Pu 358 Iraila 2015

Page 1

Deustuko Unibertsitatea. Deustuak ikasturte berria ireki du 05. Orria Mondragon Unibertsitatea. MUk 13 unibertsitate-master eskainiko ditu ikasturte honetan 05. Orria 358 2015eko Iraila

Doako alea

NUP. 125 ikasle atzerritar NUPeko lehen seihilekoan 06. Orria UNED Iru単ea. UNED Iru単eak 2015-16 ikasturterako matrikula-epea ireki du 08. Orria

Unibertsitatea. UPV/EHU eta Nafarroako Unibertsitateko ikasleak Montmeloko zirkuitoan 09. Orria

Hurrengo urtera arte Uda Ikastaroak!

UPV/EHUko XXXIV. Uda Ikastaroek agur esan zuten joan den irailaren 4an. Edizio arrakastatsua izan da; izan ere, guztira 10.713 parte-hartzaile izan dira, iaz baino 1.000 gehiago, euskararen presentzia % 25 igo da eta ikasle eta irakasle atzerritar gehiago bertaratu dira. 03 Orria


unibertsitatekoaldizkaria

Unibertsitateak UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA. www.ehu.es Uda Ikastaroak

Donostia

Miramar Jauregia z/g

943 219 511

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza

Donostia

Ignacio Mª Barriola Eraik. Elhuyar Pza., 1

943 018 141

Leioako Campusa (Zentralita)

Leioa-Erandio

Sarriena Auz. z/g

946 012 000

Sarbide bulegoa. Bizkaiako Campusa

Leioa-Erandio

Sarriena Auz. z/g

946 015 555

Arabako Campuseko Errektoreordetza

Gasteiz

Comandante Izarduy k., 2

945 014 301

Gazte-informazioko bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz

Los Apraiz Pabiloi Unibertsitarioa, 1 – 1. solairua

945 014 336

vvrinfo@vc.ehu.es

Leioa

Liburutegiko Beheko Plataforma. Sarriena Auz. z/g

946 015 100 / 946 015 821

gazteinformazioa.leioa@ehu.es

Donostia

IM Barriola Eraikina (ikasgelategia). Elhuyar Plaza, 1

943 018 138 / 943 018 135

svrbegaz@sv.ehu.es / svrgazte@sv.ehu.es

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.es Bilboko Campusa

Bilbo

Unibertsitate Etorbidea, 24

944 139 000

Donostiako Campusa

Donostia

Mundaiz Bidea, 50

943 326 600

mondragon unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712 185

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Arrosadiako Campusa

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Iruña

Campus Unibertsitarioa

948 425 600

Ingeniari Eskola. TECNUM

Donostia

Manuel Lardizabal Pas., 13

943 219 877

TECNUM – Miramon Goiko Egoitza

Donostia

Mikeletegi Pas., 48

943 219 877

Aldapeta, 49

943 467 144

Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua – ISSA Donostia

Gasteiz

Pedro Asua, 2

945 244 200

UNED Bizkaia

Portugalete

Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3

944 936 533

UNED Gipuzkoa

Bergara

Martin Aguirre Deunaren Enparantza, 4

943 769 033

UNED Nafarroa

Iruña

Sadar z/g

948 243 250

UNED Nafarroa

Tudela

Magallón, 8

948 821 535

Arrasate Arrasate Barakaldo Eibar Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Loramendi kalea, 4 Uribarri etorbidea, 3. 79 p.k. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Azitain Industrialdea, 3. Eraik. 2-2. Txalaparta poligonoa, 32 Arabako Parke Teknologikoa. CEIA Eraik. Urkixo Zumarkalea, 36-5. Bizkaia Plaza Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana, 8. 48013 Bizkaiako Parke Teknologikoa Mocholí kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10. 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488.

UPV/EHU. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 – BILBO. Tel.: (+34) 946 013 651 / 652. E-maila: cde@ehu.es. http://www.ehu.es/ servicios/CDE Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 – BILBO. Tel.: (+34) 944 139 417. E-maila: begona. prado@deusto.es. http://www.iee. deusto.es/ Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel.: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es

Europe Direct Bizkaia Simón Bolívar kalea, 8B. 48010 Bilbo. Tel.: 946 072 528. E-maila: europedirect@fundacionede.org. http://www.europedirectbizkaia.org. EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskaintzen ditu, dibulgazioko ekitaldiak egiten ditu eta lan-gela bat dauka.

Enpresa eta Berrikuntzako Zentruak CEI Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Informazio Europarreko Zentroak

Europe Direct HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 003 208. http:// www.hazi.es

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 820 606 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 239 228 / 944 395 622 944 209 488 948 426 000

Europe Direct Donostia Prim kalea, 14, 2.D. 20006 Donostia. Tel.: 943 470 962. E-maila: europedirect@kaebnai.net. http:// kaebnai.net. Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

ekintza honek eusko jaurlaritzako kultura, hizkuntza, politika eta hezkuntza saileko laguntza jaso du

http://www.unionline.info. • http://www.elperiodicouniversitario.com. posta-e: elperiodico@unionline.info. posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com

koordinatzailEA: José Poza Valle. Laguntzaileak: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Jon Mikel Zabalegi. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Markel Redondo, Cristina Domínguez Iglesias, Unibertsitateko Aldizkaria. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba / Nafarroa: 629 229 185.

posta-e: contactus@unionline.info.

Lege Gordailua: BI-338-93. Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

02

EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697. E-maila: europadirect@cederna.es

948 169 000

Nafarroako Unibertsitatea

2015iraila

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística

ekintza honek GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO laguntza jaso du


unibertsitatekoaldizkaria

2015iraila

03

UPV/EHUko Uda Ikastorak arrakasta handiz amaitu dira

Guztira, 10.713 parte-hartzaile izan dira aurtengo edizioan, aurrekoan baino 1.000 gehiago z Unibertsitateko Aldizkaria Irailaren 4an bukatutzat eman ziren UPV/EHUko aurtengo XXXIV. Uda Ikastaroak. Ohitura denez, zuzendaritza-taldeak prentsaurreko bat eskaini zuen Donostiako Miramar Jauregian azken balantzearen berri emateko. Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Carmen Agoués UPV/ EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria eta Igor Álvarez UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendariordea izan ziren hizlariak. Lehenik eta behin, irakasle eta ikasleen poztasuna nabarmendu zuten emandako ikastaro eta hitzaldien kalitatearengatik. Ondoren, datu esanguratsu eta baikor bat agertu zuten, aurtengo edizioan 10.713 partehartzaile egon direla, irakasleak eta ikasleak kontuan hartuta, iaz baino 1.000 gehiago. Horretaz gain, euskararen presentzia, aurreko urteekin alderatuz, handitu dela azpimarratu zuten. Aurtengo nobedadea zen Kriminologiako ziklo berria, eta horrek erantzun paregabea lortu du, bai jorratu diren gaiengatik, bai izan duen parte hartzearengatik. Horrekin, hezkuntzaren alorreko alderdiak

finkatu dira Uda Ikastaroen lehen mailako gai nagusi bezala. Carmen Agouések azaldu zuen gero eta atzerritar gehiegok jotzen dutela ikastaroetara. Gainera, bertaratutakoen heterogeneotasuna nabarmendu zuen, ez bakarrik ikaslegoaren aldetik, baizik eta sektore profesional ezberdinengatik ere. Amaitzeko, 8 jarduera ireki egin dira aurten, oso jendetsuak.

Euskarak gora Euskarazko eskaintzari dagokionez, hizkuntza honetan antolaturiko 24 jardueretan, 1.406 lagun izan dira guztira. Aurreko urtean baino 344 pertsona gehiago suposatzen du horrek. Beraz, esan daiteke % 25 hazi dela euskararen presentzia ikastaroetan. Parte-hartzaile guztiak ez dira, hala ere, gertukoak. Agouések adierazi ahala, 1.500 inguru atzerritik etorritakoak dira, zehazki % 17,50. Gainontzekoak Euskal Autonomia Erkidegokoak dira (% 61), Nafarroakoak (% 2,65) eta Espainiako beste lekuetakoak (% 18,83). Ikasleen lanbide edo profil profesionalari erreparatuz, % 21,74 irakaskuntzako profesionalak dira, % 30

Carmen Agoués, Ana Arrieta eta Igor Álvarez balantzearen prentsaurrekoan.

beste sektoreetako profesionalak eta % 13,37 unibertsitateko ikasleak.

Ikastaro jendetsuak Ikasle kopuru gehien izan duten ikastaroak kontutan hartuta, 8k izan dute 100 ikasle baina gehiago. Nabarmentzekoak dira José Antonio Marinak adimen etikoari buruz eskainitakoa eta Javier Urrarena, barkamenaren ingurukoa. Kongresuei buruz, hamarretan 100 ikasle baino gehiago egon dira, aipamen berezia emanez Hezkuntza zientziak eta garapenaren ingurukoari, 671 ikaslerekin. Egitarauari begira, ‘Irakastako ikasi’ lerroko ikastaroak izan dira eskaera gehien izan dutenak, 2.558 ikaslerekin eta 184 irakaslerekin. Osasunaren eskaintzak ere interesa piztu du, ziklo honetako 17 jardueretan 1.350 pertsonek izena eman

zutelako eta 124 hizlari egon zirelako. Gizartearen zikloak, aldiz, 1.844 ikasleren atentzioa deitu zuen eta 365 irakasle izan ziren. Bukatzeko, ‘Ikastaroak guztiontzat’ lerroan, 2.168 ikasle eta 238 irakasle egon ziren, ‘Bizitzaren Bidaia’ zikloa barne.

Miramarretik kanpo Gogoratu behar da UPV/EHUko Uda Ikastaroak ez direla bakarrik Donostiako Miramar Jauregian ospatzen. Bilbon eta Gasteizen eskaintza geroz eta zabalagoa egiten ari da. Horren erakusle, Bilbon 13 jarduera ospatu dira 131 irakasle eta 536 ikaslerekin, ICOTen kongresua aintzat hartu gabe bere berezitasunagatik. Gasteizen, berriz, 5 jarduera antolatu dira eta 428 ikasle eta 72 irakaslek parte hartu dute. Azkenik, Uda Ikastaroek 7 ikastaro on line eman dituzte.

U da I kastaroak

Agouések baieztatu zuen aurtengo erronkak bete dituztela, baina desafio berriak planteatzen ari dira etorkizunerako eta ezagutzaren arloan gertatzen ari diren eskakizunei erantzuna emateko lanean daudela. Nazioarteko bihurtzea, euskararen presentzia areagotzea, hezkuntzaren jomugetara iristea eta hiru campusetan ikastaroak gehitzea izango dira hurrengo edizioaren xedeak. Horretaz aparte, zuzendariak iragarri zuen bakearen itsasargia oinarri hartuta, datorren urteko edizioan Donostia 2016 Kultur Hiriburuarekin bat egingo dutela. Horretarako, egitaraua osatuko duen bakearekin loturiko berezko ziklo bat sortu nahi dute, udaran zehar gauzatuko dena. Helburu horrekin jadanik Donostia 2016 arduradunekin harremanetan daude.


04

2015iraila

unibertsitatekoaldizkaria

Giza itxurako robotak Bilbon

UPV/EHUk ongietorria egin dio ikasturte berriari

Bilboko Ingeniaritza Eskola Teknikoak Automatikako XXXVI. Jardunaldiak egin ditu z Unibertsitateko Aldizkaria Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, Sistema Ingeniaritza eta Automatika Sailaren bitartez, Bizkaia Aretoa eraikinean, XXXVI. Automatika Jardunaldiak antolatu zituen irailaren 2tik 4ra. Lehen aldia zen Bizkaiko hiriburuak industriaren etorkizunerako funtsezkoa den diziplinan nazioarteko adituak urtero biltzen dituen ekitaldia egiten zuena. Hizlarien artean, Andy Chang estatubatuarra zegoen, sektore honetako mundu mailako liderretako bat, National Instruments-eko Ikerketa arduraduna. Chang-ek “Gauzen Internet eta Fabrikaren Etorkizuna” gaiari buruz hitz egin zuen. Chang Etxe Zuriak sistema ziberfisikoetarako ekimenaren partaide izan da, euRobotics-eko kide da eta IFAC Mechatronics Symposiumeko presidenteorde izan zen. Bere ikerlanak sistema ziberfisikoen azterketan zentratzen dira, CPS izenez ezagutzen direnak, ingelesez dituzten siglak direla eta. Aritzen diren sistema fisikoarekin elkarrekintzan jarduteko gai diren sistema informatikoak dira, konputazio, komunikazio eta kontrol gaitasuna duten elementuei esker. Beste hitzaldietako bat Eugenio Guglielmelli doktoreak eman zuen, alegia, Erromako Campus Biomediko Unibertsitateko Biomedical

Robotics and Biomicrosystems Lab izenekotik datorren eta ospe handia duen ikerlariak. “Errobotek ez dute otoitz egiten” hitzaldia eman zuen. Errobotikaren eta Adimen Artifizialaren alorretako ikerketen eta “Errobotika erreaktibo” kontzeptuaren sorkuntzaren arteko erlazioei buruzkoa zen. Azken kontzeptu horretan, pertzepzioa eta materializazioa errobotika alorreko i+G-aren interes erdigune bilakatzen dira, sintetizatzeko eta euren jokaera lan ingurunera denbora errealean egokitzeko gai diren makinen garapenaren oinarri, Adimen Artifizial sistema indartsuak eta euren diseinuaren xedera egokitutakoak garatzen diren bitartean.

Errobot humanoideen lehiaketa Halaber, Jardunaldien programaren barruan, ingeniaritza ikasleentzako lehiaketa bat ere bazegoen. Talde bakoitzak errobot humanoide prototipoa aurkeztu behar zuen, hainbat probatan lehiatzeko. Errobot Humanoideen CEABOT Lehiaketa izenekoa da ekitaldi hau, Espainiako Automatika Batzordeak antolatutakoa, espainiar Estatu osoko unibertsitateetako graduko eta graduosteko ikasleei zuzenduta. Probetan mugikortasun testak (oztopo lasterketa, eskailerak igotzea eta jaistea…), sumo borrokak edo ikusmen probak (bi dimentsiotako QR barra kodeak

Lehiaketan roboten autonomia eta adimena probatu dira.

dekodetzea, oztopoak identifikatzeko) jasotzen dira. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak antolatutako Jardunaldiek 200 partaide inguru bildu zituzten, Sistema Ingeniaritza eta Automatikarekin erlazionatutako gaietan aritzen diren profesionalen eta ikerlarien artean. Espainiako Automatika Batzordeak (CEA) urtero ospatzen ditu Jardunaldi hauek 1977tik. Eztabaida

UPV/EHU

foroak dira, eta bertan, ingeniari­ tzaren adar honekin erlazionatutako emaitzak aurkezten dira, ideiak eztabaidatzen dira eta proiektuak aurkezten dira. Automatika, industriaren barruan berrikuntzaren euskarrietako bat izateaz gain, Laugarren Industria Iraultzaren protagonista izango diren ‘Lantegi adimendunak’ martxan jartzen ari den Industria 4.0 izenekoaren oinarri ere bada.

z Unibertsitateko Aldizkaria Joan den ostegunean, irailak 10, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak harrera egin zion 2015/2016 ikasturte berriari. Ekitaldia Bizkaiko campusean izan zen, zehazki Letren Fakultateko Areto Nagusian. Bertan izan ziren José Luis Martín UPV/EHUko idazkari nagusia, Mertxe Renobales doktorea, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Azaldu zutenaren arabera, guztira 8.497 ikasle berri matrikulatu dira jada eskainitako 88 graduetan. Unibertsitatea 8.694 plaza berri eskaintzen ari da. Beraz, matrikula egiteko epea irekia dago oraindik. Kontuan izan libre dauden plazak Arkitektura eta Ingeniaritzako esparruetakoa direla. Plaza guztiak bete dituzten graduen artean, hauek dira nabarmengarriak: Medikuntza, Biokimika eta Biologia Molekularra, Odontologia, Fisioterapia, Erizaintza (hiru campusetan) eta Biologia. Osasun Zientzietakoek (Medikuntza, Odontologia, Fisioterapia eta 3 Erizain­ tzak) muga-notak igo dituzte. Bestalde, UPV/EHUk graduondoko ikasketak ditu ere. Eskaintza osoak 110 master ofizial, 65 doktorego programa eta 35 graduondoko berezko tituluak ditu.

Egoitza berriak Ikasturte berri honetan zehar, UPV/EHUk abian jarriko ditu eraikitako azken eraikuntzak. Arabako Campusean, Gizarte Zientziak eta Humanitateak jorratuko dituen ikerketa zentroa irekiko da. Bizkaiko Campusean, Leioa-Erandio Gunean, Parke Zientifikoan kokatuta dauden 3 eraikuntza berrik hasiko dute jarduera: Biofisika Unitatearen egoitza berria, UPV/EHU-CSIC zentro mistoa, eta Maria Goyri Animali Teknologiarako Gunea. Gipuzkoako Campusean, berriz, hil honetan bertan, erabilera anitzeko zentro bat ireki da, Elbira Zipitria Gipuzkoako pedagogoaren izena daramana.


Mondragon Unibertsitateak 13 unibertsitate-master eskaintzen ditu.

unibertsitatekoaldizkaria

2015iraila

05

M ondragon U nibertsitatea

MUk 13 unibertsitate-master eskainiko ditu ikasturte honetan Masterrak hiru jakintza-arlotan banatzen dira: ingeniaritzak, enpresa-kudeaketa eta hezkuntza z Unibertsitateko Aldizkaria Unibertsitate-tituludunentzat, gra¬duondoko bat ikasteak lanaukerak areagotzea dakar. Hori jakinik, Mondragon Unibertsitateak 13 unibertsitate-master eskainiko ditu ikasturte berri honetan. Master horiek baliagarriak izango dira ezagutzan oinarritutako gizarteak eskatzen duen espezializazio-maila gero eta handiagoaren erronkari aurre egiteko. Unibertsitate-master horiek hiru jakintza-arlotan banatuta egongo dira: lehenik eta behin, ingeniaritzak (5 master); ondoren, enpresa-ku­dea­keta (5); bukatzeko, hezkuntza (3). Gogoratu behar da unibertsitate-master hauek euren arloetan espezializatu nahi dutenen ikasleei zuzenduak daudela, alegia, gradudunei, diplomadunei, lizentziadunei edo ingeniaritzako tituludunei, baita ere doktoregoa egin nahi dutenei. Horretaz aparte, unibertsitatemasterra graduaren eta doktoregoaren artean dagoen irakaskuntzamaila dela kontuan hartu behar da. Diziplina anitzeko ikuspegia duen izaera espezializatuko prestakuntza da, espezializazio profesionala edo akademikoa eta ikerkuntzako jarduera profesionalean hastea dituela helburu.

Ia % 100eko okupazioa MUk eskaintzen dituen unibertsi­ tate-masterrak praktikoak eta aplikagarriak dira. Bat datoz unibertsitateak enpresen eta beste erakunde batzuen beharrekiko duen hurbiltasun-ereduarekin. Ildo horretan, aipagarria da unibertsitate honetako graduondokoak ikasten dituztenen okupazioa % 90 baino handiagoa dela.

Masterrek 60 ECTSko (European Credit Transfer and Accumulation System) edo 120 ECTSko iraupena izan dezakete, hau da, ikasturte bat edo bikoa. Banan bana, hauek dira Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen 13 masterrak: Ingeniaritzen aldetik, Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa, 2 urtekoa, gaztelaniaz, Arrasaten; Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza, urte 1, gaztelaniaz, Arrasate eta Donostialdean; Industriaingeniaritza, 2 urte, gaztelaniaz, Arrasaten; Sistema Txertatuak, 2 urte, gaztelaniaz, Arrasaten; Energia eta Potentzia Elektronika, 2 urte, gaztelaniaz, Arrasaten. Enpresen Kudeaketa alorrean, Enpresa Zuzendaritza – MBA, urte 1, gaztelaniaz, Oñatin; Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa, 1-2 urte, gaztelaniaz, Oñatin; Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza, urte 1, gaztelaniaz, Oñatin; Marketin Digitala, urte 1, gaztelaniaz, Oñatin; Erakundeen Nazioartekotzea, 18 hilabete, gaztelaniaz, Bilbao Berrikuntza Faktorian. Hezkuntzari dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaikuntza, urte 1, HUHEZIn, Eskoriatzan, euskaraz; Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan (BERRIMET), 1-2 urte, euskara edo gaztelaniaz, HUHEZIn, online; Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan unibertsitate masterra (EKOMU), 1-2 urte, euskara edo gaztelaniaz, HUHEZIn, online.

Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean ikasle atzerritarrei egin zitzaien harrera

D eustuko U nibertsitatea

Deustuak ikasturte berria ireki du 2015-16 ikasturte berriaren hasiera ofiziala irailaren 14an izan zen Donostian z Unibertsitateko Aldizkaria Dagoeneko zabalik daude Deustuko Unibertsitateko ateak maila guztietako ikasleentzat. Irailaren 3 eta 4an, harrera egin zitzaien 2015-16 ikasturteko ikasle berriei, nazioartekoak tartean. Guztira, Donostiako eta Bilboko campusetan, 1.800 ikasle berri izango dira aurten. Nazioartetik etorritako ikasleen harrera irailaren 3an izan zen Donostiako campusean eta hilaren 4an Bilbokoan. Fakultate guztietako goiko mailetako ikasleek jada ekin zioten ikasturte berriari irailak 7an, baina ikasturte berriaren hasiera ofiziala hilak 14an gertatu zen Donostian, Iñigo Urkullu lehendakaria eta José María Guibert errektorea buru izan ziren protokolozko ekitaldi batean. 1.800 ikasle berrien artean, 500 inguru atzerritarrak izango dira. Donostiako eta Bilboko campusetan egin ahal izango dituzte beren ikasketak mugikortasuneko programa ezberdinei esker. Beren jaioterriak ondorengoak dira: Alemania, Ar-

gentina, Austria, Belgika, Bielorrusia, Brasil, Bolivia, Bulgaria, Kanada, Txile, Kolonbia, Danimarka, El Salvador, Eslovakia, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Guatemala, Honduras, Hungaria, Irlanda, Italia, Japonia, Kazajistan, Letonia, Lituania, Mexiko, Moldavia, Norvegia, Herbehereak, Palestina, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Errumania, Errusia, Suedia, Suitza, Tadjikistan, Turkia, Uzbekistan eta Ukraina.

Gradu bikoitzak nobedade Deustuk titulu berri anitzekin hasi du ikasturte berria. Horien artean, nabarmentzekoak dira Ingeniaritzaren eremuko programa berriak, IKTan, industrian, diseinuan eta enpresan esperientzia txertatuz, 4.0 Industriarako (fabrika adimendua) profesioanalak prestatzeko xedearekin. Zentzu honetan, zentro akademikoak gradu bikoitzetako eskaintza bat diseinatu du, jada martxan dauden graduak oi-

narri hartuta, arlo ezberdinetako profesionalak hezitzeko helburuarekin, ikasleek enpresa eta industrien etorkizuneko desafioei erantzuna eman diezaieten. Nobedadeak dira Bizkaian aitzindari den Diseinu Industrialeko Gradu berria, gradu bikoitzan egin ahal izango dena Ingeniaritza Mekanikoarekin, eta Euskal Hizkuntza eta Kultura / Lengua y Cultura Vasca-ko gradua. Gradu bikoitzei dagokienez, berriz, enpresa eta ingeniaritzan aipaturikoez gain, Zuzenbidea + Lan Harremanak, Euskal Hizkuntza eta Kultura + Hizkuntza Modernoak (ingeles ikasketak) / Lengua y Cultura Vasca + Lenguas Modernas (estudios ingleses), eta Gizarte Hezkuntza + Gizarte Langintza, Administrazioa eta Zuzendaritza + International Management Skills, EAZ + Informatikako Ingeniaritza, EAZ+ Zuzenbidea, Zuzenbidea + Komunikazioa, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza aurkitzen dira.


06

2015iraila

unibertsitatekoaldizkaria

25 kultura-ikastaro NUPen

Trukeko ikasle atzerritarretako batzuk Nafarroako Unibertsitate Publikora iristean.

NUP

125 ikasle atzerritar NUPeko lehen seihilekoan z Unibertsitateko Aldizkaria 28 herrialdetako 125 ikasle atzerritarrek Nafarroako Unibertsitate Publikoan egingo dute 2015-2016 ikasturteko udazkeneko seihilekoa. Guztia irakaskuntza-erakundeak eskainitako nazioarteko mugikortasuneko bost programei esker gertatuko da. Gazte atzerritarrei Foru Erkidegorako etorrera errazteko, beste 52 gaztek, nafar unibertsitateko boluntario direnek, Buddy Programan parte hartzen dute. Nazioartekotze Errektoreordetzak sustatutako harrera-ekimen bat da Buddy. Horren arabera, NUPeko 52 ikasleen egitekoa atzerritarrei Iruñea eta Unibertsitatea ezagutzen laguntzea da eta beste hainbat kontutan lagun­ tzea, hala nola, egoitza bilatzen edo zenbait tramite egiten. Ikasle guztiek mugikortasun programa batean parte hartu dute edo aurki parte hartuko dute. Ongi-etorriaren barnean ematen zaizkien zerbitzuen artean, astebeteko iraupena duen espainierako doako ikastaro trinko bat dago Unibertsita-

teko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian.

Txinatar ikasle asko Nazioarteko ikasleak 87 emakume eta 38 gizon dira. 28 herrialdetatik datoz, Europatik gehienak, baina gazte gehien dituen bigarren herrialdea Txina da, 24 ikaslerekin. Zehazki, beraz, Europako 60 ikasle daude, Amerikako 33, Asiako 29, eta Ozeaniako 3. Jatorriari begira, europarrak honela banatzen dira: Frantzia (26), Italia (8), Austria, Irlanda, Txekiar Errepublika eta Suedia (3), Alemania, Portugal eta Turkia (2), eta Belgika, Eslovenia, Hungaria, Lituania, Norvegia, Polonia, Errusia eta Suitza (1). Amerikako herrialdeetatik, 12 ikasle Mexikotik datoz; haren atzetik, Estatu Batuetatik, 6. Horiez gain, Brasil eta Uruguaitik 4, Kanada eta Txiletik 3, eta Perutik 1. Asiako herrialdeei dagokienez, Txinako 24 ikasle daude, Taiwaneko 3, eta Hego Koreako 2. Azkenik, Australiako 3 ikasle datoz Ozeaniatik. Horietatik guztietatik, 59 ikasle

Erasmus programan daude, Europako ikasleekin trukea egiteko. Beste gainerako 66ak Nafarroako Uniber­ tsitate Publikoko bi programa berekikoak dira, alegia, Palafox, Amerika Latinorekin trukatzeko (23 ikasle), eta Martín de Rada, Asia eta Itsaso Bareko herrialdeekin trukatzeko (29). Gainontzekoak Estatu Batuekin eta munduko gainerako herrialdeekin trukatzeko ISEP programakoak dira. Programa hauek aurrera eramaten dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak hitzarmenak izenpetu dituelako 50 naziotako goi mailako 300 erakunderekin.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan gehienak

125 ikasle horietatik, % 48k Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean egingo dituzte beren ikasketak. Bestetik, % 20 Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean egongo dira. Iruñeko eta Tuterako campusetan ikusi ahal izango dira eta lehenengo seihilekoa amaitzean, 37k NUP en jarraituko dute bigarren seihilekoa ikasten.

NUPek 25 kultura-ikastaro eskainiko ditu 2015-2016 ikasturtean. Horietatik, 18 Iruñeko campusean izango dira eta 7 Tuterakoan. Matrikula-epea irailaren 7an hasi zen unibertsitateko komunitateko ikasleentzat eta 21ean irekiko da kanpokoentzat. Izen-ematea www. unavarra.es/cultura-n egin ahal da, baina kanpokoek bi campusetara joan beharko dute. Arte plastikoekin, musikarekin eta arte eszenikoekin, komunikazioarekin, irudi eta soinuarekin eta gastronomiarekin lotutako ikastaroak eskainiko dira. Iruñeko Campusean, Arte lantegia, Arteterapia: hizkuntza artistikoa terapia gisa, Visual Thinking, Marka pertsonala, Eszenategia zurea da: aurkezpenak egi-

teko trebakuntza trinkoa, Argazkigintza digitala (1. maila eta 2. maila), DJ: Musika jartzeko artean hastea, Jendaurrean hitz egitea, Irakurketa kluba, ‘Sukaldaritza osasungarria eta Antzerki Talde eskainiko dira. Tuteran, berriz, Rosetta harria, Sexualitatearen antropologia: sexualitateak eta kultura-aniztasuna, Ausar zaitez pentsatzen: ahozko hizkuntza, idatzia, matematikoa eta ikusizkoa, Bioetika. Dilema etikoak, osasuna eta gaixotasuna gaur egungo gizartean, Erdialdeko Ekialde Handia: ilusioa eta errealitatea, Nafarroako natura eta paisaiak eta Bai “gauza astuna” janaria prestatzea. Ardo eta garagardo dastaketa’ ikastaroak proposatuko dira. z Ua

641 postu kirol-jardueretan lehen seihilekoan NUPek 642 postu eskainiko ditu kirol-jardueretan lehen seihilekoan. Izen-ematea irailaren 7an ireki zen unibertsitateko komunitateko kideentzat, eta irailaren 10ean unibertsitatetik kanpokoentzat. Guztira, 20 kirol jarduera inguru egongo dira Iruñeko eta Tuterako campusetan. NUPeko webgunearen bidez (www. unavarra.es/deportes/actividades/ actividades-deportivas) edo Sekuoia eraikineko Kirol Atalera joanda

(9:00-14:30) egin daiteke izen-ematea. Honako hauek dira jarduerak: aerobika, bodyart, bodytono, cardiofit, kirol entrenamendua, guztizko entrenamendua, eskalada (hastapenak, garapena eta hobekuntza), mantentze-gimnastika, kick boxing, igeriketa, igeriketa sinkronizatua, pilates, spinning, tenisa, TRX, boleibola eta zunba. Gogoratu parte hartzen duten ikasleek irakaskuntza kredituak eskuratzen dituztela horregatik. z Ua

NUPek ‘Tesiak 3 Minututan’ lehiaketa ireki du Irailaren 30era arte, Tesiak 3 Minututan lehiaketan parte hartzeko epea irekita egongo da. Bertan izena eman dezakete Campus Iberus partzuergoko lau unibertsitateetako ikerlariek (Zaragoza, Lleida, Errioxa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak). Laugarren edizioa da honakoa. Bere xedea espezializatua ez den publikoari 3 minututuan beren lanaren

garrantzia modu onenean azaltzen dien heziketako ikerlariei saria ematea da. Lehiaketak 3 modalitate ditu, bi sarirekin bakoitzean: 1.000 euro doktore-tesien kategorian; 500 euro master amaierako lanetan; 500 euro gradu edo karrera amaierako proiektuetan. Lehiaketaren oinarriak www. unavarra.es/t3m/-en kontsulta daitezke. z Ua

Nafarroako Unibertsitateak 2015-16 ikasturteari harrera egin dio z Unibertsitateko Aldizkaria Irailaren 4an, Nafarroako Uniber­ tsitateak ikasturte berriari ongietorria egin zion ekitaldi batekin. Bertan izan ziren, besteak beste, Uniber­tsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernero, Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkos eta Nafarroako Parlamentuko lehendakari Carmen Alba. Sánchez-Taberneroren hitzetan, “iritsi da Nafarroako Unibertsitateak eta NUPek indarrak batzeko unea, Iruñeko UNEDekin elkarlanean, Nafarroa eremu unibertsitarioan kalitate gehien duen erregioa bihurtzeko Europan. Errekoreak bere nahia adierazi zuen “Iruñea

hiri unibertsitario bezala geroz eta ezagutuagoa izateko, norako erakargarria izateko herrialde eta kultura askotako ikasle eta irakasleentzat”. Unibertsitate ororen helburuak aipatu zituen, irakaskuntza, ikerkuntza eta zerbitzuen transferentzia, baina modu berezian aipatu zuen berrikuntza faktore giltzarri bezala, izan ere, “aldatzea zaila da, baina beharrezkoa, eta berrikun­ tza sustatzeko erarik eraginkorrena aldaketarako erresistentziak sortutako ondorio suntsitzaileak direla eta”. Amaitzeko, 2020 Horizontea programa aurkeztu zuen. Bertan 10 proiektu handi aurkitzen dira, gizar-

Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko lehendakaria; Alfonso Sánchez-Tabernero, UNko errektorea; eta Ainhoa Aznárez, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria.

te eta ingurumen-erantzukizuna eta Natur Zientzietako Museoarentzat egoitza aurkitzea bezala. Horiez gain, irakaskuntza-eskaintzaren

hobekuntza aipatu zuen, gradu eta graduondokoak gehituz, ikerkun­ tzaren kalitatearen hobekuntza, Ekintzailetza Bulegoaren sorrera, eta

N afarroako U nibertsitatea

Madrilgo campusa, Klinikako egoi­ tza berri bat eraikiko duena, bere ondoan graduondokoentzako eraikin bat egongo delarik.


unibertsitatekoaldizkaria

2015iraila

07


08

2015iraila

unibertsitatekoaldizkaria

UNED Iruñeak 2015-16 ikasturterako matrikula-epea ireki du Matrikula urriaren 25era arte egin daiteke www.uned.es helbidean eta Zentrotik laguntza emango zaie hori behar duten ikasleei z Unibertsitateko Aldizkaria UNED Iruñeak 2015-16 ikasturterako matrikula-epea ireki du Gradurako, 25 eta 45 urte bitarteko Adinekoentzako Sarbide Ikastarorako, Ingeleserako eta UNED Senior programarako. Gradu, Sarbide Ikastaro eta Ingeleserako matrikulek irekiak jarraituko dute urriak 25era arte, eta UNED Seniorrerako irailak 30era arte zabalik egongo da. Matrikula on line egiten da www.uned.es-en eta Zentroan laguntza eskainiko zaie hori behar duten ikasleei. Aurtengo nobedadeen artean, ikasleek matrikularen ordainketa 4 epetan egin ahal izango dute, aurreko urteetan 2tan egiten zelarik.

Saio informatiboak irailak 21, 22 eta 23an

Halaber, irailaren 21, 22 eta 23an, 19:00etan, UNED Iruñeak saio informatibo irekiak ospatuko ditu matrikula egin baino lehen UNEDek ematen dituen zerbitzuak, irakasgaiak eta tituluak ezagutu nahi dituzten ikasleentzat. Ikasturte be-

rriko klaseak urriaren 2an hasiko dira.

4.500 ikasle baino gehiago Gaur egun, UNED Iruñeak 4.500 ikasle baino gehiago ditu, 27 Gradutan, 11 Gradu konbinatutan, Sarbide Ikastaroetan, Ingelesan, Masterretan, eta 50 urtetik gorako adinekoentzako UNED Senior programan banatuak. UNED Iruñean ematen diren Graduak hauek dira: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Antropologia Sozial eta Kulturala, Ingurumenaren Zientziak, Politika eta Adiminitrazio Zientziak, Administrazio Publikoen Zientzia Juridikoak, Zuzenbidea, Ekonomia, Gizarte Heziketa, Ingeleseko Ikasketak: Hizkuntza, Literatura eta Kultura, Filosofia, Fisika, Geografia eta Historia, Artearen Historia, Teknologia Industrialeko Ingeniaritza, Hizkuntza eta Literatura espainiarrak, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoa, Ingeniaritza Elektrikoa, Informazio eta Komunikazioren Teknologien In-

4.500 ikasle baino gehiagok ikasi dute UNED Iruñean aurreko ikasturtean.

geniaritza, Ingeniaritza Informtikoa, Matematikak, Pedagogia, Psikologia, Kimika, Soziologia, Turismoa eta Gizarte Langintza. Graduetara sar daitezke Selektibitatea gainditu duten ikasleek, Heziketa Profesionaleko Goi Mailako Gradu bat egin dutenek, beste titulu inibertsitario bat ikasi dutenek edo UNEDeko Sarbide Ikastaroa egiten dutenek. Ingeles, UNED Senior eta Sarbide Ikastaroen ikasleentzat ez dira beharrezkoak aurreko heziketako baldintzak.

Ingeleseko sei maila, plaza arazorik gabe

UNED Iruñean Ingeleseko sei maila

UNED I ruñea

Zentroak 27 Gradu, Unibertsitaterako Sarbide Ikastaroak, UNED Senior eta Ingelesa eskaintzen ditu ematen dira: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 eta ikasleak plaza arazorik gabe matrikula daitezke egokia deritzoten mailan. Ingelesaren irakaskuntza UNEDen kale presentzialak eta me-

UNED Iruñeako matrikula epeak 2015-2016 ikasturtean Graduak eta Sarbide Ikastaroak 25 eta 45 urte bitartekoentzat: Matrikula Internet bidez www. uned.es eta UNED Iruñearen

laguntzarekin urriak 25era arte.

CUID Ingelesa: Urriak 30era arte. UNED Senior: Irailak 30era arte.

todologia on line konbinatzen ditu. Ikastaroak 150 ordu irauten ditu, urritik maiatzara arte asteko bi klasetan banatuta. Informazio gehiago: www.unedpamplona.es.

UNED Iruñeak udako ikastaroak antolatzen ditu emozioei, arazoak dituzten gazteei, gezurraren detekzioari eta arkeologiari buruz z Unibertsitateko Aldizkaria Nafarroako Unibertsitateetako Uda Ikastaroetako XV. Edizioan, UNED Iruñeak ikastaro hauek antolatu ditu: Gezurrak nola detektatu: hitzik gabeko komunikazioa eta profil psikologikoak (irailak 8-10); Emozioak hezten(irailak 14-16); Gazteak arazoetan: aukerak sortzeko hezten (irailak 17 eta 18); Arkeologia Nafarroan V. Historia zoru azpian (irailak 23-26) eta Heziketa fisiko emozionala (irailak 25 eta 26. Plaza agortuak). Ikastaroetako matrikula-epea zabalik dago eta on line egiten da www.unedpamplona.es/matricula helbidean.

Emozioak hezitzen UNED Iruñeak, irailaren 14tik 16ra, 16:30tik 20:45era, Emozioak Hezitzen ikastaroa hartuko du, Enrique García Fernández-Abascalengatik zuzendua, UNEDeko Psikologiako Katedraduna.

Emozioak prozesu psikologikorik garrantzitsuenak dira aldaketa iraunkorrean dagoen mundura egokitzeko eta gure bizitzaz gozatzeko iturri nagusienak izaki, paradoxikoki heziketa sistema beraie bizkarra emanez garatu da. Hala era, azken urteetan gertatzen joan diren aldaketa kurrikularrek emozioak zuzenean aipatzen dituzten konpetentziak jasotzen dituzte.

Gazteak zailtasunean: aukerak sortzeko hezitzen

Irailaren 17 eta 18an, UNED Iruñean Gazteak zailtasunean: aukerak sortzeko hezitzen ikastaroa ospatuko da, non hausnarketa, analisia eta eztabaida egiteko espazio bat eskainiko den ezagueren, esku-hartzerako estrategien eta esperientzien elkartrukaketa egiteko nerabeekin lan egiteko konpromezua duten pertsonen artean. Ikastaroa Ilun-

Asistentes en un Curso de Verano organizado por Uned Pamplona.

dain Haritz Berri Fundazioarekin lankidetzan antolatu da, aurten 30 urte betetzen dituena.

Arkeologia Nafarroan V. Historia zoru azpian Civivox Condestablek, irailak 23tik 26ra, Arkeologia Nafarroan V. Historia zoru azpian ikastaroa hartuko du. Carmen Jusuék zuzenduta, Historian Doctorea eta UNED Iruñeako Idazkari Orokorra, edizio berri honek Nafarroako historiak historiaurrea, protohistoria, erromanizazioa eta ondorengo mendeetan zehar azaltzen joan

UNED I ruñea

den aztarnategi arkeologikoetara hurbiltzea da, batik bat aurkikuntza arkeologikoetan. Ikastoroak Arellanoko Villa erromatarrara eta Andelos erromatar hirira txangoak ditu.

Heziketa fisiko emozionala Irailak 25 eta 26an, UNED Iruñean Heziketa Fisiko Emozionala ikastaroa izango da, bere helburua Heziketa Fisikoaren matariaruntz begirada aldatzea delarik, bere potentzialari probetxu handiena ateratzeko, ikaslegoaren garapen emozionalaren ahaldun bezala.


unibertsitatekoaldizkaria

2015iraila

09

UPV/EHU eta Nafarroako Unibertsitateko ikasleak Montmeloko zirkuitoan Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko eta Tecnun-eko ikasleak lehiatu ziren Europako beste taldeen aurka z Unibertsitateko Aldizkaria Joan den abuztuaren 26tik 30era, Montmeloko zirkuitoa ospatu zen. UPV/EHU eta Nafarroako Unibertsitateko ordezkaritzak egon ziren bertan. Europa mailako talde anitzekin parte hartu zuten. Lehenik eta behin, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Formula Student Bizkaia (FS Bizkaia) taldea zegoen. Formula Student Spain lehiaketaren 2014ko edizioan, FS Bizkaia taldea espainiar Estatuko unibertsitateetatik joandakoen arteko hoberena izan zen. Gainera, lehen postua lortu zuen energiaren eraginkortasun rankingean, ibil­ gailu elektrikoen kategorian. Halaber, prototipoak automobilgintzako merkatuan duten bideragarritasunaren arabera baloratzen dituen Business case izeneko ranking orokorrean laugarren postua lortu zuen. Formula Student Spain lehiaketaren edizio honetan, ibilgailu elektrikoak izango ziren, lehen aldiz, taldeek gehien hautatu zuten aukera. Azken urteetan Formula Student Bizkaiak hartu duen aukera nagusi­ tzen ari da, orain arte aukera nagusia izan den gasolinazko ohiko motorearen alternatiba gisa. Gainera, monoplazaren armazoiaren eraikun­ tzan karbono-zuntza erabiltzeak, hauxe baita ibilgailuaren diseinu eta kontzepzioaren berritasun nagusia, hobekuntza handiak ekarri ditu ibilgailuaren pisuan, ergonomian eta segurtasunean. FS Bizkaia taldeak 50 kide zituen guztira, horien artean 11 ema­ kume, eta Industria Teknologiaren Ingeniaritzako graduko ikasleak zi-

Europako 68 taldek parte hartu zuten zirkuitoan ren nagusi, nahiz eta beste titulazio batzuetako ikasleek ere parte hartu zuten, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako eta Industria An­tolakuntzaren Ingeniaritzako gra­duetakoak kasu.

Hurbileko lehiakidea UPV/EHUko Formula Student Bizkaia taldeak gertuko lehiakide bat izan zuen, alegia, Nafarroako Unibertsitateko Tecnun Ingeniaritza Eskolako 50 ikasle baino gehiagoz osaturiko beste talde bat. Honek eserleku bakarreko ibilgailu elektriko batekin eta errekun­ tzako beste batekin lehiatzen zuen, partaideek egindakoak. Lehenengoa Tecnun SEED Racing taldeak sortu zuen eta, 80kW-eko potentziarekin, azelerazioaren errekor nazionala lortu nahi zuen. Bigarrena Tecnun Motorsport taldeak egin zuen eta Alemaniako Hockenheim zirkuitoan debuta egin zuen joan den uztailan. Guztira, Tecnun-etik 50 bat ikasle joan ziren Montmelora. Ingeniaritzako maila ezberdinetakoak eta gradudunak ziren eta horien buru Luis Eduardo Llorente (mechanical manager), Daniel Astigarraga (electrical and electronic manager), Lander Hidalgo (team leader), Mikel

Goiko irudian, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko FS Bizkaia 2015 taldea eta behekoan, Nafarroako Unibertsitateko Tecnun-eko taldea.

Martinez eta Beñat Garcia (eremu elektriko eta elektronikoko liderrak) eta Mikel Peral (antolamenduko liderra) doktoregoko ikasleak ziren.

Mila lehiakide baino gehiago Bartzelonako zirkuituak Montmelo lehiaketaren seigarren edizioa jaso

zuen. 68 taldelehiatu ziren bertan. Horietatik ia erdia (32) Alemaniako unibertsitateetatik zetozen eta 17 Espainiako ikastetxeetatik. Italiak bost lehiakide zituen, beste 3 Erresuma Batukoak ziren, eta gainerako herrialdeek, Polonia, Finlandia, Portugal, Herbehereak, Suitza, Errumania,

UPV/EHU - NU

Errusia, Estonia eta Frantziak, talde bakarra aurkeztu zuten. Mila unibertsitario inguru bildu ziren proban. Gasolinazko 32 ibilgai­ lu eta 36 elektroniko gidatu zituzten eta epaimahai atzerritar batek neurtu zituen prototipoen lehiakortasun eta fidagarritasuna.


unibertsitatekoaldizkaria

Expodistritoko urteko azken erakusketa-zikloa hasi da Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños eta Abando-Barrainkuako udaltegietan.

Barruti bakoitza ardatz Lehen zikoaren erakusketen artean, azpimarratzekoa da Aitor Gómez Arribillaga, Asier Olabarrieta eta Unai Villenaren ‘Hiri asko bere baitan’ lankidetza proiektua. Argazki lan hori hiru ardatzetan oinarritzen da: euskara, musika eta argazkia. Emaitza Bilboko zortzi barrutietako bakoitzean oinarritutako zortzi artelan dira. Artelan bakoitza barruti horietako txoko esanguratsu baten argazkiak, berarekin erlazionatutako testu batek eta musika batek osatzen du. Ekimenak Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailaren ‘Ideiak Martxan’ Lehiaketaren saria lortu zuen.

Artista gazteentzako aukera

Enrique Lópezen ‘BB.King. A rtxiboa

Erakusketa Begoñako Udaltegian ikusi ahal izango da irailaren erdialdera arte.

Pinturak, akuarelak… Alberto

Palomeraren

marrazki

erakusketa bat ere egongo da. Bertan, sorkuntzara eramaten duen prozesua duen zirriborro bilduma bat dago. Carlos Bóvedaren pinturak ere izango dira, artistaren ibilbidea jasoz, eta ‘Música y paisajes’ izenburudun En-

Ikus-entzunezko piezak Azkuna Zentroan z Unibertsitateko Aldizkaria Egin salto! Ikus-entzunezkoaren beste mapa bat programa eskaintzen ari da Azkuna Zentroa urriaren 8ra arte Zinematika zikloaren baitan. Euskal ikus-entzunezko errealizadoreen belaunaldirik gazteenak egin dituen lanik adierazgarrienak bildu dira bertan. Berrikusketa bat da, pantaila komertzial eta alternatiboetan nekez ikus daitezkeen lanenak, hain zuzen ere. Ikusgai izango diren pieza horiek erakutsiko dute haien atzean etorkizun handiko lanak daudela. Errealizadoreek ikus-entzunezkoak erabili dituzte adierazpide gisa, baina normalean, instituzioen laguntzarik ez dute. Berlin, Benidorm, New York, Irak, Haiti, Sardinia, Singapur edota Mexikora jotzen dute filmatzera horregatik. Zinema egiteko itxaropenik gabe, baina ikus-entzunezkoak adierazpide gisa erabiltzeko borondate sendoz, inguruan duten eta bisitatzen duten mundua ikusten eta filmatzen dute egileek, dituzten aukeren

Expodistrito programa Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburuen artean, hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Erakusketak txandakatuz joango dira eta bakoitzaren egun zehatzak udaltegien barrutietan bertan, www. bilbaokultura.net webgunean eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke. la Fuente errealizadore nafarraren I am Haiti dokumental saritua; Jesús Mª Palaciosek Casa vacía lanean Oteizari buruz egindako saiakera laburra; Gentzane Martínez de Osabak eta Álex G. de Bikuñak Nestor Basterretxeari buruz egindako Señales de vida dokumentala; eta Errautsak film kolektiboan parte hartu duen Mikel Zatarainen film labur militanteak –bisual eta politikoki–.

arabera eta ahal duten neurrian, aurrekontu urri, eskas edo hutsa duen ekoizpenaren errealitatera egokituta beti. Horren lekuko, Egin salto! zikloak gazte gutxi horien ikusentzunezko adierazpideak ekartzen ditu zinema ‘konbentzionala’ren pantailetara. Beste esparru batzuetan jaiotako adierazpideak dira, arlo intimo eta pertsonalekoak normalean, alternatiboak eta independenteak ezinbestez.

Errealitatearen isla

Eskaintza osoa Lan hauek izango dira ikusgai Bilbon lehen aldiz: Ion Sosa gipuzkoarrak Berlin eta Sevillako zinemaldietara eraman duen Sueñan los androides (Androiden Träumen); Aitor Gametxo bizkaitarrak Nafarroako Ultzama haranean filmatutako El otro mapa de Abauntz; zinemagintzako generoekin eta errealitatearen eta fikzioaren arteko harremanekin jolasean ibiliz, Lander Camarero bilbotarrak hiru kontinentetan grabatutako hiru film

10

rique López Suárezen akuarela bilduma ere egongo da. Aipamena merezi dute ere Mikel Belacortu artista grabatzaile eta eskulturagilearen grabatu bilduma eta Frank J. Pardokren grabatuari eta pinturari buruzko erakusketa. Oliver Martínezen eta MLuz Cañeteren bigarren argazki erakusketa dago ere. Biek motxila hartu eta, presarik eta estresik gabe, ordura arte arrotz zitzaizkien munduetatik inolako helbururik gabeko bidaiari ekin zioten. Horrela, ia nahi gabe, bidean aurkituz zihoazen istorioak ipuin eta argazki gisa irudikatzeko proiektua sortu zuten.

Urtarrilaren erdialdera arte, Bilboko barrutietako 7 udaltegietan erakusketa ibiltariak egongo dira z Unibertsitateko Aldizkaria Expodistritok, Bilboko barrutietako udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa-zikloak, irailaren 1ean eman zion hasiera urteko azken hiruhilekoaren egitarauari. Oraingo honetan, Abando-Barrainkua, San Inazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños, Burtsa eta Errekaldeko udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek zazpi erakusketa ibiltariz gozatzeko aukera izango dute 2016ko urtarrilaren erdialdera arte. Horietatik, lau pintura erakusketak izango dira, bi argazki erakusketak eta grabatuari eskainitako bat. Irailaren 15ean amiatuko da azken hilabete hauetarako programaren lehen eskaintza, hiru pintura erakusketa eta grabatuari buruzko bat gongo direlarik ikusgai

2015iraila

Ion Sosaren ‘Sueñan los androides (Androiden Träumen)’ filmea. A rtxiboa

labur; Koldo Almandoz donostiarraren film laburrak eta zirriborroak; Raya Martin filipinarraren ideia bat abiaburutzat hartuta, Antonio Ma-

carrok egindako A filme - Expedición berezia; Maria Elorzaren eta Pasaik-eko nesken filmatutako egunerokoaren pieza intimoak; Raúl de

Ziklo honetako lan asko lehen urratsak egitean izaten den grina islatzen dute. Hala eta guztiz ere, pieza batzuen hauskortasuna eta zinezkotasun arina ikusita, jarrera oso bat islatzen dute egungo ikusentzunezkoek krisialdian duten egoeraren aurrean. Baina, dena dela, errealizadoreek aurrera jarraitzen dute, salto egiten dute. Kamera hartu eta planetako bazterrik urrunenera jotzen dute, edo etxean geratzen dira, jarrera berberak bultzatuta, beren ahotsa eta diskurtsoa aurkitzea. Beren metodoa hauxe da: begiratzea, begiratzea, begiratzea, grabatzea, grabatzea, grabatzea. Informazio gehiago: www.azkunazentroa.com/


unibertsitatekoaldizkaria

Hemen da Donostia Zinemaldia

Nazioarteko zinemagileak Ezin ahaztu nazioarteko agertokiko zinemagile garrantzitsuenak egongo direla ere. Esate baterako, Pablo

Emily Watson, Donostia Saria

Agüero (Eva no duerme), Laurie Anderson (Heart of a Dog), Scott Cooper (Black Mass), Terence Davies (Sunset Song), Michel Franco (Chronic), Lucile Hadzihalilovic (Evolution), Hou Hsiao-Hsien (Nie yinniana / The Assassin), Charlie Kaufman eta Duke Johnson (Anomalisa), Hirokazu Koreeda (Umimachi Diary eta Our Little Sister), Joachim Lafosse (Les chevaliers blancs), Pablo Larraín (El club), eta Jean-Marie eta Arnaud Larrieu (21 nuits avec Pattie)

Espainiar ordezkaritza Espainiako zinemagintzak ere bere lekua izango du. Zuzendari eta aktore ezagunenek euren lanak aurkeztuko dituzte. Horien artean, hauek egongo dira: Alejandro Amenábar (Regression / Regresión), Ricardo Darín eta Javier Cámara (Truman), Imanol Arias (Eva no duerme), Marc Recha eta Sergi López (Un dia perfecte per volar), Pere Joan Ventura, Pere Portabella eta El Gran Wyoming (No estamos solos), Imanol Uribe, Elena Anaya, Eduard Fernández eta José Luis García Pérez (Lejos del mar), Paula Ortiz, Inma Cuesta, Álex García, Leticia Dolera,

11

Transylvania 2 filmaren gaztelaniazko bertsioa bikoiztu duen aktore taldea: Alaska, Clara Lago, Dani Martínez, Santiago Segura eta Mario Vaquerizo.

Donostia Zinemaldiaren 63. edizioa irailaren 18tik 26ra izango da. z Unibertsitateko Aldizkaria Joan den irailaren 4an, Donostia Zinemaldiaren 63. edizioaren aurkezpen ofiziala egin zen. Bertan izan ziren José Luis Rebordinos zuzendaria eta Zuzendaritza Batzordeko kide diren Maialen Beloki eta Joxean Fernández. Edukien berri eman zuten, zenbait epaimahairen osaera azaldu eta aurtengo bertaratzeak aurreratu zituzten. Zurrumurru askoren ostean, Donostia Saria jasoko duen pertsonaiaren izena argitu zen: Emily Watson aktorea. Dena den, beste aktore nabarmen batzuk ere izango dira Donostian, Zinemaldian aurkeztuko diren filmei lagunduz. Besteak beste, ondorengo izarrak egongo dira: Sienna Miller, Tom Hiddleston eta Luke Evans (High Rise), Ellen Page (Freeheld), Emily Blunt eta Benicio del Toro (Sicario), Tim Roth (600 millas eta Chronic), Louise Bourgoin (Les chevaliers blancs) eta Karin Viard eta Isabelle Carré (21 nuits avec Pattie).

2015iraila

Asier Etxeandía eta Manuela Vellés (La novia), Fernando Colomo (Isla bonita), eta Dani de la Torre, Luis Tosar, Goya Toledo, Paula del Río eta Javier Gutiérrez (El desconocido). Bukatzeko, Álex de la Iglesia zu-

zendaria Mi gran noche filmeko aktoreekin etorriko da, hau da, Raphael, Carlos Areces, Carolina Bang, Mario Casas, Carmen Machi, Santiago Segura, Hugo Silva eta Blanca Suárez. Eta bertan izango da, halaber, Hotel

Emakume batek Donostia Zinemaldiaren 63. edizioko Donostia Saria jasoko zuela iragarri zuten prentsau­ rreko ofiziala baino lehen, baina irailaren 4an bere izena eman zuten: Emily Watson. Aktore britainiar honek bere ibilibide ospetsuagatik jasoko du saria. Irailaren 25ean izango da, Kursaal Auditoriumean ospatuko den gala batean hain zuzen. Ospea berehala etorri zitzaion zineman hasi zenean Lars von Trieren Breaking the Waves (1996) filman. Makina bat sari jaso zituen, baita Oscar sarirako eta Urrezko Globorako izendapenak ere. Bi urteren ostean, bi sari horietarako izendatu zuten berriro Hilary and Jackie filman egindako lanarengatik. Hortik aurrera, zinemagile garrantzitsuenen obretan lan egiteko aukera izan du: Robert Altman-en Gosford Park (2001), Paul Thomas Anderson-en Punch Drunk Love (2002), Tim Burton-en ‘The Corpse Bride’ (2005), Charlie Kaufman-en Synecdoche, New York (2008), Tim Robbins-en Cradle Will Rock (1999), Steven Spielberg-en War Horse (Gerra zaldia, 2011) eta Joe Wright-en Anna Karenina (2011).


12

2015iraila

unibertsitatekoaldizkaria

‘Sister Act’ musikala.

A rtxiboa

Baluarteren denboraldi berriak hamar ikuskizun berri dakartza Programazioa urriaren 9an hasi eta urtarrilaren 23an amaituko da z Unibertsitateko Aldizkaria Baluarte Fundazioak, bere 25. denboraldian, hain zuzen 2015eko urritik 2016ko urtarrilera, hamar ikuskizun eskiniko ditu. Programazioa urriaren 9an ballet klasiko batekin hasiko da. Quijote-aren bigarren atalaren argitalpenaren 400 urte betetzen direlarik, Kubako Ballet Nazionalak Don Quijote interpretatuko du, Cervantesen eleberriaren bigarren atal horretan biltzen den Camacho-ren ezkontzen pasartean oinarrituta.. Ondoren, urriaren 22tik 25era, arrakasta handieneko musikal bat egongo da, 1991an Whoopi Goldberg protagonista zuen film mitikoan oinarritutako Sister Act. Horretaz gain, Cecilia Bartoli handia, I Barocchisti orkestrak lagunduta, batez ere Vivaldi musikari veneziarrari eskainitako pro-

grama aurkeztuko du azaroaren 5ean. Bestalde Hedda Gabler antzezlana azaroaren 15ean helduko da Cayetana Guillén Cuervo protagonistarekin. Minsk-eko Antzoki Handiko Balletaren eskutik, abenduaren 2an Giselle protagonista erromantiko handia izango da. Abenduaren 23an, berriz, Haendel-en El Mesías aurkeztuko da Paul McCreesh maisuaren zuzendaritzapean, londrestar Gabrieli Consort and Players orkestra eta koruarekin.

Musika klasikoa Abenduaren 18an, Iruñeko Orfeoiaren 150. urteurrenaren ospakizunei amaiera emango zaie. Horrela, Orfeoiak, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak lagunduta eta Juanjo Menaren zuzendaritzapean, Bruckner-en Meza Fa minorrean interpretatuko du.

Urtarrilaren 11an, urteari ongietorria egingo zaio Shostakovich-en 7. Sinfonia Leningrado zirraragarriarekin, Espainiako Gazte Orkestra Naionalaren eskutik. Eta denboraldia bi lirika hitzordurekin itxiko da. Batetik, Haendel-en Parténope opera kontzertu bertsioan, urtarrilaren 19an, abeslari-zerrenda nabarmen baten buru Philippe Jaroussky frantziar kontratenorea izango dela Il Pomo d’Oro orkestraren laguntzarekin; eta amaitzeko, urtarrilak 22 eta 23an, Franz Lehár-en La viuda alegre opereta, Emilio Sagi-k izenpetzen duen eszenaratzearekin. Abonu oso berriak salgai daude jada, baita sarrera solteenak ere, 18 eta 64 euro bitartean. Informazio gehiago: www.baluarte.com.

Kamyleon mago frantsesa ikuskizun batean

M ikel KL / M agialdia

Gasteiz, magiaren hiriburu z Unibertsitateko Aldizkaria Irailaren 14tik 20ra, Gasteiz magiaren erreferente bilakatuko da. 30 artista baino gehiagok hartuko dute parte Magialdia jaialdian. Besteak beste, bertan izango dira maila nazionaleko abangoardiako ikuskizunen estreinaldiak, magia-ibilbideak, galak eta kaleko antzezpenak. Magialdiaren 27. edizioa izango da. Ekitaldi berriak antolatuko dira, izan ere, zuzendari­ tzaren nahia da jaialdi hau udalerri ezberdinetara iristea ahalik eta ikusle gehien izateko. Aipatutako 30 artista baino gehiago horiek Frantzia, Ingalaterra, Alemania, Serbia, Letonia, Estatu Batuak, Argentina, Peru eta Espainia bezalako herrialdetatik datoz. Guztira, 75 izango dira ikusi ahal izango diren

ikuskizunak, 25 agertoki baino gehiagotan, 80 ordu baino gehiagoko programazioarekin. Bestetik, 350 mago eta zale inguruk urtero izan ohi diren lan jardunaldiak egingo dituzte, nazioarteko galak ospatuko dira unean uneko saiorik onenekin, horietako bat Minbiziaren Aurkako Elkartearen alde, hiriko erdiguneko erakusleihoetan magia egingo da, ospitale, eskola eta tren geltokietan antzezpenak egingo dira, Off Jaialdia egingo da tabernetara magia eraman eta pintxo “magikoena”ri saria emanez, eta Artiumeko plazan haurrentzako ekitaldiak izango dira, alegia, tailerrak, zinema eta magiako ziklo bat eta ‘Asma ezazu Karta bat’ ekintza, Bibat Museoan karta bat marrazteko aukerarekin.


unibertsitatekoaldizkaria

2015iraila

13


14

2015iraila

unibertsitatekoaldizkaria

kontzertuak

irailaurriairailaurriairailaurriairailaurriairailaurriairailaurriairailaurria

araba

+ The Littel Richards + The Legs. Kafe Antzokia. Bilbao. Schitzophonics + Diana Dea- 2015-09-19. Anna, Hito Y 2015-09-18. Diamond Dogs th Y Sus Novios. Hell Dorado. Helena Piti. Sonora. Erandio. + Daddy Long Legs. Hell Gasteiz. 22015-09-1. Metz. Kafe Dorado. Gasteiz. 2015-10-09. Nach. Jimmy Antzokia. Bilbao. 2015-09-19. Morodo & Jazz. Gasteiz. 2015-09-24. Blues Morning Okoume Lions. Jimmy Jazz. 2015-10-10. The Quireboys. Singers. Blues. Kafe Antzokia. Gasteiz. Rock. Jimmy Jazz. Gasteiz. Bilbao. 2015-09-19. Remember 2015-10-10. Green River + 2015-09-24. Vetiver + The CyQueen. Kubik. Gasteiz. Arde Siberia. Hell Dorado. borgs. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-09-24. Arizona Baby + Gasteiz. 2015-09-24. StereorocksVocoLos Misterios. Hell Dorado. der Club Alexander Robotnick Gasteiz. + Wldv Kafe Antzokia Bilbao. 2015-09-25. Hogjaw + The Kafe Antzokia. Bilbao. Cybors. Hell Dorado. Gasteiz. 2015-09-17. Looney Blues 2015-09-25. Imperial State Band. Zear-Bide. Areeta2015-09-25. Los Gandules. Electric. Kafe Antzokia. Getxo. Jimmy Jazz. Gasteiz. Bilbao. 2015-09-26. Aphonnic + Gru- 2015-09-17. Bevis Frond + Biscuit. Kafe Antzokia. Bilbao. 25. Tania De Sousa + Gildas + po Invitado Moebio. Jimmy Libe + Baskery. Sopela Kosta 2015-09-18. Remember Jazz. Gasteiz. Fest. Herriko Plaza. Sopela. 2015-10-02. Y&t. Jimmy Jazz. Queen. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-09-26. Kiko2015-09-18. King Of The Gasteiz. Veneno+Uski’s+TheNorth. Kafe Antzokia. Bilbao. Agapornis+Audience. Sopela 2015-10-03. Henry Herbert. 2015-09-19. Daddy Long Kosta Fest. Herriko Plaza. Hell Dorado. Gasteiz. Sopela. 2015-10-03. Thundermother + Legs + Xabi Sr. No. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-09-26. Hogjaw. Kafe Calibre Zero. Rock. The Cool. 2015-09-19. Smile. Kafe Antzokia. Bilbao. Gasteiz. Antzokia. Bilbao. 2015-09-29. Orphaned Land. 2015-10-09. Roberto Lopez

bizkaia

El Vez + California Dreaming

2015-09-19. Daddy Long

Stage Live. Bilbao.

GoAz

Atik Zra Orientazio gida: heziketa, enplegua eta bekak

Eska ezazu GoAz ikasketarako beka bat, 3.000 eta 6.000 euro bitartekoa, kontakturako formularioa beteaz, gure app-n

GoAz

Orientatzen zaituen aplikazioa Deskarga ezazu

GoAz

2015-09-29. Nacho Vegas. Kafe Antzokia. Bilbao.

2015-09-30. Virgil & The Accelerators. Edaska. Barakaldo.

2015-10-01. The Little Richards + The Schitzophonics + Diana Death Y Sus Novios. . Kafe Antzokia. Bilbao.

2015-10-02. Knives + Despeñaperros + Ilbet + The Flying Scarecrow + Dingos & Flamingos + Black Sisters + Karla Imbert + Jaundone + Cäctus + Molikote + Deceiver + Ian Mason + Kartzarot Bilbo Rock + Late To Scream + Space Octopus + Malamuerte + Bragasonics. Rock. Sopela Kosta Fest. Herriko Plaza. Sopela.

2015-10-03. Achtung Babies. u2 Live Experience. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-10-03. Eric Clapton Show. Santana 27. Bilbao. 2015-10-03. Paco Osuna. Sonora. Erandio.

2015-10-04. Berri Txarrak + Refused + Rise Against. Bec. Barakaldo.

2015-10-05. Enforcer. Sonora. Erandio. 2015-10-07. Doug Paisley + Tprheads. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-10-08. Annihilator. Santana 27. Bilbao.

2015-10-08. Ben Poole. Blues Jazz. Kafe Antzokia. Bilbao.

2015-10-02. Looking For An 2015-10-09. Señor No. SatéliAnswer + Karonte + Virulency. te T. Bilbao. Santana 27. Bilbao. 2015-10-09. Glenn Hughes. Santana 27. Bilbao. 2015-10-02. Ryan Bingham. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-10-10. La Granja + The 2015-10-03. Escuchando Elefantes. Cotton Club. Bilbao. 2015-10-03. Meraki. Bilborock. Bilbao.

Extended Plays. Satélite T. Bilbao.

2015-10-10. Dead Bronco + Moonshine Wagon + General

Lee. Kafe Antzokia. Bilbao. 2015-10-10. Adriatique. Sonora. Erandio.

gipuzkoa

2015-09-25. Guadalupe Plata + El Columpio Asesino + La Moda + Nacho Vegas + Siniestro Total + Bullet Proof Lovers + Havoc + Rural Zombies + Correos + Smoke Idols. Rock Indie Pop. Ficoba. Irun. 2015-09-25. Peachy Joke + Gunash. Doka. Donostia.

02. Thundermother + Calibre Zero. Rock. Doka. Donostia.

2015-10-02. Nach + Gallinero Allstars. Egia K.E. Donostia. 2015-10-03. Delorean + Crocodiles + Delorentos + Ghost Culture. Gazteszena. Donostia.

2015-10-03. Dual Split + Cuello + Layabouts + Sexy Zebras + Entura + Eraul + Pumuky. Egia K.E.. Donostia. 2015-10-06. Fumaça Preta. Dabadaba. Donostia. 2015-10-09. Metalmanía.

Rock Metal. Doka. Donostia. 2015-10-10. Alquimia + Fear Crowd + Insolenzia + Evil Killer + Mandrágora Negra. Tunk. Irún.

2015-10-12. Virgil & The Accelerators. Doka. Donostia.

2015-10-13. Girl Band. Dabadaba. Donostia.

nafarroa 2015-09-12. Belize. Elkar. Iruña.

2015-09-24. Immaculate Fools. Zentral Kafe Teatro. Iruña. 2015-10-01. Y&t. Zentral Kafe Teatro. Iruña.

2015-10-02. Marwan. Sala Totem. Atarrabia. 2015-10-03. Nacho Vegas. Sala Kafe Zentral. Iruña.

2015-10-11. Virgil & The Accelerators + Junkyard + Dan Baird & Homemade Sin. Sala Zentral. Iruña. 2015-10-15. Purpendicular. Zentral Kafe Teatro. Iruña.


z Tudelara joateko Altsasuko trenera igotzen diren neskato horientzat. Nirekin eser zaitezte, bestela bidaia oso aspergarri egiten da eta, Sakana oso berdea izango baita, baina igandero berdinak pilo bat nekatzen duela hainbeste mendi eta ardirekin… A, bide batez, begi horiek!

z Eskerrak eman beltzaran horri, igandea poztu zidana bere leihotik, bai, urdinekoa naiz, zure printze urdina, ilargia erortzen denean basatian bihurtzen dena… Hurrengo igandean ere zure pisu aurretik pasako naiz atea ireki diezadazun. z Begi horiek dituen ilehori horrentzat… Denbora luzea daramat azterketak amaitzeko nahian zu begiratu ahal izateko, baina zu itxaron eta itxaron eta gero… itxaronaldi horrek ez zuela ezertarako balio konturatu nintzen, azkenean bakarrik mina jaso nuen zu besarkatu ahal ez izateko… :( Badakit berriz ikusiko zaitudala egunen batean, baina jada ezin esan ahal izango dizut zuri errezitatu nahi nizuna, ez aurrekoaren gabeziarengatik, baizik eta adore faltagatik. Zenbat nahiko nukeen zure gaixoa izatea, nire bihotza ukitzean senti zenezan zein azeleraziotan ipintzen nauzun zu hurbil zaudenean. Asko dira nire hondoan sentitzen nuena esan nahi izan dizkizudan uneak. Bakarrik espero dut zure irribarrea berriz ikustea ikusi izan nuen bezala. z Begi urdineko mutilari eskainia, ile beltzarana eta bizkar zabala, liburutegian ikasten duena eta marra urdin argi eta hondo urdin iluneko kamiseta batekin. Oxala nire karrerakoa izango bazina apunteak elkarri aldatzeko eta hitz egiteko! Baina zu ikustea nahikoa da niretzat aingeruak existitzen direla jakiteko. Hitz eder hau eskaintzen dizut, espero dut gogoko izatea: “Edertasuna segundoak izango balitz, zu 24 hordu izango zinateke”. Betaurreko fuksietako neska agurtzen da. z Zu maitatzea gerta zitzaidakeen gauzarik ederrena da, nire alboan izatea uler ez dezakedan zerbait da, bizitzak gehiago emango ez zidala pentsatze hutsak, baina ez zen horrela izan, hemen baitzaude. Enpresaritzako beltzaranarentzat. z Urritik nire bihotzak ezin du zutaz pentsatzeari utzi. 26 hura izan zen gure bizitzetako lehen eguna, egun eder horretan guztia hasi zen. Arrosa hori bezalakoak izan ginen, denboraren poderioz bere petaloak galtzen joaten

unibertsitatekoaldizkaria

z Nire fan horiei. A zer nolako hiru fantasiek desfilatu ohi duten liburutegitik ikasteko. Edozein egunetan ehizaldira irten beharko dut, eta nahi duzuenean herrira etorri, emango baitizuet…

Bidal itzazu zure mezuak e-mail bidez elperiodico@unionline.info-ra

(Unibertsitateko Aldizkariak ez du argitaratutako iritzien eta edukien ardurarik hartzen) dena, bata bestearen atzetik… zimeldu arte. Ez genuen lortu gure gauza eder hori mantentzen. Orain da inoiz ikusi ez nuena ikusten dudan unea, zuk maite ninduzun, nik zu galtzearen beldur nintzen. Galdu zaitut eta orain da, sentitzen dudan minarekin, modu eroagoan maite zaitudanean. Nire eromena hil zen petalo bakoitza jasotzea da, jakin badakidan arren errazagoa eta min gutxiago sortzen duela beste lore bat aurkitzeak eta gure bideari banandurik jarraitzea. Borrokatzen jarraituko dut izan genuen gauza eder hurarengatik, arrosa zahar hori berreraikitzeko ilusioarekin, inoiz baino ederragoa egiten egunetik egunera. Beste aukera baten zain edo maitasunik ezak eta errefusak ni garaitu arte. z Eibarko (oker ez banabil) ikasle haaaandi eta indartxu horrentzat, osorik jango nukeela apailatu gabe ez ezer gabe!!! Ikusten zaitudanero aixxx, guztia proportzioan duzu jajaja. Zure besoen artean estutu nazazun egunaren zain, beti zurea, nanoa;P. z Uniko neska maiteak, onar ezazue: denak oso politak zarete, denak. Zuetako bakoitzak zerbait berezia dauka ederrak amaigabe egiten zaituztenak… ez duzue erakutsi behar, zuek balio duzue. Ez duzue politagoak izan behar, ezta argalakoak, ezta alaiagoak, ezta

altuagoak ere. Hau dela eta, batez ere azken honengatik, Liburutegira zapatiletan joan zaitezten gonbidatzen zaituztet… Beste humanitateak, mutil eta neskak, miretsi eta onartzen dugu zuen edertasuna… eta badakigu zein esfortzu suposatzen duen egunero zuek zeuek izatea… horregatik animatzen zaituztegu zuek zaretena onar dezazuela eta errespeta ez ditzazuela besteak, eta zuen takoiak zuen oinetakoaltzarietan uztea, ikasi nahi dugula. Ez da oharkabetzen garela zaratarengatik, baizik eta da takoiak entzun eta jarri…..!!! (azken hau txantxa da, mesedez…). z Irribarre egiten ez nuen goiz bat zen eta nire etxeko leihoak haizera ireki nituen. Haizeak arrosako perfumea, kanpaien jotzeak eta zerbitzari xarmagarri bat ezagutzeko ametsa zekartzan. Udazkenak irribarre egiten zuen eta nire arazoak desagertzen ziren. Adiskidetasun polit bat jaioko al zen? Eta patuari galdetu nion ea azkenean alaitasuna nire bizitzara gerturatuko zen eta baietz erantzun zuen eta bi aldiz ez da pasatzen. z Liburutegian jokuetara jolasten ari zareten adasdun metalari horiei, besteei wifia kentzen diguzuela! Sar itzazue Facebook, Tuenti eta bestelako kaka horiek min gehien egiten dizueten tokian, neska eta mutil pijoak!

z Zotina kentzen didan beltzaran neskato horri. Espero dut printze urdin baten bila ez egotea, hori ez bainaiz eta zu nahi zaitudalako. Kurba horietako gorputz horrek zorabiatzen nau eta aurpegi horrek egun osoan zehar zu maitatzeko gogoa ematen dute. Azkenean badirudi B plana guztietatik onena dela. z Badago neska oso sentsual bat erotua nauena. Bere aurpegi luzatua, bere gehiegizko baraila, bere ile kizkur eta iluna. Jatorria soberan duzu. Sinatua: zure dermatologoa. z Suspenditu duzuen guztiei. Ez behera etorri, Jainkoak ez baitu ate bat isten, baizik eta leiho bat irekitzen… batez ere JMk izerdi egiten duena. z Begi horietako erizain ilehori horrentzat. Denbora luzea daramat azterketak bukatu nahian zu ikuskatu ahal izateko, baina zu itxoi eta itxoin eta gero, itxaronaldi hori hutsa zela jakin nuen, azkenean mina jaso nuen zu besarkatu ahal ez izanagatik… :(. Badakit noizbait berriz ikusiko zaitudala, baina jada ezin esan ahalko dizut errezitatu nahi nizun guzti hura, ez aurreko guztiaren gabeziarengatik, baizik eta ausardia faltagatik. Zenbat nahi izango nukeen zure gaixoa izatea, nire bihotz beroa ikutzean, hurbil zaudenean zer nolako azelerazioa sortzen duzun jakin zenezan. Asko dira nire baitan esan nahi nizkizun gauzak esateko aukerak. Bakarrik espero dut zure irribarre zintzoa berriz ikusi ahal izatea, ikusi izan nuen bezala. z “Ez zaitez artista batez maitemindu, gutxiako abeslari batez. Ni bezalako

2015iraila

15

gatzdun neska batez maitemindu zaitez ikaslea naizela”. Tatooaren neska. z Begi urdin, ile beltzaran eta sorbalda zabala duen mutilari zuzendua, liburutegian ikasten duena eta urdin marradun eta hondo urdin iluneko kamiseta janzten duena. Oxala nire karrerakoa izango bazina apunteak partekatzeko eta hitz egiteko! Baina zu ikustea nahikoa da aingeruak bizi direla jakiteko. Hitz eder hauek eskaintzen dizkizut, espero dut atsegin izatea: “Edertasuna segundoak balira, zu 24 ordu izango zinateke”. Betaurrekodun neska agurtzen da. z Neska beltzarenari aitortza hau dago zuzendua, nire bihotzeko iluntasuna arintzeko nahi bakarrarekin. Ikusten zaitudan bakoitzean, zu izatearen utopia ur helatuetan sartzen da berriz ere Dicaprio bezala Titanic-en. Jakinda hau ez dela zaharrentzat herrialdea, zure z Benjamín Button naiz, topatzen garen bakoitzean zure begiradak gaztetzen bainau. Truman bere showan aurkitzea ni neu aurkitzea bezalakoa izan zen, leku berean zehar biratzen, zu zaren altxor hori lortzen saiatuz, ezta Johnny Deep-ek ere Karibeko Piratetan lortuko luke. Nire bizitza ibiltzen dut Spiderman bezalako heroi maskaraduna bezala, baina zuk Peter Parker xume batean bihurtzen nauzu, Termopiletako batailako 300 espartarrengatik zapaldua. Honen ondoren bakarrik esan behar dut egun hau nire Zazpi Arimak biluztera ia lortu dudana izan dela. z Industrialeko ilehori altu horrentzat, liburutegian zu begiratzeari utz ez diezaiokeen ilegorriduna naiz. Zenbat aldiz irudikatu dudan zu eta ni bakarrik liburutegian geratzen ginela… zu ilehori eta ilegorri bihurtzen une batzuetan… z Zuretzat, Erizaintzako adats luzeko beltzaren hori. Gauero ametsak ditut zurekin. Agian pentsatuko duzu hau txantxa bat dela, baina gogoko izango nuke zurekin geratzea zurekin bira bat emateko zure bizikletarekin edo kafe bat hartzeko. Zure erantzuna espero du beste txiribitil batekin. Muxuak zuk nahi duzun tokian!!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.