2 minute read
IRATI ARANTZAMENDI 2B
Oso ezkutuan dago, baina azkenean lortu dut bertara heltzea. Arnasa hartu eta zabaltzea erabaki dut. Hori bai ezuztekoa! Leire dago barruan! Ziztu bizian Aranerengana joan eta dena kontatu diot. Oso triste geratu naizenez etxera joatea erabaki dut. Hurrengo egunean dena salatzeko erabakia hartu dut.
Ez dakit nork egin duen ezta zergatik ere, baina benetan oso barru txarrekoa izan behar da hori egiteko. Arratsaldean, Araneren etxera joan naiz berriro; hozkailutik atzo usaindu nuen kirats bera usaintzen nuen. Ai ama, horrek ez dakar ezer onik…
Advertisement
Arane komunean dagoen bitartean etxe osoa miatu dut pistak hartzeko. Nahikoa harrapatu ditut, adibidez, labana handi bat odolez betea Leireren arropekin batera. Banengoen ba ni oso arraro zegoela nirekin…
Nahita, Arane entretenitzen egon naiz, udaltzainei deitu ostean etxetik joan ez dadin. A zer nolako disgustua, lagun min bat galdu eta bestea deabrua baino txarragoa dela ohartzea. Hor ikusi nuen benetan txarrak ez direla horren txarrak, ezta onak ere horren onak, atzo gauerdian eduki genuen festari esker.
IRATI ARANTZAMEND –BATXI 2B-
GAUERDI AMAITEZIN HARTAN
Gaua zen eta goxo-goxo nengoen nire ohean lotan. Erosi berri nituek izaren, nire gorputzak sortutako berotasuna erosotasun handiz mantentzen zuten inguruan, horrela, errealitatean ezinezkoak diren amets historikoak sortuz. Nire logelako zegoen isiltasuna, haizeak leihoa jotzerakoan bakarrik apurtzen zen.
Orduko, gau hartan izango nituen hiru amets desberdinetako azkenean murgilduta nengoen zerbaitek esnatu ninduenean. 2:00-ak inguru izango ziren eta ilargiaren argitasunak itxututa, etxeko jardinera jaitsi nintzen, haren edertasunaz gozatzeko.
Banekien ez nintzela berriz lokartuko, hortaz, telebista ikustera joatea erabaki nuen. Ikusteko modukoa zen programa bakarra “El Chiringuito” izeneko bat zen, beraz, hura ikusten geratu nintzen.
Gutxira, ondoz ondoko gelatik zetorren zarata bat sumatu nuen. Ez nengoen ohituta zarata arrarorik entzutera, baziren 5 urte etxean bakarrik bizi nintzela, nire emaztearen ezbeharra gertatu zenetik. Ez dakit zergatik, baina zarata entzun nuenean izugarrizko erakargarritasun eta jakin mina sortu zitzaidan hura zer zen jakiteko.
Logelatik atera eta etxean zehar ibili nintzen zarataren eragilearen bila. Nire logelaren alboan zegoen beste batetik zetorren ahotsa, hain zuzen ere, nire plater bilduma zegoen logelatik.
Gerturatu nintzen, pasabidean zehar oraindik piztuta zegoen telebistaren “TIK-TAK, TIK-TAK” hotsak argi eta garbi entzuten ziren. Horrek zentzugabezko beldur bat sartu zidan gorputzean.
Atearen aurrean nengoen, momentu batez, atzera buelta egin eta berriz ere telebista ikustera joateko gogoa izan nuen, baina ez dakit nire gizontasun edo harrotasunak eragina, atea irekitzea erabaki nuen.
Txuri-txuri gelditu nintzen. Nire begiek ikusten zeudena erreala izango zenaren zalantzaz, eskuak begietara eraman nituen, indar handiz igurtziz, baina hauek begietatik kendu orduko konturatu nintzen erreala zela, nire begiek oraindik ikusten zuten!