2 minute read

BEÑAT KEREXETA BERASALUZE 1E

GAUAREN ERDIAN

1992ko larunbat euritsu batean, lagun bat eta biok Donostiko kale zaharretan murgildu geunden, etxera bueltan gau ikaragarri baten ondoren. Ez geunden gure sasoi honenean. Autobusera sartu ginenean gidaria ez genuen oso ondo ikusi, errebuelta batean oso azkar sartu zen eta parean zegoen zubitik erori ginen. Begiak zabaldu nituenean, autobuseko pertsona guztiak oso zaurituta ikusi nituen, lehenengoz eta behin, nire lagunari deitu nion, ez zuen ezer erantzuten eta orduan bere bila hasi nintzen.

Advertisement

Ni autobusaren atzean nengoen eserita eta nire lekutik ateratzeko zailtasun handiak izan nituen. Ateratzea lortu nuenean nire laguna topatzen hasi nintzen. Lehenengo, burua erditik ebakita zeukan neska bat ikusi nuen eta begirada ilundu egin zitzaidan. Bilatzen jarraitu nuen eta gidariaren eserlekura iritsi nintzenean, kristala zinemako teloia baino gorriagoa zegoen. Bilatzen jarraitu nuen beste apur bat baina ez nuen topatu.

Gauerdia zen, Donostia eta Tolosa artean nengoen zeharo galduta eta iparra non zegoen jakin gabe. Zubiaren azpialdetik ateratzean, errepide ilun eta arraro bat jarri zitzaidan begien parean, eta eskubira aldeko norabidea hartu nuen.

Bidean aurrera egiten nuen bezala, gauerdia, egun bilakatzen hasita zegoen, eta autoen mugimendua handitzen hasi zen. Gutxien espero nuen momentua, itxura ona zeukan kotxe bat alboan gelditu, eta igotzeko esan zidan. Momentu horietan gorputzak leku bero eta eroso bat eskatzen zidan, gau guztia oinez eta gauza txarrez bete ondoren.

Hamabost minuturen barruan, leku hotz eta ilun batera iritsi zen autoa eta gizon handi eta atzerritar batek autotik jeisteko agindua eman zidan.

Momentu horretatik aurrera, nork daki zer gertatu zitzaidan. Gauerdiko kontuak...

BEÑAT KEREXETA BERASALUZE –BATXI 1E-

GAUERDIKO ZUHAITZA

Duela urte askotatik gauerdiro gauerdiro toki bera bisitatzen dut. Txikia nintzenetik joaten naiz baso zabal eta ilun hartara. Horrela esanda toki beldurgarria dirudi baina niretzat nire bigarren etxea da, oso gustura sentitzen naiz bertan. Nire haurtzaroa dut bertan grabatuta. Gurasoek beti eramaten ninduten eta momentu on asko pasa ditut haiekin. Urteak pasa ahala bertara joateari utzi genion. Orain hemeretzi urte ditut eta hamabost urterekin nire bizitzako momenturik ilunenean sartu nintzen, zulora erori nintzen. Ez nuen inungo laguntzarik bilatzen nire inguruan eta ez zitzaidan ezer hobeagorik bururatu basora joatea baino.

Ordutik gauerdiro joaten naiz. Niretzat momentu hori onena da. Hor topatu nuen nik nire babesa eta laguntza, hango bakardadeak eta isiltasunak asko lagundu ninduen. Egunero ikusten nuen bikote bat ni nengoen zuhaitzaren alboan. Beraiek ni ez ninduten ikusten, nik haiek bai, bertara joaten nintzenean haien laguntasuna eta gertutasuna sentitzen nuen. Ni baino beranduago hasi ziren bertara etortzen eta ni egunero egoten naiz haiei begira.

Toki honetan pasatako momentu denak izan dira onak, baina badago bat bikote honek markatu didana. Haien lehenengo musuaren eguna. Gauerdiko laurak ziren eta ilargi bete argitsuaren azpian haien lehen dantza ikusi nuen eta amaierako musuak hunkitu egin ninduen. Haien dantzaren abestia gogoratzen dut beti eta nire momenturik ilunenetan sartzen naizenean abesti hura entzun, bikote hura gogora ekarri eta hunkituta negarrez hasten naiz.

Betiko egun normal bat zen, afaldu ondoren basora joan nintzela. Bertara iritsi eta bat bakarrik zegoen, ez zeuden biak. Momentu hartan beldurra sentitu nuen, ez nuen nahi bikote hura

This article is from: