![](https://assets.isu.pub/document-structure/220111182130-0b4fd21e21a24ec8a0c5b2eb0f871828/v1/ce78382508dee9a76b4b073060708f57.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Zaharrak berri
Etxe ondoan eskiatzera
Eskiatzaileak Pagolletan, Azpiroz mendatean. ··· Guregipuzkoa/CC-BY SA 4.0-ES 2021/Polikarpo Elosegi Irazusta
Advertisement
Urtea: 1909ko otsaila
XX. mende hasieran neguak oraingoak baina gogorragoak ziren. Elurteak asteak iraun zitzaketen, izotzarekin gogortuta. Eguneroko bizitza zailtzen zuen elurrak eta, horregatik, ez zegoen elurretara joateko ohiturarik, nahiz eta haurrek ziur jolasteko aprobetxatzen zuten.
Norbegiarrak Tolosan Mustad fabrika irekitzearekin batera, eskiaren tradizioa ere ekarri zuten. Beraiekin, eskualdeko familia aberatsek elurretan ibiltzen ikasi zuten. Irudietan ikusten den bezala, zeukaten arroparekin ahalik eta ondoen jantzita, elurretan ibiltzera joaten ziren gizon zein emakume. Haurrak, bitartean, trineoarekin aritzen zirela ikusten da.
Argazkietan Genaro Arkaute, Ramon Irazusta, Isaaz Lopez, Lola Asuero eta Polikarpo Elosegi Ansola ageri dira, beste lagun batzuen artean, Berastegira eta Azpirozera eskiatzera egindako irteera batean.
Erabiltzen zuten materiala egurrezkoa zen, baina eski eta makil horiekin ibilaldiak egitera eta aldaparen bat edo beste jaistera animatzen ziren.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220111182130-0b4fd21e21a24ec8a0c5b2eb0f871828/v1/e15540fba0cda78f5ac6ccb29368102f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220111182130-0b4fd21e21a24ec8a0c5b2eb0f871828/v1/82a05bf299a45bbfad9426886e081896.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220111182130-0b4fd21e21a24ec8a0c5b2eb0f871828/v1/270a5a878e6abbd703704daf578a3d8f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220111182130-0b4fd21e21a24ec8a0c5b2eb0f871828/v1/023a4a3b94d8ad9fdb665906106068cf.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220111182130-0b4fd21e21a24ec8a0c5b2eb0f871828/v1/7ee05cc24042aac508e50f23d97960d7.jpeg?width=720&quality=85%2C50)