1 minute read
Uraren bide ikustezina
Lurpea Garbi elkarteko kideek
Kobazuloen Egoera Ezagutarazteko
Advertisement
kobak katalogatzen ari dira
Agurtzane Núñez Yarza
Nola jakin nondik datorren iturria irekitzerakoan ateratzen den ura? Galdera erraza dirudi, urtegitik, baina horraino iristerako ehunka kilometro ere egin ahal izan ditu mendi barruetan. Eta jakingo bagenu frigorifiko edo uralita tartetik igaro dela? Agian, bi aldiz pentsatuko genuke.
Lurpea Garbi elkarteko Uxue Lasak eta Anjel Navasek espeleologiarako zuten zaletasunak eraman zituen kobazuloetan sartzera. «Etxetik gertu, deskubritzeke dagoen mundu bat da. Txikia dirudien zulo batean sartzen zara eta bi etxe-orratz sartuko liratekeen tokia dago», dio Navasek; Bera gaztetatik ibiltzen da kobazuloetan, eta konturatzen zen gero eta zikinago zeudela. Lasak dioenez, «hasieran klaustrofobia pixka bat neukan, baina gero kuriositateak irabazi zuen, milaka urtez ia ikutu gabe egon den toki batean sartzen zara, nahiz eta sarrera zikina egon».
Kobazuloetan milaka urtez bizi izan dira pertsonak, baita animaliak ere. «Balizko aztarnategi arkeologikoak izateaz gain, hor bakarrik bizi diren xomorro asko daude. Adibidez, Hernialdeko koba batean bertan bakarrik aurkitu diren intsektu endemikoak daude», azpimarratzen du Uxue Lasak.
Baina, gainera, «gehienak ur bideak dira», nabarmentzen du. Hau da, bere galerietatik ura pasa, filtratu eta kasu askotan akuiferoetan gordetzen da iturbururen batetik ateratzen den arte. Horregatik, garrantzia berezia du kobazuloak zikintzea: «ur hori kontaminatu egiten da eta gero iturrietara doa, guk edo animaliek edaten dugu, edota baraz- kiak ureztatzeko erabiltzen dugu», diote.
Azken urteotan denetarik aurkitu dute, Lurpea Garbi elkartea sortzea bultzatu dietenak. «Ohikoa da hildako animaliak aurkitzea. Batzuk estropezu eginda erori dira, baina badira ere ardiak eta txakurrak, asko kolpeak dauzkatenak. Horrez agin, elektrotresnak, zabor-poltsak, bateriak, pilak, uralita…» material oso kontaminatzaileak direnak. «Pila batek 150.000 litro ur kontamina ditzake», zehazten du Angel Navasek.
Duela hamarkada batzuk, ohikoa zen mendira joan eta egarri baginen edozein errekatako ura edatea. Gaur egun, toki gutxi batzuetan bakarrik egin ahalko genuke.
«Badaude garbi dauden kobazuloak, baina gutxienak dira», diote. «Al-