1 minute read
HAIZEA ARANBARRI ZUBIAURRE 2A
DITXOSOZKO ERAZTUNA
Kaixo!
Advertisement
Ni Irene naiz eta gaur nire amodiozko istorio triste bat kontatuko dizuet.
Ni Donostian bizi nintzen eta nire bikotea Bartzelonan. Bost urte egingo genituen nire urtebetetzea eta aste bat geroago. Aa ahaztu egiten zaidala! Nire bikotea Mikel deitzen zen.
Nire urtebetetzea zen, oso urduri nengoen Mikel Bartzelonatik zetorrelako. Aireportura joan eta Mikel ikustean beregana korrika joan nintzen, ia negarrez.
Geroago Orioko jatetxe batera joan ginen eta Oriotik Getaria bisitatzera. Gauean, etxera joatea erabaki genuen, berandu zelako. Baina, “El Diario de Noa” ikusten nengoenean, sofa astean kajatxo gorri bat ikusi nuen. Irekitzean, harrituta geratu nintzen ezkontzeko eraztun bat zelako. Orduan, kajatxoa bere lekuan utzi eta ezer ikusi ez banu bezala egin nuen.
Aste bat pasa zen eta oraindik ez zidan eraztunik ematen. Pixka bat desilosionatu nintzen. Baina, polit jantzi eta Donostiako jatetxe garestienera joan ginen.
Postrea iristean, jatetxean amodiozko musika jarri zuten.
Aho zabalik geratu nintzen Mikel belauniko ikustean, eraztun batekin. Galdera egin baino lehenago baiet esan nion.
Momentu horretatik bi aste pasatu ziren. Oraindik ere sinestezinean negoen. Egun hartan, soinekoa erostera joango nintzen. Orduan, buzoia irekitzean, harrituta geratu nintzen. Argazki honek nire bikotearenak ziren beste neska batekin muxukatzen zegoenean. Negarrez argazkiak apurtu eta etxera ego nintzen. Maletak egin, eraztuna mahai gainean utzi eta eta kotxearekin Londreserako bidea hartu nuen. Nire lagunik onenaren etxera.
Eraztuna opari ona eta handia izan zen , bai. Baina argazki horiek ikustean, eraztunak bere esanahi guztia galdu zuen.
Istorio tristea, ezta? Bai, baina orain askoz hobeto bizi naiz nire lagunekin.