1 minute read
Erasmus+ proiektua Polonian
from Ikasten 119
by web urola
Martxoaren 27tik apirilaren 1era gure ikastetxeko batxilergoko talde batek Erasmus programan parte hartu zuen. Erasmus honen barruan Scordia-ko II.SS Ettore Majorana eskola (Sizilia), Leszno-ko Zespol Szkol nr. 4w Lesznie (Polonia), Tornioko Tornion Yhteilyseon Lukio (Finlandia) eta Azpeitiko Urola Ikastola (Euskal Herria) izan ziren parte hartzaile, eta gure ikasleek Leszno-ko hiria ezagutzeko aukera izan zuten. Erasmus programa honen helburuen barruan hauek aurki–tzen ditugu: ●“Food for Thought: a Recipe Book for Migrant inclusion” proiektuko partaideekin elkartrukea gauzatzea. Hezkuntza integratzaileagoa sustatzea Migrazio-komunitatearekin zerikusia duten kontzeptuei buruz gogoeta egitea, errezeta liburu bat sortuz. Burututako jarduen artean honakoak egin zituzten: migra–tzaileen integrazioari buruzko eztabaidan parte hartu, Hydropolis ur zentroa bisitatu, Póznann ezagutu, sukaldaritza tailerrean parte hartu, elikagaien balioari buruz ikerketa egin… Esperientzia zoragarria izan zuten. Hona hemen Malen
Advertisement
Bastida eta Joane Barrena ikasleek bidaiari buruz ida–tziriko kronika:
Martxoak 27an abiatu ginen Poloniarantz, gure bizitzako asterik gogoangarrienetariko bat pasatzera. Ikasleok iritsi aurretik ez genekien egun horietan zer aurkituko genuen Polonian eta nolako bizimodua izango zuten bertan. Erabat harrituta utzi ginduen halako desberdintze kultural hark. Hasieran, zertxobait arrotza egin zitzaigun arren hango bizimodua, berehala lortu genuen bertakoekin eta Poloniarekin konektatzea.
Proiektua, “Food For Thought: A European Recipe Book for Migrant Inclusion” programan oinarritu zen, eta honen bitartez, migrarien inklusioa landu genuen gastronomia zela medio. Hau lantzeko, sukaldaritzarekin lotutako ekintzak burutu genituen. Hortaz aparte, beste hainbat ekintza ere egin genituen, hala nola, Wroclaw edo Poznanera bisitak. Zein hiri politak! Ikasleok zein irakasleok inoiz ahaztuko ez dugun esperientzia izan zen.