1 minute read
PABLO FERNANDEZ 1F
Goizean goiz esnatu nintzen, aurreko gauean ikusitakoa sinetsi ezinean. Banekien gertatutakoaren berri eman behar nuela, baina gizarteak ni erotzat hartzearen beldurrak galarazi ninduen. Ez nuen gogorik aldizkarien azalean agertzeko horrelako titular batean: “Gorbea mendiko magalean bizi den zahar batek ikusitako…” Ezer gertatu ez balitz bezala egitea erabaki nuen. Espero bezala, denbora epe luze batez ahaztu ere egin nuen gertakizuna.
Baina gauerdi batean, berriz ere zarata erakargarri hura entzun nuen. Hotz-ikara batek nire gorputza zeharkatu zuen, izaren artean lokartuarena egiteko tentazioa izan nuen, baina ikusiko nuena jakinik, ohetik atera eta nire beldurrei aurre egitera joan nintzen.
Advertisement
Azkenean iritsi nintzen logela hartara. Gau batzuk aurrerago izandako eszenatokia berriz ere errepikatzen ari zen. Nire beldurraren menpe atea ireki nuen, jarraian, atea hasieran zegoen egoerara bueltatuz. Ikaraz, konortea galtzear nengoen. Ez jakintasunean geldirik gelditu nintzen atearen beste aldean emakume haren espirituak hau zeharkatu zuen arte.
Biok bagenekin zer egiten zuen berak logela hartan. Urte batzuk lehenago etxean hilketa bortitz bat gertatu zen, emakume bat hilda agertu bait zen. Ekintza horren egilea ni izan nintzen, plater batekin buruan jo niolako nire emazteari. Bere garaian, poliziari iruzurra sartzea lortu nuen, baina gertatutakoaren ihesi nengoen hartaz geroztik, ezin nuen nire burua ispilu baten aurrean ikusi ere egin.
Banekien nire ordua zela, ez nuen beste irtenbiderik. Nire emaztea zena plater bat zuen esku artean. Okerrena gertatzea espero nuen, eta horren beldur izan arren, nire barnean gerta litekeenari aurre egiteko prest nengoen. Baina ez zen horrela izan, emazteak esan zidan ni hil ezkero ez nuela berak bizitakoa sufrituko, hortaz, nik bere gorrotoa sufri nezan, egunero gauerdietan nire bila abiatzen da, horrela pasatzen ditut gauak egun hartatik aurrera, egin nuenaz sufritzen.