1 minute read
Steam Proiektua
from Ikasten 119
by web urola
STEAM PROIEKTUA DBH4
Urola Ikastola BHI
Advertisement
Maiatzaren lehenengo astean STEAM proiektuaren aurkezpena egin zuten DBH4ko ikasleek. Aurten urrutiko kontroleko auto bat diseinatu dute taldeka eta talde bakoitzak bere autoaren aurkezpena egin du. Aurkezpenak amaitutakoan prototipo guztiekin lasterketa bat egin dute. Dominak eta guzti izan dituzte irabazleek.
Proiektuan 4. DBHko ikasle multzo batek hartu du parte eta Teknologia, Plastika, Lan Jarduerari Aplikatutako Zientziak, Matematika eta Euskarako orduak erabili dituzte.
Bertan, egindako lan bikainaren emaitza ikusteko aukera izan dugu.