1 minute read

Siziliara food for thought proiektuarekin

FOOD FOR THOUGHT: A EUROPEAN RECIPE BOOK FOR MIGRANT INCLUSION 2021/2022 SIZILIARA FOOD FOR THOUGHT PROIEKTUAREKIN

Advertisement

Urola ikastolako ikasleak ez dakite geldirik egoten, horregatik, martxoan Siziliako Scordia-ko hirian, Cataniako probintzian, Siziliako uhartearen ekialdeko kostan egon ziren. Toki zoragarri hau Etna sumendiaren oinetan aurkitzen da, Messina eta Sirakusa hirien arteko erdibidean hain zuzen. Erasmus+ proiektuan parte hartzen ari diren 2. batxilergoko 7 ikasle eta bi irakasle izan ziren bertaratu zirenak. Han elkartu ziren beraien siziliar eta poloniar kideekin eta italiarren etxeetan egongo ziren egonaldian zehar. Erasmus + honetan parte hartu duten kideak Scordia-ko II.SS Ettore Majorana eskola (Sizilia), Leszno-ko Zespol Szkol nr. 4w Lesznie (Polonia) eta gure ikasleak izan dira. Proiektu honen helburua 2019-2020 ikasturtean hasitako proiektua gauzatzea da. “Food for Thought: a Recipe Book for Migrant inclusion”: hezkuntza integratzaileagoa sustatuz, migrazio-komunitatearekin zerikusia duten kontzeptuei buruz gogoeta egitea sukaldaritza errezeta liburu bat sortuz. Egon ziren egunetan jarduera desberdinak burutu zituzten, hauen artean, inguruak ezagutu (Catania, Taormina, Etna, Hyblean mendiak....), Modica txokolate fabrika bisitatu, dieta mediterraneoari buruzko tailerra, Master Chef Pizza lehiaketa eta errezeta liburua bukatzea.

Hona hemen egonaldiari buruz Asier Itulain ikasleak idatziriko kronika:

Kostata, baina heldu ginen Siziliara! Erasmus+ programaren zati ederrena atzerrian gauzatu dugu. Martxoaren 13an hasi zen, goizeko ordu txikitan Loiurantz abiatuz. Eguna aireportuz aireportu pasa eta zenbait arazo zirela medio, azkenean lortu genuen Scordiara iristea. Bakoitza bere familiarekin joan zen, eta biharamunean bertako eskola ikusteko aukera izan genuen. Zetozen egunak benetan ederrak izan ziren, hainbat filmetan ikusi ohi ditugun herri italiar idiliko haiek ezagutu baikenituen. Chiaramonte, Sirakusa, Zafferana… Eta guztien gainetik, Etna sumendian egon ginen!! Esperientzia benetan berezia izan zen hau, ahaztezina, batez ere ikasleontzat. Familiekin egoteak gauzak benetan bizitzea ekarri digu, azken finean bost egunez elkarbizitzenegon baikara.

Grazzie mille a tutti!!

This article is from: