EPAIMAHAIAREN 2. SARIA
AZKENEAN, AMETS GAIZTOAK EGI BIHURTU DIRA Piztu dira argiak, gorri koloreko led argiak. Gaueko iluntasunean, galdutako bide batean dagoen etxe abandonatuaren argiak dira. Bertan nago ni, ispiluaren aurrean, malkoak makilajearekin ezkutatu nahian. Nire burua ikusten dut, baina ez naiz ni, nire arima Kolonbian utzi nuen “Pretty Woman”-eko emakumea izateko ametsa izan nuen momentuan.
Bizi naizen etxe madarikatuak sexu-grinaren usaina du eta giro pisutsua dago bertan. Alkohola zerbitzen duten barraren ondoan adin ezberdineko gizonak daude. Gosetuta dauden otsoak dirudite, begiradarekin jaten nautela sentitzen dut. Ni, historio honetan, otsoak jango duen ardia naiz, besterik ez. 12 ardi gara basoan dagoen gordeleku honetan, gordeleku edo. Eguzkia guztiz ezkutatzen denean, otsoak haien presak bilatzen hasten dira eta haien gustora aukeratzen dute.
Otsoentzat prestatzeaz bukatu dut eta nire gordelekutik atera naiz. Berehala, gorri koloreko foku batek nire titiak biluztu ditu eta lokaleko begirada guztiak sentitu ditut nire gorputzean. Haien begietan desioa ikusten da, besterik ez. Inork ez du titi hauen azpiko bihotz taupada biziengan interesik. Nik, aldiz, inoiz baino azkarrago sentitu ditut. Ez dut “Pretty Woman”-eko gizon berezi hura inondik ere ikusten.
Otso bakoitzak nire gorputzeko zati bat bereganatzen duen sentsazioa dut. Halako batean, gizon indartsu batek eskutik heldu eta gela ezkutu batera eraman nau. Urduri jarri naiz eta beldurrak hartu nau; beldurra gizon horri, beldurra haren indarrari, beldurra biolentziari, beldurra sufritzeari, beldurra bizia galtzeko arriskuari...beldurra betikoari. 79