5 minute read
Gaia: Gazteluak Gipuzkoan
Gazteluak Gipuzkoan
Albizturko Mendikute muinoko gazteluko horma zatia. ··· Núñez
Advertisement
Mota honetako hiru eraikinek bakarrik gainditu zuten Erdi Aroko muga probintzian
Amaia Núñez Yarza
Erdi Aroan pentsatzean gaztelu eder eta handiak datozkigu burura. Baina garai hartako gaztelu guztiak ez ziren ipuinetakoak bezalakoak. Antton Arrietak Euskal Herrian egon ziren gazteluak bilatu ditu azken hamarkadatan. Arabatik hasi, Bizkaia eta Gipuzkoa aztertu ditu eta orain Iparraldearekin ari da.
Gazteluak harresiz, murru gotorrez, dorrez eta antzeko elementuez babestu eta sendotutako eraikinak dira, Euskaltzaindiaren arabera. Arrietak ontzat ematen du definizio hori, baina Erdi Arora mugatzen ditu. «Nahiz eta kalean edozein gauzari esan gaztelu, guk oso garbi daukagu. Artilleria eramangarri bihurtu zenean, gazteluko dorre nagusia kendu behar izan zuten, harresiak pixka bat baxuago egin, eta orduan gaztelu eredua desagertu zen. Hemen Erdi Aroaren amaieran gertatu zen hori, eta sortu zen guretzat ‘fuerte’ eredua dena», azaltzen du.
Bilaketa zabala
Bilaketa lanetan toponimiak laguntza eskaintzen die hein batean. Gaztelu izeneko parajeetan horrelako eraikin bat egotea posible izaten baita, «Gaztelumuño, Argaztelu Berastegin, Alkizan Otzagaztelu…». Baina ‘gaztelu’ hitzaz haratago begiratuta ere agertzen dira toponimoak Gipuzkoan: «Villabonan Lastur oso aukera polita dago. Dator ‘Lasa turris’ hitzetik. Latin zaharretik eratorritako toponimo bat da Lastur, Lasako dorrea edo Lasa dorrea. Uzturre bera ere, ‘turre’ edo ‘turris’, baita Albiztur. Inguruan hiru daude. Hor sorrera izan
Hondarribiako gazteluak funtzio berriak hartu zituen nazioarteko mugak zirela eta. ··· Núñez
“Gipuzkoako gazteluen ezaugarrietako “Hondarribikoa, Donostiakoa eta San Adrian ”bat da abelbideen inguruan egotea ”kobakoak gainditu zuten Erdi Aroa
daiteke zerbait gotortuarena», azaltzen du. Modu berean sailkatzen da Itziarko Lastur auzoa.
Gazteluei eskainitako liburuetan, bi multzotan sailkatzen dituzte lekuak: gaztelua egon zela ziur-tzat jotzen direnak, eta bestetik ziurtatua egonda lekua kokatu ezin izan dutenak, edota ziurtzat jo ezin izan dituztenak. Honela, dokumentu zaharretan bilatzen dutenean «inportantea da gainditzea, atzera eginez, karlistaldiak eta gerra napoleonikoak. Orduan ez dago mugarik eta atzera egin daiteke Erdi Arora arte. Gaztelu toponimo hori Erdi Arotik etor daiteke». Idatzizko iturrietara jotzen dutenean gutxienez bi dokumentu ezberdinetan aipatua izatea eskatzen dute.
Hortik abiatuta kanpo lanari ekiten diote balizko gaztelua non kokatua egon litekeen aurkitzeko. Mendira behin baino gehiagotan joatea eskatzen du aztarnaren bat topatu nahi izateak. «gaztelu bat bazen eta mendian badago, zerbait utzi zuten, arrastoren bat: sakonune bat, goragune bat, horma atal txiki bat, hiruzpalau harri elkarren segidan… Tokia bera pixka bat goialde batean egon daiteke». Herri edo hirietan aztarnak bilatzea zailagoa da, «porlanez estaliak egon daitezkeelako. Bestela mendian zerbait uzten du, nahiz eta seiehun edo zazpiehun urte pasa».
Gipuzkoan gaztelu gutxiago aurkitu badituzte ere, beraien arteko lotura ikusi dute: « ezaugarri oso argi bat da egotea abelbideen inguruan edo larreetako sarbideetan edo abelbideen bazterretan». Bide horren amaieran kokatzen ziren Donostiakoa eta Hondarribikoa, gerora iraun duten bakarrak. Bestetik, eraikin «zaharrak» ziren jada Erdi Eroan, gehienbat haitzetan kokatuta zeudenak. «Zaharrak esaten diegu ez direlako islatu agirietan. Bai Nafarroako agirietan, bai Ausa eta Ataun, 1200 urtean Aizo-
Leize motako gaztelua zegoen Lizarrate edo San Adrianen.
··· Donostia Kultura. San Telmo Museoa. F-0860
rrotz, Beloaga, Donostia, Hondarribi, Elosua… baina gainontzeko guztiak, orain aurkitzen ari garenak, ez dira agirietan gelditu. Agiriak ugaritu baino lehen desagertu edo baztertu egin ziren. Hori da gure susmoa. Hori guztia frogatu egin behar da eta aztertu behar da», aipa-tzen du Arrietak.
Honela, zer funtzio izan zezaketen gazteluek Erdi Aroko gipuzkoar abelbideetan? «Ez dakigu. Zertarako eraiki zuten kukulu batean edo bide bazter batean? Zergatik eraiki zuten, eta zertarako mantendu zuten?», hausnartzen du. Bideetatik aparte, kostaldean ere bazeuden, Pasaian, Donostian eta Hondarribian. Hala ere, oraindik ez dute ziur zer lotura zuten abelbideetako gazteluekin, «kontrola, zergak biltzea, mendekotasuna… ez dakigu. Hainbeste egoteak exijitzen du goiko antolakuntza bat». Oraingoz, erantzunak baino galdera gehiago sortzen zaizkie.
Izan ere, gehienak txikiak baziren arren, bazeuden tamaina handiagokoak. «Ausakoak bi harresi-itxitura zituen jarraian, gehi dorre nagusia, eta momentu batean hori okupatuta dago ehun eta piko soldadurekin. Baztertu zuten XIV. mendearen bukaeran. Hala ere, lehenagotik koxkorra zen, baina mesprezatu egiten dira», azaltzen du. «Baina txikiak ere izango zituzten inguruan beste babes lanak, fosoa edo olesia, baina hori zurezkoa zenez desagertu egiten dira. Herritarrek bereizten zuten gaztelua eta dorrea. Horrek esan nahi du ezberdintasuna zegoela, mailakatze bat zegoela».
Funtzio berriak
Erdi Aroaren amaierarekin batera desagertu ziren gaztelu gehienak Gipuzkoan «funtziorik gabe geratu» zirelako. Hiru izan dira gaur egunera arte iraun dutenak: Donostiako Motako Gaztelua, Hondarribikoa eta San Adriango kobazuloan zegoena. Donostiako eta Hondarribiko gazteluek beste funtzio bat aurkitu zuten nazioarteko mugak zirela eta. «San Adrianek ere iraun zuen, hala ere, oso lotuta bidesariari. Kobratzeko errentak, zergak kobratzea pasatzeagatik, segurtasuna eman behar zitzaien ibiltariei eta orduan ostatu txiki bat zegoen…». Hau XX. mendearen hasierara arte erabili zen, sute batek eraikinak suntsitu zituenean. Dena den, Partzonerian bertan beste gaztelu bat topatu du Antton Arrietak: «1400 inguruan aipatzen da, baina dagoeneko toponimo huts bezala, Gazteluberri. Mugarritze lan batean ‘hurrengo muga Gazteluberri esaten den tokian, bi haitzen artean’ adierazten da. Baina abandonatua dago» ordurako.
Liburua 2020ean argitaratu zuten eta ordutik Gipuzkoan aipamen berriak sortu dira, besteak beste, Zizurkil edo Aduna inguruan. 1600 eta 1538ko bi dokumentuetan Gaztelu-Erreka izeneko lekua aipatzen dela topatu zuen Yoseba Alonsok eta Arrietari jakinarazi zion, Zizurkilgo mugarrien inguruko lanaren baitan. «Inor ez da horrelako izenak asmatzen aritzen. Gainera, beti erreka, Gazteluerreka da. Etxea izango balitz, beti abizena edo egon daiteke hor sorreran, baina bi aldiz, 1600ean eta 1538ean aipatzen da. Orain topatu egin behar da. Arkeologoen esku geratzen da», izan ere, beraiek ezin izan dute oraindik kokaleku zehatza zehaztu.
‘Gaztelu erreca’ aipamena Zizurkilgo udaleko kontu batean, 1666 urtean. ··· Yoseba Alonso
Butroeko gaztelu zaharraren irudi honek gazteluak nolakoak izan zitekeen erakusten du.
“Gaztelu bat bazen
eta mendian badago, zerbait
utzi zuten, ”