1 minute read

Batxilergoko ikasleak italian

Batxilergoko ikasleek, aurten ere, Italiara egin dute ikasbidaia. Bi urtean behin egiten den bidaia da eta martxoaren 25etik 31ra bitarte egin dute.

Orain arte egin diren bidaietan Italia iparraldean ibili izan dira baina aurten ibilbidea aldatu eta Genova, Pisa, Giulianova, Erroma eta Florentzia ezagutu dituzte.

Advertisement

Urnietatik atera eta Genovaruntz abiatu ziren. Han itsas-portua ezagutu eta Pisarako bidea hartu ondoren, bertako dorre ospetsua bertatik bertara ezagutu ondoren, Giulianova izeneko herri txiki baina liluragarria bisitatu zuten.

Bestetik, bidaiako unerik hunkigarrienetakoa Erromara heldu zirenekoa izan zen. Hango kaleetan barrena izozkiak janez ezagunak diren monumentu eta eraikinak ikusi zituzten, hala nola, Koliseoa, Vatikanoa, Fontana de Trevi eta abar.

Azkenik, Florentzia ezagutu eta Urnietarako bidea hartu zuten. Esan beharra dago bidaia guztian zehar eguraldi zoragarria izateaz gain, ikasle eta irakasleen arteko giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zutela.

Ikasleek berriro Italiara itzultzeko gogoa erakutsi dute. Oso pozik etorri dira ikusi eta bizi izan dutenarekin.

This article is from: