1 minute read

Eskola Agenda 2030

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

ESKOLA AGENDA 2030

Advertisement

Amaitzear dugun ikasturte honetan eta Eskola Agenda 2030 proiektuaren baitan, “Lehorreko ekosistemetako bizitza” BERDEGUNEAK gaia landu dugu. Xaguxatar parkea, Izarraizko Ate parkea, Loiolako eta Goenako parkeak eta herriko hainbat berdeguneen azterketan 6 eta 18 urte bitarteko (LH, DBH eta Batxilergoa) 2809 ikaslek hartu dute parte. Geletako ekoordezkariek, Ekoetxean burutu zen Eskolarteko Foroan, parte hartu zuten hobekuntza proposamenak aztertzeko eta adosteko. Lanketa egin ondoren, ikasleek hainbat konpromiso eta baita ere hobekuntza proposamen luzatu zizkien Udal ordezkariei maia–tzean egin zen Udal Foroan. Besteak beste, parkeetan mahaiak, iturriak, informazio kartelak, komunak, txirristak, txorroak, zaborrontziak, tirolinak… ipintzea proposatu zuten. Leire Goenagak eta Aitor Bereziartuak, alkateordeek, ikasleen ahotik entzun zituzten proposamenak eta hausnarketa egingo dutela erantzun zien. Herrian 30 parke baino gehiago ditugu eta, hauen egoera aztertu ondoren, erabakiko da zein hobekuntza, berrikuntza, egokitze lan… egin behar diren. Baita ere, adierazi zuten azken urtetan parkeen aldaketak nabarmenak izan direla eta horrela jarraituko dutela gaur egungo haur eta gazteen beharretara egokitzeko.

This article is from: