Periódico Universitario nº 376 Septiembre 2018

Page 1

376. zkia.

doakoa

2018ko iraila

Euskadi, Europa berriaren aurrean Laguntzen du

Ikus dezakezuen bezala, Unibertsitate Aldizkariko ale berezia duzue hau. Ohiko edukiaz gain, Eusko Jaurlaritzak azkenaldian argitaratu duen txosten bat gehitzen da, non Europaren egungo egoera aurkezten den eta bere etorkizunari bu-

ruzko ikuspegia azaltzen den. Izan ere, Europa federal bat lortzeko lanean ari dira agintariak eta horren inguruan bere iritzia ere du Euskadiko Gobernuak. Guzti horren berri, atxikitutako gehigarrian daukazue.

Aurkibidea Uniagenda . . . . . . . . . . . . .2 Unibertsitatea . . . . . . . . . .3 + Trebakuntza . . . . . . . .10 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . .18 Uniemakume . . . . . . . . .22 Unigazte . . . . . . . . . . . . . .23


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

UNIBERTSITATEAK Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

02

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

2018iraila

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Arrosadiako Campusa

948 169 000

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

EKINTZA HONEK GIPUZKO AKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018iraila

03

33.000 ikasle baino gehiago UPV/EHUn Guztira, 33.000 ikasle baino gehiago izango dira UPV/EHUko 2018-19 ikasturte berrian eta 8.281 ikasle berri matrikulatu dira eskainitako 86 graduetan Unibertsitateko Aldizkaria

Irailaren 10ean astelehenean, UPV/EHUk 2018-19 ikasturte berria irekitzeko ekitaldia egin zuen. Ikastegi guztietako ikasleak geletan zeuden ordurako, izan ere urte akademikoa hasita baitzegoen. 8.281 ikasle berri matrikulatu dira dagoeneko Universidad del PaĂ­s Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, matrikulazioaren une berean iaz izandakoak baino ia % 2 gehiago. % 55 emakumeak dira eta eta % 45a, aldiz, gizonak. Hizkuntzari dagokionez, ikasleen % 52a euskarazko taldetan matrikulatu da, eta % 48a, gaztelerazkoetan. Ikasle berrien datuak Campusen arabera aztertzen baditugu, Bizkaikoak ikasleen % 55,25a hartzen du; Gipuzkoakoako campusena % 24,84ak eta % 19,91 Arabakoan. Arloen arabera sailkatuta, % 44a Gizarte eta Lege Zientzietan matrikulatu dira;

% 22,3a, Ingeniaritza eta Arkitekturan; % 15,4a, Osasun Zientzietan; % 10a Arteak eta Giza Zientzietan; eta % 8,3a Zientzien adarrean. Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzak du aurtengo gutxieneko notarik altuena: 13,01. Atzetik du Biokimika eta Biologia Molekularra (12,534); Medikuntza (12,332); Fisika (12,147) eta Bioteknologia (12,032). Bestalde, 11tik gorako gutxieneko notak dituzte Odontologiako graduak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzak, Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzak, Fisioterapiak, Matematikak eta Erizaintzak. Aurtengo matrikulazioan nabarmen daiteke gradu bikoitzen eskaera altua. 2018-2019 ikasturtean, UPV/EHUk 86 gradu eskaintzen ditu hiru campusetan. Ikasturte honetako berri-

kuntzen artean, Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzaz gain, nabarmentzekoa da Bizkaiko Campusean ibilbide duala izango duten bi gradu eskainiko direla: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua. Bi horiek gehituko zaizkie iazko ikasturtean jadanik eskaintzen ziren prestakuntza dualeko beste hiruei: Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua (Arabako Campusa), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua (Gipuzkoako Campusa) eta Prozesu eta Produktuen Berrikun-tzaren Ingeniaritzako Gradua (IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola). Guztira, 33.000 ikaslek baino gehiagok gradu ikasketak egingo dituzte UPV/EHUn ikasturte honetan. Horietatik, 2.000 ikasle inguruk gutxienez lauhileko bat egingo dute mundu osoko unibertsitateren batean, eta 1.400 ikasle atzerritarrek gure unibertsitatean ikasiko dute. UPV/EHUk bost kontinenteetako 56 herrialderekin dauzka hitzarmenak. Europako Batasunak helburu hau jarri du 2020 urterako: ikasle tituludunen % 20k nazioarteko mugikortasuna egina izatea. UPV/EHUk 2015/16 ikasturterako betea zuen helburua, bere egresatuen % 22,5ek unibertsitate atzerritar batean egonaldi bat egina baitzuen. Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatea bere kokapena hobetu du rankingik entzutetsuenetan: munduko 400 unibertsitate hoberenen artean kokatu du Shanghai rankingaren azken edizioan, eta, Times

Higher Educationen sailkapenaren arabera, 150 unibertsitate gazte (50 urte baino gutxiago dutenak) onenen artean dago. Azkenik, gizarte inklusioaren konpromiso tinkoaren barnean, UPV/EHUk bere ikasgeletan desgaitasunak eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten 300 ikasle baino gehiago hartuko ditu, horietariko ehun bat ikasle sartu berriak direlarik. Urtez urte igotzen da gure unibertsitatean matrikulatzen diren ezgaitasunak eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak: 2015/16an 87 izan ziren, eta iaz, 122. Halaber, 12 errefuxiatuk, beren herrialdeetatik arrazoi ezberdinetatik alde egin behar izan zuten babes eta asilo eskatzaileek, beren unibertsitate ikasketak jarraitu ahal izango dituzte, errefuxiatuei arreta egiteko UPV/EHUren programari esker. Graduondokoak Ikasturte berri honetan, 105 unibertsitate master eskainiko dira, horietako hamabik araututako lanbide jakin batzuetan jarduteko bidea ematen dute; hiru Erasmus Mundus baterako masterrak dira (Europako Batzordeak deialdi oso lehiatsu batean aukeraturiko masterrei eskaintzen die bikaintasun zigilu hori), hiruk presta-

kuntza duala dute, eta beste sei Amerikako unibertsitateetan emango dira, Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez. Master ofizial guztiak kontuan hartuta, 3.650 plaza eskainiko dira, eta

Aurten iaz baino % 2 ikasle gehiago matrikulatu dira UPV/EHUn

matrikula irekita dago. Doktorego programei dagokienez, izen-emateko epea astelehenean, irailaren 10ean, hasiko da, eta irailaren 28ra arte egongo da zabalik. Pasa den 2017/18 ikasturtean 3.570 doktoregai ibili ziren programa horietan. 20178an, abuztuaren 31ra arte, 379 tesi defendatu dira, eta horietako 131k nazioarteko aipamena dute. Azkenik, UPV/EHUk graduondoko 50 berezko titulu eskainiko ditu, estreinakoz horietako 29 moduluka egin ahal izango dira: kreditu gutxien dituzten programak batuz gero, maila goreneko titulazioak lortu ahal izango ditu ikasleak. Kurtso horietan ere matrikula ire-


04

2018iraila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

MUren 15 titulazio dual ziurtatu ditu Eusko Jaurlaritzak Mondragon Unibertsitateak lidergoa lortu du euskal unibertsitateen artean, titulazio dual gehien eskaintzen duen unibertsitatea baita Unibertsitateko Aldizkaria

Eusko Jaurlaritzak euskal unibertsitateen titulazio dualak onartu ditu, prestakuntza dualerako Unibasq ziurtapen-sistemaren bidez; tartean dira Mondragon Unibertsitatearen 15 titulu eta, honela, Mondragon Unibertsitateak, lidergoa lortu euskal unibertsitateen artean, titulazio dual gehien eskaintzen duen unibertsitatea den heinea. Zehazki, 10 gradu eta 5 master ziurtatu ditu, Mondragon Unibertsitateak titulu dualaren zigilu ofiziala lortzeko aurkeztu dituen eta bere eredu dualaren baitan eskaintzen dituen guztiak hain zuzen ere. Unibertsitateak eredu dualean (lehen ikasketak eta lana txandakatzen dituen eredua) pilatu duen esperientzia bermatzen du aintzatespen horrek. Irakaskuntza mota horri esker, ikastetxean ikasketak eta enpresan egonaldi ordainduak egin ahal izan dituzte ikasleek azken 50 urteotan eta, horrela, eredu mota hori erabili zuen lehen euskal unibertsitatea izan zen. Epealdi horretan zehar lortutako emaitzek garbi erakutsi dute ereduaren arrakasta: gradu eta masterretan eredu dualean ikasi duten Mondragon Unibertsitateko ikasleen % 80k enpresa berean jarraitu dute lanean, ikasketak amaitu ostean.

Zehazki, hauek dira Eusko Jaurlaritzaren titulu dualaren zigilua lortu duten hamabost tituluak: Goi Eskola Politeknikoko bederatzi gradu zortzik ibilbide dualean ikasteko aukera ematen dute eta bestea formatu dualean soilik egiten da- eta Enpresagintza Fakultateko gradu bat. Graduondoko tituluak, berriz, Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoan emandako bost master dira. Gaur egun, seigarren master bat dago berifikazio prozesuan. Hezkuntza arloko masterra da hau, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Aritzeko Trebakuntza Unibertsitate Masterra.

matikako Ingeniaritza; Energia Ingeniaritza; Industria Prozesuetako Ekoteknologien Ingeniaritza; Ingeniaritza Biomedikoa; eta Ingeniaritza Mekatronikoa. Enpresagintza Fakultatean, berriz, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza. Unibertsitate-Masterrei dagokienez, Goi Eskola Politekniko titulu dualak hauek dira: Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterra; Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra; Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterra; Energiako eta Potentzia Elektronikako Unibertsitate Masterra; eta Teknologia Biomedikoetako Unibertsitate Masterra. Ziurtapen ofizial duala

Prestakuntza dualean aitzindari da Mondragon Unibertsitatea

Unibertsitate-Graduetan, Goi Eskola Politeknikoan, hauek dira: Ingeniaritza Mekanikoa; Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza; Industria Antolakuntzako Ingeniaritza; Industria Elektronikako Ingeniaritza; Infor-

Eusko Jaurlaritzak Unibasquen bidez bideratzen duen ziurtapensistema aurrendaria da, Estatuan, titulu dualak onesten, hau da, titulazioetan prestakuntza dualaren aintzatespena lortzeko unibertsitateek bete behar dituzten irizpideak finkatzen. 2018-2019 ikasturtean abiatuko dira lehen graduak. Gaingiroki, hauxe ezartzen du sistemak: ziurtapena lortzeko, graduek bateratu egin behar dituzte prestakuntza akademikoa eta ekoizpen-inguruarekiko harreman estua. Horretarako, unibertsitateak eta enpresek lankidetza

Graduko ikasleen artean % 8a eta masterrekoen artean % 28a daude gaur egun ikasketa dualak egiten Mondragon Unibertsitatean.

estuan jardun behar dute. Enpresek, prestakuntza-plana egiten ez ezik, praktiken tutoretzan eta ikasleei finantzaketa ematen ere hartzen dute parte. Ikasleek titulazioaren % 25 gutxienez modu dualean egin beharko dute graduen kasuan, eta % 40 gutxienez masterretan, eta ezinbestekoa izango da gradu- edo masteramaierako lana kanpoko erakundearekin elkarlanean egitea. Aitzindariak prestakuntza dualean Mondragon Unibertsitateak 50 urte daramatza ikasleei prestakuntza duala eskaintzen, eta, beraz, aitzindaria da eredu horretan. Hain zuzen ere, 1966an hasi zuen ibilbide hori, Alecop kooperatibaren sorrerarekin, gaur egun Mondragon Unibertsitatea osatzen duten zentroetako ikasleek osatua. Urte horietan guztietan, milaka ikasle aritu dira eredu horretan ikasten eta lanean. 50 urte hauetako esperientziari esker, Mondragon Unibertsitateak Euskadin eta Estatuan aitzindaria den prestakuntza-eredu bat garatu du, Euskadiko beste zentro eta eskualde batzuetara hedatu izan dena. Unibertsitatearen orientazio praktikoa dela eta, lan-munduarekin harremanetan dago etengabe, eta inguruko enpresa eta erakundee-

kin ere bai. Horregatik eman izan die beti Unibertsitateak garrantzi handia txandakako prestakuntza dualari, eta praktikak eta proiektuak enpresa eta erakundeetan egiteari. Orotara, Mondragon Unibertsitatean gradua ikasten dauden 3750 ikasleetatik, 300ek aukeratu dute halako titulazioa ikasturte honetan, hau da, ikasgelako ikasketak eta enpresako lana txandakatzeko aukera ematen duena; beraz, gradu dualetan matrikulatutako ikasleen % 22a suposatzen dute eta ikasle guztien artean % 8a. Unibertsitate Masterren kasuan, 590 ikasleetatik 165ek aukeratu dute eredu duala; master dualetan matrikulatutakoen artean % 78a suposatzen dute eta ikasle guztien artean % 22a. Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoak, Jon Altunak adierazi ahala: “Eredu dualak denoi egiten digu mesede: ikasleei, enpresari eta unibertsitateari. Lanmunduan sartzeko eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera paregabea ematen dio ikasleari. Enpresarentzat -erantsi du- oinarrizko tresna da, etorkizunean bere lantaldea osa dezaketen pertsonak ezagutzeko. Eta, unibertsitateari aukera ematen dio enpresek eta erakundeek profesionalen beharrak aurkitzen dituzten lekuetara bideratzeko ikasketak�.


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018iraila

05

Donostiako alkateak ongietorria eman die Deustuko atzerriko ikasleei Ikasturte honetako lehen seihilekoan Deustun ikasiko duten atzerriko ikasleak gure arten daude eta Eneko Goiak harrera egin die

Deustuko nazioarteko ikasleak harrera ofizialeko ekitaldian.

Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean lehenengo seihilekoan ikasketak egitera etorri diren atzerriko 150 ikasleei harrera ofiziala egin zaie hiriko udaletxean. Ikasle horiek 23 herrialdetatik etorri dira hirira. Truke programei esker etorri dira Donostiara, hainbat herrialdetatik: Danimarka, Frantzia, Belgika, Herbehereak, Mexiko, Italia, Txekiar Errepublika, Txile, Kolonbia, Argentina, Austria, Alemania, Finlandia, Ameriketako Estatu Batuak, Nikaragua, Kanada, Filipinak, Kroazia, Irlanda, Guatemala, Uruguai, Erresuma Batua eta Suedia. 150 ikasle horietatik, 30ek Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean ikasiko dute, eta gainerakoek, Deusto Business School-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Ongi etorri ekitaldian, Eneko Goia hiriko alkatea buru zela, nazioarteko ikasleak pozez azaldu ziren esperientzia akademiko eta pertsonal hau Donostia hirian bizi ahal izango dutelako. Udaletxera hurbildu aurretik, nazioarteko ikasleei harrera egin zitzaien Donostiako campusean. Bertan,campusak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu ahal izan zituzten, arduradunen eskutik. Gainera, instalazio berriak ikusi eta Fakultate bakoitzari lotutako alderdi akademikoen berri eman zitzaien. Ikasleek hiriko erdialdea ezagutu ahal izan zuten, "Buddy" edo bertako ikasle tutoreek lagunduta, tokirik esanguratsuenak ikusteko. Mª Jesus Pando Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako errektoreordearen ondokoak, ongi etorriko ekitaldian, eskerrak eman zizkien ikasleei Deustuko Unibertsitatea aukeratzeagatik, hainbeste aukeraren artean. Ongi etorria egin zien kalitatezko unibertsitate honetara, Jesusen Lagundiaren ikastetxeen familia han-

diaren barnekoa. Bertan prestakuntza osoa eta bikaina jasoko dute, edozein ikasketa arlotan: prestakuntza osoa, Unibertsitate honen helburua delako kalitate tekniko nabarmeneko prestakuntza eskaintzeaz gainera, dimentsio humanista, balioei lotutako prestakuntza eta justiziaren zentzua lantzea. Ildo horretatik, azaldu zuen ikasleek Deustun, irakaskuntzan Espainiako unibertsitate onenetako bat aurkitzeaz gainera, gizarte, elkartasun, kultur eta kirol jarduera ugari izango dituztela aukeran. Horietan parte hartzera animatu zituen, beren esperientzia, balioak eta proiektuak bertako eta atzerri-

ko beste ikasleekin partekatzeko. Hunkigarria izan zen, bereziki, Mª Jesús Pandok Nikaraguako UCAko bi ikaslei egindako ongi etorria, gaur egun gatazka oso gogorra bizi duen herria: "gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu zuen herriari, une zail hauetan". Bestalde, Deustuko Unibertsitatea egun hauetan egin ditu 2018/2019 ikasturte honetan, Bilboko eta Donostiako campusetan ikasten hasiko diren lehenengo mailako 1.800 ikasle berriei. Jardunaldiak irailaren 4an hasi ziren: tutore akademikoek ongi etorria egin zieten ikasle berriei, Fakultate guztietan.Egun hauetan,gradu bakoitzaren aurkezpenak egin

dizkiete: helburuak, metodologia, gaitasunak…, eta Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman zaie ikasle berriei: Hizkuntza Zentroa, Ikasle Bulegoa, Deusto Campus (Elkartasuna, Kultura, Kirolak, Boluntariotza eta Fedea), Deusto Alumni…Innogunea (Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa) eta campuseko beste instalazioak ezagutzeko aukera ere izan dute, horretarako antolatutako bisita gidatuez baliatuz. Irailaren 5ean, asteazkena, hasi zituzten eskolak lehenengo mailako ikasleek eta ostegunean, Fakultate guztietako gainerako mailetako ikasleek izango dute lehenengo eguna. Ongi etorria emateko saio horiek eman diote hasiera 2018-2019 ikasturteari. Nolanahi ere, irailaren 19an, asteazkena, izan zen ikasturtearen inaugurazio ofiziala, Bilboko campusean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta José María Guibert Errektorea buru izan zirela. Deustu, aitzindaria nazioartekotzean eta irakaskuntzaren kalitatean Deustuk nazioartekotzearen aldeko apustu argia egin du. Horri esker, gaur egun ikasleen % 15 Europako beste herrialde batzuetatik etortzen da, baita Amerikatik eta Afrikatik ere eta, azken urteetan, Asia eta Ozea-

niatik. Gainera, datozen urteetan kopuru hori handitzeko ahaleginak egiten ari da. Horretarako, unibertsitatea harremanak estutzen ari da munduko beste eskualde batzuekin, hainbat saretan modu aktiboan parte hartuz, besteak beste, IAJU sortu berrian (International Association of Jesuit Universities), 5 kontinentetan 200 unibertsitate baino gehiago hartzen dituena, eta EAIEn (European Association of International Education), Europako unibertsitate eremuan presentzia areagotzeko. Deustu irakaskuntzaren kalitateari eta berrikuntzari lotutako nazioarteko ranking-etan (Times Higher Education) eta nazioartekotzeari lotutakoetan (U-Multirank) azaltzeak bultzada ematen digu garatzen ari diren esparru berrietan hazten jarraitzeko, horien artean, nazioarteko titulazioetan eta nazioarteko praktiketan. Erasmus+ programaren barruan garatutako proiektuek ikaskuntza formal eta informal hori Europar Batasunaren mugez gaindi hobetzen laguntzen dute, ikuspegi global argia baitute. Hala, Batasunekoaz bestelako herrialdeetara irekita dago, unibertsitateko elkarte osoaren hezkuntza eta prestakuntza gaitasunak eta graduko, graduondoko eta doktoregoko gure ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko.


06

2018iraila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

NUPeko ikasle helduenak, iritsi berrien mentore

NU, lehena Espainian enplegagarritasunean

NUPeko graduetako azken ikasmailetako 29 ikaslek mentore lanak egingo dituzte lehen urteko ikaskideentzat, irakaskuntza eta administrazio gaiei buruzko aholkuak emanez Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Mentoretza Programaren 3. Edizioa abian jarri du Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren bitartez. Haren bidez, graduko azken ikasmailetako 29 ikaslek informazioa eta aholkua emango dizkiote karrerako lehen urtean dagoen ikasle talde bati (zazpi kidekoa gehienez), irakaskuntza eta administrazio gaiei buruz. Mentoreek irailetik martxora bitartean gauzatzen dute beren eginkizuna eta, horretarako, erakunde hauen laguntza eta prestakuntza izaten dute: Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetza, beren fakultatea edo ikastegia, Unibertsitate Arretarako Bulegoa eta Ikasleen Kontseilua. Mentoretza Planaren promozio bideo bat ikus daiteke NUPk YouTuben duen kanalaren esteka honetan: http://bit.ly/2N2fUvd Mentoreen konpromisoak Mentoreek unibertsitate zabalpeneko bi ECTS kreditu lortzen ahal dituzte gehienez (50 orduren baliokidea), eta konpromisoa hartzen dute, besteak beste, prestakuntzako lantegietara joateko; mentoretzapean daukaten ikasle taldearekin udazkeneko seihilekoan bi bilera edukitzeko, eta beste bat udaberrikoan; ikasleen banakako kontsultei “online” erantzuteko; eta ikasleengan independentzia eta unibertsitate autonomia bultzatzeko, lanerako eta ikasketarako ohitura eraginkorrak gara ditzaten. Amaieran, mentoretzapean dauzkaten ikasleek ebaluatuko dituzte. “Aurreko bi edizioetako esperientzia oso positiboa izan da. Mentoreek oso profil interesgarria dute, haiek hautatzeko irizpideak merezimendu akademikoak eta besteei laguntzeko

Mundu mailan, NU 61. postuan kokatzen da.

Unibertsitateko Aldizkaria

Graduko azken ikasmailetako zenbait ikasle, NUPeko Mentoretza Programaren 3. edizioan parte hartu zutenak, Roldán Jimenorekin (zutik, 3.a ezkerretik hasita).

bokazioa baitira. Oso ikasle onak ditugu, eta balio apartak dituzte gainera. Horrek mesede egiten die laguntza jasotzen duten ikasleei”, dio Roldán Jimeno Arangurenek, aipatutako errektoreordetzako Ikasleen Arloko zuzendariak. Ikasle mentoreak Hauek dira ikasturte honetan mentore izango diren ikasleak, hurrenkera alfabetikoan, eta ikasten ari diren graduak: Garazi Aizkorbe Escriche (Zuzenbidea), Carmen Arbeloa Llorente (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Laura Arive Ascunce (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza), Luar Biurrun Lorda (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), Amaiur Cisneros Murugarren (Zuzenbidea), Sonia Elizondo Martínez (Informatika Ingeniaritza), Íñigo García Gimeno (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), Rubén Garciandía Rosa (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa), Diego Gil Escalada (Zuzenbidea), Javier Lasheras Navas (Informatika Ingeniaritza), Francisco Leciñena Ansó (Nekazaritzako Elikagaien eta Lan-

da Ingurunearen Ingeniaritza), Paula Carolina Lozano Duarte (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), Miguel Lucas Lacal (Informatika Ingeniaritza), Ángela Maestu Ceballos (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza - Nazioarteko Programa), Inés Matellanes Muruzábal (Gizarte Lana), Sergio Martínez Abad (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Julen Montilla Colás (Ekonomia), Rodrigo Palacios Urquijo (Gizarte Lana), Nekane Pérez Gómez (Zuzenbidea), Asier Pozo Molino (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Luis Rodríguez Rodríguez (Zuzenbidea), Iñaki Ruiz Manzanos (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), Mikel Sánchez Benavente (Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza), Lucía Teruel Saldaña (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Pablo Urdánoz Pérez (Informatika Ingeniaritza), Rebeca Úriz del Olmo (Lehen Hezkuntzako Irakasletza), Leire Vigor Olmos (Ingeniaritza Mekanikoa), Alejandro Zancas Esquisábel (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza) eta Hodei Zia Lopez (Informatika Ingeniaritza).

Nafarroako Unibertsitatea lehen postuan ageri da Espainian, eta 61.ean mundua mailan, Irailean argitaratuta den enplegagarritasunari buruzko nazioarteko QS Ranking sailkapenean. NU laugarren urtez jarraian izan da lehena nazio mailan. Ikerketa honek enplegagarritasunari dagokionez munduko 500 unibertsitaterik onenak jasotzen ditu, eta espainiarrak 14 dira bakarrik. Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeak egin duen sailkapen hay QSs bost adierazletan oinarritzen da: enplegatzaileen izen ona (zer iritzi duten), graduatuen emaitzak (laneratze tasa), akordioak enplegatzaileekin, enplegatzaile-ikasle konexioak, graduatuen arrakasta bere karrera profesionalean zehar eta dituzten lanpostuen garrantzia. Ikerketak 660 unibertsitate aztertu ditu -iaz baino % 10 gehiago- eta 500 sailkatzen ditu, guztira. Horretarako, 40.000 enplegatzaileren iritziak aintzat hartzen ditu. Nafarroako Unibertsitatea lider kokatzen da Espainian bi adierazle hauetan: graduatuei eta beren jarrerei buruz enplegatzaileek duten iritzia; eta enplegatzaile eta ikasleen arteko konexioa, irizpide bat kontuan hartzen duena campusa bisitatzen duten enpresa kopurua eta

eskaintzen dutena bai informazioa, bai praktiketarako aukerak, baita lehen enplegu bat ikasleentzat ere. Talentu unibertsitarioaren transferentzia Roberto Cabezas NUko Career Services-eko zuzendariaren arabera, “laugarren urtez jarraian lehenak izatea Espainian enplegagarritasunean gure ikasleen kalitatearen eta bere ingurune laboralaren garapen profesionalari laguntzeko duten gaitasunaren emaitza da”. Halaber, nabarmentzen du “Unibertsitatearen esfortzua enplegurako heziketa on bat emateko, konpainia zorrotz bat ikaslee eta ikasle-ohien garapen profesionalean, eta zubi sendoen eraikuntza mundu akademikoaren eta enpresarialaren artean”. “Esfortzuak handitu ditugu konpetentzien heziketan Skill Training Program-aren bitartez, baita ikasleen banakako prestakuntzan hautaketa-prozesuei aurre egiteko, eta hobe bat etortzeko enpresen eskaera eta eta beharrekin”, gailendu zuen. Bere iritziz, “QS Employability bezalako ikerketa hain garrantzitsu honetako posizionamendu honek indartzen du Nafarroako Unibertsitatearen konpromezua lan egiten jarraitzeko talentu unibertsitarioaren gizarterako transferentzian”.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018iraila

07


08

2018iraila

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

UNED Iruñeak urriaren 23ra arte irekiko du ikasturte berrirako matrikula epea 28 Gradu, Master, 25 eta 45 urte baino gehiagoko Pertsonentzako Sarbide Ikastaro, UNED Senior eta Ingelesa eskaintzen ditu zentroak

Unibertsitateko Aldizkaria

UNED Iruñeak hurrengo urriaren 23ra arte mantenduko du irekia Graduetan eta 25 eta 45 urte baino gehiagoko Pertsonentzako Unibertsitaterako Sarbide Ikastaroetan izena emateko epea. UNED Senior programarako matrikula epea irailaren 28an itziko da eta Ingeleraren irakaskuntzarako izen ematea (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2), berriz, azaroaren 8an. Matrikula Interneten bidez egin daiteke, urriaren 23ra arte, www.uned.es webgunean. UNED Iruñeak laguntza emango die ere horren beharra duten ikasleei. Ikasturte berriko eskolak urriaren 1ean hasiko dira eta Irekiera Ekitaldia urriaren 9an egingo da. Saio informatiboak Zentroan ematen diren ikasketa guztiei informatzeko, irailak 17, 18 eta 19an harrerako saio informatiboak eskainiko dira, doako sarrerarekin. Irailaren 17an saioa Sarbide Ikastoroa eta ingelesaren irakaskuntzari buruz izango da. Irailak 18an Psikologia, Artea eta Humanitateak eta Zientzia Sozial eta Juridikoen Graduei buruz informatuko da. Eta irailak 19an Zientziak, Ekonomia eta Ingeniaritzetako karrereik buruz. Saioak 19:00etan izango dira Zentroko Areto Nagusian. UNED Iruñeako ikasturte honetako nobedade nagusia Kriminologiaren Graduko hirugarren ikasturtearen sartzea da, lehen aldiz UNEDen eskainita iaz.

4.000 ikasle baino gehiago, 28 Gradutan banatuta UNED Iruñeak aurreko ikasturtean 4.000 ikasle baino gehiago izan ditu 28 Gradu unibertsitario, 11 Gradu Konbinatu, 25 eta 45 urte baino Nagusientzako Unibertsitaterako Sarbide Ikastaroetan, Ingeleseko irakaskuntzan, 76 Masterretan, Heziketa Jarraian eta 50 urte baino nagusientzako UNED Senior eskaintzetan banatuta. Zentroan ondorengo graduak ematen dira: Enpresa Administraritza eta Zuzendaritza, Antropologia Sozial eta Kulturala, Ingurugiroko Zientziak, Politika eta Administrazioko Zientzia, Administrazio Publikoetako Zientzia Juridikoak, Kriminologia, Zuzenbidea, Ekonomia, Gizarte Heziketa, Ikasketa Ingelesak: Lengua, Literatura eta Kultura, Filosofia, Fisika, Geografia eta Historia, Artearen Historia, Ingeniaritza Teknologia Industrialean, Lengua eta

Literatura espainiarrak, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elekroniko Industrial eta Automatikoa, Ingeniaritza Elektrikoa, Informazio eta Komukazioko Teknologietako Ingeniaritza, Ingeniaritza Informatikoa, Matematikak, Pedagogia, Psicologia, Kimika, Soziologia, Turismo eta Gizarte Langintza.

UNED Iruñeko Uda Ikastaroak gorroto delituei, neurohezkuntzari, lankidetzari eta hizkuntzei buruz Unibertsitateko Aldizkaria

UNED Iruñeak bost heziketa ekintza hezitzaile antolatu ditu, irailean, Uda Ikastaroen XVIII. edizioaren barne, Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Ondokoak dira: Lo dauden adimenak; Gorroto delituak: ezberdina izateak biktima egin zaitzakeenean; Ingelesa ikasi euskaraz, gaztelaniaren bidez: hizkuntzen trataera bateratua eskolan; Garapenerako lankidetze iraunkorra hezkuntzan; eta Neurohezkuntza: zurruntasuna ala plastikotasuna? Ikastaroetarako matrikula online egiten behar da www.unedpamplona.es/matricula webgunean eta horien prezioa 15 €-koa da. ❚

GORROTOZKO DELITUAK: EZBERDINA IZATEAK BIKTIMA EGIN ZAITZAKEENEAN DATA: Irailaren 17tik 19ra. ORDUTEGIA: 17:00etatik 19:45era. LEKUA: Condestable. DESKRIBAPENA: “Gorrotozko delituak” terminologia sortu egin da jarrera-kategoria bat definitzeko faktore adierazgarri eta amankomuna dutenak elementu motibatzaile baten presentzia, gorrotoa eta diskriminazioa. Gorrotozko delituak dira gertakari horiek pertsona baten kontra dihoazenak aurreritzi batzuengatik. Oinarrituak ezgaitasunean, arrazan, jatorri etnikoa edo jatorria, erlijioa edo sinismean, orientazioa eta identitate sexuala, gizarte-bazterketa egoera edo beste edozein baldintza sozial edo pertsonala.

INGELESA IKASI EUSKARAZ, GAZTELANIAREN BIDEZ: HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA ESKOLAN DATA ETA ORDUTEGIA: Irailaren 20an: 17:00 - 20:15. Irailaren 21ean: 17:15 - 19:30. LEKUA: Kondestable Civivoxa. DESKRIBAPENA: Errepresentazio, komunikazio, sozializazio eta ikasketa tresna nagusia da hizkuntza; ikaslegoaren formakuntza integralean oinarrizkoa da, beraz. Hori horrela, haur eta lehen hezkuntzako curriculumek diote ikasleek hainbat hizkuntzatan, gaztelanian, euskaran edo ingelesean kasu, hizkuntza gaitasun maila desberdinak erdietsi behar dituztela. Ikasleak, ordea, ez du hizkuntza bakoitzarendako sistema isolatu eta beregaina garatzen: integratzen ditu. Hizkuntza bati dagozkion gaitasun linguistikoak bestearen ezagutzaren bidez eraldatzen dira, batetik kontzientzia linguistikoa eta bestetik gaitasun eta ahalmen interlinguistikoak sortuz. Badira, hartara, hizkuntza baten ikasketa prozesutik bestearenera ekar ditzakegun elementuak.

NEUROHEZKUNTZA: ZURRUNTASUNA ALA PLASTIKOTASUNA? (PLAZAK AGORTUAK) DATA: Irailaren 25etik 27ra. ORDUTEGIA: 17:00etatik 19:45era. LEKUA: UNED Iruñea. DESKRIBAPENA: Gure garrularen inguruko azken ikerketek erakutsi dute hau ez dela makina programatu bat bezala funtzionatzen, baizik eta malgutasun handi bat duela aldatua izan ahal izateko. Interes handikoa da kontziente izatea gure burmuinaren funtzionamenduaz hari izateko irakatsi, ikasi eta hezi ahal izateko, garunaren gaitasunak optimizatuz. Ikastaro honetan gerturatu nahi gara laguntzera estrategia hezitzaileak berritzen eta berrikasten, ikasketak edo jarrerak aldatzen, eta ikasketa eraginkorragoetan eraldatzen.

LANKIDETZA HEZKUNTZAKO GARAPENEAN NAZIO BATUETAKO 2015-2030 GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUETAKO AGENDATIK AURRERA DATA: Irailaren 24tik 26ra. ORDUTEGIA: 17:00etatik 20:45era. LEKUA: Kondestable Jauregia. DESKRIBAPENA: Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburua lortzeak dakartzan erronka eta aldaketak identifikatzen eta ulertzen jakin, “Kalitatezko hezkuntza”ri buruzkoa, lankidetza espainiarreko aktore ezberdinentzat (Administrazioak, unibertsitateak, enpresak,

25 eta 45 urte baino Nagusientzako Sarbide Ikastaroak Graduetara jo dezakete Selektibitatea gaindituta duten ikasleek, Lanbide Heziketako Goi Mailako Gradu bat egin dutenek, beste titulu unibertsitario bat egin dutenek edo 25 edo 45 urte baino nagusientzako UNEDeko Sarbide Ikastoroak egiten dituztenek. INFORMAZIO GEHIAGO: www.unedpamplona.es @unedpamplona www.facebook.com/unedpamplona

Ingeleseko sei maila, plazetako arazorik gabe UNED Iruñean Ingeleseko sei maila ematen dira: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 eta ikasleek beraiek egokienatzat jotzen duten horretan izena eman dezakete plazen inongo arazorik gabe. Ingeleseko irakaskuntzak klase presentzialetako 2 ordu metodologia onlinearekin konbinatzen ditu.

MATRIKULA EPEAK UNED IRUÑEAN 2018-2019 ❚

GRADUAK: Urriak 23ra arte www.uned.es-en

25 ETA 45 URTE BAINO NAGUSIENTZAKO SARBIDE IKASTAROAK: urriak 23ra arte www.uned.es-en

CUID: Irailaren 3tik azaroaren 8ra www.uned.es-en

UNED SENIOR: Irailak 28ra arte, presentzialki UNED Iruñean.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018iraila

09


01

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018 IRAILA

+ Trebakuntza

Laguntzen du

Axier Lekuona, Orkliko Antolaketa eta Garapeneko Teknikaria

“Lan merkatuaren egungo egoera larria da�

Unibertsitateko Aldizkaria

Orklik Lidergo Industrialari Trumpf saria jaso berri du, ekoizpeneko teknologia digitalen erabileragatik. Enpresa honek Ordizian (Gipuzkoa) du bere egoitza eta berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaien fabrikazioan eta salmentan lan egiten du. Bere eskaintza anitza ia mundu osoko merkatuan hedatua dago; izan ere Orklik Txinan eta Brasilen baititu lantegiak, bai eta berezko ordezkari eta agente sare bat ere bost kontinenteetan. Orkliko Antolaketa eta Garepeneko Teknikari Axier Lekuonarekin hitz egin dugu.

gogoak berpiztea baino ez dute eragiten, non ezin duzun azkartzeari eta ibiltzeari utzi, bestela zu gainditzen bukatzen baitute.

“Aukerez beteta dagoen baina, aldi berean, oso zorrotza den la merkatu bati heltzeko, modu bizian prestatzea gomendatuko nieke nieke gazteei�

Lidergo Industrialari Trumpf saria jaso berri duzue ekoizpeneko teknologia digitalen erabilpenean. Nola jaso duzue albistea? Itxaroten ez diren sariak dira orokorrean. Egunerokoan sartuta zaudenean, modu jarraituan nola aurrera egin eta hobetzean, beste enpresen errealitatearen nozioa galtzen duzu, baita egiten ari zarenak maila altu bat duen ala ezaren inguruko nozioa ere. Mota honetako ekitaldietara aurkezten zarenean da kokatzen zaituztenean inguruarekin eta, modu batean, beste enpresekiko, beste sektoreekiko eta beste errealitateekiko balioesten zaituztenean. Hau bezalako albisteek zuk egokia deritzozun bidean lan egiteko

Orklik 36 urte ditu. Zein izan da enpresaren garapena? Orkli 1982 urtean jaiotako enpresa bat da, Copreci kooperatibako ekoizpen-fabrika bezalako aldi baten ondoren, eta bere ekintza hasi zuena termoelektrikako segurtasuneko osagaien fabrikazioaren bidez (termopar eta talde magnetikoa) nagusiki. Jada bere hasieran berogailuetako osagaien fabrikazioko ekintza hasiberri bat bezala finkatu zen, nagusiki erradiadoreetako balbulak. Enpresaren garapena markatuta izan da hainbat gertaera giltzarri

batzuengatik bere 36 urteetan zehar kooperatiba independente bezala. Lehen jauzi kualitatibo bat eman zen 80. hamarkadaren hasieran, ekoizpen-prozesuen automatizazio-prozesuen hasierarekin, gure ekoizpen-modeloaren oinarriak finkatu zituena, giltzarri izan dena proiektuaren arrakastan azken hamarkadetan zehar. Automatizazio prozesuak, gure produktuen nazioarteko merkaturatzearen esfortzu handiari lotuta, gure negozio-bolumenaren hazkunde garrantzitsu bat suposatu zuen, posible egin zuena hazkunde-planak ekitea Produktu eta Bezeriaren dibertsifikazioaren bitartez, Aramako fabrika berrien sorkuntzarekin, zerbitzua emateko xedearekin Galdaren Hidraulika eremuko galdaren munduko fablikatzaile handiei. Kokapen osagarri honek baimendu zuen, era berean, gure ekintzaren handitzea berogailuen negozioan, gure produktu-gama hedatuz erradiadoreetako balbula tradizionaletatik balio erantsi gehiagoko familietara, hala nola Lurzoru Distiratsua, osagarri hidraulikoak instalazio eguzki-termikoentzat, edo berezko fabrikazioko panel eguzki-termikoak. Gaur egun, gasen errekuntzarako osagaien garapen eta fabrikazioko prozesu batean murgilduta gaude, gure bezeroen horma-kalderetan ezarrita nagusiki. Arlo berritzaile bat da Orklirentzat,

non produktu-gama bat garatzen baikauden (Silizioko fibren erretzaile zeramikoak), guztiz berritzailea merkatuarentzat. Aurreko apustuarekin batera, bero-trukagailuaren sektorean presente gaude ere gure Valmex Spa-ren bidez, osatuz horrekin konbustiobero-trukagailuetako irtenbide osoak, gure bezeroen eskura ipintzen ditugunak. Laburbilduz, bikaintasun operatiboaren bilaketa gure fabrikazioko eremu tradizionalenetan, batuta gure egungo bezoroen produktulerro berrien esploraziora, egiten dute esplotazio-esplorazioaren konbinaketa egokiak gu kokatzea zifra errekorretan fakturazio historikoari dagokionez. Zeintzuk dira Orkliren arrakastaren gakoak? Enpresa batek hobetzean pentsatzen duenean, bereahala datoz burura kudeaketa tradizionaleko liburu eta modeloak. Kostuen murrizketa, optimizazio industriala, Lean prozesuak, Kaizen, Smeg eta sigla eta nomenklatura mugagabe bat orain arte balio izan dutenak eta baliotzen jarraituko dutenak barrurantz begiratzeko joera duten enpresentzat. Orokorrean, baliabideen barruko optimizazioruntz enfokatu ohi da eta horrekin produktuari balio erantsi bat eman nahi da, horrela bezerora lehiakidea baino lehe-


nago iritsiz. Modu tradizionala da, irakasten dena eta horrela modu intuitiboan lehenago ipintzen dena mahai gainean. Eta ez balitz hori etorkizuneko negozioei ekiteko modu bikainena? Eta bezeroek gehiago balioetsiko balute beste merkatal-harreman mota bat ala beste hornitzaile bat, modu bikainean optimizatutako hornitzaile xumea baino gehiago? Garai eta egoera berriek produktuak hutsaltzea daramate, kopiagarriak eta prezio baxukoak bihurtzea eta beste berri batzuk agertzen dira. Horniketa eta ekoizpen-katea tenkatzen da eta barne-optimizaziorako joera dago (beti ongietorria). Modu ezberdin batean pentsatzean datza. Zergatik, orokorrean, ez dira baliabideak gastatzen bezeroa ondo ezagutzeko, bere beharrak zeintzuk diren jakiteko, eta optimizatuta dagoen produktuarekin egiten den gaurko salmentaz harago joaten saiatzeko? Hori da gaur Orkli egiten saiatzen dena, bezeroa ezagutzen saiatzen da, dituen beharrak jakiten saiatu eta horietara egokitzea, bai gaurko produktuei balioa eransten, produktu eta prozesuaren optimizazio eta berrikuntzaren bitartez, baina baita beste mota bateko arazoei irtenbidea ematera aurreratzen, zeintzuren irtenbide posibleak izan daitezkeen etorkizuneko negozio-iturri batean. Hori gertatzen da, adibidez, Orklin sortutako serbitizazio batean, dagoeneko merkaturatzen hasi dena: Ekanban. Horretarako, abaintaila lehiakor bat da datuen digitalizazioa menderatzea, prozesatu eta analisien tresnekiko harremana, bezoarentzat gogobeteko irtenbideetan eta Orklirentzat onuragarrietan amaitzeko. Zerk desberdintzen du Orkli sektore bereko beste enpresekiko? Ez da erraza faktore bakar bat finkatzea. Gure izaera kooperatiboa alderdi bereizle argi bat da, horrek dakarrenarekin bazkidelangilearen inplikazioaren materian. Gure operazio enpresarialen kudeaketari dagokionez, bezeroarekiko hurbiltasuna, bere beharrak ulertu eta asetzeko esfortzua ere elementu oso garrantzitsu bat izan da gure historian zehar. Gure bezeroen itxaropenak asetzeko eta ahal den neurrian gainditzeko egindako esfortzuek emaitza oso nabarmenak eman dituzte azken urteetan, merkatu-kuota irabaztea utzi diguna sektore helduetan non produktuari lotutako zerbitzua garrantzia irabazten joan den lehikortasuneko faktore bezala. 10 urte bete dira krisi ekonomikoak eztanda egin zuenetik. Nola bizi izan duzue eta nola aurre egin diozue? Orklik krisia modu espezifikoan bizi izan du bere negozio bakoi-

2018 IRAILA

tzean, alde ezberdinen oinarrian, bere eragina handitu edo txikitu dutena enpresan. Gure salmenten dibertsifikazio maila altuak, eta bereziki gure negozio batzuen kasuan bezalako merkatu nazionalerako erakusketa murritzak, baimendu dute fakturazio-zifra ez ahultzea krisialdi ekonomikoan zehar modu hain nabarian. Baina egia da ere eraikuntza berrien hornikuntzara gehiago zuzentzen diren negozioak, eta non modu zuzen edo zeharkakoan merkatu espainiarraren pisua handiagoa zen, finantza-krisia gordintasunarekin sufritu dutela, eta zehazki higiezinen barbuilaren eztanda. Orokorrean esan liteke Orkli ondo atera dela krisialdi-alditik, baina desafio garrantzitsuei aurre eginez negozio-lerro horietan non gure salmenten dibertsifikazio geografikoa murritzagoa den, eta gure produktu-katalogoaren handitzera begirako erronka argi batekin, gure bezeroentzako balio erantsi handiagoko irtenbideekin, krisialdiak konpetentzia indartu duelarik produktu tradizionalago horietako lerroetan.

“Pertsona proaktiboak bilatzen ditugu, beren erantzukizunen gauzatzean gainditze pertsonalaren adibide izango direnak�

Nola ikusten duzue lan-merkatua egun? Lan-merkatuaren egungo egoera larritzat joko nuke. Gure egungo egoerak konbinatzen du gure langilegoaren belaunaldi-berriztatze bat (Orkliko bazkide-fundatzaile asko erretiratzen ari dira gaur egun) eskulan gaitua sartzeko beharrarekin, bereziki industria-eremuan. Era berean, Orkli kokatua dago eskualde batean, Goierrin, non industria-enplegu tasa oso altu bat dagoen, eta gurekin modu aktiboan lehia egiten duten enpresekin gauden, erakundeetan talentua sartzeko nahian. Hori dela eta, egun nabaritzen ari gara pertsonal gaituaren gabezia gu sortzeko gai garen aukera-estaldura betetzeko, ez bakarrik eskatutako profilen eskasiagatik, baizik eta erakunde guztiek gure errekrutatze eta hautaketa-politiketan proposatzen ditugun eskakizun maila altuagatik. Zer bilatzen dute enpresek gaur bere langileetan? Bilatzen den hautagaiaren profil osoa marraztu nahi izan gabe,

nabarmendu genezake, gaitasun teknikoa zalantzarik gabe faktore garrantzitsu bat izanik, gure proiektuan sartuko diren pertsonetan bilatzen duguna dela beraiek erakus dezaketen eboluziogaitasuna inguru oso aldakor batean. Gaur jakiten dena bezain garrantzitsua da modu jarraian ikasteko gaitasuna, bai arlo teknikoan, bai zeharkako izaerako konpetentzietan, guztiz beharrezkoak direnak gure eguneroko erantzukizunak betetzeko. Pertsona proaktiboak bilatzen dira, beren erantzukizunen egitean gainditze pertsonalaren adibide direnak, gaur egungo mundu laboralak inposatzen duen bilakaera pertsonalaren beharraz kon-tziente direnak eta, aurreko guztiari gehituz, Orkli bezalako proiektu kooperatibo batean sar-tzeko prest daudenak eta kon-tzientzia hartzea bere jabelangilearen egoera bikoitzaz, betebehar eta eskakizun espezifiko batzuk daramatzan egoera. Nolakoa izan behar da hautagai ideal bat lan baterako? Gako batzuk lehenago aipatu ditugu. Hautagai ideal batek bildu behar litzake ezaguera tekniko eguneratua, denboran jarraitua den ikasketa-bidai bat hasteko gaitasun eta borondatea, eremu erlazional guztia kudeatzeko trebetasuna bere lanera lotuta modu onean, eta azkenik, proiektu kooperatibo bateko kide izateko bokazio espezifiko bat erakustea, nahasiz horrela kooperatibara lotutako kudeaketa-dinamiketan, kontzientzia hartuz bere langilejabearen egoera bikoitzaz. Zer egin behar du enpresa batek bere langileak mantentzeko? Talentuaren atxikipena izan liteke agian faktore eragile askoko alderdi bat. Ordainsariaren baldintzak bezalako faktore higienikoak zalantzarik gabe garrantzitsuak dira, baina epe

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

luzean pertsonen ilusioa eta konpromezua mantentzeko, ulertzen dugu, enpresa bezala, gure baliodun proposamenen eboluzio jarraitua, gure kudeaketa prozesuen hobetze jarraituaren aldeko ahalegina (fabrikatzea, merkatura-tzea...), egiten dutena Orkiz enpresa erakargarri bat hazkundeko itxaropena duten proiektuak bilatzen dituzten pertsonentzat, non profesionalki bilakaera izan dezaketen. Beste alde batetik, gure identitate kooperatiboa, non pertsona ekintza enpresarialaren erdian kokatzen dugun, proiektuari erakargarritasuna ematen dion beste faktore bat da. Gure ekintza antolatzen dugun modua, kudeaketako alderdi askotan parte hartzeko aukera handiak eskainiz proiektuaren parte diren pertsonei, erakargarriagoa egiten dute hau epe ertain-luzera, bazkide-langileei proiektu beraren gain kontrol handiago bat ematean, bere etorkizuneko bilakaerarako gakoen ezagueraren maila altuago batez bereizita, bilatuz horrekin proiektuaren kide diren guztien partehartze maila altuago bat. Zer gomendatuko zenieke lanmunduan sartzear dauden gazteei? Modu bizian presta daitezela aukerez beteta dagoen lan-merkatu bati heltzeko, baina era berean oso exijentea dena. Ikasketa jarraitu bateko pentsamolde bat manten dezatela, bilakaera jarrai batekoa trebakuntza baten bila, ezaguera teknikoez harago joan behar dena. Presta daitezela lanmerkatu baterako non 'soft-skill'ak eta egunetik egunera hobetzeko nahia diren hautagaien artean bereizketa markatzen dutenak, ez sartzen diren egunean, baizik eta hasierako aldietan non erakundeek monitorizatzen dituzten bere hasiberriak indar handiagoarekin.

Laguntzen du

+ Trebakuntza

02


03

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018 IRAILA

+ Trebakuntza

Ekintzailetza soziala, geroz eta beharrezkoagoa Unibertsitateek bere inguruneaz kezkatuta dauden ekintzaileak sor ditzakete; hona hemen 5 aholku, ekintzailetza mota hori sustatzeko Unibertsitateko Aldizkaria

Ekintzailetza negozioak egiteko modu berria da gaur egun, bai eta lan-merkatuan sartzeko era ikasle eta profesionalentzat. Modalitate honen bitartez, ikasleek beren sormena bideratzeko modu bat aurkitu eta gizartearen garapeneana bultzaten dute ere. Hala ere, ekintzailetzan pensatzean, orokorrean, produktu edo zerbitzu jakin baten salmentarekin lotzen da, zeinaren bitartez ekin-tzaileak diru kopuru altuak eta ezusteko zifrak lortuko dituen. Baina aurrekoa ez da ekiteko modu bakarra, ez eta erabiliena ere gaur egun.

Irakasleek eta unibertsitateek ekintzailetza soziala sustatu behar dute

Aro digitalaren ezaugarri bat da ekintzailetza sozialaren sustapena. Hau da, ideia berritzaile baten bitartez herritargoko sektore baten arazo sozial bat konpontzen saiatzen dena, ekonomikoki errentagarria den modelo bat erabiliz, baina funtsean erabilgarria dena garapen sozialari laguntzeko. Teknologia berrien bitartez, arazo hauek ezagutu eta heda daitezke modu errazagoan. Oinarrian esan liteke ekintzailetza orok behar bat asetu nahi duela, baina ekintzailetza sozialaren kasuan, behar hau ekintzailearen errentagarritasunaren nahiaren gain kokatzen da. Hau da, beraz, ekintzailetza berriaren modu berria, ekonomia kolaboratiboan ohikoa. Indartu eta hazten jarraitzeko, unibertsitateetan eta hezkuntza-zentroetan sustatua izan behar da, irakasleen ekimen zehatzen bidez. Nola? Hona hemen gomendio batzuk etorkizuneko ekintzailetza sustatzeko. Mota honetako ekintzailetza honek isolatuak dauden zonaldeetara oinarrizko baliabide naturalak eraman ditzake, ingurumena kutsatzen duten osagaiak berziklatu, etab. Bakar-bakarrik falta dena hau da: ideia bat azkartasunarekin batu ekintzailetza errentagarri bat sortzeko, gizarteari edo planetari laguntzen diona.

1 2 3 4 5

KONTZIENTZIATU Ekintzailetza sozialak modu errealean planteatuak izan daitezen, ikasleek gaur egun modu berezian beharrezkoak diren negozio tipo bilakatzen dituzten desberdintasunak ezagutu behar dituzte.

LANKIDETZAREN ONURAK IGORRI Enfasia egin nola, borondate ezberdinak modu batera lan eginez, desberdintasuna marka dezaketen.

BOLUNTARIOTZA INDARTU Boluntariotzako esperientzien bidez, gazteak arazo sozialetara hurbil daitezke. Ekintzailetzaren bidez, arazo horiek konpon litezke.

ENPATIAN LAN EGIN Enpatia ekintzailetza sozialen trebetasunik garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, horretan lan egitean, ikasleek behar duten tresna izango dute arrakastarekin ekin ahal izateko.

DESAFIATU Erronka jarraituak dituen heziketa bat eskainiz, begiratu batean irtenbiderik ez dutela diruditen arazoak hartzeko prestatuko behar dira ikasleak.


Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia

2018 IRAILA

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Europaren etorkizunari buruzko ikuspegi bat Euskaditik 018ko martxoak 6an, Eusko Jaurlaritzak, Gobernu Kontseiluan bilduta, Europaren Etorkizunari buruzko Ikuspegia dokumentua onartu zuen. Erantzuna ematen zitzaion horrela Europako Batzordeak proposatutako eztabaidari, 2017ko martxoan argitaratutako Europaren Etorkizunari buruzko Liburu Txuriaren bitartez. Eztabaida hau sortu zen testuinguru batean non Europar Batasunak inoiz jasan duen krisi ekonomiko-finantziero larrienetik ateratzen zen eta guztion buruan dauden arazo sakon batzuk dauden: pertsona errefuxiatuen krisi humanitarioa, Erresuma Batutik ateratzeko negozioazioak, nazioarteko testuinguru aztoratua, populismoaren aurrerapena, besteak beste.

2

Ekarpeneko dokumentuak, atal ezberdinetan egituratuta, Europa gehiago eta hobe bat aldarrikatzen du globalizazioaren desafioei erantzun bezala eta Europa sozialaren sakontasuna nabarmentzen du, defendatuz Eskubide Sozialen Oinarri Euoparraren garapena, 2017ko amaieran onartua Gotemburgon. Lanbaldintzen erregulazio komunitario baten alde apustu egiten dugu, baita goi-hezkuntzako modelo baten garapen baten alde ere, heziketa eta mugikortasun europarrean oinarrituta, ahaztu gabe mugaz bestaldeko lanaren sustapena. Paradigmaren aldaketa bat eskatzen dugu eta era berean proposatzen dugu familia, jaiotze-tasa eta bizitza laboral, familiar eta pertsonalaren bateragarritasaunaren laguntzarako politikak jorratzea. Benetako politika industrial bat egitea defendatzen dugu, Espezializazio Adimentsuaren Estrategien sakontasunean oinarritua, ikerketa eta berrikuntza izan ditzala lerro gidariak denbora berdinean eta 4.0 Industriaren gara-

penari lagun diezaiola, kontziente izaki industriak sortutako enplegua egonkorragoa izateko joera duela beste eremuetatik sortutakoa baino. Merkatu digital bakar baten konfigurazioa eskatzen dugu ere sektorea produktibitatez hornitzeko eta industria kultural eta sormenezkoak sustatzeko. Europa ekonomiko-monetarioari buruz, gardentasun eta kontuen errendizio handiago bateruntz orientatzea beharrezkoa da euro zonaldean. Horretarako Europar Parlamentuaren paper handiago bat proposatzen da eta euroaren Ministro/a irudiaren sorkuntza. Modu berean, Banku-batasuna osatzea eskatzen dugu eta ziklikoz kontrako izaera duen aurrekontu baten ezarpena, hogeita zazpien BPGren % 2ra heltzen dena, proiektu estrategikoetan inbertitzeko gaitasunarekin eta politika birbanatzaileak egiteko ahalmenarekin. Berezko Baliabideen inguruko Kontseiluaren erabaki berri batek indartu lezake gainera aurrekontu amankomunaren izaera independentea. Inbertsio publikorako ekarpen handiagoa defendatzen dugu Kohesio Politikaren bitartez, zeinaren kudeaketarako erregioen protagonismo handiago bat eskatzen dugun. Aldeaniztasunaren aldeko konpromiso bat erakusten dugu ere printzipio inspiratzaile bezala, aldaketa klimatikoa edo giza-garapen jasangarria bezalako erronka globalei irtenbide emateko gai dena. Hain zuzen ere, jasangarritasuna Euskaditik gogoz bilatzen den helburu bat da eta eskatzen dugu kontsumo berritzaile eta eraginkorreko ekoizpen modeloak sustatzen dituzten politika europarrak hartzea. Berdin-berdin,

mugikortasun elektrikoaren garapena defendatzen dugu eta abiadura handiko trenbideko garraioaren sare transeuroparra egitea ere, indarra ipiniz Korridore Atlantikoaren egikaritzan. Ideia garrantzitsu bat nabarmendu behar da ere, transbertsala dena dokumentu guztian: subsidiarietatearen printzipioaren garapena eta konpetentzia legegiledun (edo konstituzionalak) erregioen protagonismoa giltzarri direla etorkizuneko gobernantza eraginkor eta zilegi baterako. Horretarako konbentzio bat martxan jartzea proposatzen da 2001-2003ko Europako Konbentzioaren lanak berrartzeko, abian ipini litezkeen ekimen desberdinak analiza ditzan. Gainera, Argitasuneko Zuzendaritza bat sartzea proposatzen da arau komunitarioan, bide eman dezan Komunitate Politika ezberdinen borondateari bere subiranotasun-estatuari, kosubiranotasunari edo interdependentziari buruz. Halaber, Europako Batzordearen Lehendakaritza sortzea proposatzen da, Europako Parlamentuak hautatua, komisario kopuruaren gutxitzea eta zerrenda bakar transnazionalak txertatzea edo Batzorderako eta Europako Parlamenturako ekimen legegilea handitzea. Eusko Jaurlaritzatik integrazio europarrarekiko gure konpromezua berbaieztatzen jarraitzen dugu, kooperazio berrindartuen bitartez aurrera egiteko aukera defendatuz eta kontziente Europa federal, konstituziogile eta demokratiko baten eraikuntzak Europar Batasuna osatzen duten herrialde europar ezberdinetako hiritarren laguntza eskatzen du MIKEL ANTĂ“N ZARRAGOITIA EUROPAKO GAIEN ZUZENDARIA. EUSKO JAURLARITZA

I


II

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018 IRAILA

989an Berlingo harresiaren erorialdiak azaleratu zuen mundu multipolarrak Europa nazioartean eragile gisa berresteko eta izaera federaleko 1950eko Schumann Adierazpenean aipatutako integrazio-proiekturako zilegitasuna irabazteko erronkaren aurrean kokatu zuen. Batasunak bete-betean ekin zion egun amaitu ez den hedatze-prozesuari, eta horrek Europaren mugen (limes) gaia mahaigaineratu zuen. Prozesu horrek eragindako mota askotako ondorioak bereganatzeko denborarik gabe, Europar Batasunak duela hamarkada bat hasitako finantza, ekonomia- eta politika-krisi sakonari egin behar izan zion aurre.

1

Krisia ez da erabat gainditu, baina Europak bizirauteko gaitasuna izan du, eta, 2017tik aurrera, nolabaiteko optimismora itzuli dela ondoriozta daiteke. Edonola ere, bertan diraute ahots euroeszeptikoek, Europaren kontrakoek eta integrazio-prozesuaren aurkakoek. Gaur egun, Europar Batasunak ziurgabetasunean mugitzen jarraitzen du eta zilegitasun falta ez bada ere, herritarren atxikimendu falta nabari zaio. Espiritu kritikoari uko egin gabe, komenigarria da Batasunak eman dizkigun onuren inguruko hausnarketa laburra egitea; abantailak oso modu naturalean ulertu ditugu eta badirudi gauzen egoera naturalaren ondorio direla. Gaur egun, zirkulazio askearen printzipioa eta komunitateko herritar baldintza batuta, edozein Estatu kidetan bizi, ikasi eta lan egin dezakegu baldintza-berdintasunean. Gure gazteek beste kultura batzuk eskuratzeko aukera dute, eta Europako unibertsitateetan ikas dezakete oso erraz. Diru bera dugu euro gunean. Schengen eremuaren baitan, herrialde batetik bestera pasaporterik gabe bidaia dezakegu eta telefonia mugikorrean “roaming” tarifarik aplikatu gabe. Europar Batasunaren markoan kalitate- eta segurtasun-estandar handien arabera egindako produktuak kontsumitzeko bermea dugu. Barne-merkatuari esker, produktu onenak prezio lehiakorrenetan eskura ditzakegu. Horrez gain, Europako enpresek esportazioak areagotu eta beren helmugak dibertsifikatu dituzte. Pertsona orok du sufragio aktibo eta pasiborako eskubidea udal eta europar hauteskundeetan, edozein Estatu kidetan. Europatik kanpo ezbehar edo gerra-gatazka moduko egoeren ondorioz, gure herritarrek Batasuneko edozein kontsulatu edo enbaxadatan jaso dezakete arreta. Europar Batasunaren parte izateari esker, Euskadin oparotasun, hazkunde eta enplegumaila handiagoa dugu. Hortaz, Eusko Jaurlaritzak, Euskadi Batasunean sartu zenetik 25 urte betetzen diren honetan, egindako ebaluazioak honako ondorio hau dakar: “Emaitza makroekonomikoek euskal herritarren errentak eta ongizateak gora egin dutela adierazten dute… Horiei dagozkien zifretan komunitatearen laguntza oso altua izan ez bada ere, zalantzarik gabe komunitatearen egitura-laguntzak eta horrek dakartzan ekonomia-plangintza eta programaziorako metodoek euskal ekonomiaren

Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia

modernizazioari eta lehiakortasunari lagundu diote". Zuzeneko laguntza ekonomikoak jaso ditugu euskal nekazaritza eta arrantzarentzat, Nekazaritza Politika Bateratuaren eta Itsaso eta Arrantzarako Europako Funtsaren laguntzen bitartez. Finantziazioa eskuratu dugu Europako hainbat programan bitartez, esaterako, I+B+g sustatzeko Horizon 2020 programaren, ingurumenerako Life programaren edo gazteentzako Erasmus unibertsitate-programaren bitartez. Egunerokotasunean erabiltzen ditugun azpiegitura askok jaso dute Europar Batasunaren finantza-laguntza garrantzitsua. Eusko Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, Europar Batasunean sartu zenetik gure Komunitateak jasotako zuzeneko laguntza europarraren edo eskualde izaerakoen guztizko zenbatekoa 4.200 milioi eurotik gorakoa da. Zalantzarik gabe, aipatu abantaila-sortak ordain eta konpromiso nabarmenak ere eskatu ditu, eta horien artean azpimarratzekoak dira, esaterako, egitura-erreforma mingarriak egitea edo hainbat gaitan komunitatearen agintaritza aitortzea, adibidez, Europako Batzordeak Estatu Laguntzetarako gaietan hartutako erabakiak edo Batasunaren Justizia Auzitegiaren foruaren menpekoak izatea. Egia da, baita ere, eta baikortasunaren ikuspegitik, Justizia Auzitegi horrek bateragarri izendatu zituela Euskal Kontzertu Ekonomikoa eta Komunitate Zuzenbideko xedapenak eta, hala, lehia askearen araudia ustez hausteari buruzko eztabaida behingoz ebatzi eta gure sistemari bete-beteko bermeak eman zitzaizkion Europan. Edonola ere, eta aipatu abantaila praktikoen gainetik, Europar Batasuna balioen komunitatea eta askatasunezko espazio komuna izan da, egun da eta etorkizunean izango da. Oinarri ukaezin horren gainean lortu dugu eraikitzea ongizate eta elkartasun maila handiko espazio publiko bat, baita munduan lehiakorrena den ekonomietako bat eraiki ere. Orain, etorkizunera begiratu eta guztion erronka da Europaren proiektua herritarrentzat erabilgarri egitea berriz eta, aldi berean, herritarren parte-hartzean sakontzea. Alde batetik, aurrerapen sozial eta ekonomikoari dagokionez; eta bestetik, askatasun, berdintasun, bake- eta demokrazia-elkarbizitzaren balioak bermatzeko. Iraunkortasunarekin, etorkizuneko belaunaldiekin eta planetako beste herrienganako elkartasunarekin konprometitutako etorkizuneko proiektua suspertzen laguntzea dagokigu. Europar Batasunaren parte izatearen abantailak ukaezinak dira. Edonola ere, elkarrekin hausnartu eta lan egiteko unea da, komunitate-proiektua berbideratu eta indartzeko; sortze-balioak berreskuratu eta pertsonak Europaren jardueraren ardatz bilakatzeko unea da. Europa oparoa, ongizatea sortzen duena, solidarioa, berdinzalea, aniztasunean batasuna duena eta benetako maila anitzeko gobernantza oinarri duena eraikitzeko aukera dugu. Hori da Europako herrien arteko gero eta batasun estuagoa lortzeko bidea, baita etorkizuneko proiektu horrekin konpromisoa, modu askean eta ezagueraz, hartzeko bidea ere. IÑIGO URKULLU RENTERIA Lehendakari


Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia

SARRERA Europar Batasunak 1951ean IAEEa sortu zenetik ezagutu duen krisirik larriena pasa du; JeanClaude Juncker Europako Batzordeko presidentea krisi existentziala zela esatera ere iritsi zen.Lisboako Ituna onartzeko pairatutako zailtasunen ondoren -Frantziak eta Holandak Europako konstituzioa ezartzen duen Itunari ezetza eman zioten eta Irlandan erreferendum bikoitza egin zen- 2009ko abenduaren 1ean sartu zen indarrean Ituna. Ez zen nabaria oraindik Estatu Batuetan piztua zen finantza-krisia bere gordintasunean, baina denbora gutxira gertatu zen-, 2010etik aurrera. Horren ondorioz, zor subiranoaren krisia iritsi, zalantzan jarri zuen euroaren beraren biziraupena eta Europaren integrazio-prozesuaren bideragarritasunaren eta etorkizunaren inguruko kezkak hasi ziren. Ez zen, hala ere, Europar Batasunak aurre egin beharreko krisi bakarra izan, 2015ean errefuxiatuen krisi humanitarioak punturik gorena jo eta Estatu kide ezberdinen ikuspegien trinkotasunik eza azaleratu baitzuen. Azkenik, azken hamarkadetan Europan inoiz ezagututako langabezia-, desberdintasun- eta prekarietate-tasak eragin zuen krisi ekonomikoa gainditzen hasia zenean, Batasunak orain artean inoiz ikusitako krisi berri bat dauka: lehenengo aldiz, Estatu kide batek, Erresuma Batuak, Europar Batasuna uztea erabaki zuen 2016ko ekainean. Garrantzi berekoak dira, baita ere, demografia-erronka, erlijio arrazoizko terrorismoa, Errusiaren erronka geopolitikoak edo Ameriketako Estatu Batuen atzerriko politiken norabide berria. Bestalde, nazioarteko gizarteak paradigma-aldaketari egin behar dio aurre, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak bat-batean sartu baitira, eta fluxu handiko eta harremanetako heterarkia ezaugarri dituen ordena mundial berri bat osatzen laguntzen dute. Estatu klasikoetatik haragoko eragile berriak agertzen ari dira nazioartean, Estatuek modu isolatuan ebatzi ezin dituzten arazo eta mehatxuak sortzen ari dira eta Estatuen arteko lankidetza eta Estatu barruko botereen arteko lankidetza arrisku globalei behar bezalako erantzuna emateko eskatzen ari dira. Testuinguru horretan, Europako Batzordeak Europar Batasunaren etorkizunari buruzko eztabaida proposatu du eta, horretarako, Europaren Etorkizunari buruzko Liburu Zuria argitaratu zuen 2017ko martxoaren 1ean. Testuinguru eta marko horretan, Eusko Jaurlaritzak bere iritzia eman nahi du eta hori barnehausnarketaren eta erakundeek, eragile ekonomiko eta sozialek eta gizarte zibilak 2017ko bigarren seihilekoan egindako Herritarren arteko Elkarrizketak [1] ekimenaren bitartez egindako ekarpenen ondorioa da. Eusko Jaurlaritzak erronkari aurre egin nahi dio, horrek daukan dimentsio eta garrantziaz jabetuta, eta pasa den mendeko gerrarte garaian abiatu eta, beranduago, Agirre Lehendakaria buru zuela garatutako ikuspegi europeista berretsi eta eguneratu nahi du. Izan ere, Agirre Lehendakariak eta Landaburu Lehendakariordeak Nazioarteko Talde Berrien sorreran parte hartu zuten 1947 urtean; Talde horiek izan ziren Europako demokrazia kristauaren aitzindariak eta, azken batean, Europako integrazio politikoaren sustatzaileak, familia sozialdemokratarekin batera. Eusko Jaurlaritzak Europa batuaren ideia defendatu zuen. Agirre doktrinaren bitartez, Euskadi libre bat eskatzen zen, Europa federal batean. Agirrek bat egiten zuen Richard Coudenhove-Kalergi austriarraren “Paneuropar” ideiarekin. Horren arabera, Europaren eraikuntzak oinarri handiagoa zuen politikan eta ez hainbeste geografian. Beranduago, integrazio federalistaren ideia gehitu zuen eta horren funtsezko alderdia zen batasuna aniztasunean sortzea. II. Mundu Gerraren osteko urteetan ezarri ziren Europako diskurtsoaren oinarriak. Agirre Dok-

2018 IRAILA

trinak bat egiten zuen diskurtso horrekin eta Euskadiren aitortza eta parte-hartze osoa eskatzen zuen estatu-nazioaren krisiari aurre egiteko eta Estatuetan baino estatuz azpiko eragileetan oinarritutako Europa bat osatzeko eredu gisa. Azken buruan, Herrien eskubidea defendatu zuen, nahikoa borondate politiko eta askatasunezko autogobernurako gaitasuna duten Herriena. Euskal Mugimendu Federalista 1947an sortu zen eta euskal nazionalistek, errepublikarrek eta sozialistek osatu zuten. Europako Mugimendu Federalari atxiki ziren eta hori 1948an bildu zen Hagako Kongresuan. Konferentzia hori -70. urteurrena du orain- Europaren eraikuntzaren hastapen gisa hartu da aho batez. Landaburu Lehendakariordeak ere Europa federalaren aldeko konfiantza adierazi zuen eta bere hitzetan, “bihotzik gabe, Europa kontzeptu abstraktua baino ez da izango soziologo eta politikarientzat, eta interesik gabekoa gehiengoarentzat”. “Today the Europe of the States is being constructed because it is the easiest and fastest to make and because one of the stimuli for organising Europe is fear. When this fear subsides and doctrine matures, it will be possible to build a Europe of the Peoples. In that Europe, no one will be able to deny us our place as a federalist and pacifist people, since Europe will have no other finality than peace” (Landaburu). Garaiotan, eta Europaren proiektuaren garrantziaz jakitun, Eusko Jaurlaritzak bere horretan eusten dio Europarekiko konpromisoari eta europar proiektuak eta horren balioek bake, errespetu, ongizate eta elkartasun alorretan adierazten dutenarekiko. Hala adierazi du 1996 eta 2004ko Goberunen arteko Konferentzien harira egindako adierazpen instituzionaletan; Erromako Itunaren urteurrenaren harira egindako adierazpen instituzionaletan (2007 eta 2017) edo Eusko Jaurlaritzak Amsterdam, Niza eta Lisboako Itunei dagokienez adierazi duen jarreran. Erromako Itunaren 60. urteurrenean egindako adierazpenean, Euskadik europar proiektuan duen jarrera definitu zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak. Jarraian dituzue adierazpen horren zati batzuk: “Erromatik Lisboara, Maastricht, Amsterdam eta Nizatik igarota, Batasunaren Ituna bake-etorkizunaren partekatutako helburua da eta oinarri ditu elkartasunaren, justizia sozialaren eta demokraziaren balioak, integrazio gradualaren prozesu baten bitartez”. “Integrazio handiagoak ez du uniformetasuna esan nahi eta ezberdinen arteko topaketa, aniztasunaren batuketa eta Europa osatzen dugun herrion borondateari errespetua oinarri hartuta izan behar du aurrera egiteko aukera”. “Ekintza politikoan eta erakundeetan herritarrei konfiantza itzuliko dien Europa eskatzen dugu. Parte-hartze eta subiranotasun partekatuaren unea da”. Halaber, Euskadi EB osatzen duten herri eta nazioek Europako integrazio politikoaren prozesuan funtzio aktiboa izatea eskatzen aritu da. Horretarako, EBren erakunde-egituran parte hartzeko eredu berriak eskatu ditu, subsidiaritate-printzipioan oinarritutako maila anitzeko gobernantza eraginkorra lortzeko. Euskadik kosubiranotasuna aldarrikatzen du eta, aldi berean, lankidetza eta erantzunkidetasuna eskaintzen ditu Europak aurre egin beharreko erronkei erantzuteko. Horren guztiaren helburua da herritarrek etorkizuneko proiektu batekiko konfiantza eta atxikipena berreskuratzea. Dokumentu honek Euskadik Europar Batasunaren etorkizunari buruz duen ikuspegia biltzen du, gero eta globalizatuagoa den eta interdependentziek eta arrisku globalei aurreko egiteko beharrak oinarritutako testuinguruan. Aldi berean, Europa eraikuntza federal gisa eratzearen ideia defendatu zuten euskal aitzindariei omenaldia egin nahi die. Kontzeptu horrek, balio humanis-

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

ta irmoak oinarri hartuta, bakean eta askatasunean oinarritutako aurrerabidea ahalbidetuko luke. [1] Eusko Jaurlaritzak, Eskualdeen Europako Batzordearekin batera, Europaren etorkizunari buruzko hiru Europar Elkarrizketa antolatu zituen, euskal herritarrei zuzenduta, euskal hiru hiriburuetan 2017ko bigarren seihilekoan. Lehenengo Elkarrizketa irailean egin zen eta “Europa Berritzai-lea, Enpresa-Unibertsitate-Gizartea loturaeredu berri baterantz” zuen izena. Bigarrena azaroan egin zen eta “Maila anitzeko Gobernantza, Para-diplomazia eta Estatuz azpiko eragileen funtzioa etorkizuneko Europan” gaiari buruzkoa izan zen. Hirugarren Elkarrizketa abenduan antolatu zen eta “Talentuaren Europako Ekosistema: gazteentzako aukera handiak” gaia jorratu zuen. Aipatu Europar Elkarrizketa horiek antolatzeko, Eusko Jaurlaritzak hainbat erakunderen laguntza jaso zuen, hauena: hiru Foru Aldundiak, hiru euskal hiriburuetako Udalak, Euskadiko Udalerrien Elkartea -EUDEL-, hiru euskal unibertsitateak, Lehiakortasunerako Euskal Institutua -Orkestra-, Gobernantza Demokratikorako Institutua-Globernance- eta hainbat eragile sozioekonomiko.

EUROPA SOZIALA EBren Itunek garapen iraunkorraren alde lan egitea eskatzen dute, enplegu osoa eta aurrerapen soziala izateko joera duen merkatu-ekonomia soziala oinarri hartuta. Behar bezalako gizarte-babesaren bermearen, bazterketa sozialaren aurkako borrokaren eta hezkuntza eta prestakuntza maila altuaren alde egiten dute. Halaber, Batasunak diskriminazioa errotik kendu eta justizia, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta belaunaldien arteko elkartasuna sustatu behar ditu. Hala ere, EBk europar herritarrei zuzendutako neurri zuzenak ditu. Itunetan ezarritakoa hori bada ere, praktikan Europa sozialari emandako ikuspuntua, orain artean, instrumentalista eta ideologia funtzionalaren menpekoa izan da: integrazio soziala merkatuen integrazioaren ondorio automatikoa izango zela uste zen. Baldintza hori ez da bete eta arestiko krisiak Europako herritarrei eragiten dien desberdintasun sozial eta beharrizan-egoera nabarmenak azaleratu ditu. Hori dela eta, et Europaren etorkizunari buruzko eztabaida global horren parte gisa, dimentsio sozialari buruzko hausnarketa abiarazi da, 2025 urtea helmuga. Hausnarketaren ardatz dira Europako gizarteen etorkizuneko eraldaketak, erronka sozialei aurre egiteko hezkuntza-sistemak hobetu eta bizialdi osoko prestakuntzaren beharra eta lan-egoera dinamikoetarako prest egotea. Eztabaida horrekin batera, Europako erakundeek elkarrekin aldarrikatu zuten, 2017ko azaroan, Eskubide Sozialen Europako Zutabea. Zutabe horrek funtsezko 20 printzipio eta eskubide ezartzen ditu, Europako herritar guztientzako aukera-berdintasuna eta lan-merkaturatzeko aukera, bidezko lan-baldintzak eta gizarte-babesa eta gizarteratzea indartzeko. Azken xede du herritarrei haien eskubideak betebetean bete-tzea bermatzea, aipatu erronkei aurre egiteko Europako eredu soziala egokitzearen bidez. Testuinguru horretan, jarraian azalduko dira Eusko Jaurlaritzaren ikuspuntutik etorkizun hurbilean benetako dimentsio europarra lortzeko funtsezkoak behar luketen elementuak. ❚

Eskubide Sozialen Europako Zutabea ezin da programa-adierazpen soil bat izan, benetako paradigma-aldaketa ahalbidetzeko urratsak bideratu eta ezarri behar ditu: aurrekontu-austeritatea alde batera utzi eta erakunde ezberdinek dimentsio sozialerako beharrezko politikak abian jartzea eta egonkortasun makroekonomikoaren helburua bat etorriko diren egoerara pasa behar dugu.

Beharrezkoa da Eskubide Sozialen Europako Zutabeak EB osoan bidezko lan-merkatu bat lortzen laguntzea eta, aldi berean, ongizate-sistemen bideragarritasunari aktiboki laguntzea,

III


IV

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018 IRAILA

giza kapitala hobetzeko egiturazko erreformen parte gisa.

biztanleriaren zahartzeari moduko erronkei behar bezalako erantzuna emanda. ❚

EB osoan Gizarte Elkarrizketa sustatzea eskatzen dugu, hau da, gobernuen, enpresen eta sindikatuen arteko akordioak egituratzeko modua, aurrerapen ekonomiko eta kohesio sozialerako neurriak lortzeko. Enplegu-politiken eta ekonomia-, gizarte- eta hezkuntza-politiken arteko behar bezalako koordinazioa funtsezkoa da enplegu duina sustatzeko. Komunitate mailan lan-baldintza, gutxieneko soldata eta oinarrizko gizarte-estandarren araudia eskatzen dugu, baita diru-sarrerak bermatzeko errenta txertatzea ere, Europako herritarrei bizitza duina bermatu eta, aldi berean, gizonek eta emakumeek eskubide sozial berdinak izatea bermatzeko. Araudi horrek subsidiaritate-printzipioa izan beharko du oinarri eta kontuan hartuko ditu Estatu kideen arteko bizitza-kostuen ezberdintasunak. Araudi horrek, halaber, gutxieneko soldata bat ezarriko du. Europa bezalako gizarte moderno batek langileen laneko osasuna eta segurtasuna zaindu behar ditu. Kalitatezko lanpostu bat ez da soldata hobea duen hori eta, beraz, gobernuek eta gizarte-eragileek lan-baldintzak elkarrekin hobetzen lan egiteko apustua egin behar dute.

Globalizazioaren Europako Fondoa aldatu eta prebentziorako aktibatzea proposatzen dugu, hau da, lan-kaleratzeak eta enpresen deslokalizazioak gertatu baino lehen; era berean, lanelkartu eta kooperatibismoko ereduak pribilegiatzea eta ekonomia soziala sustatzea proposatzen dugu.

Gazteen mugikortasuna sustatzea helburu duten ekimenak itzulerari eta talentua erakartzeari zuzendutako politikekin osatu behar dugu, aldaketa demografikoaren eta lan-merkatuaren eraldaketen ondoriozko erronkei erantzuna emateko.

Goi-hezkuntza eta lanbide-heziketako ikasleen mugikortasun-programak sustatzea, baita gazte profesionalena ere, funtsezkoa da gizarte kohesionatu eta inklusiboa lortzeko, europar balio komunak oinarri hartu eta kultura-aniztasuna bultzatu eta erradikalismoa eta bortizkeria prebenitzeko. Goi-mailako hezkuntza duala sustatzearen aldeko apustua egiten dugu unibertsitate eta lanbide-heziketako alorretan, gazteen langabeziari, esaterako, aurre egiteko. Europar Batasunak Estatu kideek osatutako espazio komunean eredu duala ezartzeko konpromisoa hartzea eskatzen dugu. Logika horren ildotik, mugaz gaindiko unibertsitate-kanpusen egituraketari bultzada ematea eskatzen dugu, egiazko Europako herritarrak prestatzen laguntzen duelako. Administrazio-, hezkuntza-, zuzenbide-arrazoizko edo bestelako oztopoak kentzea, mugaz gaindiko lan-arroak eta langileen mugikortasuna errazteko eta aipatu arro horien ehun sozioekonomikoa suspertzen lagunduko duten aukera-eremuak sortzea ahalbidetzeko.

Enpresen Gizarte Erantzukizuna hedatu eta sustatzeko dei egiten dugu, enpresek gizarteari itzul diezaioten gizarteak enpresei egindako ekarpena.

Menpekotasun-tasa murriztu eta zahartze aktiboa sustatzeko zerbitzu eta ondasun berriak sortzeko aukera emango duten tresna europarrak lehenestea eskatzen dugu.

Bizialdi osoko ikaskuntza eta herritarren trebakuntza digitala ezinbestekoak dira, EBk botere publikoei eskatu beharko lieke horiek ezartzea

EBk lidergoa berreskuratu eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen abangoardia izan behar du berriz, baita hori bete-betean politika eta maila guztietan ezartzen ere. Horrez gain, segregazio horizontal eta bertikalaren eta sexuaren araberako ordainsari- eta pentsio-ezberdintasunaren aurkako borrokan buru izan behar du berriz.

Eskubide Sozialen Europako Zutabeak proposamen zehatzak jorratu behar ditu honako alor hauei dagokienean: familiei eta haurtzaroari laguntza, jaiotza-tasa sustatzea, lan- eta familiabizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egitea eta adineko pertsonei arreta, batez ere menpekotasun-egoeran daudenei.

Subsidiaritate- eta proportzionaltasun-printzipioekin bat etorrita, eskualdeko gobernuek hainbat tresnen kudeaketan parte hartzearen aldeko apustua egiten dugu, hala nola, Europako Gizarte Funtsean eta Gazte Bermean, estatuz azpiko mailetan aplikatzen baitira enplegu aktiborako politikak, gizarte-berrikuntza eta berdintasun-politikak barne. Funts horrek lotura izan beharko luke lurraldearen espezializazio adimendunarekin.

Ekonomia soziala sustatzearen alde egiten dugu, baita lan elkartuko ereduak, kooperatibismoa esaterako, sustatzearen alde ere, globalizazioaren ondorio negatiboei, besteak beste, aurre egiteko.

Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia

Eskubide Sozialen Europako Zutabeak administrazio guztiak barne hartu behar ditu, bereziki, herritarrengandik gertuen daudenak, gizarte eta enpleguaren alorrean aurrera egin ahal izateko. Eskualdeko mailan egiten den lana EBrekin koordinatuta sustatzea proposatzen da, esaterako: lan-aktibazioa, aukerak sortzea, ekonomia sozialari, espiritu ekintzaileari eta ekonomia digitalari laguntza, emakume eta gizonei, eta horiek osatzen dituzten kolektibo guztiei, bidezko aukerak eskainiko dizkien lanmerkatu inklusiboa lortzea, kalitate handiagoko enplegua sortzea edo lan-munduratzean ibilbide pertsonalizatuak proposatuko dituzten enplegu-zerbitzu eraginkorrak garatzea.

Europar Batasunak Bitartekaritza eta Justizia Leheneratzailerako hainbat teknika orokorrean ezartzea sustatu behar du, gatazkak baketu eta aldeen interesak hobeto asebetetzeko.

Beharrezkoa da Europa pluralago baten oinarriak ezartzea, kultura- eta hizkuntza-alorretan joera uniformatzaileetatik aldentuta. Europar Batasunak berrikuntza eta eskualdeen arteko lankidetza kultura alor guztietan sustatu behar du, baita hizkuntza-aniztasuna eta hori sustatzean sortzen diren negozio-eredu berriak sustatu eta horiei prestigioa eman ere.

Beharrezkoa da Europar Batasuna osatzen duten herrien kulturaren gaineko ezagutza bultzatzea, baita Europako hizkuntza minorizatu eta ez hegemonikoak eta tokiko kirol tradizionalak babestea ere.

Ezinbestekoa da kultura-ondarearen kudeaketa errazteko politika bateratuak aurrera eramatea.

EBk jarduera fisikoa eta kirola bultzatzen laguntzeko politikak diseinatu behar ditu, horiek osasunarentzat dituzten onurez ohartzeko eta beste herrialdeetatik datozen pertsonen integrazio sozialerako eta kulturartekotasuna kudeatzeko modu gisa.

kuntzari egiten dioten ekarpena funtsezkoa da, eta hala izaten jarraitu behar du. Hori dela eta, Europar Batasunak munduan industria-lidergoa sendotu nahi badu eta industriak BPGdari egiten dion ekarpenak % 20ra hazi behar badu 2020an, beharrezkoa du industria-politika sendoa edukitzea. Europa liderra da munduan automobilgintza, aeronautika eta espazioa edo kimikaren sektore garrantzitsuetan. Hala ere, industriak komunitatearen BPGdari egiten dion ekarpenak behera egin du eta suspertzen ari diren herrialde deiturikoen hazkundeak Europako ekoizpen-ehunari presioa areagotu dio. Ondorioz, lehiakortasuna indartzeko erronkari egin behar dio aurre. Testuinguru horretan, eta hazkunde iraunkorra, kalitatezko enplegua sustatzeko eta erronka sozialei irtenbideak emateko helburuz, komunitateko erakundeek Europako industria-oinarri sendoa eta egonkorra bermatu behar dute. Halaber, beharrezkoa da industriari berrikuntza bere egin eta produktu komertzializagarriak sortzen laguntzeko politikak bultzatzea, heriotzaren harana deiturikoa gaindi dezaten, eta arreta berezia jartzea ETEen beharrizanei; azken horiek enpresen % 98 dira eta lanpostu berrien % 85 sortzen dute. Industriari eta hari lotutako zerbitzuekin batera, EBk suspertzen ari diren edota enplegua sortzeko aukera handia duten sektoreak bultzatu behar ditu, esaterako, kultura- eta sorkuntza-industriak, agroindustria, bioekonomia, turismoa edo zerbitzuak. Ildo horretatik, Euskadik eskakizun eta ekarpen sorta bat egin nahi du, etorkizunean Europa lehiakorrago bat eraikitzen laguntzeko: ❚

EBk benetako industria-politika bat definitu behar du. Industria-lehiakortasunaren eta enplegu-sorreraren aldeko agenda bateratu bat abiarazteak ahalegin kolektiboari erantzun behar dio, eta bertan konpromisoa hartu behar dute Europar Batasunak, Estatu kideek eta estatuz azpiko eragileek eta, nola ez, industriasektoreak berak.

Aipatu industria-politika europarrak garai berri honek dakartzan erronkei egin beharko die aurre: eraldaketa ekonomikoen eta aurrerapen teknologikoen erritmoaren azkartzea (robotika, big data, adimen artifiziala, gauzen Interneta, etab.), negozio-eredu berrien sorrera, tertziarizazioa, munduko balio-kateetan integrazioa, industria-sektorean emakumeen presentziaren areagotzea, etab.

Industria-ehun europarra modernizatzeko azpiegituretan eta teknologia berrietan inbertsioak egin behar dira, eta hezkuntza- eta prestakuntza-sistemak egoera berri horren eskakizunen arabera egokitu behar dira. Merkatu digital bakarra, energetikoa eta finantzarioak osatzen aurrera egitea beharrezkoa da.

Halaber, lanbide-heziketa eta unibertsitatea lotuta egon behar dira zientzia eta teknologiasistemekin eta industriarekin. Europako programek bat egin behar dute beharrizan horiekin eta sinergia horiek gauzatzeko aukera eman behar dute.

Industria lehiakorrago batek ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustu garbia egin behar du, industria-, ingurumen- eta gizarte-erronkei irtenbideak ematen lagun dezaketen puntapuntako teknologiak laguntzeko. Egungo finantza- eta inbertsio-tresnak ez dira nahikoak erronka horiei aurre egiteko. Horri dagokionez, beharrezkoa da arriskuak deuseztatu eta aukera-hobietan inbertitzea sustatzeko finantziaziotresnak antolatzea; inbertsioak 4.0 industrian, ekonomia urdinean, bioekonomian edo biztanleriaren zahartzearen moduko erronka sozialei lotutako ekonomian egin behar dira.

Ezinezkoa da lehiatzea edo globalizazioaren, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren erronkei isolatuta erantzuna ematea. Maila globalean lehiakorrak izateko gakoak lankidetza eta zubiak eraikitzeko gaitasuna dira, batez ere eskualdeko ekosistemen artean. Hortaz, klusterren poli-

Europako erakundeei zutabe hori garatzeko bideorri bat osatzea eskatzen diegu, eta benetako barne-merkatu bat lortzea eta behar bezalako gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko eskemak eta dumping soziala errotik kentzeko gutxieneko soldaten estandarrak eta lan-baldintzak bat etortzea. Neurri-sorta horrek, hazkunde iraunkorrerako politikekin batera, aurrerapen soziala eta kontu publikoen iraunkortasuna ahalbidetuko du.

EUROPA LEHIAKORRA Industria-sektoreak eta horri lotutako zerbitzuek badute Europan iragana, oraina, eta etorkizuna ere izan behar dute. Hazkundeari, enpleguari eta berri-


Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia tika europarra aldarrikatzen dugu, balio-kate transeuroparrak sortu eta lurralde ezberdinetako enpresen arteko sektorearteko lankidetza errazteko, hala berrikuntza eta ETEen hazkundea suspertzeko. ❚

Europako Batzordeak 2013az geroztik bultzatuta, eskualdeko agintaritzak espezializazio adimenduko estrategiak definitzen aritu dira. Beharrezkoa da, gure ustez, ikuspegi horretan sakontzen jarraitzea etorkizunean. Edonola ere, eskualdearteko lankidetza funtsezko gakoa izan daiteke espezializazio adimenduneko estrategia horiek optimizatzeko, sinergiak sustatu eta berrikuntzan ahalegin globalaren errendimendua maximiza baititzake. Horregatik guztiagatik, Europar Batasunak Abangoardiako Ekimena moduko proiektuak indartzea proposatzen dugu. Proiektu horren kide sortzailea da Euskadi eta berau osatzen dute Europako 29 eskualdek, berrikuntzaren bidean ahaleginak zatitzea gainditu eta elkarrekin merkatuan produktu eta zerbitzu berriak txertatzea azkartzeko aukera emango duten planta pilotuetan inbertitzea helburu.

Beharrezkoa da industria-modernizazio, energia, nekazaritzako elikagai eta zibersegurtasunaren alorrean espezializazio adimendunerako plataformak bultzatzea.

Premiazkoa da kontsumitzaileentzat zein enpresa-sektorearentzat eskuragarri izango den benetako merkatu digital bakarra osatzea. Horretarako, beharrezkoa da azpiegitura teknologiko eta negozio digitaleko inkubagailuetan beharrezko inbertsioak lehenestea, baita datu-babesa, babes intelektualaren eskubideak eta zibersegurtasuneko gaiak lehenestea ere, enplegu-hobi berrietara iristeko nazioarteko dimentsioa eta prestakuntza digitalak ahaztu gabe.

Beharrezkotzat dugu EBren inbertsio estrategikorako planak egokitzea, tamaina- eta arriskukategoria ezberdinei erantzungo dieten industria-izaera eta oso berritzaileak diren proiektuek beren lekua izan dezaten, negozio publiko-pribatuko ereduak indartuta.

Halaber, EBren inbertsio estrategikorako planek lurraldearen lehiakortasuna indartuko duten proiektu estrategikoetan inbertitzeko eskualdeko hubak sortzea bultzatuko dute eta hori finantza-arriskua murrizteko tresnen bidez eta beharrezko laguntza teknikoaren bidez.

Kultura -eta sormen- industriaren sektoreari laguntzeko Europa Sortzailea ekimena indartzea, kulturaren alderditik eta zinema eta ikusentzunezko sektorearen laguntzatik.

Turismo-sektorearen lehiakortasuna eta berrikuntza indartzen jarraitzea, baita turismo iraunkorra, arduratsua eta Europako ondare kultural eta naturalarekin errespetuzkoa dena indartzen jarraitu ere.

publikorako programa esanguratsuak ere. Hori oinarri hartuta, egiturazko erreformekin batera sozialki iraunkorrak, produktibitate handiagoa lortzeko beharrezkoak- errenta eta ongizatea bateragarri egitea lortzeko estimulu-politikak eskatzen ditugu. Etorkizunean eta 2025era bidean, EDBk gehitu egin beharko lituzke, mailaz maila, honako neurri hauek, gobernantza, diru-batasuna eta ekonomia-batasunari dagokienean:

Gobernantzaren ikuspuntutik: ❚

EUROPA EKONOMIKO-MONETARIOA 1999 urtean ezarri zenetik, Diru Bakarra proiektu monetarioa baino gehiago da, Europaren integrazio politikorako tresna da. Jakina zen Ekonomia eta Diru Batasuna ez zela eremu monetariorik onena (ez zuen zerga-sistema bateraturik, erakunde bateraturik, ezta lan-mugikortasun bateraturik ere) baina jasan dugun krisi ekonomiko eta finantzario sakonak gabezia guztiak azaleratu ditu. Edonola ere, eta krisian zehar aurrerapenak egin badira ere arkitektura instituzionalean, eurogunearen gobernantzan edo praxi monetarioan, beharrezkoa da etorkizunera begira prezioen egonkortasunaz harago helburu zabalagoak lortuko dituen politika monetario bat garatzea. Euroa jaio zenetik ez da bateratasunik gertatu hamabi herrialde sortzaile oparoen eta gutxien garatutakoen artean. Hala ere, hori ezin zaio euroaren arkitekturari bakarrik egotzi, aurrekontupolitika urritasunari baizik. Horregatik guztiagatik, bestelako neurriak behar dira, baita inbertsio

2018 IRAILA

“Europako herritarrekiko ardura hartuko duen" benetako “Europako Gobernua” nahi dugu. Beste era batera esanda, Europako Batzordeak honako hau behar luke: ❚

Familia politiko bakoitzari dagozkion hautagai nagusien artean hautatutako presidente bat;

Euroaren zuzendaritza ekonomikoa eta EBZren funtzio instrumentala;

Zerga-jarrera bateratua zuzentarau ekonomikoetan, zerga-egonkortasunerako neurrien bitartez hedatzeko, eta ez soilik finantza-egonkortasunerako neurrien bitartez. Gobernua erantzukizunaren gailurrean egongo litzateke, eta politika ekonomikorako helburuak finkatuko lituzke Politika Ekonomikorako Orientazio Nagusien bitartez. Horiek ekonomia- eta aurrekontu-programaziorako benetako dokumentu bat osatu eta Parlamentuan onartuko litzateke. Kasu horretan, EBZren funtzioak berrikusi egin beharko lirateke, prezioen egonkortasuneko helburuak eta hazkundearen helburuak maila berean ipinita eta Parlamentuari horren Batzorde Exekutiboa hautatzeko ahalmena emanda. EBren helburuak, finantzaegonkortasuna eta prezioen maila barne, politikaren eremukoak dira, eta ezin dira EBZren eskuetan utzi, Gobernuaren eskuetan baizik; horrek eman behar dizkie kontuak herritarrei.

Europako Parlamentuak funtsezko funtzioa bete beharko luke eurogunearen erakunde eta organismoen funtzionamenduan eta erantzukizun demokratikoan. Europako Parlamentuak txertatu egin beharko lituzke, Itunei dagozkien berrikuspenen bitartez, kontrol-ekintza euroko Estatu kideetako ordezkariei baino ez egokitzeko beharrezko bozketa-mekanismoak. Hortik hasita, posible izan beharko litzateke euroaren gobernu bat garatzea. Euroaren Ministro edo Europako Altxorraren figura sortzea, egun Eurotaldeko lehendakaritzak eta ekonomia- eta diru-komisarioak dituzten funtzioak bete ditzan.

askatasunak, merkatu bakarra edo Ekonomia eta Diru Batasuna defendatzen lagunduko duen aurrekontu bat” lortzea. Balio erantsi europarraren kontzeptuak “bidezko itzulkinaren” logika hausten lagun dezake; horixe izan da Urte Anitzeko Finantza Markoen negoziazioetan zuzendu duena. Europako aurrekontuak balio erantsia eman behar die Europako balio bateratuen defentsari: demokrazia, askatasuna, Zuzenbide Estatua, funtsezko eskubideak, berdintasuna, elkartasuna, iraunkortasuna eta bakea. Euskadik honako neurri hauek proposatzen ditu Batasunaren aurrekontuari dagokionez: ❚

Batasunaren aurrekontua hogeita zazpien BPGdaren % 2an kokatzea, Erresuma Batua EBetik ateratakoan eta subsidiaritate-irizpidea zorrotz aplikatuta. Europar Batasunarentzat estrategikoak diren proiektuetan inbertitzeko ahalmena duen aurrekontua, ondorio birbanatzaileak izateko zuzendutako politikei eutsiko diena.

Europako Batzordearekin bat egiten dugu hausnarketan: hazkundea finantza-transakzioen eta CO2 isurien gaineko ingurumen-tasen gaineko zergen bidez finantza daiteke. Horrez gain, EBZren irabaziek ere lagun dezakete finantziazio horretan.

Aurrekontua berezko baliabideetan oinarritu beharko litzateke gehiago, estatuen ekarpenetan baino. Horretarako, Berezko Baliabideei buruzko Erabaki berri bat onartzea eskatzen dugu, eta horien proportzioa areagotzea Batasunaren baliabide orokorretan.

EBk berriki egindako hausnarketa-dokumentuek aditzera ematen duten moduan, beharrezkoa da egonkortze-funtzio motaren bat txertatzea, eta iker daiteke “inbertsio publikoa babestea, atzeraldi ekonomikoari aurre egiteko eta langabezia-asegururako erregimena, berau bat-batean hazten bada”. Ildo horretatik, zergapolitikaren alorrean egonkortze automatikorako osagai bat gehitzearen aldeko apustua egiten da, langabeziaren bilakaerari lotutako mekanismoen eta Eskualde Egonkortzerako Fondo baten bitartez.

Langabeziaren bilakaerari lotutako mekanismo modura, Diru Sarrerak Bermatzeko Europako Errentaren aldeko apustua egiten da, erosteko ahalmenaren parekotasun-irizpideen arabera bateratuta.

Eskualde Egonkortzerako Fondoari dagokionez, denboraldi baterako izaera izango luke eta EBk bere eskumenez kudeatuko luke, eskualdeen doikuntzari laguntzeko pizgarri gisa.

Horrez gain, beharrezkoa da EBren barruan merkataritza- eta finantza-fluxuen oreka sustatzeko politika eta erakundeak garatzea, hala EBren baitan superabit eta defizit kronikoak arindu eta migrazio ekonomikoak eta gogoz kontrako azpienpleguak ekiditeko.

Interes orokorrek inbertsioan egiteko nahikoa izango diren aurrekontu-sailak esleitzea- austeritate-politikak gainditzeko-, produktibitate handiagoa bilatzeko zuzendutako balizko egiturazko erreformak egokitzeko aukera emateko.

Diru-laguntzen figurari eustea eta, aldi berean, Kohesioa bezalako hainbat politiketan finantzatresnen erabilerari mugak ezartzea.

Egonkortasunerako Europako Mekanismoa Europako Batzordearen menpeko tresna bilakatzeko bidean jartzea, eta horren finantza-gaitasuna 500.000 milioi eurokoa izatea. Fondo berri horrek larrialdietarako jarduerak egiteko aukera emango luke, finantza-krisi berriak gertatuko balira.

Seihileko europarrean egindako kontrol makroekonomikoak eta Egonkortasunerako eta Hazkunderako Itun berriaren arauak (Two-Pax eta Six-pax) Estatu kide bakoitzaren berezko egoeretara egokitzea.

Zerga-paradisuen eta zerga-iruzurraren aurkako borrokaren aldeko konpromisoa indartzea, egite demokratikoaren paradigma gisa.

Diru Batasunari dagokionez: ❚

Banku Batasuna osatzea, Gordailuen Berme Funtsa ezartzea barne.

Eurogunearen Altxor bat sortzea, bono europarrak pixkanaka igorrita, interes komuneko eta balio erantsi handiko proiektu europarretan inbertitzeko aukera emateko.

Ekonomia Batasunari dagokionez: ❚

Eurogunearen berezko aurrekontu nahikoa ezartzea, antiziklikoa, ekonomia- eta gizartebateratzea suspertzeko.

EBko finantzen etorkizunari buruz Batzordeak osatutako hausnarketa-dokumentuak eztabaidaren erdigunean jartzen du balio erantsi europarraren gaia. Bi ideietan laburbiltzen da: Itunean ezarritako helburuak lortzea eta “dimentsio europarreko ondasun publikoak aurreikusi edo gure funtsezko

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

V


VI

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA ❚

2018 IRAILA

Euskadik (eta Nafarroak) berezko ogasunak dituzte eta Europako Justizia Auzitegiaren jurisprudentziak abala emandako zerga-burujabetza; testuinguru horretan, konpromisoak eta egikaritzeak kontuan hartzea eskatzen dugu, Estatu kideen balizko ez-betetzeak ebaluatu eta, hala badagokio, zigorrak ezartzen direnean.

de Estatua garatu eta indartzea eta oinarrizko giza eskubideen eta askatasunen errespetua du helburu.Era berean, elkartasuna eta garapenerako lankidetza EBk kanpo-politikan sustatzen dituen funtsezko dimentsioak dira, Europa ireki, solidario eta iraunkorra indartzeko, herritarren beharrizanetara gehiago hurbiltzeko eta erronka globalei erantzuna ematen saiatzeko.

Kapital-merkatuaren batasuna sustatzea, benetako politika ekonomiko partekatua ahalbidetzeko.

Europar Batasuna munduko hiru ekonomia handien artean dago, lur planetako herrialde gehienen merkataritza- eta inbertsio-kide nagusia da eta garapenaren lankidetzari mundu mailan gehien eskatzen diona da. Hori hala baldin bada ere, EBk nazioartean izan duen funtzioa ez da behar bezalakoa izan.

Bere aldetik, Kohesio Politikak Itunaren 174. artikuluaren helburuak bete ditzan: ❚

EBk nabarmen handitu beharko lituzke finantza-hornidurak, kohesio-politikak tresna kontra-zikliko gisa eragin dezan, esaterako, erresilientziarako gaitasun txikiagoa duten eskualdeetan inbertsio publikorako gutxieneko mailak bermatuta. EBk generoa barne hartzen duten aurrekontuak sustatu beharko lituzke, eta egiazko Europa Soziala zehazten lagundu beharko luke, bizitza duina bermatuko duten izaera sozialeko oinarrizko estandar europar batzuk ziurtatzeko baliabideak emanda. Beharrezkoa da eskualdeei protagonismo handiagoa ematea, 2021-2027 Europako estrategiaren irismen eta edukiaren definizioari dagokionez, baita Europako Seihilekoaren bitartez berau ikuskatu eta aplikatzeari dagokionez ere. Prozesu horretan, eskualdeen arteko lankidetza ezinbestekoa da Europako Batzordeak herrialdeko berariazko aholkuetan ezarritako helburuak lortzeko. Globalizazioaren irabaziak pertsonen eta lurraldeen artean modu desberdinean banatuta daudenez, beharrezkoa da globalizazioak eragindako eraldaketa ekonomikoa eta aldaketa teknologikoa egokitzea, pertsona eta eskualde guztiek lagun dezaten barne-merkatuan eta haren irabaziak ere jaso ditzaten.

Etorkizunari begira eta erronka eta mehatxu globalak areagotzen ari diren honetan, nekez ehundutako nazioarteko adostasunak zalantzan jarri eta protekzionismoa eta babesa behar duten pertsonei mugak ixtea eskatzen duten ahotsak azaleratzen hasten direnean, EBk bete-betean hartu behar du bere erantzukizuna gobernantza globalean.

Egungo bi oinarriei eustea -EBren zuzeneko laguntzak eta EBren eta Euskadiren artean finantzatutako landa-garapenerako politikaeta Bruselak finantzatutako hirugarren oinarri bat sortzea, merkatuetan gerta daitezkeen krisientzako laguntza-mekanismo gisa.

NPB eskualdeek kudeatzeko arauen subsidiaritate eta malgutasun handiagoa, bakoitzaren berezitasunek lekua izan dezaten.

Etengabeko erreformen araberakoa izango ez den NPB eskema bat, ustiapenen belaunaldialdaketan eta oinarri egonkor batetik abiatuta nekazari gazteak gehitzen laguntzeko.

Aldeaniztasunean konprometitutako Europar Batasuna, akordio bateratuen bidez ezarritako arauetan oinarritutako ordena mundial berri bateranzko bidean buru izango dena, giza eskubideak, garapen iraunkorra eta ondare komun unibertsalaren eskuragarritasuna bermatuko dituena.

EB ireki bat, erronka globalei erantzuna emateko gai dena, eta giza eskubideen, klima-aldaketaren eta giza garapen iraunkorraren alorretan lortutako nazioarteko adostasunak errespetatuko dituena. EBk globalizazioa modu etikoan ezartzen duen indar-ereduari erantzun behar dio, eta elkartasuna eta giza garapen iraunkorra batu.

EUROPA IREKI ETA SOLIDARIOA Batasun politikoaz eta merkatu bakarraz harago, Europar Batasuna balio-komunitatea ere bada. Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunak Europako herritarrei bermatzen dizkie beren oinarrizko eskubide eta askatasunak.Lisboako Itunak EBren oinarrizko baliotzat biltzen ditu giza duintasunarekiko errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna eta giza eskubideak eta Batasunaren xedea bertako herrien bakea eta ongizatea sustatzea dela ezartzen du. Printzipio horiek lotesleak dira eta Estatu kideek zaintzeko betebeharra dute.Balio europar horiek sustatzea ez da EBko kideetara mugatzen. Kanpo- eta segurtasun-politika bateratuari dagokionez ere, EBk demokrazia eta Zuzenbi-

Deszentralizatutako lankidetzari laguntzeko tresnak indartzea, Europako gizarte zibilaren ahalmena mugiarazi eta errealitate urrunekin lotura izateko aukera ematen baitute.

Europako Batzordeak eskualdeen ahalmena baliatu behar du EBren kanpo-proiekzioan, eta lotu egin behar ditu eskualdeak hainbat alorretan, esaterako, diplomazia ekonomikoan, kulturalean, klimatikoan edo energetikoan.

EBk lurralde-ikuspegia pribilegiatzen duten eta Agenda 2030ekin Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzeko konpromisoa duten ereduak sustatu behar ditu. Beharrezkotzat jotzen dugu GIH abiarazteko ekimenak toki eta eskualdeko agintaritzetara eta gizarte zibilera hedatzea, politika publikoen koherentzia handiagoari lagundu eta maila anitzeko egiazko gobernantza ezartzeko.

Europar Batasunak Europako herritarren segurtasuna bermatu behar du, barne- eta kanposegurtasunak lotura dutela abiapuntu hartuta. Ildo horretatik, Europako polizia ezberdinen arteko koordinazioaren garrantzia azpimarratu behar da, bereziki erlijio arrazoizko nazioarteko terrorismoaren prebentzioari dagokionez. Garrantzia du ere egitura terroristei aurre egiteko, horien hornidura- eta finantziazio-bitartekoak indargabetzeko eta horren instrumentalizazio propagandistikoa ekiditeko. Polizia-jarduerarekin batera, beharrezkoa da kohesio eta integrazio sozialerako politikak eta erlijio- eta kulturaaniztasunerako politikak bateratzea, baita erradikalizazioari aurre egiteko gizarte- eta hezkuntza-prebentziorako estrategiak eta jardunbide egokiak bateratzea ere.

Europako Inteligentzia Zerbitzu bat sortzea, prebentzio eta segurtasunerako datu esanguratsuak EBn maila anitzeko ikuspegitik lanean diharduten inteligentzia-talde guztiek berehala kontsultatzeko aukera emango duena.

Segurtasuna defentsa soilaz harago doa eta, ildo horretatik, ezinbestekoa izango da Europako segurtasun-politika ikuspegi globaletik jorratzea. Edonola ere, defentsa alorrean EBn dauden gaitasunak bateratu egin behar dira.

Defentsan egindako gastu publikoaren ondorioz Europaren dimentsio sozialari edo garapenerako lankidetzarako politikei eragiten dien baliabideak ez murriztea bermatzea.

Europako Batzordearen Presidenteak iragarritako Zibersegurtasunerako Europako Agentzia eratzea eta, aldi berean, EBean barna abian jartzen ari diren zibersegurtasunerako agentzia eta zentro publiko zein pribatuekin elkarlana eta sinergia-bilaketa pribilegiatzea.

EB gotorlekua alde batera utzi eta harreran hartzen duen Europar Batasuna. Txirotasunetik, gerretatik, jazarpenetik edo giza eskubideen urraketetatik ihes egin eta babes bila datozen pertsonen oinarrizko eskubideak bermatu behar ditu.

Errefuxiatuen krisiari eta legez kanpoko immigrazioari eman beharreko erantzunak jarduera integrala eskatzen du, errealitate horien dimentsio anitzak jorratzea, alegia: jatorrizko eta igarotzeko herrialdeetan mehatxu eta muturreko txirotasun-egoerak, mafien aurkako borroka, mugako kontrolak, harrera-baldintzak, etab.

Lege-marko bat ezartzea, EBn nazioarteko babesa behar duten pertsonak iraunkorki berkokatzeko aukera eman dezan, eta arreta berezia jarriko zaie kolektibo zaurgarrienei, bakarrik dauden adin txikikoei, esaterako.

Nazioarteko babesa behar duten pertsonak Europara bide seguru eta eskuragarrietatik iristea ahalbidetuko duten formula berritzaileak bilatzea, esaterako, familia-bateratze zabaldua, giza-korridoreak edo komunitate-babeserako programak abiaraztea.

Ildo horretatik, honako hau defendatzen dugu:

Lurralde-lankidetzarako programen balio erantsi europarra eta egituratzeko ahalmena eztabaidaezinak dira; mugaz gaindiko proiektuak, proiektu transnazionalak eta eskualdeartekoak finantzatzen ditu, eta beste modu batera zaila litzateke aurrera eramatea.

Azkenik, eta Europako Batzordeak Nekazaritza Politika Bateratua modernizatu eta sinplifikatzeko prestatzen ari den lege-proposamena kontuan hartuta, honako hau da Euskadiren apustua: ❚

Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia

Nazioarteko gizartean benetan eragiteko gaitasuna duen eragile izanik, Europar Batasunak funtzio egonkortzailea behar du izan, ondare komun mundialak eskuratzen eta gatazken funtsezko arrazoiak eragozten lagundu behar du; demokrazia, Zuzenbide Estatua, giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua eta eskualde-integrazioa munduko beste eremuetan sustatu behar ditu. EBk konpromisoa hartu behar du emakumeen eta gizonen berdintasunean, baita emakumeen aurkako bortizkeria errotik kentzeko prebentzioan ere; arazo unibertsala da, egiturazkoa eta dimentsio anitzetakoa, eta kostu pertsonal, sozial eta ekonomiko zenbatezinak eragiten ditu. Europa elkartrukeari eta merkataritzari ireki behar zaio. Protekzionismoa itzultzea eskatzen ari diren ahotsen aurrean, Europako Batzordeak datozen urteetarako iragarritako merkataritza-agenda babesten dugu. Edonola ere, hirugarren herrialdeekin berau negoziatu eta ondoren ezartzean, hainbat eskakizun egin nahi ditugu: Europako industriaren - eta bereziki ETEen - lehiakortasuna eta enplegua sortzeko gaitasuna sustatzea,behar bezalako elkarrekikotasuna bermatzea, eta gizarte- eta lan-eskubideei, kontsumitzaileen eskubideei, ingurumenaren babesari, jabetza intelektual, datu eta kultura-aniztasunaren babesari dagokienez Europako estandarrei eutsi eta horiek indartzea. EBk dumping soziala eta deslokalizazioak ekidin behar ditu, eta bertako merkataritza- eta inbertsio-akordioetan izaera publikoko inbertsio-auzitegien sistemak txertatu.

Europako Batzordeak eta EBren Kontseiluak gardentasunez jokatu behar dute, abian diren hainbat merkataritza-negoziazioren negoziazio-mandatuari eta bilakaerari dagokienez.

Garapenerako lankidetzarako ahalegina bikoiztea, agindu etikoagatik, baita txirotasun eta desberdintasunaren aurka egitea segurtasuneta egonkortasun-faktorea dela sinesteagatik ere.


Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia

Belaunaldi guztiek dute ingurumen garbi eta osasuntsua izateko eskubidea eta, hortaz, EBk ingurumen-iraunkortasunean eta klima-aldaketaren aurkako borrokan buru izaten jarraitu behar du. Eztabaida globalaren eta Parisko Alderdien Konferentzian lortutako Akordioen baitan, EBren klima- eta energia-markoaren oinarrizko helburuek ezartzen dute berotegi-efektuko gasisurketak % 40 murriztea, energia berriztagarrien kuotaren % 27 gutxienez lortzea eta energia-eraginkortasuna gutxienez % 27 hobetzea. Hartutako klima-konpromisoen ondorioz karbono urriko ekonomiaranzko bidean teknologia garbien eskaera handitzen ari da eta horrek Europako ekonomia modernizatu eta hazkundea eta enplegua sortzeko aukerak ematen dizkigu. Halaber, 2015eko abenduan Europako Batzordeak neurri-sorta berria onartu zuen Europako enpresa eta kontsumitzaileei baliabide guztiak modu iraunkorragoan erabiltzeko ekonomia zirkular baterantz egin dezaten laguntzeko. Proposamenek produktuaren bizitza-ziklo osoa barne hartzen dute: ekoizpenetik hasi eta kontsumora arte, hondakinen kudeaketa eta bigarren mailako lehengaien merkatua barne. Ekonomia zirkularrak lanpostu ugari sor ditzake, produktu eta zerbitzu berritzaile eta kalitatezkoak sortu eta, aldi berean, balio handiko eta gero eta gutxiago ditugun baliabideak mantentzen dira, horren erabileraren ingurumen-eragina murrizten da eta hondakinproduktuari balio berria ematen zaio.

zerrenda transnazionalei buruzko proposamenak, EBren zilegitasun bikoitza islatzeko, baita subsidiaritate- eta proportzionaltasun-printzipioak indartu eta legealdia hobetzeko ideiak ere.

Era berean, Estatu kideen arteko energia-prezioak homogeneizatzeko neurriak ezarri behar dira, tarifa-ezberdintasunak ez daitezen izan lehia desitxuratzeko elementu izan.

Energia-loturak bereziki herrialde periferikoetan sustatzea, baita EBk 2020rako ezarritako gutxieneko lotura-mailen azpitik dauden herrialdeetan ere.

EBk baditu nazioarteko abangoardian kokatzeko aktiboak, itsasoko energia berriztagarrien, baterien eta gordetzeko bestelako teknologien berrikuntzan. Horretarako, alor horietan inbertsioak indartu behar dira, eta funtsezkoa da Europako eskualdetan eskuragarri dauden demostrazioko azpiegitura-sarea lotzea.

Ez dago zalantzarik Europar Batasunak aurrera egin duela sorrerako Itunetatik Lisboako Itunera bitarte, “eskualdekiko itsutasuna” deitu zitzaion jarreratik eskualdeak gero eta gehiago aintzat hartzera arte. Hala, Estatu kideen erakunde-autonomiaren printzipioa errespetatuz, eskualdeei aitortzen zaie EBren Ministro Kontseiluetan parte-hartze zuzena izatea, Europako Parlamenturako hausteskundeetan estatu azpiko barrutiak izatea eta subsidiaritate- eta proportzionaltasun-printzipioen aplikazioan dimentsioa deszentralizatua. Halaber, 1994an Eskualdeetako Lantaldea sortu zen, komunitatearen erabakiak hartzeko prozesuan eskualdeko eta tokiko eragileek ordezkaturiko aholkularitza-izaerako eta erabaki loteslerik gabeko organoa.

Europako programa eta ekimenek, bereziki inbertsioa, ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea helburu dutenek, energia-eraginkortasunarekin eta energia berriztagarriekin lotutako proiektuak lehenetsi behar lituzkete.

Energiaren alorrean espezializatutako lurraldeen arteko eskualdearteko lankidetza indartu behar da, hainbat jardueren inguruan balio-kateak sortzeko: ekipamendu-ondasunen fabrikazioa, energia-azpiegiturak instalatu eta mantentzeko zerbitzuak edo energia berriztagarrien ekoizpena, garraioa eta banaketa. Ildo horretatik, Ebri eskualdearteko lankidetzari gehiago egokitzen den arau- eta finantza-marko bat ezartzea eskatzen diogu, egun abian diren proiektuek azken bultzada jaso dezaten.

Errepide bidezko garraioari alternatiba gisa eta garraioaren sektorearen isuriak murrizte aldera, ezinbestekoa da tren-garraioaren sare transeuroparra amaitzea, bereziki falta diren Estatu kideen arteko abiadura handiko loturak. Korridore atlantikoan kokatuta, mugaz gaindiko zatiak egitea eta tren-korridoreetara merkantzia eta bidaiarien sarrera eta irteeren logistika- eta hiri-nodoak indartzea eskatzen dugu.

EBren mugikortasun iraunkorrerako politika berrien ildotik, mugikortasun elektrikoa, bereziki hiri-inguruneetan, pribilegiatzen dituzten proiektu pilotuak bultzatzea.

EBk iraunkortasunerantz egiteko, Eusko Jaurlaritzak honako iritzi hau du: ❚

EBk klima-aldaketaren aurkako borrokaren mundu mailako buru behar du izan, klima-aldaketa arintzeko lan egin behar du eta horren ondorioetara egokitu beharko da. Gai horretan hartutako nazioarteko konpromisoak zorrotz betetzearen aldeko apustua egiten dugu.

Beharrezkoa da Parisko Akordioaren konpromisoak eta 2030erako EBren helburuak beteko dituen klima-politika bat, berotegi-efektuko isuriak murriztea ardatz izango duena, eta parekotasun-, elkartasun- eta errentagarritasunprintzipioak islatuko dituena.

Ezinbestekoa da karbono-isuri baxuko eredu sozioekonomikoa bultzatzea, klima-aldaketaren aurrean gure ahultasuna arindu dezan eta gure enpresen, bereziki ETEen, lehiakortasuna maximiza dezan, baliabideen erabilera eraginkorraren bitartez.

Ekoizpen- eta kontsumo-eredu berritzaile eta eraginkorrak indartuko dituen pizgarri-politika bat eskatzen diogu Europari. Ildo horretatik, EBk eko-diseinuari eta fabrikazio gehigarrian eta bestelako industria-prozesuetan materialen murrizketa eta berrerabilpenari zuzendutako finantziazio-tresnak pribilegiatu behar ditu.

Beharrezkoa da Inbertsio Estrategikoen Europako Plana ekonomia urdinaren eta karbono baxuko ekonomiaren sektoreetara egokitzea. Diru-laguntzak eta finantziazio-tresnak eta BEIk egun eskatzen dituen inbertsioak baino baxuagoko tamainetara egokitutako bermeak bat etorrita, eskualde dimentsioko proiektu pilotuak egia bihurtzen lagun daiteke. Ingurumen-erronkak mugez harago doaz eta lankidetza-maila zabala eskatzen dute, Europako eta nazioarteko erabakiak hartzeko prozesuetan hizketakide guztien esku-hartzea ahalbidetzeko.

Premiazkoa da EBn Energiaren Batasun sendo bat sortzea. Energia-batasun horrek iraunko-

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

rra, malgua eta eraginkorra behar du izan eta horren helburua izango da energia-segurtasuna lortzea, eskualde-lankidetzaren eta energiaiturrien dibertsifikazioaren bitartez.

EUROPA IRAUNKORRA Iraunkortasun kontzeptuak hainbat dimentsio barne hartzen ditu, ingurumenetik hasi eta ekonomia eta gizarteraino, eta horiek denak lotuta daude. Hori dela eta, Europa iraunkorra lortzeko ingurumenean eta klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrera egin behar da, eta horrek zuzeneko lotura du ekonomia-, ekoizpen- eta energia-ereduarekin edo garraio- eta mugikortasun-dinamikekin, natura-ingurunearen babesarekin edo Europa bezalako zahartutako gizartearen iraunkortasunarekin.

2018 IRAILA

Europako hiriek ad-hoc funtsak jaso behar dituzte, tarifa-diseinu eta operadoreen koordinaziorako elementu bateratu guztiak barne hartu, zerbitzuaren eskaintza bermatu, horien ekonomia- eta teknologia-lankidetzarako mekanismoak proposatu eta ingurumenarekiko iraunkorragoak eta energia garbietan oinarritutako garraio-moduak sustatuko dituen mugikortasun-estrategia bat ezartzeko.

Europako lehen sektoreari laguntza ematen jarraitu behar da, natura-ingurunea babesten duen eraginagatik, baita enplegu eta jarduera ekonomikoaren ikuspuntutik ere. Ildo horretatik, Europako nekazaritza- eta arrantza-sektoreak ekoizpen ekologiko eta iraunkorreko ereduetara jotzea sustatzea proposatzen da, baita akuikultura eta elikagaien ekoizpen iraunkor eta segurua sustatzea ere.

EUROPA POLITIKOA Europar Batasuna eraldaketa politiko betean dago, eta austeritatearen paradigma gainditu nahi du. Europa demokratikoagoa lortzea, herritarrengandik gertuago egongo dena, Jean-Claude Juncker buru duen Batzordearen 10 lehentasunetako bat da. 27en Europa berri bat eratuko da 2019ko martxoaren 30ean eta 2019ko ekaineko Europako Parlamentuko hauteskundeen ostean. Batzordeak Batasun bateratuago, indartsuago eta demokratikoagoa baten aldeko bide-orria aurkeztu du eta 2018an aurkeztuko ditu EBko hauteskundeetarako, Europako Fiskaltzarako, Europako Kontseiluaren Lehendakaritzarako eta Batzorderako

Hala bada ere, lortutako egoera ez da behar bezalakoa eta Europaren eraikuntzan maila anitzeko gobernantza eraginkorra eta estatuz azpiko gobernuen benetako parte-hartzea jorratzeke dagoen gaia da. Horren adierazgarri da Europako Batzordeak Europaren etorkizunari buruz 2017ko martxoan argitaratutako Liburu Zurian Eskualdeei egiten zaien erreferentzia falta. Estatuek hizketakide bakar gisa eta EBren erabakiak hartzeko prozesuan esku hartzeko subjektu legitimo gisa duten ikuspegi hegemonikoa azaleratzen du. Hona iritsita, ezinbestekoa da gogoraraztea “eskualde” hitzak barne hartzen dituen errealitateen heterogeneotasuna; errealitate batzuk administrazio-deszentralizazio bati baino ez diote erantzuten eta beste batzuk lege-eskumenak izan edota errealitate nazional ez-estatalak ordezkatzen dituzte. Edonola ere, polizentrismoa eta interdependentzia gero eta nabariago dituen egoera global batean, maila anitzeko gobernantza gero eta gehiago eskatzen denean, funtsezko deritzogu eskualdeek, eta bereziki Eskualde Konstituzional dei ditzakegun horiek -lege-eskumenak eduki eta Estaturik gabeko errealitate nazionalak ordezkatzen dituztenak- Batasunaren etorkizuneko gobernantzan esku hartzea. Horrek ez du integrazio-prozesuari zilegitasun handiagoa emateko helburu bakarra; politika publiko bateratuak garatzerakoan eraginkortasun- eta koherentzia-maila handiagoa lortzen laguntzen du. Bestalde, eraikuntza politiko konplexu orotan gertatzen den moduan, EB arautzen duten Itunetan dimentsio konstituzionalik ez egoteak zail egiten du aintzat hartzea eta lekua ematea berau osatzen duten herri eta estaturik gabeko nazioei. Modu desberdinean hartzen dira aintzat Estatu kideetan, ez dute estatuz gaindi nahikoa aintzatespen jasotzen, EBren politiken inplementaziofuntziotik harago. Hortaz, Eskualde Konstituzional horiek beren barne-antolamenduetan aitortuta dituzten ahalmenak desitxuratu egiten dira, erabakitzeko eremua Europara EBren erakundeetan parte hartzeko behar bezalako bitartekorik gabe iristen baita eta, hala, eskualdearen subiranotasuna murriztu egiten da. Populismoen gorakadak, hainbat arrazoi eta kausen artean, zerikusi handia du herritarrek botere urrun eta zentralizatzaileek gobernatzen dituzten sinesmenarekin, izan Estatu kideak edo Europar Batasuna. Horren aurrean, Eskualde Konstituzionalek herritarren, eragile ekonomikoen eta gizarte zibilaren ahalmen eraldatzailearen katalizatzaile-lanak egiten dituzte; eta horiek dira Europaren “demos” kontzeptuaren barruko mamia. Hori dela eta, Euskadik estaturik gabeko herri eta nazioek Batasunaren gobernantzan esku hartzeko ereduari buruzko elkarrizketari ekitea proposatzen du; herri eta nazio horiek historikoki adierazi izan dute autogobernurako asmoa eta, aldi berean, Europako integrazioarekin dute konpromisoa. Batasunak parte hartzeko moduak eskaini beharko lizkieke Eskualde Konstituzionalei, Maastrichteko Itunetik indarrean dauden eskemak gainditu ahal izateko. Bide eta erantzun horiek irizpide pragmatikoak izan beharko lituzkete oinarri, Eskualde Konstituziona-

VII


VIII

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018 IRAILA

len arteko asimetriak kontuan hartu eta, azkenik, eskualdeetako buruak Bruselara bertaratzea sustatu, eztabaidatu, erabaki eta konpromisoak hartzeko behar bezala ahaldunduta. Ildo horretatik, Euskadik beharrezkotzat du Eskualde Konstituzionalak txertatuko dituen EBren erakunde-eredurantz egitea, eraldaketa politikorako eragile gisa ahaldunduta. Eredu berri horrek maila anitzeko gobernantza bermatuko luke, Eskualde Konstituzionalek EBren integrazio-prozesuan erantzunkidetasuna bere gain hartuko bailukete; aldi berean, subsidiaritate- eta proportzionaltasun-printzipioen dimentsio deszentralizatzailea behar bezala aplikatzeko bermatuko luke. Testuinguru horretan, Euskadik hainbat proposamen luzatzen ditu, Europaren etorkizunari buruzko eztabaidari, baita Task Force-en lanari edo Subsidiaritate eta Proportzionaltasunari buruzko Talde Eragileari edo Europako erakundeek abiarazitako bestelako eztabaida-bitartekori ekarpen eraikitzailea egiteko asmoz.

Egitura konplexuko Estatu kideek edo Estatu kide federalek bermatu egin beharko lukete bere Eskualde Konstituzionalek beren eskumenei eragiten dieten formazioetan asmo-formaziorako eta presentzia zuzeneko barne-sistema eraginkorraren bitartez parte hartzea.

EBren araudiari Argitasun Zuzentarau bat gehitu behar zaio, legezko bideak egokitu ditzan EBko Estatu kide bati dagokionez bere subiranotasun, ko-subiranotasun edo interdependentzia-estatusari buruz erabakitzeko asmoa autogobernurako parlamentu-erakundeen bidez argi eta garbi adierazi duten Komunitate politikoentzat, baita, hala badagokio, EBren parte izateari buruz ere Estatu kideak EBren parte izateari uztea erabakitzen badu, ahal izan dezaten legez eta parte hartzen duten Estatuarekin adostuta eta haren bermeekin herritarrei bere etorkizunari buruz galdetu”.

Ikuspegi orokorretik, hemen gure proposamena: ❚

Europako Batzordearen Presidentzia Europako Parlamentuak (Spitzenkandidaten) Europako hauteskundeetara aurkeztutako talde politikoetako hautagaien artean hautatzea.

Europako Komisario kopurua nabarmen murriztea, eta eraginkortasun-parametroen arabera izendatzea, ez nazionalitate-irizpideen arabera.

Europako Parlamenturako hauteskundeetan, zerrenda bakar transnazionaletara pixkananako aldaketa egitea, estatu- eta eskualde-barrutiak ordezkatuz.

Emakumeen eta gizonen presentzia orekatua bermatzeko neurriak ezartzea ordezkaritza politikoko postu eta organoetan.

Kontseiluan unanimitatea deuseztatzea.

Europako Parlamentuak gai guztietan erabaki partekatua hartzea (zerga-sistema barne).

Europako Parlamenturako hauteskundeak egun berean egitea Europar Batasun osoan.

Lege-ekimenerako ahalmena Kontseiluari eta Europako Parlamentuari zabaltzea.

Ganbera bat edo, subsidiarioki, berariazko batzorde bat ezartzea euroguneko europarlamentarientzat.

Maila anitzeko gobernantzari buruzko konbentzio bat eratzea, bere garaian egindako lanak Europako Konbentzioaren subsidiaritateari buruzko lan-taldean berriz jorratzeko, bereziki, Lammassoure-ek Eskualde Elkartuaren figurari buruz egindako lana. Eskualde Konstituzionalek EBren Eskualde Elkartu estatusa lortzeak eskainiko lukeen birtualtasuna aztertzea proposatzen dugu. Halaber, Eskualde Konstituzionalek parte hartzeko erakunde bat sortzeko aukera aztertzea ere eskatzen dugu, susta dezan Eskualdeek EBren benetako subjektu aktiboa izatea, komunitatearen politikak diseinatzen eta erabakiak hartzeko prozesuetan bete-betean parte hartu dezaten (dituzten eskumenen baitan). Eskualdeen Europako Batzordea erreformatzea, erakunde-kategoria emateko, kontsultara deitutako gaiak zabaltzea, hainbat gaitan irizpeetarako indar loteslea ematea eta horren osaeraren heterogeneotasuna behar bezala jorratzea.

Eskualde Konstituzionalei zilegitasun aktiboa aitortzea, Justizia Auzitegian erakundeen jarduera orokorrei helegiteak egiteko.

Eskualde Konstituzionalek lege-ekimenetarako ahalmena izatea, horien heren batek ekimen bat adosten badu.

Prozedura sinplifikatu bat prestatzea, berma dezan balizko sezesio-prozesu baten ondorioz -aipatu Argitasun Zuzentarauean aurreikusitako bideen arabera eginda- sor daitekeen Estatu berri bat Batasunean gelditzea, Estatu berriak EBren parte izateko asmoa adierazten badu, betiere.

Herritar aktiboak sustatzea funtsezkoa da EBren protagonismo politiko eta erabakitzailea Europa osatzen duten herri eta nazioekin partekatua izateko. Batasun demokratikoago batek balioetan hezitako herritarrak eskatzen ditu, kalitatezko prestakuntza eta espezializazioa jasotzeko aukera dutenak. Era berean, kultura- eta hizkuntza-aniztasuna indartu behar ditu. Eta ororen gainetik, komunitate-metodoa oinarri hartutako Europa soziala garatu behar da, intergubernamentalitatea gaindituta. Horretarako, herritarrei dagokien ikuspegitik, honako hau eskatzen dugu: ❚ Lisboako Itunak aintzat hartutako ekimen herritarraren tresna balioan jartzea, eta bereziki eskatzen diogu Europako Batzordeari horren bideragarritasuna erraztea. ❚ Itunetan Europar Batasunak Batasunaren osotasunarentzat garrantzi handiko gaiei buruzko kontsulta-erreferendumak deitzeko aukera txertatzea, ildo horretako ekimen herritarrik egongo balitz. ❚

Gizarte zibilak arauak osatzeko prozeduretan parte-hartze handiagoa izatea sustatzea eta, horretarako, berdintasun-baldintzetan parte hartzeko oztopo gehien dituzten pertsona eta gizarte-taldeei ahotsa emateko beharrezko mekanismoak egituratzea.

EBren gardentasun eta indartze demokratikoaren alorrean ere jardunbide egokiak sustatzeko politikak lehenestea.

EBren Estatu kideetako hizkuntza koofizialak erabiltzeari babes argia ematea, herritarrek Europako erakundeetara jo dezaten.

EBk hizkuntza koofizial eta ez-hegemonikoak erabiltzeari prestigioa ematen dioten kanpainak bultzatzea eta horiek Horizon 2020, ERASMUS +, CREATIVE EUROPE eta Herritarrentzako Europa moduko Europako programetan erabiltzea bultzatzea, baita Ondare Kulturalaren 2018 Europako Urteari dagozkion jardueretan ere.

Maila anitzeko gobernantzaren ikuspuntutik, honako hau proposatzen dugu: ❚

Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia

EUSKADIREN JARRERA Eusko Jaurlaritzak integrazio europarrarekin duen konpromisoa berresten du eta Europako Estatu, Herri eta Nazioen arteko batasun politikoa osatuko duen Europar Batasunerantz aurrera egiten jarraitzeko prest agertzen da. Europar Batasun horretan, Estaturik gabeko nazioek eta lege-eskumenak dituzten eskualdeek aintzat hartuta izan behar dituzte errealitate politikoaren eskubide osoko subjektu aktiboak izateko ahalmena.

Jacques Delorsek 1992an defendatu zuen moduan, ikuspegi federala da Europako, estatuko eta eskualdeko mailen arteko lotura batu dezakeen bakarra. Eusko Jaurlaritzaren ustez, eredu federalak inspiratu behar du Europaren eraikuntza, komunitate-metodoa eta maila anitzeko egiazko gobernantza oinarri hartuta. Azken horrek ekarriko du beharrezko egonkortasuna eta, aldi berean, politika publikoen eraginkortasunmaila areagotu eta herritarrek Europako proiektuan duten konfiantza indartuko ditu. Hain zuzen ere, maila anitzeko eskema horren baitan Eskualde Konstituzionalak EBren benetako subjektu aktibo izatera igaroko lirateke, eta bete-betean parte hartuko lukete komunitate-politiken diseinuan (dagozkien eskumenen arabera) eta erabakiak hartzeko dagozkien prozesuetan. Horrez gain, EBren Justizia Auzitegian eskubide osoa izango lukete. Europako Batzordeak Europaren etorkizunari buruzko Liburu Zurian 2025eko Europar Batasunarentzako bost egoera posible proposatzen ditu: a) statu quoari eustea. b) merkatu bakarra baino ez. c) gehiago egin nahi dutenek gehiago egiten dute (abiadura anitzak, geometria aldakorrak, etab.). d) gutxiago egin baina eraginkorragoak izatea. e) askoz gehiago egitea, bateratuago. Horiei dagokienean, EBk integrazio-prozesua bermatu behar duela uste dugu eta iraganeko ikasgaietatik ikasi eta errealismoaren eta idealismoaren arteko oreka ezarri behar du. Horri dagokionez, pixkanakako ikuspegi malgua ardatz hartuta aurrera egin behar dela uste dugu, eta helburu komunak lortzeko bidean malgutasun handiagoa izateak ez du esan nahi EB nahieran egindako Europaren bitartez ahulduko denik. Izan ere, nahieran egindako Europa bat Europa eraikitzeko sorrerako espirituaren aurkakoa litzateke. Koherentzia falta gertatzeko arriskuaren aurrean, herritarrentzat ulertezin bilakatzeko zailtasuna gehi daiteke, ia erabilgaitza egiteaz gainera. EBk bere Itunetan printzipioak, helburu bateratuak eta sortze-politikak barne hartzeaz gain, posible egin behar du komunitate-metodoaren bidez aurrera egiteko asmoa duten herrialdeen zati handiari beto-aukerak murriztea, benetako komunitate-metodoa lortzeko aukera eman dezan. Ildo horretatik, Euroa, Merkatu bakarra eta ingurumen-, energia- eta klima-politika, lehiakortasun-politika, merkataritza-politika eta segurtasun-politikak eta kanpo- eta defentsa-politika EBren etorkizuneko muinaren parte izan behar dira. Beraz, indartutako lankidetzarako tresnen bidez aurrera egiteko aukera defendatzen dugu eta horiek, edozein kasutan, guztientzat irekita egon beharko dira. Europa malguago eta gradualago horren mekanikak, idealismoa eta errealismoa batuta, aukera eman beharko luke, egoeraren araberako arrazoiak medio, hainbat proposamen partekatzeko baldintzetan ez dauden Estatu kideak txertatzeko. Eusko Jaurlaritzak izaera federal eta konstituziogileko Europar Batasuna defendatzen du, demokratikoa, eta EBko herritarren borondatearen araberakoa. Asmoari eutsi eta beharrezko malgutasunarekin batera jorratzearen alde egiten dugu, Europaren proiektuaren helburuak pixkanaka eta EBren baitan dauden errealitate heterogeneoetara egokituta lortzeko. Balio partekatu sendoetan oinarritutako Batasunean sinesten dugu, planetako beste herriekin solidario izango dena eta etorkizuneko belaunaldiekin konpromisoa hartuko duena; herritar aske eta berdinen Europa bat, herrien elkargune, oparoa, merkatu-ekonomia sozialean oinarrituta eta konpromiso sozial irmoa duena. Azken batean, XXI. mendeko arrisku globalaren gizartearen erronkei aurre egiteko prest egon eta pertsona bere jardueran ardatz kokatuko duen Europa.


+ Trebakuntza

2018 IRAILA

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Laguntzen du

Ekintzaile gehiago Euskadin

Unibertsitateko Aldizkaria

GEM 2017/18 txostenak adierazten du gorakada bat izan dela Euskal Autonomia Erkidegoan negozioak ekiten dituzten pertsonen kopuruan. Deustuko Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko GEM (Global Entrepreneurship Monitor) ikertzaile taldeak Euskal Herriko Komunitate Autonomoko azken datuak aurkeztu ditu ekintzailetzaren inguruan, arduradun instituzionalei ematen dizkietenak ekintza ekonomiko-enpresariala bultzatzeko behar diren politika publikoak sustatzeko. Ikerketak ere lurralde honetako ekintzailetzaren egoera eguneratu bat erakusten du. EAEko prozesu ekintzailea EAEko ekintzailetza aurrera egiten ari da modu esanguratsuan 201718n: 2016ko % 3,3tik aurtengo % 5,8ra pasa da. Finkatze enpresarialaren adierazlea apurka errekuperatuz doa eta herritargoaren zahartzea nabaritzen hasi da, agerikoak direlako erretiroa hartzen duten pertsona enpresarioen zifrak, ondorioz bere ekintza uzten dutenak. Ekintzailearen profila EAEko pertsona ekintzailearen profila gizonezko batena da (% 59), 40 urteko batez besteko adin batekin, hezkuntza maila altu batekin eta errenta maila altu batekin ere. Aukeren identifikazioa da ekiteko arrazoi nagusiena. Finantziazioa EAEn frogatzen da ekiteko kapital haziaren gorakada, 23.500 euro (eremu estataleko 15.000 euroren aurrean). Ikusten da gainera inbertsio altu bat eskatzen duten proiektu hasiberrien igoera garrantzitsu

bat (> 150.000 euro). Talde sustatzailearen emariak dira, ohikoa denez, finantziazio iturri nagusia( % 45). Instituzio finantzieroak daude ondoren (% 15,71), inbertsore espezializatuak (% 10,72), familiako emariak (% 10,36) eta laguntza programa publikoak (% 9,82). Enplegu sortzea, berrikuntza eta nazioartekotzea Enpresa berriek enplegua sortzeko duten ahalmena igo da: gutxiago dira autoenplegura zuzenduriko iniziatibak eta gehiago dira lanpostu bat edo bost sortzea suposatzen duten proiektuak. Berrikuntzari dagokionez, produktu edo zerbitzu berritzaile bat dira, lehiakide falta eta urte bat baino gutxiagoko teknologiak dira, berriz ere, euskal ekintzailetzaren indarguneak. Negozio berrien nazioartekotzea, berriz, egonkor mantentzen da. Euskal herritargoaren pertzepzio eta jarrerak Negozio-aukera onen existentziari buruzko pertzepzioa igoz joan da azken urteetan, % 30,6ra iritsi arte, eta errekuperatu da krisi ekonomikoaren aurteekin konparatuz. Porroterako beldurra ekintzailetzarako oztopo bezala murriztu da azken urtean. Datu baikor bat da hau, erraztuko baitu pertsona gehiagok enpresa berri bat sortzeko erabakia hartzea. Euskal emakume ekintzaileen bultzada berezi bat nabari da ere: beraiek aukera gehiago detektatzen ditute, porrotera beldur gutxiago dute eta beren ezagueretan eta trebetasunetan konfiantza gehiago dute gizonezkoen aurrean. Euskal Herriko kultura ekintzailearen inguruko adierazleak egonkor mantentzen dira gutxi gora behera, nahiz eta joera interesgarriak era-

kusten dituzten. Herritargoaren bizitza estandarretako ekitatearen adierazlea balio baikor bat da, bere joerak goruntz jarraitzen du, krisialdi finantzieroarekin hasi zena. Beste adierazle batzuk neurtzen dute ekintzailetza aukera profesional on bat de edo ekintzaileek status sozial eta ekonomiko altu bat duten eta balio horiek goruntz dihoaz ere, krisi ekonomikoan zehar larrialdi bat jasan eta gero. Komunikabideetan ekintzaile arrakastatsuei buru ateratzen diren albisteen kopurua igo da ere, kontuan hartzen bada neurtutako denbora-horizontea (2005etik), isladatzen duena instituzio publikoek kontu honi ikusgarritasuna emateko egin duten esfortzua.

Emakume ekintzaileek gizonezkoek baino beldur gutxiago diote porrotari

Inguruaren baldintzak 2017-18n, ekintzailetzarako hobe balioesten diren inguruko baldintzak dira azpiegitura fisikoa eta zerbitzuetakoa (4,0), Gobernuko programak (3,3) eta azpiegitura komertzial eta profesionala (3,0). Kontran, balioespen baxuena lortu dutenak ekintzailetzarako dira lehen eta bigarren mailako hezkuntzaren papera (1,8) eta barne-merkatuaren dinamika (1,9). Garrantzitsua da nabarmentzea Espainia Europar Batasunarekin konparatzean aitorpen eta posizionamendu onak daudela azpiegitura fisikoa eta zerbi-

tzuetakoa, Gobernuko programak, gradu ertain eta goi mailako hezkuntza, Gobernuko politikak eta laguntza politikoei dagokienez. Ekintzailetzarako oztopo nagusiak EAEn, dira, berriz ere, arau sozial eta kulturalak. Euskal inguruan ekintzailetzarako gehien lagundu duena da ad hoc Gobernu programen existentzia. GEM programarako elkarrizketatuak izan diren pertsonen gomendio nagusiak dira: (i) ekintzailetzako prozesuaren etapa desberinak laguntzen dituzten Gobernu programetan lan egiten jarraitu; (ii) ekintzailetza indartu dadila hezkuntza eta heziketaren bidez; eta (iii) prozesu ekintzailean zehar laguntza ematen duten Gobernu politiketan lan egiten jarraitu. Benchmarking-a egitean, ikusten euskal adituek identifikatzen dituzten oztopo nagusiak ekonomia europar eta espainiarretan elkarrizketatuak izan zirenek aipatutakoen berdinak direla. Laguntzen kasuan, bat etortzen den baldintza bakarra da merkatu laboralaren egoera, gertuko krisi finantzieroak sortutako ondorioengatik. Azkenik, euskal, espainiar eta europar aditu galdetuak bat datoz esatean Gobernuko politiken eta hezkuntzaren indartzea funtsezko baldintzak direla ekosistema ekintzaile dinamiko eta eboluzionatuetan. Euskal pertsona ekintzaileak Eukal Autonomia Erkidegoan ia % 6 dira 2017-18n. Eragile gakoak dira aldaketa teknologiko, kultural eta sozialean, enplegu sortzaileak dira, proiektu berritzaileenak eta birsorkuntza enpresarialarena. Ondorioz, enpresarioak gizarteko parte oso garrantzitsu bat dira, batez ere eszenatoki ekonomiko eta sozial berriei aurre egitea bilatzen denean.

04


05

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018 IRAILA

+ Trebakuntza

Erasmusera hasi baino lehen jakin beharrekoa Erasmuseko programako ikasleek zenbait arazo dituzte aurrean: hala nola, etxebizitza aurkitzea, norbere gauzak garraiatzea, hizkuntza ezberdin bat edo hirian zehar mugitzen ez jakitea Unibertsitateko Aldizkaria

jakitea lehentasun izan behar da kaleak eta tiritaren bizitza-estikoa ezagutzeko. Moovit garraio publikoari buruzko informazio zehatza eskaintzen duen app bat da, izan ere modu jarraian bere datuak eguneratzen ditu. Beti jakingo duzu jarraitzen duzun bidea, non dauden geldialdiak edo geltokiak, zenbat itxaron beharko duzun hurrengo garraioa iritsi arte eta zenbat geraldi gelditzen diren zure garraio publikoko helmugara arte. Egun app honek mundu osoko 80 herrialdetakok 2.200 hiriei zerbitzua ematen die.

Beren ikasketekin jarraitzeko atzerrira atera nahi diren ikasleen kopuruak gora egiten du urtetik urtera. Hizkuntza bat ikastea, leku berriak bisitatzea eta mundu osoko jendea ezagutzea dira atzerrian bizi bahi duten gazteen % 81ak adierazten dituen arrazoietako batzuk, Global Shapersen delako urteko inkestaren. Horretarako bidaiarekin harremana duten gai batzuk aldez aurretik konpontzeak baliagarri izan daiteke esperientzia horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko. ❚

ETXEBIZITZA AUKERATZEA Zure atzerriko egonaldirako aukeratu duzun etxebizitza edo logelak Erasmus on edo txar bat izatea muga dezake. Zaila da aukerak bilatzea oraindik fisikoki zure destinoan ez zaudenean eta ia itsuki fida behar zara internet aurkitzen duzunagan. Spotahome erreserbetako platarmorma bat da, laguntzen diena Erasmuseko ikasleei ostatua aurkitzen ikasturte akademikoan zehar. Bere indargunea da fisikoki ez dituzula bisitatu behar pisuak, diru eta denbora-kopuru handi bat aurreztuz, beraiek arduratzen baitira argitaratzen diren ondasunak pertsonalki bisitatzen eta egiaztatzen. Argazki profesionalak hartzen dira, planoak daude, ondasun eta auzoaren definizio altuko bideoak grabatzen dira eta deskribapen oso zehatzak ematen dira.

NORBERAREN GAUZAK AURRETIAZ BIDALI Urte oso baterako atzerrira bizitzera joateko prestatu behar izan dituzun maleta guztiak garraia eta kudeatzea ez da batere erraza: prezio altuak ekipaje extrarengatik, hura kargatu denbora osoan zehar, aireportuko galeraarazoak… Arazo hauei irtenbidea emateko, Eurosender-ek bidaltze-zerbitzuetarako sarbidea eskaintzen die ikasleei, kalitatezkoa eta fidagarria, mezularitzako tarifa ohikoak baino % 70 baino merkeagoa.

HIRIAN MUGITU TURISTA BAT IRUDITU GABE Hiri berri batetik modu azkarren eta eraginkorrenean mugitzen

Spotahome, Eurosender, Moovit, Meetup eta ITranslate, Erasmuserako app erabilgarriak

JENDE BERRIA EZAGUTU Jende berria ezagutzea lehentasun bat da Erasmueko ikasleentzat, baina batzutan eginkizun zail bat izan daiteke ez badute ostatua hartzen ikasle-egoitza batean edo zorte txarra badute bere pisukideak oso sozialak ez badira. Meetup nazioarteko aplikazioa bat da, baimentzen diena bere kideei bizitza errealean bat egiten interes amankomun bat (politika, kirola, kultura, xendazaletasuna…) duten taldeen bitartez.

“ICH BIN EIN BERLINER” Ziuraski, atzerrira tokiz aldatzeko duzun arrazoietako bat hizkuntza bat ikasi edo hobetzea da. Puntu horretara iritsi baino lehen, egoera asko pasa behar izango dituzu non zure hitzak gaizki ulertuak izan daitezkeen edo berez esan nahi duzuna adierazteko gai ez izatea. Honengatik, garrantzitsua da zeurekin eramatea app bat hitze-hitzezko itzulpenez harago doana. ITranslate itzulpeneko aplikazio bat da, hainbat sari irabazi dituena eta 90 hizkuntza baino gehiagotara itzultzen duena. Ahots-elkarrizketak eskaintzen ditu, aditz-jokatzailea, internetera konektatu behar gabeko itzulpena eta baita dialektoak aukeratzeko baimena ere.


+ Trebakuntza

2018 IRAILA

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

06


Laguntzen du

07

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018 IRAILA

+ Trebakuntza

Zer nolako gaitasun digitalak behar dituzu? Unibertsitateko Aldizkaria

Teknologiak aurrera egin du eta gaur egun beharrezkoa da oinarrizko konpetentzia digitalak izatea ia edozein lan egiteko. Gainera, konpainiek beren baliabideak optimizatzea bilatzen dute. Baina garrantzitsua da haratago joatea

1 2 3 4

egun eskatzen diren konpetentzia digitalak balioestean. Eta are garrantzitsuagoa da aldaketari beldurrik ez izatea eta egokitzeko gaitasuna eta ikasteko gogoa izatea, ezaguera teknologikoak jakinda iristea baino. Izan ere, ez du ezertarako balio Google Drive bezalako lan-tresna kolaboratiboa erabiltzen

jakiteak taldean lan egiten ez badakigu; ez du baliorik sare sozial aktiboak izatea edozer argitaratzen bada eta sareari su ematen bazaio, enpresaren ikrudi ona kaltetuz. Baina pausoz pauso joan gaitezen. Zer dira gaitasun digitalak? Alegia, konpetentzia digitalak beharrezko ezaguerak eta gaitasunak dira, gure

bizitzako eremu guztietan -lana eta hezkuntza barne- teknologia eta informazio digitalari ahalik eta onurarik handiena ateratzen lagunduko digutenak. Hori guztia kontutan hartuta, komenigarria izan daiteke egungo enpresetan gehien eskatzen dituzten konpetentzia digitalak zeintzuk diren adieraztea.

EZAGUERA DIGITALA

IKASKETA JARRAITUA

Moldatzeko gaitasuna izatea profesional eta pertsonalki ekonomia digitalean. Ezaguera digitala duen profesionala honakoa egiteko gai da: modu eraginkorrean erabili baliabide eta tresna digitalak; tresna eta bitarteko digitalak erabili bere garapen profesionalean; bitartekari digital berrien hipertestualitate eta multimodalitateak ulertu; bere lan profesionalean logika digital berriak sartu; modu egokian kudeatu identitate digital korporatiboa eta berezkoa; modu arduratsu, ziur eta etikoan parte hartu ingurune digital korporatibo eta berezkoetan; kritikoki ebaluatu ezaguerako gizartearen praktika sozialak.

Ikasketa modu autonomoan kudeatzeko gaitasuna, baliabide digitalak ezagutu eta erabili eta ikasketa-komunitateetan mantendu eta parte hartu. Gehituz: bere trebakuntza digitala kudeatu; bere espezialitate edo ezaguera-eremuaren inguruan eguneratua egoteko Internet erabili; ezagueraren kudeaketa on baterako tresna eta baliabide digitalak ezagutu eta erabili; lineako heziketa aratu edo informaletako ekintzetan parte hartu; berdinen arteko ikasketan lagundu ingurune birtualetan y praktiketako komunitateetan.

5

INFORMAZIOAREN KUDEAKETA

IKUSPEGI ESTRATEGIKOA

Testuinguru digitaletan informazioa bilatzeko, lortzeko, ebaluatzeko, antolatzeko eta partekatzeko gaitasuna. Informazioaren kudeaketa egiten dakien profesionalak, era berean, honakoa daki: Interneten nabigatu informaziora, baliabideetara eta zerbitzuetara iristeko; bere helburuetarako garrantzitsuak diren bilaketa eraginkorrak egin Interneten; denbora errealean eta edozein lekutan informazioa lortu; bere helburuetarako eduki garrantzitsuetara harpidetzen jakin eta giltzarri den informazioa bilatzeko Sarea monitorizatu; sarean lortutako informazio, baliabide eta zerbitzuen kalitatea, fidagarritasuna, egokitasuna, zehaztasuna eta erabilgarritasuna ebaluatu.

Fenomeno digitala ulertzeko gaitasuna eta erakundeko proiektuetako orientazio estrategikoetan sartu. Honekin batera, fenomeno digitalaren gako eta joera nagusiak ezagutu; ulertu logika digital berriek nola eragin dezaketen bere erakundeko estrategia, erabiltzaile eta lehiakideetan; erakundean logika digitalen onurak aplikatu helburuak eta eraginkortasuna lortu aha izateko; ekintza jakin batzuk sustatu informazioaren zirkulazioa bultzatzeko.

6

KOMUNIKAZIO DIGITALA

LIDERGOA SAREAN

Ingurune digitaletan tresnekin komunikatzeko, erlazionatzeko eta lankidetza egiteko gaitasuna modu eraginkorrean. Horrela, honetarako gai da: era asinkronean modu eraginkorrean komunikatu; elkarrizketa eta eztabaida onlinetan parte hartu ekarpen baliotsuak eginez; bitarteko digitalak erabiliz, modu eraginkor eta produktiboan komunikatu bere lankideekin; parte hartu ahal izateko interesgarriak izan daitezkeen gune berriak identifikatu; harreman eta kontaktu profesionalak egin komunikabide digitaletan.

Lan-taldeak zuzendu eta koordinatzeko gaitasuna, sarean eta ingurune digitaletan banatuta. Horrela, taldean tresna digitalak erabiltzea sustatu, bultzatu eta erraztea helburuak eta emaitzak lortzeko; egitura antolatzaileak sustatu eta erraztea taldean informazioa zirkulatzeko; taldearekin modu eraginkorrean komunikaktu kanal birtualen bidez; tresna digitalen erabilpena sustatu taldea informatuta izateko, beharrezko informazioa dutela ziurtatuz beren lana egiteko.

7

LANA SAREAN

BEZEROARI ORIENTAZIOA

Ingurune digitaletan lan egiteko, lankidetza egiteko eta kooperatzeko gaitasuna. Beraz, honakoa dago barne: komunikabide digitalekin prozesu, lan eta helburu partekatuetan lan egin; dokumentu kolaboratiboak ekoiztu linean; bitartekari digitalak erabiliz, modu eraginkor eta produktiboan komunikatu bere lankideekin; ingurune eta tresna digitalekin koordinatu eta taldean lan egin; bitarteko digitalak erabiliz, denbora eta giza baliabideak modu eraginkorrean kudeatu.

Bezero berrien beharrak uler eta asetzeko gaitasuna testuinguru digitaletan. Ahaztu gabe bere bezero/erabiltzaile nagusien ekintza monitorizatu Sarean; bezeroen profila ezagutu eta Sarean nola erlazionatzen jakin; Sarea erabili bezero eta erabiltzaileen egungo indarreko beharrak ezagutzeko; mekanimoak ezarri bezero eta erabiltzaileekin digitalki hitz egiteko; modu eraginkorrean informatu eta komunikatu komunikabide digitalen bidez.

8


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018iraila

10


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018iraila

11

Donostia, izarrez beteta Donostia Zinemaldiaren 66. edizioa da aurtengoa eta lehen mailako aktore atzerritar eta nazional askok zapalduko dute alfonbra gorria Unibertsitateko Aldizkaria

Donostia saria jasoko duten Judi Dench, Danny DeVito eta Hirokazu Koreedaz gain, ondokoek beren presentzia baieztatu dute Donostian: Juliette Binochek, Laetitia Castak, Timothée Chalametek, Ricardo Darínek, Lily-Rose Deppek, Ryan Goslingek, Claire Foyk, Mercedes Moranek, Robert Pattinsonek eta John C. Reillyk, besteak beste. Horrez gain, Jacques Audiard, Alfonso Cuaron, Claire Denis, Bruno Dumont, Louis Garrel, Lucile Hadzihalilovic, Mamoru Hosoda, Kim Jee-Woon, Naomi Kawase, Nadine Labaki, Brillante Mendoza, Peter Strickland eta Felix Van Groeningen zinemagileek beren filmak aurkeztuko dituzte Donostian. Alexander Payne estatubatuar zuzendaria izango da epaimahai ofizialaren presidentea, eta Rossy de Palma eta Nahuel Perez Biscayart aktoreak, Francesca Cima eta Agnes Johansen ekoizleak eta Bet Rourich argazki-zuzendaria izango ditu zeregin horretan lagun. Gainera, gaur egungo zinemagintzaren zuzendari garrantzitsuenetako batzuk etorriko dira Donostiara beren filmak Perlak eta Zabaltegi-Tabakalera sailetan aurkezteko: esate baterako, Jacques Audiard, Alfonso Cuarón, Bruno Dumont, Lucile Hadzihalilovic, Mamoru Hosoda, Nadine Labaki eta Felix Van Groeningen. Zinemaldian ez dira faltako antzezpenaren talentu berriak ere, eta gure artean izango ditugu Mia Goth (El secreto de Marrowbone, Suspiria), Lily-Rose Deep bera eta Angelo filmeko aktore gazteak, Makita Samba, Alba Rohrwacher eta Larisa Faber. Orobat, kameraren bestaldean egin duen lehenengo lana ekarriko du Tuva Novotny (Annihilation) aktoreak. Estatu Batuetako, Frantziako eta Britainia Handiko aktore eta zuzendari nabarmenei Espainiako zinemaren ordezkaritza ugaria gehitu behar zaie. Sail Ofizialeko filmak direla eta, honako hauek

etorriko dira Donostiara: Rodrigo Sorogoyen, Antonio de la Torre (La noche de 12 años ere aurkeztuko du, Horizontes Latinos sailean), Bárbara Lennie (Petra -Perlak- eta La enfermedad del domingo -Made in Spain- filmetan ikusiko dugu, halaber), Ana Wagener eta Nacho Fresneda, El reino filmeko taldekide gisa; Carlos Vermut, Najwa Nimri, Eva Llorach, Carme Elías eta Natalia de Molina, Quién te cantará filmaren ordezkari; Enrique Urbizu, José Coronado, Daniel Grao, Elisabeth Gelabert eta Juana Acosta, Gigantes telesailagatik; Iciar Bollain eta Paul Laverty Yuli filmeko taldearen buruan, eta Isaki Lacuesta eta Isa Campos, berriz, Entre dos aguas-ekoan; eta Tiempo después aurkezteko Donostiara etorriko dira José Luis Cuerda, Blanca Suárez, Roberto Álamo, Arturo Valls, Carlos Areces, Raúl Cimas eta Joaquín Reyes.

Alexander Payne zuzendari estatubatuarra izango da epaimahai ofizialaren presidente

Gainera, New Directors sailean, Celia Rico debutantearen Viaje al cuarto de una madre defendatuko dute Lola Dueñas, Anna Castillo eta Pedro Casablanc aktoreek; Belodromora, Arde Madrid filmak, Paco León, Inma Cuesta, Julián Villagrán eta Debi Mazar ekarriko ditu eta Campeones eta hari buruzko dokumentala direla eta. Javier Fesser, Javier Gutierrez (Smallfoot-en ahotsa jarri du, halaber), Berta Vázquez eta Ingrid García Jonsson etorriko dira. Perlak sailean, Petra filmaren ordezkaritzaren buruan izango dira Jaime Rosales, Marisa Paredes eta Alex Brendemühl, eta aurrez ai-

Judi Dench aktore britaniarrak jasoko du, besteak beste, aurtengo Donostia Saria.

patutako Lenniek osatuko du taldea. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu Made in Spain saileko lantalde guztiak. Eta RTVE Galako Asesinato en la Universidad filmean, Leonor Watling, Daniel Grao eta Patrick Criado gonbidatuak izango ditugu, besteak beste. Atzerriko zinema Latinoamerikako zinemak ordezkaritza ugaria izango du Donostian, eta Ricardo Darín eta Mercedes Morán, Juan Veraren El amor menos pensado inaugurazio-filmaren protagonistak, izango ditu buruan. Sail Ofizialaren esparruan, halaber, Le cahier noir / The Black Book aurkeztuko du Valeria Sarmiento zuzendari txiletarrak, eta Benjamín Naishtatek Darío Grandinetti, Andrea Frigerio eta Alfredo Castro izango ditu alboan Rojo filmaren estreinaldian. Perlak sailari dagokionez, Donostian izango dira Lorenzo Ferro, Chino Darín eta Morán bera -Sueño Florianopolis (Ana Katz, Horizontes Latinos) gehituta, hiru film ekarri ditu aurten-, Luis Ortega zuzendariaren El Ángel aurkezteko, eta gauza bera egingo dute Ciro Guerra eta Cristina Gallego zinemagile kolonbiarrek Pájaros de verano filmarekin. Marcelo Martinessi zuzendari paraguaitarra ere etorriko da, Las herederas filmeko protagonista Ana Brun (emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Hartza) eta Margarita Irúnekin. Japoniako zinemaren ordezkaritza ere nabarmena izango da: Hirokazu Koreeda Donostia saridunak Shoplifters filmaren protagonista, Lily Franklin,izango du alboan,eta Naomi Kawase zinemagilea, Sail Ofizialeko lehiaketan, Masatoshi Nagase (An, Paterson) aktorearekin etorriko da. Hego Koreako industria zinematografikoaren presentzia ere ez da eskasa izango: Sail Ofizialeko filmean, zuzendariaz gain, Gang DongWon aktore eta modelo ezaguna izango dugu, eta Culinary Zinema saileko filmaren zuzendaria, Eric Khoo saritua, Seiko Matsuda eta Jeanette Aw aktoreekin etorriko da. Alexander Payne zuzendari eta gidoilari estatubatuarra izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren presidentea. Urrezko Maskorra emateko deliberazioetan, Sideways, The Descendants, Nebraska eta Downsizing filmen egileak Nahuel Pérez Biscayart eta Rossy de Palma aktoreak; Francesca Cima (La grande bellezza) eta Agnes Johansen (Myrin / Jar City) ekoizleak, Bet Rourich argazki-zuzendaria eta baieztatzeke dagoen zazpigarren epaimahaikidea izango ditu lagun.

Sarrerak Zinemaldiak ohikoa baino lehenago jakinaraziko du aurtengo programazioa. Sail guztietako film guztien ordutegiak irailaren 13tik aurrera kontsultatu ahal ziren, Zinemaldiaren webgunean eta tokiko egunkarietan. Zinemaldiko emanaldi guztien informazioa biltzen duen Filmen Gida ere egun horretatik aurrera zegoen eskuragarri Tabakalerako info puntuan (sarrera Nestor Basterretxea plazatik), 1,50 euroren truke, 10:00etatik 20:00ak arte. Irailaren 14tik aurrera Donostia eta Gipuzkoako kiosko eta liburudenda nagusietan eskuratu ahal ziren, eta, hilaren 15etik aurrera, ohikoa den bezala, salgai zegoen Kursaal Elkarguneko informazio puntuan (irailaren 15etik 20ra 9:00etatik 20:00etara eta irailaren 21etik 29ra 8:30etik 22:00etara) eta Okendo Plazako informazio gunean (hilaren 15etik 29ra 9:00etatik 20:00etara). Donostia Zinemaldiko 66. edizioko sarrerak irailaren 16an, igandea, jarri ziren salgai, goizeko 9:00etatik aurrera, kanal guztietan: Zinemaldi Plazako leihatilak (Kursaaleko beheko solairuan), Kursaal Elkarguneko leihatilak (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak) eta internet bidez (www.sansebastianfestival.com eta kutxabank). Gainontzeko galen (Donostia Sariak, Inaugurazioa eta Klausura) eta Belodromoko proiekzioen sarrerak ere eros daitezke, orain dela aste batzuk ipini baitziren salgai.

Irailaren 21etik aurrera sarrerak honako lekuetan ere erosi ahal dira: Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera eta Principe Zinemak. Irailaren 22tik aurrera Trueba eta Antiguo Berriko leihatiletan eskuratzeko aukera dago. Antonio Elorza Belodromoko sarrerak bertako leihatilan ere egongo dira salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago. Proiekzioaren egunean bertan salduko diren sarrerak 08:30etik aurrera erosi ahal izango dira internet bidez, K1-eko arratsalde/gaueko saioetakoak kenduta. Kasu horretan, sarrerak horrela erosi beharko dira: ❚

16:00etako saioen sarrerak salgai egongo dira 08:30etik aurrera internetez, Zinemaldi Plazako leihatiletan eta Kursaaleko leihatiletan.

Arratsaldeko eta gaueko gainontzeko sarrerak 17:00etatik aurrera erosteko aukera egongo da.

Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7,90 euro balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta baita leihatiletan ere, baldin eta erosketa bakar batean egiten bada. Internet bidez erosten diren sarrera guztiak etxean inprimatu edo telefono mugikorrean deskargatu ahal izango dira. Horrela, Home Ticketarekin aretora sartzeko aukera egongo da, leihatiletatik pasa gabe. INFORMAZIO GEHIAGO: www.sansebastianfestival.com


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018iraila

12


13

2018iraila

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Ja!: Barre egiteko garaia Irailaren 27tik urriaren 7ra, Ja! Bilbao Jaialdiaren IX. edizioa egingo da Bilbon Unibertsitateko Aldizkaria

Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia ekitaldi kulturala da, eta helburu du umoreak -zentzurik zabalenean- arteetan orokorrean eta literaturan bereziki duen garrantzia azpimarratzea. Antolatzaileek, horrela, umorea inteligentziaren, zibilizazioaren eta bizipozaren adierazpen gisa ulertu eta aldarrikatzen dute. Ja! Bilbao udazken hasieran ospatzen da, 2010az geroztik, Bilboko hiriaren leku desberdinetan. Jaialdiak jarduera-egitarau anitza dauka, eta horren baitan, hausnarketak zein dibertsioak bere lekua daukate. Gai ugariri buruzko solasaldiak eta mahai-inguruak, elkarrizketak uneko autorerik interesgarrienekin eta nabarmenekin, eta emanaldiak, lehiaketak eta erakusketak konbinatzen dira. Jarduera guztiak publikoarentzat doakoak dira.

BBK Ja! Bilbao Sariarekin, jaialdiak omenaldia egiten dio haren obran umorea ezinbestekotzat duen nazioarteko pertsonaia bati. Orain arte, saridun izan dira Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ísmail Kadaré (ankerkeriaren kontrako umoreari buruzko edizio batean), Robert Crumb, Julian Barnes eta Fernando Trueba. Bederatzigarren edizio honen inaugurazioa irailak 26 asteazkenean izango da, 12:00etan Bilboko Euskal Museoan. Bertan egongo dira agintariak, protagonistak eta publikoa orokorrean. Irailak 27an, osteguna, “Forges inolvideibol” izenburupean, omenaldia egingo zaio Forges marrazkialariari BBK Aretoan, 20:00etan. Forges hasiera-hasieratik egon zen jaialdiari lotuta, inaugurazioko edizioan, 2010ean, karrera osoan jasoko zuen lehenbiziko omenaldia egin zitzaionetik. Jaialditik igarotako haren lanen artean daude 'Forrenta años', Azpirekin marraztu buen 'Drácula',

eta haren emaztearekin Pilar Garridorekin batera egindako 'La posguerra vista por una particular y su marido'. Marrazkilariaren berrogeita hamargarren urteurrena ere ospatu zen, Serratekin. Edizio hau, horrela, berari eskainitako oroitzapenezko ekitaldi xume batekin hasiko da. Irailak 28 ostiralean, Umorea historioan elkarrizketa izango da Jacinto Antón eta Alfonso Mateo-Sagastarekin, ekitaldi osteko liburu-sinadurarekin, BBK Aretoan, 20:00etan. Larunbatean, irailak 29, Cadena SER-en 'A vivir' irratsaioaren emanaldia zuzen-zuzenean ikusteko aukera izango da. Javier del Pino eta bere kolaboratzaileak zain egondo dira BBK Aretoan, 9:00etan. Egun horretan Berta, 12:00etan, La Ribera Merkatuan, Umore Grafikoko 4. Eskola Lehiaketaren sari-banaketa izango da, eta arratsaldean, 19:00etan BBK Aretoan, Umorea filosofian elkarrizketa izango da Fernando Savater eta Javier Gomáren esku, ondoren liburuak sinatuko dituztenak. Ondoren, 20:30etan, toki berean, Jeannette Winterson izango da, Mercedes Cebriánek elkarrizketatua, ingelesa aldi bereko itzulpenarekin. Winterson literatura anglosaxoi garaikidearen ahots ospetsuenetako bat da. Haren liburuek agudezia, xehetasunarekiko zaletasuna eta umore-sen zorrotza dituzte bereizgarritzat. Liburuak sinatuko ditu ondoren. Irailak 30 igandean, ordea, Javier Cansadoren txanda izango dena, 19:00etan izango dena BBK Aretoan, Luz Sánchez-Melladok elkarrizketatua. Cansado komediaren erreferente nagusietako bat da Espainian, bai Faeminorekin bai Faeminorik gabe, duela hogeita hamar urtez baino gehiagoz haren umorezko bikotea dena. Cansadoren umorea bikaina, intenporala eta beti da originala, tematuta badago ere “sumertarretara jotzen duela etengabe”.

Álex de la Iglesia zinemagileak jasoko du aurtengo edizioko saria

Izan handiko umoregileak

Álex de la Iglesia, Silvia Abril eta Javier Cansado izango dira, besteak beste, aurtengo Ja! Bilbao Jaialdian.

Asteazkenean, urriak 3, Mircea Cartarescu izango da 20:00etan

BBK Aretoan. Cartarescu-ren liburuak labirinto zoragarri eta literatura-unibertso berdingabeetan gertatzen dira, errealitatearen eta fantasiaren, ametsaren eta liluramenduaren, jokoaren eta parodiaren artean mugitzen diren pertsonaiekin eta egoerekin. Gaur egungo narratzaile errumaniar garrantzitsuena da Cartarescu. Hizkuntza hipnotiko, poetiko eta barroko baten jabe da, hausnarketa bikainez beterikoa eta umore fina eta dotorea ere eurrez dituena. Idazlea Bilbon izango da lehen aldiz, eta berarekin egongo da Enrique Redel, haren editorea Impedimentan, ingelesa aldi bereko itzulpenarekin, ekitaldia eta gero liburuak sinatuko dituelarik. Urriak 4 ostegunean, Umorea eta beldurra eztabaida izango da 19:00etan BBK Aretoan. Espainiako egileen belaunaldi batek maiz jotzen du umorearen eta beldurraren arteko konbinazio arriskutsura. Zineman batez ere. Horietako batzuk dira gonbidatuak izango direnak: Álex de la Iglesia, Pablo Berger, Patricia Esteban Erlés eta Paco Plaza. Beldurraren eta barrearen zale amorratua den Fernando Marías-ekin arituko dira hizketan. Ondoren, 20:30etan eta toki berean, aurkezpenik behar ez duen Silvia Abril izango da. Aktorea, umorista, dantzaria, aurkezlea, sukaldaria, eta, Andreu Buenafuenterekin kolaboratzen duen 'Late Motiv' programaren arabera -'Huevosfuertes'-, “dantza egin, abestu, zirikatu, usain egin eta gadget-ak ere aurkezten dituen mutante bat da. Azul Tejerina kazetariak elkarrizketatuko du.

Urriak 8 ostiralean, Soledad Puértolas ikusteko aukera izango da BBK Aretoan 19:00etan. Marta Sanz-ekin arituko da hizketan. Bi idazleek begirada zuhurra, indar narratiboa eta literatura-bikaintasuna partekatzen dituzte. Ondoren, 20:30ean, Pablo Bergeren umorezko 10 sekuentziarik guztukoenak aurkeztuko dira, Juan Bas izango delarik saioaren gidari. Berger zinemagile bilbotarra da, 'Blancanieves', 'Torremolinos 73' eta 'Abracadabra' lanen zuzendaria. Larunbatean, urriak 6, David Foenkinos idazle eta zinemagilea hizketan izango da Guillermo Altares kazetariarekin, 19:00etan BBK Aretoan, frantsesa aldibereko itzulpenarekin. Ondoren liburuak sinatuko ditu. Álex de la Iglesiari saria Eta 20:30ean, BBK Aretoan bertan, Álex de la Iglesiak Ja! Bilbao BBK 2018 Saria jasoko du. Sari horrekin jaialdiak zinemagile bilbotarraren karrera goraipatu nahi du, izan ere, urteetan zehar sormenezko unibertso guztiz pertsonala eta bikaina sortzeaz gainera, umoreari berebiziko garrantzia eman dio. Sari-banaketaren ostean, Carlos Areces haren “muso” eta lagun onarekin berriketan arituko da publikoaren aurrean. Aurretiaz BBK Ja!Bilbao Saria jaso dutenen artean daude Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ismail Kadaré, Robert Crumb, Julian Barnes, Fernando Trueba, John Cleese eta Joyce Carol Oates. Jaialdiariaren amaieratzat, 19:00etan Bilborocken, From Cork to Kortezubi…. bakarrizketa izango da Barry Manleyrekin.


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018iraila

14

Antzerkiaren festa Gasteizen Urriaren 5etik azaroaren 25era arte, tokiko eta kanpoko antzezlanak Nazioarteko Antzerki Jaialdian Unibertsitateko Aldizkaria

Nazioarteko Antzerki Jaialdia kultura ekitaldi garrantzitsuenetako bat da gasteiztarrentzat, eta erreferentzia Espainiako hiri askorentzat. Jaialdiak lau hamarkada daramatza Estatuko zein nazioarteko antzerkiaren ikuspegi zabala eskaintzen, genero guztiak kontuan landuz, antzerki klasikotik hasita eta abangoardiakoraino. Aurtengoa bere 43. edizioa izango da eta urriaren 5etik azaroaren 25era arte ospatuko da. Antzerki jaialdia funtsezko tresna da Gasteizen eta Araban antzezte arteak sustatzeko. Duela lau hamarkada sortu zenetik, jaialdiak hainbat belaunalditako milaka pertsonari ireki dizkie ateak; ikusle fidel, zorrotz eta aditu horiek orain hiriko antzokiak betetzen dituzte. Udal Antzoki Sareak antolatzen du ekimena eta honakoa diote arduradunek: “Nola egingo diogu uko "jaialdi" fenomenoari, gurea beteranoetako bat bada, gaur egun antzeko proiektuak gure geografiako txoko guztietan biderkatu diren arren? Merezi du ekitaldi garrantzitsu horri eustea, lanean emanda-

ko urteak eta publikoaren harrera beroa aintzat hartuta. Izan ere, udazkena iristean, herritar asko eta hedabideak ez ezik, konpainiak ere horren zain egoten dira, beren lanak Principal Antzokian eta gainerako udal antzokietan erakusteko. Jaialdia berez definizio bila dabilen kultura proiektua da, baina beti irrikaz espero duguna”.

Eusebio Poncela, Josep Maria Pou, Cristina Castaño eta Natalia Verbeke, aktore gonbidatuen artean

Helburu hauek ditu Jaialdiak: batetik, nazioartean gaur egun egiten den antzerki onenaren erakusleihoa izatea; bestetik, arte hizkuntza ororen aldeko apustua egitea, abangoardistenetatik hasita betiko klasikoetara; ondoren, nabarmentzen ari diren egileei atzera begirakoak eskaintzea; bukatzeko, tokiko konpainiak sustatzea.

Azken edizioetan, antzezpenarekin zerikusia duten gaiei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko guneak berreskuratu dira. Hartara, konpainiak, ikusleak eta sortzaileak antzerkiaz mintzatu eta gozatzeko aukera izan dute oihala funtzioa bukatutakoan. Principal Antzokia Gasteizko Principal Antzokian, 20:30ean, izango da jaialdiaren obra gehienak hartuko dituena. Horrela, urriaren 5ean, ostirala, ekimenari hasiera emango dio Wajdi Mouawad-en “Inflammation du verbe vivre (Des mourants)” obrak. Hurrengo egunean, egile beraren “Les larmes d'Œdipe (Des mourants)” izango da. Urriak 9 (euskaraz) eta urriak 10ean (gaztelaniaz), Tanttakaren “Izoztutakok haizea” / “Como un viento helado” emango dira, Nerea Elizalde, Tania Martin eta Koldo Olabarri antzezeleekin. Urriaren 11ean, Alfredo Sanzolen “La valentía” izango da, Jesús Barranco, Francesco Carril, Inma Cuevas, Estefanía de los Santos, Font García eta Natalia Huarte aktoreekin.

Urriaren 18an, Barco Pirataren “¿Quién es el señor Schmitt?” eskainiko da lehen mailako aktore ezagunekin, hots, Cristina Castaño, Javier Gutiérrez, Armando Buika, Xabier Murua eta Quique Fernández. 19an, Carlota Ferreren “Esto no es La casa de Bernarda Alba” emango da, Eusebio Poncelak burututako aktore-talde batekin. 25ean, berriz, Taiat Dansaren “ Man Ray” izango da. 26an, Isabella Rosellini egongo da “Link Link Circus” obra aurkezten. 31ean, Kanadako Les 7 Doigts de la Main-en “Bosch Dreams (Boschen ametsak/Los sueños de El Bosco)” obra antzeztuko da. Azoroak 2an, Josep Maria Pouk “Moby Dick” obra burutuko du; 8an, La Zarandaren “Ahora todo es noche”ren txanda izango da; 9an,Kukai Dantzaren “Erritu”; 14an, Erresuma Batuko 1927ren “The animals and children took to the streets”; 17an, Daniel Veroneseren “Espía a una mujer que se mata”, besteak beste Jorge Bosch, Ginés García Millán eta Natalia Verbekerekin; 22an, Bux-

man-El Pavón Teatro Kamikazeren “Todo el tiempo del mundo”; eta 24an, Teatre Lliureren “Jane Eyre”, besteak beste Ariadna Gilekin. Beste eszenatokiak Horretaz guztiaz gain, Gizarte etxeek ere antzezlan gehiago hartuko dituzte: “La conquista de lo inútil”; “Grand Applause (Performance)”; eta “Best of Be FESTIVAL” (“Someone Loves You Drive With Care”, “Take Care of Yourself” eta “Control Freak”); “Erlauntza” / “El enjambre”. Familientzako ikuskizunak ere izango dira: “You and me”; “Kaput”; “Panda's home”; eta “Invisibles”. Bestetik, Haurtxoak proiektuan, “Ehuna”, “Conchas”, “Viaje de una nube” (“Hodei baten bidaia”). Bestalde, artista lokalek beren obrak erakutsi ahal izango dituzte, hitzadiak eta solasaldiak izango dira eta “Erritu” Dantza Laborategia izango da ere, Sharon Fridman eta Jon Mayarekin. INFORMAZIO GEHIAGO: www.principalantzokia.org


uniemakume

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018iraila

15

Emakunderen Beldur Barik 2018 programa aurkeztu dute Indarkeria sexista prebenitzea xede duen gazteei zuzendutako programa bat da Beldur Barik Unibertsitateko Aldizkaria

Irailaren 10ean, astelehenean, Emakundeko zuzendariak eta idazkari nagusiak Izaskun Landaidak eta ZuriĂąe Elordik, hurrenez hurren, 2018ko Beldur Barik kanpainaren aurkezpena egin zieten Arabako udalei. Aste horretan bertan, Gipuzkoako eta Bizkaiko udalei ere egin zitzaizkien aurkezpenak, asteazkenean eta ostiralean. Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko xedea duen gazteei zuzendutako programa bat da, eta bere helburua da, hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea, gazteekin batera, gazteekin batera, gizartearen eraldatzea bultzatzeko. Landaidak programaren helburua azaldu zien udal teknikariei, eta programa euren urteko programaziora egokitzeko ahalegina azpimarratu zuen, besteak beste. Eta iaz aurkezpenak lurraldeka egiten hastearen onurak azaldu zuen baita ere. Ondoren, Beldur Barikeko idazkaritza teknikoko kideek landu zituzten edukiak. Beldur Barik programa BERDINSAREA izeneko sarearen barruan sortu zen 2009an. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka. Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, azaroaren 25eko ospakizunen harira, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarlanean antolatzen dituzte era batera antolatutako kanpainak. 2006an, Berdinsarea eratu zen (berdintasunaren alde eta emakumeenga-

nako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da) eta batera antolatutako lehenbiziko sentsibilizazio kanpaina abiarazi zen, eta ezaugarri eta tamaina desberdinetako 41 udalerrik baino gehiagok eman zioten babesa. Urterik urte, ekimenetan, ahalegina egin da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldendu (indarkeria fisikora mugatuta, eta emakumea biktima irudira mugatuta) eta ikuspegi positibotik heltzeko. Izan ere, beharrezkoa ikusten izan da emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratutako mezuak indartzea eta herritar guztien inplikazioa lortzea. Eta baita, mutilekin, berriz, jarrera sexistei aurre egiteko neurriak lantzea, eta eraso sexisten aurrean zeregin aktiboa izan dezaten animatzea. Testuinguru honetan Beldur Barik programa sortzen da. Etenganbeko mugimenduan eta haunditzen doan programa da, eta bertan lan egin eta inplikatzen diren pertsonen beharizanetara egokitzen dena. 2010ean lehenengo edizioa egin zenetik, urtero hazi egin da lan kopurua, lehenengo edizioko 100 lanetatik 2016eko 363etara. 2011 urtetik aurrera ikuspegi aldaketa bat eman zen eta lanen kalitate artistikoa baino, agertzen zuten jarrera kontuan hartzera pasa zen. Urte horretan ere ikastetxeen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen inplikazioa sustatu zen, inplikazio hori urteetan zehar mantendu delarik. Bigarren edizio honetan, lan guztiak www.beldurbarik.org web orrian jarri ziren ikusgai eta herri botazioa jarri zen martxan. Urte hauetan zehar programa finkatzea lortu da, bai programak indarkeria sexista ekiditzeko egiten duen abordatzea zein den trans-

mitituz, baita lan egiten den markoak finkatuz: gazteekin lan prozesuak finkatuz, lokala ardatz delarik. Urteak aurrera erraminta berriak sortu dira eztabaida prozesuak errezteko eta baita indarkeria sexistari aurre egiten duten Beldur Barik Jarrerak zeintzuk diren identifikatuz. Gazteekin eztabaida eta hausnarketa prozesu hauek sortu eta helerazi nahi horrretan, beraiei gerturaten gara gure web-gune eta sare sozialen bitartez, urtero gora egiten dutenak audientzia eta jende gehiagora heltzen direnak.

2010. urtean abiarazi zen Beldur Barik ekimena eta bere ekintzak urtetik urtera areagotu dira

Programa Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Alegia, Beldur Barik jarrera bultzatzea. Horretarako, Beldur Barik programa hainbat baliabidez baliatzen da. Batetik, Beldur Barik ikusentzonekoen lehiaketa: 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

Bestetik, Beldur Barik topaketa. Topaketa lehiaketako saridunak ezagutzeko espazioa izateaz gain, bere helburua da indarkeria sexistaren aurkako borrokan dabiltzan ekimen, talde eta pertsonak hurreratzea. Baina baita ere, gazteek indarkeria sexistari aurre egiteko eta indarkeria gainditzeko erabiltzen dituzten diskurtso eta jardunbideak balioesteko gunea izatea. Aldi berean, jende gaztearen inplikazioa jendarte eraldaketan indartzeko ekimenak bultzatzen dira, parte-hartze kolektiboa eta indarkeria sexistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzeko asmoarekin. Alde batetik kale-ekintzak antolatuta: komiki-mundiala,

flash-mob edota puntu lilaren argazkia, besteak beste. Eta, bestetik, eztabaida eta gogoeta prozesuak indartzeko baliabideak sortuta: ikus-entzunezkoetan oinarritutako unitate didaktikoak, BB abestia edota eraso sexistei aurre egiteko gida, besteak beste. Eta, bukatzeko, Beldur Barik Jarreraren mezua eta filosofia jende gaztearen egunerokotasun eta errealitatera ahalik eta gehien heltzeko xedearekin, udalekin zuzeneko lanketak egiten dira, berdintasun arloekin zehazki eta gazteria arloekin elkarlanean. Ondorioz, gazteen tokian-tokiko errealitateetara egokitzen diren hainbat Beldur Barik ekintza antolatzen dira.

ZER DA BELDUR BARIK JARRERA? Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak. Pertsona orok daukagu gure buruak(eta gorputzak) zein gure ingurunea eraldatzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea. Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beraien jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua transgreditzen duten pertsonak ikusaraztea eta erreferentean bilakatzea.


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2018iraila

16

Praktika kaskarrak? Nafarroako Gazteriaren Kontseilua

Duela 10 urte pilatutako dokumentuak artxibatzea, beste enplegatu batzuen oporraldia estaltzea, ordu estrak sartzea, lana ateratzea eta langile bat gehiago bazina bezala marroiak konpontzea. Lan-baldintza horiek guztiak ezagunak egiten al zaizkizu? Orduan praktikak edo beka bat egiten aritu zara ziurrenik uda honetan. Zure tutorea ez duzu ezagutzen, edo zure ikasketekin zerikusirik ez duten eginkizunak bete al dituzu? Zure susmo txarrenak egia bihurtu dira: “Praktika Kaskar” batzuk egin dituzu. Zorte txarra ez denik, alderantzizkoa baizik, entzungo duzu. “Zorte handia izan duzula”eta “kexatzeko arrazoirik ez duzula” esango dizute, lanean aritzeko aukera izan duzulako (nahiz eta kontraturik ez izan, miseria bat kobratu eta zure lan eskubideak urratuta ikusi arren). Hau da gazte askori aurre egitea suertatu zaigun errealitatea lanmundura sartzeko gure saiakeraren unean. Saihestezina dirudien errealitate bat, ikasle izatetik “enplegagarriak” izatera heltzeko gainditu behar dugun peaje baten modukoa. “Hastapen-erritu” baten antzeko zerbait, “langile prekario” (edo garbiago esateko, laneko esplotazioa) modura izandako lehe-

nengo esperientzia, gainera zure nagusiek sosak aurrezteko aukeratzat hartzen dutena. Are gehiago, azken batean ez zaizu langiletzat ere hartzen, zeren, enpresan (edo Uni-an edo Nafarroako Gobernuan) beste edozein bezala lanpostu bat betetzen ari zaren arren, teorian “prestakuntzan” zaude, beraz, ez duzu eskubiderik gainerako langileek dituzten baldintza berdinak eskuratzeko, ezta langile bat gehiago izango zinatekeen kasuan izango zenituzkeen laneko eskubide gehienetarako ere. Dirudienez barneratu egin dugu (edo barneratu egin behar dugu) egoera hauen aurrean ezer gutxi edo ezer ez egin daitekeela, baina errealitatea da egin daitezkeen gauzak badaudela. Zure eskubideak defendatzeko lehen urratsa horiek ezagutzea da. Horregatik, praktiketan langile edo bekadun bezala dagozkizun baldintzen eta eskubideen inguruan informatuta egotea oinarrizkoa da. Lehenik eta behin, garbi utzi behar da bai Lanbide Heziketan bai Unibertsitatean praktika mota ezberdinak daudela: alde batetik praktika kurrikularrak daude, alegia zure ikasketa planean sartzen direnak eta ikasgai bat gehiago bezala funtzionatzen dutenak. Hau da, titulua eskuratzeko “gaindi-

tu” egin beharrekoak. Kasu honetan, oro har, tutoretza egokiarekin kontatu izaten da, beharrezko baldintzak betetzen dira eta arazoak egokitasunez konpontzen dira (baina beti daude salbuespenak, onerako eta txarrerako). Baina, bestetik, unibertsitateko praktika estrakurrikularrak (oro har udan egiten dituzunak eta derrigorrezkoak ez direnak) topatzen ditugu eta pertsona tituludunentzako lanekoak ez diren praktikak daude. Eta hemen gauza konplikatu egiten da. Zergatik? Ba enpresek, unibertsitateek, gobernuek eta enplegu-zerbitzuek erabili egiten dituztelako, gero eta maiztasun handiagoarekin, lanpostuak praktiketako gazteengatik edo bekadunengatik ordezteko. Horrela lan-kontratua egitera derrigortzen ez dituzten pertsona batekin kontatzen dute (besterik gabe praktiketako hitzarmen bat egiten da, alditan irakurri ere ezin izan duzuna), beraz, langile bati baino askoz gutxiago ordaindu ahal dizute eta horrez gainera, ez duzu aukerarik izango laneko eskubide

gehienak (esaterako lanuztearen eskubidea edo kontratu amaierari dagokion indemnizazioa) eskuratzeko. Baina orduan, zer egin dezaket nire praktikak edo nire beka iruzur bat (“Praktika Kaskarrak”) dela uste dudanean? Egia esan, egoera honen konponbidea ez da erraza, baina “peaje hori ordaindu” nahi ez baduzu, jarraitu ahal dituzun zenbait giltza daude. Hasteko, zure buruari ondorengo galderak egin ahal dizkiozu: ❚

Ezagutzen al dituzu zure praktiketako hitzarmenaren baldintzak?

Betetzen dituzun/zenituen zereginak zure prestakuntzarekin lotuta al daude?

Beste enplegatuek bezalako funtzio eta ardura berdinak al dituzu/zenituen?

Enpresan eta ikastetxean laguntzen eta ikuskatzen zaituen tutore batekin kontatzen al duzu/zenuen?

Praktikak edo beka amaitzean, zure ustean beste pertsona batek ordeztu beharko al zintuzke?

Adostutako orduez haratago ordu estrak egitera behartzen al zintuzten?

Zure burua galdera horietan islatuta ikusten baduzu eta zure egoera salatu nahi baduzu, lehenik eta behin ikastetxeko zure praktiketako tutoreari (ezagutzen baduzu) planteatu beharko zenioke. Baina hori ezinezkoa bada edota jadanik zure praktikak edo zure beka amaitu badituzu, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin (CJN-NGK) edo pertsona langileen eskubideak defendatzeko edozein sindikatu edo kolektiborekin kontaktatu dezakezu. Zure egoeraren arabera, agian zure kasua legalki salatu daiteke, eta beste zenbait kasutan gizarte salaketa hautatu beharko da. Zure kasua kontatu nahi al diguzu (nahiz eta modu anonimoan izan)? Idatzi iezaguzu mail bat info@cjnngk.org helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara. Errealitate hauek ezagutzera ematen eta egoera hauek salatzen hasten ez bagara, ezinezkoa izango da noizbait horiekin amaitzea!!!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.