Galardi 24 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

2014-maiatza 24. zenbakia

24

alardi g

eko euskara aldizkaria

Irungo gogobetetze-inkesta // Javier Elustondo gogoan // Ingudea // Javier Gago


24

s a r re r a

m a i a t z a | 24. zenbakia

Zorigaiztoko berri batekin gatoz oraingoan, Galardi honetan: Javier Elustondo hil da. Irungo lantegiko buru, hasiera-hasieratik izan dugu bertako Euskara Batzordean partaide. Haren oroimenezko hitz batzuk dituzu 4. orrialdean.

euskara ikasi eta euskaraz bizitzea erabaki duen langile baten testigantza dakargu. Zumarragarra, etxean eta eskolan gaztelaniaz hezia, bertako hizkuntza ikasteko harra betidanik, zirika, azkenean helburua lortu izanaz harro.

Irungo lantegian egin dugun gogobetetze-inkestaren emaitzen laburpena argitaratzearekin batera, aldizkari honekin batera banatu dugu Beasaingo lantegian gauza bera egiteko orrialdea. Irailean emango ditugu ezagutzera Beasaingo datuak.

Leku-mugak hala behartuta laburrago ematen ditugun gainontzeko berriek borobiltzen dute, borobilagoa izango den 25. zenbakiaren aurreko hau: Igartza Bekak berealdiko literatur-erreferentzia izaten segitzen du idazten estreinatzen ari diren idazle berrientzat; Elhuyar Sariak ere gauza bera egiten du, idazketa-sorkuntza saritu, baina kasu honetan, zientzia arloa ezagutzera ematen dutenena. Eta azkenik, duela 80 urte CAFek fabrikatzen zituen hainbat eta hainbat produkturen katalogoa dugu eskura.

INGUDEA, Goierriko Lantegien Euskara Batzordea ere hizpide dugu. Dagoeneko hiru urte betetzera doanean, sendo egituratua eta bere bidea egiten ari den elkargunea bihurtu dugu bertan parte hartzen dugun enpresetako ordezkariek. Elkarrizketa tartean, oraingoan beste behin ere,

SAILA

EUSKARA KOORDINATZAILEA

Giza Baliabideak

Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Lorena ELENO MARTIN Nerea ARANZADI SUDUPE Eneko CAMPOS CALVILLO I単igo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Jose Luis RUIZ NAVARRO Aitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Aitziber ARIN URTEAGA Ainara AMONDARAIN MARTINEZ Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Miren MADRAZO BASARTE Antton SAENZ AZPIAZU Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Kontabilitatea Nazioarteko Proiektuak Esportazioa Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

2

Hurrengoa, 25. zenbakia izango dugu, ohi bezala, irailean.

Olatz ALEGRIA AZURMENDI Aitziber SALABERRIA ARREGI Irati BEREAU BALEZTENA

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

BEASAIN

IRUN


l ab u r

24

m a i a t z a | 24. zenbakia

CAF-Elhuyar sariak

Igartza Beka

Apirilaren 10ean banatu ziren 2013ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak, Bergarako Errekalde jauregian. Sariketa osatzen duten lau kategorien saridunak ezagutzera emateaz gain, Elhuyarren Merezimendu saria jaso zuen Udako Euskal Unibertsitateak. Hauexek dira gainontzeko sarituak: zientzia-kazetaritza lanean, Gorka Zabaleta eta Amaia Portugal (aipamen berezia); zientzia gizartean sorkuntza-bekan, Xabier Erkizia; dibulgazio-artikuluen kategorian, Gorka Azkune eta Eneko Bachiller. Artikulu guztiak eta gainontzeko informazioa, helbide honetan:

Martxoaren 11n Beasaingo Igartza Jauregian aurkeztu zuten XV. Igartza literatura-sorkuntzarako bekan saritua izan zen Danele Sarriugarteren “Erraiak” liburua. Bestalde, helduentzako irakurketa taldea sortu du Beasaingo Udalak, Igartza Sariko irabazleen liburuak irakurtzeko. Eta, hain zuzen ere, Danele Sarriugarteren liburuarekin estreinatu dira: bere lehen liburua den “Erraiak” irakurri eta Danelekin berarekin izan ziren maiatzaren 22an, Beasaingo udaletxean.

http://zientzia.net/artikuluak/2013ko-caf-elhuyar-sari ak-banatu-dira-gaur-bergara/ Aurtengoan sari-ematea leku berezian egin izana horrela azaldu zuen Elhuyarrek: Xabier Munibe, Peñafloridako kondea Errekalde jauregian bizi izan zen eta hark sortu zuen beste batzuekin batera, Euskal Herriko Adiskideen Elkartea 1765ean. Elkarte horrek sustatu zuen Bergarako Mintegiaren sorrera, eta mintegi horretan isolatu zuten wolframa, duela 230 urte, Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek. Horien omenez du, hain zuen ere, Elhuyar Fundazioak, bere izena. Ohi bezala, ekitaldian bertan ere parte hartu zuen CAFek, bere ordezkariak sarietako bat -oraingoan bi izan zirenak- banatuz, zientzia-kazetaritzari zegozkionak. Guztiek eskertu ohi diete CAF i eta Elhuyarri, zientzia-dibulgazioko sari hau sortu eta mantendu izana.

Duela 80 urteko CAF Katalogoa 1934. urtean CAFek argitaratutako katalogoa dugu eskura. Bertan, orduko Compañía Auxiliar de Ferrocarriles izena hartu aurreko enpresaren nondik norakoaren historia agertzen da, lehendabizi. Ondoren, lantegiko instalazio guztien berri ematen da eta azkenik, garai hartan fabrikatzen zituzten produktuen xehetasunak: era guztietako bagoiak, bidaiarientzako ibilgailuak, nekazaritzarako makineria eta abar. Besteak beste, datu hauek ere ematen ditu katalogoak: 2.000tik gora ziren langileak 1934ean, eta urtean ohiko 2.000 bagoi eta bidaiarientzako 100 ibilgailu egiten zituzten, gainontzeko produktuez gain. Ibilgailuak egurrezkoak egiteari utzi eta egitura metalikozkoak egiteko makinaria erosita egokitu izana ere aipatzen du katalogoak.

3


24

beasain - irun

m a i a t z a | 24. zenbakia

Javier Elustondo gogoan Maiatzaren 20ean hil zen Javier Elustondo. 53 urte zituen. Irungo lantegiko buru azkeneko urteetan, Beasaingo lantegiko beste leku batzuetan ere aritua zen lanean. Baina Galardi aldizkarira badakargu, Irungo lantegian tren-fabrikazioaren prozesu osoan euskarak gaur egun duen lekua izateko berak hasiera-hasieratik mantendutako jarrera eta ahalegin eskergaitza aipatzeagatik da. Beasaingo EBko kideekin Irunen

Gogoratu besterik ez dugu, Bikain Ziurtagirirako barne-azterketa lehenik, eta han antzemandako hobetu beharrekoak bideratzeko, lantegiko zenbat jende mugiarazi eta motibatu zituen. Saria etorri zen gero, zilarrezko ziurtagiria zegokigula aitortuz. Horretan segitu dugu bere gaixoaldian eta horretan segitzea dagokigu aurrerantzean ere. Horixe da gure aldetik eman diezaiokegun eskerrik benetakoena.

Bikain zihurtagiria jasotze-ekitaldian

Euskara Batzordekideen artean bat gehiago izan da hileroko bileretan. Beste guztiekin batera, Euskara Plan Estrategikoak, urterokoak eta egunerokorakoak landu, adostu eta horiek gauzatzeko ezinbestekoa izan dugu Javier.

Berak oso gogokoa zuen “Adiskide bat bazen...� abestia kantatuz agurtu genuen hiletaelizkizunean. Beasaingo eta Irungo Euskara Batzordekide guztiok, laguntzaile aparta izan zaitugu Javier. Bihoakizu gure partetik CAFeko langile guztion izenean, eskerrik zintzoenak.

Bikain jaso ondorengo gogoeta-bileran Euskara Batzordekide eta lantegiko arduradunekin

4


irun

24

m a i a t z a | 24. zenbakia

Gogobetetze-inkesta Irungo lantegian Gogobetetze-inkesta egin berri dugu CAF Irungo lantegian. Duela hiru urte bezalaxe, lantokian euskarak duen egoerari buruz eta egoera hori hobetu nahian Euskara Batzordea egiten ari den lanari buruz langileek duten iritzia jakitea da, helburua.

aipagarria da euskaraz erantzun dutenetatik gehienek dakitela zer diren; gaztelaniaz erantzun dutenen artean, aldiz, askok ez dakite. Talde Naturalen helburuen arabera, ordea, talde horiek osatzeko komeni da hizkuntza-maila desberdineko jendea biltzea.

Guztira, 170 erantzun jaso ditugu: % 44 euskaraz betetako orrialdeetan eta % 56 gaztelaniaz; gogoan izan CAF Irunen 285 lagun ari direla lanean. Erantzun dutenen iritzia laburbiltzen ahaleginduko gara, baina, jakina, alderdi aipagarrienak baino ezin ditugu adierazi hemen.

Euskararen sustapenean Euskara Batzordeak egindako lanarekin edo, Euskara Planaren baitan egiten den lanarekin:

Euskarak CAF Irungo lantegian duen egoera: inkesta bai euskaraz eta bai gaztelaniaz bete dutenek uste dute beharrezkoa dela euskara lan ingurunean zabaltzea. Are gehiago, langileen erdiek baino gehiagok diote norberak lanean eta lankideekin bultzatzen dutela euskara. Nire lan ingurunean, euskara zabaltzea beharrezkoa dela iruditzen zait, euskaraz lan egin nahi duenak hala egin ahal izateko: Ez nago batere ados 0 Ez nago ados 5 Ez nago ados, ezta aurka ere 17

Ez dakit/Erantzun gabe 6 Erabat ados nago 75

Ados nago 67

Euskara sustatzeko egiten den lana: oro har esan liteke langile gehienak ados daudela Euskara Batzordeak egiten duen lanarekin. Langile gehienek badakite CAF Irun lantegiak zilarrezko Bikain ziurtagiria (tarteko maila) lortu zuela, eta ezagutzen dituzte urtero lantegian egiten diren euskararen erabileraneurketak ere. Talde Naturalei dagokienez,

Ez nago ados 6 Ez nago ados, ezta aurka ere 26

Ez nago batere ados 1 Ez dakit/Erantzun gabe 10 Erabat ados nago 26

Ados nago 101

Euskara ulergarria da dokumentu eta oharretan: Irungo langileen % 60k erantzun du euskara ulergarria dela dokumentuetan eta oharretan. Hain zuzen, euskaraz erantzun dutenen % 76k ezagutzen du CAFeko euskarazko terminologia biltzen duen hiztegia. Galardi aldizkaria ere denek jasotzen dute, eta ulertzen da gustura irakurtzen dutela. Euskara ikasteko eskolak: lankide gehienek badakite horretarako aukera ematen duela CAFek; jende askok ez daki, ordea, enpresak ordaintzen duela matrikula. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu gogobetetze-inkestaren bidez zuen proposamenak, iradokizunak eta iritziak emateagatik. Jaso ditugun ekarpen guztiak bildu eta kontuan hartuko ditugu Euskara Plana garatzerakoan. *Beasaingo CAFen ere Galardi honekin batera banatu ditugu gogobetetze-inkestak, eta irailean emango ditugu ezagutzera aldizkari honetan bertan Beasaingo datuak. 5


24

beasain

m a i a t z a | 24. zenbakia

INGUDEA: Goierriko Lantegien Euskara Batzordea Hiru urteko ibilbidea beteko du aurten INGUDEAk. Izena bera ere ez genuen ausaz aukeratu: ingudea lanabesa da, burdinari forma emateko erabiltzen den lanabesa. Eta guk euskarari “forma” eman nahi genionez, Goierriko Lantegien Euskara Batzordeari, INGUDEA izena eman genion. Eta halaxe bilakatu dugu lanabes Euskara Batzorde hori. Eguneko 24 orduetatik lo ematen ditugunak kenduta, esan genezake bizitzaren erdia lantegian ematen dugula. Eta, beste erdian norberak euskaraz bizitzeko duen aukeraren aldean, lanean ari denean aukera hori txikiagoa zela jabetuta sortu izan dira enpresetan ere euskarari bere lekua egiteko egitasmoak. Enpresa bakoitza mundu bat da, jakina. Baina, 2011n, horietako bakoitzak euskararen erabilera handiagotzeko helburuz ordurako “zerbait” martxan zuten Goierriko hainbat enpresek, elkarlanerako gunea izan behar zuen lantegien arteko Euskara Batzordea sortu genuen. Harrez gero, enpresaz enpresa txandaka egiten ditugun ohiko bileretan, bakoitzaren esperientzia ezagutu, batak bestearengandik ikasi eta elkarre-

6

raginez, antzemandako praktika onak norberak bere enpresan txertatuz ari gara. Dagoeneko AMPO, CAF, EDERFIL-BECKER, EREDU, EZARRI, HERTELL, IRIZAR ETA ORKLIko ordezkariok osatzen dugu Euskara Batzordea, GOIEKI (Goierriko Garapen Agentzia) ere tartean dugula. Taldea irekia da noski eta joan zen abenduan Euskararen Nazioarteko Egunerako prestatu genuen triptikoaz eman genien ezagutzera geure burua Goierriko enpresa guztiei. Pixkanaka, bakoitza bere neurrian, lanean “ere” euskaraz aritzeko neurriak hartzen ari diren enpresa handi nahiz lantegi txikiak, gero eta gehiago dira eta.


e l k a r r i z ke t a

24

m a i a t z a | 24. zenbakia

javier gago fernandez Zumarragan jaio eta bertan bizi da. 43 urte ditu eta 6 daramatza CAFen lanean, Beasaingo lantegiko Altzairutegian. 2011-2012 ikasturtean Lazkaoko Maizpide Euskaltegiko barnetegian aritu zen euskara ikasten, lanetik urtebeteko eszedentzia hartuta. Elkarrizketa, euskaraz egin diogu eta aise moldatzen da dagoeneko, edozeinekin erabat euskaraz aritzeko moduan. Ez da ohikoa, norberaren lana utzi eta urtebetez euskara ikastera joatea, barnetegira... Eta asko eskertzen diot enpresari, aukera hori eman izana. Eta zuei, benetan. Aurrez, eraikuntzan eta ondoren Zumarragako beste enpresa handi batean aritua naiz eta haietan ez zegoen antzekorik pentsatzerik ere! Laneko eguneroko bizitzan ere, CAFen aldean, euskarak ez zuen leku handirik, ez batean eta ez bestean... Gainera, borondate kontua soilik ez da: soldatari uko egitea eta... Bai, bai... Alde horretatik, erabakia hartzera lagundu ninduen bikotearen babesa ere ezinbestekoa izan nuen. Motibazioa bazenuen, beraz. Zenbaterakoa zen aurretik, zu eta euskararen arteko harremana? Aitak bazuen euskararen berri, bera 3 urterekin etorri zen eta Zumarragara, baina gure etxeko hizkuntza gaztelania zen. 11 urterekin, astean 2 orduko klasea izan nuen eskolan. Horixe izan zen nik euskararekin izan nuen lehen harremana. Garai hartan ordurako ikastola bazen, baina garestia zen eta gure etxean ez genuen horretarako aukerarik izan. Noiztik zenekien euskara ere nahi zenuela? Nik txikitatik nuen euskaraz hitz egiteko gogoa. Arantza hori hor izan dut beti. Garbi nuen bezala, erabat jarri behar nuela horretara: belarrira zerbait banuen baina gramatika aldetik hutsetik hasi behar nuen. Denbora behar da. Prozesua oso luzea da. Eta gainera, banenkien inguruan ikusten nuelako, ohiturak aldatzea oso zaila dela: euskaldun askok ere gaztelaniaz hitz egiten dute... Eta barnetegira joatea erabaki zenuen... Maizpidera joan aurretik Urretxun egin nuen urtebeteko ikastaroa. Eta Maizpiden oso ondo. Egunero 6 orduko klaseak, gehi eguerdiko atsedenean ere euskaraz... Benetako ikastaro trinkoa izan zen. 2. urratsean hasi nintzen eta aurrerapena, erabatekoa izan zen. Nola eman zenuen euskaraz hitz egitearen pausoa? Lehen momentutik pertsona guztiekin hasi nintzen. Badago jendea, laguntza osoa ematen dizuna. Badagoen bezala, euskaldunen artean, alde handia zuri

horretan laguntzeko izan beharreko jarreran. Orain badaukat lantegian zeinekin hitz egin euskaraz. Eta lantokitik kanpo, berriz, aukera oso handia da eta lehenengo hitza euskaraz eginez eta... Oraindik segitzen duzu Euskaltegira joanez? Bai. Orain 10. urratsean nago Urretxuko Udal Euskaltegian. Nola motibatzen duzu jendea, euskara ikas dezan? Nire garaiko jendea, bertakoak eta etorkinen semealabak ginen... Niretzat euskara altxor bat da! Ez dakigu euskara bere balioaz saltzen, euskaldunok horrelakoak garelako. Beste edozein lekutan balute gure altxor hau... Harro sentitu behar genuke euskara izateaz. Kanpoko jendeak, hemendik joan diren emigranteek, argi ikusten dute euskara dela haien lotura. Baina hemengoek “berez� jaso dutenek, etxean... Ez dira jabetzen zer den euskara mundu mailan. Ez dute ba, akuilu txarra zuk egindakoa... Hori ere aldatzen ari da, e! Lantegian, ezagunen artean ohitura hori aldatzen ari da, eta euskaraz gehiago egiten dute; eta nirekin euskaraz hitz egiten dutenak ere baditut! Beste zerbait esan nahi baduzu... Ni ere nire aldetik, jabetzen naiz denei ez diedala, adibidez, zuei bezala ulertzen eta... Ba, elkarrizketa honek balio dezala, beste behin ere zuen ahalegina ezagutzera emateko. Eta gure aldetik merezi duzuen laguntza guztia eskaintzeko. Bejondeizuela, zuri Javier, eta zu bezalaxe, euskara ikasi eta hitz egiteko erabakia bideratu duzuen guztioi. Zuek irabazi duzue, baina baita guk ere. Eskerrik asko, zuri.

7


24

leh iaketa ! ! !

Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

Izen-abizenak: Saila/Departamendua:

1) Non banatu dira aurten CAF-Elhuyar sariak?

Usurbil

Bergara

Donostia

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen.

Aurreko lehiaketaren irabazleak

1. Rueda 2. Eje

3. Freno 4. Asidero

5. Yunque 6. Usuario

23

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

AITOR GOIA IV. Dibisioa – Beasain

ION GABELLANES Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.