Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria - 383. zkia. - 2019ko urria

Page 1

383. zkia.

doakoa

2019ko urria

Laguntzen du

Merkalan, lanaren azoka Kursaalean Datozen urriaren 21ean eta 22an, astelehen eta asteartean, hurrenez hurren, Lanbidek antolatuta, Merkalan lanaren azoka egingo da Donostiako Kursaal Elkargunean. Bertan, lan bila dauden guztiek aukera paragabea izango dute lanpostu bat lortzeko, lan-merkatuaren egungo egoera gertutik ezagutuz. Are gehiago, aretoan 700 lan-eskaintza ezberdin aurkituko dituzte beraientzat. Enpresek, azokan zehar kokatuko dituzten postuen bidez, euren eskaintzen berri emango dute. Horrez gain, lan-elkarrizketak egingo dira ere, beti ere interesdunek aurretik hitzordua eskatu badute. Horretaz

aparte, lana bilatzerakoan egin beharrekoaren inguruko orientazioa jaso ahal izango da, curriculum vitaea nola osatu adibidez, eta formakuntza eta ekintzailetza hizpide izango direlarik ere. Bestetik, Kursaalak ondoko eremuak bilduko ditu: informazio-puntu tekniko bat eta erabilera anitzeko eremu bat, workshop delako bat alegia, non mini solasaldiak, enpresa-proiektuen erakustaldiak, hitzaldiak, esperientzien aurkezpenak, etab, egingo diren. Lanaren adar guztiak ukituko dira, beraz. Informazio gehiago urriko Unibertsitateko Aldizkari honetan.


uniagenda

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

02

UNIBERTSITATEAK Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.www.ehu.eus Uda Ikastaroak Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Leioako Campusa (Zentralita) Sarbide Bulegoa. Bizkaiko Campusa Arabako Campuseko Errektoreordetza

Donostia Donostia Leioa-Erandio Leioa-Erandio Gasteiz

Miramar Jauregia z/g Ignacio MªBarriola Eraik. Elhuyar Pza.1 Sarriena Auzoa, z/g Sarriena Auzoa, z/g Comandante Izarduy Kalea, 2

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU) Gasteiz C/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta Leioa Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea

945 014 336 946 015100

943 219 511 943 018 141 946 012 000 946 015 555 945 014 444 oij.ar@ehu.eus oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. www.unavarra.es Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Iruña

Gasteiz Portugalete Bergara Iruña Tudela

948 169 000

Pedro Usua, 2 Ignacio Ellacuria Parkea, 2-3 Martin AguirreDeunaren Enparantza, 4 Sadar z/g Magallón, 8

945 244 200 944 936 533 943 769 033 948 243 250 948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu Mondragon Unibertsitatea

Arrasate

Larramendi, 4. 23 posta-kutxatila

943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Bilbo Donostia

Unibertsitate Etorbidea 24 Mundaiz Bidea, 50

944 139 000 943 326 600

Nafarroako Unibertsitatea. www.unav.es Nafarroako Unibertsitatea Ingenieri Eskola. TECNUM TECNUM - Miramon Goiko Egoitza Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSA

Iruña Donostia Donostia Donostia

Campus Unibertsitarioa Manuel Lardizabal Pas., 13 Mikeletegi Pas., 48 Aldapeta, 49

948 425 600 943 219 877 943 219 877 943 467 144

LANBIDE HEZIKETA Ikaslan. Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

www.ikaslan.net

www.hetel.org

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK Saiolan Garaia Berrikuntzako Interesgunea Cedemi BIC Gipuzkoa Berrilan BIC Bizkaia BIC Bizkaia Ezkerraldea BIC Araba CEI Busturialdea CEIA IKERBASQUE SPRI, S.A. BEAZ, P.S.A. INNOBASQUE CEIN

Arrasate Arrasate Barakaldo Donostia Derio Barakaldo Miñano Gernika-Lumo Miñano Goien Bilbo Bilbo Bilbo Zamudio Noain

Goiru Kalea, 1 Uribarri Etorbidea, 3. 79 P.K. Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33 Mikeletegi Paselekua, 83 Astondo Bidea, Edificio, 612 Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33 Calle Albert Einstein,15 Txalaparta Poligono, 32 Arabako Parke Teknologikoa, CEIA Eraik. María Díaz Haroko Kalea, 3 Urkixo Zumarkalea, 36 Sabino Arana Etorbidea, 8 C/ Laida Bidea, 203 Mocholí Kalea

C/ Particular de Ategorrieta nº 2 Bajo Local 10 20013 Donostia. Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93 ISSN: 2530-2132

UPV/EHU Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea, 83. 48015 - BILBAO Tel.: (+34) 946 013 651/ 652 E-maila:cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Arrosadiako Campusa

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala). www.uned.es UNED Araba UNED Bizkaia UNED Gipuzkoa UNED Nafarroa UNED Nafarroa

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

943 712 072 943 719 181 944 184 100 943 000 999 944 030 606 944 184 100 945 298 282 946 256 809 945 298 282 944 052 660 944 037 000 944 395 622 944 209 488 848 426 000

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial, 1. 48009 - BILBAO Tel.: (+34) 944 139 417 E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa. 31080 Iruña. Tel: 948 425 634. E-maila: cee@unav.es EUROPE DIRECT CEDERNA GARALUR. NAFARROA Barriobide, 40, 001 bulegoa. 31013 Ansoain. Tel.: 948 206 697 E-maila:europadirect@cederna.es EUROPE DIRECT HAZI Granja Modeloa, z/g. 01192 Arkaute (Araba). Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es EUROPE DIRECT BIZKAIA Simón Bolivar Kakea, 8B 48010 Bilbao. Tel.: 946 072528 E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu, dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka. EUROPE DIRECT DONOSTIA Prim kalea,14 2D. 20006 Donostia Tel.: 943 470 962 E-maila:europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net Informazioa, orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa. LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa, Ana Belén Sánchez, Nissma De Benito eta Irene Urizar. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria. ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez. PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

EKINTZA +TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK-EK, EWORLD ALDIZKARIAK, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZA JASO DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

03

Nekane Balluerka: “Balio etikorik gabe, porrot egingo du produktiboa izan nahi duen proiektu orok” Irailaren 11n, UPV/EHUren 2019-2020 ikasturtearen irekitzeko ekitaldia egin zen Arabako Campuseko Letren Fakultatean

UPV/EHUko ikasturte berriaren irekitze-ekitaldiko partaide batzuk.

Unibertsitateko Aldizkaria

Proiektuen eta erakundeen garapenak behar duen portaera etikoaren aldeko apustu irmoa Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak joan den irailak 11n Arabako Campuseko Letren Fakultatean egin den ikasturtea irekitzeko ekitaldian igorri zuen mezurik garrantzitsuena izan zen. “Baliorik ezean ez dago produktibitaterik” adierazi zuen, “edo beste hitz batzuekin esateko, produktibitate ekonomikorik onenak balio etikoak barne hartzen ditu, balio horiek gabe produktiboa izan nahi duen proiektu orok epe erdira porrot egingo baitu”. Etikaren eta produktibitatearen arteko aliantzaren defentsa hori UPV/EHUren oinarrietako bat da, gizarte balioekin engaiatuta dagoen unibertsitate publiko gisa. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Bakartxo Tejeria Eusko Legebil-tzarreko presidentea, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagu-

sia, eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Eusko Jaurlaritzako beste kide batzuekin batera, eta baita Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizeko alkatea, Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, eta Manuel Lezertua Arartekoa ere. Gainera, mundu akademikoko, gizarteko eta euskal alderdi politikoetako ordezkaritza zabala ere izan zen ekitaldian. Pedro Iriondo irakasle eta Unibertsitateko idazkari nagusiaren hitzen ondotik (2018-2019 ikasturteko memoria aurkeztu zuen), Xabier Etxaniz Hezkuntza eta Kirol Fakultateko haur literaturako irakasleak hartu du hitza, 'Herri ipuinak gaurko gizartean' izeneko ikasturte hasierako hitzaldia emateko. Hitzaldian, ipuin tradizionalen bilakaera aztertu zuen, nola aldatu eta egokitu diren garaian garaiko ohituretara, haurrentzako istorio bihurtu arte. “Gaurtik ikusita, herri ipuinen balioa eta presentzia nabarmendu behar dira, baina baita haien ira-

kurketa kritikoa egiteko beharra ere, gizarte bidezkoago bat sortzeko, desorekarik, aurreiritzirik, diskriminaziorik eta abusurik gabekoa”, zehaztu zuen. Desafio berriak Bere aldetik, Nekane Balluerka errektoreak, bere hitzaldiaren hasieran,hizpide hartu zuen UPV/EHUren 2018-2021 Plan Estrategikoa, eta plan horri eman zaion bultzada Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Planari esker. Ondoren, UPV/EHUk ikasturte honetan dituen desafio nagusiak aipatu zituen. Zehazki, eraginkortasuna eta jokabide etikoa harmonizatzeko beharra nabarmendu zuen: “etengabeko dialektika bizi dugu produktibitatearen eta gizarte erantzukizunaren artean”, eta adibide gisa aipatu zituen emakumea goi mailako ikerketara heltzeak izan dituen ondorioak: “herritarren % 50a ikerketatik kanpo uztea, errentagarritasunaren ikuspegitik, izan zitekeena baino ikerketa okerragoa egitea zen.Balioak ez dira oztopo produktibitatearentzat, aliaturik onenak baizik”. Errektoreak irakaskuntza ireki baten beharra nabarmendu zuen, aintzat hartuko dituena diziplina guztiak: “Jakintzaren ikuspegi integratuak belaunaldi berriak trebatzen ditu gero eta konplexuagoa, zehaztugabeagoa eta aldakorragoa den mundu batean bizitzeko, non oso garrantzitsuak izango baitira porrotak eta esperientziak ematen dizkiguten malgutasuna, egokitzeko gaitasuna, adimen emozionala eta jakinduria pertsonala”. Gainera, errektoreak adierazi zuen unibertsitate autonomiak ez duela esan nahi unibertsitateak

bolizko dorre batean gordeta egon behar duenik, gizartearen eta erakundeen aurrean duen erantzukizuna handitzea baizik, eta baieztapen bikoitz bat egin du amaitzeko, nazioarteko proiekzioari eta bertako kulturari leial izateari loturikoa: “Dialektika emankor bat dago Euskal Herriko Unibertsitatearen izaera bitariko horretan, gure logotipoan dauden hitzek sinbolizatzen dutena. Soilik bere izatetik jar daiteke herri bat edo kultura bat harremanetan beste herri eta kultura batzuekin. UPV/EHUk bere gain hartzen du erronka bikoitz hori: bere sustraiekiko leial izatea eta bere adarrak munduan barrena zabaltzea”. Eskaintza akademikoa 2019-2020 ikasturtean, UPV/EHUk 97 gradu eskainiko ditu, hiru campusetan; besteak beste, bost gradu bikoitz berri. Guztira, 34.000 ikaslek egingo dituzte graduko ikasketak, eta horietatik 2.096k lauhileko bat egingo dute gutxienez mundu osoko unibertsitateren batean. Horretarako, UPV/EHUk 1.500 hitzarmen baino gehiago ditu bost kontinenteetako 51 herrialdetako unibertsitateekin. Bestetik, UPV/EHUk 12.000 praktika eskaintzen dizkie ikasturtero bere ikasleei, enpresetan, erakundeetan eta beste hainbat antolakuntzatan, eta horrek esan nahi du ikasle guztiek egin ditzaketela kanpoko praktikak. Graduondokoei dagokienez, ikasturte berri honetan 99 master eskainiko dira. Horietatik 11 lanbide arautu batera bideratuta daude; 6 (iaz baino hiru gehiago) Erasmus Mundus master bateratuak dira (hots, Europako Ba-

tzordeak deialdi oso lehiakor batean hautatutako programei ematen dien bikaintasun zigilua dute); 3 prestakuntza dualean eskaintzen dira; eta 6 Latinoamerikako unibertsitateetan ematen dira osoki, Graduondokoen Latinoamerikako Sarearen bidez. Master ofizialen multzo osoak 3.650 plaza eskaintzen ditu guztira, eta matrikula zabalik dago jada. Gainera, ikasturte honetan, UPV/EHUk berezko 57 master eta graduondoko eskainiko ditu: 13 lehen aldiz emango dira eta 19, egitura modularren bidez, hobeto egokitzeko bai ingurunearen formakuntza beharretara bai ikasleriaren prestasunera. Egitura modularrak aukera ematen du kreditu gutxiagoko formakuntza programak batzeko, maila goreneko titulazioa eskuratzeko behar direnak lortu arte. Irakaskuntza eta ikerketa azpiegiturei dagokienez, urrats handiak egingo dituzte Bilbon egitekoa den Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berriak eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak. Datorren urrian, lizitatzaileetako bati adjudikatuko zaio proiektua egiteko ardura, eta espero da lanak 2020ko udazkenean hastea. Fakultate berriak 32.000 metro koadroko azalera eraikia izango du eta inbertsioa 52 milioi eurotik gorakoa izango da. Eraikin berrian, Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintzako graduak ez ezik, Osasun Zientzietako 7 master ofizial ere emango dira. Azpiegitura berriak 2024-2025 ikasturtean zabalduko ditu ateak.


04

2019urria

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

MBA Executive masterrak, hamar urte Mondragon Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Bazkundearen MBA Executive masterrak 10 urte bete ditu Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak elkarlanean eskaintzen duten MBA Executive masterrak X. urteurrena bete du aurten. Ikastaroa 2009tik eskaintzen da Donostian. Urteotan, 200 lagunek ikasi dute masterra, euren gaitasun profesionalak hobetu eta enpresen erronka berriei erantzuteko asmoz. 10 urteko ibilbidea hori ospatzeko, ekitaldi bat antolatu zuten irailaren 19rako, Donostiako Monte Igeldo hotelean. Hitzordua 17:30ean izan zen eta aurreikusitako ekintzarik nabarmenena Alex Roviraren Tu Brújula Interior: Sentido, Transformación y Realización (Zure barne iparrorratza: Zentzua, Eraldaketa eta Errealizazioa) izeneko hitzaldia izan zen. Rovira hizlari entzutetsua da eta, halaber, ekonomialaria eta idazlea da. Amor (Maitasuna) bere azken liburua plazaratu berri du. Psikologia eraldaketa profesionala eta pertsonala sustatzeko erreminta gisa erabiltzen aditu da. 2009an Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak indarrak batu zituzten erronka estrategiko bati heltzeko: Gipuzkoako profesionalen eta zuzenda-

rien gaitasunak (eta, orokorrean, Gipuzkoako ekonomia- eta enpresa-ehunarenak) hobetzea helburu duen prestakuntza-programa gauzatzeko apustuari, alegia. Ordutik, urtero eguneratu dute programa, partaideek gaur egungo egoera ekonomikoan modu eraginkorrean jardun dezaten; izan ere, konplexutasuna, ziurgabetasuna, globalizazioa eta etengabeko aldaketa dira egoeraren ezaugarri nagusiak. Masterraren bidez, ikasleen eraldaketa profesionala eta pertsonala sustatu nahi dira. Hauek dira MBAren helburuak: ❚ Enpresaren eta gestio-arlo garrantzitsu guztien gaineko ikuspegi orokorra eta estrategikoa eskaintzea. ❚ Erabakiak hartzeko eta taldeak gidatzeko gaitasuna hobetzea. ❚ Ekintzailetza bultzatzea. Berrikuntza eta aldaketa sustatzea, bai jarrera pertsonalean eta bai profesionalean. ❚ Enpresaren kudeaketa komertzialerako, finantzariorako eta estrategikorako tresnak eskaintzea. ❚ Garapen pertsonala sustatzea eta ingurune profesionala eraikitzea.

10 urteotan MBA masterra egin dutenen % 10ek profil teknikoa du (askotariko espezialitateetako ingeniariak eta bestelako profilak, hala nola fisikariak, kimikariak, arkitektoak eta matematikoak), 3050 urte ditu eta gutxienez 5 urteko lanbide-esperientzia du. Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan, kooperatibetan, familia-enpresetan eta enpresa handietan diharduten profesionalak dira gehienak. Hain zuzen, enpresa horien % 60 industriako/ekoizpeneko sektorekoak dira, eta gainerako % 40a ingeniaritzako eta bestelako zerbitzuetako enpresak. Finean, MBA Masterrak talentua eta zuzendaritza nahiz kudeaketa gaitasunak dinamizatzen ditu, erakundeen eraldaketa lehiakorrerako. Mondragon Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritzan Masterrak (MBA) xede nagusi hau dauka: parte-hartzaileak behar dituzten konpetentziekin gaitu, inguru konplexuetan molda daitezen. Honetarako, irakaskuntza-ikasketa eredu berri bat ezarri da, (edukien metodologia eta egiturari dagokienez), konpetentziak lortzeko prozesua, koherentea izan dadin. Hau da, bermatu behar da, lortu-

tako konpetentziekin, parte-hartzaileak gai izango direla, enpresen kokapen lehiakorra mantendu eta hobetzeko. Alex Rovira Alex Rovira (Bartzelona, 1969ko martxoaren 1a) enpresaburua, idazlea, ekonomialaria, nazioarteko hizlaria eta aholkularia da. Bere liburuen zortzi milioi ale inguru saldu ditu guztira, batzuk salmentetan lehenak izan dira Espainian eta katalanez, gaztelaniaz zein beste hizkuntza batzuetan argitaratu dira. Enpresa-zientzietan lizentziaduna da, eta MBA tituluduna ESADEn. Ikastegi horretan enpreseta-

ko goi-zuzendaritzetako edo GKEetako kideei bideratutako mintegiak eskaintzen ditu gai hauen inguruan: Berrikuntza, Aldaketaren Kudeaketa, Talentuaren Kudeaketa, Pertsonen Kudeaketa eta Pentsamendu Sortzailea. Gainera, kolaboratzailea da bestelako erakunde akademiko batzuetan. La buena suerte (Zorte ona) lanarekin lortu du oihartzunik handiena nazioartean. 42 hizkuntzatan argitaratu da, hiru milioi ale baino gehiago saldu zituen bi urtean eta urteko libururik onenaren saria eskuratu zuen Japonian 2004an, kritikariak, irakurleak eta argitaletxeetako profesionalak bat etorrita.


unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

05

Deustuko ikasleen enplegu-tasa % 91,4koa da Deustuko 2015eko promozioko lau ikasletik hiruk beren ikasketetara egokitutako enplegua aurkitu dute, graduatu eta hiru urtera Unibertsitateko Aldizkaria

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak-Lanbidek Deustuko Unibertsitateko ikasleen enpleguari buruz egin duten laneratzeari buruzko inkestaren arabera, “ikasketak 2015ean amaitu zituzten gradudunen lan-egoera ikusita azken urteotako bilakaera oso positiboa izan da, eta enplegu-tasa % 91,4koa da.Aurreko promozioarekin -2014- alderatuta, Deustuko ikasle-ohien arteko langabezia-tasak 2,1 puntu egin du behera. Eta erreferentzia gisa 2009. urtea -krisiaren lehen urtea- hartuz gero, langabezia 6,6 puntu murriztu da”. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak Bilbon aurkeztu zuten unibertsitate-ikasketak 2015. urtean amaitu zituzten ikasleen laneratzearen inguruko analisia, eta emaitzek erakusten dutenez unibertsitate-populazioaren jardueraren, okupazioaren eta langabeziaren hobekuntza azken urteotan finkatzen ari da.

Ikasleek hiru hil ematen dituzte lana aktiboki bilatzen, enpleguren bat lortu arte Deustun 2015ean graduatutako ikasleen % 72k (1.203 gaztek) parte hartu zuten inkestan, eta inkesta horren bidez Lanbidek urtero aztertzen du gradudunen laneratzea titulua lortu eta hiru urtera; denbora hori nahikotzat jotzen da, lanbide-karrera bat sektore edo lanbide jakin batera bideratzeko. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren esanetan “Lanbidek zentzu horretan prestatzen dituen azterlanak Euskadiko hezkuntza-sistemaren eta ekoizpen-sistemaren arteko trantsizioaren segimendu-plana egiteko tresnarik garrantzitsuenetako bat dira”. José María Guibert errektorearen arabera, “errealitate horretaz eta lehenengo enplegua lortzeko unibertsitate-prestakuntzaren garrantziaz jabetuta, helburua gradudunen enplegagarritasuna maximizatzea da. Horretarako, erakunde akademikoa egunez egun ari da lanean unibertsitateko eskaintza lan-merkatura doitzeko. Alde horretatik, gaur egun eskatzen diren profil profesionalei erantzungo dieten gradu berriak diseinatzen eta eskaintzen ari gara.

Esate baterako: Industria Digitaleko Gradua, eta 2020an hasiko diren beste titulu batzuk: Medikuntzako Gradua, Robotika Ingeniaritzako Gradua eta Adimen Artifizialeko Gradua”. Guiberten ustez, “Unibertsitateak praktiken eta prestakuntza dualaren bidez sustatu behar du ikasleen esperientzia unibertsitatean ikasten ari den bitartean. Horretarako, helburua da curriculumeko eta curriculumez kanpoko praktiken politikan duen esperientzia luzea finkatzea (ikasleen % 90ek baino gehiagok egiten dituzte praktikak itunpeko 1.422 antolakundetan, eta hori, guztira, 1.071.540 praktika-ordu dira). Titulazio dualei dagokienez, Deustuk jada hiru ditu ezarrita, eta beste 7 tramitatzen ari da”. Lanean 2018aren amaieran, Lanbidek kontsulta egin zuenean, 2015eko promozioko 1.030 gaztek (% 86k) enplegua aurkitu zuten; beste 95ek (% 8k) lan-merkatuan lanbide-irteera bilatzen jarraitzen zuten, eta 75 (% 6) graduondoa edo beste karrera bat ikasten ari ziren inkesta erantzuteko unean. 2015eko promozioak % 8,6ko langabezia-tasa izan zuen, 2010ekoak baino 11 puntu baxuagoa (% 19,6). Enpleguari dagokionez unibertsitarioen egoerarik onena prestakuntzari lotutako enpleguaren gorakadan islatzen da; 2018an % 86koa izan zen. Halaber esanguratsua da lau pertsonatatik hiruk garai horretan beren ikasketetara egokitutako enplegu batean, hau da, 'beren alorrean' lan egitea”. “Lanbideren inkestaren ondorioak oso positiboak dira; izan ere, unibertsitateko populazioaren jardueran, okupazioan eta langabezian hobekuntza finkatzen ari dela erakusten dute. Euskal enpresek talentu gaztea eskatzen dute, eta unibertsitate-eskaintza honetan aurkitzen ari dira” esan zuen Artolazabalek. Horrez gainera, adierazi zuenez, “soldata-aldea biztanleria aktibo osoa kontuan hartuta baino askoz ere txikiagoa da, baina, hala ere, ezberdintasunak nabaritzen dira gizonezkoen eta emakumezkoen enpleguan; Deustuko Unibertsitateko emakumezkoen kasuan lanaldi murriztuen ehunekoa promozio bereko gizonezkoena baino handiagoa da”. “Zenbat eta prestakuntza handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago lana aurkitzeko eta, batez ere, okupazioen maila altuenetan sartzeko”, nabarmendu zuen Artolazabal sailburuak. Beren unibertsitate-prestakuntzarekin bat datozen lanpostuetan lan

Beatriz Artolazabal sailburua, Ainhoa Apeztegia eta Naia Urrutikoetxea graduatuak, eta José María Guibert Deustuko errektorea, inkestaren aurkezpenean.

egiten duten pertsonen % 79k euskal lurraldeko enpresetan lan egiten dute. “Euskal enpresek talentu gaztea eskatzen dute, eta unibertsitate-eskaintza honetan aurkitzen ari dira”, esan zuen Artolazabalek. Lanaldi murriztuak 2015eko unibertsitateko promozioa lan-merkatura ikasketak amaitu eta 11 hilabetera sartu zen, baina hiru baino ez zituen eman enplegua aktiboki bilatzen. Gainerako zortzi hilabeteak prestakuntza-prozesuak osatzen, lanmerkatuko informazioa batzen, kontaktuak eguneratzen eta beste hainbat gauzatan eman zituen. Deustuko unibertsitario horien erdiak baino gehiagok (% 55) kontratu mugagabea sinatu zuen, eta kooperatibismoaren edo autoenpleguaren aldeko aukera egin zuen. Gainerakoak, aldi baterako lanak izan ziren. Hala ere, 2018aren amaierarako enplegua zuten mila pertsona inguru horietatik, % 22k astean lanaldi murriztuan lan egiten zuen -% 26,5, emakumeen kasuan eta % 15,6 gizonen kasuan-. Lanaldi partzialaren berehalako ondorio bat soldata txikitzea da. Horrela, lanaldi murriztuan lan egiten dutenen batez besteko soldata 831 eurokoa da, eta lanaldi osoan egiten dutenena 1.545 euro garbikoa, 14 pagatan banatuta. “Enpleguaren hobekuntza eta lan-baldintzen kalitatea sakontzen jarraitu behar dugu, erabateko proiektu profesionala, pertsonala eta familiarra garatzeko eragozpenik ekarriko ez duten jardunaldi eta soldatekin”, esan zuen Enpleguko sailburuak. Eusko Jaurlaritzak orain dela 15 urtetik Lanbideren bidez unibertsitateko populazioari egiten dion inkesta honen ondorioak oso positiboak dira: Deustuko gradudunen jardueraren, okupazioaren eta langabeziaren hobekuntza finkatzen ari dela erakusten dute. “Euskal

enpresek talentu gaztea eskatzen dute, eta unibertsitate-eskaintza honetan aurkitzen ari dira”, esan zuen Artolazabalek. Berretsi egiten da, beraz, “zenbat eta prestakuntza handiagoa izan, orduan eta kalitate handiagoko enplegua” formula. Laneratzea determinatzen duten faktoreak Inkestan egiten den beste galdera bat da ikasleen ustez zein alderdik izan duten garrantzirik handiena enplegua lortzeko. Honakoak dira gehien ematen diren 6 erantzunak: % 55, unibertsitateko titulazioa; % 35, lan orientazioa eta esperientzia; % 27, praktikak; % 25, hizkuntzak jakitea; eta % 20 prestakuntza, espezializazioa.

Deustuko Unibertsitateak zeharkako konpetentzietako prestakuntzaren eta hizkuntzak erabiltzearen aldeko apustu irmoa ere egiten du, eta 2000. urtean, esate baterako, aitzindaria izan zen titulazio guztietan konpetentzia horien garapena eta ebaluazioa sartzen. Horrez gainera, orain dela gutxitik gradu elebidunen eta hirueledunen eskaintza zabala du. Bestalde, nazioarteko mugikortasun-programaren bidez joan den ikasturtean Deustuko 645 ikaslek ikasi zuten atzerrian. Lanbideren inkestak egiaztatu du gradudunen % 47k erabiltzen dutela ingelesa jarduera profesionalean eta % 42k euskara.


06

2019urria

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

NUPek ikasturte berria Kirol Eguna, NUn ireki du Nafarroako Unibertsitateak Kirol Egunaren edizio berri bat ospatu zuen joan den irailaren 21ean

Nafarroako Unibertsitate Publikoak irailaren 13an ireki zuen 2019-2020 ikasturtea, hasiera-ekitaldi batekin

Unibertsitateko Aldizkaria Nafarroako Unibertsitate Publikoak irailak 13an egin zuen ikasturte berriaren irekiera ofiziala.

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) irailaren 13an egin zuen 2019-2020 ikasturtearen irekitzeko ekitaldia. 400 pertsonatik gora bertaratu ziren. Ekitaldiak Ramón Gonzalo García Unibertsitateko errektorea eta María Chivite Navascués Nafarroako Gobernuko presidentea izan zituen buru, eta Foru Komunitateko agintari gorenak eta Unibertsitateko komunitateko kideak bildu zituen. José Luis Goñi Sein Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedradunak eman zuen hasierako ikasgaia, honako izenburua izan zuena: “Defendiendo los derechos fundamentales frente a la inteligencia artificial” / “Oinarrizko eskubideen defentsa adimen artifiziala dela-eta”. Ramón Gonzalo errektoreak bere hitzaldian berriz ere nabarmendu zuen NUPen helburua Nafarroako gizartearen erakunde traktorea izatea dela, irakaskuntzaren, ikerkuntzaren eta ezagutzaren transferentziaren esparruetan betetzen dituen eginkizunen bidez. Era berean, Unibertsitatearentzat garrantzitsutzat jotzen dituen proiektuetako batzuk aipatu zituen, hala nola Osasun Hiriaren sorrera, zeina, Gonzaloren hitzetan, datozen urteetan eragin ekonomiko eta sozial handiena izanen duen apustuetako bat baita, edo Berrikuntza Digitaleko Poloa, non NUPek lidergo posizio bat jokatu beharko duen. Bestalde, Nafarroako Gobernuari eskerrak eman zizkion Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua sortzeagatik, uste baitu apustu estrategiko hori arrakastatsua gerta daitekeela bi erakundeentzat, aukera eman baitezake Nafarroako unibertsitateen errendimendua eta eskualdearen garapenari egiten dioten ekarpena hobetzeko.

José Luis Goñi Seinen hasierako ikasgaia Goñi Sein katedradunak, bere hasierako ikasgaian, adimen artifizialak enpresaren eta lan harremanen esparruetan duen eragina aztertu zuen, eta, era berean, identifikatu zuen zer printzipio etiko errespetatu behar diren haren garapenean eta erabileran baldin eta oinarrizko eskubideak babestu nahi baditugu. Hala, esan zuen gaur egun adimen artifizialarekiko eta “big data”rekiko liluraldia bizitzen ari garela, eta, egia bada ere aurrerapen horiek badituztela gizakien aurrerabideari laguntzen dioten eragin positiboak, hala nola lan neketsuenak eta aspergarrienak egin behar ez izatea edo mugikortasun murriztua duten pertsonei laguntzea besteak beste, kontuan hartu beharra dago enplegua “suntsitzen” dutela eta gizartearen nolabaiteko “deshumanizazioa” ere eragiten dutela. Horregatik, esan zuenez, beharrezkoa da jarraibide etiko batzuk izatea.

Errektorea eta Nafarroako Gobernuko Nafarroako presidentea buru izan zituen ekitaldiak agintari gorenak bildu zituen

Bertaratu ziren agintariak Errektoreaz eta Nafarroako Gobernuko lehendakariaz gainera, bertan izan ziren Unai Hualde Iglesias Nafarroako Parlamentuko lehendakaria eta José Luis Arasti Pérez Gobernuaren ordezkaria Nafarroan. Haiekin batera bertaratu ziren: Javier Remírez

Apesteguía, Nafarroako Gobernuaren lehendakariordea eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria dena; Elma Sainz Delgado Ekonomiako eta Ogasuneko kontseilaria; Carlos Gimeno Gurpegui Hezkuntzako kontseilaria; Santos Induráin Orduna Osasuneko kontseilaria; Juan Cruz Cigudosa García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, eta Ana Ollo Hualde Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria. Agintarien artean Enrique Maya Miranda Iruñeko alkatea ere egon zen. Bestalde, ekitaldira joandako beste batzuk izan ziren Joaquín Galve Sauras Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko burua, José Antonio Sánchez Sánchez-Villares Nafarroako Goi Fiskaltzako fiskala, Esther Erice Martínez Nafarroako Probintzia Auzitegiko burua, eta Carlos Aparicio Azcárraga Nafarroako jeneral komandante militarra. Halaber, Francisco Javier Enériz Olaechea Nafarroako arartekoa eta Asunción Olaechea Estanga Kontuen Ganberako lehendakaria bertaratu ziren, beste agintari batzuen artean. Talde politikoetako diputatu, senatari eta parlamentariez, Iruñeko zinegotziez eta erakunde ekonomiko eta sozialetako ordezkariez gainera, Uxue Barkos Berruezo eta Juan Cruz Alli Aranguren Nafarroako Gobernuko lehendakari ohiak ere bertaratu ziren. Irakaskuntzaren esparrutik, bertan izan ziren Alfonso Carlosena, Julio Lafuente López eta Antonio Pérez Prados, hots, Nafarroako Unibertsitate Publikoko aurreko errektoreetako hiru; baita Alfonso Sánchez Tabernero Nafarroako Unibertsitateko errektorea, José Luis Martín González EHUko errektoreordea eta Covadonga Romero Blázquez Iruñeko UHUNeko idazkaria ere.

Iragan irailaren 21ean, larunbatean Nafarroako Unibertsitateak Kirol Egunaren XXVI. edizioa ospatu zuen. Polikiroldegiaren barrutia kirol lehiaketa ezberdinen eszenatoki bihurtu zen. Horiez gain, izan ziren ere erresistentziako eta buru-abileziako probak, musika-emanaldiak eta haurrentzako jarduerak egon ziren ere, solidaritateari eskainitako gunea ahaztu gabe. Ekitaldia jende guztiari zegoen irekita eta, guztira, 5.000 pertsona inguru bildu ziren antolatutako 65 ekintzetan.

'Escape room' bat antolatu zen lehen aldiz, Kirol Egunean Lehen aldiz 'scape room'-eko proba bat izan zen, non jokoaren helburua zen erakunde bateko bost kideen identitatea aurkitzea eta botere bat babesten zuten proba logikoak gainditzea. Honetarako partaideek beren ekipajeen laguntza izan zuten. Hiru saio izan ziren goizez, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan, eta beste bi arratsaldez, 16:00etan eta 17:00etan. Saio bakoitzean 25 partaidek parte hartu zuten gehienez (5 talde 5 kiderekin bakoitza), 18 urte baino nagusiagoak izan behar zirenak. Dena den, partaideek proba gehiagoz gozatzeko aukera izan zuten, hala nola Gladiators Day-ren

bigarren edizioa, oztopoz betetako lasterketa bat, zamekin, arrastekin, harrestekin, harresiekin, orekekin, etab. Baita Desafio Handia ere, non gazte unibertsitarioen taldeak beraien artean lehiatzen ziren amaiera batera iritsi arte, taldeko proba ezberdinak gainditu eta gero. Bertan egon ziren beste ekintza batzuk izan ziren adibidez squash, padel, boleibol, 3x3 futbola eta golf txapelketak, edo argazkilaritzako lehiaketa bat, Ford Irusa babesle zela. Proba solidarioak Izaera solidarioa zuten ekintzen artean aurkitzen ziren Zumbako Maratoi bat eta Holi Cross Coe-ko lasterketa. Master Solidarioa Zumba Maratoiarekin, partaideek haurtzaroko minbiziarako ikerkuntzari laguntza eman zioten, Nafarroako Unibertsitateko Klinikaren Minbiziaren aurkako Hurren fundazioaren bitartez. Ekintza honetan izena eman zuten pertsona bakoitzagatik Nafarroako Unibertsitateak euro bat bideratu zuen haurtzaroko minbiziaren aurkako borrokara. Bestalde, Holi Cross Coe ekitaldiak kolorez bete zuen campusa koloretako hautsen jaurtiketarekin. Lasteketa honek balio izan zuen Ikasleentzako Onkologiako Kongresua finantzatzeko, Nafarroako Unibertsitateko Medikuntzako fakultateko ikasleek antolatuta eta helburu bezala zuen ikerkuntza bultzatzea minbizia sendatzeko.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

07


08

2019urria

unibertsitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

UNED Iruñak urriaren 1ean ireki du 2019-2020 ikasturtea Gradu, Master eta Unibertsitaterako Sarbide Ikastaroetan izena online emateko epea datorren urriaren 23ra arte egongo dago irekia Unibertsitateko Aldizkaria

Literatura eta Kultura Hizkuntza eta Literatura espainiarrak ❚ Filosofia ❚ Geografia eta Historia ❚ Artearen Historia ❚ Ingeniaritza Informatikoa ❚ Ingeniaritza Informazioaren Teknologietan ❚ Ingeniaritza Mekanikoa ❚ Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoa ❚ Ingeniaritza Elektrikoa ❚ Ingeniaritza Teknologia Industrialean ❚ Pedagogia ❚ Psicología ❚ Soziologia ❚ Gizarte Langintza ❚ Turismoa ❚

UNED Iruñako 2019-2020 ikasturtea urriaren 1ean hasi da. UNEDek 28 Unibertsitate-gradu eskaintzen ditu: ❚ Enpresen Administraritza eta Zuzendaritza ❚ Antropologia Sozial eta Kulturala ❚ Ingurumeneko Zientziak ❚ Administrazio Publikoetako Zientzia Juridikoak ❚ Fisika, Matematikak ❚ Politika eta Administrazioetako Zientziak ❚ Kriminologia ❚ Kimika ❚ Zuzenbidea ❚ Ekonomia ❚ Gizarte Hezkuntza ❚ Ingeleseko Ikasketak: Hizkuntza

Horiez gain, Unibertsitaterako sarbide ikastaroak eskaintzen ditu 25 eta 45 urtetik gorakoentzat, bai eta Masterreko irakaskuntzak ere ikasleek heziketa aurreratua izaera espezializatukoa edo diziplina anitzekoa jaso dezaten, espezializazio akademiko edo profesionalera zein ikerketa-jarduerak sustatezera bideratua. Eta, azkenik, hizkuntzak CUID zentroaren bitartez. Gradu, Master eta Unibertsitaterako Sarbide Ikastaroetarako matrikula epea irekia dago www.uned.es-en hurrengo urriak 23ra arte. INFORMAZIO GEHIAGO: www.unedpamplona.es info@pamplona.uned.es @unedpamplona www.facebook.com/unedpamplona

UNED Iruñak egun bateko UNED Iruñak 50 urtetik informaziosaioa antolatu du liburutegia gorakoei zuzenduriko ezagutarazteko: bere sistema berria UNED Senior edo mailegu-politika berriak, esaterako Urriaren 7a eta azaroaren 7a bitartean egingo da

programaren lehen matrikula-epea itxi du 575 ikaslek eman dute izena oraingoz Unibertsitateko Aldizkaria

Unibertsitateko Aldizkaria

Urte honetan ere, UNED Iruñako liburutegiak erabiltzaileei zuzenduriko heziketa-saioak eskainiko ditu. Doako saio presentzial hauen xedea ondokoa da: erabiltzaileek UNED Iruñako liburutegiaren funtzionamendua, zerbitzuak eta baliabideak -presentzialak zein online- hobeto ezaguzea. Honela, liburutegia erabiltzen ikasiko dute, erabiltzaile autosufiziente eta aditu bilakatuz. Prozesu honen ondorioz bilduma eta informazio-baliabideak hobeto aprobetxatu eta etekin akademikoa handiagoa lortuko dute.

Nola bilatu dokumentuak? Nola erreserbatu eta berritu On line? Liburu elektronikoak Hautatu hobe doazkizun eguna eta ordua zure ikasketen arabera ❚

Sarbidea eta CUID ◗ Asteartea, urriak 22. 9:30etik 10:30era. Gela 2 ◗ Astelehena, azaroak 4. 16:00etatik 17:00etara. Gela 2 ❚ Graduak, Graduondokoak, Doktoretzak ◗ Astelehena, urriak 7. 17:15etik 18:45era. Gela 14 ◗ Asteazkena, urriak 16. 16:00etatik 17:30era. Gela 2

Astelehena, urriak 21. 16:00etatik 17:30era. Gela 2 ◗ Astelehena, urriak 28. 17:15etik 18:45era. Gela 14 ◗ Asteartea, urriak 29. 9:30etik 11:00etara. Gela 2 ◗ Osteguna, azaroak 7. 12:00etatik 13:30era. Gela 2 ❚ Senior ◗ Astelehena, urriak 14. 16:00etatik 17:00etara. Gela 2 ◗ Osteguna, urriak 17. 9:00etatik 10:00etara. Gela 2 ◗

INFORMAZIO GEHIAGO: www.unedpamplona.es @unedpamplona www.facebook.com/unedpamplona

UNED Iruñak iragan irailaren 27an itxi zuen UNED Senior heziketa-programaren lehen matrikula-epea. 50 urtetik gorakoei zuzendua, heziketa akademikotik at independente, beren ezaguerak aberasten lagunduko die, azterketarik egin gabe. Ikasturte honetako UNED Senior programan, oraingoz, 575 ikaslek eman dute izena. Bigarren epea 2020ko urtarrilaren 7tik o-tsailaren 7ra irekiko da. Ikasgaien matrikula online egiten da ondoko webgunean: www.unedpamplona.es/matricula. Ikasleek aurrez aurre ere eman dezakete izena,

baita matrikula ez da irmoa izango transferentziaren ziurtagiria jaso arte. Helburua modalitate ireki bat eskaintzea da titulazio batean matrikulatu nahi ez duten pertsonei, baina heziketa jarraitu bat bilatzen dutenei, beren bizitza-kalitatea hobetu, beren ezaguerak handitu eta pertsonarteko harremanak sustatu. Programa irekia da eta ikaslea matrikulatu ahal da nahi duen ikasgai kopuruan. INFORMAZIO GEHIAGO: senior@pamplona.uned.es @unedpamplona www.facebook.com/unedpamplona


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

09


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

10

Merkalan, lana protagonista Kursaalean Urriaren 21ean eta 22an Merkalan Enplegu eta Formakuntza Azoka egindo da Kursaal Elkargunean

Unibertsitateko Aldizkaria

Lanbideren eskutik, Donostiako Kursaal Elkarguneak Merkalan Enplegu eta Prestakuntza Azoka hartuko du datozen urriak 21ean eta 22an, astelehen eta asteartea hurrenez hurren. Bertan, Euskadiko enpresen eta lan-eskatzaileen premiak bilduko dira. Ordutegia 9:00etatik 17:30era izango da, sarrera librea eta doakoa izango delarik. Lan-elkarrizketak egiteko, ordea, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuaren barruan egongo da. 70 enpresa baino gehiagok parte hartuko dute azokan eta, guztira, sektore guztietako 700 enplegu baino gehiago eskainiko dituzte. Honako enpresa hauek parte hartuko dute Merkalanen, besteak bete: Irizar, Mercadona, Eroski, Angulas Aginaga, Fagor Industrial S.Coop, CAF, Papresa edo Londres eta Ingalaterrako Hotela: horiez gain, ondoko klusterrak egongo dira ere: Euskadiko Mugikortasunarena eta Logistikarena, Paperarena, Ostalaritzako Enpresarien Elkartea eta zerbitzuetako zenbait erakunde. Merkalan honako hauei zuzenduta dago: alde batetik, enpresei, Euskadiko 100 enpresa baino gehiagok ordezkaritza zuzena eta/edo zeharkakoa izango dute eta ekitaldian; beste alde batetik, lan-bilaketan ari diren pertsonei, azokan hainbat profiletako 700 lanpostu baino gehiago eskainiko baitira eta elkarrizketa profesionalak egingo dira eta. Izan ere, “azoka orotari-

koa denez eta sektorializatua ez denez, Merkalanen lanbide-profil eta prestakuntza-maila oso zabaletako lanpostuak eskainiko dira, bai eta jarduera-sektore guztietakoak ere”, esan zuen honi buruz Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak. Honela, Merkalanen arlo tematiko ezberdinak izango dira: ❚ Eskaera: Enplegu-bilaketan ari direnentzat, informazioa jaso nahi dutenentzat jakiteko zer urrats egin behar duten enplegu bat bilatzeko, Lanbiden izena emateko, zer bulego dagokien jakiteko, zer nolako zerbitzuak eskaintzen dizkieten ezagutzeko, eta euren datuak webetik nola auto-kudeatu ditzaketen jakiteko: NireLanbidenet... ❚ Orientazioa: Ezagutu nahi dutenentzat zer nolako bilaketa egin behar duten eta nola prestatu behar diren horretarako. Euren curriculuma nola idatzi behar duten jakin behar dutenentzat aproposa izango da ere, hau da, eredu ezberdinik ote dagoen, elkarrizketa pertsonala prestatzeko teknikarik ote dagoen, aurkezpen-gutunak idatzi behar ote diren, etab. Eremu hau sare sozialak erabiltzen ikasi nahi dutenentzat zuzendua dago ere, enplegua eta gainerako baliabide guztiak bilatzeko edo hobetzeko. ❚ Formakuntza: Egokia beren burua trebatu behar dutenentzat enplegua bilatzeko edo hobetzeko; formakuntza-ikastaroetan izena eman nahi dutenentzat; urte asko daramatentzat lanpostu batean eta ez dutenetzat titu-

laziorik; profesionaltasun-ziurtagiri bat lor dezaketenentzat. ❚ Ekintzailetza: Zuzendua norbere buruzagi propioa izan nahi duen orori; aholkularitza behar dutenei administrazio-izapideetan, negozio-plana martxan jartzeko eskura dituen baliabide ekonomikoei buruz, jarduera hasteko kudeaketen aholkularitzari eta abarri buruz. Nor egongo den Enpresen eta erakundeen stand propioak izango dira Kursaalean zehar. Horrela, enpresa partehartzaileeik euren proiektua ezagutarazi ahal izango dute langile egokiak bilatu ahal izateko. Standik gabeko enpresek ere parte hartuko dute Merkalanen beste modu batean, alegia 5 eta 10 minutu bitarteko aurkezpenak egingo dituzte; aurkezpen horietan, enpresa horietako bakoitzak, bere proiektua eta misioa aurkezteaz gain, bere erakundeak gehien eskatzen dituen lanbide-profilak identifikatuko ditu, ahalik eta talentu handiena bereganatu ahal izateko. Enplegu-bilatzaileek lana aurkitzeko aukera aparta izango dute ere: bertaratuko diren enpresek eskaintzen dituzten lanpostuetan aurkeztu ahal izango dute, nazioarteko enplegua EURESen bidez ezagutu ahal izanik eta enplegu publikoaren deialdien berri izateko aukera izanda. Enpresentzako zerbitzuak ere jorratuko dira, izan ere Lanbidek zer nolako zerbitzuak ematen dizkien enpresei jakin ahal izan-

go da, baita nola lagundu ahal duen Lanbidek enpresaburu moduan. Horretaz aparte, lan-eskaintzak Lanbiden nola kudeatu daitezkeen erakutsiko da: Laguntza-lerro ezberdinak, Gazteen Itzulera, Lehen Aukera, Kontrataziorako Laguntzak... Langileen formakuntzarako programei eta laguntzei buruzko informazioa zabalduko da (HOBETUZ).

Merkalan Enplegu eta Formakuntza Azokak 700 lan-eskaintza eskainiko dizkie bertaratuei

Beste guneak Horretaz guztiaz gain, beste espazio batzuk aurkitu ahal izango dira Mekalanen. Lehenik eta behin, Informazio-puntu teknikoa: Informazio teknikorako espazio nagusia, Lanbideren langileen eskutik, informazio puntuala behar duten edo arlo batera edo bestera zuzendu nahi duten pertsona guztientzat, beren premien arabera. Eta bigarrenik, Erabilera anitzeko eremua (workshopak): Mini solasaldiak, enpresa-proiektuen erakustaldiak, konferentziak, esperientzien aurkezpenak, etab.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

11


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

12

Euskararen alde lanean Euskararen marka lantzeko proiektu berritzailea abian jarriko dute euskalgintzako eragileek eta UPV/EHUk Unibertsitateko Aldizkaria

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) euskararen marka aztertzeko ikerketa proiektu bat garatuko du euskalgintzako eragileekin batera. Eragile horien ordezkariak irailaren 10ean bildu ziren, guztien batasuna irudikatzen duen argazkia ateratzeko: Jon Zarate (UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea); Estitxu Garai (Ikerketa Proiektuaren zuzendaria), Paul Bilbao (Kontseiluko idazkari nagusia), Joxemari Sors (Elkar Fundazioko presidentea); Olatz Olaso (Emuneko zuzendari orokorra), Bea Zabalondo (Berria Taldeko presidentea); Jon Abril (Elhuyar Fundazioko zuzendaria), Koldo Tellitu (Ikastolen Elkarteko presidentea), Manuel Moreno (Euskaltzaleen Topaguneko ordezkaria), Iñaki Urkijo (AEKko artezkarikidea) eta Josu Amezaga (Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko zuzendaria eta NOR taldeko ikerlari nagusia). Alor akademikoan, proiektu aitzindari eta berritzailea da, markaren kontzeptua hizkuntzen eremuan aplikatzen den lehenengo aldia delako. Marka bat eraiki eta elikatzeko prozesuak gizarteko alor guztietara zabaltzen ari dira, pertsonak, lurraldeak eta baita kultura jakinak ere marka gisa jorratzeko joera gero eta hedatuago baitago. Halere, nazioartean “hizkuntza markagintza” jorratu duen aurrekaririk ez dago, eta markagintzaren aldaera berri honen kontzeptualizazioa mamitzeko eta proiektua aurrera eramateko propio eratu du unibertsitateko aditu talde batek NIK ikerketa taldea: Estitxu Garai, Irene Garcia, Patxi Azpillaga, Irati Agirreazkuenaga, Angeriñe Elorriaga, Koldo Atxaga, Sergio Monge, Ainara Miguel eta Naroa Jauregizuria. Behin markagintzaren jakintza teoriko eta praktikoak hizkuntzaren eremura ekarrita, edozein hizkuntzatan baliagarria izan daitekeen eredua sortzea da asmoa. Teknika kualitatibo eta kuantitatiboak baliatuko dira eta ikerketa hurrengo hilabeteetan egingo den makroinkesta batekin amaituko da. Ondoren, emaitzak lantzearekin batera, euskararen kasurako rebranding edo marka estrategia proposamena egingo dutela azaldu du Estitxu Garai proiektuaren zuzendariak. Emaitzek euskararen erabileran eragiteko bide emango dutela deritzote egitasmoaren bultzatzaileek. “Euskara inguratzen duten narratibek eta euskarari lotutako asozia-

zio positiboek eragin zuzena izan dezakete berau erabiltzeko motibazioan. Izan ere, gero eta eleanitzagoak diren jendarteetan, komunikaziorako tresnak izateaz gain, hizkuntzek balio sinbolikoa hartzen dute. Metaforikoki azalduta, hizkuntza bakoitza soineko jakin bat bihurtzen da, ezaugarri sinbolikoz jositako soineko. Euskararen soinekoa jantzita gure burua nola ikusten dugun eta nola sentiarazten gaituen, nola baldintzatzen duen soineko horrek besteek nola ikusiko gaituzten, horra hor proiektu honek landu asmo duena” adierazi zuen Estitxu Garaik.

Markagintzan eta marketinean aplikatutako teknikak hizkuntza plangintzara ekartzea da egitasmoaren xedea

Euskararen sustapena Bere hastapenetatik, Euskal Herriko Unibertsitateak euskararen aldeko konpromisoa aitortu du. Horren adierazle da iaz argitaratu zuen bere Euskararen III. Plan Gidaria (20182022). Honela, honako hau dago jasota UPV/EHUren Estatutuetako lehen artikuluan: UPV/EHU zuzenbide publikoko erakundea da, gizartearen zerbitzura dagoena. (...) Goi mailako irakaskuntza eskaintzen du, bere eskumenen eremuan, honako hauen bitartez: irakaskuntza, ikerketa, ikasketa, kultura eta unibertsitate heda-

kuntza, eta bere jardueren oinarri diren kudeaketa prozesuak eta zerbitzuak. UPV/EHUk bere gain hartzen du zerbitzu horien kalitatea eta bikaintasuna bermatzeko konpromisoa. (...) Kultura eta zientzia unibertsalaren jakintza ere zabalduko du gizartean, eta euskara eta euskal kultura bultzatuko ditu bereziki. Horrenbestez, Euskararen III. Plan Gidari hau kokatzen da euskara normalizatzeko UPV/EHU sorreratik egiten ari den bidean; izan ere, erakundearen Estatutuetako lehen artikulu horretan esaten den gisan, helburu ditu, besteak beste, kalitatezko goi mailako irakaskuntza eskaintzea, bai eta euskara eta euskal kultura sustatzea ere. Euskararen normalizazioa sustatzeko xede hori hainbat aldiz agertzen da Estatutu horietan. Hasteko, 4. artikuluan, helburuei buruzko atalean, honako hau dago jasota: euskararen garapena eta normalizazioa indartzea, bere eskumenen eremuan. Horrez gainera, Estatutu horietako 8. artikuluko 3. puntuan esaten da erakundeak neurriak hartuko dituela euskararen erabilera normaltzeko unibertsitateko irakaskuntzan, ikerketa zientifikoan eta administrazioaren eta zerbitzuen alorreko jardueran. Ikerketa eta horren dibulgazioari dagokionez, 91. artikuluaren 4. puntuak dio UPV/EHUk euskararen erabilera bultzatuko duela ikerlanetan eta zabalkunde zientifiko, tekniko, humanistiko eta artistikoan. Estatutu horietako 115. artikuluaren arabera, bestalde, UPV/EHUk euskararen erabilera normaldua bultzatuko du, eta unibertsitateko kideek hizkuntza hori ikasi eta eguneratu dezatela sustatuko, horretarako izango dituen planen arabera.

Azkenik, 116. artikuluan honako eskubide hauek aitortzen zaizkie Unibertsitateko kideei: 1. Hizkuntza ofizialetako edozeinetan jardutea. 2. Hizkuntza ofizialetako edozeinetan izatea harremanak UPV/EHUko organoekin. 3. Irakaskuntzako programazioan zehaztutakoaren arabera aukeratutako hizkuntza ofizialean ikastea eta ebaluazio probak hizkuntza horretan egitea. 4. Ikerlanak hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin, argitaratu eta defendatzea. UPV/EHUko III. Plan Gidariak, aurretik aipaturiko UPV/EHUko Estatutuetan oinarritzeaz gain, honako lege hauek hartu behar ditu kontuan: ❚ Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomi Estatutua (1979). ❚ Euskararen Erabilera Arautzeko Oinarrizko Legea (10/1982). ❚ Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretua; izan ere, Dekretu honek 1982ko lege hori arautzen du, eta 2. artikuluaren f) letran ezartzen du Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetan diharduten langileak esparru honen barruan daudela. ❚ Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea (3/2004). ❚ Azken horrek, bere bigarren artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak euskararen erabilera sustatzera bultzatzen ditu: "(...) irakaskuntza, ikerketa eta ekimen kulturalak koordinatuz (...), eta aipatutako unibertsitate-erakundeetako ikasle zein irakasleen arteko mugikortasunaren bidez (...)".


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

13


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

14

Harrera saritutako idazle gazteei Hezkuntza Sailak harrera egin die 2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimenean saritutakoei Unibertsitateko Aldizkaria

2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimenean irabazle suertatutako 20 neska-mutil gazteek irailaren 6an jaso zuten bere saria Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea eta Lucia Torrealday Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria buru izan zituen ekitaldi batean. Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean bost egun eman ondoren iritsi ziren Gasteizera gazteok. Izan ere, irailaren 2an eta 6ra bitartean sormena lantzeko tailerretan eta beste hainbat jardueratan parte hartu zuten, ikasturtear berriz ekin aurretik egun gogoangarri batzuk elkarrekin pasatzeko aukerari uko egin gabe. Egonaldi horixe izan zen irabazleen sari nagusia. Literaturzaletasuna gazteen artean bultzatzeko xedearekin Hezkuntza Sailak 1986tik antolatzen duen lehiaketa honek 34. edizioa bete du aurten. Literatura egonaldia Zugarramurdin Bost egunez, lagun izan zituzten Zugarramurdiko egonaldian Yolan-

da Arrieta, Jon Martin, Fernando Morillo eta Itxaro Borda, besteak beste. Idazle, musikari eta sortzaile hauekin gertuko eta zuzeneko harremana izan zuten gazteek. Arrietaren eskutik, literatura tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten, eta Jon Martinekin, berriz, afalosteko musika-emanaldietan. Baina aipaturiko horiez gain, Amets Arzallus eta Sustrai Colinak alaituriko bertso afaria eta gaubela literarioak ere izan ziren aste horretako egitarauan. Sormena lantzeko eta literatura-zaletasuna pizteko aba-

gune polita gazteontzat, ikasketetara itzuli aurretiko azken opor egun oparoetan. Zugarramurdi eta inguruak ezagutzeko tarterik ere izan zuten, dena den, azken bost egunetan. Bestak beste, Lapurdiko kostaldeko hondartzetara irteera, eta Zugarramurditik Sararako bidea -Xareta ibilbidea deritzona- oinez egiteko beta ere izan zuten. Asteazken goizerako berriz, bisita interesgarria zuten antolatuta. Baionako kaleetan zehar ibilbide literarioa egin zuten, gidari ezin

URRUZUNOTARRAK GEHITUZ 2019 - SARIDUNAK POESIA, A KATEGORIA:

❚ Olaia Azurmendi Marcos; Idazlanaren izenburua:

❚ Naia

Badiola Solabarrieta; Idazlanaren izenburua: "Niak"; Ikastetxea: Ondarroako Ondarroa BHI ❚ Maddi Aiestaran Iparragirre; Idazlanaren izenburua: "Oroitzapenen kutxa"; Ikastetxea: Beasaingo Beasain BHI ❚ Maddi Zabalo Mateos; Idazlanaren izenburua: "Plazeraz eta antzeko gauzez"; Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI ❚ Irune Huerta Tejada; Idazlanaren izenburua: "Euria"; Ikastetxea: Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastola ❚ Libe Goitia Artetxe; Idazlanaren izenburua: "Olatuen antzera"; Ikastetxea: Galdakaoko Elexalde BHI

"Herria"; Ikastetxea: Andoaingo Aita Larramendi Ikastola ❚ June Silva Larrea; Idazlanaren izenburua: "Oiloaren kukurrukua"; Ikastetxea: Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastola ❚ Kattalin Urrengoetxea Uribarri; Idazlanaren izenburua: "Zuretzako hitz ederrak"; Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI ❚ Elisabet Zaldua Barquín; Idazlanaren izenburua: "Programa"; Ikastetxea: Vitoria-Gasteizko Koldo Mitxelena BHI ❚ Irail Lartzaguren Cárdaba; Idazlanaren izenburua: "Elurraren justizia"; Ikastetxea: Pasaiako Pasaia-Lezo Lizeoa

POESIA, B KATEGORIA:

PROSA, B KATEGORIA:

❚ Ane

❚ Garazi

González Castillo; Idazlanaren izenburua: "1937"; Ikastetxea: Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola ❚ Uxue Pérez Mujika; Idazlanaren izenburua: "Bidean"; Ikastetxea: Beasaingo La Salle San Jose Ikastetxea ❚ Amets Amutxastegi Maguregi; Idazlanaren izenburua: "Denbora makina"; Ikastetxea: Lekeitioko Lekeitio BHI

PROSA, A KATEGORIA: ❚ Oihana

Arana Cardenal; Idazlanaren izenburua: "Volfgang"; Ikastetxea: Eskoriatzako Arizmendi Ikastola

❚ Maddi

Zabalo Mateos; Idazlanaren izenburua: "Agur", laztana; Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI

Urdangarin Larrea; Idazlanaren izenburua: "Ordulariko orratzak"; Ikastetxea: Hernaniko Hernani BHI ❚ Nora López Agirreurreta; Idazlanaren izenburua: "Ez zaitez gelditu"; Ikastetxea: Errenteriako Orereta Ikastola ❚ Paula Kareaga Plaza; Idazlanaren izenburua: "Katisha dut izena"; Ikastetxea: Markina-Xemeingo Markina BHI ❚ Jone Urbieta Lejardi; Idazlanaren izenburua: "Barkaidazu"; Ikastetxea: Markina-Xemeingo Markina BHI ❚ Klaudia Olasolo Igarza; Idazlanaren izenburua: "Izarren sorrera"; Ikastetxea: Elorrioko Elorrio BHI ❚ Ekaitz Martín Pérez; Idazlanaren izenburua: "Itsasarteko amesgaiztoa"; Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI

egokiago bat lagun zutela: Itxaro Borda idazlea. 2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimenean 175 lan aurkeztu ziren orotara, 37 lan poesian eta 138 prosan. Ohi den eran, egungo euskal literaturan eta kultur munduan entzute handikoak ziren izenek osatu dute aurten ere Urruzunotarrak Gehituz ekimenaren epaimahaia: Gari Berasaluze, Peru Iparragirre, Goiatz Labandibar, Jasone Osoro eta Patxi Zubizarreta izan ziren epaimahaikide. Urruzunotarrak, 34 urteko ibilbidea Urte luzez indarrean izandako Urruzuno literatura-lehiaketaren jarraipena zen irailak 6ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimena. 34. ediziora iritsi zen aurten lehiaketa. Ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna indartzea zen ekimen honen helburua, hitz lauz edo olerkiz, euskarazko sormena belaunaldi gazte berrietan indartzeko. Baina azaldutako hori ez zen asmo hutsa, azken hamarkadetako jardunak ondo frogatu zuen egia baizik: Urruzuno saria irabazi izan duten hainbat neska-mutil egungo euskal idazle, kazetari, bertsolari edo gidoigile ezagunenen artean daude. Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen du, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik. Adina kontuan harturik, bi kategoria bereizten dira: A kategorian, Batxilergoan eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan ari diren gazteek hartzen dute parte; B kategorian berriz, DBHko 3. eta 4. mailetan ari direnek. 2019ko edizio honetan sarituak gertatu ziren lan guztiekin liburua argitaratu du Hezkuntza Sailak Sagastiberri bilduman. Liburua laster banatuko da eskola guztietara, eta parte hartzaile guztiei ere bidaliko zaie.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

15


Eusko Jaurlaritza, Europako II. Hezkuntza Goi-bileran Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Bruselan izan da, Europako Batzordeak gonbidatuta, Europako II. Hezkuntza Goi-bileran Euskadiko Lanbide Heziketaren bikaintasuna nabarmentzen zuen; Lanbide Heziketaren Euskal Lege berria Europako legediaren abangoardian kokatzen zuen; eta Euskadiko Lanbide Heziketa Dualari loturiko enplegagarritasun datuak balioesten zituen. Era berean, Batzordearen txostenak Euskaditik bultzatu den beste ekimen berritzaile bat ere oso era positiboan baloratu zuen: Hezkuntza Sailaren Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzatik sustatu den Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategia, eta honek bi sektoreen artean harremanak estutzeko egin duen ekarpena, era horretan prestakuntza nahiz enplegagarritasuna hobetzen zuzenki eraginez. Europako eskualde-dimentsioari bultzada

Eusko Jaurlaritza gonbidatua izan zen Europako II. Hezkuntza Goi-Bileran.

Jon Lasa Galdos

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin eta Marta Marin Euskadiren Europar Batasuneko ordezkariarekin batera, Bruselan egon zen joan den irailaren 26an, Second European Education Summit izeneko Europako II Hezkuntza Goi-bileran. Europako Batzordeak antolatzen du ekitaldia. Europako komisarioak zein hezkuntza arloko nazioarteko hainbat erreferente biltzen dituen goi-bilera honek bigarren edizioa izan du aurten. Europako Batzordearen berariazko gonbidapenez, Europan nahiz nazioartean hezkuntzaren arloan esanguratsuak diren milatik gora erakunde eta pertsonak hizlari edo parte hartzaile izan ziren ekitaldian. “Bikaintasuna eta Ospea, Europako Hezkuntza Espazioan” izenburua zuela, goi-bileraren helburua zen egungo egoera aztertzea, batetik, eta EU 2020 Estrategiak markatutako aurrerapenen inguruko kontu-ematea egitea, bestetik. Halaber, 2017ko azaroko Göteborgeko Akordioei erantzuna eman nahi zien bilkurak. Göteborgeko hartan Europako Hezkuntza Espazioa 2025erako abian jartzea adostu zen

(enplegua sortzeko, ekonomia hazkunderako eta gizarte ekitaterako motor izan dadin hezkuntza).

Europako Batzordearen urteko Hezkuntza Txostenak Euskadiko Lanbide Heziketaren lan ildoak eta Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategia nabarmendu ditu

Euskadiren parte hartzea Goi-bilera honetan, antolatzaileen gonbidatu gisa bertaratu zenez, Hezkuntza Sailak rol aktiboa izan zuen. Eusko Jaurlaritzak, Jorge Arevalo sailburuordearen hitzaldiaren bidez, Euskadiko Lanbide Heziketa abian jartzen ari den politikak azaldu zituen. Lan ildo hauek erreferente dira Europako Batzordea bultzatzen ari den politika askotan. Hitzaldian Arevalok arreta berezia jarri zuen IV. Industria-iraultzari lotuta identifikatu diren erronken ingu-

ruan, izan egungo erronkak izan etorkizunekoak. Arevaloren hitzaldia “Vocational excellence: skills-ecosystems for innovation and social inclusión” izenburua daraman lan-saioaren barnean izan zen. Europako urteko Hezkuntza Txostena: Euskadiri aipamenak Antolatu ziren hitzaldi, mintegi eta mahai-inguruez gain, Europako II Hezkuntza Goi-bilera baliatu zuen Europako Batzordeak urteko Hezkuntza Txostenaren aurkezpen ofiziala egiteko. Tibor Navracsics Hezkuntza, Kultura Gazteria eta Kirol komisarioak aurkeztu zuen txostenak EU 2020 Estrategiaren inguruan izandako aurrerapen guztiak jasotzen zituen, eta estrategia horrekiko nahiz Goteborgen lortutako akordioen inguruko kontu-hartze funtzioa ere betetzen zuen. Aipaturiko txostenak bazuen nabarmentzeko berritasun esanguratsu bat. Lehen aldiz, Europako zenbait eskualdetan garatutako puntako estrategiak jaso zituen Europako Batzordeak, eta horien artean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutakoak zeuden. Zehazki, EB-ren txostenak

Goi-bileran izan zuen parte hartzean, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak nabarmendu nahi izan zuen hezkuntzaren aurrerabidean Europako eskualdeek duten zeresana. Uriarteren esanetan “Euskadik soberan erakutsi du zein konpromiso maila handia duen Europako hezkuntza hobetzeko politikekin. Europako Batasuneko ordezkariekin etengabeko harremanean gaude, aspalditik datorren harremana da, eta gure lana balioesten dutela sentitzen dugu. Gure Sailetik bultzatzen ditugun politikak erabat lerrokatuta daude Europako estrategiekin. Hain da hori horrela, ezen gure zenbait jarduketak Europa osorako lan ildoak markatzen baitituzte”. Hezkuntza sailburuak gehitu zuenez “Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritza goi-bilera honetan parte hartzera gonbidatu izanak asko dio gure lankidetzaz eta eginahalaz. Gainera, eskualdeek duten garrantziaz behin eta berriz ohartarazi ondoren, urteko Hezkuntza Txostenak eskualdeetako jardunbide egokiak jaso ditu aurten, eta horien artean Euskadiko zenbait ekimen. Europako Batzordearen aitorpentzat hartzen dugu hori, eta Europarekin lankidetzan jarraitzeko akuilu da guretzat”.


ERASMUS+, “marka pertsonal” adimentsua Enpresek, talentua bilatzerakoan, arreta berezia eskaintzen diete Erasmus+ hautagaiei Jon Lasa Galdos

Munduko mugikortasun-programarik nagusienak 30 urte baino gehiago bete ondoren, zifrek txunditzen jarraitzen dute. 1987an sortu zen eta bere bitartez 9 milioi ikaslek beren bizitzetako heziketa-esperientzia emankor eta ahaztezin batez gozatu dute. Urrun geratzen dira dagoeneko 1987. urtean beren maleta egin zuten 95 abenturazale ausart horiek, pantailarik gabeko mundu batean eta oso informazio gutxirekin esperientzia ezezagun batean murgildu zirenak. Gaur egun Erasmus+ programa erabat finkatua dago eta garapen iraunkorra agertuz, bere ateak, kontinente berrietara ireki ditu aurten ere, Asia eta Afrika bezalako norakoak sartuz. Erabateko lorpena, ezbairik gabe. Ikaslegoaz gain, milaka irakaslek ere zentro berriak ezagutu, esperientziak partekatu eta nazioarteko lankidetza-proiektuak garatzeko aukera dute Erasmus+-ek programari esker. Esperientzia hauek hezkun-tza-sitemaren hobekuntza dakarte, balioa emanaz inplikaturiko irakasle zein hezkuntza-erakundeei. Lanbide Heziketako zentroak programa honetan parte hartzen ari dira bere hastapenetatik, partehartze zifra gorako batzuekin eta beste maila hezigarrietan baino indar handiago batekin. Hiru hilabetetan zehar ikaslegoa bere konforteko zonaldetik ateratzeak eta bere etxetik oso urrun dagoen toki batera joateak erakutsi du formula oso eraginkor bat dela profesional bikainak hezitzeko. Esperientzia honetan zehar ikaslegoak esperientzia berri jakin batzuei aurre egin behar die, bai maila profesionalean bai maila pertsonalean, hala nola pertsona berriak ezagutzea, beraiekin bizitzea, hizkuntza berri bat, nazioarteko lan-inguruneetan moldatzea, lehen aldiz bakarrik bizitzea, horrek dakartzan erantzukizun eta betebeharrekin… finean, bere patua zuzentzea. Desafio horiek gainditzeko unean, gazteek gaitasun eta konpeten-

tzia pertsonal sorta bat garatzen dute, oso baliotsuak direnak. Besteak beste, egokitzeko gaitasuna, erresilientzia, komunikazioa, erabakien hartzea, hizkuntzen ikasketa, arazoen konponketa eta, batez ere, oreka emozional handia egoera estresagarrienetan.

Erasmus+ programari esker, irakasleek zentro berriak ezagutu, esperientziak partekatu eta nazioarteko lankidetza-proiektuak garatzeko aukera dute Erasmus+ programan parte hartzen duten gazteek beren itzuleran dakarten konpetentzia eta ezaguerez betetako motxila hau ez da oharkabe pasa talentuak bilatzen dituzten enpresentzat. Erasmus baten curriculum vitaeak balio erantsi bat du, izan ere normalean profil altuenari dagokio, bai akademikoki bai pertsonalki, klase guztian. Honi gehitzen bazaizkio “tuneatu” profesional eta gaitasuneko hiru hilabete, oso logikoa da lanpostuetara joateko unean edo proiektu profesionalak garatzeko unean

ikasle hauek interesgarriagoak izatea talentua duten gazteak bilatzen dituzten enpresentzat. Ez da arraroa SEPIEren esfortzua programa hedatzeko, ezta #MIERASMUSENFP bezalako programak agertzea, lehenengo pertsonan protagonistak ikustarazi eta horiei ahotsa eman nahi dionak. Komunitate autonomo ezberdinen arteko lankidetzako proiektu honetan, ahotsa ematen zaie Erasmus+ mugikortasuneko programan parte hartu duten ikaslego, irakaslego eta LHko instituzioetako esperientziei. Proiektuaren xedea da sentsibilizatzea, beldurrak kentzea eta protagonistek kontatutako esperientziak partekatzea erreferentzia eta motibazio bezala balio daitezen aukera hau balioesten ari diren ikasleentzat. Harrigarria da entzutea ikasle gehienen ahotsetatik beren bizitzetako esperientziarik ekoizle eta ahaztezinena dela. Are gehiago, ez dira gutxi onartzen dutenak bizitza aldatu diela mugikortasun programa honek. Ez da erraza gauza bera lortzea beste mota bateko programa hezigarriekin. Informazio gehiago: http://mierasmusenfp.blogspot.com/ Irits gintezke esatera Eramus+ ikasle baten talentuko “marka pertsonal” batean bihurtu dela eta enpresek horrela aintzat hartzen dutela. Esperientzia onenetariko bat izateaz gain, Erasmus+ ginga

perfektua bilakatu da LHko CV batean eta berme bat lan-sartzean. Ez bakarrik pertsonei irekia Erasmus+-ek aukerak eskaintzen dizkio erakunde-sorta handi bati, hala nola unibertsitateei, hezkuntza eta heziketako zentroei, hausnarketako taldeei, ikerketa zentroei edo enpresa pribatuei. Erasmus+-en parte hartu nahi duten erakundeek garapeneko eta sareetan txertatzeko ekintza ezberdinen bitartez egin dezakete, barne bere langilegoaren trebetasun profesionalen hobekuntza estrategikoa, gaitasunen garapena eta elkarte kooperatibo transnazionalen sorkuntza beste herrialdetako erakundeekin emaitza berritzaileak lortzeko edo jarduera honak elkartrukatzeko. Gainera, erakundeek ikasketengatiko mugikortasun aukerak erraztu behar dizkiete ikasleei, langileei, aprendizei, boluntarioei, gazte-animatzaileei eta gazteei. Erakunde partaideek jasotzen dituzten onuren artean daude nazioarteko testuinguruan moldatzeko ahalmen handiagoa, kudeaketako metodo hobeak, finantziazio eta proiektuetako aukerak lortzeko aukera gehiago, proiektuak prestatzeko, kudeatzeko eta jarraitzeko gaitasun gehiago eta ikasleentzako eta pertsonalarentzako aukera erakargarri gehiago.

Laguntzen du


Euskadiko 100 ikastetxe baino gehiago Europako eTwinning programan Programan parte hartuko duten ikasleek proiektu bat garatuko dute, IKTak erabiliz eta beste herrialde batzuetako ikasleekin lankidetzan

Euskadiko ikastetxeek iaz garatutako 22 proiektuk Kalitatezko Zigilua eskuratu dute.

Jon Lasa Galdos

Iragan urriaren 2an, asteazkenean Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak Europako eTwinning programa ezagutzera emateko jardunaldia ireki zuen. Hezkuntza Sailak antolatua, ekitaldia Gasteizen izan zen. Euskadiko hezkuntza-arloko ehun profesional inguru elkartu ziren Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian. Haietako asko Europako programan ikasturte honetan lehen aldiz parte hartuko duten ikastetxeak ordezkatzera bertaratu ziren; beste batzuk, berriz, beteranoak izanda, beren esperientzia gainerako ikastetxeekin partekatu eta ezagutzera emateko xedearekin bertaratu ziren. Horrexegatik, jardunaldi hau foro egokia izan ohi da, batetik, Europako ekimena eta bere funtzionamendua ezagutzera emateko eta, bestetik, eta tailerren bitartez, programako parte-hartzaile gisa esperientzia zabala duten ikastetxeetako jarduenbide egokiak. Joan zen 2018-2019 ikasturtean, Euskadiko 103 ikastetxek garatu zuten proiekturen bat eTwinning programaren baitan. Ikasturtez ikasturte haziz joan den datu hori, eta urriak 2an jardunaldian parte hartzen izan ziren irakasleek erakutsi zuten interesa aintzat hartuz, aurreikusi daiteke ikasturte berri honetan ere ugaritu egingo dela Europa-

ko plataforma horren bidez proiekturen bat garatuko duten ikastetxeen kopurua. Irakasleek egindako lanaren eta ahaleginaren aitortzan, 20182019 ikasturtean Euskadiko ikastetxeetan garatutako 22 eTwinning proiektuk Hezkuntza Ministerioak ematen duen Kalitate Zigilua eskuratu dute. Horrela bada, estatu mailan zein Europa mailan banatzen diren sariak eskuratzeko aukera izango dute orain. Proiektu horien arduradunek gaur jaso dute, Maite Alonso sailburuordearen eskutik, Kalitatezko Zigilua aitortzen dien diploma. Beste kultura batzuetatik ikastea Jardunaldiaren aurkezpenean, Maite Alonso sailburuordeak nabarmendu zuen honelako programa batean parte hartzeak zein onura dituen ikasle eta irakasleentzat. “Ikasleek, beste kultura batzuetatik ikasten dute eta, halaber, teknologia berriei eta atzerriko hizkuntzei lotutako trebetasunak praktikatzen dituzte, edozein irakasgaitako curriculum- edukiak garatuz. Eta gainera, Europako hezkuntza komunitateko kideak sentitzen diren heinean, europar herritartasuna eta dimentsioa ere garatzen dute”. Irakasleei dagokienez, sailburuordeak azpimarratu zuen “talde hausnarketarako eta ikaskuntzarako aukera anitzak eskaintzen

zaizkie. Irakasleek badute beste irakasle europar batzuk ezagutzeko eta ideiak trukatzeko aukera eta ahalbidetzen zaie horrela beren irakasteko metodoak hobetzea, ikuspegi desberdinak konparatuz eta aplikatuz, eremu konkretu baten ezagutza zabaltzea edo, besterik gabe, informazioa trukatzea”. Ildo horretan, Alonsok azaldu zuen Euskal Hezkuntza Sistemak jada pauso handiak eman dituela Europa mailan 2020rako jarritako helburuak lortzeko bidean. “Gure erronkarik handiena izan da beti ekitateaz haratago, bikaintasuna lortzea. Lan horretan, beraz, ez gara zerotik hasten, ibilbide luzea eta eskarmentu handia dugu, guztion artean egina: eleaniztasunean, informazio eta komunikaziorako teknologietan, bizikidetzan, aniztasunaren trataeran eta baita ere, gaurko gaian, europar programetan”.

Maite Alonsok nabarmendu zuenez, ikasleek beste kultura batzuetatik ikasten dute, teknologia berriei eta atzerriko hizkuntzei loturiko trebetasunak praktikatuz ere

eTwinning, ikastetxeen Europako komunitatea IKT tresnei esker (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), eTwinning programak taldean lan egiteko aukera ematen die geografikoki elkarrengandik urrun bizi diren ikasleei. Europako herrialde desberdinetako ikasleak lankidetzan aritzen dira proiektu berean, hasi eta amaitu arte, programa honi esker. eTwinning Erasmus+ programan sartzen da, eta helburutzat du ber-

tan parte hartzen duten Europako herrialde desberdinetako ikasleen eta irakasleen arteko harremana, ideien trukea eta lankidetza bultzatu eta erraztea, IKTen bitartez. Horretarako, programak ikastetxe parte-hartzaileen eskura jartzen du beharrezko online plataforma teknologikoa (www.etwinning.net) baliabideez hornituta egon daitezen ikasteko, komunikatzeko, elkarlanean aritzeko eta beren proiektua garatzeko. eTwinning 2005ean sortu zen eta Europako Batzordeko eLearning ikasketa- programaren ekimen garrantzitsuena izan da. 2014az geroztik Erasmus+en parte da; Europar Batasuneko programa hezkuntzaren, prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren arloetan. Proiektu berean batera lan eginez -betiere irakasle arduradunak gainbegiratuta- ikasle parte-hartzaileek zabaldu egiten dituzte beren aukerak beste herrialde ba-tzuetako ondare kulturala eta artistikoa ezagutzean, baina baita beren inguruneko ezagutza zientifikoaren bitartez ere. Gainera, adostu duten hizkuntzan aritzen dira elkarrekintzan (ohi denez ingelesez) eta lotura eta harreman konstruktiboak ezartzen dituzte ingurunearekin eta milaka kilometrotara bizi diren beste ikasle batzuekin. Ekimen honek, gainera, sustatu egiten du ikasleen arteko talde-lana, taldean planteatzen baitira erronkak eta soluzioen bilaketa. Eta ibilbide horretan, ikasleek ikasi egiten dute formatu digitaletan edukiak bilatzen, interpretatzen eta ekoizten. Hala, guztien ekarpenekin eta irakasteko eta ikasteko prozesuan disfrutatuz lantzen da eskuartean duten proiektua, eta ikasleei ematen zaie protagonismoa. Autonomia Erkidego bakoitzak bere eTwinning enbaxadoreak ditu. Programan esperientzia duten irakasleak dira, eta beste irakasle batzuei lagundu eta aholkuak ematen dizkiete gai teknikoetan nahiz pedagogikoetan. Euskadin 13 eTwinning enbaxadore ditugu, ikastetxeetako irakasle nahiz Berritzeguneetako aholkulariak.


Hezkuntza berrikuntza, MUren erronka Mondragon Unibertsitateak ongietorria eman dio 2019-2020 ikasturte akademikoari Jon Lasa Galdos

“Gure esku dago datorrenari aurre egiteko ahalik eta ondoen prestatzea. Eta zenbat eta ahalegin handiagoa egin gure gazteen trebakuntza hobetzeko, eta gure enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, orduan eta prestatuago egongo gara etorkizunerako”. Vicente Atxa errektoreak Mondragon Unibertsitateak aurrean duen erronka hori nabarmendu zuen irailaren 13an Oñatiko Enpresagintza Fakultateko campusean egin zen 2019-2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldi ofizialean. Atxak bigarren agintaldia izango du Mondragon Unibertsitateko buru gisa. Errektorearekin batera, ekitaldia ofizialki ireki zuen Iñigo Urkullu lehendakaria, aurreko ikasturteko txosten akademikoa aurketzen zuen Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñacoba eta hasiera-hitzaldia eskaini zuen Eduardo Castellanos doktorea egon ziren. Halaber, bertan izan ziren ere Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Mikel Alvarez Mondragon Unibertsitateko presidentea, politika eta akademia arloetako beste agintari batzuekin batera. Hiru erronka Ikasturte honetan unibertsitateak aurrean dituen hiru erronka eta mugarri nagusi azpimarratu zituen errektoreak. Bat datoz Euskal Unibertsitate Sistemaren Planarekin eta eragin positiboa izan nahi dute giza garapen jasangarriaren eredu bihurtuko den Euskadiren eraikuntzan. MONDRAGONeko mugimendu kooperatiboaren hasierako helburua izanik hau.

MUko ikasturte berriaren irekieran izan ziren partaide batzuk.

1.Unibertsitate-hezkuntzaren berrikuntzan liderrak izaten jarraitzea, ikasleen ikasketa eta unibertsitate-esperientzia nabarmen hobetzeko. Unibertsitatearen DNAn dago, hezkuntzaeredu propioan. 2.Bizitza osoko prestakuntzaeredua bultzatzen jarraitzea, gero eta espezializatuagoak eta konplexuagoak izango diren programen bidez, pertsonen enplegagarritasuna eta enpresen lehiakortasuna bermatzeko, etorkizuneko lanak eskatuko dituen gaitasunen aurrean. 3.Ikerketa aplikatua lantzea, enpresekin elkarlanean, euskal enpresa-sareari hobeto lehiatzen laguntzeko. Ildo horretan, Mondragon Unibertsitateko errektoreak nabarmendu zuenez, “hiru horiek dira gure erronka nagusiak: gazteen ikaskuntzaren hobekuntza, etengabeko formazioa eta goi mailako ezagutzaren sorkuntza eta bere

transferentzia enpresa modu arin eta eraginkorrean”. Berrikuntza, lehiatzeko gakoa Euskadiren etorkizuna gazteen goi mailako formazioa eta ikerketa, herrialdearen estrategiarekin lerrokatuta egon behar direla konbentzituta egonik, Mondragon Unibertsitateak helburu bezala jarri dio bere buruari, gure herriaren eraiketan eragile giltzarria izatea. Errektorearen esanetan, “herrialde batek, lehiakorra izango bada, gazte eta profesional trebatuak behar ditu. Eta horretarako, ikaskuntza maximizatu behar dugu hezkuntza-maila guztietan, eta, nola ez, unibertsitatean”. Haren iritzian, ezagutza, teknologia, industria eta merkatuak mende honetan hain konplexuak bilakatu direnez, “ezin ditugu gazteak aurreko mendeko modu berean prestatu, hori geure buruari traizio egitea litzateke, historiaren eta aurrerapenaren erlojua atzeratu nahi izatea. Eta herrialde gisa lehiakide izango ditugun beste batzuek ez dituzte haien erlojuak geldituko; gazteen ikaskuntza aldatu eta hobetu egingo dute, horretan ari dira. Beraz, jarrai dezagun guk ere aurrera; berritu dezagun goi-mailako prestakuntza, unibertsitate-prestakuntza”, adierazi zuen errektoreak. Bizitza osoko prestakuntzari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko errektoreak uste du unibertsitateak erantzun egin behar diela bai enpresek eta erakundeek aurkituko duten egoera demografiko eta

laboralari, eta bai egoera horretara egokitzeko profesionalek konpetentzietan eta gaitasunetan behar izango duten moldaketari. Gizarteak aurrean duen egoera demografikoa kontuan hartuta, zenbait profesional ordeztea zaila izango dela adierazi zuen. Haren esanetan, “enpresa askotan kostatuko zaigu profesional batzuk ordezkatzea. Eta ezin dugu onartu jardunean dauden pertsonak atzeratuta gelditzea lanpostu berriek eskatuko dituzten gaitasunetan”. Uste du enpresekin eta administrazioekin batera etengabeko prestakuntzako programak garatu beharko direla, dagoeneko lan-merkatuan dauden pertsonen enplegagarritasuna ziurtatu eta hobetzeko. “Mondragon Unibertsitatean 7.000 profesional baino gehiago trebatzen ditugu urtean; baina, profesional horientzat programa ofizial eta titulu propio gehiago diseinatzen jarraituko dugu, gero eta programa espezializatuagoak eta konplexuagoak sortzeko helburuarekin, eta teknologia berriak erabili beharko dira horiek garatzeko”. Errektoreak tarte berezia eskaini zion ikerketari: “gure enpresei maila globalean lehiakorragoak izaten lagundu nahi badiegu, gu ere globalagoak izan behar gara. Gehiago nazioarteratu behar gara bai formazioan eta baita ere ikerketan. Handitu eta maximizatu egin behar dugu gure ikerketak eta berrikuntzak enpresa-sarean duten inpaktua”, azpimarratu zuen.


“Enpresa oso ezten indartsua da mundua aldatzeko” Jon Lasa Galdos

Adrián González bere belaunaldi guztirako adibide izan daitekeen gazte horietako bat da. 23 urte besterik ez badita ere, AboraWorldeko sortzaile eta merkataritza-arduraduna da. ABORA, bere aldetik, mundu osoan zehar banatuta dauden startup txiki asko dituen enpresa bat da. Negozioa 2016an sortu zen, LEINN Nazioarteko graduaren barneko proiektu baten barruan eta egia esan, orain arteko emaitza oso ona izan da. Hain da horrela, ezen beraien startupetako bat, OxRiders izenekoa, hirugarren finalista izan zela 2019ko Global Student Entrepreneur Awards sarietan (GSEA). Elkarrizketa honetan AboraWorld zer den, nola lan egiten duten azaldu eta lan-munduarekin harremana duten gai ezberdinei buruzko bere ikuspegi pertsonala eman digu Adiánek. Zer sentitu zenuten Global Student Entrepreneur Awards 2019ko (GSEA) hirugarren saria jasotzean?

ABORAren proiektuetako bat, OxRiders, izan zen saria jaso zuena eta sentsazioa oso ona izan zen, izan ere inoiz ez genuen estilo honetako ezer irabazi eta itxaropenik gabe aurkeztu ginen, baina finalaurreko eta finalari esker, konturatu ginen toki bat izan genezakeelaz eta azkenean hirugarrenak geratu ginen finalean.

“Talde-lana eta malgutasuna dira gaur egun enpresek gehien aintzat hartzen dituzten balioak”

Zer da AboraWorld? AboraWorld LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) Nazioarteko karreran geundenean sortu genuen enpresa bat da. LEINN Nazioarteko lehen belau-

naldia izan ginen eta gure ibilbidea Txinan hasi zen, Shangain, 2016an. Han talde bat osatu genuen, osatua txinatar jatorriko bi pertsonez, Armeniako batez, Costa Rica, Egipto eta Euskal Herrikoak, eta azkenean kultura anitzeko talde bat bildu ginen, lau urteren bitartean enpresa bat sortu behar genuenak. AboraWorld enpresa nagusi bat bezala da eta bere baitan enpresa ezberdinak ditugu, BeMonkeys edo OxRiders esate baterako, produktura dedikatzen diren startupak direla. AboraWorld mundu osoan zehar banatuta dauden 10 pertsonek osatzen dugu. Gure helburua karreran zen lau urtetan enpresa jasangarri bat sortzea, fakturazio-, etekin- eta bestelako maila batzuekin. AboraWorlden bidez guk startup txikiagoak ditugu. Azkenean, AboraWorld enpresa bat da, pertsona-talde bat, eta horren barne enpresa txikiagoak daude. Zein enpresa mota dituzue? Nagusiki, sortzen ditugun enpresa guztiak edo sortu nahi ditugunak balio bezala izan behar dute teknologikoak izatea, edo oinarri teknologikokoak, jasangarriak izatea eta inguruneari minik ez egitea, eta nobedadea eta berrikuntza ekartzea. Oraintxe bertan, gehien bideratuta gauden sektoreak dira aholkularitza ekintzailetzarako Estatu Batuetan, mugikortasun jasangarria, OxRiders-en kasuan bezalaxe, eta telefono mugikorrak eta osagarriak, BeMonkeys-en bezala.

Zein filosofia dago AboraWorlden atzean? Guk atsegin duguna da mundu guztiari aukera ematea da, ez dugu ezerengatik diskriminatzen. Askotan erabiltzen dugun esaldi bat da “everyone's the right to flourish”, mundu guztiak daukala loratzeko eskubidea. Bestalde, nazioarteko enpresa bat izanik eta mundu osoko jendea izaki, kultura guztiak errespetatu eta beti horiek lotzen saiatzea, kultura bakoitzaren onena atera ahal izateko, bata bestearen aurka ipini gabe, askotan gertatu ohi den bezala. Nola daukazute banatuta taldea? Oraintxe bertan Txinan lan egiten dauden bi pertsona ditugu, Europan gauden hiru pertsona Bilbo, Madril eta Amsterdamen artean, eta Settlen dauden beste bi pertsona, Estatu Batuetan. Orain banatuta gaude startupen gauzatze garai batean gaudelako. Ahalik eta gehien hazi behar gara, baina guztiak batera egon gara Bilboko BBFn urte bat baino gehiago, sei hilabeta Shangain…

“Zure pasioa jarraitzea ahalbidetzen dizula da ekintzailetzak duen onena”

Zein abantaila ditu enpresa kultura aniztun batean lan egiteak?

Nola lan egiten duzue? Guk lan egiteko modu ezberdinak ditugu. Alde batetik, barneko ideia bat dago, enpresako norbaiti otutzen zaiona, adibidez zerbait sortu pentsatuz moto elektrikoetan merkatua dagoela… Startupak sortzeko edo erakartzeko beste modu bat da Europan aplikatzea atzerrian arrakasta izan duten ideiak, herrialde ezberdinetan egon izan garenari esker. Eta azkenik, beste modu bat da berezko ideia bat izan duen kanpoko jendeari lagundu talde txiki bat sortuz ABORAn.

Nik uste dut ideia eta iritzien aniztasuna nahiko handiagoa dela enpresa lokaletan baino. Adibidez hori ikusten da mundu osotik ideiak harrapatzeko daukazun moduan; hau da, “ikusten ari gara Txinan sektore hau asko garatzen ari dela eta zuzenean merkatu europarrara pasatzen dut”. Txinako norbaitek hori egin lezake. Hori faktore gako bat da. Ezberdintasun handiena dago enpresa egiteko moduan Ekialde eta Mendebaldearen artean, Europan eta Asian, guztiz ezberdina dela.


Orduan, aberastasun kulturala plus bat da. Gai bat ikusteko modu asko daude, ikuspuntu zabal handi bat dago. Zergatik laguntza hau ekintzailetzari? Gu, batez ere LEINNen, konturatu baikara ekintzailetza mundua aldatzeko moduetako bat dela. Nik uste dut enpresa ezten oso indartsu bat dela mundua aldatzeko. Guk enpresa txikiak sortzen ditugu eta uste dugu beraien bitartez mundua alda daitekeela. Beraz, ekitea giltza da horretarako pauso txikiak emanez.

“Norberarengan sinistu behar da, gogor lan egin eta, batez ere, pazientzia izan”

Zein abantaila eta desabantaila ditu ekintzailetzak?

Nolakoa da zuretzat hautagai onena lanpostu batetarako?

Abantaila bezala, zure pasioa jarraitzen duzu. Niri beti motorrak gustatu zaizkit eta ekiten nik gogoko dudanean lan egitea aurkitu nuen, eta gainera, hori garatu eta neure burua garatu ere. Zale amorratua zaren horretan lan egitean zugandik dena ustiatzen duzu. Eta zerbait txarra da gutxi lagundua dagoela. Uste dut Euskal Herrian, adibidez, nahiko lagundua dagoela, baina Espainiako beste lekuetan nahiko gutxi lagundua dago.

Uste dut alka akademikoaz aparte, beti garrantzitsua dena ingeniari bat bilatzen baduzu, adibidez, hobe delako ingeniari izatea, orain, gaur egungo hezkuntza sistamagatik oso pertsona gutxik dauzkaten gaitasun batzuk bilatzen direla, hots, taldeko lana eta malgutasuna, hau da, enpresa dagoen egoerara egokitzen jakitea eta ahalik eta etekin handiena ematea, ez gauza bakar batean sailkatzea. Ez pentsatu “nik aplikazioak egiten dakit eta egingo dudan gauza bakarra da”. Ez. “Nik aplikazioak egiten dakit, baina bideoak egiten ikas dezaket…”. Erabilgarritasun hori eta gauza berriak geiten ikasteko jakin-mina, nire ustez, funtsezkoak dira. Mundua oso azkar aldatzen da eta duela 15 urte ikasi zenuen karrera batek ez zuen eskatzen gaur egun eskatzen duena. Jakin-nahi eta ikasteko gosea balio oso garrantzitsuak dira.

Nola ikusten duzu lan-mundua une hauetan? Nik uste dut oraintxe bertan esperientzia askoz ere gehiago aintzat hartzen dela. Duela zenbait urte gomendagarria zen karrera bat eta master bat edo bi ikastea eta gero lan-merkatura ateratzea. Curriculum akademikoan gehien begiratzen zena zen ikasketak, hizkuntzak… Orain, gutxienez Estatu Batuetan eta pixkanaka Espainian, esperientzia gehiago kontuan hartzen ari da, mugitu zarena, balio akademikoa baino, garrantzitsua izaten jarraitzen duen arren. Nik uste dut orain balioesten direla ikastaroak, ekitea, enpresak sortzea… eta ahalik eta azkarren lanean hastea eta lanmerkatura ateratzea 23 urterekin, adibidez, lan- eta akademiaesperientzia batekin.

Zer aholkatuko zenieke negozio bat ekitean pentsatzen ari diren gazteei? Batez ere, beraiengan sinistea. Guri esaten ziguten oso gazteak ginela negozio bat ekiteko eta hori oso arrunta da, baina ABORA sortu ondoren, hiru herrialdetan talde oso bat mantendu eta gero, startupekin, inbertsioekin, kontu-

ratu gara norberak bere buruan sinistu behar duela, gogor lan egin eta batik bat, pazientzia izatea. Sei hilabetetarako estrategia bat sor dezakezu, baina orokorrean estrategia hori bikoizten da denboran eta zure buruari galde diezaiokezu zer ari zaren gaizki egiten, baina azkenean, pazientzia izan behar da eta zugan sinistea.

“Ekintzailetzaren alde txarretako bat da laguntzak eskasak direla”

Noraino iritsi nahi duzue ABORArekin? Guk ABORArekin sortu dugun enpresa-ereduan sinisten dugu. Startup berriak sortu nahi ditugu, oraintxe bertan ditugunak zaintzen ditugun bitartean, jende-kopuruan hazi eta, batez ere, ideiak dituzten pertsonak ezagutu eta lagundu. Beraz, ez dugu pentsatua lau urtetan bukatzea, proiekturako eskatzen ziguten denboraepea, horretarako urte bat geratzen zaigula, eta aurrera jarraitu nahi dugu, daukaguna finkatuz eta gauza berriak sortuz, batik bat talentu berria erakartzen, eta ez diot oraingoz amaierarik ikusten honi. Bakarrik hazten jarraitu eta noraino iristen garen ikusi.

Zer lan egin dituzue orain arte? Alde batetik, apustu handia bezala, ekintzailetzako zentro baten sorrera, garapena ezarpena daukagu The Evergreen State College-en Seattle-en (Estatu Batuak), non bi pertsona dauden. Arte sideraletako lehen unibertsitatea da Estatu Batuetan, ekintzailetzako zentro bat ireki duena, non ikasle guztiek beren ideiak gara ditzakete. Eta Espainian beste bi lan handi ditugu. Bata OxRiders da, vintage estiloko moto elektrikoetako startup bat, EOn hirugarren finalista izan zena, non ABORAko bi pertsonek eta kanpoko beste horrenbestek lan egiten duten. BeMonkeys ere daukagu, telefono mugikorrentzako osagaiak sortu eta garatzen dituena, berezko patenteekin, non lan egiten duten ABORAko bi pertsonek eta atzerriko beste bik. BeMonkeys Gernikan sortu zen eta adibidez usaintzen duten zorroak sortzen ditu… Eremu ezberdinak esploratzen ari diren pertsonak ditugu ere, ABORAko pertsona bat bezala, fintech arloa esploratzen ari dena DOMINIONekin batera Bilbon, eta ABORAko bi pertsona Shangain, Txinan, bideo-joko profesionalen mundua esploratzen. Eta azkenik, Kendani.com daukagu, produktu ekologikoen salmentarako plataforma online bat, ABORAko pertsona batekin eta kanpoko beste batekin, Amsterdamen. www.aboraworld.com


Lehen Gela Teknologikoa Gipuzkoan Lankidetza estrategikorako lehen urratsa suposatu du gela honen irekierak Jon Lasa Galdos

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta TECNALIAk -ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak- lankidetza estrategikorako lehen urratsa eman dute Gipuzkoako Campusean irekitako lehen Gela Teknologiko honekin. Bi erakundeek sinatutako esparru-hitzarmena oinarri hartuta garatutako lankidetza zientifiko, teknologiko eta akademikorako hitzarmen hau Iñaki San Sebastián TECNALIAko CEOak eta Agustín Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak sinatu dute gaur. Gela berri hau kontzeptu eta teknologia aurreratuen prestakuntza eta ikerketarako lankidetza bultzatzeko bide izango da Gipuzkoako Campusa osatzen duten hamaika ikastegiekin batera eta, beraz, profesional bikainen prestakuntza sustatzeko oinarri izango da. TECNALIA Gela Teknologikoan Gipuzkoako Campuseko ikastegi guztiek hartu ahal izango dute parte. Hasiera batean, honakoak izango dira gelako jardueretan lehentasuna izango duten ikastegiak: Informatika Fakultatea (Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala; Sistemen Ingeniaritza); Ingeniaritza Eskola (Elektrizitatea eta Elektronika; Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza); Kimika Fakultatea; Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (fakultate honetan egongo da gela). Lankidetza gaiak eta parte hartzen duten ikastegiek gelan duten jarduna bat etorriko dira une bakoitzean identifikatzen diren

elkarrekiko interesekin, eta abiapuntutzat hartuko dira ikerketako lehentasunezko gai hauek: polimeroetan oinarritutako materialak, zementu oinarridun nanomaterialak eta eko-zementuak; robotika aurreratua eta sistema autonomoak (droiak); sistema adimendunak (adimen artifiziala, deep learning eta datuen analitika); kontrol sistemak (industria elektronika); cibersegurtasuna. Adierazpenak Agustín Erkiziak, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, adierazi du uste osoa dutela ekintza honen sinergian, besteak beste, gure ikasleen gaitasunak antzematen eta zaintzen lagunduko digulako, ikasleak I+G+B arloko puntako erakunde batek bultzatutako proiektuetan arituko direlako, eta hori bi erakundeen garaperako bide ez ezik,

gizarte osoaren garapenerako bide ere izango delako.

Gipuzkoako Campuseko 11 ikastegietako proiektuak hartuko ditu Gelak Bestalde, Iñaki San Sebastián TECNALIAko CEOren hitzetan “Gipuzkoako Campuseko TECNALIA Gela Teknologiko berri hau Euskal Herriko Unibertsitateak eta TECNALIAk lehiakorragoak egingo gaituzten talentuen garapenerako daukagun lankidetzaren eredu da. Gure lankidetzarako hitzarmenean aurrerapauso berria da hau, Euskal Herriaren I+G+B arloan erreferente eta osagarri diren bi erakundeen borondatea oinarri

duena, eta eragin positiboa daukana bai bi aldeentzat, bai gizartearentzat”. Gipuzkoako Campuseko TECNALIA Gela Teknologian egingo diren jarduera nagusiak honako hauek izango dira: ❚ Praktiketan irakaskuntzako lankidetza eta ikasteko espazioak. ❚ I+G proiektuetan elkarrekin aritzea sustatzea. ❚ Ikerketa zientifikoko edo garapen teknologikoko programak edo proiektuak garatzea. ❚ Ikertzaileen prestakuntza partekatua eta jarraitua, bereziki Gipuzkoako Campuseko ikastegietan garatzen diren doktorego tesien, master amaierako lanen edo gradu amaierako lanen bidez. ❚ Joint Research Laboratories-en jarduera sustatzea eta bultzatzea, Campuseko eta Tecnaliako ikerketa taldeek parte hartzen dutenetan. ❚ TECNALIAn karrera profesional bat garatzen laguntzea gelako jardueretan parte hartzen duten ikasleen artean. ❚ Gela Teknologikoan lankidetzan ari direnei UPV/EHUko ikertzaile lankide eta TECNALIAri lotutako ikertzaile elkartu izaera aitortzea. ❚ Elkarrekin zientziaren eta teknologiaren arloko argitalpenak egitea. ❚ Industria jabetza partekatua garatzea. ❚ Industria jabetzan ekiletza eta jabetza horren ustiapena. ❚ Transferentzia teknologikoko jarduerak garatzea. ❚ Alde bien instalazioak eta ekipamendua erabiltzea.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

16


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

17

Bilboko Ingeniaritza Eskola, Zibersegurtasunaren alde Bilboko Ingeniaritza Eskolak Zibersegurtasunean espezializatutako prestakuntzaren aldeko apustua egin du, titulu propioa eskainiz Unibertsitateko Aldizkaria

Zibersegurtasuna funtsezko elementua bilakatu da jadanik bizitzako arlo guztietan, birusek, asmo txarrez egindako programek, hackerrek, espioiek eta antzekoek suposatzen duten mehatxua kontuan izanda. Hori dela eta, beharrezko prestakuntza eta gaitasunak dituzten profesionalen eskaria gero eta handiagoa dago. Bilboko Ingeniaritza Eskolak, arazoaren dimentsioaz jabetuta, aurrerapauso bat eman du eta 'Unibertsitate Espezializazioa: Interneterako eta 4.0 Industriarako Zibersegurtasuna' titulu propio berria jarri du martxan, kalitatezko prestakuntza emateko xedearekin. Aurkezpena joan den irailaren 27an egin zen Eskolako Graduen Aretoan eta Basque Cybersecurity zentreko zuzendari Javier Diéguezek eta ekimenean parte hartuko duten enpresetako eta ikerketa zentroetako ordezkari ezberdin hartu zuten parte. Titulazio berria, sektorean Euskadi mailan lider diren Euskaltel, S21sec-Nextel, Sarenet, Ikerlan edo Tecnalia enpresetako eta teknologia zentroetako profesionalek eta zibersegurtasunean eta komunikazioetan esperientzia luzea duten Eskolako irakasleek emango dute. Helburua zibersegurtasun arloko kalitatezko prestakuntza eskaintzea da, IT (internet) zein OT (4.0 industria) inguruneetarako.

bi fasetan egingo da. Lehenengoa 2019/20 ikasturte honetan, bakoitza bere aldetik egin daitezkeen bi titulu osagarri biltzen dituen 30 kredituko Ikastaroa martxan jarriz. Biak egiten dituenak 4.0 Zibersegurtasuneko Unibertsitateko Espezialista titulua lortuko du. Hurrengo ikasturterako, 4.0 Zibersegurtasun Masterra lortzeko aukera emango duen bigarren ikastaroa ematea aurreikusten da. Horretan, komunikazio modulu bat (18 kreditu) eta Master amaierako Lan bat (12 kreditu) jasoko dira, enpresetan egingo diren praktikez gain.

Enplegagarritasun handia Ikastaroa, ikasleen enplegagarritasun aukera handia kontuan izanda ere planteatu da. Horrela, 4.0 industriaren ezarpena, berehalako irteera profesional handiena duenetako bat da. Baina informatikaren eta aktibo digitalen babesa behar kritikoa da mota guztietako enpresentzat eta erakundeentzat. Azpimarratzekoa da kontsultoretzan eta ingeniaritzetan, industriako enpresetan, telekomunikazio arloko operadoreetan eta enpresetan, bankan eta finantza zerbitzuetan, administrazio publikoetan edo ikerketa zentroetan dagoen eskaria. Ikastaroaren egitura Titulazio berriak egitura modularra du. Laneko jarduerarekin bateragarria izango den ordutegian emango da (ostiraletan eta larunbatetan) eta

re- edo software-suntsiketen aurrean ere. Zibersegurtasunak ekipo fisikoetarako (hardware) sarbidea kontrolatzen du, baita sare bitarteko sarbidea ere, eta horretarako, datu eta kode-injekzioaren kontrako neurriak bermatzen ditu. Erabiltzaileen partetik sor daitekeen erabilera desegokia saihesten ere laguntzen du. Zibersegurtasunaren eremua gero eta garrantzitsuagoa da, konputagailuen erabilera asko zabaldu baita eta Internetera konektatutako gailuak egunero ugarituz baitoaz, kanpo-eraso baten arriskua areagotuz. Helburu nagusiak

Graduondoko ikastaroa, puntuko enpresen eta teknologia zentroen eta Eskolako irakasleen parte hartzea izango duena, irailaren 27an aurkeztu zen

Zibersegurtasuna Zibersegurtasuna deritzo konputagailu-sistemak babesteko edozein teknologiari eskatu behar zaion ezaugarriari; izan ere, zibersegurtasunak babesa eskaintzen du sistema horietan gerta daitezkeen informazio-lapurretaren aurka, baita hardwa-

Zibersegurtasunak gutxieneko arauak ezarri behar ditu, informazioa eta azpiegitura informatikoa babesteko. Besteak beste, arauen artean daude: lan-ordu zehatzak finkatzea, webgune jakin batzuetarako sarrera eragoztea, autorizazioa, autentikazioa, erabiltzaileprofilak, protokolo bereziak… jartzea. Laburbilduz, segurtasuna bermatzeko beharrezkoa den edozein neurri hartzea, betiere erabiltzaileei ahalik eta traba gutxien jarriz. Zibersegurtasunak babestu beharrekoen artean honako elementu hauek daude: ❚ Azpiegitura konputazionala. Ezinbestekoa da informazioa gordetzeko eta kudeatzeko. Ekipoek zuzen eta egoki funtzionatzen dutela bermatu behar du

zibersegurtasunak; horretarako, aurreikusi behar ditu akats posibleak, lapurretak, su-arriskua eta argi-indarrik gabe gelditzea. ❚ Erabiltzaileak. Azpiegitura konputazionalaren bidez informazioa kudeatzen dituzten pertsonak dira. Zibersegurtasunak eragotzi egin behar du erabiltzaileek sistema konputazionala arriskuan jarri ahal izatea. ❚ Informazioa. Hauxe da sistema informatikoaren osagai garrantzitsuena. Zibersegurtasunak informazioa era seguruan atzitu eta gorde daitekeela bermatu behar du; horretarako, erabiltzaileen autentifikazioa, informazioaren erredundantzia eta zifratze-sistemak erabiltzen ditu. Erasoak eta ahultasunak Ahultasuna deritzo diseinuko, inplementazioko, operazioko edo sistemaren barneko edozein akatsi. Sistematik kanpoko erasotzaileek horrelako ahultasunak erabil ditzakete sistemaren kontrako ekintza maltzurrak burutzeko. Common Vulnerabilities and Exposures datu-basean, orain arte ezagunak diren ahultasun guztiak daude. Ahultasun baten kontra eraso eraginkorrik badago, ahultasun horrek “exploit" bat duela esaten da. Ahultasunen exploitak konpontzeko, automatizatutako erremintak erabiltzen dira. Konputagailu-sistemak behar bezala babesteko, ezinbestekoa da horien kontrako erasoen ezagutza izatea.


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

18


besteberriak

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

19

Iñigo Urkullu, ikerketa eta berrikuntzaren alde Bikaintasunezko ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua aldarrikatu du Lehendakariak Unibertsitateko Aldizkaria

Iñigo Urkullu Lehendakaria Passion for Knowledge 2019 ekitaldia irekitzeko ekitaldian izan zen, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte alboan zituela. Bikaintasunezko ikerketaren eta berrikuntzaren alde apustu egiten jarraitzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa agerian utzi zuen lehendakariak. Azaldu zuenez, orain “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2030” ari dira prestatzen. Bestalde, “STEAM Estrategia” aipatu zuen, prestakuntza eta dibulgazio zientifiko/teknikoa bultzatzea xede duena gazteengana eta emakumeengana hedatzen den konpromiso batekin bereziki. Lehendakariak esan zuenez, Passion for Knowledge ekimena funtsezko ekarpen bat da Estrategia honetarako.

Iñigo Urkullu: “Zientzia ulertzeak gure gizartea hobeto ezagutzeko aukera ematen digu”

Lehendakariak nabarmendu zuenez, bizi garen gizartearen aldaketaren eragileetako bat izan da zientzia. “Zientzia ulertzeak aukera ematen digu gure gizartea hobeto ezagutzeko”, adierazi zuen. Klima-aldaketaren gaiari helduta, Lehendakariak adierazi duenez, konbentzituta dago zientziaren eta nork bere erantzukizunaren eskutik etorriko dela soluzioa. “Zientziak lagunduko digu soluziobideak aurkitzen”, adierazi zuen.

Passion for Knowledge elkargune bat, zientziari, baita etorkizunari ere, zuzendutako begirada bat dela azaldu zuen Iñigo Urkulluk. “Elkarraldi hau gonbidapen bat da aurrerabiderako zientziak ezaugarri dituen espiritu egonezina, kritikoa, inkonformista eta eskakizun handikoa mantentzeko”, zehaztu zuen. Passion for Knowledge 2019ko edizioan, Passion for Knowledge sei jardunalditan egin zen, irailaren 30etik urriaren 5era arte; aurreko urteetan baino egun bat gehiago, ekitaldi desberdinekin Donostia, Bergara, Bilbo eta Iruñea artean banatuta. Zazpi Nobel Sarik parte hartu zuten, Barry Barish estatubatuarrak, besteak beste. Passion for Knowledge (P4K) ezagutzarekiko pasioa ospatzen duen jaialdia da, bere jardueretan parte hartzen duten milaka herritarrekin batera. Esan bezala, laugarren edizioa 2019ko iraileran 30etik urriaren 5era egin zen, Donostian, egoitza nagusi duen hirian, eta

baita Bilbon eta Iruñean ere. Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroa da jaialdiaren antolatzailea. Azken urteotako aurkikuntza zientifiko garrantzitsuenetakoen protagonista izan diren ikertzaile handiek parte hartzen dute jaialdian. Edonoren esku dagoen luxu bat da, Victoria Eugenia antzokian, Guggenheimen edo Baluarten egingo diren hitzaldietara joatea eta Nobel saridunekin eta mundu mailako adituekin ikasten jarraitzea. Jaialdiaren programa zabalak, hitzaldiak ez ezik, hainbat publikorentzako jarduerak biltzen ditu: topaketak bigarren hezkuntzako ikasleen eta zientzialarien artean, Naukas saioak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak, proiekzioak, etab. 2019an, Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea ospatzen ari da, eta Passion for Knowledge (P4K) jaialdiak bere osagaietako bat omendu zuen: wolframioa (W), 1786an Elhuyar anaiek lehen aldiz Bergaran isolatu zuten elementua. DIPC Donostia International Physics Center (DIPC) Gipuzkoako hiriburuan kokatutako ikerketa zentroa da. Bere helburua abangoardiako ezagutza sortzea da fisikan eta honi lotutako diziplinetan. Historikoki materia kondentsatuaren fisikan eta materialen zientzian oinarritu diren ikerketa lerroak urteekin dibertsifikatuz joan dira beste alor batzuetara; hala nola

kosmologiara, teknologia kuantikoetara, partikulen fisikara edo neurofisikara. Bere ikerketa zentroak, gainera, jakintza zientifikoa gizartearekin partekatzeko erantzukizuna du, haren aurrerapen ekonomiko eta sozialari ekarpen gisa. Ikuspegi utilitario hori gorabehera, zientzia askatasun tresna bat da. Zientifikoki prestatutako eta informatutako gizarte batek ahalmen handiagoa du gero eta aldakorragoa den mundu honetan erabaki konplexuak hartzeko. Praktika zientifikoak pentsamendu kritikoa eta eztabaida sustatzen ditu, ideien truke arrazionala elikatu eta ikuspuntu desberdinekiko errespetua sustatzen du. Zientzia giza kulturaren parte da. Zientziaren bidez jakintza sortzeak errotiko aldaketa eragin du mundua ikusteko gure moduan eta giza baldintzan. Aurrerapen zientifikoak pentsatzera eta birpentsatzera behartzen du: nor garen eta zer mundutan bizi garen. Zientzia gizakiaren bestesorkuntza eremu batzuetan iragazten da eta haiekiko harremanetan aberasten du. Horregatik DIPCn uste dute ezin dela zientziaren zabalkundea ezagutzaren beste adar batzuetatik bereizi, eta zubiak eraikitzen ditugu jakintzaren beste jarduera eta eremuetarantz. Passion for Knowledge jaialdia, beraz, DIPCk komunikazio zientifikoaren alorrean duen jarduera biziaren erakusgarri handiena da. INFORMAZIO GEHIAGO: www.dipc.ehu.eus


publizitatea

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

20


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

21

Beldurrezko Donostia Urriaren 26a eta azaroaren 1a bitartean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astea egingo da Unibertsitateko Aldizkaria

Udazkenero bezala, hemen da berriro ere Fantasiazko eta Beldurrezko Astea, Donostiako areto ezberdinetan eman eta aurten bere 30. edizioa ospatuko duen jaialdia. Hona hemen urriaren 26a eta azaroaren 1a bitartean ospatuko den ekitaldi honen Sail Ofizialean lehiatuko diren zenbait film luzeren aurrerapena. Amigo (2019), Óscar Martín, Espainia: Istripu larri baten ondoren Javi bere lagunik onena etxean hartzea eta zaintzea erabaki du Davidek. Baina berehala sortuko dira liskarrak bien artean eta, honela, adiskideen arteko harremana baino harreman pozoitu eta hilgarri bat garatuko dute, erotzeko modukoa ezbairik gabe. Javier Botet eta David Pareja dira isolatutako landetxe batean garatzen den antzezpen-dolu honetako protagonistak -filmaren gidoia ere biek idatzi dute, Óscar Martínekin batera-. Bliss (2019), Joe Begos, AEB: Dezzy Donahue pintore gaztea -bere obra goibel eta makabroagatik ezagun- blokeatuta dago, sortzen ari den artelan berria bukatu ezinik. Bere lagun Courtneyrekin gauero joaten da modan dauden lekuetara, non hartzen dituen eskaintzen dizkioten droga guztiak. Egun batean, ordea, substantzia berri bat ematen diote probatzeko. Hala, dena aldatuko da handik aurrera: odolzaletasun izugarria sortu zaio, eta berriro ekin dio pintatzeari. Odolez blai esnatzen da goizero, batere gogoratu gabe aurreko gauean gertatutakoaz, eta horrela joango da osatzen koadroa.

Bullets of Justice (2019), Valeri Milev, Kazakhstan-Bulgaria/Kazajistan-Bulgaria: Urteko pelikularik deliranteena Kazajistanetik iritsi da. Hirugarren Mundu Gerran, Estatu Batuetako Gobernuak proiektu sekretu bati ekin dio Army Bacon- gizakiak eta txerriak gurutzatzetik super-soldadu bat sortzeko. 25 urteren ondoren, uztartze haren emaitzazko muzzlesek elikadura-katearen goialdea okupatu dute; gizakiak hazi eta irensten dituzte. Rob Justice, bere garaian ordainsarien ehiztari izandakoa, erresistentziarako ari da orain lanean, antzina planeta menderatzen zuen arrazatik bizirik irten ziren haientzat. Darlin' (2019), Pollyanna McIntosh, AEB: Pollyanna McIntosh eskoziarrak bere debuta egin du zuzendari gisa. The Womanen jarraipen honetan. Lucky McKeeren filmean 2011an protagonista izan zen bera eta berreskuratu egin du orain bere pertsonaia. Neska nerabe bat biluzik agertu da ospitale batean. Basoan hazia, ez du hitzik egiten, eta animalia basati batena da bere portaera. Harrera-etxe batera bidaliko dute, kristau on bat izatea lortzeko, gotzain maltzur baten eta haren mojen ikuskaritzapean. It Comes / Kuru (2019), Tetsuya Nakashima, Japonia: Dena doa martxa onean Hideki eta Kana bikote gaztearen bizitzan. Egun batean, ordea, Hidekiri bulegoan jakinarazi diote bisita bat duela lantokiko harrera-lekuan zain. Bertaratzen denean ez du inor aurkituko, baina lankide batek esan dio hark esan ziola Chisa zuela izena. Zirrara handia egin dio horrek Hidekiri, izen hori bera jarri behar baitiote bere alabari, eta inork ere ez daki Kana haurdun dagoenik. Chisa

ikusi zuen lankidearen heriotza harrigarriaren ondoren gauza arraroak gertatzen hasiko dira elkarren segidan, une horretatik bertatik bikotearen bizitza betiko markatuko duten gertaerak. Little Monsters (2019), Abe Forsythe, Australia: Lupita Nyong'o da zonbien komedia australiar dibertigarri honetako protagonista. Caroline andereñoa da bera, haur talde baten irakaslea. Hala, ibilaldi bat egitera eramango ditu parke tematiko batera, arrakastarik ez duen musikari batek lagunduta -ikasleetako baten osaba-. Bertan direla, telebistako haur programa bateko izar batekin topatuko dira... baita gosez akabatzen dauden zonbi talde batekin ere. Bizirik irteteko, beren arma guztiak erabili behar izango dituzte zonbiei aurre egiteko. The Pool (2018), Ping Lumphapleng, Thailandia: Zuzendari artistiko dudatsu eta gaizki ordaindutako bat da Day. Amaitu berri du iragarki baten filmaketa igerileku olinpiko abandonatu batean. Igerilekuak sei metroko altuera du eta garbitzen eta husten hasi behar du orain; baina aurretik atsedenaldi txiki bat hartzea erabaki du, eta etzan egiten da uretan flotatzen ari den koltxoneta baten gainean. Ez daki, ordea, bere lankide bat hasia dela dagoeneko igerilekuko hustuketa-lanean. Esnatzean, igerilekuaren erdian ikusten du bere burua, bertatik atera ezinik. Gainera, agertuko zaion izaki bizidun bakarra krokodilo bat da.

Rabid: (2019), Jen Soska, Sylvia Soska, Kanada: Soska ahizpek American Mary (2012), Vendetta (2015)- zuzendu dute David Cronenbergen 1977ko klasiko homonimoaren remake hau. Rose modako diseinatzaile bat da, eta ospea lortu nahi du. Egun batean auto istripu larri bat izango du, eta desi-txuratuta geratuko da erabat. Hala, etsi-etsian, zelula amekin tratamendu esperimental bati jarrai-tzea onartuko du, eta oso emakume ederra izango da handik aurrera. Arrakasta izaten hasi da bizitzan, eta gauzak oso ondo doazela dirudi. Baina laster konturatuko da denak duela prezio bat... The Room (2019), Christian Volckman, Frantzia-Belgika-Luxenburgo: Kate eta Matt zorioneko bikote bat dira hortxe-hortxe. Matt komiki ilustratzailea da, langabezian, eta Kate nekatuta dago bere abokatu lanaz. Bizitza osoago eta autentikoago bat bilatu nahian, hiria utzi eta landetxe zahar batera lekualdatzea erabakiko dute. Laster, gela bat aurkituko dute, horma baten atzean ezkutua, eta ahalmena duena deseatzen duten guztia gauzatzeko. Egun osoa dabiltza jasotzen eskatzen duten guztia, eta betidanik eduki nahi izan duten semea izango da haien azken eskaria... Desioak, ordea, amesgaizto okerrenak bilakatu daitezke. Sadako (2019), Hideo Nakata, Japonia: The Ring (1998) filmak JHorror izeneko genero berria er-

naldu zuen, oraindik ere fruituak ematen jarraitzen duena. Estreinatu eta handik 20 urtera, Sadakoren pertsonaia eguneratzen duen pelikula honetan berriro gurutzatu dituzte beren bideak jatorrizko filmaren eta bere sekueletako batzuen zuzendari Hideo Nakatak eta Kôji Suzuki nobelagileak. Mayu gaztea da istorio berri honetan protagonista: ospitale bateko psikologoa da, anaia inolako arrastorik utzi gabe desagertu zaiona. Bere bilaketa lanean uharte batera iritsiko da, eta bertan ezagutuko du Sadakoren eta bere familiaren benetako historia. Vivarium (2019), Lorcan Finnegan, Belgika-Irlanda-Danimarka: Gemmak eta Tomek etxe bat erosi nahi dute elkarrekin bizitzen hasteko. Higiezinetako agente arraro bat bisitatu dute: Martin du izena, eta Yonder izeneko bizitokikonplexu berri bati buruz hitz egin die, eta elkarrekin bisitatzea proposatzen die. Bertara iristean, etxe guztiak berdin-berdinak direla konturatuko dira, eta inor ez dela bertan bizi, antza. Martinek bederatzigarren zenbakidun etxea erakusten die, baina desagertu egiten da. Gemma eta Tom Yonderretik ateratzen ahalegintzen ari dira, baina galdu egiten dira saialdietako bakoitzean. Beti bueltatzen dira bederatzigarren zenbakidun etxera. IINFORMAZIO GEHIAGO ETA SARREREN SALMENTA: sansebastianhorrorfestival.eus


uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

22

Vivian Maier: umezainetik artistara Bere argazkien erakusketa urriaren 20a arte egongo da ikusgai, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunean Unibertsitateko Aldizkaria

"Vivian Maier: Argazkilari errebelatua": Hori da Donostiako Tabakalerako, Kutxa Kultur Artegunean urriaren 20a arte ikusgai egongo den erakusketa. Erakusketaren izenburua primeran datorkio Vivian Maier protagonistari, izan ere emakume hau umezain iparramerikar arrunt bat zen, zaletasun bat zuena, argazkilaritza alegia, eta bere ohiko lanak egiten zituen bitartean argazkiak ateratzera dedikatzen zen. Denborarekin, halabeharrez, bere obra guztia ezagun egin zen eta bere balioaz jabetuta, munduari erakustea erabaki zen, bere garaiko pertsonak, ohiturak, eraikinak, arropak eta, finean, bizitza erakusten baitute. Anne Morin izan da erakusketaren komisarioa. Guztira 135 argazki daude, eta inoiz Espainian aurkeztu ez diren 33 argazki biltzen ditu: aurkikuntza txiki bat. Argazkiak 6 gai taldetan banatzen dira:

1.Erretratuak: Atal honek emakumeen, agureen eta kalean bizi diren pertsonen argazkiak biltzen ditu batik bat. Guztiak ere eguneroko bizitzagatik eta bere arreta erakartzen zuten pertsonen ezaugarriengatik zuen jakin-minaren lekuko. Maier erretratuetan hurbiltzen zaio besteari. Bereizketa bat egin daiteke klase baxuenetako pertsonei egiten zizkien erretratuen -haiekin identifika zitekeen- eta itxuraz bizitza erosoa zuten pertsonen erretratuen artean. Zenbait erretratutan, Maierrek bere aurpegia inprimatu zuen argazkia atera zien pertsonen aurpegiaren gainean. Berezitasun hori dela eta, haren erretratuek bere burua ere irudikatzen dutela esan dezakegu eta, azken batean, erretratutzat ez ezik, autoerretratutzat ere jo daitezke. 2.Autoerretratuak: Autoerretratuak mugarri bat izan ziren Maierren argazkilaritzako ibilbidean.Milaka eta milaka egin zituen,

bera nor zen deskubritzeko aukerak bezain beste; zinez saiatzen zen horretan; obsesio bat ere bazela esan genezake. Islak eta egunerokoan aurkitzen zituen elementuak baliatzen zituen konposizio zoragarriak egin eta bere burua haietan txertatzeko. 3. Formalismoa: Atal honek primeran definitzen du Maierren obsesioa, ez horrenbeste irudiagatik, baizik eta argazkiak egiteko ekintzagatik. Pertsonen, kalearen, objektuen, paisaien argazkiak egiten zituen. Batzuetan badirudi argazkia egiten zion hura ikuspegi formaletik bakarrik ulertzen zuela batik bat enkoadraketa eta oreka-, eta ez zela arduratzen argazkilaritzaren diskurtsoagatik, irudiaren garrantzia argazkietan agertzen diren elementuen ezaugarri formalari esleituta. 4.Kaleko irudiak: New Yorkeko eta Chicagoko arkitekturaren eta hiri-bizitzaren argazki gogoangarriak, batez ere 50eko eta 60ko hamarkadakoak, eta bereziki, auzo apalenenak. Ikusten zuena erretratatzen zuen; ez zen saiatzen ezer bikaina atzematen, bakarrik gauza txikiak, pertsona edo egoera bakoitza definitzeko garrantzitsuenak soilik: detaile bat, keinu bat, jarrera bat, errealitatearen inflexio bat pasadizo bilakatua. Kaleko irudietan ez zen argazkia egiten zion agertokian sartzen; atarian geratzen zen, mugan. Ez hurbilegi -ez oztopatzeko-, ez urrunegi -ez ikusezin izateko-. 5.Haurtzaroa: Vivian Maierrek enpatia handia zuen haurrekin. Izan ere, umezain gisa egiten zuen lan. Haurtzaroa bere lanean izugarrizko garrantzia duen konstante bat da, eta haurrak dira protagonista, bai bakarka posatzen, bai taldean jolasten edo zuzenean kamerari begiratzen.

Vivian Maier haurtzain izatetik artista izatera pasa da.

6.Koloretako argazkiak: 1965etik aurrera, Maierrek koloretako argazkilaritzari heldu zion, Leica batekin hasi baitzen lanean. Ordura arte erabili zuen Rolleiflex kamerarekiko arinagoa zen eta bisorea begien parean zeukan kamera baterako aldaketak indartu egin zuen argazkia egiten zien pertsonekiko begi-kontaktua. Argazki sortarekin batera 1960tik aurrera egindako 8 mm-ko filmak aurkituko ditugu. Haiei esker, Vivianen begirada jarraituko dugu, baina mugimenduan. Argazkietan bezalaxe, inguratzen duen munduaren behaketa zuhur eta isilaren emaitza den esperientzia bisual bat eskainiko digu. Ez dago narraziorik, ez dago kamera-mugimendurik (zinemagintzako mugimendu bakarra igota doan autobusarena edo metroarena izango da). Vivian Maierrek argazki-irudira daraman hura filmatuko du: behatu egiten du, eta intuizioari jarraituta subjektu bat antzeman eta jarraitu egiten dio. Objektiboarekin zoom egiten du urrunetik hurbiltzeko, eta jarrera jakin batean edo xehetasun batean zentratzen da (esaterako, jendetza baten erdian diren pertsona batzuen zangoetan edo eskuetan). Filmak dokumental bat bezala funtzionatzen du gehiago -polizia atxilotzen ari den gizon bat, edo tornado batek eragindako kalteak-, edo kon-

tenplazio-objektu baten modura ardi prozesio bitxia, Chicagoko hiltegi baterantz abiatzen-. Vivian Maier Vivian Maier (1926-2009) haurtzain gisa aritu zen lanean New Yorken eta Chicagon, 1950eko hamarkadaren hastapenetatik 90eko hamarkadara arte. Ia bizitza osoa, inoiz nabarmendu ez zena, harik eta orain gutxi, 2007an, haren obra fotografikoa aurkitu zuten arte: obra garrantzitsua, itzela, trinkoa, bere baitan biltzen dituena 120.000 negatibo, super 8 formatuko eta 16 mm-ko filmak, hainbat grabaketa, argazkiak eta errebelatu gabeko negatibo ugari. Pasio hark gainditu egin zuen azkenean Maier, baina orain Street Photography estiloko argazkilari onenen mailan kokatu du, eta dagoeneko badu bere tokia argazkilaritzaren historian, Diane Arbus, Robert Frank, Helen Levitt eta Garry Winogrand argazkilarien ondoan, besteak beste. Haren lana, "desitxuratzera" eta baita desagertzera ere kondenatuta zegoena, in extremis aurkitu izana zentzugabekeria bat da ia, patuaren zartada Vivian Maierren bizitzan; izan ere, aurkikuntza horren ondorioz, haurtzain xume hura Vivian Maier bilakatu da hil ostean. Vivian Maier, argazkilaria. Badira haren lanean behin eta berriz ageri diren gaiak, hala nola kaleko eszenak, ezezagunen erretratuak eta parekotzat identifika zitzakeen pertsonenak, haurren mundua, berea ere izan zena, eta autorretratuenganako nolabaiteko zaletasuna. Autorretratuak oso ugariak dira Vivian Maierren obran; hainbat forma eta ezin konta ahala bariazio dituzten autorretratuak, hizkuntzaren barruko hizkuntza bilakatzen direnak ia. Erdibitzea. INFORMAZIOA ETA ERESERBAK: 943 251 937 hezkuntza_artegunea@ kutxakulturgunea.eus


23

2019urria

uniozio

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

Puntako antzerkia Iruñan Datozen egunetan "Erlauntza-El Enjambre", "Express" eta "La golondrina" lanak antzeztuko dira Iruñan tza-agentzian, ezer ez dabil behar lukeen bezala. Dena hankaz gora dago, baita langileak ere! 'Faltan 7' konpainiak dakar ekoizpena. Antzezleen artean aurkitzen dira Ina Gruener, Luca Sartor, Fifi Rosenblat, Mónica Suárez, Paula Garo, Naikel Blázquez, Moran Shoval eta Libby Halliday. Azaroak 2an, larunbatean, ikusgai izango da obra, 19:00etan.

Unibertsitateko Aldizkaria

Hurrengo asteetan Iruñako Gayarre Antzokiak egun ahoz aho dauden antzezlan ezberdinak eskainiko ditu. Ondokoak dira "Erlauntza-El Enjambre", "Express" eta "La golondrina", antzezle ezagunen esku egongo dena. "Erlauntza-El Enjambre" Vaiven Producciones-ek bere ikuskizun berria estreinatu berri du, "Erlauntza-El Enjambre", urriak 30ean ikusi ahal izango dena Gayarren. Proposamen honen jatorria dramaturgia berrien Antz3rkiz programaren baitan dago. Programa honetan parte hartzen duten sortzaileek tailer dramaturgikoetan lantzen dituzte beraien testuak eta epaimahai batek aukeratzen ditu gero testu hauetako batzuk. Sailkatutakoen saria beren testua taula gainean ikustea da. Kepa Errasti sortzaile gipuzkoarra izan da bigarren edizioko aukeratutako bat "Erlauntza-El Enjambre" lanarekin eta Vaiven Producciones-i gonbidatu diete taula gainean jartzeko ardura. Oso pozik daude eskaini dieten aukera honekin. Komedia hau izen eta maila handiko sei aktorek antzezten dute (Naiara Arnedo, Itziar Atienza/Vito Rogado, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia eta Leire Ruiz) eta aurkezpenik behar ez duen Mireia Gabilondok zuzendu du.

Umore eta emozio handiz jositako proposamen fresko bat da. Ikuskizuna Victoria Eugenia Antzokia, Arriaga Antzokia eta Gasteizeko Antzoki Zaharrarekin batera ekoitzi dute. Hiru antzoki hauek konpromisoa hartzen dute Antze3rkiz programan aukeratutako lanak koproduzitzeko. Sinopsia: Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… Emanaldia urriak 30ean izango da Gayarre Antzokian, 20:00etan eta 75 minutu iraungo ditu. "Express" Azaroaren 2an, bestalde, "Express" obra izango da toki berean. “Express” ikuskizun freskoa da, umorea eta zirkuko hainbat diziplina konbinatzen dituena. Bertan, emakumeen porte akrobatikoak nabarmendu behar dira, eta bai beste zenbait teknika ere, hala nola masta txinatarra, baskula, orekak eta clown-a. Sinopsiari dagokionez, “Express” mezulari-

"La golondrina", Carmen Maurarekin Hurrengo egunean, azaroak 3 igandean, Carmen Maura izango da eszenatokian "La golondrina" obra burutzen. Egilea Guillem Clua da; zuzendaria, Josep Maria Mestres, eta antzezleak, Carmen Maura eta Dafnis Balduz. Musika-irakasle zorrotz baten eta bere teknika hobetu nahi duen baina ezkutuan sekretu asko dituen gazte baten arteko elkartzea kontatuko digu antzezlanak. Esapidez betetako melodrama da, eta bertan bi pertsonaiak aurrez aurre egongo dira, eta emozioa, azalmintzaren azalean. Ezkutuko lotura batek batzen dituen bi pertsonaia handi. Benetan hunkigarria den istorioa, karga emozional handikoa, eta terrorismo islamikoa duena atze-oihal moduan. Obrak 90 minutu iraungo ditu. "Jauría" Jarraian, "Jauría" obraren txanda izango da, azaroaren 5etik 7ra, 20:00etan (5) eta 19:00etan (6 eta 7). Kamikaze Producciones-en eskutik dator; egilea, Jordi Casanovas; zuzendaria, Miguel del Arco; eta antzezleak, Fran Cantos, Álex García, María Hervás, Ignacio Mateos Martiño Rivas eta Raúl Prieto. La Manadaren aurkako epaiketako transkripzioetatik abiatuta egindako dramaturgia, zenbait hedabidetan argitara emandako salatuen eta salatzailearen aitorpenen zatiekin egindakoa. Fikzio dokumentala, benetako materiala oinarri

duena, biktimaren eta biktimarioen buruaren barnean bidaiatzeko aukera emango diguna. Lehena eta geroa markatuko duen epaiketa. Antzezlanaren iraupena 85 minutu dira. "Próximo" Azaroak 10 igandean, ordea, "Próximo" obra izango da, 19:00etan. Teatro 'Timbre 4'k dakar, zuzendaritza Claudio Tolcachir-en esku dago eta antzezleak Santi Marín eta Lautaro Perotti dira. Elián eta Pablo urrutiko maitasun-istorio bateko protagonistak izango dira, eta, pixkana, besteak duen gauza bakar bihurtuko da bakoitza, baina urrun, elkar ukitu gabe… Claudio Tolcachirrek antzerki-moduan erakutsiko digu zeinen urrun egon gaitezkeen oso hurbil egonda eta zeinen hurbil oso urrun egonda. Elkar ikusteko eta hitz egiteko distantzia batek jartzen ahal digun oztopoa hutsera murrizten dute teknologia berriek. "Zaldi urdina" Eta bukatzeko, "Zaldi urdina" ikusi ahal izango da azaroak 13an eta

14an, 20:00etan. Artedrama, Axut! eta Dejabu konpainiek dakarte, zuzendaritza Ximun Fuchs-en esku dago eta antzezleak Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobide dira. Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat koman sartu ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio koma gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu beha dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. INFORMAZIO GEHIAGO: www.teatrogayarre.com


unigazte

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA

2019urria

24

Parlamentu gaztea zure bozgorailua da CJN-NGK-ko Lehendakaria

Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko (NGK) proiekturik garrantzitsuenetariko bat da eta dagoeneko finkatua dagoela esan daiteke: Nafarroako Parlamentu Gazteaz (NPG) ari gara. Urriko hil honetan bere hirugarren edizioa hasiko du eta honela, 30 pertsonen gogoak eta ilusioak, beteko dira. Gazte nafar guztiek aipatuak aukeratzeko hauteskundeetan parte hartzeko aukera izan zuten. 1200 boz baino gehiago jaso dira azken 47 azken hautagaitzerako. Partaideak aukeratzeko prozesua hasi zenetik, gazte izan dira proiektu honetan parte hartzeko interesa azaldu dutenak. Ez dakienarentzat, Nafarroako Parlamentu Gaztea parte-hartzeko proiektu bat da, bide berri baten aldeko apustua zuena ideia

NPG ekimenak sentsibilitate eta zonalde ezberdinetako 14 eta 30 urte bitarteko 30 gazte biltzen ditu

gure iritzi eta beharrak kanalizatzeko eta gazteen ideiak alderatzeko, gazteen aldetik eta gazteentzat. Horrela, Nafarroako Gazte Kontseilua eta Nafarroako Parlamentua lanean hasi ginen hori sustatzeko 2017an. Horren “jaurtiketa� aurreko hilabeteak oso biziak izan ziren eta lehen edizio horretan ikusi ahal izan genuen zein gauzek funtzionatzen zuten eta zeintzuk aldatu behar ziren ikusteko. Beti hazten joateko nahi

horrekin, proiektu hau finkatuz joan da gaur egun denera iritsi arte: ekimen sendo bat etorkizun handi batekin bere aurre. Nafarroako Parlamentu Gaztea aukera handi bat da politikariei gure beharrak iritsiarazteko. Hori dela eta, hilabetero egin ohi den osoko bilera bakoitzatik proposamen sorta bat eramaten dira jorratuak izan daitezen eta bere kasuan onartuak Nafarroko Par-

lamentuaren bidez. Baina Parlamentu Gaztean parte hartzea askoz harago doa. Sentsibilizazio desberdinak dituzten 30 pertsona batzea suposatzen du, 14 eta 30 urte bitarteakoak eta Nafarroako zonalde ezberdinetakoak, parteka eta eztabaida ahal dezaten, beti ere ikuspuntu eraikitzaile batetik. Aniztasuna eta alderdi politiko batekoak ez izatea dira bere identitate zeinuak. NPG poli-

tikaren mundura hurbiltzeko modu bat da ere, hainbestetan urrunekoa sentitzen duguna. NPG garatzen jarraitzeko apustua garbia da. Horren erakusle da hori sustatzen dugun bi eragileen arteko hitzarmena, laster izango dena. Horrela, edizio berriak martxan ipintzea espero dugu eta zu han izatea espero dugu. Parlamentu Gaztea zure bozgorailua da!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.