1 minute read

Growing Green

Growing Green proiektua Erasmus+ programak finantzatutako ekimena da, eta LHko ikasleen artean ekintzailetza berderako beharrezkoak diren trebetasunak, ezagutzak eta jarrerak garatu nahi ditu.

Proiektuaren helburuak Europako ekonomia zirkularraren eta ekintzailetza berdearen estrategierekin bat datoz. Proiektua 2022ko otsailean hasi zen, eta 2024ko abuztuan bukatzea aurreikusten da. Hasiera 2022ko apirilean eman zitzaion, Danimarkara egindako bidaia batean, non lau herrialde desberdinetako (Danimarka, Italia, Eslovenia eta Espainia) zortzi kideak ezagutu genituen.

Advertisement

Growing Greenek bereziki azpimarratzen du ekonomia zirkularraren kontzeptua eta hau, Europako etorkizuneko herritarrentzat beharrezkoak diren enpresa-gaitasunekin lotzen du. LHko ikasleen artean ingurumen- eta klima-aldaketaren erronkari eta ekonomia zirkularrari buruzko kontzientzia sustatu nahi da eta, aldi berean, ikasleen enpresa-gaitasunak indartuko dira kasu errealen bidez. GROWING GREENekin, ikas egoera praktikoak eta mundu errealeko ekimenak ikasgelara ekartzea da helburua. Izan ere, ikasleek ekintzailetza berdeko benetako ekimenei eta praktikei buruz ikas dezaten lortu nahi da.

Bazkide guztiak, gaur egun, lehen emaitza amaitzen ari dira: Growing Greenen lan-eskuliburua, alegia. Growing Greenen ikuspegia lanbide-heziketako eskolen hezkuntza-eskaintzan txertatzeko tresna multzo bat da. Bazkide guztiak urtarrilean joan ziren Italiara, eta han elkartu ziren, zereginak kontrastatzeko eta bigarren emaitza planifikatzeko. Proiektuaren bigarren emaitza Growing Green joko bat garatzea da, prestakuntzametodologiak eta kontzeptu berdeak konbinatzen dituena.

This article is from: