9 minute read

GARAZI GARRIDO 2E 2.saria ANDREW IRURETA TAMES 2D 3.saria

Next Article
IÑIGO SASTRE 1E

IÑIGO SASTRE 1E

AZKENEAN, AMETS GAIZTOAK EGI BIHURTU DIRA

Piztu dira argiak, gorri koloreko led argiak. Gaueko iluntasunean, galdutako bide batean dagoen etxe abandonatuaren argiak dira. Bertan nago ni, ispiluaren aurrean, malkoak makilajearekin ezkutatu nahian. Nire burua ikusten dut, baina ez naiz ni, nire arima Kolonbian utzi nuen “Pretty Woman”-eko emakumea izateko ametsa izan nuen momentuan.

Advertisement

Bizi naizen etxe madarikatuak sexu-grinaren usaina du eta giro pisutsua dago bertan. Alkohola zerbitzen duten barraren ondoan adin ezberdineko gizonak daude. Gosetuta dauden otsoak dirudite, begiradarekin jaten nautela sentitzen dut. Ni, historio honetan, otsoak jango duen ardia naiz, besterik ez. 12 ardi gara basoan dagoen gordeleku honetan, gordeleku edo. Eguzkia guztiz ezkutatzen denean, otsoak haien presak bilatzen hasten dira eta haien gustora aukeratzen dute.

Otsoentzat prestatzeaz bukatu dut eta nire gordelekutik atera naiz. Berehala, gorri koloreko foku batek nire titiak biluztu ditu eta lokaleko begirada guztiak sentitu ditut nire gorputzean. Haien begietan desioa ikusten da, besterik ez. Inork ez du titi hauen azpiko bihotz taupada biziengan interesik. Nik, aldiz, inoiz baino azkarrago sentitu ditut. Ez dut “Pretty Woman”-eko gizon berezi hura inondik ere ikusten.

Otso bakoitzak nire gorputzeko zati bat bereganatzen duen sentsazioa dut. Halako batean, gizon indartsu batek eskutik heldu eta gela ezkutu batera eraman nau. Urduri jarri naiz eta beldurrak hartu nau; beldurra gizon horri, beldurra haren indarrari, beldurra biolentziari, beldurra sufritzeari, beldurra bizia galtzeko arriskuari...beldurra betikoari.

Azkenean, ilargi beteko gau honetan nire beldurrak egi bihurtu dira. Gizona erropa kentzen hasi zait pixkanaka, alkohol usain ikaragarria duelarik. Kokaina eskeini dit, baina ez dut onartu. Inoiz ez dut onartzen. Gizon bakoitzeko kokaina apur bat hartuz gero, orain dela urte asko egongo nintzen hilik. Beraz, berak hartu du dena. Eskuak lotu dizkit bortizki eta haren kamiseta izerditsuarekin lepotik heldu nau. Geroz eta intentsitate handiago batekin jotzen dugu elkar. Azkenean, nire arnasbidea guztiz zapalduta gelditu da. Oxigenoa ez da nire biriketara iristen. Ito egingo naiz!

Horrela gelditu naiz gauerdian, ohe zaharrean etzanda, bihotzaren taupadarik gabe, hutsik, bakarrik… hilik. Orduan, ixiltasunak gela hartu du eta momentu honetan bukatu da dena; gauerdian nire amets gaiztoak behingoz egi bihurtu dira.

GARAZI GARRIDO –BATXI 2B-

IK 3.S

HIL EDO BIZI PARTIDA

Azkenaldian ezin izan dut begirik bildu, batzuetan esna geratzen naiz egunsentia noiz hasiko den zain. Zorigaiztokoa naiz, eta aztoratuta nago, dena galdu baitut azken hilabete hauetan. Nire bizitza arriskuan egon da, ez dut sekula horrelakorik bizi izan eta benetako sufrimendua zer den nabaritu dut, baina gertatutako guztiak indartsu sentiaraztea eragiten du nigan. Psikiatra bat behar izan dut nire eguneroko bizitza aurrera eraman ahal izateko. Haatik, gertakizun madarikatu hori buruan dut oraindik, eta badirudi nire golkoan geratzeko asmoa duela. Azken bi asteak nire bizitzako gogorrenak izan dira, betidanik entzun izan ohi dut albistegietan horrelako kasuak, baina azalean bizitzeak psikologikoki kaltetu nau.

Hiru hilabete daramat arazo berberarekin, loaren ezintasunarekin, orain dela gutxi izan nintzen medikuaren kontsultan eta insomnioa garatu dudala esan dit. Hortaz ziur nago, ez diot nik bizi izandako amesgaiztoa kontatu, lotsak irabazten nau. Beharbada orain kontatzeak aukera hobea izan daiteke eta baliteke mina murriztea. Dena den, duela hiru hilabete esperientzia hura azaldu izan banu; erotzat hartuko ninduten.

Nire sekretuak idazten ditut, beti esan ohi den bezala, sekretuak isilean mantendu daitezke, baina zeure buruari ez diozu inoiz iruzur egingo. Hura kontatzea eta azaltzea kosta egiten zait, hasieran negar egiten nuen, amorrua sentitzen nuen, ezbeharrak nonahi gertatzen zitzaizkidan eta. Psikiatrak esan du idazteak on egiten duela, eta bere hitzak aintzat hartu ditut. Etxez aldatzea aholkatu didate, zalantzan egon naiz, baina azkenean nire etxearekin geratzea erabaki dut. Bakardadea ez zait batere gustatzen, txikia nintzenean, oso irekia bainintzen, erabat aldatu dut neure izaera.

Ez da erraza hau guztia azaltzea, oso istorio luzea baita. Amesgaiztoa duela hilabete batzuk hasi zen, hasieran susmoak besterik ez nituen, baina azkenean susmorik txarrenak egia bihurtu ziren eta horrek nire kezka areagotzea ekarri zuen. Ez dut hitzik hura deskribatzeko, joko bat zirudien, edo txantxaren bat, baina oker egon nintzen. Norbaiten jazarpena jasaten ari nintzen, gaizkilea, gauero, nire logelan nengoen bitartean, sartzen zen nire etxera! Baina, nola zitekeen? Nire ohituretako bat etxeko atea giltzaz ixtea zen eta! Beraz, nondik sartzen zen? Beharbada nire giltzak zituen, ez dakit lapurra ote zen, baina egunero ezohiko soinu bat entzuten zen. Atearen zirrikitutik zetorren soinu hura, urratsak ziruditen, hala eta guztiz ere ez

nintzen bertan begiratzera ausartzen. Baina, egun horietako batean gizaki baten itzal bat ikusi nuen sukaldearen eta korridorearen artean. Hara gerturatu nintzen, ausardiaz, ez zegoen inor, isiltasun osoa, bihotza aterako zitzaidalakoan nengoen. Bazitekeen nire irudimena izatea, baina sukaldeko mahai gainean karta sorta bat ikusi nuen. Uste dut Black Jack-ean jokatzeko karta bilduma zela, baina karta bat gutxiago zegoen, nire buruari birak eman ondoren, ezin izan nuen ondorio zuhur bat atera. Beste behin lo egiten saiatu nintzen, baina oraingoan ere, ezin.

Hurrengo gauean, arazo berbera gertatu zen, mahai gainera joan eta oraingoan bi karta falta ziren, ez nuen ezer ulertzen, ez nuen jainkoetan eta erritualetan sinesten, beraz ideia horiek baztertu nituen. Baina, bat batean, zenbaki anonimo baten mezua jaso nuen…… Ezezagunak ez zuen profilik, eta mezuak ondorengoa esaten zuen:

- “Nirekin jokatuko zenuke karta partida batean?” Ez zuen zentzurik, ziria sartu ninduela uste nuen, baina oker nengoen, galdera batekin hasi eta heriotza mehatxua jaso nuen amaieran.

- “Poliziari gertatutakoa kontatuz gero hilko zaitut, ez baduzu erronka onartzen zure atzetik ibiliko naiz karta guztiak amaitu arte, eta ez dut errukirik izango!!!!” Ez nuen horrelakorik bizi izan, baina izaki hura burutik oker zegoen, ez ninduen ezagutzen, nola zitekeen nire helbidea jakitea? Nola sartu izan da nire etxera baimenik gabe?

Ez nuen beste aukerarik, erronka onartzera behartuta nengoen, nire bizia arriskuan zegoen, beraz mezua erantzun nion erronka onartuz. Berak ondorengo irizpideak eman zizkidan:

“Karta bat desagertzen den bakoitzen herritar bat hilko da, hori gertatzea nahi ez baduzu, hemendik aste batera nirekin bilduko zara nik esandako leku batean.” “Denak desagertzen badira, akabatu egingo zaitut, modu bakarra dago hau guztia gerta ez dadin eta diru kopuru bat ematea da, baina zuk ez duzu nahiko dirurik, beraz ezinezkoa da ihes egitea”. Astea igaro zen, gaizkileak bere hitza bete zuen, hildakoak agertu ziren ondorengo egunetan eta kartak ere gutxiago zeuden. Bilera egiteko modu berezi bat planteatu zuen, nik igarkizun bat asmatu behar nuen, eta horren bitartez lortuko nuen elkartzeko lekua. Huts egin nuen, ez nuen asmatu eta gaizkilea ez zen agertu.

Handik ordu gutxira, beste mezu bat jaso nuen: Akats larri bat egin duzu, beraz ez dago beste aukerarik, momentu egokia iristen denean hilko zaitut!!!!

Erantzutea erabaki nuen, ea zer nahi zuen nitaz eta zergatik asmo horiek, baina erantzuna jaso nuenean ezin izan nuen sinetsi, mendekua nahi zuen, baina nik ez nuen ezertxo ere egin!!! Beraz, deitu nion, beharbada ez zen aukerarik onena, baina erantzun zidan, baina ezin izan nuen deia lokalizatu, beraz nire saiakerak porrot egin zuen beste behin.

Ez nuen informaziorik lortu, esku hutsik nengoen, eta bazitekeen gau hartan berriz etortzea, asteak pasatu ziren, egun batzuetan sukaldean geratzen nintzen, baina egun horietan ez zen agertzen, eta aztoratzen hasia nengoen. Azkenean karta bat geratu zen egun hartan, toki baten kokapena bidali zuen nire telefonora, eta bertan elkartuko ginen, hau zen azken aukera; hil edo bizi; irabazi edo galdu, baina aurre egin behar nion.

Gau hartan joan nintzen, elkartzeko tokia nire aitonak erositako baserria zen, nire susmo txarrenak nituen, nire aita bertan bizi zen, eta hilik zegoela pentsatu nuen, bere logelara iritsi eta halaxe izan zen, negar egin nuen, nire burua madarikatu nuen, eta zorigaiztokoa sentitu nintzen, dena den, gaizkilearen autoak bertan jarraitzen zuen, beraz baserrian ezkutatuta jarraitzen nuen, logelak, sukaldea, komunak, guztia miatu nuen, baina ez nuen aurkitu, beraz, azken aukera korta zen, baina eskilarak jaisten nindoala, urduritasuna gero eta handiagoa zen, bat-batean, norbaitek nire buruan objektu batekin jo eta konortea galdu nuen, harrezkero ez dut ezer gogoratzen.

Esnatu nintzenean, aulki bati lotuta nengoen, eskuak eta hankak mugitu ezinik, bakarrik nengoen, eta negar egin nuen berriro, oraingoan bizi izandako guztia oroituz, handik gutxira agertu zen, buru beroki bat jantzita, niretzat ezezaguna izaten jarraitzen zuen. Ez zuen bere identitatea argitu eta mehatxatu ninduen, jo ninduen, eta biluztera behartu ninduen, ezetz egiten nion neure buruari, baina ahoa estalita nuen, gainera arma bat zuen eskuetan, beraz bere erokeriak onartzera derrigortuta nengoen. Ondoren gertatu zena higuingarria eta nire bizitzan gertatutako txarrena izan zen. Ulertzen dut zergatik ez dudan kolpe latz hura gainditu. Gutxietsita sentitu nintzen, zaborra izango banintz bezala eta irainak jaso nituen, nire hitzak ez zuen ezer ere balio. Bi egun egon nintzen preso eta gutxienez hiru aldiz bortxatu ninduen. Ez dut eszena horiek gogoratu ere egin nahi, min egiten didate eta antsietatea eragin. Hau gogoratu nuen batean, arnasestuka hasi eta antsietatearen alderik txarrena (atakea) sufritu nuen.

Hirugarrenean ihes egitea erabaki nuen, kosta edo kosta, bestela azkenean hilko nintzen, tiro bat jota, edo gosez hilko ninduen. Komunera joateko baimena eskatu nion eta bertatik guraizeak hartu nituen, nire patrikan sartu eta berriz lotu ninduen, gaizkileak alde egin arte itxaron behar izan nuen. Bere autoa abiatu zenean askatzen hasi nintzen, lehenengo besoak eta ondoren hankak, aulkitik askatu, eta leihotik jauzi egin nuen, zorionez altuera gutxi zuen eta autora zuzendu nintzen, baina giltzak behar nituen. Etxean begiratzen egon nintzen, denbora galdu nuen, eta ez nituen aurkitu. Beraz bertan zegoen lapiko bat hartu nuen, baina bera itzuli zen, berriz ezkutatu nintzen, oraingoan harrapatzen baninduen, akabo neure bizitza. Sotoan zegoen bitartean bere atzetik joan eta sekulakoa eman nion, lurrean zegoen bitartean, bere autoko giltzak lapurtu nizkion eta bertatik ihes egin nuen, baina amesgaiztoa ez zen amaitu, berak nire autoko giltzak zituen eta nire atzetik jarraitu ninduen errepide osoan zehar, gerturatzen ari zitzaidan eta autoari joka hasi zen, horrela jarraituz gero, istripu bat gertatuko zen, kurba batean, berak autoaren kontrola galdu zuen, eta errepidetik atera zen, autoak birak eman zituen eta amildu zen….

Nire salbazioa izan zen hura, nik irabazi nuen partida, onartu beharra dut zortea izan nuela, baina bizi izandako guztia seguruenik ez zait nire gogamenetik ezabatuko. Honek guztiak bizitza osorako markatu nau. Hurrengo egunean komisaldegira joan eta gertatutako guztia kontatu nien. Istripuaren lekura hurbiltzerakoan, autoa guztiz hondatuta aurkitu zuten, baina gorpuaren arrastorik ez zegoen…. Beldur nintzen, berriz egingo ote zuen beldurrez, ez nengoen seguru, baina nire etxeko segurtasuna areagotu eta giltzak aldatu nituen badaezpada.

Azkenean ez dut inoiz jakingo gaizkilea nor izan zen eta bizirik jarraitzen duen ala ez, baina argi zegoen oso ongi ezagutzen ninduela……

ANDREW IRURETA TAMES –BATXI 2D-

GAUERDIKO MOTORRA

Udaberriko egun eguzkitsu bat zen, non Martinez Campos familiak horrenbeste itxarondako eguna iritsita zegoen. Familiako txikienak, Aitor izena zuenak, hurrengo egunean, haren bizitzako egunik garrantzitsuena izan zezakeena bizi behar zuen.

Hain zuzen ere, biharamunean motorren munduko txapelketako finala zuen. Aitorrek asko prestatutako txapelketa bat zuen haren aurrean, aurreko hilabeteetan egunero betetzen zituen entrenamenduak egiten zituen, batzuetan arratsalde osokoak, haren punturik hoberenean heldu ahal izateko.

Gurasoek, haien esku zegoen guztia eman zioten Aitorri eta entrenamendu guztietara ere laguntzen zioten. Aitorrentzat izugarrizko laguntza izan zen haren gurasoen predisposizioa, honegatik betetzen zituen gogoz entrenamenduak eta honekin ere, motibazioa handitu egiten zuen munduko txapelketa hau irabazteko.

Eguna aurrera zihoan, eta Aitorrek egunero bezala haren entrenamenduari ekin zion. Azken entrenamendua zenez, entrenamendu motza eta intentsitate gutxikoa izan zen. Hau bukatutakoan, Aitorrek ohitura bezala zuen, etxera heldu bezain laster, motorra garbitu, guztia puntuan jarri eta mantenimendua egitea, baina txapelketaren aurreko eguna zenez, denbora luzez egon zen guzti hau egiten, ez baitzuelako nahi inolako ezusterik hurrengo egunean.

Gaua heldu zen, eta familia guztia afaltzeko bildu egin zen, beti egiten zuten bezala. Aitorrek afari zehatz bat eskatu zion amari, hurrengo egunean energia guztiz altxatzeko. Afaldu eta gero eztabaidan geratu ziren txapelketari buruz, honela nahi zuelako Aitorrek eta hau bukatutakoan, guztiak oheratu egin ziren.

Familiak gutxien espero zuena gertatu zen gauerdian, Aitorren motorraren lapurreta. Gauerdian, harekin lehiatu behar zuen Asier izeneko motorlari batek, aurretik prestatutako lapurreta batekin, Aitorren motorraz desegin egin zen.

Asierrek izugarrizko inbidia zion AitorrI eta hari irabazi ahal zion bakarra Aitor ikusten zuen.

Hurrengo goizean Aitor esnatu zenean, korrika bizian joan zen motorra ikustera, baina motorra ez zegoen. Aitor negarrez sartu zen etxera eta gurasoei esan zien gertatutakoa. Hauek ezin sinetsita poliziari deitu eta lapurretaren berri eman

This article is from: