PROIEKTUAK / PROYECTOS
LH-ko proiektuak LHko1. mailako ikasleek egitasmo ikusgarriak egin dituzte aurtengo udaberrian. Alde batetik, Beebot programazioan oinarritutako “Herria eta Hiria” izenburuko proiektua eta, bestetik, “Baratza”. Biak oso arrakastatsuak eta interesgarriak.
“Herria eta Hiria” izenburuko egitasmoa talde lanean oinarritu da batik bat. Helburua hurbileko eta eguneroko hitzak euskaraz erabiltzeko hiztegia lantzea zen baina, bide batez, Beebot-en programazioa baliatu eta irakurketaidazketa arloa modu motibagarrian landu dute. “Herria eta Hiria” proiekturako, lehenik, material manipulagarriarekin ezagutza batzuk landu zituzten. Haiekin batera, hiztegia praktikatu zuten eta “gure mapa” sortzeari ekin zioten ondoren, taldeka. Talde bakoitzak, euren mapetan, zer 16 eraikin mota, seinale edo garraio mota agertu behar zen adostu behar zuen. Horren ondotik, marraztu eta bikain margotu zituzten mapa horiek eta, amaitzerakoan, horietan zehar mugitzeko ibilbideak pentsatu behar izan zituzten. Adibidez, ikastolatik igerilekura eta alderantziz ere joateko ibilbidea. Eta, dinamikarekin amaitzeko, Beebot-ak programatu zituzten aurretik sortutako ibilbide horiek jarraituz. Irakasleek azaldu digutenaren arabera, haurrek, ikasteaz gainera, izugarri gozatu dute ekimen honekin eta euren mapetan ibiltzeaz gainera, lan handia
egin dute taldeka eta besteek egindako mapak trukatu eta haiekin ere ibiltzeko aukera izan dute.
Baratza ikastolan
LHko 1. D taldeko haurrek bestalde, baratza baten proiektua garatu dute, Ainhoa Erdozia tutoreak ikastolan libre zegoen lorontzi handia ikusi eta bere baratza propiorako erositako tipulak ikastolara ekartzea bururatu zitzaionean. Haurrek ezin hobeto hartu zuten proposamena eta talde lanean aritu dira hura aurrera ateratzen. Gure kultura landu, eguneroko eta baratzeko hitz batzuk euskaraz erabiltzeko hiztegia, landareen zainketa, elikadura osasuntsuaren bitartez gure buruaren zainketa… Gauza asko landu ahal izan dituzte proiektu honen bitartez, ikasleentzat oso motibagarria izan den moduan. Hasierako landaketan denek parte hartu zuten eta, ondoren, arduraduna eta laguntzailea izan dira ureztatzera joan direnak. Tipulak izugarri handitu zirela ikusita, pozez zoratzen zeuden ikasleak eta, hauen garapena ikusita,
sanferminikastola.eus orria
17