Oso ezkutuan dago, baina azkenean lortu dut bertara heltzea. Arnasa hartu eta zabaltzea erabaki dut. Hori bai ezuztekoa! Leire dago barruan! Ziztu bizian Aranerengana joan eta dena kontatu diot. Oso triste geratu naizenez etxera joatea erabaki dut. Hurrengo egunean dena salatzeko erabakia hartu dut.
Ez dakit nork egin duen ezta zergatik ere, baina benetan oso barru txarrekoa izan behar da hori egiteko. Arratsaldean, Araneren etxera joan naiz berriro; hozkailutik atzo usaindu nuen kirats bera usaintzen nuen. Ai ama, horrek ez dakar ezer onik…
Arane komunean dagoen bitartean etxe osoa miatu dut pistak hartzeko. Nahikoa harrapatu ditut, adibidez, labana handi bat odolez betea Leireren arropekin batera. Banengoen ba ni oso arraro zegoela nirekin…
Nahita, Arane entretenitzen egon naiz, udaltzainei deitu ostean etxetik joan ez dadin. A zer nolako disgustua, lagun min bat galdu eta bestea deabrua baino txarragoa dela ohartzea. Hor ikusi nuen benetan txarrak ez direla horren txarrak, ezta onak ere horren onak, atzo gauerdian eduki genuen festari esker.
IRATI ARANTZAMEND –BATXI 2B-
151