![](https://static.isu.pub/fe/default-story-images/news.jpg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
JUNE SUDUPE BERISTAIN 2F
AGURRA
Sentimendu hutsa, Harreman sinple bat edukitzeko garaian, barre-algarak eta hauek ondorioz dakartzaten sentsazioan, Parisko kaleetan barrena gitarra-joleekin topatzean. Zu aurrez-aurre zaitudanean. Hutsa.
Advertisement
Eguneroko sentsazioei aurre egiteko beharrak iluntasunean murgiltzen nau, eta zure ezpain mamitsuek ekoizten dizkidaten hitz goxoengandik gutxinaka urruntzen naiz.
2019ko irailaren 7a. Egun hartan, nire bost zentzuetatik bat nire autoarekin batera itsaslabar barrena galdu zenean, zugaz gozatzeko ahalmena erauzia izan zitzaidan.
Ezinak inguratzen nau, une oroko frustrazioak zutaz aldentzen nau.
Ez esan ezer, ez egin ezer, ez jarri damu aurpegirik. Dena nire errua izan zen. Guztiz galdu ginen, baina ni izan nintzen bueltarako biderik aurkitu nahi izan ez zuena. Nekatuta zegoena. Aberatsa zela ohartu ez zena.
Horregatik diotsut agur, bizitzak zor zidan dena dagoeneko eskeini didalako, eta baloratzeko kapaza izan ez naizelako. Erabat galdu naiz iluntasunean.