1 minute read

Frutak mazedonian?

Amaia Núñez Yarza

Haurrak txikiak direnean ohikoa da fruta-purea egitea garaiko fruitu ugari nahastuta. Helduen artean, mazedonia postre gustukoa izaten da. Hala ere, etxeetan betidanik ezagutu izan diren nahasketa hauek baliteke hain osasuntsuak ez izatea eta frutak nahas- terakoan beraien ezaugarriak kontuan edukitzera gomendatzen dute adituek.

Advertisement

Frutak mikronutriente asko dituzte, bitamina eta mineralen iturri dira, eta horregatik onura ugari ekartzen ditu jateak. Beste batzuen artean, lagungarriak dira kolesterol maila jaisteko, hesteetako zirkulazioa hobet- zeko, odoleko azukre maila jaisteko eta toxinak kanporatzeko. Gainera, ur asko dutenez, lehenago asebetetzen gaituzte, eta aldi berean, funtzio inmunea estimulatzen dute, funtzio antibiralak eta antibakterianoak betetzen dituzte eta desintoxikatzaileak dira.

Batzuek frutak ezin direla nahastu aipatzen dute eta aldiro bakarra jatearen aldekoak dira. Beste batzuk, aldiz, frutak konbinatzearen aldekoak dira, hori bai, bakoitzaren propietateak kontuan hartu eta horren arabera bananduta edo elkartuta janez.

Frutak lau mailatan banatzen dira: gozoak, erdigozoak, garratzak eta erdi-garratzak. Banake- ta honen arabera, maila bakoitza bere ondokoarekin bakarrik nahastu daiteke, hau da, gozoak eta erdi-gozoak adibidez, eta inoiz ez hiru mota ezberdin baino gehiago. Teoria honen arabera, sabelak ohi-baino energia gehiago behar du digestioa egiteko talde ezberdinetako frutak nahasten badira, eta frutak egoki konbinatuta, gorputzak probetxu guztia atera diezaieke.

Mailakatze horren arabera, fruta gozoak dira, esaterako, sandia, platanoa, gereziak, mahatsak, pikuak, mertxikak eta meloiak. Fruta erdi-gozoak dira sagarrak, mahats mota batzuk, udareak eta mangoa, besteak beste. Garratzen artean egongo lirateke marrubiak, masustak, pina, mandarinak, limoiak, laranjak eta abar, eta erdigarratzak kiwiak, aranak eta mizpirak.

Fruta gozoak A, C eta E bitaminetan aberatsak dira. Azidoak, aldiz, bere izenak esaten duen bezala, azido maila handia dute eta odola garbitzeko aukera ona dira. Gainera, triglizerido maila, azido urikoa eta kolesterola jaisten laguntzen dute, baita pisua jaisten ere. Fruta erdi-azidoak besteak baina azido gutxiago dute eta proteinetan aberatsak dira.

Era berean, adituen arabera, frutak bere horretan jatea komeni da, bestelako elikagaiekin nahastu gabe, adibidez, haragiak edo esnekiak. Nahasketak, frutek duten azukrea fermentatzen hasi eta digestio arazoak sor ditzake. Frutak bakarrik eta baraurik jatean, digestioa errazago egiten da eta nutrienteak hobeto xurgatzen dira.

Horrela, ekidin beharreko elkarketak dira adibidez, laranja eta azenarioarena, sabeleko azidotasuna igotzen duelako; pina eta esnekiak, pinak duen bromelia izeneko entzimak esnekiekin nahastuta intoxikazioak sortu ditzakeelako; edota platanoa eta esnea, sabelarentzako pisutsua da eta digestioa mantsoago egin behar izaten du.

Ingredientes: Núñez

This article is from: