2 minute read
NAROA ANSOLA ANSOTEGI 2D 2.saria ERIK URRESTI OSORO 1D 3.saria
ZORITXAR MINGARRIA
Etxean sartu eta inoiz gustatuko ez litzaidake gauza bakarra nuen nire bi begi
Advertisement
marroixken aurrean. Imajina ez nezakeen zoritxar penagarri eta mingarri bat jaso
nuen nire amaren ahotsetik, etxeko atea zabaldu eta segituan.
Konturatu gabe, nire bi begi ertzetatik urez beteriko pare bat malko irristatzen
ziren masail gorri pekadunetik behera, inguruko dena iluntzen zen bitartean.
Nire bizitza aldatuko zuen zorigaizto hura ez nuen sinesten. Bat batean, amak
papertxo bat eman dit.
Aita Gorka, goizean esnatzerakoan ez zegoen etxean eta, berak idatzitako notatxo bat utzi zuen sukaldeko mahai gainean. Honek horrela zioen: “Kaixo familia, barkaidazue baina nire bizitza ez da nik espero dudan bezalakoa eta horregatik inor
ez molestatzeko, irtenbide bikaina aurkitu dut. Ez dut nahi zuek nitaz keskatzea;
zuen bizitza zoragarria jarraitu eta disfrutatu beti egin duzuen bezala.
Eskerrik asko, niregatik egin duzuen denagatik eta maite zaituztet. Gorka Etxeberria”
Idatzi hau irakurtzean, ezin izan ditugu gure sotinkadak etsi. Gure buruan, bi galdera
erantzungaitz sortu zaizkigu: aitak egindako hura ea gure erruagaitik zen eta ea zein
zen bere arrazoia.
Denok oso triste, ezer egin ahal izan gabe, bizitzan aurrera jarraitzeko indarrak
hartu eta atzera begiratu gabe, hirurok batera, gertatutakoa-gertatu dena
gaindituko dugu. Bizitzak aurrera jarraitzen du.
NAROA ANSOLA ANSOTEKI –DBH 2D-
DENG WAO MUTIKOA ETA MAKILA MAGIKOA
IK 3.S
Bazen behin, Deng wao izeneko 10 urteko mutil koxkor bat. Bera, Afrikako
tribu txiki batean bizi zen. Tribu hau, oso pobrea zen, ez zuten dirurik eta
animaliak ehizatu behar izaten zituzten janari apur bat lortzeko. Egunero, Deng
Wao eta bere adiskideak goizeko bostetan esnatu eta egunero egunak argitu
baino lehen ehizatzera joaten ziren. Gehien bat, bufaloak ehizatzen zituzten,
haragi asko zutelako. Tribua 20 pertsonaz osatuta zegoen eta horiei jana
emateko eguneko bost bufalo ehizatzen zituzten.
Urtero, gabonetan su baten inguruan beraien dantza tradizionala dantzatzen
zuten, Ni Mahala deitua. Bertako umeek eskuz egindako jostailuak jasotzen
zituzten, opari moduan. Urtero bezala oingo honetan ere, umeek opariak jaso
zituzten. Doriri, egurrezko kotxe bat oparitu zioten. Bertako umeek, opari
harrigarriak jaso zituzten, batek izan ezik: Deng Waok. Mutilari makil arrunt
bat oparitu zioten, baina horrekin konformatu behar izan zen. Hasieran triste
zegoen baina denbora pasatzen zen einean, are eta gehiago gustatzen zitzaion.
Egun batean, lotara zihoanean, makil horrekin zer egin ahal zuen pentsatzen
hasi zen. Bat batean, ehizarako erabil zitzakeela bururatu zitzaion. Hori dela
eta, hurrengo goizean ehizara joan zen. Berak egindako emanaldiarekin makila
eskuan zuelarik, 50 bufalo ehizatu zituen.
Egun batzuk igaro ondoren, tribuan hainbat eta hainbat bufalo zeuden
animaliak saltzea erabaki zutela. Horren ondorioz, aberatsak bihurtu ziren eta
janari mordoa eta etxeak lortu zituzten. Une horretan Deng Waok munduko
oparirik onena berak zuen makila zela pentsatu zuen. Handik aurrera, tribuan
pozik bizi izan ziren.