3 minute read
LH-ko proiektuak
LHko1. mailako ikasleek egitasmo ikusgarriak egin dituzte aurtengo udaberrian. Alde batetik, Beebot programazioan oinarritutako “Herria eta Hiria” izenburuko proiektua eta, bestetik, “Baratza”. Biak oso arrakastatsuak eta interesgarriak.
“Herria eta Hiria” izenburuko egitasmoa talde lanean oinarritu da batik bat. Helburua hurbileko eta eguneroko hitzak euskaraz erabiltzeko hiztegia lantzea zen baina, bide batez, Beebot-en programazioa baliatu eta irakurketaidazketa arloa modu motibagarrian landu dute.
Advertisement
“Herria eta Hiria” proiekturako, lehenik, material manipulagarriarekin ezagutza batzuk landu zituzten. Haiekin batera, hiztegia praktikatu zuten eta “gure mapa” sortzeari ekin zioten ondoren, taldeka. Talde bakoitzak, euren mapetan, zer 16 eraikin mota, seinale edo garraio mota agertu behar zen adostu behar zuen. Horren ondotik, marraztu eta bikain margotu zituzten mapa horiek eta, amaitzerakoan, horietan zehar mugitzeko ibilbideak pentsatu behar izan zituzten. Adibidez, ikastolatik igerilekura eta alderantziz ere joateko ibilbidea. Eta, dinamikarekin amaitzeko, Beebot-ak programatu zituzten aurretik sortutako ibilbide horiek jarraituz. Irakasleek azaldu digutenaren arabera, haurrek, ikasteaz gainera, izugarri gozatu dute ekimen honekin eta euren mapetan ibiltzeaz gainera, lan handia egin dute taldeka eta besteek egindako mapak trukatu eta haiekin ere ibiltzeko aukera izan dute.
Baratza ikastolan
LHko 1. D taldeko haurrek bestalde, baratza baten proiektua garatu dute, Ainhoa Erdozia tutoreak ikastolan libre zegoen lorontzi handia ikusi eta bere baratza propiorako erositako tipulak ikastolara ekartzea bururatu zitzaionean. Haurrek ezin hobeto hartu zuten proposamena eta talde lanean aritu dira hura aurrera ateratzen. Gure kultura landu, eguneroko eta baratzeko hitz batzuk euskaraz erabiltzeko hiztegia, landareen zainketa, elikadura osasuntsuaren bitartez gure buruaren zainketa… Gauza asko landu ahal izan dituzte proiektu honen bitartez, ikasleentzat oso motibagarria izan den moduan. Hasierako landaketan denek parte hartu zuten eta, ondoren, arduraduna eta laguntzailea izan dira ureztatzera joan direnak. Tipulak izugarri handitu zirela ikusita, pozez zoratzen zeuden ikasleak eta, hauen garapena ikusita,
letxuga batzuk ereitea erabaki zuten, baita marrubi parea ere. Zainketa arduratsu horretan laguntzeko, halaber, txorimalo bat osatzeari ekin zioten: lehenik, taldekako diseinuak egin, ondoren, talde bakoitzaren ekarpenak talde handiarekin partekatu, ikastolara beharrezkoak izango ziren kamiseta zaharra eta lastoa ekarri… Eta modu boluntarioan txorimaloa muntatu zuten ikasleek. Dena prest zegoenean, Joxerrari laguntza eskatuz mezua bidali zioten eta honek gogo handiz lagundu zien txorimaloa baratzan, zuhaitz baten ondoan jartzen. Ulergarria den moduan, denak oso pozik eta arduratsu aritu dira baratzean lanean.
Novedosos proyectos en Primaria
El alumnado de 1º de Primaria ha realizado proyectos espectaculares esta primavera. Por un lado, el proyecto de “Herria eta Hiria” (Pueblo y Ciudad) basado en la programación de Beebot, y por otro un bonito proyecto sobre la huerta.
El objetivo de “Herria eta Hiria” era elaborar un vocabulario para utilizar palabras cotidianas en euskera, pero aprovechado la programación de Beebot. En primer lugar, se trabajaron unos conocimientos con material manipulable. Junto a ellos practicaron el nuevo vocabulario y posteriormente comenzaron a crear un “mapa” por grupos, con 16 tipos de edificios, señales o transportes. Fueron dibujados y pintados a la perfección y, al finalizar, tuvieron que pensar las rutas para moverse por ellos. A continuación, programaron los Beebot siguiendo los itinerarios creados con anterioridad.
Baratza en la ikastola
El grupo de 1D, por su parte, ha desarrollado el proyecto de una huerta gracias a la iniciativa de su tutora Ainhoa Erdozia. Cultivar nuestra cultura, un vocabulario para el uso cotidiano y hortícola en euskera, el cuidado de las plantas, el autocuidado a través de una alimentación sana… A través de este proyecto han podido trabajar muchas cosas y ha sido muy motivador para el alumnado. La plantación inicial contó con la participación de todos y, posteriormente, se repartieron las responsabilidades para regarlas. Estaban encantados de ver que las cebollas crecían muchísimo, así que decidieron sembrar algunas lechugas y un par de fresas también. También construyeron un espantapájaros que Joxerra ayudó a instalar cerca de su huerta.