1 minute read

Inguruan

Udaletxea

Hernialdeko Udaletxea plazako eraikin bakanetakoa da, eliza, frontoia eta eskola zaharrarekin batera. Harlanduz egina 1753an, estilo barrokoa du. Garaiko ohiko eraikinen antzerakoa da, Hercules Torrellik 1718an Donostiarako diseinatu zuen udaletxearen eredua jarraituz: lau arkudun sarrera, solairu nagusia gainean eta frontoi triangeluarra goikoan. Frontoiaren erdian erloju mekanikoa du. Hernialden, malda aprobetxatzeko azpitik beste bi solairuditu eraikinak.

Advertisement

Hernialde

Hernio mendiaren magalean kokatzen da herria, izenak adierazten duen bezala. Agirietan lehen aldiz 1374an agertzen da, Tolosari batu zitzaionean. Elkartu arren, Hernialdek bere mugak, mendiak eta gainerako propietateak mantendu zituen, baita administrazio ekonomikoa eta biztanleen kontsejua. Hala ere, liskarrak izan zituen Tolosarekin, 1435ean beste herri batzuekin batera auzitara iritsi ziren arte. Helburuak lortu gabe, 1802ra arte ez zen Tolosatik banatu.

Nabe bakarreko eraikina da eliza, XVI. mendean egina, herriko plazan bertan kokatua dagoena. Abside poligonala du eta sarreretako batek estilo barrokoa du. Erretaula nagusia Domingo de Zatarain apaizari esker egin zen XVII. mendean. Hala ere, herriko apaiz ezagunena Manuel Santa Cruz izan zen. Hernialdeko bikarioa zen, karlismoaren aldekoa eta ihes egin zuen bera atxilotzera joan zirenean. Gerora gerrilari ibili zen, erahilketa askoaginduz. Karlistadak amaituta, misiolari joan zen eta Kolonbian hil zen 1926an, 84 urterekin.

Hernialdeko baserriak

Landa inguruneko beste hainbat herrien antzera, Hernialden mendeetan zehar mantendu da baserrien antolaketa. Horrela, gaur egun ere egitura originala duten baserriak daude. Gipuzkoako zaharrenetarikoa da Olatzaga baserria. Herriko beste hamabi baserrirekin, guztiak XVII. mendekoak, Gipuzkoako Ondare Katalogoan sartuta dago. Anotzaga baserriak adibidez, fatxada nagusian harrizko armarria izateaz gain, harlanduzko lehioekin, albo batean eguzki-erlojua du.

Gaurkoan ekaina izango dut aipagai. Urteko seigarren hila. Beraz, erdi aldean gaude jadanik. San Antonio, San Juan, San Pedro. Horiek ditugu hil honetako egunik ezagunenak. San Antonio Urkiolakoa, hilaren 13-an ospatzen da eta fama handia zuen lehenago eta oraindik ere jende asko joaten da hara santuari zerbait eskatzera. Bikotea franko uztartutakoa omen dela diote. Gero zoriontsu bizi izaten lagundu ere bai. Ez da ez lan txarra hori ere. Meza entzun txintxo-txintxo eta atariko harri handiari hiru buelta eman eta andregaia edo senargaia seguru. Baina formula horrekin ere zenbaitentzat alperrik. San Joanetan berriz, herri askotan izaten dira festak. Beste ohitura batzuk ere baziren lehenago. Bezperan iluntzeko sua eta eguneko mezetan loreak bedeinkatzea. Etxean zaharkitutako tresna eta gauza zaharrak erretzen ziren San Juan sutan. ‘Utzi zaharra eta ekarri ezazu berria’ esan ohi genuen, salto eginaz. Zeinek baino zeinek lora sorta dotoreagoa eraman bedeinkatzera. Neskatoak eraman ohi zituzten gehienetan. Naturari eskerrak emanaz Jaungoikoari eskaini eta

This article is from: