1 minute read
Goi mailako zenbait ikasle "Euskoskills" lehiaketan
Gogor lan egin dute azken asteetan, baina bizitako esperientziak eta lortutako emaitzek gainean pilaturiko nekea erabat ahanztarazi dietela esan daiteke. “Euskoskills” lehiaketaz ari gara, orain gutxi Irungo Ficoba erakustazokan ospatu den ikasleen arteko lehiaketa arrakastatsuaz. Lehiaketa hau, edozein heziketa ziklotan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, hau da, Oinarrizko Lanbide Heziketa zein Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta, betiere, noski, txapelketako familia batekin lotuta badago aipaturiko zikloa.
Advertisement
Lehen aldiz parte hartu du ikastetxeak “Euskoskills” lehiaketan, eta argi dago ez dela azkeneko aldia izango, hala dio behintzat Xabi Setien robotikako irakasleak. “Ikasleentzat eta baita guretzat ere erronka handia izan da, ez baigenekien ziurtasun osoz horrelako lehiaketa batek eskatzen duen maila emateko moduan izango ginen, baina ikusi dugu ikastetxe guztiak antzerako beldur eta mamuekin joan garela eta alde horretatik maila berean lehiatzeko gai garela”.
Lau talde edo alorretan lehiatu dira eskolako ikasleak “Euskoskills”-en. Elkarlaneko Robotika alorrean, automatizazioko bigarren mailako 2 ikasle aritu dira, Kontrol Industriala alorrean robotikako lehenengo mailako ikasle bat, Mekatronikan robotikako lehenengo ona jasotzen dute. Beste hitz batzuetan esanda, ikasten laguntzen die, baina ikasten ari direla konturatu gabe ia”. mailako bi ikasle eta Instalazio Elektrikoak sailean, azkenik, elektrizitateko goi mailako ikasle bat. Emaitzak ez dira batere txarrak izan. Instalazio Elektrikoak alorrean zilarrezko domina eta Kontrol Industriala alorrean brontzezkoa.
Lehiaketak iraun zuen bitartean, eskolako beste zikloetako ikasleak bisitan joan ziren Ficobara, euren eskolakideen lana gertutik jarraitu eta bestelako alorretan zer egiten zen aztertzeko asmoz. Horrela, ideia berriekin itzuli ziren eskolara, eta datozen ediziotan parte hartzeko ideia buruan. Mantentze elektromekanikoko ikasleek, adibidez, soldadurako alorrean parte hartzea ez da baztertzen, ezta erdi mailako instalakuntza elektrikoetako ikasleek instalazio elektrikoen lehian jardutea.
Bereziki pozik amaitu du elektrizitate saileko irakasle Kike Fombellidak: “askotan zaila egiten zaigu eguneroko jardunean ikasleen motibazio mailan eragitea, eta horrelako lehiaketek, erronka handia diren arren, eskolaz kanpokoak izate hutsagatik ikasleen artean erantzun