1 minute read
Goiazko koba batean
Klorazioa Egin Ondoren Ura
bat Asteasura bideratzen da
Advertisement
bizturren duela agian berrogei urte sartzen ez nintzen koba batera bueltatu ginen duela gutxi. Orduan ondoko baserrikoek edariak freskatzeko erabiltzen zuten, zainduta zeukaten. Sartu ginenean, bazirudien baserriren bateko traste guztiak bota zituztela bertan», gogoratzen dute. Beren zeregina Tolosaldean zentratu duten arren, Gipuzkoan zein inguruan oso zabaldua dagoen arazoa dela diote.
Ehunka kilometro
Urak ehunka edo milaka kilometro egin ditzake lurrazpian, eta ateratzen den lekuak ez du zertan jatorrizkoarekin zerikusirik izaten. Horregatik, koba bat kontaminatua egotean, ziurrena da ur hori beste bailara batera iristea. «Goiatzen, adibi- dez, klorazio bat egin genuen eta ura Alkizan, Hernioren beste aldean agertu zen. Eta horren zati bat Asteasura bideratzen da. Beste iturburubatekoa, berriz, Anoetako iturri batean agertzen zen. Ez dakigu ziur nongo ura edaten dugun».
Horregatik, kobazuloen egoera salatzeko dokumental bat egin dute, Paco Etxeberria forensearen eta Eneko Agirre biologoaren parte hartzearekin. «Bagenekien egoera txarra zela, baina beraien azalpenak entzunda, jakin genuen arazoa noraino iristen den», gogoratzen du Lasak. Dokumentala Tolosako Leidor Antzokian ikusi ahal izan zen, arrakasta handiarekin.
Dokumentalaren ondoren beste zenbait ekimen ere garatu dituzte.
«Eskoletan hitzaldiak eman ditugu, eta orain Tolosaldeako kobazuloen katalogoa egiten ari gara, bakoitzaren egoera zein den jakiteko. Izan ere, erakundeetako ordezkariekin hitz egiterakoan esaten digute beraiek ez dutela daturik».
Gainera, hainbat udalekin ere hitz egin dute kobazuloak garbitzearen garrantzia azpimarratzeko. «Tolosaldeako udal gehienak txikiak dira eta ez dute aurrekontu askorik, baina badira garbiketak auzolanean egin dituztenak, Alkizan adibidez», eskertzen dute. «Guk ezin ditugu garbitu, besteak beste, uralita bezalako materiala enpresa espezializatuek kendu behar dutelako».
Hernialden, Aizkoateko koban itxitura berria ere jarri dute, bertako animaliak eta aztarnak gordetzeko. «Udalarekin batera ate berri bat jarri dugu, aurrekoa puskatuta zegoelako. Espeleologoek diseinatutakoa da, saguzarrek barruan umatu ahal izateko. Eta hibernazio edo umatze alditik kanpo bisita gidatuak antolatu nahi ditugu bertako ondarea ezagutarazteko».