PU 357 Ekaina 2015

Page 1

Doako alea M ondragon U nibertsitatea

357 2015eko Ekaina

Graduondokorik onena zure etorkizunerako (II)

Ikasturte amaiera hemen da eta garai ezin hobea da karrerako ezaguerak espezializatzeko ikasten jarraitzeko erabakia hartzeko, lan-merkatuan ahalik eta azkarren sartzeko aukerak handitu nahi badira. Graduondoko bat izateak lan baterako hautagaia besteengandik desberdintzen du eta, horretaz gain, gero eta hizkuntza gehiago menperatzeak ateak irekitzen ditu enpresetan gaur egungo mundu globalizatu honetan. 08-12 Orriak

UPV/EHU. Hirugarren urtez jarraian, UPV/EHUk Gizarte Funtsa ipiniko du arazo ekonomikoak dituzten ikasleen esku. 03. Orria


unibertsitatekoaldizkaria

Unibertsitateak UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA. www.ehu.es Uda Ikastaroak

Donostia

Miramar Jauregia z/g

943 219 511

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza

Donostia

Ignacio Mª Barriola Eraik. Elhuyar Pza., 1

943 018 141

Leioako Campusa (Zentralita)

Leioa-Erandio

Sarriena Auz. z/g

946 012 000

Sarbide bulegoa. Bizkaiako Campusa

Leioa-Erandio

Sarriena Auz. z/g

946 015 555

Arabako Campuseko Errektoreordetza

Gasteiz

Comandante Izarduy k., 2

945 014 301

Gazte-informazioko bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz

Los Apraiz Pabiloi Unibertsitarioa, 1 – 1. solairua

945 014 336

vvrinfo@vc.ehu.es

Leioa

Liburutegiko Beheko Plataforma. Sarriena Auz. z/g

946 015 100 / 946 015 821

gazteinformazioa.leioa@ehu.es

Donostia

IM Barriola Eraikina (ikasgelategia). Elhuyar Plaza, 1

943 018 138 / 943 018 135

svrbegaz@sv.ehu.es / svrgazte@sv.ehu.es

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.es Bilboko Campusa

Bilbo

Unibertsitate Etorbidea, 24

944 139 000

Donostiako Campusa

Donostia

Mundaiz Bidea, 50

943 326 600

mondragon unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712 185

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Arrosadiako Campusa

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Iruña

Campus Unibertsitarioa

948 425 600

Ingeniari Eskola. TECNUM

Donostia

Manuel Lardizabal Pas., 13

943 219 877

TECNUM – Miramon Goiko Egoitza

Donostia

Mikeletegi Pas., 48

943 219 877

Aldapeta, 49

943 467 144

Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua – ISSA Donostia

Gasteiz

Pedro Asua, 2

945 244 200

UNED Bizkaia

Portugalete

Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3

944 936 533

UNED Gipuzkoa

Bergara

Martin Aguirre Deunaren Enparantza, 4

943 769 033

UNED Nafarroa

Iruña

Sadar z/g

948 243 250

UNED Nafarroa

Tudela

Magallón, 8

948 821 535

Arrasate Arrasate Barakaldo Eibar Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Loramendi kalea, 4 Uribarri etorbidea, 3. 79 p.k. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Azitain Industrialdea, 3. Eraik. 2-2. Txalaparta poligonoa, 32 Arabako Parke Teknologikoa. CEIA Eraik. Urkixo Zumarkalea, 36-5. Bizkaia Plaza Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana, 8. 48013 Bizkaiako Parke Teknologikoa Mocholí kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10. 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 043 488. http://www.unionline.info. posta-e: elperiodico@unionline.info.

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 – BILBO. Tel.: (+34) 944 139 417. E-maila: begona. prado@deusto.es. http://www.iee. deusto.es/ Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel.: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 820 606 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 239 228 / 944 395 622 944 209 488 948 426 000

Europe Direct Donostia Prim kalea, 14, 2.D. 20006 Donostia. Tel.: 943 470 962. E-maila: europedirect@kaebnai.net. http:// kaebnai.net. Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

ekintza honek eusko jaurlaritzako kultura, hizkuntza, politika eta hezkuntza saileko laguntza jaso du

koordinatzailEA: José Poza Valle. Laguntzaileak: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Jon Mikel Zabalegi. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Markel Redondo, Cristina Domínguez Iglesias, Unibertsitateko Aldizkaria. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba: 629 229 185.

Nafarroa: 665 690 590. posta-e: contactus@unionline.info.

UPV/EHU. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 – BILBO. Tel.: (+34) 946 013 651 / 652. E-maila: cde@ehu.es. http://www.ehu.es/ servicios/CDE

Europe Direct Bizkaia Simón Bolívar kalea, 8B. 48010 Bilbo. Tel.: 946 072 528. E-maila: europedirect@fundacionede.org. http://www.europedirectbizkaia.org. EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskaintzen ditu, dibulgazioko ekitaldiak egiten ditu eta lan-gela bat dauka.

Enpresa eta Berrikuntzako Zentruak CEI Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Informazio Europarreko Zentroak

Europe Direct HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 003 208. http:// www.hazi.es

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba

Lege Gordailua: BI-338-93.

Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

02

EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697. E-maila: europadirect@cederna.es

948 169 000

Nafarroako Unibertsitatea

2015ekaina

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística

ekintza honek GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO laguntza jaso du


unibertsitatekoaldizkaria

Diru-laguntzak arazoak gainditzeko

Antonio Beristain V. Saria abian

Hirugarren urtez jarraian, UPV/EHUk Gizarte Funtsa ipiniko du arazo ekonomikoak dituzten ikasleen esku z Unibertsitateko Aldizkaria Aurreko maiatzaren 4an, UPV/ EHUko Gobernu Kontseiluak ikasturte honetan ere Gizarte Funtsa izeneko deialdia abian ipintzea erabaki du. Ekimen honen bidez, matrikula ordaintzeko arazoak dituzten ikasleei laguntza ematen die unibertsitateak. Honen harira, ikasketak behin hasita bat-batean sortutako arazo ekonomikoen ondorioz edo denboran zehar dirauten arazoen ondorioz matrikula ordaintzeko arazoak dituzten ikasleek laguntza eska dezakete beren ikasketekin aurrera jarraitu ahal izateko. Ondorioz, eskaintza hau Eusko Jaurlaritzak 2014/15 ikasturteko beka deialdia ebatzi ondoren argitaratuko da. Eskaria UPV/EHUn titulu ofizial jakin batzuetako ikasketetan matrikula egina daukaten ikasleei zuzendua dago, baldin eta 2014/2015 ikasturtean bekarik edo ikasketetarako laguntzarik eskuratu ez badute. Hala, titulu ofizial horiek lizentziaturak eta diplomaturak, graduak, diplomaturatik gradura egokitzeko ikasketak eta lanbiderako ahalmena edo orientazioa duten unibertsitate masterrak dira. Gauzak horrela, eskaria egitean egiaztatu egin beharko dute ikasturte hasi ondoren bat-batean sortutako

arazo ekonomikoen ondorioz edo denboran zehar dirauten arazoen ondorioz matrikula ordaintzeko arazo bat dutela, arazo ekonomikoak denboran dirauela ulertuz.

Hirugarren urtea Aurtengoa Gizarte Funtsaren hirugarren deialdia izango da, eta datuen arabera, 2012/13 ikasturtean 32 eskari egin ziren, horietako 24 onartu zirelarik eta sortutako zorra 21.829,36 eurokoa izan zen. Bigarren deialdian, berriz, 2013/14 ikasturtekoan, 46 izan ziren eskariak eta 27 onartu ziren, zorra 25.790,64 eurokoa izanik. Bestalde, laguntza hau itzultzeko bi bide daude, hau da, batetik, dirua itzultzea, eta bestetik, laguntzaren % 60 dirutan itzultzea eta % 40 erakundearen mesedetan egindako lanen bidez, lan horiek borondatezkoak izanik, eta ezin izango dira erabili, inolaz ere, soldatapeko zerbitzuak betetzeko. Ildo honetan, deialdian adierazi ahala, erakundearen mesedetan egindako ordu bakoitzeko zorraren 12 euro kitatuko dira. Horrela, 2012/13 ikasturtean Gizarte Funtsaren laguntza eskuratu zutenetatik, hamairuk dirutan ordaindu zuen zorra, eta hamaikak dirutan eta lanen bidez.

2015ekaina

Arazo ekonomikoak dituzten ikasleek Gizarte-Funtsa erabil dezakete ikasketak jarraitzeko.

2013/14an, hamaikak dirutan itzuli zuen eta hamaseik dirutan eta lanen bidez.

Berrikuntza aurten Aurtengo deialdian aldaketa bat dago, alegia, azken mailako ikasleek tarte txikia dutenez erakundearen aldeko lanen bidez itzultzeko dirua, egutegi bat zehaztuko da ahalik eta eperik laburrenean bete ditzaten jarduerak. Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreorde Maite Zelaiak adierazi zuenez, “unibertsitateak konpromiso argia dauka gizarte gaiekiko, eta ikaslearen prestakuntza da uniber­ tsitatearen jardunaren abiapuntua

M arkel R edondo

eta helmuga, eta horregatik, ezagutza eta kualifikazioetan ez ezik, balioetan ere egin behar dugu aurrera, izan ere, unibertsitatearentzat oso positiboa da funts hau sortu izana eta laguntzak ematen jarraitu ahal izatea, 28 ikaslek ekimen honi esker jarraitu ahal izan dutelako ikasten unibertsitatean, eta horri esker, zalantzarik gabe, aukera profesional hobeak izango dituzte etorkizunean”. Bukatzeko, onuradunen jarrerari buruz, Zelakaik azaldu zuen ardura­tsu eta eraginkortasunez jokatu dutela, eta zuzen baliatu direla aukera honetaz, eta gizarte funts honetako laguntzen bidez ikasle bik aukera izan dutela ikasketak bukatzeko, eta hori oso pozgarri dela UPV/EHUrentzat.

z Unibertsitateko Aldizkaria UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuaren (KREI) Antonio Beristain katedrak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak biktimologiako ikerketen Antonio Beristain Sariaren bosgarren deialdia egin dute, diziplina horri lotutako ezaguerak uler¬tzen eta hobetzen lagunduko duen lan zientifiko onenari saria emateko, biktimologiari buruzko ikerketak sustatzeari eta bultzatzeari begira. Hala, ikerketa-jarduera biktimologikoaren arloan egin nahi duten 35 urte bitarteko ikertzaileentzat da saria, eta arreta berezia jarriko zaio terrorismoaren biktimen gaiari. Halaber, sari honetara aurkeztu daitezke ere zientzia biktimologikoaren arloan (bereziki terrorismoaren biktimen arloan) egin diren eta gutxienez bikain lortu duten master edo gradu amaierako lanek, adin mugarik gabe. Saria IVAC/KREIren ikasturte hasierako ekitaldian emango da eta lanak aurkezteko epea 2015eko urriaren 15ean amaituko da. Hala ere, oinarria eta argibideei buruzko informazio zabalagoa nahiez gero, 943 017 484 telefonora deitu edo ivac-krei@ehu.es-ra idatz daiteke.

03


04

2015ekaina

unibertsitatekoaldizkaria

Industria Diseinuko Arrautza Jaurtiketako Lehiaketa egin zen MUn Horretaz gain, unibertsitateak bideo-jokoen eta roboten inguruko lehiaketak antolatu zituen maiatzaren 7an z Unibertsitateko Aldizkaria Aurreko maiatzaren 7an, Mondragon Unibertsitateak Industria Diseinuko Arrautza Jaurtiketako ohiko Lehiaketa egin zuen, San Pankrazio Goi Eskola Politeknikoaren zaindariaren eguna zela bide. Bertan, arrau­ tza jaurtitzean ongien babesten duen tramankulua egin zuten ikasle eta irakasleen lana saritu zen. Helburu bikoitza zen: batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko-teknikoak ebaluatu, eta bestetik, lehiaketaren bitartez, ikasleen artean motibazioa sustatzea. Gainera, aurten, iaz bezala, beste bi lehiaketa egin ziren, hots, bideo-jokoen eta roboten diseinua eta garapena, hain zuzen.

Arrautza-jaurtiketa Industria Diseinuko Arrautza Jaurtiketari buruzko Lehiaketaren kasuan, arrautza apurtu gabe ahalik eta urrunen jaurti zuten parte-har­ tzaileek irabazi zuten. Aukeraturiko lekua MUko Goi Eskola Politeknikoko Liburutegiaren eraikinaren (7. eraikina) hirugarren solairua izan zen. Handik, 15 metroko altueratik, futbol-zelairantz bota zituzten arrautzak ikasleek beren tramankuluetan. Lehiaketan 52 pertsona inguruk hartu zuten parte, lauko edo bosteko 17 taldetan banatuta. Agerian egon behar zuen oiloarrautza tamaina ertainekoa izan behar zuen (egosi gabe eta ozpinetan busti gabe), eta jaurtiketa-tramankuluaren materialak kartoi mehea, soka edo

Cohetegg taldea, bidai luzearen irabazlea (27 metro). Bere kideak Víctor Pérez, Peru Aresti, Jokin Urteaga eta Asier Ardaniza dira.

‘hari-fardela’ eta ukipen-kola izan behar ziren. Behin eraikitakoan, hainbat oztopo gainditu behar izan zituzten, alegia, apurtu gabe, arrautza ahalik eta urrunen botatzea, prototipo berritzaile eta estetikoki erakargarria eraikitzea, eta hegada ikusgarria lortzea. Nabarmengarria da lehiaketa egiteko ideia Unibertsitateko Ingeniaritzako irakasleena izan zela, Industria Diseinuko ikasleen artean diseinatzeko eta berritzeko gaitasuna sustatzeko, eta ekimena poliki-poliki ezagun eginez, gainerako ikasle eta karrerei zabaldu zen.

Aurtengo irabazleak hauek izan ziren: hegaldirik luzeenari dagokionez, Cohetegg taldea (Víctor Pérez, Peru Aresti, Jokin Urteaga eta Asier Ardaniza; hegaldirik politena, berriz, Tornado taldeak egin zuen ( Jon Odriozola, Jon Ander Salsamendi eta Ander Villareal); eta diseinu onena Bloritz taldeak irabazi zuen (Saioa Gartzia, Ander Larrañaga eta Joritz Hontecillas).

Bideojokoak eta robotak lehian Bestalde, Telekomunikazioetako bigarren mailako ikasleei zuzendutako

M ondragon U nibertsitatea

robot-lehiaketa ere egin zen egun berean. Bertan, parte-hartzaileek, taldetan elkarturik, hari gabeko robota eraiki behar zuten, ibilbide bat egin behar zutenak, azkarrena zelarik irabazlea. Horrez gain, Telekomunikazio eta Informatikako lehen mailako ikasleek Programazioko eta Fisikako irakasgaietan oinarritutako bideo-jokoak garatu zituzten eta kasu horretan, epaimahaiak eta epaileek alderdi grafikoak, jokatzeko erraztasuna eta abar hartu zituzten aintzat lehiaketako irabazlea hautatzeko.

TIMON proiektu europarra hasi da Deustuko Unibertistatearen koordinaziopean z Unibertsitateko Aldizkaria Aurreko ekainaren 3an eta 4an hasiera eman zitzaion ‘TIMON: Enhanced real time services for an optimized multimodal mobility relying on cooperative networks and open data’ ekimenari, eta Europako Batzordearen sinadurarekin bukatu zen, hil asko negoziatzen eman ostean. Ekitaldi honen helburua errepideko garraioa bide ziur, eraginkor eta jasangarriagoan bihurtzea da eta bertan, zortzi herrialde ezberdinetako bazkiedeek parte hartuko dute, Ingeniaritza Fakultateko DeustoTech Mobility ikerketa taldearen koordinaziopean. Honen harira, gogoratu behar da garraio zentzudun, ekologiko eta integratu batetarako sistemaren garapena Europar Komisioaren zortzi desafio sozialetako bat dela Horizon 2020 ikerketa programaren barne, eta hala, TIMONek 5,5 milioi euro baino gehiagoko finantziazioa jaso programa honen eskutik, bere xedea ondorengoa delarik: errepideko garraio sistemen ziurtasuna, jasangarritasuna, malgutasuna eta eraginkortasuna hobetzea web platafoma eta aplikazio mugikorren bidez, komunikazio kooperatibo eta garraioko datu irekien erabilera intentsiboa egiten dutenak. Proiektu honen baitan dagoen kontzeptu berritzailea sare kooperatibo hibridoen bidez bide-azpiegituran zehar jarritako sensoreetatik, ibilgailuetatik, beren gidarietatik eta baita oinezkoetatik sor daitezkeen garraioko egundoko datuei balioa ematea da, izan ere, datu horiek modu egokian ezkutuan pasatuz, homogeneizatuz eta datu publikoekin partekatuz, prozesatuak izan ahalko dira datuen ustiapenerako teknika aurreratuekin, adimen artifizial eta Big Dataz jasanik. Teknologia hauen konbinaketak trafikoaren egoerari buruzko informazioa denbora errealan ekarriko du, baita garraioaren ekosistemako erabiltzaile guztiei zuzenduriko zerbitzu berriak ere, Esloveniako Liubliana izeneko hiri bateko hiriarteko gune batean kokatutako pilotu batek balioztatuko dituenak.


unibertsitatekoaldizkaria

2015ekaina

05

NUP+ informazio-gune berria martxan Enplegua eta praktikak, etengabekok prestakuntza, hizkuntzak eta A3U izango dira zerbitzu berri honek ardurapean hartuko dituen arloak z Unibertsitateko Aldizkaria Nafarroako Unibertsitate Publikoak abian jarri du informazio-gune berri bat Iruñeko Arrosadiko campuseko ikasgelategian. NUP+ (NUP Plus) izena dauka eskaintza berri honek eta kontsultei erantzuten die Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren zerbitzuei buruz, alegia, enpleguari, lanerako orientabideari eta praktikei, etengabeko prestakuntzari eta titulu bereziei, hizkuntzei eta A3Uri (edo Adiskideen eta Ikasle Ohien Programari) buruz, LUCEren (Enpresa Berritzaileak Sortzeko Unibertsitate Laborategiaren) ardurapeko ekintzailetzarekin lotutako guztiaz gain. Gune berria Ikasgelategiaren eraikineko beheko solairuko ezkaratz nagusian kokatzen da eta hiru lagun daude bertan (bi Unibertsitate - Gizarte Fundaziokoak eta bat LUCEkoa). Unibertsitate - Gizarte Fundazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko kontsultak egiteko aukera astelehenetik ostegunera 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara dago, eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara. LUCEren kasuan, interesa dutenei arreta ematen zaie astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara. Unibertsitate - Gizarte Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremanak sustatzea du xede. Bere jarduera lerro nagusiak dira enplegua (lanerako orientabide programaren bidez, nazioko eta na-

zioarteko praktikak enpresetan eta instituzioetan, eta lan-eskaintzak, entitateak Enplegu Agentziaren sinestamendua dauka Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanda), prestakuntza (titulu berekien eta etengabeko prestakuntzaren eskaintza antolatzen du) eta hizkuntzak (Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren bidez, titulu ofizialen azterketak egiteko zentroa baita). Halaber, A3U Adiskideen eta Ikasle Ohien Programa kudeatzen du, Unibertsitatearen Unibertsitatearekin zerikusirik duten lagun guztiak bilduz, harremanetan egon nahi badute elkarrekin, dagokien Fakultatearekin edo Eskolarekin, eta Unibertsitatearekin, A3U Programako kideek hainbat zerbitzu eta abantaila dauzkatelarik.

Komunitate osoari zuzendua LUCE unibertsitateko komunitate osoarentzako zerbitzua da (ikasleak, irakasleak, ikerketa taldeak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak) eta ekintzailetza laguntzea eta enpresak sortzea sustatu nahi du, izan ere, enpresa proiektuei aholkularitza emateaz gainera, ikasgelan ekintzailetzari lotutako jarduerak eta lantegiak, ekintzaileen bisitaldiak eta jardunaldiak egiten baitira. LUCE iniziatiba 2006. urtean jarri zen abian, eta horretarako lankidetza eman zuten Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroak (CEIN), Nafarroako Uni-

Ikasketa eta enpleguaren inguruko informazioa ematen du NUP+-ek.

bertsitate Publikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak eta Nafarroako Enpresaburu Gazteen Elkarteak (AJE). Bestalde, NUP+ horrez gainera, Unibertsitateak baditu beste bi argibide bulego, bata Iruñeko Arro-

sadiko campusean (Ikasgelategiko 021 gela, beheko solairuan) eta bestea Tuteran (Tarazonako etorbidea, z/g) kokatuak, eta bietan ematen dute informazioa eta orientabidea gai hauei buruz: unibertsitaterako sarbidea, Nafarroako Unibertsitate

NUP

Publikoaren irakaskuntza eskaintza, ikasleentzako baliabideak eta zerbi­ tzuak eta beste zenbait tramite administratibo, esaterako, aurreinskripzioa eta matrikula, Iruñean dauden egoi­ tzei buruzko datu base bat mantentzeaz gainera.

Arkitektura Eskolako ikasle batek Europar BatasunaMies Van der Rohe saria irabazi du z Unibertsitateko Aldizkaria Alberto Veiga, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako graduatua, gaur egungo Europar Batasuna-Mies Van der Rohe arkitektura-sariaren irabazlea izan da, bere Barozzi/Veiga estudioaren obra den Poloniako Szczecin-go Filarmonikoaren eraikinarengatik. Guztira, lehiaketa honetara 36 lurraldetako 420 lan aurkeztu dira, 60.000 euroko saria zegoelarik jokoan, eta azkenean, garailea lau erabilera nagusietara bideraturiko eraikin hau izan da, 1000 pertsona

har ditzakeen gela sinfoniko handi batekin, 250 ikusleentzako ganbera bat, erakusketetarako beste bat eta hainbat funtziotarako balio dezakeen bestibulu batekin. Epaimahaiak adierazi ahala, “bere materialtasunean, eraikina argidun elementu bat bezala jasotzen da, izan ere, beirazko aurrealdeak, barrutik argitua, pertzepzio ezberdinak ahalbideratzen ditu, kanpoaldeko soiltasuna eta kontzertuetako guneen konposaketa xumearekin, urrezko ogiarekin estalia”. Buka­ tzeko, aipatu Szcezecin-go filar-

Alberto Veiga.

monikoaren eraikina Konzerthaus enblematiko eta aintzinakoaren orubean kokatzen dela eta Bigarren Mundu Gerran apurtua izan zela.

NU


06

2015ekaina

unibertsitatekoaldizkaria

UNED Iruñeak psikologiari, emozioei, gezurraren detekzioari, historiari eta nobelari buruzko udako ikastaroak antolatu ditu Ikastaroaren matrikula zabalik da oraindik, eta uztailaren 20a eta 26a bitartean egingo da UNED Iruñean, Civivox Condestablen eta Oliten z Unibertsitateko Aldizkaria Udako Ikastaroen XV. edizioan, UNED Iruñeak zazpi ikastaro antolatu ditu: Nobela historikoaren iragana eta oraina; Kontrasteak. Musika oroimenaren eszenan; Emozioak hezten; Nola detektatu gezurrak: hitzik gabeko komunikazioa eta profil psikologikoak; Gazteak arazoetan: aukerak sortzeko hezten; Arkeologia Nafarroan V. Historia lur azpian eta Hezkuntza fisiko eta emozionala. Ikastaro hauetako batzuk Nafarroako Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Nafar Ateneoa eta Ilundain Haritz Berri Fundazioarekin lankidetzan antolatu dira. Irekitze-hitzaldia ekainaren 10ean gertatuko da, 19:30ean, Civivox Condestablen eta hura Inma Shara orquestra zuzendariaren esku egongo da.

z NOLA DETEKTATU GEZURRAK: KOMUNIKAZIO EZ AHOZKOA ETA PROFIL PSIKOLOGIKOAK

Irailaren 8tik 10era, 16:30tik 20:00etara, UNED Iruñak Nola detektatu gezurrak: komunikazio ez ahozkoa eta profil psikologikoak hartuko du. Jokabide ez ahozkoa terminoak bere eguneroko bizitzako egoera ezberdinetan gizaki batek izan ditzakeen ez ahozko jarreren multzoa hartzen du bere baitan, bai ohikoak bai salbuespenezkoak. Ikastaroa Rafael López Pérezek zuzendua da, Behavior & Law Fundazio Unibertsitarioaren Zuzendaria.

z EMOZIOAK HEZITZEN UNED Iruñeak irailaren 14tik 16ra, 16:30tik 20:45era, Emozioak hezitzen ikastaroa hartuko du, Enrique García Fernández-Abascalek zuzendua, UNEDeko Psikologian Katedraduna. Emozioak prozesu psikologikorik garrantzitsuena dira etenik gabe aldatzen ari den mundo batetara moldatzeko eta gure bizitzan gozamenerako iturri nagusiena direlarik, paradoxikoki heziketa sistema beraien bizkarretara garatu da. Hala eta guztiz ere, azken garaietan gertatu diren aldaketa curricularrek emozioez zuzenean ari diren konpetentziak biltzen dituzte.

z GAZTEAK ZAILTASUNEAN: AUKERAK SORTZEKO HEZITZEN

Irailak 17 eta 18an UNED Iruñean Gazteak zailtasunean: aukerak sortzeko hezitzen ikastaroa egingo da, Ilun-

dain Fundazioak, Haritz Berrik eta UNED Iruñeak antolatuta. Nerabezaroa aldaketa eta desafioz beteriko garai bat da, eta kasu batzuetan, zailtasuneko aldi bat izan daiteke. Baina, gauza guztien gainetik, aukeretako aro bat da. Ikastaro honen helburua hausnarketa, analisi eta eztabaidarako espazio bat eskaintzea da ezagueren, esku-hartzeko estrategien eta esperientzien partekatzea sustatzeko nerabeekin konpromezuan lanean ari diren pertsonen artean.

z HEZIKETA FISIKO EMOZIONALA

z ARKEOLOGIA NAFARROAN V. HISTORIA LUR AZPIAN

z OLITEKO ANTZERKI KLASIKOKO JAIALDIKO IKASTAROAK

Civivox Condestablek irailak 23 eta 26 bitartean Arkeologia Nafarroan V. Historia lur azpian ikastaroa hartuko du. Carmen Jusué Historian Doktore eta UNED Iruñeako Idazkari Orokorrak zuzenduta, ikastaro honen edizio berri honek Nafarroako historiak azaltzen doakigun arkeologia-aztarnategietara hurbildu nahi du historiaurrea, protohistoria, erromanizazioa eta ondorengo mendeetan zehar, arkeologia-aukikuntzetan oinarriturik nagusiki. Ikastaroak Arellanoko erromatar Villara eta Andelos erromatar hirira ibilaldiak ditu bere barne.

Irailak 25 eta 26an egingo da UNED Iruñean Heziketa Fisiko Emozionala ikastaroa. Ikastaro honen erronka da Heziketa Fisikoaren materiako begirada aldatzea bere indarraz baliatzeko, ikaslegoaren garapen emozionalaren ahalbidetzeko. Gopuntzaren barneko entzumena sustatu nola gauden jakiteko, zer behar dugun eta zer egin dezakegun gure gorputz fisikoarekin gure emozio eta pentsamenduak atseginagoak izan daitezen.

Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren baitan, baita ere Nobela historikoaren iragana eta oraina hitzaldia eta Kontrasteak. Musika oroimenaren eszenan tailerra antolatu dira. Nobela Historikoa ikastaroa uztailaren 20tik 23ra ospatuko eta bertan egongo dira José María Pérez (Peridis), Ángeles Irisarri eta Juan Torres Zalba. Halaber, abuztuaren 1ean Kontrasteak. Musika oroimenaren eszenan egingo da, 10:00etatik 14:30era eta 16:30tik 20:00etara. 22:30tik aurrera, Maitemindu zuhurra (La discreta enamorada) antzeztuko da.

UNED IRUÑEAKO UDAKO IKASTAROAK • • • •

Nobela historikoaren iragana eta oraina (Olite, uztailak 20tik 23ra) Kontrasteak. Musikak oroimenaren eszenan (Olite, abuztuak 1) Emozioak hezitzen (UNED Iruñea, irailak 14tik 16ra) Nola deketkatu gezurrak: komunikazio ez ahozkoa eta profil psikologikoak (UNED Iruñea, irailak 8tik 10era) • Gazteak zailtasunean: aukerak sortzeko hezitzen (UNED Iruñea, irailak 17 eta 18) • Arkeologia Nafarroan V. Historia lur azpian (Civivox Condestable, irailak 23tik 26ra) • Heziketa fisiko emozionala (UNED UNED Iruñea, irailak 25 eta 26). Bertaratze ziurtagiria emango da. Plazak mugagabeak dira eta izen-emateko ordenaren arabera egingo da matrikula. 0,5 ECTS eta konfigurazio libreko kreditu 1.

MATRIKULA ONLINE: www.unedpamplona.es/matricula Informazio gehiago:

www.unedpamplona.es / cursosdeverano@pamplona.uned.es @unedpamplona / www.facebook.com/unedpamplona

UNED Senior 50 urtetik gorakoentzako programako matrikula epea irekita z Unibertsitateko Aldizkaria UNED Iruñeak ireki du UNED SENIOR programaren matrikula epea, 50 urtetik gorako pertsonei zuzendua dena, beren heziketa akademikotik independentea dena, eta beren ezaguerak aberasteko bideratua dena. Programa bi seihilekotan banatua

dago, guztira 18 irakasgai emango direlarik. Programa ireki bat da honakoa eta ikasleak interesa duen nahi adina materietan izena emateko aukera izango du. Irakasgai bakoitzaren prezioa 60 eurokoa da eta plazak mugatuak dira. Informazio gehiago: www.unedpamplona.es

UNED SENIOR IRAKASGAIAK 2014-2015 IKASTURTEA LEHEN SEIHILEKOA EGUNA Astelehena, 18tik 19ra Asteartea 18tik 19ra Asteartea, 19tik 20ra Asteazkena, 17tik 18ra Asteazkena, 18tik 19ra Osteguna, 17tik 18ra Osteguna, 18tik 19ra Osteguna, 19tik 20ra Ostirala, 17tik 18ra

IRAKASGAIA Kontaketa onenak Frantsesa elkarrizketa V Lainoan lanean argazki, audio eta bideo tresnekin Nafarroako Historiara hurbilketa Gaurkotasuneko gaiak III (Trending Topic-ak) Ezagutu beharreko museoak eta beren hiriak I Energia aurrezpena etxean Espainiar Gerra Zibila (1936-1945) Ingelesa bidaiatzeko I

EGUNA Asteartea, 18tik 19ra Asteartea, 19tik 20ra

IRAKASGAIA Kultura frantsesa III Iruñeako modernizazioa bere iturri historikoen bidez (1880-1960) Gezurra eta norberari iruzurra ohiko bizitzan Nola ikertzen da krimen bat III Informatika, Internet eta helbide elektronikora sarrera Ezagutu beharreko museoak eta beren hiriak II Geometriaren edertasuna Espainia nazioarteko politikan (1900-1950) Ingelesa bidaiatzeko II

BIGARREN SEIHILEKOA

Asteazkena, 17tik 18ra Asteazkena, 18tik 19ra Asteazkena, 19tik 20ra Osteguna, 17tik 18ra Osteguna, 18tik 19ra Osteguna, 19tik 20ra Ostirala, 17tik 18ra


unibertsitatekoaldizkaria

2015ekaina

Joseba Aginagalde, Arabako Ikastolen Elkartea-koa etaIkastolen Festetako Arduraduna

“Ikastolen osasuna oso ona da” Euskara eta inguruko identitate soziokulturala ikastolen berezko ezaugarriak kontsideratzen dira. Beren zeregin nagusia euskararen erabilera eta euskal kultura sustatzea da. Zalantzarik gabe, hainbat dira gaur egun lanean ari diren proiektuak betekizun hauek aurrera eramateko. Adibidez, datorrean 25ean Elizondoko Baztan ikastolak Nafarroa Oinez 2015 hartuko du, aurtengo ediziorako ikastetxeko instalazioak handitu eta egokitu nahi dituena tokiko eskaera berriak aintzakotzat hartzeko, baita euskarari bultzada bat eman ere. Jarraian, Arabako Ikastolen Elkartea-ko zuzendari eta ikastolen festetako arduradun Joseba Aginagalderekin hitz egingo dugu, nork bereziki gure komunitateko ikastolen egungo egoerara hurbilduko gaitu. Zein da Euskal Herriko ikastolen osasun-egoera? Egoera ona da, oso ona esango nuke nik. 110 ikastoletako talde bat gara, 60.000 ikasle eta 4.500 langile Euskal Herri osoan. Eta hazi gaitezkela uste dugu, izan ere nahiz eta jaiotza-tasaren beherakadaren aurreikuspena egon, ikastetxeetako plazen eskaria gure eskaintza baino altuagoa da. Pena bat da adibidez Gasteiz, Bilbo edo baita Iruñean ere aintzat hartu ezin ahal izana eskaera guzti hura, baina berriz errepikatzen dut ikastolen osasuna ona dela. Zein ekintza eragiten dira ikastoletatik euskara sustatzeko?

Ikastola ereduak euskara eta euskal kulturan dauka bere ardatza. Euskal Herri osorako beste eskaintzetatik bereizten den berezko eredu bat eskaini nahi dugu. Kalitatezko eta gertuko eskain­ tza bat, hezkuntzako komunitate guztiaren parte-hartzea sustatzen duena, gizarteari eta garai berriei irekia, eleaniztuna. Beti izan gara aitzindariak. Baina, zalantzarik gabe, ikastolen ardatza euskara eta euskal kultura dira berriz. Izan ere, hainbat aita/ama eta irakaslek ideia honetan egin duten esfortzu eta adoreak beste hezkuntzako sekotore batzuei ildo honetan lan egitea bultzatu diete. Zalantza izpirik gabe, Nafarroan euskal kultura sustatzeko ematen diren gertaeraren artean nagusia Nafarroa Oinez da… Ikastolen Elkarteak egitasmo asko garatzen ditu, horietatik baten bat puntakoa hezkuntzako eremuan: garapen kurrikularra, berezko materiala, eleaniztasuna, IKTak hezkuntza arloan... baita askoz ere gehiago. Proiektu hauen barne ikastolen festak kokatzen ditugu, urtez urte lau lurraldeetan ospatzen direnak: Herri Urrats Iparralden, Ibilaldia Bizkaian, Araba Euskaraz Araban, Kilometroak Gipuzkoan eta Nafarroa Oinez Nafarroan. Zein da helburu nagusia? Festa honen helburuak jomuga oso argi batzuk ditu. Lehenik eta behin, antolatzaile guztien ikastolen proiektuak finkatzeko funtsak

lortu. Hala ere, festa hauetatik ere euskararen erabilera sustatu nahi dugu, gutako bakoitzak euskara eta euskal kulturarekin dugun konpromezua indartu. Gainera, festa parte-hartzaile batzuk izatea nahi dugu, jendetsuak; hori bai, beti zerbitzu on bat eskainiz eta segurtasuna lehenetsiz. Zer iritzi duzu euskararen egoeraz Nafarroan? Galdera korapilatsua da, are gehiago arabar batentzat. Baina usted dut Nafarroan, Euskararen Legetik eratorritako arazoak gainditzeaz gain, falta dena euskararen ezagutzatik erabilerara pasatzea dela. Araban, esate beterako, legeesparru egoki bat daukagu, baina euskara egunetik egunera erabil­ tzeko pausoa egitea falta da. Elebidun gehiago al dago? Agerikoa da. Horrela erakusten dute datuek, gazterian batez ere. Euskararen ezagutza portzentualki handitu da, bereziki eskolaren ekintzarengatik. Baina euskarak beste gune batzuk irabazi behar ditu. Euskaraz gozatu behar da eta hori konplexuagoa da eta konpromezu pertsonal bat eta instituzioen laguntza eskatzen ditu. Euskarak kalea irabazi behar du, aisialdia, kirola, denbora librea… batez ere, gazteengan. Bestalde, ekintza bat aurrera eraman dugu Ikaslearen Aldizkaria eta Unibertsitateko Aldizkariarekin, elkarrekin lankidetza eginez Euskal Txanponaren salmentan, euskararen irakaskuntzarako funtsak biltzen.

07


08

unibertsitatekoaldizkaria

2015ekaina

Graduondokoei uko egiteko aitzakiarik ez Gaur egungo lan-aukeren gabezia dela eta, etengabeko hezkuntza giltzarri da lan-merkatuan sartzeko, eta horregatik, graduondoko bat ikastea erabakitzeko arrazoi batzuk eskainiko dira jarraian z Unibertsitateko Aldizkaria Lehenik eta behin, komenigarria da graduondoko bat zer den argitzea, alegia, graduazioaren edo lizentziaren ondorengo ikasketa bereizien zikloa. Hala, graduondoko edo master bat ikastea osagai bereizle bat izan daiteke curriculum vitae batean lanpostu bat lortzeko garaian beste hautagaiekin alderatuz gero. Horretaz gain, eta lanpostu hori eskainiko duenaren ikuspegiari begira, baten batek sektore baten inguruko ezaguerak gaurkotzeko eta sakontzeko duen interesaren adierazgarri da. Finean, jarrera aktibo bat erakusten du karrera profesionalaren plangintzarako eta bizialdi osoko hezkuntza baten beharra islatzen du. Zentzu honetan, jakina da graduondoko bat ikastea inbertsio garrantzitsu bat dela ekonomia eta denbora mailan. Hala eta guztiz ere, arrazoi anitz daude graduondoko bat ikastera animatzeko. Hasteko, gustu guztietarako ikasketak daude, hala nola, Master unibertsitarioak, berezko Masterrak, Erasmus Mundus edo Doktoretzako programak. Horiek, gainera, leku ezberdinetak ikas daitezke, uniber­tsitate publikoetan, pribatuetan eta negozio-eskoletan. Gaiei dagokienez, aukera ugari daude, eta ikasteko moduari buruz, berriz, denbora osoan, zatika edota online egin daitezke, eta ikasgeletara joan edo ez joatea erabaki dezake ikasleak ere.

Garapen profesionala Graduondoko asko aukera on bat dira karrerako azken ikasturteko edo lizentziadun berrientzat, izan ere, badago pertsona multzo bat oso argi duena unibertsitatea amaitu eta gero modu aktiboan bizitzen jarraitu nahi duela eta bere lehen lanpostua aurkitzen duen bitartean graduondoko

Graduondokoak ikasleei zein profesionalei zuzenduak daude bat ikasi nahi duela bere aukerak biderkatzeko. Ildo honetan, azken garaian oso garrantzitsu bilakatu da modu honetan hezitzea espezializatzeko, eta era horretan, lan merkatuan sartzeak daraman zailtasunei aurre egiteko ahalik eta modu hoberenean prest egoteko, are gehiago gazteen artean. Dena den, graduondoko ikasketak ez dira bakarrik ikasketa uniber­ tsitarioak amaitu berri duten ikasleentzat, baizik eta lan merkatuan

Ezinbestekoa da kontaktu sare profesional on bat izatea hainbat urte daramatzaten profesionalentzat ere, izan ere, beren lanbide aukerak hobetu nahi dituzten langileak daude eta ikasketa hauek eginez beren nahietarako aukerak handi­ tzen dituzte. Horretaz gain, beren karrera profesionala etorkizun berri bateruntz birrorientatzeko nahia duten langileei zuzenduak daude graduondokoak, eta gorakada dihoan laneskaera bateko ikasketa berezituetan sartzeko modu bat dira.

Horrela, ikuspuntua aldatzeko aukera ematen du graduondoko bat ikasteak, hau da, prestakuntza aberasten dute mundu akademikoan lan egiten den moduaz aldenduz, enpresek lan egiten duten erara hurbilduz.

Balio erantsia Unibertsitateko ikasketak amaitu direnean, espediente akademikoa kalitatezko graduondoko batekin osatzeak lanpostu bat lortu nahi duten pertsonen artean faktore ezberdintzaile bat ekarri dezake, batez ere graduondokoa egin duenaren esparru profesional beran mugitzen direnekin. Era horretan, hizkuntzekin, ezaguera edo gaitasun informatikoekin edo heziketa garaian lortu diren trebetasunekin gertatzen den bezalaxe, graduondoko bat balio erantsi berri bat da lan-merkatuan sartu ahal iza-

teko, baldintza lagungarri eta desberdintzaile batzuekin, gainera. Graduondokoen gehiengo batek, halaber, eremu jakin batean espezializatzea ahalbidetzen du, graduko ikasketek eman duten heziketa osatuz. Hala, espezializazioa ‘txoko profesionalak’ deituriko esparru zeha­ tzetan sartzeko giltzan bihurtu dira karrera profesional bat garatu ahal izateko.

Kontaktu sarea Bestalde, kontaktu profesionalen sare on bat izatea ezinbestekoa da berme arrakastadunak dituen etorkizun profesional bati aurre egiteko, eta hemen sartuko dira master edo graduondokoetan ezaguturiko irakasle, ikaskide eta ikasle-ohiak. Honi jarraiki, graduondoko ikasketa hauek ematen dituzten zentro askok sareak eskaintzen dizkiete bere


Graduondokoak balio erantsi bat dira lanpostu batera hautatzeko ikasleei, eta hauen bidez, hauek bere ezaguerak eta esperientzia profesional nahiz bizitzakoak parteka ditza­ kete euren artean. Modu orokorrean, bestetik, graduondokoak ikasten dituzten per­ tsonak desafio eta iniziatiba berriak aurrera eramateko gaitasun handi bat dute, eta mesedegarria izango litzateke edonorrentzat mota horretako pertsonekin networking bat sortzea etorkizuneko proiektuetara begira. Gainera, programa hauetako irakasleak ez dira irakaskuntzako alorreko langileak soilik, baizik eta esperientzia handiko profesionalak, eta noizbait ateren bat irekitzeko aukera eskain dezakete.

Praktikak eta lan-poltsak Bukatzeko, graduondoko ikasketek eskaintzen dituzten enpresa edo erakundeetako praktikek egindako ikasketetan lortutako teknika eta trebetasunak garatzeko modu on bat dira. Beharrezko edo hautazkoak diren praktika hauek, eta ezaguerak eskuratzea eta esperientzia profesional erreal bat bermatzen dute, eta gainera, praktika hauek zentroekin akordioetara iristen diren enpresetan egiten dira, praktika horiek amaitu ondoren programetako ikasleak hartzeko. Horretaz aparte, graduondokoak ematen dituzten zentro gehienek lan-poltsak eskaintzen diote ikaslegoari, eta ohikoa da lan-poltsa hauek aholkularitza pertsonalizatu batekin edota titulu bakoitzarekin erlazionaturiko enpleguko foru zehatzekin zabaltzea. Zentro batzuk enpresa-mintegiak eskaintzen dituzte baita ere, eta horiei esker, graduondoko ikasketak amaitu berri duten ikasleek euren proiektuei ekiteko parada dute.

unibertsitatekoaldizkaria

2015ekaina

09

Herritar gaituak lehenago lanean

EAE Business School-ek plazaratutako ikerketa baten arabera, graduondoko bat ikasi duten profesionalek enpleguaren munduan mugitzeko % 58ko aukera gehiago dituzte unibertsitateko ikasketak bakarrik egin dituztenekin alderatuz gero z Unibertsitateko Aldizkaria Ikerketa 2014ko otsailan aurkeztu zen, eta besteak beste, datu esanguratsu bat agertzen da bertan: herritar espainiarren langabezia-tasa % 23,7ra jaitsi zen 2014an, 2013ko % 26tik, baina Master, MBA (Negozioen Administrazioko Maisutasuna) edo Graduondoko bat ikasi duten pertsonen betez besteko langabezia % 8,1ekoa zen, 2013ko % 8,6aren ondoren. Hala, soilik goi mailako heziketa duten langileen langabeziarekin alderatuta (% 12,8), gradundoko ikasketak dituzten profesioanalek enplegua lortzeko % 58ko aukera gehiago dituzte. Ez hori bakarrik, herritargo aktibo guztia baino % 200eko abantaila lortzen dute. Horretaz aparte, graduondoko ikasketak dituztenek behin-behinekotasuneko tasa baxuago bat dute kontratuetan, azpienpleguko zifra hobeagoak eta iraunkortasun luzeko langabezi tasa txikiagoa. Ildo honetan, azpienpleguak herritargo aktiboaren % 11,9an eragina du, baina unibertsitateko ikasketak dituzten hiritarren kasuan, egoera hau % 7,9ra jaisten da eta % 5,4ra graduondoko ikasketak dituzten profesionalei begira­ tzean. Bestalde, urte oso bat baino gehiago langabezian egondako langile langabetuen batezbesteko portzentaia Espainian % 61,9 zen eta zifra hori % 57,2an geratzen zen langabetu unibertsitarioentzat. Baina graduondoko ikasketadun iraunkortasun luzeko langabetuen tasa hori % 43,7koa zen, eta horrek argi adierazten du heziketa gehiagoko profesionalek denbora gutxiago itxaron behar dutela lanmerkatura itzultzeko. Espainian izenpetzen diren kontratuen behin-behinekotasuna-

Euskal Herria Espainiako laugarren komunitate onena da graduondoko bat ikasteko targoarentzat enplegurako testuinguru okerrena duten lurraldeak, ostera, Kantabria (% 4,6), Errioxa (% 4,2) eta Extremadura (% 3) dira.

Europari begirada

ri dagokionez, % 28,5 denboraldi baterako lanak dira, 2013ko % 21,8 eta gero. Soilik ikasketa unibertsitarioak dituzten profesionalen kasuan, zifra hori % 26,3koa da eta % 22,4koa graduondoko heziketa jaso duten hiritarren artean, mahai gainean geratzen delarik graduondokodun langileek kontratu amaigabe gehiago sina­tzen dituztela.

Euskadiren egoera egokia EAEko ikerketa honek ere erakutsi zuen Espainiako zein komunitate autonomoetan errentagarriagoa den graduondoko ikasketak egitea lan-merkatuko ezaugarriak kon-

tuan harturik, eta datuen arabera, 2014an, Kataluinia (% 8), Madril (% 7,8) eta Aragoia (% 7,5) dira enpleguari begira ezaugarri hobeagoak dituzten lurraldeak Master, MBA edo Graduondoko ikasketak dituzten pertsonentzat. Euskal Herriari dagokionez, laugarren lurralde onena da heziketa gaituko profesionalen­tzat. Horrela, lurralde honek graduondoko ikasketadun langileen langabezi tasarik baxuena du, zehazki % 4,1 batekin. Horretaz aparte, azpienpleguko Espainiako bigarren tasarik onena dauka, zehazki % 3,5. Bere heziketa gaituko herri-

EAE Business School-eko txostenean Europar Batasuneko langabezi tasa aurkeztu zen. Horren arabera, graduondoko goi mailako heziketa duen herritargoaren langabezia % 6,1 zen 2014an eta % 6,4 2013an, aurreko urteko joera negatiboa hautsiz. Espainiako datuekin alderatuz, Estatuko herritar gaituen langabezi tasa altuagoa da, baina hala eta guztiz ere, bateratasuna erakusten du europar batezbestekoarekin. Noruega % 2,1 batekin, Txekiar Errepublika % 2,3 batekin, Alemania % 2,5 batekin, Islandia % 2,8 batekin eta Suitza % 3 batekin dira langabezi tasarik hoberenak dituztenak goi mailako heziketako pertsonentzat. Kontrako aldean kokatzen dira Mazedonia, Grezia, Espainia, Zipre eta Portugal, hurrenez hurren % 22,5, % 20, % 14,9, % 13,2 eta % 10,2ko portzentaietako langabezi tasekin hirugarren mailako ikasketak egin dituzten pertsonentzat.


10

2015ekaina

unibertsitatekoaldizkaria

Eleaniztuna izatea, giltzarri Egungo testuinguru ekonomikoak eta salerosketetarako harreman berriek hizkuntzen ezaguera oinarrizko osagai bat izatea ekarri dute lanpostu bat hautatzeko unean, besteak beste, enpresek beren eremu nazionalaz at kokatzen diren konpainiekin dituzten erlazioengatik

z Unibertsitateko Aldizkaria Konpainiek kultura anitzeko langileria bat izateko nahia erakutsi dute azken garaian zenbait herrialdetan zehar migratzen duten langileak direla eta. Joera horrek hizkuntzen eskaera igotzea ekarri du azken urteotako lan-eskaintzetan. Hala, azken urtean plazaratutako Infoempleo Adecco txostenak erakusten duen bezala, hiru lan-eskaintzatatik, batean gutxienez atzerriko hizkuntza bat jakitea eskatzen da. Hiru dira azkeen urteetan joera hori beti gorantz kokatzeko faktoreak. Lehenik eta behin, lanpostu horretan garatzen den lan-ekintza; bestetik, postu horretako ezaguera espezializatuko erreferenteak; amaitzeko, enpresaren nazionalitatea. Ingelesa da enpresa munduan gehien eskatzen den hizkuntza, izan ere, atzerriko hizkuntza bat eskatzen duten eskaintzen artean, % 88,9k zehazten dute hizkuntza hori mende-

ratzea. Jarraian alemana kokatzen da, nahiz eta tarte handi bat egon bien artean, eta lehen aldiz, % 7,2 batekin, bigarren hizkuntz eskatuena da (aurreko urtean baino lau hamarren gehiago eta bi portzentaje-puntuko igoera batekin azken bi urteetan). Modu honetan, hizkuntza germaniarrak lehen aldiz frantsesari aurre hartzen dio, azken hau % 7,1 batekin geratzen delarik. Halaber, portugesa eta italiera zerrenda honetan agertzen dira, hurrenez hurren % 1,2 eta % 0,8 batekin.

Sailkapena komunitateka Aurreko urteetan bezala, Espainiako komunitate autonomoen artean, atzerriko hizkuntzen ezaguera modu handiagoan eskatzen duen lurraldea Kataluinia da, bere eskaintza guztien % 43,7an baldintza bezala agertzen baita beste hizkuntza bat menperatzea. Bere ondoren Euskal Herria kokatzen da % 38,4 batekin eta 1,7 puntuko igoera batekin, Madril bere

azpian geratzen delarik bigarren postua galdu eta gero. Halaber, atzerriko hizkuntzen eskaera ere igo egiten da Nafarroan % 34,6 batekin. Ildo honetan, aipagarria da hizkuntza zehatzetaz aritzean, geografikoki beste lurralde bat gertu duten komunitateetan bere bizilagunaren hizkuntza modu handiagoan eskatzen dela. Hala, frantsesa Euskal Herrian % 10 eskatzen da, Estatu mailan % 7 eskatzen delarik.

Sektore eleanitzenak Tradizioari eutsiz, pentsa liteke nazioartekosun gehiago erakusten duten sektoreak direla hizkuntzen eskaera handiago egiten dutenak. Baina oraingo honetan, osasunaren sektorea da hizkuntza atzerritar bat gehien eskatzen duena, bere eskain足 tzen % 40,2an argi geratzen delarik. Telekomunikazioen sektorea dago ondoren, % 39 batekin, 1,3 puntu igotzen delarik. Hirugarren postuan kokatzen da Baliabide Energetikoak,


Euskal Herria eta Nafarroa beste hizkuntza bat gehien eskatzen duten komunitateak dira urte bakar batean % 44 baino gehiagotik % 38,4ra jaitsi delarik. Laugarren postuan Ostalaritza eta Turismoa daude (% 36,6), bere jarraian pisua galdu duten bi sektore daudelarik, Irakaskuntza (% 36,6) eta Industria (% 36,5, hiru puntu gutxiagorekin). Hala ere, Automobilgintza da atzerriko hizkuntzen eskaera modu handienean handitu duen sektorea, % 19,2tik % 24,3ra igo delarik, (5,1 p.p. gehiago).

Ezaguera neurtzeko probak Atzerriko hizkuntza bat beharrezkoa den lanpostu bat eskatzerako unean, ziurtagiri ofizial bat erakustea nahikoa ez izatea gerta daiteke ezaguera hori bermatzeko. Horregatik, ohikoa da giza baliabideetako departamentuetan proba ezberdinen bidez balioztatzea gaitasun horiek.

unibertsitatekoaldizkaria

2015ekaina

11

Enpresek proba ezberdinen bidez neurtzen dute hizkuntza baten ezaguera Horien artean, ohikoena CV bat erredaktatzea da eskaturiko hizkuntzan, eta hala, adituek adierazpen idatzia eta hizkera teknikoa neurtzen dute. Beste proba bat taldedinamikak dira, oso egokiak direlarik negoziaziorako gaitasuna eskatzen duten lanpostuetarako. Bestale, proba idatzi bat egin ohi da, ordenagailuz nahiz paperean burutu behar dena, eta honi esker, hautatzaileak ezaguera gramatikala eta lexikoa neurtzen ditu, ‘hutsuneak bete’ motako ariketen bitartez. Azkenik, ahozko proba dago elkarrizketetan, eta hau da pertsona batek hizkuntza batetaz duen ezaguera neurtzeko modu eraginkorrena. Honekin, elkarrizketarako maila ona dagoen ala ez jakin daiteke eremu sozial eta profesionalean,

eta elkarrizketatzaileek galdetu ohi diote elkarrizketatuari ea eroso sentitzen diren hizkuntza horretan hitz egiten, noizbait maila profesionalean erabili duten, funtzioak deskribatzea, hornitzaile edo bezeroekin harreman profesionalak izan dituzten‌ dagokion hizkuntzako ezaguera teknikoak balioztatzeko. Azpimarragarria da proba osoena dela gramatika, lexikoa eta elkarrizketako hitz-jaioa neurtzeko.

Atzerriko hizkuntzarik eskatuena ingelesa da

Osasunaren sektorea da atzerriko hizkuntzak gehien eskatzen dituena


Jeff Koonsen obra ikusgai Guggenheimen z Unibertsitateko Aldizkaria Guggenheim Bilbao Museoak Jeff Koons: atzera begirakoa erakusketa hartzen ari da irailaren 27ra arte, gure garaiko artearen figura ospetsuenetako bat den Jeff Koons artista estatubatuarraren obran barrena egindako ibilbide aberatsa aurkezteko . Hala, atzera begirako kronologiko eta koherentea dago ikusgai museoan, New Yorkeko Whitney Museum of American Art, Parisko Centre Pompidou eta Guggenheim Bilbao Museoen lankidetzaren eskutik, eta Bilbon, erakusketak BBVA Fundazioaren babes aipagarria du. Aipagarria da Jeff Koonsek azken lau hamarkadetan lan berezia, nahastezina eta berritzailea garatu duela eta horrek arte garaikidearen erreferente nagusietako batean bihurtu duela, izan ere, ezusteko proposamenez betetzen ditu erakusketak eta harridura eragiten du bai kritikaren bai publikoaren artean. Oraingo honetan, Koonsen sormen-etapa guztietako ehun pieza ingururen bitartez, jendeak artista honen ibilbidea eta bere lanaren ga-

Koons Antiquity.

Siniestro Total.

2015ekaina

Bestalde, Koonsen lanek ez dute beste lan garaikide batzuen eskuraezintasun-kutsurik. Aitzitik, arte irekia da, liluratzeko prestatua, eta jendearentzat, oro har, erakargarria gertatzen da, Koonsek artea aldaketa sozialerako faktore gisa ulertzen baitu, gure mugetatik haratago joatera laguntzen baitu, norbera bere burua onartzera eta bakoitzaren kultur historiak onartzera sustatzen baitu.

z Unibertsitateko Aldizkaria Azala Kreazio Espazioa eta Artium Museoa ehun lagunen bila dabiltza Gasteiz Atlasa egiteko, alegia, hiriko gizartearen eta gizon-emakumeen mapa irudikatuko duen talde-performancea. Hala, genero, lanbide, adin eta kolore guztietako pertsonak behar dira, hiriko gizartearen irudi garaikide, anitz eta integratzailea osatuko dutenak. Gauzak horrela, iritsi da Atlas Gasteizera munduko zenbait hiritatik igaro eta gero, eta bertan parte hartzeko, ez da beharrezkoa antzezpenean esperientziarik izatea, bai, ordea, kezkak, ame­tsak eta nahiak taldean partekatzea “gizarte-inguru ahalik eta alaiena sortze aldera”, antolatzaileek adierazi duten bezala. Izena emateko epea zabalik dago jada interesatuentzat, prestakuntza-lantegietan, probasaioe-

Atlas.

B orrallo & G alante

tan eta performancearen aurkezpenean parte hartzeko, ekainaren 26an izango dena Artiumen, Ana Borralho eta João Galante Atlasen sortzaileen zuzendaritzapean. Izena eman nahi dutenek proklamar@gmail.com-era idatzi edota 678 989 200 telefonora deitu behar dute.

A rtxiboa

Kontzertuak egunero Iruñeako Sanferminetan z Unibertsitateko Aldizkaria Uztailaren 6tik 13ra, Sanferminak direla eta, Iruñeko Gaztelu Enparantzan eta Foruen plazan hainbat kontzertu egingo dira. Hala, Gaztelu Enparantzak honako emanaldiak eskainiko ditu: hasteko, hilaren 6an, Play de Game-ek (Queen-i Ordaina) joko du; 7an, La Edad de Oro del Pop Español-en kontzertua, 80 eta 90. hamarkadetako abestiak gogoratuz; 8an, Amparo Sánchez Amparanoiako lider ohia; 9an, Medina Azahara; 10ean, Celtas Cortos; 11n, Fundación Toni Manero; 12an, 7 Décadas; eta 13an,

Tequilako abeslari ohi Alejo Stivel musikari argentinarra. Foruen plazari dagokionez, 6an, The Original Wailers Bob Marley lagundu zuen taldea egongo da; 7an, Mario Vaquerizo eta bere Nancys Rubias taldea ‘Amigas’ diska berria aurkezten; 8an, Barricadako kide ohi Boni; 9an, La MODA, (La maravillosa Orquesta del Alcohol) folk, country, blues, rock eta punk kontzertu batekin; 10ean, Miguel Campello ‘elbicho’ko abeslaria; 11n, M-Clan; 12an, El Puchero del Hortelano taldearen agurra; eta 13an, Siniestro Total.

12

Gasteizko hiritarrek atlas batean parte har dezakete

J eff K oons

rrantzia ezagutzeko aukera izango du, lanak egilearen beraren berrespen pertsonala adieraziz eta artearen historiaren erreferentziak diren Surrealismoa, Pop Arta eta Dadaismoa bezalako mugimenduetarako loturak nabari daitezke, obrak Museoaren aretoetan banatuta kronologikoki banatuta daudela, 1970eko hamarkadatik gaur egun arte sortu dituen serieak biltzen.

unibertsitatekoaldizkaria

Itsasoa,folk eta Ozentziyo.

O latu T alka

30.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Olatu Talkan z Unibertsitateko Aldizkaria 30.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Donostiako auzo guztietan maiatzeko azken asteburuan, kolore anitzeko ha-

marka ekitaldi bilduz, egin den Olatu Talkaren seigarren edizioan. Beste urte batez, kultura kalera atera zen hiritarren bila, eta programa eskuan zutela zein

zoriak eramanik, hiriko hamar auzotan kokatuta zeuden olatutalkaguneetan antolatu ziren ekintzetan ikusle edo parte-hartzaile izan ziren.


unibertsitatekoaldizkaria

2015ekaina

13


14

2015ekaina

unibertsitatekoaldizkaria

kontzertuak araba

2015-06-12. Tiktara. Jimmy Jazz. Gasteiz. 2015-06-18. Asg. Jardín De Falerina. Gasteiz.

2015-06-9. Zz Top + Television Plays Marquee Moon + L7 + D Generation + Black Mountain + The Dubrovniks + Jd Mcpherson + The White Buffalo + Lee Bains Iii And The Glory Fires + Sven Hammond + Highlights . Mendizabala. Gasteiz.

2015-06-20. Mastodon + Kvelertak + Red Fang + Eagles Of Death Metal + Off + Reigning Sound + John Paul Keith + Powersolo + Wovenhand + Ocean Colour Scene + Cracker + The Outside Hours. Mendizabala. Gasteiz.

maiatzamaiatzamaiatzamaiatzamaiatzamaiatzamaiatzamaiatzamaiatzamaiatzamaiatzamaiatza

bizkaia

2015-06-11. Travellin Brothers. Stage Live. Bilbao.

2015-06-11. Motorama. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-06-11. Akauzazte + Egon Soda. Kafe Antzokia. Bilbao.

2015-06-12. Cw Stoneking + Ghost Number & His Tipsy Gypsies. Azkena. Bilbao. 2015-06-12. Mamá Ladilla + El Último Txikitero. rock. Santana 27. Bilbao.

2015-06-12. The Muffs + Sun God Replica. Hika Ateneo. Bilbao.

2015-06-12. Astola Y La Banda De Rockallano. Rockstar Bilbao. Bilbao.

2015-06-14. Cocoa Tea & Irie 2015-06-27. Holi Festival Souljah. Kafe Antzokia. Bilbao. Bizkaia. BEC. Barakaldo.

2015-06-16. Calle 13. Santana 2015-06-27. Mcenroe. Kafe 27. Bilbao. Antzokia. Bilbao. 2015-06-17. Joana Amendoeira + Bos. Folk. Bbk Aretoa. Bilbao. 2015-06-17. Radio Birdman. Kafe Antzokia. Bilbao.

2015-06-18. Monte Del Oso. La Ribera. Bilbao. 2015-06-19. Suite Soprano. Hip Hop Rap. Santana 27. Bilbao.

2015-06-19. Ron Sexsmith. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-06-19. Los Rebujitos. Rockstar Bilbao. Bilbao.

2015-06-20. Katxarrismos + Jaimarto Dramas + Capitán 2015-06-12. Brothers In Band. Groove + Oihanlariak. Udaletzeko Plaza. Sopela. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-06-20. The Midnight 2015-06-20. Marco Carola. Ghost Train. Rock Stoner. Hor 2015-06-13. Boni. Azkena. Sonora. Erandio. Bilbao. Dago. Gasteiz. 2015-06-27. Moonshine Wagon + Ghost Number And His Tipsy Gypsies. Hell Dorado. Gasteiz.

2015-06-13. Los Planetas. Santana 27. Bilbao. 2015-06-13. Rise To Fall. Stage Live. Bilbao.

2015-06-25. The Hooten Hallers. Kafe Antzokia. Bilbao.

2015-06-27. Bilillo Y Los Sullos. El Golfo Norte. Barrika.

GoAz

Atik Zra Orientazio gida: heziketa, enplegua eta bekak

Eska ezazu GoAz ikasketarako beka bat, 3.000 eta 6.000 euro bitartekoa, kontakturako formularioa beteaz, gure app-n

GoAz

Orientatzen zaituen aplikazioa Deskarga ezazu

GoAz

2015-06-28. High On Fire Kafe Antzokia Bilbao. Kafe Antzokia. Bilbao.

2015-07-02. John Hiatt & The Combo + Anje Duhalde. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-07-03. Manifa + Faltons + Deskuadre + Audiencia Nacional + Kriminal Fórceps + Barrio Dekadenzia + Margen Infierno + Mikel Nasti De Plasti + Eleder Ex Burdinkaia + Paco Eskorbuto Y Sus Eskorbutines + Distorsion + Subversion X + Zarpazo A Cicatriz + Penadas Por La Ley. Punk Rock. José María Martínez De Las Rivas Plaza, Errepelega. Portugalete. 2015-07-03-07-2015. Foxy Leires + Boogie Riders. Pop Rock. Kafe Antzokia. Bilbao.

2015-07-06-07-2015. Ryley Walker. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-07-08. Old 97’s. Kafe

Antzokia. Bilbao.

2015-07-09. Muse + Ben Harper + The Jesus And Mary Chain + Future Islands + Counting Crows + The Cat Empire + Capital Cities + The Ting Tings + Kodaline + Delorean + Shaka Ponk + Zoot Woman + Arizona Baby + Zea Mays + Novedades Carminha + Azealia Banks + Alt J + Sheppard + Triggerfinger + The London Souls + Mumford And Sons + Of Monsters And Men + Disclosure + Of Montreal + Bleachers + Dover + Black Rebel Motorcycle + Vintage Trouble + James Bay + Catfish And The Bottlemen + Marmozets + Bear’s Den + Chromeo + Julio Bashmore + Monarchy + Begun + Lapalux + Nazca + The Parrots + Trajano + Jupiter Lion + Siesta + Músculo + Der Panther + Olde Gods. Kobetamendi. Bilbao. 2015-07-11. Gojira + Childrain + The Ocean + Toundra. Santana 27. Bilbao.

2015-07-16-07-2015. Lambchop. Kafe Antzokia. Bilbao.

Detectors + Juarez. Nafarroa Plaza. Andoain.

2015-07-17. Temblores + Los Galerna. Kafe Antzokia. Bilbao.

2015-06-13. Ariel Rot. Doka. Donostia.

2015-07-17. Cannibal Corpse. Santana 27. Bilbao.

2015-07-19. Carvin Jones. Blues Jazz. Satélite T. Bilbao.

2015-07-23. Tijuana Panthers. Indie. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-07-24. Redd Kross + Bum. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-07-25 13 Bats + Screamers & Sinners. a Kafe Antzokia. Bilbao.

2015-07-30. Mundaka Festival 2015. Echo And The Bunnymen + The Sonics + We Are Standard + Belako. Santa Katalina Penintsula. Mundaka.

gipuzkoa

2015-06-11. Lost Acapulco + Los Galerna. Dabadaba. Donostia.

2015-06-13. The Flamin’ Groovies + The Muffs + Johnny Casino & The Secrets + Lie

2015-06-13. Fito Y Fitipaldis. Ficoba. Irun.

2015-07-04. Elgoibar Dance Festival. Albitxuri Industrialdea. Elgoibar.

2015-07-11. Bob Dylan. Donostia Arena 2016. Donostia.

nafarroa

2015-06-12. Fito Y Fitipaldis. Zezen Plaza. Iruña. 2015-06-12. Helloween + Lords Of Black. Totem. Atarrabia.

2015-06-13. Desastre + Mamá Ladilla. Totem. Atarrabia. 2015-06-13. Delorean. Festival Estaciones Sonoras Con Radio Cierzo. Kultur Etxea. Cascante. 2015-06-26. Pasajero + La Niña Hilo. Miusic. Tutera.

2015-07-08. El Sanxe. Recinto Ferial La Runa. Iruña.


zu 24 ordu izango zinateke”. Betaurrekodun neska agurtzen da.

z Liburutegian jokuetara jolasten ari zareten adasdun metalari horiei, besteei wifia kentzen diguzuela! Sar itzazue Facebook, Tuenti eta bestelako kaka horiek min gehien egiten dizueten tokian, neska eta mutil pijoak! z Tudelara joateko Altsasuko trenera igotzen diren neskato horientzat. Nirekin eser zaitezte, bestela bidaia oso aspergarri egiten da eta, Sakana oso berdea izango baita, baina igandero berdinak pilo bat nekatzen duela hainbeste mendi eta ardirekin… A, bide batez, begi horiek! z Nire fan horiei. A zer nolako hiru fantasiek desfilatu ohi duten liburutegitik ikasteko. Edozein egunetan ehizaldira irten beharko dut, eta nahi duzuenean herrira etorri, emango baitizuet… z Zotina kentzen didan beltzaran neskato horri. Espero dut printze urdin baten bila ez egotea, hori ez bainaiz eta zu nahi zaitudalako. Kurba horietako gorputz horrek zorabiatzen nau eta aurpegi horrek egun osoan zehar zu maitatzeko gogoa ematen dute. Azkenean badirudi B plana guztietatik onena dela. z Badago neska oso sentsual bat erotua nauena. Bere aurpegi luzatua, bere gehiegizko baraila, bere ile kizkur eta iluna. Jatorria soberan duzu. Sinatua: zure dermatologoa. z Suspenditu duzuen guztiei. Ez behera etorri, Jainkoak ez baitu ate bat isten, baizik eta

unibertsitatekoaldizkaria

z Neska beltzarenari aitortza hau dago zuzendua, nire bihotzeko iluntasuna arintzeko nahi bakarrarekin. Ikusten zaitudan bakoitzean, zu izatearen utopia ur helatuetan sartzen da berriz ere Dicaprio bezala Titanic-en. Jakinda hau ez dela zaharrentzat herrialdea, zure

Bidal itzazu zure mezuak e-mail bidez elperiodico@unionline.info-ra

(Unibertsitateko Aldizkariak ez du argitaratutako iritzien eta edukien ardurarik hartzen) leiho bat irekitzen… batez ere JMk izerdi egiten duena. z Begi horietako erizain ilehori horrentzat. Denbora luzea daramat azterketak bukatu nahian zu ikuskatu ahal izateko, baina zu itxoi eta itxoin eta gero, itxaronaldi hori hutsa zela jakin nuen, azkenean mina jaso nuen zu besarkatu ahal ez izanagatik… :(. Badakit noizbait berriz ikusiko zaitudala, baina jada ezin esan ahalko dizut errezitatu nahi nizun guzti hura, ez aurreko guztiaren gabeziarengatik, baizik eta ausardia faltagatik. Zenbat nahi izango nukeen zure gaixoa izatea, nire bihotz beroa ikutzean, hurbil zaudenean zer nolako azelerazioa sortzen duzun jakin zenezan. Asko dira nire baitan esan nahi nizkizun gauzak esateko

aukerak. Bakarrik espero dut zure irribarre zintzoa berriz ikusi ahal izatea, ikusi izan nuen bezala. z “Ez zaitez artista batez maitemindu, gutxiako abeslari batez. Ni bezalako gatzdun neska batez maitemindu zaitez ikaslea naizela”. Tatooaren neska. z Begi urdin, ile beltzaran eta sorbalda zabala duen mutilari zuzendua, liburutegian ikasten duena eta urdin marradun eta hondo urdin iluneko kamiseta janzten duena. Oxala nire karrerakoa izango bazina apunteak partekatzeko eta hitz egiteko! Baina zu ikustea nahikoa da aingeruak bizi direla jakiteko. Hitz eder hauek eskaintzen dizkizut, espero dut atsegin izatea: “Edertasuna segundoak balira,

Benjamín Button naiz, topatzen garen bakoitzean zure begiradak gaztetzen bainau. Truman bere showan aurkitzea ni neu aurkitzea bezalakoa izan zen, leku berean zehar biratzen, zu zaren altxor hori lortzen saiatuz, ezta Johnny Deep-ek ere Karibeko Piratetan lortuko luke. Nire bizitza ibiltzen dut Spiderman bezalako heroi maskaraduna bezala, baina zuk Peter Parker xume batean bihurtzen nauzu, Termopiletako batailako 300 espartarrengatik zapaldua. Honen ondoren bakarrik esan behar dut egun hau nire Zazpi Arimak biluztera ia lortu dudana izan dela. z Industrialeko ilehori altu horrentzat, liburutegian zu begiratzeari utz ez diezaiokeen ilegorriduna naiz. Zenbat aldiz irudikatu dudan zu eta ni bakarrik liburutegian geratzen ginela… zu ilehori eta ilegorri bihurtzen une batzuetan… z Zuretzat, Erizaintzako adats luzeko beltzaren hori. Gauero ametsak ditut zurekin. Agian pentsatuko duzu hau txantxa bat dela, baina gogoko izango nuke zurekin geratzea zurekin bira bat emateko zure bizikletarekin edo kafe bat hartzeko. Zure erantzuna espero du beste txiribitil batekin. Muxuak zuk nahi duzun tokian!! z Badakizu nor naizen; beraz, aurkezpenak soberan daude. Neska, ausartu zaitez behingoz zure G-arengana. Badakit zenbat gustatuko litzaiokeen zurekin egotea. Zure sister-a. z Magisteritzako lehen ikasturtean dagoen neska hain polit horrentzat, A.U.M., zure irribarrea izugarri gustatzen zaidala jakin dezazula nahi dut. Mutil-laguna daukazula badakit, baina gelan zure eta nire arteko begirada horiek adiskidetasunekoak bakarrik ez direla ere badakit. Karpa azken honetan begiradarekin etengabe bilatu ginen eta oso berezia izan zen hori niretzat. Mila esker nire ikasgela beran egoteagatik. Goiz guztiak pozten dizkidazu. z Zientzia eta Teknologia Fakultateko gaztaina-koloreko iledun iparraldeko morrosko horrentzat. Mahuka motzean ikusten zaitudan bakoitzean, ez izozten saiatzen naiz modu etsituan. Mutil zintzoa izan zaitez eta

2015ekaina

15

parteka ezazu txertatua daukazun bero hori. Hemen, zalantzarik gabe, hotza izaten utzi nahi duen neska boluntario bat daukazu. z Zein ergela kimikari neska hori 3.eko hori ihes egiten uzteagatik. A zer nolako mutila geratu zaigun ezkongai! Ea orain gure intsinuazioei kasu gehiago egiten diezun, zeren eta lehen… Zu gimnasioan ikusten jarraituko dugu. z Aupaa! Sarrikoko Fakultateko 1.eko guzti horientzat. Gu gara nagusiak! Izorra zaitez, Deustu! Une guzti horiei esker patatan eramango zaituztet! z Liburutegian egunero esertzen den Telekoko neska horrentzat. Liburutegira egunero iristen zarenean, zure irribarreak niretzat eguzkia ateratzea ahalbidetzen du egun ilun hauetan. Niretzat zu goizeko eguzkia zarela jakin ezazu, eta nahiago nuke zu niretzat zer zaren jakingo bazenu! Ez dakit zure abizena zein den, bakarrik niretzat zerua zarela. z Tratua onartzen dut; txokolatezko zure gizona naiz; orain esaidazu zure izena. z Atzerriko hizkuntzako magisteritzako mutil argal eta ile erotua daukan horrentzat; psikologiako ikasgelara beti berandu iristen den horri. Bi gela partekatzen ditugu bakarrik eta gutxi da hori niretzat. Ziur ez duzula nigan erreparatu, beti zure atzean ipintzen naizelako. Zu beti beste mutil batekin zaude aurrean. Utz ezazue elkarrekin ipintzen, esku-ukituak egiten dituzuela dirudi eta jeloskor ipintzen naiz. Laztan horiek zurekin egin nahi nituzke. Bular leun eta muskulatu hori ukitu nahiko nuke eta bertan kikildua geratu. Despistatua eta lotsatia dirudizu. Ulertzen al didazu? z Magisteritzako neska eder horrentzat: egunero zure gelako atetik pasatzen naiz zu ikusteko… eta dena gutxi iruditzen zait ezpain haragidun horiek ezin baititut muxukatu. Lehengo egunean zure izena entzun ahal izan nuen, eta oker ez banago, Lucía zen. Ilehori kizkur horiek sutan ipintzen naute. Muxu bat polit hori. z Komertzialeko kokospekodun ilehoridun horrentzat. Oso, oso, oso ondo zaudela esan nahi dizut. Nor naizen esan nahiko nizuke, baina ustekabean harrapatu nahi zaitut egun batean. Atzera begira ezazu, zeren eta ez naiz berandutuko enboskada bat ipintzen, nahiz eta zu ere desiratzen egon. Zure katemetxoa.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.