GAUAREN ERDIAN 1992ko larunbat euritsu batean, lagun bat eta biok Donostiko kale zaharretan murgildu geunden, etxera bueltan gau ikaragarri baten ondoren. Ez geunden gure sasoi honenean. Autobusera sartu ginenean gidaria ez genuen oso ondo ikusi, errebuelta batean oso azkar sartu zen eta parean zegoen zubitik erori ginen. Begiak zabaldu nituenean, autobuseko pertsona guztiak oso zaurituta ikusi nituen, lehenengoz eta behin, nire lagunari deitu nion, ez zuen ezer erantzuten eta orduan bere bila hasi nintzen. Ni autobusaren atzean nengoen eserita eta nire lekutik ateratzeko zailtasun handiak izan nituen. Ateratzea lortu nuenean nire laguna topatzen hasi nintzen. Lehenengo, burua erditik ebakita zeukan neska bat ikusi nuen eta begirada ilundu egin zitzaidan. Bilatzen jarraitu nuen eta gidariaren eserlekura iritsi nintzenean, kristala zinemako teloia baino gorriagoa zegoen. Bilatzen jarraitu nuen beste apur bat baina ez nuen topatu. Gauerdia zen, Donostia eta Tolosa artean nengoen zeharo galduta eta iparra non zegoen jakin gabe. Zubiaren azpialdetik ateratzean, errepide ilun eta arraro bat jarri zitzaidan begien parean, eta eskubira aldeko norabidea hartu nuen. Bidean aurrera egiten nuen bezala, gauerdia, egun bilakatzen hasita zegoen, eta autoen mugimendua handitzen hasi zen. Gutxien espero nuen momentua, itxura ona zeukan kotxe bat alboan gelditu, eta igotzeko esan zidan. Momentu horietan gorputzak leku bero eta eroso bat eskatzen zidan, gau guztia oinez eta gauza txarrez bete ondoren. Hamabost minuturen barruan, leku hotz eta ilun batera iritsi zen autoa eta gizon handi eta atzerritar batek autotik jeisteko agindua eman zidan. Momentu horretatik aurrera, nork daki zer gertatu zitzaidan. Gauerdiko kontuak... BEÑAT KEREXETA BERASALUZE –BATXI 1E-
146