1 minute read
Tutoretza pertsonalizatua ardatz
Ikastetxean eskaintzen den Oinarrizko Lanbide Heziketan aparteko garrantzia ematen zaio tutoretza pertsonalizatuari. Ikaslearen indarguneak eta ahultasunak identifikatuz ikasketa prozesu egoki bat eraikitzeko baliabideak jartzea da helburua. Arlo ezberdinetako lanketa izan ohi da; akademikoaz gain, arlo pertsonalerainokoa.
Grafikagintza arlokoa da ikastetxean eskaintzen den Oinarrizko Lanbide Heziketa. Bi ikasturtetan zehar lantzen diren gaiak gaindituz gero, DBHko graduatua lortzeaz gain, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua ere eskuratzen da. Ibilbide horretan aparteko garrantzia du bigarren ikasturteko azken ebaluaketak. Izan ere, erdi eta goi mailako Lanbide Heziketaren moduan, ikasle hauek ere enpresa batean praktikak egiten dituzte. Hori dela eta, azken ebaluazio horretan ikastetxera etorri beharrean, enpresa batean egoten dira ikasleak ikasitakoa praktikan jarriz. Gelatik enpresara ematen den pauso hori ere asko lantzen da hasiera-hasieratik tutoretzan; lankideen arteko harremanak, bezeroaren arreta, lanaren erantzukizuna, ordutegiak eta arauak zorroztasunez errespetatzea eta abar dira lanketaren ardatzak.
Advertisement
DBHn maila ezberdinetako zailtasunak sortzen direnean ikasketa prozesuarekin aurrera egiteko bidea da Oinarrizko Lanbide Heziketa. Beraz, ordura arte huts egin duena identifikatzea garrantzitsua da, akats horietatik “ikasi” eta ibilbide oparoa izateko.