1 minute read

Ekaina edo garagar hila

Next Article
Inguruan

Inguruan

bere bedeinkapena hartu eta pozik etxera.

Geroago San Pedro. Santu inportantea zen hau ere, herri askotako festa eguna. Horietako bat Zumaian. Honako ipuin hauxe kontatu ohi dute: Santuak bere jendeari lagundu nahian soka luze bat bota omen zien Zumaiarrei zerura errazago igo zitezen. Hala, ba omen zihoazen zintzilikaturik zeru alderantz sekulako ilara. San Pedrok jendea animatu nahian latinezko aupada bota omen zien ‘sung sun korda’ esanaz. Alegia ‘gora bihotzak’. Eta aurrena zihoanak “suelta la cuerda” ulertu omen zuen eta sokari utzi zionean beheragoko denak ere lurrera joan omen ziren. Orain zumaiarrik gutxi omen dago zeruan. Lastima. Santuak euskaraz jakin izan balu. Kukuari agur egiteko eguna ere bada hain zuzen. Ama Birjina martxokotan kuku eta San Pedrotan mutu. Udaran sartuko gara hilaren 21ean. Hil honen bukaeran egun eta erdi faltako ditu urtearen erdira iristeko. Urtearen egunik luzeena da ekainaren 21a. Baina mundua eguzkiarengandik urrutiena uztailaren 6an (munduaren erdi gunetik eguzkiaren erdi gunera 152.096.601 kilometro) eta hurbilena berriz urtarrilaren 3an (147.097.887 kilometrotara). Distantzia handi samarra baina itxura denez txintxo eusten diete beren martxari milioika urtetan. Espazioko katxarro horiek epe luzerako izakiak dira nonbait baina mundu honetako naturaren izakiak epe motzerako diseinatuak gaude, gizakiok barne. Lastima da. Hain leku interesantea izanik hau, laster baten alde egin behar hemendik. Mundu hau eta beste mundua eta horrelakoak ere esan ohi dira. Bada ez bada ere sinestea hobe iruditzen zait. Hara bertsoa: mundua ta zerua elkarren segida, mundutik zeru hori hurbiltzen ari da, pauso txiki batean bertaratu dida, hemengo bizitzaren jarraipena bai da. Akaso tarte horretan ere zerbait egon daiteke.

Advertisement

This article is from: