1 minute read
JULEN DOBARRO RIOS 3C
EZ NUEN ESPERO IPHONA
Egun baten goizean altxatu eta inspirazio onarekin nengoen eta nire urtebetetzerako 3 egun falta ziren. Nahi nituen opariak paper batean zerrendatzen hasi nintzen, gauza gehiegi eskatu nituen: Baloi bat, Padeleko pIlotak, Athletik-eko kamiseta bat eta gauza ohien barruan Iphone bat eskatu nuen.
Advertisement
Nere urteak iritsi ziren,Maiatzak 23,egun zoragarria izaten hari zen, Mendira joatea nere aitarekin bururatu zitzaidan, joan eta gero nere urteak ospatzeko. Etxera iritsi ginen, jan eta nere urteak ospatzen genuen,Txokolatezko tarta jan genuen eta opariak eman zidaten baina beldur nengoen zeren ez nituen nota onak ateratzen. Atlhetik-eko kamiseta oparitu zidaten. Baloia ere ,baina Padeleko pelotak eta Iphona ez. Baina bat-batean Iphoneko kaja ekarri zidaten. Ez nuen sinisten eta kaja ireki eta ikusi nuen kalkulagailu bat zela eta asko haserretu nintzen eta etxetik joan nintzen.
Orduetara kaletik bueltatu nintzen oso haserre baina nere mahai gainean Iphoneko beste kaja bat zegoen. lehenengo kaja zela pentsatuz, hartu nuen eta lurrera bota nuen. Konturatu nintzen mobil bat zuela barruan eta begiratu eta Iphona zela konturatu nintzen.