Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria - 382. zkia. - 2019ko Iraila

Page 1

382. zkia.

Laguntzen du

doakoa

2019ko iraila

Programa-kontratuak euskal unibertsitateentzat Joan den uztailean, 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Planari lotutako programa-kontratuen sinadura burutu zen. Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek, Universidad del PaĂ­s Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU)ko errektore Nekane Balluerkak, Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibert eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak hartu zuten parte sinadura-ekitaldian. Programa-kontratuen bitartez, unibertsitateen funtzionamendu- eta kudeaketa-egituren hobekuntza sustatu nahi da; hau da, Euskal

Unibertsitate Sistemako unibertsitateek esparru jakin batzuetan aurrera egin dezaten lortzeko helburua dute programa-kontratuek. 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana bost garapen-ardatzen arabera planteatzen da, eta ardatz horiek funtsezkoak dira EUS sendotzeko zereginean eta bikaintasunean aurrera egiteko. Garapen-ardatz bakoitzak aurretiaz adostutako ekintza batzuk aipatzen ditu, eta ekintza horiek dira sinatutako dokumentuak jasotzen dituenak. Informazio gehiago barruan.


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

02

UNIBERTSITATEAK Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

948 169 000

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Arrosadiako Campusa

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

EKINTZA +TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK-EK, EWORLD ALDIZKARIAK, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZA JASO DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea Graduko 34.000 ikasle UPV/EHUko ikasturte berrian

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

03

Orain arte, lehen mailako 8.450 ikasle berri matrikulatu dira 97 graduetan Unibertsitateko Aldizkaria

Joan den irailaren 11n, asteazkena, UPV/EHUk 2019-2020 ikasturteko irekiera-ekitaldia egin zuen, Letren Fakultatean (Arabako Campusa). Ordurako, gradu guztietako ikasleak geletan zeuden. Matrikula egiteko azkenaurreko epea eta azkena (irailaren 13an) betetzeke zeudela, 8.450 ikasle berri matrikulatu ziren Universidad del PaĂ­s Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, matrikulazioaren une berean iaz izandakoak baino ia % 2 gehiago. Emakumeak % 55,5 dira, eta gizonak % 44,5. Hizkuntzari dagokionez, horietariko % 52,8 euskarazko taldeetan matrikulatu dira (iaz baino ehuneko handixeagoa), eta % 47,2 gaztelaniazkoetan. Campusen arabera xehatzen baditugu ikasle berrien datuak, Bizkaiko Campusean matrikulatu dira % 53,2; Gipuzkoakoan, % 25,2; eta Arabakoan, % 21,6. Arloen arabera sailkatuta, % 42 Gizarte eta Lege Zientzietan matrikulatu dira; % 22, Ingeniaritza eta Arkitekturan; % 16, Osasun Zientzietan; % 12 Arteak eta Giza Zientzietan; eta % 8 Zientzien adarrean.

Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzak du aurtengo gutxieneko notarik altuena: 12,557. Atzetik du Biokimika eta Biologia Molekularra (12,481); Medikuntza euskaraz (12,480); Medikuntza gaztelaniaz (12,453); Bioteknologia (12,108); Odontologia (11,917) eta Fisika (11,812). Bestalde, 11tik gorako gutxieneko notak dituzte beste zazpi graduk: Matematika, Fisioterapia, Ingeniaritza Mekanikoko + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza, Farmazia + Giza Nutrizio eta Dietetika Gradu Bikoitza eta Erizaintza hiru campusetan.

2019-2020 ikasturte berri honetan, 5 gradu bikoitz berri eskainiko dira UPV/EHUn 2019-2020 ikasturtean, UPV/EHUk 97 gradu eskaintzen ditu hiru campusetan, tartean bost gradu bikoitz berri: horietariko hiru Arabako Campusean emango dira: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika; Enpresen Administrazioa eta Zu-

zendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza; eta Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza; Bizkaiko Campusean Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak eskainiko da, eta Gipuzkoako Campusean ezarri da Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Zuzenbidea. Beste berrikuntza batzuk dira prestakuntza duala titulazio gehiagotan eta nazioarteko titulazio bikoitzen kopuru handiagoa. Guztira, 34.000 ikasle baino gehiagok gradu ikasketak egingo dituzte UPV/EHUn ikasturte honetan. Horietatik, 2.096 ikasle gutxienez lauhileko bat egingo dute mundu osoko unibertsitateren batean, eta soilik lehen lauhilekoan atzerriko eta Estatuko unibertsitateetako 949 ikaslek gure unibertsitatean ikasiko dute. UPV/EHUk 1.500 hitzarmen baino gehiago dauzka bost kontinenteetako 51 herrialderekin. Datu horiek guztiek erakusten dute Euskal Herriko Unibertsitatearen erakargarritasuna nazioartean. Horretan lagutzen du rankingik entzutetsuenetan duen kokapenak: munduko 500 unibertsitate hoberenen artean kokatu du Shanghai

UPV/EHUko campusek beren ateak ireki dituzte dagoeneko.

rankingaren azken edizioan, eta, Times Higher Educationen sailkapenaren arabera, 200 unibertsitate gazte (50 urte baino gutxiago dutenak) onenen artean dago. Bestalde, ikasturtero UPV/EHUk 12.000 bat praktika eskaintzen dizkie ikasleei, enpresa, erakunde eta entitateetan, beraz ikasle guztiek egin ditzakete praktikak. Gizarte inklusioaren aldeko konpromisoaren barnean, UPV/EHUk urtez urte igotzen da desgaitasunak eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kopurua, aurten 400 ikasle baino gehiago izango dira. 2015-2016an 87k egin zuten matrikula lehenengo aldiz eta iaz desgaitasunak eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten 133 ikaslek hasi zituzten beren ikasketak. Halaber, 18 asilo eskatzaile edo nazioarteko babesaren onuradunen matrikula tramitatzen ari da. Pertsona horiek Venezuela, Nikaragua, Siria, Afganistan, Errusia eta Saharatik datoz, eta haietariko sei aurten hasi dira ikasten UPV/EHUn.

Graduondokoak Ikasturte berri honetan, 99 unibertsitate master eskainiko dira, horietako hamaikak araututako lanbide jakin batzuetan jarduteko bidea ematen dute; sei (iaz baino hiru gehiago) Erasmus Mundus masterrak dira (Europako Batzordeak deialdi oso lehiatsu batean aukeraturiko masterrei eskaintzen die bikaintasun zigilu hori), hiruk prestakuntza duala dute, eta beste sei Amerikako unibertsitateetan emango dira, Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez. Master ofizial guztiak kontuan hartuta, 3.650 plaza eskainiko dira, eta matrikula irekita dago. Doktorego programei dagokienez, izen-emateko epea astelehenean, irailaren 9an, irekiko da, eta irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Pasa den 2018-2019 ikasturtean 3.857 doktoregai ibili ziren programa horietan. 2019an, abuztuaren 31ra arte, 385 tesi defendatu dira, eta horietako 193k nazioarteko aipamena dute.


04

2019iraila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Gradu eta graduondoko berriak MUn Mondragon Unibertsitateak graduko eta graduondoko sei titulu berri eskainiko ditu irailean Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateak graduko titulu bat eta graduondoko bost titulu berri jarri ditu abian irailean. Hala, titulu berriak kontuan hartuta, graduko eta graduondoko 31 titulu (16 gradukoak eta 15 master) eskainiko ditu aurrerantzean, horietako 18 ibilbide dualean. Honako hauek dira irailerako berrikuntza akademikoak: Euskadiko lehenengo Business data Analytics Gradua; Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua Bilbora eramatea, ibilbide dualean; Ikaskuntza Errazteko eta Berrikuntzako Unibertsitate Masterra, estatu osoan parekorik ez duena; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra; Robotikako eta Kontrol Sistemetako Masterra; eta, azkenik, Datuen Analisia,Zibersegurtasuna eta Eragiketen Garapena Masterra,hori ere bakarra Euskadin. Enpresagintza Fakultatea Enpresagintza Fakultateak enpresen eta gizartearen beharrei her-

tsiki lotutako titulu berriak jarri ditu abian, gaur egun eskari handia eta, aldi berean, prestakuntza-gabezia handia duten profilei erreparatuta. Zehazki, Busines Datta Analytics Gradua, Euskadin lehenengoa, jarri da abian. Bilboko campusean emango da, modu presentzialean, datuak negozio bihurtzeko gai izango diren profesionalak trebatzeko. Gaur egun, datuen analisiari lotutako profesionalen eskari handia dago enpresetan, baina prestakuntza-gabezia nabarmena ikusten da, aldi berean, unibertsitateetan.

Eskaintza akademiko berritzailea jarri du abian unibertsitateak, gizartearen behar berriei erantzuten dieten profil berriekin

tza-sistemaren barruan. Hala, enpresak benetako erronkak aurkezten dizkiete ikasleei, hezkuntza-prozesuaren barnean ebatz ditzaten. Izan ere, datuen, matematikaren eta IKTen bidez negozioari erantzuna ematera bideratuta dago gradua, negozioaren ikuspegi globalean oinarrituta. Datuak biltzeko eta biltegiratzeko, analizatzeko, bistaratzeko eta, azkenik, guzti horretan oinarritutako erabakiak hartzeko prozesuak ulertzeko gaituko du graduak. Orobat, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua emango du Fakultate berak Bilbon lehen aldiz, ibilbide dualean eta formatu presentzialean. Gaur egun, lau urtetan (lehen ikasmailako bigarren seihilekotik hasi eta laugarren ikasmailaraino) ibilbide dualean, lana eta ikasketak txandakatuz, ematen den Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu bakarra da Estatu Osoan. Goi Eskola Politeknikoa

Gradu horretan, ikaslea enpresan sartu beharrean, enpresak hartzen du parte graduan, ikaskun-

Digitalizazioari, zibersegurtasunari eta industria-prozesuak eta robotak automatizatu, kontrolatu eta adimenez hornitzeko premia-

Mondragon Unibertsitateak bere gradu eta graduondokoen eskaintza areagotuz hasi du ikasturte berria.

ri lotutako profil teknikoak eskatzen ditu aspaldian lan-merkatuak. Hala, enpresen, erakundeen eta gizarte osoaren beharrei hertsiki lotutako graduondoko bi titulu jarriko ditu abian unibertsitateak irailean: Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Garapena eta Eragiketak Unibertsitate Masterra, Euskadin aitzindaria, modalitate presentzialean eta ibilbide dualean; eta Robotika eta Kontrol Sistemak Unibertsitate Masterra, hori ere modalitate presentzialean eta ibilbide dualean. Bi tituluak lerrokatuta daude ÂŤIndustria konekta-

tua 4.0Âť esaten zaionaren harira Europan, Espainian eta Euskal Herrian jorratzen diren estrategiekin eta esparru horretako prestakuntza-beharrekin. Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak emango ditu bi titulu ofizialok Arrasateko Campusean, modalitate presentzialean eta ibilbide dualean: bi egun ikasgelan emango ditu ikasleak, eta beste bi egun eta erdi ordaindutako praktikak egiten enpresan, ikasturtearen hasieratik bertatik. Bi masterrek 18 hilabeteko iraupena izango dute.


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

05

Deustuko Unibertsitateak nazioarteko ikasleak jaso ditu Donostiako alkateak 24 herrialdetik etorritako ikasleei harrera egin zien Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean lehenengo seihilekoan ikasketak egitera etorri diren atzerriko 155 ikasleei harrera ofiziala egin zitzaien hiriko udaletxean. Ikasle horiek 24 herrialdetik etorri dira hirira. Trukeprogramei esker etorri dira Donostiara, hainbat herrialdetatik: Danimarka, Frantzia, Belgika, Kanada, Herbehereak, Mexiko, Italia, Txekiar Errepublika, Txile, Kolonbia, Argentina, Suitza, Uruguai, Alemania, Bulgaria, India, Polonia, Finlandia, Ameriketako Estatu Batuak, Txina, Brasil, Irlanda, Erresuma Batua eta Suedia. 155 ikasle horietatik, 33k Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean ikasiko dute, eta gainerakoek, Deusto Business School-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Ongi etorri ekitaldian, Eneko Goia hiriko alkatea buru zela, nazioarteko ikasleak pozez azaldu ziren esperientzia akademiko eta pertsonal hau Donostia hirian bizi ahal izango dutelako. Leonardo David Rasmussen ikasle daniarrak Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean ikastea aukeratu zuen, hainbat arrazoirengatik: “Deustun ikasi zuten lagunak ditut eta unibertsitate hau gomendatu zidaten, oso ona zela esaten zuten. Gainera, hiria izugarri gustatzen zait. Denetarik du: hondartza, hiria, mendia, etab. Pertsona bezala aurrera egitea

eta nire gaztelania maila hobetzea gustatuko litzaidake. Gainera, nire lanbidean espainiar ikuspegia nola txertatu ikasteko gogoz nago”.

Guztira, nazioarteko 155 ikaslek jasoko dituzte eskolak ikasturte honetan Deustun Ikasleekin batera, unibertsitateko arduradunak ere izan ziren ekitaldian: Josean Rodriguez Ranz (Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako errektoreordea), María Navarlaz (Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Nazioarte-

Eneko Goia Donostiako alkateak harrera egin zien Deustuko nazioarteko ikasleei.

ko Harremanetako koordinatzailea), Elena Lamarain (Deusto Business Schooleko Nazioarteko Harremanetako koordinatzailea) eta Idoia Irigaray (Ikasle Bulegoko eta Deusto Campuseko koordinatzailea), Yajaira Kortabitarte (Deusto Campus eta Buddy Progam) eta Sheila Martínez (Deusto Campus). Eguna bukatzeko, ikasleek hiriko erdialdea ezagutu ahal izan zuten, "Buddy" edo bertako ikasle tutoreek lagunduta, tokirik esanguratsuenak ikusteko. Irailaren 7an Deusto Business Schooleko nazioarteko ikasleek Miramongo Teknologia Parkea bisitatu zuten ere. Eskerrak Alex Rayon Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak, ongi eto-

rriko ekitaldian, eskerrak eman zizkien ikasleei Deustuko Unibertsitatea aukeratzeagatik, hainbeste aukeraren artean. “Nazioarteko mugikortasuna eta ikasteko aukerak gero eta handiagoak dira eta, hori horrela izanik, Deustu hautatzen duten ikasleak gero eta gehiago izateak indarra ematen digu gure nazioartekotze prozesuan lan egiten jarraitzeko". Rayonek ikasleei ongi etorria egin zien nazioartean bere kalitatearengatik aitortua den unibertsitate honetara, Jesusen Lagundiaren ikastetxeen familia handiaren barnekoa. Bertan prestakuntza osoa eta kalitatezkoa jasoko dute, edozein ikasketa arlotan: prestakuntza osoa, Unibertsitate honen helburua delako kalitate tekniko nabarmeneko prestakuntza eskain-

tzeaz gainera, dimentsio humanista, balioei lotutako prestakuntza eta justiziaren zentzua lantzea. Horren erakusle, joan den urtean “Times Higher Education" erakundeak Deustu Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko 16. helburua bultzatzeko -gizarte bake-tsuak, zuzenak eta inklusiboak sustatzea- egiten ari den lana aitortu zuen eta Espainiako lehenengo unibertsitatea zela adierazi zuen. Ildo horretatik, azaldu du ikasleek Deustun, irakaskuntzan Espainiako unibertsitate onenetako bat aurkitzeaz gainera, gizarte, elkartasun, kultur eta kirol jarduera ugari izango dituztela aukeran. Horietan parte hartzera animatu ditu, beren esperientzia, balioak eta proiektuak bertako eta atzerriko beste ikasleekin partekatzeko.


06

2019iraila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Atzerriko 176 ikasle NUPeko lehen seihilekoan Gazteak 33 herrialdekoak dira, eta Buddy Programan parte hartzen duten NUPeko berrogeita hamar bat ikaslek egin diete harrera

Graduko 8.500 ikasle baino gehiago NUn 2.100 lehen urteko ikasleak dira eta, horietatik, 674 nafarrak dira, iaz baino % 17 gehiago

Unibertsitateko Aldizkaria

Guztira, 33 herrialdeko 176 ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egingo dute 20192020 ikasturteko udazkeneko seihilekoa, Unibertsitateak eskaintzen dituen nazioarteko mugikortasuneko bost programen bidez. Gazte atzerritarrak ongi egokitu daitezen Nafarroan, Nafarroako Unibertsitateko berrogeita hamar bat ikasle boluntariok Buddy Programan hartzen dute parte, hots, Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzak sustatutako harrera-ekimen batean. Programa horretan, NUPeko ikasleen egitekoa da atzerritarrei laguntzea Iruñea eta Unibertsitatea ezagutzen eta beste zenbait kontutan, hala nola bizilekua bilatzen eta zenbait tramite egiten. Nazioartekotze eta Lankidetza Atalak eta Unibertsitate Arretarako Unitateak kudeatzen dute Unibertsitateak berak seihileko bakoitzean ikasle atzerritarrei egiten dien ongietorria osatzen duen ekimen hori. Ongietorriaren barnean, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dira, besteak beste gaztelaniako doako ikastaro trinko bat astebetez Unibertsitateko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian. Horrez gain, bisita gidatu bat ere eskaini zaie Unibertsitatean eta Iruñean barrena, bai eta NUPen egin daitezkeen ikasketei eta kultura- eta kirol-jarduerei buruzko informazio hitzaldiak ere. Nondik Ikasleak (125 emakumezko eta 51 gizonezko) 33 herrialdetatik etorri dira, gehienak Europako herrialdeetatik, baina baita Afrikako, Amerikako eta Asiakoetatik ere. Europarrak hamalau herrialde hauetakoak dira: Italia (21), Fran-

NUk ikasturte berria hasi zuen irailak 2an.

Unibertsitateko Aldizkaria

Truke programetako ikasle atzerritar batzuk Nafarroako Unibertsitate Publikora iristean.

tzia (20), Alemania (8), Herbehereak (5), Turkia (4), Belgika (4), Polonia (3), Portugal (3), Austria (2), Danimarka (2), Irlanda (1) eta Lituania (1). Amerikatik datozenak Mexikokoak dira gehienak (17), eta, gero, Estatu Batuetakoak (7), Txilekoak (5), Boliviakoak (5), Perukoak (5), Kolonbiakoak (5), Kanadakoak (4), Brasilgoak (3), Kubakoak (3), Uruguaikoak (2), Argentinakoak (1), Guatemalakoak (1), Hondurasekoak (1), Dominikar Errepublikakoak (1) eta Venezuelakoak (1). Ikasle gehien bidali dituen Asiako herrialdea Txina da, 20 ikaslerekin; atzetik datoz Japonia eta Taiwan, bakoitza hirurekin, eta Hego Korea birekin. Gainera, Australiatik ikasle bat etorri da.

Atzerriko 176 ikaslek hasi dute udazkeneko seihilekoa NUPen 2019-2020 ikasturtean

Truke-programak Erasmus+ programako 77 ikasle daude (Europar Batasuneko eta

beste herrialde batzuetako ikasleekin trukea egiteko). Gainerakoak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren bi programa berekitakoak dira: Palafox Latinoamerikako herrialdeekin trukatzeko programakoak, 28 ikasle; eta Martín de Rada Asiako eta Ozeano Bareko herrialdeekin trukatzeko programakoak, berriz, 24. Bestalde, ISEP programaren bidez (Estatu Batuekin trukeak egitekoa, 6 ikasle), AUIP beken bidez (8 ikasle), Nazioarteko Talentuaren programaren bidez (8 ikasle) eta aldebiko hitzarmenen bidez ere etorri dira beste zenbait. Nafarroako Unibertsitate Publikoak 50 herrialdetako goi mailako hezkuntzako 300 erakunderekin hitzarmenak sinatu dituelako daude martxan truke-programak. Bestalde, gogoan izatekoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Espainia osoko emaitza kualitatiborik onenak lortu dituela berriki Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeekiko mugikortasun deialdian, 2018-2020 aldirako Erasmus+ programaren esparruan. Atzerriko 40 ikasle Nafarroako Unibertsitate Publikoan geldituko dira udaberriko seihilekoan ere, zeina 2020ko urtarrilaren 27an hasiko baita.

8.500 ikasle baino gehiagok hasi zuten ikasturte berria Nafarroako Unibertsitatean joan den irailaren 2an. Horietatik, 2.100 inguru lehen urtekoak dira. Nafarroako ikasleak nabarmentzen dira, 674 matrikularekin, % 17ko igoera izan baita joan den, urtearekin alderatuta. Unibertsitateak, era berean, nazioarteko ikasleen proportzioari eutsi dio: 55 nazionalitateko 600 ikasle hau da, guztien % 28. Azpimarragarriak dira Ekuadorretik iritsitako 85ak, Ameriketako Estatu Batuetatik iritsitako 60ak eta Venezuelatik iritsitako 34ak. Unibertsitateko Onarpen Zerbitzutik esaten dutenaren arabera, datuak behin behinekoak dira, matrikula epea irekita baitago. Gainera, are gehiago beste herrialdetako ikasleen kasuan, nahiz eta ikasketekin hasi, matrikularen formalizazioa berandutu daiteke. Nafarroako Unibertsitateak helburu bat du 2019-2020 ikasturte berri honetarako, alegia 13.000 ikasleak gainditzea gradu, master, doktoretza eta berezko tituluen artean. Zifra hauekin mahai gainean, Nafarroako Unibertsitatearen apustua kantitatean baino kalitatean haztea da eta aurreko ikasturtean Times Higher Education (THE) rankingean hirugarren postuan kokatzera eraman duten parametroak, hirugarren unibertsitatea bezala Europan irakaskuntzan, Oxford eta Cambridge-eko campusen atzetik.

THE rankingak insituzioaren konpromisoa nuertzen du bere ikasleekiko, klaseak emateko gaitasuna, pentsamendu kritikoaren sustapena eta elkarrekintza irakasleekin. Baita balioesten dira ere aukerak trebetasunak garatzeko, ibilbide profesionalean lagun dezaketenak. Kontuan ditu instituzioaren zerbitzuen kalitatea, irakaskuntzaren ingurunea eta ikasketako materialetarako eskuragaitasuna, Erasmus+ ikasleen mugikortasuna eta nazioarteko ikasleen ehunekoa ere. Bost master programa berri Ikasturte honetarako berrikuntza akademikoen artean, Unibertsitateak bost master berri abiatuko ditu: Executive Big Data Science-en masterra, Madrilgo graduondokoen egoitzan; Pharmabio Tech Enpresa Kudeaketako masterra, Madrilen ere; masterra Management-ean IESEn; eta gradu bikoitz MIEP+MUPO (master unibertsitario Eskuhartzea Hezkuntza eta Psikologian eta master unibertsitario Irakaslegoa Orientazioko espezialitatean), Iruñako campusean. Atal hau betetzen du Ingeniaritza Industrialeko masterrak, orain arte bakarrik Donostian ematen zena bakarrik eta orain ere Madrilen emango dena. Eskaintza akademikoa honela banatzen da: 38 gradu, 14 gradu bikoitz, 13 gradu elebidun, 43 master eta doktoretzako 20 programa.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

07


08

2019iraila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

UNED Iruñeak urriaren 23ra arte ireki du ikasturte berrirako matrikula-epea Zentroak 28 Gradu, 25 Master, 45 urtetik gorakoentzako sarbide-ikastaroak, UNED Senior eta Ingelesa eskaintzen ditu

Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitateko titulazio bat ikasi bitartean beste jarduera batzuekin jarraitzea posible da UNED Iruñean. Unibertsitate dinamiko eta malgua izanik, aplikatzen dituen metodologia eta baliabiderik berritzaileenei esker, aukera egoki gisa finkatzen ari da ikasi nahi duen ororentzat. UNED Iruñeak egun 4.000 ikasle inguru ditu, 28 Gradu unibertsitariotan, 25 eta 45 urte baino Nagusientzako Unibertsitaterako Sarbide Ikastaroetan, Ingeleseko irakaskuntzan, Master ofizialetan, Heziketa Jarraian eta 50 urte baino nagusientzako UNED Senior programan banatuta. UNEDen ez dago ebazketako notarik titulazietara jotzeko eta prezioak publikoak dira. Zehazki, UNED Iruñean ondorengo titulazioak ematen dira: Enpresa Administraritza eta Zuzendaritza, Antropologia Sozial eta Kulturala, Ingurugiroko Zientziak, Administrazio Publikoetako Zientzia Juridikoak, Fisika, Matematikak, Politika eta Administrazioko Zientzia, Kriminologia, Kimika, Zuzenbidea, Ekonomia, Gizarte Heziketa, Ikasketa Ingelesak: Hizkuntza, Literatura eta Kultura, Hizkuntza eta Literatura espainiarrak, Filosofia, Geografia eta Historia, Artearen Historia, Ingeniaritza Informatikoa, Informazioaren Teknologietako Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elekroniko Industrial eta Automatikoa, Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Teknologia Industrialean, Pedagogia, Psikologia, Soziologia, Gizarte Langintza eta Turismoa. Ikasturte honetan matrikula-epea urriak 23ra egongo da irekita, UNED Senior programarako izan ezik, irailak 27an amaitzen dena, eta Ingeleserako, azaroak 8an

bukatzen dena. Matrikula on line egiten da www.uned.es web orrian eta UNED Iruñeatik ere laguntza eskainiko da Zentrotik irailak 9tik aurrera horren beharra duten ikasleentzat. Nobedade bezala aurten Zentroan, saio informatibo hauez gain, Sarrerako 0 ikastaro bat antolatu da Zuzenbideko Gradurako. Hurrengo ikasturteko klaseak urriak 1ean hasi dira. Ingeleseko sei maila, plazetako arazorik gabe UNED Iruñean Ingeleseko sei maila ematen dira: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 eta ikasleek beraiek egokienatzat jotzen duten horretan izena eman dezakete plazen inongo arazorik gabe. Ingeleseko irakaskuntzak klase presentzialetako 2 ordu metodologia online-arekin konbinatzen ditu. Klase presentzialak eta on line Zentroan ematen diren klase presentzialez gain, UNED Iruñeako hainbat Gradutako ikasgaietako ikasleek Zentroan ematen diren klaseak jaso ditzakete bertara pertsonalki joan gabe. UNED Iruñeak sistema bat ezarri du zeinarekin Gradu berrietako irakasgaiak plataforma baten bidez ematen dira, alegia tresna bat ahalbidetzen duena distantziako klaseak ematea UNEDeko Zentro ezberdinen artean eta Iruñeako ikaslea konektatu ahal izatea, nahi izanez gero, bere etxetik. Liburutegia, laborategiak, liburudenda eta informatikako gela Ekintza guzti hauek gehitzen dira UNED Iruñeak bere ikasleei eskaintzen dizkien zerbitzu eta baliabideetara, hala nola liburutegia, laborategiak, liburudenda edo informatikako gelak. Halaber, ikarturtean zehar beste ekitaldi batzuk antolatzen dira, alegia ikasle berrientzako harrera ekintzak, hedapen unibertsitarioa, Zero ikastaroak, UNED Iruñeako Gaurkotasuneko Zikloak eta uda ikastaroak. INFORMAZIO GEHIAGO: www.unedpamplona.es info@pamplona.uned.es @unedpamplona www.facebook.com/unedpamplona

UNED Iruñeak irailean bost uda-ikastaro antolatu ditu Nafarroako unibertsitateetan Jorratuko diren gaien artean, arkeologia, adingabeak, hizkuntza eta hezkuntza, delitugile bortitzen birgaitzea, hezkuntza emozionala eta enpatia azpimarra daitezke Unibertsitateko Aldizkaria

UNED Iruñeak bost uda-ikastaro antolatu ditu aurtengo irailean, lau gaztelaniaz eta bat euskaraz, Nafarroako unibertsitateen aurtengo Uda Ikastaroen edizioaren barne. Honakoak dira: Adingabe eta gazteen indarkeria: guztion ardura; Bidaiderik gabeko gazte atzerritarrak: bizitza eta etorkizuneko proiektuak; Gatazka belikoen estrategiak, historia eta arkeologia antzinako munduko inperio handietan; Enpatia eta hezkuntza emozionala; Delitugile bortitzen birgaitzea; Hizkuntza eta hezkuntza, elkarren laguntza: hizkuntza-erregistro akademikoaren suspertzean oinarritutako irakaskuntza. Ikastaroak Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu eta Iruñeko Udalaren laguntza jasoko dute. Halaber, Bidaiderik gabeko gazte atzerritarrak: bizitza eta etorkizuneko proiektuak ikastaroa Ilundain/Haritz Berri Fundazioaren laguntzarekin antolatu da. Matrikula on line irekita Matrikula on line egiten da www.unedpamplona.es/matricula web orrian eta ikastaroen prezioa 15 € dira. Plazak mugatuak dira eta matrikula izen-emateko ordenaren arabera egingo da. ❚ GATAZKA BELIKOEN ESTRATEGIAK, HISTORIA ETA ARKEOLOGIA ANTZINAKO MUNDUKO INPERIO HANDIETAN DATA: Irailak 18, 19 eta 20. TOKIA: Civivox Condestable. DESKRIBAPENA: Antzinako munduak inperialista moduko estatu handien garapea ezagutu zuen, bere botere belikora lurralde eta diplomazioaren kudeaketako tresnen erabilpen nabarmen bat gehitu zuena. Akadioak, hititak, asiriarrak, persiarrak, grekoak eta erromatarrak, Antzineko beste herri asko bezala, bere botere eta armaden artean deskatsatzea egin zuten, eta horiei buruzko ikuskera beerai baten gain, garatu zituzten estatuen handitasuna, hedatu zituztenak lehen imajinaezinak ziren mugetaraino. ❚ ENPATIA ETA HEZKUNTZA EMOZIONALA DATA: Irailak 17, 18 eta 19. TOKIA: UNED Iruñea. DESKRIBAPENA: Komunikazio emozionalaren garapena gizakiraino iristeko pauso ebolutibo garrantzitsuena dela pentsatzen da, gaur egun ezagutzen dugunaren arabera. Komunikazio emozional honen gaitasuna da ahalbidetu zuena 12tik 15erako nitxoetan bizi zen neandertala, odoleko harremana zuten pertsonen artean alegia, milioika pertsonek osatutako hirietan bizitzea. Bere familiarrak ez ziren petsonekin harremanak egin ahal ez izatetik, zein helbururekin zetozen jakin ez izanagatik, per-

tsona guztietakin harremanak izatera, komunikazio emozionalaren bidez beren nahiak susmatu ditzakedalako. ❚ DELITUGILE BORTITZEN BIRGAITZEA DATA: Irailak 24, 25 eta 26. TOKIA: UNED Iruñea. DESKRIBAPENA: Ikastaro honen helburua da alarma sozial handiena sortzen duten delitu horien egungo egoera analizatzea, beren tratamenduari dagokionez (juridikoa eta birgaitzekoa). Alde batetik, gure testuinguruan eta nazioarte mailan dagoen ebidentzia enpirikoa analizatu nahi da, eta beste alde batetik alarma sozialarekin sortzen diren erreakzio politikoekin alderatzea, nagusiki larritasun berezia duten krimen zehatzen erreakzioetan. ❚ HIZKUNTZA ETA HEZKUNTZA, ELKARREN LAGUNTZA: HIZKUNTZ-ERREGISTRO AKADEMIKOAREN SUSPERTZEAN OINARRITUTAKO IRAKASKUNTZA (EUSKARAZ) DATA: Irailak 26 eta 27. TOKIA: Civivox Condestable. DESKRIBAPENA: Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu orotan eduki eta gaitasunak lantzean nahitaez erabili behar dugu hizkuntza; beraz, konpetentziak bereganatzeko eta alderdi kognitiboa garatzeko, ikasleak hizkuntza ere landu behar du derrigorrean. Izan ere, konpetentzia horiek erdiesteko eta kognitiboki garatzeko darabilgun erregistroa -CALP Cumminsen hitzetan (2005)- ez da kalean eta etxean jasotzen dugun aldaera informal hori: ezaugarri bereziak ditu. INFORMAZIO GEHIAGO: www.unedpamplona.es cursosdeverano@pamplona.uned.es @unedpamplona www.facebook.com/unedpamplona


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

09


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

10

Lehendakariak UPV/EHUko ikasturte berria ireki zuen Iñigo Urkulluk hasiera eman zion Euskal Herriko Unibertsitatearen 2019-2020 ikasturteari Unibertsitateko Aldizkaria

Iñigo Urkullu lehendakariak, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zuela, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen 2019-2020 ikasturteari hasiera eman zion. Joan den ikasturteko memoriaren irakurketarekin hasi zen ekitaldia, eta, ondoren, Xabier Etxaniz doktorearen irekitze-hitzaldia eta UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkaren eta lehendakariaren hitzaldiak izan genituen. Bere hitzaldian Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu zuenez, unibertsitate-komunitatea euskal gizarteak balioesten duen instituzio bat da. “Ondasun Komuna, estimatua eta maitatua. Balio bat da, baita konpromiso bat ere”, gaineratu zuen. Zentzu horretan, lehendakariak nabarmendu egin zuen euskal gizarteak hezkuntzan eta unibertsitatean egiten duen aurrekontu-ahalegina, itzulketa positiboa, pertsonala eta kolektiboa duen inbertsio bat dela jabetuta.

Iñigo Urkullu euskal unibertsitate-eredu propio baten alde agertu zen Lehendakariak nabarmendu zuenez, Herrialde erronka bat da Hezkuntza. Hala, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa aditzera eman zuen Unibertsitate honek aurrerapausoak eman ditzan, eta unibertsitate-komunitatearekin partekatu zuen etengabe hobetzeko eta aldaketari aurrea hartzeko jarrera.

Iñigo Urkullu, UPV/EHUko 2019-2020 ikasturteko irekiera-ekitaldian.

“Guri dagokigu Unibertsitatea sustatzea eta babestea bere ahalmen osoa gara dezan.Heziketa Duala, Ikerketa, Internazionalizazioa, euskara, berdintasuna edo enplegagarritasuna gure gizartearen helburuak dira, Unibertsitatek ere partekatzen dituenak”, zehaztu zuen. Hala, euskal Unibertsitate-eredu propio baten alde agertu zen Lehendakaria, gure garaiekin bat datorrena, Europan kokatua eta Euskadin errotua; irekia, berritzailea, kudeaketan gardena, konektatua eta gizartearekin etengabeko harremanean. “Unibertsitatearen eta Zientziaren arloetan bultzatzen dugun politikak erantzun egin behar die gizartearen eskariei, gai izan behar du aldaketari aurrea hartzeko eta erantzun berriak proiektatzeko”, gaineratu zuen. Eusko Jaurlaritzaren eta Unibertsitatearen arteko lankidetzan urte hauetan emandako aurrerapausoei buruz, Lehen-

dakariak aipatu zituen, besteren artean, Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana 2019-2022ko oinarrietan egindako lana, eta egindako inbertsioak; bestetik, laguntzetarako bideratutako 16 milioi euroak bikaintasunezko ikerketa-taldeen jardueretarako 2019-2021 aldirako, eta, bestetik, 9 milioi euroak ikerlarien trebakuntza eta hobekuntzarako. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko bikaintasunaren campusa garatzeko finantzazioa aipatu zuen, baita Euskampus proiekturako bideratutako 600.000 euroak ere. Datozen urteetarako, Lehendakariak aipatu zuenez, 1.411 milioi euro inbertituko dira laurteko honetan Unibertsitatea hobetzen. Arabako Campuseko Letren Fakultatean izan zen ekitaldia, eta bertan izan ziren Josu Erkoreka, Beatriz Artolazabal, Bingen Zupiria eta Mª Jesús San José sailburuak.Gainera, bertan izan dira, besteak beste, José Antonio Ardanza eta Juan José Ibarretxe Lehendakari ohiak, Legebiltzarreko Presidente Bakartxo Tejeria, Arabako Diputatu Nagusi Ramiro González, eta Gasteizko Alkate Gorka Urtaran. Eskaintza akademikoa UPV/EHUn 2019-2020 ikasturte honetan, UPV/EHUk 97 gradu eskaintzen ditu hiru campusetan, bost gradu bikoitz berri barnean direla, aurten hasiko direnak. Guztira, 34.000 ikaslek egingo dituzte gradu-ikasketak UPV/EHUn eta,

haietatik, 2.096 ikaslek egingo dute gutxienez lauhileko bat mundu osoko unibertsitateetan.Horretarako, UPV/EHUk 1.500 mugikortasun-hitzarmen baino gehiago ditu 51 herrialdetako unibertsitateekin, bost kontinenteetan. Bestalde, ikasturte bakoitzean, UPV/EHUk 12.000 praktika inguru eskaintzen dizkie bere ikasleei; enpresetan, erakundeetan eta entitateetan egiten dira, ikasle guztiek aukera izan dezaten unibertsitateaz kanpo praktikak egiteko.

Aurrekontuetan euskal gizarteak hezkuntzan eta unibertsitatean egiten duen ahaleginaren balioa nabarmendu zuen lehendakariak

Graduondokoei dagokienez,ikasturte honetan, UPV/EHUk 57 master eta graduondoko propio eskaintzen ditu; horietatik 13 lehen aldiz ematen dira, eta 19 modulutan egituratuta eskaintzen dira, inguruneko prestakuntza-premietara eta ikasleen disponibilitatera hobeto egokitzeko. Hala, modulu-egiturak aukera ematen du kreditu gutxiagoko prestakuntza-programak gehitzen joateko, goi mailako titulazioa eskuratzeko eskatzen direnak lortu arte.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

11


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

12

Programa-kontratuak Euskal Unibertsitate Sistemarako Cristina Uriarte sailburuak programa-kontratuak sinatu ditu Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateekin Unibertsitateko Aldizkaria

Joan den uztailaren 24an, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Planari lotutako programa-kontratuen sinadura burutu zen. Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea/(UPV/EHU) errektore Nekane Balluerkak, Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak hartu zuten parte sinaduran. Adostutako akordioak Hezkuntza Saila eta aipatutako hiru unibertsitateak lotesten ditu aipatutako programa-kontratuetan jasota dauden helburuak lortze aldera. Programa-kontratuen bitartez, unibertsitateen funtzionamendu-eta kudeaketa-egituren hobekuntza sustatu nahi da; beste modu batean esanda, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek egitura -eta kudeaketa-aldaketen bitartez esparru jakin batzuetan aurrera egin dezaten lortzeko helburua dute programa-kontratuek.

Eusko Jaurlaritzak programa-kontratuetara bideratutako inbertsioak 200 milloi euro aurrikusten ditu lau urtetan, hau da, orain baino 16 milioi euro gehiago 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana bost garapen-ardatzen arabera planteatzen da, eta ardatz horiek funtsezkoak dira, EUS sendotzeko zereginean eta bikaintasunean aurrera egiteko. Garapen-ardatz bakoitzak aurretiaz adostutako ekintza batzuk aipatzen ditu, eta ekintza horiek dira sinatutako dokumentuak jasotzen dituenak. Eusko Jaurlaritzaren laguntza, UNIBERTSITATEA EHU DU MU

GUZTIZKOA

Cristina Uriartek Programa-Kontratuak sinatu zituen euskal unibertsitate nagusien errektoreekin.

Hezkuntza sailaren bitartez, Programa-Kontratu eskemaren bitartez gauzatzen da. Maila operatiboari dagokionez, Programa-Kontratuetan bilduta geratzen dira bai planetan garatuko diren jarduketa guztiak bai unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzak horietako bakoitzean egingo duten aurrekontu-ahalegina. Planetan bildutako ekintza guztien artean aukeratutakoak babesteko Eusko Jaurlaritzak ematen duen laguntza antolatzeko balio dute tresna horiek.

tzak bultzatuko dituzte, besteak beste: ❚ UPV/EHU: EHUren Garapen Jasangarrirako 1. Agenda (2019-2024) garatzea, ingurumen-jasangarritasunaren unibertsitate-kudeaketan aurrera egiten jarraitzeko. Inbertsioa: 1.304.900 euro. ❚ Deustu: Prestakuntza dualerako Erraztaileen Eskola Ezartzea, Garatzea eta Finkatzea, unibertsitate-irakasleen eta enpresa-tutoreen zerbitzura. Inbertsioa: 880.000 euro.

Hiru programa Planteamendu horretan oinarrituta, 2019-2022 USPen indarraldirako hiru Programa-kontratu aurreikusten dira unibertsitate bakoitzerako: “Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea” Programa-Kontratua. “Bikaintasun-ikerketa” Programa-Kontratua. “Prestakuntza eta Nazioartekotzea” Programa-Kontratua. Unibertsitate bakoitzak aipatutako hiru Programa-Kontratuei lotutako ekintzak bultzatuko ditu. Adibidez, “Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea” Programa-Kontratuari dagokionez, honelako ekin-

3 programa-kontraturen bitartez, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateek 120 ekintza baino gehiago identifikatu dituzte

Mondragon: Berrikuntza -eta transferentzia- proiektuak -teknologikoak eta ez-teknologikoak- garatzea, Euskadiko enpre-

2019

2020

2021

2022

GUZTIRA

34.401.235 € 7.909.065 € 6.824.573 €

34.788.035 € 8.021.279 € 6.924.207 €

34.977.524 € 8.173.143 € 7.059.042 €

35.191.029 € 8.482.945 € 7.334.109 €

139.357.823 € 32.586.432 € 28.141.931 €

50.209.709 €

51.008.083 €

200.086.186 €

49.134.873 €

49.733.521 €

setan ikerketa-emaitzei balioa emateko. Aurrekontua: 784.300 euro. Programa-Kontratuetan dauden ekintza guztiak 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Planean jasota daude. Bertan egin daiteke ekintzen kontsulta, 26 eta 35 taulen artean. Unibertsitateek 2019-2022 USPen esparruan proposaturiko ekintzak garatze aldera, Eusko Jaurlaritzak hitzemandako aurrekontua 200 M€-tik gorakoa da, beheko taulan islatuta dagoen bezala.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

13


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

14

UPV/EHUko ikasle gehienek gogoko lan bat lortzen dute UPV/EHUko ikasleen % 85ek prestakuntzari lotutako enplegua dute titulazioa eskuratu eta hiru urtera Unibertsitateko Aldizkaria

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikasleen laneratzeari buruzko azken inkestak, 2015eko promozioko ikasleenak, honako hau erakutsi du: ikasle horien % 85ek prestakuntzari lotutako enplegua dute (beren lanbide-gaikuntzari dagokion enplegua), titulazioa eskuratu eta hiru urtera. Eta lau ikasletik hiruk aldi berean graduko ikasketetara erabat egokitzen den enplegua aurkitu dute. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerkak Lanbidek eginiko landa-lan horren emaitzak aurkeztu zituzten uztailaren 15ean; hartan, 2015eko egresatuen % 72k parte hartu zuten, guztira, hots, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko campusetako 6.981 gaztek.

UPV/EHUko 2015eko promozioko ikasleen % 87k enplegua aurkitu dute hiru urte geroago

Lanbidek inkesta bidez aztertzen du urtero hiru euskal unibertsitateetan (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon) titulua lortzen duten 10.000 pertsonen laneratzea. Titulazioaren hiru urte geroago egiten du; izan ere, haren irizpideen arabera, nahikoa denbora da lanbide-karrera bat sektore edo lanbide zehatz batera bideratzeko. Unibertsitateko promozioekin batera, lanbide-heziketa arautuak eta enplegurako edo okupaziorako prestakuntzak -azken hori zuzenean kudeatzen du Euskal Enplegu Zerbitzuak- eratutako Lanbide Heziketaren sistemako beste 16.000 pertsonari inkesta egiten die, urtero, Eusko Jaurlaritzak, euskal hezkuntzasistemaren bi ate naturaletatik lan-merkatura doazen pertsonen laneratzeari buruzko adierazle nabarmeneak ezagutzeko. “Informazio-sistema oso eta handi horren emaitzek -bakarra da Estatuan eta nabarmena Europan- hezkuntza-baliabideen plangintza eta kudeaketa hobetzen laguntzen dute, eta funtsezko

Beatriz Artolazabalek eta Nekane Balluerkak 2018ko unibertsitateko laneratzeari buruzko inkesta aurkeztu zuten.

inputa dira orientazio pedagogiko eta lan-orientazioko sareen lanerako”, nabarmendu zuen Artolazabalek, datuak balioestean. Bestalde, UPV/EHUko errektorea pozik agertu zen, honako emaitza hauengatik: “krisi ekonomiko oso gogorra gainditu dugu. 2015eko promozioaren laneratzeari buruzko datuak positiboak dira, baina gogoan dugu lanean jarritu behar dugula, datu horiek hobetzeko. Nolanahi ere, krisiaren unerik txarrenetan ere hautsi ez zen printzipioa berresten da: trebakuntza akademiko hobeak lanbide-asmo handiagoak dakartza, erantzukizun handiagoa eta ordainsari handiagoa. Zehazki, UPV/EHUko 2015eko promozioaren okupaziotasa % 91,96koa da; horrek erakusten du gure unibertsitatean ikastea aukera ona dela lan-merkatura jotzeko”. 6.000 pertsona enpleguarekin 2018aren amaieran, Lanbidek kontsulta egin zuenean, UPV/EHUko 2015eko promozioko % 87k enplegua aurkitu zuen, 6.000 pertsona inguruk. Beste % 7k (500 pertsona) jarraitzen zuen lan-merkatuan lanbide-irteera bilatzen, eta gainerako % 6a (400 ikasle) graduondoa edo beste karrera bat ari zen ikasten inkesta egiteko unean. Langabezia-tasa % 8koa izanik, 2015eko promozioak 2014ko unibertsitate-promozioak baino ehuneko 3,6 puntu gehiago izan du eta 2013koak baino 16 gehiago

(serieko urterik txarrena). “Inkestaren datuak estrapolatuz, baiezta dezakegu unibertsitateko laneratzeak krisiaren aurreko aldiaren antzeko langabezia-tasak dituela”, esan zuen Beatriz Artolazabalek. Enpleguari dagokionez unibertsitarioen egoerarik onena prestakuntzari lotutako enpleguaren gorakadan islatzen da; 2018an % 85ekoa izan zen. Are esanguratsuagoa da, ikuspuntu kualitatibotik, lau pertsonatik hiru beren ikasketetara egokitutako enplegu batean lanean jardutea, alegia, “beren arloan” zebiltzala lanean. “Zenbat eta prestakuntza handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago lana aurkitzeko eta, batez ere, okupazioen maila altuenetan sartzeko”, esan zuen Artolazabal sailburuak. Beren unibertsitateprestakuntzarekin bat datozen lanpostuetan lan egiten duten pertsonen % 80k euskal lurraldeko enpresetan egiten du. Lanaldi murriztuak 2015eko unibertsitate-promozioa lan-merkatura nolabaiteko erraztasunez jo zuen -11 hilabete, batez beste-, eta nagusiki prestakuntzari lotutako postuetara. 2018aren amaierako enplegua zuten 6.000 pertsona inguru horietatik, % 20k astean 20,5 orduko lanaldi murriztuan egiten zuen - % 27, emakumeen kasuan-. Sistematikoki, neskek lanaldi murriztuen ehuneko handiagoak dituzte unibertsitateko laneratzeari

buruzko inkestaren serie historikoan. “Lanaldi murriztua eragozpen bat da bizitza-proiektu pertsonala eta familiarra osotasunez garatzeko, eta horregatik ari gara handicap horiek saihesteko lanean”, nabarmendu zuen Artolazabal sailburuak.

Enplegu bat lortzeko batez besteko denbora 11 hilabetekoa da, eta normalean prestakuntzari lotutako lanpostuetan

Lanaldi partzialaren berehalako ondorioa soldata murriztuagoa da. 2015eko promozioko okupatuen % 25ek enpresa publikoan lan egiten duela aintzat hartuta, lanaldi murriztuan lan egiten dutenen batez besteko soldata 864 eurokoa da, eta lanaldi osokoa 1.560 garbikoa, 14 pagatan, 2009ko ordainsari-maila berak. Soldata hori % 8 murrizten da emakumeen kasuan. “Enpleguaren hobekuntzan eta lan-baldintzen kalitatean sakontzen jarraitu behar dugu, erabateko proiektu profesionala, pertsonala eta familiarra garatzeko eragozpenik ekarriko ez duten jardunaldi eta soldatekin”, esan zuen Artolazabal sailburuak.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

15


Euskadi, STEAM hezkuntza sustatzearen alde EU STEM Coalition proiektuaren erronka da Europako STEM Plataforma bat sortzea Jon Lasa Galdos

Euskadik STEM arloko bokazioak eta lanbideak bultzatzeko europar proiektu batean parte hartzen du, beste 17 herrialderekin batera, Eusko Jaurlaritzak abian jarritako STEAM Estrategiaren bitartez. Euskadik aktiboki parte hartuko duen EU STEM Coalition proiektuaren helburuetako bat da Europako estatuen eta eskualdeen artean esperientzia edo jardunbide egokiak elkartrukatzen lagungarri izatea, STEAM hezkuntza-estrategiak ezartzeari begira. STEAM ingelesezko akronimoa da, Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics hitzek osatua. Europako proiektu horren barruan, Hezkuntza Sailak -Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren bidez- eta Innobasquek adierazitako koalizioko Hegoaldeko Nodoa koordinatzeko eginkizuna hartu dute beren gain. Nodo horretako kide dira, besteak beste, Frantzia, Espainia eta Grezia. Bizi dugun teknologia-garapenaren erritmo gero eta lasterragoaren ondorioz batez ere, profesionalei eskatzen zaizkien gaitasunak eta trebetasunak abiadura bizian ari dira aldatzen, baita teknologia gutxien duten arloetan ere. Horri gehitu behar zaio behar handiagoa dagoela STEM deituriko arloetan (Science, Technology, Engineering eta Mathematics) gaitutako gero eta pertsona gehiago izateko. Europa osoan zabaldutako errealitate horren aurrean, hala Estatuek nola eskualdeek beren STEAM heziketa-ekimenak eta -programak jarri dituzte abian, hezkuntza maila guztietako ikasleen artean aipatutako bokazioak sustatzeko, hasi adin gazteenetatik eta unibertsitateko etaparaino. Hartara, profil profesional horien urritasunari aurre egitea da asmoa, eta hezkuntzatik lan-merkaturako bidea hobetzea. Hala ere, sarritan batzuek zein besteek hartutako ikuspegietan aldea handia izaten da. Ondorioz, guztien arteko koordinazioa hobetzeko premia handia sumatzen da, baita ikuspegi estrategikoagoak garatzekoa ere, bereziki

Euskadik STEAM hezkuntza bultzatzeko Europako proiektu berri batean parte hartzen du.

oraindik STEAM estrategiarik abian ez duten estatu edo eskualdeetan. Helburuak Horrenbestez, Euskadik parte hartzen duen ekimen honen helburu nagusietako bat da Europako STEM Plataforma sortzea, dagoeneko existitzen den EU STEM Coalition-en oinarrian eraikia. Plataforma honek ezagutzaren gune gisa funtzionatzea nahi da, estatuei edo eskualdeei haien STEAM estrategiak hobetzeko zuzeneko laguntza emanez eta, bereziki, arlo horretako jardunbide egokien elkartrukea eta nazioarteko lankidetza erraztuz. Etorkizuneko Europako plataforma berri hori sortzeko, proiektuak 2020tik 2022 urtera egingo diren zeregin eta ekintzen egutegi bat proposatzen du. STEM Koalizio honek, halaber, bilatzen du egun arlo horren inguruan batere ekimenik abian jarri ez duten herrialdeetan STEAM estrategiak garatzea, horretarako Europako herrialde edo eskualde horietan hezkuntza-erantzukizunak dituzten erakundeak inplikatuz. Proiektu honek, STEM bokazioak bultzatzeko programa eta ekimen horiek ezartzeko orduan, “helize hirukoitza” deitutakoa (gobernua, enpresak eta hezkuntza) osatzen

duten eragileen arteko lankidetzaren garrantzian jartzen du azpimarra. Era berean, garrantzi handia ematen dio eskualdeko testuinguruari ere, STEAMerako eskualdeko ikuspegien eta ekimenen garapena aitortuz; izan ere, proiektuak kudeatu behar duen erronkak ez du konponbide bakar bat estatu bakoitzaren barruan edo Europan.

EU STEM Coalition-en helburuetako bat da arlo horretan jardunbide egokiak elkartrukatzeko lagungarri izatea

STEAM Euskadi Estrategia Euskadi eta Eusko Jaurlaritza ez dira STEAM hezkuntzari bultzada emateko beharrizanetik bazterrean geratzen. Horregatik, Hezkuntza Sailak iazko ekainean STEAM Euskadi Estrategia jarri zuen abian eta, are, Sail honen ildo lehenetsietako bat da hau. Estrategia horren ezarpenaren helburua da EAEko hezkuntza-etapa guztietako ikasleen artean zientzia

zein teknika arloko heziketa eta prestakuntza bultzatzea, arreta jarriz emakumezko ikasleei bereziki, hauen artean STEM deitutako lanbideak sustatzeko. STEAM hezkuntza deitzen zaio zientziak, teknologia, ingeniaritza eta matematikak Arte eta Humanitateei loturik bateratzen dituen hezkuntzari, ikasleei STEM deitutako lanbideen inguruko interesa pizteko helburuz. Bada, STEAM akronimoak barnean hartzen duen “A” bokalak (“A”, ingelesezko Arts hitzaren hasierako letra), erreferentzia egiten dio STEAM jarduerak garatzean ikasleek -gai zientifikoetako diziplinetako berezko gaitasunez gain- landu eta ikasten dituzten zeharkako beste gaitasun sorta bati. Gaitasun horiek dira, adibidez, talde-lanean aritzeko gaitasuna, komunikatzeko trebezia, eta sormena, besteak beste. UNESCOk berak Science Education txostenean ezartzen duenez, zientzia eta teknologiarako gaikuntza gako-elementua da, eta ezinbesteko jotzen du arlo horietako hezkuntza sustatzea hezkuntzako maila guztietan eta, oro har, gizarteko hezkuntza zientifikoa hobetzea. Halaber, arreta berezia jartzen dio gazteek, bereziki neskek, zientzia- eta teknologiaarloetako ibilbide profesionalak hauta dezaten bultzatzeari.


Bidai solidarioa Ekuadorrera Mundukiderekin Laboral Kutxarekin batera, Mundukidek egonaldi bat antolatu du Ekuadorren Jon Lasa Galdos

23-30 urteko 11 gaztek abentura zirraragarri bat bizitzeko aukera izan dute Mundukide eta Laboral Kutxaren laguntzari esker, hau da, bidaia bat Ekuadorrera (20 egunetako egonaldi solidario bat). Aurten, 1.400 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena deialdian, baina 11k bakarrik bizi izan dute 20 egunetako abentura hori, Ekuadorko Amazoniako bihotzean zehar, non gertutik ezagutu ahal izan duten urrutiko errealitate bat, ziurrenik beren munduari buruzko ikuspegia aldatuko diena. Guztia Mundukideren gainbegiratze eta lankidetzarekin, MONDRAGON Korporazioan txertatuta dagoen fundazio bat, lan kooperatiboa sustatzeko lan egiten duena Mozambike, Brasil, Kolonbia edo Etiopia bezalako tokietan, non ongizateko baldintzak hobetzea eta aurrerapen soziala aurrera egitea premiazkoak diren. Laboral Kutxan uste dute bidai hauek bere bezero gazteenei laguen diezaieketela giza-kontzientzia handiago bat izaten. Ziur daude, halaber, han ikasiko dutenak ez duela bakarrik beren bizitzan talka bat izango, baizik eta beren ingurune osoan ere. Bidaia zuzenean jarraitzeko #EcuadorLK2019 hashtag-a jarrai daiteke sare sozialetan, Twitter, Facebook eta Instagramen.

Ekuadorren 20 egunetako egonaldia egin zuten gazte hautatuak.

ere ba den Elkartasun Unibertsalaren kontzeptuari ohore eginaz. 2018-21 Plan estrategikoan adostu zen moduan, Mundukideren lana etengabe ari da multiplikatzen munduan barrena.

Mundukide

Mundukidek hainbat lekutara antolatzen ditu bidaia solidarioak, hala nola Ekuadorrera, Kolonbiara eta Etiopiara

Baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea izan da Mundukideren misioa 20 urtetan zehar. Arrasateko Esperientzia Kooperatiboak, bere ibilbidean bildutako baliabideak eta ezagutza partekatzeko sortu zuten pertsona talde batek Mundukide, mundu osoan pobretutako herri, komunitate eta pertsonen bizi baldintzak hobetzen laguntzeko helburuarekin. Horrez gain, Mundukidek hemengo lan mundu kooperatiboa eta kooperatibetako pertsonen partehartzea, inplikazioa eta sentsibilizazioa herri pobretuetako errealitateari begira jartzeko lan egiten du, Kooperatibetako printzipioa

2018an Mozambiken, seigarren programa ireki zen Niassa probintziako Mitande distrituan eta guztira 50.000 pertsona baino gehiago dira esperientziaren onuradunak . Brasilen, beste sei estadutako erakundeetan ari dira lanean eta zazpigarrena bidean da, guztira 25 kooperatibarekin elkarlanean. Gutxi bada ere, Kolonbiako programa berriari hasiera emanez agurtu zuten urtea. Mundukideko programez gain eta fundazioko boluntarioei esker, Mexikoko kooperatibetan izan dute presentzia eta Kenyan ere aritu dira, Mondragon Unibertsitateak

sustatutako Afrika Basque Challenge proiektuaren barruan ekarpena eginez. 2019ko lehen sei hilabetean Ekuadorren lanean hasiko dira. Eta baita kontinente afrikarreko Malawi eta Etiopian. Hogei urteko ibilbidearen ostean, Mundukide garapen lankidetza alorrean osasuntsu eta esperientziadun agertzearen arrazoi nagusienetarikoa, pertsonen inplikazioarekin batera, enpresa, kooperatiba eta era askotako erakundeen arteko interkooperazio lana izan da. Aurrerantzean ere, munduko pertsona guztiok bizitzaren eta lanaren jabe izan daitezen jarraituko dute lanean. Planifikazio estrategikoa 2018-2021 2017ko azken hiru hilabeteetan, 2018-2021 epealdirako bideragarritasun estrategikoa lantzen aritu zen Mundukide. Prozesua oso partehartzailea izan zen eta makina bat lantaldean inplikatutako jendea; kooperatibetako ordezkariak, boluntarioak eta beste hainbat eragile. Prozesuaren emaitza 2021. urteari buruzko bisioan laburbiltzen da: Ilusionatutako pertsonak, bere lankidetza multiplikatuz gizartea eraldatzeko. Arizmendiarrietak zioen bezala, eraldatzeko helburua duten per-

tsonak, eta ez begira geldituko direnak. Norberaren burua eta ingurua eraldatzeko gai diren pertsonak. Urrutiko herrialdeetan esperientziak partekatzeko eta bertakoengandik ikasteko prest dauden pertsonak. Baita, Euskal Herrian, erakundearen gestio lanetan lagunduko dituzten boluntarioak. Azken finean, norberaren lana elkarbanatuaz behar handiagoak dituzten pertsonei aukerak eskaintzeko prest dauden pertsona ilusionatuak. Lankidetza multiplikatuz. Horrek berekin dakar, alde batetik Mozambike eta Brasileko programen inpaktua handitzea. Horrez gain, Kolonbia eta Ekuadorren programa berriekin hastea eta oraindik identifikatu gabeko Afrikako herrialde batean ekitea, bildutako esperientzia aprobetxatuz. Mundukidren proposamena Nazio Batuen Garapen Sostengarrirako Helburuekin lerrokatzen da, eta helburuoi ekarpena egitea dute xede, tresna egokia baita giza garapen sostengarria lortzeko bidean; horretarako, eragile desberdinak inplikatu nahi dira inplementazioan, hasi administrazio, kooperatiba, sektore akademiko eta gizarte zibil antolatuaren beste erakunde batzuetatik eta herritarrenganaino, oro har.

Laguntzen du


Bideo-jokoen startupak hizpide F2P Campusen azken edizioan, Gasteizen, Gerarde Fernández izan zen bideo-jokoen startupei buruz hitz egiten menperatzen ez dituzun arlo horietan; aholkua eskatu aholkulari eta inbertsoreei, delegatu eta bildu ezazu talentu onena aditua ez zaren eremu horietan lan egiteko. Azkar testatu Oinarri digitala duen edozein negozioren oinarri bat da. Behin jokagarria den joko bat duzula, testa ezazu. Ezaugarriak eta hobekuntzak gehitzeari utzi eta erabiltzaileek zer dioten jakitera atera zaitez. Tresna ugari daude prototipoak testatzeko eta herrialde ezberdinetan egiten baduzu, gainera, feedback osoago bat lortuko duzu. Jon Lasa Galdos

F2P Campus (Free To Play) azeleratzaile bat da, bideo-jokoen garapenerako taldeei arrakasta-aukerak maximizatzen diena. Aurtengo udan, Campusaren beste edizio bat egin da Gasteizen, eta zenbait adituk hitzaldi interesgarriak eskaini dituzten bertan. Horietako bat Gerard Fernández izan zen. Fernández bideo-jokoen sektoreko aditurik trebeenetako bat da Espainian. Microjocs sortu zuen eta, ondoren, Digital Chocolaten lan egin zuen. 2013an, ordea, Omidron sortu zuen, free-toplay bideo-jokoaj garatzen dituen enpresa bat. Bere ibilbidean, arrakastak eta porrotak ezagutu ditu. Hori dela eta, sektoreko edozein startupek egin ohi dituen akatsei buruz hitz egiteko aprobetxatu zuen ekitaldian parte hartzeko aukera. Profesional onenak Giza kapitala sektoreko edozein enpresa biratzen den ardatzetako bat da. Aldi ezberdinetan, Gerardek enpresa ezberdinak sortu ditu eta adiskideen ondoan hazi da, baina denborak erakutsi dio talentu zuzena aurkitzea funtsezkoa dela. Ez da nahikoa soilik bikaina den jendea izatea, edota gaitasun handiak dituztenak, talde batean egokitzen ez badakite. Hautaketako irizpideak eta tekni-

kak egon behar dira posible den giza-talde onena izateko eta proiektua konfiantza gehien duzun horiek aurrera eramateko, gaitasuna dutenak pertsona eta taldeak kudeatzeko. Ardaztu produktuan, ez teknologian Sektorean lan egiten dutenak jokoak egitera dedikatzen dira, ez makinak. Teknologia garrantzitsua da, baina kontua da teknologia onena aukeratu behar dela proiektu bakoitzerako eta ez hilabeteak xahutzea teknologia bat garatzen eta ondoren bideo-jokoa egiten. Bideo-jokoak garatzen dituzten teknologia nagusiek talde handiak dituzte tresnak sortu eta hobetzeko, garatzaileek erabil ditzaketenak, eta beti hobeto egingo dute. Oreka “berritu” eta “hobetu” artean Gerard Fernándezek argi utzi zuen: ez da berrikuntza ezeztatu behar, baina arrakasta duten bideo-jokoen % 90 garapenak, egokitzapenak edo jada existitzen diren beste jokoen kopiak dira. Horregatik, batzutan eraginkorragoa da zentratzea dagoeneko dauden ereduak hobetzean. KPI-ek diotena Free-to-play eredua metrika gabietan oinarritzen da. Dirua irabazi be-

har da jokoekin, erabiltzaileei eutsi behar zaie eta horregatik lana zentratu behar da ezaugarriak diseinatzen faktore horiek hobetzeko. Inbertsoreak eta aholkalariak, ezberdin Inbertsoreak eta aholkulariak ez dira gauza bera. Inbertsoreak garrantzitsuak dira, baina hori besterik ez dira, inbertsoreak, eta ahalik eta errentagarritasun handiena bilatzen saiatzen dira. Inbertsore onez gain aholkulari onak egon behar dira ere, gidatzen, laguntzen eta zuzentzen dutenak. Ez da zaletasun bat, negozio bat baizik Bideo-jokoen zale amorratu bat bazara eta egiten duzunak dibertitzen bazaitu, zorionekoa zara. Baina adi, orain negozio bat sortzen ari zara. Denbora eta baliabideak eman behar dituzu zure negozioa garatzen, kontaktuak egiten edo jazoeretara joaten. Dibertitu zaitez ere, baina ez ahaztu enpresa bat sortzen ari zalera eta enpresak errentagarriak izan behar direla. Zure mugak ezagutu eta laguntza eskatu Zeurea den horretan oso ona izan arren, ez dakizu guztia. Kontziente izan behar zara zertan zaren onean eta zertan ez. Laguntza eskatu

F2P Campus F2P Free To Play Campusa programa mundu osoko bideo-jokoen garapeneko taldeentzat irekita dago. Bertan parte harteko antolatzaileei sinestarazi behar zaie zure taldea eta proiektua eskatutako bost talde onenetarikoen artean dagoela, Gasteizera joateko campusak irauten duen hiru hilabeteetan, zure jokoa lantzeko (ostatu eta bidaia gastuak lagunduta). F2Pn Free-to-play negozio eredua bideratzen ari dira, jokoen monetizazio estrategia nagusi bilakatzen ari dena. Doan jolasteko negozio-eredua erabiliz, merkatuan arrakasta izan dezakeen joko bat sortzeko, alderdi guztietan laguntzeko mundu osoko adituak biltzen dira. Joko bat sortzearen alderdi guztiak oso erronkatsuak dira. Antolatzaileak joko-industriako beteranoak dira eta, beraz, pozik egongo dira edozein motatako arazoekin laguntzeko: produktu eta jokoen diseinua, zuzeneko eragiketak, marketina eta komunikazioa, arte zuzendaritza, ingeniaritza, ekoizpena… Oinarri guztiak estaltzen saiatuko dira zure arrakasta lortzeko aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. INFORMAZIO GEHIAGO: www.f2pcampus.com


31,1 milioi euro Erasmus+-entzat SEPIEk diru kopuru hori eman du berrikuntzarako eta jardunbide egokien elkartrukerako Jon Lasa Galdos

Hezkuntzaren Nazioartekotzerako Zerbitzu Espainiarrak, SEPIEk, (Servicio Español para la Internacionalización de la Educación), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministeriora atxikita dagoenak, Europar Batasuneko Erasmus+ programaren elkarte estrategikoen 2019ko deialdian hautatutako eskaerei buruzko Ebazpena argitaratu du azken egunetan. Emandako laguntzek ( 31.164.097,72 € guztira) ahalbidetuko dute Espainian berrikuntzarako eta jardunbide egokien elkartrukaketarako lankidetza-jarduerak sustatzera bideratutako 168 proeiktu finantzatzea, zehazki Elkarte Estrategikoenak, hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruko Espainiako erakundeei lotuak. Kopuru hau instituzioen artean banatzen da, hau da: zentro hezitzaileak, unibertsitateak, enpresak, fundazioak, merkataritza ganberak, etab., eta "Elkarte Estrategikoak" nomenklaturaren baitan biltzen da, Bruselak hartua programa honetarako. Horrekin finantzatzen dira neurriak bideratuak garapena, gardentasuna edo praktika berritzaileen txertaketa laguntzea eta lankidetzaren sustapeneko ekimen batuak aurrera eramatea, berdinen arteko ikasketa eta esperientzien elkartrukaketa eskala europarran.

Espainia Europako herrialde liderren artean kokatzen da Erasmus +-i dagokionez.

eskala europarran modu jarraian ustiatuz berrikuntza ezberdinak kalitatearen hobekuntzarekin lotuak, curriculumen interkonexioena eta Goi Mailako Hezkunzen sistemekin, ikasleen ezagueren eta trebetasunen garrantziekin, testuinguru nazionalean bereziki lehentasun europarrak indartuz: inklusio soziala. Proiektu hauek, gainera, produktu intelektualen garapena ahalbidetuko dute, material hezigarriak eta sarbide irekiko baliabideak direnak, talka botere handikoak erakundeetan eta Goi Mailako Hezkuntza europarren sistemetan. Zifrak

Erasmus +-ek jasotako diru-laguntzarekin 168 proiektu finantzatu ahal izango dira

Hauek dira 2019ko deialdiko zifra nagusiak: Goi Mailako alorrean berrikuntzaren garapeneko 31 proiektutarako laguntzak eman dira, guztira 8.273.519,00 €-ko zenbatekoa osatuz.Honek suposatzen du emandako aurrekontuaren % 52ko igoera eta diru-laguntza jaso duten proiektu kopuruen % 55eko igoera aurreko deialdiarekin alderatuz. Hautatutako proiektuen norabidea Europar Batzordeko ikuspegia da, Goi Mailako Espazio Europar bat sortzeko 2025ean eta aktiboki lagunduko xede honetan

Lanbide Heziketako sektorean 7.885.731,00 € eman dira 46 proiekturentzat, horietatik 34 kooperaziokoak direnak berrikuntzaren garapenerako, eta beste 12 praktika onen elkartrukaketarako, % 12ko igoera bat suposatzen duena esleitutako funtsentzat eta % 13ko igoera bat proiektu kopuruetan aurreko deialdiarekin alderatuta. Proiektu hauen onuradunak elkarte enpresarialak dira, merkataritza ganberak, zentro hezitzaileak, baita hezkuntzako sektore honetan garrantzitsuak diren beste erakunde batzuk. Finantzatutako proiektuen artean aurkitzen dira irakaskuntzako metodologian teknologia berrien txertaketara bideratutako ekimenak eta berrikuntza teknologikoaren sustapena aplikatuta sektore eta prozesu desberdinetara, eta inklusio soziala ekoizpeneko eta sozioekonomiako sektore ezberdinetan, gazte enplegagarritasu-

naren garapena eta ondare kultural europarraren balio sozial eta hezitzailearen sustapena, energetikoki produktibo eta eraginkorrak diren ereduen sorkuntza, baita Lanbide Heziketa eta bere prestakuntzen hobekuntzara bideratutako proiektuak.

Hezkuntza sektoreak % 52ko igoera izan du jasotako aurrekontuan Eskola Heziketaren sektorean guztira 44 proiektu izan dira aukeratuak, zeinetara 7.892.247,00 € bideratu diren. 44 proiektu horietatik, 33 berrikuntzarako dira eta 11 praktika onen elkartrukerako. Proiektu hauen onuradunak dira unibertsitateak, administrazio publikoak, zentro hezitzaileak, baita sektore honetan garrantzitsuak diren beste erakunde batzuk. Ekintza hauen emaitzen ondorioa izango da hezkuntzaren kalitatearen hobekuntza, aniztasuaren arretara eta inklusiora bideratutako neurrien hartzea, ondare kultural europarraren balio sozial eta hezitzailea, baita eskola uzte goiztiarra eta desabantailako egoerak. Aurten esleitutako 7.892.247,00 €-ek % 29ko igoera bat suposatzen dute emandako funtsetan eta % 22,2 proiektu kopuruetan aurreko deialdiarekin alderatuz. Pertsona Adintsuen Hezkuntzaren sektorean guztira 7.112.600,72 € eman dira 47 proiekturentzat: 40 berrikuntzako proiektu eta praktika onen elkartrukaketarako 7.

Proiektu hauen helburu nagusia da pertsona adintsuen integrazioa hezkuntzako ekintzetan esparru kulturaniztun batean, kalitate altuko ikasketen aukeren eskaintzaren hobetzea, orientazioko estrategien garapena eta bere alfabetizaziorako gaitasunen hobetzea, konpetentzia matematikoa eta digitala. Espainia eta bere apustua Erasmus+-en alde Erasmus+ ikasketan zentratzen da (formala eta ez formala) EBko mugetatik harago, nazioartekotzeko bokazio garbi batekin, hirugarren herrialdetara irekiz, pertsonen hezkuntza eta heziketa gaitasunak hobetzeko helburuarekin, ikasle, irakasle eta hezitzaileen enplegagarritasunerako. Ekintza hauek hartzaile bezala dituzte ikasleak eta irakaslegoko, administrazioko eta zerbitzuetako pertsonala, eta xede bezala dute: ❚ Ikasleen kasuan: heziketaren etekina hobetu, enplegagarritasuna hobetu, ikuspegi laboralak indartu eta garapen pertsonala eta partaidetza gizartean handitu. ❚ Langilegoaren kasuan: beren gaitasunak hobetu, beren trebetasunak handitu, horrela parta hartzen duten hezkuntza- eta heziketa-erakundeen modernizaziori bide egiteko, baita beste praktika, politika eta sistemen ezaguera handitu. Datu guzti hauek erakusten dute, finean, zentro eta instituzio espainiarren interesa, heziketako sektore guztietakoak, Erasmus+ programan parte hartzeko, Espainia kokatuz programa honetako europar herrialde liderren artean.


“Emakumearen lanaren balioa agerian jartzea funtsezkoa da” Jon Lasa Galdos

June Arrieta talentu handiko emakume bat da. Eta ez dugu guk bakarrik esaten. Gauza bera dio Forbesek, bere Espainiako 30 urte baino gazteagoak diren talentu gehien duten 30 pertsonen zerrendan sartu duena ('30 under 30'). Duela ia bosturteko bat, Junek Zocco Handmade sortu zuen, artisau-materialekin eginiko produktu sorta handi bat fabrikatzen eta saltzen diharduen enpresa bat, guztiz jasangarriak bihurtzen dituenak. Baina badago zerbait gehiago; izan ere, Marokon edo Indian eginiko produktu horiek erosteak beren sortzaileei (guztiak emakumeak) bizi- eta ekonomiahobekuntza bat ematen die. Elkarrizketa honetan, Junek azaltzen digu, besteak beste, Zocco Handmade zer den, nola lan egiten duten, beren proiektuak, feminismoari buruzko bere ikuspegia… Nola sentitzen da bat Espainiako Forbesen 30 urte baino gazteagoak diren talentu gehien duten 30 pertsonen zerrendan ('30 under 30') egotean? Egiatia banaiz, deitu ninduten unean ez nuen sinisten. Egia esan, harrotasun bat da, are gehiago iaz zerrenda horretan sartu zen pertsona bat ezagutu nuelako, eta zerbait eskuraezin bat iru-

ditzen zitzaidan, baina telefonoz deitu nindutenean, ez nuen ulertzen nola jo zuten nirekin eta oso harro sentitu nintzen aire lanaz. Azkenean, mota honetako onarpen hauek gogor lan egiten eta norberak sinisten duenagatik borroka egiten laguntzen zaitu.

“Gure onuren % 100 komunitateetan eta proiektuan lan egiten dugun pertsonengan berrinbertitzen da”

Zer da Zocco Handmade? Zoccon eskuz egindako produktuak sortzen ditugu, herrialde desberdinetako artisautza biltzen dutenak, baina benetan, horren guztiaren helburua da bazterketa-arriskuan dauden emakumeak laguntzea da; lehenik eta behin, heziketaren bitartez, autonomian irabaz dezaten; bigarrenik, laneko aukera ematen diegu, laguntzarik behar ez dezaten eta bere senarren menpe egon ez daitezen % 100ean; eta hirugarrenik, modu batean, erakutsi nahi duguna da erosketa bat egitea bezalakoa den gauxa xume bati esker gauzak alda ditzakegula, hau da, kontsumitzailea kontzientziatzea gure kontsumismoaren bidez gauza asko alda ditzakegulaz. Nola otu zitzaizuen ideia? Unibertsitatean nengoenean jaio zen. Egiaz proiektu bat aurrera ateratzea bezain erraza zen gauza bat bezala hasi zen eta Marokoko kuxinak josten hasi ginen geure etxeetan gure amonekin, amekin… baina Marokorako gure lehen bidaian konturatu ginen kaleetan ia guztiak gizonezkoak zirela eta emakume bat topatzen duzunean, guztiz estalita doazale harritzen zaitu, ez direla beraiek lan egiten dutenak, eta produktu bat 7 eurora erosten genuen, denda bat zela kontuan izanik. Honek esan nahi du produktu hori bost eskutatik

pasatzen zela eta pertsona sortzaileak 30 zentimo inguru irabazten zituela. Esan genuen “proiektu hau modu ergelenean ireki dugu, baina gure eskuan dugu pertsona guzti hauek laguntzeko modua”; eta horrela hasi zen Zocco orain ezagutzen dugun moduan. Ia 5 urte daramatzagu dagoeneko eta ikaragarri garatu da produktu kopuru handiagatik, Indian eta Marokon ematen diren heziketak askoz ere osoagoak direlako; 24 emakume baino gehiago gara jada; beraz, pixkanaka handituz goaz. Zer filosofia dago enpresaren atzean? Emakumeen ahalduntzeari buruz ari zarete… Hori da. Produktua aitzakia bat besterik ez da. Gu hau egiten ari gara lanerako eta heziketarako bide bat sor dadin inoiz ikasteko eta lan egiteko aukerarik izan ez duten emakumeentzat. Guk komunitate-eragile bat dugu, egiten duen lehen gauza familiekin hitz egitea dena. Ulertu behar dugu ekonduta dauden emakumeak direla, orain arte etxetik atera ez direnak edo lan egiteko aukerarik izan ez dutenak… beraz, nahiz eta gaizki dirudien, senarra konbentzitu behar da emakumeak lana egiteak etxera onura bat ekarriko duenaz. Behin ariketa hau eginda dagoela eta familian erabaki dela emakumeak gu lagunduko gaituela, 15 egunetako prestaketa bat egiten da, non berak nagusiki josketa eta diseinua ikasten duen, lehen 15 egunetan zerbait irabazi dezan; familiak ikusten badu hemendik dirurik ateratzen ez dela etxera itzultzea egingo dio seme-alaban zaintzeko, onura ekonomikorik ez duelako ikusten eta pentsatuko du ezer irabaziko ez badu, hobe etxean egotea. 15 egun horien ondoren eta behin zerbait irabazi duela, produktu oso errazak egiten hasten dira eta heziketa arautuen barne daude. Heziketek moduluaren arabera irauten dute, baina heziketak izan ditugu ingelesean, diseinuan, enpresan eta beste modulu batzuetan, etorkizunean, gurekin lan egiteari utzi nahi diotela erabakitzen badute, beren kabuz zerbait sortzen edo beste lan

mota bat izaten lagun diezaigun, hala nola ehun-prestaketarekin harremana duen edozein lan. Zein produktu mota dituzue? Denetarik (barreak). Toallak, sandaliak, maletak, motxilak, koadernoak, mota guztietako poltsak, diru-zorroak, gerrikoak, kamerako uhalak… denetarik. Ulertu behar da honetan inoiz jardun ez diren emakumeak direla eta produktuak profesionalizatzen joateak denbora ematen duela, baina 'crack'-ak dira dagoeneko. Eta zertan ezberdintzen dira zuen produktuak besteez? Materialari dagokionez, tindagai guztiak naturalak dira eta kotoi guztia organikoa da… eta niretzat garrantzitsuena, zuk produktu bat erosten duzunean, hori egin duen pertsonaren historia datorkizu eta berarekin harremanetan ipin zaitezke. Beraz, bapatean, produktu hori giza-pertsona bat da, hori egiten sentimendu guztia ipini duena, eta zuk jasotzen duzunean, pentsatu nahi dut energia apur bat jasotzen duzula eta benetan aurpegia eta irribarrea ipintzeko gai zarela daramazun poltsa hori egin duenari, adibidez.

“Deskribaezina da ekintzaile izateak ematen dizun sentimendua” Beraz, zertan laguntzen da zuen produktuak erostean? Gero heziketa guztiak egin daitezkela, tailerra hobetzean, familien etxeen hobekuntzan… Gure onuren % 100a komunitateetan eta proiektuan lan egiten dugun pertsonetan berrinbertitzen da. Nola eskura daitezke zuen produktuak? 3 negozio-lerro ditugu. Bata online da, www.zoccohandmade.com. Ja-


zoerak antolatu ohi ditugu ere, gure kontsumitzaileak produktua modu fisikoan ikus dezan eta historiari buruz zertxobait gehiago jakin dezan. Bigarrenik, denda bidez saltzen dugu. Katalogo bat dugu, banatzen dena eta dendek ixa kopuru erosten dituzte eta birsaltzen dituzte; eta azkenik, duela urte bat estreinatu dugun lerro bat salmenta enpresan da. Produktu pertsonalizatuak egiten ditugu bezeroentzat, langileentzat, enpresak egin nahi dituen opariak… Zergatik ireki genuen lerro hori? Benetan produktua askoz ere errazagoa da eta beraientzat egitea zerbait monotonoagoa da, baina produktu batekin bakarrik jende gehiagora iristea lortzen dugu. Beraz, bolumen gehiago lortzen da, taldera geroz eta pertsona gehiago batzea, eta banaketaren unean, jende gehiagora iristea bezero batekin besterik ez.

“Gure produktua erostean, hori egiten duen pertsonaren historia datorkizu, eta harekin harremanetan ipin zaitezke”

Zeintzuk dira zuen etorkizuneko proiektuak? Asko (barreak). Oraintxe bertan Marokon gaude bizitzako kasualitateengatik, baina nire ametsa proiektua hemen egotea da; hau da, emakumeen talde bat hemen osatzea. Horretan ari gara. Hasieran 2019an estreinatu behar zen, baina gauzak pixka bat atzeratzen ari dira eta espero dugu 2020rako proiektua martxan ipinita izatea, eta kasu honetan, hemengo emakumeak izango dira hemengo materialekin, hemengo materialak eta teknikak erabiliz. Eta banaketari dagokionez, oraintxe bertan batez ere Espainian eta Europako herrialde batzuetan saltzen dugu, baina geroz eta gehiago presentzia gehiago izaten ari gara Estatu Batuetan, eta gure hurrengo xedea Estatu Batuetan merkatua hedatzea da. Zein da zuen lan egiteko modua? Marokoko taldeak Zoccorenak dira ere. Hemen oraintxe bertan 4 gaude, Donostia eta Madril bitartean, eta taldeko norbait bi hilabetero Marokon edo Indian dago. Eta

horrez gain, Zoccoko pertsona bat dago, baina jatorriko herrialdekoa dena, arduratzen dena heziketak ongi joateaz, produktuak ongi egoteaz, materialaren stocka egoteaz, bilerak egiten dituzte emakumeekin laguntza emozionalerako… eta astero txosten bat pasatzea arduratzen da. Emakume eta ekintzaile bezala, nola balioesten duzu gure inguruan azken urteetan ematen ari den mugimendu feminista? Niretzat, are gehiago lan egiten dudan kulturengatik, funtsezkoa da. Nire ustez, oraintxe bertan emakumearen lanaren balioa kontuan izatea funtsezkoa da, eta batez ere, independentzia balioan ipintzea. Gaur egun, eta etorkizunerako, sexua baino gehiago norberaren gaitasunak balioetsi beharko lirateke, kontuan izan gabe nondik datorren, nor den, emakumea ala gizonezkoa den, eta nik uste dut hori hezkuntzatik lan egiten, geroz eta gehiago iraultza bat izango da. Frogatua da gure burmuina modu ezberdinez funtzionatzen duela. Ez du esan nahi hobeagoa ala okerragoa denik; beraz, une bat iristen da non diozun ona dela bi egiteko eta ikusteko modu horiek elkarren osagarri izan daitezen, izan ere horrela lortuko dugu gizartea hobetzea eta gauzak modu ezberdinez egitea, eta hori da nire ikuspuntua. Zuretzat, zer da ekintzaile izatearen onena eta txarrena? Nik asko balioesten dut niretzat den zerbait egitea; jakitea egitea erabakitzen dudan guztia proiektuaren onerako dela nire ustetan eta inork esan ez didalako hori horrela izango dela. Horrez gain, ezer ez zen zerbait hazten ikustea

eta oraintxe bertan duen tamaina hartzen ari dela, seme bat bezala dela (berreak). Beti berdina diot, baina txiki-txikia zen unetik hezi dut, hazten eta hazten ikusten duzu, izaera pertsonal bat hartzen, eta ikusten duzu nola taldera sartzen doazen pertsonek proiektuarekin amets egiten duten… eta horrek pozten zaitu. Benetan, proiektuari gertatzen zaion edozein gauza, edozein sari, aitorpen edo herrialde bakoitzean emakumeak egiten ari diren edozein garapen, zuzenean zurekin lotuta dago. Orduan, deskribaezina da ematen dizun sentimendua. Eta gainera, askatasuna; mugimendu eta hazkundeko askatasuna. Hau da, enpresa hain txiki bat da oraintxe bertan guztien iritziak hartzen driela kontuan; oso aldakorra da, errazki aldakorra, eta hori funtsezkoa da norberaren garapenerako. Ez da geldia dagoen zerbait, baizik eta bizirik dago. Eta okerrena ezegonkortasuna da. Ekonomikoki, enpresa bat izatean, gure estutasunak jasaten ditugu ere eta egonkortasun ekonomikoa ez da hain handia. Lotura emozionala hain handia da ere, ezen azkenean hainbeste ordu pasatzen dituzu ez duzula ordutegi finkorik, bukatu arte zaudela eta, noski, dena konpontzearen erantzule nagusia ni naiz. Orduan, zama pertsonala oso handia da. Zer aholkatuko zenieke proiektu bat ekitean pentsatzen ari diren gazteei? Esango nieke badakidala oso zaila dela, eta zirriborroz eta betetzear dauden ametsez betetako paper baten aurrean zaudenean, zaila dirudi lehen pausoa ematea eta benetan ahal duzula sinistea, baina nik saia daitezela esango nieke. Oraintxe bertan, are gehiago

gazteak izanda, une perfektuan gaude, ez baitugu zama handirik, eta uste dut orain egiten ez badugu, oso zaila izango dela etorkizunean horretara ausartzea; eta bestalde, uste dut modu batean izan dezakezun curriculum onena dela, hasieran dena zuk egin behar duzulako. Ez dago zu lagunduko zaituen inor, baizik eta zuk dena egiten ikasi behar duzu, kontuak eramatetik produktuaren banaketara, diseinua… dela delakoa; eta horrek enpresaren ikuspegi oso global bat ematen dizu. Eta ilusioko zama bikoitz bat ematen dizu, baita bizitzari aurre egiteari buruzko beste modu bat ere, pertsona oso erabakitzaile eta oso pasiozkoa bihurtzen zarelako. Nola animatuko zenituzke gure irakurleak zuen produktuak eskuratzeko? Uste dut batzuetan albisteetan katastrofeak ikusten ditugula, gertatzen diren gauza txar guztiak, eta modu batean oso urrun sentitzen gara guzti horretaz edo ezin dugula ezer egin hori aldatzeko, baina soilik A edo B produktu bat aukeratzeagatik, gauza asko alda daitezke. Milioika pertsonek A produktua erostea erabakitzen badute, B-ren ordez, adingabeak enplegatzen ari diren enpresak, gutxieneko soldata baino gutxiago ordaintzen dutenak, are gehiago gutxieneko soldata baxua den toki horietan, aldatzea lor daiteke. Aukera batekin edo bestearekin, material kutsakorrak erabiltzea edo ingurune osasungaitzetan lan egitea baimentzen dugu… eta dena kontsumitzailea delako azkenean boterea duena. Erosteari uzten badiozu, enpresa hiltzen da, eta enpresak pentsatu behar du zer den kontsumitzaileak nahi duena eta hori eskaini. Gu gara boterea dugunak.


Diplomak LHko olinpiadetako ikasleentzat Hezkuntzak Lanbide Heziketako olinpiadetan parte hartu duten ikasleei diplomak eman zizkien Jon Lasa Galdos

Hezkuntzako sailburu Carlos Gimenoketa Lanbide Heziketako zuzendari nagusi Tomás Rodríguezek Lanbide Heziketako Spainskills eta Worldskills probetan parte hartu zuten ikasleei diplomak banatu zizkieten joan den irailak 11n. Hamaika ikaslek, beraien tutoreekin batera, errekonozimendua jaso zuten Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldi batean. Gimeno sailburuak zorionak eman zizkien ikasleei lortutako “emaitza bikainengatik” eta nabarmendu zuen “zuen tutoreengandik jaso duzuen prestakuntzalanaren berebiziko garrantzia”. Gainera, azpimarratu zuen Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketaren alde egiten duen apustua: “etorkizunerako heziketaren berme bat da, apustu egoki bat gaur egun gauden mende berriko gizarteko oinarri teknologikoen sorkuntzarako, eta ezinbesteko pasarela bat gure enpresentzat eta gure produkzio-sistemarako”, esan zuen. Skills lehiaketek helburu bezala dute lanbide heziketaren sustapena eta heziketako eragileen eta enpresen arteko harremanen hobetzea. Biurteko lehiaketa honetan Lanbide Heziketako ikaslegoa bere gaitasunak erakusten dituzte modalitate ezberdinetan. Aurtengo deialdian Nafarroak parte hartu du espezialitate hauetan: zurgintza, elektronika, ebanitak, autoaren pintura, fresatzekoa, gizaosasuneko arreta, lore-saltzailetza, lorezaintza paisajistikoa, kontrol industriala eta instalazio elektrikoak. Bere hitzaldian, Lanbide Heziketako zuzendari orokor Tomás Rodríguezek bere harrotasuna erakutsi zuen “lortutako emaitza bikainengatik”, adierazi zuen bezala, “gure zentroetako irakaskuntza hauen kalitatearen emaitza dira, baita egunero duten inplikazioarena”. Gainera, Lanbide Heziketako zentroei animatu zien lerro horretan lan egiten jarraitzeko eta hurrengo Spainskills-

Skills lehiaketetan parte hartu zuten ikasle eta tutoreak Carlos Gimeno, Tomás Rodríguez eta Esther Monterrubiorekin.

etan parte hartzea ere, 2021ean ospatuko direnak. Ekitaldian parte hartu zuten taldeko nagusi Jesús Zubicoak eta Oier Neol ikasleak. Aitorpenak Gogoratu behar da Lhko SpainSkills-etan parte hartu zuen ikaslegoak, Jesús Zubicoa Venturak zuzenduta, hiru domina lortu zituela aurreko martxoan Madrilen ospatutako txapelketan: urrea CI San Juan-Donibaneko Oier Neol ikaslearentzat, zilarra Andrés Araizentzat, CIP Donapeakoa, eta brontzezkoa David Lópezentzat, CI San Juan-Donibanekoa. Horiekin batera, beren partaidetzarengatik aitortuak izan ziren ere: Unai Esparza eta Miguel Azpiazu, CIP Virgen del Caminokoak; Gaizka Gómez, CIP ETI Tudelakoa; Izan Goñi, Ibai Arellano eta Ander Beloqui, CI Agroforestalekoal; Julen Martínez, CIP Donapeakoa; eta Francisco Javier Casanellas, Estella Lizarrako CI Politeknikoa. Denek beren tutoreen laguntza izan zuten: Abel Laskurain eta José Javier Martínez, CIP Virgen del Caminokoak; Roberto Berrueta, CIP ETI Tudelakoa; María Carmen Gonzaga eta Antonio Córdoba, CI Agroforestalekoak; Jesús Pascual eta Libertad Martínez del Campo, CIP Donapeakoak; Cecilia García, Estella-Lizarreko CI Politeknikokoa; eta Alfonso Erro eta Fernan-

do Ziganda, CI San Juan-Donibanekoak. Urrezko domina lortzean, Oier Neol ikasleak abuztuan Worldskills munduko txapelketan parte hartu zuen Kazanen (Errusia). Hezkuntza sailburu Carlos Gimenok, Nafarroako Gobernuaren izenean,Oier Noel animatu zuen Austriako Europaskills 2020-n parte hartzea. Enpresa eta hezkuntza Spainskills-ek plataforma egoki bat eskaintzen du Lanbide Heziketa bikaintasuna erakusteko hainbat eremutan, hala nola kulturala, ekonomikoa, teknologikoa eta zientifikoa. Plataforma honek erakusleiho bat bezala funtzionatzen du eta Lanbide Heziketaren berrikuntza etengabea sustatzen du, modu paraleloan ehun enpresarialarekin batera garatuz joan behar dena. Beraz, modu honetan instituzio gobernutar, enpresa babesle eta instituzio hezigarrien arteko elkargune bat da. Txapelketak enpresek behar dituzten profesionalen heziketa ahalbidetzen du horrela, etekin elkarrekikoa eta soziala sortuz. Izan ere, mota honetako txapelketek Lanbide Heziketako tresna dibulgatzaile baliotsu bat osatzen duten trebetasunak bultzatzea dute xede, bide bat izanik ikasleak, irakaslegoa eta enpresak akuilatzeko. Halaber, elkartrukaketa eta eztabaida-leku dira estandar profesionalen garape-

nari buruz, kalitateari buruz eta sektore ekoizle ezberdinetako berrikuntzari buruz. Skills txapelketa guztiak irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko elkarteek antolatzen dituzte eta beren ekintza nagusia lanbide heziketako bi urteko txapelketak antolatzea da, erronka bezala duena informazioa hedatzea eta ezaguera partekatzea trebetasun profesionalen garapenari buruz, sustatuz kalitatea, berrikuntza eta elkartrukaketa kulturala lehiakideen artean eta mundu osoko adituen artean. Txapelketa bi urtero ospatzen da eta Espaini ordezkatuko duten lehiakideak hautatzeko balio du, lehiatuko direnak txapelketa europarretan (EuroSkills) eta mundukoetan (WorldSkills), urte bikoiti eta bakoitietan, hurrenez hurren. Presentzia nafarra 2007tik Nafarroak 2007 urtetik darama txapelketa honetan parte hartzen. Orduan 3 modalitatetan izan zen eta urtero diziplina gehiago gehitzen joan diren edizio bakoitzean, egungo 10etara iritsiz. Nafarroako ikasleek urrezko dominak irabazi dituzte 2011, 2013 eta 2017an. Izan ere, Marta Busto Montalvok, CI Agroforestaleko ikasleak, urrezko domina lortu zuen Loradendako espezialitatean eta ordezkari espainiarra izan zen Abu Dhabin espezialitate horretan.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

16


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

17

Euskaldunen % 5,1 ekintzaileak dira 2018/19ko GEM txostenak erakusten du Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 5,1 ekintzailetzan ari direla Unibertsitateko Aldizkaria

GEM (Global Entrepreneurship Monitor) ikertaldeak, Deustuko Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileez osatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzari buruzko datuak aurkeztu ditu. Datuok lagungarri zaizkie erakundeetako arduradunei ekonomia- eta enpresa- jarduera indartzeko behar diren politika publikoak sustatzeko. Ikerlanak ekintzailetzak gure lurraldean duen egoeraren argazki eguneratua ere erakusten du. EAEko jarduera ekintzaile orokorrak edo hasierako fasean dagoenak jaitsiera izan du 2018-19 urtean. Hala, 2017an % 5,8 izatetik orain % 5,1 izatera igaro da. Etorkizuneko ekintzailetza potentziala puntu-erdi hobetu da. Enpresen finkatze-tasak ere hobera egin du. Bestalde, enpresa bertan behera uzteko tasa txikiagoa izan da aurten. Ekintzailearen profila EAEko ekintzailearen profila irudikatzerakoan, ikus dezakegu gizona dela (% 55,1), batez beste 43 urtekoa (iaz baino 3 urte gehiago), eta prestakuntza eta errenta maila handikoa. Ekiteko arrazoi nagusia aukerak identifikatzea da. Finantzaketa EAEn ekiteko behar den hazi kapitala 21.740 euro da, aurreko ekitaldiaren oso antzeko kopurua. Espainian, berriz, 20.000 euro behar dira. Inbertsioari begiratuta, zenbateko txikiagoko (10.000 euro baino gutxiagoko) proiektu hasi berriak ugaritu egin dira eta inbertsio handienekoei eutsi egin zaie. Talde sustatzailearen ekarpenak dira finantzaketa iturri nagusia (% 58), alde handiz. Hurrengo finantzaketa iturriak banku erakundeak (% 21,1), laguntza publikoak (% 5,2) eta inbertsiogile espezializatuak (% 2,8) dira. Enplegu sorrera, berrikuntza eta nazioartekotzea Azken hiru urteetan, jakintzari lotutako zerbitzuetako ekimen ekintzaileak ugaritu egin dira: 2015ean % 17,9 izatetik 2018an % 21,9 izatera igaro dira. Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzailearen ondorioz sortzen diren negozioak, ohikoa denez, enpresa txiki eta ertainak dira. Berrikuntzari dagokionez, ekimen gutxiagok erabiltzen dituzte teknologia berritzaileak eta ekimen gehiagok uste dute lehiakide gutxi dituztela. Enpresa berrien na-

zioartekotzea, azken urteetan bezala, nahiko egonkorra da. EAEko herritarren balioen eta jarreren hautematea Euskal herritarrek uste dute ekiteko nahikoa jakite, trebetasun eta esperientzia dutela. Datu horrek hobera egin du, aurreko urtearekin alderatuta. Baina herritar gutxiagok uste dute negozio aukera onak daudenik. Bestalde, EAEn, porrot egiteko beldurra -ekiteko eragozpenetako bat- txikiagoa da Espainian eta Europar Batasunean baino. Joera hori egonkorra da iritzi publikoan, datua aurreko urtekoaren antzekoa baita. Eta aurten ere ikusten da euskal herritarrei ekintzaileen erreferentziazko ereduak falta zaizkiela. Euskal kulturak jarduera ekintzailean duen eraginari dagokionez, garrantzitsua da aitortzea aurrera egin dela ekintzailetza euskal gizartearen aukera profesionaletako bat izatea zilegi dela ikustean (% 51,6), ekintzailetzaren gizarte eta ekonomia aitorpenean (% 48,0), eta hedabideek jarduera ekintzailearen sustapenean eta zabalkundean duten zereginean (% 54,2). Ekiteko ingurunearen baldintzak EAEn 2018-19ko edizioan, ekiteko ingurunearen baldintza guztien balioespena hobetu da. Ekiteko balioespenik onenak dituzten inguruneko baldintzak azpiegitura fisikoa eta zerbitzuena, gobernu programak, gobernu politikak, eta merkataritza eta lanbide azpiegitura dira. Aitzitik, balioespenik txikiena jasotzen jarraitzen duten baldintzak lehen eta bigarren hezkuntzaren papera eta barne merkatuan sartzeko hesiak

dira. Hala ere, azken urtean baldintza guztien balioespenak egin du hobera, 2017-2018ko edizioarekin alderatuta. Gainera, azken hamabost urteetako balioespenik onenak lortu dira. Esan behar da, gainera, baldintza horietan lortutako balioak, oro har, Europako batezbestekoaren gainetik daudela eta Espainiako batezbestekoaren antzekoak direla, batez ere EAE antzeko gizarte eta ekonomia profila duten beste autonomia erkidego batzuekin alderatzen denean, adibidez, Katalunia, Madril eta Nafarroarekin. Emaitza horiek ikusirik, esan dezakegu nabarmen egin dutela hobera EAEko ekosistema ekintzaileari dagozkion adierazleek. EAEko jarduera ekintzailearentzat eragozpenik handiena, aurten ere, gizarte eta kultur arauak dira. Era berean, ekiteko aldeko faktorea errepikatu egiten da 2018-19an: gobernuaren ad hoc politikak. GEM txostenerako elkarrizketatu ditugun adituek gomendio hauek ematen dituzte: (i) ekintzailetza arloko hezkuntzan eta prestakuntzan lan egiten jarraitzea; (ii) gobernu programak prozesu ekintzailearen etapa guztietan sendotzea; (iii) gobernu politikak

pertsona ekintzaileen beharretara egokitzea; eta (iv) enpresa berriei ematen zaien finantza laguntza hobetzea.

GEM ikertaldeak Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzari buruzko datuak aurkeztu zituen ekainean

EAEko ekintzaileak, 2018-19an, herrialdeko biztanleriaren % 5 inguru dira. Teknologia, kultur eta gizarte aldaketaren eragile gakoak dira, enplegua sortzen dute, proiektu berritzaileak dituzte eta enpresak biziberritzen dituzte. Horrenbestez, enpresaburu gizon eta emakume horiek oso garrantzitsuak dira gure gizarteetan, batez ere erronka ekonomia eta gizarte jokaleku berriei aurre egitea denean. INFORMAZIO GEHIAGO: www.gem-paisvasco.es


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

18


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

19

UOCek bulegoa inauguratu du Donostian Bulegoa Impact Hub Donostian egongo da, Tabakaleraren egoitzan Unibertsitateko Aldizkaria

Universitat Oberta de Catalunya-k (UOC), bere lehen bulegoa ireki zuen Donostian, joan den uztailaren 5ean, ostirala, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleak hartzeko. Izan ere, hemengo ikasleen kopuruak % 300eko igoera izan du azken 5 urteetan UOCen. Bulegoa Impact Hub Donostian kokatuko da, Tabakalerako egoitzan. Horrek ahalbidetuko du “unibertsitatea gerturatzea Gipuzkoako enpresa eta erakundeetara, eta gipuzkoarren hobekuntza pertsonal eta profesionalean laguntzea eta, gure ikasle eta graduatuei tratu pertsonalago bat ematea”, adierazi zuen UOCek Euskal Herrian duen ordezkari Ricard Gimenezek. “Impact Hub Donostiak xede bezala du eraldatze sozialerako komunitate espazio bat izatea, sarean lan egiten duena UOC bezalako eragileekin”, gehitu zuen Josune Razkinek. Razkin giza berrikuntza eta ikasketako kooperatiba honen sortzaile eta lehendakari da. Razkinentzat, heziketa “eraldatze sozialeko tresna gako bat da eta komunitate ekintzailea eta gazteriarentzat ezaguera berritzailerako sarbidea erraztea den orok errazten du pertsonen ahalduntzea eta espiritu kritikoa”. Bi instituzioen ezaugarri da berrikuntzaren eta ezagueren tranferentziaren aldeko apustu garbia eta espazio honen irekierak UOCen borondateari erantzuten dio “ekosistema hauetako parte aktiboa izateko, non berrikuntza ireki eta kolaboratibo batek ezaguerako konexioa errazten duen”, azaldu zuen Àngels Fitó Lehiakortasuneko eta Enplegagarritasuneko errektoreordeak. Fitó bulegoaren irekieran izan zen. Honen arabera, UOC, “lau hankako helizea (non unibertsitateez gain administrazio publikoak, enpresak eta gizarte zibila dauden) izeneko eragile ezberdinen artean eman beha-

Universitat Oberta de Catalunyak aliantza bat sinatu du Impact Hub Donostiarekin.

rreko ezagueraren elkartrukaketako harremanen unibertsitate ekintzaile eta katalizatzaile bat izanda, ingurune berritzaileetatik gertu kokatu behar da”.

UOCeko euskal ikasleak % 300 hazi dira azken bost urteetan Enpresen eraldatze digitala Irekiera berri hau zela eta, jardunaldi bat antolatu zen, “Eraldatze digitala eta lehiakortasuna: desafio berriak enpresentzat XXI. mendean”, non parte hartu zuen Miren Artaraz Miñón Eusko Jaurlaritzatko Politika eta Koordinazio Unibertsitarioko zuzendariak. Bertan izan ziren ere ehun enpresarial gipuzkoarreko eta instituzioetako beste ordezkari batzuk. Artarazentzat, "UOCek ikasketa unibertsitario online-etara sarbidea izateko aukera eskaintzen die zentro presentzial batera joan ez daitezkeen ikasle euskaldunei". Politika eta Koordinazio Uniber-

tsitarioko zuzendariak nabarmendu du "unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana estutu beharra", UOCen helburuetako bat Euskadin eta 2019-2020 Euskal Sistema Unibertsitarioaren Planeko ardatzetako bat, Eusko Jaurlaritzak duela gutxi onartu duena. Zentzu honetan, Razkinek erakundeen eta enpresen arteko harremanen garrantzia azpimarratzen du: "Egungo gizartean, are gehiago etorkizunean, enpresek eta erakundeek garapen jasangarri bat izango dute oreka egoki bat lortzera iristen diren heinean ezaguera, talentua, antolakutza eta teknologiaren artean, non pertsonen trebetasunen hobekuntza, beren egokitzapen eta ikasketa jarraia eta enpresetan talentua garatzeko eta eraldatzeko gaitasuna funtsezko oinarri bihurtzen diren pertsonen enplegagarrietasunean eta enpresen iraunkortasunean". Berehalako etorkizunerako marrazten diren arazoetako bat da "talentu digitalaren erakarpena", gehitu zuen Impact Hub Donostiako zuzendariak. "Talentu hori irudikatuko litzateke, neurri handian, STEM edukietan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak), diziplina hauen eduki espezifikoez gain, abstrakzioko gaitasun handiak eta arazo konplexuen ebazpena eskatzen dute". Razkinentzat, hobekuntzako marjina "zabal" bat dago STEM titulazioetako pisua handitzeko, eta pauso gakoa emakumeak sartzea da. STEM titulazioetako heziketa eta emakumea dira eraldatze digitalaren giltzak eta Impact Hub Donostiak eta UOCek batera lan egingo dute giza eraldatze hau errazteko etorkizunean.

UOCeko 1.000 euskal ikasle baino gehiago Euskadi UOCeko ikasleak gehien hazten diren komunitate autonomoetako bat da: "Azken bost urteetan matrikula kopuruak % 300 egin du gora, zortzigarren komunitate autonomoa izanik ikasle gehiagorekin herrialde osoan", baieztatu zuen Ricard Giménezek. 1.032 euskal unibertsitariok ikasi zuten 2018-2019 ikasturtean unibertsitate honetan linean. UOCeko ikasle eta graduatuen % 37 Euskal Herrian Gipuzkoan kokatzen dira, batez ere hiriburuan. Generoari dagokionez, eta guztizko zifrez hitz eginez, lineako unibertsitate hau aukeratzen duten emakumeen kopurua gizonezkoena baino zerbait altuagoa da, matrikulatuen % 58a izanik. Ikasleen % 42k 36 urte baino gehiago ditu. Graduak eta master unibertsitarioak dira ikasketa eskatuenak Euskadin, eta ezaguerakok eremuez aritzean, nabarmentzen dira Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Ikasketak eta Informatika, Multimedia eta Telekomunikazioetakoak. Horretaz aparte, ikasle gehien dituzten titulazioak dira Psikologiako gradua eta Ingeniaritza Informatikoko gradua. Graduatuen kasuan, aldiz, kopuru gehien duen eremua Ekonomia eta Enpresen Ikasketena da. Euskadin, UOCek bulego bat du Bilbon UNESCO Etxearekin duen aliantzari esker. Donostiako zentro berri baten irekierak birbaieztatzen du lineako unibertsitate honen apustua bere presentzia Euskal Herrian egoteko eta akordioak eta aliantzak finkatzeko instituzio gipuzkoarrekin.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

20


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

21

Bilbok ateak irekiko ditu Open House Bilbao jaialdiaren edizio berri baten atarian gaude gintza eta ingurugiro arloko proiektu ugari gauzatu ziren.

Bilboko historia lehen eskutik ezagutu ahal izango da Open House Bilbaoren bidez

Open House

Unibertsitateko Aldizkaria

Open House Bilboko ate irekien jaialdirik garrantzitsuena da. Azken urteetan bezala, irailak 28an eta 29an 70 eraikin edota espazio esanguratsu baino gehiago bisitatu ahal izango dira boluntario gidarien laguntzari esker. Urtero, asteburu bakar batez, Bilbok, Barakaldok eta Getxok euren ateak irekiko dituzte ezagutzera emateko. Aukera paregabea da auzokideek zein bisitariek hiria arkitekturaren eta hirigintzaren bitartez ezagutu dezaten. Bilbok pairatutako hiri-transformazioa ezagutu daiteke horrela itsasadarrari lotutako hiru garai historikoen bitartez: merkataritzaren itsasadarra, industriaren itsasadarra eta zerbitzuen itsasadarra. Merkataritzaren Itsasadarra: 1300 - 1876 Itsasadarraren hastapenak merkataritzaren munduan, Bilbo barnealdeko portu bat zenean eta itsasadarra aktibitate horren eragilea zenean ikusgai izango da. Izan ere, Bilboko hiribildua 1300. urtean sortu zen. Bere kokapen estrategikoari eta ezauga-

rri geografikoei esker, barnealdeko portu garrantzitsu bilakatu zen. Jarduera ekonomiko bizi horrek inguruko hiriak eta herriak baldintzatu zituen. Industriaren Itsasadarra: 1876 - 1983 Industria-iraultzak hiria goitik behera eraldatu zuen. XIX. eta XX. mendeetan zehar, itsasadarraren inguruan industriari, siderurgiari eta ontzigintzari lotutako enpresak kokatu ziren. Itsasadarraren eraginpean zeuden herriak transformazio sakonak jasan zituzten eta horrek eragin zituen, besteak beste, demografiaren hazkundea eta zabalguneen eraikitzea. Zerbitzuen Kulturaren Itsasadarra: 1983 - 2019 Gaur egungo hiritar askok bizitako hiri-eraldaketa erakutsiko da. 1973ko krisi ekonomiko larriaren eta Bilboko uholde historikoen ostean, Bilbok etapa berri bati eman zion hasiera. Kaltetutako espazioak eta industriak okupatutako eremuak berreskuratzearen helburuarekin, hirieraldaketa handizalea hasi zen. Horretarako, mugikortasun, hiri-

Azken urteotan, Open House jaialdia munduko hiri abangoardista askotara hedatu da eta, gaur egun, 40 hiri baino gehiagotan ospatzen da. Open House Bilbao-k, OHWW sare internazionalaren parte gisa, hirien kalitatezko diseinuaren eta arkitekturaren alde lan egiten du. OUT irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Bilbon kokatuta dago eta arkitekturan, hiri-berrikuntzan eta herritarren parte-hartze prozesuetan interesatuta dagoen arkitekto talde batek osatzen du. Open House Bilbaoren bigarren edizioak, iazkoak alegia, Bilbo eta Barakaldoko biztanleek, arkitektura, historia eta hiriaren inguruan duten jakinmina berretsi zuen. 2018ko edizioan, bi hiriak gehituz, 67 espazio izan ziren ateak ireki zituztenak, interesa zuen edonori ezkutuko sekretuak ezagutarazteko. Open espazioen bisitez gain profesionalek zuzendutako beste aktibitate ugarik osatu zuten programa. Horietako gehienak, Opengram lehiaketa esaterako, lehen edizioko arrakasta errepikatu zuten. 35.000 esperientzia baino gehiago bizi izan ziren jaialdian, adin guztiei zuzenduta, haurrentzako tailerretatik hasi eta itsasadarrean zeharkako pasealdietaraino.

Bilboko eraikin garrantzitsuenen ateak irekiko dira irailaren 28an eta 29an.

Programa guztia aurrera eraman ahal izateko, izena eman zuten 600 boluntario baino gehiagoren energia eta konpromisua ezinbestekoa izan zen. Jaialdiak, Bilbo eta Barakaldoko Udalen Hirigintza Sailen babesa izan zuen, Bizkaiko Foru Aldun-

diaren Kultura Sailaren laguntza “Udazken Kulturalaren� programaren barruan eta baita Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarena ere. INFORMAZIO GEHIAGO: www.openhousebilbao.org


uniozio

2019iraila

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

22

Penélope Cruz, Donostia Zinemaldiaren 67. edizioko eregin Nazioarteko aktoreak Donostia Saria jasoko du, Costa-Gavras eta Donald Sutherlandekin batera Unibertsitateko Aldizkaria

Iraila Nazioarteko Donostia Zinemaldiaren sinonimoa da. Aurten, Zinemaldiaren 67. edizioa egingo da hilaren 20tik 28ra, eta, urtero bezala, izarrez beteko da Donostia. Antolatzaileek dagoeneko edizio honetako datu gehienak jakinarazi dituzte, Donostia Sariaren irabazleen izenak barne. Penélope Cruz, Costa-Gavras eta Donald Sutherland igoko dira eszenatokira sari hori jasotzera, bakoitzak arrazoi desberdin batengatik. Penélope Cruzek Donostia Zinemaldiaren 67. edizioko Donostia sari bat jasoko du. Aktore espainiarrak protagonismo bikoitza izango du; alde batetik, Zinemaldiko ohorezko sari garrantzitsuena jasoko du, 1986tik zinemaren munduko figura handien ibilbidea eta ekarpena saritzen duena; eta, bestetik, edizioaren kartel ofizialaren irudia izango da. Penélope Cruz (Madril, 1974) da nazioartean arrakasta handiena izan duen aktore espainiarra: antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria eta Bafta saria irabazi zituen Vicky Cristina Barcelona filmagatik (Woody Allen, Zabaltegi-Perlak 2008); hiru Goya La niña de tus ojos (Fernando Trueba, 1998), Volver (Pedro Almodóvar, FIPRESCI Sari Nagusia 2005) eta Vicky Cristina Barcelona filmetan egindako lanagatik; Canneseko zinema-jaialdiko emakumezko interpretazio onenaren sari kolektiboa (Volver), ohorezko César saria eta Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina (2018), beste aintzatespen askoren artean.

Cruzek gaztelania, ingelesa, italiera eta frantsesa erabili ditu bere lanetan, eta protagonista izan da, besteak beste, film hauetan: Belle Époque (Fernando Trueba, 1992, ingelesez besteko film onenaren Oscar saria), Jamón, jamón (Bigas Luna, 1992), Abre los ojos (Alejandro Aménabar, 1997), La niña de tus ojos (Fernando Trueba, 1998), Todo sobre mi madre (Pedro Almodóvar, 1999, ingelesez besteko film onenaren Oscar saria), Sin noticias de Dios (Agustín Díaz Yanes, 2001), Vanilla Sky (Cameron Crowe, 2001), Elegy (Isabel Coixet, 2008), Nine (Rob Marshall, 2009), Pirates of the Caribbean: On Stranger Tides (Rob Marshall, 2011), To Rome With Love (Woody Allen, 2013), Ma ma (Julio Medem, 2015), Todos lo saben (Asghar Farhadi, 2018), Dolor y gloria (Pedro Almodóvar, 2019)… Bestalde, Costa-Gavras greziar jatorriko frantses zinemagileari emango zaio 67. Donostia Zinemaldiko Donostia saria ere, haren zinema konprometitua aitortzeko. Besteak beste, Z, Missing eta Le capital filmak egin ditu, eta, 2012an,Urrezko Maskorra lortzeko lehiara ekarri zuen azken hori. Zuzendariak irailaren 21ean jasoko du saria, Victoria Eugenia antzokian egingo den gala batean. Bertan ikusiko dugu haren azken film luzearen emanaldi berezia: Adults in the Room du izena, eta Yanis Varoufakis greziar Finantza-ministro ohiaren oroitzapenen egokitzapena da. Adults in the Room: My Battle With Europe's Deep Establishment liburuan oinarritutako

film horrek Veneziako Mostran izango du munduko estreinaldia. Varoufakisek bere agintaldi laburraren ostean atera zuen liburua argitara; izan ere, 2015eko lehenengo sei hilabeteetan egon zen karguan, Greziako finantzakrisi betean. Sinopsiak aditzera ematen duenez, filma “tragedia” bat da, hitzaren adiera klasikoan, eta “botere-sare gizagabe batean harrapatutako” pertsona batzuk irudikatzen ditu, “Greziari austeritatearen diktadura ezarri nahi dion Eurotaldearen bilera-gurpil bortitzean”. Bestetik, Donald Sutherland kanadarrari emango zaio beste Donostia saria, mende erdian zehar egin duen antzezpen-lan bikaina aitortzeko. Orotara, 200 bat ekoizpenetan hartu du parte aktoreak. Irailaren 26an (osteguna) 67. Donostia Zinemaldira bertaratuko da Kursaalen saria jasotzera. Ondoren, Giuseppe Capotondik zuzendutako The Burnt Orange Heresy thrillerraren emanaldia izango da. Lan horretan, Mick Jagger, Claes Bang eta Elizabeth Debicki aktoreekin batera aritu da Sutherland. Filmak Veneziako zinemajaialdia itxiko du aurten. Sutherland gai da hala protagonista denean nola antzeztaldean gailentzeko, eta talentu handiz hezurmamitu ditu dozenaka pertsonaia, generoa edozein izanik ere: drama, gerra-zinema, thrillerra, beldurrezko zinema nahiz zientzia fikzioa. Ez da inoiz izan Oscar sarirako hautagai egin dituen paper ugariengatik, baina 2017an ohorezko Oscarrarekin omendu zuten lanbidean egin duen ibilbide osoa. Gainera, 1978an Kanadako Ordenako ofi-

Penélope Cruzek burutzen du aurtengo 67. Zinemaldiko kartela

zialtza bereganatu zuen, eta aurten bertan Kanadako ohore handiena esleitu diote, Kanadako Ordenako kide izendatuta. Irekiera eta itxiera Roger Michell zuzendariaren Blackbird-en Europako estreinaldiak emango dio hasiera 67. Donostia Zinemaldiaren lehiaketako Sail Ofizialari. Susan Sarandon, Kate Winslet, Mia Wasikowska eta Sam Neill dira Roger Michellek zuzendutako filmaren protagonistak. AEBren eta Erresuma Batuaren arteko koprodukzio hori Stille Hjerte/ Silent Heart (2014) dramaren remake bat da. Hain zuzen, film harekin Zinemaldian lehiatu zen Bille August daniarra, eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Paprika Steen antzezleak. Urrezko Maskorra lortzeko lehia irailaren 20an hasiko da, Blackbird filmaren emanaldiarekin. Bertsio berriaren gidoia ere Christian Torpe-k idatzi du; hau da, Stille Hjerte

/ Silent Heart filmaren jatorriko libretoaren egileak. Susan Sarandonek (Donostia saria, 1995) sufrimenduari amaiera eman nahi dion gaixo terminal bat hezurmamitu du. Hasiera batean, duintasunez hiltzeko erabakiaren alde agertuko da haren familia, baina alabek (Winslet eta Wasikowska) egoera are gehiago zailduko duten familia-sekretu batzuk aurkituko dituzte. The Song of Names filmaren nazioarteko estreinaldiak, berriz, itxiko du 67. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala, lehiaketaz kanpo, irailaren 28an. Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen aktoreak dira filmaren protagonistak. François Girard kanadarrak -hau da, Le violon rouge (1998), Silk (2007) eta Boychoir (2014) filmen egileak- zuzendu du oinarri historiko eta musikala duen drama hori, eta Howard Shore-k sortu du soinu-banda. INFORMAZIO GEHIAGO: www.sansebastianfestival.com


23

2019iraila

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Elkanoren aztarnak Bilboko Itsasmuseum Museoak nabigatzaile getariarrari buruzko erakusketa bat antolatu du Unibertsitateko Aldizkaria

"J. S. Elkanoren aztarnaren bila" erakusketak Juan Sebastian Elkanoren bizitzan sakondu nahi du (1487/88-1526): bisitariek aukera izango dute Elkanoren bizitzaren aztarnari segitzeko, eta jakiteko nolakoa zen Elkanoren bizitza zirkunnabigazioaren aurretik, bitartean eta ostean. Zirkunnabigazioa orain dela 500 urte abiatu zen, espezia-irletara joateko bide berri bat topatu nahian. Erakusketa asmo handiko proiektua da: Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta Seguros Bilbao enpresak babestu dute, eta beste hainbat kolaboratzaile izan dituzte, hala nola IKEA Barakaldo, Baskegur, Siloe, Antiquus, Horizonte Elkano eta Taberna Libraría. Gainera, bisitariak eskura izango ditu bai infografia interesgarri askoak -El Correo egunkariko infografistek egin dituzte, Gonzalo de las Heras buru dutela- bai audio-gidak, bisitan barrena gidatzeko (lau hizkuntzatan daude: euska-

raz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Juan Sebastian Elkanoren erakusketa honetan, zeina Julián Díazek komisariatu baitu, bisitariak eskura izango ditu Elkanoren bizitzari buruzko informazioa gordetzen duten iturri originalak, eta, hala, bisitariak berak aterako ditu bere ondorioak. Gainera, erakusketa honetan bildu diren erakusketa-gailuen bitartez, galdera honi erantzun nahi zaio: zer ote dakigu Juan Sebastian Elkanori buruz?

Erakusketa 2020ko ekainaren 26ra arte egongo da ikusgai

Erakusketa honetan, Elkanoren bidea ezagutuko dugu: hastapenetan, maisu moduan aritu zen; ondoren, Fernando de Magallane-

sek zuzenduriko espedizioan parte hartu zuen, eta, zirkunnabigazioaren ostean, Extremadura eta Portugal aldean ibili zen, Karlos V.a enperadorearen agindutara; azkenik, beste bidaia bat egin zuen iltzearen uharteetara. Bidaia hori Bermeotik abiatu zen, eta Ozeano Barean barrena zebiltzala, Elkano hil egin zen. Andrés Urdaneta gazteak hartu zuen nabigatzaile ospetsuaren lekukoa, lehenago haren agindutara aritua baitzen. Bost mende atzera Erakusketa honetan dokumentazio ugari eta osoa erakusten da: besteak beste, badira hainbat hizkuntzatan idatziriko agiriak -gaztelaniaz, portugesez, italieraz, latinez eta malaysieraz-, eta horietako asko ez dira inoiz erakutsi jendaurrean. Agiri horiek transkribatu eta itzuli egin dira gaztelaniara, euskarara eta ingelesera; hala, bisitariak aukera ezin hobea dauka historiari begiratzeko. Hautaturiko irudi eta objektuei esker, jauzi bat egin eta duela bost mendetako girora bidaiatu dezakegu: munduan barrena zebiltzala nabigatzaileek ezagutu zuten jendea ikusiko dugu, hala nola Brasilgo indigenak eta Patagoniako erraldoiak. Era berean, nabigatzaileen eguneroko bizitzari buruzko

pintzeladak ere eskaintzen dira erakusketa honetan: besteak beste, elikadura, nabigatzeko tresnak, sexualitateari eta euskararen erabilerari buruzko arauak ezagutuko ditugu. Horri guztiari esker, iraganaren eta gaur egungo bizitzaren artean loturak ezartzeko aukera izango dugu. Erakusketa hau antolatzeko, funtsezkoa izan da hainbat artxibategi, instituzio eta museoren laguntza. Besteak beste, erakunde hauek lagundu dute erakusketa: Archivo General de Indias (Sevilla), Euskadiko Artxibo Historikoa -Laurgainen deskubrituriko agiri garrantzitsuen erreprodukzioak eman ditu erakunde horrek-, Arquivo Nacional da Torre do Tombo (Lisboa), Bibliothèque Nationale de France, Biblioteca Nacional de España, Euskal Museoa, Museo Nazionale della Montagna de Torino eta Arabako Armagintza Museoa. Euskadi eta Bizkaia Euskadik eta, bereziki, Bizkaiak ekarpen handia egin zioten Elkanoren bidaiei. Adibidez, Bizkaikoak ziren espezia-uharteetara egindako bi espedizioetako 12 itsasontzietatik 7, eta, era berean, Bizkaiak hainbat lanabes eman zituen, batez ere burdinazko tresnak.

Victoria itsasontzian Sanlucarrera iritsi ziren 18 marinelen artean, 4 ziren euskaldunak: Juan Sebastian Elkano bera -Getarian jaioa-, eta Bizkaiko beste hiru gizon: Juan Arratia -Bilbokoa-, Juan Zubileta -Barakaldokoa- eta Juan Akurio -Bermeokoa-. Balioak Proiektu honek agerian uzten du gaur egungo gizartearen eta orain dela 5 mende bizi ziren pertsonen artean badirela balio komun edo unibertsal batzuk, hala nola ausardia, eskuzabaltasuna, lankidetza eta adimena. Komisarioa Julián Díaz Alonso arduratu da erakusketaren gidoia osatzeaz eta komisario-lanak egiteaz. Díaz Alonsok eskarmentu handia du alor honetan, hainbat erakusketa ekoitzi eta muntatu ditu hainbat museo eta interpretazio-zentrorentzat, eta, azkenaldian, espeziairletara egindako nabigazioei buruzko dokumentazioa aztertzen ibili da. Halakoak zabaltzeko asmoz, saga bat sortu du, “Sangre y especias”, eta, oraingoz, bi eleberri argiratu ditu horren barruan. Azkenik, Elkano Fundazioak hala eskatuta, Juan Sebastian Elkanori buruzko audio-liburu biografiko bat amaitzen ari da.


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019iraila

24

Ikasturte berria CJN-NGKn CJN-NGK-ko Lehendakaria

Nafarroako Gazteriaren Kontseilua gisa (CJN-NGK), gure helburua parte-hartzeko espazioak gaitzea da, uste dugulako guk daukagun eskubide bat dela eta gure iritzia kontuan hartu behar dela, beste herritarrena bezalaxe. Bestalde, uste dugu gure arazo propioei irtenbideak emateko modu onena dela. Eserita itxoiten badugu horiek bakarrik etortzea, posible da gure prekarietate-egoera modu mugagabean luzatzea; beraz, pertsona gazteak gara berez irtenbideak burutu behar dituztenak. Agian, gehiegi ezagutzen ez bagaituzu, artikulua irakurtzerakoan pentsa dezakezu gure helburua gazteen parte-hartzea bideratzea bada (gure egoera aldatzeko eta bizitzako proiektu propio bat edukitzeko), badagoela zerbait ondo egiten ari ez garena. Emantzipaziori buruzko datuak kezkagarriak dira oraindik ere. Prekarie-

tatea eta ezegonkortasuna enpleguan eta gazteen langabezia jasanezinak direla, eta onartezina den pobrezia-maila bat dugu. Berdintasunarekin, ingurumenarekin, landa ingurunearen egoerarekin, LGTBI + errealitateekin eta askoz gehiagorekin zerikusia duen guztiaz ahaztu gabe.

Gazteei dei egiten diegu merezi duten etorkizuna eta oraina eraikitzen laguntzeko Hori pentsatzen baduzu, arrazoi duzu. Gazteria Kontseiluak ez du bere funtzioa bete. Eta ez du hala egin, krisi garaian ebaki hand bat jasan baikenuen, ia itxiera bat suposatu zuena. Ebakia CJNk ez ezik, oro har, gazteriaren berariaz-

ko politikek ere jasan zuten (uste dugu aurrekontu osoaren % 85 murriztu zela gutxi gorabehera). Hori dela eta, azken urteetan geure burua berregituratzen eta barneko lana egiten aritu gara, sarritan jarduera ikusezinak, beharrezko baldintzetan egoteko eragile gako bat izateko gazteen egoeraren aldaketan. Gaur egun, barrura begiratzeari uzteko unea iritsi zaigula eta kanpora begiratu ahal izateko gai garela esan dezakegu, erabakitako apustu barekin. Horretarako, Kontseiluaren hurrengo urteetan bi lehentasun argi eta garbi zehaztu ditugu, inoiz desagertu ez diren bi lehentasun, baina orain bermekin aurre egiteko gai garenak: â?š Horietako lehena, lehen aipatu dugun bezala, Nafarroako gazteen parte-hartzea bideratzea da benetan horien ordekari izan gaitezen eta beraien iritzia kontuan hartua izan dadin horie

gain eraginan duten politiken egikaritzan. Hauek ez dira gazteentzako politika espezifikoak soilik, politika guztiak baizik, guztiek era batera edo bestera eragiten baitute gugan. Horretarako, 2020. urtean zehar, Kontseiluaren baitan parte hartzeko espazioak eraikiko ditugu, non edonork parte har ahal izango duen eta bertan adostasuneko irtenbideak garatuko ditugu. â?š Horietako bigarrena, hemendik aurrera sustapen politikoa egiten hastea da, egungo egoerari buelta emateko. Legislatura honetan, beste gauza askoren artean, Enplegu Gazte Plan bat eskatuko dugu (horretarako dagoeneko konpromiso bat dagoelarik akordio programatikoan), Emanziparen erreforma baten bidez gazteen emantzipazioa errazteko konpromisoa duena, prekarietatea gaia konponduz lanik gabeko praktiketan, gazteen entitateen

aurrekontua bikoiztu eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kendu beren jardueretarako, eta apustu sendoa egin Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eta Gazteriaren Foru Planaren alde, Nafarroako Gobernuaren plan erakundea, gazteriaren politika osoa koordinatu behar dutenak, gure egoera benetan aldatzeko. Gure arazoen konponbideak denbora gehiegi atzeratu dira. Hori dela eta, NGKn lan erabakigarria egingo dugu gazteek ez dezagun gehiago itxaron behar. Gainera, Nafarroako Gobernuarekin eta, oro har, instituzio eta erakunde guztiekin lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen dugu. Horrez gain, gazte erakunde guztiei eta orokorrean gazteei dei egiten diegu, lan honetan lagun gaitzaten eta gazteek merezi duten etorkizuna eta oraina elkarrekin eraikitzeko. Zu ere gaztea bazara eta irtenbideen parte izan nahi baduzu, hona hemen zure gunea.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.