![](https://static.isu.pub/fe/default-story-images/news.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
OLATZ GARATE OSORO 1E 2.saria
AMETS EDERRA
Ametsetan nago, edo bestela hila. Nik ez dut uste hau izango dela egia
Advertisement
Zergatik bestela dira zuhaitzak algodoi? Eta errekak txokolate jario erraldoi? Nik bertatik edaten dut, munduaren amaiera balitz bezala.
Bat-batean gaileta batekin topo egin dut. Pertsona bat dirudi, baina hau hobea da. Jan egin daiteke, eta horretan hasi naizenean desagertu egin da.
Dena jira-biraka hasi eta… Ohean esnatu naiz. Ez dut ezer gogoratzen, sentsazio bat bakarrik: Zer zoragarri izan naizen leku horretan, eta zenbat disfrutatu dudan.