EPAIMAHAIAREN 2. SARIA
ZORITXAR MINGARRIA Etxean sartu eta inoiz gustatuko ez litzaidake gauza bakarra nuen nire bi begi marroixken aurrean. Imajina ez nezakeen zoritxar penagarri eta mingarri bat jaso nuen nire amaren ahotsetik, etxeko atea zabaldu eta segituan.
Konturatu gabe, nire bi begi ertzetatik urez beteriko pare bat malko irristatzen ziren masail gorri pekadunetik behera, inguruko dena iluntzen zen bitartean.
Nire bizitza aldatuko zuen zorigaizto hura ez nuen sinesten. Bat batean, amak papertxo bat eman dit.
Aita Gorka, goizean esnatzerakoan ez zegoen etxean eta, berak idatzitako notatxo bat utzi zuen sukaldeko mahai gainean. Honek horrela zioen: “Kaixo familia, barkaidazue baina nire bizitza ez da nik espero dudan bezalakoa eta horregatik inor ez molestatzeko, irtenbide bikaina aurkitu dut. Ez dut nahi zuek nitaz keskatzea; zuen bizitza zoragarria jarraitu eta disfrutatu beti egin duzuen bezala.
Eskerrik asko, niregatik egin duzuen denagatik eta maite zaituztet. Gorka Etxeberria”
Idatzi hau irakurtzean, ezin izan ditugu gure sotinkadak etsi. Gure buruan, bi galdera erantzungaitz sortu zaizkigu: aitak egindako hura ea gure erruagaitik zen eta ea zein zen bere arrazoia.
Denok oso triste, ezer egin ahal izan gabe, bizitzan aurrera jarraitzeko indarrak hartu eta atzera begiratu gabe, hirurok batera, gertatutakoa-gertatu dena gaindituko dugu. Bizitzak aurrera jarraitzen du. NAROA ANSOLA ANSOTEKI –DBH 2D19