Pu 374 maiatza 2018

Page 1

374. zkia.

doakoa

2018ko maiatza

Laguntzen du

Graduondokoa, ezaugarri bereizlea Unibertsitateko Aldizkari honen ondorengo orrialdeetan, bai eta hurrengo alean ere, graduondokoaren nondik norako guztiak azalduko ditugu. Master bat ikasi ala zalantzan bazaude, jarraian aurkituko dituzun informazioetan izango duzu erantzuna zure zalantzari. Zein graduondoko motak dauden erakutsiko dugu; non ikas daitezkeen; nola ikasten diren; zertarako balio duten; beren prezioak..., alegia, behar-beharreko informazio guztia.

Izan ere, graduondokoaren aipamena geroz eta ohikoagoa da gaur egun argitaratzen diren lan-eskaintzetan. Unibertsitate-titulu baten ondorengo ikasketak izatea osagai bereizle bat da hautagaien artean, eta egun bizi den lehiakortasuna kontuan izanik, aintzat hartu beharreko kontu bat da hau. Are gehiago, zure helburua enpresa bateko zuzendaritza postu bat lortzea bada. Kasu horretan, arreta handiagoarekin irakurri beharko zenuke ale honen erdialdean kokatutako gehigarri berezia. Adi, beraz!


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2018maiatza

UNIBERTSITATEAK

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

02

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Arrosadiako Campusa

948 169 000

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

EKINTZA HONEK GIPUZKO AKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018maiatza

03

4.200 pertsonatik gora EHUalumni sarean Unibertsitate tituludunen sare honek, bere bigarren urteurrenean, Mentoring eta Cicerone programak ezarri ditu ardatz estrategiko gisa Unibertsitateko Aldizkaria

EHUalumnik bi urte beteko ditu helburu honekin martxan jarri zenetik: UPV/EHUko ikasgeletan ikasi duten pertsonak biltzea eta esperientziak eta ezagutzak trukatzeko sare bat sortzea. Oraingoz, 4.200 tituludunek baino gehiagok parte hartzen dute sarearen programetan. Aurten, Mentoring eta Cicerone dira EHUalumniren estrategiaren ardatzak. 2018an, indartu egin da Mentoring programa, zeinaren bitartez UPV/EHUn titulua atera berri dutenak harremanetan egon baitaitezke lan orientabidetik haratago informazioa eta aholkuak emango dizkieten gidariekin. Iaz, lau bikotek parte hartu zuten esperientzia pilotuan. Bigarren edizio honetan, 27 pertsonak partekatu dituzte esperientziak, trebetasunak eta ezagutzak. Bestalde, Cicerone kanpoko sarea presente dago bost kontinenteetan. Oraingoz, 22 pertsona prest daude besteak beste Japoniara, Ekuatore Gineara, Alemaniara,

Estatu Batuetara eta Australiara joaten direnei laguntzeko. Sareko tituludunek unibertsitateko kide guztiei (irakasleak, ikasleak, administrazioko langileak eta EHUalumni sarea) eskaintzen diete dauden herrialdeari, inguru geografikoari eta erakundeari buruzko beren esperientzia.

Mentoring programaren bitartez, UPV/EHUko tituludun berriek harremanetan egoteko aukera dute

Iñigo Lamarca presidente EHUalumniko presidente Iñigo Lamarca, sarea martxan jarri zenetik bi urte igaro diren honetan, oso harro dago proiektuarekin. "Poz handia ematen dit EHUalumniren

presidentea izateak. Unibertsitate bikain honetan ikasi zuen edonori ere emango lioke, dudarik gabe. Nire kasuan, UPV/EHUko irakaslea izana ere batzen da. Baina poz handia ematen duena da helburu hauek dituen elkarte batekin inplikatua izatea: laneratzeko eta karrera profesionala bultzatzeko zerbitzuak eskaintzea, sarean lan eginez, elkarlana sustatuz, eta ezagutzak eta borondateak batuz. EHUalumnin eraberritzen ari gara, bideak irekitzen eta, batez ere, gure ikasleei laguntza ematen”, adierazi du Lamarcak. EHUalumni sarea Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren ekimenez sortu zen. Txelo Ruiz Vázquez gaur egungo errektoreordearen hitzetan, “gure unibertsitateko emakume eta gizonak erreferentzia sozial, ekonomiko, politiko eta kultural bat dira. Gizarteari beren esperientzia eta ezagutza ematen diote, eta, horrez gain, gida bat dira belaunaldi berrientzat. Horregatik -pertsonak direlako gure balioa- sortu zen sare hau, eta la-

Bi urte betetzear dago EHUalumni sarea.

nean jarraituko du Euskal Herriko Unibertsitate publiko, konprometitu eta euskaldun honetako ikasleak harro egon daitezen bertako kide izateaz”. EHUalumniren aurkezpen ofiziala UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egin zen, duela bi urte. Unibertsitateak elkartutako 400 pertsona bertaratu ziren sarearen aurkezpenera. Aitziber Garmendiak, Ibon Gaztañazpik, Jon Mayak, Maialen

Lujanbiok, Alaia Martinek, Beñat Gaztelumendik, Kirmen Uribek, Mari Luz Estebanek, Bittor Rodriguezek eta Irrintzi Ibarrolak oroitzapenak eta esperientziak partekatu zituzten Belén Frau, Borja Sorazu, Joseba Jauregizar, Iraia Iturregi, Nélida Zaitegi, Mauri Lazcano, JJ Sanz, Pedro Esnaola eta abarrekin. Horiek dira 1980tik UPV/EHUn ikasi duten 300.000 pertsonetako batzuk.


04

2018maiatza

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Munduko lehen gastronomia zentro teknologikoa sortu du BCCk BCC Innovation delakoa Basque Culinary Centerrek ikerkuntzaren eta berrikuntzaren alde egin duen apustuaren isla da Unibertsitateko Aldizkaria

Basque Culinary Centerrek aurrerapauso itzela emango du BCC Innovation munduko lehen gastronomia zentro teknologikoaren sorrerarekin. Zentroa abiaraztea Basque Culinary Centerrek ikerkuntzaren eta berrikuntzaren alde egin duen apustuaren isla da, mundu mailako erreferente bilakatu nahi baitu. Zentroa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikita egongo da. BCC Innovation zentroaren sorrerak Basque Culinary Centerren garapena sendotzen du, eta, halaber, aitzindari bilakatzen da bi garapen-polo integratzeagatik: Mondragon Unibertsitateari atxikitako Gastronomia Zientzien Fakultatea eta BCC, Gastronomiako Zentro Teknologikoa. Zentroak gastronomiaren XXI. mendeko erronkei erantzungo die osasunaren, kali-

tatearen, jasangarritasunaren eta ekonomiaren alorretan. BCC Innovationek ezagutza sorraraziko du gastronomiaren sektorearen inguruan eta zenbait helburu beteko ditu: ezagutza aberastasun bilakatzea, enpresetan berrikuntza sustatzea eta enpresa berrien sorrerari babes aktiboa ematea, sektorearen etorkizuna bermatzeko. 25 pertsonako lan-talde batek osatuko du BCC Innovation, hala nola hainbat diziplinatako ikertzaileek, teknikariek eta kudeatzaileek. 2017. urtean, Basque Culinary Centerreko I + G zentroa 40 enpresa eta erakunderekin baino gehiagorekin jardun zen elkarlanean, Estatuan eta nazioartean erreferentziazkoak diren ikerkuntza-zentroekin aliantzan, proiektu publiko eta pribatuen bidez. XXI. mendeko gastronomia Gastronomiak gero eta eragin handiagoa du Euskadiko BPGd-n,

eta, era berean, herrialde baten kulturaren ezaugarri nagusietako bat da. Gastronomia oso azkar ari da aldatzen: chefek sukaldaritzako teknika berriak garatu dituzte; beren egunerokoan erabiltzen dituzten teknologia eta ekipamenduen garapenari lagundu diote; sektorea eraldatzen ari diren esperientzia berritzaileak asmatu dituzte; eta, laburbilduz, sektorearen diziplina arteko potentziala agerian jarri dute.

Gastronomiaren XXI. mendeko erronkei erantzungo die zentroak: osasuna, kalitatea, iraunkortasuna eta ekonomia Eraldaketa horretan, gastronomiaren kontzeptuak berak bilakaera bat izan du; izan ere, gaur egun, hainbat erronka berriri erantzun behar die kalitatearen, osasunaren, jasangarritasunaren eta ekonomiaren alorretan. Hala, XXI. mendean, gastronomiak behar berriak bermatu behar ditu, besteak beste: jaten eta edaten dugunaren kalitatea, osasungarritasuna (elikagaiek ongizate fisikoan eta mentalean eragina dute); jasangarritasuna, elikagaien ekoizpenak ingurumenean duen

25 pertsonako lan-talde batek osatuko du BCC Innovation.

inpaktuari dagokionez, eta, azkenik, behar ekonomikoak, gastronomiaren balio-katean parte hartzen duten hainbat sektoretako agenteei lotuta. Basque Culinary Centerreko zuzendariak, Joxe Mari Aizegak, hauxe dio: “Munduko lehen gastronomiako zentro teknologikoa izango den BCC Innovation abiarazteak gastronomiaren berrikuntzaren eta ikerkuntzaren mundu mailako abangoardian jarriko du Euskadi, gastronomiaren bilakaerak eta eraldaketak plantea-tzen dituzten erronka berriei erantzun ahal izateko; izan ere, berrikuntzaren eta ikerkuntzaren bidez, gastronomiaren kontzeptu zabalago bati aurre egin nahi zaio”. Eta hau gehitu du Basque Culinary Centerren arduradunak: “BCCren zentro teknolo-

gikoaren ezagutza guztia bideratuko da gure herrialdean aberastasuna sortzera, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzera eta, azken finean, Euskadiko eta Estatuko ekonomian gero eta pisu handiagoa duen sektorearen etorkizuna bermatzera”. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua Arantxa Tapiak oso positibotzat jo du BCCk akreditazio hau lortzeko egin duen esfortzua. “Basque Culinary Innovation-ek elikaduraren balio-kateko ibilbidea zentro teknologikoen ikuspuntutik osatzen lagunduko digu. Neiker-ek elikagaien ekoizpena lantzen du; Aztik, batez ere, eraldaketa; eta, hemendik aurrera, Basque Culinary Innovation-ek gastronomiaren arlo zabala jorratuko du”, adierazi du Tapiak.


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018maiatza

05

ForoTech 2018 ospatu da Deustun Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria entregatuz hasi zen ekitaldia

Apirilaren 25etik 27ra, ForoTech 2018 ospatu zen Deustun.

Unibertsitateko Aldizkaria

Ostegunean, apirilak 26ean, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoak ForoTech 2018 topaketa teknologikoaren seigarren edizioko hasiera-ekitaldia hartu zuen, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatuta. Ekitaldia 12etan hasi zen Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guiberten ongietorriarekin; eta 12:45 inguruan amaitu zen, Bilboko Alkate Juan Maria Aburtoren hitzekin. Ekitaldia jende guztiarentzat zabalik egon zen. Bi hizlari horiekin batera, Ingeniaritza Fakultateko dekano Asier Perallos, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna sustatzeko diputatu Teresa Laespada eta Emakundeko zuzendari Miren Izaskun Landaida Paraninfoan izan ziren . Inaugurazioko ekitaldiaren barruan, Emakume Teknologoarentzako V. Ada Byron saria banatu zen. Aurtengoan, María Ángeles Martín Prats Sevillako Unibertsitateko irakasle titularrak jaso zuen, Ingeniaritza Elektronikoko sailekoak. Ikerketa aeronautikoko ikerrildoa zuzentzen du, Tecnología Electrónica TIC-109 taldearen barruan. Aurreko edizioetako saridunak hauek izan dira: Montserrat Meya, adimen artifizialeko eta itzulpen automatikoko aditua; Asunción Gómez, “teknologia semantiko” izenez ezagutzen ditugunetako ikertzailea; Nuria Olivar, I + D Telefónicako zuzendaria; eta Regina Llopis, Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitateko (Estatu Batuak) Adimen Artifizialera Aplikatutako Matematiketako doktorea. Estatu mailan aitzindaria den sari hau Deustuko Ingeniaritza Fakultateak sortu zuen, teknologia arloko emakumeen lorpenak erakusteko, merezi duten balioa

aitortzeko eta, bide batez, ikertzaile bokazioak emakume ikasleen artean sustatzeko. Sariak Bizkaiko Foru Aldundiaren, IK4ren eta Emakunderen babesa du, baita Innobasque eta Basque HealthCluster erakundeen laguntza ere. Aurtengo programa ForoTech-en lehenengo egunaren arratsaldeko saioa Deustuko Garate aretoan hasi zen. Ingeniaritza Fakultateko Big Data eta Business Intelligence Programako diplomak banatu ziren. Zientzia eta teknologia arloko eta gizartean aurrera egiteko aplika-

zioen zabalkunderako eginkizunen barruan, aurtengo edizioan ere erakusketa iraunkor bat egon zen Unibertsitateko klaustroan, topaketak irauten zuen egunetan. Teknologia eta ingeniaritza aplikatuko aurrerakuntzei eskainitako erakusketa hori zabalik egon zen jendearentzat, bereziki unibertsitate aurreko ikasleentzat. Horrez gain, bi hitzaldi izan ziren Garate aretoan: Droneei buruz eta I + G-ari buruz. Bestalde, ostirala 27an, "ANDeROID” websailaren premierra izan zen, umorearen bitartez zientzia eta teknologiara era berri

eta dibertigarrian hurbiltzeko. Emanaldia zabalik egon zen jende guztiarentzat. Ekitaldia Unibertsitateko Paraninfoan izan zen eta Carlos Sobera aktore eta telebistako aurkezle ezagunak aurkeztu zuen.

Foru Aldundia, Vidrala, NTS, Emakunde, BilbaoTIK, Microsoft, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Saila, Ejie, Dominion, Spri Taldea, Bilbao Ekintza, Donostia Sustapena eta Alzola. Eta beste hauek dira laguntzaileak: Deusto Tech, Deusto FabLab, Innobasque, Trastea Learning eta Basque HealthCluster.

Maria Ángeles Martin Prats Sevillako Unibertsitateko irakasleak jaso zuen V. Ada Byron saria

Erakusketa teknologikoa

ForoTech 2018ren babesleak hauek izan dira: IK4 Research Alliance, Bilboko Udala, Bizkaiko

Paraninfoaren ondoko klaustroan, erakusketa teknologikoa egin zen apirilaren 24ean, 25ean eta 26an. Erakusketa zegoen tokitik edonor pasa zitekeen. Era guztietako hogei lagin teknologiko baino gehiago zeuden ikusgai, gure inguruko enpresek eta ikerketako erakundeek, ingeniaritzaz baliaturik, berrikuntza, balioa eta aberastasuna zelan lantzen duten erakusteko.


06

2018maiatza

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

NUPk 26 master eskainiko ditu 2018-19 ikasturtean Tituluetako bostek lanbide arautuetan aritzeko gaitzen dute, eta Aurretiko izen-ematea egiteko epea maiatzaren 18an amaituko da

'Hielos' musikala, NUko Kino 2018 Sarietan garaile Ondoko kideek osatu dute epaimahaia: Nekane Echarte, Maider Oleaga, Jorge Begega, Alicia Nuñez, Alvaro Ronek eta Alejandro Pardo

Irudian, Kino 2018 Sarien irabazleak.

Unibertsitateko Aldizkaria

NUPeko ikasleak ikasgelan.

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 26 unibertsitate master titulu ofizial eskainiko ditu 2018-2019 ikasturtean, eta master horietako bostek lanbide arautuetan aritzeko gaitzen dute, erakundeko Gobernu Kontseiluak onetsi duenez. Aurretiko izen-ematea “online” egingo da Unibertsitatearen webgunean, eta horretarako epea astelehenean, apirilaren 9an hasi zen eta maiatzaren 18an bukatuko da; matrikula, aldiz, ekainaren 13a eta 15a bitartetean egingo da. Eskaintza osoa Unibertsitatearen webgunean kontsulta daiteke. Datorren ikasturtean eskainiko diren 26 master ofizial horietatik, bederatzi Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoari (TIIGMET) dagozkio; sei Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola

Teknikoari (NIGMET); hiru Osasun Zientzien Fakultateari; beste hainbeste Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateari eta Zientzia Juridikoen Fakultateari, eta, azkenik, bi Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateari.

Aurretiko izen-ematea maiatzaren 18an amaituko da eta matrikula ekainaren 13a eta 15a bitartean egingo da

Fakultateen masterrak Esaterako, hau da datorren ikasturtean Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi

Mailako Eskola Teknikoak (TIIGMET) egiten duen master-eskaintza: Proiektuen Zuzendaritza; Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa; Ingeniaritza Biomedikoa; Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza; Ingeniaritza Mekaniko, Aplikatu eta Konputazionala; Modelizazio eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa; Informatika Ingeniaritza, eta lanbide batean aritzeko gaitzen dutenak: Telekomunikazio Ingeniaritza eta Industria Ingeniaritza. Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren (NIGMET) kasuan, titulu hauek eskaintzen dira: Ingurumen Nekazaritzako Biologia; Nekazaritza Ingeniaritza, lanbide batean aritzeko gaitzen duena; Lurzoruen eta Uren Kudeaketa; Kimika Sintetikoa eta Industria Kimika; Informazio Geografikoko Sistemak eta Teledetekzioa, eta Nekazaritzako Elikagaien Indus-

trietako Teknologia eta Kalitatea. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak master hauek eskaintzen ditu: Enpresen Zuzendaritza; Enpresaren Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketa, eta Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketa (ERP). Osasun Zientzien Fakultatean hauek emango dira: Osasun Zientzietako Ikerketa; Osasunaren Sustapena eta Gizarte Garapena, eta Osasun Publikoa. Zientzia Juridikoen Fakultateak hiru master eskainiko ditu: Abokatutzarako Sarrera, lanbidean aritzeko gaitzen duena; Ondare Zuzenbide Pribatua, eta Lan Arriskuen Prebentzioa. Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak bi titulu eskainiko ditu: Bigarren Hezkuntzako Irakasletza, lanbidean aritzeko gaitzen duena, eta Esku-hartze Soziala Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin.

Hielos musikalak sei sari lortu ditu Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko Kino 2018 Sarietan. Ondorengo kategorietan gailendu zen Hielos: Ekoizpenik onena; Zuzendaritzarik onena; Arte-zuzendaritzarik onena; Argazkilaritza-zuzendaritzarik onena; Soinu-bandarik onena; Soinurik onena. Bere aldetik, Lenguaje Barrier-ek Gidoi onenaren saria lortu zuen; Gran Puzzle-k, berriz, Ediziorik onena; Alex Piñeirok Kino saria lortu zuen Antzezle onenari; Jordi Gasull ikasle ohiak Ohorezko Kinoa eskuratu zuen; eta Juan Voltas eta Miguel Angel Iribarren, El Redín ikastetxeko Batxilergoko lehen mailako ikasleek Berriari Kino Sari jaso zuten. Kino Sariak Komunikazioko Fakultateak sortu zituen 1996an, karrerako azken ikasturteko ikasleek egin ohi dituzten fikzioko laburmetraien lorpen sortzaile, artistiko eta teknikoak aitortzeko helburuarekin. Bestalde, Kino 2018 Sarien epaimahaia sei profesionalek osatu zuten: Nekane Echarte, Maider Oleaga, Jorge Begega, Alicia Núñez, Álvaro Ron eta Alejandro Pardo. Alejandro Pardo irakaslea sari hauen bultzatzaile nagusietako bat da. Berak gogoratu zuen "Kino hitza oso egokia iruditu zitzaigun gazteleraz berezko izena dirudielako, zinemako beste sari handietan bezala (Óscar,Goya, César, etab.); eta gainera bere esanahia 'zinema' da alemanean eta errusieran". Eskulturaren diseinua Carlos Ciriza artista estellarrarena da.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018maiatza

07


08

2018maiatza

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

UNED Iruñeak Unibertsitatearen Eguna ospatu du, espediente onenaren saria emanez María Herreros ikasleari 150 pertsona inguruk parte hartu zuten ekitaldian. Sarbide Ikastaroa gainditu duten ikasleek eta IV. Argazkilaritza eta Saiakera Lehiaketako irabazleek beren diploma jaso zuten ere esan zien, izan ere hau izango baita bere azken ikasturtea erretiroa hartzen baitu. Jarraian, Manuel Musgo ikasleak, egun Geografia eta Historia Graduko ikasle eta iaz Sarbide Ikastaroa egin zuenak, beretzat eta bere ikaskideentzat ikastaro hau egiteak zer suposatu zuenaz hitz egin zuen. “Sarbide Ikastaroa hasi genuenean, amets bat amankomunean genuen denok: unibertsitarioak izan. UNEDen malgutasunari esker ikasketak eta lana aldi berean egin ditugu eta amets hori lortu dugu”. Halaber, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari bere laguntza eskertu zion bere sostengu jarraituarengatik: “Beti gogoratuko zaitugu”. Unibertsitateko Aldizkaria

Sarbideko ikasleei diplomak

UNED Iruñeak Unibertsitatearen Eguna ospatu du eta 150 pertsona inguruk parte hartu dute. Ekitaldian izan ziren Nekane Oroz, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendari Orokorra; Carmen Jusue, UNED Iruñeako Zuzendaria; eta Emilio Echavarren, Sarbide Ikastaroko Koordinatzailea. Aurtengo edizioan, María Herreros Lopetegui ikaslea iruñarrak UNED Iruñea saria jaso du, 1.200 € eta diploma egiaztatzaile batekin batera. Mariak 52 urte ditu eta Ingeles Ikasketetako gradua lortu zuen 2016-17 ikasturtean, 9,04ko batez besteko nota batekin.

Ekitaldian zehar baita diplomak eman zitzazkion ere iaz arrakastarekin Unibertsitateko Sarbide Ikastaroa gainditu zuten 100 ikasle baino gehiagoren ordezkapen bati. Bere koordinatzaileak, Emilio Echavarrenek, ikasleak zoriondu zituen eta “Pequeño Testamento” poemaren testu-iruzkin bat egin zuen, Miguel D' Orsen”Curso superior de ignorancia”koa. Echavarrenek bere ibilbidean zehar ibililaldi bat egin zuen UNED Iruñeako iraskale bezala 30 urtetan zehar eta oroitzapen eta aitorpen bat izan zuen bere klaseetatik pasa diren milaka ikasleentzat. Echavarren modu hunkigarrian agur

UNED Iruñeako IV. Argazkilaritza eta Saiakera Saria UNEDen Egunean ere UNED Iruñeako IV. Argazkilaritza eta Saiakera Lehiaketako sariak eman zitzaizkien ere irabazle eta finalistei. Aurten guztira 31 argazki eta 13 saiakera aurkeztu dira eta irabazleak UNED Iruñeako ikasleak dira. ❚

UNED Iruñeako Saiakera sariaren irabazlea: María del Mar Suárez Sanabria, “Estudiantes en el tiempo y en el espacio” bere lanarekin, 600 €. Lengua eta Literatura espainiarreko Gradua eta Kriminologia ikasten ditu.

UNED Iruñeako Saiakera sariko finalista: Urtzi Iraizoz Remiro, “Edonon eta edonoiz” bere lana-

rekin, 200 €. Antropologia Sozial eta Kulturala Gradua ikasten du. ❚

UNED Iruñeako Argazkilaritza sariko irabazlea: Greta Aguado Lezaun, “Reflejo” izenburuko argazkiarekin, 600 €. Artearen Historia Gradua ikasten du.

UNED Iruñeako Argazkilaritza sariko finalista: Laura Erroz López, “Punto y seguido” izenburuarekin, 200 €. Antropologia Sozial eta Kulturala Gradua ikasten du.

“Bere hunkiberatasunagatik nabarmentzen den ekitaldia” Nekane Orozek, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen eta Baliabide Hezitzaileen Zuzendari Orokorrak, ekitaldia amaitu zuen zorionak emanez irabazle guztiei beren esfortzuagatik.

2016/2017 Sarbide Ikasturteko ikasleen zerrenda Elena Amorín Lamas Jon Angulo Martínez ❚ Ana Barros Galipienzo ❚ Raquel María Cabodevilla Zabalza ❚ Soraya Castrejón López ❚ Johanna Patricia Cevallos Mendoza ❚ Jonathan Emanuel Cueva Vinces ❚ María Leia De Sousa Benites Vallejos ❚ Josu Ducar Astiz ❚ Amaya Echarri Ubanell ❚ Lamia El Kahi ❚ Francisco Javier García Arguibide ❚ Yenny Elizabeth Gordillo Alvarado ❚ Maroa Guedalla López ❚ Carlos Guillén Sánchez ❚ Raquel Gurbindo Iglesias ❚ Daniel Iglesias Casado ❚ Luis Miguel Jaime Ripa ❚ Tamara Jiménez Aristegui

Nzita Kaki Mayaka Ana Belén Landa Boraita ❚ Miguel Lavin Remon ❚ Mariano Layos García ❚ Francisco Javier Maestre Bello ❚ Juan Carlos Marín Rodrigo ❚ Ramón Fernando Márquez Cango ❚ Aintzi Martínez Urruzola ❚ Manuel Musgo Murugarren ❚ Francisco Jesús Navarro González ❚ Mónica Navarro Vilches ❚ María Edurnes Oses Usanos ❚ Kateryna Palyvoda Mahdiych ❚ Raúl Peña Barón ❚ María Preciado Prat ❚ Gloria Matilde Quinteros Segura ❚ Juan Francisco Rodríguez Gastón ❚ Patricia Vázquez Cobos

“Niretzat ekitaldi hau bere hunkiberatasunagatik nabarmentzen da. Hemen amets asko biltzen dira, beren bizitza pertsonal, familiar eta laborala UNED Iruñearekin aldi berean daramatzaten pertsonen esfortzuak. Halaber, espediente akademiko oneneko sariaren irabazlea zoriondu nahi dut, bizitzan zeharreko egokitze eta ikasketako adibide garbi bat, eta Argazkilaritza eta Saiakera Lehiaketako irabazleak ere. Sarbideko ikasleei ere, adore eman bide honetatik jarrai dezazuen karrera unibertsitario bat hasteko ilusioruntz”. UNED Iruñeako Zuzendariak, Carmen Jusuék, ekitaldia itxi zuen bertaratu zirenei zorionduz eta Sarbide Ikastaroko Koordinatzaileari, Emilio Echavarreni, eskertuz bere 30 urteak Zentroan: “Hau ez da agur bat, Emilio, gero arte bat baizik”.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018maiatza

09


01

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018 MAIATZA

+ Trebakuntza

26 milioi Euskadira,IKERBASQUEri esker Entitateko ikertzaileek 26 milioi eurotik gorako funtsak erakartzea lortu zuten 2017an Unibertsitateko Aldizkaria

IKERBASQUEko ikertzaileek 2017n lortuzituzten funtsen guztizko zenbatekoa 26.318.166 eurokoa izan zen (2016an baino 1,5 miloi euro baino gehiago). 2007az geroztik Euskadira 150 milioi euro erakartzea lortu dute, guztira. Kanpoko finantzaketari ezker gauzatutako 429 proiektuetatik (aurreko urtean baino 24 proiektu gehiago) bederatzik ERCren (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Ikerbasque kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena da ezagutzaren mugan finkatutako asmo handiko ikerketa-proiektuen sustapenari dagokionez, eta iazko urtearen amaieran 804 pertsonak lan egiten zuten IKERBASQUEko ikertzaileek zuzendutako taldeetan. IKERBASQUEk Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen mundu osoko ikertzaileak 34 herrialdetakoak dira, gehienak espainiarrak (124), italiarrak (21), alemaniarrak (11), errusiarrak (7), britainiarrak (7), kanadarrak (6), ukraniarrak (5) eta estatubatuarrak (5), baina badira Europa, Amerika eta Asiako beste 26 nazionalitatetako pertsonak ere. Horien artean, gizonak dira nagusi, % 77, emakumezkoen % 23aren aldean. Ikertzaileen jakintza-arloei erreparatuta, gehienak Zientzia Esperimentaletakoak dira (% 49). % 14 giza eta gizarte zientzietako adituak dira, % 12 teknologia eta ingeniaritzakoak eta gainerako % 25 biologiakoak eta medikuntza-zientzietakoak. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorritakoak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.

IKERBASQUEko ikertzaileak mundu osoko 34 herrialdetik datoz

Euskadi zientziako erreferente Europan 2017an lortutako emaitzen harira esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europako erreferentetzat posizionatu dela. Nazioartean, Euskadi ikerketa aurreratuko eskualdea dela aitortzen

IKERBASQUEk 26 milioi baino gehiago ekarri zituen Euskadira 2017an.

dute dagoeneko, nazioarte mailako euskal ikerketa-taldeei eta bertan nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko eskaintzen diren baldintza egokiei erreparatuta. Iaz, IKERBASQUEko ikertzaileek egindako lanen eta nabarmendutako argitalpenen artean, honako hauek aipa daitezke: Batetik, Xabier Irigoien AZTIri atxikitako Ikerbasqueko ikertzaileak, mikroplastikoek Ozeano Atlantikotik Artikora osatzen duten eskala handiko garraioa lehen aldiz deskribatzea lortu duen nazioarteko ikertzaile-taldearen ikerketan parte hartu du. Science Advances aldizkari ospetsuan argitaratutako ikerlan hau giltzarrizkoa da arazo honek hamarkada gutxi batzuetan hartu duen garrantzia egiaztatu ahal izateko. Bestetik, Maria José Sanz, iIkerbasqueko ikertzailea eta BC3 Basque Center for Climate Change zentroko zuzendari zientifikoa, egilekidetzat (Review Editor) aukeratu du Klima-Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldeak (IPCC), “Klima-aldaketa eta lurzorua: klima-aldaketa, desertifikazioa, lurzoruen degradazioa, lurraren kudeaketa iraunkorra, elikadurasegurtasuna eta berotegi-efektuko gasek lurreko ekosistemetan duten fluxuari buruzko ikerketa” deritzon txosten berezia landuko duen taldearen barruan. Ondoren, Mónica Carril CIC biomaGUNEko ikertzaileak proteinek odolean nanopartikulekin

elkartzeko erabiltzen duten modua aztertzea ahalbidetzen duen ikerketa-artikulua argitaratu du Nature Communications aldizkarian. Markatzaile hau giltzarrizkoa da aplikazio biomedikoetarako nanomaterialen diseinuaren esparruan. Bukatzeko, CIC bioGUNEn lanean diharduen Ashwin Woodhoo Ikerbasqueko ikertzaileak lesionatutako nerbioen birsorkuntzari buruzko egindako ikerketa garrantzitsuenetakotzat jo du neurozientzia eta autofagiaren arloko The Journal of Cell Biology aldizkari ospetsuak. Ikerlanak frogatu duenez, nerbiosistema periferikoko zelulek lesio baten ondorioz kaltetutako mielina barnetik kendu eta birsorkuntza-prosesu bat gidatzeko gaitasuna dute. Helburuko zentroa Helburuko zentroei dagokienez, Ikerbasqueko 108 ikertzaile EHU/UPV-n lan egiten dabiltza. Gainerako 113k Deustu eta Mondragon unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lanean dihardute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpeko BERC (Basque Excellence Research Centre) izeneko bikaintasunezko bederatzi ikerketa-zentroak tarteko direla. Hauxe da gaur egun indarrean dauden BERCen zerrenda osoa: Achucarro - Basque Center for Neuroscience (Zamudio)

Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures (Zamudio) Polymat - Basque Center for Macromolecular Design & Engineering (Donostia) DIPC - Donostia International Physics Center (Donostia) Materials Physics Center (Donostia) Bizkaiko Biofisika Fundazioa (Leioa) BC3 - Basque Centre of Climate Change (Bilbo) BCAM - Basque Center for Applied Mathematics (Bilbo) BCBL - Basque Center on Cognition, Brain and Language (Donostia) IKERBASQUEk kontratatutako ikertzaileei harrera egiten dieten bederatzi bikaintasunezko zentro eta hiru unibertsitate (EHU/UPV, Deustu eta Mondragon) horiei Ikerketa Korporatiboko Zentroak (IKZ) gaineratu behar zaizkie: biomaGUNE (biomaterialeak), biogune (biozientziak), energiGUNE (energia), eta nanoGUNE (nanozientzia), bai eta osasungintza alorreko Biodonostia eta Biocruces ikerketa zentroak, CEIT-IK4 ikerketa teknikoetarako zentroa, Tecnalia barne dauden ikerketazentroak eta Globernance (pentsamendu politikoaren ikerketa eta hedapen zentroa). Guztira, Euskadiko 23 unibertsitate eta ikerketa zentro profitatzen dira nazioarteko ikertzaileen erakarpenaz.


2018 MAIATZA

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

402 enpresa berri sortzen lagundu du Gaztenpresak LABORAL Kutxaren Autoenplegurako Fundazioari esker, 703 lanpostu berri sortu ziren 2017an

Inma Ramos, Gaztenpresako zuzendaria; Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Politika Sozialetako sailburua; eta Xabier Egibar, Gaztenpresako lehendakaria.

Unibertsitateko Aldizkaria

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “Euskadin gazteentzat egongo diren aukerak, asteon enpresa-erakundeek zehaztu bezala, asko izango dira. Eusko Jaurlaritzak baldintza horiek sortzen lagun-tzen du, gazteen enpleguaren aldeko apustu berezia eginaz: horretarako, 20.000 gaztek enplegura jo ahal izateko edo beren enpresak sortzeko aukera ematen duten programak garatzen ditugu”. Gaztenpresaren ekintzailetzarako laguntzen sustapenaren balantzea aurkezteko ekitaldia Laboral Kutxak Bilbon duen egoitzan izan zen. Bertan, “joera ekonomiko positiboa aprobetxatzeko” deia egin zuen Artolazabalek .”Izan ere, euskal gazteriak proiektu berriei ekiteko aukera du aurrean. Gazteria da, hain zuzen, enpresa eta erakundeen lankidetza eta partehartze horren bidez merkataritzaeta industria- behar berriak zein diren antzeman behar duena. Hori dela eta, garrantzitsua da Gaztenpresa bezalako laguntzak eta tresnak sortzea”. Artolazabalek esan zuen “16 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen langabezia- tasak % 15,1 egin duela behera 2017ko azken hiruhilekoan. Horrela, 2014an, gazteen langabezia-tasa % 29,5ekoa

zen, 2015ean % 27,9koa, 2016an % 23,7koa eta 2017an, amaieran, % 15,1ekoa. Alegia, lau urtean, langabezia horrek 14,4 puntu egin du behera. Euskadiko gazteriak prestakuntza du, ekimena, eta gizartearekin konprometituta dago, eta, hori dela eta, ekintzailetza hura garatzeko bide bikaina da. “Enpleguak eta lan-beharrak aldatzen ari dira, eta zehazki gazteek beteko dituzte beraiek sortzen edo diseinatzen dituzten espazio berriak eta postuak. Eusko Jaurlaritzan Ekintzailetzarako Erakunde arteko Plana garatzen dugu, forualdundi eta udalerriekin batera, 2020a izanik jomuga, eta, dagoeneko, lortu ditu datu positiboak”, esan zuen sailburuak.

Langabezia-tasak % 15,1 egin du behera Euskadiko gazteen artean

“Joera positiboa” Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “alta emandako enpresaeta autonomo- kopuruak joera positiboa erakusten du azken urteotan, ekonomia suspertu ahala. Proiektu ekintzaile berriek sendo-

tasuna eta biziraupeneko tasa altuak erakusten dituzte. Euskadik ekintzaileak ditu, ekiteko gai direnak: giza kapitalak nagusiki aukeragatik ekiten du eta porroterako beldurra murriztu egiten da”. “Bereziki emakumeak animatzen ditut ekintzailetzara; izan ere, ibilbide handia dago emakumeen ahalmen ekintzaile guztia aprobe-txatzeko. Aukera da ekiteko motibo nagusiena: kasuen % 73,1 da (% 65,6 2014an). Euskadik krisia atzean uzten duen neurrian, beharrizanagatik ekiten duten pertsonen zifrak behera egiten du. Etapa ekonomiko berri honetan, aukera ugari sortuko dira eta gazteek horiek aprobetxatzen jakin behar dute”, esan du Artolazabalek.

agertu zen, enpresak eta lanpostuak sortzeko izan dituzten lorpenengatik, eta Gaztenpresaren alderdi bereizgarri batzuk aipatu zituen: “ikasketa-maila jakina duten pertsonetan zentratzen gara, enplegagarritasunerako zailtasun gehien dutenetan. Horn dela eta, laguntza integrala ematen dugu, ez bakarrik enpresa abian jartzeko, baita gero, etengabeko aholkularitzaren bidez, aldian behin tailerrak eginez eta neurrira eginiko mentoring programaren bidez”.

Enpresa berriak

Artolazabal: “Emakumeak animatu nahi ditut bereziki ekintzailetzara”

Gaztenpresa LABORAL Kutxaren Autoenplegurako Fundazioa da. Bere misio nagusia ekintzaileek enplegua sor dezaten bide emateko ekimenak bultzatzea eta ekintzak garatzea da. 2017an, 402 enpresa sortu ziren, Gaztenpresaren bitartez; alegia, 703 lanpostu berri sortu ziren. 1994an hasi zenetik, Fundazioak 4.910 enpresa abian jartzen lagundu du, eta, horrela, 8.754 enplegu sortu dira. 2017. urteko jarduera-memoria aurkezteko ekitaldia Bilboko LABORAL Kutxaren lurralde-egoitzan izan zen. Xabier Egibar Gaztenpresako presidentea pozik

Inmaculada Ramos Gaztenpresako zuzendariak 2017ko memoria aipatu zuen, eta enpresa-proiektu batek izan behar dituen etapak eta Fundazioak horietako bakoi-tzean ematen duen laguntza nabarmendu zituen. “Gure ereduak 360o-ko diagnostikoa eta pertsona ekintzailearentzako ibilbide-orri pertsonalizatua ematen du. Hori dela eta, sortzen diren proiektuen iraupentasa oso altua da; lau enpresa berri bakoitzetik hiruk aktibo jarraitzen dute hiru urteren ondoren”, esan zuen Fundazioko zuzendariak.

Laguntzen du

+ Trebakuntza

02


03

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018 MAIATZA

+ Trebakuntza

Laguntzen du

Roberto Diez-Martinez, Ikan Biotech-eko Zuzendari Exekutiboa

“Ekitea da herrialde bati bizitza ematen diona” Unibertsitateko Aldizkaria

Roberto Diez-Martinezek ezin du gehiago eskatu... arlo profesionalari dagokionez behintzat. Izan ere, Ikan Biotech bere enpresa 2015ean sortu zenetik, bi sari irabazi berri ditu. Sariek Robertoaren eta bere talde osoaren ahaleginak golardatu dituzte. Alde batetik, Ikan Biotech Espainiako Enpresarik Onena eta Bioteknologia arloko Onena bezala izan da; eta bestetik, Ekintzailea XXI Sariaren jaso du Robertok. Elkarrizketa honetan, hainbat gairi buruz jardun da Roberto: bere pertsona, Ikan Biotech, ekintzailetza, etorkizuna, gazteria… Denbora gutxian Espainiako Enpresa Onena eta Onena Bioteknologiako modalitatean, eta Ekintzailea XXI Sariak lortu dituzue. Nola paso dituzu abiste hauek? Zalantzarik gabe, esan dezakegu mota honetako albisteak beti direla ongi etorriak, ez sariarengatik beragatik, baizik eta aurreko urteetan eginiko esfortzuaren aitorpen bat esan nahi duelako. Albistea jaso genuenean shockean geratu ginen, espero ez duzun zerbait da eta oso urrun ikusten duzuna, edo hobe esanda, enpresa handi, ehun urtetik gorakoak eta oso indartsuak direnei lotuta. Mota honetako sariak jasotzen dituzunean esfortzu osoaz gogoratzen zara, familiaren laguntzaz, oso garrantzitsua ekiteko, eta Ikan osatzen duen taldeaz. Nola jaio zen Ikan Biotech sortzeko ideia? Ikan Biotech-en ideia enpresariala 2013. urtean sortu zen. Urte horretan, ikasketa ezberdinei esker, gai izan nintzen mundu mailan lehen pertsona izateko giza-gaixotasun infekzioso bat errepikatzeko, pneumonia, arrain-zebretan. Modelo honen onurak ikusita, eta tecnologia hau prest ipintzearen gehigarri horrekin, antibiotiko berriak bilatzeko prozesua azkartzen laguntzen zuen enpresa bat sortzearen ideia jaio zen, arrainzebra ikasketa aurreklinikoaren modeloa erabiliz. Bi urteren bitartean, negozioplan bat eraiki zen negozioan bi-

latu nahi zen eskalatasunarekin bat zetorrena, merkatu-ikasketa bat egin zen in situ, Europa eta Amerikako herrialdeena, eta azkenik 2015ean enpresa sortu zen Nafarroan sozietate mugatu bat bezala. Esan behar da hiru fundatzaileek genituen motibazioetako bat zela gure lurraldeari itzultzea gure heziketan inbertitu zen guztia. Gaur egun mundu guztia itsututa dago amerikar ametsarekin, erreferente bat izan ahal izatearekin EEBB, Alemania, Frantzia, Suiza, UK, etab. bezalako herrialdeetan bizitzen, eta guk uste genuen eta uste dugu honek ez duela horrela izan behar. Zergatik egin behar ditugu aberats beste herrialde batzuk gurean lortu ditugun ezaguerekin? Zergatik ezin diogu gizarteari itzuli berak eman digun guztia? Bada, hemen dago Ikan Biotecheko beste pilare bat, enpresa bat izatea ahal duena gure gizarteari itzuli eman digun guztia, adibidez lanpostuen sorrerarekin.

te izaten ari den eta izango den modelo bat osagaiak entseatzeko orduan patologia eta giza-infekzioen aurrean, gure kasuan, mikrobiologia eta onkologiaren eremuan. Baina nabarmendu beharrekoa da ere Ikan osatzen duen gizatalde handia, berezko bizitza duen enpresa hau ibili dadila egiten duena, askotan bakarrik.

Zertan nabarmentzen da Ikan Biotech sektore bereko enpresekin alderatuz?

Jakina, hasieran gure balio gehitua esplotatzen genuen, gure osagai desberdintzailea, baina mundu hau motela da, ikatzeko tren bat da, asko elikatu behar dena azkartasuna har dezan, eta beste adar berri bat sartzea

Enpresarialki lehen esan dut, lehen enpresa izatea mundu mailan erabiltzen duena erreferen-

“Ekitea arazo bat da Espainian. Inbertitzaileek errentagarritasun handiak ikusi nahi dituzte epe laburrean, baina B+G ibilbide luzeko sektore bat da”

Zein izan da enpresaren bilakaera?

erabaki genuen, ekotoxikotasuna. Honek baimena eman zigun finantza-gihar jakin bat hartzea proiektu zailago batzuk egiteko, onkologia bezala. Gaur egun, enpresa orok jasan eta pasa behar duen pibotasuna oso ongi landu ondoren, oso zentratutak gaude mikrobiologiako eremuan, mikrobiano-kontrako gure berezko produktuak sortzeko aukerarekin etorkizun batean eta noski, onkologian, gure gizarteko Damoklesen ezpata. Zeintzuk dira zuen hurrengo helburuak? Bi erronka handi ditugu zerbitzu, produktu, mailan: Mikrobiologian, gure helburu gertuena da lortzea osagai mikrobiano-kontrako bat, nekazaritza eta abelzaintzako sektorean erabiliko dena. Buru belarri gaude horretan. Onkologiari buruz, tresna batekin amaitu nahi dugu, lagunduko duena gaixoen tratamendu pertsonalizatuetan eta espero dugu ez bakarrik tratamendua hobe dezala, baita bizi-baldintzak ere. Maila enpresarial eta estrategikoan, nazioarteko merkatua konkistatu nahi dugu apurka apurka, baina buruarekin. Merkatua oso handia da eta beti eskaintzen dizkizu aukerak, baina beti bilatu


behar dira horiek zure negozioaren ideia itxuragabetzen ez dutenak. Egiten ez bada, honek modu txarrean eragiten amai dezake zure enpresan. Beraz, pixkanaka joango gara, datez ere Europar mailan (Europan lan asko dago egiteko beste kontinente batzuetara joan baino lehen). Beti nahi izan zenuen ekintzaile izatea edo egoerengatik ekitera derrigortua ikusi zenuen zeure burua? Txikia nintzenean beti jolasten nuen gauzak sortzera, edabe edo asmaketa berriak. Beraz, esan nezake inkontzienteki bai, betidanik nahi izan dudala ekintzaile izatea. Baina kontzientziatik hitz egiten badugu, nire doktoretza bukatu nuenera arte, ez nuen ikusi unea abentura kaotiko baina mendekotasun-sortzaile honetan sartzeko, batez ere nire inguruko jende guztiari entzuten nionean kexatzen eta inoiz ez irtenbide bat bilatzen. Geldirik egotea atsegin duen pertsona bat ez naiz ni, eta logikoki, badaude gogaitzen nauten eta atsegin ez ditudan gauzak eta kexatzen naiz. Biologoa, Biokimikoa eta Biomedikuntzako doktore naiz eta herrialde honetan, askotan, nire belaunaldian, biologo hitza esatean azkar katalogatzen zaituzte, ara Ana Obregón bezala!, irudikatuz esfortzu asko kostatu dizuna iraingarria ere izan daitekeela. Beste herrialde batzuetan, aldiz, pentsatzen duten lehen gauza da eta zertan zaude lanean orain? onkologia? ingurumena?, etab. Beste puntu kritiko bat derrigortu nindunea inkontzienteki ekitea eta hemen erakustea da denak garela baliotsuak eta denek gauzak eman ditzakegula gure gizarteari lagutzeko, eta logikoki, egin dezatela gizarte hau B+Gz (Berrikuntza + Garapena) blaitzea.

“Zergatik egin aberats aberats beste herrialde batzuk gurean lortu ditugun ezaguerekin?”

Zer da ekintzaile izatearen onena eta txarrena? Topikoetara joko dut. Hoberena, zeure nagusia zara. Ez dituzu zenbait erabakiei buruz azalpenik eman behar Edo zevk tuzu azken erabakia. Argi eta garbi, txarrena zuzenenan harremanetan dago onena-

2018 MAIATZA

rekin, azken erabakia duzu baina… erabaki on bat al da? eragina izan al dezake enpresan? hau edo beste egiten badut, nola eragingo du epe ertain-luzera? Ikusten duzuen bezala, batek ekiten duenean % 100ean sartzen da eta arazoa da jakitea atseden eta deskonexio une horiek bilatzen, gaur egun kostatzen zaidan gauza. Segundo bat dudanean etengabe ari naiz pentsatzen Ikan une jarraituan hobetzen lagun ditzaketen moduez, tresnez, estrategiez.

“Denak gara baliotsuak eta denek egin dezakegu gure ekarpena gure gizartearen alde”

Nola ikusten duzu ekintzailetzaren gaia Espainian? Nire eremuan, bioteknologian, uste dut pisu garrantzitsu bat izaten hasi dela. Beste sektore batzuetan, hala nola automobilgintza, ingeniaritzako eremu ezberdinak, etab., uste dut finkatutagoa dagoela. Hala ere, ekitea arazo bat da Espainian. Jendeak, inbertitzaileek, nahi dute dena ordurako edo a-

tzorako, errentagarritasun handiak ikusi nahi dituzte epe laburrean, baina B+G ibilbide luzeko sektore bat da, batzutan 10 urte baino gehiagokoa, itzulpen hori egiaz izateko. Argi dago arazo kultural bat dela, herrialde askok ez dute ezta B+Gko inbertsioa eztabaidatzen ere, eta Espainian oinarriak oso ondo landu behar ditugu, haurrengatik hasita eskoletan, ikustarazteko ekitea dela herrialdi bati bizitza emanten diona. Enpresak sortzea ez da denborapasa bat (ez zenuenez ezer egiteko, noski, enpresa bat sortzen duzu). Eta enpresei esker, txikiak, ertainak edo handiak, familia askoz lasaitasunez bizi dezakete. Hiru urtetan bakarrik zuen pertsonala 3 pertsona izatetik 14 pertsona izatera pasa da, sariak jaso dituzue, New Yorkeko Rockefeller Universityrekin hitzarmen bat sinatu duzue... Zein da zuen arrakasta lortzeko sekretua han denboratarte txikian? Argi dago faktore bat iraunkortasuna dela, baina faktore nagusia eta beti sustatzen duguna Ikanek duen giza-taldea da. Beti diogu gure langilerik gabe ez garela ezer, eta hori % 100ean egia da. Kontrakoa dion enpresa batek gezurra dio eta zalantzan nago munduko enpresa batek hori esan dezakeen. Han dago benetan Ikanen boterea, hor dago sekretua.

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Denok ekartzen dugu egunero zerbait berria, aipatutako pausoak ematea baimentzen duena, izen on eztabaidaezineko entitateekin akordioak, multinazional ezberdinekin bezero handiak, bezero txikiak ere, jakina, eta batez ere egunero hazi besterik egiten ez duen irudi bat. Zer aholku emango zenieke negozio bat ekitea argi ez duten gazte horiei? Emango niekeen lehen aholkua da hausnarketarako une bat har dezatela da, galdetzea ekin duen jendeari eta horren alde onak eta txarrak analizatzea. Jakina, amets bat baldin badute, horregatik borroka egin dezatela, inork esan ez diezaiela ezin ez dutela mundu guztia delako gai eta mundu guztiak duelako indar nahikoa bere ametsa bete ahal izateko. Amaierara arte borroka egin dezatela eta negozio bat sortzen badute eta hondatzen bada, ez daitezela kezkatu, eseri daitezela, analiza dezatela zergatik izan zen porrot hori eta berriz jaiki eta ekin dezatela. Edozeinek okerretatik ikasten du gehien eta zoritxarrez, edo zorionez, gure bizitza osoan oker asko egiten ditugu, ikastarazten digutenak. Hemen hartu behar dute jakituria gazte hauek; zer egin nuen gaizki eta zer ez dut egin behar etorkizunean, eta galdetu, ez zaio beldurrik izan behar galdetzeari edo aholku eskatzeari. www.ikanbiotech.com

Laguntzen du

+ Trebakuntza

04


Laguntzen du

05

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018 MAIATZA

+ Trebakuntza

"Enpresek, erakundeek eta gizarte osoak batera jardun behar dute, gazteek baliabiderik onenak izan ditzaten" Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Legebiltzarrean hitz egin zuen eta, besteak beste, honako hau esan zuen: “Lehen aukera behar-beharrezkoa da, gazteak beren lanbide-karrera hasteko baldintzetan sar daitezen lan-merkatura” Unibertsitateko Aldizkaria

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “beharrezkoa da enpresek, erakundeek eta gizarte osoak batera jardutea, euskal gazteek beren prestakuntzarako baliabiderik onenak izan ditzaten, bokazioz jo dezaten ordainsari egokia duen enplegu batera eta beren bizi-proiektua planifikatu eta gara dezaten, hori baita herrialde aurreratuaren, jasangarriaren eta solidarioaren bermea”. Artolazabalek Eusko Legebiltzarrean hitz egin zuen ostiralean, apirilaren 13an, lehen enplegura jotzen dutenen egoerari buruzko eztabaidan, eta zera nabarmendu zuen: “nahiz eta euskal gazteek gaitasun eta prestakuntza handia duten, krisiak gogor astindu die; gure gizarte osoari eta ekoizpen- eta ekonomiaegiturei bezala”. Zorionez, orain, joera ekonomikoa positiboa da, eta oraintxe dugu lan-baldintzak hobetzeko aukera, batik bat gazteenak. Joera horrek enpleguaren kalitatean izan behar du eragina, eta, horretarako, behin-behinekotasuna murriztu eta ordainsariak hobetu behar dira”, esan zuen Artolazabal sailburuak. Artolazabalek aipatutako datuen arabera, “16 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen arteko langabezia-tasak behera egin du eta, orain, % 15,1ekoa da, 2017ko azken hiruhilekoan. Aurreko urteko azken hiruhilekoarekin alderatuta, zazpi puntuko beherakada egiaztatu da. Horrela, 2014an gazteen lan-

gabezia- tasa % 29,5ekoa zen, 2015ean % 27,9koa, 2016an % 23,7koa eta 2017aren amaieran, % 15,1ekoa. Alegia, lau urtean, langabezia horrek 14,4 puntu egin du behera”. “Gure gazteen kolektiboak prestakuntza egokia du, ekimena, eta gizartearekin konprometituta dago; hori dela eta, enpleguan hasten direnek lehen soldata eta lanbaldintza egokiak jaso ditzaten ari gara Gobernuan lanean, beren emantzipazioa ahalik eta lasterren eman dadin, bai eta beren bizitzaproiektuaren hasiera ere, kalitateko enpleguarekin eta etxebizitzarra jotzeko aukera bermatu eta lana eta familia bateragarri egiteko neurriak bezalako beste neurri paralelo batzuekin”.

ten da pentsio-sistemaren baterako esfortzurako ekarpena; eta, gainera, areagotu egiten da biztanleriaren zahartzea”, esan zuen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. Beatriz Artolazabalek azaldu zuen “Eusko Jaurlaritzak, garatzen ari den plangintza estrategikoan, zenbait neurri sartu dituela, lan-ezegonkortasuneko egoerak gainditzeko eta gazteei lan-merkatuan ahalik eta baldintza onenetan sartzen laguntzeko. Badakigu gazteek nolako soldatak kobratzen dituzten beren lehen lan-esperientzietan eta, batzuetan, soldata horiek denboran gehiegi luzatzen dira”.

Konpromisoa Gazteriari laguntzeko erakundekonpromiso gisa, Artolazabalek zera nabarmendu zuen: “zenbait sailetatik legegintzaldi honetan egiten ari garen ekintza eta planen bidez irtenbideak bilatzea. Lanaren bidez, pertsonaren ezaugarriak sustatzeko bide eman behar da; horrek, gainera, garapen positiboa ekarriko du eta lantoki dituzten enpresen bilakaera eta, beraz, guztiok gara horretan onuradun”. “Enpleguaren tratamendu egokia behar da, pertsona guztiena, baina, batik bat, gazteena. Enplegura edo etxebizitzara jotzeko adina atzeratzen bada, geldotu egiten da bizi-proiektu independentea hasteko adina; atzeratu egiten da familia bat eratzea; atzeratu egi-

“Lau urtean, gazteen langabezia-tasak 14,4 puntu egin du behera”

“Enplegu Planean -esan zuen Artolazabal sailburuak-, helburu estrategikoak ezarri dira Euskadiko gazteentzako bizitza independenterako proiektua abian jartzea sustatu duten arloetan. Lehen Aukera programa 2014an jarri zen martxan, lanbide- edo unibertsitate-prestakuntza duten, langabezian dauden eta lan-esperientziarik ez duten edo aurretik lan-esperientzia gutxi duten 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko, beren titulazioarekin zerikusia duten enpleguetan”. Artolazabalek azaldu zuen “Lehen Aukera programak gazteen enplegagarritasuna sustatzen duela eta, horretarako, lehen lan-aukera eskaintzen dietela, kontratazioaren bidez. Horrela, lan-merkatuaren honako gurpil zoro hau apurtu ahalko da: alde batetik, enpresek esperientziadun gazteak eskatzen dituzte, baina, aldi berean, gazteek ez dute lanik aurkitzen, aurretiko esperientzia eskatzen zaielako baina inork ez dielako aukerarik ematen. Aukera Kontratu horien bidez, lehen aukerarako bide eman nahi dugu, gure gazteek lan-merkatura beren lanbide-karrera hasi ahal izateko baldintzetan joan daitezen, kontziente izanik, lanbide-esperientzia eskuratzen duten neurrian, soldata-ordainsariak hobe-

tzen joango direla. Azken deialdian diruz lagundutako kontratuen % 89,79 lanaldi osokoa izan da". “Helburua da euskal gazteek baliabiderik onenak izatea beren prestakuntzarako, bokazioz jotzea enplegu duin batera, ordainsari egokia duen enplegura, eta beren bizi-proiektua planifikatu eta garatzea: hori guztion eginkizuna da, enpresena, erakundeena eta gizarte osoarena”, esan zuen Artolazabalek Euskal Ganberan. Artolazabalek azaldu zuen bere saila “martxan dituen plan eta programetan lanean ari dela, eta horiek, dagoeneko, emaitzak izaten ari direla, datuek erakusten duten bezala: gure gazteentzako egoera hobeari bide ematea eta 20.000 gazte baino gehiagori lehen lanaukera ematea. Horretarako, Lehen Aukera funtsezko tresna da, eta bide ematen du lehen lan-esperientziara sarbide emateko, lankontratuaren eta lanbide-karrera hasi ahal izateko aldi baterako hasierako ordainsariaren bidez”. Sailburuak emandako datuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programaren barruan, 2017an 2.068 milioi euro bideratu dira enplegua sustatzera, 15.567 enplegu sustatu dira; 6.820 gaztek lan-aukera izan dute; 1.719 enpresa berri sortu dira; 35 ikerketa-proiektu estrategiko hasi dira; 245 enpresa txiki eta ertain kanpo-merkatuetan sartu dira; 1.725 ETEk lehiakortasuneko eta berrikuntzako hobekuntza-proiektuak garatu dituzte; 21 milioi euro bideratu dira ekintzailetzara; 24 milioi euro gazteen enplegura, eta azpiegituretarako 32 proiektu estrategikori ekin zaie. “Eusko Jaurlaritzan, enpresetara ahalik eta gazte gehien sartzeko prozesuetan laguntzen ari gara, pixkanaka, gainerako enplegatuen baldintza berak izan ditzaten. Gobernu honen helburua da, 2020a baino lehen, 20.000 gaztek lehen lan-esperientzia izatea. Eta, 2017an, 6.820 gaztek lortu egin dute”, esan zuen Artolazabalek. “Eusko Jaurlaritzak gazteen etorkizunen sinesten du. Enpresa eta erakundeetako buru izango dira. Aukerak besterik ez dituzte behar, balio dutela erakusteko eta profesionalki hazteko. Egoera ekonomikoa hobetu egin da eta orain da hobekuntza hori lan-baldintzetan islatzeko unea”, esan zuen sailburuak, amaitzeko.


+ Trebakuntza

2018 MAIATZA

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

06


graduondokoak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2018maiatza

10

Graduondokoaren garrantzia Graduondokoaren aipamena geroz eta nabariagoa da egungo lan-eskaintzetan, baina ez da modu berean gertatzen Autonomia Erkidego, sektore, eremu funtzional eta kategoria profesional guztietan Unibertsitateko Aldizkaria

Komunitate Autonomoka

Hamar lan-eskaintzeatatik bik graduondoko ikasketak eskatzen dizkie hautagaiei. Gainera, unibertsitate tituludunak eskatzen dituzten enpresen % 39,2ak modu oso baikorrean balioesten du hautagaiak graduondoko heziketa izatea.

Graduondoko ikasketak eskatzen dituzten lan-eskaintzen banaketa geografikoa egonkor mantendu zen gutxi gora behera 2016. urte bitartean. Komunitate Autonomoen portzentaietan, Madril eta Kataluinia bi lehen postuak betetzen dituzte, graduondoko titulazioa duten hautagaiak eskatzen dituzten laneskaintzen % 8ra gerturatzen diren balioekin bi kasuetan. Jarraitzen diete Andaluzia (% 7,33), Euskal Herria (% 7,11), Gaztela eta Leon (% 6,4) eta Galizia (% 5,44).

Madril, Katalunia, Andaluzia eta Euskal Herria dira graduondokoa gehien eskatzen dituzten lurraldeak

Unibertsitate titulu mota eta hautagaiaren esperientzia-maila aintzat hartuz, graduondoko ikasketek helburu ezberdinetarako balio dute. Alde batetik, heziketa mota hau sarbide bakarra izan daiteke lanbide jakin batzuetara, beren naturagatik edo legezko aginteagatik master zehatz bat eskatzen baitute jardun ahal izateko; abokatutzaren kasua da, irakaskuntzarena maila jakin batzuetan, arkitekturarena, ingeniaritza batzuk, etab. Bestalde, graduondoko heziketa osagai bultzatzaile edo azeleratzaile bat izan daiteke edozein hautagairen ibilbide profesionalean.

Sektoreka Pertsonalaren hautaketa-prozesuetan, beren lan-eskaintzetan graduondoko heziketa eskatzen duten enpresek zenbait faktore dituzte kontutan, hala nola hautagaiaren titulazio unibertsitarioa, bere kategoria profesionala edo honek lortu nahi duen lanpostua. Konpainiaren sektorea parte hartzen duen beste faktore bat da, erabakigarria kasu askotan prozesu honetan. Aholkularitza juridikoko enpresak dira hautagaiek graduondoko heziketa bat izatea gehien kontuan hartzen dutenak, bere eskaintzaren % 19,9an agertzen den baldintza. Internet, punta-puntako sektorea non oraindik ez dagoen heziketa nahikoa sartua unibertsitateetan eta LHko zentroetan, laneskaintzetan graduondoko ikasketak gehien aipatzen dituen beste eremu bat da. 2016an sortu duen eskaintzaren % 16,88an egin du.

Aholkularitza, % 11,8rekin; informazioa eta aholkularitza, % 10,7rekin; ikerkuntza, % 10,2rekin; eta aholkularitza espezializatua ingeniaritzan, % 10,1rekin dira graduondoko heziketa gehien saritzen duten sektoreak. Eremu funtzionalak Enpresen administrazioaren sektorea, gerentziako postuekin buruan, graduondoko ikasketak dituzten hautagaiak gehien eskatzen dituena da (% 22,7). Kasuen erdian baino gehiagotan, MBAko heziketa da lanpostu berri batera ateak irekitzen dituena. Hurrengo postuetan kokatzen dira marketing eta komunikazioa, legezkoa, giza-baliabideak, teknologia eta kalitatea, horiek guztiak sortutako eskaintzen % 10etik gorako ratioekin.

Graduondoko ikasketak dituzten hautagaiak gehien eskatzen dituen sektorea aholkularitza da

Kategoria profesionalak Kategoria profesionala graduondoko ikasketen balioespenean modu erabakigarrian par-

te hartzen duen beste faktore bat da. Zentzu honetan, modu argian bereizgarri diren bi segmentu daude. Lehenik eta behin, erantzukizuneko postuak bete nahi diren lanpostu hutsak. Kasu hauetan, graduondoko heziketa izatea baldintza bezala eskatzen duten lanpostu-tasa igo da azken urtean. Horrela, 2016an, zuzendaritzako postuak betetzera zuzenduta zeuden lan-eskaintzen % 15 baino gehiagotan graduondoko heziketa aipatzen zen; erdi-mailako aginteko postuetarako, baldintza hau % 9,2an agertzen zen. Bigarrenik, portzentaia jaitsi egin zen teknikarien kasuan, eta modu berezian langileenean. Graduondoko heziketa baldintza bezala

agertzen da eskaintzen % 7,3 eta % 2,2an, hurrenez hurren. Eskaintzaren desberdintasunaren azalpena kategoria profesional bakoitzak betetzen dituen berezko funtzioek ematen dute. Zuzendari eta erdi-mailako aginteentzat bereziki balioesten dira zuzendaritza eta kudeaketako ezaguerak ematen dituzten programak. Bitartean, teknikarientzat, bete beharreko funtzioen egikaritzan espezializatutako programak eskatzen dira. Langileen kategoriarentzat, bestalde, beste balio eta gaitasun batzuk bilatzen dira, ez dituztenak ezinbesteko moduan graduondoko heziketarik behar. Horregatik, graduondokoaren heziketa ez da ia ageri lan-eskaintza hauetan.


graduondokoak

Zer da zer? Unibertsitateko Aldizkaria

Graduondokoa, masterra, berezko tituluak, doktoretza‌ Guztiek dute zerbait amankomunean: gradu bat amaitu eta gero egiten dira. Baina bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Hona hemen argibide batzuk: Espainiako hezkuntza sistemak aldaketa asko jasan ditu azken urteotan. Boloniako Planaren etorrerak eta hain epe laburrean egon diren berrikuntza ezberdinek nahaste nabari bat eragin dute bai ikasleetan eta bai irakasleetan ere, euren buruak aldaketa-prozesu jarraitu honetara egokitzera derrigortuak izan baitira . Bestalde, krisi ekonomikoak eta lanpostuen gabeziak ikasketa-eskaintza areagotzea eragin dute, ikasleak murgilduaraziz titulu nahaspila batean, murgilduaraziz eta beren zalantzak asko areagotuz. Beraz, zer alde dago berezko master eta ofizial baten artean? Eta berezko master eta prestatzaile baten artean? Zer da MBA bat? Zer daukate amankomunean graduondoko diplomek, adituen

ikastaroek edo espezializio unibertsitarioek? Hauek eta beste galdera batzuk dira erantzuten saiatuko garenak ondorengo orrialdeetan. Gradua amaitu ondoren eskuragarri dauden ikasketa mota guztiak ezagutu nahi badituzu, jarrai ezazu irakurtzen.

Graduondokoak dira: Unibertsitate Aditua; Unibertsitate Hedakuntzako Diploma; eta Espezializazio Diploma

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

11

Graduondoko ikasketen balioespena lan-eskaintzetan sektoreka Eskaintzak 2016 2015

Sektoreak Aholkularitza Juridikoa Internet Aholkularitza Orokorra Informazioa eta Aholkularitza Ikerkuntza Ingeniaritza Nazioarteko Erakundeak Kalitatea eta Ingurumena Irakaskuntza / Hezkuntza Administrazio Publikoak Garraio-ekipoa Auditoretza Komunikabideak Arkitektura / Dekorazio ikasketak Bankua eta Inbertsioa Komunikazio Agentziak Eraikuntza Jostailuak Aholkularitza Informatikoa / Telekomunikazioa Multimedia Osasuna Zerbitzuak (besteak) Farmazia eta Ospitaleko Materiala Larrua eta Oinetakoak Kanpo Merkataritza

% 19,89 % 16,88 % 11,80 % 10,69 % 10,19 % 10,09 % 7,55 % 7,31 % 7,27 % 6,73 % 6,57 % 6,28 % 5,56 % 5,00 % 4,37 % 4,05 % 3,86 % 3,13 % 2,96 % 2,86 % 2,50 % 2,26 % 2,08 % 1,70 % 1,69

% 14,03 % 4,21 % 7,97 % 2,86 % 2,26 % 2,08 % 1,70 % 2,50 % 1,14 % 1,10 % 1,03 % 1,26 % 1,11 % 1,33 % 4,43 % 2,50 % 4,13 % 0,82 % 0,79 % 2,46 % 3,35 % 3,26 % 3,24 % 1,04 % 2,27

Graduondoko Motak MBA Beste Materiak % 15,82 % 16,82 % 22,12 % 55,22 % 36,57 % 28,91 % 32,47 % 12,22 % 4,79 % 17,20 % 43,84 % 48,01 % 34,30 % 23,62 % 37,89 % 12,72 % 35,65 % 43,50 % 54,26 % 43,55 % 46,44 % 15,61 % 14,57 % 33,31 % 12,13

% 84,18 % 83,18 % 77,88 % 44,78 % 63,43 % 71,09 % 67,53 % 87,78 % 95,21 % 82,80 % 56,16 % 51,99 % 65,70 % 76,38 % 62,11 % 87,28 % 64,35 % 56,50 % 45,74 % 56,45 % 53,56 % 84,39 % 85,43 % 66,69 % 87,87

Iturria: XX. Infoempleo Adecco Txostena. Espainiako lan-eskaintza eta eskaria 2016.

Zer da graduondoko bat? Lehenik eta behin, graduondoko bat zer den definituko dugu eta ondoren

2018maiatza

kategoria bakoitza xehatuko dugu bakoitza ordenatuz bere iraupen eta

inbertitutako denboraren arabera. Graduondoko bat da, definizioz,

gradu (edo antzinako lizentzia) bat amaitu eta gero egiten den


graduondokoak edozein ikasketa eta horietaz desberdintzen da hauek daukaten profesionalizazio laboralari zuzenduriko izaera. Graduondoko guztiak berezkoak dira; hau da, ez daukate izaera ofizialik. Graduondoko ikasketen barne mota ezberdinak biltzen dira. Honakoak:

beharrezkoa titulazio unibertsitario bat izatea, baina bai egiaztatzea esperientzia profesional jakin bat. 30 kreditu ECTStik aurrera lor daiteke hedadura unibertsitarioko diploma, eta 30 kreditu baino gutxiagorekin, aldiz, hedadurako ziurtagiri bat lortzen da.

Aditu Unibertsitarioa: Titulu honen helburua ikasleak profesionalizazio laboralera bideratutako materietan hezitzea da. Honen iraupena 150 eta 400 ordu-eskola bitartekoa da eta 15 eta 29 bitarteko kreditu ECTS ditu. Hauetan sartu ahal izateko, baldintza da Titulu Unibertsitario ofizial espainiar bat izatea edo beste bat igorria dena Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko goi mailako hezkuntza institutu batetik. Ohiz kanpoko moduan, zuzendari akademikoak onar ditzake hiru urte baino gehiagoko eta titutularekin harreman zuzena duen lan profesional bat egin duten ikasleak, edo 30 kredtiu ECTS baino gutxiago falta zaien graduko ikasleak.

Espezializazioko Diploma: Titulu honek 200 eta 400 bitarteko ordu-eskolak eskatzen ditu eta 30 eta 59 bitarteko kreditu ECTS ditu. Aditu Unibertsitario sartzebaldintza berak ditu eta espezializazio profesionaleruntz bideratuta dago ere.

Hedadura Unibertsitarioko Diploma: Berezko tituluak dira eta beren xedea da ikasleen profesionaltasunean sakontzea. Ikastaro hauetan sartu ahal izateko ez da

Master batek graduondoko batek baino ikasketa-pisu handiagoa du

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2018maiatza

12

Graduondoko ikasketen balioespena lan-eskaintzetan Komunitate Autonomoka Komunitate Autonomoa Madrilgo Komunitatea Kataluinia Andaluzia Euskal Herria Gaztela eta Leon Galizia Valentziako Komunitatea Asturias Errioxa Murtziako Erregioa Aragoi Gaztela - Mantxa Balearrak Kanariak Kantabria Extremadura Nafarroa

Eskaintzak 2016 2015 % 8,12 % 8,04 % 7,33 % 70,11 % 6,39 % 5,44 % 4,59 % 3,44 % 3,10 % 2,97 % 2,96 % 2,86 % 2,33 % 2,28 % 1,45 % 1,27 % 1,16

% 8,42 % 7,90 % 7,80 % 6,64 % 5,63 % 5,52 % 3,77 % 3,33 % 3,01 % 2,49 % 1,93 % 1,90 % 1,86 % 1,85 % 1,81 % 1,81 % 1,57

Graduondoko Motak MBA Beste materiak % 45,25 % 47,82 % 38,45 % 35,95 % 36,44 % 40,56 % 30,57 % 39,81 % 41,51 % 43,41 % 33,15 % 50,29 % 31,81 % 34,78 % 56,42 % 47,64 % 38,99

% 54,75 % 52,18 % 61,55 % 64,05 % 63,56 % 59,44 % 69,43 % 60,19 % 58,49 % 56,59 % 66,85 % 49,71 % 68,19 % 65,22 % 43,58 % 52,36 % 61,01

Iturria: XX. Infoempleo Adecco Txostena. Espiniako lan-eskaintza eta eskaria 2016.

Ondoren, Materreko titulua dago, hiru ezaugarri nagusitan ezberdintzen dela graduondoko ikasketez:

su handiagoa du, ez dituenak 59 kreditu ECTSak gainditzen. Master batek, berriz, 60 kreditu ECTS ditu gutxienez eta 120 gehienez (urte bat eta bi urte bitarteko iraupena).

Iraupena: Master batek graduondoko bat baino ikasketa-pi-

Ibilbideak: Bere helburuen arabera, master batek orienta-

Zer da master bat?

zio profesional bat izan dezake, espezializazio praktikoruntz bideratuta eta berehalako sartzea lan-merkatuan, edo ikerketakoa, doktoretzara begira. Master batzuetan aukera misto edo akademikoa dago, non bi orientazioetako irakasgaiak ematen diren.

Titulu ofiziala: Ofiziala izan daiteke (unibertsitarioa) edo berezkoa, graduondoarekin alderatuz, beti izango duena berezko izaera. Honengatik, master batean sartzeko baldintzak bere ofizialtasunaren arabera aldatzen dira, eskatuz ofizialak ikasi ahal izateko titulazio unibertsitario bat.


graduondokoak Beraz, masterraren kategoriaren baitan, zenbait ezberdintasun ikus daitezke, behe kategorietan bana behar izatea derrigortzen gaituztenak: Master Unibertsitarioak (edo Ofizialak): izaera ofiziala duten horiek dira, Kalitate eta Akreditazioa Ebaluazioko Agentzia Nazionalak erregulatuak dira (ANECA) eta, honenbestez, homologatuak daude Goi Hezkuntzako Espazio Europarra (GHEE) osatzen duten 47 herrialdeetan. Ikerketa akademikora bideratutako izaera bat dute eta derrigorrezkoak dira doktoretza bat ikasi ahal izateko. Berezko Masterrak edo Profesionalak: berezko izaerako tituluak dira eta bere onarpena emango duen unibertsitate edo hezkuntza-zentroaren prozedimendu arauemailaren mendean dago. Ez ditu ANECAk erregulatzen eta lurralde espainiarratik kanpo ez dute baliorik.

MBAren ikasketa erantzukizun enpresarialeko postuetan lan egin nahi duten ikasleei eta ekintzaileei aholkatzen zaie

Master Prestatzaileak: ANECAk erregulatutako tituluak dira eta egokituak Goi Hezkuntzako Espazio Europarrara (EESS). Derrigorrezkoak dira ekintza profesional erregulatu jakin batzuk egin ahal izateko. Hona hemen mota honetako master bat egi-

tea eskatzen duten lanbide nagusien zerrenda: Abokatua Arkitekoa Ingeniari Aeronautikoa Ingeniari Agronomoa Bide, Kanal eta Portuen Ingeniaria Meatzeen Ingeniaria Mendietako Ingeniaria Telekomunikazioetako Ingeniaria Ingeniari Industriala Ontzi-ingeniaria eta Ingeniari Ozeanikoa Auzitegietako Prokuradorea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakaslea Irakaspen Artistikoetako Irakaslea Hizkuntza-Irakaspenen Irakaslea Kirol-Irakaspenen Irakaslea Lanbide Heziketako Irakaslea Psikologo Orokor Sanitarioa MBA Beste alde batetik, MBAen garrantziaren igoerak derrigortu egin gaitu mota honetako irakaspenei kategoria berri bat sortzea. Baina zer da MBA bat? Bada MBA siglek Master of Business Administration edo Negozioen Administraritzako Masterrari aipamen egiten diote. Bereziki gai enpresariala duen master bat da eta bere ospeak gorenekok aitorpena eman dio nazioarte mailan. MBA bat ikastea gomendatzen zaie erantzukizun enpresariala duten postuak bete nahi dituzten graduko ikasleei eta edozein motako negozio bat martxan ipintzea buruan dutenei. Lidergoa, arazoen konponketa, negozio-estrategien sormena eta krisien kudeaketa bezalako trebetasunak sustatzeagatik bereizten da eta beste marter batzuekin aldera-

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018maiatza

13

tuz, bere iraupena urte bat eta hiru urte bitartekoa da. Bere baliotasunari dagokionez, ofiziala edo berezkoa izan daiteke, ematen duen unibertsitate edo heziketa-zentroaren arabera. Gainera, behe kategoria batzuk bereiz daitezke, horien artean bi daudela nagusiki: MBA Executive (edo denbora partzialera): Aktiboan dauden profesionalei zuzendua bereziki. Ikasketa-pisua txikiagoa da lanarekin bateragarria izan ahal izateko. MBA Full Time (edo denbora osora): Ikasketa-pisua handiagoa da bere arduraldia izaera trinkokoa baita.

Masterraren helburuak izan daitezke: orientazio profesionala; espezializazio praktikoa; lan-merkatuan berehala sartzea; edo ikerketa

Doctoretza Bukatzeko, eta azkenekok tokian, bai bere heziketa-maila eta bere iraupenagatik ere, Doktoretza dugu. Lehen aipatutako ikasketekin alderatuz, bigarren zikloan daudenak, Doktoretza batek ikasketa unibertsitario ofizialen hirugarren eta azken zikloa osatzen du. Bere helburua da konpetentzia eta trebetasunak lortzera iristea Doktorearen titulua lortu ahal iza-

teko. Bere iraupena aldakorra da kontutan izanik ikasleak behar dituen urteak bere tesi doktorala bukatzeko. Orokorrean, batezbestekoa dago 4 eta 8 urte bitartean. Doktoretzako ikasketa bat egin ahal izateko, master unibertsitario edo ofizial bat egin izatea de-

rrigorrezkoa da, kanpoan geratuz berezko izaera duten horiek. Orain argi duzula zein ikasketa mota dauden gradu bat bukatu orduko, zeri ari zara itxoiten zure beharretara egokitzen den master edo graduondoko bat aurkitzeko?


uniemakume

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2018maiatza

14

EAEko Genero Berdintasunaren Indizea, gora Indize hau 2010eko 68,8 puntuetatik 2015eko 69,3etara igo da Unibertsitateko Aldizkaria

EAEko Genero Berdintasunaren Indizeak (GBI) 69,3 puntu lortu ditu 2015ean, Eustatek emandako datuen arabera. 2010etik 2015era bitartean, EAEko GBIk hobera egin du, 2010eko 68,8 puntuetatik 2015eko 69,3etara igaroz. Genero Berdintasunaren Indizea adierazle sintetikoa bat da, gizonezko eta emakumezkoen artean oraindik ere existitzen diren desberdintasunak eskala adimentsional batean laburtzen dituena pertsonen ongizateari eta garapen pertsonalari eragiten dioten zenbait alderdi garrantzitsuen arabera; eskala horretan, 1 erabateko desberdintasuna da eta 100 berdintasun osoa. Indizea lortzeko, Genero Berdintasunerako Europar Institutuaren metodologia (EIGE) erabili da; horrek ahalbidetzen du Euskal AEn genero berdintasunean izandako aurrerapenak Europar Batasunaren eta haren barneko 28 herrialdeen erreferentziarekin alderatzea eta 2010, 2012 eta 2015ean izandako bilakaera aztertzea. Indizearen osaera 31 adierazle ageri dira, sei dimentsiotan modu hierarkikoan egituratuak; horiek, aldi berean, beste 14 azpidimentsiotan banatzen dira. 90,9 punturekin, osasunaren dimentsioa da genero desberdineko pertsonen arteko erabateko berdintasunetik hurbilen dagoena; hala ere, kasu honetan aintzat hartu beharra dago desberdintasun txiki hori emakumezkoen egoera hobearen ondorioa dela. Beste muturrean, desberdintasunik handiena dagoen dimentsioa boterearena da; haren adierazle partziala 52,9 puntukoa da, 100ren gainean. Euskal Autonomia Erkidegoak puntuazio hobea ateratzen du dimentsio guztietan EB-28ren batez bestekoak baino. Euskal Auto-

nomia Erkidegoan genero berdintasuneko 2015eko baliorik handienak honako dimentsio hauetan lortu dira: osasunean, diruan eta enpleguan; baliorik txikiena, ordea, boterearen dimentsioan azaltzen da. Hala ere, Euskadik EB-28ren batez bestekoari dagokionez duen kokapen erlatiboak puntuazio handiagoa du dimentsio guztietan; denboran 5 puntuko aldea azaltzen da (horixe da alderik handiena).

Genero berdintasunean dauden baliorik handienak osasunean, diruan eta enpleguan lortu dira

Hobekuntza 5 urtetan 2010, 2012 eta 2015ean zehar ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoko GBI hobetuz joan dela; izan ere, 2010ean 68,8 puntu lortu zituen, 2012an 69,1 eta 2015ean 69,3. Era berean, genero berdintasunaren adierazleak enpleguaren, diruaren eta ezagutzaren arloetan hobetu dira, bereziki azken arlo horretan, bertan adierazleak 2,7 puntu irabazi baititu, gehienbat ikasketen araberako bereizketan izandako hobekuntzaren ondorioz; izan ere, 2010eko 53 puntuetatik 2015eko 57,7 puntuetara igaro da. Aitzitik, denbora, botere eta osasunaren arloetako adierazleak okerragotu dira, batez ere denborarena, azken horretan adierazleak 2,7 puntu galdu baititu. Atzerapen hori gizarte jardueretan

gertatutakoaren ondorioa da; izan ere, esparru horretan 2010eko 60,8 puntuetatik 2015eko 56 puntuetara igaro da. Euskal Autonomia Erkidegoa Suedia, Danimarka, Finlandia, Herbehereak, Erresuma Batua, Belgika eta Irlandaren atzean kokatzen da, baina Europar Batasuneko gainerako 20 herrialdeen eta Europako batez bestekoaren aurrean. Espainian 2015ean Genero Berdintasunaren Indizea 68,3 puntukoa izan zen, Euskal Autonomia Erkidegoak lortutakoetatik puntu batera. Gainera, EAEk 2015ean Espainiak baino balio handiagoak lortu zituen Genero Berdintasunaren Indizearen dimentsioen erdiaren adierazle partzialetan: Espainiako emaitzak nabarien gainditzen diren dimentsioa diruarena da; horretan distantzia 8,6 puntukoa da, baina, era berean, denborarenean (+6,7) nahiz osasunarenean ere (+1,3) aurretik kokatzen da EAE. Aitzitik, atzean geratzen da ezagutzarenean (-1,4) eta boterearenean (-4,1) eta enpleguarenean ia parean dago (-0,2). Gainera, Europar Batasunarekin eta kideak diren herrialdeekin egin daitekeen erkaketatik Eus-

kal AEren barne egoera azter daiteke genero hausturaren adierazlea erabiliz, betiere haustura hori gorago azaldutako arloetan gizonezko eta emakumezkoen artean dagoen aldetzat hartuz. Balioak 0tik (erabateko desberdintasuna) 1era doaz (berdintasun osoa). Gauzak horrela, egiazta daiteke genero haustura ia hutsaren hurrengo dela edo oso txikia osasunarekin zerikusia duten osagaietan, hala nola osasun artapenean (1,00), osasun onaz bizitzeko urteetan eta artapen odontologikoan (0,98 bi kasuetan), norberaren osasunaren pertzepzioan (0,97), bizi itxaropenean (0,96) eta tabakoaren eta alkoholdun edarien kontsumoan (0,94). Halaber, ia hutsaren hurrengo da sarreren banaketa eta oso txikia pobreziaren arriskuan eta sarreretan (0,98 bi kasuetan). Genero haustura Aitzitik, genero haustura honakoetan azaltzen da nabarien: kirol federazioetan (0,33), enpresen zuzendaritzan (0,34), banka publiko edo erdipublikoaren zuzendaritzan (0,38), I+Gren finantzazio publikoan (0,51), jarduera sektoreen araberako bereizketan (0,53), go-

bernu ordezkaritzan (0,65) eta ikasketa arloaren araberako bereizketan (0,66); horietan guztietan generoagatiko aldeak mantentzen dira. 2010. urteari dagokionez, bilakaerak positibo nahiz negatiboak izan dira, baina hobekuntzak ikusten dira lurralde batzarretako ordezkaritzan (0,82tik 0,90era) eta enpresen zuzendaritzan (0,26tik 0,34ra); hala ere, banka publiko edo erdipublikoaren zuzendaritzaren adierazlean atzera egin da (0,50etik 0,38ra). Genero Berdintasunaren Indizea (GBI) adierazle sintetikoa, oinarrizko 31 adierazle metatuz kalkulatzen dena. GBIren egiturak lau maila ditu: 1.Genero Berdintasunaren Indizearena, agregazio maila gorena. 2.Ezarritako sei dimentsioena: enplegua, dirua, ezagutza, denbora, boterea eta osasuna. 3. Aurreko dimentsio bakoitza zatitzen den azpidimentsioena. 4.Oinarrizko adierazleena; horietariko bakoitzarentzat genero berdintasunaren batez besteko bat kalkulatzen da (M).


publicidad

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018maiatza

15

Carmen Alba Orduna, Delegada del Gobierno en la Comunidad Foral de Navarra

"La respuesta del público este año ha sido muy positiva" Unibertsitateko Aldizkaria

En la edición 2018 del Salón Europeo del Estudiante y el empleo ha habido una representación novedosa de distintos servicios que se prestan a la ciudadanía por parte de distintos Ministerios. ¿Cómo valora su participación y la respuesta del público asistente? Este año el Salón Europeo del Estudiante y el Empleo de Navarra cuenta, por primera vez, con la presencia de tres organismos que dependen de otros tantos ministerios del Gobierno de España. Una presencia variada y vertebradora en la que hemos podido conocer la oferta del Ministerio de Defensa -con presencia habitual en este salóncomo una salida más en el ámbito laboral para nuestros jóvenes. El de Defensa es siempre, y este año también lo ha sido, uno de los stands más visitados de la feria. Pero además, por primera vez, este año hemos tenido acceso a la oferta del Ministerio de Educación, a través del SEPIE, el Servicio Español para la Internacionalización de la Educación. Se trata de un primer paso por parte del Ministerio para promocionar programas como el ERASMUS, de tanto interés para nuestra juventud. Por eso esperamos contar en adelante con su presencia en este salón. El Instituto de La Juventud -INJUVE- que depende del Ministerio de Sanidad y Servicios Sociales, tampoco ha dudado en acudir para presentar su oferta, pero también conocer y escuchar a nuestros jóvenes. El INJUVE tiene entre sus objetivos el fomento del espíritu emprendedor en los jóvenes, así como el desarrollo de instrumentos que les animen y ayuden a proyectar sus iniciativas emprendedoras. Como en otras ediciones, la respuesta del público este año ha sido muy positiva. Más de 14.000 jóvenes visitaron esta nueva edición del salón en busca de información, lo cual demuestra que en Navarra contamos con un foro consolidado y de referencia en el que nuestros jóvenes y sus familias pueden orientarse para tomar decisiones importantes sobre su futuro. La Educación es uno de los pilares de nuestra sociedad actual en un contexto europeo e internacional. ¿Cree que con su presencia en el Salón Europeo del Estudiante y el empleo se ha dado un primer paso para acercar los servicios del SEPIE a los jóvenes y a las familias? ¿Cómo definiría en pocas palabras en qué consiste el SEPIE?

Con su presencia en este salón por primera vez, el SEPIE ha informado sobre las acciones de movilidad en el marco del programa Erasmus+ y de otras acciones de movilidad internacional en el ámbito universitario: becas, requisitos para acceder a una de estas movilidades, estancias, duraciones, países. Se trata sin duda de acciones muy demandadas por los estudiantes, y las instituciones españolas son conscientes de que, en el mundo globalizado en el que vivimos, la internacionalización de la educación superior es fundamental para mejorar la calidad de la educación y dotar a nuestros estudiantes de las habilidades y competencias que necesitan para contribuir a la sociedad. Según datos del propio SEPIE, España es desde hace unos años uno de los países europeos que más estudiantes reciben y envían para cursar estudios en el extranjero en el marco del programa Erasmus+. Por otro lado, el SEPIE es un organismo autónomo dependiente del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte que gestiona programas e iniciativas europeas e internacionales en los ámbitos de la educación y la formación. Es la agencia nacional para la gestión, difusión y promoción del programa Erasmus+ de la Unión Europea. ¿Considera que todas las funciones que desempeña el Ministerio de Educación y Cultura son suficientemente conocidas por el conjunto de la ciudadanía? ¿Cree que acciones como la presencia en el Salón Europeo del Estudiante y el empleo contribuyen a dar a conocer estas funciones? La presencia en foros como este Salón Europeo constituye una oportunidad para dar a conocer a miles de jóvenes la oferta y las políticas del Ministerio de Educación, y para su difusión a la sociedad navarra. En ese sentido, y aunque habrá que seguir avanzando en la difusión, siempre es acertado estar en contacto con los jóvenes, compartir experiencias y conocer sus inquietudes .Y salones como el del Estudiante y el Empleo de Navarra, con una importante trayectoria y un prestigio en la Comunidad foral, son un canal más que adecuado para que el Ministerio de Educación pueda dar a conocer tanto sus funciones como lo que ofrece a nuestra juventud. También ha sido novedosa la participación del INJUVE, dentro del Ministerio de Sanidad y Políticas Sociales. ¿Cómo describiría en pocas palabras al INJUVE?

La presencia del Instituto de la Juventud (INJUVE), efectivamente es otra de las novedades. El INJUVE es un organismo público adscrito al Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad, cuya actividad principal se dirige a promover actuaciones en beneficio de los jóvenes, como la igualdad de oportunidades, la participación en el desarrollo político, social económico y cultural de España y colaborar con los restantes departamentos ministeriales y las demás administraciones públicas, cuyas actividades inciden sobre este sector de la población. El Instituto de la Juventud ha presentado dos programas muy relevantes en este salón del Estudiante: En primer lugar, como el propio SEPIE, ha insistido en las oportunidades que ofrece a los jóvenes el programa ERASMUS. En su parte académica, que es la que todos conocemos, pero también en su parte informal, más desconocida pero no por ello menos importante. Esta rama del Erasmus es la que hace posible que se pueda unir a las entidades juveniles de varios países europeos, asociaciones de jóvenes con un proyecto común, desarrollándolo y trabajando juntos. En definitiva, unir a jóvenes con mismos intereses, proyectos y objetivos cuyo denominador común es pertenecer a la Unión Europea. El otro programa que presenta el INJUVE es el de Talento Joven, visible cada año en este salón del estudiante en el que se entregan estos premios con los que el Gobierno de España quiere certificar acciones desarrolladas por entidades o instituciones que ayuden a desarrollar el talento de los jóvenes. Una de las metas que tiene este organismo juvenil es la de visualizar a todos los jóvenes con ta-

lento que hay en nuestro país, que puedan desarrollar su vocación y que sirvan de referencia para otros jóvenes que todavía no están lo suficientemente motivados. Para que se le dé el valor a la juventud que se merece, y es que la juventud española tiene mucho más talento y muchas más cualidades positivas de las que estamos acostumbrados a escuchar. Hablar de jóvenes es hablar de empleo. ¿Comparte la idea de que no hay mejor política social que un empleo de calidad? ¿Cuáles son los progresos en este terreno, en materia de educación y de empleo? Comparto absolutamente que el empleo de calidad es una de las más importantes políticas sociales, un empleo de calidad que se consigue con una educación de calidad. Una educación de calidad, capaz de formar ciudadanos autónomos, libres y responsables, con las competencias necesarias para integrarse social, cultural y laboralmente. Porque la prosperidad y el bienestar de nuestro mundo dependen de la calidad de nuestro sistema educativo. Un joven bien formado tiene muchas más posibilidades de conseguir un empleo de calidad. Para el Gobierno de España combatir y reducir el desempleo juvenil y el abandono escolar temprano es primordial, por ello se han tomado distintas medidas como por ejemplo el Sistema Nacional de Garantía Juvenil (SNGJ), programa emprendido en 2014 y que tiene como finalidad la inserción de jóvenes en el mercado de trabajo y la mejora de su formación. Desde su implantación ya son más de un millón de jóvenes los inscritos en el SNGJ de los que 419.606, con datos de este pasa-

do mes de enero, ya han encontrado un empleo, lo que supone una tasa de empleabilidad del 41%. Destacar el impulso dado por el gobierno a la FP y, en concreto, a la FP Dual, una vía directa al mercado laboral. Con los datos de marzo de este año podemos confirmar el aumento de la matriculación en enseñanza de Formación Profesional en nuestro país, que para el curso 2017 - 2018 ha superado los 810.000 alumnos, un incremento en más de 17.000 alumnos con respecto al año anterior, pero si hablamos de la FP Dual debemos remarcar que esta formación terminó el curso pasado quintuplicando su tasa de matriculación con respecto al curso 2012 - 2013. La FP ha experimentado en los últimos años un proceso de revisión completa de su catálogo de títulos adaptándolos a las necesidades laborales actuales y dando respuesta a las demandas de unos perfiles profesionales concretos. Podríamos hablar también del Contrato indefinido de Apoyo a los Emprendedores, con incentivos para facilitar la contratación y el acceso de los jóvenes al empleo, la tarifa plana de 50 euros, etc. Incentivos que están cumpliendo con sus objetivos y es que, como conclusión podríamos decir que el paro registrado en febrero de 2018 ha bajado, en términos interanuales en casi un 7.5%, nos encontramos en una tasa del 16,7%, recordemos que en 2013 la tasa llegó al 26,3%. La contratación indefinida crece un 15.37% interanual y marca su mejor dato en 10 años, encadenando los contratos indefinidos 49 meses de aumentos ininterrumpidos. Queda mucho por hacer, pero este es el camino.


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2018maiatza

16

Kulturaz beteriko udaberria Bilbon Hiriburuko barrutiek “Kultura Kalez Kale” hartuko dute maiatzean eta ekainean, 200 kultur proposamen ingururekin Unibertsitateko Aldizkaria

Bilboko barrutiek Euskadiko animazio eta kaleko arte eszeniko kultur eskaintza nagusia bilduko duen “Kultura Kalez Kale” egitaraua hartuko dute maiatzean eta ekainean. Beste proposamen batzuen artean, zirkua, clown erakustaldia, magia, antzerkia, ipuin-kontalariak, hitzaldiak, kontzertuak, kaleko bandek eskainitako musika animazioa eta beste zenbait kultur jarduera jasoko dituen programazioarekin, hiriko barruti guztiak festan murgilduko dira. Guztira, 200 ikuskizun eta jarduera inguru izango dira, ikusentzule guztiei zuzenduta. Egitarauaren ezaugarri nagusia da, gehien erabiliko den eszenatokia kalea izango dela. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenaren helburu nagusia zenbait kultur proposamen auzoetara hurbiltzea, bertako kaleak animatzea

eta biztanleen partaidetza eta horrelako ikuskizunekin harreman zuzena sustatzea da. Horrez gain, bertako musika eta antzerki taldeei batez ere, euren lanak jendearen aurrean aurkezteko aukera eskainiko zaie, estatu eta nazioarte mailako beste proposamen batzuekin batera.

Guztira, 200 ikuskizun eta jarduera inguru izango dira, ikus-entzule guztiei zuzenduta

Eskaintza anitz hori maiatzeko lehen asteburuan jarriko da

martxan, Ibaiondoko, Deustuko eta Abandoko barrutietan jarraitu ahal izango diren musika eta antzerki jarduerekin, baina barruti guztietara zabalduko da hileko lehenengo astean, Magia Topaketak bezalako programak martxan jartzen direnean. Topaketa horietan hogei mago inguru elkartuko dira, gehienak gero eta ospe handiagoa lortzen ari diren Estatu osoko, Frantziako eta Alemaniako magoak, ikusentzule guztiei zuzendutako oso ikuskizun anitzekin. Ikuskizunak hilabete osoan izango dira, Txurdinaga-Otxarkoaga barrutiko plazetan eta Otxarkoagako udaltegian. Clown Zorrotza, folklorea… Maiatzaren 7tik aurrera, Clown Zorrotza izenekoaren laugarren edizioa ospatuko da, Azoka parkean. Aurten izen handiko bost konpainiak hartuko dute parte programan: bi euskaldunak izango dira, Xanti Ledesma eta Ganso & Cía, Mathieu Moustache eta Monkey Style frantsesak eta Jessica Arpin clown suitzarra. Udaberri honetan, Bilbok Zirkualde, Hiriko Zirku Jaialdia, ere jasoko du, ekainean, Errekalde auzoan. Halaber, gure hiriko plazetan eta kaleetan ospatuko diren erromeria herrikoien, dantzaldien eta kalejiren bitartez Euskal Herriko folklore herrikoia bultzatzeko helburu nagusia duen Dantza Plazetan programak, gure Hirian tradizio gehien duenetakoak, erromeriaz, dantza erakustaldiz eta kalejiraz osatutako programazioarekin jarraituko du hilabete hauetan. Maiatzean hasiko dira, baita ere, bertsolaritzan zentratuko den Santutxuko Udaberriko Bertso Saioak egitaraua, eta barruti guztietako hainbat leku, estilo anitzetako kaleko musika banden erritmoz beteko dituen Musikauzo programa, maiatzeko eta ekaineko ostiraletan eta larunbatetan. Fanfarria klasikoenaren soinuak eta animazioa Sugarri Show taldearen eta hainbat estilo lantzen dituzten Orkestra Elektrotxaranga, Kuklux Band Fanfarria edo Sama Siku bezalako beste ban-

da batzuen, edo nazioartetik etorritakoen eskutik helduko dira, Frantziako Funky Style Brass edo Ingalaterrako Perhaps Contraption, besteak beste. Horrez gain, Bigarren urtez jarraian, ikus-entzuleek hainbat estilo lantzen dituzten musikari euskaldunez gozatu ahal izango dute, ekainean Deustuko eta San Inazioko hainbat eszenatokitan programatu diren zuzeneko emanaldiz osatutako zikloan, Euskarazko Musika Lehen(a) Barrutian programaren barruan. Kultura gehiago Beste alde batetik, bi hilabete hauetan hiriko barruti guztiek jasoko dituzten proposamen ugariez gain, Abandoko udaltegiak “Musika dibertigarria da” kontzertu didaktikoen edizio berria jasoko du maiatzean, eta Zorrotzako udaltegiak Zine Zorrotza egitaraua, maiatzean eta ekainean eskainiko diren saioekin. Saio horietan, Bilboko azken Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiko Zinebiko eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoko - FANTeko film labur hoberenen aukeraketa eskainiko da. Horrez gain, auzoan bertan bizi den Germán Alcarazu antzezleak aurkeztuko duen “A escondidas” film luzea ere eskainiko da. Horrez gain, Olabeagako Udaltegiak, jada ohikoa den aire zabaleko zine saioa jasoko du ekainaren 26an, FAS zine-klubarekin elkarlanean. Egun horretan “El negociador” lana es-

kainiko da, eta Borja Cobeaga eta Ramón Barea bertan egongo dira. Berrikuntza gisa, programazioak aire zabaleko ipuin-kontalari saioak eta umorezko ipuinak jasoko ditu Ibaiondoko barrutian. Horrez gain, Kultura Kalez kale egitarauak kaleko antzerkia programatu du hiri osoan, familia osoari zuzenduta, batez ere ikus-entzuleen artean barrea eragiten espezialista diren Malas compañías, Ganso y Cía edo El Sainete bezalako euskal konpainiekin. Kultur programazio deszentralizatua urte osoan zehar gauzatzen da, baina jarduera gehienak udaberrian zentratzen dira, garai horretan aukera gehiago dagoelako kalea eszenatoki gisa erabiltzeko eta Bilboko auzoetako beste gune batzuetara proposamen interesgarriak eramateko. Horrela, Kalealdia Bilboko antzerki eta kaleko arteen jaialdia, ospatuko den uztailera bitartean, Bilboko barrutietan antzerkia, musika, zirkua, folklorea, abesbatzen kontzertuak, tailerrak… izango ditugu. Programazio zabal hori hiritar guztiei ezagutarazteko, Kultura eta Hezkuntza Sailak informazio guztia jasoko duten koadernotxoak argitaratuko ditu. Liburuxka horiek datorren astetik aurrera jaso ahal izango dira Barrutietako Udaltegietan. Horrez gain, ordutegiei, kokalekuei eta egunei buruzko informazio guztia: www.kulturabarrutik.eus helbidean egongo da.


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2018maiatza

17

Lan arloko beka gehiagorik ez! Nafarroako Gazteriaren Kontseilua

Bekadun izan al zara? Praktikak egin al dituzu? Hala bada, gaur planteatzen dizugun gaia ezaguna suertatuko zaizu ziurrenik. Eta oraindik egin ez baduzu, baina datorren udan edo datozen ikasturtetan egiteko asmotan bazabiltza, honako hau interasgarria izango da zuretzat. CJN-NGK erakundearen ustea da presazkoa dela enpresetako eta administrazio publikoko praktiken eta beken errealitateari heltzea. Praktika horiek, kasu batzuetan, ezinbesteko prestakuntzaren zeregina betetzen dute titulazio ezberdinen ikasketa planean (LH eta Unibertsitateak), ziurtagiriak eta lan-munduratzeko ikastaroak osatzeko; baina beste zenbait kasutan lan abusuak eta lege iruzurrak izaten dira. Horregatik, gure ustez garaia da urratsak emateko praktiken eta beken hi-tzarmenen atzean kamuflatutako lan harremanekin lotutako kasuaen konponbieari heltzeko. Hasteko, kontuan hartu behar da praktiken eta beken funtzioa prestakuntza dela, tutoretza eta kontrola eskatzen dutela bai ikastetxetik eta bai enpresatik eta ez luketela lanpostu bat ordeztu behar, inolako kasutan. Hala ere, soilik praktika kurrikularretan (zure ikasketa planaren baitan egiten dituzun derrigorrezko praktika horiek) errespetatu izaten dira legez markatutako baldintzak eta helburuak (eta ez beti). Bestalde, praktika estrakurrikularren kasuan (zure ikasketa planetik kanpoko borondatezko praktikak, oro har uda garaikoak) eta pertsona tituludunen praktiketan eta beke-

tan, konturatu gara bere prestakuntza helburuak beti ez dituztela betetzen eta ez direla kontrolatzen, horrela enpresek eta administrazioek lanpostuak ordezteko erabiliak izaten amaitzeko bidea emanez. Hori horrela, Nafarroan (eta estatuan orokorrean) beka eta praktika hitzarmenekin lotutako lau arazo nagusi topatzen ditugu. Alde batetik, erabateko kontrol eta gardentasun gabezia dago, izan ere, ez dago erregistro bateraturik edota datu publikorik Nafarroan garatutako praktika eta beka hitzarmenen inguruan, ezta horien baldintzen eta emaitzen ingurukorik ere. Bestalde, ez dago protokolo eta gestio baliabide bateraturik, beken eta praktiken ikuskapena, segimendua eta kontrola egiteko. Eta existitzen diren kasuetan, beti ez dira errespetatzen edo ez dira eraginkortasunez aplikatzen. Egoera honek bidea ematen du, adibidez, UPNA-ren baitan goi mailako kalitateko praktika batzuk existitzeko, aldi berean beste batzuk inolako kontrolekin edo segimendurekin kontatzen ez dutenean. Azken errealitate honetatik beste arazo larri bat sortzen da, zeren praktika eta beka batzuen kontrol eta segimendu gabeziak ahalbidetzen du alditan enpresek eta administrazio publikoek praktika eta beka hitzarmen horiek erabiltzea eskulan merkea eta laneko eskubiderik gabea eskuragarri izateko (ez ahaztu ez daukazula lan kontratu bat, praktiketako hitzarmen bat baizik). Eta amaitzeko, praktiken eta beken iruzur egoera

hauetan topatzen gara alde batetik, salaketa bide eskuragarrien gabeziarekin eta bestetik, praktiketan dauden pertsonen onarpen, etsipen eta beldur jarrera batzuekin, eta horrek trabatu egiten du egoera hauek ezagutu eta salatu ahal izateko aukera. Horregatik guztiagatik, CJNNGK erakundetik jarduera ildo ezberdinak planteatzen ditugu, jadanik II. Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Planean proposatu genituenak, baina gure ustean horien inguruan ere urratsak eman ahal dira, Unibertsitate eta LH ikastetxe ezberdinen barrutik tratatzea bilatuz. Bai erakunde mailan eta bai lanaren arloan, ikasleen, irakasleen eta sindikatuen presioa abiapuntutzat hartuta. Horrela, alde batetik, beken eta praktiken inguruko informazio garden, bateratu, eguneratu eta fidagarri baten inguruko informazioa existitzen dela bermatu behar da. Alegia, Nafarroan garatutako praktika eta beka hitzarmenen erregistro publiko eta bateratu bat (Zenbakia, mota, baldintzak, emaitzak) garatzea planteatzen da. Bestalde, praktiken izaera hezitzailea eta kalitatea bermatu behar da. Horretarako, helburu horiek modu eraginkorrean lortzeko protokoloak eta bitartekoak erabilgarri jarri behar dira, bai praktika kurrikularretan eta bai estrakurrikularretan, horiek gestionatzen dituen ikastetxea zein den alde batera utzita. Baina horrez gainera, praktika estrakurrikularren kasuan, epe laburrean kurrikularretan bezalako bitartekoen eta protokoloen erabilera eginez garatzea

planteatzen bada, epe ertainean lan kontratuengatik ordeztuak izateko aukera planteatzen da. Eta zentzu horretan, pertsona tituludunentzako praktiken kasuan planteatzen da jadanik unibertsitateko titulazio zehatz baten jabe diren pertsonentzat ez dela existitzen justifikaziorik praktiketako hitzarmen baten erabilera onartzeko. Horregatik, zuzenean praktika mota hauek lan kontratuengatik ordeztea proposatzen da. Zertarako jarraitzen dute Unibertsitateek, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Nafarroako Gobernuak pertsona tituludunentzat praktiketako hitzarmenak “eskaintzen�, praktiketako lan kontratua bezalako ereduak existitzen direnean, lan-merkatuan txartatzea errazteko helburuarekin baina laneko eskubideekin? Eta amaitzeko, ezinbestekoa da iruzur egoeretako kasuetan salaketa bide eskuragarriak eta eraginkorrak erabilgarri jartzea, praktika batzuk lanpostuak ordezteko erabiliak izaten ari direnean. Azken zeregin honetan, sindikatu ezberdinen esku-hartzea giltza da, eta aldi berean gaur egun urrunetik ikusten duten gazteria batengana hurbiltzeko baliagarria gertatu ahal zaie. Baina edozein kasutan, praktikak egiten ari bazara, edo laster egin behar badituzu,

ondorengo galderak egin ahal dizkiozu zeure buruari, praktika egokiak diren edo lanpostu bat ordezteko arriskuan aurkitzen zaren identifikatzeko. Ezagutzen al dituzu praktiketako zure hitzarmenaren baldintzak? Betetzen dituzun zereginak zure prestakuntzarekin lotuta al daude? Zure funtzioak eta erantzukizunak beste enplegatuenak bezalakoak al dira? Enpresan eta ikastetxean tutore batekin kontatzen al duzu, praktiketan zehar zuri laguntzeko eta ikuskapena egiteko? Arestian lan kontratua zuen pertsona batek betetzen zuen postu batean al zaude? Praktiketako hitzarmenean adostutakoak gainditzen dituzten ordu estrak egitera behartzen al zaituzte? Egoera hauetako batekin identifikatuta sentitzen bazara eta salatu nahi baduzu, sindikatu batera hurbildu edo gurekin www.cjnngk.org webgunean harremanetan jarri zaitezke. Egoera hau seriotasunez hartzea eta beken zein praktiken arloko gehiegikeriekin amaitzea guztion esku dagoen zeregina da!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.