1 minute read

Irakurlaguna

Next Article
Trukaketak

Trukaketak

Irakurketa pizteko ekimena berriz ere martxan

Irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen ekimena, Irakurlaguna, berriz ere martxan jarri dugu aurten, pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren. Zaletasun hori bultzatu ez ezik, LHko 5. eta 2. mailako ikasleen artean burutu duten egitasmo honek, beste hainbat helburu ere jorratu ditu: maila ezberdinetako ikasleen arteko komunikazioa bultzatzea, haien arteko laguntzan oinarritutako hezkuntza erraztea, ikasle nagusien (tutoreen) autoestimua garatzea, irakurlagun txikiagoari laguntza emateko konpromisoa eta ardura hartzea, testuekiko interesa piztea, ulermen estrategiak garatzea… Helburu ugari betetzen dira haren bitartez, irakurketaren eta idazketaren irakaskuntzarekin gozatzearekin batera. Aste Santuko oporren ostean hasi ziren eta sei saio egin dituzte guztira. Lehenengo biak, bi mailetako ikasleak euren artean ezagutzeko eta dinamika nola joango zen ezagutzeko izan ziren. Ondorengo saioetan, berriz, maila bateko zein besteko ikasleek proposatutako liburuak irakurri dituzte eta ipuin bat ere osatu dute elkarrekin haien geletan zein ikastolako Liburutegian.

Advertisement

Vuelve “Irakurlaguna”

La iniciativa que busca fomentar la afición por la lectura, Irakurlaguna, vuelve a ponerse en marcha este año tras el parón provocado por la pandemia. Además de esta afición, este proyecto, llevado a cabo entre el alumnado de 5º y 2º de Primaria, trata de fomentar otras muchas cuestiones: la comunicación entre diferentes niveles, facilitar la educación basada en el apoyo mutuo, desarrollar la autoestima del alumnado mayor (tutores/as), despertar el interés por los textos, desarrollar estrategias de comprensión… Comenzaron tras las vacaciones de Semana Santa y han realizado un total de seis sesiones. Las dos primeras fueron para conocerse entre ellos y saber cómo iba a funcionar la dinámica. En las siguientes sesiones, los alumnos y alumnas de uno y otro curso han leído los libros que han propuesto y han elaborado un cuento conjunto.

This article is from: