10
105. alea | 2021eko urria
Artikulua: eguraldia
Pentsatzen jarrita etorri zaizkidan burutazioak Joxe Landa, eguraldian aditua
G
utasuna eta nitasuna edo gu-keria eta ni-keria. Ba dirudi modu bat jatorra dela eta bestea zitala. Izan ere derrigorrezkoa dugu guren izaera hori. Ni bakarrik ezingo nintzake bizi mundu honetan edo ez luke batere balioko bizitza horrek. Ezin daiteke nor bera bakarrik bizitzea. Gainera mundu honetan naturak bizitza izaera guztiak arra eta emea dituzte derrigorrezko bizitza guztien dinamika mantendu ahal izango bada. Hau gertatzen da animaliekin (gizakiok barne) eta landarekietan ere berdin samar. Arra eta emea dira erabat bizitza transmititzeko derrigorrezko dinamika. Arraren hazia eta emearena bildu behar dira bizitza sortzeko. Hau landareak ere berdin samar dute. Hauek sustraietatik berpiztu daitezke, baina funtsean hazia da oinarrizko dinamika. Haziek eginkizun horretan balio izateko arraren eta emearen konbinazioa behar dute. Adi bidez oiloaren arrautzetik dator txita edo ondorengoa. Baina
oilarrak ez badu parte hartu, arrautza horretatik ez da jaioko txitarik. Landareetan, polinizatu deitzen zaio eginkizun horri eta horregatik ematen zaio hainbesteko garrantzia erleari eta beste zenbait euli motari. Horiek loretan aurkitzen dute beren janaria, baina loretik lorera dabiltzanean daramate hauts gisa ar-emearen konbinazio hori. Horregatik komeni litzake erlauntza deitzen zaien erleen etxe horiek han edo hemen edukitzea. Fruta arbolek eta beste edozein landareek beharrezkoa dute dinamika hori beren eginkizuna ja-
tor beteko badute. Lurrak eta eguratsak badute abilidade hori, eta gizakiontzat beharrezkoa gainera, baina gizarteak lagundu egin behar dio eginkizun hori ongi betetzen. Eta agian negozioaren irrika baztertuta hobe. Beraz gutasuna eta nitasuna suspertu, keria horiek baztertuaz. Luze eta zabal idatzi daiteke gai hauetaz eta baserri mundutik begiratuta gehiago gainera, bertotik bertarakoa gehiago estimatuaz. Nik uste dut gizarte osoak mantendu behar lukeela arreta hori hemen behintzat eta mundu mailan ere agian bai.
Baditu bai naturak ere bitxikeria eta garrantzizko dinamikak. Eta horiek izorratzeko prest egon da gizartea elkarrekin ere ongi konpondu ezinean haserreak eta gerrak sortuaz. Gutasun jator horiek errespetatu eta ia zortzi mila miloi senide nabaritu mundu mailan. Ez da ez hausnarketa makala hauxe ere. Zenbat hobetu daitekeen guztion bizitza eta batez ere modu txarrean bizi diren milaka miloi pertsonena. Txantxangorria txantxate Txepetxa komediante Birigarroa alkate Zozoa kartzelan sartu dute
··· ElinaElena