1 minute read

PROTAGONISTAK Iban Osinaga musikaria

IBAN OSINAGA MUSIKARIA

Azkoitia BHI

Advertisement

Asteazken honetan, apirilaren 6an, Ibai Osinaga musikaria izan dugu gure ikastetxean. Musikariak ikastetxean programari esker etorri da iruindarra 3. DBHkoengana, bi saio eman ditu, guztiek batera saio bakarra izateko talde handiegia baitzen .

Iruñean sortua, gaur egun Irunberrin bizi da Osinaga. 12 urterekin herrian atera zen lehen aldiz eszenatokira bi adiskiderekin, eta segidan, Altxatu talde entzutetsua sortu zuten. Baionan Euskal Ikasketen gradua amaituta Irunberrira itzuli eta beste proiektu bat jarri zuen abian 2019an: Ibil bedi taldea. Gero pandemia zela eta, etxeratu eta etxetik sortu zuten musika. Iruindarra izan da euskaraz jakitea eta euskaraz aritzea zein zaila den azaldu die ikasleei, horretarako Nafarroan euskarak duen egoera azaldu du, mapa baten bitartez euskararen legea hiru guneetan banatuta dagoela azalduz. Bestalde, bere musikari ibilbidea azaldu du, bere hainbat abesti gitarraren laguntzaz abestu ditu. Amaieran musika nola grabatzen den ordenagailu eta programa berezien bidez aurkeztu du. Saioan zehar ikasleei galderak egin dizkie musikari buruz, eta parte hartu dute, bere azken diskako abestia jarri du, eta ikasleek ezagutzen zuten Gaztean ipin–tzen omen dute eta.

This article is from: