duen eduki bihurtu arte, bizi kalitate hobea lortzeko informazio horren bidez.

Europako Batzordeak HRS4R aitorpena eman dio Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari. Honako hau Human Resources Strategy for Researchers (HRS4R) programan kokatutako ekimen bat da eta kasuan kasuko jardueran lan merkatu europar gardenagoa, irisgarriagoa eta bikaintasunean oinarritutakoa lortu nahi duten unibertsitateak eta ikerketa-erakundeak estimulatzea eta saritzea du helburu. Europan, mota guztietako 599 erakundek lortu dute aitorpen hori eta UPV/EHU aipatua lortu duen lehen euskal unibertsitatea da. Eva Ferreira errektoreak azaldu duenez, aitorpen honek bi sentimendu eragiten dizkio: gogobetetzea eta konpromisoa. "Gogobetetzea, euskal unibertsitate publikoak ikerketa garatzeko baldintzak hobetzearen alde egin duen esfortzua saritzen duelako, baina, bestetik, baita etorkizunean hobekuntza horrekin jarraitzeko konpromisoa ere. Kontratazio prozesuak hobetzeko prozesuak aplikatzen ari gara, eta ikerketa jarduera sustatzen duten espazioak prestatzeko ahalegina egiten dugu, aurrerapena bultzatuz eta baldintzarik onenak bilatuz, ikerkuntza karrerak ondoz ondoko etapak izan ditzan, estimulu pertsonalak. Horrez gain, nazioartean dugun ikusgarritasuna eta talentua erakartzeko dugun gaitasuna ere areagotu nahi ditugu. Horretarako, HRS4R zigilua tresna erabakigarria izango da". Europar Batasunak, HRS4R kalitate zigilua ematean, aitortu egiten du UPV/EHUko giza baliabideen politikak Ikertzaileen Europako

Gutunean eta Kontrataziorako Jokabide Kodeko 40 printzipioekin lerrokatzeko egindako lana. Gutunak hainbat printzipio eta betekizun orokor ezarri zituen ikertzaileentzat zein proiektuak kontratatu edo finantzatzen dituzten entitateentzat; hala, modu arduratsuan jokatzera eta 40 printzipioen bildumarekin bat egitera gonbidatzen ditu, tartean honako hauek: ikertzeko askatasuna aitortzea; kode deontologikoetan bildutako oinarriak barneratzea; kontuak ematea; jardunbide onak ikerkuntzan, emaitzak jakinaraztea; gizartearekiko konpromisoa; garapen profesional jarraitua; lanbidea aitortzea; bereizketarik ezaren printzipioa; ikerkuntzaren aldeko lan ingurunea sortzea; lan baldintza onak; enplegu egonkorra eta iraunkorra; ikerkuntzan prestakuntzara eta etengabeko garapenera sarbidea; orientazio profesionala; jabetza intelektualeko eskubideak babestea; gardentasuna, etab. Hortaz, ikerkuntza lana indartu eta lan hori garatzeko baldintzak hobetzea sustatu nahi duten arau eta printzipioen bilduma da, ikertzaileei eta ikertzaileak kontratatzen dituzten eta haien proiektuak finantzatzen dituzten unibertsitate eta erakundeei dagokienez. UPV/EHUk, aitorpen hau jasotzearekin, arrakastaz burutzen du 2018ko irailean abiarazitako prozesua. Bere webgunean, HRS4R ekimenari buruzko atal bat sortu du UPV/EHUk, eta aitorpena lortzeko baliatutako dokumentu guztiak bertan daude eskuragai. Bidenabar, zigilua berritu arteko hurrengo bost urteetan ezarriko diren hobekuntzak eta aurrerapenak unibertsitateko kideen artean hedatzeko ere balioko du atariak.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina

09


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina 10

Arrakala digitala txikituz Egun, 1.208 adingabek 'Aukerak Suspertzen' arrakala digitalaren aurkako programan parte hartzen dute Unibertsitateko Aldizkaria

Guztira, 1.208 adingabek parte hartzen dute Aukerak Suspertzen programan; eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntzako programa komunitario bat da, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azaldu duenez. Iaz 'Inor Atzean Utzi Gabe'izeneko COVID Funtsaren bidez sustatu ziren zortzi programetako bat da. Zehazki, Aukerak Suspertzen programa hezkuntza-prozesuarekin jarraitzeko zailtasunak dituzten (arrakala digitalaren ondorioz) eta gizarte-egoera zaurgarrian dauden Lehen edo Bigarren Hezkuntzako adingabeei zuzendua dago. Artolazabalek bereziki programa honek familiei eta, zehazki, familia gurasobakar amadunei ematen dien laguntza nabarmendu du; familia gurasobakar amadunak Aukerak Suspertzen programaren % 46a dira. Programak eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntza eskaintzen die gizarte-desabantailan dauden ume eta nerabeei, tokiko egitura komunitarioa aktibatuz. Horretarako, gailu informatikoak eta konektibitatea lagatzeaz gainera, eskolaz kanpoko hezkuntzalaguntza eskaintzen die adingabeei eta aita eta/edo amei. “Ideia da azken horiek trebetasun digitalak eta parentalak eta/edo hizkuntzagaitasunak eskuratu edo garatu ahal izatea, gero haiek seme-alabei ikasketa-ohiturekin laguntzeko”, esan du sailburuak. Programa helburu bikoitzarekin sortu zen: batetik, arrail digitala murrizten laguntzea eta ume, nerabe eta familien gaitasunak sendotzea, gero eta digitalagoa den inguruneko irakatsi eta ikasteko prozesurako, eta, bestetik, elkartze-egitura sendotzea, hirugarren sektore sozialeko erakundeei eta toki- elkarteei laguntza emanez. Berdintasuneko sailburuak esan duenez, dagoeneko arreta jasotzen duten 1.208 adingabe horiez gainera, beste 162 plaza daude aktibazio-prozesuan; beraz, laster, 1.370 adingabe parte-hartzaile egongo dira. Bildarratz sailburuak, berriz, duela urtebete hezkuntza sistemak ustekabean jaso zuen kolpe latza gogorarazi du, pandemiaren eraginez aurrez aurreko eskolak etenda. “Gogorra izan zen, ikasleentzat bereziki, baina baita familientzat eta gizarte guztiarentzat ere. Hilabete batzuetan, ikasgelatik etxeko mahai edo ordenagailu bakartira pasatu ziren ikasleak.

Hori, etxean ordenagailua zeukatenak. Hezkuntza Sailetik ahalegin handia egin zen, ez zeuzkaten tresna horiek haien esku uzteko”. Egoera hark, azaldu du sailburuak, ikastetxeek kohesiorako duten funtzioa agerian utzi zuen. “Pandemia garaian, eskolak erakutsi du berdintasun sozialerako tresna ona dela. Ikasleen arteko desberdintasunak lausotu egiten dira gela berean dauden artean. Sarritan gertatzen da, zerbaiten garrantzia ez dugula benetan baloratzen, hura galtzen dugun arte”. Horrela bada, Aukerak Suspertzen programak duen lan-ildoa azpimarratu du Hezkuntza sailburuak, elkarlanaren bidez, euskarri teknikoa ez ezik orientazioa ere behar duten familiengana iristen delako. “Ikus dezagun hau guztia alde positibotik. Covid-ek arazo bat utzi du agerian, eta elkarrekin ari gara lanean erakundeak eta elkarteak, horri erantzun egokia eman ahal izateko”. Bere aldetik, Donostiako alkate Eneko Goia alkateak, zera adierazi du: “Duela urtebete eta kasik bi hilabete nor bere etxetik atera gabe gelditu behar izan genuen une hartan, berehala antzeman genuen elkartasuna izango zela ataka horretan lagun ziezagukeen jardunbide bakarra: erakundeen arteko elkartasuna, erakundeen eta hiritarren artekoa eta hiritarren artekoa ere bai. Elkartasuna eta jardunbide komunitarioa. Hamaika izan dira denbora honetan erakundeen arteko elkartasunaren ondorioz martxan dauden laguntza, iniziatiba eta programak eta Aukerak Suspertzen izeneko hau horietako bat dugu. Aipamen berezia merezi du, gainera, duen

balio erantsia: hirugarren sektoreko elkarteen eskutik mamitutako egitasmoa”.

Programak jarraitasuna izango du: Familia eta Haurren Zuzendaritzaren aurrekontuaren barruan sartuko da

COVID Funtsa Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen eskutik -Sareen Sarean batzen dira-, iaz, zortzi programa aktibatu zituen, Covid 19ak eragindako edo larriagotutako arrisku-, bazterketa- eta/edo pobrezia-egoerei erantzuteko. Guztira, 13.000 pertsona eta/edo familia baino gehiago izan dira azken hilotan Inor atzean Utzi Gabe COVID Funsaren barruan garatutako programen onuradun. “Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko bazterketaren aurkako batzordean zenbait premia detektatu genituen, eta, beraz, lanean jarri ginen, eta zenbait programa antolatu genituen egoera horiei aurre egiteko”, esan du Artolazabalek. Aukerak Suspertzen programa Inor Atzean Utzi Gabe funts horretatik sortutako zortzi programetako bat da. Honako hauek dira gainerako programak: ❚ Aterpeak: programa honek, konfinamenduan, lekuak gaitu zituen,

etxerik ez zuten pertsonak hartzeko, hiru hiriburuetan. Guztion Artean: laguntza bideratu ahal izateko antolatu zen elkartasun- sarea: besteak beste, medikamentuak, jatekoa edo higiene-produktuak erostea, zaborra batzea, izapideak eta kudeaketak egitea, etab. ADI: laguntza psikologikoa eskaintzen du konfinamendu- eta alarma- egoera dela eta ondoez emozionala larriagotu den kasuetan, bereziki nagusiei. Betirako: konfinamenduan familiartekoren bat galdu duten pertsonen doluan laguntzeko zerbitzu profesionala. Azken Sarea Indartzen: baliabide gabezia duten eta gizartelarrialdietarako laguntzetara eta diru-sarrerak bermatzeko errentara jo ezin duten pertsona eta familien oinarrizko beharrei erantzuteko azken sarea da. Erdu: adikzioetan hurbiletik esku hartzeko programa. Lehen Urratsa: konfinamenduan aterpetxeetan hartu ziren etxerik gabeko pertsonentzako ostatuko eta gizarte-laguntzako baliabideetatik ibilbideak abiaraztea barne hartzen du. Lehen Urratsa, Erdu, Azken Sarean Indartzen, Betirako eta Adi programek indarrean jarraitzen dute. Aukerak Suspertzen programak aurtengo urtean iraun du eta, gainera, Familia eta Haurren Zuzendaritzaren aurrekontuan sartu da; izan ere, Gobernuak hurrengo urteotan ere mantentzea aurreikusten du. Gainera, programa horretarako aurrekontua areagotu du; 2021 ekitaldirako 1,3 milioi euro aurreikusten dira.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina

11


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina 12

Nafarroako LHko ikasleak, Europara Lanbide Heziketako hamabi ikasle nafarrek Erasmus+ prestakuntza-egonaldiak egingo dituzte Frantzia, Portugal, Alemania eta Maltan

Erasmus+ programan parte hartuko duten ikasleak, Esther Monterrubio Hezkuntza Departamentuko LHko Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariarekin eta María Rozas LHko Nazioartekotze negoziatuko buruarekin batera.

Unibertsitateko Aldizkaria

Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketako hamabi ikasle nafar maiatzaren 29an abiatu ziren Frantzia, Portugal, Alemania eta Maltara, bertan Erasmus+ egonaldiak egiteko. Horietako zazpik (Goi Mailako hiru eta Erdi Mailako lau) bederatzi astez ikasiko dute Mediterraneoko Malta uhartean; Erdi Mailako bik, Lisboan (Portugal); Erdi Mailako beste bi ikaslek, Frantzian; eta, azkenik, Goi Mailako ikasle batek bere prestakuntza-aldia Alemanian egingo du. Baba Traoré (CI-ACI Mª Ana Sanz) eta AbdelJabbar Laanaya (CIP ETI), Administrazioa Kudeatzeko Erdi Mailako ikasleak, Pays de Nay (Frantzia) eskualdera joan dira; Luisa María Sánchez (CIP Tafalla / Haur Hezkuntza), Marilara. Azkenik, Asier Villegas (Irunberriko LHI / Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa) Alemaniara joan da. 37 ikasle ikasturte osoan 2020-2021 ikasturtean Europako hainbat herrialdetan Erasmus+ prestakuntza-egonaldiak egiteko abiatu den Lanbide He-

ziketako hirugarren talde nafarra da.

Irakasleen prestakuntza COVID-19 pandemiaren ondorioz mugikortasuna murriztu duten neurriengatik atzeratu egin da, eta udazkenean egingo da Lehen taldea 11 ikaslek osatu zuten, eta urtarrilean abiatu zen Alemaniara, Frantziara eta Maltara. Horietako bost itzuli egin ziren egonaldia amaitu ondoren, baina beste lau oraindik ere destinoko herrialdeetan daude (hiru Maltan eta bat Alemanian), horietan lankontratuak lortu baitituzte. Urtarrilean Portugalera joan behar zuen bigarren ikasle taldeak apirilean atera behar izan zuen. Nafarroara itzuliko dira ekainaren amaieran. Gauza bera gertatu zen prestakuntza bekak pertsonalki autokudeatu zituzten sei ikasleekin. Beka

horiei esker, beren prestakuntza gaur egun betetzen dute, eta ekainean itzultzeko asmoa dute. Alemaniara, Frantziara, Portugalera eta Maltara joan diren hamabi ikasleak Hezkuntza Sailean hartu zituzten Esther Monterrubio LHko Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariak eta María Rozas Lanbide Heziketaren Nazioartekotze Bulegoko buruak. Esther Monterrubiok, abiatu aurretik haiekin izandako harreran, esan zien garrantzitsua dela prestakuntza atzerrian egonaldi bat eginez osatzea. Izan ere, pandemia-une honetan esperientzia hori gauzatu ahal izango dute, eta beste herrialde batzuetan Nafarroan enbaxadore izateagatik hartutako erantzukizuna azpimarratu zuen. Hezkuntza Departamentuaren aurreikuspena zen udaberrian Erasmus+ prestakuntza-egonaldietara LHko 90 ikasle bidaltzea, baina azken zifra askoz txikiagoa izan da. Guztira, 2020-2021 ikasturtean, 37 ikaslek beteko dituzte Europako Erasmus+ prestakuntzako egonaldiak, bi eta hiru hilabetekoak.

Gainera, CI Irunberriko Kirol Jardueretako hamabost ikasleko talde bat Frantzian dago hamabost eguneko Erasmus+ prestakuntza-egonaldiarekin.

2020-2021 ikasturtean Europako beste herrialde batzuetara bidaiatu duen lanbide-heziketako hirugarren ikasle-taldea izan da Irakasleen prestakuntza atzeratu egin da, COVID-19 pandemiaren ondorioz mugikortasuna murrizteko arrazoi berberengatik, eta udazkenean egingo da. Hiru irakasle talde joango dira Italiara (LH berezia), Alemaniara (4.0 industria) eta Herbehereetara (metodologia aktibo berriak). Ikasturte honetan 5 irakasle banakako mobilizazio izango dira, Frantzian, Zipren eta Alemanian aste betez, aurtengo maiatzetik uztailera bitartean.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina

13


LHko ikasleak, lehian Maiatzaren 29an 19 taldek Lanbide Heziketako ikasleek egindako ibilgailu elektrikoen 2021eko Euskelec lehiaketaren azken fasean parte hartu zuten Jon Lasa Galdos

Maiatzaren 26an aurkeztu zen Bilboko Ensanche eraikinean, lanbideheziketako zentroek ekoitzitako ibilgailu elektrikoen Euskelec lehiaketaren laugarren edizioa. Rikardo Lamadrid Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak parte hartu zuen ekitaldian, bere alboan Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi Koldo Narbaiza Olaskoaga zuela. Aurkezpenean, halaber, Gaizka Lazarobaster TKNIKAko (LH, Hezkuntza Saila) Automozioko arduradunak eta Alterityko bazkide sortzaileetakoa. bat den Xavi Safont Apariciok parte hartu zuten. Hurreungo larunbatean, hilaren 29an, lehiaketaren azken fasea jokatu zen Bilboko itsas museoaren aurrean, 10:00etatik 18:00etara. "Ibilgailuen proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dira, eta bertatik bertara ikusi ahal izango da zentroek ikasturtean egin duten lanaren emaitza", zehaztu zuen Rikardo Lamadridek. Lehiaketaren deskribapena Euskelec lehiaketan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen zuten, oinarri

eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako. Potentziatrena Alterityk garatu du Euskal Herrian. Alterity enpresa Barakaldon dago eta elektromugikortasunerako eta industria-makinetarako litiozko bateriak egiten ditu.

Ibilgailu elektrikoek proba dinamikoak eta erresistentziakoak egin zituzten maiatzaren 29an, Bilboko Itsas Museoaren aurrean jarritako den zirkuitu batean Lehiaketak bi fase zituen; batetik, fase teknikoa eta sormenezkoa (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste) eta, bestetik, fase dinamikoa. Azken horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua

ebaluatzen dira, eslalom, azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez, besteak beste. Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin zen, Zornotzako Boroa enpresa-parkean, maiatzaren 6an. Proiektuaren aurkezpenak egin ziren, bai eta ibilgailuen aurretiko egiaztapenak ere. Bigarren fasea maiatzaren 29an egin zen, Bilboko itsas museoaren aurrean. Egun horretan, bada, taldeek beren prototipoak probatu zituzten proba dinamikoetan. ❚ 1. fasea: Proiektu teknikoa ❚ 2. fasea: Proba dinamikoak Lehiaketaren xehetasunak Bigarren fasea maiatzaren 29an egin zen. Hona hemen ordutegia eta ibilbidea: ❚ 7:00: Taldeak sartzea. ❚ 7:00-8:30: Taldeei harrera egitea, eta akreditazioak eta boxaren giltzak ematea. ❚ 7:30-9:30: Ibilgailuen azterketa teknikoa. ❚ 9:45-10:45: Balaztatze-proba. ❚ 11:00-12:00: Azelerazio-proba. ❚ 12:15-13:15: Eslalom-proba. ❚ 13:30-14:00: Sailkapena. ❚ 14:00-15:00: Bazkaltzeko etenaldia. ❚ 15:15-16:30: Erresistentzia-proba. ❚ 16:45-17:45: Sari-ematea. ❚ 17:45: Ekitaldiaren amaiera.

Euskelek Euskelec lehiaketa bat da eta, bertan, Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu % 100 elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute, oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), ikasleen artean talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako. Lehiaketak bi fase ditu: fase tekniko eta sortzailea, diseinuaren, berrikuntzaren eta komunikazioaren arloetako erronkak barnean hartzen dituena (hori guztia proiektuaren memoria batean irudikatuta eta epaimahai aditu baten aurrean aurkeztua); eta fase dinamikoa. Bigarren fase horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatuko dira, slalom, azelerazio, gehieneko balaztatze eta erresistentziarako proben bidez. Proba horien ondorioz sari batzuk emango dira, taldeek lehiaketan aztertutako zenbait alderditan izan duten bikaintasuna nabarmentzeko. Txapelketa trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikariak trebatzeko eta sustatzeko plataforma bat da, eta fabrikazioteknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatzen du. Parte-hartzaileek mugikortasun-eredu berri batetik -trakzio elektrikoko ibilgailuetan oinarrituta- eta industrializazioeredu berrietatik sortutako beharrei erantzun ahal izango diete. Lehiaketak bi fase ditu. Lehen fasea, eremu teknikoari eta sortzaileari dagokiona, eta bigarren fasea, proba dinamikoena. Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin ohi da, Zornotzako Boroa enpresa-parkean. Fase honetan, proiektuak aurkeztuko dira. Talde parte-hartzaileek Euskelec proiektuan egin duten lana eta bilakaera islatuko dira. Bigarren fasea maiatzaren 29an ospatu zen.


Lanerako aukerak ematen dituzten karrerak Jarraian, 2021 urte honetan lanerako aukera gehien eman dituzten unibertsitate-karrerak aipatuko dizkizuegu Jon Lasa Galdos

Ba al duzu dagoeneko selektibitatearen emaitza? Ez da erraza derrigorrezko hezkuntza delakoa amaitu ondoren zer egingo dugun erabakitzea. Unibertsitateikasketak egitea erabakiz gero, hainbat faktore hartu behar dira kontuan; beraz, ondorengo lerroetan, gaur egun lanerako aukera gehien eskaitzen dituzten unibertsitate-karrerak zeintzuk diren adieraziko dizugu, ikasketak aukeratzerakoan lagungarri izango garelakoan. Gogoratu, ordea, unibertsitateko edozein tituluk, zure sektorerako funtsezkoak diren gaitasun edo espezializazio zehatzik gabe, ez duela etorkizuneko lan itxaropentsua ziurtatzen. Unibertsitate-ikasketak egitea, gradu ertaina, goi mailako titulua edo lan mundura sartzea dira norberak dituen alternatibetako batzuk. Unibertsitate-karrera aukeratzea zure etorkizun profesionala markatuko duen erabaki da. Karrera hori aukeratzerakoan, normalean egiten den lehen gomendioa bokazioari jarraitzea da; hau da, asebeteko zaituen karrera bar aukeratzea, eroso senti zaitezen eta profesionalki hazteko aukera izan dezazun.

Erasmus programan parte hartu dutenek lana lortzeko aukera handiagoak dituzte

Zoritxarrez, ametsetako karrera edo gradu guztiak ez dira irteera profesional handiak dituzten karrerak. Horregatik, eta gaur egungo lan panorama nola dagoen ikusita, askok aukeratzen dituzte benetan irteera profesionalak dituzten karrerak, hau da, enpresek eskatzen dituzten unibertsitate karrerak. Hori dela eta, gaur egun lan aukera gehien dituzten unibertsitate karrerak zeintzuk diren adieraziko dugu jarraian, egin beharreko ikasketak aukeratzerakoan lagundu ahal izateko. Irteera gehien duen karrera Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza

da, lan eskaintzaren % 4,5arekin, eta eskaintzak graduatuentzako bereziki direnean, % 7,3ra iristen da. Bigarren postuan, berriz, Informatikako Ingeniaritzako karrera aurkitzen dugu, orain arte lan-eskaintza osoko % 3,5 zuen Industria Ingeniari Teknikoari lekuz aldatuz, eta kopuru hori % 5,6raino igotzen da lizentziatuen lan-eskaintzetan. Eskatutako karrerarik eskatuenen Top 3a Industria Ingeniaritza tituluak ixten du. Kasu honetan, jasotako eskaintzak eta tituludunentzako eskainiak % 3,4 eta % 5,5 ingurukoak dira hurrenez hurren. Lan aukera gehien dituzten unibertsitateko 3 karreren top honetaz gain, jarraian lan aukera gehien dituzten 10 karrerak eta titulu bakoitzaren xehetasun guztiak kontsultatu ditzakezu. Zure bidea aukeratzean laguntza handia emango dizutela espero dugu, eta baita ikasteko unibertsitaterik onena ere. 2021ean, lan aukera gehien Hainbat hezkuntza atariren eta Giza Baliabideen aholkularitza enpresen arabera, hauek dira aurtengo ikasturtean lan aukera onenak dituzten unibertsitate tituluak: 1.Enpresen Administrazioa eta Finantzak. Lizentziatuen enplegagarritasunaren abangoardian urteak daramatzan karreretako bat da eta lan aukera ugari erakusten ditu. 2.Informatikako Ingeniaritza. Lan merkatuan STEM karrera-

rik garrantzitsuenetako bat da, diziplina anitzeko eta espezialitate motez gain. 3.Industria Ingeniaritza. Lan eskaintza guztien % 3,5 jasotzen du eta progresiboki hazten jarraitzen du. 4.Merkataritza eta Marketina. Eremu digitalak lan ingurune hau eraldatu du, sektorea berriro definituz, eta horrek tresna, lanpostu eta lan aukera berriak dakartza. 5.Psikologia eta Pedagogia. Hezkuntza berrikuntzak edo ikaskuntza ingurune berriek lan eskari berriak eskatzen dituzte. Gainera, funtsezko profesionalak dira teknologiaren erabilera berriak burutzeko eta modu iraunkor eta arduratsuan egiteko. 6.EAZ eta Zuzenbidea. Titulu bikoitz osatuenetako bat da eta lan eskari gehien asetzen dituena, enpresa mota guztietako jarduera edo ekintzailetza proiektuetan beharrezkoa izateaz gain. 7.Telekomunikazio Ingeniaritza. Aro digitala IKTen aroa da; horregatik da profil profesional erakargarrienetako bat, eskaera handia duena eta nazioarteko merkatuan aukerak dituena. 8.Lan Harremanak eta GGBB. Lan merkatua eraldaketa betean dago eta enplegu modalitateak ingurune berriekin batera bizitzeko modua bilatzen ari da. 9.Ekonomia. Beti izan da enplegagarritasun ona duen karrera, non graduondoko prestakun-

tzak eta lizentziatuak zuzendu nahi duen eremuak pisua duten. 10. Industria Ingeniaritza Elektronikoa eta Automatizazioa. Gora egiten duen Ingeniaritzetako bat da eta berrikuntza teknologikoarekin lotutako erronka guztiei aurre egiteko gai da. Lan aukera gutxiago dituzten karrerak Hau da beste puntu garrantzitsu bat: lan merkatuan zein titulu gutxien eskatzen dituzten jakitea. Baremoaren kontrako aldean, lan aukera gutxien dituzten karrerak daude, eta horrek adierazten du enpresetarako profil profesional gutxien eskatzen direla edo interesgarriak ez direla. Frantses Filologia Itsas nabigazioko diploma Arabiar Filologia Artearen historia Itsas zientzia Horrekin lotuta, kontuan hartu behar da unibertsitateko tituludunen langabezia tasa % 19,5 dela. Trebetasun eskatuenak Lan eta gizarte testuinguru berri hauetan, guztiz ulergarria da negozio kulturak ere aldatzen ari direla eta Giza Baliabideen kontratatzaileek profil profesionalen beste ezaugarri batzuei erreparatzen dietela. Aurreikuspenen arabera, 2021erako sormena izango da gehien eskatzen diren hiru gaitasunetako bat; hau da, langile erabakigarriak, proaktiboak eta etengabe ikasten ari direnen bilaketak areagotuko dira.

Laguntzen du


Eusko Jaurlaritza, LHz jarduten Europan Eusko Jaurlaritza Lanbide Heziketaren etorkizuneko erronkei buruzko Europako Batzordearen jardunaldietan parte hartzera gonbidatu dute Jon Lasa Galdos

Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak “The Role of Regions and Cities in Delivering High Quality Apprenticeships” (Eskualdeen eta hirien eginkizuna kalitate handiko ikaskuntzak ezartzean) Europako goi-mailako biltzarrean parte hartu du joan den ekainaren 3an. Biltzarra Europako Batzordeak eta Europako Eskualdeen Batzordeak (CDR) antolatu dute, EARLALL (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzarako Eskualdeko eta Tokiko Agintarien Europako Elkartea) sarearen laguntzarekin. Euskadiko Lanbide Heziketa jardunaldiko hasierako hitzaldia emateko gonbidatu zuen Europako Batzordeak, eta Jorge Arevalo sailburuordeak, Euskadiko Lanbide Heziketak gaur egun darabilen ikuspegitik, Lanbide Heziketaren etorkizunari Europak nola aurre egin behar dion azaldu zuen. Jardunaldi telematikoa ekainaren 3an eta 4an egin ziren eta goi-agintariek hartu zuten parte. Hasiera emateko saioan Nicolas Schmit Enpleguko eta Gizarte Eskubideetako Europako komisarioak eta Apostolos Tzitzikostas Europako Eskualdeen Batzordeko lehendakariak esku hartu zuten.

Arevalok adierazi zuen etorkizuneko erronkak nahitaez eskatzen dutela pertsonak ardatz bilakatzea, eta aldaketa ororen oinarrian gizakia egotea Pertsona ardatz Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak, bere hitzaldian hizpide hartu zituen gure gizartean gertatzen ari diren aldaketa sakonak, batez ere 4. Industria Iraultzaren abiadura azkarraren ondorioz, eta aurrean dugun agertokia des-

kribatu zuen, robotika, adimen artifiziala eta 5G eta 6G konektagarritasuna bereizgarri izango dituena. “Mundu horretan dena egongo da konektatuta, 5.0 gizarte berria izango da”, adierazi zuen. Hori dela eta, Europak aldaketa handiak egin behar ditu, eta horrek, Arevaloren hitzetan, “behartzen gaitu Europako ekoizpen-egitura eraldatzera, enpleguak beste era batera antolatzera eta gure prestakuntza-sistemak aldatzera”. Lanbide Heziketako sailburuordeak azpimarratu zuen gizakiak izan behar duela 5.0 gizarte honen helburu lehena, eta edozein aldaketaren ardatza pertsona izan behar dela. “Errazena makinak erostea da; zailena horiek lanean jartzea eta ez gelditzea lortzea da. Automatizazioak eta robotikak har dezakete oinarrizko eskulanaren lekua, baina gauza guztiek ongi funtzionatzeko pertsona espezializatuak eta ongi prestatuak beharko dira”, adierazi zuen. “Horretarako -azaldu zuen-, Lanbide Heziketaren erronka da jarduerak arlo ezberdinetara zabaltzea eta hedatzea, aurrean dugun etorkizun konplexu horri erantzun ahal izateko”. Lanbide Heziketak, beraz, erronka berriei erantzun behar die: ikaskuntza-metodo berriak garatu behar ditu; antola-

kuntza-sistema berriak ezarri behar ditu; eta Lanbide Heziketako ikastetxeak LH 5.0 ikastetxe adimendunak bihurtu behar ditu. “Goi-errendimenduko formakuntza, berrikuntza estrategikoa eta adimen aplikatua landuko dituzten ikastetxeak izan behar dute, pertsonen prestakuntza goitik behera aldatuz eta gure enpresei garapen adimendunerako bidean lagunduz”. Lankidetza-sareak eta bikaintasun-zentroak Europako Batzordeak 2018an hartu zituen dagoeneko erreferentziatzat Euskadiko Lanbide Heziketa eta Tknika (Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) Europako bikaintasun-zentroen ekimena abian jartzeko. Europako Batzordetik sustatzen ari diren -eta sektore ezberdinetan 12 lankidetza-plataforma lideratzen dituzten- Europako bikaintasun-zentro horiek eredutzat hartuta, Arevalok berretsi zuen formula horrekin jarraitu beharra dagoela, hau da, sarean lan eginez. “Lankidetza-sareak estrategikoak dira etorkizuneko erronka horiei erantzuteko; garrantzi ikaragarria dute etorkizun arrakastatsua finkatzeko”. Alde horretatik, ziurtasunez adierazi zuen estrategia horren emai-

tza bikainak urte gutxiren buruan ikusiko direla, eta Europa munduko Lanbide Heziketaren buruan kokatuko dutela. Hitzaldiari amaiera emateko, oraindik ere lan ugari dagoela egiteko aitortu bazuen ere, adierazi zuen bide onetik goazela. “Baina gogoan izan etorkizuna orain prestatu behar dela. Gauzak egiteko beste modu bat asmatu behar dugu, bihar zer beharko dugun pentsatuta eta gaur diseinatzen hasita”. Mahai-ingurua Euskadiko Lanbide Heziketak ekainaren 4an jarraitu zuen jardunaldian parte hartzen, eta kasu horretan Rikardo Lamadrid Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak eta Iñigo Araiztegui Tknikako (Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) Nazioartekotze alorraren arduradunak esku hartu zuten. Biek Europako prestakuntzaren etorkizuneko erronketan tokiko eta eskualdeko eragileek duten inplikazioari buruzko mahai-inguru telematiko batean parte hartu zuten, Bretainiako (Frantzia), Västra Götalandeko (Suedia) eta Erroma Hiriko (Italia) ordezkariekin batera.


Ikur 2030: bikaintasuna ikerketan Ikur 2030 Estrategia sortu da, Euskadiko zientzia-egitura indartzeko xedearekin Jon Lasa Galdos

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearekin batera, Ikur 2030 estrategia aurkeztu du joan den maiatzaren 27an; Estrategia hau Hezkuntza Sailak jarriko du abian, bikaintasuneko ikerketaren eremuan. Ikur 2030 Estrategia Euskadiko zientzia-egitura indartzeko sortu da, nitxo zehatz batzuetan nazioarteko posizionamendua lortzeko. Apustu irmoa egiten du datozen urteotarako lau ikerketa-eremu estrategikoren alde, eta Hezkuntza Sailak 100 milioi euro inbertituko ditu eremu horietan. Honako hauek dira aipatu eremuak: Neurozientziak, Teknologia Kuantikoak, Neurotronika eta Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala. Ikur 2030 Estrategiaren aurkezpen-ekitaldian, era berean, Hezkuntza Sailaren mende dauden 9 BERC ikerketa-zentroetako (Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa- zentroak) ordezkariak egon dira, zentro horiek eginkizun eragile garrantzitsua izango baitute Ikur 2030 Estrategian.

Estrategiaren helburua da nazioarteko komunitateak estrategikotzat jotzen dituen esparruetan erreferente izatea “Jauzia egin” Aurkezpenean, Bildarratz sailburuak Euskadik ikerketa-eremuan lortu dituen garapen- kota altuak eta gaitasun bikainak nabarmendu zituen; hori hala da, Euskadiko Unibertsitate Ekosistema osoaren lanari eta elkarlanari esker (unibertsitateak, BERC zentroak, Ikerbasque, Euskampus). “Erreferente gara eremu askotan, eta Euskaditik kanpora finantzaketa eskuratzea lortu dugu. Alegia: indartu egin gara, eta Euskadi erreferente da nazioarteko mailan. Baina harago joan nahi dugu”, azaldu zuen. “Orain, nitxo zehatz batzuetan intentsitate handiagoz egin nahi

dugu apustu. Geure burua gai ikusten dugu eremu zehatz batzuetan jauzi esanguratsua egiteko. Laburbilduz, gure gizarteari eta gure ekoizpen eta enpresa-egiturari lagundu nahi diegu, gure BERC zentroetan egunero egiten duten lanaren bidez, oinarrizko ikerketaren bidez. Euskadin egiturazko aldaketa lortu nahi dugu, zientziaren, teknologiaren, enpresaren eta gizartearen arloetan inpaktua izango duena, eta, horretarako, ibilbide luzeko ikerketaekimen enblematikoak sustatu. 2030era begira gaude. Denboran iraunkortasunez kontzentratuko ditugu baliabide eta ahaleginak”. 4 eremu Ikur 2030 Estrategiak apustu irmoa egiten du lau eremu edo nitxo enblematikoren alde, une honetatik 2030era arte. Nazioarte-mailan zientzia-ekimen nagusiekin eta ikerketa- ildoekin bat datorren erabakia da. Mundu mailan egiten den apustua da eremu horien aldekoa, erronka globalei erantzuteko duten ahalmena kontuan hartuta, eta Euskadik gaitasun bereziak ditu eremu horietan. Ikur-en lau eremu estrategikoak eta haien sektore edo aplikazio-arloetako batzuk honako hauek dira: ❚ Neurobiozientziak: besteak beste, zahartze osasungarriaren edo medikuntza pertsonalizatuaren inguruko aplikazio-sektoreekin. ❚ Teknologia Kuantikoak: besteak beste, teknologia aeroespazialean edo telekomunikazioetan aplikatzekoak.

Neutrionika (neutroien eta neutrinoen fisika barne hartzen du): hainbat eremu, hala nola industria biomedikoa, energiaren biltegiratzea edo ingurumena. ❚ Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala: besteak beste, industria adimenduna edo energiaren eremua. Inbertsioa eta inpaktua Apustu honek inbertsio handiak ere behar ditu, bai azpiegituretan, bai ikertzaileak erakartzeko, bai nazioarteko proiektuetan parte hartzeko. Hori dela eta, Hezkuntza Sailak, datozen hamar urteotan, 100 milioi euro gehiago bideratuko ditu Sailaren aurrekontuetara. Baina 2021-2030 aldian mobilizatutako inbertsioa, guztira, 280 milioi eurokoa izan daiteke, beste proiektu batzuekin konektatuz eta beste eragile batzuen atxikimendua lortuz, besteak beste enpresa pribatuak, beste administrazio batzuk edo nazioarte-eremuko eragileak. Ikur estrategiari esker aurreikusten den inpaktua ere, 2030a jomuga izanik, esanguratsua da: ❚ Beste 400 ikertzaile gehiago kontratatzea. ❚ 4.000 argitalpen indexatu baino gehiago. ❚ 30 patente baino gehiago ustiapenean. ❚ 20 enpresa baino gehiago sortzea. ❚ 350 milioi euro baino gehiago fakturatzea. ❚ 3.200 lanpostu inguru sortzea. BERC zentroen eginkizuna Euskadiko 9 BERC zentroek (Basque Excellence Research

Centre), Hezkuntza Sailaren mendeko direnek, eginkizun eragilea eta erabakigarria izango dute Ikur Estrategian. Estrategiak BERC zentro bakoitza Ikur-en identifikatutako 4 eremuetakoren batekin lotzen du ikerketa lana zer zientzia-eremutan egiten duen kontuan hartuta-. Baina hori hasierako argazki bat da, eta, estrategia garatu ahala, aldatzen joan daiteke, eta BERC zentroak orain identifikatzen ez diren beste eremu batzuetan inplikarazten, sinergiak sortuz doazen neurrian. BERC zentroek oinarrizko ikerketa egiten dute; Heldutasun Teknologikoko Mailaren eskalan, oinarrian dago. BERC zentroek betetzen duten ikerketa-lan horretatik abiatuta, helburua da haren lanaren intzidentzia eskala horretan igotzen joatea, zientziaeragileen bidez, harik eta gure enpresek BERC zentroek garatutako ikerketaren onura eskuratzea lortu arte (ikerketa aplikatua, garapen esperimentala edo berrikuntza). Bestalde, Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak ere eginkizun garrantzitsua izango du Ikur Estrategian: maila goreneko zientzialariak erakartzeaz arduratuko da, estrategiaren parte izan daitezen, eta BERC zentroetara bideratuko diren funtsak kudeatzeaz ere arduratuko da. Era berean, Euskampus Fundazioak Hezkuntza Sailarekin eta Ikerbasquerekin jardungo du elkarlanean plangintza estrategikoan eta Ikur-en segimenduan eta ebaluazioan.


"Buruko arazoak dituzten pertsonekiko estigma hobetzen ari da" Jon Lasa Galdos

Juan Llorentek 2019an jarri zuen martxan Gomutak, buruko gaixotasunak dituzten pertsonei zuzendutako plataforma digitala. Bere helburua da, jarduera desberdinen bidez, beren bizi kalitatea hobetzea da. Halere, apurkaapurka, Gomutak talde berrietara ireki da, Juanek elkarrizketa honetan kontatu digun moduan.

"Pandemia garaian, gazteek depresiora eta antsietatera jo dute" Zer da Gomutak? Gomutak plataforma digital bat da, non gizarte-entitateei, buruko osasunari buruzko albisteei edo buruko osasuneko banako profesionalei buruzko informazioa aurki daitekeen. Zeintzuk dira helburuak? Webgunean leloa duguna eta beti esaten saiatzen garena da jendearen bizi kalitatea hobetzen saiatzen garela. Horretarako beti erabiltzen ditugu teknologia berriak, horixe da gure lanaren oinarria, eta zenbait kolektibok jasaten duten eten digitala apurtu nahi dugu, hala nola buruko nahasteak edo gizarte-bazterkeria duten pertsonak, haien bizi-kalitatea, ikaskuntza eta berdinen arteko komunikazioa hobetuz. Nola otu zitzaizun ideia? Gizarte Hezkuntza ikasten dut eta oso arazo handia ikusi nuen talde desberdinetako jendearengan, hala nola buruko arazoak edo gizarte-bazterketa jasaten dutenengan, batetik, teknologia berriak maneiatzen ez zituztenak eta, bestetik, eguneroko bizitzan komunikatzeko arazoak zituztenak. Oso bizitza

laburra zuten. Bere bizitza zen bere etxearen ondoan zegoen elkartera joatea, eguna bertan igarotzea, bertan zegoen jendearekin egotea, bere etxera itzultzea eta jada ez zuten ezer gehiago egiten. Orduan, bururatu zitzaidan teknologia berriak erabiliz elkarte desberdinetako jendearekin harremanetan jar zitezkeela, oso antzekoak edo patologia berdinak zituztenekin, eta komunikatu zitezkeela. Nori zuzenduta dago? Hasieran buruko arazoak dituzten pertsonei zuzenduta dago, baina oso esperientzia ona izan genuen eta gero saiatu genuena proiektu hau talde ezberdinei irekitzea izan zen. Oraintxe bertan Bizkaiko Askabide Prostituzioaren Elkartearekin lan egiten saiatzen ari gara, proiektua egokitzeko, udalekin, adinekoekin... hau da, estali dezakegun zenbait behar dituen edozein talde.

"Buruko osasun arazoak pertsonen iraupenari lotuta daude"

Zer jarduera mota egiten duzue? Alde batetik, zati publikoa dugu, profesional batekin kontaktuan jar dezakeguna, berriak... eta gero udalekin eta elkarteekin harremanetan jartzen garen zatia dago, eta foro pribatua eskaintzen diegu, erabiltzaileak komunikatu ahal izateko. Pertsona hauek arazoak dituzte teknologia berriekin, komunikatzeko plataforma eskaintzen diegu, klase presentzialak egiten ditugu, eta bertan plataforma erabiltzeaz gain, beste gauza batzuk ematen dizkiegu, hala nola ahalduntzea, norberaren ezagutza, sare sozialen erabilera... ireki nahian gabiltza, baina orain arte batez ere eskizofre-

nia duten pertsonekin eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenekin lan egin dugu. Zeintzuk dira gehien topatzen dituzuen buruko arazoak? Batez ere, 15 eta 25 urte bitartekoak, egunero etortzen zaizkigu, Covid arazoa dela eta depresio eta antsietate arazoekin. Psikologo edo psikiatrarengana joaten denaren profila aldatzen ari da. Lehen adin ertaineko pertsona bat zen eta orain gazte bihurtzen ari da. Eta egunero buruko arazoak dituztenak gehiago dira, epe luzerakoak direnak, hala nola Alzheimerra edo dementzia bezalako narriadura kognitiboak, azkenean egunero jendea gehiago bizi baita.

Uste al duzu pandemiak arazo mota horiek areagotu dituela? Bai. Jendeak errutinekin funtzionatzen du. Beraz, bere ohituretatik ateratzen duzunean, haien bizitza oso konplikatua bihurtzen da. Gazteak depresio eta antsietate aldera joan dira kasu askotan, eta aurreko patologiak zituzten pertsonek, hala nola Alzheimerra, dementzia edo eskizofrenia, arazoa dute ezin dutelako bizitza normala eraman, ezin dute beren elkartera joan... Orduan, zituzten arazo guztiei errutina hautsi behar izatea gehitu zaie, bere bizitza normala egin ezinik. Ba al dago estigma sozialik buruko arazoak dituzten pertsonekiko?


Bai, baina pertsona mota horienganako estigma hobetzen doala ere esaten dizut. Egunero gutxiago dela uste dut, hobeto ikusten direla eta modu naturalagoan, 'Campeones' bezalako filmengatik, on handia egiten diete eta. Baina errealitate bat da estigma asko dagoela eta, esate baterako, eskizofrenia duten pertsonekin lan egingo dudala diodanean, esan dezakete "erotuta daudela", "sastakatu egingo zaituzte" edo "kontuz ibili", eta jendeak buruko osasun arazoak ditu, ez dute gehiago. Ez zaituzte zaurituko edo minik egingo.

"Etorkizunean osasunean egiten den gastuak handiagoa izan beharko du" Zer aurreiritzi kendu beharko genituzke buruko arazoak dituzten pertsonei buruz? Denak. Minbizia dudala esaten badizut, ez duzu nirekin aurreiritzirik izango, minbizia oso normalizatuta dagoen gaixotasuna delako. Beraz, eskizofrenia, Alzheimerra edo depresioa dudala esaten badizut,

ez nazazu beste modu batez tratatu. Tratatu nazazu berdin eta edonorekin egingo zenukeen moduan. Jende normala da eta ez zenuke ezer izan behar haien aurka. Deitu izenaren arabera eta ez jaramonik egin buruko osasun arazo horri. Nola ikusten duzu etorkizuna gai honetan? Gizakiok zenbat eta denbora gehiago bizi, adin horrekin lotutako gaixotasun asko dago eta biderkatzen jarraituko da, eta Alzheimerrerako sendabiderik ez badago, arazo bat izango da. Oro har, uste dut estigma gutxitzen ari dela eta denborarekin gutxiago izango dela, gehiago ezagutzen direlako eta normalizazio gehiago dagoelako. Baina buruko osasun arazoak pertsonen iraupenarekin lotuta daude, eta sendabiderik ez aurkitzeak arazo ugari sortuko ditu etorkizunean. Adibidez, Alzheimerra duen pertsona bat oso gastu handia da sendagaien, zaintzaileen, eguneko zentroaren aldetik, familia horrek bere bizitza asko murrizten duela ikusita. Beraz, etorkizunera begira, osasunean egiten den gastu handiagoa egin beharko da. Zer da onena eta txarrena enpresa bat sortzean?

Txarra, burokrazia. Izapide asko eskatzen dizkizute, fakturak, aholkulariaren gaia, dena, eta gainera, diru-laguntzekin hasi garenoi, izapide asko eskatzen digute, dena justifikatzeko. Beraz, okerrena burokrazia eta nik nuen ezjakintasuna dira. Ez dut EAZ ikasi eta ez nuen ideiarik autonomoa izateaz, aholkularitzaren funtzionamenduaz... Eta onena, gauzak nahi duzun moduan gida ditzakezula. Lan normal batean baino gehiago lan egiten duzula uste dut, baina azkenean zure ordutegia duzu, gauzak nahi bezala gida ditzakezu... askeagoa zara.

zer egin behar duzun pentsatzen... Egin ezazu zure gustuko zaizun zerbait eta aurrera egin ezazu. Gustatzen ez bazaizu, nahiz eta diru asko irabazi, uste dut ez duela merezi izango eta erreko zarela. Zerbait hutsetik sortzeko ordu asko eman beharko dituzu eta gauzak oso ondo joan diren bezala, oso momentu txarrak egon dira, Covid dela eta, beste guztiak bezala, gelditu behar izan dugulako, baina asko gustatzen zait eta aurrera jarraituko dut.

Zer aholku emango zenieke ekintzaile berriei?

Oraintxe bertan, saiatu hau handitzen jarraitzen. Uste dut plataforma oso ona aurkitu dugula, nitxo oso ona, irekitzen jarraitu, harremanetan jarri udalekin... Jendea Covid-en ondoren konturatu da teknologia berriak etorkizuna direla, egokitu edo hil egitea dela. Beraz, oraingoz, jarraitu eskalatzen, jarraitu jende berria proiektuan sartzen, funtzionalitate berriak, hobetu web-a, hazten sare sozialetan... Anbiziotsuak izan baina buruarekin, eta ez sartu gauza berrietan. Saiatu horretan zentratzen, hobetzen eta etorkizunean ikusiko dugu.

Oso tipikoa irudituko zaizu, baina egia esan, gustuko duzun zerbait egin. Zerbait ikastera zoazenean bezala, gustatzen zaizun zerbait egitea gomendatzen dizut, ez dizut gomendatzen zerbait diruagatik ikastea edo zure familiak edo lagunek hura ikasteko esaten dizutelako. Ekin nahi baduzu, berdin. Diru asko ematen duen nitxo oso ona delako egin nahi baduzu, aurrera, aberastu edo nahi duzuna egin, erabat legezkoa iruditzen zait. Baina ordu asko eskainiko dizkiozu, zure bizitzako zati bat izango da, egun askotan ohera joango zara

Etorkizuneko zein proiektu dituzu?

www.gomutak.com


Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa Pandemiak digitalizazioa gizartearen sektore guztietan sustatzeko beharra nabarmendu du

Leyre Madariaga Gangoiti, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria.

Jon Lasa Galdos

Egungo egoera zailak zerbait irakatsi badigu, agente publikoen eta pribatuen arteko lankidetzaren beharra da, negozio berrien bidez gure ekonomiaren hazkundea sustatzeko eta digitalizazioa sektore guztietan bultzatzeko beharra, alegia. Ekintzailetza Euskadiko negozioehunaren historia ekonomikoaren eta bilakaeraren mamia izan da, eta, beraz, gure enpresen egiteko modua. Egurrezko ontzigintzatik hasita, bizikleta eta josteko makinetatik pasatuz, edo azkenaldian, aeroespazialaren eremuraino. Halere, izaera teknologikoko Ekintzailetzaren bultzada ez da soilik enpresak sortzeko eta enplegu kualifikatua sortzeko mekanismo batean ematen; aitzitik tradizionaltzat jotzen diren enpresak eta sektoreak eraldatzeko eragilea dela frogatu da ere. Gero eta gehiago ikusten ditugu enpresa handiak eta ertainak startupetan delakoetan inbertitzen, eta beraiekin elkarlanean arituz, teknologia aurreratuak azkar txertatzeko bide gisa. Ongi ulertutako globalizazioari esker, mundu osoko startupak puntako enpresekin harremanetan jatzen gaituzten ekimenak dira; bestela, antzeko emaitzak

lortzeko askoz denbora eta ahalegin handiagoa beharko luketen korporazioen Transformazio Digitaleko prozesuak azkar baititzakete. Bestalde, mundua dagoeneko "Hamarkada Digitalean" murgilduta dago, jarduera arlo guztietan digitalizazioa azkar hedatzen delako, espazio fisikoa eta birtuala konbinatzeagatik eta, batez ere, aukera berriak agertzeagatik berrikuntzan eta hazkunde ekonomikoan, gizartearen "datifikazio" handiagoaren ondorioz. Palanka teknologiko ugariren bidez, sektore desberdinetan aplikatuta, administrazioaren, enpresen eta gizarte osoaren onurak handitzea bilatzen da, inguruneko aldaketa konplexuei erantzun hobea emateko. Zehazki, Adimen Artifizialaz, 5G-Konektibitateaz, Zibersegurtasunaz, Elkarreragingarritasunaz, Datuen Estrategiaz, Konputazio Kuantikoaz edo Gaitasun Digitalez ari gara. Jauzi kualitatiboa beharrezkoa da indarrak batzeko proiektu zehatzen bidez, zeharkakoak direlako eta eragile ugari inplikatzen dituztenez, gure Eraldaketa Digitalaren oinarria direnak. Laburbilduz, Ekintzailetzaren bultzada eraldaketa digitalaren katalizatzailea dela frogatu da, eta alde-

rantziz. Biak, beraz, balio erantsi handiagoa eskaintzen duten eta industriaren lehiakortasun posizioa hobetzen duten produktu eta konponbide berriak garatzeko oinarrizko tresnak dira, gure kasuan, euskara.

Mundua "Hamarkada Digitalean" murgilduta dago dagoeneko, digitalizazioa jarduera-arlo guztietan hedatzeko azkartasunaren ondorioz Hala ere, bi eraldaketen arrakastaren zati handi bat jendearen esku dago. Ekintzailetzak eta eraldaketa digitalak gure lurralde askok pairatzen dituzten desberdintasunak murrizten laguntzeko tresnak izan behar dute, bai eta garapen sozial eta ekonomikorako aukera berriak sortzen dituen hazkunde inklusiboagoa sortzeko ere. Beste modu batera esanda, Nazio Batuen Erakundeko 2030 Agendako 10 ODS-

ra laguntzeko oinarrizko elementuak dira, desberdintasunak murriztearekin lotutakoa. Testuinguru horretan, gobernuen zeregina ere kritikoa da. Jarrera ekintzailea eskatzen zaigu beharrak modu aktiboan entzuteko eta haiei arreta bizkorra emateko, etorkizunaren aurreikuspena eta esplorazioa aukera berriak hautemateko, eredu eta formula berrien etengabeko esperimentazioa, etorkizuneko sektore eta proiektuak sustatzeko, erabilera eraginkorra eta arduratsua eskura ditugun tresnekin (araudia, zerga, finantza, erosketa publikoa...), eta gure ekosistema etengabe indartzea "gertatuko diren gauzak" bultzatzeko. Hori guztia, beste erakunde batzuekin (maila anitzekoak) eta ekimen pribatuarekin elkarbizitza sinergikoan. Aspalditik lanean dihardugun arren, Eusko Jaurlaritzan uste dugu momentu egokia dela, EkintzailetzaEraldaketa Digitala binomioaren bidez, urrats bat aurrera emateko eta gizarte, ekonomia, industria eta iraunkortasunaren eraldaketa zuzentzeko, gure Herria munduko garapen ekonomikoan eta giza garapenean lidergoen artean egotea ahalbidetuz.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina

14


graduondokoak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina 15

Hizkuntzak, geroz eta beharrezkoagoak Azken datuen arabera, enpresen lan-eskaintzetan geroz eta gehiago eskatzen da atzerriko hizkuntzak menperatzea Unibertsitateko Aldizkaria

Beste hizkuntza batzuk menderatzeak geroz eta garrantzi handiagoa dauka lanpostu bat eskuratzeko eskatzen diren baldintza orokorren arteak. Azken urtean, eskaintzen % 34k sartu du baldintza hori, aurreko urtean baino ia bi puntu gehiago. Ingelesak enpresek gehien aukeratzen duten hizkuntza izaten jarraitzen du (% 89,1).

Beste urte batez, ingelesa da gure herrialdeko enpresek gehien eskatzen duten hizkuntza Hizkuntzen balorazio handiagoa Inguratzen gaituen eszenatoki global, enpresen nazioartekotze eta herrialde desberdinen arteko langileen zirkulazio gerozz eta handiagoaren ondorioz, enpresek geroz eta talde kultural anitzagoak izatea erabaki dute; lan-eskaintza orokorrean hizkuntzen eskaerak gora egin du. Horrela, 2019an atzerriko hizkuntza bat menperatzea eskatzen zuten eskaintzen ehunekoak 1,7 puntu egin du gora, eskaintza osoaren % 34raino iritsiz. Beste urte batez, ingelesa da gure herrialdeko enpresek gehien eskatzen duten hizkuntza. Enpresa-munduan nagusi den hizkuntza horrek ezinbesteko baldintza izaten jarraitzen du, hizkuntza-ezagutzak eskatzen dituzten eskaintzen % 89,1arekin.

Hizkuntzen eskakizuna lan-eskaintzetan sektoreka Hizkuntza adierazten duten eskaintzetako %

Sektorea Nazioarteko Erakundeak Bidaia-Agentziak, Aduanak Ikerketa Kanpo Merkataritza Internet Larrua eta Zapatagintza Informazioa eta Aholkularitza Multimedia Komunikazio Agentziak Bidaiarien Garraioa Ehungintza eta Moda Ekipamendu eta Banaketa Informatikoa Irakaskuntza / Hezkuntza Jarduera Erauzleak Ingeniaritza

2019

2018

% 70,48 % 53,14 % 52,05 % 47,90 % 45,35 % 42,86

Hizkuntzak zehazten dituzten eskaintzetako %

Ingelesa

Frantsesa

% 23,90 % 47,85 % 46,81 % 28,53 % 34,62 % 23,77

% 86,88 % 54,85 % 89,89 % 69,12 % 72,52 % 93,33

% 8,75 % 21,10 % 10,11 % 26,73 % 17,22 % 3,33

% 39,59 % 38,89 % 34,73 % 33,23 % 31,26

% 22,19 % 23,90 % 38,32 % 29,79 % 22,19

% 80,45 % 52,38 % 98,90 % 99,46 % 53,43

% 30,18 % 28,83 % 27,50 % 27,23

% 21,79 % 30,73 % 17,34 % 42,01

% 74,42 % 90,95 % 81,82 % 91,64

Alemana

Italiera

Portugesa

Besteak

% 4,38 % 25,32 % 1,12 % 12,90 % 8,61 % 6,67

% 0,31 % 3,38 % 0,22 % 4,61 % 6,46 % 5,80

% 1,25 % 0,42 % 1,12 % 2,30 % 2,98 % 5,33

% 5,63 % 15,19 % 0,56 % 12,90 % 11,59 % 4,93

% 4,49 % 2,38 % 6,59 % 0,81 % 40,07

% 18,91 % 14,29 % 1,10 % 0,27 % 7,58

% 0,96 % 9,52 % 1,10 % 0,20 % 10,83

% 7,05 % 9,52 % 1,10 % 0,41 % 3,61

% 3,21 % 33,33 % 1,10 % 1,15 % 8,30

% 25,58 % 6,03 % 18,18 % 10,23

% 10,47 % 3,58 % 18,18 % 6,20

% 4,65 % 1,26 % 5,27 % 0,29

% 0,66 % 1,26 % 2,15 % 1,15

% 6,98 % 1,12 % 1,55 % 0,86

Iturria: Infoempleo-Adecco.

Frantsesa bigarren geratzen da eta aurreko urtean baino lau puntu irabaztea lortzen du, hizkuntza zehaztutako eskaintzen % 15,15ean agertuz; Nafarroa eta Katalunia bezalako erkidegoetan % 20 gainditzen duen hizkuntza da. Alemanak, sailkapeneko hirugarrenak, eskaintza bikoiztu egiten du, 2018ko % 6tik gaur egungo % 12,3ra pasatuz. Balear Uharteetan bere eskaria % 21,7raino iristen da. Balio askoz baxuagoak dituzte italierak eta portugesak; hurrenez hurren % 4 eta % 3,9 behar diren arren, azken urtean ere eskaera nabarmen handitu da. Merkatuen gero eta globalizazio

handiagoa egoteak tradizio gutxiko beste hizkuntza batzuen eskaera areagotu du, hala nola arabiera, txinera, errusiera eta Europa ekialdeko zenbait hizkuntza, hala nola poloniera, txekiera edo errumaniera. Batera, hizkuntza horiek atzerriko hizkuntza behar den eskaintzaren % 8,4an daude. Komunitateen eskaria Atzerriko hizkuntzak ezagutzen dituzten hautagai gehien eskatzen dituzten autonomia erkidegoak, beheranzko ordenan, Madril, Balear Uharteak, Kanariar Uharteak eta Katalunia dira, eta horiek guztiak Estatuko batez bestekoaren gaine-

tik daude. Lau eskualde horietan, hizkuntza eskakizuna hazi egin da aurreko urtearekin alderatuta, eta batez besteko eskaerak enplegu eskaintzaren % 37 gainditzen du. Eremu funtzionalak eta titulazioak Hizkuntzak ezagutzeko eskaera oso lotuta dago garatu beharreko jardueraren izaerarekin, eta bereziki garrantzitsua da atzerriko jatorria duten bezeroekin, hornitzaileekin edo solaskideekin harreman handiagoa duten arloetan. Hori gertatzen da marketina eta komunikazioa bezalako arloetan (% 39); administratiboan eta idazkaritzan

(% 38,3); enpresen administrazioan (% 38,2) eta bezeroarentzako zerbitzuan (% 31,75). Azken hau hizkuntza desberdinak eskatzen diren funtzioa ere bada.

Hizkuntzak ezagutzeko eskaera oso lotuta dago garatu beharreko jardueraren izaerari Hizkuntzen arabera, ingelesa % 90etik gorako maiztasunarekin eskatzen da kalitate, I+G, PRL eta ingurumen arloetan; diseinuan;


graduondokoak eta ingeniaritza eta produkzioan. Eskaintzen % 20tik gertu dauden balioekin mugitzen dira frantsesa bezeroarentzako arreta eta merkataritza arloetan; eta alemana, bezeroarentzako arretan eta marketinean eta komunikazioan ere bai. Hizkuntzek bereizle handia duten beste aldagai bat unibertsitateko karrerak dira.Tituluen arabera, aurten Kultura Ondasunen eta/edo Kultura Ondarearen Kontserbazio eta Zaharberritzea lehen postura igo da. Bolumenaren arabera lan eskaintza asko jasotzen ez duen ibilbidea izan arren (unibertsitateko tituludunen-tzako eskaintza guztien % 0,14 baino ez da), atzerriko hizkuntza eskakizuna gehien sartu duena da, eskain-tzen % 91,4an egiten duena. Ondoren, Filologia, Itzulpena eta Interpretazioa eta Ehungintza Ingeniaritza daude, guztiak % 80tik gorako balioak dituztenak. Hizkuntza eskatuenak Ingelesa da gehien eskatzen den hizkuntza 2021ean. Zergatik? Egia esan, 2021ean eta urte guztietan. Ingelesa da oraindik ere lan egiteko gehien eskatzen duten hizkuntzen erregea: hizkuntzaren bat eskatzen duten lan eskaintzek Shakespeareren hizkuntza menperatzea eskatzen dute, % 89,1ekin.

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina

16

Hizkuntzen eskakizun gehiago duten titulazio unibertsitarioak Hizkuntza adieratzen duten eskaintzetako %

Titulazio unibertsitarioa

2019

Ondasun Kulturalen eta / edo Ondoren Kulturalaren Kontserbazioa eta Zaharberritzea Filologia, Hizkuntzalaritza eta Literatura Itzulpengintza eta Interpretazioa Ehun Ingeniaritza Ingeniaritza Geomatikan eta Topografian Matematikak eta Estatistika Materialen Ingeniaritza Antolaketa Industrialeko Ingeniaritza Komunikazioa, Irudia eta Soinua Ingeniaritza Kimikoa Fisika Ingeniaritza Elektroniko Industriala Automatikoa Ingeniaritza Mekanikoa Hezkuntza eta Pedagogia Telekomunikazioetako Ingeniaritza Beste titulazioak

2018

Hizkuntzak zehazten dituzten eskaintzetako %

Ingelesa

Frantsesa

% 93,83 % 63,29

% 99,71

% 35,38

% 84,12 % 84,74 % 84,29 % 79,02 % 78,45 % 74,55 % 73,09 % 70,00 % 69,31 % 69,57

% 85,80 % 72,73 % 80,00 % 61,46 % 56,07 % 86,41 % 81,01 % 67,82 % 60,49 % 55,70

% 86,98 % 96,14 % 95,23 % 99,04 % 98,51 % 98,12 % 94,46 % 99,51 % 98,33 % 98,46

% 68,37 % 57,36 % 56,51 % 55,89 % 53,75

% 68,48 % 59,06 % 58,18 % 74,78 % 55,67

% 99,65 % 92,49 % 96,80 % 92,54 % 92,56

Alemana

Italiera

Portugesa

Besteak

% 33,39

% 9,22

% 0,98

% 0,51

% 13,53 % 9,49 % 0,82 % 20,10 % 0,89 % 19,18 % 4,94 % 4,63 % 3,78 % 12,33

% 4,27 % 6,34 % 0,41 % 18,87 % 0,31 % 18,72 % 1,40 % 0,58 % 2,09 % 0,25

% 1,68 % 1,84 % 0,30 % 18,73 % 0,94 % 16,97 % 0,49 % 2,38 % 0,66 % 0,25

% 0,41 % 0,10 % 10,73 % 0,98 % 0,43 % 2,49 % 0,98 % 1,00 % 0,58 % 0,00

% 2,08 % 0,57 % 0,24 % 0,41 % 0,49 % 2,41 % 0,63 % 0,95 % 0,72 % 0,93

% 5,20 % 7,51 % 2,62 % 3,63 % 9,42

% 16,57 % 5,85 % 3,69 % 17,84 % 4,37

% 0,49 % 0,22 % 0,91 % 0,36 % 1,36

% 0,23 % 0,85 % 1,42 % 0,36 % 2,00

% 0,73 % 0,21 % 0,88 % 0,36 % 1,04

Iturria: Infoempleo Adecco.

Eta bai, "maisutasuna" esaten dugu, normalean eskatzen den maila B2 edo C1 delako. Gainera, enpresa askok ingeles orokorra ez ezik, merkataritza edo negozio ingelesa eskatzen dute ere. Hainbesteraino, non "First" jada ez da ingelesezko titulurik eskatuena konpainien aldetik: TOEIC eta BULATS dira gehien eskatzen direnak;

bi urtean behin berritu eta maila ona mantentzen duzula frogatu behar dituzun ziurtagiriak dira. Marketina, Teknologia, Finantzak, Ostalaritza eta Turismoa dira nagusiak ingelesa eskatzen duten sektoreen artean; baina gezurretan ariko ginake ez bagenu esango mota guztietako lanbideetan eskatzen dela. Izan ere, 2021ean

ingelesa jakitea jada ez da beharrezkoa, ezinbestekoa baizik. Bere atzetik fraintesa dago. Zergatik? 290 milioi hiztun, hizkuntza ofiziala 29 herrialdetan... Zilarra lortzen du konpainien % 15,15ek eskatzen dutelako (iaz baino 4 puntu gehiago). Horregatik eta Frantzia Espainain bazkide ekonomiko eta inbertitzaile bat delako. Hainbat enpresa

interesatuta daude profesional hirueledunak kontratatzean (gaztelania, ingelesa eta frantsesa, batez ere). Nazioarteko lege erakundeek asko eskatzen duten hizkuntza da, baita Ostalaritzak, Osasunak, Merkataritzak eta Salmentak ere; beraz, horietako batekoa bazara, badakizu.


graduondokoak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina 17

Ingelesa ikastearen garrantzia Enpresek gehien eskatzen duten hizkuntza ingelesa dela aintzat hartu eta gero, hizkuntza hori menperatzeak duen zailtasunaren inguruan hausnartuko dugu Unibertsitateko Aldizkaria

Atzerriko hizkuntzak eta, batez ere, ingelesa ezagutzea lan-eskaintza erakargarrienetan falta ez den baldintza bat da (ordainsaria on baten truke, baina ez horregatik bakarrik). Enplegagarritasunaren eta ingelesaren ezagutzaren artean harreman estua dago. Halere, eskuragarri dauden datuek adierazten dutenez, ingelesaren erabilera-maila ez da optima Espainian. EF Proficiency English-ek sailakapenak 35. Postuan kokatzen du Espainia mundu osoko 100 herrialderen artean; eta 25. Postuan Europa mailako 33 herrialderen artean, Espainiako batezbesteko maila Italiatik gertu dago, baina Europako beste estatuetatik oso urrun. Lehen postuetan daudeb Holanda, Suedia, Norvegia eta Danimarkatik ez ezik, Austriatik, Alemaniatik, Poloniatik edo Portugaldik ere urrun dago, adibidez.

go litzateke). Litekeena da ingelesez trebatzeak duen garrantziaz jabetzearen eta hizkuntza horren ezagutza eskasaren arteko desoreka hori azaltzen duen faktore bakar bat ez izatea. Nolanahi ere, hezkuntza sistema kontuan hartu behar da. Ez da erraza

Motibazioa, laguntza, baliabideak edo ahalegina bezalako faktoreek garrantzi handia dute ingelesa ikasterakoan Ingelesaren garrantzia Bestalde, CISeko datuek espainiarrek hizkuntza prestakuntzari ematen dioten garrantzi handia islatzen dute. Bigarren tokian dator, matematikaren ondoren bakarrik. Hala ere, 2016ko abenduan, inkestatutako pertsonen ia % 60k aitortu zuten ez zutela ingelesez hitz egiten, idazten edo irakurtzen. Era berean, % 27,7k soilik esan zuen hitz egiten eta irakurtzen zuela (maila beste kontu bat izan-

Ez dugu ahaztu behar, hasiera-hasieratik, eta batzuetan iragartzen denaren aurka, atzerriko hizkuntza ikastea ez dela erraza edo azkarra. Motibazioa, laguntza, baliabideak edo ahalegina bezalako faktoreak izan behar dituzu. Maila nabarmenean gertatzen ez badira, saiakerak ez du arrakastarik izango. Jariotasun eta komunikazio gaitasun maila operatiboa lortzeko, are gutxiago maila aurreratua eskuratzeko, kalitate eta sakontasuneko trebakuntza nahikoa egin behar da. Gainera, beharrezko inplikazioarekin egin behar da. Bestela, ikasitakoak ez du ezertarako balio. Hemendik aurrera, hainbat elementuk jardun dezakete. Testuinguru soziala eta kulturala Historikoki, beste hizkuntza batzuk erabiltzea eskatzen duen

harreman ekonomiko eta kulturen arteko eredua Espainian ez da ziur aski beste herrialde batzuekin alderatzen. Nazioarteko trukeetara bideratuta ez dauden ekonomiekin loturiko jendearentzat, ez da hain beharrezkoa beste hizkuntzak ikastea. Espainiako gerraosteak, adibidez, joera hori indartu zuen. Hirurogeiko hamarkadako ekonomiaren eta turismoaren garapenak kontrako bidea ireki zuen, orain dugun bidea. Bere aldetik, Espainiarekin alderatuta nahiko herrialde txikiek edo biztanle gutxi dituztenek, hasieran aipatutako batzuk bezala, tradizioz motibazio zuzenak errazago aurkitu dituzte. Arrazoi ekonomiko eta komertzialengatik (derrigorrezko beharra), bertako biztanleek ezinbestekoa izango dute beste hizkuntza batzuk ikastea, izan ere, baliteke beraien herrialdea ez izatea hain ezaguna herrialdetik kanpo. Garai modernoan, beste faktore batzuk hartu behar dira kontuan, esate baterako, leku horietan azpitituluak gailentzea bikoizketetan, hizkuntzekin harremanetan jartzeko laguntza gisa.

Hezkuntza erronka Tartea laburtzeak hezkuntza sistema sendo eta koherentean oinarritutako prestakuntza ahalegina eskatzen du. Hezkuntzaren inguruan Espainian izandako eztabaidak azken berrogei urteotan oraindik eredu asebete eta adostuan bildu ez diren hainbat erreforma eragin ditu. Ez da hezkuntza behar bezala finantzatu. Egoera horren froga PISA probetan Espainiako ikasleen emaitzak dira, hobetu daitezkeenak. Nolanahi ere, ezin dira aurrerapenak ukatu. Espainiako ikastetxe eta institutuetako atzerriko hizkuntzen irakasleek, oro har eta urte batzuetatik hona, oinarri didaktiko eta linguistiko onargarria dute. Ez dugu ildo horretan sakontzeari utzi behar. Aldi berean, eduki eta atzerriko hizkuntzen ikaskuntza integratua hedatzen ari da, baina matematikako edo historiako klaseak ingelesez eman ditzaketen irakasle gehiago behar dira. Horrez gain, oso zaila da arazoak dituzten neurri handiko ikasgeletan emaitza onak lortzea. Ez du, noski, eskola uzte kezkagarri batek laguntzen.

Bestalde, eta modu osagarrian, Espainiako hezkuntza sistemak ez ditu beti ikasleen ekimena eta autonomia behar bezala errazten. Bigarren hezkuntzako azken urteetan eta goi mailako hezkuntzan, hizkuntza bat ikasteko interesa planifikazio pertsonalarekin eta bizitza proiektuarekin du zerikusia. Baliabide mugatuak dituen sistemak ezin du ikaskuntza esanguratsua bultzatu eta horrek ikasleak beren prestakuntzaren lehen lerroetan jartzen ditu. Unibertsitateko hezkuntza Unibertsitateko hezkuntzaren ikuspegitik, Kataluniako unibertsitateek atzerriko hizkuntza B2 maila lortzeko lizentziatuen artean dituzten zailtasunak egungo egoeraren adibide ona dira. Horrek ez du esan nahi azken hamarkadetan aurrerapenik egin ez denik, mugikortasun programen bultzada gehituta (bereziki Erasmus + programa), izugarri laguntzen dutenak gazteak beste hizkuntza eta kulturetara irekitzen. Baina, horrez gain, Espainiako unibertsitatearen egituran aldaketak bizkortu beharko lirateke.


graduondokoak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina

18

Masterra eta graduondokoa: zer da zer? Jarraian masterren eta graduondokoen ezaugarriak azalduko dizkizuegu. Baita euren arteko ezberdintasunak ere Unibertsitateko Aldizkaria

Urtero mundu akademikoarekin lotutako termino berriak agertzen dira. Askotan galdu egiten gara eta bakoitza zehazki zer den ez dakigu. Hori dela eta, master baten eta graduondoko baten arteko desberdintasunen inguruan egun dagoen zalantza amaigabea argitzen saiatuko gara orain. Galdu egingo al duzu? Graduondokoaz ari garenean, titulua amaitu ondoren egiten den edozein prestakuntzaz ari gara. Eta masterrei buruz hitz egiten dugunean, maila altuagoa duen graduondoko ikasketa mota zehatz batez ari gara. Zer da masterra? Master ikasketen xedea izaera espezializatuagoa duten prestakuntza aurreratua da. Bizitza profesionalerako prest. Masterrak estrategikoki orientatuta egon ohi dira, hau da, ikuspuntu zabalagoa duten hainbat diziplina jorratzen dituzte. Masterrek dituzten ECTS kredituak 60 eta 120 bitartekoak dira.

Normalean, urtebetean edo bi urtean amaitzen dira master amaierako proiektuarekin batera. Lehen esan dugun bezala, master bat egin ahal izateko unibertsitateko titulua izan behar dugu. Gainera, hauetako askok ikasleei lan munduan sartzea errazten dien lan poltsa bat izan ohi dute. Masterrei buruz nabarmendu beharreko beste gauza bat da hainbat mota aurkitzen ditugula. Ohikoenak master propioak eta master ofizialak dira. Master propioa ANECAtik (Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala) kanpo, unibertsitateek edo negozio eskolek sortutako masterrak dira. Erakundeak dira programa, prezioa, baldintzak eta irakasleak finkatzen dituztenak. Ikerketa horiek ez dute gerora doktoregoa ikasteko aukerarik ematen. Master Ofiziala Ikasketa hauek ANECAk edo autonomia erkidegoetako legeak zehazten dituzten ebaluazio orga-

noek egiaztatzen dituzte. Gainera, master hauek Europa mailan onartzen dira. Prezioak autonomia erkidego bakoitzak ezartzen ditu. Horiek doktoretza ikasteko aukera ematen dute eta Hezkuntza Ministerioaren bekekin ere finantza daitezke.

Master bat 60 eta 120 ECTS kreditu artekoa da; graduondokoa, berriz, 30 eta 60 ECTS kreditu artekoa Zer da graduondokoa? Graduondoko tituluak espezializazio maila altuagoa eskaintzen du. Normalean ikasketa horiek 30 eta 60 ECTS kreditu bitartekoak dira. Masterrak ez bezala, graduondoko ikasketak unibertsitate titulurik gabeko pertsonek ere egin ditzakete. Pertsona horiek graduondoko ikasketak egitea erabakitzen badu-

te, ez dute graduondoko diploma bat lortuko, ikastetxeko errektoreak sinatutako lorpen ziurtagiria baizik. Ikasturte batean graduondoko hainbat ikasketa egitea baimentzen da. Ikastaro horietan diziplina bateko espezializazioa lantzen da.

Graduondoko ikasketak egitearen eragozpenetako bat da ondoren ezin duzula doktoretzarik egin, gauza bera gertatzen da master propioekin. Graduondoko ikastaroak baliagarriak izan ohi dira master baten osagarri gisa edo etengabeko prestakuntza duten profesionalentzat.


uniemakume

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina 19

Berdinsarea, 15 urte berdintasunaren alde Berdinsareak 15 urte bete ditu euskal udalerrietan berdintasun-politikak sustatzen dituen sare gisa Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

EUDELeko presidente Gorka Urtaranek eta Emakundeko zuzendari, Izaskun Landaidak, erakunde bultzatzaileen ordezkari gisa, Berdinsarearen osoko bilkuraren irekieran parte hartu zuten joan den maiatzaren 11n. Osoko bilkura urtean behin izaten da gutxienez, balantzea egin eta euskal udalek berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioaren arloan garatzen dituzten lan-ildoak eguneratzeko. Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako Euskal Udalen Sarea den Berdinsarea 2006. urtean sortu zen, EUDELen eta Emakunderen babesarekin udal-gobernuen maila goreneko konpromisoa bateratzeko. 2021 honetan, Berdinsareak hamabost urteko ibilbidea ospatuko du gaur, maiatzaren 12an, hain zuzen, ospatzen den Tokiko Bizi-tzan Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko Europako Gutunaren 15. urteurrenarekin bat eginez. Sare hori aitzindaria izan zen Euskadin eta Europan, eta udalek berek gobernatzea du ezaugarri; udal horiek dituzte, zehazki, berdintasunaren arloko politika eta praktika aurreratuenak. Berdinsarearen lana hainbat batzordetan egiten da. Batzordeek interes komuneko gaiak eta kontuak jorratzen dituzte, baina betiere tokiko aniztasunari eta, bereziki, udalerri txikiei arreta eskainiz. Sarearen beste bereizgarrietako bat da erabakiak modu partehartzailean hartzen direla, maila politikoan eta teknikoan erabakita. Maiatzaren 11n, bideokonferentzia bidez, Berdinsarearen Osoko Bilkuran elkartu ziren gaur egun Berdinsarea osatzen duten 72 udalerri eta kuadrilla bateko alkateak eta zinegotziak, zeinak EAEko herritarren % 80a baino gehiagoren ordezkari diren. Gorka Urtaranek eta Izaskun Landaidak "balio-sare" gisa definitu zuten Berdinsarea, bai udalerrientzat eta bai gizarte osoarentzat. Bi ordezkariek nabarmendu zutenez, euskal udalerriak beti egon dira "abangoardian" berdintasunaren arloan, eta Berdinsarearen hamarkada bat baino gehixeagoko ibilbideko mugarrietako batzuk zerrendatu zituzten: erakundeen arteko koordinaziorako lehen protokoloak edo berdintasunerako udal-ordenantzak, eta indarkeria matxistaren biktimei

eta biziraun dutenei erreparazioa emateko gida. EUDELen elkarteburu eta Gasteizko alkateak zorionak eman zizkien udal arduradunei, egungo testuinguruan kokatzen den Berdinsarearen urteurren "garrantzitsu" honengatik: "Udalok funtsezko eginkizuna dugu berdintasunaren erronkari erantzuteko, eta udalerriak eraldaketa sozialaren eszenatoki gara". Gorka Urtaranek balantze eta errekonozimendu garaia dela esan zuen, baina baita berritzekoa eta Sarea eguneratzekoa ere. "EUDELek eta Emakundek Berdinsareari ematen diogun laguntza berritu dugu, udaletan eta gizarte osoan erreferentziazko sare gisa finkatu dadin, euskal erakunde guztiekin lankidetzan eta koordinatuta", adierazi zuen elkarteburuak. Gorka Urtaranek azaldu zuenez, bi erakunde bultzatzaileek elkarrekin lan egingo dute, “Berdinsarea berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka Euskal Udalok dugun konpromisoaren adierazlerik handiena izan dadin”. Horretarako, EUDELen elkarteburuak “Europako beste udalerri sare batzuekin lan egitearen" garrantzia azpimarratu zuen, "berdintasun-politika aurreratuenen lerroan jarraitzeko". Emakundeko zuzendariak, ostera, nabarmendu zuen “Berdintasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea erakundeen arteko lankidetzaren garrantziaren adibide bat” dela, helburu berarekin lan egiten denean, eta azpimarratu zuen EUDELen eta Emakunderen artean 2006an sinatutako lankidetzakonpromisoa gure herrialdeko berdintasun-politiketan aurrera egiteko beharrezkoa den maila anitzeko lankidetza horren erreferente eta eredu bihurtu dela.

Landaidak nabarmendu zuenez, EUDELekin hitzarmena berrituta, sarea egungo egoerara egokitu eta suspertu nahi da: “Helburua da duela 15 urteko konpromiso hura mantentzea, indartzea eta berdintasun-politika aurreratuenekin bat egitea”. Era berean, Emakundeko zuzendariak NBE Emakumeak Generation equality ekimenean parte hartzera gonbidatu zituen udalak. Euskadin Emakunde da ekimen horren buru, eta Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako Itun Sozial bat aktibatzea du xede. 2021ko Ekintza Plana: Berritzea eta balioa ematea Berdinsarearen helburuak dira berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka tokiko gobernuek kudeatutako programak eta zerbitzuak bultzatzea, indartzea, koordinatzea eta ebaluatzea. Berdinsarearen parte izateko, udalerriek zenbait baldintza bete behar dituzte, besteak beste, Berdintasunerako Tokiko Plana onartuta izatea, eta hori gauzatzeko behar diren langileak eta baliabideak izan behar dituzte. 2021ean, sareko Ekintza Plana bi ardatz nagusitan oinarritzen da, eta ardatz horien bidez, egungo testuinguruan, pandemia osteko susperraldiak eta eraldaketak markatutako tokiko berdintasun-politiken erronka berriei erantzun nahi zaie. Lehenengo ardatzak berrikuntza, estrategia berriak, irudi-nortasun berria eta komunikazio-kanal berri bat dira, Berdinsarearen lehen webgunea. Bigarren ardatza Berdinsarearen proiekzioa eta Berdinsareari balioa ematea da, barruan eta kanpoan, udalerrien "sarea" iza-

ten jarrai dezan, eta, aldi berean, erreferente izan dadin foro instituzional guztietan eta euskal gizartearen aurrean. Planteatzen diren ekintza zehatzen artean, honako hauek daude: EUDEL-Emakunde erakunde arteko Hitzarmena berritzea; indarkeria matxistaren prebentzioan euskal udalen jarrera lantzea; pandemia osteko biziberritzeari begira udal-kudeaketarako erabakiak hartzean genero-ikuspegia bideratzea; udalerri txikietarako berariazko berdintasun-gida estrategikoa gauzatzea, edo teknikarien prestakuntza indartzea, besteak beste, honako arlo hauetan: berdintasun-klausulak kontratazioan, emakume biktimen erreparazioa edo hirigintzan genero-eragina ebaluatzea. Osoko Bilkuran ekintza-ildo berriak aurkezteko ardura Ane Beitia Elgoibarko alkateak eta Angela Egia Gordexolakoak izan zuten, biak ala biak EUDELeko Batzorde Eragileko berdintasun-ordezkari gisa. Alkateek beste abantaila batzuen artean nabarmendu zutenez, “sareko lanak aukera ematen digu guztiontzako irizpideak definitzeko eta udalen arteko tresnak eta jardunbide egokiak partekatzeko", eta hori oso lagungarria da baliabide gutxien dituzten udalerri txikientzat. Biak bat etorri ziren adieraztean Berdinsareak "talde" gisa funtzionatzen duela eta "talde" gisa lan egiten duela, "aniztasuna" errespetatuta; eta, azalpena amaitzeko, sarean aktiboki parte hartzera animatu zuten: "Berdintasunerako bideak aurrera jarraitu behar du, Berdinsarearen tokiko konpromisotik, berdintasun-politiken sustapena Euskadiko udalerri guztietara heda dadin".


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina

20


unieskubideak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina 21

Ortzadarraren hilabetea Ekainaren 28ko LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, ospakizun honen inguruko historia labur bat aurkeztuko dizuegu Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

LGBT Harrotasunaren nazioarteko eguna, Gay Harrotasunaren eguna izenarekin ere ezaguna, urtero ospatzen da mundu osoan zehar. Honen helburuak dira genero- eta sexu-aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea. Ekainaren 28a hautatu zen LGBT Harrotasunaren nazioarteko egun bezala 1969an Stonewallen (New York, Ameriketako Estatu Batuak) gertatutako istiluak gogoratzeko, gertaera horrek eman baitzion hasiera askapen homosexualari. Herrialde batzuetan, Harrotasun egunaren ospakizuna ekainaren 28aren aurreko edo ondorengo larunbatera aldatzen da, batez ere hauteskundeekin edo ospakizun handiekin bat etorriz gero. 1970. urtetik ospatzen den arren, hainbat herrialdetako gobernuek ospakizunaren aurka egin dute publikoki. Hizkuntzaren arlotik hitz eginda, “harrotasuna” bakoitzak bere buruarengan duen amodio propioa da, eta errespetua eta ardura izatea merezi duelako ideia. Horrek transmititu nahi du gizaki guztiek duintasuna daukatela eta ez dutela beren joera sexualengatik erasorik jasan behar. Stonewalleko istiluak LGBT kolektiboaren eskubideen aldeko borroka 1950eko hamarkadan hasi zen, mugimendu ho-

mofiloaren bidez, baina garai hartako LGBT elkarteek, autoritateari aurre egin beharrean, nahiago zuten onespena modu ordenatuan bilatzea. 1960ko hamarkadan, mugimendu sozialek indar handia hartu zuten Amerikako Estatu Batuetan: arrazismoaren aurkako borroka, Vietnamgo gerraren aurkako mugimenduak… Horrek LGBT aktibistek jarrera erradikal eta militanteagoa hartzea eragin zuen. Mugimenduak indarra hartu zuen arren, gizarteak ez zituen onartzen, eta hainbat tabernatan biltzen ziren. Poliziak taberna horiek nahiko kontrolatuta zituen, eta askotan joaten ziren bertara, kolektiboko jendea biltzea “desordena publikoa” zelakoan. Normalean, drag queen-ak eta lesbiana “maskulinoenak”, bereziki zuriak ez baziren, atxilotu egiten zituzten, eta gizon zuriak begira geratu edo joan egiten ziren. Tabernen jabeei isuna jartzen zieten, baina ez zieten taberna ixten. 1969ko ekainaren 28ko goizeko lehen orduetan, polizia New Yorkeko Stonewall Innera joan zen. Gau horretan, alkohola ilegalki saltzeagatik joan zen. Sarekada beti bezala hasi zen: polizia sartu, langileak atxilotu eta jendea botatzen hasi ziren. Baina egun horretan, Stonewallen eta inguruan zegoen jendeak normalean zeukan jarrera pasiboa alde batera utzi eta poliziaren aurka egin zuen. Txanponak bo-

tatzen hasi ziren, tabernarien eta poliziaren arteko eroskeria salatzeko, eta gero, harriak eta botilak ere jaurti zituzten. Poliziak jendea borrarekin jotzeari ekin zion, baina amaieran Stonewall barruan itxi behar izan ziren. Gero eta jende gehiago hasi zen hurreratzen, eta istiluak handitzen joan ziren. Polizia gehiago gerturatu ziren, Stonewall barruko poliziak handik atera eta istiluak amaitzera. Gau horretan “Gay Pride” (gay harrotasuna) lelopean milaka manifestari atera ziren kalera, eta istiluak egon ziren poliziarekin, goizeko ordu txikiak arte. Aste horretan, protesta eta manifestazio gehiago izan zen kale hartan, baina gero eta txikiagoak. Lehenengo martxak 1969ko azaroaren 2an lehenengo harrotasunaren martxa egitea proposatu zen. Urtero, ekaineko azken larunbatean New Yorken batzea erabaki zuten, Stonewalleko istiluen oroimenez manifestazio bat egiteko. Proposatu zuten izena Christopher Street Liberation Day izan zen, istiluak gertatu ziren kalearen omenez. 1970eko ekainaren 28an ospatu zuten. LGBT kolektiboko milaka pertsona batu ziren, “gayen indar eta harrotasun berria” aldarrikatze-

ko. Hala ere, ez zen lehenengo martxa izan. Aurreko egunean, ekainaren 27an, Chicago Gay Liberation elkarteak martxa bat antolatu zuen. Jende askok ikusi zuen, hautatutako egun eta lekuagatik. Asteburu horretan, Los Angelesen eta San Frantziskon ere egin zituzten martxak. Harrotasun martxak indar handia izan zuen, eta beste hainbat herrialdetako hiriburuetara iritsi zen. Konkretuki, Londres, Paris, Mendebaldeko Berlin eta Estokolmora.

LGBT Harrotasunaren Eguna New Yorkeko Stonewall tabernan 1969ko ekainaren 28an izandako istiluen ondoren ospatu ohi da Gaur egun Martxak izaera aktibista edo politikoa du gehienetan, bereziki onarpen gutxien dagoen herrialdeetan. Onarpen handiagoko lekuetan erabat handiagoa da jaigiroa: desfileak, drag queen-ak, musika, dantzariak… baina horietan ere, gehienetan, HIESaren eta LGBT kolektiboaren aurkako biolentziaren biktimak oroitzen dira. Harrotasun egunaren funtzio nagusia LGBT komunitatea ahalduntzea da, alde batetik beren izatea aitortuz eta, bestetik, beren aniztasuna eta kultura ospatuz. Heteroarauarekin amaitzeko ateratzen dira kalera, urtean behin aho betez beren benetako nortasuna adierazteko. Elkartasuna ere bilatzen dute, komunitatearen ikarak gainditzeko asmoz. Martxa horretan egiten diren aldarrikapenei esker, hainbat aurrerapen lortu dira LGBT kolektiboaren alde, adibidez telebista saioetan eta filmetan gero eta presentzia handiagoa edukitzea.


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina 22

Emakumeak nagusi Jazzaldian Jaialdia uztailaren 21etik 25era egingo da eta sarrerak datozen asteetan jarriko dira salgai Unibertsitateko Aldizkaria

Zuhur jokatzeko garaia da; baina baita eskaintza kulturala babesteko unea ere: dintantzia mantenduz, kontu handiz eta maskara jantzita musikaz gozatzeko unea!. Badator Donostiako 56. Jazzaldia. Salbuespen guztiekin. Ez dakigu oraindik zeintzuk izango diren edukierak eta ordutegiak, ez eta hara eta hemen nahierara mugitzeko aukera izango dugun ere. Oraindik zenbait aste egon beharko dugu zain. Ondoren aipatzen ditugun artistek 56. Jazzaldian egoteko bere nahia agertu dutenez, ilusio handiz dakarzkizuegu haien izenak, jakinaren gainean egon zaitezten. Emakumezko ahotsen Jazzaldi bat izango da aurtengoa: Cécile McLorin Salvant bikaina; Noa, pianista donostiar Iñaki Salvadorrek lagunduta; Buika, sentsuala eta gozoa; Arlo Parks, Londresko sentsazio berria; Aymée Nuviola kubatarra; eta, jakina, Sílvia Pérez Cruz, Farsa Circus Band taldearekin. Pianisten Jazzaldia ere izango da. Aipatutako Iñaki Salvadorrez gain, izen gehiago daude: Italiatik, Franco D'Andrea, musikari transalpinoen dekano loriatsua, eta Giovanni Guidi, Jazz europarraren izar sortu berria; Brad Mehldau jeinua; Kenny Barron ezinbestekoa eta bikaina; Gonzalo Rubalcaba, Karibeko birtuoso gorena; Marcin Masecki poloniarra, moldakorra eta ezustekoa; eta Marco Mezquida, bere proiektu berriarekin, pauso bat gehiago musikaren izartegirako bere goranzko ibilbide etengabean. Dave Douglas, tronpetista magistrala; Mulatu Astatke bibrafonista eta perkusionista etiopiarra; Dave Holland baxu gailena; Jean Toussaint saxofonista, Art Blakeyren Jazz Messengers-en akademiako dizipulua; Eric Seva saxofonista, Summit diskoari eskainitako omenaldi zoragarri batekin, non beren soinuak eta ideiak bat egin zituzten Gerry Mulliganek eta Astor Piazzollak; Naïssam Jalal flautista harrigarria eta Bill Frisell gitarrista dira beste musikarietako batzuk, datorren 56. Jazzaldian gure artean izan eta parte hartuko dutela hitz eman dutenak. Gainera, musikari espainiar ugari

izango dira: duela gutxi 19 talde hautatuen zerrenda bat argitara atera zen, azken hilabeteotan izandako hautaketa-prozesuen ondoren; haiei gehituko zaizkie Jorge Pardo maisua, Niño Joselek lagunduta, Chick Corea oroitzeko; La Locomotora Negra, Kataluniako Jazz taldeen dekanoa, agurra emateko bere biran; eta JazzEñen parte hartzeko hautatu diren 8 taldeak. Programazioa gaixotasunak eta bere ondorioek izango duten eboluzioaren itzalean, babesturik, eskaini ahal izatea espero da. Zaindu, hala, denon artean, indize madarikatu horiek jaisteko, osasuntsu egoteko, eta horrela, programa honekin gozatu ahal izateko. JazzEñe 2021 SGAE Fundazioak, Donostiako Udalarekin, Donostia Kulturarekin eta Jazzaldiarekin lankidetzan, JazzEñeren VII. edizioa antolatu du. Ekimen honen helburua Estatu mailako jazza nazioartekotzea da, eta uztailaren 22tik 25era burutuko da, Donostian, 56. Jazzaldiaren esparru paregabean. Lau jardunalditan zehar showcase formatuko 45 minutuko zortzi kontzertu hartuko ditu guztira, alegia, gaur egun genero honetako talde garrantzitsuenetako batzuekin: Ariel Bríngez Quintet, Caminero Quintet, Chano Domínguez Trío, Daniel García Trío, Smack Dab, Sumrrá, Alba Careta Group eta Manolo y Curra. Talde hauek guztiak aurkeztutako 252 eskabideetatik aukeratu dira, eta SGAE Fundazioak Iberoamerikako bazkideei zuzendutako deialdi orokor baten bidez jasotakoak ditugu. Jose Miguel Carmona SGAE Fundazioko musika zuzendari instituzionala, Javier Estrella JazzEñeko zuzendaria, Miguel Martín Jazzaldiko zuzendaria, Jose Francisco Tapiz Tomajazzeko zuzendaria eta Lara Vizuete Jazzeñe2018an parte hartu zuen jazz abeslari eta egilea izan dira zortzi proposamen artistikoak aukeratu dituzten batzordearen integratzaileak. Bertan izango diren ikusleekin batera, JazzEñe2021ek Europako hainbat emanaldi eta festibaletako ordezkari eta jazz-sustatzaileak bilduko ditu, guztiak SGAE Fundazioak gonbidatuta, nonbait,

Espainian generoak bizi duen errealitatea ezagutu nahian. Kontzertuen osagarri gisa, talde parte-hartzaileek beren proposamenak nazioarteko gonbidatuekin azaldu eta eztabaidatzeko aukera izango dute, beren lana gure mugetatik haratago zabaltzea ahalbidetuko dieten nazioarteko lankidetza-akordioak lortu nahian.

Brad Mehldau, Cécile McLorin Salvant, Noa, Bill Frisell, Mulatu Astatke, Gonzalo Rubalcaba, Sílvia Pérez Cruz eta Kenny Barron izango dira, besteren artean, 56. Jazzaldiko eszenatokietan

Zortzi kontzertu lau egunetan JazzEñe21ek 8 kontzertu eskainiko ditu, eguerdiko 12:30tan hasiko diren 4 saio bikoitzetan banatuak. Kontzertuok Victoria Eugenia Antzokian izango dira eta sarrerak datozen asteetan jarriko dira salgai. Uztailaren 22an inauguratuko da erakustaldia, 12:30ean, Ariel Brínguez Quintet boskotearen eskutik, Nostalgia Cubana diskaren aurkezpenarekin, alegia, 50eko hamarkadako Kubako soinu girora egindako bidaia, besteak beste, Bola de Nieve, José Antonio Mendez, Eliseo Grenet, Cachaíto López eta Juanito Márquez artista handiek landu izan zituzten formei omenaldia egiteko. Ordubete geroago, bigarren saioan, Caminero Quintet arituko da, jazza eta flamenkoa uztartzen dituen Pablo Martin Caminero buru duen taldea. Azken lanarekin, Bost, JazzEñe2021en lurreratuko da, non flamenkoaren haize tradizionalak berrikusiz, granaina, segiriya, buleria edo soleá bezalako erak uztartuko dituen, jakina, bere ikuspegi berezitik abiapuntuta. Hurrengo egunean, uztailaren 23an, ostiralean, Daniel García

Tríok bere azken lan kementsua interpretatuko du, Europako eszenatoki garrantzitsuenetakoetatik eraman dituena: Travesuras. Daniel García Diego, Reinier "el Negrón" eta Michael Olivera jazz europarraren hirukote indartsu eta originalenetako bat dira. 14:30ean itxiko du Chano Domínguez Trio-ren zuzenekoak jardunaldia, Chumbulum diskoa interpretatuz, non inoiz grabatu gabeko konposizioak berreskuratzen eta konfinamenduan sortutako pieza originalak eskaintzen dituen. Horacio Fumero kontrabaxu argentinarrak osatzen du hirukoa, askotan Tete Montoliu eta Gato Barbierirekin oholtzaratu den berak, David Xirgu bateria polifazetikoarekin batera hain zuzen ere, eta espainiar jazz nahasketa ukaezin honen edertasuna eta xarma transmititzeko kartel ezin hobea betetzeari ekingo diote zalantzarik gabe. Kataluniako jazz eszenako proiekturik sendoenetako bat bihurtu da, bestalde, Smack Dab. JazzEñe2021aren hirugarren jardunaldiari hasiera emango dio, uztailaren 24an. Joan Casaresek, Oriol Vallesek, Lluc Casaresek, Jöel Gonzalezek eta Pau Salak osatutako boskoteak jazzaren tradizioaren eta musika afroamerikarraren arteko ibilbideak berrikusteko gune bat eraiki du, askatasunetik eta inprobisazio kolektibotik abiatuta. Sumrrá hirukote galiziarraren

proposamenak agurtuko du eguna, 21 urteko ibilbidearen ostean, estudioko zazpigarren diskoa aurkeztera datorrela: Sumrrá 7 Visións. Bertan, Manuel Gutierrez piano-jotzaileak, Xacobe Martinez Antelo kontrabaxu-jotzaileak eta L.A.R. Legido bateria-jotzaileak gaur egungo momentuari buruz hausnartzen dute, nondik gatozen eta nora goazen akaso jazzaren bitartez itaunduz. Uztailaren 25ean azken bi taldeak taularatuko dira: Alba Careta Group eta Javier Galiana eta María “La Mónica” burutzen duten bikotea, hots, Manolo y Curra. Alba Careta Group Kataluniako jazz-eszenako talderik oparoenetako bat da. Alades lelopeko bigarren lan diskografikoarekin Amsterdamen tronpeta ikasten eman dituen azken urteetako bizipenak erakustera dator, nonbait bere burua sotiltasunez eta hizkuntza organiko eta emozionalez baieztatuz, ziur asko, egungo jazz estatalaren proiekzio handiena duen argindarra bezala. Manolo y Curra, Javier Galiana piano-jotzailearen eta María “La Mónica” abeslari chiclaneraren arte eszenikoaren uztarketatik sortutako proeiktua da. Bikote honek JazzEñearen zazpigarren edizioa itxiko du. Ia antzezlan gisa sortu den ekimen musikala dugu, xehetasunik txikieneraino planifikatutako inprobisazioan etengabe diharduena.


23

2021ekaina

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

'Arkitekturarik gabeko erakusketa bat', Artiumen Vitoria-Gasteizko Artium Museoak Xabier Salaberriaren hamaika proposamenez beteriko erakusketa bat du ikusgai Unibertsitateko Aldizkaria

Artium, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Xabier Salaberriaren Arkitekturarik gabeko erakusketa bat izeneko erakusketa aurkeztu du (A1 aretoan, 2021eko urriaren 3ra arte). Erakusketak hamaika lan multzo aurkezten ditu, argazkiak, instalazioak eta objektuak barne, arkitekturaren eginkizunari, paisaiaren eta lurraldearen irudikapenari eta museografiaren alderdi teknikoei lotuak. Lan horietako bakoitzak bere izaerari eusten dio baina, aldi berean, logika espazial beraren arabera erlazionatzen dira elkarren artean. Artistaren azken ekoizpenei lan zaharragoak eta aurreko proposamenen memoria gehitu zaizkie. Erakusketa honen harira, argitalpen bat plazaratu du museoak Lars Bang Larsen idazle eta arte historialariaren testuarekin. Beatriz Herráez eta Enrique Martínez Goikoetxea izan dira Arkitekturarik gabeko erakusketa bat izeneko erakusketaren komisarioak. Xabier Salaberriaren (Donostia, 1969) lana eskulturaren, diseinuaren eta espazioen antolaketaren eta arkitekturaren esparruetan kokatzen da eta haren praktika tekniken, materialen eta objektuen historiaren azterketan oinarritzen. Argazkia, marrazkia eta instalazioa dira artistak Artium Museoan egindako erakusketaren testuinguruan egindako proposamenetan darabiltzan bitartekoak. Espazio hori interpretatzen du eta bertan parte hartzen du hainbat erakusketa-displayren azterketatik abiatuta, aretoetan ibilbide-sistema bat marraztuz museografiaren alderdi teknikoen, arkitekturaren funtzioen eta historiaren eta paisaiaren eta lurraldearen irudikapenaren artean proposatutako gurutzaketetan barneratzeko.

Izenburuko ukazio esplizituaren bidez -Arkitekturarik gabeko erakusketa bat-, egileak lehen plano esanguratsu batera dakartza espazioa, haren hormak, altuerak, ibilbideak… eta haiek gure jokabidea eta proposamenak ikusteko eta sentitzeko modua nola baldintzatzen dituzten. Izenburutik bertatik hasita, Salaberriak espekulaziorako espazio bat sortzen du, arkitekturaren, erakusketaren eta displayaren boterean pentsatzeko, eta horiek narratiban eta gure irakurketan nola eragiten duten ikusteko.

Hamaika proposamen biltzen ditu erakusketak. Argazki, instalazio eta hainbat serietako objektuz osatuta badaude ere, espazio logika berdina dute Erakusketak hamaika proposamen aurkezten ditu, argazkiak, instalazioak eta objektuak barne. Hainbat serietan oinarrituta, lanek beren izaerari eusten diote, eta, aldi berean, logika espazial beraren bidez osatzen dute elkar. Horrela, proiektuari izenburua ematen dion instalazioa, Arkitekturarik gabeko erakusketa bat, aurtengoa, panel modularren bidezko konstelazio batez osatuta dago, non diseinatzaile gisa egindako lanen irudiak, planoak eta erakusketen eta espazioen proiektuak zintzilikatzen diren (museorako egindakoa barne). Kokaera, kolorea eta eginkizuna aldatuta, aplikazio funtzionalaren

eta sinbolikoaren arteko lurralde bat sortzen dute, beren praktika artistikoan ohikoa. Erakusketak beste lan batzuk ere biltzen ditu, hala nola r de radio, 2020an egindako instalazio bat, non 4 erakusmahai metaliko bertikalek kristal hautsien bilduma bat erakusten duten, edota Bézier (2020), 8 aluminiozko xafla, beira-zatien siluetak euskarri lau batera testu gisa eramaten dituztenak. Bere ibilbidearen aurreko garaietako argazki batzuekin batera, Agiñan ateratako 5 irudiko friso bat ere badago (Serie friso Oteiza, 2021). Jorge Oteizak Aita Donostiaren oroimenez egin zuen monumentuaren gainazaleko eta er-tzeko gorabeherak uzten dituzte argazkiek agerian, ustekabekoak izan ala ez. Badirudi oteizar cromlech mikrolitikoaren espazio sakratuari Aiako haitzetako gandor profanoarekin hitz eginarazten diola, monumentuaren oroimenari bere siluetaren ustekabeko, halabeharrezko edo bortxazko formekin.

Argazkiek, era berean, ohiko konbentzioak eta azalpen-arauak iraultzen dituzte. Aldaketa horien bidez, espazioari, arkitekturari eta gailuei erreparatzen die Salaberriak, instalatzen diren lekuan esanahia sortzen duten elementu gisa. Xabier Salaberria Xabier Salaberria Donostian bizi da eta bertan lan egiten du. Bere prestakuntza-aldia Arteleku Arte Zentroari lotuta dago. Bertan, Txomin Badiolak eta Ángel Badosek 1998an emandako lantegietan edo Peio Irazuk urte berean egindakoetan parte hartu zuen. Topaleku eta eztabaidarako gune hori, denboran zehar lantoki eta erreferentzia gisa mantendu du. Parte hartu duen egoitza-programa ugariak direlaeta, denboraldi luzeak eman ditu atzerrian -horrek ikusgarritasun handia eman dio bere lanari-, eta, besteak beste, Peio Agirre, Chus Martínez, Lars Bang Larsen eta Catalina Lozanok komisariatutako proiektuetan parte hartu du. Bere

azken erakusketen artean ondokoak aipa daitezke: r de radio, Carreras Múgica, Bilbo (2020); Ganar Perdiendo, Centro Centro, Madril (2019); Restos materiales, obstáculos y herramientas, Sao Pauloko 32. Biurtekoa (2016); Can-ni-faire, Carreras Mugica (2016); Proceso y Método. (A.T.M.O.T.W.) Xabier Salaberria, Bilboko Guggenheim Museoa (2013); The Society Without Qualities, Tensta Konsthall. Stockholm (2013) eta Inkontziente-Kontziente (Scenario1 about Europe), GFZK, Leipzig 2011. 2008an Gure Artea saria jaso zuen, 2009an Marcelino Botin Fundazioaren Sormen Beka eman zioten eta 2011n, Gasteizko Montehermoso Arte Zentroaren Arte eta Ikerketa Beka. Artium Bildumaz gainera, haren lana bilduma publiko eta museoetan dago ikusgai, besteak beste, Bartzelonako MACBAn, Santanderko Marcelino Botin Fundazioan, Tenerifeko Santa Cruzeko TEAren Bilduman, Sabadell Bilduman, eta Bilboko Arte Ederren Museoan eta Guggenheim Museoan.


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2021ekaina 24

Berandu goaz Nafarroako Gazte Kontseiluak

Berandu goazela diogunean ez dugu esan nahi artikulu hau Ingurumenaren Mundu Eguna baino egun batzuk geroago argitaratuko dela, baizik eta berandu goazela klima-aldaketaren aurkako borrokan. Berandu goaz ekoizpen- eta bizi-eredu ekologiko eta jasangarrirako trantsizioan. Azken batean, berandu goaz, eginkizun komun batean, globalean, belaunaldien artean, gure planetari eusteko zereginean, bakarra baitugu bizirik oraingoz. Gizateriak mendeak daramatza Lurreko baliabide naturalak arpilatzen, amaigabeak zirela pentsatuz, edo behintzat, egiten zenaren ondorioez erabat jabetu gabe; baina jada ez dago aitzakiarik. Mineral fosilak, gasen emisioak, edateko uraren kudeaketa eta lurraren eta animalien gehiegizko ustiapena, benetako arazo bihurtu dira eta berehalako ondorioak dituzte. Zalantzarik gabe, klima-aldaketaren aurkako borroka azken ha-

markadetako erronka garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Denok entzun dugu planetaren tenperaturaren igoera, poloen urtzea edo ozono geruzaren suntsipena bezalako adierazleei buruz hitz egiten. Hala ere, ingurumenaren hondamendiaren ondorioak oraindik ere ezezagunak dira adituentzat, baina, oro har, ez dira pozgarriak izaten. Horren aurrean, etorkizunak zalantzagarria izaten jarraitzen du, aldaketen eta ikerketaren abiadura modu esponentzialean hazi da azken urteotan, eta gero eta zailagoa da hurrengo urteek zer ekarriko diguten aurreikustea. Horren ondorioz, gero eta nabarmenagoa da gure aztarna ekologikoaren ondorioak arintzeko neurri zehatzak eta eraginkorrak behar direla. Horrela, larrialdi klimatikoak gora egin du gizartearen kezken artean, eta gazteok beste behin ere erakutsi dugu aldaketarako motorra garela, gure gizartearen arazoetan inplikatuta gaudela eta

egoera hori geldiarazteko kontzientzia eta erabakia ditugula. Kalera atera gara, eta egiten jarraitzen dugu, “NAHIKOA DA” esateko, planeta hau gurea dela eta zaintzeko betebeharra dugula aldarrikatzeko, kalera atera gara konponbideak proposatzeko, salaketa hutsean geratu gabe, kalera atera gara eta egiten jarraituko dugu, askotan gogoratzen zaigun bezala etorkizuna garelako, baina gaur egun datorkigunaren alde borrokatuko dugu. Zalantzarik gabe ez garela geldituko gauzak aldatzen direla ikusi arte, gizakiak planetan izan dituen ondorio negatibo guztiak geldiarazteko politika zehatzak egiten direla ikusi arte. Eta hemen gertatzen da klimaren esparruan biztanleriaren eta klase politikoaren arteko aurkakotasun handia, herritarren eskakizunak ez baitira benetan legerian islatu. Horren ordez, eragin handirik ez duten proposamen deskafeinatuak egin dira, adibidez, kutsatzaileen emisio globaletan.

Era berean, nabarmendu behar da bizitza- eta kontsumo-ereduak aldatu beharko direla, eta, zalantzarik gabe, trantsizio ekologikorako politika egokien eskutik joan beharko dutela. Aipatu behar dugu, halaber, zientziak berebiziko garrantzia izan dezakeela arlo honetan, aliatu handia baita, eta gazteek ahots asko izango dugu eta, hori gabe,

ezinezkoa izango da eredu jasangarriagoetarantz eboluzionatzea. Laburbilduz, argi eta garbi geratzen da gazteriak klima-aldaketaren aurkako borrokan izan duen, eta izango duen garrantzia, baina alde batera utzi gabe gizartean denok batera norabide bererantz arraunean egiteko beharra: gure planeta eta haren aniztasun ekologiko guztia benetan kontserbatzeko modu bakarra.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.