4
Gaia
105. alea | 2021eko urria
Ugatzaren populazioa, pixkanaka goruntz
Eder izeneko ugatza Aralarrera iritsi zen azkena da eta Muel-ekin osatu du bikotea. ··· Javier Vazquez
Une honetan Aralarren bikote bat bizi da, nahiz eta ez duen lortu oraindik kumatzea Mikel Olano, basozaina
H
egazti handia da ugatza. Hegal luzeak ditu. Hego puntatik puntara 3 metrotako luzera izan dezake. Isatsa ere luzea eta ‘kuña’ formakoa du. Sarraski jalea da eta horien artean hezurrak jaten dituen bakarra da. Airean sortzen diren korronte termikoak erabiltzen ditu hegan egiterakoan. Lumajeari dagokionez, kolore ezberdinetako etapak pasatzen ditu heldutasunera iritsi arte. Hau gertatzen da zazpi urte inguru dituenean. Banaketa Munduan zehar kontinente ezberdinetan bizi da. Besteak beste Eurasia
eta Afrikako mendi lerroetan. Populaziorik garrantzitsuenak Afrikako ekialdean eta mendebaldean kokatzen dira. Baita ere Asia erdialdean eta Himalaian. Ugatzetan gutxienez bi subespezie desberdintzen dira: G.b. barbatus (Eurasian eta Afrika iparrean) eta G.b. meridionalis (Afrika ekialdean eta hegoaldean). Europan, berriz, nahiko ugaria zen garai batean baina XIX. mendean ia leku guztietatik desagertu zen pozoia eta ehiza zela medio. Pirinioak gordeleku Lehen aipatu bezala, XIX. mendean ugatza ia desagertu zen gure inguruetatik. Pirinioak
hartu zituen gordeleku bezala eta bertan iraun izan du urte askotan zehar. Horrela, aurreneko zentsu moduko batean, 1979an, Rafael Herediak 19 lurralde aipatzen ditu. 1988 urtean 25 lurralde zenbatzen dira eta 2018 aldiz 122ra igotzen da lurraldeen kopurua. Hori dena Pirinioetan. Baina denbora horretan Pirinioetatik kanpo ere beste nukleo batzuk sortzen hasi ziren. Horrela 2006ean Andaluzian, Cazorlan, hasitako proiektuak bere emaitzak ematen hasten da eta 2018 urtean iada hiru lurralde zituzten. Gauza berbera gertatzen da Asturiasko Picos de Europako proiektuarekin. Hau 2010. urtean hasi zen eta gaur
egun gutxienez lurralde bat badute. Bi proiektu hauek reintrodukzio bidez eman dira aurrera. Hegaztiak askatzen joan dira ‘hacking’ metodoa erabiliaz. Hau da, hegaztiek ez dituzte bere kabuz kolonizatu lurralde berri hauek. Antzeko proiektu bat burutzen ari da Castellongo eta Teruelgo Maestrazgo inguruan (2018). Baina modu naturalean ere kolonizatu dituzte bi lurralde berri. Bata Moncayo inguruan (sistema iberiarrean) eta beste bat ‘montes vascos’ bezala ezagutzen den mendikate batean: Aralar. Bi lurralde hauetan ez dute umatzerik lortu baina etzan dira. IREC eta CSIC erakun-