banatzerik, haiek ziren momentu hartan nire bizitzako babesa eta nik bizitzen jarraitzeko arrazoia. Aste bete pasa ondoren, bikote hark jarraitzen zuen berriro ere elkartu gabe. Buruari mila buelta eman nizkion, harengana joan laguntza eskeintzera edo aurpegirik ez ematea. Negarrez pasa zituen orduak eta orduak eta harengana joatea erabaki nuen. Beregana joan nintzen eta negarrari eutsi ezinda ea zer egiten nuen han galdetu zidan. Haien erlazioa zuhaitz adarlotu baten atzetik jarraitu nuela kontatu nion eta orain bakarrik zegoela hari laguntzera nentorrela. Alde egiteko eskatu zidan, nahiz eta bere maitalea alboan ez eduki bera alboan sentitzen zuela, bere usaina eta babesa sentitzen zuela. Bere ondoan ez nuela ezer ere ez egiten. Egun hartatik aurrera, jarraitu nuen bertara joaten, baina bestea ez nuen gehiago ikusi. Han orduan, ez nuen lehen nuen babesa eta laguntasuna, momentu hartan bai nengoen bakarrik, eta gero eta ilunago ikusten nuen nire etorkizuna. Ordutik nire bizitzak ez du zentzurik, nire bizitza eta ni neu erabat aldatu gara, eta gero eta bizitzeko gogo gutxiago ditut.
MAREN FERNANDEZ LOIOLA –BATXI 1D-
148