3 minute read

MAREN FERNANDEZ LOIOLA 1D

Next Article
IÑIGO SASTRE 1E

IÑIGO SASTRE 1E

banatzerik, haiek ziren momentu hartan nire bizitzako babesa eta nik bizitzen jarraitzeko arrazoia. Aste bete pasa ondoren, bikote hark jarraitzen zuen berriro ere elkartu gabe. Buruari mila buelta eman nizkion, harengana joan laguntza eskeintzera edo aurpegirik ez ematea. Negarrez pasa zituen orduak eta orduak eta harengana joatea erabaki nuen.

Beregana joan nintzen eta negarrari eutsi ezinda ea zer egiten nuen han galdetu zidan. Haien erlazioa zuhaitz adarlotu baten atzetik jarraitu nuela kontatu nion eta orain bakarrik zegoela hari laguntzera nentorrela. Alde egiteko eskatu zidan, nahiz eta bere maitalea alboan ez eduki bera alboan sentitzen zuela, bere usaina eta babesa sentitzen zuela. Bere ondoan ez nuela ezer ere ez egiten. Egun hartatik aurrera, jarraitu nuen bertara joaten, baina bestea ez nuen gehiago ikusi. Han orduan, ez nuen lehen nuen babesa eta laguntasuna, momentu hartan bai nengoen bakarrik, eta gero eta ilunago ikusten nuen nire etorkizuna.

Advertisement

Ordutik nire bizitzak ez du zentzurik, nire bizitza eta ni neu erabat aldatu gara, eta gero eta bizitzeko gogo gutxiago ditut.

MAREN FERNANDEZ LOIOLA –BATXI 1D-

ITXURAK

2 urte gogorren ostean azkenean heldu da Batxilergoko graduazio festa, azkenean heldu da ekainaren 22a! Covid 19a dela eta ikasbidaiarik gabe geratu ostean, graduazioa behintzat ez digute bertan behera utzi. Eskerrak! Zer egingo nuke bestela? Urterik txarrenek dakartzaten gauzarik onenak galdu? Bai zera!

Goizean goiz jaiki, emozioen ondorioz logurea joan ostean, pinpirin-pinpirin margotu, nire soinekorik gustukoena jantzi, ilea orraztu, orrazkera politena aukeratu eta kopiatu, takoiak jarri eta orduan bai, kalera abiatu naiz. Nire irribarre nabarmenagatik hainbat pertsonak galdetu didate ea zer dudan. Batxilerra bukatu dut! Gutxi iruditzen zaizu ala?

Goizeko 12:00etan da diploma banaketa. Egia esan, alde batetik tristura puntu bat ere badut, urte hauetan zenbat lagun berri ezagutu ditudan ez dut ezta nik ere sinisten. Negar pixkat egin, baina aurrera! Gaueko festa izango baita eguneko onena.

Orain, takoien ordez zapatak jantzi ostean, hartuta daukagun bazkarira abiatuko naiz, Sigman daukaguna erreserbatuta. Heldu naizenean bertan zegoen Xanti, mutil lerdena benetan; horrelako gauzengatik joaten nintzen gustura klasera, kar, kar, kar!

Arratsalde aldera atera ginen Sigmatik, horrenbeste dantza aldakak nekatu arte, hainbeste barre lagunen tontakeriekin… eguna ezin da hobea izan! Benetako zoriontasuna ari naiz sentitzen, ez da gutxi.

Hala ere, gauza batekin oso kezkatuta nago: Non dago nire lagun Leire? Egun osoan ez dut ikusi eta lagun minak garenez badakit oso ilusionatuta zegoela graduazioarengatik. Oraindik arratsalde osoa eta gaueko festa ditugu aurretik, agian lokartu egin da, baina berdin-berdin oso kezkatuta nago.

Kezka hori kentzeko mezu bat idaztea erabaki dut: Non zaude Leire? Lotan geratu al zara graduazioa gaur izanda? A zer nolako neska aldrebesa. Beno, esnatzen zarenean erantzun, jantzi eta etorri guregana, azkar!

Mezu hori idatzi eta gero festara abiatu naiz. Elgoibarko taberna guztietara joango naiz! Gauerako afaria ere badaukagu erreserbatuta, dana emanda gabiltza! Lehenengo tragotxo batzuk gauerako prest egoteko. “Afaldu denbora galdu” esaldiarekin oso bat nator.

Gaueko 22:00ak dira eta afaria Elgoibartik urrun dagoen txalet batean da, lakuz inguratua dagoena. Txalet hori nire lagun Aranerena da. Leire, Arane eta ni lagun minak gara; horregatik, bere txaletera heldu garenean nire kezka partekatzea erabaki dut.

Aranek 23 urte ditu eta kriminologia dago ikasten, pistak harrapatzen oso abila da, baina ez nuen nahi aldez aurretik ondoriorik ateratzerik. Araneri kontatu eta bera ere oso kezkatuta geratu da. Biok batera Leireri mugikorrera bidali dizkiodan mezuak begiratzea erabaki dugu. Momentu horretan konturatu naiz ez zaizkiola ezta iritsi ere egin. Oso urduri jarri naiz.

Berdin-berdin festarekin jarraitzea erabaki dugu, Aranek dena bere esku geratuko dela esan didalako. Hala ere, ez nago batere ondo pasatzen; beraz, kanpora irtetea erabaki dut.

Leireri deitu eta ez dit deia hartu; arazoa benetan larria da. Haizea hartzeko, lakura hurbildu naiz eta usain oso txar eta gogor batek nire arreta bereganatu du. Bitartean, Leireri berriro deitu diot eta zarata ozen bat hasi naiz entzuten aldi berean.

Zarata non dagoen ikustera hurbildu naiz eta usain txarraren tokian dagoela konturatu naiz. Horrelako antz txarra poltsa handi batetik datorrela ikusi dut; hala ere, nahiz eta oso ikaratuta egon, bertara hurbiltzea erabaki dut.

This article is from: