4
Gaia
108. alea | 2022ko urtarrila
Gazteluak Gipuzkoan
Albizturko Mendikute muinoko gazteluko horma zatia. ··· Núñez
Mota honetako hiru eraikinek bakarrik gainditu zuten Erdi Aroko muga probintzian Amaia Núñez Yarza
E
rdi Aroan pentsatzean gaztelu eder eta handiak datozkigu burura. Baina garai hartako gaztelu guztiak ez ziren ipuinetakoak bezalakoak. Antton Arrietak Euskal Herrian egon ziren gazteluak bilatu ditu azken hamarkadatan. Arabatik hasi, Bizkaia eta Gipuzkoa aztertu ditu eta orain Iparraldearekin ari da. Gazteluak harresiz,
murru gotorrez, dorrez eta antzeko elementuez babestu eta sendotutako eraikinak dira, Euskaltzaindiaren arabera. Arrietak ontzat ematen du definizio hori, baina Erdi Arora mugatzen ditu. «Nahiz eta kalean edozein gauzari esan gaztelu, guk oso garbi daukagu. Artilleria eramangarri bihurtu zenean, gazteluko dorre nagusia kendu behar izan zuten, harresiak pixka
bat baxuago egin, eta orduan gaztelu eredua desagertu zen. Hemen Erdi Aroaren amaieran gertatu zen hori, eta sortu zen guretzat ‘fuerte’ eredua dena», azaltzen du. Bilaketa zabala Bilaketa lanetan toponimiak laguntza eskaintzen die hein batean. Gaztelu izeneko parajeetan horrelako eraikin bat egotea posible izaten baita, «Gaztelumuño,
Argaztelu Berastegin, Alkizan Otzagaztelu…». Baina ‘gaztelu’ hitzaz haratago begiratuta ere agertzen dira toponimoak Gipuzkoan: «Villabonan Lastur oso aukera polita dago. Dator ‘Lasa turris’ hitzetik. Latin zaharretik eratorritako toponimo bat da Lastur, Lasako dorrea edo Lasa dorrea. Uzturre bera ere, ‘turre’ edo ‘turris’, baita Albiztur. Inguruan hiru daude. Hor sorrera izan